2000
|
|
Nik, irratia dela eta, astero liburu bat irakurri dut azkenaldian. Eta idazle batekin liburu hontaz edo beste idazle
|
hartaz
hitz egiten hasi eta ikusten duzu ez duela irakurri.
|
|
Hala ere, Gaztelako errege Alfonso VIII.a ausartu zen, Hitzarmen hura hautsiz, 1200 urtean ekintzak aurrerago eramatera, eta Araba eta Gipuzkoa bereganatzeaz batera marka
|
hartaz
jabetu zen, Debarroa Gipuzkoako probintziari itsatsiz. Handik hamalau urte geroago Durangaldea Bizkaiko jaunari eman zion, nolabaiteko adiskidetasuna sortarazi nahirik.
|
|
Gau
|
hartaz
oroitzen niz
|
|
Emazte hura, Gaxuxa izenekoa, eta haren senarra Joanes, ezagutu zituen Jose Mari Kastantxok, haren denboran gertatu baitzen punizionea: «Ni gau
|
hartaz
oroitzen niz orai hementxeoihal hau bezain untsa (aurrean duen mahain oihala seinalatuz), zer gau zen hura: izigarri zen ihurtziria eta ximista, ximista, ximista ximisten gainean. Gero biharamunean berehala barreiatu zen (herrian) aire gaiztoak joan zakola supazterretik aztala».
|
|
Udalekukoa. Gertaera
|
hartaz
akordatzen zen bakoitzean telebista pizten zuen, ea audientziaz betetako saioren bat aurkitzen zuen, pentsamendu haiek arintzeko asmoz. Baina printza txikiak sartzen zitzaizkion burmuinaren zirrikituetatik, hala nola esperientzia txar haren lekuko izandako udalekuaren izena, eta ondorengo egunetako haserre eta beldurrak...
|
|
Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. ...ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik hartu zuen ziega ilun hark fama are ilunago hura, jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin; eta ez hauek erran ziotelako sinesten ziotela, baina bai isilik geratu zirelako, irririk eta trufarik egin gabe morroi mozkorrari gai
|
hartaz
solasten zenean, erakusten zutelarik, gisa hartan, ezen sinestetik hurbilago zeudela ez sinestetik baino. Eta Mattin eta biok ere halatsu geunden, zeren eta artean umeak baikinen, imajinazinoaren edozein fantasia sinesteko prest.
|
|
ETA orain bai, berant bada ere, aitona Nikolasen bertze erabaki
|
hartaz
mintzatuko natzaizu.
|
|
Baina, gaian sartzen naizela, jakizu ezen, XVI. mendearen erdi azken aldean, jaun Albert Etxegoienen arreba bat Dibarsorotar batekin Baionarat ezkondu zela eta haien biloba zela jaun Marcel, zeina baikenuen, halatan, geure familiako ahaide urrun bat. Eta jakizu, aldi berean, ezen gure aita ahaidetasun urrun
|
hartaz
baliatu zela, hain zuzen ere, bai jaun Marcel gure prezeptore izendatzeko, harekin erlijionea eta erretorika ikas genitzan —baita musika apur bat ere, zeren eta lauta jotzen baitzekien—, eta bai Baionako merkatariekin eta negozio gizonekin harremanetan jartzeko ere, zeren dibarsorotarrak Baionako jauntxoetarik baitziren, bertze familia aberats batzuekin arnoaren monopolioa gidatzen eta ...
|
|
Eta ez uste ezen zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela, edo ibili nintzela ipuineko nobizio hura bezala, bere burua gau eta egun zigortzen omen zuena baina azkenean ordenatik egotzi omen zutena, ardilarru bat zigortzen zuelako, bere burua zigortu orde...! Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure buruaren engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde
|
hartaz
trufa zitezkeèn estudianteen soei eta haien erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten... Nahiz eta oraindanik aitortzen dizudan ezen ez zela halakorik gertatu, inguruan egokitu zitzaizkidan ikasle haietarik bat baino gehiago ene egoera bertsuan zegoelako, erran berri dizudan bezala, eta ohitura hura zutelako, beren burua zafratzekoa.
|
|
Eta mudantza haren seinaleak neure baitaren baitan sentitzen nituen jada, zeren eta goiz hartan, etxetik jalgi eta unibertsitaterako bidean jarri nintzenean, segur bainengoen Jainkoaren deiaz, eta arratsaldeko lehen ordu hartan, aldiz, zure etxetik jalgitzerat nindoanean, ez hain segur, barrenean zerbait hautsi izan balitzait bezala. Baina, bertzeen begietan irakurtzeko gai bazina bezala eta ene haustura
|
hartaz
istantean ohartu, hala solastatu zintzaizkidan, adio egiterakoan:
|
|
Eta zure txantxarekin guztiok irri egin genuen... baina, txantxa orotarik haratago, ni gazte nintzen, eta Miguelek su hura zuen eta haren suak suturik nengoen, eta mementu hartan, beraz, Miguelenganik hurbilago sentitu nintzen, puntu
|
hartaz
denaz bezainbatean, zuganik baino, zeren, baldin lehen giristinoak anaikiro bizi izan baziren, zergatik ez mundu guztia, Jainkoaren laguntzarekin...?
|
|
Eta eman zenizkidan, lehenik, apez erreboltariaren joan jinak ezin xeheroago, baita herritar katoliko eta jauntxo protestanten arteko gorabeherak ere: ...zuen eta bertzeen artean izan ziren konbertsazioneak, guztiak ere alferrikakoak, batean erregeren kontseilari jaun Bernard d’Arche Paristik Zuberoarat zetorrela, bertzean Oi he nart Zuberoatik Pariserat zihoala, Zuberoako parlamentuko ordezkari gisa; aitortu zenidan, finean, ezen, zu protestant izan arren eta Orthezko unibertsitateko irakasle, lehengusuaren alde atera zinela, zeren eta, kontu
|
hartaz
denaz bezainbatean, haren aldekoa baitzinen; eta akabatu zenuen:
|
|
Eta, esperientzia mingarri haren ondorea erakutsi nahian edo, komentario hura egin zenidan, izenaren eta izanaren ingurukoa, jaun Marcel eta osabaren arteko bertze komentario haiek oroitarazi zizkidana, noiz eta aitak amari esmeralda bat erregalatu eta gai
|
hartaz
aritu baitziren; baina zure iritzia bertze ikuspuntu batetik zen, zeren eta zuk katoliko eta protestanten arteko borroka izugarri haiek baitzeneuzkan buruan, Zuberoako lurretan lantuak eta hil kantuak baizik utzi ez zituztenak, aiak eta hasperenak, intziriak eta nigar xopinak, eta, zure bihotzean, ausiki ezin minagoak:
|
|
Osaba ez zen bazkalorduan apezak sermoian predikatuaz aritu, zeren baitzekien ezen gure aita ere, puntu
|
hartaz
denaz bezainbatean, apezak aldarrikatu ideiekin bat zetorrela eta arrazoin pisutsuak zituela hartarakotz, zeren eta komenientziaren arrazoinak betidanik izan ohi baitira halakoak, eta aita ez baitzegoen, konparazione, Villagrandeko dukearekin zituen tratuen hausteko eta negozioen bazterrerat uzteko disposizionean, arbasoek aspaldi galdu zuten gerla baten izenean eta etorkizunik gabeko edo etorkiz... Haatik, Ziaurrizkoaren sermoiko hitz pairaezinak pairatu ondoren, osaba ezin gera zitekeen hura zirikatu gabe, ez horixe...!, eta, hala, berehala ediren zuen hartarako parada eta okasionea.
|
|
Eta gauza haiek erran zituen aita jesuitak eta bertze anitz gauza ere bai, zeren sermoi hura hagitz luzea izan baitzen, baina ez zintuzket gogaitu nahi, jaun André, eta horrela utziko ditugu kontuak, sermoi
|
hartaz
denaz bezainbatean.
|
|
Zeren, amets hartan, jauregiko gelan sentitu bainintzen bat batean eta supituan: Mattin eta biok geunden, bakoitza bere ohe gainean biluzik; bi oheen arteko hutsunean, berriz, jainkosa bat bezala zetzan Elbira —Mattinek eta biok maite izan genuen neska—, hura ere biluzik; zakila zut nuen, eta argi bat nuen eskuan... eta argi
|
hartaz
zakila ukitu, eta zakila suge bihurtu zitzaidan, ustekabean; behatu nion Mattini, eta hark ere bertze hainbertze egin zuen; eta sugeak elkarrenganat abiatu, borrokan hasi, eta eneak Mattinena irentsi zuen; eta aitzina egin zuen sugeak Elbiraganantz eta, neskak irri lizun bat egiten zuela, zangoak zabaldu, eta han nonbait galdu zen animalia herrestaria; eta plazer handi batek inarrosi zizkidan ord...
|
|
Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... ...zen gero eta gogorrago izan behar nuela neure buruarekin, eta ezin sinetsi nuela, hasteko, ipuin hura; derradan, ordea, ezen, neure lehen erabaki haren hartzeko, ez nuela buruhauste handirik izan, zeren, osaba Joanikotekin haserre nengoen arren, ezin ahantzi bainuen ezen haren irakaspenetarik ikasi nuela ez zitzaiela ipuinei kasu handirik egin behar, eta ongi frogaturik nuela, halaber, ezen, puntu
|
hartaz
denaz bezainbatean, arrazoin zuela... eta zeren argi eta garbi erran baitzigun tigre bezatzaileak, bertzalde, ezen suerte hartako tigreek egunez ehizatzen zutela, nekez gauez; aita eta Mattin, haatik, zernahi sinesteko prest zeuden, baita ipuin hura ere, harik eta ipuinak biak hartu zituen arte.
|
|
Hura ez zen aita aitonak gai
|
hartaz
mintzatzen ziren lehen aldia, zeren eta aitak bere ideia propialak baitzituen, kosta ahala kosta aitzina eraman nahi izaiten zituenak; aldiz, negozioen mundu hartan, aitona Nikolasen jokamolde gero eta koldarragoa eta uzkurragoa zuen bere asmo handinahien trabazko traba eta behaztopa. Eta horregatik zirikatzen zuen hura gero eta gehiago...
|
|
Nik ezin segura diezazuket nolakoak izan ziren aitaren negozio haiek: sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo egainamendu gabeak, baina bai segura diezazuket ezen probetxu handikoak gertatu zitzaizkiola guztiak ere, halako suertez, non oker handirik gabe erran baitzitekeen gizon
|
hartaz
ezen nekez ereinen zuela bihirik buru beterik emanen ez zionik... Eta, hala, bide hartarik bideratu eta biribildu ahal izan zuen hurrengo hamabi hamahiru urteetan —bizi izan zen artean, beraz— mirakulu iduriko hura Urbiainen, zeren Euskal Herria pobretzen eta jendez hustutzen ari zela eta gainbehera zetorrela erdietsi baitzuen jauregiaren eta jauregi inguruaren jasotzea eta nehoiz baino goitiago edukitzea, diru irabaziak urtez urte berretzen eta gurentzen zituela.
|
|
ETENALDIAREN aitzinetik aitonaren erabakiaz mintzatu natzaizu, baina, hartaz baino lehenago, aitaren bertze erabaki
|
hartaz
mintzatuko natzaizu, noiz eta etxeko ziegetarat gaztigatu baininduen, berehala erranen dizut zergatik, zeren eta erabaki hark zinez erabaki baitzuen ene etorkizuna.
|
|
Ai, zenbatetan oroitarazten zidan osaba Jaonikoten zaldi zuriak ipuineko deabrua!, eta oraino ere galdetzen diot neure buruari ez ote zuen zaldi hura apropos, sineste hari irri egin nahi balio bezala... zeren eta horrela mintzatu baitzitzaidan, noiz eta ipuin
|
hartaz
aritu baikinen:
|
|
Eta, zer gertatuko zen, baldin Mattin eta Elbira hil izan balira joko desonest haren erdian...? Ez al ziren biak infernurat xuxen joanen... eta ez al zen, halatan, ene salatze hura, ez obra gaixto bat, baina ona, zeren eta salatze
|
hartaz
obra baitzitekeen bien salbamendua...?
|
|
Gezurra erranen nizuke, jaun André, baldin erranen banizu ezen ez nuela ikuskizun
|
hartaz
gozatu, zeren gozatu egin bainuen, eta gogoz gozatu gainerat. Izan ere, gutitan ikusten nuen nik anaia beldur, eta orduan, zinez, beldur zen, ez dakit zeinen beldurrago, aitaren edo zigorraren, zeren ez baitakit zeini behatzenago zion, aitari edo zigorrari.
|
|
Galde diezadakezu, halaber, ea neure konbertsione iduriko hartan osabaren salatzeko beharra eta obligazinoa sentitu ez ote nuen noizbait, eta erranen dizut ezen, puntu
|
hartaz
denaz bezainbatean, ez zitzaidala, bertze anitzetan bezala, alhatu kontzientzia, osabarekin lotzen ninduen zina —Jainkoaren aitzinean egina eta elkar ez salatzerat behartzen gintuena— lehenagokoa zelako, eta zin hari zor niolako, halatan, leialtasuna... zeren zin hura behin hautsi izanak ez baitzemaidan berriro hausteko eskubidea, bigarren aldiz.
|
|
Eta, arestian aipatu dizudan goiz hartan bortzak ere gogoan nituela, oharkabean, pintore greko
|
hartaz
oroitu nintzen, zeinari Zeuxis baitzeritzan, eta zeinak pintatu nahi izan baitzuen, Junoren izenean Crotonan eraikia zegoen tenpluan, Troiako Helenaren erretratua, erabili zituelarik, hartarakotz, hiriko bortz neskatilarik ederrenak, bakoitza bere edertasun partikularrarekin, zeren ez baitzuen bakar batean berak amesten zuen perfetasuna ediren.
|
|
...baitzuen, are gehiago zirkunstantzia haietan, usterik ezen paradisu hura noiznahi den fina zitekeela eta akaba... zeren eta Gorukik aipatu zigùn mehatxu hura baikenuen, bertzalde, bi tokitatik iristen ahal zitzaiguna, indiar gorrien aurkako borrokan indiar horiak eta gizon zuriak bat eginik zeudenez gero; eta gizon zurien artean jaun Santiago de Tapioles y Vi llarrín nuen nik gogoan, zeren, jaun
|
hartaz
denaz bezainbatean, ezin ahantzi bainituen haren erranetarat trabailatzen zen zaldunaren hitzak, jaun Julián Arévalorenak, noiz eta gomendatu baitzigun ezen ez geniezaiola Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal hari ihes egin, erraiten zigula: " Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko..." Eta bazegoen, finean, bertze mehatxu bat ere, zeren armadako arduradunak ere gure xerka ibil baitzitezkeen, bi soldadu haiek akabatu ondoren...
|
|
Eta egun batean itzarri zen, erranez ezen amets bat izan zuela, eta ez zuela amets
|
hartaz
deus oroitzen, bere gorputz odolez izerditua ez bazen...
|
|
Izan ere, oraindanik aitzinatzen dizut ezen, puntu
|
hartaz
denaz bezainbatean, ez zegoela deus egiterik, eta halakoak izan zirela, ondorez, handik aitzinako ene entseiu eta ahaleginak oro, guztiz alferrikakoak, zeren, don Fidelekin hartaz mintzatu izan nintzenean —oharkabean bezala beti ere—, Gorukiren aldeko hitz erdi bat erran orduko koleratzen baitzitzaidan... semearen heriotza itzal junt bat balitz bezala, beltza bezain luzea, azpian harrap...
|
|
" Baina ama ez zen ene erabakiaz ez ene zuhurtasunaz fido, eta etxerat ninderamala, erran zidan: ‘Neska gaizki ikasia zara eta andere doña Lidiarenganat igorri zaitut denbora baterako, ea haren irakaspenetarik zentzatzen zaren’ Hatsarrean amaren deliberamenduaren kontra agertu nintzen —ohi bezala, alferrik, nahiz eta onartu behar dudan ezen, deliberamendu
|
hartaz
denaz bezainbatean, guztiz asmatu zuela gure amak—, zeren doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen, buruz ongi jantzia eta bere buruaren jabea, eraman handikoa eta moja batzuekin lan egiten zuena ospitale batean, norat eramaiten baitzituen aurkientza haietariko jende printzipalak bere gaixoak eta eriak, gorputzezkoak nahiz arimazkoak. Eta ospitale hartan doña Lidia arduratzen zen batik bat arimaz eri geundenez —jendearen ustetan burutik gaizki geundenez, alegia— eta, nola bainindoan harenganat beharturik, hala, lehen egunetan, mendeku gisa, hari hitzik ez egitea pentsatu nuen... alferrik, zeren eta doña Lidiak irabazi baininduen apur bana.
|
|
Anitzetan, arratseko freskuran edo afalorduan terrazarat iltkitzen ginen, non baitzegoen alabastrozko mahai bat eta, han, kopa bat arno edateko ohitura izaiten genuen. Eta kopa hark luze irauten zuen gure ezpainetan, eta guk arno
|
hartaz
busti nahi izaiten genuen, xortaz xorta, gure solasa, argiz argi piz zedin gure arima batuen egoitza, non itxuraldatzen baitziren solas haietan atzemaiten genituèn bai harkaitzak, zelaiak eta latsak, eta bai basoak, basoko txoriak eta basoko animaliak ere...
|
|
Zeren huraxe baitzen, gezurra badirudi ere, hamar hamaika urteren buruan soinu hura zinez eta minez aditzen nuen lehen aldia, eta zeren soinu edo kanta bat mila aldiz entzun baitaiteke eta adi, entzun eta aditu ere gabe. Eta zeren, kontu
|
hartaz
denaz bezainbatean, halaxe bainengoen ni, bertzalde, ordu arte beltzen mundu hartarat guztiz hertsirik bizi izan nintzelako eta haien kantek, halatan, azalean baizik ukitu ez nindutelako.
|
|
Ongi oroitzen dut, konparazione, nola, presondegian sartu aitzin, usna onekoa nintzen, eta nola, halatan, sartu berrian kiratsa aditzen nuen eta kiratsaren aditzeaz erraiak nahasten zitzaizkidan, artean sentikor nintzelako; ordea, handik denbora baterat, hainbertzeraino eratxiki zitzaidan kirats hura neure azalerat eta neure baitaren baitarat, non usaindu ere ez bainuen egiten, hain bihurtu zitzaidan usain hura ohiko eta azturazko. Zeren kirats hura baitzen ene egunorozko airea, eta kirats hartarik bizi beharra nuen, aire
|
hartaz
bertzerik ez balego bezala.
|
|
Erran dizut ezen bakearen eta soseguaren xerka ibili nintzela, noiz eta indiarren lurraldetik etorri bainintzen, eta bakea eta sosegua ediren nuela, bai trabailuaren aldetik, don Venancioren etxean; bai neure adimenduaren aldetik ere, jende ikasi
|
hartaz
inguratzen nintzela eta liburuaren mundua berreskuratzen nuela; eta baita, finean, neure sentimenduen aldetik ere, Rosa de Osoriorekin ezkonduz gero. Eta hargatik guztiagatik sentitu izan nituen ordu arte hain urrun, benturaz, plantazioneko indiarren eta beltzen kantak eta dantzak, noiz eta haiek gauez itzartzen baininduten aldian behin, haien munduarekin zer ikusirik ez banu bezala... haien alde egon nintekeen arren, bertzalde.
|
|
Eta batzuetan, gainerat, akort egoiten ziren. ...e, Anberesko edizino zentsuratu gabekoan —zeren baitakizu zer gorabeherak izan dituen liburu honek Inkisizionearekin—, eta ikustekoa zen nola bai batak bai bertzeak goraipatzen zuten liburuaren zati inportant hura, non egileak adierazten baitzuen ezen naturalezari eman behar zitzaiola naturalezari zegokiona, eta Jainkoari, Jainkoari zegokiona, behiak ere hegaldaka ikusi nahi ezean, puntu
|
hartaz
denaz bezainbatean guztiz akort baleude bezala. Eta bertze batzuetan ere halatsu egoiten ziren, hala nola jaun Marcelek euskal berboaren struktura esplikatu zionean, bertze solas hartan.
|
|
Baina, jakina, aita ez zen, gai
|
hartaz
denaz bezainbatean, bertzeak bezalakoa, zeren hura jaun baitzen. Eta, jaun zelako, gizon berezia zen eta bere eskubide bereziak zituen:
|
|
Zein ote zen amaren egia lazgarri eta beldurgarri hura? Bere azken aitorrean agertu zizkidan ezbaiak eta barren borrokak ote zituen mementu hartan gogoan eta bere amorio ezinezko
|
hartaz
ari ote zitzaigun, zeinak, ezinezkoa zen neurrian, zulo beltz batean barrena bulka baitzezakeen, non nekez lora baitzitekeen esperantza. Edo, ez al da bizitza, anitzetan, zulo bat, edo anitz zulotako bidea, eta ez al du zulo bakoitzak errealitate beldurgarri baterat jotzen, gure ametsak nekez bete ditzakegunez gero?
|
|
...haien moldatzeko eta ematzeko, begiak estaltzen zizkieten, baita alhatzen eta torturatzen ere etengabe, loa eragotziz euli hosto batez, eta hala meneratzen eta bezatzen zituztela urte erdiko epean; erran zigun, gero, ezen, handik aitzina, aski zela, haien gobernatzeko, lokarri edo soka batez giltzurrun aldetik lotzea, eta hala eraman zitezkeela baterat edo bertzerat, soka eskuan harturik eta soka
|
hartaz
gidaturik; eta erran zigun, finean, ezen ez genuela piztia hura sekula kaiolaratu behar, zeren tristetzen eta goibeltzen baitziren, gaixotzen eta hiltzen.
|
|
Eta ni ere ideia hartakoa nintzen eta, gisa hartan, ez nuen burua gehiegi erabili beharrik, jakin eta ulertzeko ezen mapako paradisuak ez zuela egiazko Paradisuaren existentziarik frogatzen... Haatik, nola, nengoen puntuan nengoela —zalantzen zuloan sartua, bai, baina baita bizitza nehoiz baino seriosago hartzeko gogoarekin ere, zirt edo zart—; nola, bada, deus guti behar bainuen, ipurtargi baten argitik eguzki distiratsu baten egiteko, hala, mapa hura ikusi nuenean, iduritu zitzaidan ezen Jainkoa mapa
|
hartaz
mintzatzen ari zitzaidala eta mapa haren bidez seinalatzen ari zitzaidala neure xedea eta etorkizunerako bidea, nola egun batzuk lehenago mintzatu baitzitzaidan zakil azaleko orban itsusi haien bidez, enegan damua eta onerako mudantza eragiteko...
|
|
Lehorrean oihal zahar bat zuen, eta oihal
|
hartaz
xukatu zituen azalean beheiti erortzen ari zitzaizkion ur xortak.
|
|
Eta, geure ametsen gibeletik, diruz ongi horniturik gindoazen —Antoniok bere poltsan zeramatzan, izan ere, bere etxearen sal-erositik eskuetaratu diruak, baita eltzeitsu batean ezkutaturik zituen bizitza osoko irabaziak ere, poltsa batean gorde genituenak eltzeitsua hautsi ondoren, eta nihaur ere ez nindoan esku hutsik, ez horixe, merezi nuena baino hagitzez ere diru poltsa joriagoa jaso bainuen Piarres Oihartzabal kapitainaren eskuzabaltasunetik, han Donibane Lohizunen geure arteko kontuak zerratzen genituela—: diruz ongi horniturik gindoazen, beraz, ez diru
|
hartaz
diru gehiago egin nahi genuelako, zeren guztiz bertzelakoa baitzen gure xedea, baina ikusten genuelako ezen bidaia hartan beharrezkoa izanen genuela, hainbat gastutarako, geure azken porturat iritsi bitartean.
|
|
Eta mugimendu gaixto harekin gaua gainerat erori zitzaidan, eta are urduriago jarri nintzen. Eta so egin nion Alain Coup d’Œil i, eta irri hura egin zidan, istant hartan ezin maltzurragoa iduritu zitzaidana, zeren eta, irriarekin baterat, begi keinu hura egin baitzidan, aditzerat eman nahi balit bezala ezen keinu
|
hartaz
sinatu zuela ene heriotzako sententzia. Eta neure burua galdurik ikusten nuen, guztiz galdurik... eta burua makurtzerat nindoan, noiz eta Alain Coup d’Œil ek enea baino mugimendu gaixtoagoa egin baitzuen bere damarekin, ene harridurarako...
|
|
Baina kapitaina egun hartan gai
|
hartaz
luze solastatu bazitzaidan ere, marinelek ere ez zuten bertze konturik erabili itsasaldi osoan, neskak eta ema mutiriak goiti eta neskak eta ema mutiriak beheiti, halako suertez, non ez baininduten bakean utzi beren hitzekin eta beren txantxekin. Eta, hitz eta txantxa haiei, hatsarrean, neure ahalkeak eraginikako isiltasunaz edo ihardespen ezin laburragoez buru egin banien ere, nihaur ere irri egiten hasi nintzen azkenean.
|
|
—Pedro gazte sutsua zuan, pintatzeko eta beregainezko zaletasuna zuena, eta gauzak hatsarretik argi izan zituena, zeren eta, haur zelarik, pintore bat heldu baitzen Ubarnerat, koadro baten egiteko enkarguarekin, elizako erretaula edertzeko asmoz —erran zidan behin batean osabak, haren jarraikian argibide guztiak emaiten zizkidala—: Baina, harien ongi lotzeko, derradan lehenik ezen Pedroren aitak, Abel Huizik alegia, parte hartze xuxena izan zuela elizak pintoreari eskaini zion enkarguan, batetik Abel Huizi bera zelako, hain zuzen ere, Ubarneko herriko etxeko sekretarioa denbora hartan, eta, bertzetik, kargu
|
hartaz
baliatu zelako alkatea konbentzitzeko, honek elizari bere laguntzatxoa eman ziezaion, herriko etxearen izenean... Zeren, inguruetako bertze jauntxo gehienak ez bezala, pinturazalea baitzen Abel Huizi eta uste baino adituagoa... bere lehengusu baten eraginagatik, beharbada, zeinari Juan Huizi baitzeritzan, Irun berrin jaioa, eta zeina baitzen, ofizioz, eskultore, Aitzurengo elizako erretaula egin zuena, norat joan baitzitzaion Abel bisitan behin baino gehiagotan, hura Aitzurenerat etorri zenean —eta, introdukzione haren ondotik hats hartzen zuela, osabak erantsi zuen—:
|
|
Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten... eta bat batean, ai!, oihuka eta oihuka hasi zen emaztea, zeren karramarroak hankaz handik heldu baitzion, beheko ezpainetariko batetik; eta, oi huak entzunik, itzarri zen etxeko jauna, eskatu zion kandela bat bere sehiari, hurbildu zen kandelarekin bere emazteaganat, ikusi zuen ikustekoa, eta erran zion emazteari: ...ten hasi zen hatsa karramarroa uxatzeko eta ohiltzeko esperantzarekin, baina orduan, ai!, senarrak oihuka eta oihuka ekin zion, zeren karramarroak bertze hankarekin senarraren goiko ezpainetarik bati heldu baitzion; eta sehiak hura ikusi zuen, eta guraizeak ekarri zituen; eta ebaki zion karramarroari hanka bat, ebaki zion bertzea, eta hala erdietsi zuten senar emazteek azkenean karramarro izugarri
|
hartaz
libratzea.
|
|
AIPATU dizut bertze nonbait neure barren borroka, eta jakinarazi dizkizut borroka haren atariko gorabeherak, noiz eta, artean, neure buruarekin bakean bizi bainintzen. Bertze alde batetik, aipatu berri dizkizut katolikoak eta protestantak, eta zer kezkak jan zitzakeen aitona Nikolasen burmuinak... eta erran ere dizut, finean, nola nik, kontu
|
hartaz
denaz bezainbatean, bi uren artean mugitzen ikasi nuen, zeren jaun Marcel eta osaba Joanikot bainituen irakasle —hura katoliko eta hau protestant—, eta zeren irakasleen erranetarat jartzea baitzen ikaslearen obligazinoa eta eginbidea
|
|
Izan ere, goizean goiz, Ofizio Sainduko guardiak heldu zitzaizkidan etxerat, bat batean eta supituan. Hatsarrean dudan egon nintzen ene bila ez ote zetozen, zeren behetik zetorren morroiak erran baitzidan ezen enekin egon nahi zutela, eta zeren, bertzalde, amaren baitarik, puntu
|
hartaz
denaz bezainbatean, zernahi den iguriki baitzitekeen, haren mehatxua aditu ondoren... Baina ez zetozen, ez, ene bila, Lutheroren bila baizen.
|
|
—Zaude lasai —erran zidan taldeburuak—, zeren, ongi dakizunez, ezin trebeagoak eta ezin adituagoak baikara bertzeen ahoa hersten, eta deabru horri ere berehala hertsiko diogu berea... —eta, taldeburua irri karkaraka hasten zelarik, guardietarik batek sare bat atera eta hedatu zuen, baita sare
|
hartaz
txakurra meneratu ere, bertze guardia batek Lutherori muturrean uhala ipin ziezaion amoreakatik.
|
|
Zeren, baldin egia bazen ezen eguzkiak, ilargiak eta munduko bertze kreatura guztiek bere bertutearen eta balioaren zazpigarren partea galdu zutela gizonaren bekatuagatik, egia izan behar zuen, halaber, ezen nik ez nuela gorputz hura deusen faltan igartzen eta hala atzemaiten nizkiola Mignonen gorputzari, zazpi parteak ez ezik, parte gehiago ere bai, zein baino zein osoagoak eta ederragoak... Nola izanen zen, bada, bekatu, jaun André, gorputz
|
hartaz
gozatzea eta harekin atsegin hartzea, baldin hark guztiak Jainkoaren donu eta dohain bazirudien, eta baldin Jainkoa bazen edertasun haren lehen kausa eta arrazoina, nola argumentatzen baitzuen Piarres Oihartzabal kapitainak. Nola izanen zen, bai, hura bekatu, baldin den gizonik justuena ere egunean zazpitan erortzen bazen, eta baldin ni, artean, hirugarrenean banengoen, herabe baino herabeago, labur eta motz?
|
|
Eta orain erraiten dizut ezen penaturik egon behar nuela, penaturik egoiteko modukoa zelako mementu haietan kontatzen ari nintzaiona, zeren eta osaba Joanikotek borreroaren eskutik jasan behar izan zituèn azote izugarri haietaz ari bainintzen; haatik, atsegin izugarria emaiten zidan legatz erre hark, hain bainintzen ni gose eta hain baitzegoen hura zaporetsu eta apetitos. Eta munduko pena guztia sentitu nahi nuen, osaba Joanikot zelako gehien maite izan nuen gizona, artean ere biziki maite nuena, neure memorian bai bederen... baina arrai nengoen neure legatz errearekin... zeren ez bainengoen, artean, neure mihiari ausiki egiteko eta kolpe
|
hartaz
gustuari eta zaporeari portale guztien zerratzeko asmotan. Eta nigar egin nahi nuen, eta ezin nuen, gorputza spirituari jaundu balitzaio bezala.
|
|
...kin bizi izan nuen lehen esperientziaren ondotik, zalantzak berriro bururat etorri bazitzaizkidan ere, zeren eta pentsatzen bainuen batzuetan ezen deabruak baizik ezin zitzakeela biderat ene urrats gaixto haiek, eraman nindutenak, alde batetik, engainamendu hartarat, zeinaz baliatu baitzen Mignon ni galtzoinik gabe eta poltsarik gabe uzteko, eta, bertzetik, estatu nigargarri hartarat, zeren, kontu
|
hartaz
denaz bezainbatean, ezin gaitzago eta ezin irrigarriago geratu bainintzen, neure kontzientziaren aitzinean bai bederen; halarik ere, bada, zalantza haiei bertze deliberamendu sendo hura zerraien, bulkatzen ninduena, neure erroen erroetarik eta erraien erraietarik, iraganarekin hausterat... bai amari eta bai aita Bartolomeri ere mendekua hartzerat berriro, eta nehoiz baino gogarago gainerat, zeren...
|
|
Beti bezala esnatu zen Brown jauna goiz euritsu hartan, zortziak aldera, eta ezkongabea zenez eta bakarrik bizi zenez, inork ez zion esan azazkal haiek oso aldatuta zeuzkala, oso handituta, ez ziruditela, ez tamainaz ez formaz ez kolorez, bere eskuko azazkal berezkoak, azaz  kalordeak baizik; Brown jauna ere ez zen, noski, txikikeria
|
hartaz
jabetu, eta bulegoan ere, astelehena izaki, inork ez zion hitzik ere aipatu aldaketaz. Era berean, ez genuke ziurtasun osoz esaten jakingo baina badakizu baietz zenbat denbora igaro zen azazkalen aldaketatik azken eta erabateko itxuraldaketaraino; eman dezagun, hortaz, hilabete.
|
|
Bihotza zabaltzen zait, eta mila poz jariotan irekitzen, hartaz gogoratzen naizenean. Zerbait gardena dela esatea zail egiten zaigun garai nahasi hauetan egungo Astarrain ikusi besterik ez dago, tamalgarria deritzot Astarrain eder
|
hartaz
hitz egiteari. Hainbat abesti sortua da haren ertzetako baserrietan.
|
|
behin, komunera joateko beharrizana izan nuen Dabid dutxatzen ari zela; gehiago eutsi ezinik, isilka sartu nintzenean komuna lurrinak hartua zegoen eta Dabid ez zen ohartu ere egin nire ezusteko etorreraz, eta, hain zuzen ere, ohartu ez zelako, masturbatzen jarraitu zuen, kristal lurrinduaren bitartez lekuko harritu eta deseroso ninduela; nik, neure beharrizanari halabeharrez eutsi, eta korridorera irten nintzen, eta sukaldeko leihora, arnasa hartzera. Beste batean, handik puska batera eta, larrualdi baten ondoren, eszena
|
hartaz
oroiturik, Dabidi galdera hau zuzendu nion: " Nirekin zaudenetik, sarritan masturbatzen al zara?".
|
|
– Baina nik ez nakian hik zer gura huen eta, erabakiak hartzeko moduan ez hengoenez, neuk hartu neuan agintea. Arantxa eta Jean Louis Urruñara joatekoak zirela jakin nebanean pentsatu neuan aukera
|
hartaz
baliatu beharra zegoela. Azken baten, ederki esanda itxi ebaan Lizardik:
|
|
Bergaratik Andoaina, etxera, autobusean itzuli nintzen, gero eta normalago sentituz, inguruko errealitatetik gero eta gertuago banengo bezala. Baina aurrerantzean, egun
|
hartaz
oroitzearekin batera beti izango nuen ondoez absurdu haren ondoren nire barrenean zerbait aldatu zelako irudipen zentzugabea, Angiozarko kanposantuaren atarian zerbait, ezin jakin zer, utzi izan nuelakoa.
|
|
Zeanurira heldu baino lehen, Burt Lancaster agertzen zen film zahar
|
hartaz
oroitu nintzen, luzaz etxetik kanpo izan ondoren Burt Lancaster, lagunen etxeetatik pasatuz, piszinaz piszina, etxera nola itzultzen zen kontatzen zuen filmaz. Amaieran, etxea hutsik eta abandonatua aurkitu zuen, sasiak eta huntzak guztiz janda.
|
|
Nondik atera behar zuen dirutza hura? Ordura arte ez zen txikikeria
|
hartaz
ohartu ere egin, baina dirurik gabe larri behar zuen inondik ere. Eskuak sakeletan sartu eta eskuinekoan txanpon batzuk eta billete pila bat zeukala ohartu zen.
|
|
Halako batean, burua jaso gabe: " Qué va a ser de nosotros", esan zuen amatxik; ez zedin hala tormentatu, Xanek hari eskua heltzekoa egin zuen; ordea, amatxiren esku bihurrikatuek goaitean zeuden piztiak begitandu zitzaizkion eta, atzera egin zuen; bere besoaz amatxirena apur bat loxinkatu zuen; agian lagun erakuspen sinple
|
hartaz
lortuko zuen, ez zedin ez une hartan amatxi bera ere zurrundu, nola baitzen aparientzia noiznahi gerta zitekeela; bitartean, aitatxi sofatik jaiki zen, xarraka xarraka koarto ilun batera joan, handik kojin bat hartuta poliki poliki etorri, berriz sofaratu zen;" zer egin du?", galdetu zuen, begiratu nahi ezik, kezkatuta amatxik. " Kojin bat hartu du", esan zuen Xanek.
|
2001
|
|
Hala ere, han hasteko, lehendabizi baimena lortu beharra zegoen. Garai hartan Fragak aterako zuen lege berriaren aurrerapen bat izan zen, eta irekitasun
|
hartaz
baliatu ginen baimena eskatzeko. Dena den, kontu handiarekin ibili behar izan genuen, gauza erlijioso, kultural eta abarren artean, ia ezkutuan, informazio orokorra ere emango zuela aipatzeko.
|
|
Amonak, eternitatea ez zela existitzen en  tzun zuelarik telebistan, eta bizimodu ilun
|
hartaz
nazka nazka eginda, mantal gorria betiko eranztea erabaki zuen, irmo. Geroztik, bere ezaugarririk behinenak ez ezik ikusgarrienak ere galduak ditu, zomorro arrunt bat besterik ez da.
|
|
Maria zegoen bertan. Maria Domingo Maria baino bost urte gazteagoa zen; eta, ondorioz, ez zen hamabost urte aurretik herritik  alde egin zuen mutil koskor
|
hartaz
gogoratu ere egiten. Mariak alozdun alkandora zuria zeukan jantzita; eta, bihotza, bizi bizi.
|
|
berriz ibili behar ez ditugun bideen irudia, besterik ezean, kontuak arretaz ateratzen baditugu behintzat. AzorÃn batek, de mortuis delako sonatu
|
hartaz
ahaztu gabe3, ez du neure gogorako irakurgarri den gai mamitsurik aski eman, baina itsukeria litzateke âlekuak, jendeak eta hautsez orakatuak zeuden liburu zaharrak begi berriz ikusten erakusle eta gidari izateaz gaineraâ gaztelaniaren ibilera eta hotsa bera aldatu zituela ez aitortzea, nahiz gero aldaketa hura cliché zurrun aspergarri bihurturik akabatu. Eta alde horretarik âbestetarik ere bai, tokirik eta astirik balitz hemen bertan ager zitekeen bezalaâ zordun dira aurrekoen gaurko idazleak, baita berrienak ere, konturatzen direlarik nahiz ohartzeke, beren baian eta beren ezean.
|
|
Kalitatearen aldeko apustua egin zen eta, Michael Porterren ildotik, kluster sarea indarrean jarri eta" zero akats" gisako zabalkunde planak suspertu. Bi datu besterik ez eraldaketa
|
hartaz
jabetzeko. Batetik, 1986 urtean euskal ikerkuntza BPGren %0, 06 zen bitartean, gaur egun %1, 2 da, hogei bider gehiago alegia.
|
|
Euskalgintza auzitan egotea, beraz, aspaldikoa da; nahiz eta euskaldungoa aldikal egitate
|
hartaz
harritu izan. Sistemaren ideologia, zabal eta sakon, uste eta nahi baino barnatuagoa dela seinale (eta" okupatze" horretan euskal politikazko oportunismo eta infantilismo jada endemikoen laguntza baitezpadakoa izan da, eta da).
|
2002
|
|
Gogotsu daude Indiara itzultzeko, neska kazetari gazte hura behartsuen iraultzaile
|
hartaz
maitemindu zen tokira bueltatzeko; albistegi baterako berria izan behar zuena, bizitza berri baten hitzaurrea izan zen.
|
|
Prokneren kolera, samurtasunak ukitua, epeldu egin zen, eta ezin izan zuen malko batzuk isurtzea galarazi. Ahuldurazko une
|
hartaz
segituan jabetuz, eta begiak ahizparenganantz itzuliz, esaten zuen: –Errukarria ni!
|
|
–Zertan zabiltza marmarka? –esan zion doña Remediosek, mugimendu
|
hartaz
oharturik.
|
|
Doña Remedios ez zen, ez, kontu
|
hartaz
ahaztu! Eta, Arantxak berrogei ikurrinak eskura eman zizkionean, honela mintzatu zitzaion beroni:
|
|
behargin jendea, hain zuzen ere. Eta horrek, beharginen segizio
|
hartaz
jabetzeak, izugarri poztu ninduen. Haiek hala ikusita, jada ez nintzen hain bakar sentitu.
|
|
Josu R k ikusten zuen Trauko deseroso zegoe  la, eta hargatik hain zuzen, nekez egin ziezaiekeela oztopo beraren erreflexioei. Eta halatan, bakarrizketa modu
|
hartaz
baliatu zen, bere ideiak ordenan jarri, eta bere barneko kezkak azaltzeko. Aldi berean, ez zien begirik kentzen beste adiskideei, eta belarria haien elkarrizketetara jarria zeukan.
|
|
Nola jakin duk hori? galdetu zion Fernandok Orrondori, komentario
|
hartaz
axolagabeturik.
|
|
Perti gaizki konpontzen zen irakasle harekin. Hala ere, kimikako ikasgaiarekin hasi aurretik, denok ikusi genuen paskin
|
hartaz
jardun zuen: " Zer uste duzue dela pintada hori?
|
|
Ia ordu erdi igarota, hesola bat ematen zuen gona gorri motzeko neska bat agertu zitzaigun eta aberats berri kutsuko dekorazio dotore uste ezaineko bulego bateraino eraman gintuen. Gela
|
hartaz
gogoratzen naizen aldikoz, pentsatzen dut bere buruaz harro zegoen hantuste batek bakarrik egin zezakeela lan halako gela batean.
|
|
Gure abeniko isil horren azpian ez du inork ere bere izena jarri, baina guztiek errespetatzen dugu, hor egiten baitugu denek ohorezko abaro: zuek, beste errealitaterik ezagutu gabe, itzalpe horretan biltzen zaretelako, eta guk, gure gogoan genuen berreskuratze distiratsu
|
hartaz
ahaztuz, ezinbestean nahiago baitugu gerizpe goxo horretan lokartu.
|
|
horregatik hitz egiten ote du Koldo Zuazok" Marteko" euskaraz? Ez, beste planeta batekoak direnak alde batera utzirik, horiek beren burutazioak planeta
|
hartaz
egin behar baitituzte nik ez dakidanez ongi zein den, uste dut sen ona duen edonork onartuko duela euskarak lehen baino anitzez ere presentzia handiagoa duela gure artean.
|
2003
|
|
Ekuadorren gainean beste gida bat idatzi zuen eta, hari esker, Lituaniako Gobernuak, independentzia lortu berri, Baltikoko errepublika
|
hartaz
monografia egin zezan agindu zion.
|
|
Horrela, latindarrak" colo is, colere, colui, cultum" aditz formaz baliatu ziren jarduera
|
hartaz
kontzeptu bat eratzeko. Zehazki, latindarrentzako, giza jarduera zen, gizakiek lurrean, erkidegoan edota erlijioan eginiko jarduera, beste hitz eratorriek adierazten diguten bezala:
|
|
Ez da asko giro
|
hartaz
neuk esan dezakedana. Sei urte puntarekin ikusi nituen mutilak marroiez jantzita kamioietara igo eta joaten.
|
|
...a, gizabanakoari ezinbesteko zaiona, gizartearen eratze bidean,... erlijioa bera ere bai, horixe baita haren lege guztien bilketa eta bizitza horretara daramaten argia eta bidea baino ez dena; eta, azkenez, lege nagusia, erlijioaren espirituak, on goren hori bilatzeko eta maitatzeko agindua ematen diona, hara joan behar baitu bere indar guztiekin, espirituz eta bihotzez, bi biok osatuak baitira on
|
hartaz
jabetzeko. (Legeen Tratatua, I, 4, 5, 6)
|
|
4, 5, 6 Gizakiak duen Jainkoaren itxuratze horrek ezagutarazten digu zer den haren izaera, zer haren erlijioa, eta zertan duen oinarri haren lege lehenak: ...eta zoriontasuna izan behar duen on gorena edukitzeko gai izatea; erlijioa bera ere bai, horixe baita haren lege guztien bilketa eta bizitza horretara daramaten argia eta bidea baino ez dena; eta, azkenez, lege nagusia, erlijioaren espirituak, on goren hori bilatzeko eta maitatzeko agindua ematen diona, hara joan behar baitu bere indar guztiekin, espirituz eta bihotzez, bi biok osatuak baitira on
|
hartaz
jabetzeko.
|
2004
|
|
Ni ere, beste hainbat borroka egunetan bezala, hantxe nengoen, ontziolan, eta ahal nuena egin nuen poliziaren inbasio
|
hartaz
babesteko. Poliziak ez zuen nahi euren begiz ikusitakoa gero prentsan kontatuko zuen lekuko gogaikarririk.
|
|
Bere aldiak eta herriak maitetasunez ikusi zuen gizona izan genuen Mikel Zarate. Hurbileko eragin pertsonal ahaztezin
|
hartaz
honantzago, haren prosa lanak formalki gehien eta zehatzen aztertu dituen Jon Kortazarrek etorkizunerako irekita utzi zuen erronkak hor dirau: " Ez dakigu oraindikan ezer Mikel Zarateren literaturgintzak utzi duen influentziaz." (Mikel Zarateren prosa, Bilbo, 1981).
|
|
Lehengoan gai
|
hartaz
hitz egin gabe joan nintzen, azkenean.
|
|
Proposamen gisa, elkarren artean prestatutako Erabakiak hedatu genituen gai
|
hartaz
zerbait proposa zezaketen 180 bat euskalariren artean.
|
|
Emaitzarik gabeko itxaronaldi luze
|
hartaz
nazkatzen hasita, ostiral goizean erabakia hartu nuen di da: arratsalde hartan bertan itzuli eta Weberren etxera sartuko nintzen.
|
|
Ahalegin izugarri batez, begiak beheititu gabe aitaren aurpegi zurbilean eustea lortu nuen. Aitarekin hitz egin nahi nuen, kontu
|
hartaz
jarduteko behar larria nuen. Isilune amaiezin baten buruan, aitak hitz egin zidan:
|
|
bazekien azkenean zer edo zer bururatuko zitzaiola. Del Valleren helburua Parsifalek SSetako handi mandi
|
hartaz
zer interes zuen jakitea zen. Horrek lagunduko baitzion euskalduna harrapatzen.
|
|
Nitaz harro zegoela antzeman nion, eta horrek apur bat hurbildu ninduen gizon ezezagun harengana. Nolanahi ere, ez nuen une
|
hartaz
gozatzeko astirik izan, distiratxo hura agertu bezain laster ezkutatu baitzen. Aita leihora hurbildu eta, errezela baztertuta, kanpora begira gelditu zen.
|
|
Lehenbiziko aldia zen inorekin hartaz hitz egiten nuela. Kontu
|
hartaz
pentsatzea ere saihestu egiten nuen, hain zitzaidan mingarria. Oinaze jasangaitza ematen zidan.
|
|
Agirietako batean esbastika eta arranoaren ikurrak nire aurpegiaren erdia hartzen zuen. Irribarre mingots bat egin nuen, nire izaera erdibituaren metafora zakar
|
hartaz
ohartuta.
|
|
Burua altxatu eta ostikoa jo berri zidan txanoduna ikusi nuen. Mamu
|
hartaz
ahaztua nintzen. Arnasa hartzeko astirik gabe eraso zidan, Lantza Santuari bi eskuekin helduta.
|
|
Baina egia zen, bestalde, aita
|
hartaz
mintzatu izan zitzaigun bakoitzean, ez genizkiola guztiz aintzakotzat hartu bere hitzak, haren asmoak airean eraikitako gazteluak balira bezala, amets hutsak, denboraren haizeak noiznahi eramango zituenak. Baina ez, ez zituen haizeak eraman; aitzitik, aitaren asmoen gaztelu hark bere borondate irmoaren lurra zuen oinarri.
|
|
Ordea, zerbaitek kolpe gogorren bat ematen bazion, orduan bere zintzarriak soinu latz eta iluna aterako zuen, zintzarria bera pitzatzeko gauza zena. Eta, hain zuzen ere, andre haren bihotzak pitzatua zirudien senarra eta beste bi lagunen fusilamendu
|
hartaz
geroz.
|
|
Ikek berak sinetsitako zerbait, bestalde. Ikerekin zebilela esan zion zorioneko egun
|
hartaz
akordatu zen. Carlosek eta biek oso bolada ona zeramatelako edo, esaten den moduan, gehiago mindu zen.
|
|
Seguru aski besterendako agerien dagoen nortasun arlo hori, sentimenduak, gogoetak azaltzeko manerari dagokiona. Eta Carlos horrela agertu zitzaion hasieran, arrotz, berniz euskaldun
|
hartaz
estalia; hasieran euskaldunak bazirenik ere ez zekienez espainiarra egin zuen, jantzi ingeles edo behintzat londrestar bat hartu zuen arte. Horregatik ezagutu zituen, ikusi ahala, Carlos hura ekarri ziotelako gogora, beste lur edo kultura bateko kutsua.
|
|
Komisaldegian kokotseko orbain batekin ikusi zuen polizia
|
hartaz
akordatu zen egun berean bigarren aldiz.
|
|
Mariaren hitzetik hortzera mintzatze
|
hartaz
harritu zen Jexus Mari.
|
|
Adakera arraroa zuen. Andia Urbasan hontz zuriak muxarra ehizatu ondoren, milikeriaz edo, jan gabe utzi zuen aldi
|
hartaz
akordatu zen. Berera etorri zitzaion arnasa autoaren kristal lurrinduak garbitzen zituen bitartean.
|
|
Herriko plazara ailegatu ziren. Nahiz eta hortaz modu inkontzientez oharturik egon, lotsa zen izatearen arintasun
|
hartaz
oharturik, izan ere, patu gabetze hark, gertatzear zegoen ekitaldi hura zentzugabeturik, heroi izan nahi ez zuten heroi behartu batzuei egindako ongietorri hura hutsala bihurtu zuen.
|
2005
|
|
Hala ere, han hasteko, lehendabizi baimena lortu beharra zegoen. Garai hartan Fragak aterako zuen prentsaren lege berriaren aurrerapen bat izan zen, eta irekitasun
|
hartaz
baliatu ginen baimena eskatzeko. Kontu handiarekin ibili behar izan genuen, gauza erlijioso, kultural eta abarren artean, ia ezkutuan, informazio orokorra ere emango zuela aipatzeko.
|