2013
|
|
Edward Gibbonek esan zuen bezala,, hasieran lurralderik aberatsenek, biztanle gehien zutenek eta ikuspuntu militarretik indar handiagoa zutenek abantailak izan zituzten,
|
baina
, ezari ezarian, abantaila horiek orekatu eta konpentsatu egin ziren, Erromako Inperioaren azkeneko eta behin betiko zatiketa gertatu zenean (Decline and Fall? 29 kapitulua).
|
|
Legeria eta kristautasuna ez ziren gatazkan aritu, edo, behintzat, gutxitan aritu ziren halakoetan. Esate baterako, Augustoren lege batek zelibatua zigortu zuen, horrekin jaiotza tasa gehitu nahi zuelako herritarren artean;
|
baina
, gero, Augustok lege hori ezeztatu egin zuen. Dena den, orokorrean, garai paganoetako zuzenbide pribatuak eraldaketa gutxi behar izan zituen, Inperio kristauari egokitzeko.
|
|
Jainkoaren epaitza zen, beraz, eta ezin zitekeen Jainkoaren epaitzaren aurka gora jotzerik aurkeztu. Alderdiren batek frogatzen bazuen iudexak bere egin zuela auzia (litem suam fecit), bai aldez aurretik horretarako joera zuelako, bai ezjakina zelako, alderdiak akzioa zuen zuzen zuzenean iudexaren aurka jotzeko;
|
baina
epaitzari eutsi egin behar zitzaion. Haatik, prozedura berrian, gora jotzea onartuta zegoen, dela lehenengo auzialdiko epaileek hartutako erabakien aurka, dela goragoko auzitegiek hartutako erabakien aurka; hierarkia judizialean gora eginez, enperadorearengana heltzeko aukera ere bazegoen.
|
|
Aholkulari horiek izena eman gabe lan egiten zuten, eta, Paulo edo Ulpiano alde batera utzita, ez zuten asko lagundu literatura juridikoa gara zedin. Egiatan, juristen kopurua ez zen txikitu,
|
baina
haien kalitatea nabariro gutxitu zen. Jakintsuenek, gure aroko bigarren mendean, zuzenbidea aztertzeko joera izan zuten, baina orain zuzenbidetik aldendu egiten ziren.
|
|
Egiatan, juristen kopurua ez zen txikitu, baina haien kalitatea nabariro gutxitu zen. Jakintsuenek, gure aroko bigarren mendean, zuzenbidea aztertzeko joera izan zuten,
|
baina
orain zuzenbidetik aldendu egiten ziren. Garai hartan, gizarteak transformazio sakonak izan zituen, eta, transformazio horien ondorioz, jakintsuek, lurreko hiriaren gaiak jorratzea baino, nahiago izan zuten hiri jainkotiarraren inguruan hausnartzea.
|
|
Ikasketa juridikoek gainbehera izan zuten bitartean, pentsamendu teologikoa loratu egin zen; pentsamendu horren adierazgarri izan zen, hain justu ere, literatura patristikoa. Are gehiago, Tertulianok, Elizako lehenengo aitak, jurista moduan hasi zuen bere karrera,
|
baina
gero bertan behera utzi zuen ibilbide hori.
|
|
Esate baterako, zuzenbide klasikoak zehatz mehatz definitu zuen jabetzaren eta edukitzaren arteko bereizketa. Maiz sarri, pertsona berberak izaten zituen gauza zehatzaren gaineko jabetza eta edukitza;
|
baina
onartuta zegoen zerbaiten jabe izatea, hau da, jabetza titulua izatea, beste inork gauzaren edukitza fisikoa zuen bitartean. Jabeak, edukitzarik ez zuenean, akzio zehatza erabil zezakeen bere mesederako, hain zuzen ere, vindicatio izenekoa.
|
|
egiten zion gauza hori haren edukitza zeukanari. Edukitza zuenak, ordea, ezin zuen gauza erreibindikatu,
|
baina
interdiktuak erabili ahal zituen. Interdiktuak baliatuta, edukitzaileak bere burua babestu ahal zuen jabearen aurka, jabe horrek, vindicatioaren bitartez bere titulua frogatu gabe, zuzenean gauza berreskuratu nahi zuenean.
|
|
Erregela horietatik bat zen, hain zuzen ere, saltzaileari erantzukizuna eratxikitzen ziona, saldutako gauzaren ebikzio kasuetarako. Egia esan, erantzukizun hori bermaturik geratu behar zen,
|
baina
erantzukizun horren zehaztapen zehatza tokiko ohiturari lotuta geratu ahal zen, adibidez, saltzaileak, berme bat barik, bi berme eman behar zituenean. Halakoetan esan zitekeen, alderdiek kontrakoa adierazi ezik, alderdiok kontratua egiten zutela ohitura hori kontuan hartuta.
|
|
Ildo horretatik, juristek azaldu zuten legearen aginteak oinarri zuela herriaren nahia, botoaren bitartez herri biltzarretan eta forma egokiz adierazitakoa. Ohiturazko aginteak oinarri zuen, orobat, herriaren nahia,
|
baina
praktikaren bitartez adierazitakoa. Hari bertsutik, Julianok, gure aroko II. mendeko jurista izan zenak, hauxe baieztatu zuen:
|
|
III eta IV. mendeetan, tokiko ohitura gero eta gehiago hedatu zen, eta, ondorenez, Inperioaren gobernuak bere burua behartuta ikusi zuen, ohitura lege gisa aitortzera,
|
baina
aitorpen hori kontrolatzera, batez ere, ohiturak, legea osatu beharrean, horrekin gatazkan sartzen zenerako. 319 urtean, Konstantino enperadoreak aitortu zuen ohituraren agintea eta horren erabilera luzea garrantzitsuak zirela eta ezin baztertuzkoak; baina, edozein kasutan ere, enperadoreak adierazi zuen ohitura baliozkoa izango zela, arrazoiaren eta zuzenbide idatziaren aurkakoa ez zen heinean (C. 8, 52 (53), 2).
|
|
Batzuek eutsi nahi zioten zuzenbide erromatarraren aplikazioak lehendik zuen sendotasunari,
|
baina
, zeregin horretan, honako zailtasun hau atzeman zuten: maiz sarri, zuzenbide horren edukia zehaztea zail gertatzen zen oso.
|
|
Bilduma nahiko goiz bukatu zen, 438 urtean, alegia. Egiatan, lana Inperioaren ekialdeko zatirako pentsatuta zegoen, bertan betearaziko zelakoan;
|
baina
mendebaldeko gunera ere kopiak bidali ziren, eta, bertan, enperadore Valentiniano III.ak eta senatuak testua onetsi behar zuten.
|
|
Ez da gure egunetara heldu Teodosioren Kodearen jatorrizko testua;
|
baina
, hein handi batean, hori berregitea lortu da. Behe Inperioaren historia politikoa, ekonomikoa eta juridikoa zein izan ziren jakiteko, horixe da iturririk garrantzitsuena.
|
|
Galian, errege burgundio eta bisigodoek bilduma bereiziak argitaratu zituzten material juridikoekin; bilduma horien jasotzaileak izan behar ziren, bereziki, euren agintepeko lurraldeetan bizi ziren, erromatarrak?. Erreinu burgundioaren jatorrizko kokalekua Rhinen ondoan zegoen,
|
baina
arian arian hegoalderantz jo zuen. Horrek egoera ahulean jarri zuen erreinu burgundioa, iparraldean frankoak, mendebaldean bisigodoak eta ekialdean ostrogodoak zituelako.
|
|
Hori berori egon zen indarrean Espainiako bisigodoen erreinuan, VII. mendea arte, mende horretan bi herrien arteko bat egitea gertatu baitzen. Zuzenbideak, ordu arte, izaera pertsonala izan zuen,
|
baina
, harrezkero, lurralde izaera eskuratu zuen, eta, ondorenez, aplikagarri bihurtu zen erreinuko biztanle guztientzat. Praktikan, bisigodoen lan honek bere agintea hedatu zuen frankoen erreinura ere; bisigodoek 507 urtean eta burgundioek 532 urtean erreinu horretatik alde egin zutenetik, erreinu hori antzinako Galia osora zabaldu zen.
|
|
Praktikan, bisigodoen lan honek bere agintea hedatu zuen frankoen erreinura ere; bisigodoek 507 urtean eta burgundioek 532 urtean erreinu horretatik alde egin zutenetik, erreinu hori antzinako Galia osora zabaldu zen. Egiatan, frankoek zuzenbidearen printzipio pertsonalista onartu zuten;
|
baina
ez zuten zuzenbide erromatarrari buruzko bildumarik aldarrikatu. Nahiago izan zuten bisigodoen eta burgundioen zuzenbide erromatarra erabiltzea, eta zuzenbide hori, maiz sarri, frankoen eskuizkribuetatik batera kopiatzen zen.
|
|
Kontrara, V. mendearen bigarren erdian, Konstantinopolis eta Beiruteko zuzenbide eskoletan berpiztu egin ziren ikasketa juridikoak. Zentzuzkoa denez, testuak latinez zeuden,
|
baina
azalpenak grezieraz egiten ziren.
|
|
Justinianoren ama hizkuntza latina zen (Ekialdeko enperadoreen artean, bera izan zen hizkuntza hori izan zuen azkena).
|
Baina
hezkuntza greziarra hartu zuen Konstantinopolisen. Ordu hartan, Konstantinopolisek bere antzinako izena berreskuratu zuen, Bizantzio alegia.
|
|
Justinianoren jeneralek, Narsesek eta Belisariok, hainbat ahalegin egin ondoren, bandaloei Afrikako iparraldea kendu zitzaien, eta, horrekin batera, Inperioaren agintea berrezarri zen Italiako erreinu ostrogodoaren gainean. Aita santuak hainbat eskari egin zizkion Justinianori, Inperioaren agintea eta aita santuarena berarena berdinak zirela adieraz zezan,
|
baina
Justinianok aurre egin zien eskari horiei guztiei. Horrela, bere gain hartu zituen, hala erlijio agintea, nola aldi baterako aginte gorena.
|
|
titulu bat orokorra zen, eta, gainerakoak, ostera, salerosketaren alde desberdinei buruzkoak. Tituluen hurrenkera pretorearen ediktuak ezarritakoa zen,
|
baina
titulu bakoitzeko piezak, ordea, ausaz antolatu zirela zirudien.
|
|
Erromari so eginez gero, gure burura beste datu batzuk datoz, ziur asko, Erromako galtzadak eta zuzenbide erromatarra. Greziarrek sakon hausnartu zuten zuzenbidearen izaeraz eta horrek gizartean betetzen duen eginkizunaz,
|
baina
Greziako estatu desberdinen, egiazko, zuzenbideak ez zuen goi mailako garapenik izan, eta, horren ondorioz, zuzenbidearen zientzia Grezian hastapenetan baino ez zen geratu.
|
|
lehenengo, monarkia izan zen; gero, errepublika; eta, azkenik, Kristau Aroa hasteko zegoela, inperio bihurtu zen. Denboraldi horretan, zuzenbide erromatarra moldatu egin zen, gizarte errealitate aldagarri horretara egokitzeko;
|
baina
, une oro, zuzenbide berak iraun zuen, horixe baitzen erromatarren bizimodu goiztiarrean eratutakoa.
|
|
Patrizioen taldea nahiko txikia zen, eta jatorriz noble ziren lur jabeek osatzen zuten talde hori. Plebeioen taldea zenbakiz handiagoa zen,
|
baina
askoz ere abantaila gutxiago zituen talde horrek hainbat arlotan. Pontifize guztiak patrizioak ziren, eta, zentzuzkoa denez, plebeioen susmoa zen, pontifizeek egintza zehatz batzuen baliozkotasunari buruz erabakitzen zutenean, erabaki horiek beti bidezkoak ez zirela.
|
|
izeneko bildumak ez zuen arautzen guztientzat ezaguna zen eta guztiek onartzen zuten zuzenbidea; haatik, arlo jakin batzuek eztabaida sorrarazi zutelako, arlo horietan jarri zuen testuak azpimarra. Oinarrian, bilduma horretako erregelak ez ziren plebeioen mesederako izaten;
|
baina
erregelok izatea abantaila zen haientzat, behintzat bazekitelako zer gerta zitekeen. Esate baterako,. XII Taulak?
|
|
Orain arte, gizabanakoen arteko gatazkek sorrarazi dute gure interesa.
|
Baina
, egiatan, hastapeneko Erroma hartan, egokiagoa zen gizabanakoak taldekide gisa hartzea. Aurreko zuzenbide erromatarrean, familia zen unitate interesgarria.
|
|
Bi kontsul horiek erregearen ordez jarri ziren estatuaren burutzan, eta eurek bereganatu zuten gobernu jarduera guztien gaineko erantzukizuna. Justizia administrazioa haien eginkizunetatik bat besterik ez zen;
|
baina
prozedurak berrikuntzarako eremu txikia ahalbidetzen zuen. Erroma hedatu zenean, magistratu berezi baten kargua sortu zen K. a. 367 urtean.
|
|
Horri pretore deitu zitzaion, urtean urtean hautatzen zen eta haren eginkizun bakarra zen justizia administratzea. Egiatan, ez zeukan horretarako heziketa berezirik,
|
baina
, ustez behintzat, berak gainbegiratu behar zuen akzio juridiko bakoitzaren alde formala. Pretoreak akzioaren bi aldeak finkatzen zituen:
|
|
Bestalde, prozedura oso mugatua zen iraupenari zegokionez. Magistratua eskuduna zen lehenengo zatian, eta zati hori, dudarik gabe, oinarrizkoa zen;
|
baina
, egia esateko, bigarren zatia izaten zen, alde handiarekin, denboran zehar gehien luzatzen zena. Erromatarrek ulertu zuten sarri askotan gatazken jatorria ez zela zuzenbidearen gainean ados ez egotea, hori nahiko argi egon zitekeelako; aitzitik, maiz gatazken jatorria zen egitateen inguruan eztabaida izatea.
|
|
Izan ere, pretoreak baieztatzen zuen demandak konponbidea behar zuela eta legeak konponbide hori eman behar zuela. Pretoreak hitz egiten zuenean, bazirudien indarreko zuzenbidea baliatzen zuela;
|
baina
, egia esan, pretorea zuzenbidea sortzen ari zen.
|
|
II. mendean, Erromako Inperioa, mendebaldetik, Britainiaren hegoaldeko erdira, Galiara eta Penintsula Iberikora hedatzen zen; eta, ekialdetik, Rhin ibaiaren ekialdeko ertzera, eta Danubioren hegoaldeko lurretara, sortaldetik Asia txikira, Siriara eta Egiptora heldu arte. Erromako herritarrek, Errepublikan zehar, euren herritasuna esklusibo izatea baliatu zuten,
|
baina
esklusibo izate hori galdu egin zuten. Errepublikaren bukaeran, hiritartasuna zabaldu zitzaien Italiako biztanle gehienei, hau da, Po ibaiaren hegoaldean egun dagoen Italia horretako biztanle gehienei.
|
|
Politika, gizarte eta ekonomiaren arloan izandako aurrerakuntzak gero eta eragin nabariagoa izan zuen herritar zirenengan;
|
baina
, orain, herritar izatea eta tokiko leialtasunei eustea bateratzeko modukoak ziren, betiere Erromaren nagusitasuna zalantzan jarri ezean. Probintzietako biztanle handizaleek berebiziko ahaleginak egiten zituzten Erroma guztion aberri erkide moduan aitortua izan zedin.
|
|
Horren barrena, Gaiok, lehenengo eta behin, gauzen taldeak sartu zituen, betiere talde horiek en bloc eskualdatzen zirenean (per universitatem) pertsona batengandik beste batengana; horixe gertatzen zen, adibidez, jarauntsia en bloc eskualdatzen zenean kausatzailearengandik horren jaraunsleengana. Gauzen aniztasun horietan, gauza gozpuzdunak barnera zitezkeen,
|
baina
aniztasunak eurak gorpuzgabeak ziren. Gaiok gauza gorpuzgabeen artean sartu zituen, orobat, betebeharrak.
|
|
Zuzenbide publikoari aurrez aurre jarrita, zuzenbide pribatuak subjektu pribatuen interesak asebete nahi zituen. Ulpianoren asmoari buruz, hainbat susmo izan daitezke;
|
baina
lana Constitutio Antoniniana deiturikoaren ostekoxe kaleratzea berez nahiko adierazgarria da. Ulpianoren asmoa zen, ziur asko, zuzenbide zibil tradizionala Inperioaren esku sartzeetatik babestea, eta, beharbada, zuzenbide hori herritar berriei aplikatu behar zitzaienez gero, herritar horiei baieztatzea zuzenbide zibila eta zuzenbide publikoa guztiz desberdinak zirela.
|
|
Defentsa horri exceptio deitu zitzaion, eta beharrezkoa zen honako kasu honetan: demandatuak egiazkotzat onartzen zituen demandatzailearen alegazioak (berbarako,, nik forma egokiz hitz eman nuen?),
|
baina
beste egitate batzuk azaltzen zituen, eta egitate horiek demandatzailearen erreklamazioa baliogabetzen zuten (hala nola,, baina hitz ematea iruzurraren ondorioz gertatu zen?). Pretoreak, halako defentsak onartuta, legez aitortu zuen honako printzipio hau:
|
|
Defentsa horri exceptio deitu zitzaion, eta beharrezkoa zen honako kasu honetan: demandatuak egiazkotzat onartzen zituen demandatzailearen alegazioak (berbarako,, nik forma egokiz hitz eman nuen?), baina beste egitate batzuk azaltzen zituen, eta egitate horiek demandatzailearen erreklamazioa baliogabetzen zuten (hala nola,?
|
baina
hitz ematea iruzurraren ondorioz gertatu zen?). Pretoreak, halako defentsak onartuta, legez aitortu zuen honako printzipio hau:
|
|
(ex fide bona) zor zuen kopurua bakarrik ordaintzera; halakoetan, ez zen beharrezkoa exceptio zehatz bat. Lege akzioa bukatuta, epaileak kalte ordaina ezar zezakeen,
|
baina
besterik ez. Behin epaileak alderdi baten aldeko irizpena emanda, haren eginkizuna bukatuta zegoen, eta, une horretatik aurrera, iudex izateari uzten zion.
|
|
Ondorenez, alderdietatik bati ere ezin zion agindu zerbait egitea edo ez egitea; izan ere, alderdiek erabaki behar zutenean epaia beteko zuten edo hori urratu behar zuten, une horretan iudexa halakoa izateari utzita zegoen. Gatazka mota askotan, konponbide egokia izan zitekeen demandatuak diru kopuru zehatza ordaindu behar izatea;
|
baina
kasu guztietan hori ez zen posible. Errepublikaren azken aldietan, konponbideak eskatzen ziren, beste edozein lege akzio baino gehiago; eta, aldi horietan, pretoreak ez zeukan aukerarik halakoak iudexari bidaltzeko, bera arduratu behar baitzen zuzenean.
|
|
Konponbide horietatik gogorrena, beharbada, restitutio in integrum izenekoa zen. Lehen zuzenbide zibilaren arabera kontratua baliozkoa zen,
|
baina
, konponbidea aplikatuz, kontratu horren ondorio juridikoak ezeztatu egiten ziren, kontratua bidegabekoa zelako alderdi batentzat. Behin konponbidea emanda, alderdiek pretore akzio berezi batzuk baliatu ahal zituzten; akzio horiek eta transakzioa egin izan ez balitz alderdiek izango zituzkeenak antzekoak ziren.
|
|
III. mendearen bigarren erdiaz geroztik, jurista jakitun batzuen parte hartzea onartu zen. Jurista horiek ez zuten eginkizun berezirik bete behar justizia administratzeko orduan;
|
baina
prestakuntza oparoa zuten, prozeduraren protagonista nagusiei orientabide juridikoak emateko. Lehenengo uneetan, jurista horiei ez zitzaien ordainsaririk ematen, euren lana zerbitzu publikoa zela uste baitzen.
|
|
Lehenengo uneetan, jurista horiei ez zitzaien ordainsaririk ematen, euren lana zerbitzu publikoa zela uste baitzen. Juristok pontifizeen eginkizuna, legearen zaintzaile izatea, bereganatu zuten;
|
baina
, pontifizeekin gertatu aldera, jendaurrean lan egiten zuten.
|
|
Justinianoren Bildumaren zatirik esanguratsuena Kodeak eta Digestoak osatzen zuten,
|
baina
testu konplexuegiak ziren, ikasleei ikastaldiaren hasierako urteetan emateko; ondorenez, Justinianok agindu zuen testuekin batera,. Erakunde, berriak eskaintzea, lau mende lehenago Gaiok egindakoetan oinarritutakoak.
|
|
Egin eginean ere, zinezko mauka bihurtu ziren, bertatik arau juridikoak atera ahal zirelako, lege testu labur eta soilagoak osatzeko. Justinianoren Bildumak zituen helburu eta konplexutasunarekin alderatuta, testu horien maila zientifiko juridikoa eskasa zen oso,
|
baina
, hala eta guztiz ere, VI eta VII. mendeetan kontsultaren bat egitera hurbiltzen zirenei zaila egiten zitzaien horiek ulertzea.
|
|
Inperioaren judizio sisteman epaile profesionalek inperioko arauak betearazteko estatu sarea osatu zuten,
|
baina
sistema hori Erdi Aroaren hasieran desagertu zen. Epaile horien ordez, toki bakoitzeko gizaki askeak agertu ziren, gatazkak herritarren bizitza ahalik gutxien aldatuz konpontzen saiatzeko.
|
|
III eta IV. mendeetan, tokiko ohitura gero eta gehiago hedatu zen, eta, ondorenez, Inperioaren gobernuak bere burua behartuta ikusi zuen, ohitura lege gisa aitortzera, baina aitorpen hori kontrolatzera, batez ere, ohiturak, legea osatu beharrean, horrekin gatazkan sartzen zenerako. 319 urtean, Konstantino enperadoreak aitortu zuen ohituraren agintea eta horren erabilera luzea garrantzitsuak zirela eta ezin baztertuzkoak;
|
baina
, edozein kasutan ere, enperadoreak adierazi zuen ohitura baliozkoa izango zela, arrazoiaren eta zuzenbide idatziaren aurkakoa ez zen heinean (C. 8, 52 (53), 2).
|
|
Subjektuak jabetza gozatzen zuen edukitzaile gisa, jabe gisa baino gehiago. Ziur asko, erromatar askoren iritziz, hori bereizketa semantikoa besterik ez zen izango;
|
baina
oinarrizko jakite juridikoak zituztenentzat garrantzitsua zen. Horrek pretoreari ahalbidetzen zion zein alderdik konponbidea merezi izan eta alderdi horri halakoa ematea, baldin eta uste bazuen hori zela justiziaren eskakizuna; aldi berean, pretoreak zuzenbide zibilaren osotasun formalari eusten zion.
|
|
Bartolok Corpus iuriseko kasu zehatzak hartu eta bere erabakiak orokortu zituen, erregela praktikoen multzo koherentea osatuz; erregela horiek ez ziren esanbidez aipatzen Corpus iurisean,
|
baina
horren agintepean zeuden. Akzio zibila zein auzitegitan erabili eta auzitegi horretako zuzenbideak arautu behar zuen akzioaren prozedura.
|
|
Kristok eman zion aurkajartze horri. Andra Mariak argudiatu zuen Satanek edukitze baimena zuela,
|
baina
Jainkoaren intereserako bakarrik, eta Kristok ezezkoa eman zion actio spolii izenekoari. Orduan Satanek erreibindikazio akzioa erabili nahi zuen, ulertu baitzuen gizateriaren gaineko eskubidea zuela, jatorrizko bekatuaren ondorioz eta Jainkoak Adani esan ziolako fruitu debekatua jatean hil egingo zela.
|
|
Antzinako gizartearen eta horren pentsamenduaren argibide izan zitekeen edozein osagai erabiltzeaz gain, irrikaz aztertu zituzten mendeetan barrena ezkutuan egon ziren testuak. Zuzenbide erromatarraren testuak XII. mendetik ezagutu eta aztertu ziren,
|
baina
ikertzaileek ez zuten interes handirik jarri testuok antzinaro klasikoaren inguruan ekarritakoaren gain. Norbaitek Corpus iuriseko testuak aztertzen bazituen humanismoaren jarrera kritikotik abiatuta, etsipena baino ez zuen hartzen, glosagileen eta iruzkingileen lanetan ez zegoelako inolako argibiderik.
|
|
Euren ustetan, Tribonianok, Justinianoren ministroak, bilduma egin zuenean, testuak zatitu ez ezik, moztu ere egin zituen, eta hizkuntz barbarismoak sartu zituen. Elegantiae linguae latinae lanean, Lorenzo Vallak jurista klasikoak goraipatu zituen,
|
baina
Triboniano eta Erdi Aroko iruzkingileak gutxietsi zituen, Accursiotik hasi eta Bartolorekin amaituz, latin hain eskasa erabiltzeagatik. Vallaren aburuz, begi bistan zegoen hizkuntza zuzena erabiltzea ez zela euren kezka nagusia, eta, horrexegatik, ez ziren jurista trebeak izango.
|
|
Politiano izeneko humanista ez zen jurista,
|
baina
konturatu zen F hori sakon aztertu behar zela; beraren ustetan, F zen Justinianok aita santu Vigiliori 550 urtean bidalitako eskuizkribua (eta, seguru asko, halaxe zen). Lorenzo Eskuzabalak baimena eman zion Politianori, F. eta argitalpen inprimatua alderatzeko.
|
|
Humanismoaren aurreneko juristak XVI. mendearen lehenengo erdian agertu ziren, kementsu arituz testuak glosa eta iruzkinetatik aske uzteko, halakoek testuaren edukia ezkutatzen baitzuten. Frantziako Guillaume Bude (Budaeus), aldiz, jurista zen,
|
baina
1508an bere Annotationes in Pandectas lanean interes handiagoa jarri zuen Digesto testuan agertzen ziren ez ohiko adierazmoldeen gain eta testu horrek aurreko bizitzaren inguruan erakusten zuenaren gain, zuzenbidearen gain baino. Iruzkinetan gai horiek ez zirenez jorratu, testuetatik atera beharreko minbizi kaltegarri moduan deskribatu zituen iruzkinok.
|
|
Honako ataza jarri zion bere buruari: ikasketa juridikoak eta humanistak bateratzea, erakunde politiko erromatarren berreraikitzetik hasita,
|
baina
ikuspegi historikoa eta juridikoa, bi biak, jorratuz.
|
|
Lehendabiziko humanista kristauen kezka nagusia zen testuen kalitatea hobetzea,
|
baina
horretarako Politianoren ildoari ekin beharrean, alegia, testuok Florentziako eskuizkribuarekin alderatu beharrean, neurri handi batean susmoen mende jardun zuten, Antzinaroari buruz zekitena erabilita, testuak esan nahi zuena asmatzeko. 1553an, Politiano hil eta ia hirurogei urte beranduago, Lelio Torellik Espainiako Antonio Agustin jakintsuarekin batera Digestoren argitalpena egin zuen, Florentziako eskuizkribuan oinarrituta.
|
|
Horrek zuzenbide publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketa azpimarratu zuen, herri bateko zuzenbide publikoa bertako gobernu motaren araberakoa zela baieztatuz.
|
Baina
zuzenbide pribatuaren esparruan ere, zuzenbide erromatarrak gizartea aldatu zuen, hainbat arau zaharkituta geratuz. Francogallia izeneko lanean (1573), humanista horrek adierazi zuen bere garaiko Frantzia erakunde frantziarren eta ez erromatarren ondorio zela, eta frankoena herri germaniarra zela, Erromako zuzenbideak ukitu ez zuena.
|
|
Tomanek azaldu zuen bezala, Frantziako lurraren jabetza zuzenbideak arautzen zuen buruen buruenik ere, eta Erdi Aroan Libri feodorum deitutakoak Corpus iurisean sartu arren, zuzenbide feudalak ez zuen zerikusirik benetako zuzenbide erromatarrarekin. Antitribonianus izeneko lana 1552an idatzi zuen,
|
baina
ez zen argitaratu 1603 urtea arte, egilea hil ostean. Lan horretan, Tomanek azaldu zuen Frantziako jurista Frantziako auzitegi batean sartzen bazen, gainean jabetza eta oinordetzaren inguruan zekiena bakarrik hartuta, nahiko kualifikatuta egongo zela, Amerikako basatien artetik heldu izan bazen bezala.
|
|
Corpus iurisaren barrena, zentzuzko sistema baten ariora antolatutako zati bakarra zen Erakundeak izenekoa. Iruzkingileek ez zioten kasu handirik egin zati horri,
|
baina
aurrerantzean, zuzenbide zibila modu sistematikoan antolatzeko ahalegin horretan, modu nabarian ekarriko ziren hizpidera. Bourgeseko taldearen idatzia François Duarenek (Duarenus) zuzenbidea irakatsi eta ikastearen inguruan eginiko zati txiki bat izan zen (Epistula de ratione docendi discendique iuris, 1544).
|
|
Connanek hiru erakunde bereizi zituen zuzenbidearen barruan: pertsonak, gauzak eta akzioak,
|
baina
beste modu batean antolatu zituen izenburu horietako bakoitzean sartu beharreko gaiak. Betiko hurrenkera zentzuzkoa zen, pertsonen gaitasunak nahiz gauza motak jorratzen zirenean, baina ez, ordea, akzioak aipatzen zirenean.
|
|
pertsonak, gauzak eta akzioak, baina beste modu batean antolatu zituen izenburu horietako bakoitzean sartu beharreko gaiak. Betiko hurrenkera zentzuzkoa zen, pertsonen gaitasunak nahiz gauza motak jorratzen zirenean,
|
baina
ez, ordea, akzioak aipatzen zirenean. Connanek ohartarazi zuen moduan, izenburu horretan ez zen aztertzen legezko prozedura, ezpada betebeharrak, akzioak sorrarazteko bide gisa.
|
|
Bigarren kategoriara bildu behar dira, berriz, inork guretzat gauzatu beharreko egintzen ondoriozko eskubideak. Hortaz, betebeharrak ez dira geureak egiatan, gure ospea edo etxea diren bezala,
|
baina
guri dagozkigun eskubideak dira.
|
|
Nola uler zitekeen basailuaren egoera? Tradizioaren ildotik, esan ohi zen gozamen mota berezia izango zela halakoa,
|
baina
gozamena jabea hil arte bakarrik luza zitekeen, eta, ondorenez, azalpen hori ez zen egokia. Doneauk adierazi zuen gozamena ez ezik, zuzenbide erromatarrak inoren gauzen gaineko beste eskubide kopuru mugatu bat ere aintzatetsi zuela, hala nola, bide eskubideak, berme eskubideak edo enfiteusiak (epe luzera eginiko errentamenduaren antzekoa, errentariari jabe ahalmenak emanez).
|
|
Frantziako zenbait ohitura idatziz jaso ziren,
|
baina
horien bilduma osorik ez zegoenez gero, erkidegoko herritarren oroitzapenetara jo behar izan zen; arean ere, ohitura zehatz bat ez bazen notoirea, alegia, herritar guztiek ezagutzen ez bazuten, enquéte par turbe zelakoa deitu behar zen, eta bertan, ohitura horri buruzko galderak egiten zitzaizkien erkidegoko kide zaharrenei. Zernahi gisaz, prozesu hori garestia bezain luzea zen, eta, horrexegatik, XV. mendearen erdiaz geroztik Frantziako erregeek erabaki zuten tokiko erkidegoei euren zuzenbidea idatziz biltzeko eskatzea.
|
|
Toki guztietako abokatu eta notarioek tradizio bartolistari ekin zioten bete betean. Hori horretara zen,
|
baina
ez abokatu eta notarioek lepoa eman ziotelako humanismo juridikoaren erronkari. Jurista zibilistek indar esanguratsua erdietsi zuten herri guztietako politikan nahiz gizartean.
|
|
Begi bistakoa da mos italicus izenekoa iruzkingileen lanak berrinprimatzearen ondorioz loratu zela; izan ere, XVI. mendean zehar, lan horiek inprimategietatik irten ziren, bai Italian,
|
baina
baita Paris eta Lyonen ere. Humanisten lanen zabalkundea, ordea, askoz eskasagoa izan zen:
|
|
Leku guztietan behar zen Justinianoren testuek eskainitakoa baino zuzenbide osatuagoa eta teknikaren aldetik hobea,
|
baina
hori neurri handiagoan ala txikiagoan onartzen zen, toki bakoitzeko inguruabarren arabera. Britainia Handiko egoerak erakusten du hartze prozesu hori.
|
|
1532 urtean, epaile profesionalen auzitegi iraunkorra ezarri zen, The Court of Session deitutakoa, kontinenteko prozedura idatziaren ereduari helduta. Ahal zen ginoan, auzitegi horrek Eskoziako zuzenbide tradizionala aplikatu zuen,
|
baina
zuzenbide horrek konpondu ezin zituen kasuetan, berriro jotzen zen Ius communera. Eskoziako Parlamentuak 1583an emandako lege batek zuzenbide zibileko araua aipatzean «zuzenbide erkideko xedapena» ekarri zuen hizpidera, hots, ez Ingalaterrako Common Law izenekoa, ezpada Ius commune deitutakoa.
|
|
Ez litzateke zuzena izango zuzenbide erromatarra eta ohiturazko zuzenbide germaniarra zeharo bereizita agertzen zirenik ulertzea. Kontrara, auzitegiek ahaleginak egin zituzten alderdiek euren erkidegoko ohiturazko arauak onar zitzaten,
|
baina
kasu berezietan beste tribu batzuen zuzenbidea, eta, are gehiago, zuzenbide erromatarra ere erabil zezaketen. VI. mendean, zuzenbide erromatarra erromatarren arteko arazoak konpontzeko erabiltzen zen oraindik, alegia, galiar erromatarren artekoak konpontzeko.
|
|
VI. mendean, zuzenbide erromatarra erromatarren arteko arazoak konpontzeko erabiltzen zen oraindik, alegia, galiar erromatarren artekoak konpontzeko. Halakoak ziren konkistatzaile germaniarren mendekoak; hasieran, galiar erromatarrek euren nortasun pertsonalari ekin zioten,
|
baina
herri biak batu zirenean, emeki emeki printzipio pertsonalistak amore eman zuen lurraldetasun printzipioaren aurrean, eta horren arabera, gune jakin bateko biztanle guztiak zuzenbide berdinaren mende egon behar ziren.
|
|
Garai horretan gehien aplikatu zen zuzenbidea gobernatzen zutenen ohitura germaniarra izan zen, ordu arte ahoz zabaldutakoa
|
baina
une horretan batu eta idatziz jaso zena. Eurikoren Kodearekin gertatu bezala, agintariek jurista zein kopiatzaile galiar erromatarren laguntza behar izan zuten, eta, horrexegatik, testua latinez idatzi zen.
|
|
Lex Romana Curiensis izenekoa VIII. mendearen amaierako bilduma zen, Suitzaren ekialdean zegoen Rhaetiako biztanle erromanizatuentzat egindakoa. Bertan 426 urteko Aipamenen Legeari buruzko erreferentzia agertzen zen; horren arabera, auzitegietan juristen iritzia ekartzen bazen hizpidera, epaileak gehiengoaren iritziari ekin behar zion,
|
baina
berdintasunik gertatuz gero, Papinianorena izan behar zen kontuan besteen gainetik. VIII. mendeko juristek erregela hori interpretatu zuten, zin egilekideen frogari zegokionez; horretara, zin egilerik gehien aurkezten zuen alderdiaren lekukotza gailentzen zen beti.
|
|
Ezin daiteke ezbairik gabe baieztatu zuzenbide erromatarraren ikerketari ekin zitzaiola,
|
baina
Erromak utzitakoaren zati izanda, zentzuzkoa dirudi zuzenbide hori hezkuntza sendo baten osagai esanguratsua izatea, elizgizonen kasuan batik bat. San Isidoro Sevillakoaren Etymologiae entziklopedikoak, gutxi gorabehera 620 urtean idatzitakoak, zuzenbide erromatarraren erreferentzia iturri kontuzkoenak izan ziren Europa osoan barrena, Italia bazter utzita.
|
|
Bildu zenetik bostehun urte igarotakoan, Justinianoren Digestoa arau eta argudioen iturri moduan erabiltzen hasi zen mendebaldeko Europan. Italiako liburutegietan eskuizkribu ezkutuak gorde ziren duda izpirik gabe,
|
baina
hain handiak eta ulertezinak ziren, ustezko irakurleek ere ez zituztela erabiltzen. Digestoren hainbat eskuizkribu heldu dira egundaino eta horien guztien iturburua VI. mendeko kodex bat da, Pisan dagoena.
|
|
Azkenean, Digesto osoa gehitu ahal izan zitzaien Erakundeei eta Kodearen lehenengo bederatzi liburuei. Gerogarrenean, Tres libri deitutakoak berraurkitu ziren (Justinianoren Kodearen azken hiru liburuak),
|
baina
Kodearen gainerako zatian sartu beharrean, liburuok bananduta gorde ziren. Gisa bertsutik, Nobelen Epitome Juliani bertsioa baino hobea ere bazegoen, Authenticum izenekoa.
|
|
Collectio Britannica hori 1080 urtea aldera idatzitako lan italiarra zen, eta horren eskuizkribu bakarra gorde da, liburutegi britainiarrean. Ezdakigu zehatz zein izan den Digestoko testu horien jatorria,
|
baina
, seguru asko, lanaren bildumariek Erromako artxibo batean edo Monte Cassino beneditar monasterioan lortu zituzten. Jakin badakigu, ostera, XI. mendeko
|
|
Kodeak elkarren arteko loturarik gabeko arau bereziak jasotzen ditu. Nobeletan, arau berezi horiek ez ezik, bestelakoak ere agertzen dira,
|
baina
estilo hotsandikoan eta arranditsuan idatzita daude, ahal bezain sakonak izan daitezen... Digestoari esker ez balitz izango, zuzenbide erromatarrak ez zuen birkonkistatuko mundua sekula ere.
|
|
Juristok Lonbardiako zuzenbidea jorratu zuten, eta euren itua zen epaile nahiz abokatuen prestakuntza behar bezalakoa izan zedin bermatzea. Onartu ere onartu zuten Justinianoren testuek balio zutela zentzu eta arrazoinamendu juridikoak irakasteko,
|
baina
horrek ez zuen esan nahi testuon edukia bera aztertzen zutenik. Interes txikiagoa jarri zuten Digestora bildutako argudio juridikoen gain, iturri erromatarrek zuzenbidearen izaera eta xedeari buruz oro har eratorritakoaren gain baino.
|
|
Egiatan Paviako eskolak erreparatu zion testu juridikoen ikerketari ikuspegi berri batetik,
|
baina
Justinianoren bilduma aurrenekoz erakusteko ohorea ez dagokio Paviari, Bolognari baizik. Uste da zuzenbidearen lehenengo irakaslea Bolognan causidicus edo kontsulta epaile bat izan zela, Pepo izenekoa, XI. mendearen azken hamarkadakoa.
|
|
Glosagileentzat Justinianoren testuak sakratuak ziren, eta bibliaren pareko agintea aintzatetsi zieten testuoi. Justinianok zioenez, Bildumako testuetan kontraesanak egon zitezkeen,
|
baina
buru argi orok gainditzeko modukoak (Constitutio Tanta, 15); glosagileek baieztapen hori bere horretan onartu zuten, zalantzan jarri gabe. Gisa bertsutik, ondokoa ere onartu zuten:
|
|
Glosagileek gainditu beharreko eragozpenik kontuzkoena izan zen testuen arteko koherentziarik eza. Erakundeetan, Digestoan eta Kodean autu berberak jorratu ziren,
|
baina
ezelako hurrenkerarik gabe. Bolognako eskolako glosagileek ez zuten ukitu Justinianok onartutako testu hurrenkera.
|
|
Glosagileak desberdintasunei lepoa ematen saiatu ziren,
|
baina
XIV. mendean iruzkingileek ere batera aztertu zituzten bi zuzenbide horiek. Kanonista asko laikoak izan ziren, eta zuzenbide bietan (in utroque iure) kualifikazioa lortzea nahiko arrunt bihurtu zen.
|
|
Unibertsitate berriaren arrakasta ziurtatzeko, enperadoreak agindu zuen bere mendekoek bertan ikasi behar zutela, eta ez, ordea, Bolognan. Hasieran, Siziliako erreinuan bakarrik aplikatu zen agindu hori,
|
baina
gero, Lonbardiako Ligarekin izandako liskarraren ondorioz, eta Bologna liga horretako kide izateagatik, bere agintepeko lur lonbardiarretako mendeko guztiei zabaldu zien Bolognan ikasteko debekua, baita Alemania eta Borgoinako mendekoei ere. Neurri hori tamalgarria izan zitekeen Bolognarentzat, baina beste behin ere aita santu Honorio III.aren esku hartzeari esker, debekua ezeztatu zen.
|
|
Hasieran, Siziliako erreinuan bakarrik aplikatu zen agindu hori, baina gero, Lonbardiako Ligarekin izandako liskarraren ondorioz, eta Bologna liga horretako kide izateagatik, bere agintepeko lur lonbardiarretako mendeko guztiei zabaldu zien Bolognan ikasteko debekua, baita Alemania eta Borgoinako mendekoei ere. Neurri hori tamalgarria izan zitekeen Bolognarentzat,
|
baina
beste behin ere aita santu Honorio III.aren esku hartzeari esker, debekua ezeztatu zen.
|
|
Garai batean doktrinak ulertu zuen lan horiek jatorriz Italiarrak zirela, Bologna aurreko epealdian eginda egon arren. Ordu hartan, ostera, ulertzen zen Bolognako eskolaren eragina izan zuten juristek egin zituztela lan horiek,
|
baina
eskola horren ezaugarri nagusia bazter uzteko askatasuna izan zutela juristok, alegia, xehetasunetan oinarritutako kasuistika bazter uzteko. Alor horri lotutako literatura juridikoren beste genero bat Kodearen Summa izan zen; horren adibide goiztiar moduan, Summa trecensis deitutakoa aipa daiteke, Gerardo deitutakoak bildutakoa.
|
|
Horrez landara, Rogeliok Enodationes quaestionum super Codice elkarrizketa egin omen zuen; testu horretan, egileak eta jurisprudentziak zuzenbidearen izaerari eta interpretazioari buruz eztabaidatzen dute, modu bizi eta irudimentsuan. Placentino glosagileak osatu zuen Rogerioren Summa amaitugabea; gizon egiazale eta zuzena
|
baina
harroputza zen Placentino hori Bolognatik joan behar izan zen, 1160 urtea aldera. Zuzenbide zibilaren irakaskuntza Proventzatik mendebalderantz eraman zuen, Montpellierrera, hain justu ere, eta fakultatea eratu zuen bertan.
|
|
teologia aztertzean, gehienbat azterketa sekularra egiten ari zela. 1219an aita santu Honorio III.ak Super speculam izeneko buldan debekatu zuen Parisen zuzenbide zibila irakastea,
|
baina
onartu zuen zuzenbide kanonikoaren irakaskuntzari ekitea.
|
|
Glosagileak arduratu ziren prozedura arrazional baten osagaiak argitzeaz, zuzenbidea hobeto aplika zedin; orobat, agintari legegilearen izaera eta tokiko nahiz inperioko zuzenbideen arteko harremanak ere argitu zituzten. Corpus iuris deitutakoaren noiz behinkako testu batzuek ere jorratu zituzten gai horiek,
|
baina
inoiz ez koherentzia eta xehetasunez. Azkenean, errealitate politikoak ekarri zuen XII. mendeko juristek arreta berezia jartzea gai horietan, eta horrexegatik euren ikuspuntua aintzat hartu behar da orain.
|
|
Azzoren ondorioztapen hori esanguratsua izan zen teoria politikoari zegokionez: enperadoreak inork baino botere handiagoa zuen,
|
baina
ez herri osoak zuenaren bestekoa. Ildo horretatik, Italiako estatu hiriak de facto enperadorearengandik lokabeak izatea bidezkotu ahal izan zuen Azzok.
|
|
Aurretik esan dugun moduan, elizaren auzitegietan erabilitako zuzenbide kanonikoa jorratzen zutenen heziketa, eskuarki, zuzenbide erromatarrean oinarritu zen, eta zuzenbide hori gero eta gehiago ikusten zen zuzenbide unibertsal antzo. Erromako Inperio Santuaren mugen barruan, uler zitekeen zuzenbide erromatarra aipatzea, hori inperioko zuzenbidea baitzen; hala ere, gero eta gehiago jotzen zen zuzenbide horretara,
|
baina
ez horren aginte formalaren ondorioz, ezpada teknikaren aldetik askoz hobea zelako, eta ager zitekeen edozein aurkariren gainetik zegoelako. Zuzenbide kanonikoarekin gertatu aldera, auzitegiek ez zuten aplikatu zuzenbide erromatarra bere horretan.
|
|
Zuzenbide zibilak, bada, kontzeptuen esparrua eskaini zuen, hots, interpretazio printzipioen multzoa; halakoek zuzenbidearen nolabaiteko gramatika osatzen zuten, eta bertara jo zitekeen beharrezkoa zen guztietan. Tokiko auzitegiak edo auzitegi feudalak euren zuzenbidea aplikatzen saiatu ziren lehenik eta behin,
|
baina
horrek ez bazuen eskaintzen irtenbide egokirik konpondu beharreko arazoari begira, auzitegiok zuzenbide erkidera jotzen zuten gero eta maizago. Hariari segiz, ohiturazko zuzenbidea indartu behar izan zenean, zuzenbide erromatarraren akzioak hartu ziren, ohiturazko zuzenbidean oinarritutako demandak sendotzeko.
|
|
Martino, Bulgaroren aurkaria, ez zetorren bat iritzi horrekin. Beraren aburuz, ohiturak aurreko ohitura bakarrik alda zezakeen,
|
baina
ez zuen inolako ondorerik Corpus iurisean jasotako zuzenbide idatziaren gain. Bolognan Bulgaroren oinordekoa izan zen Giovanni Bassiano bere maisua baino ausartagoa izan zen.
|
|
Horrenbestez, zuzenbide erkideko auzitegietako prozedura horrek gogora ekartzen digu Erromako zuzenbide klasikoaren garaiko formulen prozedura. Ez zegoen zuzeneko eraginik,
|
baina
antzekotasunak ageri agerikoak dira.
|
|
Ohiturazko eginerak indartsu bihurtu ziren zuzenbidearen alor guztietan, baita zuzenbide kanonikoaren esparruan ere. Aita santuek emandako dekretalen hizkera ikusita, eskuarki ulertzen zen euren horretan aplikatu behar zirela elizaren arlo guztietan,
|
baina
praktikan, probintzia bakoitzeko toki usadioek aldarazten zituzten dekretal horiek. Eginera hori Erromako zuzenbide zibilera jota bidezkotu ahal zen, eta hori zeharo garrantzitsua izan zen jurista guztientzat.
|
|
Bractonek Ingalaterrako zuzenbidearen bilduma egiten zuen bitartean, enperadore Federico II.ak lege bilduma aldarrikatu zuen 1231 urtean, Siziliako erreinurako; bilduma horri Liber Augustalis edo Melfi konstituzioak deitu zioten. Lege horien eduki substantiboa ez da erromatarra, noski,
|
baina
testu erromatarrak erabili ziren ondokoak bidezkotzeko: hala enperadoreak zuen ahalmena zuzenbidea sortzeko, nola errege auzitegietan erabiliko zen prozedura.
|
|
Zazpi zatitan banatu zenez gero, lehen so batean bazirudien lan horren esangura erlijiosoa izango zela,
|
baina
egitura hori Justinianok Digestoari emandakoaren ondoriozkoa ere izan zitekeen, lan horrek ere zazpi zati baitzituen. Alfontso X. bere tutoreak limurtu zuen, zuzenbide erromatarraren dohainen inguruan; tutore horrek Bolognan ikasi zuen, bildumarien taldea berak zuzenduta.
|
|
San Tomasek honetara definitu zuen justizia: «bakoitzari berea emateko borondate iraunkor eta betikoa»,
|
baina
kontzeptu hori Ulpianorena da (D. 1, 1, 10 pr.).
|
|
Accursioren glosa argitaratu ondoren, Bolognan zuzenbide zibila ikasteari ekin zitzaion,
|
baina
lehengo berezkotasun eta adorerik gabe. XIII. mendearen bigarren erdian, Justinianoren testuak aztertzeko topagunea Orleansera lekualdatu zen; egin eginean ere, aita santuak Parisen halakoak ikastea debekatu zuen eta debeku hori aldarrikatu zenetik, zuzenbide zibilaren ikasketak sekulako bultzada izan zuen Orleansen.
|
|
Orleansi bere ospea eman zioten bi maisuek, Jacques Revignykoa (Jacques de Revigny) eta Pierre Belleperchekoa (Pierre de Belleperche) Orleansen ikasi zuten. Ez zuten beste munduko berrikuntzarik ekarri zuzenbide zibila irakasterakoan,
|
baina
eite bateko joerak sartu zituzten, Bolognan berriak zirenak, batez ere arrazoinamendu dialektikoaren erabilera. Testuen aipamen jakintsua egin beharrean, bertsio askeagoa erabili zuten, argudio logikoetan oinarritutakoa; ildo bertsutik, analogiaren bidez usu zabaldu zuten testuaren ratioa Bolognako juristek onartutako mugetatik at. Quaestiones de facto izenekoak egitezko kasuek eratorritako arazoen gaineko eztabaidak ziren (hipotetikoak izan zitezkeen arazoen gainekoak), eta kontuzko lekua zuten ikasketa planetan; halako batzuk tokiko ohituraren ondoreei buruzkoak ziren.
|
|
Orleanseko maisuek xehetasunez azaldu zituzten Corpus iurisaren zati guztiak,
|
baina
testuen jatorrizko hurrenkera goitik behera errespetatu nahi zutenez gero, ez ziren ahalegindu testu horien sistematika berrantolatzen. Zino Pistoiakoaren lanari esker, horien ikasketak Italiara zabaldu ziren; Zino olerkari noblea eta Danteren laguna zen, eta horrek herri zerbitzuaren eta irakaskuntzaren artean erdibanatu zuen bere karrera.
|
|
Hamahiru edo hamalau urte zituenean hasi zen zuzenbidea ikasten Perugian, Zinoren tutoretzapean; gero, Bolognara joan zen, eta bertan doktore bihurtu zen, hogei urte zituela. Epaile izan zen Todiko hiri txikian,
|
baina
arin sartu zen irakaskuntzan buru belarri, lehenengo Pisan eta gero Perugian, bertan hiltzeko. Bizitza labur hori zuzenbidean murgilduta eman zuen, eta, horrexegatik, beraren lana oparoa izan zen oso.
|
|
Botere hori luzaroan erabili zutenez gero, ez zuten zertan frogatu enperadoreak emandakoa zenik. Arean, herriak boterea esleitzen dienean bere gobernadoreei, horiek herriaren ordezkari bihurtzen dira,
|
baina
azken agintea herrian datza.
|