2000
|
|
Gari Berasaluzeren ustez," hasierako ataletan kosta egin zaio irakurlea kateatzea baina behin lortu eta gero, nekeza izango zaio eleberri hau esku artean duenari liburua baztertzea." (Gara 1999-II-6) Jose Jabier Fernandezek, ordea, honakoa uste du: " Ondorioz, orrialde batzuetan narrazioa argi eta itzal hauen artean galtzeko arriskuan egoten da, nondik jo jakingo ez
|
balu bezala
. Argiaren eta itzalaren arteko bidea, garbia ez den neurrian, aurkitzea eta jarraitzea zaila izaten baita askotan." (Egunkaria 1999II-27)
|
|
Idazketa konpultsiboa lortu du honetan. Grafikoki puntu gutxi eta koma asko ditu, pertsonaiaren oroimen-erritmoaren arabera doa ipuina aurrera, atsedenik gabe, pertsonaiak oroimena arnasarekin batera bota nahiko
|
balu bezala
. Besteetan bezala, doinu hitsa da oraingoan ere, munduan esperantzarik ez dagoela adierazten digu pertsonaiak hasieratik bertatik.
|
|
Frantziarekin zerikusia duten artikuluak argitaratzen direnean, ez da ukitzen Euskal Herriarekinduen lotura. Frantzia, oro har, beste edozein estatu bezala tratatzen da, Euskal Herrianinolako presentziarik ez
|
balu bezala
. Hurrengo lerroetan ikusiko dugunez, alabaina, EUSKALDUNON EGUNKARIAk Frantziari buruz argitaratzen dituen albisteetan, oro har, Espainiari buruzkoetan sumatu dugun joera bera antzematen da:
|
|
Leturia, sakonki oharturik bere etsipenaz, hau da, liluraren igarokorraz(. Udazken?, bereziki 8 eta 12 zenb.), bere bigarren nabigazioan, absolutuaren bila hasiko da.Mirenekin hausteak argi egin dio: agerkunde bat izan
|
balu bezala
,, sekulako aurkikundea egin dut?, idatzi du egunkarian. –Jainkoaren egarria da gizonaren zorion-mina.Zerbait Absolutu behar zuen nere bihotzak, Hartan atsedena eta atsegina edateko.Betetasuna behar nuen, osotasuna, gelditasun osoa, pake egiazkoa, egia hutsa, denetatikdena.
|
|
Baina, hala ere, ezin zion inori kargu hartu, eta Eiderren izena behin eta berriro bururatzen bazitzaion ere, neskalagun izandakoa kanposantuko G12 kalean zegoen hilda, ezkerretik hasita seigarren hormako lehen zuloaren barrenean. Txemaren malko guztiekin sartu zuten bertara, eta zulo ilunera begira geratu zen, apurka-apurka adreiluz estaltzen ari ziren zulora begira, betiko, betiko eta betiko Eiderren irudia gorde nahi izan
|
balu bezala
. Zulo hura txikiegia zen Txemaren negarrekin betetzeko.
|
|
Eta osabak hura erran zuen, eta nik begietarat so egin nion. Eta, orduan, behelaino batek haren behakoa hartu
|
balu bezala
, ezin malenkoniatsuago erran zuen:
|
|
Eta, Utopia goiti eta Utopia beheiti —Utopia beti amets—, ideia harekin bizi zen, buruan bertzerik ez
|
balu bezala
, humore guztiak ere ideia haren erranetarat...
|
|
Eta nik gauza haiek imajinatzen nituen, eta aita kaputxinoak, ene pentsuen berri
|
balu bezala
, neure erlikiontzi iduriko hartan pausatu zuen behakoa berriro... eta, nola ez baitzuen begia gainetik kentzen, erran nion:
|
|
Edo, indiar batzuen artean ehortzi nahi ote nauzue, ene bizitzako ametsa Potosi denean...? —eta, guri so egin ondoren, aita Zacaríasi so egin zion, eskuak ohi bezala mugitzen zituela, haietan ezpata ikustezin bana
|
balu bezala
.
|
|
—Irri eginen didazu, baina usna oneko gizona naiz, eta Urbiainen sartu naizenetik heriotza bertzerik ez dut usaindu, Heriok Urbiain osoa ostatutzat hartu
|
balu bezala
. Eta ez dut hain ostalari gaixtoarekin minutu bat ere iragaiteko asmorik, eta banoa lehenbailehen hemendik.
|
|
Eta sorpresa bat... —erran zidan, baina haren boza eta behakoa ez ziren biak bat, zeren boza lehorragoa eta astunagoa egin bazitzaion ere, berriaren tragediak hurbiletik ukitu
|
balu bezala
, behakoa, aldiz, are distiratsuagoa egin zitzaion, halako suertez, non baitzirudien ezen behako hura atsegin puntu batetik mintzatzen ari zitzaidala.
|
|
Eta, arestian erran badizut ere ezen jendeak, osaba Joanikoten eta Lutheroren tormentuen aitzinean, irri eta oihu egiten zuela, guztiak ere festa batean baleude bezala, Pedro Huizik, aitzitik, ez zirudien alegera, nengoen tokitik hura ezin seriosago nekusanez. Eta, are gehiago, zeren oroitzen baitut ezen, ene behako haietarik batean, eskuak betarterat eramaiten ikusi nuela, ikusten ari zena ikusi nahiko ez
|
balu bezala
. Eta, Lutherori sua piztu eta oraren nigar-zaunka beldurgarri haiek aditzen genituela, jendartetik ateratzen ikusi nuen, kementsu eta adoretsu, ibilmodu ezin fermu eta sendoagoan...
|
|
—Galileok gibelat egin zuen, baina aitzina egiteko, bere Discorsi-ekin, eta nik... —erran zuen, ehundabatgarrenari beha, begietarik sua zeriola eta arestian hasia akabatu gabe uzten zuela, zeren bat-batean hatsantu baitzen, bertze zorabio batek hartu
|
balu bezala
.
|
|
Eta ezpatari antzetsua eta ezin trebeagoa zen, bertzalde, egunoroz bere ezpata erabiltzerat entseiatzen zena, baita untzi gainean ere, gezurrezko edo idurizko konbatetan, batean marinel baten kontra, eta bertzean bertze baten kontra, edo Antonio Ibarbiaren kontra ere, erakustaldi haietan guztiei ere gailentzen zitzaiela. Eta hain zegoen Bizkaikoa bere ezpatari lotua, non, hitz egiten zuenean ere, baterat eta bertzerat mugitzen baitzituen eskuak, haietan ezpata ikustezin bana
|
balu bezala
.
|
|
Koadrokoa bezain segaila ote da? ’ Osabak keinu arraro bat egin zuen, deus ulertu ez balit bezala; eta ene ahizpetarik batek, hatza koadrorantz luzatutik, erran zuen segidan: ‘Rosak Espainiarat joaiteko asmoa du, zeren bere lehengusu horrekin ezkondu nahi bailuke... ’ Eta, orduan bai, osabak guztiz ulertu
|
balu bezala
, irri zabal bihurtu zen haren arestiko keinu estrainioa eta, eni beha, ihardetsi zidan: ‘Koadroko hori ez da zure lehengusua:
|
|
Eta, ai, nola sufritzen nuen ikusten nuelako bere sosegu hartarik kanpoan, suge beltz hura denboraren gorputzean kiribildu balitzaio bezala eta ezin hertsikiago hertsiko
|
balu bezala
eta ito...!
|
|
Eta orduan kantatzen hasi zen, berak zekien modu berezi eta bere-bere hartan, lurrak haren baitarik nigar eginen
|
balu bezala
...
|
|
Mattin eta biok anitzetan joaiten ginen harat, baita osaba Joanikot ere, zeinak oso ere atsegin baitzuen, dakizun bezala, animalien eta hegaztien studioa, eta, horrela, behin baino gehiagotan ikusi izan genuen nola piztiak egiten zuen jauzi leihorantz, orroka, handik ihes egin nahiko
|
balu bezala
.
|
|
Eskola emaiten zidanenan disimulatzerat entseiatzen zen, baina ni garbi ohartzen nintzen ezen hura ez zela nik ordu arte ezagutu nuen jaun Marcel bera. Eta, batzuetan, hizketan eta eleketan ari zitzaidala, isildu egiten zen, hutsuneren batek guztiz hartu
|
balu bezala
... eta, egun batean, isilaldiaren ondotik hitza berreskuratzen zuela, erran zidan:
|
|
Zeren uste baitut ezen kezka hark —eta bertze huts egite hark, finean— eraman zuela eta bulkatu zuela bere bakardade hartarat eta isilik egoiteko deliberamenduaren hartzerat, tabakoa erretzea eta ahotik kea egoztea bertze atseginik ez bertze dibertimendurik ez
|
balu bezala
... zeren don Frantziskorekin xakean aritzeari ere utzi egin baitzion apur bana, baita bakarrik aritzeari ere, aitarekin diskusione hura izan ondoren, ehundabatgarren kanoiari buruz.
|
|
Osaba Joanikoten erretolika hartan oroitzen dut nola guztiok hari beha geunden, eta nola amak, Ubarneko damaren eta Pedro Huiziren aipuak aditu bezain fite, begiak beheititu zituen, hautu hura atsegin ez
|
balu bezala
, baina, halarik ere, isilik egon zen, bazekielako, beharbada, ezen, auzi haren alderakotzat, ez zuela deus ere egiterik, bere senarra ere guztiz bertze iritzi batekoa izan zitekeelako. Eta, baldin amak erraiten ari natzaizuna pentsatu bazuen, ez zebilen nehola ere oker, zeren eta aitak, osabak akabatu orduko, erran baitzuen:
|
|
Tigrearen edertasunaz mintzatu berri natzaizu, eta, zinez, zeinen ikuskizun ikusgarria zen hura ehizan ikustea! Zeren, noiz eta ehizaren gibeletik egiten baitzuen —hotzetik berorat, alegia—, istant ezin laburrago batean egiten baitzuen, zeinean baitzirudien ezen sua haren baitan piztu eta, piztu orduko, gorputz osorat hedatzen zitzaiola, zainetan bolbora
|
balu bezala
, harat eta honat lehertzen zena eta gihar guztiak dantzan jartzen zituena, mugimendu arin eta ezin airosagoan. Edo, zehatzago izaitearren, mila mugimendu egiten zituen, gihar bakoitzak bere mugimendua zuelako, baina erran liteke, aldi berean, ezen mila mugimendu haiek bat zirela edo bakar bat osatzen zutela, zeren indar eta mugimendu haiek guztiak senaren meneko baitzituen eta sena zuten, halatan, gidari, sinkronia eta harmonia zirelarik, azken finean, leherketaren fruitu.
|
|
Baina, ene ihardespenak kontent utzi ez
|
balu bezala
, berriro ekin zion:
|
|
Eta, galdegite hura aspalditik igurikiko
|
balu bezala
, osabak fite baino fitezago kontregin zion:
|
|
Zeren, aitona Nikolas ez bezala, zeina entseiatzen baitzen, ororen buruan, etxeko iragan ilun haren ulertzerat eta onartzerat, aitak ezin ikusi zuen eta, ezin ikusi zuelako, haren estaltzerat entseiatzen zen nola edo hala, egunez egun lantzen ari zen bere bertze iduri haren bidez. Halakoa baitzen aita guztian, iduria izanaren gainetik
|
balu bezala
. Eta, nola bere iduria jauregikoa ere zen, hala hartzen zituen jauregiko sehiak ezin zorrotzago eta arautzen zituen haien harremanak ezin hertsikiago, orain dela guti erran dizudan bezala, baita gizon eta emaztekien arteko bertze harreman haiek ere, gizon emakoien eta emazteki gizakoien jokamoldea gaitzesten zuela:
|
|
ireki zuten ateska, sartu ziren hiru gizonak, hertsi zuten ateska; atzeman zuten, bi gizonen artean, bereiz zebilen oreina; hirugarren gizonak aiztoa jaso... eta gero, bi oholen arteko zirritutik, odol iturri hura eta oreinaren gorputz dardarak hartua begiztatu nituen... eta ene begiak eta ene behakoa, bere batez, oreinaren begietan pausatu ziren: ai, oreinaren begi bi haiek, noraezean!, oinazeak iparrik ez
|
balu bezala
, zeren, oinaze oinazetsuak bere erpez eta atzaparrez harrapatzen gaituenean, jaun André, galtzen da iparra hegorako bidean, ekia mendebalerakoan, oinazea bera bihurtzen delarik, finean, ipar eta hego, eki eta mendebal, errealitate bakar eta gordin.
|
|
bakoizari berea, zuzenbidea —eta, gurutzea eskurat emaiten zidala, orduan ere irri egin zidan: haren irria, ordea, ez zen, bertzeetan bezala, axolagabea, baina axola handikoa, irri haren bidez ene etorkizunaren erabakia sinatu
|
balu bezala
, eta ene aspaldiko galderari: " Zer izanen naiz ni, aita?", behin betiko errepuesta eman.
|
|
Eta, ohitura edo arau haietan zimendaturik, berak bere jokoa jokatzen zuen, eta entseiatzen zen, halatan, bere lekuan egoiterat: erran nahi baita ezen distantzia batetik neurtzen eta juzkatzen zituela bere harremanak, edo berak ezarri urruntasun batetik, baina ulerturik ezen urruntasun gero eta urrunago hartan berak ez zuela nehoiz ere desagertzeraino eta aienatzeraino egiten, bere jokamolde harekin mezu eta mandatu bikoitz bat zabaldu nahiko
|
balu bezala
, zeren eta urruntasun hark, alde batetik, arras bereizten baitzuen ama bertzeenganik, kasik jainkosa helezin eta eskuraezin bat bilakatzeraino, guztiak zekizkiena eta guztiak zekuskiena, eta zeren, bertzetik, nola berezia denak baizik pizten ez duen bertzeen arreta eta jakinmina, halatan berretzen eta areagotzen baitzuen bere presentzia. Eta hala bizi izan zen gure ama bertzeon baitan, bere ausentzia iduriko hartan, zeina baitzen, aldi berean, etengabeko presentzia, eta hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun hartarik.
|
|
—Barka biezat berorrek, jaun Martin, baina, gai honetaz denaz bezainbatean, isilik egon natzaio eta isilik jarraiki nahi nuke —aditzerat eman
|
balu bezala
, guztiz aditzerat eman gabe, ezen osaba Joanikoten alde zegoela.
|
|
Eta, nola erregeek bufoien ageriko nahiz ezkutuko kritikak eta haien txantxak onartzen dituzten eta haienak bakarrik, hala betetzen ote zuen osabak kargu edo betebehar hura aitaren aitzinean, nehork erraiten ez zituen gauzak erraiten zituela eta nehork egiten ez zituenak egiten? Eta, aitak osabari izan ziezaiokeen edo osabaren alde senti zezakeen estimua, beraz, ez ote zuen hatsarretik mesprezu puntu batek ukitzen, bere anaia hark buruan haizea baino ez
|
balu bezala
–Zeren eta teleskopiotik izarrei beha gauak galtzea edo txakurrak horrela bataiatzen ibiltzea edo kakategiak asmatzea ez baitzitekeen bertzerik izan...
|
|
Erran dizut bertze nonbait ezen amak mosaiko baten antzera ulertzen zuela bizitza, eta nahi izaiten zuela pieza bakoitza bere tokian: ordea, Pagabasoko leizeaz mintzatzen ginenean, ez zuen deus ere erraiten, ez baleki bezala pieza hura non pausa, eta gai hura, orotarat, laket ez
|
balu bezala
... eta, hartaz beldur ez zen arren, beldur balitz bezala, halarik ere, finean. Eta orduan ere ezin laburrago ihardetsi zion aita jesuitari:
|
|
zure anaia, erlijioneaz denaz bezainbatean, leizearen ertzean dabil eta leizerat eginen du azkenean... eta Maddalenekin dabilen bezala ibiltzea, bertzalde, irain hutsa da etxegoiendar guztiontzat, zeren goia behearekin nahasten denean, badakizu...! Edo, ez al dakizu ezen zure anaia zaldiz ibiltzen irakasten ari zaiola Maddaleni, baita irakurtzen eta skribatzen ere, eta kasik emaztetzat
|
balu bezala
tratatzen duela han bere dorretxean...?
|
|
Eta nik aitari behatu, eta ohartu nintzen ezen are zabalagoa egin zitzaiola irria, zorioneko berriaren jakiteko desiros; amak, aldiz, fidakaitz zirudien, zorion ustezkotik zorigaitzik handiena igurikiko
|
balu bezala
.
|
|
Ordea, ilunaldiak zetozkionean, ohiko Mattin argiak eta ohiko Mattin ahaltsuak bertze Mattin goibel hari egiten zion leku, ez ahalik eta ez buru-argitasunik zuenari, ez eskurik eta ez botererik, Jainkoak mila donu suertez dotatu zuena donurik gabe utzi
|
balu bezala
.
|
|
" Eta bietan bat hautatu behar baduzue, hautatu neurria, zeren, gehiegizko neurriak bere distira ere izan dezakeen bezala —neurriaren distira—, aldiz, gehiegizko distirak, nola ez baitu neurririk, ez du distirarik, zeren eta neurririk gabe ez baitago distirarik", erraiten zigun. Eta nola apuntatzen nituen nik gisa hartako sententziak eta erranak, ene spirituak harri preziatu haien ederretik hats hartuko
|
balu bezala
...!
|
|
Eta aitaren isiltasuna Pedroren esperantza bihurtu zuan. Eta, handik aitzina ere, Pedro Huizik bereari eutsi zioan, bere hautu hari buruzko eta libertateari buruzko galdegite hura kezka iturri bakar
|
balu bezala
, harik eta bere kezkaz kutsatu ninduen arte. Eta nik erraiten nioan:
|
|
—Orduan ikusiko genikek... —eta, aitaren baitarik zalantzak argitzerat egin
|
balu bezala
, erantsi zuen—: Zergatik ez, hire ohitura gaixto horien aldatzeko bada...?
|
|
Aitona alde ikusi zuenean, osaba Joanikot hazi egin zen eta hala mintzatu zen, arrazoina berak
|
balu bezala
, anaia zaharraren plantak eginez:
|
|
Ordea, gure aita ez zegoen joko hura jokatzeko disposizionean, ezta bere anaia gaztearen lezionerik onartzeko ere, are gutiago modu eta tonu hartan, eta, hala, liztorrak ziztatu
|
balu bezala
eta gauzak bere tokian jartzen zituela, haserre antzean mintzatu zen:
|
|
Eta zezena jalgi, eta handik gutira biak begiztatu nituen lurrean, zezena eta toreatzailea. Eta oihu bakar bat izan zen, handia, ozena, jende guztiak aho beretik oihu egin izan
|
balu bezala
. Zezena geldi zegoen, hilik; toreatzailea, berriz, jaiki egin zen eta, jaikitzean, ohartu nintzen ezen beso-bular ingurua odoletan zuela.
|
|
Zeren, nola ahal duenak ahal bitartean iraun nahi izaiten duen eta ez iraungi, hala, ez ote du boteredunak, ondorez, iduri egin behar eta itxura eman ezen denboraren gainetik dagoela eta bere esentzia ez dela nehola ere botere tenporala, baina eternala, eta ez behin-behinekotasuna, baina betikotasuna? Eta zer hoberik, hartarakotz, iraganean akabatu pieza haien hezurrak eta adarrak erakustea baino, aitak guztiz berea
|
balu bezala
heriotza erabakitzeko ahala, jainko tipi bat iduri. Eta aski zuen, bertzalde, haien burezurrak erakustea:
|
|
Eta eskuan nuen sugeari beha paratu zen... Eta, suge hilak liluratu
|
balu bezala
, hari beha segitu zuen denbora luzez, harik eta osabaren begiek bi inar erakutsi zizkidaten arte, malizi puntu batek piztuak eta argituak.
|
|
Eta deiadar hark istantean eragin zidan bozkarioa eta alegrantzia...! Eta haren aurpegia eta betartea, exagerazioaren eta soberaniaren keinu hartarat bildua, eskultore anonimo batek gorputz hartan izuaren arima zizelkatu
|
balu bezala
, supituki eta deblauki...! Eta handik gutira emazteki guztiak hasi ziren oihuka, baita dukesa ere.
|
|
Eta orain, nola zuhaur izanen baitzaitut etorkizunean etxeko seme, zoaz eta ardura zaitez erlikia mirakulutsua honat ekartzeaz, hartarakotz bi morroi harturik". Eta morroi ohia ezin arraiago eleztatzen zitzaidan, zeren nahiago baitzuen etorkizunean etxe hartako nagusi izan, hatz hura gabe, ezen ez morroi izan, hatz harekin, morroi denak eta sehi denak bere morroitasunean eta bere sehitasunean
|
balu bezala
faltarik handiena, hutsik handiena eta akatsik handiena, munduan diren hatz guztiekin ere ezin berdin daitekeena, ez osa eta ez konpon; eta jabe denak eta nagusi denak, aldiz, bere jabetasunean eta bere nagusitasunean balu bezala bere betetasuna eta bere biribiltasuna, hatz baten faltak eta hatz guztien faltak ezin hauts dezakeena.
|
|
Eta orain, nola zuhaur izanen baitzaitut etorkizunean etxeko seme, zoaz eta ardura zaitez erlikia mirakulutsua honat ekartzeaz, hartarakotz bi morroi harturik". ...o baitzuen etorkizunean etxe hartako nagusi izan, hatz hura gabe, ezen ez morroi izan, hatz harekin, morroi denak eta sehi denak bere morroitasunean eta bere sehitasunean balu bezala faltarik handiena, hutsik handiena eta akatsik handiena, munduan diren hatz guztiekin ere ezin berdin daitekeena, ez osa eta ez konpon; eta jabe denak eta nagusi denak, aldiz, bere jabetasunean eta bere nagusitasunean
|
balu bezala
bere betetasuna eta bere biribiltasuna, hatz baten faltak eta hatz guztien faltak ezin hauts dezakeena.
|
|
Halarik ere, bazekiat ezen Italiatik enegatik etorri hintzela, eta, halatan, enea dela kulpa eta hobena, eta ez dudala desenkusarik... —eta, behakoa zorrozten ziola, artean guztiz etsitzerat egin ez
|
balu bezala
, akabatu zuen—: Baina jakin ezak, halaber, ezen, egunen batean gauzak bertze alderat ikusten badituk, ene etxeko ateak zabalik izanen dituala, eta hire studioa berdin...
|
|
Osabak, ordea, ez zizkidan, arestian bezala, begiak jaso, eta platerari beha segitu zuen, erraten ari nintzaionak harekin zerikusirik ez
|
balu bezala
.
|
|
—Ongi duk... —erran zidan osabak, goibel eta desgogara hatsarrean, etsiak harturik bezala, edo jelosiak, hobeki, nik uste— Baina tentuz eta zentzuz ibil, zeren eta, etxerat itzuli bitartean, nihaur bainaiz hire aitaorde eta erantzule —erran zidan gero, irritsu, haren jelosiak harrotasunerat egin
|
balu bezala
.
|
|
Eta, korapilo hark orduan ere hersturik
|
balu bezala
, barren-barrendik hartu zuen hats, erraiten zidala:
|
|
ekaitza duk batez ere, noiz eta aro batetik bertzerat egiten baitu eta noiz eta bide berrien urratzerat abiatzen baita, nola gertatzen den egun. Eta, nola diagonaletarik hobeki adieraz daitezkeen ekaitzaren errealitatea eta ekaitzaren desoreka koadroaren simetri ardatzetarik baino, hala bihur daitezkek diagonalak koadroaren ardatz. ...e hitz batzuetan, ezen pintura zaharrean koadroa bat zela eta beti-bat zela, bere osoan ez ezik zati bakoitzean ere; pintura berrian, aldiz, iduri bakoitzak eta zati bakoitzak bere libertatea dik, bere dantza dantzatzen dik, eta koadroaren batasuna elementuen libertate horretan eta dantza horretan aurkitu beharra zagok bertze deusetan baino gehiago, formen libertateak libertatearen forma islatuko
|
balu bezala
... —eta, bere teoria hura azaldu ondoren, bere ondoreak atera zituen—:
|
|
Eta enetzat ere Jainkoak egin tenplu hori gizonek egin ditzaketenen gainetik zagok... —erran zidan osabak, zeina hitzez ez ezik begiz ere mintzatu baitzitzaidan, argiz gainezka zituen bere begietarik, mens mundi-aren bihotza bere bihotzean taupaka
|
balu bezala
; edo Leonardoren kintaesentzia; edo Brunoren mens indita rebus-a7.
|
|
Baina Antoniok ez zuen bere burua galtzen, eta pairu handiz erran zidan halako batean, irriz baina serios, haren atsekabean atsegintasunak ere bere lekua eta partea
|
balu bezala
:
|
|
Baina ez: don Fidelek ez zuen bere botereaz eta bere ahalaz mintzatu nahi egun hartan; aldiz, bazirudien ezen bertzeetan baino urrunagorat joan nahi zuela, eta, horrela, hark eman berri zidàn eskubideak ordain
|
balu bezala
nik hari aditzeko obligazinoa, be hakoa apur bat ilundurik, erran zidan:
|
|
Eta hura eni beha geratu zen, deus ere ulertu ez
|
balu bezala
, eta orduan erran nion:
|
|
Ez nion nahi adina min eman. Aditu ez
|
balu bezala
segitu zuen.
|
|
Bisaia oinazez mudatu zitzaion, sastakada bat bildu
|
balu bezala
. Arestiko doinu latza barik, eztitasun mindu batez kanporatu zitzaion boza.
|
|
Oraingo aldiko, funsgabeak ziren nire aieruak. Ni jarrita ikusteak zabalagotu zuen neskaren irriñoa, berak ere hondarrean eseriko ote nintzen duda egin izan
|
balu bezala
. Ohiko albornoza edo txabusina gabe, jantzi luze loreduna zeraman soinean, eskote zabalekoa, besoak has uzten, kulero argiak iradokitzen eta zorrorik gabeko titi-puntak nabarmentzen zizkiona.
|
|
Harrotasun ezin gordeaz mintzo zen, baina bat-batean, halako burutazio xelebre bat izan
|
balu bezala
egin zuen irri, niretako baino areago bere kolkorako. Ahoa nire belarrira hurbildu zuen.
|
|
Birao bat bota zuen, gordina, sakrilegoa, errepikaezina. Begiak igurtzi zituen badaezpada ere, zakar eta sasoiz, loaren orratzak kentze aldera, baina igurtzaldiak ez zion hark espero zuen fruiturik eskaini, eta begizuloak gorri-gorri utzi zituen, gau guztia negarrez pasatu izan
|
balu bezala
. Gauzak bere onetik ez ateratzea erabaki zuen, desarrazoiaren sareetan ez erortzearren, gehiegikeriei eta mamuei kalipuz uko egitea.
|
|
Ez zezala gero inork pentsa oinazeak orduak luze ez dituenik! Eta, halaxe, egoera hits hartan, udazken inoiz sentitu gabeko hartan, Armando Bonilla, goragalearen inertziaz, aitorpenari lotu zitzaion atzera, jada terapia hark soil-soilik salbatuko
|
balu bezala
itolarri kosmikotik. Eta halaxe adierazi zuen, inork galdetu gabe, Armando Bonilla izatea erabaki zuenez geroztik, gauzak ez zirela hobeto joan, okerrago baizik, askoz ere okerrago baizik:
|
|
Ni ez nengoen, ordea, gehiago pairatzeko prest, eta esan nion gaizki ulertu zuela nire galdera, nik ez niola sexuaz galdetzen, bere esistentziaren funtsaz baizik, eta kontuz ibiltzeko, gero, nire gainean esaten zituenarekin. Harri eta zur gelditu zitzaidan begira, nire mehatxua ulertuko ez
|
balu bezala
. " Zer esan dut nik, bada, zure gainean, jakin badaiteke?", bota zidan txoro-txoro.
|
|
Ardia hiltegira bezalaxe prestatu zen Bonilla jauna elkarriz  ketarako. " Armando Bonilla", esan zuten behin eta berriz hiru aurkezleek mikrofonoetatik, izenak berak bizi ezinago zorigaitzekoa iragarriko
|
balu bezala
. " Armando Bonilla", eta hark bere izena entzuten zuen bakoitzero" zuen zerbitzurako" erantzuten zuen apal eta umil, gutxiagotasun-konplexu argi eta garbiz.
|
|
Bagenekien basakeria gurekin bizi zela, guregan sortzen eta zornetzen zela, bai, baina hainbesterainokorik... hainbesterainokorik ezin dezake bururik gaiztoenak ere irudika". Armando Bonillak, bien bitartean, etzaulkian jarraitzen zuen etzanda, egonarriz, itxuraz guztiz bere onean, ausart, bat batean gutxiagotasun-konplexu hura gainditu
|
balu bezala
, Deere jaunari kontra egiteko prest. Freskagarri bat eskatu zuen, ozenki.
|
|
Eta gauzak zuzen esatearren, adieraz dezagun behingoz ez zirela oharkabean pasatu, eta lehen aipatu bezala, aitzakiak eta estrategiak zirela medio, egin zuela aurrera nola edo hala, ahal izan zuen punturaino: belarriak belarriorde ziren; begietan lentilla ilunak ipini zituen; orbaina etxeko istripu baten ondorio zen; aho  tsarena, katarro gogaikarri baten errua; denetarako bazuen erantzuna Brown jaunak, arrazoibide erraza, naturala, sofistikaziorik gabea; eta horrexegatik sinesten zion jendeak, ez zuelako atziperako gogo gaiztorik, erantzuna sano-sano botatzen zuelako, zer ezkutaturik ez
|
balu bezala
. Baina, benetan, sinesten ote zioten lankideek?
|
|
Ezer esan ez
|
balu bezala
pasatzen zitzaigun beste gaietara, eta zalantzan gelditzen ginen, izan ere, hurrengoan, Espainiak jasan zuen Sodomarik gogorrenaren pareko azaltzen baitzigun Errepublika garaia. Kontraesan hauetan justifikatzen zuen bere bizitzaren kontraesana.
|
|
Elizan, argizari hori batzuk zeuden lurrean piztuta, eta beltzez jantzitako andre batzuk belauniko eta negarrez, nork bere nahigabea ezpainen mugimendu azkarrean arindu nahi izan
|
balu bezala
.
|
|
Belarretan etzan berria nintzela, Ruben dendatik irteten ikusi nuen, baina ez komunera joateko: Rakelen dendara kuku-gordeka hurbildu, eta han inguruka ibili zen, deitu, ez deitu, sartu, ez sartu, zalantza
|
balu bezala
. Parentesi bat eginez, Dabid, jakin beharra daukazu ni hemen zuri mesede bat egiteko nagoe  la, eta nire ardura Rakel zelatatzera mugatzen dela, eta ez harena eta inoren artekoa galaraztera...
|
|
Geroxeago, Dabid ere lotara joan zen, baina azken bi hilabeteetan bezala, gonbidatuentzako gelara (inork ezer aipatu ez bazuen ere, Dabidek berez hartu zuen han lo egiteko erabakia, errudunak egunerokotasunaren onura eta abantailetarako eskubidea galdua
|
balu bezala
). Baina erretiratu aurretik, komunetik bueltan, gure nire gelaren kanpoaldetik igarotzean, Dabidek agur gisa hatz koskoez jo zuen nik itxia izaten nuen atea, errukarri antzean jo ere, eta orduan negu gorriko izotza sentitu nuen berriro, bai orduan bai beraren" Gabon" xuxurla hura entzutean.
|
|
erdi-erdian, esku bildu baten tamainako zulo biribil bat zabaltzen zitzaion. Eta zuloak, alde batetik begiraturik, zirkulu perfektua osatzen zuen, nola esango nuke, laranja batenaren antzekoa; baina beste alderditik buztina kanporantza zabaltzen zen, zati ttikitan, zerbaitek buztin puska zeharkatu, eta, irtetean, materiala kanpo aldera lehertu izan
|
balu bezala
.
|
|
Neure harridurarako, barreka ari zena Karmelo zen eta, eskuargia piztean, Tom ikusi dut esku minberari gora eta behera eraginez. Larriturik, berehala beste bidailagun batzuk ere etorri dira-Preterito makila batekin ez, baina bideoarekin agertu da; eta Ruben gerritik gora biluzik, iskanbilak eranzten harrapatu izan
|
balu bezala
-, eta handik gutxira Dan bera. Baina eraso egin didan piztiaren izena Tom zen eta, sorbaldak jaso bitartean," Sorry, txatxita" esan, eta buztana hankartean zuela joan da.
|
|
Patxi inoiz ez bezala ikusi dut: abaildua eta kopetilun, guztiz kopetilun, nire jokamoldea mespretxugarritzat hartu izan
|
balu bezala
. Ez zuen inondik ere zerikusirik hitzordura agertu den Patxi beltzaran, apain eta kalakariarekin.
|
|
Bitxia izan zen, destinoak prestatuta, niretzat zain eduki izan
|
balu bezala
gertaera hura. Neskekin berriketan hasi ginen, bakoitza neska baten ondoan eserita.
|
|
Ume bat bezala sentitu zen. Edo LSD pilula haluzinagarri bat hartu izan
|
balu bezala
. Ibilaldi hartan bere belarrietara Gernikan baino are euskara gutxiago sartzeak kezka baten itzala lerrarazi zion, nolanahi ere, arima barreneraino.
|
|
Paperetako bat Lauaxetak utzitako ohartxoa zen. Mezetara joana zela eta eguerdirako itzuliko zela zioen, eta bere oharraren ondoan zegoen beste papera ate ondoan aurkitu zuela, norbaitek ate azpitik sartu
|
balu bezala
. Ondoko paper hura irakurri nuen:
|
|
Alabaina aitatxik maitekiro begiratzen zion orain. Salaketa hura eginik indarrez hustu balitz bezala zen, areago, berak ez
|
balu bezala
inoiz halakorik esan; ez balu bezala, orain, Xan ezagutu ere egingo. " Lazaro hemen balego", esan zuen amatxik.
|
|
Alabaina aitatxik maitekiro begiratzen zion orain. Salaketa hura eginik indarrez hustu balitz bezala zen, areago, berak ez balu bezala inoiz halakorik esan; ez
|
balu bezala
, orain, Xan ezagutu ere egingo. " Lazaro hemen balego", esan zuen amatxik.
|
|
Gero bat-batean Xan gelditu egin zen: etxe-barru batera begira, han zeozer, han nonor ikusi izan
|
balu bezala
. Ñarroa berriz, bera ere gelditu zen.
|
|
Xan ordea, geroz eta okerrago zihoan. " Hemen nonbait da...", esan zuen Lupok, enborra aurrera, bolanteari esku biez helduta, hartara bide egokia errazago antzeman ahal izango
|
balu bezala
. Auzo estrainio batean ziren.
|
2001
|
|
Gaur egun egoera dagoen bezala egonda hori da egin daitekeena, oposizioko gainerako taldeekin harremana izatea eta EHri biolentzia gaitzestea eskatzea, honekin ere kontaktuak izan ahal izateko. UPNk ez du gehiengorik, baina
|
balu bezala
dihardu, besteak existituko ez bagina bezala; beren estrategian itxiak jarraitzen dute, Euskadin oso emaitzak kaskarra eman badie ere. 2000ko hauteskunde orokorretan izan zuten boto uholdearen biharamunarekin daude oraindik, eta uste dute emaitza haiek hauteskunde autonomikoetara eraman daitezkeela.
|
|
Espazioa aldatzeak, pertsonaz aldatzea esan nahi du. Eta batek bestea dakar eskutik, ezinbestean, patu bakarrak etorkizuna bientzat batera marraztuko
|
balu bezala
, udazkenak orri biren heriotza batera ekarriko balu bezala, irteerarik ez balego bezala.
|
|
Espazioa aldatzeak, pertsonaz aldatzea esan nahi du. Eta batek bestea dakar eskutik, ezinbestean, patu bakarrak etorkizuna bientzat batera marraztuko balu bezala, udazkenak orri biren heriotza batera ekarriko
|
balu bezala
, irteerarik ez balego bezala.
|
|
Begiz ikusten denaren diseinua ere: aginduzkoek hiru lerroko sail bi osatzen dute; ezezko esaldiek bikoak, eta gainera lerroan eskumalderago idazten dira, espazioak beste zerbait direla adieraziko
|
balu bezala
. Hirugarren indar haria kontrajarpena dugu, semantikoa lehenik (udako beretasuna gerorako hutsari kontrajartzen zaio, gaurkoa gerokoari) eta, bigarrenez, aditzaren zentzu aldetik (geroko ezetzak aurre egiten dio gaurko udari).
|
|
Bereizketak arrotz eta bitxi jartzen du aukeratutako gauza, bere girotik atera eta giro berrian kokatzen dugularik: munduaren kaosean galduta zegoenak, aukeratzen dugun unetik aurrera beste atmosfera baten kokatuz, berria ematen du, beste izaera modu batean, beste atmosferan airea hartuko
|
balu bezala
.
|
|
Galdera bat pentsatu, test-orriari begiratu eta zalantza keinua egiten du. Norbait zelatan
|
balu bezala
, alde guztietara begiratu eta liburua irekitzen du, piska bat hori bai. Gurutzegrama bat egiterakoan soluzioa begiratzen den bezala ari da jokatzen.
|
|
TOMAS alde guztietara begira dago. Norbaitekin topo egiteko beldurra
|
balu bezala
. DANI igarotzen da ondotik, kutxa handi bat darama.
|
|
Dena den, denborarekin jatorrian izan zuten izaera galduz joan ziren eta nahastu egin ziren motabiak, jurisdikzioa jaso zuenak lurrarekiko jabegoa
|
balu bezala
jokatuz, eta alderantziz.
|
|
XIX. mendeko eleberrigintza errealistari eskatzen zitzaion berbera eskatunahian agertzen zaigu Tx. Lasagabaster goragoko hitz horietan. Baina, ezinbestean, halako nostalgia-igurtzi batekin esanak dirudite, berak ere esaten duenhorretan osorik sinetsiko ez
|
balu bezala
.
|
|
Eta bertan amaitzen dabere periploa. Emakumeak, osoa izateko, gizonaren beharra
|
balu bezala
.
|
|
Urmaelaren ingurua altzifreen tonu bereko nenufarek erabat estaltzen zuten gaur egun. Parke bakartia zen hura, herritik aparte ez egon arren, burumakur noraezean zebiltzanek soilik igarotzen zuten arima erratuen konpainian. Garai hartan inoiz baino tristeagoa eta bakartiagoa zirudien, bizitasuna berriz ere berreskuratzeko itxaropena galdua
|
balu bezala
.
|
|
Bat-batean oroitzapen mingarriak iritsi zitzaizkion. Gogoan zuen alkohol eta tabakoaren gehiegikeriak sorturiko kirats higuingarri hura, momentu hartan usainduko
|
balu bezala
oroitzen zuen; aho handi hartatik etengabe, milaka irain eta garrasirekin nahastuz, etxe guztian zabaltzen zen usaina.
|
|
Zoriontasun artifizialaren erakusle birtualak dira. Telebista, oinetakoak, autoa edo telefono mugikorra izateak dena soluzionatuko
|
balu bezala
. Eta Martini bat edaterakoan betaurrekodun gizon puska ederra gugana hurreratuko dela sinestarazi nahi digute.
|
|
Mariak prest zituen xanpaina kopak ekarri zituen sukaldetik eta topa egin zuten biek, elkarrekin pasatako urte zoragarrien eta urte are hobeen zubia egingo zuen bufandaren omenez. Egongelako sofan eserita, Alesek kopatik edaten zuen bakoitzean Mariak bira egiten zuen, oinen gainean hegan egiten jakingo
|
balu bezala
. Zurrupa bakoitzeko bira bat.
|
|
Juliak sekula baino azkarrago bildu zuen karmina, baina minutuek hilezkorrak ziruditen, hondarrezko ordularia esku maltzurren batek horizontalean jarri
|
balu bezala
.
|
|
" Lías cigarrillos de cariño y sin papel, para que los fume dentro de tu piel" zioen Ana Belenen abesti batek, eta berak ere antzeko zerbait egin nahi zuen. Sei hilabetetan jasotako maitasuna biltzea eta mantentzea posible balitz bezala, Oscarren azalarekin egindako kanutoen muturrak berpizterik izango
|
balu bezala
. Baina kerik ez zen ikusten neskaren ahotik kanpora.
|
|
Entziklopedia ditxosoari buruzko informazio orriak erakutsi zizkion mutilak. Emakumeak goitik behera irakurri zituen, benetan interesa izango
|
balu bezala
. Baina hamabost minutura biek esana zuten esateko guztia.
|
|
Hotza, izoztua, ubeldua. Izuak buruan danba jotzen zuen, mailukada bortitzez, kolpe bakoitzean puntaparix bat ziztatuz, erle elegante batek pozoiaz hil nahiko
|
balu bezala
. Zorabioaren erdian whiskyaren azken tantak edan zituen eta Rebeka utzita logelatik atera zen.
|
|
Nire listua bere jario likinarekin nahastu eta ahoko hormetan zehar barreiatzen zen, ume txikiak armairutik debekatutako esne kondentsatu potea hartu eta zulo txikia eginez eztarrian behera tanta lodi eta azukratuak zurrupatzen dituen antzera. Noizean behin senarrak zakila mugitzen zuen, nire sabelera iritsi nahiko
|
balu bezala
, baina ito behar nuela uste nuenean eskuarekin eusten nion, berriz ere nire erritmoa markatu arte.
|
|
Orduan, ijitoak buztana sartu zuen ahoan eta, neu ohartu baino lehen, bere ezpainak nireen kontra estutu zituen. Antonioren mingaina senti nezakeen nirearekin borrokan, nire mihia ere korapilatu nahiko
|
balu bezala
. Bestelakorik ez nuen igarri ere egiten, gereziak eta buztana ahaztu egin nituen.
|
|
Ferminek ez zuen damurik Rebeka hil zuelako. Neskaren gorpua beso artean izateak lasaitasuna ematen zion, atseden hartan bakea aurkitu izan
|
balu bezala
. Baina, halere, negarrari eman zion eta malkoak Rebekari lepoa estaltzen zion adatsaren beltzarekin lehortu zituen.
|
|
Begi-ertzetako zimurrek pasio gau baten osteko izaren keinua ziruditen, eta masail kolorgeek sabelaren beroarekin jolasean urtzen den izotzaren pusketak. Besarkatu egin zuen, indarrez estutuz bere kontra, hainbeste edertasun bere bihotzean txintxetaz itsatsi nahiko
|
balu bezala
. Eta halaxe, iltzeen ziztada nabaritu zuen besoetan, lepoan, belarrietan.
|