Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2000
‎Haatik, nik iguriki nezakeen eguzkia iragan zen, itzali zen, eta gauaren gau luze hura baizik ez zitzaidan geratu esku artean.
‎Marlowe, Milton eta Shakespearerena, konparazione. Jende guti ezagutu dut ingeles hura bezain zorrotza eta hura bezain buru argia, jaun André, halako moldez, non harenak baizik ez baitira ene liburu honetan aurki ditzakezun gizonaren arimari buruzko hainbat interpretazione, zeren eta harenganik ikasi bainuen, orobat, hainbat arrazoin —Huar te Garazikoak gizon emaztekien tenperamentuen adierazteko erabili zituenak baino hagitzez ere molde garbiagoan eta gardenagoan, Hipo kratesek eta Galenok erabili zituztèn hotzaren eta beroaren, hezearen eta lehorraren teo... Eta Sir Charlesekin ikasi nuen, halaber, dakidan ingeles apurra.
‎Eta nik hura ikusten nuen eta gezur hura baizik ez nuen ikusten, eta oihu egin nahi izan nuen, baina hura ez zen ene ordua.
‎Anaiak ostatu eman zidanetik behin ere ez nuen pizturik ikusi. Bere konpaktoa ganberan altxatzen zuen, eta hura baizik ez zuen erabiltzen etxean egoten zenetan.
2003
‎–Maita ez daitekeen gauza hotza da Estatua; erailtzen du eta suntsitzen, ahal duen guztia. Eta horrela behartuak gara haren maitatzera, hura baizik ez baita: hori da gure garaikideen oinazea?.
2005
‎Zenbat etxetan ez da telebista piztua goizetik arrats? Mahain parrean, jatorduetan, hark baizik ez duela mintzatzeko eskubiderik. Halaber afal ondotik eta oheratu arte, besaulkietan erroraino sartuak daudelarik denak, telebistari begira.
‎Telebista ikusten zuen, besterik ez zuen egiten. Bai, bazekien telebista ikusteak min egiten ziola, telebista piztuak bere porrota oroitarazten baitzion etengabe, baina halaxe nahi zuen eta hura baizik ez zuen nahi, mina ez ezik, kontsolamendua ere aurkituko balu bezala bere min hartan.
2009
‎Nikolai airos atera zen estutasun hartatik, baina hura baizik ez zuen, ausaz, buruan biraka: norbait garbitu beharra zuela, gizonik ezean, txakurren bat gutxienez; edo bi; zer ziren, bada, etxeko bi txakur puta haiek, beren zaunkekin eta nornahi molestatzen zutenak, baita desordurik desorduzkoenetan ere?; galde ziezaiotela, bestela, berari, nola esnatzen zuen gauero gauero txakurren zaunka atergabeak!; gau hartan, baina, ilargia etxeko zuhaitz garaien adar sareetan harrapatutako arrain argitsua iduri?, aurreko gauetan ez bezala, zeinetan ohean geratzen baitzen loak berriro hartu arte, jaiki eta sukaldera joan zen, non afarian sobratutako botila erdi bat ardo, lo eragile ezin hobea izan zitekeena, edan baitzuen, zurrut pare batean edan ere; gero, gelarako bidea hartu, eta ohean sartu zen berriro; orduan, baina, txakurren zaunka areagotu zelako eta zaunkak Nikolai are gehiago amorratu zuelako edo, baita ardoak behar adina adore eman ziolako ere, beharbada, inkontzientean aparkatuta zituèn asmoak kontzientziaren eremuetatik bidera zitezen?, ohetik berriro jaiki, botak eta galtzak jantzi, pistola hartu, eta kanpora irten zen; Nikolaik, gaueko lehen guardia eginda, bazekien nork zuen tenore hartan, goizeko bost eta erdietan?
‎Domingok oinazpiak urratu zituen eta Teofilo Mariak eskua erre, eta Adak biei ala biei begiratzen zien, liluratuta, begiak zabal zabalik; Teofilo Mariak eskua erre zuenean, gainera, bera ere hantxe zegoen, eta ez zen mareatu ez zorabiatu, Benjamin Mariarekin gertatu zitzaion bezala. Benjamin Mariarena, izan ere, bat batekoa izan zen, eta Adari buruan hura baizik ez zitzaion geratu, ausaz, segundo hamarren batean jasotako munstroaren irudia, shocka eragin ziona eta Adari defentsa psikologiko guztiak aurretik eraman zizkiona, ur kolpe bortitz batek urtegiko horma istantean eraman dezakeen bezala; irudiak, izan ere, izugarrikeriaren ezaugarri guztiak zituen Ada bezalako ume sentibera batentzat: haragi nora ezean sortua, iparrik eta helbururik gabekoa, itxura batean; haragi zapaldua, bere baitan gauaren haragia eta haragiaren gaua batzen zituena; haragi itsusia, ezin edertu zena eta berak. Adak?
‎geroago sortu zen, Henrikek sei urte zituela. Hura baizik ez zen bizirik geldituko Nafarroako printzearen ondoan. Ezagutu ditudan etxe gehienetan, amodioa urrun da anai arreba gazte eta zaharragoen arteko joan etorrietatik.
‎Bortzetan bazkaldua nintzen han, Etxeberri eta haren familia guztiarekin batera, Garrüzetik eskola hartzera etortzen nintzenean. Ministroaren emazte Léonineren erresuma zen hura; han hark baizik ez zuen hitza. Emakumea, alabaina, Nabarrenkoxen gelditua zen, hilotz, kanoi bala papista batek haren gorputz behiala betea kausituta.
‎Nikolai airos atera zen estutasun hartatik, baina hura baizik ez zuen, ausaz, buruan biraka: norbait garbitu beharra zuela, gizonik ezean, txakurren bat gutxienez; edo bi; zer ziren, bada, etxeko bi txakur puta haiek, beren zaunkekin eta nornahi molestatzen zutenak, baita desordurik desorduzkoenetan ere?; galde ziezaiotela, bestela, berari, nola esnatzen zuen gauero gauero txakurren zaunka atergabeak!; gau hartan, baina –ilargia etxeko zuhaitz garaien adar sareetan harrapatutako arrain argitsua iduri–, aurreko gauetan ez bezala, zeinetan ohean geratzen baitzen loak berriro hartu arte, jaiki eta sukaldera joan zen, non afarian sobratutako botila erdi bat ardo, lo eragile ezin hobea izan zitekeena, edan baitzuen, zurrut pare batean edan ere; gero, gelarako bidea hartu, eta ohean sartu zen berriro; orduan, baina, txakurren zaunka areagotu zelako eta zaunkak Nikolai are gehiago amorratu zuelako edo –baita ardoak behar adina adore eman ziolako ere, beharbada, inkontzientean aparkatuta zituèn asmoak kontzientziaren eremuetatik bidera zitezen–, ohetik berriro jaiki, botak eta galtzak jantzi, pistola hartu, eta kanpora irten zen; Nikolaik, gaueko lehen guardia eginda, bazekien nork zuen tenore hartan –goizeko bost eta erdietan– gaueko guardia:
‎Domingok oinazpiak urratu zituen eta Teofilo Mariak eskua erre, eta Adak biei ala biei begiratzen zien, liluratuta, begiak zabal zabalik; Teofilo Mariak eskua erre zuenean, gainera, bera ere hantxe zegoen, eta ez zen mareatu ez zorabiatu, Benjamin Mariarekin gertatu zitzaion bezala. Benjamin Mariarena, izan ere, bat batekoa izan zen, eta Adari buruan hura baizik ez zitzaion geratu, ausaz, segundo hamarren batean jasotako munstroaren irudia, shocka eragin ziona eta Adari defentsa psikologiko guztiak aurretik eraman zizkiona, ur kolpe bortitz batek urtegiko horma istantean eraman dezakeen bezala; irudiak, izan ere, izugarrikeriaren ezaugarri guztiak zituen Ada bezalako ume sentibera batentzat: haragi nora ezean sortua, iparrik eta helbururik gabekoa, itxura batean; haragi zapaldua, bere baitan gauaren haragia eta haragiaren gaua batzen zituena; haragi itsusia, ezin edertu zena eta berak –Adak– ezin edertu zuena; haragi argirik gabea, bere argigabetasunaz baizik elikatzen ez zena; ubelune bat, ubelune soil bat besterik ez zena, bizitzaren zirkulua uko batean hasi eta uko berean bukatuko balitz bezala, porrot erabatekoan.
2010
‎«Alah Akbar, Jainkoa handiagoa da, zerrenda ditzakegun beste gauza guztiak baino handiagoa; azkenean, Hark baizik ez ditu gure pentsamenduak eta gure hitzak me­rezi».
‎Politikan sartuta bazebilen —nire amak zioen bezala— eta talde harekin bat eginda, ordurako erakutsia izango zien, eta propaganda eta gainerakoak han egon zitezkeen ezkutatuta. Baina altxa nuen estalkia eta Obabako lehen amerikanoaren J. B. Hotson sonbreiru hura baizik ez nuen ikusi. Gordelekua itxi, soinua hartu eta kanpora abiatu nintzen.
‎" Alah Akbar, Jainkoa handiagoa da, zerrenda ditzakegun beste gauza guziak baino handiagoa; azkenean, Hark baizik ez ditu gure pentsamenduak eta gure hitzak merezi".
‎Gitta: HAREN bitartez baizik ez.
2011
‎Zenbat maite izan dudan... Harentzat baizik ez nauk bizi izan... Esaiok hori ere.
2013
‎–Lasai, Raissa. Badago, izan ere, honetan guztian ilargia gurtzeko arriskua, eta ilargia gurtzea bekatu handia da, ederki erran baitzuen Profetak (s.a.w.s) Allah gurtu behar dugula, Hura baizik ez; horregatik, sabela ilargiari erakusten diozunean, horrela eginen diozu otoitz guztiz ahaltsuari, fede osoz: –Allah guztiahalduna:
‎Hark jakinarazi izanen zion medikuari, baita honek gogotik erabili ere, izen arrotza ebakitzean atsegin harturik bezala. Agerrek hura baizik ez du ikusi etxe honetan teilatupea eman diotenetik. Hartaz landa, neskato zahar bat, jatekoak ekartzen eta pixontzi betea aldatzen diona, ahantzi gabe sangriak egiten dizkion barbera.
‎473 Piarres Xarritonek Saint Pierreren testuak bildu zituen liburuan idatzi zuen gerla 49 Infanteria Erregimentuan egin zuela. Nahiz eta ez zuen idatzi erregimentu hartan baizik ez zela egon, ez zuen zehaztu beste erregimentuetan ibili zela.
‎–Lasai, Raissa. Badago, izan ere, honetan guztian ilargia gurtzeko arriskua, eta ilargia gurtzea bekatu handia da, ederki erran baitzuen Profetak (s.a.w.s) Allah gurtu behar dugula, Hura baizik ez; horregatik, sabela ilargiari erakusten diozunean, horrela eginen diozu otoitz guztiz ahaltsuari, fede osoz: " Allah guztiahalduna:
2015
‎Ez haurren pixoihaletatik haratago, bederen. Eta honatago dagoena kaka inuzente, samur hura baizik ez da. Hitz multzo egoki bat giltza litzateke utopia bukolikoaren espetxetik ateratzeko.
2016
‎Ia bi hamarkadaz marxismoaren ikur nagusi izan zenak, Alderdi Sozialistak, babesa agertu zion emakumeen berdintasunaren aldeko borrokari. Are, hainbat urtez, alderdi politiko hark baizik ez zuen aldarrikatu emakumeen sufragioa. Emakume sozialistei esker, besteak beste Pauline Newman eta Rose Schneidermani esker, langileriaren barruan ere piztu zen sufragioaren aldeko mugimendua, eta, hala, klase ertaineko emakumeen agintaritza luzea hautsi zuten, horiek gobernatu baitzuten hainbat hamarkadaz boto eskubidearen aldeko masa kanpaina.
‎Edo jadanik jarria ere, batzuen gustuko... Bere hura baizik ez du ikusten. Ameriketako Estatu Batuak bai eta Europa Batua deika arizanak zaizkio, jazarkundearen ondoko egunetan, otoi giza eskubiderik ez dezan zangopila.
2017
‎Ispiluz eginiko kaxa karratu bat zen igogailu hura. Noranahi begiratuta ere, bere sudur handi hura baizik ez zuen ikusten ahal. Hamargarren solairua adierazten zuen botoia sakatu eta gero zigarroa piztu zuen azkenez, erretzea debekatzen zuen txartel nabarmenari kasurik egin gabe.
‎Lurrikara Kristofek eragiten dio. Harekin baizik ez du haragiaren daldara somatzen.
‎Politikaren mundu hortan bereziki, batzuk sobera ezkerrrekoa zaukaten eta beste batzuk sobera eskuindarra. Egia erran, hola mintzo diren batzu berak izanki ardura alderdikarienak, beren hura baizik ez ikusi nahi. Gisa guziz, ezin uka David Pujadas, bere itzal guzien
2018
‎Itsutuak bezala eta ez uste orobat gerla hasten bazen luzea eta zinez ikaragarria izanen zela. Hi bahiz eta ni banuk, nehork ez barkatu nahi, bakoitxak bere hura baizik ez ikusten... Eta hori Europan gaindi, jendetasunaz eta elgar untsa hartzeaz gaitzeko prediku ederrak egiten ziren herrialde batzutan.
‎Pixkirrin batez. Ixil ixila nonbait hura baizik ez baitzen handik soz.
2019
‎–Melusina, bizimodu panikoak ia suspertua; Melusina, zangoak hartxintxarrez edo ur belarrez edo gaueko lumatxaz egina dituena: harixe ari natzaio deika; hura baizik ez dut ikusten garai basa hau apaltzeko gai. Horra hor emakumea bere osoan, eta, hala ere, gaur egun den bezalakoa; emakumea, bere giza oinarriaz gabetua; bere sustrai higikorren gatibu, bai, baina sustrai horiexen bitartez komunikazio probidentziala duena naturaren indar oinarrizkoekin[...] Emakumea, bere giza oinarriaz gabetua:
2021
‎Musulmanek Jesusen jainkotasunean sinets dezaten gura nuke nik ere, baina hori ez dugu meneko, Jesusen gizatasunean sinestea ordea bai. Begian barna sartua dugun ernaia ken dezagun, eta musulmanen begiko lastoa bego Jainkoaren esku, harek baizik ez baitu norbaiten konbertitzeko ahalik. Gure bi begien zabaltzen lagun gaitzazu otoi Jauna.
‎Aski nardagarri kausi zitakeen katixima gisa hori. Orain, ez da holakorik biziki aditzen, eta hobe segur, bainan joan den eguneko hitzaldi hortarik landa badugu halako arrangura bat, gobernuburu jauna ez denez artetan segurik sobera handikaria, bere hura baizik ez onetsi nahi. Eta ados ez direnak umil umila egon behar, isil isila.
2022
‎Azkenean, norbaitek ba ote du hautsi mautsika sanoki artzeko gogo handirik? Bakoitxak bere hura baizik ez ikusi nahi! Halako joko bihurri bat, ez duena baitezpada hain itxura txarra
‎Ezta orga garraiatzailearen gidaria ere, bi aldiz ikusi baitu hondakinak metalezko edukiontzi laranja batera lekualdatzen. Are gutxiago bi horiei aginduak ematen dizkien morroia; hark baizik ez du jaka berdea janzten ikusgai dituen langile guztietan. Bestalde, Eduk ez daki peoiak eta ofizialak bereizten bakoitzaren lanaren arabera.
‎. Gaineala beste norbaiti biziaren kentzeaz," ehaitea" erraiten dugu zubereraz: gure euskalkian," hiltzea" bakoitxari agituko zaigun azken urrats hura baizik ez da, naturala, ezin baztertua.
2023
‎Gainerat gobernuburuak erranik ere giroa lasaitu nahi duela, lege berriaz mintzo delarik arrunt bere hura baizik ez du aditu nahi, ez da bere hartarik kantitzen!
‎Bestalde jende frangoren arrangura, ez sosik sobera galdu nahi, greba eginez, jadanik ere badutela tira hala korda. Jende gutiago beraz bainan parte hartu duten frangok haserre handiagoa agertuz, ez dutela barkatu nahi ez eta barkatuko ere, sobera nardatuak daudela ikusiz gobernuak bere hura baizik ez ikusi nahi eta!
‎Ez dutela barkatzen ahal ere! Gobernuak bere aldetik berak burutan duen hura baizik ez aditzen! Aise egiten elkorrarena eta itsuarena ere berdin!
‎Artetan zurikeria zonbait sakatuz jendea nolazpait lausengatu nahiz! Bakoitxak bere gustukoa duen hura baizik ez ikusi nahi beraz! Egunak jin eta egunak joan, funtsezko aitzinamendurik ez batere!
‎Han behean. Harri bustiaren eta kanpoko ezpelen usaina gaina hartzen ari zitzaion arrasto urtsu eta mingarri hura baizik ez. Uzkurtu egin zen Bernadeta, eri, abaildurik, deboilaturik, zarrastaturik.
‎Maitasunik gabe ezkondu zen, prima eta etxe baten jabea zelako, baina etxalde landugabea zen hura, lurrean hondoratua eta kirasduna, lurrari kaparren moduan lotua. Baina maitemindurik ezkonduko zen Elisabetekin, deus ere ez, aurpegi gabe hura, eta aho hura eta behako hura baizik ez zuen Elisabet harekin. Esaten zion," Lehenago ezagutu baninduzu, hirurogei gizonetik goitiko taldea nuelarik, maitatuko ninduzun.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia