Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 350

2000
‎Nire arloa merkataritza izanik, Gainazal handiak eta denda kateak deritzan saileanaritu naiz. Nahiz eta gure enpresa optika bat den, gainazal alimale horiekin zerikusihandirik ez duena (neurriaren aldetik bederen), haiek bezala merkataritza munduanlehiatzen ari da eta, euskararen problematikari dagokionez, erronka bertsua du.
‎—Zer nahi duk, jaun inkisidorea honat ekartzea, eta hi sutan erretzea, orain dela urte batzuk Lapurdiko sorgin haiek bezala. Hori bakarrik falta zitzaiguan, familian bertze protestant bat izaitea!
‎Zientziaren Eliza hura gehiago izan zen, beraz, gure isilpeko adiskidetasunari izena emaiteko modu bat, eta konplizitate keinu bat, etxeko bertze guztienganik bereizten gintuena, eta elkartzen... nahiz eta horrek ere ez zigun eragotzi egite guti batzuen aitzinatzea, zeinetarik pare bat bederen sonatuak baino sonatuagoak izan baitziren... zeren, komunionearen kontuan izan ezik, osaba Joanikot Lutheroren guragoa eta aldekoagoa baitzen Kalvinena baino eta, ondorez, gauzak gehiegi ez lotzearen aldekoa, airearekin aire eta haizearekin haize, eta zeren halakoak ere izan baitziren gure egite haiek ere —bihurrikeriatik ere franko zutenak, bertzalde—, bere mementuan ohartuko zaren bezala... eta zeren, osabak noizbait erran zidan bezala: " Baldin satorren moduan ibili behar badugu, satorren moduan ibiliko gaituk, Joanes, lurpean, baina, haiek bezala, lurra ere jo diagu noizik behin, mutturraren erakusteko bertzerik ez bada ere".
‎Pierre Gassendiren erranetan, berriz, bazegoan Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat —Galileoren laguna, nahiz eta ideietan etsai eta izterbegi—, teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena, sinesten zuèn mundua irauli eta uzkailiko ote zitzaion beldur. Baina nagok ezen, behatu izan balu ere, bertze hogei haiei bezala gertatuko zitzaiola, eta Alessandrok bezala erranen zuela: " Ez dut ulertzen!
‎Eta, nola harrapaturik bainengoen apezaren kontakizunarekin, Felisak umetan kontatzen zizkidan historia haiekin bezala, eta nola geratu baitzen don Luzio istant batez isilik, galdegin nion:
‎Eta erraiten nion nola sinets zezakeen, indiar gorri haiek bezala, ezen ilargiak bi andregai zituela, artizarra, zeinak laket baitzituen gizon lodiak, eta jupiter, zeinak laket baitzituen meheak eta argalak, eta nola sinets zezakeen, bide beretik, ezen artizarrak eta jupiterrek zaintzen eta begiratzen zutela ilargia, lehenengo egunetan batak, azkenekoetan bertzeak, halako suertez, non artizarrak zaintzen zuenean egiten baitzuen ilargiak goiti, zeren jate...
‎Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
‎Eta, handik aitzina, hilero joan izan nintzen, zeren dantza eta kanta haiek, orduan bai, bihotzaren bihotzean ukitu baininduten, eta hala harrapatu eta atrapatu ninduten, eta bereganatu ninduten; eta zeren ene bizipozaren belauntziak baitzuen jada belarik, zeina baitzen beltz haiek bezala kolore beltzekoa, eta baitzuen jada haizerik, kantak eta dantzak airean eragin dardara haietarik zetorkidana.
‎Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek bazekien ezen oihan hartarik ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora bat eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
‎Zeren gero eta gehiago ulertzen baitut, tigrearen iduri eder hura gogoan, nola anitz erlijionetan erabiltzen dituzten animaliak eta hegaztiak jainkoen errepresentazinoetarako, eta zeren, baldin egia bada —dioten bezala— ezen Jainkoa ezin ikusi dugula, haren behako bakar batek deuseztu eta deseginen gintuzkeelako, berdintsu eta orobatsu gertatzen baitzen tigre harekin, zeinak baitzirudien ezen, begietan su hotz bat zuela, aitzinean zuen etsaia edo ikusle zuhurgabea noiznahi errauts zezakeena, suntsi eta birrin. Zeren, dakizun bezala, jaun André, katu eta basakatuen familiakoak baitira tigreak, eta halatan dira hauek, haiek bezala, beren berotasunean hotz eta beren hoztasunean bero... eta zeren haiek baino handiagoak eta kementsuagoak baitira, oro har, eta horrek egiten ditu are beldurgarriagoak eta izugarriagoak. Baita ederragoak ere.
‎Edo ez ote dakik ezen gure arbasoen memoria lohitu behar duala, baldin ehundabatgarren kanoia Amaiurri beha paratzen baduk? Ordea, ez ote genuen guk ere haiek bezala jokatuko, haien kasuan bagina, nola haiek ere guk bezala jokatuko baitzuten, gure kasuan baleude. Zeren eta ulertzen baitut haien jokabidea, noiz eta Gaztelaren aurka aritu baitziren, eta ulertzen diat gure aitarena, noiz eta Nafarroako erregeordearekin solastu baitzen, gure jauregiaren berreskuratzeko asmotan; haatik, hirea ez diat ulertzen, zeren eta gure arbaso haiek aspaldi hil baitziren, eta bake sainduan utzi genitiztek...
‎Eta ahalketurik nengoen gauza haiek entzuten, Pedroren behakoa atxik ezinik... harik eta kopa bat arno eta bi kopa ere edan nituen arte, zeren eta Pedrok gizontzat hartu baininduen eta osabak ez zuen ezetzik erran. Eta, eskandalizaturik nengoen alde batetik, baina baita gogara ere bertzetik, gero eta gogarago, zeren eta arnoak ausart egiten baininduen, eta hala akabatu nuen nik ere haiek bezala, hondarrean, irrikarkaraka.
‎Bertsio ofizial eta bakarra, udazkenerako argia ikusi duena, Roman Felones eta Fermin Miranda irakasleek izenpeturik. Victor Pradera nazionalista espainiarrak hasitako ildoa, Opus Deiren Unibertsitateak gero kanonizatua, aurreiritzi ideologikoz zamatua, egungo antolamendu instituzional administratiboa justifikatzeko eginkizuna duena, Euklidesen teorema haietan bezala aurrez emaniko hipotesia egiaztatua gelditzen dena. Nahiz eta horretarako gertaeren interpretazio interesatuak eman behar izan, bestelakoak badirela isilduz.
‎Gaineratikoan, hiru lau mutil zebiltzan tailerrean uxkurka: zeregin fijo bat gabe, morroi lanak edo behintzat, ez hain lan inpreszindibleak eginez; beharbada berak mutil haiek bezala bukatuko zuen; bazitekeen hura izatea bere sinoa; eta, hala bazen, isilik onartuko zuen. Handia zen bere diru beharra; handia, baita, bere bakardadea.
2001
‎Behin edo behin, gerratik ihesi, zeure bizi  soinekoa jostea erabakitzen duzunean, halako haiek bezala egin; hots, naturatik ateratako oiha  la, estilo gaztea eta patroi sinplea aukeratu.
‎Haiek bazuten erakuslea. Pedro Lizaso, Dorreluzeko seme zaharrena, haiekin batera heldu zen, haiek bezala erreketez jauntzia. Gure etxera maiz etortzen zen.
2002
‎Minnesotako Unibertsitateko Zelula Amen Institutuko Catherine Verfailliek zuzentzen duen eta joan den asteazkenean argitaratu zen ikerketa iparramerikarrak dioenez, helduen hezur muineko zelula amak gibeleko zelulen antzekoak izan daitezke. “Ikusi duguna da —azaltzen du Verfaillie doktoreak— izaki, sagu eta arratoien hezur muinetik hazitako zelula ama helduak bereiz daitezkeela, eta zelula bihur daitezkeela gibeleko zelulen antz handia duten eta haiek bezala funtzionatzen duten zelula”. Aurkikuntzak frogatzen du zelula ama heldu horiek gai direla normalean gibelean dauden substantzia eta elementuak bereizteko.
‎–Putreek eta fama txarra dute, baina bidaiarik onenak ere alde batera utziko nituzke –Asia, Afrika eta Ozeania–, haiek bezala ordubetean hegan egiteagatik.
2003
‎Galdera bera egin didate beste kazetariek eta haiei bezala erantzuten dizut: kargu politikoei ez dagokigu bati edo besteri sinestea, kargu politikooi dagokigu salaketak egoten direnean iker daitezela eta azken muturrera eraman eta argituak izan daitezela ziurtatzea.
‎irakurri zuen lehen lerroa, eta irakurri orduko ezabatu zen; irakurri zuen bigarrena, eta berdin; hirugarrena, eta berdin... bostehungarrena, eta berdin! Eta horrela, paper haiek bezala geratu zitzaion arima Friedrich Wolff jaunari, zuri zuria eta garbi garbia! Beraz, zuen bihotzak ere garbitu eta zuritu nahi badituzue, badakizue zer egin behar duzuen:
‎Abertzale eta nacionalista arteko teman, abertzaleak, orain oraingoz, errefo rmazale haiek bezala ikusten ditut. Nacionalistak, autoritatea darabiltenak bezala.
‎Liburu bategatik bizitza arriskatzen zuten monje hauen etsenplua jarraituz, nik ere bizitza arriskatzea erabaki dut Libreta horiko poemak idaztean, alegia, neure bizitzaren egiak agertzea, nik izan ditudan esperientziak interpretatzea, gizartea hankaz gora jartzea. Eta monje haiek bezala, liburu hau idazteko orduan ni ere bakardade bila ezkutatu naiz nire uhartera, nire monasteriora, eta egin beharrik gabeko nire denboraren askatasunera, eta egunero itxaron dut mahaian eserita ezkerreko hatzak noiz argi egiten hasiko.
‎Eta kodize haiek bezala, eskuz idatzi dut nire ebanjeliario pertsonala, nire bizitza tresnaz, makinaz eta kablez inguraturik ikusteaz aspertuta. Ekologisten artean modan jarri ziren indio haiek argazkiekin bezala, uste baitut ordenagailuak energia xurgatzen didala, bista nekarazi, kontzentrazio ahalmena apurtu, arima usteldu.
‎inoiz itzuli ez ziren haiek bezala.
2004
‎Gako horretan ez dagoen ekimen politikoa guztiz bigarren mailakotzat dut. Izan ere egoera aurre demokratikoan bizi garelakoan nago, eta, Franco hil ondoreneko lehen urte haietan bezala, hauxe da lehen eginkizun politikoa. Alegia, demokrazia, joko demokratikoan denok, salbuespenik gabe, pertsona guztiak, ideia guztiak, proiektu guztiak, orain esan ohi den bezala, baldintza berdinetan, jarduteko eskenategia.
‎Argitaraldi ofizialeko libururik ez badago eskura, arduradunak, berak izan dezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe, beste batzuk gaituko ditu, haiek bezala eratutakoak edo ezarrita dauden ereduen araberakoak.
‎Haserrea nagusitzen da nire barnean, ez bait dakit, zer txarkeria, zer oker egin duten bai nire amak, herriko biztanleek, baserriko familia hark, zaldiak eta baita haiek bezala gerran hiltzen ari diren beste edozein pertsonak?
‎Kontua da Brauliok karabineroak ikusten dituela, Bidasoaren bi alderdien ertzean guardia egiten. Karabineroek edo eltzetzuek (mendian lanean ari diren bitartean, orduak eta egunak ere pasatu behar dituztenez, jana eltzetan eramaten baitute), lehengo denbora haietan bezala soborno ttikiak onartzen dituzte. Egia erran, ttikiak eta handiak, egin nahi den lege haustearen arabera.
2005
‎New Yorkeko portuan zain zituen 5.000 lagun haiek bezala, gaur egun ere fisikariek nahiz oinezkoek, denek gurtzen segitzen dute zientzialaria. Argazkiak leku askotan.
‎Tourmalet eta Aubisque gainen ondotik, Luz Ardiden mendateari lotzen diren txirrindulariek ahoa zabalik uzten gaituzte (dopatuak ez direlarik!) gure besaulkian gaudela goxogoxoa, erroradino sartuak: haiek bezala egiterik ez zaigu gogoan pasatzen ere! Ez ote da gauza bera gertatzen eredutzat ematen dizkiguten goi mailako giristino horiekin?
‎Beste zerga biltzaile bat, Matiu, hartzen du apostolutzat (Mt 9,9). Jendeetarik urrun bizi behar zuten lepradunak hunkitzen ditu eta ondorioz, bera ere herritik baztertzera bortxatua da haiek bezala (Mk 1,45). Puta bat uzten du bere oinen nigarrez eta usain onez ikuzten, ileez zukatzen (Lk 7,36).
‎Ametsek hitzez hitz errepikatu dio hankabiko biek esandakoa, haiek bezala erdaraz. Atsekabetuta egiten du berba, esanak min egiten diola.
‎Zulatzeko ez: urtegian ikusi berri nituen eraikin birrinduetako pareta tarte haiek bezala behera botatzeko, esan nuke. Lotsatu egin nintzen, eta nire zakil harrotuaren koska senti zezan baino lehen apartatu nintzen bere gorputzetik.
‎Hori badakit. Nik ez dut haiek bezala pentsatzen. Haiena argi dago:
‎Bizitzak ez baleuka ertzik, zertarako idazten ibili? Haiek bezala, ederki dakit hori, bizitza dela handiena, baita nirea bezalako zaputza denean ere. Zer dago, ba, besterik?
2006
‎Espiritu gogortua da, era berean, antolamendu burokratikoa ordezkatzen duen makina bizidun hori, bere lanaren espezializazio profesionala ikasita, bere eskuduntzak mugatuta, bere arautegiak ezarrita, bere obedientziazko harremanak hierarkikoki mailakatuta?. Hildako makinarekin batera, makina biziduna lanean dabil, beharbada egunen baten gizakiek, ahalmenik gabe, dastatu duten etorkizuneko morrontza moldatzen; antzinako Estatu egiptiarreko fellah haietan bezala; hori gertatuko da baldin eta ikuspegi tekniko hutsetik ona izango den administrazio bat, horrek esan nahi du funtzionarioen bitartezko administrazioa eta hornikuntza, balio goren eta bakarra izatera heltzen bada, gizakien kontuak zuzentzeko moduaz erabaki duena (Weber, 1992:
‎Hondartzan uretatik irten eta toaila gainean dardarka egoten diren haurren antza hartu dio amari. Haiek bezala, begirada finkoa du, puntu batean.
‎Batzuetan, taberna batean nengoela imajinatzen nuen, Rothen kontzentrazio berberaz idazten; bestetzuetan, berriz, Umberto bezalakoa nintzen, liburu zaharren negoziotxo baten jabea, bezerorik gabeko orduetan denda itxi, goiko pisura igo, eta idazten hasten zena. Zergatik ez naiz, haiek bezala, idazle izango?, esaten nion neure buruari, eta barruak atsegin osoz entzuten zuen galdera, eta barruko hotsa hain zen deigarria non irakurtzen nuena imitatzen hasi nintzen idatziz. Testuren batekin ohi baino aseago geratzen nintzenean, ez nuen Öchlerrekin elkartu arteko onik izaten.
2007
‎Erdi Arotik irteeran. Antzinatearen idealak? humanista florentziarrarentzat esan gura du, bizitzaren zentzua ja ez duela xerkatzen santuren bati segiketan, jaiera erlijiosozko bizieran, ezpada antzinateko heroiak imitatu gura direla norbere bizi eta izaeran, antzinatarra birjaio nahi dela, antzinatarra berrizan; antigualeko heroi haiek bezala errepublikaren alde beti ekinkor lan egin, sakrifikatu, bizia eman. Humanismo zibiko bat da, armei uko egiten ez badie ere.
‎–Aizu, Rober? hogeita hamar urteren bueltan haiek bezala egongo garela uste duzu?
‎Beste pertsonen ezagutzaren beste alderdia, berriz, nahiak, usteak eta antzekoegoera mentalak eta jokabideak iragartzeko gaitasunari dagokio. Lehenhaurtzaroan agertzen diren zenbait jokabidek adierazten dute haurrek nolabaitulertzen dutela beste pertsonek, haiek bezala, gogamena dutela. Jokabide horietakobatzuk elkarren arteko arreta (joint attention) izeneko gaitasuna osatzen dute.Elkarren arteko arreta norberaren arreta beste pertsonenarekin koordinatzekogaitasuna da (Moore eta Dunham, 1995 in Carpendale eta Lewis, 2006), eta, zenbait autoreren arabera, ezagutzaren oinarrietako bat da (Carpendale eta Lewis, 2006).
‎Ana Pérezek (vacacionesdesolteros.com enpresakoa) eta bidaiaren antolatzaileetako batek adierazi duenez, “iaz hainbat bikote sortu ziren, gaur egun elkarrekin eta zoriontsu jarraitzen dutenak”. Haiek bezala, ezkongabe jarraitzen duten espainiarren %79 lagun bila dabiltza, on line Parship ezkontza agentziaren datuen arabera. Hori egiteko modu onenetako bat aisialdia egoera berean dauden pertsonekin partekatzea da, eta bidaiatzea da aukera eskatuenetako bat.
‎Olatuei bekaizti begiratu deizu. Haiek bezala dantza egin gura duzu, itsasoan zehar, askatasun kresaltsuaren existentzian uger egin. Olatu suharra izan nahi duzu, indartsu eta asaldaria, itsasoaren jabe, munduaren nagusi izan nahi duena, harrien kontra borrokatzen duena.
‎Erriberako galsoro haizeak astinduak gogoratu zituen, eta horrekin batera Igor txikia baranda horri helduta, begiak zabal zabal," badator, ama! badator" oihukatzen duela, hondartzako lehengo mutiko haiek bezala.
‎Eta, agian, lagun lezake, gainera, urak bere orokorrean nondik zihoazen so egiteko. Dena den, ez naiz azterlan sakonago eta zabalagoetan sartuko, eta bizi izandako garai haien lekuko bezala ere jardungo dut hemen.
2008
‎Are gehiago: ez dut uste haiek bezala onartuko nukeenik. Eta are gutxiago onartuko nuke halako tokiei maiz darien kutsu paternalista.
‎Behin gertatu zitzaidan: ikerketa bat egiten ari nintzen, eta nerabeen Txat batean sartu nintzen Interneten, 12 urtetik 16ra bitarteko gazteekin; mezuak trukatzen hasi nintzen, eta konturatu nintzen haietako azkarrenek segituan igarri zidatela, haiek esaten zuten guztia ulertu arren, ni ez nintzelako gai haiek bezala idazteko, haien hitzekin.
‎Beltz tratularia izatea baita Voltaireri barkatzen ez diodan gauza bakarra? Eta han nengoela, horixe sentitu nuen batzuetan, markes jauna, nire zientzia guztiak emango nituela haiek bezala dantza egitearren, munduaren bihotzarekin bat eginik. Baina zuk ongi egiten duzu dantza, fama hori duzu bederen, eta ulertuko didazu, beharbada?
‎Uztarri kontuak aipatu ditugunez, eta hitzak hizpidea dakarrenez, erantsi dezagun beste hau ere: abertzaletasunaren ideologia eta teoria hauek ez dira bada, harako idi haiek bezala, gurdiaren aurretik joango. Izan ere, gizarte bat nazio egituraren baitan uztartu eta eratu nahi baldin bada, gizarte horren oinarrizko lokarriak behar ditugu.
‎Bertan izan zituen Zubiaurretarrak maisu. Haiek bezala berak ere margotu zuen zubia. Hala ere, Artetak zerbait modernoago nahi zuen, aurrera eman pauso bat.
‎Handik pasatu egiten dira. Arrainek txorien mugimendu berak dituzte, migratu egiten dute haiek bezala. Guk bagenekien urteko sasoi bakoitzean, baita egun bakoitzean ere, ze arrain igaroko zen bertatik.
‎Nolanahi delarik, Hondarribiko kongresua ortografia arloko akordiorik gabe amaitu zen. Eta kongresua, Abadia anderearen dirulaguntza haiek bezala, Akademiaren iturburu izateko zena, ezerezean geratu zen. Ezerezean baino okerrago:
‎Gure herriak egun haietan bezala gaur, erantzukizun politikoa dugunoi arduraz jokatzea eskatzen digu.Tamalez, eskaera horretatik hagitz urruti daude, Euskal Herriak egun bizi duen salbuespen egoeraren aurrean etxean gelditzen diren ordezkari politikoak.Gainera, beraien arduragabekeria agerian gelditu ez dadin edo, herritarrak beraien eredua jarraitzera gonbidatzen dituzte behin eta berriz. Eredu horren ezaugarri nagusiak, «goitik» datozen gehiegikeri guztien aurrean isiltasuna eta deus gertatu ez balitz bezala jarraitzea dira; egiten dutena gaizki dagoela jakinda ere, aginduak zintzo bete.
‎Eta, noski, haiek bezala McLaren ere hor izango da, baina Hamilton eta Kovalainen ez dira lanean ariko, Gary Paffet eta Pedro de la Rosa izango baitira autoa haxean jarriko dutenak. Azken lasterketetara McLarenek hobekuntza aerodinamikoak eraman ditu, eta emaitza ona eman dute, bai lehorrean bai bustian nagusi izan direlako.
‎Ez dira titulua irabazi duten bakarrak, baina bai berezienak. Haiek bezala, txapeldun izan ziren ere Keke Rosberg, Nigel Mansell eta Damon Hill, besteak beste. Horiek, berriz, ez dute arrastoa utzi.
‎Bakea behar du Realak, eta ez duen bitartean, giro txarra izango da beti. Zu prest al zaude herritar haiek bezala antzeko eskari bat egiteko Realaren inguruan. Erantzungo didazu.
‎Europako historia Erromak aldatu zuela aitatu zigun, baina, euskara eta Euskal Herria ez ziren galdu. Eta, orduan, Euskal Herriak ere erromatarren aurreko herriek bizi izan zuten egoera beretsua ezagutu bazuen, zergatik ez zen haiek bezala desagertu. Zergatik iraun dugu?
‎Beltz tratularia izatea baita Voltaireri barkatzen ez diodan gauza bakarra... Eta han nengoela, horixe sentitu nuen batzuetan, markes jauna, nire zientzia guztiak emango nituela haiek bezala dantza egitearren, munduaren bihotzarekin bat eginik. Baina zuk ongi egiten duzu dantza, fama hori duzu bederen, eta ulertuko didazu, beharbada...
‎Muxu goxo bat, zuk ematen zenizkidan haietakoa bezala.
‎Baina niri beldur hori geratu zitzaidan urte luzeetan zehar, harreman bat hasterakoan berriro ere piztu ohi zitzaidana: ez ote zen neska hura, aurreko haiek bezala, lesbiana bihurtuko elkarren artekoa, gutxi irauten zuena, oro har, apurtu ostean.
‎Beraz, espainiarrek webgune web orri bikotea gaizki erabiltzen dutelako, guk ere txarto erabili behar dugu? Ez da zuhurragoa nazioarteari begiratzea, eta haiek bezala jokatzea. Ala uste eta aitortu baino espainolagoak gara, eta ezin diogu ihes egin egia horri?
2009
‎Nola Lizardi hala Batxi aspaldi antzean bizi izan ziren, baina geuri ere, haiei bezala, ate joka etorri zaigu mundu arranoa, globalizazio haizeak tarteko. Eta, gustatu ala ez, jokaleku horretan jokatu beharra daukagu, ezen zirimolaren zakarrari erreparatuta kirikinoarena egitea erreakzio erabat logiko eta ulergarria den arren, dezentez eraginkorrago baita surflarien gisan olatuei neurria hartu eta haien indarra baliatuz aurreraka jarraitzea.
‎Komunikabideek talde nortasunean duten rola ulertzeak, hizkuntzak berak duena ulertzeko lagundu ahal digu. Batetik, komunikabideen osagai lehenetsia baita hizkuntza; bestetik, haiek bezala, hizkuntza ere talde nortasunaren eraikuntzako hiru dimentsiotan agertzen baita: taldea zedarritzen duten ezaugarri objektiboak hedatzen ditu (kultur transmisoreaz gain bera ere ezaugarri objektiboa da); ikurrak hedatzen ditu (kontzeptuak); eta harremanetan jartzen ditu hiztunak (hizkuntza komunitatea). ezberdin dituen Kamerunen futbola lehen mailako eragile bihurtu den nolabaiteko nazio nortasuna eraikitzeko (Vidacs 1997).
‎Halaber, komunikabideek talde nortasunean duten rola ulertzeak, hizkuntzak berak duena ulertzeko lagundu ahal digu. Batetik, komunikabideen osagai lehenetsia baita hizkuntza; bestetik, haiek bezala, hizkuntza ere talde nortasunaren eraikuntzako hiru dimentsiotan agertzen baita: taldea zedarritzen duten ezaugarri objektiboak hedatzen ditu (kultur transmisoreaz gain bera ere ezaugarri objektiboa da); ikurrak hedatzen ditu (kontzeptuak); eta harremanetan jartzen ditu hiztunak (hizkuntza komunitatea). ❚
‎Nahasmendu Negatibista Desafia tzaileak erakusten du haurra guztiz heldugabe dagoela emozionalki; haurtzaroko lehen garaietatik dakarren heldugabetasuna gainditu ez, eta garai haietan bezala jokatzen du, ez baita gai emozioak kudeatzeko.
‎Aurreko tituluan aipatu agindurako efektu guztiak eramailearentzakoak izan daitezke; haiek bezala, tituluok betearazpena dakarte muga egunetik, eta horretarako nahiko izango da ordainketa egin behar duenaren sinadura aintzatestea.
‎Karlos Akuawa, tupi guarani hizkeran, indiar ausarta. Han nagoenean nik euren bizimodua egiten dut; ehiza, arrantza, lana, jatekoa... dena egiten dut haiek bezala. Tapir hezur tipikoak ere baditu belarrietan alderik alde.
‎Guk, haiek bezala, arduradun politikoek, alderdi guztietakoek, erabili egiten gaituztela pentsatzen dugu, gure lana eta gizartean dugun babesa aprobetxatzen dute etekina lortzeko, haien errespetu hitzak eta praktika ez bat profesionalki jasotzen dugun tratu txarrarekin, adierazi du SUPek prentsa agiri bidez.
‎Karlos Akuawa, tupi guarani hizkeran, indiar ausarta. Han nagoenean nik euren bizimodua egiten dut; ehiza, arrantza, lana, jatekoa... dena egiten dut haiek bezala. Tapir hezur tipikoak ere baditu belarrietan alderik alde.
‎Nik ere pentsatu nuen, beharbada, txekea zuritzen hasi eta txakolin bat edateko parada hartzea bertan. Hutsegiak ageri ziren baina taberna barruak, eskaleen esku ahurren antzeko, eta, haiekin bezala, begirada luzera bota eta aurrera jarraitu nuen. Konstituzio plaza zeharkatuz, Abuztuaren 31 kale aldera.
‎Entzun, bestela, nola faboratu zuen Jainkoak bere zerbitzari Cupertinoko Jose, fraide hegalaria. Jose txorien laguna zen umetan, hain laguna, non egun batean haiek bezala hegan egin behar zuela bururatu baitzitzaion. Nola egin zezakeen, baina, hegan, hegan egiterik ez bazuen?
‎begi aurrean zuenak, ondorioz, azken judizioko eguna oroitaraz ziezaiokeen Teofilo Mariari, orduan ere halatsu etorriko baitzen Jainkoa bera ere, ezpata eskuan, koroa buruan eta argi distiratsua nonahi?, bere epaia emateko asmoz, argiak hartutako dohatsuak betiko argian bizi zitezen, eta ilunak hartuak ilunean bigarren aldiz hil, hil ondoren iluntasun ilunagora piztea bi aldiz hiltzea bezalakoa baitzen? komunista jainkogabe zikin haiek bezala, komunistak eta anarkistak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu, etxean sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia. Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan?, buruan itzal bat iltzatu baliote bezala; esan nahi baita Domingoren traizioak bere onetik ateratzen zuela Teofilo Maria, anaia madarikatua egoeraren erantzule egiterainoko jarreran, behin komunistak eta anarkistak zaku berean sartuz gero logika osoz ondoriozta baitzezakeen ezen Domingok ere bahiketan parte hartu zuela, parte hartu ez zuen arren, uholdeari lotzen zaion ur tanta oro, nola erditik hala bazterretik, uholdearen erantzule den legez; bazegoen, bestalde, ñabardura berri bat, ohiko egoerari eranstekoa eta ohikoa guztiz ezohiko bihurtzen zuena, gerra piztu berria ez baitzen txantxetako kontua, are gutxiago Teofilo Mariak irudikatzen zuen moduan:
‎Alien bera, antropomorfismoa gainditzeko ahalegin ederra izan bazen ere, ez ote da zomorromorfikoegia, Lurtarregia azken batean, Planeta Gorria filmeko inurri hiltzaile haiek bezala?
‎Bizi osoan bete lanaren omenez, Donibane Lohizuneko La Rotonde salan bere azken brontzezko eta kobrezko obrak jarri dituzte. 1927an sortua, Champagne sur Oisen (Frantzia), Cesar, Feraud, Tinguelyren belaunaldi berekoa, haiek bezala metalaren hautua egin zuen. Parisko Arte Ederretako eskolan ikasirik, lehen erakusketa 1952an antolatu zuen; garaian, jada, Max Ernstek honela esan zion:
‎Batasuna egon daiteke sindikalismotik heltzen badiogu, baina politikatik heldu nahi diote. Bakarrik haiek bezala pentsatzen dutenekin nahi dute akordioa. Gure herria anitza da, eta lau aukera indartsu dituzte langileek.
‎Lehenengo beltxarga bat eta ondoren denak joan ziren. Lastima haiek bezala hegan irten ezina!. Animaliak Euren Ingurunean ataleko irabazlea.
‎Politikariei, berriz, haiek bezala atxiloketak gaitzesteko eskatu die. Patxi Lopez PSE EEko idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzarako hautagaiari zuzendu zaio batez ere.
‎Marka bat baino askoz gehiago babesten dutela azaldu zuten kontseiluko buruek, gure lurra eta kultura ere defendatzen dugu. Haiek bezala, abeltzainen bizimodua bermatzeko kontrolak zorroztearen alde dago EHNE.
‎Erre berria. Bero oraino, Hondarribiko kalean iragartzen ziren lanperna haiek bezala. Horregatik irakatsi zigun hango jakintsu batek euskara jatorrean fresko bero esan behar zela.
‎Herrialdeko produktuak dituzte salgai. Haiek bezala, beste elkarte batzuek ere euren produktuak saltzen dituzte, eta guztien artean azoka txiki bat osatu dute. Haiekin batera, bidezko merkataritzaren aldeko mahaia ere badago.
‎Ezker abertzaleak eta PSE EEk bat egin dute Udalaren adierazpenarekin. Haiek bezala, Mutriku Bizirik taldeak, herriko Kofradiak, Institutuko zuzendariak, dendarien elkarteak eta beste hainbat taldek bat egin dute eskariarekin. B+ I Berdeak eta Independentistak plataformak adierazpenaren aurka bozkatu du, ordea.
‎Gaur dute aukera denboraldiko lehen puntuak eskuratu ahal izateko, Albaceten ariko baitira (Espainia), haiek bezala, denboraldiko lehen bi partidetan galtzaile izan den taldearen aurka. Pepe Murciak talde ona du bere aginduetara, Lehen Mailan eskarmentu handia duten hainbat jokalarirekin, Notario atezaina, Vivar Dorado atezaina eta Salva aurrelaria, adibidez.
‎Badakit zuek bizirik iraungo duzuela eta gehiago ahalegindu zaretela guztiok elkarrekin orpoz orpo egin nahi izango genukeen eginkizun horren alde. Euskal Ejertzitoko borrokakide guztiei adierazi, mesedez, haiek izango ditudala oroitzapenean; eta haiek bezala Euzkadi Askatua eta langile guztien kausa. Gurea baino zori hobea desiratuz, zera aldarrikatzen dut:
‎Frantzian artistek duten langabezia saria ere izan dute aipagai. Hemen, baina, ez dugu beste langileen moduko langabezia saririk, haiek bezala lan egin arren, gaitzetsi du Barricadako Alfredo Piedrafitak. Estatuak babesgabe uzten dituela gaineratu du Iñaki Ortiz de Villalvak, Betagarriko kantariak.
‎XXI. mendean independentzia bideragarria dela dio, gertatzen ari delako. Azken urteetan Europan estatu berri bat baino gehiago sortu dela ekarri du gogora, eta haiek bezala Euskal Herriak ere egin dezakeela. Azpimarratu duenez, Europako estatuei gero eta zailagoa egiten zaie herrien borondateei uko egitea.
‎119 min. Mundua lehertu ondoren, bizirik atera diren aita seme batzuek bidaia bat hasiko dute kostalderantz, leku seguru baten bila. Bidean, haiek bezala bizirik atera diren gutxi batzuekin topo egingo dute; horietako asko zoratu egin dira, beste batzuk gizajale bihurtu dira... Baiona (L' Atalante).
‎zer ikusi ote zuen, bada, Teofilo Mariak?; argi sortaren baitan dantzan egiten zutèn hauts partikulak ikusi ote zituen, oroitarazten ziotenak ezen gizona –Memento homo, quia pulvem eris et in pulvem reverteris esaten zien apaizak eliztarrei Hausterre egunean– hautsetik hautserako bidean galdutako izakia zela?; hauts partikula haien artean bazegoen, baina, alderik, argiak hartuak baitziren batzuk –ikusgarriak–, eta ilunak hartuak –ikusi ere egiten ez zirenak– besteak: ...o eguna oroitaraz ziezaiokeen Teofilo Mariari, orduan ere halatsu etorriko baitzen Jainkoa bera ere –ezpata eskuan, koroa buruan eta argi distiratsua nonahi–, bere epaia emateko asmoz, argiak hartutako dohatsuak betiko argian bizi zitezen, eta ilunak hartuak ilunean bigarren aldiz hil, hil ondoren iluntasun ilunagora piztea bi aldiz hiltzea bezalakoa baitzen... komunista jainkogabe zikin haiek bezala... komunistak eta anarkistak, haien artean Domingo, Domingo batez ere; ez zen hura Teofilo Mariak Domingo oroitzen zuen lehen aldia, seguru ezetz, aitak Domingo arbuiatu, etxean sartzeko debekua ezarri eta haren izenik ere ez aipatzea erabaki zuenetik, inoiz baino presenteago izaten baitzuen Teofilo Mariak anaia –Damasori halaxe aitortu zion behintzat behin baino gehiagotan–, bur... lubaki bat, eta lubakiaren bi aldeetara Domingo eta bera, aurrez aurre, elkar hiltzeko prest; nola izan zitekeen, baina, anaiak anaia hiltzea?; eta zergatik ez?; Teofilo Mariak ez baitzuen anaia anaiatzat ordurako, hain izan zen eskerga eta berealdikoa honen traizioa, Teofilo Mariak berak une hartan are traizioagotzat hartu zuena, ausaz, muturreko baldintzek –beheko solairutik zetorrèn oihu bat ere entzun zuen orduan, onik egingo ez ziona:
‎Entzun, bestela, nola faboratu zuen Jainkoak bere zerbitzari Cupertinoko Jose, fraide hegalaria. Jose txorien laguna zen umetan, hain laguna, non egun batean haiek bezala hegan egin behar zuela bururatu baitzitzaion. Nola egin zezakeen, baina, hegan, hegan egiterik ez bazuen?
‎Han zihoazen orain autoan, bata besteari arrimaturik, samurkiro, lehengo garai haietan bezala, atzerriko hiriko kaleetan zehar, jendetzaren artean beldurturik, arin bai arin joaten baitziren haien logela miserablerantz, mundu oldarkor haren erdian zeukaten aterpe bakarrerantz. Tarteka, bide zulo baten gainetik pasatzean, halako intziri ahulak egiten zituen Clarak.
‎Frantsesak ziren eta familia osoa ari zen Kantauri Itsasotik buelta bat ematen. Esan zenidan zeuri ere gustatuko litzaizukeela familia osoa (Iñigo, Ander, zeu, aita eta bostok) frantses haiek bezala ibiltzea. " Hurrengo udan, beharbada", erantzun nizun nik.
2010
‎Espainiar ez izatearen harrotasuna ospatzen dutela dio. Haiek bezala, burujabetasuna aldarrikatzera deitu ditu Independentistak sareak. Elkarrekin bete behar ditugu kaleak, Espainiako nazio estatuari espazioa kentzeko, dio Izagirrek.
‎Pub batean hasi zen lanean. Iñakirentzat oso garrantzitsua zen biraoak esaten ikastea, haiek bezala nahi zuen hitz egin. Etxetik lanera eta lanetik etxerako bidean bakarrizketan jarduten zuen, ahots gora, gauzak errepikatuz, batik bat intonazioak eta soinuak.
‎Eta iradokitzen digute haiek meritu handiagoak egin dituztelako iritsi direla hor egotera, gure gainetik. Hori horrela, haiek bezala saiatzea edo konformatzea beste biderik ez dugula sinestarazi nahi digute.
‎Ezaugarri ergonomikoetan, koltxoi malgukidunen antzekoak dira latexezkoak, baina izerdia ez dute haiek bezala desagerrarazten.
‎Baina garrantzitsuagoa dena, finalerdietarako sailkatu dira. Haiek bezala sailkatu dira Azpeitia (1), Markina (2), Azkoitia (3), Bilbo (5), Gernika (9) eta Zarautz (10). Kanporaketa zuzenak izan direnez, Abadiño (4), Donostia (6) eta Lazkao (7) kanpoan geratu dira nahiz sailkatutako zenbait baino marka hobeak egin.
‎Goizeko euri zaparradak bati baino gehiagori izorratuko zizkion planak; jenderik apenas zegoen hondartzan, eta zeuden apurrak ibilian edo hondarrarekin jolasten zeuden. Harea pilatu eta pilatu zebiltzan ama seme haiek bezala.
‎Inaxio Oliveri, Javier Retegi, Pedro Miguel Etxenike, Karmele Altzueta, Imanol Larrañaga, Xabier Agirre? Ikastolen oso ingurukoak ziren batzuk, ikastoletatik pasatakoak beste batzuk; haietakoak ez izan arren, ikastolak haienak bezala hartzen zituztenak ere baziren. Garaikoetxea lehendakariak berak ikastolen doakotasuna aldarrikatu zuen 1980an, eta, horretarako, urte bereko abenduaren 28an 2.500 milioi pezetako (15,03 milioi euro) hitzarmena sinatu zuen Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin.
‎Antzina antzinatik Homo Sapiensa gainerako espezietatik nabarmendu da arriskuari aurre egiteko izan duen jarrera eta moduagatik. Egungo gazteek gainditu behar dituzten arriskuak oso bestelakoak badira ere ez baitute haiek bezala zerupean sorrarazten duen beldurrik edota animalia harraparien hatzaparretan erortzeko izurik sentituko, baditu erronka handiak: garapen neurrigabea eta kaotikoa duen gizarte batean bizi beharra, hain zuzen.
‎Irainak irain, hitz egitearen alde azaldu zen: " Nik, nolanahi ere, ez dut haiek bezala jokatuko, gizalege kontua ere badelako".
‎Zelten legera makurtzea gustatzen zait eta, haiek bezala, negua azaroaren batarekin hasi banuen, atzoko egunarekin, Kandelario bezperarekin estreinatu nuen udaberria. Zergatik hori horrela?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
haiek 269 (1,77)
Haiek 37 (0,24)
haietan 26 (0,17)
haiei 4 (0,03)
haiekin 3 (0,02)
haiena 3 (0,02)
haienak 3 (0,02)
Haietan 1 (0,01)
haien lekuko 1 (0,01)
haienek 1 (0,01)
haietakoa 1 (0,01)
haietarik 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
haiek bezala bizi 11 (0,07)
haiek bezala jokatu 8 (0,05)
haiek bezala pentsatu 6 (0,04)
haiek bezala egin 5 (0,03)
haiek bezala bukatu 4 (0,03)
haiek bezala hitz 4 (0,03)
haiek bezala jantzi 4 (0,03)
haiek bezala dantza 3 (0,02)
haiek bezala desagertu 3 (0,02)
haiek bezala hegan 3 (0,02)
haiek bezala bildu 2 (0,01)
haiek bezala funtzionatu 2 (0,01)
haiek bezala gerra 2 (0,01)
haiek bezala gertatu 2 (0,01)
haiek bezala hartu 2 (0,01)
haiek bezala hil 2 (0,01)
haiek bezala ibili 2 (0,01)
haiek bezala ikusi 2 (0,01)
haiek bezala irrati 2 (0,01)
haiek bezala jo 2 (0,01)
haiek bezala lan 2 (0,01)
haiek bezala administratu 1 (0,01)
haiek bezala akabatu 1 (0,01)
haiek bezala aldaketa 1 (0,01)
haiek bezala amaitu 1 (0,01)
haiek bezala antzeko 1 (0,01)
haiek bezala atxiloketa 1 (0,01)
haiek bezala aurre 1 (0,01)
haiek bezala aurreko 1 (0,01)
haiek bezala barra 1 (0,01)
haiek bezala behera 1 (0,01)
haiek bezala behiala 1 (0,01)
haiek bezala bera 1 (0,01)
haiek bezala berak 1 (0,01)
haiek bezala bezti 1 (0,01)
haiek bezala bi 1 (0,01)
haiek bezala bizirik 1 (0,01)
haiek bezala borroka 1 (0,01)
haiek bezala borrokalari 1 (0,01)
haiek bezala borrokatu 1 (0,01)
haiek bezala Daniel 1 (0,01)
haiek bezala dantzatu 1 (0,01)
haiek bezala degradatu 1 (0,01)
haiek bezala desafinatu 1 (0,01)
haiek bezala desagerrarazi 1 (0,01)
haiek bezala edonor 1 (0,01)
haiek bezala egon 1 (0,01)
haiek bezala egun 1 (0,01)
haiek bezala eman 1 (0,01)
haiek bezala epaitu 1 (0,01)
haiek bezala erabili 1 (0,01)
haiek bezala erantzun 1 (0,01)
haiek bezala eratu 1 (0,01)
haiek bezala erdara 1 (0,01)
haiek bezala ere 1 (0,01)
haiek bezala erre 1 (0,01)
haiek bezala erreakzionatu 1 (0,01)
haiek bezala erreketa 1 (0,01)
haiek bezala errepublika 1 (0,01)
haiek bezala eskapo 1 (0,01)
haiek bezala eskola 1 (0,01)
haiek bezala Euskadi 1 (0,01)
haiek bezala euskal 1 (0,01)
haiek bezala euskara 1 (0,01)
haiek bezala ez 1 (0,01)
haiek bezala ezin 1 (0,01)
haiek bezala fosildu 1 (0,01)
haiek bezala gaur 1 (0,01)
haiek bezala geratu 1 (0,01)
haiek bezala gorri 1 (0,01)
haiek bezala gu 1 (0,01)
haiek bezala ha 1 (0,01)
haiek bezala hain 1 (0,01)
haiek bezala haize 1 (0,01)
haiek bezala haluzinatu 1 (0,01)
haiek bezala haratu 1 (0,01)
haiek bezala hauek 1 (0,01)
haiek bezala hazi 1 (0,01)
haiek bezala hizkuntza 1 (0,01)
haiek bezala idatzi 1 (0,01)
haiek bezala ideal 1 (0,01)
haiek bezala identitate 1 (0,01)
haiek bezala igande 1 (0,01)
haiek bezala ikasi 1 (0,01)
haiek bezala inguruko 1 (0,01)
haiek bezala irakurle 1 (0,01)
haiek bezala McLaren 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia