2000
|
|
Edozein gisaz ere, 5 Biltzar Nagusia bururatu eta, handik egun gutitara, lauetakidek (ez nornahi,
|
haietarik
hiru sortzaile baitziren: J. M. Benito del Valle, AgirreBilbao eta Jose Luis), hain zuzen ere Txillardegi bera buru zutela, zelanbaitekomanifestu bat argitara eman eta hedatu zuten.
|
|
Oholesiak lauzpabortz ziren, elkarri itsatsiak, bakoitza ate tipi edo ateska batekin, zeina aise ireki eta herts baitzitekeen, lokarriz eginikako lakio batez baliaturik. Oholesi
|
haietarik
batean hiru orein zeuden, zeinetarik bi, bata arra eta bertzea emea, elkarren ondoan baitzebiltzan, hirugarrenetik —bertze ar bat— bereiz. Eta iritsi zen haien akabatzeko orena, eta hiru gizon hurbildu zitzaizkien oreinei:
|
|
Eta, halarik ere, oroitzen dut ezen ene bizitzako lehen urte haietan gogotsu baino gogotsuago egoiten nintzela aitaren aiduru, hura bidaia
|
haietarik
noiz itzuliko, zeren eta beti ekarriko baitzigun Mattini eta bioi, present gisa, jostailu bana edo bertze edozein objektu, biak berdinak gehienetan, baina neurri edo material diferentekoak: zurezko zaldi bi, aitzin gibeletarat balantzaka ibiltzen zirenak, bata bertzea baino handiagoa; kanoi tipi bi, bata zurezkoa, bertzea brontzezkoa; berunezko bi soldadutxo, kolore biziz pintatuak, bata sarjentua, bertzea jenerala...
|
|
Baina, erran bezala, ez guztiz. Izan ere, bekaitzak eragin lehen dezepzionearen ondotik, sosegatzen nintzen, behatzen nion aitak egin presentari, eta ohartzen nintzen ezen hobe zela etxe hartan bigarren izaitea hirugarrena baino, nola baitziren gure etxeko morroi neskame ezkonduen haurrak,
|
haietarik
nehork ere ez baitzuen halako jostailurik, guztiak ere hutsaren hurrengo; eta jostailua eskuan hartu, eta haur haienganat joaiten nintzen, ni haiekin nahastea amak laket ez bazuen ere, ikusterat nola zabaltzen zitzaizkien begiak, ez dakit inbidiaz edo harriduraz, eta sentitzerat nola haiek zabaldu begiek ditxaren hegiak zabaltzen zizkidaten niri.
|
|
Eta, nola osaba Joanikotek ohitura hura baitzuen, etxeko orkumeei —ehizakoei zein bertzelakoei— izen xelebreak ipintzekoa, Greziako edo Erromako historiarekin lotuak —Platon, Akiles, Demostenes... Plauto, Karakala, Seneka eta bertze hainbertze—, hala, bertze izen haiek aditu orduko, ezin egokiagoak iduritu zitzaizkidan osaba Joanikoten listari eratxikitzeko, zeren antz antzekoak baitziren; eta bururatu zitzaidan, halaber, edo imajinatu nuen, hobeki, Felisa ene inudea izan zenak jar zezakeen aurpegia, izen arraro
|
haietarik
bat entzutean... zeren, ai zer aurpegi jartzen zituen hark, eta ai zer irri algarak egiten nituen nik, izen haiekin asmatzen ez zuenean! Halako suertez, non batzuetan neure borondatez joaiten bainintzen sukalderat, haren zirikatzerat.
|
|
Halako suertez, non batzuetan neure borondatez joaiten bainintzen sukalderat, haren zirikatzerat. Eta, hala, joan nintzaion egun batean txakur tipi
|
haietarik
batekin, zeinari Demostenes baitzeritzan, aditu zuen Felisak haren izena, zabaldu zituen begiak ez dakit noraino... eta halaxe galdetu zidan ondotik:
|
|
Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure buruaren engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde hartaz trufa zitezkeèn estudianteen soei eta haien erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten... Nahiz eta oraindanik aitortzen dizudan ezen ez zela halakorik gertatu, inguruan egokitu zitzaizkidan ikasle
|
haietarik
bat baino gehiago ene egoera bertsuan zegoelako, erran berri dizudan bezala, eta ohitura hura zutelako, beren burua zafratzekoa.
|
|
..., xuxen joaiten nintzaizun etxerat, zeina gure egoitzarako bidean baitzegoen, bisita labur edo ez hain labur batzuen egiterat... eta hala bihurtu zinen ene kontzientziaren aitzindari, gidari eta argi egile —ene uste osoaren kontra, derradan bide batez, zeren, Salaman carat joan aitzin, net sinetsirik bainengoen ezen, harat iritsi bezain fite, hango jesuitekin harremanetan jarriko nintzela eta
|
haietarik
norbait izanen nuela maisu eta bide erakusle—, eta hala egin ninduzun, halaber, zeure adiskide, eta adiskidetasun horrek ohoratu izan nau, geroztik, bizitza osoan.
|
|
Ordea, aitaren balizko arrazoinak bazterrerat utzirik, osaba eta aita Bartolomeren arteko disputa
|
haietarik
bat ekarri nahi nizuke orain... disputa hura gerokoa izan bazen ere, osaba eta biok Italiatik itzuli berriak. Eta, hala bada, egun hartan ere katu ehiztaria eta sagu zirikatzailea bezala aritu ziren aita jesuita eta osaba Joanikot:
|
|
osaba, erdi jostetan bezala, eta apeza, berriz, bere atzaparrak zorrozturik, sagua noiz larrutuko, osabak dogmaren eta ortodoxiaren marra iragan bezain fite... Diskusionea sortu zen jauntxo
|
haietarik
batek erran zuelako ezen hegaldaka zihoan karnaba bat akabatu zuela hiruzpalau egun lehenago tiro batez eta usoa baino fitezago erori zela. Eta osabak erran zuen:
|
|
Nola aterako nintzen, bada, kontzientziaren gudu eta konbat
|
haietarik
garaile. Nola bentzutuko nituen haragiaren tormentak eta kontrak, eta nola eginen nuen, bada, soseguaren porturat, baldin tentamenduak behin eta berriro akometatzen baninduen, atsedenik gabe, baita konfesatzen nintzenean eta ustez porturatzen nintzenean ere, eta baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen, nola oina zur ezkoztatuaren gainean, baita erortzen ere, ezezko guztien arteko baiezko haietarik bat zela kausa, kontzientzia garbitu bezain fite likisten ninduena?
|
|
Nola aterako nintzen, bada, kontzientziaren gudu eta konbat haietarik garaile? ...nituen haragiaren tormentak eta kontrak, eta nola eginen nuen, bada, soseguaren porturat, baldin tentamenduak behin eta berriro akometatzen baninduen, atsedenik gabe, baita konfesatzen nintzenean eta ustez porturatzen nintzenean ere, eta baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen, nola oina zur ezkoztatuaren gainean, baita erortzen ere, ezezko guztien arteko baiezko
|
haietarik
bat zela kausa, kontzientzia garbitu bezain fite likisten ninduena. Nola lot eta amarra nezakeen neure imajinazinoa eta nola jar nezakeen hura neure menerat, baldin imajinazinoa haizea bezalakoa bazen eta baldin ez bazegoen hura lotzerik ez amarratzerik?
|
|
Zaldi gaineko eserzizio
|
haietarik
batean, ipintzen zioten lurrean Mattini oilo bat, zeina kaxoi tipi batean sarturik egoiten baitzen, zulo estu batetik burua soilik erakusten zuela, eta Mattinek zaldia lasterka jarri, gorputza alde baterat makurtu, eta ezpataz trenkatu behar izaiten zion lepoa oiloari, baina nik ez dakit zer gertatu zen egun hartan, zeinean zalditik beherat egin baitzuen.
|
|
" Jauna, ez dut Mattin lurrerako nahi, zerurako baizen; eta nik ere zerurat nahi nuke, ez lurrerat". Eta, ene orazinoaren ondotik, urtu zen ene arima elizako kanpai hots haietan, eta iduritu zitzaidan ezen Jainkoa hots
|
haietarik
mintzatzen ari zitzaidala, eta erraiten ari zitzaidala ezen elizarako nahi ninduela eta elizaren zerbitzuan. Eta bake handi bat sentitu nuen bat batean, bizitzaren eta heriotzaren gaineko bakea.
|
|
Eta jesuiten kolejiorat joan, bertzerik ez nuen nahi jada, baina, handik bizpahiru egunetarat, ilunaldi
|
haietarik
batean, Mattinek erran zidan: " Ez nazak nehoiz ere utz, Joanes..." Eta nik erran nion:
|
|
Eta egun
|
haietarik
batean berriro hartu zuen oinaze handi batek aitaren bularra, nahiz eta berehala iragan zitzaion.
|
|
Eta, hala, bazkari arin baten ondotik zaldi gainerat igaiten zela, abiatu zen aita Ubarnerantz, nondik ilunabarrean itzuli baitzen. Eta erran zigun nola egon zen Ubarneko dama damatxoekin, eta nola haiek erran zioten ezen aitak berak basorat joan behar zuela, gau
|
haietarik
batean, zenbatenaz lehenago, hainbatenaz hobeki, zeren, baldin tigrea ehizatzen bazuen, Mattini sukarra joanen baitzitzaion.
|
|
Maiz adituko zenuen zuk ere, jaun André, ezen etorkizunaren beldurra dela gure anitz gaitzen iturri, eta gero eta sinetsiago nago ezen hala dela, batik bat etorkizun hori beltz azaltzen zaigunean. Zeren, gaiztasun eta zailtasun korapilatsu batzuen aitzinean, emaiten baitiogu su imajinazinoari, eta, handik harat, imajinatzen dugularik ezen gaitz dena bi aldiz gaitzago izan daitekeela, hiru aldiz gaitzago eta ehun aldiz gaitzago, egiten dugularik hondar ale batetik mendi handi bat, eta ikusten dugularik, finean, geure burua urkabean, korapilo
|
haietarik
batetik dilindan, orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat, egiten dugu geure baitan mila pentsu eta gogoeta, mila dorre eta gaztelu, eta halatan gaixotzen eta eritzen zaigu arima; eta, nola gorputza eta arima bat diren, gaixotzen eta eritzen zaigu, orobat, gorputza. Eta behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza, urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak, ahultzen eta flakatzen gara, galtzen dute humoreek beren berritzeko eta suspertzeko ahala, aitzinatzen zaigu heriotza, eta hala egiten dugu azkenean fin gaitza, behar baino lehenago eta legokigukeena baino fitezago.
|
|
uste nuen bezala, amak hartan parte hartu bazuen, zergatik ez zen osaba jauregirat etorri kontuen eskatzerat? Edo, gauzak, bertzerik gabe, berez joan ote ziren, eta Maddalenek azkeneko mementuan ezezkoa eman ote zion osaba Joanikoti, harreman
|
haietarik
etor lekizkiokeen kalteak onurak baino gehiago izan zitezkeela irizten ziolako, edo Jainkoak daki zeren beldur zelako, eta ahalke ote zen osaba, haren ondoren. Eta, nola ura, irakiten duenean, lehertzen den mila burbuiletan, zeinak egin orduko desegiten diren bertze mila burbuila sortzeko, hala lehertzen eta berritzen zitzaizkidan neuri galderak burmuinetan.
|
|
Eta bi dorre haiek ziren, bertzalde, bi lerro, xuxenak, paraleloak eta infinituan bat egiten zutenak. Eta dorre
|
haietarik
batek bihotzaren jakintasuna sinboliza zezakeen, eta bertzeak adimenduarena, edo, bertze hitz batzuetan, bihotza zuen dorre haietarik batek harroin, eta burua bertzeak, zeren gizona osoa izaiteko eta osorik salbatua izaiteko deitua izan baitzen, eta osotasun hura bihotz buruen eta buru bihotzen bat egiteaz baizik ezin erdiets baitzitekeen.
|
|
Eta bi dorre haiek ziren, bertzalde, bi lerro, xuxenak, paraleloak eta infinituan bat egiten zutenak. Eta dorre haietarik batek bihotzaren jakintasuna sinboliza zezakeen, eta bertzeak adimenduarena, edo, bertze hitz batzuetan, bihotza zuen dorre
|
haietarik
batek harroin, eta burua bertzeak, zeren gizona osoa izaiteko eta osorik salbatua izaiteko deitua izan baitzen, eta osotasun hura bihotz buruen eta buru bihotzen bat egiteaz baizik ezin erdiets baitzitekeen.
|
|
Bada baldinba, paseoan gindoazen Pisako dorrerantz, batzuetan aitzina egiten genuela eta bertzeetan gelditzen, batik bat osaba bere esplikazione
|
haietarik
batean luzatzen zenean. Eta orduan ere, dorre okerraren parean geundela, geldialdi bat egin genuen, gorat igaiteko asmotan.
|
|
Orain arte aditzerat eman dizudanagatik kontsidera eta estima dezakezu ezen jendeak arlotetzat eta erdi txepeltzat hartzen zuela bere apeza, baina ez, zeren, egia bada ere eliztarrek harekin irri egiten zutela —eta ez guti—, egia da, halaber, ez ziotela hari irri egiten; eta nola, bertzalde, ateraldi
|
haietarik
haratago, gizon seriosa baitzen, herritarren zerbitzuan bizi zena, haien behar spiritualei buru egiteko edo baserri urrunenetako eriei ere astoaren gainean bisita egiteko disposizionean beti ere, hala, don Frantziskok aldeko zituen, oro har, jendearen maitasuna eta onespena.
|
|
Jauregirat bildu zen jende hartarik, jaun André, hiru gizon aipatu eta bereiziko nituzke:
|
haietarik
bat kalonje bat zen, don Claudio izenekoa, dukearen konfesorea zena eta dukeak bidaia guztietan eramaiten zuena, badaezpada, zeren nehork ez baitaki zein izan daitekeen Jainkoaren nahia eta borondatea, eta dukeak bere ondoan nahi zuen hura heriotzako orenean; bertze biak, berriz, bi toreatzaile haiek ziren, Curro Banderas eta Paco Corrales zeriztenak: azken honek torero ausart bezain adoretsuaren fama zuen —ongi irabazia, bertzalde, kontatzen ziren erdiak egia izaitekotan—, zeren erraiten baitzen, konparazione, ezen, ehun zezenez goiti toreatu eta lau adarkada larri izan zituela, eta ehunez goitiko haien artean hiru zezen hil zituela, haiek toriletik atera bezain sarri, paratzen zelarik, hartarakotz, toriletik beretik hamar bat urratserat, hanka bat belauniko, lantza eskuan tinko... eta harekin egiten ziola buru zezenari, zeina, bere lasterraldian, lantza topatu eta ziplo eroriko baitzen, toreroak bere" lantzean" asmatzekotan, noski; edo, huts eginik, toreroa bera harrapatu eta adarkatuko zuen zezenak, inarrosiko zuen airean itzulipurdika, hilko zuen segurki.
|
|
Eta bistan da, halaber, ezen, fruituen alderakotzat, zirkuak anitzez joriagoak eta emankorragoak izan zirela: ikusi bertzerik ez dago erromatarren denborako hainbat eta hainbat saindu eta martiriren testigantza, Erreboteko Plazan gertatuaren aitzinean, non sainduen izendegia ez baitzen ale bakarrean berretu ez emendatu... toreatzaile
|
haietarik
bat, bai, martiri eta toreatzaileen patroin izaiteko bidean jarri zitzaigun arren.
|
|
...tze jende bildu eta elkartu, ez bederen nik dakidala, zeren, desfilean zetozenak alde batetik, eta plazan goait eta begira zeudenak bertzetik, aise izanen ginen milaz goiti han juntatuak, bertakoak hauek, inguruko herrietarik erdutuak haiek, urrunekoak ere aleka batzuk, Iruñatik —munduaren azkenetik kasik, urbiaindar gehienentzat— bizpahiru... guztiak festarako prestik eta iratzarririk,
|
haietarik
anitz makila edo akuiluren bat eskuan zutela, edo hagatxoren bat edo labana, zeren erran baitzuten ezen zezen haietarik bat edo bertze ikusleen esku utzi eta beraiek sastatu eta akabatu zutela.
|
|
...ra zeudenak bertzetik, aise izanen ginen milaz goiti han juntatuak, bertakoak hauek, inguruko herrietarik erdutuak haiek, urrunekoak ere aleka batzuk, Iruñatik —munduaren azkenetik kasik, urbiaindar gehienentzat— bizpahiru... guztiak festarako prestik eta iratzarririk, haietarik anitz makila edo akuiluren bat eskuan zutela, edo hagatxoren bat edo labana, zeren erran baitzuten ezen zezen
|
haietarik
bat edo bertze ikusleen esku utzi eta beraiek sastatu eta akabatu zutela.
|
|
Eta, noiz eta burtzia sartzen baitzion zezenari, burdinazko puntari zetxekiòn makila hausten zen krak eginez, eta, krak harekin batean, jendearen bibak eta oihuak ziren hedatzen, esku zartadak eta txalo zaparradak aditzen. Eta burtzi baten eta hurrengoaren artean, peoiek paper gorriz apaindurikako hagatxoak sartzen zizkioten... eta burtzikada
|
haietarik
batean, zezena zerraldo erori, eta halakoa izan zuen heriotza eta azken fina. Eta zezen hilari so egin nion, eta zalantzan egon nintzen sagarroi jigant bat ez ote zen, hain ziren ugariak gainean zituen burtziak eta hagatxoak.
|
|
Baina zezena, halarik ere, kementsu zegoen artean eta, aitak zaldi gainetik zirikatu zuenean, indartsu abiatu zen hura... harik eta tiro hots bat entzun, eta zezena hil mutu geratu zen arte. Derradan ezen orduantxe egon nintekeela, nehoiz egoitekotan, aitaz harro, zezen kontu harekin, iduriturik ezen Iliadako, Odiseako edo Greziako bertze edozein historiatako zeinahi heroiren ahaide izan nintekeela —ez al zen, bada, Zeus bera ere zezen historia
|
haietarik
batean ere nahastu, noiz eta zezenaz mozorrotu baitzen, Europa zeritzan neskatxa bahitu eta Kretarat eraman ahal izaiteko? — baina, ondikotz, tiroaren eraginagatik aitak gibelerat egin zuen... hain gibelerat, non zalditik erori eta hantxe geratu baitzen, ipurdi gainean, lurrean iltzaturik bezala, grabitate indarraren meneko hura ere, jauregiko jaun eta jabe zen arren, bertzalde. Eta egiaztatzen nuelarik, gisa hartan, ezen harrotasunetik ahalkerako bidea ezin laburragoa dela, txalo, biba eta bertzelako oihuen artean, irri bat baino gehiago ere entzun ahal izan nuen, tragediaren hariak eta komediarenak orduan ere korapilaturik eta bat eginik.
|
|
Eta tabakoa erre eta ahotik kea egotzi, ez zuen bertze atseginik ez bertze dibertimendurik... eta don Frantziskorekin xakean aritzea, edo bera bakarrik, hura etortzen ez zitzaionean. Egun
|
haietarik
batean, finean, Villagrandeko dukea etorri baino astebete lehenagoko igandean, aitona Nikolas nehoiz baino eriago eta erreumak joago jaiki zen, halako moldez, non etxeko sehietarik bati manatu baitzion ezen gaztiga ziezaiola, mezatarakoan, don Frantziskori, zeren konfesatu egin nahi baitzuen. Nik ez dakit zer kontatu zion aitonak apezari, baina kontua da ezen, aitorraren ondotik, aitona hobeki sentitzen hasi zela.
|
|
Ongi oroitzen dut ipuin
|
haietarik
bat: irulearena eta katu beltzarena.
|
|
Baina azantz eta abarrots harekin ez geunden, ez, trantze hartarik ezkutuan iragaiteko moduan!, eta, horrela, handik berehala hurbildu zitzaizkigun bi emazteki,
|
haietarik
batek eskuan kriseilua zekarrela: bata ama zen, eta bertzea Hi po lita, haren ohorezko dama, osabaren ahalkerako.
|
|
Ezaguna zen, konparazione, bertze ipuin edo bertze sineste hura: behin batean, bi mutilek zaldi zuri bat ediren omen zuten; igandea zen, eta igan zen
|
haietarik
bat —mezatan ibilia zena— gainerat, baina zaldia ez zen higitu; igan zen gero bigarrena, zeinak ez baitzuen mezarik entzun eta, igan bezain fite, zaldia hegaldatu, eta mutila erortzen utzi zuen Pagabasoko leizean: deabrua omen zen, zaldi zuriz mozorroturik.
|
|
Egun
|
haietarik
batean, ordea, irri egin beharrean ohi zuen bezala, herensugearena aditu bezain fite, sutan jarri zen. Eta hartu zuen soka ezin luzeago hura, muturretarik batean gako bat zuena eta zuhaitzen igaiteko erabiltzen zuena; bildu zituen hiruzpalau morroi eta bizpahiru neskame, eta guztiok joan ginen Pagabasoko leizerat.
|
|
Eta, hala, iritsi ginen puntu hurbil hartarat, lotu genituen zaldiak, utzi genuen morroietarik bat han zaldien zaintzen eta begiratzen, egin genituen oinez hirurehun bat urrats, eta leizearen ahorat heldu ginen, zeina basoarekin mugatzen zuen zelai batean baitzegoen, gain batean. Leizearen ertzean baziren bizpahiru haritz solte, adarrak harat honat hedaturik zituztenak,
|
haietarik
bat edo bertze leizearen alderat. Leizeak, berriz, bazuen han behean koska bat, belarrez eta haritz hostoz josirik zegoena eta itxuragatik piztien habiatzat ere har zitekeena, norat jaitsi nahi baitzuen osabak...
|
|
Leizeak, berriz, bazuen han behean koska bat, belarrez eta haritz hostoz josirik zegoena eta itxuragatik piztien habiatzat ere har zitekeena, norat jaitsi nahi baitzuen osabak... Eta, hala, seinalatzen zuelarik zuhaitz
|
haietarik
bat, zeinak baitzuen adar bat koskaren bertikalean zegoena, erran zuen osabak ozentki:
|
|
—Mutil gaztea haiz, Joanes —erran zidan, Alessandroren goait geunden egun
|
haietarik
batean, biak ere aski antsiatsu orduko, kapitain italiarra uste baino berantago zetorrelako—, eta, gazte guztiak bezala, begiak kanporat zabalik dauzkak; ordea, nola kanporat beha dagoena kanpoan geratzeko perilean baita, heure baitari beha ere jarri huke, eta gogoeta egin, heure arimaren eta heure gogoaren indarztatzeko eta sendotzeko, bidaia honetan... —eta, betartea iluntzen zitzaiola, erran zidan—:
|
|
Izan ere, Alessandro de Novara jauregirat heldu zen egun berean, amesgaizto bat izan nuen gauez, eta amesgaizto hark iratzarri ninduen. Ez dakit amets haren arrazoina ene ezinegona ote zen, bidaiaren kontu harekin urduri nengoelako, edo afalorduan izan genituen konbertsazioneak ote zeuden guztiaren azpian, zeren
|
haietarik
batean Alessandroren gidariak aditzerat emaiten baitzigun ezen bazirudiela egun batzuk lehenago bidelapurrek noble batzuen kotxea akometatu zutela, eta noble haietarik bat hil zutela ez dakit non, eta zeren ene ametsa guztiz haren idurikoa izan baitzen: Urbiaindik Donibanerat gindoazela osaba, Alessandro eta hirurok, bat batean bidelapur batzuk atera zitzaizkigun... eta, zalapartaren erdian tiro baten hotsa entzun, eta Alessandro lurrean ikusi nuen zerraldo, bekokian zulo bat zuela eta zulo hartarik odola zeriola.
|
|
Izan ere, Alessandro de Novara jauregirat heldu zen egun berean, amesgaizto bat izan nuen gauez, eta amesgaizto hark iratzarri ninduen. Ez dakit amets haren arrazoina ene ezinegona ote zen, bidaiaren kontu harekin urduri nengoelako, edo afalorduan izan genituen konbertsazioneak ote zeuden guztiaren azpian, zeren haietarik batean Alessandroren gidariak aditzerat emaiten baitzigun ezen bazirudiela egun batzuk lehenago bidelapurrek noble batzuen kotxea akometatu zutela, eta noble
|
haietarik
bat hil zutela ez dakit non, eta zeren ene ametsa guztiz haren idurikoa izan baitzen: Urbiaindik Donibanerat gindoazela osaba, Alessandro eta hirurok, bat batean bidelapur batzuk atera zitzaizkigun... eta, zalapartaren erdian tiro baten hotsa entzun, eta Alessandro lurrean ikusi nuen zerraldo, bekokian zulo bat zuela eta zulo hartarik odola zeriola.
|
|
Baina, lerro urri hauetan erran dizudanetik harat, ote du zentzurik hitzak hitzen gibeletik paratzeak, dakidanean ezen munduko poetarik onenaren lumak ere —ez Danterenak, bizirik balego, ez Petrarcarenak ez bertze nehorenak— nekez islatuko lukeela nik han ikusi nuen ederra...? Zeren
|
haietarik
anitz mintzatu izan baitira Veneziaz eta skribatu izan dituzte poema ederrak eta hitz laudoriozkoak, baina nik ikusi nuen Venezia hura beti izanen da haien gainetik.
|
|
Hala, bada, kontua da ezen Bolognatik jalgi behar izan genuenean, gau
|
haietarik
bat eman nuela, osabaren zurrungen artean, erreus eta ekurugaitz; eta, Bolognatik jalgi berriak ginelarik, berriz, tormenta izugarri bat izan genuen —euria goian behean—, eta gurdia lohitan sartua gelditu zitzaigun, eta bi zaldiak ere hantxe, ez arre eta ez so. Atertu zuenean, osaba eta biok gurditik jaitsi eta, gurdizainari laguntzeko asmotan, harri batzuk jarri genituen gurpilen aitzinean; gero, berriz, gurdian zituen bi taket eman zizkigun gurdizainak eta manatu zigun ezen taketak lurrean berma, eta bulka genitzala gurpilak gibeletik, berak zaldiak zigorrez jotzen zituen bitartean, eta entseia gintezela, halatan, gurdia lohitik ateratzerat.
|
|
Aitonak etxeko historiak kontatu zizkigun egun
|
haietarik
batean izan zen, noiz eta aitonak bere kontakizuna akabatu baitzuen, kokotsa jaso eta kezko eraztun haiek egiten zituela, gorako bidean gero eta zabalagoak egiten zirenak.
|
|
Eta, haren jarraikian, errepuesta hark eta arrazoin haiek guztiek guztiz jabaldu ez balute bezala, mugimendu bizkor batean pipa ahoratu, kea irentsi, eta eta ke zurrunbilo
|
haietarik
bat egotzi zion Mattini.
|
|
behekoan, sukaldea zegoen eta, sukaldearen ondoan, gela batzuk, norat biltzen baitziren etxeko neskameak, guztiak ezkongai edo alargun, jauregian bizi ziren bertze sehiak oro bezala; beheko solairuan zegoen, halaber, sala luze zabal bat, non egiten baitziren zelebrazione handiak, eta bertze bat tipiagoa, egongelatzat eta bisitagelatzat ere har zitekeena; haiekin baterat, zoko batean, bertze bi gela zeuden: ...nean; eta bazen, finean, bertze gela iduriko bat ere, etxeko kotxearen edo karrozaren gordeleku zena eta alboko ateetarik bat sarbidetzat zuena; lehenengo solairuan, berriz, gure logelak zeuden, aitarena mutur ba tean, amarena bertzean, eta, bien artean, aitarenaren ondoan, osaba Joanikotena zegoen, eta, amarenaren ondoan, Mattinena eta biona; eta solairu hartan zeuden, orobat, bertze bi sala ere,
|
haietarik
bat aitak lantokitzat zuena; kanpo aldean, berriz, balkoi luze bat, baranda zurezkoa zuena, eta barra bertikalak —beltzez pintatuak— burdinazkoak, errenkada edo ildo berean burutzerat zihoazen landare sendo bezain apainak iduri; goian, ganbaran, mutur batean, morroien logela zegoen, eta bertze muturrean osaba Joanikoten gabineta eta studio tokia —edo studioa soilki, nola erraiten b...
|
|
Eta errezatzen hasten zen, eta beti erraiten zuen: Angelum Domini nuntiavit Mariae; amari, aldiz, goizeko edo ilunabarreko angelusetan, Angelus aditzen nion, sekula ez Angelum; harik eta, lezione
|
haietarik
batean ohartu nintzen arte ezen amak zuela arrazoin. Eta, hala, egun hartan ere, eskola akabatu bezain fite, ohi bezala ekin zion don Frantziskok:
|
|
—Oilaskoa ederki hoztuko zaik, arinago jaten ez baduk... —erran zion osaba Joanikotek, etenaldi labur
|
haietarik
batean, ikusirik ezen berak akabatu zuela bere oilasko erdia eta nik neure osoa ere bai kasik, Pedrok bereari izterra baizik gihargabetu ez zion bitartean.
|
|
Arratsalde
|
haietarik
batean, ordea —osaba eta Maddalen aitaren urtebetetzeko festan elkarrekin ikusi nituenetik bizpahiru egunetarat—, osabak hagitzez ere eskola laburragoa eman zidan, erraiten zidala:
|
|
" Bere amaren antzera, kozinari ona da Maddalen; baina, gauzak dauden bezala, zerbitzutik egotzi zenuke, edo zure anaiaganik urrundu... Lagun onak dituzu, bertzalde, kozinari onak dituztenak, eta
|
haietarik
batekin trukea egin dezakegu". Eta, irriz hasten zitzaiola, aitak ihardetsi zion:
|
|
Eta egun
|
haietarik
batean, hain zuzen ere, gertatu zen gertatzekoa, noiz eta sugegorri batek Arkimedes —osaba Joanikoten txakurra— fizatu baitzuen, eta txakurrak fin gaitza egin.
|
|
—Pisako dorrea —eta, segidan, lur mugikor
|
haietarik
alde egiteko asmotan edo, eratxiki nuen—: Osaba itzarri aitzin oheratu nahi nuke, eta joan egin dut, baina joan baino lehenago...
|
|
Eta hargatik erakartzen zuen Pagabasok, baita Pagabasoko leizearekin zerikusirik zutèn historiek eta ipuinek ere, leku hura eszenario ezin hobea izan zitekeelako, non koka baitzitzakeen bere historia
|
haietarik
batzuk, indar eta eraginkortasun handiz.
|
|
ERRAN dizut nola aitak bere festen organizatzeko ohitura zuen noizik behin, festabururen baten aitzakian edo. Eta halakoetan, jakina, inguruko jauntxoak gonbidatzen zituen festa haietarat, zeinak profitatzen baitzituen, hala berean, haiekin zituen kontuen garbitzeko, zeren
|
haietarik
gehienak aitaren negozioei loturik baitzeuden nola edo hala, eta zeren halatan erdietsi baitzuen gure aitak meneko zituenak are menekoago izan zitezen. Abuztuko bigarren igande hartan —urbiaindarrok santaklarak ospatzen ari ginela, hain zuzen ere—, bazuen, gainerat, bertze estakuru bat, zeren eta Pedro Huizik akabatu berria baitzuen kaperako freskoa, zeinean nihaurk ere lagundu bainion, atsegin handiz, batik bat lehen eta azken egunetan —zeren gainerako egunetan, bertzenaz, aski eta sobera izan bainuen Elbiraren kontuari eta ondoko kontuei buru egiten—, eta zeinean agertzen baitziren Frantzisko Xabierkoa eta san Inazio Loio la koa, hau zutik eta hura belauniko, biak ere zirkulu batean:
|
|
Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun bat egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta
|
haietarik
bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena.
|
|
Zeren osaba Joanikotek bakarrik utzi baininduen, baina ez nengoen bakarrik bizitzan, han berean bainuen, neure alboan, ama. Eta, sukarra zertxobait jaitsi zitzaidàn goiz
|
haietarik
batean, geure jaun Jesu Kristoz oroitu nintzen, noiz eta apostoluek bakarrik utzi baitzuten, hura hil hurran zegoela... baina ez, ez zuten guztiek, halarik ere, bakarrik utzi, zeren han berean baitzuen gurutzearen azpian ama Maria, semearen sufrimenduarekin bat eginik! Eta bi idurien idurikotasuna —Jesu Kristorena eta haren amarena, eta enea eta ene amarena— konfirmatzerat etorri zitzaidan —edo hala uste izan nuen nik bederen istant hartan, edo sinetsi nahi izan nuen— ezen, Jesu Kristo jarraibide harturik, apez egin behar nuela; izan ere, ez al zen hura nik sagastian ustekabean hartu nuen erabaki zentzugabeari bere zentzu ezkutua eta egiazkoa edireiteko modua?
|
|
Eta oraino ere iraganari beha paratzen naiz eta mila gertaki oroit ditzaket, irrigarriak edo funsgabekoak
|
haietarik
hainbat eta hainbat, bere mementuan hil edo bizikoak iduritu izan zitzaizkidanak; amorio hura, ez, ordea. Zeren orduantxe jakin bainuen ezen denbora bertze erreka bat zela, eta aldika eta tarteka ur jauzi batzuk zituela, eta halatan egin zezakeela eternitaterat jauzi.
|
|
Hala, bada, jakizu, alde batetik, ezen Potosi goiti beheiti doala eta gaurkoa ez dela atzokoa, zeren egun bateko zilarra biharamuneko hauts bihurtu baitzen —Sibiliatik atera zenetik bere galeoiko hainbat kideren ezpainetarik aditua zuen iritzia aditu zion Joxek aita Zacaríasi ere—, eta zeren, harat joaitea, ondorez, nekea eta gaitza ez ezik, erokeria hutsa ere izan baitaiteke, baita munduko ezpataririk handienarentzat ere, zure entseiuaren fruituak idorrak, agorrak eta hautsaren parekoak izan litezkeelako, finean. Eta jakizu, bertzetik, ezen, Potosirat joan gabe ere, badirela Santo Tomáseko asentamenduaren ondoan etxaldeak edo haziendak, batik bat behi aziendaren hazkuntzari emanak eta zureak bezalako beso indartsuen beharrean daudenak, beren ondasunen begiratzeko eta ordenaren ezartzeko, eta nagusi
|
haietarik
bati eskain diezazkiokezula zeure zerbitzuak eta endrezuak... Izan ere, nagusien arteko harremanak ez dira beti onak izaiten, eta hala nahi izaiten ditu bakoitzak bere alde eta fabore, beren arteko ahakarren eta liskarren orduan, armarik onenak, zeren giristinoen arteko gudurik handienak eta gogorrenak ez baitira kastitatearen guduak, nola batzuek sinestarazi nahi baitigute, baina poltsikoarenak eta diruaren ingurukoak, eta gudu haietan armarik onenak dituenarena izan ohi baita garaitia —eta, pausa labur baten ondotik, gaineratu zuen—:
|
|
Izan ere, Santo Tomásetik hiruzpalau egunetarat, iparrerako eta setentrionerako bidean beti ere, inguru haietako etxaldeak dauden tokian doi, badugu bertze misione bat, eta han ere aurki dezakezue nahi duzuena. Misione hartan ere bi kaputxino daude, eta
|
haietarik
bat ene lagun mamia da: aita Humberto, bihotz oneko indiar batzuekin lan egiten ari dena, eta zuek bezalako jendearen beharrean dagoena, bere asmoen aitzina eramaiteko.
|
|
Ordainean, guk jaso genituen haien maradizinoak, eta
|
haietarik
batek tiro ere egin zuen arkabuz batekin, airerat izan bazen ere, eta hala erabili eta astindu behar izan genituen arraunak, finean, ahalik eta arintkien eta fitezen, bertze ti ro hots bat entzuten genuen bitartean eta haien irri karkarak.
|
|
Baina Joxe Aberasturik etxalde edo etxaleku
|
haietarik
batean enplegatu nahi zuen, eta halaxe jakinarazi zion Fernando Pachecori, etxaldeetako jaunei buruzko eta han egiten ziren trabailuei buruzko xehetasunak eskatzen zizkiola. Eta uste genuenean ezen, ohi bezala, luze ihardetsiko ziola, aitzitik, Fernando Pa che cok ezin laburrago erran zion:
|
|
—Baina toki bat ere baduk, beharbada, Utopia... segur baietz. Eta, baldin parte eta endrezera hauetan paradisurik bada, indiar gorrien lurretan behar dik, zeren, erran digutenaren arabera,
|
haietarik
gehienak kutsatu gabe baitaudeke oraindik...
|
|
Joxe Aberasturiri berdin zitzaizkion kontsiderazione haiek, zeren gogaiturik baikenuen hura orduko, geure iritziekin eta geure ideiekin, eta zeren haren asmoa misionearen ondoan zeuden etxalde
|
haietarik
batean enplegatzea baitzen... edo handik Potosirat joaitea, baldin gauzak okertzen hasten bazitzaizkion.
|
|
Bortz gizon
|
haietarik
batek ozen hitz egiten zuen eta zalantzarik ez zegoen ezen haserre zegoela, egozten zituen arneguengatik eta haren juramentuengatik, batean Kristoren zauriak aipatzen zituela eta bertzean Avilako santarenak; gaitzerizkoan eta aldarte gaixtoan sarturik zirudien, zinez, jokoak zeraman bidearekin, eta ergelkeria franko zerabilen eta adimendua eskas...!
|
|
Eta gu begi batekin haiei beha geunden, eta belarriak ere erne eta zut genituen... eta Avilako santaren aipu
|
haietarik
batek, oharkabean, Italiarat eraman ninduen, non Pedro Huizirekin eta osaba Joanikotekin solas hura izan bainuen, erlikiei buruz mintzatzen ginela, orain san Jenaroren odol xortez, eta orain santa Teresaren ileaz... edo san Frantziskoren galtzoinez. Eta Pedro Huiziren hitzak oroitu nituen, noiz eta erran baitzuen, Avilako santaren erlikiaz ari zela:
|
|
Ordea, berant zebilen jabea, zeren dadoetan ari zèn eta ozen mintzatzen zèn zaldun errabiatua hartaz ohartu eta jauzi batean altxatu baitzen. Eta, indiar gorri
|
haietarik
bati ostiko bat emaiten ziola, herratsu eta errietatsu, erran zuen:
|
|
Ordea, borroka hark ez zuen historia luzerik izan, zeren, hasi bezain sarri, lehenengo entseiuan zauritu eta akabatu baitzuen Joxe Aberasturik, eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol isurle ustezkoa odolustua, lurrean etzanik, bere kapelu hegal zabala —baita ile-ordea ere— burutik kanpoan eta bere iduri irrigarri harekin, zeren halakoa baitzen haren begitarterat bildurikako keinua, eta zeren buruan orraztatu gabeko bi ile baitzituen, biak ere nahasirik eta izurturik. Eta joan ziren zaldunaren lagunak lurrean zetzan kidearen laguntzan, eta ikusi zuenean
|
haietarik
batek ezen hura hilik zetzala, ezpata maginatik deblauki atera eta bizkaitarraren aitzinean paraturik, erran zion ezen koldar bat zela, jaun Lorenzo Cortési kasik denborarik eman ez ziolako bere lekuan jartzeko eta konbaterako behar bezala prestatzeko; baina bizkaitarra ez zen isiltzekoa, eta ihardetsi zion ezen hura gezurra zela eta bere ohorearen kontrako falta, gezurti deitzen ari zitzaiolako... Eta, orduan, gaztelau hark keinu bat egin zien bere lagunei eta guztiek, supituki eta deblauki, jauzi batean ezpata biluztu eta bizkaitarra inguratu zuten.
|
|
Eta saltokitik arestian itzuriak zirenak, saltokiko ate leihoetarik beha geratu ziren orain, guztiak hitzik gabe, mutu, saltoki hura ezusteko teatro bat balitz bezala, non tragediaren lehen emanalditik bigarrenerat iragaiterat baikindoazen. Eta mementu batez leiho haiei so egin nien, eta
|
haietarik
batean bi indiar gorri haiek hauteman nituen...
|
|
" Bada, hemen ez dago mirakulurik, jaun Lorenzoren alde behatz baten emaiteko disposizionean ez bazaudete". Eta, ene hitz haiek entzunik, kanpoan zegoen jendea saltokirat sartzen hasi zen, eta gizon hilaren lagun
|
haietarik
batek keinu bat egin zuen, eta guztiek beren ezpatak gorde zituzten, ez dakit ene solasak konbentzitu zituelako, edo ahalke zirelako, ustez hain maite zuten lagunaren alde behatz baten emaiteko ere gai izan ez zirelako, eta kendu egin nielako, ondorez, hilaren alde borroka egiteko zuten kausa eta arrazoina. Eta gero erran nien:
|
|
Baina Antoniok hura erran zuen, eta istant berean oihu batzuk aditu genituen: zaldun
|
haietarik
bat zen, bertzeen artean itzal handienekoa zirudiena eta bertzeei ezpaten gordetzeko eta maginan sartzeko keinua egin ziena, guarnizinoko hiru soldadu lagun zituela.
|
|
—Haatik, jaun Joanes Etxegoien, ez nuke nahi ergeltzat har nazazun, zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren, edo, hobeki, segur nago
|
haietarik
bat zarela... baina jakizu ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere, eta izugarria izanen litzatekeela baldin zeure egitekoan huts eginen bazenu... zeren neure lagunekin mintzatu bainaiz eta guztiok zuen kontra deklaratuko baikenuke, nagusiaren alaba sendatzeko entseiuan huts eginen bazenu, zeure erlikia horrekin iruzur egiteagatik eta Lorenzo hain modu gaixtoan hi... Eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrín —eta bere tituluen lista eman zuen berriro... eta berriro hartu zuen atseden, jakina, harik eta berriro ekin zion arte, titulu haietarik bat errepikatzen zuela, mementu hartan bertzeak baino inportantago irizten ziolako edo—:
|
|
—Haatik, jaun Joanes Etxegoien, ez nuke nahi ergeltzat har nazazun, zeren beldur bainaiz pikaro gezurti hutsa ez ote zaren, edo, hobeki, segur nago haietarik bat zarela... baina jakizu ezen zeure eskuetan duzula, zeure etorkizuna ez ezik, zeure lagunena ere, eta izugarria izanen litzatekeela baldin zeure egitekoan huts eginen bazenu... zeren neure lagunekin mintzatu bainaiz eta guztiok zuen kontra deklaratuko baikenuke, nagusiaren alaba sendatzeko entseiuan huts eginen bazenu, zeure erlikia horrekin iruzur egiteagatik eta Lorenzo hain modu gaixtoan hiltzeagatik... Eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrín —eta bere tituluen lista eman zuen berriro... eta berriro hartu zuen atseden, jakina, harik eta berriro ekin zion arte, titulu
|
haietarik
bat errepikatzen zuela, mementu hartan bertzeak baino inportantago irizten ziolako edo—: Ez ahantz, bada, ezen jaun Santiago de Tapioles y Villarrín Nueva Andalucíako gobernadorearen adiskidea dela...
|
|
Eta, arraitasunaren arraitasunaz, bihotza bizkortu, eta bere urrats
|
haietarik
batean behaztopa egin zidan. Eta barren barrendik egin nuen otoitz:
|
|
URBIAINGO apeza bisita egiterat etorri zitzaigun egun
|
haietarik
batean, gezur erran nion:
|
|
Eta don Venancioren diruari esker nintzen libre, eta Piarres Oihartzabal kapitainak zuèn diruari esker abiatu nintzen, halako batean, Cartegena de Indiastik zetozèn zazpi galeoi
|
haietarik
batean, Mundu Berritik Mundu Zaharrerat, nola hamasei bat urte lehenago egin bainuen Mundu Zaharretik Mundu Berrirat, Antonio eta Joxe lagun nituela, zeren akabatu baitzen ene Indietako aldia, oren gaitz bati eta bertze ehuni itzuri ondoren.
|
|
—Baina, izurrite hura iritsi baino lehen, kontatu behar dizut nola mintzatu zitzaidan aita Bartolome bere bisita
|
haietarik
batean honetaz eta hartaz... baita nik artean egin gaberik nuen testamentaz ere, eta nola kontseilatu zidan ezen jauregia ospital baten egiteko erabil nezakeela, edo Jesusen Konpainiaren eskutan ere utz nezakeela, hura kasik onena!, zeren Konpainiak baitzuen kontu haietan jende aditurik eta ezin prestuagorik, Jainkoaren zerbitzari leialak guztiak, jauregia modurik onenean enplega zezaketenak, Jai... " Pentsa ezazu", erran zidan hark, eta nik baietz erran nion, pentsatuko nuela.
|
|
—Eta hala, bada, heldu zen, bai, halako batean, izurritea —erran zuen amak— Eta aita Bartolome egun
|
haietarik
batean Iruñatik etorri, eta ikusi zuenean izurriteak eragin miseria, erran zuen, ukabilak hertsatzen zituela: " Urbiainek ez du konponbiderik izanen, Pagabasoko leizea estali arte!" Baina aita jesuitak mintzagai gehiago zituen, itxura batean, bere zakuan, eta hala aritu ginen orduan ere honetaz eta hartaz... eta, Iruñarat itzuli aitzin, galdetu zidan:
|
|
" Bihar etzi baino hobe", erran nion," zeren, zenbatenaz lehenago akabatu zeure trabailua eta zenbatenaz isilago, hainbatenaz berretu eta emendatuko baitzaizu, harengatik dagokizun ordaina" —eta, barrendik hats hartzen zuela, amak eratxiki zuen—: Ordea, trabailariek lanean hilabete zeramatela, tupustean etorri zen aita Bartolome Iruñatik, zeren, dakizun bezala, hegaztiek bi hego baitituzte, baina berri batzuek zazpi; eta, hala, uste osoa nuenean ezen aita jesuitak ezin hobeki hartuko ninduela, aldiz, eskuak bururat eramanik, guztiz haserretu zitzaidan, eta bere haserrean mila gauza erran zizkidan, harik eta
|
haietarik
batean erran zidan arte: " Zer erran behar ote diot nik orain Iruñako Konpainiako aita na gu siari?
|
|
—Hala, bada —erran zidan alkaideak—, baldin hemendik atera nahi baduzu, hil iduri egin duzu, eta ongi egin duzu gainerat, izan ez dezan nehork ere sospetxarik —eta, segidan, bere asmoen berri eman zidan: nola, gure engainamenduaren aitzina eramaiteko, guardia
|
haietarik
batekin kalapita iduriko bat jokatu behar nuen bertze presoen aitzinean, tuak, muturrekoak eta ostikoak bitarteko, guardiek, halatan, gela berezi batean bakar nintzaten, non, biharamunean, ene buruaz bertze eginik eta urkaturik aurkituko baininduten; eta, guardietarik bat barrenean sartzen zela eta bertze batek atea zaintzen eta begiratzen zuela, aterako ninduten, finean, orgatila batean, ahozpez... bizien mundurat, alegia, non Venancioren bi morroi izanen bainituen aiduru, mando batekin.
|
|
Eta bide guztian Nenbo izan nuen buruan, eta morroiei ere galdetzekotan egon nintzen nola ote zegoen ene zisne beltza, baina ez nintzen ausartu, ez dakit hartarat herabe nintzelako edo beldur nintzelako berri gaixtoren bat emanen ote zidaten... Eta, behin harat heldurik, morroien konbertsazioneetarik jakin nuen ezen
|
haietarik
bat don Venancioren bila joan zela... eta, hala, itzuli zen hura handik gutirat, hartu ninduten bi morroiek beren besoetan, ireki zuten ate bat, eraman ninduten eskailera batzuetan goiti, ireki zuten bertze ate bat, atera ninduten zakutik... eta don Venancioren aitzinean aurkitu nintzen, bekoz beko, haren gelan.
|
|
Eta, handik aitzina, dohatsu ikusi nuen Joxe Aberasturi, arrai eta alegera kasik beti, iraganean ez bezala, zeinetan biraoka eta maradizinoka ezagutu bainuen, Potosirat joan nahi zuelako, edo etxalde
|
haietarik
baterat, baina, aldi berean, ezin joan zelako, zeren baitzegoen oihanaren erdian harrapaturik.
|
|
Zazpi gizon zuri
|
haietarik
batek, zeina baitzen, hain zuzen ere, Avilako zaldun hura, jaun Julián Arévalo zeritzana, bere manuak emaiten zituen, gaztelania garbian:
|
|
Joxe Aberasturi bizkaitarrak gizon zuri
|
haietarik
bat akabatu zuen bere ezpataz, baina bertze batek tiro egin zion bere arkabuzarekin eta halaxe eman zion Joxek fina eta akabantza bere munduko aldiari.
|
|
Eta, gaiari hastetik beretik lotzen natzaiola, derradan ezen, oihanetik jalgi ondoren, lur batzuetan sartu eta zaldizko bi etorri zitzaizkigula, Goruki eta biok ezin arbuiagarrikiago hartu gintuztenak —Goruki, indiarra zelako, eta ni, ohoin edo gaizkintzat hartu nindutelako, zeren eta estatu nigargarri hartan bainengoen eta itxura lohi eta likits harekin—, halako moldez, non
|
haietarik
batek Gorukiri" arratoi satsu" deitu baitzion, eta neuri" bilau nardagarri", biek ere zigorra airean zerabilten bitartean —eta, ai, nola damutu nintzen mementu hartan ezpata ez edukitzeaz eta ezpatarekin trebatu ez izanaz, zeren eta han berean hilko bainituen ezin gogarago, laidoka ari zitzaizkigùn bi gizon harro haiek! —, harik eta burua zutitu eta erran nien arte:
|
|
Eta kapatazek gain batean zegoen zurezko etxe polit baterantz eraman gintuzten, non ediren baikenuen nagusia, etxeko atarian, hamaka batean etzanik. Eta kapataz
|
haietarik
batek ene berri eman zion, eta nagusi nafarrak argibideak eskatu zizkidan, euskaraz.
|
|
—Nik ere ezagutu nuen txakur bat gizon bat salbatu zuena... Erran nahi baita ezen neure plantazione honetan indiarrak eta beltzak ez direla txakurrak baino gehiago, eta halatan hezten ditugula haiek ere, makila eta zigorra eskuan ditugula —eta, kapataz
|
haietarik
bati beha paratzen zela, erran zuen—: Ez al da egia, Azote de los indios?
|
|
Eta indiarrak —zeren eta esklabo
|
haietarik
gehienak indiarrak baitziren—, beltzak eta bertze jende miserable batzuk plantazioneko beheko partean bizi ziren, lastozko txabola batzuetan, guztiak han berean pilaturik, eta guztiak ere gerripeko soil batez beztiturik, goitik beherainoko soinekoa zeramaten emazteki batzuk izan ezik.
|
|
Baina historia bitxi hartan bazegoen kontu ilunik, zeren eta, kapatazekin eta bertze jende batzuekin mintzaturik, berant gabe jakin bainuen, konparazione, ezen erditzeko puntuan zeudenak zirela don Fidelek arbuiatzen zituèn eta etxetik egozten zituèn emazteki
|
haietarik
gehienak, eta ez nuen ulertzen zergatik... Izan ere, ez al zen arrazoin naturala emazteki haiekin izan zezakeen haur bat edo bertze beretzat hartzea eta etxeko primu eta heredero izendatzea...?
|
|
Nik baino hamar urte gehiago baitzituen Rosak —berrogei urte inguru, beraz— eta, hargatik edo, ez baitzitzaidan gogotik iragan ere, lehen egunetan ez bederen, hura neure egin nezakeela, artean emazteki ederra zen arren, zeren beti baitira loreak sasoinetik kanpoan ere birlora daitezkeenak, eta Rosa ere lore
|
haietarik
bat zen.
|
|
Fardelak gure aitaren izenean zetozen, zeina ere hil berria baikenuen eta zeinak bertze hiru anaia baitzituen Indietan sakabanatuak:
|
haietarik
bat kakao saltzaile bat zen, aski aberatsa, Simón de Osorio zeritzana, Caracasen bizi zena eta bizpahiru urtetan behin bisitaren bat egiten ziguna. Baina, erraiten ari nintzaizun bezala, iritsi ziren, bada, fardelak; ekin genion haien irekitzeari, aitaren faltan, amak eta hiru ahizpok; edeki genion koadroa biltzen zuen fardelari estalkia... eta egia diotsut:
|
|
" Eta, hurrengo egunean, berriro jarri ginen mahaiaren inguruan, eta orduan ere berdin erran zidan, zeren doña Lidiak ez baitzuen uste ezen mendozatarren zaldizainarekin izan nuen amorio itsu hargatik galdua nengoela, nahiz eta aitortzen zuen ezen arrisku eta peril handikoak zirela amorio suerte haiek, galbiderat baizik eraman ez zezaketenak, baldin
|
haietarik
berehalako ikasbiderik ateratzen ez bazen eta haien gainean zentzatzen, arrazoinaren idia bihotzaren gurdiaren aitzinean jarririk; eta orduan erran nion, ez keinuz baina hitzez —zeren igartzen bainuen orduko andere hura ene borondateaz jabetzen ari zela—, ezen zentzaturik nengoela eta ez nengoela, neure esperientzia gaitz haien ondotik, lehen gizonaren hitzetarat eta haren promesetarat ... Eta erran zidan:
|
|
Eta erran zidan: ‘Horrela bada, hobe, zeren pentsatu, bertzenaz, zer gertatu izan zaion hainbat amoranteri, eta nola egin duten
|
haietarik
anitzek fin gaitza, elkarri eman hitza bietarik batek bete izan ez duelako, edo bertze zerbaitegatik; zeren, honegatik ez denean, hargatik da, eta gaurko hitza biharko zurubia da, nondik eror baitzaitezke eta hauts baitezakezu burua, edo oroitu bertzela zer gertatu zitzaien Calisto eta Melibeari... ’"
|
|
Eta bi emazteki indiar zituen neskame, Iriyama eta Iriyumo, chaimen tribukoak, ahizpak zirenak eta Rosak ezin hobeki tratatzen zituenak... eta
|
haietarik
batek, Iriyumo zeritzanak, anitz ipuin kontatzen zizkigun, berak guztiz sinesten zituenak, eta ni, hari entzunik, Felisaz oroitzen nintzen, ene inudea eta haz ama izan zenaz, zeren hark ere net sinesten baitzituen Urbiaingo jendeen ahotan zebiltzan ipuinak...
|
|
Eta ezkondu ginen egunean, ortzadarra atera zen, eta Iriyumok erran zigun ezen zorte onekoak ginela eta zoriontsuak izanen ginela, zeren hargatik jantzi baitzituen suge
|
haietarik
batek bere beztimendarik koloretsuenak, hodeietako ura edateko asmotan.
|
|
Eta, handik aitzina, hilero joan izan nintzen, zeren dantza eta kanta haiek, orduan bai, bihotzaren bihotzean ukitu baininduten, eta hala harrapatu eta atrapatu ninduten, eta bereganatu ninduten; eta zeren ene bizipozaren belauntziak baitzuen jada belarik, zeina baitzen beltz haiek bezala kolore beltzekoa, eta baitzuen jada haizerik, kantak eta dantzak airean eragin dardara
|
haietarik
zetorkidana.
|
|
Ordu artean mila lekutan ibili izan nintzen, eta mila bidaia egin nituen, halako moldez, non, anitzetan eta halabeharrez, arratoiak izan bainituen bizilagun, batik bat untziz ibili izan nintzenean denbora luzez, zeren baitakizu ezen arratoiak direla halakoetan untzietako ohiko izurri: ordea, bidaia haietan guztietan, ez zidan nehoiz arratoi batek ausikirik egin... nahiz eta behin baino gehiagotan itzarri behar izan nuen,
|
haietarik
bat edo bertze eskuan zebilkidalako, edo aurpegian edo buru gainean ere noizbait. Eta, hala eta halatan, zer erranen dizut nik gertaki hari buruz?
|
|
¡ Eccovi l’uomo ch’è stato all’Inferno! , 32 eta, orduan, Urbiaingo karriketan ikusten nuen neure burua, eta imajinatzen nuen ezen halakoa izan zitekeela urbiaindarren komentarioa ere, baldin egun batean harat itzultzen banintzen, eta baldin ziega krudel
|
haietarik
iragana nintzela bazekiten: " Horra hor infernuan egon den gizona!" Baina ene ameskeriak ziren haiek, zeren eta, nola itzuliko nintzen ni, bada, Urbiainerat, baldin infernu hartan ez bazen reskat posiblerik ez libramendurik, Heriok presooi eskain ziezagukeena baino, eta baldin ene etorkizuna, halatan, lurrean eginikako zulo bat bazen, ene gorputzaren neurrikoa, norat egotzi eta non ehortziko baininduten berant baino lehen, presondegi hartan guztia jasangaitza zelako:
|
|
Baina, aitzinatu gabe utzi ditudan bertze gai batzuekin bezala, honekin ere bertze liburu bat skriba nezakeen, zeren eta halakoak baitziren han ezagutu nituen presoak ere —arraza guztietakoak: beltzak eta indiarrak gehienak, baina baita zuri guti batzuk ere—, baina ez da hori oraingo kontua, adarretarik galdu nahi ez badut bederen... nahiz eta ez nukeen preso
|
haietarik
bat ahantzi nahi: preso indiar bat, Ixaru zeritzana.
|
|
Eta batzuetan kanpoko hotsak aditzen nituen, soldaduen arteko konbertsazione urrunak edo haien oihuak eta kantak... eta gau
|
haietarik
batean soldaduetarik bati, geroztik buruan grabaturik geratu zitzaidàn kanta hura aditu nion, zeinak baitio: A la guerra me lleva mi necesidad;/ si tuviera dineros, no fuera en verdad, 29 eta segidan pentsatu nuen ezen bi hegazti jo nitzakeela harrikada batez baldin dirurik banu, zeren diruaren truke eskuetara bainezakeen nik neure libertatea, eta zeren soldadua ere, bere aldetik, gerrara joatetik libra baitzitekeen, ene dirua bereganatuz gero.
|
|
Eta, hiru euskaldunok gartzelatik laxatzen gintuztela eta zaldi gainerat eramaiten eta eskumuturrak bizkarraldean lotzen, gizon haiekin solasean hasi nintzen. Eta
|
haietarik
batek, zeinak baitzuen bisaia pikor gorriz pikardaturik, xarranpinak joa balego bezala, erran zidan: " Nihaur nauzu behatzaren pikatzeko disposizionean dagoen gizona eta jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen alabarekin ezkonduko dena".
|
|
Eta, erranarekin batean harro jartzen zitzaidala, argibideak eman zizkidan: " Izan ere, jakinarazi zionean don Julián kapatazak nagusiari zer gertatzen zen, bildu gintuen honek trabailari guztiak, hogeita hamarren bat orotarat, eta galdetu zigun ea gutarik nor zen gai eta nor zegoen prest behatzaren pikatzerat uzteko eta,
|
haietarik
ni bakarrik aitzinatzen nintzela, erran zidan: ‘Esker mila, jaun Domingo Sastre, eta jaun Domingo Sastre diot, zeren, orainokoan Domingo edo Domingucho izan zaituguna, don Domingo Sastre izanen baitzaitugu hemendik aitzina.
|
|
Eta egia da ez zebiltzala urrearen gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar baitzuten bizitzeko eta zeren
|
haietarik
nornahi baitzegoen prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai, nahiz eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.
|