2015
|
|
Begira zeuon Erregeari, orain otzan aurkituko baituzue; amai bedi hainbesteko gaiztakeria; itzul bitez zuen amorru eta indarrak gerra egiten dizuen eta zeuen oinordekotza kendu nahi dizuenaren aurka. Itzul, itzul zaitezte zeuon barrura, ireki begiak, eskatu garrasi handiz eta malkoz argia
|
munduari
eman zionari. Kontura zaitezte, Jainkoaren maitasunagatik, zuei bizia ematearren berea galdu zuena hiltzera zoaztela; kontuan izan zeuen etsaiengandik babesten zaituztena dela.
|
|
Oi, zein erruki handia, eta zein merezi gabeko mesedea egiten zaiguna! Eta
|
mundu
honetakook ahaztu egiten dugula hau! Oroit zaitez, ene Jainko, hainbesteko ezerezaz, eta ikus ezazu gure ahultasuna, guztia ezaguna baitzaizu.
|
|
Zer bilatzen? Zergatik daude
|
mundukoak
galdurik, atsedena bilatzeagatik baizik. Ene Jainko, ene Jainko!
|
|
Hau ere badiozu zuk: Zatozte egarri zareten guztiok eta nik emango dizuet edaten.Nola ez da, bada, oso egarri izango
|
munduko
gauza kaskar hauen zalekerietako gar bizietan erretzen dagoena. Ur falta handi handia dago egarriaren egarriz ahitu ez dadin.
|
|
Izan ere, su honetan bizi izaten ohituta eta giro honetan hazita, sentitzen ez badute eta zentzugabe halakoak beren premia larriaz konturatzen ez badira, zer erremedio dago, ene Jainko? Zu
|
mundura
etorri zinen honelako premia handiei konponbidea jartzera. Hasi, Jauna, hasi; gauzarik zailenetan agertu behar du zure errukiak.
|
|
Baina zer da hau, ene Jainko, atsedenak nekatu egiten baitu Zu bakarrik kontentatu nahi zaituen arima? Oi, Jainkoaren maitasun ahaltsua, bai bestelakoak direla zure ondorioak,
|
munduko
maitasunaren ondoan! Honek ez du nahi izaten ondoan lagunik, berak duena kenduko diotelakoan; nire Jainkoaganako maitasuna, ordea, zenbat eta gehiago izan maitaleak, gehiago hazten da, eta horrela haien pozak moteldu egiten dira, ondasun hartaz guztiek ez dutela gozatzen konturatuz.
|
|
2 Baina, ene Aita zerukoa, ez ote litzateke hobe desira hauek arima zure gozotasun gutxiagorekin dagoenerako uztea eta orain oso osoan Zutaz gozatzea? Oi ene Jesus!, hain da handia gizakien seme alabei diezun maitasuna, non guk Zuri egin diezazukegun zerbitzurik handiena haien maitasun eta irabaziagatik Zu uztea bailitzateke, eta orduan geure bihotzekoago zintuzkegu; izan ere, borondatea hainbeste asetzen ez bada ere, arima gozatzen dago Zuri poz ematen dizula ikustean, eta ikusten du lurreko pozak ez direla ziurrak,
|
mundu
honetan bizi garen bitartean, Zuk emanak badirudite ere, lagun hurkoaganako maitasunarekin batera ez badoaz. Lagun hurkoa maite ez duenak ez zaitu Zu maitatzen, ene Jauna; izan ere, hainbeste odolez frogatua ikusten dugu Adamen seme alabei diezun maitasuna.
|
|
3 Baina bai galdera zentzugabea egin dizudana, Jauna! Badirudi ahaztuak ditudala zure handitasun eta errukiak eta nola etorri zinen
|
mundura
bekatariengatik, eta hain prezio handian erosi gintuzun, eta nola ordaindu zenituen gure atsegin faltsuak oinaze eta zigor latzak sufrituz. Nire itsukeriaren erremedioa jarri zenuen zeure jainkozko begiak estali zizkizutenean, eta nire harrokeria arantzazko koro guztiz latza ezarri zizutenean.
|
|
Ez huts egin maite zaituenari, zure bitartez haziko eta eztituko baita Maiteak beraren desira duen ariman eragiten duen oinazea. Zu poztea da nik nahi dudana, Jauna; hala ere ongi dakit nire poza ez dagoena
|
munduko
inorengan. Hau honela izanik, ez bota errurik nire desirari.
|
|
Hau honela izanik, ez bota errurik nire desirari. Hemen nauzu, Jauna; zerbitzuren bat Zuri egiteko bizi behar badut, ez diet uko egiten
|
munduan
etor dakizkidan lan guztiei, zure maitale san Martinek zioenez.
|
|
Nire miseria itzartzen denean, ene Jainkoa, eta nire arrazoia itsutzen duenean, neure eskuz idazten dudan honetan ea aurkitzen dudan ikusteko. Izan ere, askotan hain ezerez eta ahul eta adoregabe ikusten dut neure burua, non galdetzen baitut zer izan zen zure mirabeaz,
|
mundu
honetako ekaitzen aurka borroka egiteko zure mesedeak jadanik jasoak zituelakoan zegoen hartaz. Ez, ene Jainkoa, ez; ez gehiago konfiantzarik nik neuretzat nahi izan dezakedan ezertan.
|
|
Gela argi dago, baina berak ez du argitasun hartaz gozatzen, beraiek soilik ikusteko begiak itsutzen dizkioten eragozpenengatik edota piztia eta animalia kontuengatik. Uste dut horrela izango dela, egoera txarrean egon ez arren,
|
munduko
gauzetan hain sartua eta ondasun, izen on eta harreman kontuetan hain murgildua egonik, esana dudanez?, egiaz ikusi nahi lukeen eta haren edertasunaz gozatu nahi lukeen arren, ez diote uzten, eta ez dirudi hainbeste oztopotatik aska daitekeenik ere. Eta bigarren egoitzetara sartu ahal izateko benetan komeni da, bakoitza bere bizieran, beharrezkoak ez diren gauza eta harremanak alde batera uzten ahalegintzea; egoitza nagusira iristeko hori hain garrantzitsua izanik, hori egiten hasten ez bada, ezinezkotzat jotzen dut; are gehiago:
|
|
Hemen atsegin hartzen du Jainkoaren bizilekuan. Hemen aurkitzen du olibondo adaxka, ekaitza amaitu ote zen ikustera Noek bidali zuen usoak,
|
mundu
honetako uren eta ekaitzen artean lehorra aurkitu zuelako seinaletzat. Oi Jesus!
|
|
4 Egoki izango da zuoi esatea, ahizpak, Jaunak zertarako egiten dituen hainbeste mesede
|
mundu
honetan. Haietara adi egon bazarete haien ondorioetatik ulertuko zenuten arren, berriro esan nahi dizuet hemen, inork uste izan ez dezan arima hauei atsegin ematearren dela soilik, hori uste oker okerra izango bailitzateke; izan ere, Haren Maiestateak ezin diezaguke egin mesede handiagorik, imita dezagun, bere Seme hain maiteak eraman zuen bizia guri ematea baino; eta horrela, ziurtzat dut mesede hauek gure ahultasuna sendotzeko direla, noizbait hemen esan dudanez?
|
|
Ba al dakizue zer den egiaz espiritualak izatea? Jainkoaren esklabo bihurtzea, haren burdinaren, hau da, gurutzearen, ikurraz seinalaturik, esklabotzat
|
mundu
osoan zehar saldu ahal ditzan, Bera saldua izan zen bezala, haiek beren askatasuna haren esku utzi baitute; ez die horrela bidegabekorik egiten ezta mesede txikia ere. Eta horretarako prest ez badaude, ez dezatela uste izan aurrerapen handirik egingo dutenik, eraikin oso honen oinarria, esan dudanez?
|
|
esan nizuen beste leku batean, batzuetan deabruak desira handiak ipintzen dizkigula, egin ahal diren gauzetan eskura ditugunak erabil ez ditzagun gure Jauna zerbitzatzeko, eta ezinezkoak direnak desiratzeaz pozik gera gaitezen. Otoitzean asko lagunduko duzuela kontuan hartu gabe, ez dezazuela
|
mundu
guztiari probetxu egiterik nahi izan, zeuekin batera daudenei baizik, eta horrela handiagoa izango da egintza, behartuago zaudetelako haien alde egitera. Irabazi txikia dela uste al duzue zuen apaltasuna hain handia izatea, eta buru ukatzea, eta guztiak zerbitzatzea, eta haiekiko karitate handia, eta haren sutan guztiak isiotuko dituen Jaunaganako maitasuna, eta gainerako bertuteak etengabe iratzartzen jardutea?
|
|
Berehala datoz haren parte batzuk, esaterako, ingurua eta harresia; sarrerako atea; egoitzak, bizilekuak, gelak? esanahi berdintsua dute; Erregea dagoen egoitza edo jauregia; zeru goreneko gela gazteluaren erdian; Gazteluzainak, zerbitzariak (ahalmen eta zentzumenak); deabru samaldak; suge eta sugegorriak(
|
munduko
gauzen deabruzko irudipenak); zomorro pozoitsuak (ohore eta ogasunak, arazo materialak; pentsamendu txarrak etab.); animaliak eta piztiak (gutiziak, grina txarrak); sugandila meheak (irudimenean sorturiko hainbat irudi eta bururakizun).
|
|
Aurreko otoitzetatik aipatuak diren bezalako ondorioak geratzen badira, nolakoak ez ote dira geratuko hau bezalako mesede hain handi batetik? Mila bizitza izan nahiko lituzke guztiak Jainkoaren zerbitzuan erabiltzeko, eta
|
munduan
dauden gauza guztiak mihiak izan daitezela haien bidez Jainkoa goresteko. Penitentzia egiteko desirak handi handiak dira; eta ez du askorik sufritzen egiten duenean, maitasunaren indarrez gutxitzat duelako egiten duena eta argi ikusten du martiriek ez zutela gauza handirik egiten oinazeak sufritzean, gure Jaunaren laguntza honekin, erraza delako, eta kexu agertzen zitzaizkion arima hauek Haren Maiestateari zer sufriturik eskaintzen ez zienean.
|
|
16 Mesede hau ezkutuan egiten zaienean, oso handitzat dute; pertsona batzuen aurrean denean, ordea, hain lotsari eta gorrialdi handia izaten da, non arima nolabait irten egiten baita gozatu zuenetik, bera ikusi dutenek zer uste izango ote duten pentsatzeak ematen dizkion samin eta kezkarekin. Izan ere, ezagutzen dute
|
munduaren
malezia, eta konturatzen dira, beharbada, ez dutela den bezala epaituko, alderantziz baizik: Jauna goresteko bide izan behar zitzaiena, beharbada, juzgu txarrak egiteko bide gertatuko zaiela.
|
|
Dirudienez, gure Jaunak nahi du guztiek jakin dezatela arima hura dagoeneko berea duela, inork ez diola ukiturik egin behar; gorputzean, ohorean, ondasunetan bada, tira, guztitik aterako baita Haren Maiestatearentzat gorespena; baina ariman, hori ez! Bera bere erruzko ausarkeria handiaz bere Senarragandik aldentzen ez bada, Hark gorde egingo du
|
mundu
guztiaren erasotik eta baita infernu guztiarenetik ere.
|
|
4 Egia da, ene ahizpak, hau idatziz noala besterik gabe, txunditurik nagoela, Errege eta Enperadore handi honen ahalmen handia nola agertzen den hemen ikustean; zer ez ote du izango hortik igarotzen denak! Nik uste dut, arima hauei bezala, Haren Maiestatea agertuko balitzaie
|
munduan
guztiz galdurik dabiltzanei, ez liratekeela ausartuko Hura iraintzen, maitasunagatik ez bada beldurragatik. Oi, bai behartuak daudela indar guztiekin Jaun hau ez sumintzen saiatzera hain goitiko bidez abisuak jaso dituztenak!
|
|
3 Jainkoak arima hauei Bera, gauza gutxian bada ere, ezertan ez nahigabetzeko, ezta inperfekziorik ere ez egiteko, ahal balute, hain desira handia ematen die, non, horregatik soilik, besterik ez balitz ere, jendeengandik ihes egin nahiko bailukete eta inbidia handia baitiete basamortuan bizi direnei eta bizi izan direnei. Bestalde, halakoak
|
munduaren
erdian sartu nahiko luke, arima batek Jainkoa gorets dezala lortu ahal duen ikusteko; eta emakumea bada, nahigabez dago hori egin ezin duelako berezko izaerak ezartzen dion loturagatik, eta inbidia handia die, Zaldizkoen armadako Jainko handi hau nor den aldarri eginez, oihu egiteko askatasuna dutenei.
|
|
Luza ezazu, Jauna, zeure beso indartsua, ez dakiola bizia joan hain beheko gauzetan. Ager bedi zure handitasuna emakumeen eta behekoen gauzetan,
|
munduak
, handitasun hori harena ez dela konturaturik, Zu gorets zaitzan, kosta ahala kosta, hori besterik ez baitu nahi, eta mila bizi emango lituzke, izango balitu, bera dela-eta arima batek Zu pixka bat gehiago gorets zaitzan; eta bizi horiek ongi emantzat izango lituzke eta benetan uste du egiaz ez duela merezimendurik Zugatik neke oso txiki bat eramateko, are gutxiago Zugatik hiltzeko.
|
|
Lehenbiziko hauetan, batzuetan bai ahal izango duzue, arrazoi osoa dagoelako Jainkoaren borondatearekin bat egiteko, eta san Martinek esaten zuena esateko; eta asko estutzen badute, berriro pentsa daiteke; dirudienez, desira hori oso aurrera dauden pertsonena denez gero, deabruak eragin diezaguke gu ere aurreratuak gaudela pentsatzera; beraz, betiere ona da beldurrez aritzea. Baina nik uste dut, dituela ezarri ariman pena honek ematen dituen baretasuna eta bakea, harekin batera grinaren bat piztuz baizik,
|
munduko
gauzengatik penaren bat dugunean gertatzen den bezala. Hala ere, bataren eta bestearen esperientziarik ez duenak, du ulertu, eta bata delakoan, ahal duena egingo du horri laguntzeko, eta kalte handia egingo lioke osasunari:
|
|
Jainkoak emango ahal digu guztioi halako zorotasuna! Eta bai mesede handiak egin dizkizuela toki honetan edukitzeaz, hau egiten badizue eta horren erakutsiak ematen badituzue ere, zuei laguntzeko izango delako, eta ez gaizki esateko,
|
mundukoak
, gorespen aldarri hau hain gutxi erabiltzen den tokikoak, bazinete bezala; horregatik, ez da harritzekoa han gaizki esaka jardutea!
|
|
arima ezer ikusiko duen inolako usterik gabe, halakorik burutik pasatu ere gabe, bat batean aurrean jartzen zaio dena batera eta ahalmen guztiak eta zentzumenak nahasi egiten dira beldur handiaz eta zalapartaz, berehala zorioneko bake hartan haiek ezartzeko. San Paulo eraitsia izan zenean zeruan ekaitz hura eta zalaparta izan zenez, horrela hemen ere barruko
|
mundu
honetan higidura handia sortzen da, eta bat batean, esan dudanez, bare bare geratzen da guztia, eta arima hau egia handi handietan hain ongi eskolatua, non ez baitu beste maisurik behar; egiazko jakinduriak beraren nekerik gabe kendu dio moztasuna, eta aldi batean mesede hau Jainkoarena delako ziurtasunaz irauten du, eta kontrakoa esan eta esan egingo baliote ere, une hartan liokete engainurik egon daitekeelako beldurrik sartu.
|
|
Bai dela beldur izatekoa, gogoan hartzekoa eta probetxu handikoa gutxi dakigunontzat, ez baitugu lortzen egia hauek ulertzea, bestela ezinezkoa bailitzateke hain zentzugabeko lotsa txarra! Gogora dezagun, ene ahizpak, Jainkoaren erruki handia eta egonarria, gu hantxe bertan ez hondatzeko, eta eman diezazkiogun eskerrak, eta lotsagorri gaitezen gure aurka egiten edota esaten dena sentitu izanagatik;
|
munduko
gaiztakeriarik handiena baita guk, bertan ez geundela, gugatik noizbait esandako hitz bakar bat, beharbada asmo txarrik gabe esandakoa, sentitzea, Jainko gure Kreatzaileak bere kreaturei hainbeste irain bere Barruan sufritzen dizkieten bitartean.
|
|
Hemendik atera dezagun, ahizpak, gure Jainko eta Senarrarekin zer edo zertan bat etor gaitezen, beti beti eta bihotzez saiatu behar dugula egia honetan ibiltzen. ...rak, horretan etxe hauetan ezergatik ere ez esateko kontu handia duzuela ikusten baitut; diodana da, ibil gaitezela egian Jainkoaren eta jendearen aurrean ahal dugun era guztietan, batez ere izatez garen baino hobetzat ez gaitzatela har nahi izanez, eta geure egintzetan Jainkoari berea eta geure buruari geurea emanez, eta gauza guztietatik egia ateratzen saiatuz; eta horrela, gutxitzat izango dugu
|
mundu
hau, gezurra eta faltsua besterik ez baita, eta, beraz, gutxi irauten duena.
|
|
Baina inola ere ezin du, ezta ez dago inolako erremediorik ere hura berriro izateko, Jaunak nahi izan dezan arte, etortzen zaionean ez kontra egiteko ez kentzeko erremediorik ez dagoen bezala. Lehen baino askoz ere
|
munduarekiko
erdeinu handiagoaz geratzen da, oinaze hartan bertako ezerk ez ziola lagundu konturatzen delako, eta kreaturetatik askoz ere askatuago, Kreatzaileak soilik kontsola eta ase dezakeela konturatzen delako, eta beldur eta kontu handiagoz Hura ez iraintzeko, bai oinazetzeko eta bai kontsolatzeko ahalmena duela konturatzen delako.
|
|
Bestalde, tentaldi eta ahuleziatzat izan dut [isilik geratzea], zuek horrelako iritziak botatzen aritu arren. Jainkoa goretsia eta zertxobait gehiago ulertua izan dadila, eta oihu egin diezadala
|
mundu
guztiak; are gehiago, beharbada, hila izango bainaiz ni honek argia ikusten duenerako. Bedeinkatua izan bedi betiko bizi dena eta biziko dena, amen.
|
|
5 Orain ez gara haietaz ari, Jainkoaren errukiari esker, dagoeneko beren bekatuen penitentzia egin eta grazian daudenez baizik; hauen arima ezin har daiteke gauza baztertu eta mugatutzat, ikusi dituzuen bezainbeste egoitza eta hain bikainak hartzen dituen barne
|
mundutzat
baizik; eta arrazoizkoa da hala izatea, arima honen barruan Jainkoarentzako egoitza dagoelako.
|
|
arima bat esana dagoen nahigabe handian eta barruko nahasmen eta adimenaren iluntasun eta lehortasunean murgildurik dago; honelako hitz bat esanez besterik gabe: ez izan nahigaberik, bakean eta nahigaberik gabe geratzen da, eta argi handiaz, nahigabe hura guztiz kendua du; eta iruditzen zitzaion
|
mundu
guztia eta jakintsu guztiak bilduko balira ere nahigaberik har ez zezan arrazoiak emateko, zuketela, hartatik ateratzen eginahalak egin arren. Nahigabez dago eta beldurrez beterik, bere aitor entzuleak eta beste batzuek esan diotelako berak duena deabruaren espiritua dela:
|
|
Bada, hemen ere horrela gertatzen da: gure Jaunak arima honi gozotasun handiagoa eman nahi dionean, argi eta garbi erakusten dio bere Gizatasun guztiz santua nahi duen eran,
|
munduan
zebilen eran nahiz piztuera ondorengo eran; eta tximista bat bezain arin igarotzen bada ere, irudi guztiz aintzatsu hau hain zizelkatua geratzen da irudimenean, non handik ezin kenduzkotzat baitut harik eta azkengabe hartaz gozatzeko lekuan ikus dezan arte.
|
|
Hala ere, ez da horregatik nahiago izaten entzuten ez dutenen zoria, azken batean esaten digutena aditzea gauza handia baita. Horrela, hauek entzuten dituzte Jaunak egiten dizkien deiak; izan ere, Haren Maiestatea dagoen tokitik hurbilago sartuz doazenez gero, oso auzo ona da, eta haren errukia eta ontasuna hainbestekoa izanik, oraindik geure denbora pasa eta arazoetan eta atsegin eta
|
munduko
iruzurretan gaudela ere, eta are bekatuetan erori eta jaiki gabiltzala (bada, piztia hauek hain pozoitsuak eta zalapartatsuak izanik eta arriskutsua haiekin ibiltzea, harrigarria litzateke haietan estropezu egin eta ez erortzea), hala ere, gure Jaun honek hain estimu handitan du guk Bera maitatzea eta beraren laguntza, non behin eta berriro deitzen baitigu Beragana hurbil gaitezen; eta ahots hau ... gauza neketsuagoa da ez entzunda baino.
|
|
kolpe eta artilleriaren burrundarak hain zakarrak izanik, nahitaez entzun behar arimak. Izan ere, hemen izaten da deabruek
|
munduko
gauzen suge hauek irudikatzea eta hango gozotasunak ia betikoak egitea, han izan ohi duen estimua, adiskide eta senitartekoak, penitentziazko gauzetan osasuna (egoitza honetan sartzen den arima beti hasten baita zerbait egiteko gogoa izaten), eta eragozpenen beste milaka era.
|
|
batez ere aurrean jartzen zaio beragandik sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen. Berehala dator adimena, urte askoan bizi izan arren, adiskide hoberik ezin lor dezakeela aditzera emanez;
|
mundu
osoa gezurrez betea dagoela, eta deabruak jartzen dituen gozotasun hauek neke, kezka eta kontraesanez beteak daudela; eta esaten dio ziur egon dadila gaztelu honetatik kanpo ez duela aurkituko ez ziurtasunik eta ez bakerik; utz diezaiola besteren etxeetatik ibiltzeari, berea ondasunez bete betea dagoelako, haietaz gozatu nahi izanez gero; ea nor dagoen bere etxean bezala behar duen guztia aurki d...
|
|
5 Arrazoi hauek deabruak mende hartzeko erakoak dira. Baina, ene Jaun eta Jainkoa!, huskeriazko gauzetan izaten den ohiturak eta
|
mundu
guztiak horixe egiten duela ikusteak dena hondatzen du. Izan ere, hain hila dago fedea, non nahiago baitugu ikusten duguna hark dioskuna baino; eta egia esan, ez dugu ikusten zorigaitz handia baino besterik ikustekoak diren gauza hauen atzetik doazenengan.
|
|
4 Baina gauza bat jakinarazten dizuet: zaretenak zaretelako eta halako ama duzuelako ez ditzazuela zeuen buruak ziur ikus, oso santua izan baitzen David, eta gogoan duzue zer izan zen Salomon; ez jaramonik egin bizi duzuen itxitura eta penitentziari, ezta ez egon ziur beti Jainkoaz ari zaretelako eta etengabe otoitzari emanak zaudetelako eta
|
munduko
gauzak hain bazterrera utziak eta zeuen ustez hain higuinduak dituzuelako ere. Ona da hori guztiori, baina ez da nahiko, esan dudanez?
|
|
Hirugarren egoitzetan sartu diren arimei buruz esaten hasi nintzaizuenera itzuliz, lehenengo eragozpenak gainditu izanaz ez die egin Jaunak mesede txikia, handia baizik; hauetakoak, Jaunaren ontasunagatik, uste dut asko daudela
|
munduan
: Haren Maiestatea ez iraintzeko gogo bizia dute, kontuz aritzen dira bekatu arinik ere ez egiteko, eta maite dute penitentzia egitea, beren baitan bilduta igarotako orduak dituzte, ongi erabiltzen dute denbora, lagun hurkoarekin karitatezko egintzetan aritzen dira, oso eratsuak dira hitz egiterakoan eta janztean eta etxeko gobernuan, etxerik dutenak.
|
|
Nik neuk uste dut, gehien gehienetan esan dudana gertatzen dela; bada, arima hauek ezergatik ere bekaturik ez luketenez egingo, ezta konturaturik bekatu arinik ere, eta beren bizitza eta beren ondasunak ongi erabiltzen dituztenez gero, ezin dute onez eraman gure Erregea dagoen lekurako atea beraiei ixterik, haren zerbitzaritzat baitute beren burua, eta badira, izan ere. Baina
|
munduko
erregeak hemen zerbitzari ugari baditu ere, ez dira guztiak sartzen haren egonlekuraino. Sar, sar zaitezte, ene alabak, barrura; jo zeuen egintza txikiak baino aurrerago, kristau izateagatik hori eta gehiago ere egin behar baituzue eta nahikoa duzue Jainkoaren zerbitzariak izatea; ez izan gehiagoren gutiziarik, ezer gabe gera ez zaitezten.
|
|
8 Guri begitanduko zaigu, erlijioko abitua soinean daramagunok eta geure borondatez hartu genuenok eta Beragatik
|
munduko
gauza guztiak eta geneukana alde batera utzi genuenok (san Pedroren sareak badira ere, daukana ematen duenak nahiko ematen duela uste izango du), horrekin dena eginda dagoela. –Jarrera ona da oso, hartan irauten badu eta lehen egonlekuetako zomorro artean berriro sartzen ez bada, gurariz baizik izan ez arren; ez baitago zalantzarik biluztasun honetan eta guztia alde batera uztean irauten badu, lortuko duela nahi duena.
|
|
eta ez duela behartu Gure Jauna halako mesedeak egitera sinestekotan; aitzitik, zenbat eta gehiago hartu hainbat zordunago geratzen denaren antzera. Zer egin dezakegu hain Jainko eskuzabalaren alde, gugatik hil baitzen eta sortu baikintuen eta izatea ematen baitigu, zerbitzatu gaituenagatik zor diogunetik pixka bat kitatuz doalako geure buruak zorionekotzat hartu besterik (gogo txarrez esan nuen hitz hau, baina halaxe da,
|
munduan
bizi izan zen bitartean ez baitzuen beste gauzarik egin), berriro mesedeak eta gozotasunak eskatu gabe?
|
|
1 Nik ezagutu ditut arima batzuk, eta asko ere uste dut esan dezakedala, egoera honetara iritsi direnetakoak, eta urte askoan, gorputz eta arima, zuzentasun eta egokitasun honetan egon eta bizi izan zirenak, itxura batean behintzat; eta urte haien ondoren, ustez
|
mundua
mendean behar luketenak, gutxienez hartaz ongi desengainatuak egon behar luketenak, Haren Maiestateak probatu ez hain gauza handitan, eta hainbesteko egonezin eta bihotz esturaz zebiltzan, non ni ergel eta are beldurtua bainengoen. Haiei aholku ematea alferrikakoa da; izan ere, aspaldidanik bertute bidean saiatzen direnez gero, besteei irakasteko gai direlakoan daude eta nahikoa motibo dutelakoan gauza haiek sentitzeko.
|
|
Izan ere, askotan Jainkoak bere hautatuek beren ezereza senti dezatela nahi du, eta bere laguntza pixka bat eten egiten du, ez baitago gehiagoren beharrik, laster batean geure burua ezagutzeko. Eta berehala ulertzen da probatze era hau, haiek argi ikusten baitute beren hutsegitea, eta batzuetan, honek, hau da, ahaleginak ahalegin,
|
munduko
gauzetara, eta ez hain astunetara, sentibera daudela ikusteak, pena handiagoa ematen die duten penak berak baino. Hau nik Jainkoaren erruki handitzat dut; eta hutsegitea bada ere, apaltasunerako irabazi handikoa da.
|
|
12 Jaunaren ontasunagatik egoera honetan daudenei probetxu handia egingo liekeena da (esan dudanez, ez die erruki txikia agertzen, gorago igotzeko oso hurbil baitaude), obedientziak agintzen duenera prest egoteko erne erne izatea; eta erlijiosoak izan gabe ere, gauza handia litzateke, pertsona askok egiten dutenez? norengana jo izatea, ezertan ere norbere borondatea ez egiteko, hemendik etortzen baitzaigu gehienetan kaltea; eta ez bilatu bere aiurrikorik, esan ohi denez, gauza guztietan konturik handienaz ari denik,
|
munduko
gauzez oso desengainatua dagoena baizik, on handia egiten duelako norbere burua ezagutzeko mundua ezagutzen duenarekin harremana izateak; era berean, ezinezkoak iruditzen zaizkigun zenbait gauza, besteengan hain egingarri direla ikusiz eta haiek poliki poliki aurrera daramatzatela, adorea pizten da eta haiek hegan ikusita badirudi gu ere ausartzen garela hegan egitera, hegaztien umeek irakasten d... Honek onura handia dakar, eta nik badakit.
|
|
12 Jaunaren ontasunagatik egoera honetan daudenei probetxu handia egingo liekeena da (esan dudanez, ez die erruki txikia agertzen, gorago igotzeko oso hurbil baitaude), obedientziak agintzen duenera prest egoteko erne erne izatea; eta erlijiosoak izan gabe ere, gauza handia litzateke, pertsona askok egiten dutenez? norengana jo izatea, ezertan ere norbere borondatea ez egiteko, hemendik etortzen baitzaigu gehienetan kaltea; eta ez bilatu bere aiurrikorik, esan ohi denez, gauza guztietan konturik handienaz ari denik, munduko gauzez oso desengainatua dagoena baizik, on handia egiten duelako norbere burua ezagutzeko
|
mundua
ezagutzen duenarekin harremana izateak; era berean, ezinezkoak iruditzen zaizkigun zenbait gauza, besteengan hain egingarri direla ikusiz eta haiek poliki poliki aurrera daramatzatela, adorea pizten da eta haiek hegan ikusita badirudi gu ere ausartzen garela hegan egitera, hegaztien umeek irakasten dietenean egin ohi duten bezala, bat batean hegaldi luzerik ez baina, pixkaka pixkaka beren aita am... Honek onura handia dakar, eta nik badakit.
|
|
Zuzen jokatuko dute pertsona horiek, Jauna ez iraintzeko erabakirik sendoena hartuak badaude ere, Hura iraintzeko arriskuetan ez sartzeaz; izan ere, lehen egoitzetatik hurbil daudenez gero, erraz itzul daitezke haietara; haien sendotasuna ez dagoelako oinarri irmoen gainean jasoa, sufrimenduetan zailduak direnak daudenez; hauek ezagutzen dituzte
|
munduko
ekaitzak, badakite beldur gutxi izan behar zaiela haiei eta ez dela haren pozen desirarik izan behar eta jazarpen gogor batez, guri kalte egiteko deabruak prestatzen ongi dakienaz, balitekeela itzultzea haietara, eta asmo onarekin joanik, besteen bekatuak kendu nahirik, honetan gainera letorkiokeenari ezin eutsi izatea.
|
|
4 Bada, hemen esango nuela esan nuenaz, hau da, otoitzean izaten diren pozen eta gozotasunen artean den aldeaz hitz eginez, pozak guk geure gogoetaz eta gure Jaunari egindako eskariez lorturikoei dei dakiekeela uste dut nik, gure izaeratik datorrenari, Jainkoak horretarako laguntza ematen badu ere, Hura gabe ezin dugula ezer egin esan zuenetik hori atera behar baita; baina bertutezko egintzatik bertatik sortzen dira eta geure lanez irabazi dugula dirudi, eta arrazoiz ematen digu poza halako gauzetan jardun izanak. Alabaina, gogoeta egiten badugu, poz berberak izango ditugu
|
munduan
gerta daitezkeen gauza askotan ere: esaterako, ustekabean norbaiti ogasun handi bat egokitzen zaionean; edo maite maite dugun pertsona bat ustekabean ikusten dugunean; edota arazo garrantzitsu eta gauza handiren batean asmatzen dugunean, guztiek goraipatzen dutela; edota norbaiti beronen senarra nahiz anaia nahiz semea hil zaiola esaten diotenean eta bizirik etortzen ikusten duenean.
|
|
Zugan pentsatzea baino beste jakin beharrekorik ez delakoan gaudenez gero, ez dakigu dakitenei galdetzen ezta zer galdetu behar zaien ere, eta txarra ez dena, ona baizik, hutsegite larria dela uste izaten dugu. Hemendik datoz otoitzari emanda dauden jende askoren nahigabeak eta barruko nekeez kexu izateak, behinik behin letrarik ez duen jende askorenak, eta ilunaldiak datoz eta osasun galtzeak eta baita guztia bertan behera uztea ere, barne
|
mundurik
ez dagoela hemen barruan uste dutelako; eta ortziaren mugimendua geldiarazi ezin dugunez, abiada bizia baitabil, era berean ezin dugu geldiarazi geure pentsamendua ere, eta gero harekin batera sartzen ditugu arimaren ahalmen guztiak ere eta galduak garela uste izaten dugu eta alferrik galtzen dugula Jainkoaren aurrean gauden denbora; eta, beharbada, arima oso osoan Berarekin egongo da hur hurreko... Eta, gehienetan, egonezin eta nekeak geure burua ez ezagutzetik datoz.
|
|
tokira joatea; batzuetan Kantarik Ederreneko Emazteak dioen hau entzun dudala etortzen zait gogora, eta egiaz bizitza osoan ez dut aurkitzen inon arrazoi handiagoz esan daitekeenik; izan ere, bizitzan izan daitezkeen gutxiespen eta lan guztiak ez dut uste barruko borroka hauen mailara iristen direnik. Edozein egonezin eta gerra eraman daiteke onez bizi garen lekuan bakea aurkituz, esan dudanez?; baina
|
munduan
diren hamaikatxo neke artetik atseden hartzera etorri nahi dugu eta Jaunak guretzat atsedena prestatu nahi eta hain zuzen ere gugan egotea oztopo hau, oso tamalgarria da eta ia ezin jasanezkoa. Horregatik, eraman gaitzazu, Jauna, miseria hauek gutxietsiko ez gaituzten lekura, batzuetan arimari iseka egiten diotela baitirudi.
|
|
Bi aldiz dio hemen hitza; lehenengoa,
|
munduko
ezkontza errituei dagokie; bigarrena, berriz, espirituzko bizitzari.
|
|
8 Bada, ez gara ari elbarritasunak jota dauden arimez, hauek, Jauna bera etortzen ez bada jaiki daitezela esatera, urtegi ondoan hogeita hamar urte zeramatzan hari bezala?, nahiko zoritxar eta arrisku handia baitute; azken batean gaztelura sartzen diren beste arima batzuez ari gara; izan ere,
|
munduan
sartu sartuak dauden arren, asmo onak dituzte, eta noizbehinka, berandurik berandura bada ere, otoitz egiten diote gure Jaunari eta nor diren gogora ekartzen, asti handirik hartu gabe egiten badute ere; batzuetan hil batean milaka arazo artean errezatzen dute, ia gehienetan gogoa haietan murgildua dutela, haiei lotuak baitaude, hau da, altxorra duten tokira doakie bihotza; batzuetan saiatzen dira... Azken batean, behealdeko lehen geletan sartzen dira; baina beraiekin batera hainbeste zomorro sarturik, ez diete uzten ez gazteluaren edertasuna ikusten, ezta gogoa baretzen ere; nahiko egin dute barrura sartzeaz.
|
|
Horregatik diot ez uste izateko gela gutxi direnik, milioika baizik; izan ere, arimak era askotara sartzen dira hemen, guztiak asmo onaz. Baina, deabruak beti asmo txar txarra duenez gero, haietako bakoitzean demonio samalda bat izan behar du gela batzuetatik besteetara igarotzea oztopatzeko eta, arima gaixoa horretaz ohartzen ez denez gero, era askotara egiten dizkigu iruzurrak; erregea dagoen lekutik hurbilago daudenei ezin die egin hainbeste; hemen, ordea, oraindik
|
munduko
gauzetan sarturik eta atseginetan murgildurik eta hango ohore eta gurarietan barreiaturik daudenez gero, arimaren zerbitzariek (zentzumen eta ahalmenak) ez dute Jainkoak berezko izaeran eman zien indarrik, eta arima hauek erraz izaten dira mende hartuak, Jainkoa ez iraintzeko gogoaz jardun eta egintza onak egin arren. Beren buruak egoera honetan ikus ditzatenek, ahal duten eran, Haren Maiestatearengana sarri sarri jo beharra dute, haren Ama bedeinkatua hartu bitarteko, eta haren Santuak, hauek haien ordez borroka egin dezaten, haien zerbitzariek indar gutxi baitute beren burua babesteko.
|
|
Baina hauek nahi dutenean biltzen dira beren baitan; hemen kontua ez da guk nahi izatea, Jainkoak mesede hau egin nahi izatea baizik. Nik uste dut, Haren Maiestateak egiten duenean,
|
munduko
gauzak alde batera utziz doazenei egiten diela. Ez dut esaten nik egitez izan behar duenik, batzuek beren egoeragatik ezin baitute, desiraz baizik, berariazko eran dei egiten baitie adi egon daitezen barruko gauzetara; eta honela uste dut, Haren Maiestateari leku egin nahi badiogu, ez diola hau bakarrik emango gehiagorako dei egiten hasi zaionari.
|
|
batzuetan nahi ere nahi lituzke, Jainkoagatik zer edo zer egiteko gogo biziaz geratzen delako. Haren handitasuna ezagutuz doan heinean, bere burua ezerezago jotzen du; Jainkoaren gozotasunak probatu dituenez gero,
|
mundukoak
zaramatzat dauzka, haietatik apurka apurka aldenduz doa eta hori egiteko bere buruaren jabeago da. Azken batean, bertute guztietan geratzen da hobetua eta etengabe haziz joango da, atzera itzultzen ez bada Jainkoa iraintzera; bada, orduan, guztia galtzen da, baita arima goren gorenean badago ere.
|
|
Eta oraindik bizitza honetan ondasun honetaz gozatzeko itxaropenik badugu, zer egiten dugu?, zeren ondoan gelditzen gara?, zer da nahikoa une batez Jaun honen bila ibiltzeari uzteko, auzo eta plazetan Emazteak egiten zuenez? Oi, bai barregarria dela
|
munduko
guztia, hona ekartzen eta honetarako laguntzen ez badigu, haren atsegin, aberastasun eta gozotasunak, imajina daitekeen guztiak betiko iraungo balute ere, guztia da nazkagarria eta zaborra amairik gabe gozatuko diren ondasun hauekin konparatuz! Eta hauek ere ez dira ezer, ondasun guztien eta zeru lurretako Jauna geuretzakotzat izatearen ondoan.
|
|
Honela diot orain: Karmengo jantzi santu hau daramagun guztiok otoitzera eta kontenplaziora deituak izan arren (izan ere, hau izan zen gure hasiera, jatorri horretatik gatoz, Karmel Mendiko gure arbaso santu haiengandik, hain bakardade handian eta
|
mundua
guztiz utzirik, altxor hau, mintzagai dugun bitxilore eder hau, bilatzen zutenengandik), gutxi prestatzen gara Jaunak hura agerian jar diezagun. Bada, kanpoaldeari dagokionez behar deneraino iristeko ongi bagoaz ere, bertuteetan asko eta asko behar da honaino iristeko eta ez dugu axolagabe jardun behar, ez gauza txikian ez handian.
|
|
Ametsetakoa diot, arimak horrela dagoela dirudielako lotan bezala, ez baitirudi ez lotan dagoenik ezta itzarrik sentitzen denik ere. Hemen guztiak
|
munduko
gauzetarako eta geure buruarentzat lokarturik gaude, ongi lokarturik egon ere (egia esan, horrek irauten duen une laburrean konorte gabe bezala geratzen da, ez baita pentsatzeko gaitasunik, nahi izanda ere), hemen ez dago pentsamendua artifizio bidez geldiarazi beharrik; [4] maitatzea bera ere, egintza hori burutzen badu, ez daki nola egiten duen, ez zer maitatzen duen ezta zer nahi lukeen ere; azken batean, mundurako guztiz hil den baten antzera Jainkoagan gehiago bizi ahal izateko, horrelaxe gertatzen baita:
|
|
Hemen guztiak munduko gauzetarako eta geure buruarentzat lokarturik gaude, ongi lokarturik egon ere (egia esan, horrek irauten duen une laburrean konorte gabe bezala geratzen da, ez baita pentsatzeko gaitasunik, nahi izanda ere), hemen ez dago pentsamendua artifizio bidez geldiarazi beharrik; [4] maitatzea bera ere, egintza hori burutzen badu? ez daki nola egiten duen, ez zer maitatzen duen ezta zer nahi lukeen ere; azken batean,
|
mundurako
guztiz hil den baten antzera Jainkoagan gehiago bizi ahal izateko, horrelaxe gertatzen baita: heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino.
|
|
7 Bada, ikus dezagun zertara joko duen har honek, horretarako esan baitut gainerako guztia; otoitz honetan dagoenean,
|
mundurako
guztiz hilik dago: handik tximeletatxo zuri bat irteten da.
|
|
10 Ez dut esan nahi hona iristen direnek bakerik ez dutenik; bai badute eta oso handia; izan ere, nekeek beraiek hain dute balio handia eta hain sustrai ona, non, oso handiak izan arren, haietatik beraietatik etortzen baita bakea eta poza.
|
Munduko
gauzek ematen duten nahigabetik sortzen da handik irteteko desira hain mingarria, non, ezer aringarririk badu horrek, bera erbeste honetan bizi izatea Jainkoak nahi duela pentsatzea baita, eta hala ere ez da nahiko horrekin, arima irabazi hauekin guztiekin ez dagoelako oraindik erabat Jainkoaren borondateari emana, geroago ikusiko denez; hala ere, kontentatzen da; baina sentimendu handiz eta gehi... Otoitzean ari den bakoitzean nahigabe honekin ari da.
|
|
Otoitzean ari den bakoitzean nahigabe honekin ari da. Nolabait Jainkoa iraindua dela eta
|
mundu
honetan ez dela maitatua eta arima asko galtzen direla bai heretikoenak eta bai mairuenak ikusteak ematen dion nahigabetik dator beharbada; hala ere, gehien mintzen dutenak kristauenak dira; izan ere, Jainkoaren errukia handia dela, eta gaizki bizi arren, bide onera etorri eta salba daitezkeela ikusten badu ere, beldur da asko kondenatuko ez ote diren.
|
|
Bada, zergatik ez zitzaizun gogora etorri, Jauna, jasan behar zenuen heriotza neketsu, oinazetsu eta izugarria? . Ez; nire maitasun handia eta arimak salba daitezen dudan desira alde handiz oinaze horiek baino handiagoa delako; eta
|
munduan
nagoenez gero jasan ditudan eta jasaten ari naizen oinaze oso handiak nahikoa dira horiek haien aldean ezereztzat jotzeko.
|
|
Oi, hau bai dela bat egite desiragarria! Dohatsua hori lortu duen arima, gozotasunez biziko delako bizitza honetan eta bestean ere bai; izan ere, ez dute nahigabetuko
|
munduko
gertakarietako ezerk, Jainkoa galtzeko arriskuren batean bere burua edota Jainkoa iraindua ikusten ez badu behintzat; ez gaixotasunak, ez pobretasunak, ez heriotzek, Jainkoaren Elizan beharrezkotzat jotzen denaren heriotzak izan ezik; arima honek argi ikusten baitu, Jaunak hobeki dakiela zer egiten duen berak zer nahi duen baino.
|
|
lehenengoa, arima, esanda geratu denez, Jainkoaren borondatearekin hain bat egina badago, nola engaina daiteke, berak ez baitu nahi ezertan ere bere borondatea egiterik? Bigarrena, zein bide erabil dezake deabruak hain arrisku handiz sartu ahal izateko, zuen arima galtzeraino,
|
mundutik
hain aldenduak egonik eta sakramentuetatik hain hurbil eta, esan dezakegu, aingeruekin bizi izanez, bada, Jainkoari eskerrak, inork ere ez baitu beste desirarik Hura zerbitzatzea eta gauza guztietan poztea baizik?
|
|
aingeruekin bizi izanez, bada, Jainkoari eskerrak, inork ere ez baitu beste desirarik Hura zerbitzatzea eta gauza guztietan poztea baizik?
|
Munduko
arriskuetan sarturik daudenak tira, ez da harritzekoa. Nik diotsuet honetan arrazoia duzuela, Jainkoak nahikoa erruki erakutsi digulako; baina, esan dudanez?
|
|
Eta zuen onerako izango ez balitz, ez dezadala asma ezertan eskatzen diot; Haren Maiestateak badakielako ez dudala beste desirarik, nik dakidanez, beraren izena goretsia izan dadila baizik, eta saia gaitezela lurrean bertan ere horrela ordaintzen duen Jaunaren zerbitzuan; hortik jakin dezakegu zeruan emango digunaren zertxobait, ekaitzezko itsaso honetan diren etenaldi eta lan eta arriskurik gabe. Izan ere, Hura galtzeko eta iraintzeko arriskurik ez balitz, atsegina litzateke bizia ez amaitzea
|
munduaren
azkenera arte, hain Jainko eta Jaun eta Senar handiaren alde lan egiteko.
|
|
Eta txikienetatik hasi nahi dut, oihuka egindako pertsonen isekak eta gaizki esateak dira, harremana izaten den haiengandik datozenak, eta baita harremanik ez duen eta sekula berarekin gogoratuko zirenik ez zirudien haiengandik datozenak ere: , santu plantak egiten ditu?;, direnak eta ez direnak egiten ditu
|
mundua
engainatzeko eta besteak kaskartzat jotzeko; besteak kristau hobeak dira horrelako zeremoniarik gabe?; eta kontuan izan behar da ez dagoela norbere biziera ongi gordetzea baino besterik. Adiskidetzat zituenak, alde egiten dute beraren ondotik eta haiek ematen diote mokadurik hoberena, eta haiena biziki sentitzen dena da:
|
|
guztiaren beldur da, guztia jartzen du zalantzan, ohikoak ez diren gauzak ikusten dituenez gero; haiek dituen ariman inperfekzioren bat ikusten duenean batez ere (Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienak aingeruak izan behar luketela uste dute, eta hori ezinezkoa da gorputz honetan bizi diren bitartean); berehala deabruaren edo malenkoniaren gauzatzat gaitzesten da guztia. Eta
|
mundua
honelakoz hain beterik egonik, ez naiz batere harritzen; munduan gaur egun hainbeste dago halakorik eta deabruak hainbeste gaitz egiten du bide honetatik, non oso zuzen baitaude aitor entzuleak horren beldur izatean eta ongi aztertzean. Baina beldur berarekin ari den arima gaixoa, aitor entzuleagana joan epaileagana legez, eta honek gaitzestean, ez da oinaze eta nahasmen handia hartu gabe geratuko; hortik igaro dena ohartuko da soilik hori zein oinaze handia den.
|
|
guztiaren beldur da, guztia jartzen du zalantzan, ohikoak ez diren gauzak ikusten dituenez gero; haiek dituen ariman inperfekzioren bat ikusten duenean batez ere (Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienak aingeruak izan behar luketela uste dute, eta hori ezinezkoa da gorputz honetan bizi diren bitartean); berehala deabruaren edo malenkoniaren gauzatzat gaitzesten da guztia. Eta mundua honelakoz hain beterik egonik, ez naiz batere harritzen;
|
munduan
gaur egun hainbeste dago halakorik eta deabruak hainbeste gaitz egiten du bide honetatik, non oso zuzen baitaude aitor entzuleak horren beldur izatean eta ongi aztertzean. Baina beldur berarekin ari den arima gaixoa, aitor entzuleagana joan epaileagana legez, eta honek gaitzestean, ez da oinaze eta nahasmen handia hartu gabe geratuko; hortik igaro dena ohartuko da soilik hori zein oinaze handia den.
|
|
11 Dirudienez, honezkero ez du gogoeta egin beharrik hau ulertzeko, hortik igaro izanaren esperientziak, bere burua erabat ezgaitua ikusirik, gure ezerezaz konturarazten zion, eta zein gauzaezak garen; izan ere, grazia (hura gabe, antza denez, ez du egon behar, ekaitz honen guztiaren tartean ere ez baitu Jainkoa iraintzen eta ez bailuke irainduko
|
munduko
ezergatik ere) hain dago ezkutuan, non Jainkoaren maitasunaren txinpartatxorik ere ez duela ikusten eta sekula ere ez duela izan iruditzen baitzaio; izan ere, ezer onik egin badu edota Haren Maiestateak mesederen bat egin badio, guztia ametsetako gauza eta irudipena begitantzen zaio. Bekatuak egin zituela, ordea, ziur ikusten du.
|
|
Bai, zera! Niri iruditzen zait gaitzetsiei
|
munduan
diren atsegin guztiak aurrean jartzea bezala, ez baitira haien oinazea arintzeko nahiko, alderantziz, handitu egingo lukete; horrela hemen ere goitik dator, eta ez dira ezertarako ere lurreko gauzak. Jainko handi honek bera erregetzat ezagut dezagula eta geure ezereza ezagut dezagula nahi du, eta hori garrantzi handikoa da aurrerako.
|
|
9 Baina, ai ene Jainko, gauza espiritualetan ere nola nahi ditugun askotan gauzak geure iritzira ulertu, eta baita egiatik oso okertuak ere,
|
munduko
gauzetan bezala, eta uste dugu geure aurrerapena otoitz jarduerako urteen arabera neurtu behar dugula; are gehiago: badirudi neurria ezarri nahi diogula, bere dohainak neurririk gabe nahi duenean ematen dituenari, eta bati urte erdian beste bati urte askoan baino gehiago eman diezaiokeenari!
|
|
18 Ikuskari honek fruiturik gabea zirudien, eta probetxu handi handia egin zidan, haren esanahia aditzera eman zitzaidalako. Eta pixka bat geroago, ia gerra hartan sartua ikusi nuen neure burua eta konturatu nintzen ikuskari hura
|
munduaren
argazki bat zela, eta han zegoen orok armak zituela zirudiela, arima gaixoa zauritzeko. Utz ditzagun Jauna benetan zerbitzatzen ez dutenak, eta ohoreak eta ondasunak eta atseginak eta antzeko gauzak, argi baitago, konturatu ezik, arima sarean harrapatua izango dela; gauza hauek guztiak, behintzat, sarean harrapatzen saiatzen dira; baina adiskideez, ahaideez eta, gehien harritzen nauena, pertsona on onez estutua ikusi nuen neure burua; beraiek ongi egiten zutelakoan, eta ni neure burua nola babestu eta zer egin ez nekiela.
|
|
Honela nengoela, Jauna hitz egiten hasi zitzaidan eta esan zidan ez nahigabetzeko, honela neure burua ikusiz ulertuko nuela zein ezereza naizen, Berak nigandik alde eginez gero, eta ez zegoela ziurtasunik haragi honetan bizi garen bitartean. Aditzera eman zitzaidan benetan merezi duela gerra eta borroka honek halako saria irabazteko, eta iruditu zitzaidan Jaunak erruki gintuela
|
munduan
bizi garenok. Baina ez uste izateko ahaztua ninduela, ez baininduen sekula ere utziko, baina egin nezala neuri dagokidana.
|
|
Ez da gutxi zugatik egiten dudan hau, eta gauzetariko bat da zuk asko zor didazuna. Izan ere,
|
munduari
datorkion gaitz guztia egia argiz Eskriturako egiak ez ezagutzetik datorkio. Hango zeinurik txikienak ere ez du huts egingo.
|
|
Egi egiazko gauzez,
|
mundukoez
haratago doazenez, izan ezik beste ezertaz ez mintzatzeko gogo bizia geratu zitzaidan, eta honela han bizi nintzelako pena izaten hasi nintzen. Samurtasun eta gozotasun eta apaltasun handi batekin utzi ninduen.
|
|
Egia honetaz egia handi handiak jakin nituen, jakintsu askok azaldu balizkidate baino hobeki. Uste dut ez dagoela
|
mundu
honetako huskeria nigan hain ongi inprima dezakeenik, ezta hain argi azaldu diezadakeenik ere.
|
|
10 Esan dezagun Jainkotasuna diamante argi argi bat bezala dela,
|
mundu
osoa baino askoz ere handiagoa, edota ispilua dela, arimaren beste ikuskari horretaz esan nuenaren antzera; baina era askoz ere goragokoa delako, adierazten jakingo ez nukeena; eta egiten dugun guztia diamante horretan ikusten da, guztia bere barruan hartzen duena izanik, handitasun honetatik kanpo ez baitago ezer. Izugarria iruditu zitzaidan hain une laburrean hainbeste gauza batera ikustea diamante argi honetan, eta oso samingarria, gogora etortzen zaidan bakoitzean, argitasunezko garbitasun hartan, hain gauza itsusiak irudikatzen zirela ikustea, esaterako, nire bekatuak.
|
|
Baina ez da izan nik nahi nukeen adinakoa, pertsona batzuekin hitz egin beharrean izaten bainaiz. Dena dela, ikus nazaten tokian ez nagoenez gero, honezkero Jaunak gordeleku batera gidatu nauela dirudi, eta Haren Maiestateagan ziurra izango delako konfiantza dut, [22]
|
mundutik kanpo
nagoelako eta lagunarte txiki eta onarekin. Goitik begira nago, eta nik oso garrantzi gutxi ematen diet bai esaten dutenari eta bai nire gauzak jakiteari.
|
|
Eta hau egi egia da, eta nik gero poz hartaz gozatu edota samin hartaz nahigabetu nahi izan arren, ez dago nire esku; pertsona zentzudun batek ametsetan amesturiko nahigabea edota aintza izatea bezala litzateke. Izan ere, Jaunak iratzarri zuen nire arima hartatik, hilduraturik eta
|
munduko
gauzetarako hilik ez zegoelako, sentitu egin nuen, eta ez du nahi Haren Maiestateak nire arima berriro itsutu dadin.
|
|
10 Berriro diot, benetan, ez nekiela nik nola bizi, batek bere burua pobre eta arimaz nekatua ikusten baitu: gogoa beti Jainkoaz betea izateko agintzen diote eta beharrezko da Harengan izatea arrisku askotatik askatzeko; beste ertz batetik, ikusten du ez dela komeni
|
munduko
kontuetan huts egiterik, beren ohorea kontu hauetan jarria dutenei tentaldirik ez ematearren. Nekatua nenbilen, eta sekula ere ezin nuen neure burua garbitu, ahaleginak egin arren?
|
|
Nekatua nenbilen, eta sekula ere ezin nuen neure burua garbitu, ahaleginak egin arren? beti huts egiten bainuen honetan, eta hutsegite hauek, diodanez, ez dira gauza txikitzat hartzen
|
munduan
.
|
|
Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute. Izan ere, Jainkoari poz emateko eta
|
munduari
gorroto izateko etengabeko ardura izan behar lukeenak, munduan bizi direnei poz emateko ardura hau izatea hainbeste bider aldatzen diren gauza hauetan, ez dakit nola izan daitekeen. Behin betiko ikastekoak balira, tira; baina gutunen hasierako tituluetarako ere, nola egin irakatsiko duen katedra bat behar da, nolabait esateko?, papera utzi behar baita bai alde batetik, bai bestetik, eta lehen txit handia jartzen zitzaionari, orain txit argia jarri behar zaio.
|
|
Pentsatu dut santuren batek esan ote duen, monasterioak zeruko gortesau izan nahi dutenei irakasteko gortea izan behar zuela, eta alderantziz ulertu dute. Izan ere, Jainkoari poz emateko eta munduari gorroto izateko etengabeko ardura izan behar lukeenak,
|
munduan
bizi direnei poz emateko ardura hau izatea hainbeste bider aldatzen diren gauza hauetan, ez dakit nola izan daitekeen. Behin betiko ikastekoak balira, tira; baina gutunen hasierako tituluetarako ere, nola egin irakatsiko duen katedra bat behar da, nolabait esateko?, papera utzi behar baita bai alde batetik, bai bestetik, eta lehen txit handia jartzen zitzaionari, orain txit argia jarri behar zaio.
|
|
11 Nik ez dakit zertan geldituko den; izan ere, oraindik ez ditut berrogeita hamar urte, eta bizi izan naizen garaian hainbeste aldaketa ikusirik, ez dakit bizitzen ere; bada, orain jaiotzen direnek eta bizi luzea izan dezatenek, zer egin behar dute? Egia esan, erruki dut nik helburu santu batzuetarako
|
munduan
egotera behartua dagoen jende espirituala, izugarria baita honetan daramaten gurutzea. Guztiak elkartuko balira eta jakintza hauetan beren buruak ezjakin egin eta halakotzat hartuak izatea nahiko balute, lan askotatik askatuko lirateke.
|
|
12 Ene bada, bai inozokerietan sartu naizela! Jainkoaren handitasunez jardutearren,
|
munduko
kaskarkeriez hitz egitera etorri naiz. Jaunak mundua uzteko grazia egin didanez gero, honezkero bertatik irtetea nahi dut.
|
|
Jainkoaren handitasunez jardutearren, munduko kaskarkeriez hitz egitera etorri naiz. Jaunak
|
mundua
uzteko grazia egin didanez gero, honezkero bertatik irtetea nahi dut. Konpon daitezela, hainbesteko lanez ezereztasun hauei eusten ari direnak.
|
|
Izan ere, norbait lurralde batera badoa bertan behin betiko bizitzera, asko lagunduko dio bideko nekeak eramaten eta baita gauza zerutarretan pentsatzen eta gure solasa hartaz izaten ere, atseginez beterik egongo den lurraldea dela ikusi izanak; erraz egiten da. Hau irabazi handia da, zerua begiratzeak soilik arima biltzen duelako; izan ere, Jaunak han dagoen zerbait erakutsi nahi izan didanez gero, arima pentsatzen egoten da, eta batzuetan gertatzen zait niri lagun egiten didatenak eta pozten nautenak han bizi direla dakidanak izatea, eta iruditzen zait haiek direla egiaz bizi direnak, eta hemen bizi direnak hain hilak, non uste baitut
|
munduko
inork ere ez didala lagun egiten, batez ere bultzada haiek ditudanean.
|
|
Nik pentsatzen dudanean, oso txarra banintzen ere, banuela Jainkoa zerbitzatzeko ardura pixka bat eta ez nituela egiten gauza batzuk,
|
munduan
, ezer ez balira bezala, irensten direnak eta, azkenik, gaixotasun larriak eramaten nituela, pazientzia handiz eraman ere, Jaunak ematen baitzidan; ez nuen marmarrean aritzeko joerarik, ez inorengatik gaizki esatekorik, ezta ez dut uste inorenganako gaizkinahirik izan nezakeenik ere, ez nintzen gutiziatsua, ezta ez naiz gogoratzen sekula bekaitzik izan dudanik Jauna larriki iraintzeko erakorik, et... Baina, hala ere, oinaze ikaragarria zela diot, eta gauza arriskutsua dela kontentatzea, eta lasai eta pozik bizitzea txitean pitean bekatu astunean erortzen den arima; bestera izan behar du:
|
|
8 Hau ikusi ondoren eta beste gauza handi batzuk eta Jaunak, Bera denagatik, onei emango dien aintzaz eta gaiztoei emango dien oinazez agertu nahi izan zizkidan sekretuak ikusi ondoren, hain gaitz handiengatik era batera edo bestera penitentzia egin nahirik eta hain on handia irabazteko merezimendu txiki batzuk izan nahirik ari nintzela, jendearengandik ihes egiteko eta
|
mundutik
guztiz urruntzeko gogoa piztu zitzaidan. Ez zen baretzen nire espiritua, baina ez zen egonezina dakarren urduritasuna, gozoa baizik.
|
|
...in egingo zelako promesa handiak eginez, eta han atsegin handia izango zuela Berak, eta San Jose izena emateko, beronek zainduko gintuela ate batean eta Andre Mariak bestean, eta Kristo gurekin ibiliko zela, eta distira biziz argi egingo zuen izarra izango zela, eta Ordena erlijiosoak zabarkerian eroriak izan arren, ez pentsatzeko haietan Jainkoa gutxi zerbitzatzen zenik; ea zer izango litzatekeen
|
mundua
erlijiosoengatik ez balitz; hau neure aitor entzuleari esateko agintzen zidan, eta Berak eskatzen ziola ez joateko haren aurka, ezta ez ziezaiola oztoporik jarri ere.
|
|
–Jauna, etxe hau ez da nirea; Zugatik egin da; orain honen gorabeherez arduratzeko ez dago inor, arduratu bedi Berorren Maiestatea?. Bake bakean eta penarik gabe geratu nintzen,
|
mundu
guztia neure ordez ardurak hartzeko prest banu bezala, eta gero negozioa ziurtzat nuen.
|
|
Eta beraz, galdetuko balidate zer dudan nahiago:
|
munduko
lan guztiekin haren amaiera arte egotea eta gero aintzan goraxeago igotzea, ala batere lanik gabe beheragoko aintzara joatea, erantzungo nuke poz pozik hartuko nituela lan guztiak Jainkoaren handitasunak ulertzeaz pixka bat gehiago gozatzearren; Jainkoa zenbat eta gehiago ulertu, gehiago maitatzen eta goresten baita.
|
|
Oi Erregearekin balitz! Hemen ez da jende pobrerik, ezta zaldun ez denik ere, zeintzuk diren baliokoenak galdetzea baizik; eta ziur asko ez dira izango
|
mundua
beren mende dutenak, hauek egiak esaten dituztelako, beldurrik gabe eta aurrekoa nor den begiratu gabe; ez dira jauregietarako, han ez baitira erabili behar, gaizki emango dutenak isildu baizik, ezta burura ekartzen ausartu ere gaizki tratatuak izan ez daitezen.
|
|
8. Benetako begi ona, z ari naizen honetan, gogoratzen naiz sufrikario handiak igaro behar izaten direla (Jainkoak egia zer den jakitera eraman dituen pertsonak)
|
munduko
gauza hauetan jardutean, hainbeste gauza ezkutatzen baitira, Jaunak behin esan zidanez. Izan ere, hemen idazten ditudan gauza asko ez dira nire burutikoak, neure Maisu zerutarrak esaten zizkidanak baizik.
|
|
Estropezu txikitxo bat, Zuk, Jauna, esku ematen diozunean. Zu maite bazaitu eta ez
|
munduko
gauzak, ez da nahiko galtzeko erortze bat ezta erortze asko ere. Apaltasunaren ibarrean zehar doa.
|
|
15 Ez dira lehoien artean ibiltzeko beldur; bakoitzak bere zatia eraman nahi duela dirudi; hau da,
|
munduak
ohoreak eta atseginak eta pozak izenez ezagutzen dituenak; eta hemen deabruak satitsuen beldurra sartu nahi duela dirudi. Mila aldiz izutzen naiz eta hamar mila aldiz nahi nuke negarretan ase eta oihu egin guztiei, neure itsumen eta gaiztakeria adierazteko; izan ere, probetxugarri balitz behintzat haiek begiak ireki ditzaten.
|
|
Ez dago zorion ziurrik, ezta ezer ere aldatzen ez denik. Hain gutxi zegoen, non ez baitut uste neure poza
|
munduko
ezergatik trukatuko nukeen, eta horren motiboak berak oinazetzen nau orain, neure buruaz zer egin ez jakiteraino. Oi, adi adi begiratuko bagenitu geure bizitzako gauzak!
|
|
10 Hau egitean, bat batean ihes egin zuen deabruak eta bareturik eta pozik utzi ninduen, eta hala geratu nintzen eta egon naiz beti, eta etxe honetan gordetzen den itxitura eta penitentzia eta gainerako guztia, leun eta gutxi egiten zaizkit oso. Poztasuna hain da handia, non batzuetan pentsatzen baitut
|
munduan
nik zer aukera nezakeen gozoagorik. Ez dakit hori den arrazoia inoiz baino osasun hobea izateko, edota Jaunak nahi duen, hala behar eta komeni delako guztiek egiten dutena egiteko?
|