Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2000
‎Baina zezena, halarik ere, kementsu zegoen artean eta, aitak zaldi gainetik zirikatu zuenean, indartsu abiatu zen hura... harik eta tiro hots bat entzun, eta zezena hil mutu geratu zen arte. Derradan ezen orduantxe egon nintekeela, nehoiz egoitekotan, aitaz harro, zezen kontu harekin, iduriturik ezen Iliadako, Odiseako edo Greziako bertze edozein historiatako zeinahi heroiren ahaide izan nintekeela —ez al zen, bada, Zeus bera ere zezen historia haietarik batean ere nahastu, noiz eta zezenaz mozorrotu baitzen, Europa zeritzan neskatxa bahitu eta Kretarat eraman ahal izaiteko? — baina, ondikotz, tiroaren eraginagatik aitak gibelerat egin zuen... hain gibelerat, non zalditik erori eta hantxe geratu baitzen, ipurdi gainean, lurrean iltzaturik bezala, grabitate indarraren meneko hura ere, jauregiko jaun eta jabe zen arren, bertzalde.... Eta egiaztatzen nuelarik, gisa hartan, ezen harrotasunetik ahalkerako bidea ezin laburragoa dela, txalo, biba eta bertzelako oihuen artean, irri bat baino gehiago ere entzun ahal izan nuen, tragediaren hariak eta komediarenak orduan ere korapilaturik eta bat eginik.
‎Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun bat egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta haietarik bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena.
2004
‎Gero amaren oihua entzun zuen, beste zarata guztietatik ondo bereizita: " aprobetxeu", hori esan zion, aprobetxeu, eta Romani iruditu zitzaion egun osoan mila ama haietako batek ere ez zuela hain gauza ederrik esan. Arrapalaren erdian geratu zen eta, amari begiratuta, esan zion:
‎Solasaldi haietako batean ere argitu nuen aitaren abizenaren misterioa. Aitak orain Weber abizena zuen, baina Iruñean bizi izan zen garaian Faupel zen.
2006
‎Bigarren aukera gizarte xedeetan eta Eliza katolikoarekin lankidetzan aritzea zen, bi laukiak markatuz. Eta hirugarrena haietako bat ere ez markatzea zen, eta ez zen bi aukeretako bakar baten alde agertu. Egoera horretan, kuota osoaren %0, 5239 Estatuaren Aurrekontu Orokorrei egozten zitzaien, helburu orokorretarako.
2008
‎Eta, borroka horretan, zorroztasunaren alde egin dute EHUko irakasleek. Ez bakarrik haiek, noski, baina haiek batez ere. Eta Eliseo Gilen taldeko arkeologoek Europa osoko hainbat laborategitan egindako frogak erakutsi zituztenean ere, ez zuten amore eman.
2009
‎arrazoi zuten, zer arraio!; izan ere, noiznahi ikusten zituen pistan zeudèn abioiak, ukitu ere bai tarteka, kapitain batek astean behin erakusten zienean: hauek helizeak dituk, hau termometroa eta hau manometroa; ikusi ere, ikusten zuen Domingok, gainera, haietakoren bat ere noizbait hegan, eta orduan barrua irauli egiten zitzaion: ez al zen, bada, hartarako etorri, berak hartutako erabakian, aitaren laguntzarekin?; eta orain zer, huts egin behar ote zion aitari eta huts Adari, mundu guztiaren aurrean inoiz baino barregarriago geratzeko?; ezin ahaztu baitzuen Adari egindako promesa, Adak berak oroitarazi ziona karta samur batean, zeharka bada ere:
‎hark bazuela bere izena. Benjamin Maria?, baina etxekoek, bai aitak, bai amak: haiek batez ere, ez zuten aipatu ere egiten izen hura, haurraz, haur misteriotsuaz?
‎(off) Baina haietako batek ere ez dit eman, inoiz, inolako arrazoi zientifikorik lainoen misterio hau argitzen saiatzea alferrekoa izango dela erakusteko.
‎arrazoi zuten, zer arraio!; izan ere, noiznahi ikusten zituen pistan zeudèn abioiak, ukitu ere bai tarteka, kapitain batek astean behin erakusten zienean: hauek helizeak dituk, hau termometroa eta hau manometroa; ikusi ere, ikusten zuen Domingok, gainera, haietakoren bat ere noizbait hegan, eta orduan barrua irauli egiten zitzaion: ez al zen, bada, hartarako etorri, berak hartutako erabakian, aitaren laguntzarekin?; eta orain zer, huts egin behar ote zion aitari eta huts Adari, mundu guztiaren aurrean inoiz baino barregarriago geratzeko?; ezin ahaztu baitzuen Adari egindako promesa, Adak berak oroitarazi ziona karta samur batean, zeharka bada ere:
‎Haien ondorengoen ikuspegitik, esan liteke aitona amonak bizi ere ez zirela bizi izan. Agian, haietako batek ere, desagertutako levantetar haietako batek, sehaska barruan, horia izango zuen ilea, argia larruazala. Agian bai!...
2010
‎gizon baten oihua, emakume baten irrintzia? dultzaineroen doinu alai bat ere gogoratzen dut, bazkalaurrean entzun nuena; gogoratzen dut, halaber, oparo bazkaldu genuela, zizka mizka hotzak eta beroak, arkumea eta legatza, tartak eta garaiko fruituak, halako zeozer?, baina, ezer gogoratzekotan, bazkalondoko kontuak gogoratzen ditut, haiek batez ere; gizonak. Teofilo Maria ere halakotzat hartzen zuten etxeko gizonek: aitak eta don Anizeto kalonjeak?
‎Zirriborratu nituen bospasei istorio gehiago, hor nonbait, gero eta esfortzu handiagoak eginez, kostata. Ez nintzen haietako bat ere argitaratzera iritsi. Gero, hori badakizu, filosofia ikasketak amaitu nituen, beken eta ikerkuntza proiektuen zurrunbiloan sartu, eta hemen naukazu, Bergsonen eta Heideggerren inguruan hausnarrean, eta behin behineko lan horrekin liburutegian?
‎zoritxarrak pilatzen ari zitzaizkidan, elurra eta izotza bezala, bizitzaren alderik malkartsuenean, eta gutxi behar nuen, beraz —haize kolpe bat, lur mugimendu bat, edozein gauza—, elur luizi bat eragiteko, ni neu ere arrasta nintzakeena; Helenarekin hautsi eta handik hilabetera edo etorri zen haize kolpea, igande batean; auzoko jaiak ziren, eta tarteka kaleko hots urrunak iristen ziren Regina enera: gizon baten oihua, emakume baten irrintzia... dultzaineroen doinu alai bat ere gogoratzen dut, bazkalaurrean entzun nuena; gogoratzen dut, halaber, oparo bazkaldu genuela —zizka mizka hotzak eta beroak, arkumea eta legatza, tartak eta garaiko fruituak, halako zeozer—, baina, ezer gogoratzekotan, bazkalondoko kontuak gogoratzen ditut, haiek batez ere; gizonak —Teofilo Maria ere halakotzat hartzen zuten etxeko gizonek: aitak eta don Anizeto kalonjeak— ongi janda eta hobeto edanda zeuden ordurako, benedictine bat kopan eta puru bana ahoan; hala geunden, bada, aita —etxeko jauna ohi baino hobea ere sentitzen zen, ausaz, une hartan, zurrutaren eraginagatik— honela mintzatu zitzaidanean, purutik arnastutako kea egoztearekin batera:
‎Hussaimdarren artean Abu Bey ren familiari zor zitzaion begiruneagatik beste familietako buruek ez zuten erran egiatan uste zutena, mar mar isila besterik ez zuten egin. Eta Mahometek ea nork nahi zuen beraren partidakoa izan, ea egia hura lau haizeetara zabaltzera nork lagunduko zuen galde egin zuenean, bada, haietatik bat ere ez zitzaion alde ageri, arte luze batean ez zen hotsik entzun.
2011
‎...kigun, irakurketak amaitu edo ekartzea ahazten zitzaigunetan, edo gonbidatuek pasea zitzaten, etxetik lakura edo hondartzara eta buelta, domingero arruntak baino sofistikatuago azaltzeko; ez nituen alabentzat ere gorde, liburu haiek bota egin behar nituen penaz bazen ere, edo hargatik beragatik, lehenago edo beranduago baten bat irakurtzen jartzeko tentazioa izango bainuen ziur, eta ez nuen idazle haietarik bat ere nire senar defuntuaren oroitzapen hutsak sortzen didan asperdura sentsazioarekin lotu nahi, betiko gal nintzakeen. Norbere burua Kafkaren liburuak zakarrontzira botatzen ikusteak beldurtu eta guzti egiten du bat hala ere, ez pentsa; letren jainkoren bat azaldu eta lepoa moztuko zidala sentitzen nuen, edo Austral edizio zaharren maitale fetixistaren bat?, ibilbide turistikodun liburuak, mapak, kafe joko bat senarraren amak oparitua (hori adibidez alabentzat garrantzitsua izango zela pentsatu zuen), etxeko zapatilak, José Bonorekin atera zuen argazkia Alcalá de Júcarren Kixoteren ibilbidea egiten ari zela (bere zinegotzi bulegoan jarririk izan zuena urtetan zehar),, ez, nik ez nion lagundu, erretiroa bizitzeko beste modu erosoago batzuek gehiago betetzen naute?, arrosario bat, estilografika eta bere oporretako egunerokoa, irakurtzeko tentaziorik izan ez duena;, joan ziren gauza gehiago azaltzen, eta oraindik topatuko ditudanak; izozkailua adibidez, erraldoia, kentzen kosta egiten dena.
2012
‎Pentsakor geratzen da. Zertan bukatu ote dute txatetako neska haiek guztiek? Beharbada, haietakoren bat ere hemen ibiliko da, ikusezin. Lastima, gustura hitz egingo nuke berarekin:
2013
‎Ulertzen da bai ondasun bat gozatzen dela, ondasun guztiak batera biltzen dituena, baina ez da ulertzen ondasun hau. Zentzumen guztiak daude poz honek harturik eta haietako bat ere ez dago beste zerbaitetan aritzeko libre, ez kanpotik eta ez barrutik aritzeko. Lehenago baimena ematen zitzaien, esaten dudan moduan, sentitzen duten poz handiaren seinale batzuk emateko; hemen arimak gehiago gozatzen du, ez da konparatzerik ere, eta askoz ere gutxiago aditzera eman daiteke, gorputzean ez delako ahalmenik, eta arimak ere ez duelako poz hura adierazteko ahalmenik.
‎Hori nahikoa ez bada, aireztatzeko edo airea girotzeko sistemak erabili dituzu.. Koadroaren barnean elementuak muntatzean, bete ezazu fabrikatzaileak adierazitako aparatuen arteko segurtasun distantzia.. Kontuan izan behar duzu Behe tentsioko Arautegi Elektroteknikoan su hartzeko edo lehertzeko arriskua duten lokalen sailkapen bat egiten duela. ...nstalazio elektrikoek izan beharreko ezaugarriak ITC araututa daude, eta ohiko instalazioetakoak baino zorrotzagoak dira.. Instalazioa dagoeneko funtzionatzen ari denean:. Ez gainkargatu tentsio hargunerik hargailu gehiegirekin.. Aldian aldian berrikus ezazu konexioen eta eroaleen egoera, isolamendua ondo dagoela ziurtatzeko.. Egiazta ezazu babesgailuek ondo funtzionatzen dutela, eta egiazta ezazu haietako bat ere ez dagoela zubia eginda edo desaktibatuta.. Badira sistema batzuk termografia bidez (tenperatura bakoitza kolore baten bidez irudikatuta) instalazioaren «puntu beroak» detektatzen dituztenak; hala, hutsegiterik balego, istripu bat gertatu aurretik detektatuko litzateke.. Eta sutea gertatu bada:. Ez erabili inoiz ura itzaltzeko: gogoan izan ura eroalea dela.
‎Enpresek beren borondatez aplikatzekoak diren arau horiek guztiek erantzukizun sozial korporatiboaren alderdi garrantzitsuak lantzen dituzte, baina haietako batek ere ez du gaia globalki tratatzen, ISO 26000 eta RS 10 arauek egiten duten bezala.
‎Indartsu sentitu zituen izter belaunak, zabal birikak. Mugatseko gazte haietako bati ere kosta egingo zitzaiokeen berari aurrea hartzea. Eta hartuz gero ere, irabazten utziko zion azkenean.
2014
‎Zirriborratu nituen bospasei istorio gehiago, hor nonbait, gero eta esfortzu handiagoa eginez, kostata. Ez nintzen haietako bat ere argitaratzera iritsi. Gero, badakizu, filosofia ikasketak amaitu nituen, beken eta ikerkuntza proiektuen zurrunbiloan sartu, eta hemen naukazu, Bergsonen eta Heideggerren gainean hausnarrean, eta behin behineko lan horrekin liburutegian?
‎Izan ere, teorian, gosariarekin batera gosaltzea elikagai gehiago jaten ari da bazkaltzeko orduan. Bada, pronostiko ororen aurka, haietako batek ere ez zuen erakutsi norbanakoak kontsumitutako kalorien batuketa. Gosariaren ondorioak:
2015
‎Antza denez, eraman egin zituzten. Edo haietako bat ere ez zen hil.
‎Dado que el euskara es, para nosotros, una dimensión fundamental del periódico, nos preocupamos de tabular con exactitud cada día la extensión que dedicamos al euskara. Sin contar titulares, ilustraciones ni la página entera Solasjaipausa [hasiera garai haietan batez ere euskaraz argitaratzen zuten denbora pasa orrialdea, besteak beste Olariaga eta Zabaletaren marrazkiak baina baita Eguillorren gaztelaniazko komikia eta erdarazko hitz gurutzatuak ere tarteko zirela], el porcentaje de textos informativos en euskara ha sido éste: nº 1, 17, 39%; nº 2, 12, 07%; nº 3, 13, 02%; nº 4, 16, 53%; nº 5, 16, 11%.
‎2 Oi ene arima! Gogora ezazu zein atsegin eta maitasun handia duen Aitak bere Semea ezagutzean, eta Semeak bere Aita ezagutzean, eta nolako garraz biltzen den Espiritu Santua haiekin, eta nola haietatik bat ere ezin den aldendu maitasun eta ezagutza honetatik, gauza bat bera direlako. Pertsona goren hauek elkar ezagutzen dute, elkar maitatzen dute eta atsegin hartzen dute elkarrekin.
‎(Batera ikusitakoa dut soilik gogoan). ...goenean, sekretu hauek ikusterik Jaunak beti nahi izaten ez badu ere (Hartaz gozatzean erabat murgildua dagoelako, hain on handi hori nahikoa duela), noizean behin nahi izaten du arima bere baitako egoera hartatik irten dadin eta bat batean ikus dezan gela hartan dagoena, eta horrela geratzen da, bere senera etorri denean, ikusi zituen handitasunak irudikatzen zaizkiola; hala ere, ezin du adierazi haietako bat ere, eta ez da iristen haren izaera Jainkoak naturaz gaindiko eran ikus dezala nahi duena baino gehiago ikustera.
‎10 Komunikazio honekin hazi egiten da desira eta bera dagoen bakardadearen handia, min hain mehe eta zorrotzarekin, non, arima bakardade hartara egina bazen ere, hitzez hitz esan daitekeela baitirudi (eta, agian, Profeta Erregeak bakardade berean zegoela esango zuen, baina santua zenez gero Jaunak ezin gehiagoko eran sentiaraziko zion): Vigilavi, et factus sum sicut passer solitarius in tecto; eta honela, bertso hau une hartan neugan ikusten dudala dirudien eran irudikatzen dut, eta pozten nau ikusteak bakardade hain handi hau sumatu dutela beste pertsona batzuek ere, eta haiek batez ere.
‎3 Ahalmenek Jainkoagan jarduteko dute soilik trebetasuna. Haietako bat ere ez dirudi mugitzen ausartzen denik ezta ezin ditugu mugiarazi ere, ahalegin handiz ez badugu nahi arreta galtzerik, eta orduan ere ez dut uste guztiz egin ahal izango denik. Hemen gauza asko esaten dira Jainkoaren gorazarrez, lotura gabe esandako gauzak, Jaunak berak lotzen ez baditu.
‎Ulertzen da bai ondasun bat gozatzen dela, ondasun guztiak batera biltzen dituena, baina ez da ulertzen ondasun hau. Zentzumen guztiak daude poz honek harturik eta haietako bat ere ez dago beste zerbaitetan aritzeko libre, ez kanpotik eta ez barrutik aritzeko. Lehenago baimena ematen zitzaien, esaten dudan moduan, sentitzen duten poz handiaren seinale batzuk emateko; hemen arimak gehiago gozatzen du, ez da konparatzerik ere, eta askoz ere gutxiago aditzera eman daiteke, gorputzean ez delako ahalmenik, eta arimak ere ez duelako poz hura adierazteko ahalmenik.
‎Hala ere, nire gogokoa ez zenez gero, gezurtatu egiten nuen neure burua; eta inori horretaz kontsulta egiten ausartu ez nintzenez gero eta berriro ere ziztaka zetorkidan ez zegoela gaizki halako pertsona ikustea eta ez nuela hori eginda ohorerik galtzen, irabazten baizik, eta horregatik itzuli nintzen solasaldi horretara eta beste une batzuetan beste batzuetara ere bai, urte asko baitziren jostaldi kaltegarri horretara jotzen nuela; ez neritzon nik, horretan sartua nengoenez gero? izatez zen bezain txarra, sarritan ez zela ona ikusten banuen ere; baina haietako batek ere ez zidan ekarri diodan honek bezalako barreiatzerik, oso atxikia bainengoen harengana.
‎iraindua izatea, ni hobetua izan nendin. Ene Jainko, betetzea hitzeman nizun haietatik bat ere ez betetzea hitzeman nizula dirudi, une hartan nire asmoa hori ez bazen ere. Hala ere, nire egintzak ikusita, ez dakit zer asmo nuen, Zu nor zaren, ene Senarra, eta ni nor naizen nabariago izan dadin.
‎Santa Ana monasterioan jaitsi ginen, eta oinez joan ginen etxera. Jainkoaren erruki handia izan zen, ordu hartan zezenak sartzen zituela itxituran beste egun batean zezenketa egiteko, eta guk haietako batekin ere topo ez egitea. Gu geure baitan murgildurik gindoazen eta ez ginen ezertaz gogoratu; baina Jaunak, beraren zerbitzuan jardun nahi dutenak beti gogoan dituenak, gorde gintuen; egia esan, han ez zen beste xederik Jaunaren zerbitzua baino.
‎32 San Matiasen bezperan hasita, orduan sartu baikinen ospitalean, san Joseren bezperara arte, aritu ginen ahalegintzen etxe batzuekin eta besteekin. Hainbeste akats ikusirik, saldu nahi zituzten haietako bat ere ez zen erostekoa. Jaun baten etxea aipatu zidaten; hau orain egun batzuez gero salgai zegoen, eta hainbat Ordena etxe bila aritu baziren ere, Jainkoak nahi izan zuen haiei gogoko ez izatea etxe hura; orain harriturik daude guztiak eta batzuk ondo damuturik ere bai.
‎Nik diotsot, argi agertzen dela nire gutunean, zein on handia egiten duen berorren agurgarritasunak bisita egiten digunean, hori egia baita; gogoko duen edozertaz jardun dezake guri mesede egiteko, moja hauei hori eta gehiago zor baitie, malko ugari kostatzen zaielako. ...k eta aita Nicolaok izan ezik; izan ere, gure konstituzioez edota guretzat agintzen denaz, ez dago kapituluan tratatu beharrik ezta ez dute haiek horretan sartu beharrik ere, aita frai Pedro Fernándezek ere (zeruan gerta bedi) berorrekin eta nirekin soilik tratatu baitzuen; eta hasieran jartzen ditudan zortzi gauza horiek garrantzi txikia dutela uste badu ere, jakin beza handia dutela, eta beraz, haietatik bat ere ez dezatela ken nahiko nuke, izan ere, mojei dagokien kontu honetan neure botoa izan dezaket, gauza asko ikusi baititut, huskeria zelakoan, hondamendia eragin dutenak.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Hiru aldiz idatzi diot berorren gorentasunari Gizakundeko etxe honetan nagoenez gero, hau da, gutxi gorabehera, hiru aste bitartean; uste dut haietako bat ere ez dela berorren gorentasunaren eskuetara iritsi. Hemen berorren sufrimenduetatik parte handi bat dagokit niri, eta neure aldetik hemen ditudanak eta haiei sufrimendu hau gehituz gero, gure Jaunari gehiago eskatzeko ardurarik ez dut.
‎2 Frai Bartolomeren arrebez dioenari dagokienez, bat nator aurkitzen dien akatsaren gorabeheran; izan ere, haiekin etxea ordaintzea lortuko balu ere, onartezina da. Argiak ez badira, ez beza onar haietako bat ere, konstituzioaren aurka doalako eta gaitz sendaezina delako. Hamahiru urtekoa oso gazte da (beste horretaz esan nahi dut), milaka buelta ematen baitituzte; hor ikusiko dute.
‎Erantzunak, idatziz jarri ziren eta Toledon zegoen ama Teresari bidali zitzaizkion. Ez da gordetzen haietatik bat ere, Lorentzo Cepedarena izan ezik, baina bai Teresak eman zuen epaia. Idazki hau da, haren garaiko literatura hizkera berezian, vejamen?
‎Santa Ana monasterioan jaitsi ginen, eta oinez joan ginen etxera. Jainkoaren erruki handia izan zen, ordu hartan zezenak sartzen zituela itxituran beste egun batean zezenketa egiteko, eta guk haietako batekin ere topo ez egitea. Gu geure baitan murgildurik gindoazen eta ez ginen ezertaz gogoratu; baina Jaunak, beraren zerbitzuan jardun nahi dutenak beti gogoan dituenak, gorde gintuen; egia esan, han ez zen beste xederik Jaunaren zerbitzua baino.
‎Ordu banaka batzuetan putaseme haiek zeharka dezakete muga. Haietako batek ere ez du ihes egin behar. Hemen ez gaude baso sagutxoak harrapatzeko.
‎Baina ez dago proba nahikorik haietako bat ere atxilotzeko.
2016
‎Handik milia batzuetara den bertze arrantxo handi bat ere ikusi nuen, ia izen berekoa(" Forest Moon Ranch"), non eman bainuen hogei bat minutu bakar bakarrik norbait bazen galdezka, bazter guzietako argazkiak ateratzen nituen bitartean. Arrantxoa osatzen zuten etxe haietako batean ere sartu nintzen: atea zabal zabalik, barneko argia piztua zen baina ez zen inor ere antzematen han.
2017
‎Hala irakurtzen dugu Alexandro handiak ere garaipen famatu hura errege Darioren gainean izan zuenean eta haren alaba ederrak beste presoen artean hartu zituztenean, ez zuela nahi izan ekar ziezaioten haietatik bat ere bere aitzinera, beldurrez, ikusi eta gero, behar ez zena eginaraz ziezaioten.
‎Beste biak hemen daude, hotelean, erabat aske. Haietako batek ere ez du arazorik atxiloketagatik.Han ikusi eta entzundakoa buruan duzuela, ulertzen duzu Europa osoan hainbeste herritar eta agintari errefuxiatuekiko uzkur agertzea. Sufrimendu asko ikusi dugu. Baina hemen gertatzen ari dena beste leku askotan gertatu izan da aurretik.
‎«Ez ote dira txoritxo bi lauko baten saltzen? Haietariko bat ere ez da, horregatio, lurrera jausiko zuen Aitak nahi izan ezik».
‎Ordu biak eta bostean irten zen Marta eraikuntzatik, urrats azkarra eta begitarte iluna. Oinez hastera behartu ninduen nire saihetsak, nire saiheski pipergorria aspaldiko garaietan, udako gau epel, heze eta lizun haietan batez ere.
‎Taldeka. Haietakoren bat ere azalpenak ematea ez du baztertzen Sanchezek. Zestauk jakinarazi duenez, migrazioen txokoa ere prestatuko dutela eskolan.
‎Munduko Osasun Erakundeak Afrikan hiesarentzat bi definizio erabat diferente erabiltzen zituela argitzen zuen House of numbersek, eta haietarik bat ere ez omen zen doitzen irizpide estatubatuar edo europarretara. Afrikan gehien erabiltzen zen diagnostiko definizioak ez zuen GIBaren probarik eskatzen, nahikoa zen gaixoak, gorputz osoko azkurarekin edo gongoilen hanturarekin batera, hiru sintoma kliniko garrantzitsuenetarik bat azaltzea:
2018
‎Nola ahal zen hura? Beste deabruak oro Remediosetik landara ohildurik eta oraino" Prieta" ren baitako haiek bat ere kanbiorik gabe!
2019
‎Ohiko elkarrizketaren mamia asteko gertakizun garrantzitsuen ingurukoa izaten zen: politika, futbola edo Madrileko zezenketak gehienbat, baita, inoizka, Lion d. Or eko tertulian sortzen ziren espekulazio sasi filosofiko haietakoren bat ere, hala nola,. Zein sartu zen aurrena paradisuan, Abel ala Elias??, edo tankera horietako beste edozein xelebrekeria gogoangarri. Tabu bakarra, berriz, Europako Gerra zuten, zeren, hirurak germanofilo porrokatuak izanagatik, hurbiltasun geografikoa zela eta, britainiarrekin partekatzen baitzuten interes eta irabazien kezka, eta, jakina, ez zeuden prest euren merkataritza jardueraren kontraesan deserosoak lardaskatzeko, motibo argirik gabe.
‎Kafkaren kontakizun gogoangarriaren hiru bertsio ekarri dira euskarara, haietako bat ere aukera zezakeen Babelgo liburuzainak, zergatik ez. Zaharrena, Itxura aldaketa, Xabier Kintanak argitaratu zuen 1970ean.
2020
‎Ezezagunak bere izena ezagutzea eta, antza, bere sareko kontuak ere kuxkuxean ikuskatzea. Bi aukera zeuden gertatutakoa azaltzeko, eta haietako bat ere ez zen ona, are gehiago, bata bestea baino beldurgarriago ziren.
‎Ez zeukaten kontseilariari egiteko galderarik, ala? Haietako bati ere ez zitzaion otu halako zerbait galdetzea? " Gizarte arazoak kapital pribatuak asebete behar baditu, eta ez aurrekontu eta erakunde publikoek, orduan, zein da zure eginkizuna?
‎Biek ala biek bizkarra ezkiaren enborrean jarri nahi izan zuten eta, hortaz, ezin zioten elkarri begietara begira mintzatzen zuten bitartean. Printzipioz solas baterako arraroa ematen zuen jarrera hark bien arteko elkarrizketaren isuria erraztu zuen, horrela haietako batek ere ezin zuelako bestearen begiradaren hondoan gaitzespen edo erresumin izpirik antzeman.
‎Afalordua zen eta, egoiliar guztiak areto nagusian zeuden arren, haietako bat ere ez zegoen jantokiko mahaietan eserita. Hiru taldetan sakabanatuta zeuden.
‎Eztabaida iskanbilatsuaren erdian zeraz jabetu ziren: lehiakide gogoangarri haietako batek ere ez zuela bere edizioa irabazi.
‎Beste isilaldi bat. Haietako batek ere ekarpenik egin ezin zion gai bat aurkitu zuten azkenean; burmuina zuritan uzteko haiku baten antzeko zerbait.
‎Bada, auzo honetako bizilagun guztiek euren etxe eta orubeak saltzen hasi zirenean eta auzoaren itxura eraldatzen hasi zenean, Marik bere negozioarekin jarraitu zuen. Auzokide guztiek bezala, berak ere eskaintza interesgarriak, eskuzabalak, izan zituen, baina ez zuen haietako bat ere onartu. Bere" negozioak" amaierarik ez zuela izango uste zuen.
‎Ez zen noski gidan agertzen. Posta elektronikorik utzi ez zuenez bezeroak, sare sozialen bitartez harekin harremanetan jartzea proposatu zuen Yeraik, baina, berriz ere, hark emandako izena sareetan bilatutakoan, erantzun gutxi itzuli zizkieten bilatzaileek eta haietako batek ere ez zirudien bezeroaren kontua izan zitekeenik. Facebook, Twitter, Instagram, Tinder, Grindr, Wapo, Linkedin... denetan saiatu ziren izena bilatzen baina, izen bereko kontuak aurkitu bazituzten ere, profiletako argazkiak aztertzean, bezeroaren aurpegia ez zen inondik agertzen.
‎Gilen Basabe izeneko aktore bat omen zen Abasoloren senar bezala aurkeztu zitzaien laguna. Laugarren mailako aktorea izan behar zuen, zeren, nahiz eta webgunean argitaratuta zeukan curriculumean hainbat telesailetan lan egindakoa zela esan, ez Jurdanek ezta Yeraik ere ez zuten haietako batean ere Gilen haren parte hartzea oroitzen. Erdipurdiko curriculum hartaz gain, harremanetarako telefono bat ere agertzen zen agentziako webgunean, norbaitek Basabe kontratatzeko interesa balu.
‎Nondik atera zitzaion txorakeria hura? Asko zekien ospakizunez, bai, askotan egona zelako, baina haietako bat ere ez zuen berak antolatu. Gonbidatua izan zen beti Jurdan, besteek antolatutako jaietan.
‎Ondo gogoratzen zuen guzti hau Jurdanek, baina zalantzak balitu Googlek xehetasun osoz berretsiko zion zuzen zegoela, Endika Egurrolak erositako artikulu eta elkarrizketa hagiografiko guztiak itzultzen baitzituen bilatzaileak. Egurrolaren autoaren atzealdean zihoala, beste zereginik ez bazeukan ere, ez zuen haietako bat ere irakurtzen denbora galduko.
‎Hiriburuko zenbait egunkarik garrantzitsutzat jo zuten aurkikuntza, baita artikulutxoren bat argitara eman, txostenetik harturiko datu batzuk ageriz. Baina hedabide haietako batek ere ez zuen eskualdera kazetaririk bidali. Izarbe eta Benjak, ikertzailearekin telefonoz mintzatu ondoren, erabaki zuten herrixka haietaranzko bidaia egitea, han bizirik geratzen ziren lekukoen edo haien ondorengoen xerka.
2021
‎Lau gorpu kilometro erdiko distantzian, ilaran jarriak bezala laurak, Shannan Gilbert desagertu zen lekutik zazpi kilometrora. Lau gorpu, emakumezkoak laurak, eta haietako bat ere ez zen Shannan Gilbert.
‎Hau guztia nahikoa ez balitz, lotura gehiago agertu ziren bi krimen multzoen artean, kasualitate hutsak izan zitezkeenak, baina kasuak ezagutzen zituen edonork kasualitate gehiegi bazeudela esango luke eta haietako bat ere ezin zela aztertu gabe baztertu: Interneteko webgune batean" Mary Murphy Mystery" kaleratu zen Rita Tangrediren alaba eta Melissa Barthelemy adiskide minak izan zirela, Buffalon hazitakoak baitziren biak.
‎(LISKen eta Shannan Gilberten inguruko beste erreportaje eta artikuluetan ez da, haietako batean ere ez, aurrekoak bezalako iruzkinik aurkitzen, agian Ray abokatuaren auzibide baten beldurragatik. Baina lerro hauek haren belarrietara iritsiko ez direla ziur gaudenez, argi utzi nahi dugu hemen, gure iritzian, Rayren jarrerak eta asmo ezkutu baina nabariek zenbat kalte egin zioten Shannanen heriotzaren inguruko ikerketari eta, aldi berean, LISKen biktimenari ere.)
‎Garaitsu horretan Uretako Jainkosa Nagusiaren alabak ezkon eskaintza asko hartzen zuen, baina denak baztertzen zituen, esanez senarretarako zetozkion haietako bat ere ez zuela maite.
‎Bihotz oneko gizona zen, eta gorputz atalen baten mugimendu edo ikara oro zelatatzen zuen, bizi zantzurik arinena ematen zuen edozein gorputzetan bere lamaren muturra hondoratzeko errukizko asmoz. Baina gorputz haietako batek ere ez zion eskaintzen bere karitatezko asmoa gauzatzeko aukerarik. Gihar bat bera ere ez zen mugitzen haien artean, ezta Gaspar Ruizen gihar indartsuak ere, ingurukoen odoletan blai eta hildako itxura eginez, gainerakoak baino hilago zegoelako itxura egiten ari baitzen ahalegintzen.
‎Gaur egun hiru euskal erkidego daude eta litekeena da luzaz horrela segitzea. Haietako batek ere ezin du Euskal Herri osoaren izenean hitz egin. Lurraldetasunaren, autodeterminazioaren eta independentziaren inguruko eztabaida bidezko baina alferrikakoek hiru erkidegoak bata bestetik urrundu eta haien arteko elkarlana oztopatzen dute.
‎Konturatu naiz Cleoren gorputza ikusteak sortzen didan asperdura nire azalak sortzen didan asperduraren luzapena baino ez dela. Aldaketak egin ditu azken hogei urteetan, baina haietatik batek ere ez du denboraren joana adierazten. Neure buruari egin dizkiodan aldaketek bezalaxe.
‎Herrian lau bizilagun ziren. Bi etxetan besterik ez zen inor bizi eta haietako batek ere ez zuen ermitaren ikuspegirik. Mariok egunkariaren furgoneta hartu eta, biktimak barruan, drogatuta, haraxe eraman eta ermitara sartu ezinik ez zuen.
2022
‎Halere, zenbakien teoriaren kasuan, eskaini zizkidaten erabilera ikusgarrienak izan ziren kriptografian, pantaila akustikoen diseinuan, eta zunda espazial urrunekiko komunikazioaren arloan. Zoritxarrez, haietako batek ere ez zirudien ikusleak erakartzeko gai".
‎Zergatik diot" zaharrak"? Ondo ezagutzen nituen gure Malá Strana maitagarriko jainkook, eta beti iruditzen zitzaidan haietako bat ere ez zela sekula gazte izan, edo, hobeto esanda, umetan ere halako itxura izan zutela, hori bai, txikixeagoak izanik.
Haietako batek ere ez du konpromisorik sindikalismoarekin. Ez da zaila arrazoia antzematen, kontuan hartuta sindikalismoaren zutarria dela industria baten baitako oinarrizko solidaritatea, zeina denborarekin sendotzen baita.
‎...n predatzaile eta korriarazten dituen horrekiko ezaxola, halakoxeak direla esatea gustatzen zaie eta emakumeak ez direla halakoak, ezta pentsatu ere, aurrekoari izena galdetzeko gogoa ez duten bakarrak berak balira bezala, korritu orduko ihes egiteko amorratzen daudenak, eta nik esaten dudanez hobeko litzateke emakumeak barreiatu ahal balira eta gauzei beren karga pisua kendu, egitekoak biderkatu, haietako bat ere ez gogoratu ahal izateko, zeren ez zuketen denborarik izango, egiteko franko izango bailukete, eta han eta hemen txortaldi behartuetan neure burua xahutzea desiragarri bazait, ez da iseka egitea gustuko dudalako, halako txortaldiak asko ikusi ditudalako baizik, gehiegi, eta ikusitakoa aski dut ideia bat egiteko, zeren askoren arteko emakumea zarenean, etengabe guri eskatzen digutena eskat...
2023
‎Eta hilik, kiskalita, nengoela suposatuko zuten, sorginek merezi duten zigorra jasota. Agian, haietako batek ere ez daki oraindik bizirik eta herrian nagoela. Leihotik begira ez dituzu etxera hurbiltzen ikusiko, lasai.
‎Baina ez zer horretan gelditzen: zentraleko kafetegian elkarrekin kafe bat hartzera ezta ez ninduen gonbidatu haietako batek ere, edo lan ostean taldean zerbait hartzeko ere ez. Zentraleko korridoreetan ezkondutako batekin gurutzatzen banintzen ez ninduen begietara begiratzen.
‎Zertaz hitz egin zezaketen nirekin? Zalantza gehiegi ziren, herriko mutil gazte ezkongabeen segurtasuna kolokan jartzen zituztenak, eta, gainbehera lotsagarri bat nozitzeko arriskuaren beldurrez, haietako batek ere ez zuen elkarrekin irtetera ni gonbidatzeko adorerik izan. Halakoak esaten nizkion nire buruari:
‎Beste nekazal herri batzuetako gazteentzako ortzi mugaren beste aldea bihurtu zen herri hau. Inmak eta Alexek haiek batez ere kontatu zidatenagatik, ortzi mugaz harago gauza handiegirik ez zegoela aurkitu zuten horrela bertokoek. Herritik emigratu zutenek herrira itzulitakoan kontatzen zituzten istorioak handituak, puztuak, zeudela aurkitu zuten.
‎Imintziorik ere ez. Haietako batek ere ez. Emaztegaia herrira ekartzeko eta harekin ezkontzeko diru nahikoa aurreztea zen haien ardura bakarra, itxuraz bederen.
‎Momentuan, esan dudanez, herritarrengan eta gainerako etorkinengan emakumeengan ere, edo haiengan batez ere eragiten nuen tukuaz ez nintzen jabetu. Bai igartzen nuela nolabaiteko lehortasuna eguneroko tratuan, dendetan, lanean, edo kaletik lankideren batekin gurutzatzen nintzenean.
‎Elur pilota bat bezala gizenduz zihoazen zurrumurruak. Eta haietako bat ere ez zen onerako!
‎Mota askotako negozioak sustatu baitituzte gure aitak eta amak euren bizitzan zehar, ostalaritzan, higiezinen salerosketan, inportazio eta esportazio deitzen zituzten asunto ilunago batzuetan ere... Baina aititak metatu zuen dirutzaren antzekorik ez dute lortu haietako batean ere, eta, ohituta zeuden bizimodu maila mantentzeko, aitita amamarengandik oinordekotzan jasotako ondasun asko saldu behar izan dituzte.
‎«Antzezle bikainak eta pertsona zoragarriak dira». Irizpide zehatzak eman beharrean, haiekin batez ere filmaren tonuaz hitz egiten zuela aipatu zuen Nikouk, eta giro hori lortzen laguntzeko musika jartzen zuela grabazioetan.
‎Jendeak gero eta gutxiago idazten eta itzultzen du, baita irakurri ere. Egunero egoten naiz gazteekin, eta aisialdirako beste tresna batzuk erabiltzen dituzte haiek batez ere. Gutxi irakurtzen dute, eta halako arlo espezializatu batean, oraindik eta liburu gutxiago dago.
‎Ez dedikazio muturik, ez irribarre eternorik, ez begirune erabatekorik familiako buruari: amarengan ez nuen ezaugarri haietatik bat ere aurkitzen. Ezin sinistuta nengoen, baina artean ez lotsatuegi.
‎Izeba Madeleineri, barrearen barrez gorputza bihurrituta, kulero arrosen tolestura ere agerian gelditzen zitzaion batzuetan. Ez dut haietariko bat ere gogoratzen puntua egiten edo saltsaren bat arretaz prestatzen; despentsatik zizka mizka batzuk ateratzen zituzten, hestebeteak edo kontserbak, eta gozotegiko pasteltxoen kaxa zuria, kremaz zikindua. Bost inporta zitzaien hautsa eta zikinkeria, baina desenkusatu egiten ziren halere," barkatuko didazue kuxidadea", itxura ematearren.
‎On litzaiguke meditatzea debruak Kristori erran hitz izugarriak munduko erreinu guziak erakusten zizkiola eta haiei buruz erraten zuela" Botere guzia nire eskuetan ezarria izan baita, erreinu haietarik bat ere ez zait falta". 129
Haietako bat ere ez da fidagarria.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia