Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 294

2000
‎Ez. Baina hori baino lehen jo sozialistek jarritako beste baldintza batera, Chavesek Ibarretxe lehendakariari esandakoa: mahai bat osatzearen aldekoak direla baina mahai horretan PP egon behar dela eta PP egon ezik beraiek ere ez direla egongo.
‎Eta horregatik lehentasunen artean herri aldizkarien laguntzak igotzea izan dugu. Baina hori baino gehiago ere bada eta sustatze lanen bitartez geure babesa ere eman nahi izan diegu, beraien lana ezinbestekotzat jotzen dugulako. Herrietan sustraituta daude eta, esaterako, aurrera eramaten ari garen irakurzaletasuna bultzatzeko programan lagungarri dira.
‎Egia da Dan gazta puska bat dela Adelaren hitzetan, baina horregatik baino gehiago gustatzen zait erakusten duen patxadagatik.
2001
‎Gizarte egoerak jadanik ez du zerikusirik antzinakoarekin, jakina, baina jarraitzen duena leatarrek beren arazoak beraiek konpontzearen aldeko jarrera da, eta horren adibide nagusia dugu gaur egun 1983an sortutako Lea Ibarreko Udal Mankomunitatea. Horrek bertan bildutako udalerri bakoitzaren hainbat gastu murriztea ahalbidetu du, baina hori baino garrantzitsuagoa dena, bailararen hondoratze isila gainditu ahal izatea ekarri du, Okamikako Industrialdea bezalako ezinbesteko ekimenak aurrera eramateko gai izanez.
‎Euskal Pilota, Javier Ugarte adituaren esanetan, «lusus pilae cum palma» latindarraren eta «jeu de paume» frantziarraren eboluzioaren emaitza kontsideratzen da, baina hori baino lehen antzinako euskal artzainek (beste herri askok bezala, zerbait biribila hartu eta botatzea gauzarik naturalena baita) jadanik pilota baten antzeko zerbaitekin boleaz aritzen ziren, mendi edo zelaietan (zoruak, boleaz zenez, ez zuen garrantzirik) eta bata bestearen aurka.
‎Bestela ere badaukagu txupatzeko nahikoa. Baina hori baino ez balitz,; halako batean hasi zen esaten gramatika generatiboa erakutsiko ligukeela... atzeko latinetik emanda! Harrezkero gramatika sailekoak eseri ezinik dabiltza.
2002
‎Urtero etxeetako obretako 18.000 tona hondakin baino gehiago biltzen da; baina hori baino kopuru handiagoa botatzen da oraindik kontrolik gabe.
2003
‎J. M. JUARISTI. Ez da alde bakarreko eskema, inolaz ere. Baina hori baino lehen, denok ohartzen gara bizi dugun egoera politikoaren larritasunak ezin dezakeela itxaron ez dakit zenbat hamarkada gutxieneko oinarri batzuetan ados jartzeko, amaierarik gabeko sukalde lanetan aritzeko. Batetik, hauteskundeak irabazi eta urte berean, politika orokorreko Legebiltzarreko jardueran, lehendakariak hainbat gauza iragarri zituen:
‎Fira de Teatre al Carrer eko zuzendaritzak hautatutako antzerki taldeak euren lanak aurkeztera joaten dira Tarregara (107 talde 117 ikuskizunekin aurtengoan, erdiak gutxi gorabehera talde katalanenak) eta programatzaileak (891 profesional akreditatu bildu ziren) haiek ikustera joaten dira gero antzokietan edo herriko plazetan programatzeko. Baina hori baino askoz gehiago da, jaialdi erraldoia da. Jende andana gerturatzen da kale nahiz aretoko ikuskizunez gozatzera, euskaldun dezente ere bai.
‎Gai multzo honetan %18, 4 da itzulpenaren eragina, baina hori baino gehiago ere badela esan dezakegu. Badira, izan ere, erdal jatorria aitortu gabe edo kamuflaturik publikatzen diren liburuak.
2004
Baina hori baino gehiago du gurpila gelditzeko. Kondenatuak izango direnentzako presondegi berria eraikita egongo da uztail honetarako.
Baina hori baino garrantzitsuagoa da Europako Konstituzioaren Proiektuko 2 artikulua, EBren balore eta printzipioei dagokiena: " Batasunaren oinarrizko baloreak giza duintasuna, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbideko estatua eta giza eskubideekiko errespetua dira.
‎Keinu antzerki gutxi egiten da Euskal Herrian eta horri buruz galdetuta zera adierazi digu: «Guk lantzen duguna ez da egiten, baina hori baino garrantzitsuagoa iruditzen zait esatea ibilbide jakin bat jorratzen dugula. Lan lerro bat jarraitzen duen talde gutxi dago hemen.
‎Gero eta jende gehiago zetorren zaurituta edo beste gaixotasun batzuekin, ia ez zegoen non sartu. Baina hori baino larriagoa zen medizina eskasia, eta, gogorrena, situazio larrienetan argindarraren faltan geratzea. Egoera horrek biderkatu egiten zuen sanitario eta erizainen lana.
‎eta ez da esan akaso mendeetan zehar basoko herritarra, edota bascrritarra, basatia dda?). Hortaz, agricola nckazaria, laboraria da, baina hori baino gehiago da.
Baina hori baino lehen, juduaren etxeko egongela berriz ere zeharkatu zutenean Hansen gorpuaren bila, argazki hura ikusi zuen Del Vallek.
‎Edozein modutan, medikuntza horren eginbeharra ez litzateke mugatuko gaixotasunak sendatze hutsera, baizik eta ikuspegia zabalagoa izango litzateke eta medikuntza horren lehen eginkizuna burmuinaren funtzionamendurako beharrezkoak diren oinarrizko mekanismoak aurkitzea izango litzateke. Organismoaren funtzionamendu orokorra ezagutzea garrantzitsua izango da, baina hori baino garrantzitsuagoa —eta beharrezkoa benetako sendagintza bat garatzeko, gainera— adimenaren ezagutza teorikoa izango da.
2005
‎Perpausa ulertzeko beharrezko ez diren elementu bat edo gehiago kentzeari deitzen dio hiztegiak elipsia, baina hori baino askoz gehiago da Rulfok darabilen elisioaren teknika: esan ere esango nuke elipsia bera dela Pedro Paramo eleberriaren metafora tematiko nagusia eta, agian, bakarra.
‎Sei astetan pausatu nuen paperean, baina hori baino lehen ameskeria fase bat izan zen. Ameskeria, erran nahi da, ez dudala deus egiten, Parisen ibiltzen naiz, ene ohean etzaten naiz, edo sukaldean ari naiz, eta uzten dut liburua jiten, eraikitzen.
‎Areago," gizonaren gorputza buztinezkoa da" aipua Kafkaren mundu hebraikoaren Golem kondairarekin lotu genezake. Baina hori baino gehiago buztina antzinate klasikoaren aurreko egoera batekin erlazionatu genuke. Buztina lehengai primigenioa da judu kristau kulturarako, zeinaz Jaungoikoak gizona egin baitzuen, beraz jatorrizko lehengaia, lurraren parekoa eta gizakia paradisutik egotzi baino lehenagokoa, beti antzinate klasikoa baino lehenagokoa.
‎Tipula zurezko taulan ebaki ahala ezin malkoak saihestu, sudurra ere askatzen diotenak. Baina hori baino kontu garrantzitsuagoak daude. Esan behar dio...
‎Orain, berriz, zerbaitek diotso bera dela nagusiaz kezkatu behar duena, zergatik oso ondo ez dakien arren. Istripua izan zuen egunetik (tumorea sortzeari istripu deitu ahal bazaio) hartu zuen ardura hura, lehengusuak beragatik egindakoa ordaindu beharra aitzakiatzat hartuta baina hori baino lotura askoz sakonagoa sentituz barne barnetik.
‎Tetsuo sanek topatu nahi du buruan sartu diotena eta hortik aurrera batek daki, agian kanpotik sartu dioten guztia ezabatu ahal izango dio. Baina hori baino garrantzitsuagoa da beste norabideko bidaia. Amets sanen bidez erakunde horren ordenagailuetan sartu eta haien informazioa ostu edo agian suntsitu ahal izatea.
‎Ezkerraz bakarrik. Eskuak berotzen ditu horrela, baina hori baino askoz gehiago ere bada. Partitura bitan zatituta, erdibituta, musikaren barrenetan bila dihardu.
‎Itsututa bakarrik egin daiteke halako lan bat. Apaiza izango zen, hala badiote kronikek, baina hori baino lehenago, naturazale.
2006
‎" Ernie Benedict eskerrak ematen ari zen, labur, harmonia eta bakeagatik. Baina hori baino gehiago ere esan zuen. Kanien' keha hizkuntzan mohawk izenez ere ezaguna hitz eginez denbora guztian, berak eta beste mohawk tradizional batzuek edozein ekitaldi nagusi dela erlijio bilkura, jardunaldi politiko edo ospakizun formal, baino lehen egiten dutena:
‎Bestetik, sei laginek dauzkate adierazitako osagai guztiak, bakarren batek etiketan adierazi baino atun ugariago badauka ere, hala nola Miauk (%45), Isabelek (%35), Calvok (%35) eta Rianxeirak (%32): denek diote atunaren edukia %25 dela baina hori baino dezente gehiago ezarri dute ontzian; Carretillak, bere aldetik, adierazitako %8 horixe ematen du, doi doi.
‎–Ez haserretu, Duhalde andereñoa –Ponsen ahotsak kutsu melenga hartu zuen– Nahi duzun guztia argituko dizut, baina hori baino lehen baditut galdera batzuk: arte aditua zen zure aitona?
‎A: Lotsa bai, eta handia gainera, baina hori baino arazo larriagoak konpondu behar nituen. Arazo praktikoak, Elena edo Mariluz etorri aurretik.
‎azaldu ondoren, delako bertso terapia zertsu izan litekeen ere definituko dugu, edo gutxienez proposamen bat fintzen saiatuko gara. Baina hori baino lehen, balio terapeutikoa ematen dioten arrazoi horiek zertxobait xehatzen, eta justifikatzen, saia gaitezen.
‎Igual zen, esamoldea balekoa zen, indarra zeukan. Eta Zamaria ‘jamoia erretirata’ ibiliko zen handik puska batera; baina hori baino lehen ez zion muzin egin Autobiografia hartan bera aipatuz esaten zirenei buruzko iruzkinak egiteari. Niretzat, egunkarietan eta egiten duten bezala, neurria azpimarratze aldera, patata erraldoi baten ondoan ipintzen den tabako paketea bezalakoa izan zen.
2007
‎2006an %34 izan zen gazteen kale erabilera. Baina hori baino garrantzitsuagoa da 1989tik hona izandako bilakaera. Izan ere, aldian bikoiztu egin da gazteen kale erabilera.
‎Horrela, atomoak puntu bat arte hoztu daitezke, gutxi gorabehera 0,0001 K arte. Baina hori baino gehiago hoztu nahi bada, fotoiak alde batera utzi behar dira. Izan ere, fotoiek bultzadatxoak ematen jarraitzen dute moteldutako atomoei, eta mugimendu horiek ez dute uzten nahi bezain tenperatura baxua lortzen.
‎Orain, landare transgeniko askok bakterio baten proteina dute, Bacillus thuringiensis izenekoa, eta toxikoa da intsektu jakin batzuentzat, gainerako faunari kalterik egin gabe. Baina hori baino lehen, praktika onartuenetako bat laborea bakilo osoarekin lainoztatzea zen. Nire ustez, onargarriagoa da landareak bakterioarekin fumigatzea baino proteina toxikoa bakarrik izatea.
‎Ez sinesteko moduan, azkenean esku loturik eraman naute polizia etxera, baina hori baino lehen ospitalera joan gara, ni autoan preso itxita larrialdietako aparkalekuan, eta haiek biak, zazpi puntuz betondoko zauria ixtera.
2008
‎Gainera Espainiako Estatuko hauteskunde sistema oso kaltegarria da guretzat, ez da egokia minorientzat. D' Hondt legea jotzen da horren erruduna, baina hori baino gehiago da. Hauteskunde barrutien ereduak IU eta EB zeharo suntsitzen dituzte.
Baina hori baino luzeagoa zen soka: empresak agiri bat sinatzera ere behartu zituen, zeinetan uko egin behar izan zioten edozein erreklamazio egiteari, eta, ordainetan, enpresa sustatzaileak bere gain hartuko zituen argi kontagailuan pilatutako gastua eta argi zerbitzua ezartzeak eragindako gastuak.
‎Iberiar produktuek arau berria bete behar dute 2007ko azaroaren 4a ezkero (RD 1469/ 2007), baina hori baino lehenago jaio diren txerrietatik lortzen diren jakiek nahikoa dute araudi zaharra betetzearekin produktu guztiak agortu arte.
Baina hori baino gehiago lortu nahi dute, eta sektoreari eragiteko estrategia oso bat landu dute: araudia aldatu eta ibilgailuek zama gutxiago izatea nahi dute, munduko merkaturako sarbideak hobetzea, ikerkuntzaren bidez berrikuntza sustatzea eta garraiobideen segurtasuna handitzea.
‎gertatu zitzaigùn guztiak mirariaren usaina izan zuen behintzat, bestela zuek esan? Baina hori baino gehiago ere bada. Izan ere, han agertu ez bazitzaigun ere, La Saletten agertu da Ama Birjina orain dela urte gutxi, eta Lourdesen agertu da, neure begiekin ikusia bainago Lourdes, askotan kontatu izan dizuet?
‎Ea, goazen! â? Baina hori baino askoz gehiago da.
‎GERMAN. Goizegi da ezer esateko, baina hori baino serioagoa da.
‎Horiek aurkitzeko, Internet tresna ona izan daiteke, nahiz eta labankeria tradizionalen artean ez den erraza lanbide horri eusten dioten gutxi batzuk aurkitzea, hala nola Fermiñán de León labezaintza. Zorrozteko lanbidea lan bat da, baina hori baino gehiago da, eskualde bateko kultura ondarearen zatitzat har daiteke. Askok uste dute hori, eta, beraz, interesa dago artisau lanbide hori babesten jarraitzeko.
‎Arratsaldean, Berako Aurreskua ere dantzatu zuten herriko plazan, baina hori baino lehen, egitarau ofizialean ageri ez den arren, aspaldiko urteetan ohitura bilakatu dena bete zuten mutil dantzarien kapitainek eta nesken taldeak. Hain zuzen, bazkal ondotik, kapitainek neska kapitainaren etxera jo zuten, neska dantzari taldearen bila.
‎Eskerrak noizean behin berri onak entzuten diren. Hain zuzen ere, Ekuadorko Konstituzio berriak indigenen eskubideak bermatuko omen ditu, eta orain arte indarrean egon den testuak jasotzen ez zituen eskubideak emango dizkie indigenei, tartean eskoletan kitxua ikastekoa (Ekuadorko herritarren %35 kitxuak dira); baina hori baino garrantzitsuagoa dena, Ekuadorko Konstituzio berriak ofizialtzat joko ditu kitxua eta shuarrera hizkuntzak. Orain ere badago esperantzarako lekua.
‎Horren inguruan adostasun bat lortzea garrantzitsua zen. Baina hori baino garrantzia gehiago zuen argazkiak. Orain jendeari galdetzen bazaio zer idatzia zen testuan, ez dakit gogoratzen diren; baina gogoratzen dira alderdi abertzale desberdinak elkarrekin bildu zirela, elkarrekin proiektu bat landu zutela, hainbesteraino non gehiengo akordio bat osatu zutela EAEko Legebiltzarrean.
Baina hori baino baino garrantzitsuagoa iruditzen zaio janariaren gaia. «Zeharkako kudeaketan ikastetxeek erabakitzen dituzte menuak, baita jakiak erosi ere.
‎Duela ia berrogei urte X Films produktorak ekotzitako lana zinema esperimental gisa hartua izan da, aztertua izan den aldi gutxietan. Baina hori baino askoz gehiago dela dio Natxo Mujika Carreras Mujika galeriako arduradunak: «Artelana da».
‎Iurbentiako Salva Guardiak behartu zituen gehienak, baina Guardiari ez zioten falta bakar bat ere adierazi. Guardia oso azkarra da buruz, baina hori baino lagungarriagoa gertatu zitzaion 15 urte daramatzala ACB Ligan, epaileek ezagutzen dutela, errespetatzen dutela. Doblasek hiru urte daramatza, eta ez dute errespetatzen.
‎Astindua jaso zuten. 42 Norgehiagoka galdu zuten nafarrek, baina hori baino okerragoa izan zen borrokarako erakutsi zuten gaitasun eza. Amore eman zuten, eta horrek anitz lagundu zion aurkariari.
‎Etxean Lottomaticaren aurka galdu zuen, eta Joventuten aurka Badalonan. Errenkadan hirugarren partida galduko balu, C multzoko lidergoa lortzeko aukerarik gabe geratuko litzateke, baina hori baino larriagoa litzateke Baskoniak Europan erakutsiko lukeen aurpegia. Euroliga irabazi nahi duen taldeak ezin ditu hiru partida galdu jarraian, ezta ligatxoko lidergoa lortzeko komeriak izan ere.
‎Beste zerbait izango gara, baina ez euskaldunak. Entziklopedietan hizkuntzak komunikatzeko tresnak direla jartzen du, baina hori baino lehen bada beste zerbait. Izan ere, isilik gaudenean ere hizkuntza erabiltzen dugu; entziklopedietako definizioak ez du balio uharte batean bakarrik zaudenerako.
‎gertatu zitzaigùn guztiak mirariaren usaina izan zuen behintzat, bestela zuek esan... Baina hori baino gehiago ere bada. Izan ere, han agertu ez bazitzaigun ere, La Saletten agertu da Ama Birjina orain dela urte gutxi, eta Lourdesen agertu da, neure begiekin ikusia bainago Lourdes, askotan kontatu izan dizuet...
‎Klasera agertu zen lehendabiziko unetik bertatik eragin zidan erakarria nire burua ordura arte inoiz egon gabeko tokian kokatuz, gozamena eta nazkaren artean izan daitekeen gune biluz horretan, beldurrak, haurretan bezala, kilika eragiten duen une horretan. Azken honetan, beharbada, Ibonekin liskar batean aritzeak bultzatuko ninduen Barrutiarengana, baina hori baino gehiago dela esanen nuke. Aitarekin izan dezakeen harremana jakitea baino gehiago.
2009
‎Azalean bistakoa baita narratzailearen gaixotasun mentala, nabarmena haren misoginia, baitezpadakoa haren ezin bizia. Baina hori baino gehiago ere badagoela iruditzen zait.
‎Jatabeko txokoaren inaugurazioan abestu zuen. Baina hori baino lehenago, ezaguna zen Goieta, Basordaportu edo Marutxeaga auzoan, ehizan eta egurgintzan ibilia zelako.
‎Eztia, nektarra, propolioa eta argizaria sortzen dituzte erleek, baina hori baino askoz gehiago egiten dute: nagusiki eurek polinizatzen dituzte uztak eta laboreak.
Baina hori baino garrantzitsuagoa da harremanetan hurbiltasuna lantzea eta nork bere pentsamenduak seguru eta konfiantzaz adieraztea.
‎–Eskerrik asko, zure iruzkinak askoz hobeki sentiarazi nau. Berehala joanen gara etxera, baina hori baino lehen Anaren... Goikoetxearen bulegotik pasatu nahi dut.
‎Orduak dira Nora berera joan denetik eta badut hezurretan logura eta matrailezurraren gogortasunean nekea eta azalean ere atseden hartzeko beharra. Baina hori baino gogorragoa da Portugaleten jaitsi eta burdinazko zubia hartzeko nahia. Gero, Areetatik Erandiora oinez, trenak egin duen bidea atzekoz aurrera, ibaiaren beste hegaletik.
‎Zu bizi, Nora, laztana, erretako paperaren antzera hartzen du arnasa, zu bizi, gauza ederra da eta. Esan egin nahi diot. Amuma, ez hil esan nahi diot baina hori baino eskuzabalagoa izan nahi nuke eta irratiaren soinua jaisten diot, loak hartzen duen arte.
‎Ez dago gas usainik, ez fuel oil kiratsik, ez bestelakorik. Baina hori baino harrigarriagoa da arrain usainik ere ez egotea.
‎Hasieran, haragitarako hainbat arrazarekin saiatu ziren, baina hori baino lehen (gurasoen etxaldean) esne ganaduarekin egiten zuten lan. Beraz, bizitza osoa daramate abeltzaintzan.
‎Programazio lengoaia konputagailuari aginduak emateko arau multzo formal gisa definitu ohi da. Baina hori baino gehiago ere bada. Bizia ematen dion erabiltzaile taldeak eragin handia dauka lengoaiarengan.
‎Aldiz, bizkarra okertuta denbora batez edukitzeak segurtasunik eza eta asperdura adierazten du. Baina hori baino gehiago da. Ohioko Unibertsitateko ikertzaileak (AEB) eta Madrilgo Unibertsitatekoek diote gorputzaren jarrerak barne aldaketak eragiten dituela erabakiak hartzean.
Baina hori baino lehen, Bordondantzen ondotik, Berako txanda dator. Lehenbizikoa nagusiak egiten badute ere, segidan ttikienen taldeak ere sartu dira plazara dantzatzera.
‎Edo Jimmy Hunterrek parean izan zituen jokalari guztiak nahierara gainditzea ere ez. Defentsa on baten gakoa defentsan trebeak diren jokalariak dira, baina hori baino erabakigarriagoa da taldekideen laguntza, eta Illunben laguntzarik ez zen izan. Hunterrek 19 puntu saskiratu zituen lehen zatian, eta harmailetan Andradek, taldean defentsan ondoen moldatzen den jokalariak, zergatik ez zuen jokatu galdetzen zuten.
‎Telmo definitzeko, inork erabili du enologo hegalaria ideia, baina hori baino gehiago da nire ustez. Bereak dira proiektuak eta horietan aritzen da buru belarri.
‎Agerian gelditu arren, lotsarik gabe, protagonismo politikoa berreskuratzeko murgildu diren zurrunbilo hutsal horretan, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko erakundeetan bandera espainola inposatzeko alfonbra gorria belauniko ipini dutenean, larunbatean Gorbeiara martxa egingo dute ikurrina defendatzeko. Hemendik alde egitea baino ez nieke exijituko, baina hori baino lehen Gorbeiara joatea eskatuko nieke militar espainolei. Jeltzaleen desobedientzia politikoaren edo barregarriaren neurgailu ederra izango litzateke.
‎–Nire txirrindulariek talde onenekin eta baldintza onenetan fitxatzea da, hasteko, nire eginbeharra?. Baina hori baino gehiago da Lombardi. –Aita baten modukoa ote naizen eurentzat?
‎Arauak sinpleak dira. Lehiaketa da, baina hori baino gehiago da. Surfari familia artean ohore egin nahi zaio, eta parte hartzaileek bikoteka egin behar dute surfa.
Baina hori baino lehen, Perpinyaren aurka jokatu dute xuri gorriek. Azken lau garaipenen dinamika onari eusteko asmoz aterako dira.
‎Semaforoa pasa, geratu... Lidergoa galdu zuten arabarrek Valentzian, baina hori baino larriagoa da taldeak zein irudi ematen duen. Splitterren menpekotasuna, taldea gidatuko duen joko antolatzaile peto baten falta, defentsan lana egiteko borondate eskasa, eta partidak desorekatzeko gaitasun apala.
‎Izenburuari erreparatuz gero, autolaguntzako liburua eman dezake Alberdaniako editorearen iritziz. Baina hori baino gehiago da Lydia Flemen liburu txiki hau Zerberri sailean kaleratu dute. Psikoanalista da Flem, eta bere errealitatetik abiatuta, etxetik atzerrira ikastera alde egiten duen alabarekin duen harremanaz mintzo da lanean.
‎Hustuta. Esan nezakeen guztia esan, eta ez dudala puntu bat ere alferrik bota sentipenarekin, baina hori baino sentipen txarragoarekin bukatuta ere gustura egongo nintzateke.
2010
‎Dioxinen ikertzaileak sakonera bateraino iristen dira, hortik aurrera barneratzeak garesti jotzen du eta ez zaie pagatzen jarraitzeko. Baina hori baino okerragoa da ikerketak eta arriskuen balorazioak egin behar dituzten zientzialari asko zuzenean ez bada zeharka konpainia kimikoek pagatuta egotea. Kasu nabarmen bat aipatzekotan, Kantzerraren Ikerketarako Nazioarteko Agentzian (IARC ingelesezko sigletan) aholkulari dagoen Rice doktorea aldi berean Bayer multinazionalaren barruan transgenikoez okupatzen den Cropscience filialean ari da eta aldi berean AEBetako petrolio ekoizleen institutuaren aholkulari ere bada, bentzenoaren eraginak ikertzen dituen batzordean.
‎Argitu dezagun, nolanahi ere, ez garela berrikuntza teknologikoez ari. Dudarik gabe, teknologiaren ekarpenik gabe nekez iritsi gintezke gaur egungo egoerara, baina hori baino askoz garrantzitsuagoa izan da teknologia horiek gizarte ehunduran eragin duten aparteko aldaketa. Informazio eta komunikazioaren teknologiek ez dute berez iraultza sortu; erabiltzaileen iraultza izan da.
‎Ordu gehiago edo gutxiago eman ditzakegu lotan, baina horri baino gehiago, loaldiaren kalitateari erreparatu behar zaio.
‎Izozkiak gozoki edo litxarreriatzat hartu izan dira, baina hori baino gehiago dira: kopuru handi samarretan daukate gantza eta karbohidratoak azukreak, nagusiki, eta proteinak ere dezente ematen dituzte; ondorioz, jakitzat hartu beharrago dago.
‎Zein eragin izan du krisiak zure lan egiteko moduan. Lan gehiago egin behar da orain gutxiago jasotzeko, baina hori baino ez. Jendearen mugimendua ikusten da hemendik oraindik ere.
‎Nik ere gogoan dut nola etorri zineten Txopitea jauna eta biok Elorrietako basilika berria ikustera, baita, gure elkarrizketa haietako batean, nola aritu ginen Bécquerrez eta Bilintxez. Baina hori baino gehiago gogoratzen dut beste une bat. Elorrietaz ari ginen, eta Elorrietako espazio sinbolikoak Euskal Herrian zuèn garrantziaz, harik eta zure interbentzio haietako batean esan zenidan arte:
‎PSNren ordezkaritzak, beraz, ez zuen hiruren arteko bilera sekretuetan 2007ko urtarrila baino lehen parte hartuko, baina hori baino lehen hasiko zen burua erakusten, ordezkaritza ofizialarekin izango ez bazen ere: Loiolako akordioak egin eta gutxira antolatzekoa zuten konferentzia publikoak emango zuen horretarako aukera.
‎Eta Aldundiak, Nafarroari zegozkion eskuduntza haiei jarraiki, Hezkuntza Zerbitzua sortu zuen frankismoan. Baina hori baino gehiago, ez; eta bazuen ahalmena gehiago egiteko. Amadeo Marco zen orduan Diputazioko burua.
‎–Ikasmaterialgintza diru iturri garrantzitsua da, ezbairik gabe?, dio Xabier Garagorrik. ? Baina hori baino gehiago, guretzat batik bat ikastolaren hezkuntza kalitatea eta irakaslegoaren prestakuntza hobetzeko bitartekari estrategiko inportantea da?, nabarmendu du.
‎Ustekabea izan zen niretzat. Nik espero nuen %25 30ko babesa jasotzea, baina hori baino askoz gehiago jaso zuen. Azken finean, ia testimonialki aurkeztu bainuen zuzenketa, mugimendu barruko egoera eta antolaketa errazte aldera, eta, batik bat, federazioen staff ak arindu edo gutxitzearren?.
‎Jakina denez, Olabideren itzulpena izan zen Biblia osoaren bigarren argitaraldia Euskal Herrian, Duvoisinenaren ondotik, baina hori baino bereizgarria garrantzitsuagoak dira beste hauek: lehena jatorrizko hizkuntzetatik (hebraiera eta grekera) itzulia eta lehena ere nagusiki asmo pastoralez egina, hau da, Euskal Herriko parrokia, ikastetxe eta enparauetan erabiltzeko pentsatua, aurreko bi itzulpen osoak, Duvoisinena eta Uriarterena (1978ra arte argitaratu ez zena) Bonaparte printzearen aginduz eta nagusiki asmo filologikoz egin baitziren.
‎Horrek kezkatzen gaitu. Baserrien transmisioak laborantzakolanpostuentzat ondorio garrantzitsua duela ez da dudarik, baina hori baino gehiagoda. Bere izatez laborantzako aktibitatea lurrari eta lurraldeari lotua da.
‎Marizuloko formula, hau da, musika, dantza eta antzerkia, mantentzen al da Urnieta´59 ikuskizunean. L.M.Z.: Esango nuke mantentzen dela, baina hori baino are eta garrantzitsuago dena da pertsonak ere mantentzen direla. Pertsonek jarraituko ez balute, formatua mantentzea ezinezkoa izango bailitzateke...
‎Nik ere gogoan dut nola etorri zineten Txopitea jauna eta biok Elorrietako basilika berria ikustera, baita, gure elkarrizketa haietako batean, nola aritu ginen Bécquerrez eta Bilintxez. Baina hori baino gehiago gogoratzen dut beste une bat. Elorrietaz ari ginen, eta Elorrietako espazio sinbolikoak Euskal Herrian zuèn garrantziaz, harik eta zure interbentzio haietako batean esan zenidan arte:
‎Ikuspegi politikotik, guztiz bidezkoa da gure hizkuntza, gure kultura, gure nortasuna defendatzea. Baina hori baino gehiago ere bada. Hizkuntza, kultura eta nortasuna defendatzea gure garapen ekonomiko, politiko eta soziala defendatzea ere bada.
‎Hain zuzen, eskariak %20 gainditzen du ahalmen hori (Meadows et al., 2005). Egile horien arabera, aurreikus daiteke munduak etorkizun gutxi gorabehera iraunkorraren alde egingo duela, baina hori baino lehen, krisi global larriak gainditu dituela eta, halabeharrez, aldaketak egin dituela, a posteriori. Haien iritziz, beste hamarkada bat da gehiegikeriaren ondorioak argi ikusteko eta beste bi hamarkada gehiengoak gertatutakoa onar dezan.
‎Odile azalduko zaigu bainugelako atean errieta egitera. Askatasuna ala zoriona zein den garrantzitsuagoa eztabaidatzeko astia izango dugula gero ere, prestatzen ari zaigun otordu goxoaren aurrean; edota ondoren, etxaldeko atariko zumitzezko besaulkietan jarrita, kotoizko arropa arin zuriak soinean whiskia edaten ari garen bitartean, Karibeko gauaren isiltasunean, baina hori baino lehen bagneko urteetan azalean irarri zaigun zarakarra eta ugerra kentzeko ordua dela, ura hoztu egingo dela eta berak ez duela ur gehiago berotuko, nahita ez bigarrenak lehenaren zikinkerian egin duela murgil, eta ura epeltzen bada, guretzat kalte.
‎Eurostatek atzo emandako datuen arabera, Greziaren defizit publikoa %13, 6ra iritsi zen iaz, aurretik zioena baino 0,9 puntu gehiago. Zorra BPGaren %115era iritsi da, baina hori baino bost puntu handiagoa izan daitekeela onartu du Eurostatek. Horrekin batera, Moody' s rating agentziak okertu egin du Greziaren zor publikoaren kalifikazioa A2tik A3ra, eta, horrenbestez, interes tasa handiagoak pagatu ditu zor publiko horren truke.
‎Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearen adierazpenekin bat etorri da LABeko idazkari nagusia, hau da, orain Madrilera ez dela begiratu behar. Baina hori baino gehiago da Euskal Herrian behar dugun ereduaren inguruan noiz eta nola eztabaidatuko dugun, adierazi du Etxaidek.
2011
‎Horratx, aurtengo ikasturteari hasiera emateko atzo Tolosan (Gipuzkoa) egin zuten ekitaldiaren ardatza. Hizkuntza erabakigarria da curriculumean, bai, baina hori baino gehiago ere badela gogorarazi zuten: eskolari dagokion «eduki integrala» da, muga administratiboak gainditzen dituzten hizkuntza, kultura, historia eta «erronka politiko zilegiak» aintzat hartuko dituen eduki integrala.Bide horretan urratsak egiten segitu dute:
‎Iraultzak izan ziren telefonoa asmatu baino lehenago ere; eta telefonoa asmatu zenean, gauzak errazago bihurtu zituen hiri batetik bestera deitzeko aukera eman zuelako," hau egin dugu gure hirian, zuek zertan ari zarete?"... Baina hori baino lehen mezulariak bidaltzen ziren edo telegramak; hori baino lehen ahoz aho funtzionatzen zen; jendeak erabiltzen ditu eskura dauzkan erremintak. Instrumentu hobeak badira, eraginkorragoak, ederki!
‎Nik esanen nuke Barcina anderea bere lanean, jendaurrean eta irudiari dagokionez, oso ona dela. Baina hori baino gehiago da. Estratega politiko ona ere bada.
‎Izan daiteke bidaia baten iragarkia, baina hori baino gehiago da: udaren iragarpena.
‎Inkestek diote greziarrek ez dutela ulertu zertan den auzia: gehiengoa erreskate planaren kontra dago, baina hori baino gehiago dira oraindik Euroaren barruan jarraitzea nahi dutenak, eta gauzak iritsi diren lekura iritsita jada ezinezkoa da erreskaterik ezarri gabe Euroaren barruan jarraitzea.
‎Edo alkate bigarren. Baina hori baino lehen, eta hori baino gehiago, kultur zinegotzi. Nork esan behar zidan niri.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia