2000
|
|
Eta, halatan, bada, iritsi ziren Tolosatik erregeren tropak justiziaren izenean injustiziaren ezartzerat, eta horrela hil ziren bortz bat mila pertsona Mathalasen jarraitzaileen artean. Eta buruzagiaren patua ere ez zen anitzez hobea izan, zeren, lau partetan partitu
|
baitzuten
haren goputza, eta haren burua, berriz, Mauleko murrailetako itsu leihotik eseki, non hilabeteetan egon baitzen, harik eta gau batean bertatik desagertu zen arte —eta, barren barreneraino hats hartzen zenuela, begiak dir dir, ordu arte gorde gorderik izan zenuen sekeretuaren berri eman zenidan—: Ni izan nintzen Urte Zahar egunean burua handik kendu, eta herriko kanposantuan isil gordean ehortzi zuena, lur sakratuaren magalean.
|
|
Egun hartako irakurraldietarik batean, Aaronen eta Faraoiren sazerdoteen arteko auzia kontagai duen Bibliako pasartea oroitarazi ziguten: pasarte hura, zeinean aditzerat emaiten baitzaigu nola Aaronek erdietsi zuen, Jehovaren garaziaz, eskuan zeramàn makila suge bihurtzea, baina baita nola egiptoarren Jainkoa ez zen gutiago izan, halako suertez, non bertze hainbertze erdietsi
|
baitzuten
haren sazerdoteek ere beren eskumakilekin, harik eta sugeak borrokan hasi eta Aaronenak egiptoarrenak irentsi zituen arte, frogatzen zelarik, gisa hartan, ezen israeldarren Jainkoa zela egiazko eta zin zinezko, eta ez egiptoarrena.
|
|
don Fidel Urdanburu zen, Iruñako nafar hura, bere esklabo indiarrak ezin okerrago tratatzen zituena, halako suertez, non hauek, ordainean, izen indiar harekin —zeina baitzen spiritu gaizkinen gaizkina, indiar haien sinesteen arabera— bataiatu baitzuten nagusi eta jaun bihozgabea. ...itzaiolakoan bere semeari, purgatorioko penen erridimitzeko, eta zein arrai eta alegera jarri nintzen, aldiz, jakin nuenean ezen plantazionean altxamendu bat izan zela haren ondorez, Gorukik eta biok ihes egin eta handik urtebeterat, eta altxamendu hartan biktoria erdietsi zutela, eta gaztigu berarekin ordaindu behar izan zuela azkenean nafar krudel hark, zeren eta asaldatuek sugeen arterat egotzi
|
baitzuten
hura ere...! Eta Ixaru ere biktoria hartan laketzen zen, harik eta ustekabeko iluntasunak haren betargia hartu zuen arte, erraiten zidala:
|
2002
|
|
bere senarraren heriotza, Sara eta Karmeleren aitonarena. Erreketeek akabatu
|
baitzuten
hura, 36ko gerra zibilean, Donibanen sartu bezain laster. Halaxe esaten zien behintzat amonak berari eta bere ahizpa Karmeleri, errabia handi batek errabiaturik:
|
2005
|
|
Irailaren9an bertan beste izenburu batek hala zioen: «Jaizkibel konpainia gabe atera zenAlardea, giza buxonez itxi
|
baitzuten
haren bidea»; errelatoari jarraipena emanez, testuan seinalatzen zuen: «lurrean eseri ziren kale nagusian zeuden pertsona iaguztiak eta bidea itxi zuten».
|
2007
|
|
Harritzen zuen, batez ere, gizonezkoaren amodiogintzak kontsolatzen zituenean emakumezko biak eta, finean, txunditzen zuen munstrotarako jaioak nola zezakeen hainbeste zorion partitu ingurukoen artean. Bien artean bihotza bakar izanagatik, gurinezkoa
|
baitzuten
hura, edo eztizkoa gutxienean.
|
2008
|
|
begardoena, beginena, kataroena, hustarrena, baldotarrena, fratticcelliena, argituena, kietistena? ...ua, eta halaxe agertzen zen jendearen aurrean, giro hertsi hartan, ezin bestela?, baina nola oso gizon librea baitzen, bere joerak zituena, atsegin zuen Juan de Valdés herrikidea, haren Diálogo de doctrina christiana bereziki, baita Miguel de Molinosen Guía espiritual a ere?, hala, barrura begira bizi behar izaten zituen kanpora begira bizi ezin zituenak, heterodoxia ukitu batzuek zipriztintzen
|
baitzuten
haren ortodoxia. Ekintzak defendatzen zituen, baita Jainkoaganako maitasuna eta konfiantza lehenesten ere.
|
|
begardoena, beginena, kataroena, hustarrena, baldotarrena, fratticcelliena, argituena, kietistena... ...zen zen jendearen aurrean –giro hertsi hartan, ezin bestela–, baina nola oso gizon librea baitzen, bere joerak zituena –atsegin zuen Juan de Valdés herrikidea, haren Diálogo de doctrina christiana bereziki, baita Miguel de Molinosen Guía espiritual a ere–, hala, barrura begira bizi behar izaten zituen kanpora begira bizi ezin zituenak, heterodoxia ukitu batzuek zipriztintzen
|
baitzuten
haren ortodoxia. Ekintzak defendatzen zituen, baita Jainkoaganako maitasuna eta konfiantza lehenesten ere.
|
2009
|
|
Jorge Gonçalves igeltseroa Platina herrian (Paranako estatua) lurperatu behar zuten astelehenean, aurreko egunean jazo zen istripu batean hildako pertsona baten gorpua identifikatu egin
|
baitzuten
haren senideek.
|
|
Abertzaletasunak hartu zituen bide ideologiko desberdinek isla garbia izan zuten kantarien artean ere, zeinek, kantatzeko estiloak eta moduak gorabehera, sistema sinboliko eta metaforiko desberdinak erabiliz bideratu eta zabaldu
|
baitzuten
haren mezua. Joera horietako bakoitzak soinu banda orijinal bat zuen, eragile politikoek mugatutako indar eremu berean lehiatzen zena.
|
2010
|
|
Rosina, irakaslea izateaz gain ama eta laguna ere bazen zirkuko umeentzat, ordu gehiago igarotzen
|
baitzuten
harekin gurasoekin baino. Egunero entrenamendu eta prestaketetan joaten zitzaien denbora nagusiei, lehengo ariketak hobetu eta berriak asmatzen.
|
|
Jauregiko xanbelanak feitaren berri izan zuenean berehala deitu zituen azti, nigromant eta israeldar alkimistak, denek ahots batean erran
|
baitzuten
hura aieru gaitza zela, Sultanen hondamendia iragartzen zuena, menturaz haren heriotza ere bai. Eta hain ziren beldur haren maiestatearen aldera, non deliberatu baitzuten ez ziotela aferaz deus erranen.
|
|
Haurrak ohartu ziren lehenik feit tristeaz: inguruko oihanetan eta haraneko alorretan kardantxilo, erresinol, txepetx, zozo eta beste xorietatik franko bazen ere, lorategiko zuhaiztietara ez ziren sartzen mirua oldartuagatik ere, non nahiago
|
baitzuten
haren hatzaparretan hil, ezen ez lorategiko adarrajeetan gorderik bizia salbu ezarri.
|
2011
|
|
Aita hoska dabilkizu, Amaia, banoa, Asifek ez zuen azertatzen leihatila zabaltzen, laguntzera etorri natzaio, aita. Mutilak ez du euskaraz jakin beharrik ulertzeko, gauza batzuk aditzeko aski ohi da tonua, eta ez zaio gustatu Amaiaren desenkusa, desenkusa kolorea
|
baitzuten
haren hitzek, inondik ere, gatzak eta ahaztuta utzi eta korrika eta presaka irtete horrek, ihes egite txoro horrek. Amayita tuntuna, kapritxosoa, Amayita eta bere katutxo beltza, zer ez du egingo anaiari jostailua kentzeagatik, baina aspertzen denean hari aginduko dio katuari jaten emateko, bera lagunekin geratua dela eta berandutzen ari zaiola.
|
|
Aste osoan ibili ziren ur bazterrak arakatzen: alferrik, ez
|
baitzuten
haren aztarnarik aurkitu.
|
|
Une labur batean, lipar batez, zorte txarreko bihurtu zen Augusto, Heinkela erori zen bazterraren ondotik bortxatu behar
|
baitzuten
hark eta haren taldeak guda oina. Ezin izan zuten gerra muga zeharkatu eta eskuak ahi berotan harrapatu zuten gudariek kontrabandista taldea.
|
|
Erabiltzaile batzuek adierazi zuten posta elektronikorako sarbidea galdu zutela Applek iCloud biltegiratze eta komunikazio zerbitzu bat formalki bidaltzen zuen bitartean. Appleren iPhone, iPad eta iPod Touch iOS5 iPhone, iPad eta iPod sistema eragilerako sistema eragile berriak ere arazoak ekarri zizkien erabiltzaile askori, ordu luzez itxaron
|
baitzuten
hura deskargatu eta instalatzeko. “Oso modu arraroan hil zen, batzuetan posta elektronikoa desagertu egiten zen, batzuetan agertu egiten zen eta berriro desagertu egiten zen, eta sarritan erabiltzaile eta/ edo gako okerra agertzen zen, eta, gainera, beste akats gehigarri batzuk zituen mezu arraro batzuk ere agertzen ziren”, esan zuen Carnegie Mellon Universityko ingeniaritza eta politika publikoetako irakasle David Farber ek.
|
|
–Nik ere ez, erantzun zuen Janek, gai aldaketa hura onartuta?, eta, dirudienez, ezta bizilagunek ere; galdetu genienean, ziurtatu
|
baitzuten
hura zela irudi hura ikusten zuten lehenengo aldia.
|
|
Baimena ere hamabost egunekoa zen, eta ordurako hogei egun paseak zirenez baliogabetu egin zitzaidan. Donibane Lohizunera jaistea erabaki nuen eta jakinaren gainean jarri nituen bai Landaburu, Euzkadiko ministroa, eta bai Lasarte ere, biek antolatzen
|
baitzuten
hura. Esan zidaten txorakeria galanta zela hara joatea eta itsasontziak berehala etorriko zirela.
|
2012
|
|
Berehala esku ohe bat egin nuen gizonak eramateko eta, han biak etzanda jarrita, Ostiral eta bion artean eraman genituen. Baina gure hormaren edo harresiaren kanpoaldera iritsi ginenean, lehenago baino okerrago ginen, ezin
|
baitzuten
hura igaro, eta nik ez nuen hura botatzeko inolako asmorik. Beraz, berriro ekin nion lanari, eta Ostiral eta biok, bi ordu ingurutan, denda dotore bat eraiki genuen, oihal zaharrez estalia, gainaldean zuhaitz adarrak zituela, hesiaren kanpoaldean; hain zuzen ere, hesiaren eta landatu nituen zuhaitz gazteen artean.
|
|
Mojatxo gajoak, hain garbitzat emana
|
baitzuten
haren bokazioa, harridura handiz ohartu ziren Rouault andereñoak beren ardurapetik lekuturik zirudiela. Izan ere, hain oparo eskaini zizkioten ofizioak, erretiroak, bederatziurrenak, sermoiak, hain ederki predikatua zioten santuei eta martiriei zor zaien begirunea, hain aholku zuzenak emanak zizkioten gorputzaren apaltasunerako eta arimaren salbaziorako, ezen hark hedetik tira egiten zaien zaldiek bezala egin baitzuen:
|
|
Gogoratzen dut baita ere lagunekin mendira joan nintzela uneren batean, mendi domestikatura, suposatzen dut gonbidapena nire gurasoren baten aurrean egin zutelako eta ezin izan nuelako gaixotasun arin dagoeneko luze samar hura argudiatu, nire aita amek ez
|
baitzuten
haren berririk. Eguraldi ona zegoen, udaberria zen, eta lakuraino lasterka iritsi ginen.
|
2013
|
|
Goizean atxilotu zuten Fernandez, Erroman, eta hango polizia etxera eraman zuten. Italiako Polizia bilbotarra atxilotzera joan zen Erromako bere etxera, baina ez zuen lortu, etxeko atarian 60 lagunek oztopatu
|
baitzuten
hura atzematea. Etxe barruan ere beste 30 bat lagun batu ziren, tartean bere abokatua eta bi parlamentari.
|
|
Aitona Ibrahimek, gainera, lantegia saltzearekin batera, erretiroa hartu zuen? ez erabatekoa haatik, bai enpresa berriko jendeak eta bai bertze arkitekto batzuek ere noiznahi jotzen
|
baitzuten
harengana, aholku eske.
|
|
nola, baina, etxeko guztiek Hamza, Afganistango mendietan zebilena, desagertutzat jotzen bazuten! Aitona Ibrahimek, gainera, lantegia saltzearekin batera, erretiroa hartu zuen... ez erabatekoa haatik, bai enpresa berriko jendeak eta bai bertze arkitekto batzuek ere noiznahi jotzen
|
baitzuten
harengana, aholku eske.
|
|
Gaur egun Columbia River deritzona zen. Tamalez, korronte biziengatik, eta eskifaiaren osasun egoera penagarriagatik aingura botaz gero ez
|
baitzuten
hura altxatzeko gizonik izango, ezin izan zen sartu; baina korronteen deskribapenek eta mapek argi uzten dute Heceta izan zela hura deskubritu zuen lehen ez natiboa. Handik 17 urtera, Robert Grayk ibaian gora nabigatu eta gaur daraman izena jarri zion, hura aurkitu izanaren ohorea bereganatuz, baina Donald C. Cutter historialariak dioen bezala:
|
2014
|
|
Bosgarren zenbakitik harat formatu horren erdia izanen du, eta Baionan inprimatuko da. 1972an bigarren (edo hirugarren eskuko) offset bat erosi
|
baitzuten
harekin inprimatu zuten berek 57 zenbakitik harat. Inprimatu denetik ale bakotxak 2848 orrialde egiten du, noiz nola.
|
2015
|
|
Velasco jauna, hamaika haziko semea? da, karlista ero batzuek bortxatu
|
baitzuten
haren ama gupera. Luxe ko Martinen aita zaharregia da ama gaztearentzat, eta ahulezia espiritual batek joko du.
|
|
Eta familia haiek eta gazte haiek, hain bihoztoi bete bide zuketen eginkizuna, non Nafarroako egunkariek euren zutabeetan, eta gizon publikoek euren harengetan, bereizi egiten baitzuten Bizkaiko eta Gipuzkoako nazionalismotik Nafarroakoa, ezen Mugimendu gogoangarria iristearekin Nafarroako leheneko euskal nazionalistek jakin
|
baitzuten
haren konprenitzen, eta gazteak bidali egin zituzten entseina antimarxistaren defenditzera.
|
2016
|
|
Norberaren ikuspegiaren araberako kontua baino ez da guztia. Sternek hain egokituak zituen bere begiak, ezen askotan gauza txikiek handiek baino tamaina handiagoa hartzen
|
baitzuten
haren begietan. Bizargin baten solasak haren pelukaren ile kizkurrari buruz gehiago esan zion frantses jendearen izaeraz, frantses estatu gizonen elokuentzia handiak baino:
|
|
Bazkide sortzaileek, hau da, Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalek, Euskal Kostaldeko Geoparkearen Kudeaketarako Elkartea (Geogarapen) sortu zuten 2009ko azaroaren 16an. Europako Geoparkeen Sarean sartu zen 2010ean, Greziako Lesbos uhartean egindako bileran onartu egin
|
baitzuten
haren hautagaitza.
|
|
Hegazkin hilgarri haiek tximista baino bizkorrago hurbildu baziren ere, haiek bezain azkar desagertu zen bideko jende guztia ere, soroetan barrena eta ahal bazen zulo ilunen baten bila, herioak airetik bidalitako opari haietatik ihesi. Errepidea hustu egin zela esan dugu, baina Begoñaren gurasoen laguna, bolantea zaintzen zegoena, aukera hartaz baliatuta beribila lapurtuko zioten beldurrez bertan geratu zen, autoa eta bera bat eginda bezala; gizajoak ez zekien zenbateraino geratuko ziren bi biak bat eginda, autoa zulatu zuten balek alderik alde zeharkatu
|
baitzuten
haren gorputza ere. Stuka haiek alde egin eta iheslari izutuak soroetan barna errepidera itzuli zirenean, behar fisiologikoen asetzea baino lasaialdi handiagoa sentituz bere baitan eta haietakoren bat gasen kontrako mozorroa ere galduta, euskaldun haiek hantxe deskubritu zuten beren lagunaren gorpua, arima ordurako Stuken atzetik hegan baitzen alde egina.
|
2017
|
|
Egun horretan Madrilen torturatuta hildako Joxe Arregi ETAko militantearen aldeko hiletak egin ziren Zizurkilen. Denek zekiten torturatuta hil zela, Carabanchelgo ospitalera eraman baitzuten pare bat aldiz galdeketak egiten ari zitzaizkiola, eta lekukoek bertatik bertara izan
|
baitzuten
haren egoeraren berri. Bertsio ofizialak, noski, polizi etxean zegoela bihotzekoak eman ziola esan zuen.
|
2018
|
|
Aipamen berezia merezi du Inkisizioaren sarrerak Nafarroan, zeren eta hasieran, 1513an bertan, Iruñean ezarri
|
baitzuten
haren egoitza. 1516an Tuterara eraman zuten," Frantziatik urrutien zegoen hirira", ofizialki justifikaturik.
|
2019
|
|
Andrazkoa Norak irudikatu bezalakoa zen; garaiera antzerakoa, begi kolpe batean bizkortasuna antzematen zitzaiona, zentzuduna eta azkarra. Nortasuna janzkeran ere nabarmentzen zitzaion, ezen kolore eta gustu onarekin ipinitako arropa xumeak biltzen
|
baitzuten
haren koipe bako argaltasuna. Ingurukoei begiratuz, jendetza oro har, besteengandik ez zen gailentzen, ez eta nabarmentzen ere.
|
|
Baietz, jaun andreok! Bilbon jaioarazi zutela Telmo!, hartarainoko ausardia izan
|
baitzuten
haren gurasoek! Eta zentzua!
|
|
Eztabaidarik gogorrenak h letraren inguruan piztu ziren, parte hartzaile batzuek ez
|
baitzuten
haren inolako beharrik ikusten. Jose Maria Satrustegiri moderatzaile lana egokitu zitzaion Mitxelenak ortografiari buruzko txostena aurkeztu zuenean, eta, kontatuta utzi zuenaren arabera (1997:
|
2020
|
|
Balak eragindako zauria ez zen erabat itxi, eta, hainbat ebakuntzaren ostean, belaun azpiraino moztu behar izan zioten hanka O' Neilli. O' Dell, berriz, psikiatriko batean itxi zuten lau urtez, buruvahalmenak galduak zituela erabaki
|
baitzuten
haren kontrako epaiketan.
|
|
Biek amets egin
|
baitzuten
harekin lehenengo egunetik.
|
2021
|
|
Eta, gizonak eskaintzen zion adiskidetasuna bertutez eta asmo onez hain betea ikusirik, ohorez beterik sentitzen zen damatxoa horren pertsonaia bertutetsuak maite zuelako; eta hain harrera ona egiten zion, non gizonak ez baitzuen deus hobez kontentatzeko asmorik. Baina gaiztakeriak, pausu ororen etsaia denez, ezin zuen onez eraman bizitza zintzo eta zoriontsu hura; eta hala, batzuk damatxoaren amari joan zitzaizkion erranez harriturik zeudela zaldun hura bere etxera hainbertzetan joaten zelako eta ustez alabak atxikitzen zuela batez ere, anitzetan ikusten
|
baitzuten
harekin solasean. Amak, ez baitzuen neholako dudarik zaldunaren zintzotasunaz eta segurago baitzegoen haren onestasunaz bere haur guzienaz baino, atsekabe handia hartu zuen begi txarrez ikusten zutela entzunik; hainbertzeraino non, finean, gizonen gaiztakeriak ekartzen ahal zuen eskandaluaren beldurrez, aldi batez bere etxera ohi zuen bezala ez joateko eskatu baitzion; gizonari irensten zaila iduritu zitzaion kontu hura, jakinik haren alabarekin izaten zituen solas egokiek horrelako urruntzerik ez zutela merezi.
|
|
Akusatu baten poza eta beste seien gaineko mehatxua utzi zituen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako 13/ 13 epaiketaren auzi saioak. Poza Julen Zelarainentzat izan zen, Jose Perals fiskalak eta AVT eta Dignidad y Justicia taldeetako akusazio partikularrek erabaki
|
baitzuten
haren aurkako akusazioei uko egitea. Auzi saioa hasi eta berehala egin zuen fiskalak eskaera, eta, epaileak baimena emanda, akusatuen aulkitik altxatu zen Zelarain, gainerakoen babes keinu artean.
|
|
Historikoki, iturri askotan aipatu izateaz gain, pertsona ugarik hartu dute ahotan Gernikako Arbola ereserkia, zenbaitek gaitzesteko, baina zenbatek ere gehiagok goresteko eta haren doinuak laztantzeko. Iparragirreren kantua europar mugimendu iraultzaile eta abertzaleen epelean ondu zen eta, behin sortutakoan, ezusteko indarra hartu zuen Euskal Herrian, hainbeste ezen denek, joera politiko guztiek, nahi izan
|
baitzuten
haren karmatik edan. Paradoxikoki eta zorigaiztoz, Gernika herria bera jarri zuen faxisten jopuntuan 1937ko apirilean, eta haren suntsipena ekarri.
|
2022
|
|
Anak, aldiz, erreka aldera joateko baliatzen zuen, zalaparta hartatik babesteko. Bere zurzuria besarkatu eta azal leunaren kontra malkoak isurtzen utzi, elkarren kontsolagarri, arbolarengan ikusten baitzuen adarrek zeru alderantz ematen zuten ahalegin antzua, erroek lurrari estuegi lotzen zutenez gero, kate lodiak balira bezala; ezintasun berak lotzen zuen haurra bera, kate ikusezinek berea ez zen lur hartan sustraitu nahi
|
baitzuten
hura ere, gero eta sakonkiago. Lau urte pasa desterratu zirela eta ez zuen lortzen bertako bizimodura usatzen.
|
|
apaina, fina, unibertsitate ikasketaduna, eta lan atsegin samarra zeukana, administrazio edo enpresaren batean. Gehienen ustez famili on samarrekoa zen, mahastiak eta upategi bat
|
baitzuten
haren gurasoek, eta aiton amonek errota batzuk ere edukiak baitzituzten, dirudienez. Alaba bakarra zen, askoren arabera, eta bertze batzuen aburuz, ahizpaorde bat zuen, aspaldian ikusi ez zuena eta haren berririk ez zuena.
|
|
Eta hori guztia, zertarako? Munduari emakume frantsesaren irudi makur eta lotsagarri bat emateko?); eta azkenik, gauza batzuen ikuspenak aztoratu egiten zuelako eta bizkondearen aldetik inolako lasaiturik ezin espero zezakeelako, oso gutxi erakartzen
|
baitzuten
hura emakumeek eta inork baino gutxiago bere andreak?. Eskandalua da!
|
2023
|
|
Espero ez zen aurpegia, Binet ez baitzen faborito Phillippe Martinez ordezkatzeko Frantziako sindikatu handienetan bigarrena den horretan. Martinezek beste emakume bat zuen buruan bera ordezkatzeko, Marie Buisson, baina amore eman behar izan zuen, CGTko batzarkideek arbuiatu egin
|
baitzuten
haren kudeaketa txostena. Martinezi egin zaion kritika nagusia da erretretaren erreforman CFDT sindikatu moderatuarekiko batasuna hobetsi duela, ildo gogorrago bat hartu beharrean.
|
|
Margaridaren hiru laurdeneko bihotz ttikiak, ahiturik, korapilo eginik, aski, bukatu dun, adio eta banoan! esan zuelarik, inguratu egin
|
baitzuten
haren ahaideek. Eta Zerua eta aingeruak eta Jainkoa matrailak xukatzen agertu beharrean, ingurura atera zitzaizkion haren ama Joana, hortzik gabeko behor baten gisan, haren ahizpa Blanca, ikusiaz batean halako alaitasun poxia, ez ordea horrenbestekoa, agertu zuena, haren iloba Àngela, heriotzak basurde irudia gorde ziona, eta Elisabet, Margaridak zentzuak horren ahul eta sorgor izan ez balitu, buruko bilo guztiak erauziko zizkiona.
|