Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 30

2000
‎Kontatu dizut nola osaba Joanikoten kasuan ez zitzaidan kontzientzia alhatu, hura salatu ez nuelako, zeren aitzinekoa bainuen harekin egin nuen zina, hura ez salatzerat behartzen ninduena; ordea, zurekin nuen kontua guztiz bertzelakoa zen, zuganat deusek ere lotzen ez ninduelako... eta hala bururatu zitzaidan orduan ezen salatu egin behar zintudala, baldin, igurikitzen nuen bezala, luthertarra zinela demostratzen banuen; eta bururatu zitzaidan, ondotik, ezen Jainkoa bere garaziaz eta ontasunaz baliatu zela, ene bizitzan...
‎BERTZE egun batean, finean, Mathalasez hitz egin zeniezadan eskatu nizun, zeren behin baino gehiagotan aditu izan bainuen haren izena zure mihitik, eta zeren artean ez baitzintzaizkidan haren bizitzaz mintzatu, nahiz eta zuk promes egin zenidan luze eta zabal mintzatuko zintzaizkidala zeure lehengusu hartaz, zeure etxerat eraman ninduzun lehen egunean berean.
‎Eta anaiaren ezinak eta haren ezerezak hainbesteraino hunkitu ninduten, non iduritu baitzitzaidan ezen uste baino hagitzez maiteago nuela. Eta, oroitu nuenean ezen osasuntsu zegoenean haren hutsa eta haren ondikoa gutiziatu izan nituela, zeren ez bainuen haren arrakastaren itzalean bizi nahi, neure buruaz ahalketu nintzen. Eta nehoiz baino bihozberago egin nuen otoitz eta desiratu ezen anaiaren iluna argi bihur zedila, ene argiak ilunerat egin behar bazuen ere.
‎Ene bihotzaren iraulia, nihaur ere bihotzekoak jorik hiltzerat banindoa bezala...! Zeren eta, bizitzan gutitan estimatu izan banuen ere, neure aita bainuen hura, hatsa eta odola eman zizkidana, eta zeren Mattinen alde eman baitzuen bere bizia, azken finean!
‎Eta segidan pentsatu nuen ezen urroztarren bordarat joana izan zitekeela —osabak heredatu zuen borda hartarat, aitona Nikolasek testamentean deliberatuaren arauaz—, zeren batzuetan harat joaiten baitzen urtxintxen eta bertze animalia batzuen ohituren studiatzerat. Edo, Maddalenekin ote zegoen?, bururatu zitzaidan bat batean, zeren eta ez bainuen hura sukaldean ikusi... Eta, bihotza guztiz bizkortzen zitzaidala, ez nuen, ez, handik harat, atsedenik hartuko, bordarat iritsi arte, norat hurbildu bainintzen ezkutuka eta itzalgaizka... aditu nituen boz batzuk barrendik zetozenak, igan nintzen paretaren kontra zegoen harri handi baten gainerat, jarri nintzen pareta eta teilatuaren artean zegoen zirritu batetik beha... eta, handik aitzina, ikusi nuena ikusi nuen, eta eszena labur hura aski izan zitzaidan amorioaren handian sinesteko.
‎Eta gizon hark, zeinari berant gabe jakin bainuen ezen Alain Coup d’Œil zeritzala, edo Alain Coup d’Œil le Normand, Normandiakoa zelako, jarri zuen ene gainean bere begi bakar beldurgarri hura... eta uste nuenean ezen neure bizitzako hutsik handiena egin nuela, zeren eten bainuen haren hitzaldia punturik gorenean, eta zeren behako krudel hartarik ez bainezakeen deus onik iguriki; aitzitik, bigundu zuen apur bat bere behakoa, egin zuen irri, eta erran zidan ondotik:
‎Abuztuko ortziral horretan arrosario bera aditzen nuen borzgarren edo seigarren aldia zen, eta erran beharrekoak jadanik erranak eta, okerrik ezean, grabatuak ziren nire lagunak entzuteko moduko lekuan. Ez bainuen haren mugikorraren zenbakirik, gehiagorik ez nezakeen egin. Gainerako lagunak egoten ziren oraino pixka batean.
2003
‎Don Anxelmok utzitako tokia bete zuenean, hogeita sei urteko gazte ameslaria zen Patxi, Patxik berak esan zidanez. Ez zen itxura sendoko mutila, mehea eta argala baitzen, nire amaren eta beste jende askoren esanetan, eta nik sinesten diet, halaxe ezagutu bainuen hura nik ere; aurpegiak, berriz, El Grecoren koadro batetik aterea zirudien; edo Indiako guru horietako baten antza zuen, bestela, bere bizar luzearekin; hala ere, Patxiren gorputzak ezer apartekorik bazuen, haren begiak ziren: kristalezko begi berdeak, begiratzeko moduagatik besteen pentsamendua igartzen ari zirela ziruditenak.
2004
‎–esan zidan, ahotsa dar dar, isilune baten ondotik berriro ekiten ziola–: Bikote batean, gainera, harremanak ez dituk hain errazak izaten, hire aitarekin izan ditudanak ez behintzat; izan ere, momentu batean leihotik botako nian, baina hurrengoan errukitu egiten ninduan, susmoa bainuen hura ni baino gaixoago zegoela eta ezin utzi nuela, baldintza haietan...
2006
‎Gerri puztua desagertua zitzaion eta irriño mehe batek bizi pizar bat eransten zien haren mazelei. Hori egin zitzaidan deigarriena, Katalinak irriaren berririk ez zuela ondorioztatu bainuen harekin Maulen izan bitartean. Beso bat luzatu nuen harengana.
2007
‎Bost minutu lehenago atera nintzen, eta bekatuan ari nintzela sentitu nuen, ez bekatu mortalean, jakina. Arin joan nahi nuen Elisaren bila, bera lantokitik irten eta etxera abiatu baino lehen, han ez bainuen harekin bakarrik hitz egiteko aukerarik izango. Etxe hartan animaliek hitz egiten zuten edo Elisaren ama Kandidak, bestela.
2010
‎Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski bainuen haren irudi bat, haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena, edo patatak zuritzen zituèn eskua, edo arrosa bat ebakitzen zuena?, irudi idealizatu haren baitan Helena maitatzeko, baita Jainkoa bera ere, maitasun platoniko guztiak Jainkoa maitatzeko beste modu bat ziren-eta; hala ere, noizean behin bai, berarekin egiten nuen topo korridoreren batean, sukaldean edo lorategian, eta batean. Egun on, Gabi?
‎Nik ez nuen kontzientzia politiko nabarmenik, Marxen izena askotan entzuten nuen arren, hamarretik bederatzitan aitonaren ahotan, aitona erregezale sutsua baitzen, Marxen aurka apoak eta sugeak noiznahi jaurtitzen zituena?, ez bainuen haren idazkirik irakurri. Une hartan, baina, ez nion lehengusuaren aipuari garrantzirik eman, hain nengoen neure pozaren menera.
‎Hantxe nuen, bada, Lauaxeta, fusilamenduak heroi bihurtua, heroi ez ezik, santu ere bai!; pentsa noraino eta zenbateraino neureganatu nuen Lauaxetaren santutasuna, egunero errezitatzen nuèn santuen letaniari Estepan Urkiagarena erantsi eta hiru aldiz errepikatzen bainuen haren ohorez: Sanctus Stephanus, ora pro nobis?
‎Artikuluak, ordea, aurkako erreakzioa eragin zidan, adjektibo bakoitzaren irakurketa idazlearen aldeko atxikimendua gertatu baitzitzaidan, harik eta, atxikimenduz atxikimendu eta bihotz bultzadaz bihotz bultzada, hunkitu ere egin ninduen arte: hain hunkituta nengoen, bai, non orduantxe erabaki bainuen haren libururen bat irakurri behar nuela.
‎Hantxe nuen, bada, Lauaxeta, fusilamenduak heroi bihurtua, heroi ez ezik, santu ere bai!; pentsa noraino eta zenbateraino neureganatu nuen Lauaxetaren santutasuna, egunero errezitatzen nuèn santuen letaniari Estepan Urkiagarena erantsi eta hiru aldiz errepikatzen bainuen haren ohorez: Sanctus Stephanus, ora pro nobis...
‎Helena gure etxean bi hilabete betetzear zegoenean gertatu zen hura, Rakel berriro lanean hasi baino astebete lehenago, hortxe hortxe; nik ez nuen Helena inola ere espero, bera bere eginbeharretan aritzen baitzen, eta ni neureetan; are gehiago: bi hilabete eskas haietan ni ez nintzen berarekin bakarrik egoten ahalegindu, aski bainuen haren irudi bat —haren irria, begirada iheskor batek atzemandakoa, edo haren ibilera, edo haren garondoa, eguzkiaren argipean marmolezkoa zirudiena... edo patatak zuritzen zituèn eskua, edo arrosa bat ebakitzen zuena—, irudi idealizatu haren baitan Helena maitatzeko, baita Jainkoa bera ere, maitasun platoniko guztiak Jainkoa maitatzeko beste modu bat ziren-eta; hala ere, noizean behin ... halaxe esaten zidan, bai, euskaraz —lehenengo zailtasunaren aurrean, hala ere, gaztelerara jotzen genuen automatikoki—, bazekielako nik euskara ikasi nahi nuela, eta nik, orduan, ukitu gabe maite nezakeelako sentipena neureganatzen nuen... nire izena haren ahotsean entzuten nuenean puztu eta puztu egiten baitzitzaidan neure birika bakarra, bi biriken tokia hartzerainoko puzte etengabean, musikaren edertasuna eta edertasunaren musika —Mozartena eta Händelena, Chopinena eta Beethovenena— Helenak ahoskatutako bi nota haietan laburbilduko balitz bezala:
‎Nik ez nuen kontzientzia politiko nabarmenik, Marxen izena askotan entzuten nuen arren —hamarretik bederatzitan aitonaren ahotan, aitona erregezale sutsua baitzen, Marxen aurka apoak eta sugeak noiznahi jaurtitzen zituena—, ez bainuen haren idazkirik irakurri. Une hartan, baina, ez nion lehengusuaren aipuari garrantzirik eman, hain nengoen neure pozaren menera.
‎Artikuluak, ordea, aurkako erreakzioa eragin zidan, adjektibo bakoitzaren irakurketa idazlearen aldeko atxikimendua gertatu baitzitzaidan, harik eta, atxikimenduz atxikimendu eta bihotz bultzadaz bihotz bultzada, hunkitu ere egin ninduen arte: hain hunkituta nengoen, bai, non orduantxe erabaki bainuen haren libururen bat irakurri behar nuela.
2012
‎Horretan ari ginen bitartean, kapitainak ikatz ontzi txiki batzuk ikusi zituen, ekaitzean aingura botata ezin iraun, eta ontzia askatzea eta aske utzita itsasoratzea beste biderik izan ez zutenak; eta geure ondotik igaroko zirela ikusita, su egiteko agindua eman zuen, arriskuan ginela haiei jakinarazteko. Ni harritua geratu nintzen, ez bainuen haren esanahirik ulertzen, eta ontzia hautsi egin zitzaigula edo beste gauza ikaragarriren bat gertatu zela uste izan nuen. Hitz batean esateko, harri eta zur nengoen, eta ondoeza eginik zorabiatu egin nintzen.
‎Aurkitutako beste kutxak arropak zituen barruan, baina balio eskasekoak; halere, hango xehetasunak kontuan hartuta, kutxak kanoilariarena izan behar zuen; izan ere, barruan sutautsik ez egon arren, hiru poto txikitan sutauts bernizduna baitzegoen gordeta, noizean behin ehizari tiro egiteko. Oro har, gauza baliagarri gutxi eskuratu nuen bidaldi horretan; diruari zegokionez ez bainuen hura erabiltzeko aukerarik, eta ez zuen niretzat oinazpietan nuen hautsak baino gehiago balio, eta den dena emango nukeen hiruzpalau zapata eta galtzerdi ingelesen truke; izan ere, haien premia larria nuen arren, urte asko baitziren janzten ez nituela. Bi zapata pare nituen orduan, itsasontzi hondoratuan itota zeuden bi gizonei kendutakoak, eta kutxetako batean aurkitutako beste bi pare, gustura hartu nituenak, baina ez ziren gure zapata ingelesen antzekoak, ez erosotasunean eta ezta erabilgarritasunean ere, guk txapinak deritzegunak baitziren zapatak baino gehiago.
‎Bizilekua nolakoa zen adierazi dut dagoeneko: harkaitzezko horma baten azpian jarria nuen denda, zutoinez eta sokaz egindako hesi batez inguratua, eta zehatzagoa izateko horma bat zela esango nuke, zohiko horma bat jarri bainuen haren kontra kanpoko aldetik, bi oin zabal. Geroago, uste dut urte eta erdi inguru igaro zela, zutoinak harkaitzen kontra jarri nituen, eta zuhaitz adarrez eta ura igarotzen uzten ez zuten zenbait gauzaz estali nituen, euria oso indartsua izaten baitzen urtaro batzuetan.
‎Bitartean ekaitza areagotu egin zen, eta ordu arte gainean inoiz izan ez ninduen itsasoa harro zegoen oso; hutsa, halere, gerora askotan ikusi dudanaren ondoan. Ez, ez zen handik egun batzuetara ikusiko nuenaren antzekoa, baina orduan nahikoa izan zen ni ikaratzeko, marinel bizargabe bat besterik ez bainintzen, eta ez bainuen haren antzekorik inoiz ikusi. Iruditzen zitzaidan olatu bakoitzak irentsi egingo gintuela, eta aldiro aldiro burura etortzen zitzaidan itsasontziak itsasoaren hondora eta osinetara amilduko gintuela eta ez ginela handik inoiz aterako.
‎Ez nintzen arazo honetaz hainbeste luzatuko andere bikain baten ospe ona ez balego arriskuan jarria, eta neurea, zer esanik ez, nahiz eta Nardac izateko ohorea dudan, Altxorzaina bera ere ez den zerbait, mundu guztiak baitaki Clumglum besterik ez dela, nirea baino gradu bat beheragoko titulua, markesa dukearekiko bezala Ingalaterran; halere, onartzen dut nire gainetik zegoela bere karguarengatik. Informazio faltsu hauen ondorioz, nik geroago jakin nuen, aipagarria ez den gorabehera batengatik?, Altxorzainak aldi batez aurpegi beltza jarri zion bere emazteari, eta are okerragoa niri; zeren eta, azkenean zentzatu eta adiskidetu baldin bazen ere emaztearekin, nik sinesgarritasun guztia galdu bainuen harentzat, eta Enperadorearen beraren aurrean ere nire garrantzia oso bizkor joan zela beheraka ohartu nintzen; izan ere, faborito haren gobernupean baitzegoen benetan.
2013
‎Aiantz falta zen nire ondoan. Eskertzekoa, lo laburra egina bainuen haren zurrungen eta mozkor kiratsaren erruz. Etxezainarekin topatu nintzen etxe gibeleko baratzean.
2015
‎Zergatik ez zen nire atzetik etorri? Hain garrantzirik gabea nintzen, ez bainuen haren arretarik merezi. Ohartu nintzen piztiak ez zuela lurraren kontrako talka gelditzeko ahaleginik egin.
2016
‎Anarik lehendik ere tristatzen ninduen, baina Aneren oparia izanda, disko hark are gehiago tristatu ninduen; nahikoa zen haren azala ikusi eta animalia bihotz biluziarekin topo egitea negarrez hasteko. Eta kaxari buelta eman eta kontrazaleko Anariren argazkia ikusteak ez ninduen baretzen, ez, Anariren aurpegia beharrean Anerena ikusten bainuen harenean. Ez nintzen gai kartoizko kaxa hura zabaldu eta CDa musika katean ipintzeko; are gehiago, ikuste edo ukitze soilarekin izu ikara eragiten zidan.
2017
‎Seroraren alabari amaren partetik mandaturen bat eman beharra edo? Hala balitz, baina ez bainuen harentzako ohar edo enkargurik, ikusi nahi hutsa baizik. Eta inongo aitzakia barik apaiza ardandegian sartzea, inori burura ote dakioke?
‎Azken momentuan izutu egin nintzelako eta Ordizian jaso behar nuen leherkaria jasotzera azaldu ez nintzelako. Banuen horretarako aitzakia, aitak bihotzekoa izan baitzuen bezperan bertan, eta nik ibili behar izan bainuen harekin eta amarekin etxetik ospitalera atzera eta aurrera. Aitzakia zen hori halere eta ez egiazko arrazoia, edo ez arrazoi bakarra behintzat.
2019
‎Jeloskor jarri zitzaidan. Hedlekin segitu nuen merkataritza eskolan sartu ginen arte; lagun minak ginen, eta amesten genuen koinatak izango ginela aurrerago, gustuko bainuen haren anaietako bat, ikasten zebilen bat. Hark zerbait esaten bazidan, aztoratu egiten nintzen, barregarriki erantzuteraino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia