Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 502

2000
‎Eta ene isiltasunak bertze isiltasun bat ekarri zuen gibeletik, are isilagoa eta osoagoa, kondenatuen oihu ustezko haiek irentsi zituena. Eta malkoak xukatu, eta neurri tipi batean neure buruaren jabe egiten nintzela, ohartu nintzen ezen, ziega hura ezin ilunagoa zen arren, zerbait ikusten nuela, halaz guztiz ere. Bai, atearen azpitik zetozen errainu urri erdi itzaliak ziren barrena argitzen zutenak.
‎Eta osaba Joanikot bere hutsune izugarri harekin bizi zen, nola edo nondik bete ez zekiela, libertatea gutiziatzen zuenez gero eta giro hertsi hartan ezin hegaldatu zenez gero. Eta bakarrik zegoen.
‎Eta, honegatik edo hargatik aitaz ordu arte kexu izan banintzen ere, mementu hartan ez, zeren ezin eskuzabalago jokatzerat baitzihoan, bere bizia ere Mattinenaren faboretan jarririk... eta zeren hura ezin izan baitzitekeen buruan dirua baizik ez duen merkatari baten obra, baina zinezko heroi batena. Eta kontsiderazino haiek ene beldurraren areagotzea ekarri zuten, zeren eta istant hartan nabaritu bainuen ezen bihotzez maite nuela aita ere, luzaroan mesprezatu eta arbuiatu izan nuen arren.
‎Aitak harriduraz so egin zion... baita kezkaz eta mesprezuz ere, nik uste, zeren eta kezka eta mesprezua izan ohi baitira erotasunaren ordaina, eta ideia hura ezin izan baitzitekeen ero batena baizik: ordea, ni aitzinean nengoelako edo, aitak ez zion osabak erranaren gutiesteari ekin, baina haren asmoei ate guztiak hersterat entseiatzen zela, ihardetsi zion:
‎Eta erran zigun, hasteko, ezen tigre hura Afrikako ordokietako piztia zela, basoetan barrena eta zuhaitzetan goiti nekez egiten zuena, nahiz eta ongi baino hobeki zekien haietarat igaiten; erran zigun, ondotik, ezen tigre hura ezin arinagoa eta ezin bizkorragoa zela, zeren eta halakoak baitziren tigre suerte hartako tigreak, eta nekez oldartzen zirela gizonaren kontra edo etxeko abere eta kabaleen kontra, nahiz eta txakurrei ezinikusi handia zieten; erran zigun, halaber, nola haien moldatzeko eta ematzeko, begiak estaltzen zizkieten, baita alhatzen eta torturatzen ere etengabe, loa eragotziz euli hosto batez, eta hala ...
‎Eta mugimendu gaixto harekin gaua gainerat erori zitzaidan, eta are urduriago jarri nintzen. Eta so egin nion Alain Coup d’Œil i, eta irri hura egin zidan, istant hartan ezin maltzurragoa iduritu zitzaidana, zeren eta, irriarekin baterat, begi keinu hura egin baitzidan, aditzerat eman nahi balit bezala ezen keinu hartaz sinatu zuela ene heriotzako sententzia. Eta neure burua galdurik ikusten nuen, guztiz galdurik... eta burua makurtzerat nindoan, noiz eta Alain Coup d’Œil ek enea baino mugimendu gaixtoagoa egin baitzuen bere damarekin, ene harridurarako...
‎Edo, bertzela erranik: jaun Estebanen karta hura irakurri ote zuen aitona Nikolasek, eta ba ote zekien, ondorez, ezen gizon hura ezin onestago izan zela, protestant izan zen arren eta etxeko ardi beltza?
‎Eta astoa edo katua behar zuen osorik —asto osoa edo katu osoa—, zeren eta asto erdiarekin eta katu erdiarekin ez baitzegoen nehorat ere joaiterik, hondamendurat eta ondikorik ondikozkoenerat ez bazen. Eta neure kezka hura ezin azaldu nion osaba Joanikoti, ez niolako, alde batetik, jaun Marcelek enegan zuen eraginaren aztarnarik eman nahi, eta, bertzetik, banekielako, lehendanik ere, haren ihardespena: egia bat eta bakarra zen, bai, eta hura protestantismoa zen, zientzia beti ere oinarri.
‎...r ez banago, Pedro Huizik santa Klararen koadroari eman zizkion hondar pintzeladak— berrogeita hamar urte bete behar zituen aitak, eta nik ez dakit numero hura seinalatua zelako, zeren mende erdiaren marka baitzeraman, edo aita zinez gizon sentitzen zelako —zeren, Axularrek zioen bezala, gizonak, nehoiz ere izaitekotan behar baitzuen berrogeita hamarretan diru eta hazienda, eta ikusmolde hartarik ezin gizonago izan baitzitekeen—, kontua da ezen festa handi bat prestatu eta organizatu zuela egun hartarakotz, eta anaia ere bertan izan genuela, Villagrandeko dukearen seme harekin etorria, zeina baitzen, Mattin bezala, bere etxeko primu eta heredero.
‎Eta nik, noizik behin, saihetsetik soslai so egiten nion, eta neure ondoreak ateratzen nituen. Eta, arestian erran badizut ere ezen jendeak, osaba Joanikoten eta Lutheroren tormentuen aitzinean, irri eta oihu egiten zuela, guztiak ere festa batean baleude bezala, Pedro Huizik, aitzitik, ez zirudien alegera, nengoen tokitik hura ezin seriosago nekusanez. Eta, are gehiago, zeren oroitzen baitut ezen, ene behako haietarik batean, eskuak betarterat eramaiten ikusi nuela, ikusten ari zena ikusi nahiko ez balu bezala.
‎inor ez zen bere lekutik mugi  tzen, inork ez zuen ezer galdetzen itsuak bakarrik, inork ez zuen angustiaz edo itobeharraz edo negarrik egiten. Jabetu nintzen orduan ezinezkoa dela hain pasibo izatea zorigaitza edota heriotza hain hurbil dagoenean, sortasun hain ageriko hura ezin zitekeela iruzur bat baino izan; hau da, bidaiari haiek guztiek bazekitela liberatuak izango zirela, edo, bestela, txarrenera jota, kondenaren ondorioak ez zituztela jasango; hortik ekartzea zegoen bidaiari haiek guztiak edo inpartzialak edo arerioak zirela; inpartzialak, jukutria edo, hobeto, trajedia hura antzezteko kontratatuak edo agian behartuak edota bahituak izan ziren neurrian; areri... Susmo txar hark indar hartu zuen nire baitan, eta, benetako  tzat jotzeaz gainera, iruditu zitzaidan nirekin zihoazen bidaiariak inpartzialtzat hartzea biguna eta arriskutsua ere bazela.
‎Nahiago nuen neure jolasarekin jarraitu, baina gogorregi sumatu nituen aitaren begiak. Bi edo hiru egun ziren ama etxetik falta zitzai  gula, eta garai hartan ezin nituen lotu amona  ren hil zoria eta amaren falta.
‎Zinemako pantaila iruditzen zait orain anaiaren ahoa, elur malutak aurpegiaren labaintasunean txirristatzen zitzaizkionean. Elur berri hartan ezin zela ongi ibili, nonbait, eta baztertuta gelditu zen autoa.
‎Ordura arte euskararen maitale sutsua izandakoa, geroztik haren azterlari hotz bilakatzen hasi zen, hura ikerketa zientifikorako gai hutstzat harturik, hizkuntza bizi gisa izan zezakeen patuaz arduratu gabe. Garai hartan euskara ondo ikasteko zailtasunak, eskuliburu, gramatika onik eta irakasle egokirik eza kontuan hartu gabe, Unamunok, antza, pentsatu zuen berak hura behar bezala menderatu ez bazuen, ez zela hartarako gaitasunik edo bitarteko didaktiko aproposik ez zeukalako, hizkuntza zail eta madarikatu hura ezin ikasizkoa zelako baizik, eta are okerrago, bere gogoetak behar bezain argi adierazteko, euskaraz ezin baliatzea ez zela berak hura behar bezain ongi ez jakitearen ondorio, hizkuntzak berak kulturarako bide izateko balio ez zuelako baizik.
‎• Alde batetik, hipotesi baten esanahitasunak ezin zituen ezagutzaren garai zehatz batean esanahitasun hau ukatzen zuten posibilitate kontingente ala teknikoak alde batera utzi. Vienako Zirkuluaren partaideek proposatzen zutena ‘hemen eta orain’ eman behar zen egiaztagarritasuna bazen; orduan, garai hartan ezin zuten ilargiaren alde estaliaren existentzian sinetsi. Hots, existentzia horretan sinesteak ez luke zentzurik izango, hipotesia proba moduan jartzeko modurik ez baitzegoen.
2001
Harengandik ezin dugu aldegin ez patioan, ez komunean, ez bisita kabinan, ez zazpigarren loan.
‎Liburu saltzailea beldurtu egin zen. Hura ezin zen pare bat minutu lehenago berarekin arroz esnea jaten egon zen emakume bera izan. Ezinezkoa zen.
‎Tasio jaiki eta, Patxiri sukaldean laguntzera noa esanez alde egin du azkenean. Isilune hura ezin jasanez.
2002
‎Apenas argitzen zuten ezer. Julenek, harriz inguraturiko giro hura ezin zapaltzaileagoa zela iritzi zion, kezkaz. Sartu aurretik, gelditasuna nabari zuen; airea, gasezkoa izan beharrean, altzairuz egindakoa balitz bezala.
‎Sutan jarri zen Pantxike, kontu hura ezin ulerturik:
‎Eta, amarekin izandako liskarrak gaizki sentiarazten bazuen ere, ezin pozikago zegoen, bestalde, hura guztia Sergiori zion maitasunagatik egin zuelako eta Sergiorengatik sufritu zuelako. Baita bere erabaki hura ezin erromantikoagoa izan zelako ere, azken finean...
‎Beste ikastola batzuek bazuten aurretik sare txiki bat hedatua elkarren artean, argi eta garbi aukera pribatu bat eginez. Baina, usteketan eta denok pentsatzen genuenean legearen aukera hura ezin zela inola ere galdu, hori aldarrikatzen egona baitzen jendea urteetan zehar, bat batean hirugarren sare handi bat sortu zen: ikastolen sare berezkoa.
2003
‎Ez dute oso argi ikusten gaur Lehendakariarena bezalako sailik nola egin. Hura ezin errepikatu eta... Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen bulegoan kokatu genezake.
‎txingarretan erreriko hura ezin gozoago zegoen; olioa dastatu bai baina arrainaren ahogozoaren gainetik ez zen nabarmentzen neurri egokienean. Buruko hezurrak banandu eta haren zati mamintsuak, oliotan apur bat bustita, ahora eraman zituen.
‎Orduan ez nion jaramonik egin esaerari, baina laster jabetuko nintzen haren zentzuaz. Zapi hura ezin izan dut inoiz jantzi baina gordeta daukat ordudanik. Yoyes ez dut ahaztu, nola ahaztuko dut ba.
‎Labur esanda, gureak Mungia aldea defendatzeko prestatzen ari ziren. Tartean Mungia izeneko guda taldea edo batailoia zegoen eta, horrek eskualde hura ezin galduko genuela zioskun halako uste isil bat eragiten zuelakoan nago. Izenek, izen hutsek, errealitatean eragin ahal izango balu moduan.
2004
‎Alde batetik hoteleko egongelan zeuden periodikoak irakurrita, eta bertan zegoen jendearen zurrumurrei arreta pixka bat jarrita, ondorio hura atera behar ezinbestean. Terrazako momentu gozo hark ezin zidan beste guztia ahaztarazi.
‎Iztuetarentzat zalantza gutxi: . Hauentzat (Pierres Lafitte, Koldo Mitxelena, Joxe Migel Barandiaran, Txillardegi) hizkuntza da kultura adierazteko bide nagusia, ezinbestekoa, hau hura gabe ezin baita adierazi: Beraz, hemen, edozein kulturaren mugatzailea hizkuntza da eta ez gaia.
‎Azkenekoz begiratu zion Liviari, galdezka, baina neskatoa lurrera begira zegoen, isilik eta geldi, eta gau hartan ezin izan zuten mundura atera.
‎Horretaz behintzat seguru zegoen Del Valle. Hans lankidea izan zuen, profesional arduratsua, bai, baina kankailu hari ezin zion adiskidea erran. Izan ere, Del Vallek ez zuen adiskiderik:
‎Baina nik oso bestela pentsatzen nuen: halako oinazea ematen zidan grina hura ezin zen parte onekoa izan. Ez al zuen minik ematen?
‎Bestalde, nik bezala, Weber aitak denbora zuen nire ustekabeko presentzia onartzeko... eta presentzia haren inguruko galdera eta susmo guztiak ongi hausnartzeko. Baina argi zegoen su eten moduko hark ezin zuela oso luzaro iraun. Uneren batean hartaz guztiaz hitz egin genuen eta, ideia hutsak izu ikara ematen bazidan ere, neure burua prestatu nuen saio hartarako, soldadua borroka latz baterako trebatzen den bezala.
‎Etxean nuen, eta azkena jakin behar orduan ere! Baina hura ezin zitekeen: izan ere, ez al zen D., bada, Klaudia izeneko bere lagun batekin oheratu, baita harekin gaua pasatu ere, egun gutxi batzuk lehenago?
‎" Eta zer, ni ere homosexuala banintz...?". Eta are urduriago jarri nintzen, eta nik ezetz eta ezetz, hura ezin zitekeela... ni ez nauk, ez, marikoia, mundu guztiari demostratuko zioat...!
‎Urteak pasatu behar izan dute, ohartzeko gizon hark biziki maite ninduela, baina, inguratzen ninduèn jende gehienak ez bezala, ez zen laudorio merkeetan galtzen; ordea, nola nik halaxe erabakitzen bainuen garai hartan besteek zidatèn maitasuna –alabatzen baninduten eta nire izena goratzen, maite ninduten, eta bestela ez–, gizon hark ezin ikusi ninduela pentsatzera iritsi nintzen.
‎–Ez zakinat... Baina jakin bazakinat hura gabe ezin bizi naizela orain... Nire kirol denbora, ordea, joan zunan...
‎Alabaina Aristotelesek ez zuen giza egitura etikoa aztergai izan. Eta ez zuen izan, ausartzen gara esatera, garai hartan eta testuinguru historiko sozial eta intelektual hartan ezin zitekeelako aztergai horren beharraz jabetu. Kant izan zen gure auziaren bidea formalki eta tematikoki zabaldu zuen lehena edo lehenetarikoa.
‎Baina esanak esan, eta haserreak haserre, ukuiluko behi gehienak ez zeuden beren kontura bizitzeko prest, eta egoera hark ezin zuen iraun. Ni seguru nengoen horretaz.
‎" Festarako nahi gaituzte, orduan", pentsatu nuen pixka bat lasaituz. Jakina, une hartan ezin nuen zetorkidana igarri.
‎Ama, aitaren heriotza goiztiarraren erru bila, lehendabizi aita berarengan, ondoren semearengan, azkenean herriarengan, laido hura ezin garbiturik bizitza osoa suspirioka,, marmarrean, mahukatiko pañueloari zintzaka, tristura hari guztiari jirabiraka bizi izan zitzaion emakume ia ezezagun hura. " Ez genuen inoiz elkar konprenitu, baina, noizbait ere, harmoniaren antzeko bat lortu bagenuen, atxilotu gintuztenetik hil zen arteko lau urte haietan lortu genuen; ez lengoaia eta esperientzia konpartituaren elkar ulertzeak sor dezakeen harmonia, edo maitasun agerikoak ezberdintasun guztiak barkatu eta gaindituz eman dezakeena, ez; baizik eta bizimodu berdinak, eskaileretan gurutzatzean bakoitzak zein aldetik joan behar duen jakiteak, esaterako, edo adostu gabean bakoitzaren zereginak zein diren jakin eta betetzeak bezalako gauzek sorturikoa.
2005
‎Zenbatez arrotzago diozesa batetarik bigarren batetara pasatzen delarik, ez delarik hiru edo laugarrenera, iduri karrera egiten ari den Errepublikako prefeta. Jondoni Xipirinek zioen, apezpikua bere Elizarekin ezkondua dela eta hartarik ezin bereizia: " Apezpikuak egiten du bere Eliza eta Elizak bere apezpikua" (Ep.
‎Egia da, gurasoek, hoberena nahi izaki, gogor jardun zuten lanean baina bide hartan ezin eman izan zieten seme alabei garrantzitsuena: konpainia, heziketa, imitatzeko moduko eredua.
‎Barrez ari zen, erokeria hura sekulako ideia balitz bezala; besteok, mutu, jakin gabe nola esan hura ezin zela inondik inora egin.
Hura ezin zen jasan. Kokoteraino nengoen, lehertzeko zorian, eta horrela esan nien:
‎Esopok irakaspena ateratzen du ondoren: jainkoaren aurrean ezin da ezer ezkutatu, hari ezin zaio ziririk sartu.
‎Lilaren atzematea. Hura gabe ezin zen bizi. Edo hilen zen.
‎Izan ere, ez baitzen beharrezkoa nagusia gurean izatea ere. Bere jaka gogaikarri hark ezin hobeto ordezkatzen zuen haren presentzia. Zutikako pertxeroa boterearen sinbolo zen, azkar eta tentuz lan egiteko oroi zentzagarri bat.
‎Alabaina, ezerk ez zuen adierazten hori horrela zenik, ez behintzat atarian idatzitako ezerk. Lokatzaz betetako oinezko bide batean behera, ibairaino bertaraino jaitsi beharra zegoen hara iristeko, eta istant batez pentsatu nuen hura ezin zitekeela inoiz errota aberatsa izan. Bide estu haietan ez zela ibiltzen ahal kargatutako gurdirik, uztartutako idi paperik.
‎Argi exkax harekin ezin zitekeela deus ikusi esan nionean, izokinetako bat jarri zigun sudurren aurrean, lehenik Leoni eta gero niri. Usaintzeko agindu zigun.
‎– Ez zakik, tabernariak Rosalia ikusi dik eta mandatua agindu ziok. Hark ezin dik eta taberna abandonatu.
‎Egik kontu 1939ko martxoan geundela, Espainiako liskarraren azkenak artean, baina Inglandek errekonozitua zeukan jadanik Francoren gobernua, uste baitzuen Gibraltar-i eginen ziola osterantzean eraso, doixtarren laguntzarekin. Hura ezin genuen inork eraman, egia esan. Baina isilik egon behar, ez genuen denok Andoniren umorea.
2006
‎Hala ere, ohartzen zen martxa hartan ezin izanen zuela abendua baino lehenago amaitu. Ez behintzat hiru solairuak antzeko egoeran egonez gero.
‎Sinesgaitza egiten bazitzaion ere, sei hilabete besterik ez zen igaro Gepperten deia jaso zuenetik. Egia erran, inozo hark ezin zuen une egokiagorik aukeratu: azken aldi hartan kartatan galdutako dirutza sinetsi ezinezko moduan handitua zen.
‎Uko egin zion zurrutadatxoari –" one for the way" edo" parting draught" deitzen omen diote, ‘biderako bat’ esango bagenu bezala– eta, tabernan denborarik galdu gabe, urkamendira eraman eta urkatu egin zuten, besterik gabe. Minutu gutxi batzuetan geratu izan balitz tabernan, heriotza zigorraren barkamena jasoko zuen Bawtryko uhalgileak, ordurako bidean baitzegoen, norbaitek gizon zintzo hura ezagutzen zuelako edo epaileari esan ziolako bidegabekeria hura ezin zitekeela egin. Nahikoa izango ziren minutu urri haiek barkamen papera bera baino lehen iritsi eta bizia salbatzeko...
‎guk apenas ezagutzen genuen. Ez zela eskoletara ondo adaptatu, depresioak jota zegoela, Galiziara itzuli nahi zuela eta ea zainduko genuen guk gau hartan; hark ezin zuela, eta ez zuela irakasle bat horrela galdu nahi. Ba bi hilabete egin zituen gure etxean elementuak, bere ikasle batekin endredatu zen arte.
‎Baina hura ez zegoen ondo. Hura ezin zuen gorputzak gogoarengandik aparte bideratu. Eta bideratzen ari zen, egoki ere oso egoki gainera, egokitasun madarikazioraino iraingarriz.
‎...a haundia, guk plazan jarri nahi genuen eta lehen egunian haruntzago bidali gintuzten eta bigarrenian batere etziguten utzi eta hanka in behar, jendia moxkor moxkor ina furgoneta gainian saltoka hasi zitzaigun eta nik irten eta mailuarekin uxatu, behintzat egun hartan bukatu genituen haragiak eta gehiago bila herrira joan ginen, konjeladorian bait genuen bajeran haragia eta gero noski biharamunian hura ezin saldu eta bota in behar izan genuen jenero guztia, Mixa pena batekin zegoen, arratsalde berian zentro komertzial batian nebera bat pillatu genuen, gero beste bat santurtzin, hara bezperan joan ginen eta udaltzainekin negoziatu genuen, han in genuen lo eta han ere izan genuen mobida bat ze, malabarista batzuk suarekin jolasten ari ziren eta ia saria erre ziguten, labana haundia erakutsi nien ... ha!
‎Halako batean andre haietako baten gainean, zamalkatzen ari zela, seko hilda geratu zen... Pentsa egizue zelako lotsa pasatuko zuen andreak idisko haren azpian ezin mugitu eta auzoei laguntza eskatzean... Aingeru baten modukoa zen Tomasito, hori guztiek esango dizuete, eta denbora librean txoriei ogi apurrak ematen zizkiela Arenaleko lorategietan, bai, Artxandatik jaisten ziren urretxindorrei, eta zozoei... hauek bakarrik Tomasitoren ondora jaisten ziren, ondo zekitelako hura zintzoa eta inozentea zela, eta, baita, orain gogoratu naiz, Basurtuko ospitaleko umeen pabiloietara ere, gaixorik edo hil hurren zeuden umeen ondora... txori horiek oso bihotz onekoak dira, oso, eta, antza, ederto zekiten, leihoen ondoko zuhaitzetatik kanta kantari, irribarreak aterako zizkietela ume koittadu haiei, ospitaleko egun mingarri haiek arindu egingo zizkietela euren kantuez...
2007
‎Jakina da ozonoak izpi ultramoreetatik babesten gaituela, eta hura gabe ezin izango litzatekeela egun ezagutzen dugun bizia garatu. Konposatu fluorokloratuei egotzi zitzaien ozonoa gutxitzearen ardura eta ondorioz hainbat neurri hartu ziren mundu osoan.
‎Minen kokapena adierazten zuten mapak zituzten, bazekiten non eta zenbat zeuden. Gainera paisaia hura ezin hobea zen lanerako, laua, eta batere begetaziorik gabea.
‎Lege proiektuak bi ganberek onetsi behar zituzten. Ganbera batek lege proiekturen bat «baztertzen» bazuen, aldi hartan ezin zen gai berari buruzko bestelako proiekturik proposatu.
‎Gainera, estatuak berak gordetzen zituen eskumenak ere kontuan hartu behar dira (Defentsa, INEM eta abar). Hor zegoen gakoa eta hor dago arrazoia 1990ko Hitzarmen Ekonomiko berria onesteko, bestela egoera zaharkitu hartan ezin baitzitekeen jarraitu. Hortik zerga sistema eguneratzeko beharra.
‎Emaitzek berriz ere, ohi bezala, bat eta bere kontrarioa frogatzen bide dituzte1267 Kishitani andrearena ez da test baten emaitza, esperientzia pertsonalarena baizik, bere bizitza bi hizkuntzatan bizi duen pertsona batena. Eta besteari ezer kendu gabe, hark ezin duen asko ematen digu. Azken deboran testak txinera mandarinaz ere ugaritu dira1268 Guk berriro lekuko zahar bati bere esperientzia, diferentea kasu honetan, irakurriko diogu.
‎– Kortxo kentzekoak: Osagarri nagusia da, hura gabe ezin baita botila ireki. Mota guztietako forma eta materialak daude, eta, beraz, prezioa oso aldakorra da.
‎Hurrena, jiratu egin zen. Esku ahurrarekin babestu zuen begi eguzkiak itsutua, baina hura ezin nahikoa izan aurrean zituzten lur-sail ikaragarriak bere osotasunean ikusteko: galsoro moztu berriek kanalerainoko tarte osoa hartzen zuten, eta bertatik herrirainoko bazterrak baratzeen berdeak margotzen zituen.
‎Agirre lehendakariak garbi zuen, AEBen bideak porrot egin arren, Franco kentzeko zegoen aukera bakarra Espainiako oposizioko beste taldeekin elkarlanean aritzea zela, oposizio sendoa azaltzea nazioartean. EAJko buruek, beraien aldetik, bide hark ezin zuela jarraitu pentsatzen zuten. Ematen zituzten arrazoien artean, honako bi hauek dira nagusiak:
‎Eztabaidaezina da arteak eta politikak —erlijioa ere politikoa zela jakinik— lotura oso estua izan zutela Heladen: areago, kultura hartan ezin zen ulertu estetika hutsezko gertakaririk. Artelana ez zen sortzen berez, inspirazioz, enkarguz baizik332; eta enkarguaren atzetik, beti zegoen gertakari historiko bat —kanpaina militar bat, omenaldi bat... —, alegia, beti eman nahi zen mezu politiko bat333.
‎Orain nuke, baina lehen beti izaten nintzen azkena etxera itzultzeko orduan. Ematen zuen nire baitan neraman bizitzeko egarri hura ezin nuela inola ere ase, beti prest zernahitarako. Azkenari infernuaren ateraino bertaraino laguntzeko ere bai.
2008
‎Haurtzaro gogor eta traumatikoa eduki dutenek ere izaten dute depresioa, bizi esperientzia hura ezin gaindituak eraginda.
‎baita beldurra ere noiz edo noiz, zeren Beñardoren eztenkadak pozoitsuak eta mintsuak ere izan baitzitezkeen? Euskarak eskaintzen ziòn talaia hartan ezin erosoago zegoen, hortaz, Beñardo, eta erosotasunaren talaia hartatik gauzak bere erara ikusi behar zituen: zertarako eskalatu behar zituen gazteleraren harresiak eta zertarako ahalegin izugarri hartan sartu, baldin eta, ahalik eta ahalegin txikiena eginda ere, handiagoak bazituen irabaziak?, zeren euskararen munduan norbait baitzen eta gaztelerarenean inor ez?; Beñardok hamar urte zituen, eta nekez egingo zion bere buruari, nekezago, mutil intuitiboa zèn neurrian?
‎Baina orduan gertatu zitzaion gertatzekoa, ateraldi bikain bezain aparta bururatu ez zitzaion, bada! Segundo hamarren bat izan zen, zeinean senak eman baitzion tontotik ez zuela ezta ile bat bera ere, nola, bada, ateraldia hain distiratsua iruditu bazitzaion!?, eta senak eman, halaber, aukera hura ezin desaprobetxa zezakeela: erdaraz ere ikuskizuna emateko aukera, erdara hutsean gainera, lehen aldiz bere bizitzan!
‎Zeren, amodioan, elkartzen duen jomugak, zirkulua biren artean ixten den neurrian, guztiz bereizten baitu, eta zeren, alor hartan, biek ala biek nekez onartuko baitzuten hiruren arteko konponketa bat, bururatu ere ez, beharbada, jaso zutèn heziketaren mende zeudèn heinean. Huraxe zen halako zerbait gertatzen zitzaièn lehen aldia, eta, ondorioz, Natalia eta Natividad aztoraturik sentitu ziren, eszena bertatik jarrai zezakeèn edonork joko zituen nesken txaloak eta irriak gehiegizkotzat, egoerak, barne mugak haustearren, plus hartara behartu balitu bezala?, jakin ez sentimendu hartaz lotsa zirelako, edo sentimendu hura ezin konpartitzeak sorrarazten zièn ezinegonaz. Edo beldur ote ziren, besterik gabe, jakin bazekitelako egoerak, soinekoen kasuan ez bezala, erremediorik ez zuela, zeren beti bat izan zirenak elkarren etsai izateko bidean baitziren jada?
‎esan nahi baita amets haiek buruhauste iturri gertatzen zitzaizkiola Ernestinari, urte gutxi batzuk lehenago patata azal, sagar azal eta fruitu azal guztiak buruhauste gertatu zitzaizkion bezala, zergatik? eta egun batean ama patata azal baten gainean irrist egin eta erortzen ikusi zuelako!, halako eran, non, handik aurrera, buruan sartu baitzitzaion lurrean ikusten zituèn patata azal, sagar azal eta fruitu azal guztiak kendu behar zituela lurretik, inor irrista ez zedin eta burua hautsi; orduan, baina, aita Martzelorekin konfesatu eta hark ezin hobeto bideratu zuen Ernestinaren arazoa; handik hiru bat urtera, ordea, aita Martzelo hil zen, zoritxarrez, eta zoritxarrez, halaber, aita Ireneorekin hasi zen konfesatzen, zeina zorrotza bezain neurotikoa baitzen konfesioari zegozkiòn xehetasunetan, bere aholkuekin Ernestina berriro nahasten zuela.
‎Eta pentsatu nuen lelo goibel hura ezin egokiagoa zela goiz hartan halako galerak pairatutako jende harentzat. Baina, egia esan, nik ikusi nuenagatik, zeharkatzen zuten itsasoa bezain sorgorrak ziren bukanero haiek guztiak.
‎Hau harakinarekin bat zetorren iritzia ematerakoan. Hura ezin zezakeela labanak egin, haragia etenda agertzen zela zenbait unetan, urratua, zanbatua beste batzuetan. Zintzur ondo hark animaliaren baten obra behar zuela izan, hortz eta hagin zorrotzeko animaliaren batena.
‎Apez ezagutuak ere bai haa tik bat ala bestea. Ez ahal zituen igandez bezperak ere hutsegitekoak Gerezietakoak, eguerdi aitzin meza nausitik landa emanen bazituzten ere ai tzintzerat herriko elizan, aratsaldeko pilota partida hura ezin utzia izanki eta Hazparne alde hortan.
‎1760ko apirilean Francisco Olabek sutegi handi bat eraiki zuen Barrenkalean, eta eraikinak su hartuz gero inguru guztiak kiskaliko ziren beldurrez, eliz kabildoak Olaberen sutegia suntsitzea eskatu zion korrejidoreari. Auzia 1750 urtetik omen zetorren, baina urte hartan ezin izan zen erabakirik hartu«, por la injusta oposizion de algunos vezinos interesados en la causa, que no dieron lugar a que se votase».
‎Nork har dezake aintzakotzat halako herri bat, nabarmendu ahala burua mozten diena beretarrei? Inolako zalantza izpirik gabe, egun dena izateari uzten badio inoiz Barçak, ez da izango haren ezin konta ahala arerioren eraginez, baizik eta maite dutela omen diotenen bulkadaz. Katalanoi izugarri gustatzen zaigu elkarri min ematea, eta batzuek besteei begiak ateratzea.
‎Hala egingo balu, eta Bilbaoren helegitea babestuko balu, Hauteskunde Batzordearen esku egongo litzateke Bilbaoren hautagaitzari buruz erabakitzea. Baina hura ezin balitz Arabako zerrendetan aurkeztu, Ezker Batuak Jose Miguel Fernandez legebiltzarkide eta Arabako EBko koordinatzailea izendatuko luke Arabako zerrendaburu.
‎zertarako beste lur bat eraiki, euskararen lurra berea bazuen eta lur hartan norbait bazen, besteen aurrean?; ez al zen, bada, osaba Bixente harro agertzen noizean behin etxeko" bertsolari txikiaz", Beñardok aitarekin izaten zituèn auzietan aitaren alde agertzen bazen ere?; eta ez al zituen lagunak ere harri eta zur uzten bere ateraldiekin, sarri askotan barreak eta irri karkailak eragiten zizkiela... baita beldurra ere noiz edo noiz, zeren Beñardoren eztenkadak pozoitsuak eta mintsuak ere izan baitzitezkeen? Euskarak eskaintzen ziòn talaia hartan ezin erosoago zegoen, hortaz, Beñardo, eta erosotasunaren talaia hartatik gauzak bere erara ikusi behar zituen: zertarako eskalatu behar zituen gazteleraren harresiak eta zertarako ahalegin izugarri hartan sartu, baldin eta, ahalik eta ahalegin txikiena eginda ere, handiagoak bazituen irabaziak?, zeren euskararen munduan norbait baitzen eta gaztelerarenean inor ez...; Beñardok hamar urte zituen, eta nekez egingo zion bere buruari –nekezago, mutil intuitiboa zèn neurrian– halako analisirik, baina ez zekizkièn indar haien mende behar zuen; are gehiago, nabaritu ere, nabaritu zituen kontzientzian, ausaz, mugimendu batzuk, forma zehatzik ez zutenak, bai, baina" zer definiezin" batek bezala inguratzen zutenak, bere baitan gaztelaniaren aurkako erresistentzia inkontziente bat piztuz... horregatik ez zien kasurik egiten, agian, Nazario, Ismael eta Honoratori, hiru anaiek, gaztelania ikasteko, etxean –sutondoan, atarian, nonahi... – izaten zituztèn lehietan:
‎Baina orduan gertatu zitzaion gertatzekoa, ateraldi bikain bezain aparta bururatu ez zitzaion, bada! Segundo hamarren bat izan zen, zeinean senak eman baitzion tontotik ez zuela ezta ile bat bera ere –nola, bada, ateraldia hain distiratsua iruditu bazitzaion! –, eta senak eman, halaber, aukera hura ezin desaprobetxa zezakeela: erdaraz ere ikuskizuna emateko aukera, erdara hutsean gainera, lehen aldiz bere bizitzan!
‎Baina orduan korapilo batean sartu zen Ernestina, barre egiteko gogoa ito nahian are barre handiagoak egiten baitzituen maiz –bururatzen zitzaizkiòn eszena batzuk ezin barregarriagoak ziren, zinez–, azkenean errudun sentiarazten zutenak: ...azal guztiak buruhauste gertatu zitzaizkion bezala, zergatik... eta egun batean ama patata azal baten gainean irrist egin eta erortzen ikusi zuelako!, halako eran, non, handik aurrera, buruan sartu baitzitzaion lurrean ikusten zituèn patata azal, sagar azal eta fruitu azal guztiak kendu behar zituela lurretik, inor irrista ez zedin eta burua hautsi; orduan, baina, aita Martzelorekin konfesatu eta hark ezin hobeto bideratu zuen Ernestinaren arazoa; handik hiru bat urtera, ordea, aita Martzelo hil zen, zoritxarrez... eta zoritxarrez, halaber, aita Ireneorekin hasi zen konfesatzen, zeina zorrotza bezain neurotikoa baitzen konfesioari zegozkiòn xehetasunetan, bere aholkuekin Ernestina berriro nahasten zuela.
‎Zeren, amodioan, elkartzen duen jomugak, zirkulua biren artean ixten den neurrian, guztiz bereizten baitu, eta zeren, alor hartan, biek ala biek nekez onartuko baitzuten hiruren arteko konponketa bat, bururatu ere ez, beharbada, jaso zutèn heziketaren mende zeudèn heinean. Huraxe zen halako zerbait gertatzen zitzaièn lehen aldia, eta, ondorioz, Natalia eta Natividad aztoraturik sentitu ziren –eszena bertatik jarrai zezakeèn edonork joko zituen nesken txaloak eta irriak gehiegizkotzat, egoerak, barne mugak haustearren, plus hartara behartu balitu bezala–, jakin ez sentimendu hartaz lotsa zirelako, edo sentimendu hura ezin konpartitzeak sorrarazten zièn ezinegonaz. Edo beldur ote ziren, besterik gabe, jakin bazekitelako egoerak, soinekoen kasuan ez bezala, erremediorik ez zuela, zeren beti bat izan zirenak elkarren etsai izateko bidean baitziren jada?
‎Berdin berdin erantzun nezakeen ezetz, oraindik ez nengoela prest esanez edota arestian aipatu beste arrazoietako bat erabiliz. Eta balizko ezezko bat baiezkoa bezain zilegi eta zintzoa zatekeen, une hartan ezin bainuen irudika nire burua ume bat besoetan nuela. Izan ere, nire barnean zerbaitek xuxurlatzen zidan ezetz esan behar nuela, oso goiz zela, gazteegiak ginela, denbora izango genuela aurrerago.
‎Bere osabaren jokabideak ez zuen beraz samurtzen: haren ezin aseak ez ote zuen bere jukutria plantan ezartzen lagunduko azkenean?
2009
‎interpretazio hori Lolitarentzat ona bada, ez al ginateke saiatu behar Haur besoetakoari beste irakurri bat ematen, pedofilia kontuak bigarren planoan utziz? Azalean bistakoa baita narratzailearen gaixotasun mentala, nabarmena haren misoginia, baitezpadakoa haren ezin bizia. Baina hori baino gehiago ere badagoela iruditzen zait.
‎Umearen ama ez zen bataiora joaten; egunetan ohean egoten zen. Aldi hartan ezin izaten zuen etxetik irten, harik eta garbikuntza erritua bete arte. Erritu hori, Ama Birjinak, Jesus eduki eta berrogei egunera, Jerusalemeko tenpluan egin zuen agerraldiaz loturik dago:
‎–Ze Maria? , nire buruan zegoen Maria eta zerrendako hura ezin ziren pertsona bera izan.
‎Soldaduek alde egin zuten, gerra beste nonbaitera eramatera. Urte hartan ezin izan zuten ezer erein eta, besterik ezean, basora joaten ziren egunero, belar, sustrai edo zuhaixken fruituen bila, janari bila.
‎hurbildu: jende harekin ezin zen txantxetan ibili. Ezagutzen nituen bi mutilak.
‎Maite nuen maite. Halako batean, bagoiko tentsio hura ezin eramanez, oihuka hasi zen: –bat batean bakarrik nago, zerua urdina delako eta zuhaitzak berdeak direlako...?, esaldia luzeagoa zen baina lehen zati hori bakarrik gogoratzen dut.
‎Adak isilik entzuten zion; une hartan, gainera, atsekabetuta zirudien? atsekabetuta zegoen, Adaren begiak ixteko modu hain benetako hark ezin baitzezakeen besterik adierazi, orduantxe ohartu balitz bezala bere ihesaldiaren balizko ondorio izugarriez.
‎Lorenzoren egoera, beraz, orekari batena zen, zeina altzairuzko hari ezin estuago baten gainean baitzebilen, erori ez erori. Rodolfok hitzaren makilaz akuilatzen zuen Lorenzo maiztxo?, harik eta bere ateraldi harekin ibilbidea kolpetik egin zuen arte; erakustaldiaren ondorioz, Lorenzok, bere chaise longue an eserita zegoen une hartan, ez etzanda, bi kontu behar zituen buruan:
‎Reginak Benjamin Mariaren jaiotzak eragin ziòn traumaren berri eman zion: . Ez daki berorrek zer den norberaren gorputza ustelduta bezala sentitzea, zeren, Jainkoak sei sagar ezin osasuntsuago oparitu ondoren, zazpigarren bat bidali baitzidan, ezin ustelagoa, auskalo zergatik?, halaxe aritu zitzaion Regina, hitz gordinak erabiliz, apaingarrietara ohitua zegoenak bere min hura ezin apaindu balu bezala behingoz, eta markesa andereak kontsolatu egiten zuen: –Lasai, Regina, egin behar zenuena egin zenuen-eta?
‎Domingok eskua lasaitu zuen, pistolari mugimendu bat eraginez, armaren ahoa bizpahiru zentimetro beherago utzi zuena: amore ematera ote zihoan, bada?; edo damu arrastoren bat piztu zitzaion?; izan ere, zer eskain ziezaiokeen berak Adari, etsaiaren aurrerabideak norberaren atzerabidea dakarrenean, hiria ere errenditzeko zorian zegoen, itxura guztien arabera?, etorkizunik gabeko etorkizuna baizik, estualdiz estualdi eta gabeziaz gabezia, bizia bera ere hari ezin meheago batetik zintzilik?; Adari ezezkoa emanez gero, bestela egon zitekeen hura etxeko epelean, garaileekin garaile; beste ikuspuntu batetik, ordea. Domingok berriro eutsi zion armari erabakitasun handiz?, nola egingo zion, bada, Domingok Adari uko, urte batzuk lehenago egin zion bezala, arrazoi bertsuak, etxeko epela eta etxeko epelari zerizkiòn babesa eta lasaitasuna, aitzakia harturik?; ez al zuen, bada, arrebak ere bere aukera merezi?, Ada ez baitzen haur bat, eta nahi zuena egiteko eskubidea baitzuen, berak. Domingok?
‎Esan nahi baita, denborarekin, karta sorta hura ezin utzizkoa gertatu zitzaiola Chaplini: hainbesteraino, non beti baitzeraman berarekin, patrika batean ez bazen bestean, gizon ezkonduek eraztuna eramaten duten moduan, edo emakumeek poltsa edo belarritakoak; eta orduan ere. Gonzalo De Lucasek iruzkina egin ziòn mementoan?, bazeraman:
‎Emakumeari kalera joan behar duela esan dio. Gero, autokritika egin izan du behin baino gehiagotan, baina orduan amorrua eman dio, eta atiko hartatik ezin izan du euskaraz transmititu. Eta erabaki du kalera jaitsi, toki horretatik apur bat aldendu, eta transmisioa egitea.
‎Izan ere, Irazabalen artikuluan, 25 bat lagunen fusilatzeren berri ematen da, baina toki etagarai desberdinetan. Beraz, argazki hura ezin zitekeen izan Durangaldeanfrankistek egindako fusilatzeen lekuko.
‎Baliozko objektuak lapurtu badira (etxetresna elektriko txikiak adibidez, telebistak, ordenagailuak edo ikus entzunezko erreproduzitzaileak), egokiena da salaketarekin batera objektu horien ordainketa justifikatzen duen ordainagiria aurkeztea. Oso garrantzitsua da salaketa bat izatea, aseguru konpainiek gogoratzen duten bezala, hura gabe ezin zaio aseguruari eskatu etxean eragindako kalteen ordaina.
‎Baina Alavesen egindako azkeneko bi urteetan Dmitri Piterman izan zen taldearen ugazaba eta denak hari men egitera derrigortuta zeuden. Garai hartan ezin zen Pitermani buruz ezer txarrik esan, badaezpada ere. Sarriegik argi eta garbi bota du:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
hura 499 (3,28)
ha 3 (0,02)
Lehen forma
hura 201 (1,32)
hartan 110 (0,72)
hark 59 (0,39)
hari 25 (0,16)
Hura 17 (0,11)
hura gabe 17 (0,11)
Hark 13 (0,09)
harekin 10 (0,07)
haren 8 (0,05)
hartatik 6 (0,04)
Hura gabe 5 (0,03)
Harekin 3 (0,02)
hartarik 3 (0,02)
Haren 2 (0,01)
Harentzat 2 (0,01)
harek 2 (0,01)
harengatik 2 (0,01)
HAREN BAITAN 1 (0,01)
Haren aurrean 1 (0,01)
Harengandik 1 (0,01)
Hari 1 (0,01)
haren aurrean 1 (0,01)
haren azpian 1 (0,01)
haren kontra 1 (0,01)
haren ondokoetan 1 (0,01)
harena 1 (0,01)
harengan 1 (0,01)
harengana 1 (0,01)
harentzat 1 (0,01)
haretan 1 (0,01)
hartakoa 1 (0,01)
hartara 1 (0,01)
hartarako 1 (0,01)
hartaz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hura ezin ukan 89 (0,59)
hura ezin hobeto 16 (0,11)
hura ezin nu 13 (0,09)
hura ezin ezan 10 (0,07)
hura ezin eraman 7 (0,05)
hura ezin ulertu 6 (0,04)
hura ezin bizi 5 (0,03)
hura ezin hobeki 5 (0,03)
hura ezin ikusi 5 (0,03)
hura ezin baita 4 (0,03)
hura ezin egoki 4 (0,03)
hura ezin esan 4 (0,03)
hura ezin bainu 3 (0,02)
hura ezin eman 3 (0,02)
hura ezin jasan 3 (0,02)
hura ezin utzi 3 (0,02)
hura ezin ahantzi 2 (0,01)
hura ezin apaindu 2 (0,01)
hura ezin asma 2 (0,01)
hura ezin bereizi 2 (0,01)
hura ezin desaprobetxatu 2 (0,01)
hura ezin egokitu 2 (0,01)
hura ezin egon 2 (0,01)
hura ezin erantzun 2 (0,01)
hura ezin eroso 2 (0,01)
hura ezin erremediatu 2 (0,01)
hura ezin estu 2 (0,01)
hura ezin eutsi 2 (0,01)
hura ezin gainditu 2 (0,01)
hura ezin gaitzetsi 2 (0,01)
hura ezin hurbildu 2 (0,01)
hura ezin ikasi 2 (0,01)
hura ezin irakurri 2 (0,01)
hura ezin irudikatu 2 (0,01)
hura ezin jasa 2 (0,01)
hura ezin konpartitu 2 (0,01)
hura ezin mehe 2 (0,01)
hura ezin mugitu 2 (0,01)
hura ezin neurtu 2 (0,01)
hura ezin onartu 2 (0,01)
hura ezin ozen 2 (0,01)
hura ezin serio 2 (0,01)
hura ezin aditasun 1 (0,01)
hura ezin ametitu 1 (0,01)
hura ezin apropos 1 (0,01)
hura ezin argitaratu 1 (0,01)
hura ezin arin 1 (0,01)
hura ezin ase 1 (0,01)
hura ezin aski 1 (0,01)
hura ezin atera 1 (0,01)
hura ezin aurkitu 1 (0,01)
hura ezin azaldu 1 (0,01)
hura ezin baldin 1 (0,01)
hura ezin barkatu 1 (0,01)
hura ezin barneratu 1 (0,01)
hura ezin bera 1 (0,01)
hura ezin bitxi 1 (0,01)
hura ezin bizikleta 1 (0,01)
hura ezin buru 1 (0,01)
hura ezin delako 1 (0,01)
hura ezin deus 1 (0,01)
hura ezin edeki 1 (0,01)
hura ezin egin 1 (0,01)
hura ezin erabat 1 (0,01)
hura ezin erantsi 1 (0,01)
hura ezin ero 1 (0,01)
hura ezin errepikatu 1 (0,01)
hura ezin erromantiko 1 (0,01)
hura ezin eskapatu 1 (0,01)
hura ezin eskatu 1 (0,01)
hura ezin eten 1 (0,01)
hura ezin etorri 1 (0,01)
hura ezin etsi 1 (0,01)
hura ezin ezer 1 (0,01)
hura ezin ezkondu 1 (0,01)
hura ezin ezkutatu 1 (0,01)
hura ezin eztabaidatu 1 (0,01)
hura ezin gaitu 1 (0,01)
hura ezin galdu 1 (0,01)
hura ezin garbi 1 (0,01)
hura ezin garbitu 1 (0,01)
hura ezin gizon 1 (0,01)
hura ezin gozo 1 (0,01)
hura ezin harrigarri 1 (0,01)
hura ezin hartu 1 (0,01)
hura ezin hegaldatu 1 (0,01)
hura ezin hitz 1 (0,01)
hura ezin hobe 1 (0,01)
hura ezin ihes 1 (0,01)
hura ezin ilki 1 (0,01)
hura ezin ilun 1 (0,01)
hura ezin iragan 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia