Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 27

2000
‎Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. ...ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik hartu zuen ziega ilun hark fama are ilunago hura, jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin; eta ez hauek erran ziotelako sinesten ziotela, baina bai isilik geratu zirelako, irririk eta trufarik egin gabe morroi mozkorrari gai hartaz solasten zenean, erakusten zutelarik, gisa hartan, ezen sinestetik hurbilago zeudela ez sinestetik baino. Eta Mattin eta biok ere halatsu geunden, zeren eta artean umeak baikinen, imajinazinoaren edozein fantasia sinesteko prest.
‎Eta, horrela, bere hitz haiekin eta bere grazia berezi harekin solastatzen zitzaidala eta bere kontakizunari zetxekiola, erran zidan:
2003
‎Ni bulegoan egongo naz eta joaten utzi zion. Goibel bazegoen edo zeozer txarto bazihoakion, seguruenik neska bulegora joango zen, gazte adikor eta ulerkor harekin solastatzen.
2004
‎espero izatekoa zen. Harekin solastera hurbildu zitzaizkion bakanei erran zien espainiar margolari ospetsua zela, lurralde hartako koloreen magiaren bila etorria. Herritarrek burua astindu eta, isilean, beren harridura hausnartzen joaten ziren.
2010
‎Timur Lan ek ez zuen huts egiten harekin solastatzeko paradarik, Stito k gortearen berri zuzena ematen ziolako:
2011
‎Jakin arazi nion asteazken arratsaldetan bortz orenak arte Uztari­tzeko Semenariorat etortzen zitzaitala. Orduz geroz harekin solastatzeko ohorea ukan dut hiru urtez, zortzitik ez bazen, hamabortzetik». Eta Lafittek berak dioskunez, «behin edo bertze mintzatu gira harekin gauza hoitaz, nahiz ardurenean auzi horiek ixilik zauzkan».
2012
‎Aldi berean, hala eta guztiz ere," zer demontre, arazo bat gutxiago", atera zitzaion bere kolkorako, barru barruan beldur zelako nola erantzungo zuen aita Ambrosiok bere erabakiaren aurrean. Zor zion begiruneagatik edo itxurari eustea komeni zitzaiolako, ez zukeen zintzoki bereizten jakingo, biharamunean bertan joan zen harekin solastera, goizeko atsedenaldian.
‎Joan den astean telefonoz hitz egin zutenean semearen arrazoiketa entzun eta gero, zaila egin zitzaion Inasi Batxilergoa egitera Estatu Batuetara bidali zuten Xabier harekin solasten ari zela sinestea. Ikusitakoak ikusita, honezkero ez zuela justiziarik eskatzen esaten zion semeak.
‎Loria berriaz apaindurik, bada, arrats batean Kapitain Orokorra laket zen Plaza de las Armasen beren etxolak eraikiak zituzten soldaduen artean joan etorrietan: honekin edo harekin solastatu, trufak erran, eta pegar bat ron opari egin ofizialeei. Taldeetan banaturik, soldadu batzuk kartetan ari ziren, beste batzuk domino jolasean; han hemenka, su xume batzuen gainean, soldaduek portuan erosi arrainak edo jainkoak daki zer haragi mota adelatzen ari ziren.
2013
‎–Utz gu bakarrik. Mailuko zaldunak ez du hainbertze begi behar bere dirua biltzeko, ezta nik hainbertze belarri ere, harekin solastatzeko.
2015
‎Nirean ere ez, olerki haietatik oroitzen dudanagatik. Kritikari harekin harremanetan sartzea otu zitzaidan, epiko izenondo hartaz solastatzeko. Baina beldur nintzen ez ote zuen susmatuko, nire azalpenak gorabehera, gaizki hartua nuela haren iritzia, eta modu txarrean kontu eske nenbilkiola edo.
‎Oroit naiz nola, institutuko aldizkarian idazten zuen mutil harekin solastatu ginelarik, nik ere isiltasuna aukeratu nuen; hots, bere zalantzen aurrean ez nion azaldu, ezta saiatu ere, memoriari buruzko poema hura zertaz zihoan; lehendabiziko gaizki ulertuaren aitzinean esplikazioei uko egin eta bertan behera utzi nuen nire ideiak erakusteko aukera. Orduko isiltasunaz, dena den, ezin naiz orain baliatu aitaren isiltasuna azaltzeko, bi biak arras ezberdin baitira:
‎Horrexegatik, poema eta porrota ahazteko, edo horiek zuzendu nahian, hurrengora pasatzen da. Egia esan, gaur, urruneko errelato hartaz solastatzean, nobelatxo hura idazteari ekin nion bezalaxe ikusi dut berriz neure burua.
‎Hitzak errepikatzen hasiko zen, zeri zegozkion oroitu gabe; geroago hitzak eurak nola ebaki atzentzen hasiko zen. Garai hartan nekez aurkitzen zen bihotzsamurreko gizonik, esana zuen gure amonak ehiztari hartaz solastatzen, lanera ateratzerakoan emazteari eta semeari musua ematea ez zen arrunta; hori esana zuen tren langile zintzo hura gogoratzean; giza ehizaldira joan eta semea alboan eraman ez zuen senarra oroitzen ari zelarik. Ederki dibertitu ziren, ehiztari eskola bikaina izan zuten, aulkian bilduta iheslari zaharrak bere baitarako.
‎Gerora nik ere distantziarekin lagun herrena oroitzeari utzi nion, ni neu Iruñeko flaskoan sarturik hanka haren beste zati bat izan banintz bezala. Ez oso aspaldi izan dut, estreinako aldiz hainbat urtetan, gertakari hartaz solastatzeko aukera orduko lagunetako batekin. Argi argi kontatu zizkidan bere gomutak.
‎Gizon haren ahotsa eta tonua entzun, hitz egitean haren eskuak mugitzeko era begiratu nahi nuen. Ikusi nola hartzen zuen arnasa kontu hartaz solastatzean. Edo edozeri buruz hitz egitean haren keinuak begiratu.
‎Senarra galdua zuen duela hamar bat hilabete, hau ere bi astez ospitalean egon eta. Jeannek 78 urte zituzken ixtante eta zinez goxo zitzaukun harekin solastatzea, maite baitzuen konpainia. " Lokarri" ko adinetakoen arratsaldeko askarian zen hilabete bat lehenago eta hor ikusten dugu bizia atxikitzen daukun haria zalu trenkatzen ahal zaukula.
2017
‎Bertan, euskal bakarlaririk entzutetsuenetakoek hartu dute parte Lauaxetaren hamaika poema musikatuz. Rafa Ruedak koordinatu du lana, eta harekin solastatu gara diskoaz Iruñeko Gaiarre antzokiko kamerinoetan, emanaldia hasi aitzin.
‎Itxuraz beti gazte, denetaz kurios, eta politikaz bereziki, harekin solastatzen nintzen bakoitzean gogoa aberasturik ateratzen nintzen.
Harekin solastatzean ageri zen euskaltzalea, abertzalea, bihotz haundikoa eta fededuna zela Mutrikuko ikastola eta bertsu eskolaren sortzean parte hartu zuen gizon hura. Euskal Herri guzian bai eta Amerikako euskaldunen artean ospetsu bilakaturik, astero bazituen bertsu saioak, Herriko Etxetako balkoietan, antzokietan edo ezkerparetetan, batzutan jatetxetan segituz.
2019
‎Baina ez, iraun zuen, iraun, iraun, iraun. Lagunek sosegatzen zuten, harekin solastatzen ziren egunero, emakumea, hatsanka, itsas gainean flotatzen mantentzeko doia.
2021
‎Herriko Etxeak eta Hazparneko Historia Batzordeak elkarrekin aurkeztu dute Hazparneko zapatagintzaren bizi industrialaren historiari buruz eramana den lanketa. Batzordeko kidetarik bat Txomin Heguy izanez, harekin solastatu gira xuxen jakiteko eramana den lan hori zertan den.
‎Hiru artista bildu dituzte. Gertakari horren aipamena egiteko, horietarik bat Koldo Amestoy kondalari ezaguna izanez, joan gira harekin solastatzera.
‎Behar dut absolutuki harekin solastatu... Baigorrin ohatzen omen da.
2022
‎" Musikari baten eginbeharra ez da beti ongi neurtzen, ikusgarriaren idazteko eta prestatzeko, etxeko lanak badira egiteko, denbora hartzen du, bizi pertsonalarekin oreka atzeman behar da". Egiten duena pasioa dela, harekin solastatuz ageri da.
2023
‎Martxoan, erraterako, Ukrainatik 26 lagun etorri ziren Euskal Herrira, eta BERRIAk aukera izan zuen haiekin egoteko. Diana Hryhorian izan zen Kiev utzita Euskal Herrira etorri ziren iheslarietako bat, eta harekin solastatu zen BERRIA. Hilabete berean, Maddi Ane Txoperena Iribarren kazetaria Kongoko Errepublika Demokratikoan egon zen, eta hango emakumeek bizi duten egoeraren inguruko erreportajea egin zuen.
‎Atzo goizeko agerraldia aitzin, Baionako komisariara eta herriko etxera jo zuten okupazioaren berri ematera. Etxegarairekin negoziatzera iritsi nahi dute, baina, edizio hau ixterako, ez zuten lortua harekin solastatzea. 17:00ak aldera, Frantziako Poliziaren bi furgoneta agertu ziren EPFLko ordezkariekin batera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia