Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 147

2000
‎Antoniok anitzetan aipatzen zituen lehen giristinoak elkar maitatzearen etsenplu gisa, eta nork erranen zuen ezen azkenean haiekin bat eginen zuela, zeren, nola lehen giristinoek beren burua eskaini baitzieten erromatarren lehoiei, hala, hark ere kaimanari eskaini baitzion berea.
‎Eta ez zen jada Potosiz ez hango eta hemengo etxaldeez mintzatzen, baina indiar gorri haiekin bat egiteaz, ez ordu arte bezala bortxaturik, baina bolondres.
‎Bai, lehenbailehen egin behar nuen nik handik alde, bataz, Utopiako lurrak nituelako xede, eta, berriz bertzea, bistan zelako ezen ez nintzela kortsario izaiteko jaio, eta ezin nintekeelako, halatan, haiekin geratzeko eta haiekin bat egiteko tentazionean eror; izan ere, zer egiten nuen nik jende haien artean, honek esku galduaren tokian burdinazko gakoa erakusten zuela, horrek haragi hezurrezko zangoaren ordez zurezkoa zeramala, eta hark auskalo zer.... Halako moldez, non baitzirudien ezen conditio sine que non a zela, kortsario on baten izaiteko, gorputza zauriz josia edukitzea, edo, bertzenaz, menbro inportant bat galdua —begia, konparazione, Alain Coup d’Œil ek bezala, edo belarria, bertze hainbatek bezala, edo besoa, edo zangoa, arestian erran bezala—, baina nehola ere ez behatz ezdeus guti balio bat, nola galdu bainuen nik Bretainiako kostan, behatzen artean lodiena bazen ere...
‎" Ezer ez", esan zuen Xanek; baina, Lazaroren aurpegi garratza ikusirik, amore eman zuen. Lagun haietako batek egin zuen barrarakoa. " Eta", esan zion Lazarok Xani," zer dakigu Henriz?"; total eginda zegoen.
‎Eta hala ere, ez zitzaion ingurua erabat arrotz. Bazeukan ustea, oso aurrera gabe, trabeskako kale txiki haietako batean behera eginda iritsiko zela Benta Zaharrera. Zierto, kale haietako batzuek ez zuten aterabiderik:
2001
‎Real Union eta Barcelonaren arteko partida ikustera joaki ziren, eta haien artean bazen bat, harro baino harroago, Irazoki, Alkasoroko lokomotora, Irungo taldeko erdilari ospetsua, Emery, Urtizberea, Regueiro, René Petit eta gainerakoekin aritzen zena. Margaritaren begiek haietako batenekin egin zuten talka, Bordako Luisenekin. Gainerakoak bezain kontent agertu nahi bazuen ere, goizean goizetik zahatotik tiraka, neskak bazekien mutilaren baitan tristurak kabia egina zuela.
2003
‎Hantxe jarraitzen baitzuen nik idatzitakoak, lerro bat eta letra bat bera ere ezabatu gabe! Bost karrera haiek batera egitea nahi ote zuen, bada, Jaunak. Baina hura ezinezkoa zen!
‎gorputz haiekin bat egiteko zeuden moduak,
2004
‎Horixe du Miren Egigurenek saririk handiena: haietako bat egin dute venezuelarrek eta pozik da behartsuekin bat eginda, pozik bere ingurukoak pozikago bizi daitezen lanean..., patrifilioak laga eta jo eta ke lanean.
‎2001ean hasi zen EGEDA iruzur mota hori jazartzen, eta ordutik 200 salaketa baino gehiago jarri ditu arlo penaleko epaitegietan. Horietatik 26 epai eman dira, eta horietatik 25 EGEDAren eta haiekin bat egin duten gainerako erakunde kaltetuen aldekoak izan dira. “Film piratak Internet bidez saltzea eta banatzea legez kanpoko jarduera da”, gogoratu du EGEDAk.
‎Horrez gain, sentiberatasun aparteko gizakia zen. Hari erreparatuta, zail bainoago, sinesgaitz egiten zitzaidan liburuak erretzen eta musikariak espetxeratzen zebiltzan piztia haiekin bat eginik irudikatzea. Ulertu ezin nuen misterioa zen hura.
‎Bada, Manex Erdozaintziren gizakiari eta munduari buruzko ikuspegiak Mounierren obra eta pertsonalistek defendatzen zituzten ideiak dakarzkigute gogora. Ideia haiekin bat egiten zuen, bereganatu egin zituen Euskal Herriko egoerara ere ekarriz, eta idazteko eta gogoetatzeko abiapuntu izan zituen. Esprit eningu ruan garatu zen pentsamendu horren arrastoa ikus daiteke Manexen artikuluetan, bai eta poesian ere.
2005
‎GIBa genetikoki aldatu zuten, zelula kantzerigenoen elementu espezifikoak aurkitu eta haiekin bat egin zezan
‎...os Angelesen (AEB) hiesa eragiten duen birusa (GIB) arrakastaz erabili dute sagu bizietako melanomaren metastasiari aurre egiteko, birusaren aldaketa genetikoaren bidez. “Nature Medicine” aldizkariaren edizio digitalak argitaratu duenez, Kaliforniako ikertzaileek genetikoki aldatu zuten GIBa, sagu bizi batean melanomaren metastasien zelula kantzerigenoen elementu espezifikoak aurkitu eta haiekin bat egin zezan. Horretarako, proteina fosforeszente bat erantsi zioten birusari, animaliaren gorputzean barrena egindako ibilbideari jarraitzeko.
‎Bigarrenik, zientzialariek GIBaren itxura Sindbis birusaren itxura bihurtu zuten, normalean intsektuak eta txoriak kutsatzen baititu. Aldaketa horren bidez, zelulak infektatzen dituen hiesaren birusa birprogramatu zuten, P glikoproteinak (tumore zelula askoren gainazalean dauden molekulak) aurkitu eta haiekin bat egin dezan. Adituen arabera, P glikoproteinek arazo handiak sortzen dituzte, eta zelula kimioterapiarekiko erresistente bihurtzen dute; izan ere, futbol atezain gisa jokatzen dute, eta botika terapeutikoak minbizi zelulatik kanpo bidaltzen dituzte.
‎Bush, AEBetako presidenteak, cowboy eta duelo gizonaren berraragiztapen politiko eskasa bezala ezaguna zenak, cowboy hitza ostera ere bere esparru etimologiko hertsira ekarri eta Asiako behi sakratuenei errapeak ondo husteagatik historiara pasako zen presidenteak, haur eskola batean jakin zuen Dorre Bikien aurkako erasoen berria. Umez inguratuta zegoen, umeei ipuin bat kontatu eta botoak irabazteko presidente batek egin behar izaten dituen irudi ariketa penagarri haietako bat egiten. Ume haiek ez ziren Maria Antonieta eta Luis XVI.aren seme alaba jolastien oso ezberdinak:
2006
‎Errenta txikiko tabernetan entzuten zen garaietako musikak; haietan bat egiten zuten hiri tribuek, auzoetatik joandako gazteek eta, artean, politizatuta zeudenek. Osagai hauen inguruan artikulatuko zen, politika izateaz gain, bizimodu berria zekarren komunitatea.
‎Ez dakit inork sinistuko duen nik artikulu hura idatzi dudanik. Ni haiekin bat eginda nengoen, bai elkarrizketan, bai bihotzean eta bai kantuan, baina literatura mailan ez nintzen gauza.
‎Ez litzateke itxurazkoa izango autoan eta zutik egoteko gauza ez naizela agertzea leku horietan, nire lekuetan, eri, elbarri, errukarri, negargarri. Oinez eta bakarrik maite izan ditut nik nire lekuak, bizi eta bizitzari emana, haiekin bat egina, eta uste dut halaxe maite izan nautela haiek ere ni. Joatera etsita ere, ez nuke jakingo zein leku aukeratu, baten aldeko hautua eginik gainerakoak gutxietsi eta traizionatu izana leporatuko bainioke neure buruari.
2007
‎Gutxi izanik ere, erreboltatzeko ausardia izan zutenak izan ziren, eta ingurune gogor hartan adore berezia erakutsi zuten. Askoren memorian dago 1951ko tranbien greba, Bartzelonakoa, edota 1954tik aitzinako ikasle unibertsitarioak, eta haiekin bat egin zuten irakasle bakanak edota pertsonaia kristauak, Joaqum Ruiz Gimenez bezala.
2008
‎Ez zuen bere ustez politikarik hobesten, zegoen egituraketari, falangista espainolen (militar faxistak barne) habiei aurre egitea soilik zen politika. Eta xanestebango militanteak ez zuen arazorik haiekin bat egiteko. Gazteak entrenatzen eman du bere onena eta ez dira gutxi bere pasioari zor eskubaloian ikasi dutenak.
‎Baskoi guztiak deitu zituzten gerrara, ez soilik independentistak edo nafarrak, baita Pirinio iparraldeko baskoiak ere, aspaldi ez zuela hasi baitziren pairatzen frankoen inposizioa. Haiekin bat egin zuten Banu Kuasi edo baskoi musulmanduek ere.
‎Orain, dauden futbolariek beren konpromiso guztia jarri dute mahai gainean, miresgarria da, historikoa. Orain guri, herritarroi, egunerokoan kirola praktikatzen dugunoi, Euskal Herria munduaren aurrean ikusi nahi dugunoi, haiekin bat egin eta bultza egitea dagokigu.
2009
‎Teofilo Mariak nora ezean segitzen zuen, egoerak gaindituta: batetik, Adaren ezusteko interbentzioa zuen, bere onetik atera zuena, erreakzionatzeko ahalmenik gabe utziz, halako eran, non betilunaren argizarian berehala zizelatu baitzion barne indar batek ezintasunaren keinua, lehen ezustekoaren ondotik; bestetik, hantxe zituen bide erdian beste bi harritzar ere, Gabinok eta Maria Bibianak jarriak; hura, beraz, Damasok haiekin bat egiteko abagunea izan zitekeen, bi arrebekin batez ere, ea ohiko menderatzailea. Teofilo Maria, bere mende ikusten zuen behingoz; egia zen, bestalde, berak. Damasok?
‎Orbetar anai arrebak iritsi berriak ziren, honek txupete bat zuen ahoan, horrek erregaliza, hark almendra garrapinatuak, eta Domingok petardoak poltsikoan?, halako eran, non beren artean ere piztu baitzen eztabaida, ba ote zegoen ez ote zegoen trukurik; harik eta Domingok bere bihurrikeria haietako bat egin zuen arte, magoak kapelupetik usoa atera ez beste lehertarazi ez zuen, bada, petardo bat barrakaren kontra, usoa ihesi abiatzen zela, handik ez oso urruti zegoèn farol baten gainean pausatzeko! Magoa berehala hasi zen maldizioka:
‎edo itsasontzi batean zeharkatuko zuen mundua, airez egin ezin izan zuena urez egin zezakeelakoan, etxeko beste ardi beltzak utzitako arrastoaren bidetik, edo Albertorengana joango zen, lurra zeru bihurtzeko esperantzan, iraultzaren bidez; eta, hala eta guztiz ere, mutilak bere aukera egina zuen ordurako, bertatik bertara jakin baitzuen, fabrikan lehentxeago bizi izandako esperientziaren ondotik, bera nekez izan zitekeela proletario bat: haien alde zegoen, hartan ez zuen jada zalantzarik?, haiekin bat egiteko moduan ere egon zitekeen une jakin batzuetan, halaxe erakutsi zuen, istripua izan zuèn langilearen alde lerratu zenean?, baina bazekien, halaber, ezin zitekeela haiek bezalako langile bat izan, langile haiek, oro har, fabrikaren errealitatea hartzen baitzuten abiapuntutzat?, gehienak familia baten erantzukizunaren pean!?, nondik beren solidaritatea eta beren borrokak planteatzen baitzituzten, fabrikatik ihes egin gabe; Domingok, aldiz, familia baten erantzukizunik ezean, behin egin zuen ihes fabrikatik eta mila aldiz egingo zuen, solidaritatea eta borroka baino lehenagokotzat jotzen baitzuen arnasa, eta fabrikak, bere giro ezin arnastuzkoarekin, arnasarik gabe uzten baitzuen:
‎Adak nekez uler zezakeen nebaren gogoetabidea. Adari, oro har, soslai ezin garbiagoan agertzen zitzaion artean bizitza?, baina, tximeletaz jositako jertse haietako bat egiten ari zèn garaian, laugarrena ote zen?, aspaldi izandako amets bat oroitu zuen, ezustean, amets egindako egunaren biharamunean ere oroitu zuena, baina geroztik ez; Ada, baina, ez zen ongi oroitzen, beharbada, eta horregatik geldiarazi zuen, ausaz, martxan zuèn ehungailua, mutur batetik bestera abia bizian zihoàn anezkaren ordulari zorabiatua ere geldi?, ea ehunaren gelditasun hartan irudi garbiren bat zetorkion, amesgrama bat?, harik eta, buruz hiruzpalau aldiz ezetz esan ondoren, baietz esan zuen arte, ezpainetan irri bat loratzen zitzaiola; hantxe zuen amets zuèn amesgrama:
‎Erizaindegia beteta dago, berriz ere. Dominikovic eta Nikcevic daude min hartuta, jakina denez, eta haiekin bat egin du Urdialesek. Final laurdenetako Valladoliden kontrako partidan eskuineko belauneko meniskoa apurtu zuen.
‎Michael Hanekek zuzendutako Das weisse band filmak irabazi du Cannesko 62 Zinema Jaialdiko Urrezko Palma. Kritikarien faboritoa zen, eta Isabelle Huppert buru zuen epaimahaiak haiekin bat egin du. Epaimahaiaren Sari Nagusia beste faboritoarentzat izan da, Jacques Audiard frantziarraren Un proph, te filmarentzat.
‎egiten zitzaielako. Poliki poliki, haiekin bat egin zuten, besteak beste, inguruko motorzale, kamioi gidari, bizikletazale eta anbulantzia gidariek ere. Elkarretaratze eta protesta ugari izan da geroztik.
‎Hiriko buru Johhan Joh Fredersenen seme Frederrek langileak defendatzen dituen Maria ezagutuko du, eta harekin maiteminduko da. Hari jarraitu eta langileen lur azpiko mundua ezagutuko du, eta haiekin bat egin.
‎Teofilo Mariak nora ezean segitzen zuen, egoerak gaindituta: batetik, Adaren ezusteko interbentzioa zuen, bere onetik atera zuena, erreakzionatzeko ahalmenik gabe utziz, halako eran, non betilunaren argizarian berehala zizelatu baitzion barne indar batek ezintasunaren keinua, lehen ezustekoaren ondotik; bestetik, hantxe zituen bide erdian beste bi harritzar ere, Gabinok eta Maria Bibianak jarriak; hura, beraz, Damasok haiekin bat egiteko abagunea izan zitekeen, bi arrebekin batez ere, ea ohiko menderatzailea –Teofilo Maria– bere mende ikusten zuen behingoz; egia zen, bestalde, berak –Damasok– ez zuela fantasmetan sinesten, baina galdera hark bazuen atzetik beste galdera bat, Domingok erantzun zuena, zeren, baldin eta zer hura fantasma bat ez bazen, beste zerbait izango baitzen, auskalo zer, azalak ...
‎Adak nekez uler zezakeen nebaren gogoetabidea –Adari, oro har, soslai ezin garbiagoan agertzen zitzaion artean bizitza–, baina, tximeletaz jositako jertse haietako bat egiten ari zèn garaian –laugarrena ote zen–, aspaldi izandako amets bat oroitu zuen, ezustean, amets egindako egunaren biharamunean ere oroitu zuena, baina geroztik ez; Ada, baina, ez zen ongi oroitzen, beharbada... eta horregatik geldiarazi zuen, ausaz, martxan zuèn ehungailua –mutur batetik bestera abia bizian zihoàn anezkaren ordulari zorabiatua ere geldi–, ea ehunar... hantxe, bai, haurrez jositako zelaia, udaberriak hartua!; haurrak, ordea, ez ziren haur diferenteak, bat eta bakarra baizik –Domingo–, zelai ezin berdeagoaren luze zabalean infinituraino biderkatua; handik etorri ote zitzaion, bada, ideia, haurren tokian tximeletak eta txoriak ipiniz... denborarekin hiri osoan zehar hegaldatu zirenak?
‎Orbetar anai arrebak iritsi berriak ziren –honek txupete bat zuen ahoan, horrek erregaliza, hark almendra garrapinatuak, eta Domingok petardoak poltsikoan–, halako eran, non beren artean ere piztu baitzen eztabaida, ba ote zegoen ez ote zegoen trukurik; harik eta Domingok bere bihurrikeria haietako bat egin zuen arte, magoak kapelupetik usoa atera ez beste lehertarazi ez zuen, bada, petardo bat barrakaren kontra, usoa ihesi abiatzen zela, handik ez oso urruti zegoèn farol baten gainean pausatzeko! Magoa berehala hasi zen maldizioka:
‎edo itsasontzi batean zeharkatuko zuen mundua, airez egin ezin izan zuena urez egin zezakeelakoan, etxeko beste ardi beltzak utzitako arrastoaren bidetik, edo Albertorengana joango zen, lurra zeru bihurtzeko esperantzan, iraultzaren bidez; eta, hala eta guztiz ere, mutilak bere aukera egina zuen ordurako, bertatik bertara jakin baitzuen, fabrikan lehentxeago bizi izandako esperientziaren ondotik, bera nekez izan zitekeela proletario bat: haien alde zegoen –hartan ez zuen jada zalantzarik–, haiekin bat egiteko moduan ere egon zitekeen une jakin batzuetan –halaxe erakutsi zuen, istripua izan zuèn langilearen alde lerratu zenean–, baina bazekien, halaber, ezin zitekeela haiek bezalako langile bat izan... langile haiek, oro har, fabrikaren errealitatea hartzen baitzuten abiapuntutzat –beharko, gehienak familia baten erantzukizunaren pean! –, nondik beren solidaritatea eta ... bera, izan ere, txori bat zen –txolarre bat–, zoritxarrak hegalgabetua, bai, baina txolarre bat, azken batean, karnaba edo kanarioa ez bezalakoa, kaiolara ezin molda zitekeena.
2010
‎Garbiñe Saez EAJren legebiltzarkideak lehendakariari leporatu dio tamaina horretako bat egite bat egin nahi bada inplikatutako sektoreekin hitz egitea ezinbestekoa dela eta gaia sakonki aztertu behar dela.Joan den urtarrilaren 8an Idoia Mendiak iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak hausnarketa bat hasiko zuela, Berdintasunari lotutako erakundeen egoera aztertzeko eta haien bat egitea burutzea edo ez erabakitzeko.Emakundek emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bilatzen du; Berdinduk homosexualei zuzendutako zerbitzua eskaintzen du; eta Biltzen etorkinen integrazioaz arduratzen da.
‎Keinu sumaezin haietako bat egin du andreak.
‎Danilo, itzultzailea, kritiko literarioa eta Milango unibertsitateko irakaslea, 1989an ezagutu nuen, Donostian egindako literatur topaketa batzuetan. Italian Stampa Alternativa argitaletxeak modan jarritako liburu ttipi haietako bat egin nahi zuen euskal ipuinekin. Nire bigarren liburuko" Trapezioko bi artista" bidali nion gaztelaniara itzulita(" Due artisti del trapezio" izenburua jarri zion berak), Bernardo Atxagaren" Per scrivere un racconto in cinque minuti", Xabier Kintanaren" A sua immagine e somiglianza" eta Joseba Sarrionandiaren" Franz Kafka e la bambina" ipuinekin batera argitaratu zena 1993an Racconti Baschi tituluaz.
‎Errealistagoa izan da haien hurrengo pausu eta jakituria zahar asmatu berria: " ezin badituzu garaitu haiekin bat egin".
2011
‎Haren atzean egin zuten bat Hiru Erregeek eta Olentzerok, eta aurrean Iruñeko Artzapezpikutzako kideentzat eraman zuten ikatza bota zuten. Haiekin bat egin zuten dozenaka pertsonak, Elizak Nafarroako milatik gora ondasun bere izenean jarri izana salatzeko.
Haien alde bat egin dut askotan, gehienetan. Nik koherentziaz jokatu dudala uste dut.
‎Marxismoarekin egin genuen topo, eta eskola sozialetan ikasten jardun genuen zenbait hilabetez. Lehen militante liberatuak ezagutu nituen eta haiekin bat egin. Urteak joan eta orain kontakizun bakarra adostu behar omen dugu gureak eta besteenak elkarren osagarriak bailiren.
‎Budaren paretik jiratu zen, bere imintzio zalantzati haietako bat eginez. Josephine zutik zegoen aldera joan zen.
‎Eta bizitzan beste bitan edo egina zuen gauza izugarri ausart haietako bat egin zuen: arropategira joan, giltzaz itxi, eta sarrailatik atera zuen.
‎Mikel eta biok, Agurtzane, ordurako 15 urtekoa?, Izaro, ia 10?, Kirru, gure txakur «semi Alaska», eta, jakina, traste guztiak? Bero handia pasatu genuen, eta marmoka asko ikusi, eta oso ongi pasatu genuen Ses Salinesen, osaba izebekin, lehengusuekin eta Dardanekin, hau da, Kirruren lehengusu «Alaskarekin» («Luis Bastida» izena jarri zioten bastidatarrek, itsasontziko bidaia zakurrentzako kaiola ikaragarri haietako batean egin beharrik ez izateko?). Bidaiako beroaren ondoren, Kirru piztu egin zen Mugiroko Bentan, abuztua izana­gatik freskura eta kolore grisa baitziren han nagusi.
2012
‎Bilduk, EAJk eta jatorri aniztasuna lantzen duten hainbat elkartek eman dute atxikimendua, Yakar senegaldarren elkarteak, Francisco de Zurbaranek, Carballeira galiziarren elkarteak, Bidez bidek eta Nor Ala magrebiarren elkarteak, hain zuzen. Bestelako elkarte eta alderdiak haiekin bat egitera gonbidatu dituzte, manifestua ahalik eta gehien zabal dadin eta horrek Zarauztik Mundura jaialdian isla izan dezan.
‎Kanpainaren aurkezpenean beren laguntzaile txartelak erakutsi dituzte Brouardek eta Mugikak, bai eta AEK ko Artezkaritza Kontseiluko Nafarroako kide Helios del Santok ere. Haiekin bat egin dute, halaber, Gorka Martinek, Olga Loperak, Tomas Arroyok eta Gillen Moralesek, zeinak AEKren eskutik euskara ikasten ari diren. Ikasleok ere Korrikarekin eta AEKrekin bat egiteko eskatu diete herritarrei.
‎—Multzo nagusia Aranen sartua izanen da honez gero. Guk ezker hegala zaindu behar dugu, Esterri d’Aneun haiekin bat egin arte.
2013
‎Egun hartan, baina, edo sugandilak harrapatzen gogaitu eta pizgarri bat behar zuelako, edo, bertzerik gabe, anaia zirikatu nahi zuelako? hesira iristean, herdoildua egoteaz gain, bizpahiru sarbide zituen hesiak, apostulariek egindakoak?, Yazîdek, bat batean, Hamzari erreakzionatzeko denborarik eman gabe, sarbide haietarik batean barrena egin zuen, baita lasterka hasi ere, batera eta bertzera?
‎Gero eta sinetsiago baitzegoen, hainbat maisu sufiren ildotik, kristauek, juduek eta musulmanek gurtzen zutèn Jainkoa Jainko bera zela, hierarkiaren piramidean erpina betetzen zuena: gailurrerainoko bideak ziren diferenteak, ez gailurra; maiz mintzatu izan zen gai hartaz tariqako kideekin, baita haiekin bat egin ere, Al Andalusko garaia eta hango giroa, hiru erlijioen arteko errespetuan eraikia, amets.
‎Saihesten nuen karrikaxkaren batetik sartuta. Bazterretik beha ari ziren herritarrak; haiekin bat egitea hobetsi nuen.
‎Bazterrak jendez beterik zeuden, nekazariak eta haien familiak, gehienak, Eguberri meza aditzeko asmoz hirira joaki edo handik etorki. Haiekin bat egin ez egin nenbilela jo nuen begiz: lau mandok tiraturiko karroza dotorea, hiritik ateratzen ari.
‎–Aita eta Maria martxoan etorriko zaizkit, erantsi zuen Charlottek?, eta zuk ere haiekin bat egitea nahi nuke. Benetan, Eliza, eurok bezain ondo etorria izango zara niretzat.
‎Emakume fin eta itxura atseginekoa zen, eta zelanbaiteko hizpidea sortzeko entsegu horrek beste guztiak baino hobeto hezita zegoela erakutsi zuen; eta beraren eta Gardiner anderearen artean bideratu zen solasa, Elizabethek ere behin edo behin laguntzen zielarik. Bazirudien Darcy andereñoak haiekin bat egiteko adorea falta zuela; eta batzuetan esaldi motzen bat esatera ere menturatzen zen, inork entzuteko arrisku gutxien ikusten zuenean.
‎Hala eta guztiz ere, Raissak errana zien mutilei mila bider, ez zitezela eremu debekatuan sartu, allaharren... baita bikiek agindua ezin zintzoago bete ere. Egun hartan, baina, edo sugandilak harrapatzen gogaitu eta pizgarri bat behar zuelako, edo, bertzerik gabe, anaia zirikatu nahi zuelako... hesira iristean –herdoildua egoteaz gain, bizpahiru sarbide zituen hesiak, apostulariek egindakoak–, Yazîdek, bat batean, Hamzari erreakzionatzeko denborarik eman gabe, sarbide haietarik batean barrena egin zuen, baita lasterka hasi ere, batera eta bertzera...
‎Gero eta sinetsiago baitzegoen, hainbat maisu sufiren ildotik, kristauek, juduek eta musulmanek gurtzen zutèn Jainkoa Jainko bera zela, hierarkiaren piramidean erpina betetzen zuena: gailurrerainoko bideak ziren diferenteak, ez gailurra; maiz mintzatu izan zen gai hartaz tariqako kideekin, baita haiekin bat egin ere, Al Andalusko garaia eta hango giroa –hiru erlijioen arteko errespetuan eraikia– amets.
‎Ez zenuen izan tentaziorik zure tertuliakide izan ziren haiekin bat egiteko?
‎Munduko hautagai guztiek badakite kritikak edo ele gaiztoak mahai gainean egoten direla, edo hobeto esanda, buruan edukitzen dituztela entzuleek, eta haietako bati egin zion aurre Hillaryk ostera hizketan hasi zenean:
‎1835eko ekainean, baimenik eskatu gabe, misioa bertan behera utzi, itsasontzia hartu eta Sonorara alde egin zuten. Arauen kontrako ekintza zen, apostasiatzat hartzeko modukoa, baina Aita Nagusiak haiekin bat egin eta legezkotzat jo zuen.
2014
‎Bilbo Zaharrean eta San Frantziskon droga eta delinkuentzia zen nagusi, baina Bilboko gaztetxean hasitakoarekin jarraitzeko aukera ikusi zuten lau lagunek. Luismi Sanchez tabernako jabearen esanetan, urte haietan talde asko zeuden lanean San Frantzisko eta Bilbo Zaharrean eta haiekin bat egin nahi zuten: " Denon artean auzoa eraldatu nahi genuen".
‎Bien elkarbizitza posible da bai, baina elkar errespetatuz. Espedizio komertzialak garai jakin batzuetan izaten dira Himalaian, eta haiekin bat egin nahi ez badugu, aski da beste data batzuetan jotzea mendira.
‎Harriekin eta adreiluekin multzo solidoak osatuz prozesu kimiko eta akzio fisikoen eraginez gogortzen dira. Kasu askotan, batez ere hasieran, kare eta igeltsu morteroetan bereziki, probeta kubikoek konpresioarekiko duten erresistentzia haiek bat egiten duten harrizko materialena baino baxuagoa da. Hala ere, denborarekin harlandu eta adreiluen erresistentzietara hurbiltzen diren fabrika lanak osatuko dira hauekin.
‎Litekeena da nik zapaltzen dudan alfonbraren puskaren bat haietarik batek egin, landu, obratu izana.
‎Irudi bat egiten ahalegindu zen norbait erregailu batez, irudi iluna, pigmentazioarengatik, zentzuarengatik ere bai. Beldur zion irudiari Irenek, drogarekin lotzen zuelako, drogazaleekin; haietako batek egin zuen zalantzarik gabe, horrela pentsatzen zuen Irene umeak, umearen burmuinak.
Haiekin bat egingo duzu heriotzan.
2015
‎Laukoteak izan duen aldaketa bakarra da 5 lana kaleratu aurretik Iker Saenz de Zaitegik (Kokein) taldea utzi eta Jokin Azpiazuk (Okerreko) ordezkatu izana. Oraingoan crowdfunding formula baliatu dute eta oraindik ere bada haiekin bat egiteko aukera. Taldekideak oso esker onekoak dira.
‎Ai, nik haiekin bat egiten baneki...!
‎Orain ez dakit zer naizen ere. Ezkerreko diskurtsoa entzuten dudanean, elkorra, fosildua, topikoz betea, eskema zaharkitu batzuei itsatsia iruditzen zait sarritan, traba intelektual bat sentitzen dut neure egiteko; baina, eskuinaren jardunak eta hizkerak higuin fisiologiko bat sortzen didate, haiekin bat egitea eragozten didan arbuio ia epidermikoa. Ezkerrekoa izateko modu xelebrea izan daiteke agian.
‎Bera izan zen azpilan guztia bideratu zuena. Eta orain, Bilbo erorita bere zeregina beharrezkoa ez zenean, ospa egiten zuen berriz, doilor haiekin bat egitera.
‎Eguberri ingurua behar zuen izan. Irudi itsasgarri batzuk eskuratu zituen andreak handik edo hemendik, eta haietako bat egin zion opari; kartoi puska hartan itsatsi, maitagarri bat zen, hegoak eta guzti, makilatxo bat eskuetan, makilaren muturrean izar bat?, eta honela idatzi zuen bertan:
‎– haiekin bat eginda egongo baikara heriotzara arte,
‎haiengandik bereiz haiekin bat eginda?.
‎15 Elizatik atsekabe honekin joan eta otoiztegi batean sartu nintzen, egun asko ziren Jauna hartu gabe, neure poza nuen bakardaderik gabe, harremanak norekin izanik ez nuela, guztiak nire aurka zeudelako: batzuek, horretaz hitz egiten zenean, nitaz iseka egiten zutela iruditzen zitzaidan, neure baitan sorturiko begitazioak balira bezala; beste batzuek aitor entzuleari esaten zioten nirekin kontuz ibiltzeko; beste batzuek esaten zuten deabrua zela argi argi; aitor entzuleak bakarrik, ni probatzearren haiekin bat egiten bazuen ere, geroago jakin nuenez?, hark bakarrik kontsolatzen ninduen beti eta esaten zidan, deabrua balitz ere, nik Jainkoa iraindu ezik, ezer ezin ziezadakeela egin, kendu egingo zitzaidala, Jainkoari otoitz egiteko gartsu. Eta huraeta harekin aitortzen ziren pertsona guztiak horretan ari ziren eginahalean, eta beste asko ere bai, eta ni neure otoitz osoa horretara bideraturik, eta Jainkoaren zerbitzaritzat nituenak ere berdin, Haren Maiestateak beste bide batetik eraman nintzan.
‎3 Ni Jainkoarena zelako ziurtasun handiaz geratu nintzen, aldi luzez izan nituen, eta men egin nien eta asko zor nien bi aitor entzulek kontra gogor egin arren (batez ere haietako batek egiten zidan gogorren, eta bidegabekeria egiten niolakoan nintzen, hari nion begirune eta maitasun handiagatik); hemendik geratu zitzaidan hura komeni zitzaidalako ziurtasuna eta nindoan alde bakoitzean iritzi desberdinekin ibiltzea amaitu zelako ustean bihotz aringarria; batzuek sufrimendu handia ematen zidaten, ez nindutelako ulertzen, baina haietako inor ez nuen sekula alde batera utzi, ... Beste bi aldiz, hitz desberdinez, esan zidan Jaunak ez izateko beldurrik, berak ematen zidala-eta.
‎Hau izan bedi errukitsua harekin eta bidal beza ahizparen bat hura kontsolatzera. Hark bihotzeko apaltasunik balu, lagun biezaiote ahizpek bere asmoan, eta haiekin bat egin beza komunitate osoak haren alde eta hari lagun egiten. Eta ama prioreak ez biezaio uko egin hartaz errukitzeari, lehenago edo geroago, gehiago edo gutxiago, delituak eskatzen duenez.
‎Emakumeen Mundu Martxari ibarrean behar bezalako harrera prestatzeko Sakanako hainbat emakumek dagoeneko bi bilera egin dituzte (Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia). Eginkizun horretan lagundu nahi duten guztiei haiekin bat egiteko gonbitea luzatu diete. Donostian, larunbatean, erabakiko da Emakumeen Mundu Martxan Euskal Herrian eginen duen ibilbidea.
‎Baina bortxaz isilarazi edo ihesa bertan behera geratzen zen. Galerietara itzuli ziren komitekoak jende gehiago bila, eta gutako askok haiekin bat egin genuen. Esku artean erremintak, armak, askatasunaren promesa zekartzaten.
2016
‎1500ean Gaztela eta Aragoiko armadak preso hartu zuen eta haiekin bat egin zuen, nagusiki Afrika iparraldeko gerretan aritzeko. Orango konkistan eta Bugia nahiz Tripoliko guduetan jardun zuen, besteak beste, eta Italian bertan, frantziarren aurka aritzea ere egokitu zitzaion.
‎Hona hemen ideia batzuk tirania berri horren aurka altxatzeko ausardia bil dezaketenentzat; nik, aitor dut, ez dut indarrik jada, eta, are gehiago, edo gutxiago?, hobenduna naiz, behin baino gehiagotan hurbildu bainaiz, lotsaz batzuetan eta lotsa gabe gehienetan, azpigenero horretara: badakizue, ondoko etxebizitzako festakoek zarata handia egiten badute, hobe haiekin bat egitea. Baina ohar hauek interesekoak izango dira, apika, kutsatu gabeko literatur arima garbientzat, eta haiei zuzentzen dizkiet, itxaropenez beteta.
‎Diotenez, aurrera begira, Gidari elkartearen asmoa da eragile sozial, sindikal eta politikoekin harremanetan jartzea eta herriz herri elkartea aurkeztu eta Bidegi auziaren inguruko hitzaldiak antolatzea.Ideologia eta bizipen ezberdinak dituzten herritarrek osatzen dute Gidari, bultzagileen esanetan. Hori horrela," herri presio" hori handitzeko, haiekin bat egin nahi duen herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte. Hala, elkartearekin harremanetan jartzeko e posta bat ere eman dute ezagutzera:
‎1976ko langileen mobilizazioek eta, batez ere, martxoaren 3ko hilketek arrastoa utzi zuten hiriburu artifizialeko biztanleengan. Diktaduraren akaberan izan ziren gertaera haiek bat egin zuten 80ko hamarkadan trantsizio osteko belaunaldien frustraziotik sortutako kontrakulturarekin eta Europa mailan loratzen
2017
‎Zer esanik ez haietako batek, Espainiaren izenean jokatzera behartuta, ikurrina aireratu badu, orduan negar tantaren bat ere bai (bandera atera baina inorekin haserretu nahi ezaren adibide gorena, ene ustez kontu hau paroxismora eraman zuena, futbolari euskal herritar batek egindakoa da, munduko koparen ospakizunean Aiegiko bandera atera zuenean). Gutarrak gladiadore goren dabiltza kirolaren zirkuan, eta gu haiekin bat eginda, komunio berdingabean, baita batek euskal herritarra amonaren izebaren koinataren aitaginarreba badu ere (izan ere ETB genealogistek emango baitiote euskal kategoria berandu baino lehen).
‎Bertan hainbat proba egiten zituzten umeen gaitasunak neurtzeko, oso errazak egiten denak. Berehala saiatu zen Martxelo haietako bat egiten.
‎erantzun zuten tabernan ia jai giroan, urduri, berri gehiagoren zain zeudenek. Gartxot aizkolarien bila joan zen eta haiekin bat egin ondoren zubirantz jo zuten, Ximenok atera aurretik agindutako lanak ikusteko.
‎Zain eta muin lanari emana zegoen; ez zuen beste ezertaz pentsatzen, batasun trinko bat osatzen zuen lurrarekin, pikotxarekin eta ikatzarekin. Ematen zuen mailua eta iltzeak bere gorputzaren zati bihurtu zirela eta haiekin bat eginik ari zela borrokan zuraren kontra, erortzeko antsian abailtzen ari zèn galeriako sabaiaren kontra; funtsean, mendi osoaren kontra ari zen borrokan, mendiak erraietan gordetzen zuèn ikatzaz nahi zuen jabetu eta ondoren lekuak hustu. Zorbak materia bizigabea segurantza tronpagaitz batekin sentitzen zuen eta bere kolpe artezak gune ahulenetan eransten zizkion, non ere errazago baitzen hura bentzutzea.
‎Komando batek Pragatik ekarri zuen Astra markako hainbat pistola. Haietako batekin egin zuen ETAk bere aurreneko hilketa: 1968ko ekainaren 7an, Aduna eta Villabona artean (Gipuzkoa), Jose Pardines guardia zibila hil zuten, errepide kontrol batean.
‎Batzordeko kideek haurren inauteri segizioko pertsonaien jantziak eramanen dituzte eta Mila Kolore elkarteko kideek jantziko dituzte. Inauteriaren antzezpena eginen dute haiekin bat eginen duten Bilboko eta Iruñeko Anfasko 50 bat kideren aurrean. Arratsa borobiltzeko eta despeditzeko, denendako merendua izanen da.
‎—Multzo nagusia Aranen sartua izanen da honez gero. Gure lana ezker hegala zaintzea da, Esterri d’Aneun haiekin bat egin arte.
‎Espozek haiekin bat egin orduko, ezin zuen sinetsi begiek erakusten ziotena. Hura zen hondamena, hura!
‎Napoleon itzuli zela Minak jakin zuenean, Angulemako Dukeari idatzi zion bere gudarostean onar zitzan bera eta 70 lagun gehiago Napoleonen kontra borrokatzeko, ez baitzen arerio zaharraz batere fida. Alta, une berean, Bonaparteren jarraitzaileek eskaintzak egiten zizkioten Minari haiekin bat egin zezan. Eskaintza horien arabera Mina bihurtuko zen gudaroste baten buru, Napoleonen laguntzaz Pirinioetatik sartuko zena, Espainia Fernando VII.aren atzaparretatik askatzeko.
‎Joseba samurtu egin zuen besarkadak. Ederra iruditu zitzaion gorputz haien bat egitea, ederra besterik gabe, edo ederra nahiko, edo ederra, asko eta gehiegi. Axik, ezusteko batean, Kennethen kokotsa hartu eta ezpainetan musu eman zionean, zorua mugitzekoa egin zitzaion une batez, baina, berehala itzuli zen bere baitara, garunaren hondoan Axiren ausardiarekin alderaturik bere ausardia eza deitoratuz.
Haiekin bat egiteko
2018
‎Ikertzaileek diotenez bi pinta garagarno edateak 70 kiloko gizon batentzat ahoskera hobetzen du. Hortan haiekin bat egiten dugu nahiz eta batzutan bi pintetako muga gainditzen dugun. Hala ere, gure froga zientifikoetatik bertze bi egiaztapen agertu zaizkigu.
‎Gidarietako bati atea ireki niolarik, zenbait polizia ikusi nituen haren atzean, harantz eta honantz sakabanatzen. Handik berehala, harrera egin nien bi jaun arras printzipali; lord jaunak, hallean haiekin bat egin, eta egongelara lagundu zien. Hamar bat minutu geroago, beste auto baten hotsa entzun zen; atea ireki nion herr Ribbentrop Alemaniako enbaxadoreari, zeina ordurako ez baitzen pertsona arrotza Darlington Hallen.
‎Bai, egun hain erraz gaitzesten den Israel horixe. Euskaltzalea juduarekin identifikatzen zen zalantza gabe (Andima Ibiñagabeitia, Nemesio Etxaniz, etab.). Abertzale politikoek begiak Irlandara, edo gero Aljeria eta Kubara itzultzen zituzten bitartean, euskaltzaleok Israelera begiratzen genuen sinpatiaz, eta interesik biziena genuen herri juduaren historian, neurriren batean edo moduren batean bederen haiekin bat eginik.
‎Niri eta ez beste inori, lagun zaharrari hitzik gabe komunikatzeko egin ohi zaion gisan. Geure parera iritsi zenean, bere martxa erabat gelditu, sakelatik bizpahiru pegatina atera, paparrean jartzeko eskatu, eta haiekin bat egiteko gonbita luzatu zigun. Inoiz jasoko nuen gonbiterik atseginenaren itxura zuen.
‎Harekin batera Barneko Zuzendari Nagusi Agustin Gastaminza eta Foruzaingoko buru Torcuato Muñoz izan ziren. Haiekin bat egin zuen Javier Ollo Martinez Altsasuko alkateak ere. Foru administrazioko ordezkariek nabarmendu zuten Altsasura egindako bisitak aitortzatik asko zuela.
2019
‎Fantasia horrek prozesu independentista bat zer den ulertzeko lukeen gutieneko enpatia ere kentzen dio, eta izua bertzerik ez dio uzten: herritarrak aldarrikapen demokratikoak egiten, eta politikariak haiekin bat egiten. Burugabekeria handiagorik!
‎Teoria horiek ez ziren modu unibertsalean onartuak izan, eta eztabaidatzen segitu zuten XIX. mendera arte; hain zuzen, mikroskopioa asmatzeak eman zuen bidea animalien arrautza ikertzeko; 1827an, Baerrek ugaztunen arrautza identifikatu zuen: Graafen besikularen barneko elementu bat da, eta laster modua izango zen segmentazioa ikertzeko; 1835ean, protoplasma aurkitu zuten, eta gero, zelula; eta 1877an, ikusi zuten espermatozoidea nola sartzen zen itsas izarraren arrautzan; harrezkeroztik, bi gametoen nukleoen simetria ezarri zen; haien bat egitearen xehetasunak 1883an aztertu zituen lehen aldiz zoologo belgikar batek.
‎Mozioaren hiru sinatzaileen iritziz ordutik ez da hobekuntza nabarmenik izan. Haiekin bat egin zuen UPNk eta kontra bozkatu zuen EH Bilduk. Gaia aste bat lehenago Mank en batzarrean aztertu zen eta David Oroz Alonso presidenteak azaldu zuenez, “urtearen erdialdetik aurrera dirua badago, ez dago arazorik edukiontziak berritzeko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia