Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 122

2000
‎Toreatzaile zaldizko haien artean, kondea omen zen onena, eta erakutsi ere zigun bere erakustaldi ezin bikainago hartan ezen ez zuela idurikorik eta ez parekorik. Bazihoan zezenarenganat zaldi gainean lasterka, bazetorkion zezena eta, uste genuenean ezen zezenak betean eta ezinbertzean harrapatuko zuela, aitzitik, toreatzaileak zezenari burtzia sartu, eta zaldiak, bizpahiru jauzi bizkorretan, zezena saihesten zuen eta harenganik alde egiten eta urruntzen. Eta, noiz eta burtzia sartzen baitzion zezenari, burdinazko puntari zetxekiòn makila hausten zen krak eginez, eta, krak harekin batean, jendearen bibak eta oihuak ziren hedatzen, esku zartadak eta txalo zaparradak aditzen.
‎Ene bozkarioa, Elbira jauregitik modu hartan alde egiten ikusi nuenean, apaldua eta zapaldua!, zeren iduritzen baitzitzaidan ezen bihotza hautsi eta arrobatu zidala, eta haren traizioneak ez zuela bertze pagamendurik merezi; baina zer pena hartu nuen, aldi berean, zeren bainekien ezen jaio orduko ihartu eta hostogabetu zitzaidala Elbiraren begietako leihoetarik atzeman eta usaindu nuèn udaberri ezin ederrago hura...!... Eta ene eskuei behatu nien lehenik, eta imajinazinoak lumarik gabeko bi usakume ekarri zizkidan haietarat, biak hatsik gabe; eta ene bihotzari behatu nion gero, eta barrenaldea harrak janik ediren nuen.
‎ESKUAN dut Miguel de Sandovalen isilpeko gutuna, Miguelek berak posta propioz igorria, zeina skribatu baitzidan Ofizio Sainduaren ziegetan bi urte egin ondoren, nahiz eta azkenean hobengabetasuneko sententzia eman zioten, zuk ere ongi dakizun bezala, jaun André, zeren eta kontu harengatik alde egin behar izan baitzenuen, bigarren aldiz, desterrurat.
‎Familia bakoitzarentzat drama bat zen bereizketa hura, gerra berez zen dramari gehitutako beste drama bat. Modu hartan alde egindako haietako haur batzuk itzuli ziren 56an edo. Oroitzen naiz haietako batez, Gomez abizena zuena, Errenterian jaioa, Moskuko Dinamo futbol taldeko jokalaria izana.
2002
‎Urte askotan irudimenik gabeko gizon baten emazte sufritua izan ondoren, haren ondotik alde egitea erabakitzen du Amado Gomez Ugarteren «El vuelo de la mariposa» nobelako protagonistak. Nora doan garbi ez dakiela, autobus bat hartu eta abiatuko da.
‎Eskerrak agudo ibili eta arbola gainetik agureak altxorra non ezkutatu zuen ikusi nuela. Hark alde egin ahala, arbolatik jaitsi eta urrez betetako lapikoa lurretik atera nuen. Bai agurea norantz zihoan begi eman ere.
2003
‎Ezin egon eta ausartu zan gero Iziartxuri eskatuten ikaslea utzi eta berarekin hasteko, bainan neskäak oso txartzat hartu zuan hau, eta" nortzat hartu nozu?" eta honelako gauzekin hasi zitzaion. Orduan Txominek aitzaki bat asmatu zuan etxe hartatik alde egiteko. Urrunegi zegoala Jaime Ostos kalea bere lanera joateko, Moncloa deritzan enparantzan hartu behar baitzuan autobusa egunoro egunoro.
2004
‎Lipar bateko kontua besterik ez zen izan, baina une labur hartan susmoa izan nuen Ibarrak kontatzen zidana baino askoz ere gehiago zekiela. Eta hark alde egin ondorengo orduetan ere barnean hozka izan nuen susmo hura. Azken batean, pentsatu nuen, bizkaitar xalo hura orain Donibane Garaziko okindegi bateko kamioia gidatzen aritzen bazen ere, kapitaina izan zen gure armada xumean.
2005
‎Emakume batzuentzat geroz eta gehiago menopausia bizitza sexualera hurreratzeko pausoa da, (zeinahi arrazoi zela medio, haurdunaldia galarazteko neurriak hartzen ez zituenez) nahiz kontra ama izateko arrisku bizi hari alde egite askatzailea den heinean.
2006
‎Percyk –bere gizontasunean umiliatua (horrelako inozoak baikara gizasemeok), oilartutako oilasko hark emaztearen" jabetza osoa" ukatzen ziolako– esan zuen, oihurik gabe baina fermuki, ez zuela egoera hura denbora gehiagoz jasateko asmorik. Etxe hartatik alde egiteko esan zion gazteari.
‎Ez dakit esaterik dagoen lasaitu egin nintzela. Jende hark alde egin izanarekin batera arriskuaren sentsazioa ere arindu egin zitzaidan, egia da, baina Angeloren gorpua sentitzen nuen eskailera  mailatan danba eta danba eginez. Ez nion tokirik egin okerrena pentsa  tzeari, baina hasierako oihu eta intziriak kenduta, Angelok ez zuen txintik atera miaketak iraun zuen denbora osoan.
2007
‎Nire logelan hamar lagun lotan egonak gara, zurrunga zaleen orkestra jo eta ke. Baina ez zen gaueko musika ederra izan etxe hartatik alde egiteko erabakia hartzera bultzatu ninduena. Behin portuges bat ipini zuen Fabiolak nirekin logelan, beste bost errumaniarrekin batera.
‎Hura zen Elisa esaten zion bakarra. Hark alde egindakoan, ordea, etorri ziren Eli guztiak: " Eli, pasa papelina"," Jarri atzean, Eli, Katangara eramango zaitut"," Eli, pasa lanbasa berriro laugarren solairuan, distira falta zaio eta".
2009
‎–Bestalde, dakizuenez, zure emazteak plan bat zeukan egun hartan alde egin eta bolada batez ezkutaturik egoteko. Bitartean, mundu guztiak hiltzailetzat hartuko zintuen.
‎Ezer gutxi behar izango zuen Perezek hala ere. Lur jota egongo zen, nahastuta bai gutxienez, bere usteak ustel irten eta Virginiak modu hartan alde egin ondoren. Arrantzaren aitzakia nahikoa izango zuen Mielek.
‎Horrela, bost minutu baino ez zituen itxaron behar izan Holmesek Samek hizketan bukatu eta beste tipoak kalexka hartatik alde egin zuen arte. Gure Holmesek, nola ez, beste gizonari jarraitu zion.
‎Osabaren erretratatzeko makina hark alde egin zuen nire eskuetatik baina haren begia betiko geratu zen nire memorian, aspaldian ahaztuta izan dudan arren. Laster hiltzeko nagoen honetan ere, uste dut berriro hasi naizela denari eta denei begi haren bitartez begiratzen.
2010
‎Handik hamar bat egunera, izan ere, nire urtebetetzea zen, eta Helenak opari berezi bat egin nahi zidan; bi egun lehenago eman zidan bere asmoen berri, siestako orduan egin ohi zizkidàn bisita labur haietako batean, noiz eta nik, hark alde egin aurretik, kopetaren erdian muxu bat eman bainion, berak, hasieran, esker oneko irri batekin ordaindu zidana; irri hura, baina, berehala itxuraldatu zen, esker onekoa zirudiena gero eta bihurriagoa egin baitzen, irri ezin pikaroago bihurtu arte; eta orduan, esatekoa esan zidan Helenak: –Bainilazkoak ere baditut, txokolatezkoak baino gozoagoak, azukre hutsa??; harri bilakatu zitzaidan gorputza, istantean milaka harri puskatan desegin zitzaidana, hain izan zen bortitza Helenaren hitzek nire haragi hezurrei eragin zietèn lurrikara!; ezer ez nintzen?
‎Handik hamar bat egunera, izan ere, nire urtebetetzea zen, eta Helenak opari berezi bat egin nahi zidan; bi egun lehenago eman zidan bere asmoen berri, siestako orduan egin ohi zizkidàn bisita labur haietako batean, noiz eta nik, hark alde egin aurretik, kopetaren erdian muxu bat eman bainion, berak, hasieran, esker oneko irri batekin ordaindu zidana; irri hura, baina, berehala itxuraldatu zen, esker onekoa zirudiena gero eta bihurriagoa egin baitzen, irri ezin pikaroago bihurtu arte; eta orduan, esatekoa esan zidan Helenak: " Bainilazkoak ere baditut, txokolatezkoak baino gozoagoak, azukre hutsa..."; harri bilakatu zitzaidan gorputza, istantean milaka harri puskatan desegin zitzaidana, hain izan zen bortitza Helenaren hitzek nire haragi hezurrei eragin zietèn lurrikara!; ezer ez nintzen... eta ezereza nintzen, hortaz, ez buru ez burmuin; gero, ezpainak hezatzeko edo, mihi punta atera zuen Helenak ezpainen artetik, nahi gabeko mugimendu batean, nik uste; nire gorputzaren etxea hankaz gora zegoen, bai, oinak eskuetan eta eskuak oinetan, burua ere tokiz kanpo... baina mihi puntaren irudiak erreakzionarazi eta neure onera ekarri ninduen:
‎Tarterik tarte komunikatu behar izan zuten, Patricia berak itzal egiten ez zienean, gonbidatuak baitziren arrats hartako izarrarekin hitz aspertutxoren bat egiteko irrikaz, behar zuten patxadarik ematen ez zietenak. Mezu labur eta behin eta berriro etendakoei esker lortu zuen Danielak berarekin bakarka egoteko amorratzen ari zela eta ahal izan orduko leku itogarri hartatik alde egin nahi zuela jakinaraztea.
‎Sindikatu horren iritziz, hauteskundeak hurbil izateak konnotazio politikoa ematen zion mugimenduari, hauteskunde kutsu nabarmenegia. Eskubide osoa zuen ELAk foro hartatik alde egiteko, baina niri pena handia eman zidan, bene benetan.
‎817. Nomadak dira, paradoxaz, bertan geratzen direlako. Mortu hartatik eta bizimodu gaitz hartatik alde egiten ez dutelako.
2011
‎Argitaletxeko emakume batekin igaro zuen arratsaldea hotelean. Hark alde egitean gelako balkoira atera omen zen eskuarekin agur egitera, eta han geratu omen zen kanpora begira. Beharbada beste emakumeren baten itzala ikusi bide zuen kalea gurutzatzen.
‎Garai bateko maitasuna galdua zuela, eta hari zion beldurrak lotzen zuela azaldu zidan arratsalde hartan. Beldurra Markori, beldurra haren ondotik alde eginez gero gertatuko zenari. Hil egingo zuen beldur zen.
‎esan zion, eskumuturretik heltzen zion bitartean. Gero, haren ondotik alde egin zuen irribarretsu, eta Tomasek eta Aneren ahizpak harridurazko begirada bat trukatu zuten.
‎Zure anaia askatzeko agindu zien. Langileek hala egin zuten, eta zure anaiak gizon harekin alde egin zuen. Lekukoek diote ezezaguna gizon zahar bat zela, kutsu atzerritarrez mintzo zena.
‎Lucía ez zitzaion burutik joaten. Hasieran tristatu eta haserretu egin zuen neskak modu hartan alde egin izanak. Hainbeste lagundu ondoren, ospitalean zegoelarik desagertu zen.
‎–Zergatik erran didazu hau guztia, Beck? , galdetu zion terraza eguzkitsu hartatik alde egitear zegoela.
‎Bere senarrari gertaturikoaren zurrumurruak bolo bolo ibiliko ziren auzoan. Giro itogarri hartatik alde egin nahiko zuen. Baina Esmeralda bestelako kontua zen.
‎Halako gogoetarik gabe egin nuen, ordea, Madrileko bidaia: zuri ezezkoari aurre egin izanaren poz askeak toki gehiago zuen nire barruan, etxetik modu hartan alde egin izanaren kezkak baino.
‎Eta borroka haietan alde bateko zein besteko ahaideak erortzen ikusita, jabeturik liskar haietatik ez zutela onik aterako, zozketa egitera deliberatu ziren eta irabazten zuena geratuko zela haran hartako jaun. Zozketa egin ostean, ordea, lur hartatik alde egin beharrean geratu zena, Otan, ez zen konforme agertu. Zozketaren emaitzari ez zion zuzen iritzi eta bera ez zela lur hartatik irtengo errepikatzen zuen.
‎Francisco antzua duk eta berak ere onartzen dik bere muga. Hau, egia esan, ene susmoa baino ez duk, baina uste diat beti eduki duela ni galtzeko beldurra, beste norbait ezagutu eta haregaz alde egingo ote nuen kezka.
‎Handik alde egitea eta betiko desagertzea bururatu zitzaidan. Norabait joateko gogoa neukanez, huraxe zen aukera, baina une hartan alde egitea desertatzea zen, eta desertzioak zigor handia zekarren. Azkenean, neure buruari gezur bat esan eta bertan geratzea erabaki nuen.
‎Etxe bakarra egitea zen gure asmoa. Nik baneukan neure arazoak konponduko ziren ustea eta, hala bazen, herri hartatik alde egingo nuen. Eta hala ez bazen, erabaki gabe neukan zer egingo ote nuen.
‎Ollerieta kaleko etxe hartan zerbait izan zen Asun eta Poliren artean, zerbait erein zuten lau eskuz, oharkabean. Mateo Manterola izenpean Polik Ollerietako etxe hartatik alde egitearekin batera ohartu ziren baina. Biak ohartu ziren, hirurak agian.
2012
‎Geldikako jokaldietan zuen protagonismoak, gainera, sasoiko bospasei gol ziurtatzen zizkion taldeari. Hark alde egin ostean, Patxi Puñalen ondoan zein jokalari jarri asmatzea izan da Mendilibarren lanetako bat. Sasoiko lehen partidan, Raoul Loe bigarren taldetik igo berria jarri zuen.
‎Manuel agurtu ostean autoa besterik ez zuen Julenek buruan. Autora iritsi nahi zuen, leku hartatik alde egiteko. Autora sartzean, uhala lotu eta eskuetara begira jarri zen.
‎Susmoa egiaztatu egin zuen guardia zibilaren ahotsa berriz entzutean?. Zortzi urte, ikusiz nola nik baino merezimendu gutxiago baina adiskide ahaltsuagoak zituztenek lortzen zuten toki puta hartatik alde egitea. Azkenean jaioterrira itzultzeko aukera eman zidatenean, ez nuen galderarik egin.
‎Garai hartan ez nuen Sandraren jarrera ulertu, baina orain dena garbi dakusat. Sandrak Dasilvaren alaba zeraman sabelean eta kabroi harekin alde egin nahi zuen. Dasilva, ordea, luzamendutan ibiliko zitzaion:
‎Elkarrizketak. Herrialde hartatik alde egin behar duela adierazten dio ugazabak autoreari. Zorabiatu egiten da saminez, baina etsipenez hartzen.
‎Erdia hitzez erdia keinuz adierazi nion hori. Erresumako legeen arabera, bere funtzionarioetako bik miatu behar nindutela erantzun zidan; bazekiela hori ezin zela egin nire adostasun eta laguntzarik gabe, eta bi haiek nire esku uzteko bezain iritzi ona bazuela nire bihotz on eta zuzentasunaz, eta niri harturiko edozein gauza itzuli egingo zidatela herrialde hartatik alde egitean, edo ordaindu egingo nik esandako neurrian. Eskuetan hartu nituen bi funtzionarioak eta lehenik kasakaren poltsikoetan sartu nituen eta gero gainerako guztietan, bi faltrikera eta ezkutuko beste batean izan ezik, ez bainuen asmorik hauetan ere begira zezaten, neuretzat baizik garrantzirik ez zuten huskeriak neramatzalako.
‎Elkarrizketak. Herrialde hartatik alde egin behar duela adierazten dio ugazabak autoreari. Zorabiatu egiten da saminez, baina etsipenez hartzen.
‎Onartzen ez ziona zen lotsagabekeriazkoa ematen zuen jarrera hura, lehenago ere noizbehinka ustez antzeman ziona, berarekin baino gehiago beste batzuekin betiere. Hortik has zitekeela erantzuten pentsatu zuen; pertsona bati hitz egiten zaionean ez zela harengandik alde egin behar esango zion abiatzeko. Eta zailtasunari zegokionez, azalduko zion ez zegoela presarik eta ikasi beharreko guztia ikasiko zuela lasai lasai saiatuz gero.
‎Izara eta arropetan berea baino aurkituko ez dutela ziurta badezake ere, buruz ari da kalkulatzen duela zenbat denbora izan zen azken kidea berean ostatu hartuta. Urduritasuna uxatzeko, hark alde egin eta gero apartamentua nola garbitu zuen berrikusten hasi da, uki zezakeen altzari edo zokoren bat ahantzi ote zuen buruz ikuskatzen.
2013
‎Salbadorrek zalantza izugarria zerabilen buruan, infernu hartatik alde egin nahi zuen, oso ahul ikusten zuen bere burua, ez zuen indarrik ezertarako. Aldi berean, baina, bihotzak alde egiteko esaten zion.
‎...en partida ikustera joaten zinen lagunekin elkartera, baina ni gabe, bikote ofiziala ez ginenez, bezperatik elkarrekin geundela susmorik ez pizteko; eta ni berriz mutil lagunik ez zuten nire kuadrillakoekin joaten nintzen tabernetara kartetan jokatzera, beraiek bezperako parrandan edandako garagardoak eta igande iluntzeko depresioa ur botilekin itotzen zituzten bitartean, ezkutuko bizitza paralelo hartatik alde eginez.
‎Estebanek pausoa bizkortu egin zuen, atzera begiratu gabe, prostituten auzo hartatik alde egiteko. Ilun zegoen ordurako, hotza egiten zuen eta haize zakarra zebilen bazter guztiak astintzen, halako indarrez non hezurretaraino sartzen baitzen jasanezinezko hotz sarkor eta bortitz hura.
‎Erran nahi baita Hamza ahalegindu zela, Afganistandik itzuli zenetik, bere betiko obsesio hartarik alde egiten; are gehiago: obsesioa estaltzea ere erdietsi zuen, egokitze prozesu batean, argudio berriez baliaturik?
‎soineko koloretsuak eta lepoko ikusgarriak janzten ditu hiriburuan, eta gurean ere halatsu ibili zen? Iruzkin batzuk ere entzun behar izan nituen, hark alde eginda gero, baina badakizue nolakoak garen gizakiok: hurkoa goitiago ikusi ahala pizten zaigu inbidia?
‎Esan diat! Komunean sartu behar izan diat, Eider konturatu gabe, eta hark alde egin arte itxaron. Enteratzen bada, akatu egingo naik?
‎Erran nahi baita Hamza ahalegindu zela, Afganistandik itzuli zenetik, bere betiko obsesio hartarik alde egiten; are gehiago: obsesioa estaltzea ere erdietsi zuen, egokitze prozesu batean, argudio berriez baliaturik... alferrik, zeren amaren heriotzak, hondarrean, haize zirimola bat sortu baitzuen Hamzaren baitan, estalgarri eta argudio berri guztiak eraman zituena, obsesioa haragi bizian berriro utziz.
‎soineko koloretsuak eta lepoko ikusgarriak janzten ditu hiriburuan, eta gurean ere halatsu ibili zen... Iruzkin batzuk ere entzun behar izan nituen, hark alde eginda gero, baina badakizue nolakoak garen gizakiok: hurkoa goitiago ikusi ahala pizten zaigu inbidia...
‎Horren aurrean, are ausartago eta lotsagabeago jarri ziren haiek, beren mehatxuek kikildu egin gintuztela sinetsita erabat, gure fusileriari egiten zizkioten burlekin adierazten zuten bezala. Egia esan, gizatasunak bultzatu gintuen portu hartatik alde egitera, jasotako aginduekiko errespetuagatik eta hurkoari zor zaion karitateagatik. Izan ere, beharrezkotzat jo genuen alde baten eta bestearen indarrak neurtzea, haientzat kostu handikoa izango baitzen eta guretzat huskeria.
2014
‎Gizonari aski iruditu zitzaion iruzkin hura alde egiteko, bat batean buelta hartu eta idazmahaira itzuli baitzen.
‎–Ez zen nire errua izan, medikuarena baizik. Nik medikuak agindutakoa baino ez nuen egin, hark alde egin eta gero.
‎Pentsatu nuen nire errua zela Miriam berriro drogatzen hasi izana. Putetxeetako jendaila bertan behera utzi eta harekin alde egin banu. Erruak ez zidan bizitzen uzten.
2015
‎Hori, eta nola esaten zidan behin eta berriro bera ez zela mundu honetakoa. Ezleku hartatik alde egin zuela noizbait beste norabait, oraindik ez zekiela nora, baina igarriko zuela lehenago ala geroago, aurkituko zuela lur zatiren bat, bertakotzeko, berriro mundu honetako sentitzeko. Eta orduak ematen zituen gogoa marrazkidun ipuin liburuetan bilduta, koloretik kolorera begi saltoka, bere munduaren bila etengabe.
‎Gazteluko atarira itzultzea erabaki nuen. Bertan geldituko nintzen, toki malapartatu hartatik alde egiteko moduren bat asmatu arte. Erabakita zegoen.
‎Egia esan, ez nekien nora jo behar nuen, baina argi nuen etxe hartatik alde egin behar nuela. Eta halaxe egin ere.
‎Ero moduan aulkia biratzen ahalegindu nintzen, baina korridorea mehartu egin zela zirudien, horma haietako harlandu zaharrak puztu egin balira bezala, ni harrizko besarkada itogarri batean zanpatuz. Nire buru barnean ez zegoen soto hartatik alde egiteko pentsamendua baizik. Ia zer egiten nuen ez nekiela, jauzi egin nuen harrapaturik nindukan aulkitik.
‎Suhia zuen zain emakumeak, eta harekin alde egiten ikusi du gizonak.
‎8 Burgos hiri honetan alargun santu bat bizi zen, Katalina Tolosa zeritzana, Bizkaiko alaba; haren bertuteak kontatzean asko luza naiteke, penitentziazko bertuteak nahiz otoitzezkoak, limosna handi eta karitatezkoak, adimen oso argikoa eta kementsua. Valladoliden dagoen gure Ordenako sorkundeko monasterioan sartu zituen moja bere alabetako bi, uste dut orain dela lau urte, eta Palentzian sartu zituen beste bi, fundazioa noiz amaituko zain egon baitzen, eta nik fundazio hartatik alde egin baino lehen eraman zituen.
‎13 Hark alde egin zuenean, konturatu nintzen gogo handia zuela fundazioa egin zedin eta orain dugun prelatuari, frai Anjel Salazar maisuari, ekin eta ekin egingo ziola, onar zedin; eta presa handia hartu nuen hari idazteko, arren eskatuz ez zezala baimenik eman, eta arrazoiak agertu nizkion; gero idatzi zidanez, ez zuen eman nahi izan, nire oniritziaz izan ezik.
‎13 Baina jaramonik egiten ez badiogu, eta Hura hartu ondoren Harengandik alde egiten badugu beheragoko gauza batzuen bila, zer egingo du. Bere burua guri ezagutzera eman nahi digula eta, indarrez ekarriko ote gaitu?
‎Ezagutu nuen neskarekiko maitasun egarriak, akaso une batez, lausotu zituen gure artekoak eta berriro lagunarengana zihoan bidea hartzear nengoela hark alde egin zuen ezer esan barik. Oraindik orain lagun hark utzitako hutsuneak nire bihotza zirikatzen du tarteka, gogoratzeko inoiz mundu honetan izan zela eta batez ere lagun handia izan nuela.
‎Nirearen antzekoa bai, baina nirea ez noski. Liburuaren hondar poeman idazleak Onizegaineko kanpaleku hartatik alde egiten zuen, egondako etxolan Unplugged zeritzon kaiera utzitakoan. Unplugged, desentxufatua, lokiarik gabe, sarerik gabe.
2016
‎binaka ibiliko ginen, eta lo ere hala egingo genuen. Ekaitza baretu eta bideak berriro zabaldu orduko, toki hartatik alde egin eta beste nonbait jarraituko genuen lanean, hain bakartia ez zen lekuren batean.
‎Uste duzu neska hori ez zaidala gauero agertzen ametsetan? Garai hartan etxe alu hartatik alde egitea besterik ez neukan buruan. Alde egin nuenean, ez nuen atzera begiratu.
‎Ez zekien emakumerik gabe bizitzen, gizon gehienek legez, eta kontrakoa esaten zutenen erdiak gezurretan ari ziren. Asko sentitzen zuen hark alde egin izana, baina Karolinak seme alabak izan nahi zituen eta berak ez. Hori oso garbi zeukan.
2017
‎Izaki serio hark alde egin zuen eta, kalikoz estalita zegoen besaulki batean eserita, aho zabalik begiratu nion denari. Komedia musikal batean banengo bezala sentitzen nintzen, eskale izatetik erosotasun txukun honetara.
‎Gurasoak ika mikan ari ziren berriz ere. 18 urte betetzeko irrikaz zegoen, etxe hartatik alde egiteko.
‎Negar zotinka hasi zen berriro eta Jokin zer egin eta esan jakin gabe hor geratu zen, gurasoen ohe gainean eserita, ukondoak belaunen gainean eta eskuak masailetan. Amak negar zotinka jarraitzen zuen, eta hamar minutu iraganda gela ilun hartatik alde egitea erabaki zuen gazteak.
‎Baina kaustikoa izan bazen ere, sekulan ez ankerra. Horregatik, txoferrak zion maitasuna agerian utzi ondoren, ziur nago irtenbideren bat bilatuko zuela, eta Pancorbok etxe hartatik alde egin ez bazuen, zegoen berau. Halere konfirmatu gabe gelditu ziren nire suposizioak, aurrerantzean ez bait genuen hortaz sekulan hitz egin.
‎Bizitzaren amaiera eman genion, eta horrekin batera edertasunaren iraunkortasuna, maitasunak ere zirauen bitartean. Eta etxe hartatik alde egin genuenean, funtsezko ituna egin genuelako konbentzimenduaz izan zen, zeren harmarriaren lema betetzeaz gain, gizon bati maitasunezko malkoak isuritzen antzeman genion.
‎Aukera aukeran eskaintzen didate bekatu likitserako bidea, ez lekukorik, ez arriskurik, gizon emazte bi etxe handi batean, eta lo kuluxka aitzakia. Izan ditut bai, haren atzetik joateko tentazio eta gogoak, eta hark alde egin ostean ere iraun egiten dit beroaldiak. Handik puska batera, gora igo eta haren ate ondoan paratu izan dut belarria, behialako nire gau ibilera haietan bezala, baina egunez beti izaten da, han ez bada hemen, ardaila eta hotsa, gela barrukoaren arnasa entzutea galarazteko lain bai behintzat.
‎bainituen. Garai hartan alde egin zuen emazteak nire bi alabekin, baina obsesio haren itsutasunean ozta jabetu nintzen abandonatzeaz; leihotik mugitu gabe agurtu nituen, burua doi bueltatuz, bi orduren buruan itzultzeko asmotan joan balira bezala. Bakardadeak areagotu egin zuen obsesioa.
‎Boluntario, bai. Kuarteletik irteteko, konpainia hartatik alde egiteko, sarjentu haren atzaparretatik ihes egiteko.
Hark alde egin ondoren ordu laurden batean zain egon zen, Julian urrutiratu arte. Arretaz begiratu zituen inguruak baina ez zuen inor ikusi.
‎Nire anaia gazteenak etxetik alde egitean utzitako logelan egiten zuen lo. Eta nik, nire betiko logelan, nik ez nuelako inoiz etxe hartatik alde egin.
‎Egun hartan, Schmitzen soldaduek Labio inguratu zuten. Segada hartaz gerrillariak konturatu zireneko, Espoz irten zen guztien aurretik talde txiki baten buruan eta, hark alde egitea lortu bazuen ere, atzean geratu zen Minaren zaldia bidean erori eta zaldun gaztea lurrean irauli zuen. Beste bertsioek diote Espozek alde egin zuela bera izan baitzen lehena ihes egiten, Mina frantsesen kontrako defentsa antolatzen saiatzen zen bitartean.
2018
Harengandik alde egitea ihargarria da enetzat;
‎Ez naiz ohartu haren bi metroko bizkartzaina jada ez dagoela. Hark alde egin badu, horrek esan nahi du bere nagusiak ere alde egin duela.
‎Zoriontsu sentitzen zen, hala uste zuen, eta beldur zen orobat beranduago neba gazteari gertatuko zitzaionaz. Bertan utziko zituela pentsatu zuen, emakume harekin alde egingo zuela, baina ez, Frantziara iristean berriro elkartu zitzaien.
‎Burdinazko ate herdoilduaren ondoan, absenta botila huts batzuk lurrean, mozkortiren baten oka nazkagarrien artean sakabanaturik. Argi izpi gorri batzuk ahalegintzen ziren etxe hartatik alde egiten ateko eta leihoetako zirrikituetatik. Sarrailako zulora begi bat hurbilduz gero, kea ikusiko litzateke atearen bestaldean, ke lodi loarazlea.
‎Hanketako dardarak ez dio zutitzen uzten, izu handiegia du. Azkenerako, hirugarrenean eta hormaren laguntzaz, zutitzea lortu du, eta kale kantoi hartatik alde egin du behe lainoa dirudien kezko teloi beltza besoen mugimenduekin uxatuz. Kanpoan, denak berdin jarraitzen du.
2019
‎Curlyren aurpegia alderik alde ebakitzeraino. Eta besterik gabe, txakur hark alde egin zuen.
‎emakume maite hori besterik ez du izan nahi, eta beste ezerk ez du balio haren begietan. Existitzeko, maitalea aldamenean izan behar du, berari kontu eginez; hura iritsi zain egoten da, hark desiratu zain, hura esnatu zain, eta, hark alde egiten dionean, zain egoten da berriro. Madarikazio horixe dute Back Streeteko protagonistak eta The Weather in the Streetsekoak [Kaleko giroa], biak ere amodio aratzaren apaizeme eta biktima baitira.
Hark alde egin ondoren minutu ugari igarota ere, aulkitik mugitu ezinik geratu zen Itziar. Eta ez zen orkatilako minagatik, edo ez horregatik bakarrik.
‎Lalek alde egiten ikusi du. Badaki inoiz gau ilunean pareko egoera batean elkar topatuko balute, hark alde egin lukeela. Ez luke Baretski akabatzeko eragozpenik izango.
Hark alde egiten duenean, nesken kapoa hurreratu zaie. Zaplasteko bana eman die arin batean.
‎Ilobak ez zuen ezer esan, ez giharrik mugitu ere. Urko, aldiz, une hura alde egiteko aproposa ote zen kalkulatzen ari zen.
‎—Nire aitak neska gazte bat ezagutu zuen Le Pharen, eta harekin alde egin Parisera nik bost urte nituela. Ama orduan Daxera itzuli eta hango hotel handi bateko bulegoan hasi zen lanean.
‎Eta animaliarik, are eta gutxiago. Eskerrak azkenean zure mika hark alde egin zuen eta ez nion eman. Emaztea haserretu egingo zitzaidan.
2020
‎Connellek ez du ezer esaten. Marianne pentsatzen jar  tzen da nola tratatu duen Jamie, hark alde egin aurretik, eta aurpegia igurzten du eskuekin. Kaxero esne edale deitu zion behin Jamiek Connelli.
‎Connellek ikusten du Peggy edanda dagoela eta Mariannek hark alde egitea nahi lukeela. Connellek ere hark alde egitea nahi luke.
‎Connellek ikusten du Peggy edanda dagoela eta Mariannek hark alde egitea nahi lukeela. Connellek ere hark alde egitea nahi luke.
‎Gero bere gelara igo zen atzera. Hark alde egin zuenean, Connell han geratu zen hallean zain. Bazekien Marianne seguru asko janzten arituko zela bere gelan, eta zirenak zirela behera jaistean soinean ekarriko zituen jantziak, bera hallean ikusi eta gero janzteko aukeratu zituenak izango zirela.
‎Connellekin diferentea bazen, diferentzia ez zegoen Marianneren barruan, Marianneren izaeran, elkarren artekoan baizik, dinamikan. Ba  tzuetan barre eragiten zion Connelli, baina beste egun batzuetan Connell mutu egoten zen, sumaezin, eta hark alde egiten zuenean, Marianne airean bezala sentitzen zen, urduri, aldi berean energiaz beteta eta erabat hustuta.
‎Connellek sarritan aipatzen ditu pasaeran bezala" nahi lituzkeen" gauzak. Nahiago nuke joan beharrik ez bazenu, esaten dio Marianneri hura alde egitera doanean, edo: Nahiago nuke gauean geratu ahal bazina.
‎Arizmendiarrietak beti egin zuela, zerbait handia edo txikia egin aurretik, ia inork egiten ez duen zerbait, eta hark alde egin zigunetik agian inork egiten ez duen baina oso sinplea den zerbait: eguneroko lanaz gogoeta egitea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia