2000
|
|
Eta, bat batean, ikusten ari nintzena ezin onarturik edo, ateskarat abiatu, hura ireki, eta barnerat sartu nintzen, oihuka, hirugarrenak —emeak— ihesari eman ziezaion. Eta jalgi zen oreina ate tipi
|
hartarik
, baita ni ere haren gibeletik, ezin alegerago, morroien garrasiei eta protestei entzungor egiten niela, neure buru bihotzetan biktorios... Laburra izan zen, ordea, ene garaitia, zeren oreinak, urrats batzuk kanpoan ibiliz gero, gibela egin baitzuen, oholesian berriro sartzeko.
|
|
Halarik ere, derradan ezen esperientza
|
hartarik
ere ez nintzela esku hutsik jalgi, zeren, logika guztien arabera iguriki zitekeen bezala, kolpe haren eraginaz, kolpetik ikasi bainuen ikasi beharrekoa, lezione bakar ezin emankorrago hartan, eta deliberatu nuela, handik harat, ezen zuhurra izan behar nuela, azeriak bezala, zeinak, badu ere bere biloa erakusten, ez baitu bere asmorik biluzten, eta entseiatu beharra nuela, halatan, baldin inguruko...
|
|
Eta Estebanek ez zian nahi, uste zuelako bere heriotza aski izan zitekeela auziaren erabakitzeko, jauregia gaztelau soldaduek setiaturik zegoenez gero, itxuraz, bere erranetarat zituèn hirurogei bat soldadu agramondarrak alferrik sakrifikatzerat utzi gabe... menerat zituen zortzi beaumondar preso laxatzen zituela, aldi berean. Eta, bide
|
hartarik
bere deliberamendu hura aitzina zeramala, bere buruaz bertze egin zian, ezpata bihotzean sarturik, eta pentsaturik ezen zeruan bilduko zela bere bi anaienganat —Eusebioganat eta Pedroganat—, zeinak, bera ez bezala, katolikoak baitziren, baldin bere bi anaia haiek hilik bazeutzan, Noaingo guduaren ondotik...
|
|
Eta iragan idealizatuak goibel jartzen zuen, eta goibeltasun
|
hartarik
erran zidan:
|
|
" Zeruan dagoela", bururatu zitzaidan; ordea, hala erran nion: " Komunionea egunoroz egiteko, bera bezala kondenatu nahi ez badut bederen..." Bertze irriño bat egin zidan aitak, aitzinekoa baino hagitzez ere sosegatuagoa eta beteagoa, ene aurkako
|
lehia
hartarik garaile jalgi balitz bezala. Baina enea zen garaitia...
|
|
Bederatzi hamar urte nituenean —edo hamar bete berriak nituenean izanen zen, ausaz, eta Mattinek hamahiru, zeren, oker ez banago, aita Frantzia eta Espainiako errege infanten arteko ezkontza sonatu
|
hartarik
itzuli zenean izan baitzen... bai, orduan izan zen, segur, zeren oroitzen baitut nola aitak, okasino hartan ere, bere ondoreak atera zituen gertaki hartarik, azpimarratzen zigularik ezen Eliza katolikoak bedeinkatu ezkontza hura ez zela soilik bi pertsonaren artekoa, Espainia eta Frantziaren artekoa ere bai, eta ezkontza hark bi estatuen eta bi erresumen arteko urte luzeetako gerlak eta guduak it... Begi bistakoa zen ezen present haiek ez zirela, ohi bezala, berdinak, zeren fardeltxo bat luzea eta astuna zen, eta bertzea tipia eta arina.
|
|
Bederatzi hamar urte nituenean —edo hamar bete berriak nituenean izanen zen, ausaz, eta Mattinek hamahiru, zeren, oker ez banago, aita Frantzia eta Espainiako errege infanten arteko ezkontza sonatu hartarik itzuli zenean izan baitzen... bai, orduan izan zen, segur, zeren oroitzen baitut nola aitak, okasino hartan ere, bere ondoreak atera zituen gertaki
|
hartarik
, azpimarratzen zigularik ezen Eliza katolikoak bedeinkatu ezkontza hura ez zela soilik bi pertsonaren artekoa, Espainia eta Frantziaren artekoa ere bai, eta ezkontza hark bi estatuen eta bi erresumen arteko urte luzeetako gerlak eta guduak itzali, eta bakealdi sendoa ekarriko zuela, zeina ezin egokiagoa gerta baitzitekeen, bertzalde, bai frantsesen eta bai espainiarren prosperitatearentzat ere Begi bistakoa zen ezen present haiek ez zirela, ohi bezala, berdinak, zeren fardeltxo bat luzea eta astuna zen, eta bertzea tipia eta arina.
|
|
Odola zainetan izoztu zitzaidan, zeren, neure anaiaganako jelosiatik eta bertze gorabehera orotarik harat, gogara bizi bainintzen artean jauregian osaba Joanikotekin eta jaun Marcelekin, bataren eta bertzearen irakaspenetan murgildurik. Eta ene izotz
|
hartarik
amari beha paratu nintzen. Eta amak, marmolaren urruntasunetik, ohi zuen hoztasunez, kantitu ere gabe, gisa honetan ihardetsi zion aitari, berorika, jendaurrean ohi zuenez:
|
|
Nire adinekoa edo zelarik, burutsu eta adimendutsu zen Jesus, sinagogako doktoreen doktore eta jakintsuen jakintsu, baina nago ezen berak ere ez ziola osabari hirugarren lezione
|
hartarik
fitsik ere endelegatuko, enekin batean egon izan balitz; baina nola, alde batetik, ekialdeko leihotik ilargi zuria deika ari baitzitzaigun, bere sekeretutxoak erakutsi nahian, nik uste, eta nola, bertzetik, teleskopiotik behatzea zen ene orduko gutizia gutiziatsua, baietz ihardetsi nion, guztiz ulertu niola. Eta hark, orduan:
|
|
Gero, ordea, bat batean, haginetako min handi bat sentitu nuen, zeren eta baitakizu nolakoak izaiten diren usu ametsak, iduri bati bertze bat darraiola, nehongo loturarik gabe. Eta erlojuak diiin daaan, diiin daaan egiten segitzen zuen... baina beren laburrean zein luze egin zitzaizkidan dindan haiek!, harik eta amets
|
hartarik
haginetako minik gabe itzarri nintzen arte, bat batean orduan ere. Eta hala jakin ahal izan nuen amets hartan, bizitzan behin baino gehiagotan sentitu izan dudana:
|
|
Eta, bat batean, hutsune handi baterat zabaldu zitzaizkidan bortz zentzuen leihoak, bortzak baterat, eta bihotzak ez ezik buruak ere ihes egin zidan hutsune
|
hartarik
, kordea galtzen nuela.
|
|
Eta, bide
|
hartarik
, euskaraz skribatzen zuten bertze hainbat skribatzaileren berri jakin nuen: Hirigoiti, Materre, Argaignarats... eta, bere batez, Joanes Etxeberri ziburutarra, manual debozionezko bat skribatu zuena eta bertze liburuska bat, Noelak zeritzana eta poema edo kanta labur batzuk biltzen zituena.
|
|
Segidan ate
|
hartarik
sartu ziren biak kapera barrenerat.
|
|
‘Lagun dut Platon, lagun dut Sokrates, baina lagunago egia’, eta gaurko eskolan, bertze deusi lotu aitzin, Aristotelesen erran hori oroitarazi nahi dizuet, jakin dezazuen zein den egiaren lehen egia...", eta, handik aitzina, autore zaharren aipuz eta haiei buruzko anekdotaz josi zenuen zeure solasaldia. Eta, halatan, zure memoriak harritu ninduen lehenik, zeren baitzirudien ezen biblioteka oso bat zeneukala zeure buruan, eta bibilioteka
|
hartarik
beharrezko errana beharrezko mementuan hautatzen eta zeureganatzen zenuela, zeure arrazoinbideetan aitzina egiteko. Baina erran behar dizut ezen zure memoriak baino areago harritu eta zurtu ninduela aipu eta anekdota haien lotzeko erakutsi zenuen antzeak eta trebetasunak, zeren, hainbertze pilatu eta juntatu arren, ez baitzirudien bihirik ere soberan zegoela, bakoitzak baitzuen han bere intentzionea eta erranahia, bere tokia eta bere lekua.
|
|
Eta aitak, bere aldetik, ez zuen deus ere erraiten egoera haren aitzinean. Eta amak irri egiten zidan, baina irri hark ez zuen nehongo kezkarik edo buruhausterik gordetzen eta bai adierazten sosegua eta bozkariorako deia eta gonbita, irri
|
hartarik
ezkutuko garaiti batez mintzo balitzait bezala.
|
|
Bai, badakit ezen solasaldi hura ulermolde zabalago batean hartu beharra nuela, eta enea zela hobena, ez zurea, baina jakin badakizu ezen gizon bakoitzak buruan duela bere gartzela, eta nik neure buruari Iruñako kolejioan ipini nizkion burdinak ez ziren nolanahikoak. Eta buruan preso nuen usoa —libertatearen usoa— ezin zitekeen buruko kaiola
|
hartarik
jalgi, ez hegalda.
|
|
Dorre gaineko talaia pribilegiatu
|
hartarik
, urruneko zeru urdinean, miru majestuos bat ikusten ahal genuen, hegaldi zirkularretan dantza eta dantza, osaba eta biok bizitzen ari ginen mementu biribil haien interpretazione doia eta zehatza eskaini nahi baligu bezala.
|
|
Eta bai, ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako, baina ez arras umiliatua; belaunikatua, baina ez arras belaunikatua; makurtua, baina ez arras makurtua, zeren, tribunalak deliberatu bazuen ere ezen lurra ez zela mugitzen, mugitu mugitzen zen: Samosko Aristarkok mugitu zuen, Kopernikok mugitu zuen... eta Ga li leok berak ere mugitu zuen, eta are, bere baitaren baitarik mugitzen segitu zuen gero ere, zeren, sinatu nahi ez zuena sinatu behar izan bazuen ere eta halatan sentitu ezen, gorputza salbatzearen truke, itzalperat kondenatu zuela arima —eskua eta luma, alegia—, aldiz, itzalpe
|
hartarik
skribatzen eta bere skribu haiekin Lurra bulkatzen segitu zuen, eta argi berri batekin argitzen: bere Di sco rsi ekin mugitu zuen eta argitu, handik urte batzuetarat.
|
|
sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo egainamendu gabeak, baina bai segura diezazuket ezen probetxu handikoak gertatu zitzaizkiola guztiak ere, halako suertez, non oker handirik gabe erran baitzitekeen gizon hartaz ezen nekez ereinen zuela bihirik buru beterik emanen ez zionik... Eta, hala, bide
|
hartarik
bideratu eta biribildu ahal izan zuen hurrengo hamabi hamahiru urteetan —bizi izan zen artean, beraz— mirakulu iduriko hura Urbiainen, zeren Euskal Herria pobretzen eta jendez hustutzen ari zela eta gainbehera zetorrela erdietsi baitzuen jauregiaren eta jauregi inguruaren jasotzea eta nehoiz baino goitiago edukitzea, diru irabaziak urtez urte berretzen eta gurentzen zituela.
|
|
Arestian erran bezala, Villagrandeko dukea Mantillanako kondearekin etorri zen, bakoitza bere emaztearekin eta bere segizioarekin —berrogeita hamarren bat pertsona orotara—, eta haiek guztiek hiru egunetan hartu zuten gure etxea gerizpetzat eta aterbetzat. Jauregirat bildu zen jende
|
hartarik
, jaun André, hiru gizon aipatu eta bereiziko nituzke: haietarik bat kalonje bat zen, don Claudio izenekoa, dukearen konfesorea zena eta dukeak bidaia guztietan eramaiten zuena, badaezpada, zeren nehork ez baitaki zein izan daitekeen Jainkoaren nahia eta borondatea, eta dukeak bere ondoan nahi zuen hura heriotzako orenean; bertze biak, berriz, bi toreatzaile haiek ziren, Curro Banderas eta Paco Corrales zeriztenak:
|
|
Eta, hala, apurka, bere inguru
|
hartarik
bakartzen hasi zen eta egun batean isilik egoiterat deliberatu zen. Eta bertzenaz gizon ezin kalakariagoa eta ezin ele ontziagoa zena, hitz gutiko eta hitz urriko egin zitzaigun handik aitzina, harik eta egun batean erran zuen arte:
|
|
Bertze nonbait erran dizudan bezala, Frantziako erregeren eta Espainiako infantaren ezkontza sonatu
|
hartarik
itzuli zelarik, behin baino gehiagotan aipatu izan zigun aitak nola Villagrandeko dukeak promes egin zion ezen markes tituluarekin sarituko zuela, baldin berarekin eginikako tratua —ehun kanoi eta bi mila fusil Espainiako armadarentzat— behar bezala konplitzen bazuen, hurrengo lau urteetan. Eta gau hartan, bada, afalorduan, hala mintzatu zitzaion dukea:
|
|
Baina azantz eta abarrots harekin ez geunden, ez, trantze
|
hartarik
ezkutuan iragaiteko moduan!, eta, horrela, handik berehala hurbildu zitzaizkigun bi emazteki, haietarik batek eskuan kriseilua zekarrela: bata ama zen, eta bertzea Hi po lita, haren ohorezko dama, osabaren ahalkerako.
|
|
JAUREGIKO sehien ahotan zebilen berria, Pagabasoko herensugea —izen bereko leizean ezkutatzen omen zena— urduri ez ote zebilen egun haietan eta leizetik burua atera ez ote zuen, eta, hala, ingurune
|
hartarik
iragan behar zuten guztiei —neskatxei batik bat— gomendatzen zitzaien ezen ibil zitezela kontuz eta egin ziezaiotela otoitz san Migel arkanjeluari, zeren san Migelek bertze herensuge bat hil baitzuen jadaneko, han hegoaldean, Aralarko mendietan.
|
|
Ez dakit amets haren arrazoina ene ezinegona ote zen, bidaiaren kontu harekin urduri nengoelako, edo afalorduan izan genituen konbertsazioneak ote zeuden guztiaren azpian, zeren haietarik batean Alessandroren gidariak aditzerat emaiten baitzigun ezen bazirudiela egun batzuk lehenago bidelapurrek noble batzuen kotxea akometatu zutela, eta noble haietarik bat hil zutela ez dakit non, eta zeren ene ametsa guztiz haren idurikoa izan baitzen: Urbiaindik Donibanerat gindoazela osaba, Alessandro eta hirurok, bat batean bidelapur batzuk atera zitzaizkigun... eta, zalapartaren erdian tiro baten hotsa entzun, eta Alessandro lurrean ikusi nuen zerraldo, bekokian zulo bat zuela eta zulo
|
hartarik
odola zeriola.
|
|
BETI erran izan didate hitz gutiko mutila nintzela, baina gauzak arras aldatu zitzaizkidala, noiz eta, bortz urte nituela eta oilo baten gibeletik jostetan nenbilela, behaztopa egin bainuen, buruz behera erori eta buruz harri bat jo; eta erraiten didate, halaber, ezen, kolpearen ondorez, tentua eta zentzua galdu eta hil hurran izan nintzela, baina,
|
hartarik
jalgi nintzenean eta perila gibelean utzi, kolpearen aitzinetik ez nuen erraztasunarekin mintzatzen hasi nintzela, eta hitzak eta eleak hain segidan eta hain elkarren ondoan zetozkidala, non baitzirudien ezen Spiritu Saindua ene mihitik ari zela.
|
|
nola hartuko zuten, bada, erabaki hura gogo onez, baldin aitak handiki handi ezin handiago bat izaitearekin egiten bazuen amets, Parisko egonaldiaren ondotik? Eta amets
|
hartarik
halaxe mintzatu zitzaion aita aitona Nikolasi:
|
|
Baina osabak laket zuen josteta, eta erabakia zuen, gainerat, ezen azken punturaino eta azken muturrerarino eraman behar zuela, serios, bere josteta hura, eta ez zuen, halatan, nehork ere bere erabaki
|
hartarik
gibelatuko... are gutiago Pedro Huizik, zeinarekin baitzituen bere harremanak aski gaixtoturik orduko.
|
|
Eta, nola bainengoen galdurik, ahal bezala atera nintzen herstura hertsi
|
hartarik
, eta, errazenerat jorik, erran nion:
|
|
Arrai eta alegera joan nintzen oherat, baina ez guztiz, zeren ragazza ren kontu hark, noiz eta napolitarrak galdetu baitzidan zer zen Italiatik gehien gustatu zitzaidana, halako atsekabea utzi baitzidan, haren aitzinean neure buruaren jabe izan ez nintzelako, odola masailetan bor bor: ustekabeko galdegiteari ustekabeko ihardespena emaitea nuen kinka larri
|
hartarik
airos eta biktorios ateratzeko modu bakarra; aldiz, ihardeste merke hura eman nion: " Pisako dorrea".
|
|
Eta Credo!
|
hartarik
Urbiaingo jauregirat egin zuen jauzi ene imajinazinoak, zeren eta aitak eta amak apez nahi baininduten, eta sinesten hasi nintzen ezen apez ere izan nintekeela, zergatik ez...
|
|
Izan ere, berehala pentsatu nuen ezen okasinoa ez zela bakarra izanen, eta ez nenbilela, ondorez, berant, bi uso joanei sareak berriro hedatu ahal izaiteko... zeren eta haiek ez baitziren munduko punta batetik bertzerat zebiltzan usoak, baina etxe etxekoak, eta segur nengoen, halatan, ezen berriro bilduko zirela Mattin eta Elbira elkarrenganat etxean edo etxe inguruan, nola Maddalen eta osaba Joanikot biltzen baitziren itzalgaizka urroztarren bordan, eta nola erleak itzuli ohi diren behin eta birritan utzi izan duten lorerat, gehiagoren igurikitzan. Eta gorabehera haietan galdu nuen denbora ongi etor zekidakeen, bertzalde, zeren, bide
|
hartarik
, aitari jakinarazi beharrekoak presta bainitzakeen, elez ele eta erranez erran.
|
|
Ene pena eta ene tribulamendua! Eta sutan nengoen berriro, eta su
|
hartarik
mintzatu zitzaizkidan gorrotoaren eta urguilu minduaren bozak, baita mendekuarena ere, hirurak ere kontseilari. Eta kontseilari haien artean mendekua nuen labana, eta gorrotoa eta urguilua zorroztarri.
|
|
Ene hitzak aditu bezain fite, alkateari ezpainetako irria hautsi zitzaion, irriaren hauste
|
hartarik
adierazi nahi balit bezala ezen, hark eneganik iguriki zezakeenaz denaz bezainbatean, huts egin niola, zeren handikien handitasunean amets egiten duen gizona, nola egiten baitzuen Urbiaingo orduko alkateak, nekez ase baitzitekeen ene kontsiderazino haiekin.
|
|
nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratzen zelarik, manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat, eta manatu zion, halaber, ezen, noiz eta galdetzen baitzion non zegoen, ihardets zezala Axularrek: " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela
|
hartarik
eta trabailu ezin nekeago hartarik ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta gald... " Non hago?", eta galbaheak ihardetsi zion:
|
|
nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratzen zelarik, manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat, eta manatu zion, halaber, ezen, noiz eta galdetzen baitzion non zegoen, ihardets zezala Axularrek: " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela hartarik eta trabailu ezin nekeago
|
hartarik
ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta galdetu zion deabruak: " Non hago?", eta galbaheak ihardetsi zion:
|
|
Eta, hala, hiru soldaduek ene errana irriz hartzen zutela eta irriz irri pitxerra husten, Urbiainerako bidea hartu zuten, eskerrak eman ondoren... eta, segidan, kaperarat joan nintzen, aldare azpian bizirik ehortzi nuen mutila gogoan, zeren, behingoz, ez aldare gainean baina aldare azpian gerta baitzitekeen egiazko sakrifizioa, baldin ehortzia hilkutxa iduriko
|
hartarik
eta bere itolarritik libratzen ez banuen.
|
|
—Gaur eginen dizudan aitorra, seme, denbora batean pentsaezina izanen zen, beti uste izan nuelako ezen nork bere tokia eta bere kargua zituela mundu honetan, eta ezin higi zitekeela nehor toki
|
hartarik
, inguruan kalapita eta nahaste borrastea sortzeko ez bazen... Umetarik hala irakatsi zidaten Ezpeldoiko jaun Christian Etxehandik eta haren emazte Graziana Larresorok, zeinak baitziren ene gurasoak eta zure aitona amonak, erraiten zidatelarik ezen, etxe printzipal bateko anderea izan nahi banuen, funtsezkoak izanen zitzaizkidala manera onak eta buru hoztasuna, eta hobe izanen nuela neure sentimenduen gordetzea eta itzalean mantentzea ezen ez haien agertzea.
|
|
Eta, handik aitzina, ohi ez bezala alhatzen hasi zitzaidan neure kontzientzia gaixtoa, zeren neure tokia galdu bainuen behin, eta bekatu mortala egin nuen, adulterio egin nuen, ez gorputzez baina bai gogoz eta arimaz... Eta haurdunaldi osoan ezin izan nuen bekatu hura burutik kendu eta, nola bekatuak lohiturik bainengoen, beldurtu egin nintzen, zernahi etor zitekeelakoan haurdanaldi
|
hartarik
. Eta, nola zuhaur baitzinen ene bekatuaren fruitu, seme, larritzen eta tormentatzen hasi nintzen, zeren nehor baino gehiago maite baitzintudan, alde batetik, baina gorrotatzen ere zintudan, bertzetik, zeren gorrotatzekoak baitziren, zinez, bekatua eta bekatuaren fruituak...
|
|
—Haurdunaldi kulpant
|
hartarik
deus ere garbi atera banuen, beraz, hura izan zen: fruitu debekatua nuela osaba Joanikot...
|
|
—Aitzinago zu Salamancarat joan zinen... baita hurrengo urtean itzuli ere, izurriak Urbiain hartua zuenean. Eta aita Bartolome bere sermoietan erraiten hasi zen ezen Pagabasoko leizea zinez zela infernuko ahoa, zeren, ba ote zen froga argiagorik eta ebidentagorik, han berean zure aitari tigrearekin gertatu zitzaiona baino?; eta erran zuen, halaber, ezen infernuko aho
|
hartarik
jalgi zela Luthero, deabruen printze berria, urbiaindarren etsaia eta galgarria, izen bereko osaba Joanikoten txakurraren baitarat egiteko, zeren deabruek ahal hori baitzuten, gizonen baitan edo animalien baitan sartzekoa eta itxuraldatzekoa, nola ikus baitzitekeen ebanjelioan ere, hainbat etsenplutan. Gero, badakizu zer gertatu zen osaba Joani ko ten eta don Bartolomeren artean, noiz eta aita jesuitak txakurra eskatu baitzion osabari, bere izenean eta herritarrenean, eta noiz eta txakurrak bere menerat hartu baitzuen aita jesuita.
|
|
Zeren errana bainion ezen jauregia, gertuki eta segurtki, Konpainiarena izanen genuela noizbait, zeure testamentaren arauaz..." Nola inarrosi ninduten hitz haiek errai erraietan, eta nola ohartu nintzen bat batean aita jesuita enekin jokatzen ari zen joko ezin makurragoaz...! Zeren ni Urbiain izurrite
|
hartarik
libratzeko ahaleginetan ari bainintzen, eta hura, berriz, kontutxo harekin baitzetorkidan, bere probetxu pertsonala eta Konpainiarena urbiaindarren salbazionearen gainetik paratzen zuela... Eta, erran ere, hala erran nion:
|
|
—Hala, bada, misione hartan erdietsi nian lehen hari muturra, eta hari
|
hartarik
tiraka laxatu nian lehen korapiloa... Eta, geroztik, hala ibili nauk, hari batek bertze hari baterat ninderamala eta korapilo batek bertze baterat, harik eta korapilo guztien laxatzea erdietsi dudan arte... ez trabailu eta izerdi gutirekin, zeren zazpi aldiz gutienez amore emaitekotan izan bainaiz, baina, gibelat egiteko puntuan eta tenorean izan naizen bakoitzean, beti ediren diat aztarna berriren bat, bidean aitzina egiteko kemena eman didana —eta, barrendik hats hartzen zuela, gainearatu zuen—:
|
|
Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek bazekien ezen oihan
|
hartarik
ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora bat eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
|
|
HILABETE edo egin genuen Gorukik eta biok oihan
|
hartarik
ateratzen...
|
|
Baina, patu gaixtoak eta halabeharrak ezarria zidan, bai, orduko bere marra eta bere muga, eta nekez eginen nuen marra eta muga
|
hartarik
harat...
|
|
Eta ene desesperantza are handiagoa egin zen presondegi hartarat eraman nindutenean, zeren iduritzen baitzitzaidan ezen hogei urteko kondenarekin nekez atera ahal izanen nintzela ni infernu
|
hartarik
bizirik, eta arinagoa izan zitekeela, ondorez, heriotza zigorra, bertze kondena hura baino... gogorragoa izan zitekeelako, zinez, apur bana hiltzea, bat batean hiltzea baino, exekuzione laster baten bitartez.
|
|
Ongi oroitzen dut, konparazione, nola, presondegian sartu aitzin, usna onekoa nintzen, eta nola, halatan, sartu berrian kiratsa aditzen nuen eta kiratsaren aditzeaz erraiak nahasten zitzaizkidan, artean sentikor nintzelako; ordea, handik denbora baterat, hainbertzeraino eratxiki zitzaidan kirats hura neure azalerat eta neure baitaren baitarat, non usaindu ere ez bainuen egiten, hain bihurtu zitzaidan usain hura ohiko eta azturazko. Zeren kirats hura baitzen ene egunorozko airea, eta kirats
|
hartarik
bizi beharra nuen, aire hartaz bertzerik ez balego bezala.
|
|
Zeren nik, nengoen puntuan nengoela —are gehiago indiar gorri haien munduak eragin zidan lehen liluramenduaren ondotik— nekez uler bainezakeen neure paradisua, libururik edo biblioteka on bat gabe; Joxe Aberasturi bizkaitarrak nekez uler zezakeen berea, bere ametsetako Potosi
|
hartarik
urrun, zilarrezko ezpata gogoan; eta Antonio Ibarbia gipuzkoarrak, finean, nekez uler zezakeen paradisurik, Tomas Morok bere Utopian deskribatzen zuenarekin zerikusirik ez zuenik, liburu hura zelako Antoniorentzat, nola Alypiorena san Agustinentzat... eta zeren hiru euskaldun baikinen indiar gorri haiekin batean, eta hiruroi ez zitzaizkigun gauzak berdin joan.
|
|
Eta nik erraiten nion ezetz, urrun zuela hondar orena, zeren, artean, emazteki ederra baitzen... eta hark ihardesten zidan bere etsipen gozo
|
hartarik
ezen hobe zela arbolatik fruitu heldu bat bezala erortzea ezen ez fruitu ustel bat bezala.
|
|
Eta, ai, nola sufritzen nuen ikusten nuelako bere sosegu
|
hartarik
kanpoan, suge beltz hura denboraren gorputzean kiribildu balitzaio bezala eta ezin hertsikiago hertsiko balu bezala eta ito...!
|
|
Jelosiaren ispilu eta mirail ote zen, bada, amaren behako hura? ...tesi arauak, eta alferrik zebilela, ondorez, hura arrastoan sartu nahian, zeren hurrengoan berdin tratatuko baitzuen osabak zerbitzuko jendea —Maddalen, bereziki—, gehiegizko konfiantzaz; horiez guztiez ohartu zenean, beraz, etsi egin ote zuen azkenean eta, hisiz eta despit hutsez, bere baitarat bildu ote zen gehiago —bere bakardaderat eta marmolaren hoztasunerat—, eta hoztasun
|
hartarik
hasi ote zen osabaren baitarik gehien gutiesten zuena are gehiago gutiesten, harik eta gutieste hartarik mesprezatzerat ere egin zuen arte. Amaren hondar aitorrari bagatxezkio, hala dirudi.
|
|
Jelosiaren ispilu eta mirail ote zen, bada, amaren behako hura? ...ko baitzuen osabak zerbitzuko jendea —Maddalen, bereziki—, gehiegizko konfiantzaz; horiez guztiez ohartu zenean, beraz, etsi egin ote zuen azkenean eta, hisiz eta despit hutsez, bere baitarat bildu ote zen gehiago —bere bakardaderat eta marmolaren hoztasunerat—, eta hoztasun hartarik hasi ote zen osabaren baitarik gehien gutiesten zuena are gehiago gutiesten, harik eta gutieste
|
hartarik
mesprezatzerat ere egin zuen arte. Amaren hondar aitorrari bagatxezkio, hala dirudi.
|
|
Eta ni harri eta zur geratzen nintzaion, zeren Felisaren ipuinak bainituen go goan, eta hark erraiten zidan ezen lurra eguzkiaren ama zela, eta eguzkia gauero joaiten zela lurraren sabelerat lotarat, egunoroz jaikitzen sehaska
|
gozo
hartarik, munduaren argitzeko eta berotzeko.
|
|
Nola hunkitu ninduen amaren erran hark eta haren so hauskorrak! Zeren eta, jainkosa baten idurirat, helezina eta haustezina zirudienak bazuen, itxura batean, ahulezi puntu bat eta ahulgune bat —beldurra baino beldurgarriagoa zena!, haren hitzetan—, eta ahulgune
|
hartarik
hauts zitekeen haren mundu ustez sendoa, enea edo osaba Joanikotena bezalaxe eta nornahirena bezalaxe. Eta nola sentitu nuen harenganat hurbiltzeko gogoa eta ene besoekin babestekoa eta musu emaitekoa...!
|
|
Baita ederragoak ere. Omne quod movetur ab alio movetur, erraiten zuen Akinokoak, Jainkoaren existentziaren demostratzeko, bere bortz argumentu ezagun haietarik lehenean, bide
|
hartarik
mugimenduaren lehen kausa eta arrazoina edireiten zuela, baina nago ezen, kausen kausetarat jo gabe ere, aski arrazoin zela tigrearen edertasun basati hura Guztiahaldunaren existentzia frogatzeko.
|
|
Zeren eta, La Hispaniolatik berrehun bat legoatarat geundela, tenpesta izugarri hark inarrosi baitzituen galeoi flotako galeoi guztiak, gurea bereziki, halako moldez, non bi masta hautsi eta hiruzpalu bela hondatu baitzizkigun, bertze galeoietarik guztiz urruntzen gintuela. Baina artean ez genekien, ez, ekaitz
|
hartarik
atera, eta bertze ekaitz batean sartzerat gindoazela, noiz eta itsas lapur haiek agertu baitzitzaizkigun ustekabean...! Zeren urte luzeetan izan baitzen Trinidadeko uhartea itsas lapur ingeles eta holandesen habia.
|
|
Eta gizon hark, zeinari berant gabe jakin bainuen ezen Alain Coup d’Œil zeritzala, edo Alain Coup d’Œil le Normand, Normandiakoa zelako, jarri zuen ene gainean bere begi bakar beldurgarri hura... eta uste nuenean ezen neure bizitzako hutsik handiena egin nuela, zeren eten bainuen haren hitzaldia punturik gorenean, eta zeren behako krudel
|
hartarik
ez bainezakeen deus onik iguriki; aitzitik, bigundu zuen apur bat bere behakoa, egin zuen irri, eta erran zidan ondotik:
|
|
Eta, kontra egiterat nindoakion, guztiz kontra nengoelako, baina zer aitzina nezakeen nik bide
|
hartarik
, harentzat hain inportant izan zitekeen kontuan.... Deus ez!
|
|
Eta joko batzuk jokatu genituen, eta hatsarrean hark meneratzen ninduen ni... baina, aritzearen aritzeaz —zeren usnatzen hasia bainintzen ezen joko
|
hartarik
etor zitekeela ene salbazionea eta ene lagunena—, haren mailan jarri nintzen, nahiz eta ez nion aditzerat emaiten, zeren eta hobe izan baitzitekeen jokoak galtzerat uztea, ene hondar kolpearen hobeki jotzeko.
|
|
Eta hiru euskaldunok hartarat deliberaturik geunden, nahiz eta Joxe halabeharrez zetorren, Potosi burutik ezin kendu zuelako... eta hirurok ginen, halaber, beldur, zeren eta guztiek erran baitziguten ezen mila mehatxu eta bertze hainbat ondiko garaitu genituela, esperientzia
|
hartarik
eta jin joan haietarik bizirik aterako baginen.
|
|
Eta hala atera nintzen solas
|
hartarik
ere, borondatean halako deliberamendua hartzen nuela, neure urratsen zuzentzekoa eta neure buruaren zentzatzekoa. Zeren, merezi ote zuen nenbilen bezala ibiltzea, plazer apur eta labur haiengatik, baldin banekien eta segur banengoen ezen narda eta hastioa zela plazer haren ondorea?
|
|
erran nahi baita ezen distantzia batetik neurtzen eta juzkatzen zituela bere harremanak, edo berak ezarri urruntasun batetik, baina ulerturik ezen urruntasun gero eta urrunago hartan berak ez zuela nehoiz ere desagertzeraino eta aienatzeraino egiten, bere jokamolde harekin mezu eta mandatu bikoitz bat zabaldu nahiko balu bezala, zeren eta urruntasun hark, alde batetik, arras bereizten baitzuen ama bertzeenganik, kasik jainkosa helezin eta eskuraezin bat bilakatzeraino, guztiak zekizkiena eta guztiak zekuskiena, eta zeren, bertzetik, nola berezia denak baizik pizten ez duen bertzeen arreta eta, halatan berretzen eta areagotzen baitzuen bere presentzia. Eta hala bizi izan zen gure ama bertzeon baitan, bere ausentzia iduriko hartan, zeina baitzen, aldi berean, etengabeko presentzia, eta hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun
|
hartarik
. Eta guztia, ordenaren izenean, jakina...
|
|
Eta hori guztia erraiten zigun, eta bazuen kasu bakoitzeko etsenpluren bat, zalantzen biderik ilunenean ere argi egiten ziguna. Eta ene spirituak —zeren anaiarenaz ez bainago hain segur— argi klar
|
hartarik
hats hartu, eta gaitz zirudiena ere erraz, arin eta aisit bilakatzen zitzaidan.
|
|
Eta aitonaren begiek dir dir egin zuten, esperantza dir dir
|
hartarik
mintzatu nahi balu bezala... eta erlikia eskuan hartu eta aitonak musu eman zion, eta egun osoan eman zion musu, baina ikusi zuenean ezen guztia alferrikakoa zela, leihotik egotzi zuen, erraiten zuela:
|
|
Eta ohetik jaiki eta belauniko paratzen nintzen, aitak erregalatu zidan gurutzearen aitzinean, zeina gure gelako hormatik esekirik baikenuen, otoitz egiteko. Eta, gela barrengo iluntasunean, behatzen nuen anaiaren oherat, eta amets gozotan igartzen nuen hura beti ere, ni hartzen ninduen oinazezko mundu
|
hartarik
kanpoan.
|
|
Ordea, deusetan aitzinatu baino lehen, derradan ezen, Mattinek Ubarneko damen kontu hura aipatu zuenean, amari behatu niola nik... eta haren behako urrunean halako nahigabea eta halako oinazea igarri niola, igarri eta irakurri. Ongi nekien nik nahigabe eta oinaze haren berri, zeren eta gogoan bainuen gurasoen isilpeko solasaldi hura —eta solas
|
hartarik
, dama damatxoen bertze fabore haiek, bereziki: hiru hitz haiek, bai, burmuinetan ereinikako hiru hazi balira bezala, erein orduko hozituak, bihituak eta landare indartsu bihurtuak—, egun batzuk lehenago aditu niena!
|
|
Zeren, aitaren eredurat eta denbora hartako bertze anitz handikiren eredurat, anaia superstizios samarra baitzen —are gehiago Ubarneko dama gazteak hartzarena iragarri eta iragarpen hura bete zenetik—, eta ni, berriz, ez, zeren osaba Joanikotek halaxe erakutsi baitzidan, eta hartarat ohitu ninduen... eta, ohitu ez ezik, irabazi ere egin ninduen, noiz eta Pagabasoko zuhaitz
|
hartarik
eseki baitzen, etxeko morroi neskameak etxerat itzultzen zirela, beldurraren beldurrez, ileak lazturik. Eta orduan, oroiturik nola behin batean aitona Nikolasek zirikatu zuen gure aita kontu harekin, erran nion:
|
|
...r ez banago, Pedro Huizik santa Klararen koadroari eman zizkion hondar pintzeladak— berrogeita hamar urte bete behar zituen aitak, eta nik ez dakit numero hura seinalatua zelako, zeren mende erdiaren marka baitzeraman, edo aita zinez gizon sentitzen zelako —zeren, Axularrek zioen bezala, gizonak, nehoiz ere izaitekotan behar baitzuen berrogeita hamarretan diru eta hazienda, eta ikusmolde
|
hartarik
ezin gizonago izan baitzitekeen—, kontua da ezen festa handi bat prestatu eta organizatu zuela egun hartarakotz, eta anaia ere bertan izan genuela, Villagrandeko dukearen seme harekin etorria, zeina baitzen, Mattin bezala, bere etxeko primu eta heredero.
|
|
AHANTZI egin zait erraitea ezen osabak bi liburu ekarri zituela Italiarat eginikako bidaia
|
hartarik
: bata zen De Proportione Motus, Marcus Marcirena, eta bertzea pozoinei buruzko tratatu bat, ongi ilustratua, Dioskorides famatuarena.
|
|
Luthero! Luthero!", eta behatu nion, eta dar dar batean luzaturik zuen eskua, txakurrari lagundu nahi balio bezala eta tormentu
|
hartarik
laxa.
|
|
Begietarat so egin zidan osaba Joanikotek, bere behako ezin tristeago harekin, baina behako hark bazuen puntu argi bat, eta argi
|
hartarik
mintzatu zitzaidan:
|
|
—Duintasunak, batzuetan, ez dik erdibiderik, Joanes —eta osabaren erran hura dardo bat bezalakoa izan zen, ene bihotza erdibitu zuena, eta orduan jakin nuen ezen ene bihotz hautsi
|
hartarik
ez nuela munduan deus ere maite bertze bihotz hautsi hura bezainbat; eta hurbildu nintzaion, eta besarkatu nuen, nola gau batek bertzea, su beltz batetik bertzerat.
|
|
Baina osabari, artean, bi urte falta zitzaizkion infernu
|
hartarik
ateratzeko, orduantxe eraman berri zutelako Inksizionekoek harat. Eta, hura eraman zutenean, aita Bartolome ere desagertu egin zen Urbiaindik, ordenako aita nagusiak kargu berri baten ardura eman ziolako, Iruñako ospizio bateko kaperau izendaturik, handik gutirat jakin genuenez.
|
|
Eta tigreak orro egiten zuen, eta ahal zuena egiten zuen harri erauntsi
|
hartarik
libratzeko, herrenka, urrats bat harat eta urrats bat honat, zeren eta ez baitzuen gehiagorako tokirik koska gain tipi hartan... harik eta mugimendu haietarik batean goiti beheiti erori zen arte.
|
|
Gero, betazaletan berunezko bi tximeleta haiek pausatu zitzaizkidan, eta, handik aitzina, ez dut gehiegi oroitzen, zeren iparra galtzerat zihoan untzi baten barrenean sentitu bainuen neure burua... Eta untziak iparra galduz gero, berriz, ez dakit zer itsas hondargabetan hondoratu zitzaidan, zeren lo sakon
|
hartarik
ez baitut deus ere oroitzen... harik eta burrunbots izugarri batek iratzarri ninduen arte. Hatsarrean ihortziria iduritu zitzaidan, baina ez zen, ez, ihortziria.
|
|
Eta nik ez nian zorte gaitzagorik izan, zeren, uste nuenean ezen neure gartzelaldiaren ondoko kalbarioan ez nintzela burua altxatzeko gai izanen —nahiz eta mementu batzuk lehenago neure Ararat! harekin kontrako borondatea adierazi—, aldiz, azkeneko atea ireki, eta Maddalen sartu zitzaidaan ate
|
hartarik
, zaurien sendatzerat, eta jakinarazterat ezen zeruak lore bat zuela enetzat atsegin sari, anitz koloretakoa, aingeru batek edo jainkosa batek ehundua... eta Maddalen zen aingeru hura, eta Maddalen zen jainkosa.
|
|
Ustekabean harrapatu nuen, eta aztoratu egin zitzaidan; ordea, aztoramenduari gaina hartu, eta gain
|
hartarik
mintzatu zitzaidan handik gutirat, irri hotz bat ezpainetan:
|
|
Jauziaz ari naizela, ordea, badakizu, jaun André, ezen neure gogoak aise egiten duela jauzi leku batetik bertzerat, eta istant hartan ere egin zezakeela, Amsterdameko taberna
|
hartarik
Avignonerat, konparazione, nola azkenean egin baitzuen, zeren hark Mignon erran baitzuen eta neuri Avignon etorri baitzitzaidan bururat ezin xuxenago, umetan osaba Joanikotekin hitzekin jostetan aritzen ginenean bezala, nahiz eta badakidan ezen nekez ediren zitezkeela Mignonenak eta aita saindu zismatikoenak baino kezka eta ardura diferentagoak eta desberdinagoak, zuhaurk ere, ene argibiderik gab...
|
|
" Eta orain, jaits galtzoinak, mon petit..." Eta goratu zuen hark bere soinekoa... eta ni hari beha geratu nintzen, liluraturik bezala, zangoak dar dar... galtzoinetako zinta laxatu, atorra goratu, eta galtzoinak jaisten hasten nintzen bitartean... ...r dar nituelako edo atorrak galtzoinen goi partea estaltzen zidalako, ez nuen haiek jaisten lehenengoan asmatu... eta ene fortuna gaixtoa ez zen, bertzalde, hartan akabatu, zeren eta, neure bigarren entseiuan, urduritasunaren gaineko urduritasunak harturik, sartu ez zitzaidan, bada, neure haragizko lantza —edo, zinez ote zen burdinazkoa istant hartan, jaun André? — galtzoinetako zulotxo
|
hartarik
, zeinaz arestian mintzatu bainatzaizu, hura hantxe trabaturik geratzen zitzaidala, dar dar batean...!
|
|
Zeren ene haragi zutak gehiago baitzirudien, bertze ikusmolde batetik, lakioz atrapatu txoria, korapilo
|
hartarik
ihes egin nahi eta ezinean zebilena, jostetan edo joste lanetan ari zen ofizialaren hatza baino...
|
|
Herri arrotz batean nengoen, eta ez nengoen, halatan, hango bizimodurat usatua eta ohitua... baina gaztigatua eta ongi abisatua nengoen, bertzalde, zeren eta kapitainak behin eta birritan errana baitzidan —karrika haietan sartu aitzin eta bere portu hartako emaztekiaren bila joan aitzin—, uko egin niezaiela eta ezetz erran niezaiela auzo hartako putei eta ema mutiriei, baldin haien demanda bortz errealetik goitikoa bazen, salerosian zuten fruituaren eta merkatalgoaren prezioaz denaz bezainbatean. Baina nola, alde batetik, erlea bezala bainengoen, lore hartan harrapatua eta loreak irentsia, eta ez nuen lore
|
hartarik
ihes egiteko asmorik, zeren, aitzitik, gero eta gutiziosago eta desirosago bainengoen, pentsaturik zer bertze zeru ikusten, dastatzen, entzuten, usnatzen eta ukitzen ahal nituen Mignonen eskutik, urrezko bi dukaten truke, laurdenarekin hain arrai eta alegera geratu banintzen lehenagoxe; eta nola, bertzetik, ez bainintzen De mostenes bezain buru argia, noiz eta Laisi uko egin baitzion, zeren baitz...
|
|
Banuen, halarik ere, aitzinetik, Elbirarekin bizi izan nuen esperientzia, adierazten zidana ezen lurrean bizi zitezkeen eta zerurako bidean jar gintzaketen mementurik ederrenak ere euli farfailen hegoak eta haien hegaldiak bezain hauskorrak izan zitezkeela eta noiznahi den jar gintzaketela haiek, berriro ere, lurrerako bidean, nola gertatu baitzitzaidan niri neure lehen amorio harekin; haatik, badakizu nolakoa den amorioa, jaun André:
|
hartarik
libratzen garenean, uste izaiten dugu ezen ez garela berriro eroriko, zeren, zentzua berreskuraturik, ezinezkoa iduritzen zaigun; baina, noiz eta ustekabean berriro harrapatzen baikaitu, galtzen dugu bertze behin zentzua eta, zuriezina zuritu nahian, asmatzen ditugu zentzurik gabeko zentzugabekeriarik handienak, halako moldez, non bailirudike ezen zentzua galtzeari irizten diogula zentzuzkoen. Eta hala galduko nuen berant baino lehen, tenpesta izugarri baten erdian, ezker oineko behatza, nola jakinaraziko baitizut xeheroago hemendik orri guti batzuetarat, eta hala eginen nuen aitzina, halarik ere, mutilazionearen ondoko lehen abiaduran eta apoderan itsasoaren aurka senti nezakeen gorrotoari bertze amorio suerte bat zerraiola...
|
|
Ez dakit borondate onez ari ote zitzaidan, baina borondaterik onena ere zorigaitzaren iratzartzailerik konplituen eta sostengurik fermuen bihur daiteke, buruargitasunaren eskutik ez doanean; edo ez dakit txantxan ari ote zitzaidan, neure bihotzaren altxagarri eta esportzagarri, baina kontua da ezen haren txantxak ez zidala neholako onik egin: aitzitik, odola sutan jarri, eta su
|
hartarik
ihardetsi nion: " Oineko hatzaz ez, baina eskukoaz berdin berdin egin dezaket bekatu!", eta, hura erran bezain sarri, keinu itsusi bat egin nion, apezari neure popa erakusten niola eta hatza pentsa dezakezun lekurat neramala.
|
|
Etxe hartarik jalgi nintzenean, portuan ainguraturik genuen untzirantz abiatu nintzen, ez Frantsesen Ostaturantz, lagunekin geratu bezala, artean ez bainengoen neure onean... eta goiti beheiti etsaminatu eta argitu nahi bainuen, bertzalde, neure egoera, eta imajinazinoa dantzan jarri, lagunek biharamunean egin ziezazkidaketen galdegiteei ahalik eta modurik airosenean buru egin ahal izaiteko. Harako bidean nindoala, azken hiruzpalau orenetan gertatuak ezin sinetsirik, arrai sentitu nintzen, amesgaizto
|
hartarik
libratu nintzelako, baina baita bentzuturik eta zapuzturik ere, edonor zapuzteko modukoak izan baitziren, zinez, azken ordu haietan neuri gertatuak... Eta garagarnoan itorik uste nuen harra berriro hasi zitzaidan hizketan kontzientziaren bazter batetik:
|
|
BAINA ene Amsterdameko egonaldi
|
hartarik
—eta nola oroitarazi zidan Amsterdamek, bere kanalekin, Venezia!, nahiz eta Veneziako zerua argiagoa den... eta nahiz eta Veneziako hizkuntza ere, zerua bezalaxe, arraiagoa den, eta holandesena indartsuagoa eta gogorragoa, halako suertez, non baitirudi ezen italianoaren boz kordetarik lautak, harpak eta arrabitak mintzo direla, nolabait erraitearren, eta holandesaren hauspotik, berriz, perku... Herengracht, Keizersgracht, Prinsengracht...
|
|
Eta lagunek, jakinik ezen, geure Amsterdameko egonaldian, ez nintzela Mignonekin baizik ibili, eta hitz eman nuela eta zin egin ezen ez nintzela bertze nehorekin ibiliko hare kin baizen, ikusten zutelarik hitza guztiz jan nuela, berriro hasi zitzaizkidan zirikatzen handik eta hemendik, erraiten zidatela: " Baina ez al huen aitortzen ezen, Mignonekin heure gauzatxoak egin hituenean, zeruan sentitu hintzela, eta nekez ibili ahal izanen hintzela, hartaraz gero, bertze nehorekin, zeren eta infernua izan baitzitekeen zeru
|
hartarik
kanpoan egon zitekeen gauza bakarra. Ederki aldatu haiz, bada, azken bolada honetan...!" Eta nik ihardesten nien, neure haragi flakoan gero eta sendoago:
|
|
Etxe
|
hartarik
jalgi nintzenean, portuan ainguraturik genuen untzirantz abiatu nintzen, ez Frantsesen Ostaturantz, lagunekin geratu bezala, artean ez bainengoen neure onean... eta goiti beheiti etsaminatu eta argitu nahi bainuen, bertzalde, neure egoera, eta imajinazinoa dantzan jarri, lagunek biharamunean egin ziezazkidaketen galdegiteei ahalik eta modurik airosenean buru egin ahal izaiteko. Harako bidean nindoala, azken hiruzpalau orenetan gertatuak ezin sinetsirik, arrai sentitu nintzen, amesgaizto hartarik libratu nintzelako, baina baita bentzuturik eta zapuzturik ere, edonor zapuzteko modukoak izan baitziren, zinez, azken ordu haietan neuri gertatuak...
|
2001
|
|
Sarasolaren Euskal literaturaren historia argitara zeneko hartan, cartesiano baino barthesianoago dugun iritzi emaile ezagun batek, liburu hau goretsi ahala, izan zituen aitzindariak beheratzen zituen3 Izan ere, zioen gure kritikoak, azken hauek ez omen zuten filologia eta kritika" semantikoa" (gaiari bakarrik dagokiona delako ustetan gelditu nintzen) baizik, autorearen bizitzarekiko zenbait ttantta zebiltzala nahaste, ez zutelako hartu oinarri gisa, literatur soziologiaz kezkatu beharrean. Euskarara bihurtu ditut berriz lehen erdarara itzuli nituenak, baina ez dut uste alde handirik dagoenik harako
|
hartarik
honako honetara.
|
|
Henry irriz ari zen, itsas ertzeko arrain malgu eta zurpail bilakatu Euskal Elkarteen Ordezkariaren sesitzeaz ohartu gabe. Haserrea bermatzen lagundu zuen mutiko desesperatuak eta Balantsunen semeak ulertu ez zezakeen ziuntan atera zen baserri
|
hartarik
, gasna mahai gainean ahantziz; hori bazen zinezko afruntua.
|
|
bezain itzalgabekoa da, ezer ez da
|
hartarik
kanpo geratzen.
|
|
–Bostak dira; pentsatzeko tenorea dela uste duzu? Bihar Onetik madarikatu
|
hartarik
ekarriko dizut edo Kokotegiko gasnatik eta kito. Nik neure neurriak hartuko ditut.
|
|
deus ez dago
|
hartarik
kanpo. Edozein lekutan
|
|
Lasaitu zenean, lurralde australak itxuratzen zituela, besoa luza eta bil ari zen, jogurtak bost, ardi gasna, ekaazu Onetik otoi, badakizu naka bakarraz euskalduntzen gaituen
|
hartarik
, mila esker, bi pinta esne, AOC labela erdietsi duen Ezpeletako piper zakuño bat, garbi errautsa, tanpax pakete bat, ardoa, zenbat, zintzurra patar du Xek, hobe hiru botilaren hartzea, Sidi Brahimeko maxeletako mahastietarik bi eta Irulegikotik bat. Denboraz murritz eta zeozer ahanztearen fobia ariman iltzatua, burutazio nekeetan zebilen orduan adiskidea, salbatua hargatik.
|
2002
|
|
Baina lagundu, deusetan ez zituen laguntzen Estatuak,
|
hartarik
at bizi ziren ahal bezala, beren kasa, beren erara, beren izerdiaz. Halako sasi Jainko eta idolo barbaroa zitzaion, basa latin bitxi batean mintzo gainera, bere ezin ahoskatuzko «EU» teutoniko harekin:
|
|
Euskararekin ghettoak sortu ditugu, konturatu zara honetaz? Ez baita euskaltzaletasuna mugatzen ikusten den
|
hartarik
hona. Euskararen kontuak anitzetan eta usuegi talde eta sektore jakin batzuekin lotuak dira eta beste anitzetan, zoritxarrez, herri honetako biztanle gehienok gaitzesten dugun ideologia jakin batekin.
|
2003
|
|
Egia erran, galde horrekin, teologia klasikoak Karitatearen ordena deitzen zuen problema
|
hartarik
ez gabiltza hain urrun, baina badirudi teologo batzuek ez dutela behin ere funtsezko teologiarik ikasi, edo ikasi hura ahantzi dutela.
|
|
Mintzo bai mintzo zen Pacelli aita saindua edozein gaiez, baina entzuten, entzuten ote zuen araberan, Erromako dorregain
|
hartarik
, behereko elizaren deia?
|
|
Euskaldunetaz aparte, jendea jende kontsideratzera ez zen heltzen. Boz eta bere kideek adibidez, hara bere burua zurrunbilo
|
hartarik
baztertzen hasten zela, ez zituzten beltzak maite, lorpen sozial ageririk erakusten ez zuten herrestak oroz bat: Baionako karriketan zebil  tzan girgila saltzaileak trufa eta tunakoka sorkatzen zituzten lotsa barik" Hi Etxeberri!" oihuka.
|
2004
|
|
Horrek ez duela bien arteko lotura berezi hura indartzen? Gizon emazteek eskubide berak dituzte bai, bainan ez dira berdinak eta bakotxak bere
|
hartarik
ematen dio haurrari. Biak behar ditu haurrak.
|