2000
|
|
gazteek Latin gramatika ikasten dutenean, nahiz Gaztelaniaz, nahiz Frantsesez, nahiz Euskaraz hitz egiten dute, eta hori eragozten ez diete. Gramatikako Maisu famatu bat gure
|
egunean
zen, Latin gauzak ere Euskaraz erakusten zituena: eta Frantses Euskaldunei Gramatikako Erreglak Euskaraz adierazi, eta erakusten dizkiete.
|
|
Hortxe zegoen Txema: Derryko aterpetxeko ohe batean etzanik, izenik ba ote zuen ere ez zekien neska bati besarkatuta, eta hurrengo
|
egunean
amaituko zitzaion bidaiaz gozatzen.
|
|
Esan zidanez, Dingleko atentatuaren
|
egunean
ere nirekin jator hitz egin besterik ez zuen nahi. Nahiko tristatuta itzuli zela etorritako bidetik, nire erantzuna ez zitzaiola asko gustatu, zakar jokatu nuela berarekin.
|
|
Ez dugu beharrik izan, ez zuhaitz batean gure izenak zizelatzeko, ez etorkizuneko proiektuak elkarren artean erabakitzeko, ez ezer. Halaxe irten da, eta halaxe erabakiko dugu,
|
egunean
egunekoa.
|
|
Esaten ari nintzen Dublin utzi nuela, hain zuzen ere heldu eta hurrengo
|
egunean
. Egia esateko, tentazioa izan nuen egun bat edo bi gehiagoz bertan gelditzeko, tentazio goxoa gainera.
|
|
Ondo esan nuen, bai, ezagutu nuen
|
egunean
, Rocío arriskutsua zela. Inoiz ez bezalako zirrara nabaritu dut, lepotik hasita hanken puntetaraino joan zaidana, gure sabelek elkar ezagutu dutenean.
|
|
Eta zure orrietan idatzi nuena ez zen gezurra: ohetik jaiki eta
|
egunean
gertatuko zitzaidana ia minutuz minutu ezagutzen nuen. Banekien ze arropa jantzi behar nuen, termostatoak hamar minutu behar zituela ura berotzeko, Seat zaharra estarterraren bidez jarri nuela martxan, inork errespetatzen ez duen stop seinalea ehun metro harago zegoela, bariante berria, bihurgune baten atzetik osaba Pedroren baserria.
|
|
egunen batean elkarrenganik bereiztea erabakiko bazenute eta, beraz, Joanikotek bere dorretxerat joaitea erabakiko balu, berarekin eramanen lituzke dorretxeari dagozkion morroi neskameak, baita abereak ere, testamentean sinatuaren arabera, zeren eta etxe bakoitzak baitu bere enborra, eta enbor horretan sartzen dira lurrak eta aziendak —eta, haiek erran ondoren, aitari eta osaba Joanikoti so egiten ziela, akabatu zuen—: Arratsaldean zuekin hitz egin nahi nuke bakarka, zeren ez bainuke nahi biharko
|
egunean
zuen artean liskarrik sor ledin, ene testamenta dela kausa. Eta bihartik aitzina, berriz, xakearen koadro zuri beltzetan barrena galdu nahi nuke neure burua, jauregiko kontu guztiez ahantzirik —eta bazkaltzen hasi ginen.
|
|
—Etxeko harroina eta etxeko sostengua izanen haiz biharko
|
egunean
, Mattin, eta hartarakotz prestatu beharra daukak —erraiten zion aitak.
|
|
Eta gehiago erranen dizut, zeren, gauzak dauden bezala, zalantza baita gure esperantza bakarra. Zalantza guztion baitan errotzen den
|
egunean
, ez baita nehor ere, pentsatzen duenagatik, sutarat eramana izanen, Giordano Bruno eraman zuten bezala.
|
|
BERTZE egun batean, finean, Mathalasez hitz egin zeniezadan eskatu nizun, zeren behin baino gehiagotan aditu izan bainuen haren izena zure mihitik, eta zeren artean ez baitzintzaizkidan haren bizitzaz mintzatu, nahiz eta zuk promes egin zenidan luze eta zabal mintzatuko zintzaizkidala zeure lehengusu hartaz, zeure etxerat eraman ninduzun lehen
|
egunean
berean.
|
|
Eta buruzagiaren patua ere ez zen anitzez hobea izan, zeren, lau partetan partitu baitzuten haren goputza, eta haren burua, berriz, Mauleko murrailetako itsu leihotik eseki, non hilabeteetan egon baitzen, harik eta gau batean bertatik desagertu zen arte —eta, barren barreneraino hats hartzen zenuela, begiak dir dir, ordu arte gorde gorderik izan zenuen sekeretuaren berri eman zenidan—: Ni izan nintzen Urte Zahar
|
egunean
burua handik kendu, eta herriko kanposantuan isil gordean ehortzi zuena, lur sakratuaren magalean.
|
|
—Erran nizuen piztia ekarri zenuten
|
egunean
, ez zela sobera fidatzerik...
|
|
Banindoan, bai, Salamancarat, non gizon hura ezagutzeko ditxa izan bainuen: gizon handi hura, bai, bere adiskidetasunarekin eta bere jakintasunarekin ohoratu ninduena, eta bulkatu ninduena, bere etxerat eraman ninduèn lehen
|
egunean
, Axularren Gero a miresterat eta biziki miresterat... eta liburu honen skribatzerat ere bai, nik uste, geroago ikusi dugun bezala.
|
|
—Mattin sendatzen bada, Loiolarat joanen gara, Joanes, pelegrinazionean —erran zidan amak lehenengo
|
egunean
, kaperako san Inazio eta san Frantziskoren figuren aitzinean biok belauniko egon ondoren, ordubete luzez.
|
|
Eta medikuaren eta barberaren betarteetan etsipenaren arrosa beltza lehertzerat zihoala zirudienean, aitzitik, hirugarren
|
egunean
—larunbatean alegia—, onerat egin zuen Mattinek. Eta igandean jaiki egin zen.
|
|
Eta soinu arrai haiek arraitu ninduten ni ere hatsarrean, baita goibeldu ere handik gutirat... zeren kanpaiak Mattinentzat ari baitziren bereziki eta beregainki, Mattinentzat bakarrik, edo hala sentitzen nuen nik mementu haietan bederen. Eta bertze jesuitak, aita Bartolomek lagundurik, meza eman zuen, eta, haren predikuan, berriro izan ziren anaiarentzat alabantzak eta laudorioak, zeren, nola Jainkoak libratu baitzuen Jonas balearen baitarik, berdin eta orobat libratu baitzuen Mattin ere heriotzako artikulutik, eta hirugarren
|
egunean
piztu. Eta, hitz haiek aditurik, jelosiak jorik sentitu nintzen, zeren, Mattinek bila ibili gabe ediren baitzuen Jainkoaren garaziaren goren gradua, eta nik oraino ez, bila eta bila ibili arren... nahiz eta ustez harako bidean nengoen, apez izaiteko deliberamendua hartuz gero.
|
|
Eta nik lehen
|
egunean
erran niona erran nion:
|
|
—osabari hats hartzeko betarik eman gabe ihardetsi zion napolitarrak, gartsuki eta ozentki, betartea guztiz aldatzen zitzaiola— Baina atzerritarrak zarete —sualdiaren ondoren, neurriz ari zen berriro—, eta ez dakizue, beharbada, san Jenaroren erlikiaren berri: sainduaren odol xorta iduriz lehor bat da —edo bi, hobeki—, beirazko bertze hainbat anpulutan gorde eta urtero urtzen direnak, irailaren 19an, saindua martirizatu zuten
|
egunean
. Eta haren burua ere hantxe dugu gorderik, anpuluekin baterat, katedraleko altxorrean...
|
|
Lehenengo
|
egunean
, goizetik, bisitariei errezibimendua eta ongi etorria egin genien, biderat ateratzen gintzaizkiela, musikari talde bat aitzindari, eta arratsaldetik ehizaldia izan genuen, zeinetik azpimarratu behar bainuke, ni hartan izan ez nintzen arren, ezen Villagrandeko dukea zoraturik geratu zela ene anaia Mattinek erakutsi zuen trebeziarekin.
|
|
Hirugarren
|
egunean
, finean, afalorduan, historia harrigarri hura gertatu zitzaigun... zezen ikuskizunaren gibeletik kontatuko dizudana, baina orain zerbaitean aitzinatu nahi nizukeena, erranez ezen historia hura ere eskrementuekin loturik zegoela, baina ez nolanahiko eskrementuekin, berehala ohartuko zaren bezala.
|
|
Baina Pedrok orduan erraiten zioan: " Haatik, zer gertatuko litzateke, baldin biharko
|
egunean
Rafael, Botticelli edo Velázquez bezalako pintore handi bat banintz...?" Harik eta egun batean, Pedro frogatu nahian edo, aitak erran zion arte: " Ordea, hi izanen haiz herederoa, eta, beraz..." Baina Pedro orduan ere ez zuan isildu eta, aitaren aitzinean belaunikatzen zelarik, hala ihardetsi zioan:
|
|
" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. Eta abuztuaren lehen eguna iritsi zen eta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren,
|
egunean
eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun bat bertze egun bati jarraitu zitzaion, eta saindu bat bertze saindu bati, baina alferrik... harik eta abuztuaren 11n, santa Klararen egunean doi, euria egiten hasi zen arte. Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
|
|
" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. ...a galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun bat bertze egun bati jarraitu zitzaion, eta saindu bat bertze saindu bati, baina alferrik... harik eta abuztuaren 11n, santa Klararen
|
egunean
doi, euria egiten hasi zen arte. Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
|
|
Mattin ere, Villagrandeko dukearen palazioan hiru urte eskas egin ondoren, etxean genuen; edo, xeheroago eta zehatzago erraitearren, gure etxean aitaren berrogeita hamargarren urtebetetzeko festa ospatu zenetik genuen Mattin etxean —erran behar ote dizut, jaun André, ezen nehoiz ez bezala ikusi nuela Mattin nigarretan, noiz eta, festaren ondotik, Villagrandeko dukearen semea Madrilerat itzuli baitzen, Mattin Urbiainen utzirik? —, zeren aitak nahi baitzuen, alde batetik, Mattin negozioen munduan gero eta gehiago sartzea eta trebatzea, eta hargatik erraiten zion: " Seme, hik ere badaukak zer ikasirik negozioen mundutik, zeren, biharko
|
egunean
markes izanen bahaiz ere, eta, halatan, trabailuaren neketan higatuko ez bahaiz ere, ez zaik gaizki etorriko jakitea zein diren diruaren bideak, heure ondasunen hobeki enplegatu ahal izaiteko", eta hargatik ere zuen donejoanetarako prestaturik eta istalgaraturik bidaia bat, harat eta honat; eta nahi zuen, bertzetik, bidaia hura egin baino lehen familiakoak elkarrekin egoitea, zeren hura ere ...
|
|
Oroitzen dut, finean, nola, onerat egin nuen
|
egunean
, erran nion amari:
|
|
—Haien artean bada ehiza liburu bat ere eta, nahi baduzu, present gisa emanen dizut... —erran nion... eta, hura erran bezain laster, alegeratu zen alde batetik, baita antsiatu ere bertzetik, zeren nahi izan baitzuen, hartaraz gero, liburuaren lehenbailehen eskuetaratzea eta bereganatzea, halako suertez non deliberatu baitzen hurrengo
|
egunean
berean kutxaren desestaltzerat eta desehorzterat.
|
|
" Eta, hurrengo
|
egunean
, berriro jarri ginen mahaiaren inguruan, eta orduan ere berdin erran zidan, zeren doña Lidiak ez baitzuen uste ezen mendozatarren zaldizainarekin izan nuen amorio itsu hargatik galdua nengoela, nahiz eta aitortzen zuen ezen arrisku eta peril handikoak zirela amorio suerte haiek, galbiderat baizik eraman ez zezaketenak, baldin haietarik berehalako ikasbiderik ateratzen ez bazen eta haien gainean ... Eta erran zidan:
|
|
Eta ezkondu ginen
|
egunean
, ortzadarra atera zen, eta Iriyumok erran zigun ezen zorte onekoak ginela eta zoriontsuak izanen ginela, zeren hargatik jantzi baitzituen suge haietarik batek bere beztimendarik koloretsuenak, hodeietako ura edateko asmotan.
|
|
Eta alferrik izan ziren ene hitzak eta ene esplikazioneak judizioaren
|
egunean
, erraiten niolarik jujeari ezen guztia akusazione falsoa zela, zeren nik ez bainuen deus ere egin indiar gorriak oldartu zitzaizkigun egun hartan.
|
|
—Arrazoin zuen, bai, Iriyumok, noiz eta erran baitzigun eztei
|
egunean
ezen zoriontsu izanen ginela, zeren egun hartan ortzadarra izan baikenuen eta zeren laku baten hondotik suge bat jalgi baitzen, bere beztimendarik koloretsuenekin, hodeietako ura edateko asmotan... —eta, bere eskua enearen gainean ipintzen zuela, eratxiki zuen—:
|
|
Bada, egun hauetarik batean bertze bat erosiko dut, zurearen antzekoa edo zurearen berdina dena. Eta nik zuri emanen dizut, eta zuk Gorukiri emanen diozu, Gorukik berak azken
|
egunean
bezti dezan eta harekin ihes egin ahal izan dezadan.
|
|
Eta eguberri
|
egunean
biltzen ginen guztiok jaiotzaren ingururat, hartzen zuen jaun Marcelek bere lauta, eta gabon kantak kantazen genizkion haur jaioberriari.
|
|
Eta hurrengo
|
egunean
soka gakodun bat hartu eta zuhaitzetan goiti ibiliko ginen, gakoa adarren bati ongi lotu ondoren, zeren eta osabak zuhaitz gainetan behatoki ezkutu batzuk paratzeko ohitura baitzuen, oihanean barrena zebiltzan urtxintxak —zeren eta biziki maite baitzituen urtxintxak, eta hargatik deitzen zioten ere sehiek, beren arteko solasetan, Urtxintxa— edo hegazti habiak edo oi haneko bertze mila a...
|
|
" Eta kanoiak izan daitezela ehunda bat, ez ehun, eta para ezazu ehundabatgarrena zure jauregiaren aitzinean, Amaiurri beha!" Eta hire aitak, baietz. Baina guk Gaztelari eta Gaztelako bihotzari beha ipiniko diagu, Joanes, kanoi hori, bere
|
egunean
: Madrili beha, alegia...!
|
|
—Bai. Eta fusilen eta kanoien tratua betez gero, zuen aita ere markesa eginen ditek; eta hi ere, aitaren semea haizelako, markesa izanen haiz, biharko
|
egunean
; eta ni ere, hortxe hortxe, haren anaia izaiteagatik... eta etxegoiendarrok egun osoan kakategian egonen gaituk, handik aitzina, urrezko mokordoak produzitzen...
|
|
Zeren, ni ni banaiz, nitasun bat dudalako da —modu batean deitzeagatik, jaun André—, eta ni nor banaiz, nortasun bat dudalako, baina zer dira eta zertan dautza nitasun hori eta nortasun hori, eta zer dakigu haietaz? Aurki guztiak baitu bere ifrentzua, eta gutien uste dugunean mintzatzen baita beldurra balentasunaren ahotik, edo urguilua eta handinahia umiltasunaren mihitik —ustekabeko ederrak izan behar ditugu azken judizioko
|
egunean
, jaun André...! —, eta orduan bizitza ez da lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa. Eta horregatik ikusten du lehen behakoak azaletik eta kanpotik, eta bigarrenak barrendik...
|
|
Eta kanoi hura buru buruan sartu zitzaion eta, nola aita baitzen, izaitez, aseezina, hala gogoratu zitzaion ez ote zen luzeegia kanoien tratuan sinaturikako lau urteko epe hura, zeren ehungarrenaren ondotik baitzetorren ehundabatgarrena... harik eta berant baino lehen argi bat piztu zitzaion arte, aterabidean jarri zuena: Patientia vincit omnia, baina gure aita ez zen pazientzia handiko gizona, eta, handik astebete eskasera, errege
|
egunean
, erran zuen:
|
|
Izan ere, erran dizut nola Villagrandeko dukea miretsirik geratu zitzaigun jauregirat iritsi zen lehen
|
egunean
, noiz eta arratsaldez ehizarat joan baitziren eta ikusi baitzuen ezen ehiztari ezin trebeagoa zela Mattin. Baina, dukearen aburuz, zerbait falta zitzaion artean mutilari eta, hala, ehizarat elkarrekin joan ziren eguneko afarian erran zion:
|
|
" Hau ez da horrela akabatuko! Oroit, Joanikot, ezen ene saindu patroinaren
|
egunean
hil zituztela Frantzian milaka higanot...!" Eta gogoratzen al duk haren gorrotozko behakoa. Ez harritu, bada, egunen batean Ofizio Saindukoak etortzen bazaizkit, zeren zernahi gerta baitaiteke, baldin aita jesuitak bere neurrigabeko gorrotoari leku emaiten badio —baina, konbentzimenduak zalantzen gainetik jartzen zituela, erran zuen—:
|
|
—Hau ez da horrela akabatuko! Oroit, Joanikot, ezen ene saindu patroinaren
|
egunean
hil zituztela Frantzian milaka higanot...!
|
|
Apaizaren desditxarako, ordea, euri gozoa egin zuen izurriaren berrogeigarren
|
egunean
, baita hurrengo egunetan ere. Eta zelaiak eta landak beren aurpegia aldatu eta, harekin batean, herritarren aurpegia ere aldatuz joan zen, eta izurria aienatu.
|
|
Nola izanen zen, bada, bekatu, jaun André, gorputz hartaz gozatzea eta harekin atsegin hartzea, baldin hark guztiak Jainkoaren donu eta dohain bazirudien, eta baldin Jainkoa bazen edertasun haren lehen kausa eta arrazoina, nola argumentatzen baitzuen Piarres Oihartzabal kapitainak? Nola izanen zen, bai, hura bekatu, baldin den gizonik justuena ere
|
egunean
zazpitan erortzen bazen, eta baldin ni, artean, hirugarrenean banengoen, herabe baino herabeago, labur eta motz. Eta nola izanen zen, finean, hura bekatu, baldin barrendik hersten eta estutzen ninduèn betiko harrak ere deus erraiten ez bazidan, garagarnoak hura ito zuelako eta garagarno hartan hilik zetzalako... eta baldin neure egiteko haietan, zeinak mendeku ere baitziren, amaren eta aita Bartolemeren kontrako mendeku, ezin gogarago sentitzen banintzen?
|
|
Eta, erlikiontzi iduriko hura lepotik esekitzen zidala, kapitainak erran zidan: " Hemen dituk heure behatzezurrak, erresurrezionearen
|
egunean
kontu gaixtorik izan ez dezaan, behatzezurrak leku batean eta bertze hezur guztiak bertzean".
|
|
Medikuntza naturistaz arnegatu ondoxetik, haren zakua botika mordoskaren altxatokia zen, buruko minak eta txaketenak estakuru. " Atxilotzen zaituzten
|
egunean
, inork ez dizu sinetsiko hau guztia zure kontsumorako denik", trufatzen nintzaion. Orain, eskergarria gertatuko zitzaidan Kristinaren farmazia partikularra.
|
|
Fite eta isila mintzo zen, ttur ttur batean, letaginak non landatuko gogoeta ari den sugegorri baten eitean. Ezagutu nuen
|
egunean
ezarritako izengoitia berpiztu zitzaidan gogoan: " Basandere".
|
|
behin semea bere egitera makurtuta," Zentroa" eta" Taldea" hartu zituen bere koleraren jomuga. Etxera itzuli ginen
|
egunean
, esne maternizatuaren bila igorri ninduen botika batera.
|
|
Behin hartara ezkero, gainera, makurragoa zen Kristinaren zaletasunarenganako arretarik den mendrena erakustea. Ni etxetik bidali aurreko
|
egunean
, Marsellako Tarotaren edizio aski garestia egin nion opari, gure ezkontzaren urtemugaren oroigarri. Sutu zitzaidan:
|
|
Orduan nola jokatu aitzinetik prestatzearren, gogoeta egona nintzen ortzegun gau ondikozkoaz geroztik. Aurreko
|
egunean
, herrira ailegatzean," arratsalde on!" hotz batekin agurtu eta profesional urrun baten gisa agertzera deliberatua nintzen, zu hor ta ni hemen. Larunbat horretan berean, berriz, amarenean atzarri eta Unai lokartuak ohe gaineko ohiko jira bueltak galarazten zizkidalarik, adiskide minduarena egiteko prest nengoen, eta diosal ahalke aire baten ondoan, neska bakarrik harrapatzeko edozein paradaz baliatu neure arrazoiak —oraino ez nekizkienak— zehatz mehatz azaltzeko.
|
|
Gehientsuenek gauza handitzat joko lukete bizirik eta —bestondoak bestondo— onik iraute hori, baina duda egitekoa zen familia urritua irizkide izanen ote nuen. Abuztuko igande goiz horretan, ez nuen felizitaziorik espero aurreko
|
egunean
urratu ez nuen bideari lotzean.
|
|
Hiru seme alabak zekartzan ondotik, bederatzi egun lehenago izeba Milagrosen hileta elizkizunak akitutakoan eliza atarian ikusi nituenak. Mutiko tikiena gure Unairen adina izan zitekeen, gazteagoa beharbada; urtebete edo bi zaharxeago, berriz, erdiko neskatikoa, eta nerabezaroaren ate joka zebilen kozkortuena, lehengo
|
egunean
telefonoa hartu zidan mutila noski. Igerilekurako trasteria guztia zeramaten aldean.
|
|
Bi egun lehenago Ttipiren bulegokoak nola hartu zituen kontuan hartuta, goganbehartuta nengoen, berriak entzunda, orduan bezain sinesgaitz agertuko ez ote zen Potzolo. Zigarro bat piztu eta aitzineko
|
egunean
Zabalguneko merkatu inguruan egindako nire azken azterraldiak berritu nizkion, Josefinarekiko solasaldi laburrak emandakoa gehituta. Kamionetarena hondarreko utzi nuen:
|
|
—Lehengo
|
egunean
haren agentzian izan ninduan, aspaldiko partez. Ez dakik nola dagoen.
|
|
—Lehengo
|
egunean
eman nian paper muturrak, bederen, zerbaitetarako balio izan zian.
|
|
—Zerbait irakurria zara noski lehengo
|
egunean
ugaldean hilik agertu zen atsoaz...
|
|
Zuria eta beltza, eguna eta gaua, ura eta ardoa... bi horien arteko kontrakotasun kasik erabatekoak —tesia eta antitesia, lagun jakintsu joan berriak erranen zukeenez— malgutasuna eta bizitasuna eransten zizkioten gutartekoari, baita indartzen ere Ttipik —bereziki— eta nik —apalagoan— bi aurkarien artean betetzen genuen" erdigunea". Ximurra korbataz jantzita agertu zitzaigun
|
egunean
ahultzen hasi ziren sintesi dialektikorako gure joerak.
|
|
Aitzin
|
egunean
Ximurrarekin hartutako kafearen berri eman nion. Ustekabetzea nuen xede —" Aizak, Ttipi, bahekien...?" —, haren karpetendako bazka.
|
|
Han, azken egunetako prentsa ebakinak zeuden, orri zurietan itsatsiak. Aurreko
|
egunean
hain gogobeterik utzi ninduen erreportaia eta Isabel Sanjoseren azkena barne. Bi lanak jadaneko irakurriak eta erkatuak zituen noski.
|
|
Jokoa horrelakoa omen. Baina, ateraldi bera hamaikagarrenez adituta, Charlyk muturrekoa bota zion
|
egunean
ni ere poztu nintzen, bertzeekin batean.
|
|
Nik ere, haiek ikusterrean zirela bederen, ahalik eta gutien. Fraideeneko azken
|
egunean
," Lux en" junta eta elkarrekin trago batzuk egiteko hitzordua genuen. Ez nintzaion agertu.
|
|
Ttipik berarekin izan nintzen azken
|
egunean
emandako argazki zaharraz oroitu nintzen. Gure 17 urte zarpailak, izeba Milagros guztiz apainduaren inguruan.
|
|
Hura ailegatu aitzin, hiru haurridetan mutiko bakarra, pozik nengoen noski oilategiko oilar. Bortz urte baizik ez bainituen, ez dut gogoan zer kaxkoratu zitzaidan, ama, anaia berria altzoan zuela, etxeko atetik agertzen ikusi nuen
|
egunean
. Aita zenari aditua naiz aire gaiztoak jo eta bere hartan fundi zedin desiratu niola arrotzari.
|
|
Haien argitalpena hogeita lau orduz geroratuz gero, zaharreriak jotzen ditu, eta zaharreriarekin batean heriotzak, hots, albiste izaeraren galerak. Bertzeren berri ez dakit nik; ene lanean,
|
egunean
egunekoa da nagusi. Horrela irakatsi ziguten fakultatean eta, ez idurian ere, horrela izaki, gutiz gehienik.
|
|
Felicitas/ Amagoiaren mehatxuen jakitun egin nuen: igarleak demanda aurkeztuz gero, berak ere agertu zuen nirekin batean epailearengana, egunkariko buru izan eta ustezko delituaren
|
egunean
. Aukera hori baztertuta —nekagarriegia haren histeriaren lekuko gertatzea—, Anaren etorrerak baizik ez nintzakeen atxiki erredakzioan.
|
|
Alabaina egun horretan, Anarekiko hitzorduaren ondorioz edo, bakan jotzen nauten zirimola baikor horietariko batek isilarazten zizkidan sabel hutsaren arrangurak. Gainera, gogoan neukan Josureneko despentsa gehienetan erdi hutsean, pote bat ilar zuri zegoela aitzineko
|
egunean
. Anaren kamiseta tirantedunaren imajinari lapiko bete ilarrarena neure baitan tartekatzen nuela sartu nintzen etxean, zuzen sukaldera.
|
|
Horretaz ere mintzatuak ginen. Hobe erran, horretaz baizik ez ginen mintzatuak aitzineko
|
egunean
eguerdi aldera herriratu nintzenetik.
|
|
—Jende zibilizatuak gara —saiatu nintzen emakumearekin arrazoitzera, aurreko
|
egunean
, arrakastarik gabe, saiatu nintzen gisa berean— eta jende zibilizatuen gisa jokatu behar, baita horrelakoetan ere. Gainera, uste nuen poztuko zintuela ilobarekin gelditzeak.
|
|
Lurrean zetzan poltsan egunkari muturrari eman nion begi. Gurea zen, eta ez konpetentziakoa lehengo
|
egunean
bezala.
|
|
Erkidegoko legebiltzar autonomikoko parlamentari mutuetariko bat hemen, pare bat poesi libururen autoeditorea hor, sokakoa ez izan eta administrazioaren laguntza faltaz lantegia itxi berria zuen enpresari tikia han. Felicitas/ Amagoia ere itzulbidean zen, gizaseme baten ondoan; nor eta, bere bat bateko agerpenarekin, lehengo
|
egunean
gure" saioari" bukaera eman ziona. Ikus ez nintzaten, jende artean kukuka egin nuen aitzina.
|
|
Urte gutiren buruan noizean behinkako bisitaria bilakatu nintzen. Amesgaizto baten bukaera balitz bezala ospatu nuen, bide berria zela karia, etxetzarra bota zutela ikasi nuen
|
egunean
. Geroago jakin dut gure aita —hiritar garbia, azken batez— ni baino are arinduagoa gelditu zela egun hartan, amaren etxe minagatik ere.
|
|
—Bai... —" Ixter puxkaren" ezpainek barremurritz bat marraztu zuten, zerbait irrigarriaz oroitu balira bezala— Lehengo
|
egunean
, korridorean. Eduardo, ezta?
|
|
—Lehenago badiat kontu bat zuritu beharra birigarro honekin —lagunari erantzun— Badakik lehengo
|
egunean
zakurrarenak erran zizkidala?
|
|
Bat batean eten zuen jarioa. Lehenbiziko
|
egunean
ezagutu nuen mari ozpinak egin zidan orain bekoz beko.
|
|
Edurnek aitzineko
|
egunean
eman zidan bere ordutegien berri. Zortzi eta erdietan jaikiko zen.
|
|
—Rosario —inpentsan atera zitzaidan. Aurreko
|
egunean
Potzolorekin izandako elkarrizketaren oihartzunen bat gelditzen zitzaidan, antza, kasko barnean.
|
|
Lehengo
|
egunean
" Lisboako" munstrokumearekin utzi nuenean ez bezala, bezperako farraren xehetasun guztiak —guzti guztiak gero— irentsi behar izan nituen, aparkalekuko ustezko kazetariaz bere lantokian galdetzeko promesa erdietsi baino lehen harengandik. Orobat, bertze irratietako lankideekin ere saiatuko zen, zerbaiten berri ote zuten.
|
|
—Ikusi nitian atzo —aitzin
|
egunean
etxeko apalategitik ateratako alea eta Kristinari hartaz egindako galdera erantzun bakoa gogoan nituen beti.
|
2001
|
|
Aurrez esaten dizut ez dudala ezer erosiko, beste arrazoi batzuen artean ez daukadalako dirurik. Baina zure lana
|
egunean
hainbeste fitxa betetzea bada, ni prest.
|
|
Baina metroan sartu nintzen, ihesi. Hurrengo
|
egunean
irrikaz joan nintzen metro sarrerara, sorgindu ninduten begiak hantxe aurkituko nituen itxaropenarekin. Ijito koadrilarik ez zen inon ageri.
|
|
Bederatzi urte bete nituen
|
egunean
grabagailu bat oparitu zidan amak, eta gero nire bizitzatik desagertu zen. Urtean behin zinta bat jasotzen nuen, amaren bizitzaren pusketak zetozen bertan grabatuak eta, konturatu gabe, oroitzapenean masailean zeukan orina bakarrik geratu zitzaidan, eta ahotsaz maitemindu ninduen haren izena:
|
|
Filosofia eta letrak ikasten hasi zen, baina ez zuen karrera amaitu latina beti suspenditzen zuelako. Horregatik, unibertsitatetik bota zutenean, irakasle partikular bat kontratatu zuen eta
|
egunean
6 ordu pasatzen zituen latinarekin bueltaka. Azkenean ikasi zuen, bai horixe!
|
|
Hurrengo
|
egunean
itzuli zen Dibina.
|
|
–Jantz itzazu lehenengo
|
egunean
eman nizkizun oinetakoak, Sergio. Gaur nirekin etorriko zara –esan zion Dibinak iritsi bezain pronto.
|
|
Herminioren alargunak etxeko atea jo zuen
|
egunean
beldurtu egin zen Manu. Ez zuen sekula inoren bisitarik izaten.
|
|
Baina ez, azken finean hobe horrela, konturatu da bat batean, beste hark esan zuen bezala beti puntu batean finko dagoen ordulariak abantaila bat baitu: ziur daki behintzat
|
egunean
bitan erabateko arrazoia izango duela.
|
|
Larunbat eguerdian. Zorionak, Miren, eta barkatu zure urtetan ez deitzea, baina badakizu, despistatu hutsa naiz, ahaztu egin zitzaidan, izan ere, hurrengo
|
egunean
azterketa bat neukan. Lasai, erantzun nion urduri eta triste, berdin dio, benetan, berdin dio.
|
|
Nahiz eta horrela ere nahi baino gutxiago ikusten nuen. Larunbat arratsaldeetan soilik, kafe bat hartzeko edo geratzen ginenean, ze gauetan berandu arte egiten nuen lan tabernan, eta gero nekatuegi egoten nintzen hurrengo
|
egunean
goiz gelditzeko.
|
|
A zer kabroia, ze koadrilakoak lehenago bueltatu zituan. Hurrengo
|
egunean
izan zitean istripuaren berri. Ez zekiat Arantxa nola etorri zen, autobusean edo, baina jakin zuenean lur jota geratuko zuan.
|
|
Milisegundo batekoa. Horregatik, horregatik diskutitzen zuten hainbeste beti, esan du, telefonoz eta, beti ika mikan, baita hil zen
|
egunean
ere, eta nik badakit zergatik, bai, badakit. Kolpez itxi du ahoa, hobeto pentsatu eta esatera zihoanaz damutu izan balitz bezala.
|
|
Domu Santu
|
egunean
lore asko saltzen dira, Kolonbiakoak gehienak. Shisha Pangmako espedizioek saio berria egiten dute gailurrerako, ez dutelako hango hilerrietan inor ezagutzen.
|
|
Gehiago beharbada. Egunean
|
egunean
. Batzuk gorriak dira, beste batzuk zuriak, ahoan desegiten direnak, kareharrizko pastillak.
|
|
Mariaren indabek ere, soinu bietako bat egin zuten zorua jotzean. Eta Maria arranguratu zen, eta otu zitzaion hura zela
|
egunean
atzekoz aurrera egin zuen laugarren gauza, eta Lucasek hiru aste zeramatzala ohetik altxatu gabe eta nahiko gaixorik zegoela. Eta Mariaren arima altzairu gorrizkoa bazen ere, desegin egin zen une horretan, eta urtu.
|
|
Orrietatik ordenagailura pasatu behar zituen datuak. Zortzi ordu eman behar zituen
|
egunean
datuak ordenagailuan sartzen –9, atzeratzen bazen–; 40 ordu astean –45, atzeratzen bazen–; hainbeste hilean eta hainbeste urtean. Hirugarrenez larritu zen Marcos.
|
|
Roma bata zuriz, Roma biluzik, Roma ilegorria –betile laburrak zituen Romak–, Roma euriak bustita, Roma dutxak bustita. Gero aurreko
|
egunean
Romarekin izandako eztabaida gogoratu eta betileen erorketarekin erlazionatu zuen; edonork baitaki horrelako disgustuek betileak ahultzen dituztela.
|
|
Inor ez zebilen zubian estaziotik irten nintzen
|
egunean
. Hotzagatik agian, edo behe lainoagatik.
|
|
Bigarren
|
egunean
, zubira joan eta antzeko zerbait sentitu nuen. Ez bezperan bezain bizi, ez.
|
|
Baina ez nuen ezer sentitu. Ez hirugarren
|
egunean
, ezta laugarrenean ere. Badira zazpi egun estaziotik atera nintzenetik eta esango nuke hogeita hiru bat aldiz egon naizela zubian.
|
|
Horrela hasi ziren mezuak Abenidan: egunero, larriduraraino tolestutako lienzoak topatzen zituen Marcosek aurreko
|
egunean
erabilitako lekuan, harri baten azpian, estolda batean. Koadroak ziren.
|
|
ospitalean egon zirenekoa, Maria eskaileretatik jausi zenekoa, gazte koipezto hori etxean hartu zutenekoa. Eta ondo zekien jakin, egun hartan, Gabon zahar
|
egunean
, gonbidatu bat zutela. Neska ilegorria, dentistaren alaba.
|
|
Arin zabaldu zuen Mariak atea, aurreko
|
egunean
itxi izan balu bezala. Lau begi sartu zituzten neba arrebek hall ean.
|