Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 249

2000
‎Juvenalek anitzetan satirizatzen zituen Erromako herritarrak, mesprezatzen eta gutiesten, halako moldez, non harenak baitira gerorat ezagun egin diren erran batzuk, hala nola Panem et circenses delakoa. Eta, korrida hura gogoan dudala, nik galdetzen dizut:
‎Eta ustezkoa diot, zeren bainago ezen Axularren jakintasuna ez zela egiazkoa hainbat alorretan: izan ere, ez ote gintuzke jakintasunak libre egin behar —beldurraren atzaparretarik libre, bereziki—, eta harenak ez ote ditu, aldiz, giristinoak legez lege eta arauez arau lotzen, baliatzen delarik, haien zuritzeko eta justifikatzeko, hainbat konparazinoz, zeinek ez baitute bertze asmorik ez bertze xederik beldurraren sortzea eta erroetaraino sartzea baizen. Eta lotzen gaitu handik eta hemendik, eta lotzen digu eta hersten digu azkenean ahoa bera ere, erran ez dezagun libre egin gaitzakeen hitza.
‎Marlowe, Milton eta Shakespearerena, konparazione. Jende guti ezagutu dut ingeles hura bezain zorrotza eta hura bezain buru argia, jaun André, halako moldez, non harenak baizik ez baitira ene liburu honetan aurki ditzakezun gizonaren arimari buruzko hainbat interpretazione, zeren eta harenganik ikasi bainuen, orobat, hainbat arrazoin —Huar te Garazikoak gizon emaztekien tenperamentuen adierazteko erabili zituenak baino hagitzez ere molde garbiagoan eta gardenagoan, Hipo kratesek eta Galenok erabili zituztèn hotzaren eta beroaren, hezearen eta lehorraren teo... Eta Sir Charlesekin ikasi nuen, halaber, dakidan ingeles apurra.
‎Eta neguaren erdian eguberriak izaiten ziren, eta festaburu hartarako, amak hala manaturik, etxean jaiotza ipintzeko usantza hartu genuen, zeren eta amaren sortetxean ere, han Ezpeldoin, usantza hura baitzuten. Eta jaiotza ezin ederrago hartan lurrezko iduriak jartzen genituen, bazelako Urbiainen baxeragile eta tupinagile bat, baxerak eta tupinak ez ezik lurrezko eta buztinezko bertze mila ontzi ere egiten zituena eta trebetasun handia zuena bai material haiek eskuz lantzeko eta bai idurien egiteko ere, halako tailuz, non harenak izaiten baitziren jaiotzan jartzen genituen iduri haiek guztiak: san Jose, Ama Birjina eta Jesus Haurra; artzainak eta ardiak, zaldiak eta astoak... baita hiru erregeak ere, errege egunez jartzen genituenak...
‎—galdetzen zigun aita Bartolomek harri eta zur— Bada baldinba, Italiarat joaiten denak ez du Italia ikusten, baldin ez badu Erroma bisitatzen... —eta nola oroitarazi zizkidaten hitz haiek, Pisan ezagutu nuen eta Maurice Ducreux zeritzan gizon printzipal harenak !, zeina hain sutsuki aritu baitzitzaigun osaba eta bioi Berniniz eta Molièrez, jakin nekien arren ezen aita Bartolomeren arrazoinak guztiz bertze alde batekoak zirela, zeren eta frantsesak, Hiri Sainduaz aritu zenean ere, Hiri Sainduko artea izan baitzuen gogoan, eta aita Bartolomek, aldiz, aita saindua eta eliza katolikoaren buruzagi spirituala.
‎Haren mudagaiztasunak gure mudantzak are ageriagoan uzten edo. Bi urte lehenago, haren aitak bigarren aldiz erretreta hartu eta familiaren elektrotresna dendaren ardura onartu zuelarik, harenak egina zuela uste izan genuen.
‎Ez dakit noren begiradak adierazi zuen ezuste handiagoa, harenak edo nireak. Mugimendu bizi batez, ateari bulkada apal bat eman zion, tarte irekia murriztu nahian, nonbait.
‎Horretarainoko zentimetro urrien tartea gainditurik, bakoitza bere kontrarioa ukika ari zen orain, tribu afrikarren bateko esploratzaile ahalketiak iduri, aspaldi handian elkar ikusi gabe eta bata bertzearen azterrean. Leunak eta finak ziren harenak , latzagoak eta zailduagoak nireak.
2001
‎Ordu laurdena igaro denean begi bistakoa izan da guretzat, beraz, tipo harenak egin zuela. Kanpai hots txiki bat entzutea eta guzti iruditu zait, krixkitin kraxkitin, jainko ikusezin eta anker bat harekin dibertitzen ariko balitz bezala.
2002
‎Fernando bera joan zen Viatorrekin albaitariarengana. Indizioa eman, eta halaxe egin zuen harenak .
‎Baina gauza bat da teoria eta bestea praktika. Nik ere neure gorabeherak izaten bainituen –ez harenak bezainbatekoak, bistan da–, eta haiek ere beren eragina izango baitzuten, hainbat zirkunstantziatan.
‎Horregatik, hona hemen, isilune tapitutik atereak, nire tesi pertsonalak euskararen egoeraren zenbait punturi buruzkoak, ele zuritzera bezala emanak. Nireak, euskararen bizigai izan daitezen, harenak baino pixka bat luzeagoak izango dira, zuzenean emanak sigi sagan eta andarka ibili gabe, baina murritzagoak ere kopuru aldetik, hola zu bezalako irakurle gaztea asperrak eraman ez dezan.
2003
‎Bere ama zena ez zen belaxkakeria horiekin ibiliko. Egun osoa lanean jarduten zuen, harenak eta besterenak garbitzen, bere ume bakarra aurre  ra ateratze aldera. Gazte gazterik utzi zuen apaizekin.
‎" Horrelakoxeak zituan institutuko irakasleenak", pentsatu duk, ironiaz. Eta Porky esaten zioten polizia zerri itxurako harenak ere bai, seguru.
‎Gorpuarena, esate baterako. Ez zuen espero goizaldez eta odol hotzean tiro bi jota hil zuten harenak halako eraginik egingo zionik.
2004
‎Lapurdin, Zuberoan, Gipuzkoan eta Nafarroan asko argitaratu ziren data hori baino lehenago, jada Lizarragaren 1572kotik hasita. Eta Urkijoren ustez, ba­ zitezkeen Bizkaian bertan gehiago ere harenak baino lehen argitaratuak.
‎Baina ez zen 1995 urtera arte izan, araudi nazional batek, indarrean zegoen arau sakabanatzearen aurrean —eta Erkidegoko Erregelamenduak zuzenean aplikatzeko aukeraren kalterik gabe—, xedapen bakar batean jaso zituen Espainiako ontziek arrantzatutako arrantza espezieentzat baimendutako gutxieneko neurriak, Kantauriko eta Ipar mendebaldeko kaletan eta Cádizko Golkoan, Mediterraneoko arrantzalekuan eta kaletan harrapatutako arrantza ontzientzat. Araudiaren arabera, arrain, krustazeo, molusku edo arrantzako beste edozein produktuk ez du eskatutako neurria, baldin eta bere neurriak harenak baino txikiagoak badira. Eskatutako neurria ez duten arrainak, krustazeoak, moluskuak edo arrantzako beste produktu batzuk ontzian atxikitzeko, transbordatzeko, lehorreratzeko, garraiatzeko, biltegiratzeko, saltzeko, erakusteko edo merkaturatzeko debekua urratzen dutenek, Estatuko Itsas Arrantzari buruzko Legean eta horiekin bat datozen gainerako xedapenetan ezarritako arau hauste eta zehapenei egin diete aurre, 60.000,00 eurorainoko isuna edo kanpoko salgaientzako zigor osagarriak ezartzen baitituzte.
‎Bularra kendu eta, sei saldu eta, etxean bat gelditu da. Ume gogorrak, harenak ."
2005
‎(E 347) edo Jainkoak begira dezaukula dugun erlisionea! gisako depreka­ zioekin. lzenburu arreta erakargarri, labur trinkoak eta batez ere adierazko­ rrak dira harenak ; maiz ironikoak, edo erranak eta jendearen ahoko esaerak jasotzen dituztenak.
‎Tomasek ulertu zuen hobeto zegoela aita, baina ez zegoela oraindik guztiz ondo. Martinak, berriz, ulertu zuen askozaz okerrago zegoela Erroman eta erremedio txarra zeukala harenak . Mateo orduantxe esnatu zen, Tomasen ama heldu zenean.
‎Kartzelako funtzionario batek bitraz setiaturiko tartetxoan seinalatzen zion jargian pausatu zen. Orena edukiko zuen Ikerrekin herriko azken berrien trukatzeko, arakatzeko, harenak xeheki entzuteko eta hurrengo aldirako hark behar zituen arropa edo aldizkari zerrenda arraposki idazteko.
‎handik hiru hilabetera, auzia hasi zen egunean, errekonozimendu errondan, Linok zimino hura Elsa ez zela salatu zuen. Hatz markak hartu zitzaizkionean ohartu ziren egia zela, ez zetozela bat zimino harenak errebolberreko hatz markekin. Prentsak izan zuen bazka franko egun haietan:
‎Ia eman zidan bihotzekoak. Zakur puska harenak ziren beraz, Lydieren pausotzat jo nituenak! Inozo hutsa nintzela pentsatu eta burua hormen kontra lehertzeko gogoa sortu zitzaidan, nire burua behar bezala zigortzeko apaletako liburuen samurra aski ez zen jakitun, hala ere.
2006
‎Geronek sartzen genion behor pinttoa zamaritegian. Aitatxik erabakita, harenak ginen bazkaltzeko tenorea etorri arte.
‎Eta, badiot, nire barruan zerbait biribildu nuen, soka mutur bi lotu izan banitu legez izan zen, eta sentsazioa areagotu egin zitzaidan Billen osabak beste zera esan zidanean. Carson Cityn egoan neska mexikana bat, mutua, harenak bai mamadak, esan zidan, bere autoan gindoazela. Eta harekin eta Edithen galderarekin den denaren sekretua ulertu nuela pentsatu nuen, dena biribil biribil agertu zitzaidan.
2007
‎Herder eta Humboldt-ek ere arazoa «antropologizatu» zutena, oroituko du irakurleak, eta tradizio horretatik zetorren etorri F. Boas(), antropologia amerikarraren fundatzaile aitortua1487, Sapir-en maisu eta inspiratzailea. Boas ez da hizkuntzaren determinista, baina bere ikerketa etnologikoetan indio amerikarren hizkuntzek munduaren eta esperientziaren klasifikazioak hagitz bestelakoak zituztela nabarmendu zuen (beti ailegatzen diren koloreen eta eskimo edo inuiten elurizen ugarien adibide famatuak harenak dira) 1488, eta horren garrantzia biziera sozialean azpimarratu1489 Antropologo gisa, gizarte batean eta kultura batean hizkuntzak jokatzen duen rolak interesatzen zuen. Ez zuen zalantzarik, printzipioz edozein kulturak (hizkuntzak) behar duen edozer gauza espresatzeko, ahala baduela; ezein hizkuntzak ez duela bere taxu mofologikoagatik erremedio gabe kulturaren garapena eragozten edo balaztatzen1490 Baina susmoa zuen, hizkuntza eta kultura biak batera garatzen direla, eta, inkontzienteki?
‎Gigik bilatu zion agure hura zaintzeko lana, Parte Zaharreko andre zahar harenak egin zuenean. Bere lan asko heriotzarekin amaitzen zirela ohartua zegoen.
2008
‎Kapitaina eta Gray zauritua aztertzen ari ziren ordurako; eta ia begiratu ere gabe harenak egin zuela ikusi nuen.
‎Badira, orobat, hiztegiak, goitik behera eta xehetasun guztiekin eus kara aztertzen duten hitz bildumak. Gutxiago ditu euskarak, ordea, eremu lexiko jakin batetik hasi eta harenak biltzen dituztenak. Horri ekin nahi izan diogu oraingo honetan.
‎Mos italicus molde horren barruan zebilen orduan zuzenbide erkidea. Lalinde Abadiak13 jorratu du arlo hau zabal eta artez, eta harenak izan daitezke guretzat giltzarriak.
‎Proposamen honen gauzarik okerrena baina, ez zen hizkuntzaren ikerketari egindako ekarpen kaxkarra. Azken finean nazioarteko beste hizkuntzalari ospetsu batzuk, Azkueren hipotesiari kontrajartzen zizkioten jatorrizko euskal adizki berreraikiak harenak bezain okerrak ziren (Vinsonek adibidez Izkin­dearen kontra n­iz, diz, gizaz, zizaz, dizaz, proposatu zuen) 272 Okerrena, Azkuek bere adizki berreraikiak, hipotesi zientifikotzat hartu barik, forma segurutzat jo eta literatur hizkuntzarako erabili nahi izatetik zetorren.
‎Gizonaren ezpain latzek berarenak ukitu zituztenean sufrimenduz eta minez beteriko negar tanta bakarra erori zen laban xaflara. Gardena izan arren, malko hura bere bihotzaren ispilua balitz bezala jokatu zuen, eta tantatxo horretatik labanari begira geratu zitzaion urtebeteko umearen aurpegi errugabea, baina geroago bere amaren begietara iritsi ziren harenak . Begirada samurra zen haurrarena...
‎»Ez dakit nola, ez dakit zein hurbildu zen lehena, zein gehiena, baina konturatu gabe gure belaunak mahaipean elkar ukitzen ari ziren, eta biok ere jakitun ginen. «Zoriontsu al zara?» galdegin zion nire belaunak harenari; «Zure alboan bai» erantzun zidan harenak . Afari osoan belaunak pegapega eginik izan genituen.
‎Idatziko ez didana, ziur nago, Arantza izango da. Eta harenak lirateke, ordea, jaso nahi nituzkeen mezu bakarrak; Arantzak ez lidake emango matraka atxilotuen eta torturatuen kopuruekin, edo atentatuen berriekin. Afari egunetik ez nuen berriro ikusi eta, hasieran garrantzi handia eman ez banion ere, bestelako kontuak nituen buruan bidaia prestatzeko unean?, hemen nagoenetik behin eta berriro joan zait burua harengana.
2009
‎Hobeto esanda, badago, baina tiraderan gordeta. Urte hasieran aurkeztu zuten orduan ardura zutenek; PSEren gobernua ailegatzearekin, harenak egin du: ez da Ingurumen Saileko kide berrien gustuko.
‎bera, gaztean nahiz zaharrean, tantaka hiltzen hiltzen aritzea dela beti, Measure for measure n (III, 1) dukeak kartzelako elkarrizketan jaulkitzen du perorazio dramatikoa. Bizitza heriotzaz beterik dago; alabaina, heriotzak berak askatzen gaitu bizitzako dolore eta kontrarietate sastazuetatik?, to be, or not to be??, eta hala ere beldur itsuak gara harenak : –Yet in this life/ Lie hid more thousands deaths; yet death we fear,/ That makes these odds all even?.
‎filosofoak bere balioen izenean kritikatzen du gogor kristautasuna. Gertatzen dena da, harenak balio kristauak direla berak ere. Beraz, gertatzen da, judu kristautasunetik borrokatzen dela judu kristautasuna.
‎Amak ukatu egiten zuen hori. Hirurak zirela harenak .
‎Sekula ez zen bertan izan, halako merkataritza gune jendetsuek urduri jartzen baitzuten. Anak ere ez zuen batere gustuko, baina harenak arrazoi filosofikoagoak ziren: etxebizitzak, osasun egoitzak edo halakoak eraiki ordez, udalak neurrigabeko laguntzak eta erraztasunak eman zizkion enpresa ahaltsu hari.
‎Idazten duenean Eliasi ematen dio, eta agureak ortografia zuzentzen dion arte ez da konturatzen haren iritziak zenbat ardura dion. Ez daki aitatasunaren pisuagatik ote den, edo egongelako liburutegiaren apalak betetzen dituzten dozenatik gora liburu harenak direlako. Bizitza osoan kazetari, adiorik esan gabe utzi zuen arte lanbidea.
‎–Lehendabizi erre egingo zaitut, Ada, grina gaizto hori daukazulako, eta gero bakeak egingo ditugu??; ala ez??; halako egoera batean sartuta behar zuen Adak, haren begitartean ez baitzegoen jada begi mugimendu urduririk, tristura handi bat baizik; baina, bakartua zegoen arren, Ada ez zegoen bakarrik: esan nahi baita guztien begiradapean zegoela; izeba Ernestinak, adibidez, noiznahi begiratzen zion, harenak beti begirada diskretu bezain iheskorrak baziren ere; halako batean, baina, begiraden maiztasuna areagotu zuen, harik eta esan zion arte:
‎Begi zoliak, harenak . Nire ezinikusia ez azaleratzera saiatzen nintzaion aspaldi hartan.
‎Soinean horiek baizik ez neramatzala agertu nintzaion Henrikeri. Besoetan harenak nekartzan. Nafarroako errege bezperako zaldunek inguratua zegoen, ostatu eman zigun etxeko atarian.
‎–Louvreko emakume guti dira bere ohean noizbait Boniface hartu gabeak. Fama da harenak direla Louvreko gizon izterrik hautenak.
‎...politika dute solas, etaare alegiabatzuetanpolitika ideiakageridira, alusiobidez.Berepredikuetanere gaitzetsizituen II.Inperioaketabereziki Errepublikakbultzatujokaeraba tzuk, adib.ohore etakargugosea (Altzibar 2007:). Artikuluhone tanZaldubi poetaren politikaengaiamendua zedarrituetazehaztu nahidugu, elkarrenosagarridirenhirualderdiaztertuz.Lehena, politikakantuak: hemen azalduko dugu zein diren harenak etazein ez, egileanola joan zen kantu horiekidatzaldiedobertsiodesberdinetangaratzengertakariedoegoeraberri arauka, zeinideiaagertzendituzten, zeintestuingurutankokatzendiren, zein zenegilearenedohedabideareninterpretazioaetazererreakzio sorrarazi izan zuten. Politika adierahertsian ulertuz, bazter utziko ditugu politikaz ateko kantuak etagainerako idazlanideologikoak, haietanagertzen direngaiaketa ideiak (euskalduntasuna, euskaltradizioak, Euskal Herriarenhistoria, labo rantzarendefentsa). Politikakantuenformarenazterketaberezirikereezdugu egingo.
‎4 Lehenik, harkidatziakzeindirenetazeinezzehazteakomenida.Kantuenarloanbadi ra batzuk hari egotziak baina harenak ez direnak. Adib.:
‎1989: 114.zenbakia). ArgitaratzailetaldearenaraberaereKinkouna d. Ustaritz horiGrazianAdémarenizengoitiada (Pagolaetal.1999: 239). Ordea, batzuek etabesteekdiotenak ezduegiaitxurarik: ezdiraZaldubireneskukoak, hiz kuntza aldetik ez dirudite harenak eta estrofa mota ere (9/ 7) ez dateke Zaldubik erabiliae, zharenneurkera tratatuan aipatuaOrai.n arteko Zaldubirenedizioetanezdirabertsookageri.KinkunadelakohoriDominique Desquerre renizengoitiada, etahemenaipuditugun biestrofahoriek, haren bertso sail batekoak. IkHaritschelha.r1988.Dena dela, Zaldubiren Betirisants pertsonifikaziopolitikoakberearrastoa utzi zuelako seinaleizan daiteke.
‎aurkeztuzuenSarakoEuskalFestan, neurtizlarienguduan. Hamar batlehia kidekpartehartu etaepaileenirudiko harenak baizikezmerezigarait saria, bainasaririkgabegelditu (CourrierdeBayonne, 1876/09/13). Duvoisinenara bera, lehiaketan politika bazterrean utzi nahi zuen Abbadiak (Urkizu
‎Ez dago hemen azaldu beharrik berrogeialdi berezi horrek euskal kulturan eta, oro har, askatasun zibiletan izaniko eragina. Behin harenak eginda, hortaz, itxaropenerako urtea zen 1976 hura. Itxaropen haize horiek hauspoturik, batetik, eta abiatzear zen arorako euskarazko prentsaren batasuna eta elkarlana aldarrikatuz, bestetik, lehenago esan dugun moduan Euskal Kazetaritzaren Urtea gisara bataiatu zuen 1976a Zeruko Argiak; Anaitasunak ere lema horri eutsi eta berehala egin zuen bat Zeruko Argiakoek jotako erronkarekin.
‎Lesioek maiz eragotzi dute Pascualen bidea; bai harenak , bai kidearenak. Haren iritziz binakako txapelketako orekaren eredu da hori.
‎Frantzia atzetik joan zen ia partida guztian, baina partidako azken txanpan buelta eman zion emaitzari. Tony Parkerren lana erabakigarria izan zen, harenak izan baitziren Frantziak sartutako 11 puntuak, norgehiagoka erabakita utzi zutenak.
‎Harlem auzo txiroan. Haurra zenetik bortxatu du aitak, eta harenak dira bere bi haurrak. Amak, aldiz, gorroto du.
‎Nolanahi ere, eta mendeku hartze neurrigabeak dirauen bitartean, dena delako pertsona susmagarriak besteren ondasunik ez daukala egiaztatzerik badute, edota aurretik zigortu ez dutelako orbangabea dela ikusten badute, libre ere utz dezakete. Bete betean harrapatuz gero, ordea, harenak egin du. Otoitz egin beza, Poliziak salba dezan.
‎Lan horretan erritmo dantzagarriak ekarri zizkigun, kutsakorrak, Greatest hits eta Me plus one kantuek markatutako lan arrakastatsua. Abesti errazak dira harenak , edozein irrati edo tabernatan entzun daitezkeenak, baina ez dituzunak horrelako lekuetan entzungo. Zergatik?
‎Eguzkitan jarri nintzen, turisten artean nahasita, inork ikusiko ez ninduelakoan. Anariren azkena ez neukan entzunda ona eta iPoda martxan, harenak entzun nituen, goxo goxo eta bakar bakarrik, zeinen gustura.
‎" Lehendabizi erre egingo zaitut, Ada, grina gaizto hori daukazulako, eta gero bakeak egingo ditugu..."; ala ez...?; halako egoera batean sartuta behar zuen Adak, haren begitartean ez baitzegoen jada begi mugimendu urduririk, tristura handi bat baizik; baina, bakartua zegoen arren, Ada ez zegoen bakarrik: esan nahi baita guztien begiradapean zegoela; izeba Ernestinak, adibidez, noiznahi begiratzen zion, harenak beti begirada diskretu bezain iheskorrak baziren ere; halako batean, baina, begiraden maiztasuna areagotu zuen, harik eta esan zion arte:
‎Han entzuten zituen barreka gela komunean... eta gustura alderatuko zuen bere haurra besteenekin. Ez zen izango berea bezain haur ederrik, bere semea, bere Daniel bezain ederrik, ez hura bezain bizkor eta azkar edoskiko zuenik, ez gorputz hain ondo formaturik, ez harenak bezalako hankatxo arinik, ez hain esku perfekturik. Dariok, alabaina, gela partikularra nahi zuen emaztearentzat, konforta, lasaitasuna, luxua.
‎Bitxi horiez betetzen nau, erakusleiho baten gisan hornitzen, maniki biziduna banintz bezala. Publizitate ona da hori, etxeko marka; harenak dira, ordea, eta lanaldia amaitzen denean, bere kutxa gotorrean gordetzen ditu. Zergatik jarraitzen dudan harekin...
‎Baina zenbaitek euskaldun nahi du ta harenak dira larriak.
‎Ezin zuen lan handirik eman. Neskatoa balitz eta Gasteizen egokitu izan balitz, erraz egingo zituen harenak Sakamantekasek.
‎Laster jaikiko zen Fermin, eta gu oheratu gabe, badiako arkupeetan. Tinko ekin nion, beste Komuna harenak , Pariskoak, entzun nahi nituela esaka; eta Adolphe Thiers hura nor zen galdezka. Baina Emilek nire kontuak entzun nahi zituen, edo ez zituen nire galderak erantzun nahi, bietako bat.
2010
‎Eta berriro ere Neus Sanmartik esandakoak datozkit gogora, edo harenak irakurrita neure ikuzgailuan bueltaka dabiltzanak: lehen ere halaxe zen, baina gaur egun funtsezkoa da testu baten irakurketa kritikoa lantzea ikasleekin.
‎Izan ere, euskalgintzaren parte baten planteamendua handikeriatan erori izan da denbora luzez, horren ondorioz errealitate gordinarekin estropezu eginez behin eta berriz. Mitxelenaren ikuspuntu zentzudunak hainbat urtetan oihartzun handirik izan ez duen arren, bada garaia harenak bezain aproposak izan daitezkeen hausnarketei erreparatzeko. Baztarrikaren eskutik, adibidez.
‎Giroak eta testuinguruak ezarritako autozentsura medio, arriskua, airean usaintzen zèn zerbait erreala zen: errealitatea bera, ausaz?, karta neutroak ziren harenak , jakina, ondo nago, lanean hasi naiz, hasiera zaila egin zitzaidan arren uste baino hobeto moldatzen hasi naiz, politikari edo Europako gerrari buruzko aipu txikienik ere ez?, eta haietatik erdiak norbaitek irekita heltzen zitzaizkidan?
‎...tupusteko bat nagusitu baitzitzaidan; egia ote zen landare eta objektu haien artean gu geu ere beste landare edo beste objektu bat besterik ez ginela?; egia ote zen izebak arestian esana?; egia ote zen Benjamin Maria inoiz existitu izan zela?; egia ote zen hunkituta nengoela?; baina begiak arretagunez aldatu eta izebaren begiekin topo egin nuenean, hutsetik zintzilik zeudèn arrenezko begiak ziren harenak , zalantzak inoiz ez bezala inguratuak eta beste begi batzuen bila zebiltzanak: hitz baten eta esku baten bila, alegia?, barruko errealitatea kanpokoari gainjarri, makurtu ziren landareak bat batean begi hain benetako haien aurrean, makurtu ziren objektuak eta makurtu zen eguzkia?
‎Ez nire hizkera ez nire hizkuntza ziren Mendirenak, bistan da, ezta harenak nireak ere, baina gure arteko sintonia erabatekoa zen. Are gehiago:
‎Eta, jakina, jendearen atxikimenduaren ordez gorrotoa eragin zuen. Eta hala egin zuen enperadore harenak berak uste baino lehen.
‎Ez du horrek kontrarioen alde asko esaten. Azken egunetako gastroenterisak jota, indarge eta bizitasun gutxirekin aritu zen Irujo harenak izan ziren, hala ere, tantorik onenak, eta baztertuz bai, baina lehiaketako erritmorik gabe Eulate.
‎Ez nire hizkera ez nire hizkuntza ziren Mendirenak, bistan da, ezta harenak nireak ere, baina gure arteko sintonia erabatekoa zen. Are gehiago:
‎...teko bat nagusitu baitzitzaidan; egia ote zen landare eta objektu haien artean gu geu ere beste landare edo beste objektu bat besterik ez ginela?; egia ote zen izebak arestian esana?; egia ote zen Benjamin Maria inoiz existitu izan zela?; egia ote zen hunkituta nengoela?; baina begiak arretagunez aldatu eta izebaren begiekin topo egin nuenean —hutsetik zintzilik zeudèn arrenezko begiak ziren harenak , zalantzak inoiz ez bezala inguratuak eta beste begi batzuen bila zebiltzanak: hitz baten eta esku baten bila, alegia—, barruko errealitatea kanpokoari gainjarri —makurtu ziren landareak bat batean begi hain benetako haien aurrean, makurtu ziren objektuak eta makurtu zen eguzkia— eta, haren eskua hartuta —hain nengoen hunkituta—, halaxe mintzatu nintzaion:
‎Giroak eta testuinguruak ezarritako autozentsura medio —arriskua, airean usaintzen zèn zerbait erreala zen: errealitatea bera, ausaz—, karta neutroak ziren harenak , jakina —ondo nago, lanean hasi naiz, hasiera zaila egin zitzaidan arren uste baino hobeto moldatzen hasi naiz... politikari edo Europako gerrari buruzko aipu txikienik ere ez—, eta haietatik erdiak norbaitek irekita heltzen zitzaizkidan...
‎Tor torrek arrazoia zuen. Eta ez baldin bazuen, ez zegoen argumenturik harenak gezurtatzeko.
‎Izenburu iradokizunez beteta jarri zitzaion ekitaldiari," Ausar zaitez pentsatzera", eta Pascal, Kant, Mill, Camus eta Saramagoren testuak irakurri zituzten. Baita Ernest Lluch unibertsitario harenak ere, gatazka hartan sartu baitzen berea zelako, eta berea zen bere lagun hurkoena zelako. Pistolazaleek zulo bihurtu nahi izan zuten erail zuten garaje hura eta aire zabaleko paisaia argitsu eta argigarri bilakatua zen ordurako, krimenaren berriak bere bidea egin baitzuen eta pertsonarik onenak amorrarazi egin ziren eta gure kulturan bila hasi ziren eta aurkitu zituzten basakeria ezeztatzeko pentsamendurik hoberenak.
‎Esplikazio gaitzak ematten zittuna". Berdabioko senar dirugilea salatu zuen Aranazko andre harenak , esate baterako, edo aurreko xaldiarenak, edo.... Erne halere, biharko ikerle.
‎Eta zenbat istilu, beti legearen muga beroetan ibili zale zen Pelaio harenak . Hona batzuk Goizuetako Udal Artxiboko erabakien liburuan azaldu zaizkidanak:
‎Erdiko hernaniar horrekin baditut nire zalantzak, baina, eginen nuke beste lauak Elamako olandre izandako virtuosa harenak zirela. Baina, testiguek eman eztako datu gehiago ere atera dit Salbarredi adiskideak.
‎Arrebak ordaintzen zituen harenak . Jo egiten zuen, noski.
‎Dena dela, inor gutxik ukatuko du dagoeneko: Brownena ez da jendaurreko politika hautesleria oratoriaren bidez erakarri behar balu, ez luke askorik lortuko; harenak beti izan dira ekonomia gaiak. Herenegungo debatean, horregatik, lasaiago arituko zela espero zuten askok.
2011
‎Ronaldo aritu zen grinatsu lehen minutu horietan. Harenak izan ziren lehen aukerak eta harenak lehen jokaldiak. Lisandro eta Delgado saiatu ziren kontrarioen artean madrildarrak estu hartzen.
‎Orduan Driant hasi zitzaion gutun luzeak idazten baina betiere gutun haietan adierazten zituen sentimenduak egunen batean literaturan baliatzeko azken helburuarekin. Sinetsirik zegoen harenak egin zuela eta akabera horren ikuspegiak poetizatu egiten zuen Jeanne, maitagarriago bihurtzen zuen.
‎Ez zeukan eskubiderik horrelako hutsik egiteko. Gizonari batzuetan iruditzen zitzaion andreak kutsatzen ziola bere osasuna, bere kemena, eta hori eteten zen egunean, harenak egin zuela. Mendekotasuna erabatekoa zen.
‎Adin berekoak direnean ere xitak, ez da beti errax oiloari berak atera ez dituen onetsaraztea. Horretako behar zaizkio gauaz ezarri hegapean; argitara emanak balitzaizkio, beldur izateko litzateke ezaguturik ez direla harenak , mokoaz joka hil ditzan.
‎Emazu eskuan dela ausikia; laster hantzen da beso guztia: pozoia bularretara heltzearekin hatsa kexatzen da, sabela hunki duenean, goitikak abiatzen dira; gero, begiak lainotzen, burua zoratzen; izerdi hotz batek hartzen du eria, eta ez bazaio, ordu onez, behar den laguntza ematen, harenak egin duke. Badira pozoi horri ihardukitzen diotenak; gutiz gehienak hartarik badoaz.
‎" Zenbat eta gutxiago jakin orduan eta arrisku txikiagoa inguruak hondatzeko" esan ohi zuen Artemiok, eta neroni bat nator horretan. Lucioren bideak, bestalde, beste harenak bezala, arakaezinak dira.
2012
‎Hori zen, Burgessen ustez, edizio baten eta bestearen arteko ezberdintasuna. Gizakia berez gaiztoa izan litekeela iradokitzen omen zuen Kubricken interpretazioak, eta onaren edo gaizkiaren artean aukeratzeko dugun gaitasunaren garrantzia azpimarratzen zuen harenak . «Fikziozko lan batek ez badu lortzen erakusterik aldaketa bat egon dela eta giza nortasuna ezarria, harrizkoa eta moldakaitza dela adierazten badu, ezin da kokatu eleberri bati dagokion alorrean; alegoriaren edo fabularen esparruan kokatu behar da.
‎LABek azaldu duenez, ostiralean, Poliziaren laguntzarekin, ekoizpena Zornotzara eta Gandiara (Herrialde Katalanak) lekualdatzen hasi zen enpresa. Alcoa taldekoa da Inasa, eta harenak dira bi lantegi horiek ere. Irurtzungo fabrika itxi eta 180 langileak kaleratzeko mehatxua ere egin duela adierazi du sindikatuak.
‎Une batez, baina, bira eman eta masajista lehengo bera den ala ez ziurtatzeko jakin mina izan duzu. Ezin duzu sinetsi zure bizkarreko ornoak bere lekuan ipintzen ari diren hatz trebe eta fin haiek neska gizen eta itxuraz trauskil harenak izan daitezkeenik.
‎Txaluparekin batera harenak ziren gauza guztiak eraman nituen, bidaldi motz hura egiteko beharrezkoak ez izan arren; alegia, txalupari egindako masta eta haize oihala, eta aingura antzeko gauza bat, aingura edo arpoi izena merezi ez zuena, baina, dena den, egin ahal izan nuen antzekoena. Dena ezkutatu nuen aurkikuntza baten arriskurik txikiena ere izan ez zedin, edo txaluparik edo gizaki baten bizilekurik uhartean aurki ez zezaten.
‎Auzo esaten nion bere soroak nireen ondoan zeudelako eta oso ongi konpontzen ginelako. Nire ondasunak urriak ziren, harenak bezala, eta lurra batez ere bizigaietarako landu genuen, ia bi urtez. Baina aurrera egiten hasi ginen, eta lurrak lehenago baino emaitza hobeak ematen hasi ziren, eta horrela, hirugarren urtean tabakoa landatu, eta lursail handi bana eskuratu ahal izan genuen, eta hurrengo urtean azukre kanaberak landatzeko prestatu genituen.
‎Ni haien artera iritsi baino hiruren bat urte lehenago 69, Erregea bere aginterriaren gain zebilela bidaia ofizialean, ezohiko istripu bat gertatu zen, eta ia egin zuen monarkia harenak , behintzat gaur egun eratua dagoen bezala. Lindalino, erresumako bigarren hiria izan zen Erregeak lehendabizi bisitatu zuena bere bidaialdian.
‎Laster hasi ziren berriro diru arazoak, M. Lheureuxek kitzikatu egin baitzuen berriz ere bere lagun Vinçart, eta Charles neurriz gaindiko kopurutan zorpetu zen; zeren inoiz ez baitzuen amore eman nahi izan harenak izandako altzarietariko kaxkarrena ere saltzen uzteko. Horrek bere ama sutan jarri zuen.
‎Ikuskari horiek entusiasmagarriak izan behar dute, otoitzera eragin, estasira! Horrela ez nau batere harritzen musikari ospetsu harenak , bere irudimena hobeto kilikatzearren pianoa jotzera leku ikusgarri itzel horietako baten aurrera joan ohi baitzen.
‎Erran dügün bezala, ez dira pastoralean ikertzen antzezkideen gogobihotzen gorabeherak, bena betiereko borroka da emanik. Arren, sendimentüak ez dira horrenak edo harenak , bena güzienak, orokorrak. Ez dira ez hebenkoak ez oraikoak, bena güne eta aldi güzietakoak.
‎Lubaki bateko enkontru halabeharrezkoa, fortunazkoa, zorionekoa. Bere gainean istapeka, gure sexuen kontaktu gozoa, nire esku ahurrekin bere bularrak oratuz, harenak nireetan ezin, hasperenka, besoak buru gainean luzatuta, eskuak lotuta balitu bezala, betazalen zirrikituetatik niri begira.
2013
‎Izan ere, Candaudap ez da bere galerian ezagutzera eman duen lehen euskal artista. Aretoan izan zituen, harenak baino lehenago, Fernando Biderbost eta Aitor Etxeberriaren margolanak, bai eta Naia del Castillo argazkilari bilbotarraren hainbat erretratu ere. Lau horien artelanak ikusten izan dituen herrikideen erantzuna bitxia izan dela aitortu du argazkilari mexikarrak.
‎Ni eta zu ez gara pertsona bera, ezta pertsona berdinak ere; eta zu eta ni, gu, ez gara hura, ezta hura bezalakoak ere. Nire ikuspegiak eta sentimenduak zureak ez bezalakoak dira, gure ikuspegi eta sentimenduak ez dira harenak bezalakoak. Ezberdinak eta anizkunak gara.
‎Erdibideaz mintzatu zen Abdul Alim, baina Ubayden aldekoagoa izan ez ote zen Tayyeben aldekoagoa baino? haien begiei begiratzea bertzerik ez zegoen, harenak betargi eta honenak betilun.
‎Aitak suzko hitzak zituen maiz mihian, baina harenak ez ziren haize bortitzak eragindako su hondamenditsuarenak, berak bezatutako suarenak baizik, eta hala, sosegu handiz jarraitu zuen hizketan:
‎Bere ibilera ikasiegiarekin egin zuen niganainoko bidea. Beharbada emakumezkoen jatorrizko ibilerak ahazturik zituen, baina horrexegatik ederresten nituen harenak , leku batetik bestera joateko ekintza sinple hori sorkuntza mailara jasotzen zekielako.
‎Louvreko neskatoen usaina oroitarazi zidan harenak , noizbehinka baizik aireztatzen ez den ganbera baten gisakoa. Aitortu nion lau urteko gabezia berdindu gabea nuela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
hura 244 (1,61)
ha 5 (0,03)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
hura egin 22 (0,14)
hura ez 9 (0,06)
hura ere 8 (0,05)
hura baino 5 (0,03)
hura bezalako 4 (0,03)
hura beti 3 (0,02)
hura bezain 3 (0,02)
hura ni 3 (0,02)
hura baizik 2 (0,01)
hura bakarrik 2 (0,01)
hura betargi 2 (0,01)
hura bildu 2 (0,01)
hura entzun 2 (0,01)
hura jaso 2 (0,01)
hura ukan 2 (0,01)
ha bezala 1 (0,01)
hura alegia 1 (0,01)
hura apurtu 1 (0,01)
hura arrazoi 1 (0,01)
hura asko 1 (0,01)
hura bai 1 (0,01)
hura balio 1 (0,01)
hura bera 1 (0,01)
hura berehala 1 (0,01)
hura bezainbateko 1 (0,01)
hura bezala 1 (0,01)
hura bilatu 1 (0,01)
hura ekarri 1 (0,01)
hura eraman 1 (0,01)
hura errebolber 1 (0,01)
hura gaztetxo 1 (0,01)
hura gezurtatu 1 (0,01)
hura gogoratu 1 (0,01)
hura gorde 1 (0,01)
hura halako 1 (0,01)
hura hasi 1 (0,01)
hura ia 1 (0,01)
hura ibilaldi 1 (0,01)
hura irakurri 1 (0,01)
hura kontatu 1 (0,01)
hura lehen 1 (0,01)
hura moduko 1 (0,01)
hura neu 1 (0,01)
hura onartu 1 (0,01)
hura ote 1 (0,01)
hura sakatu 1 (0,01)
hura xeheki 1 (0,01)
hura zein 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia