Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 386

2000
‎Behar duen bezala hunkitzen du, musikaren bidez, hain justu. Gertaldi bereziki inarrosleak ditu, hala nola, pianoan norgehiagoka dutenekoa, protagonistak lehorreratu nahi duenekoa (ez lehorreko mundua ezagutzeko, itsasoa lurretik ikustea nolakoa den jakiteko baizik) eta jaistera ausartzen denekoa. Bestalde," Virginia" untzia dinamitaz gainezka dagoela behin betiko urperatzeko, mundu guztiak alde egin du, Bederatziehunek izan ezik.
‎Ezinezko adiskidetasun bat deskribatzen zaigu bertan, alegia txepetxa eta sugearen artekoa, txori txiki potolo moko zorrotz eta buztan zuta horrek kontatua. Habia uzteko garaia heltzen zaionean, mundua ezagutu eta adiskide asko egiteko gogoz sutsu da txepetxa. Egiten dituen lagun berrien artean, ordea, sugetxo bat dago.
‎Ezinezko adiskidetasun bat deskribatzen zaigu bertan, alegia txepetxa eta sugearen artekoa, txori txiki potolo moko zorrotz eta buztan zuta horrek kontatua. Habia uzteko garaia heltzen zaionean, mundua ezagutu eta adiskide asko egiteko gogoz sutsu da txepetxa. Egiten dituen lagun berrien artean, ordea, sugetxo bat dago.
‎Ezagutza sozialari buruzko lanetan (Singer eta Kolligian, 1987; Fiske eta Dier, 1985, beste batzuen artean) errepresentazio mentalen oinarrizko zutabeakgertakizunen eskemak, gidoiak edo gertakizunen errepresentazio orokorrak direlaonartzen da, hots, mundua ezagutzeko eta munduan mugitzeko algoritmoak (Westeta Sheldon Keller, 1994).
‎behar du izan, aire korronteen eza beharrezkoa da eta ur emariak tantaketarik gabekoa eta egunean cm3 gutxi batzukoa izan behar du. Munduan ezagutzen diren kobazuloen artean, Pozalagua da estalaktita eszentriko gehien dituena; horren arrazoia, dolomita eta kaltzitak egitura desberdina izatea izan liteke, edo baita ere, ezagutu arte kobazuloak izan zituen kondizio mikroklimatikoak, urte luzez baldintzek aldatu gabe iraun baitzuten.
‎Eta aitak, osabari akabatzeko betarik eman gabe, baietz erran zion, munduaren ezagutzea gauza ona zela eta hartan aitona Nikolasen ustekoa eta aburukoa zela, negozioen aitzinatzeko moduaz eta maneraz harekin deusetan akort egon ez bazen ere.
‎Osabaren pena handia izan zen, eta enea ez tipiagoa, zeren Italiarat eginikako bidaiaren ondotik ezin maiteago bihurtu baitzitzaidan txakur hura, leiala eta fidela zelako eta ezin maitagarriagoa, munduan ezagutu ditudan hainbat eta hainbat gizon baino hagitzez ere maitagarriagoa. Baina, nola osabak ohitura hura baitzuen, bere txakurra edukitzekoa, eta nola erran zaharrak baitio hilak lurperat, biziak aserat, handik hiruzpalau egunera izan genuen etxean orkume berria:
‎Eta hala zen guztia Rosa de Osoriorekin eta hala ehotzen zuen egunoroz zeta fin batez gure amorioaren oihala... eta hala eta halatan zen hura , munduan ezagutu izan ditudan bertze emazteki guztiekin konparaturik, diferent. Izan ere, ene amorio guztiak begietan hasi eta begietan akabatu izan zitzaizkidan, harekin izan nuena salbu... zeren Rosa jakintsua zen eta bere jakintasuna jartzen zuen gure amorioaren zerbitzuan, eta zeren, ondorez, behakoak ez ezik, hitzak ere genituen, eta hitzek are sakonago egiten zuten begiek adierazia eta are urrunago eramaiten gintuzten, urratsez urrats.
‎Enpirismoak apriorizko ezagutza ukatzen zuen; hots, eta oro har, enpiristentzat ez zegoen inolako ezagutzarik esperientziaren aurretik. Mundua ezagutzeko esperientzian oinarritu behar dugu. Beraz, ezagutza edo judizio kantiarra — a priori eta sintetikoa— ukatu egingo da Zirkuluko enpirismoa dela eta.
2001
‎Orkideena, munduan ezagutzen den familia zabalenetakoa da. Gutxi goitti beheitti 30.000 kide ezagutzen dira eta oraindik gehiago aurkitzeko itxaropena dezentekoa da.
‎Interes kulinarioak mugitzen du bera. Kalera irteteko esaten diot nik askotan, mundua ezagutzera. Etxean daukala dena dio berak.
‎Maritxu ha nagusitu egin zan. Behin, mundua ezagutzera joiala esanez txabolatik urten eta ez zan gehiago bueltatu. Bigarren lehengusina batek jaso eban neskatoak etxean lagatako lazu koloretsua.
‎Bistan da hedabideek arazo politikoen ezagutza eta sozializazio prozesua (edo haien estaltze prozesua) bizkortzen dutela. Eta hedabideek ezagutzen dugunaren eta inguruko mundua ezagutzeko moduaren gainean eragina badute, eragin hori munduaren aurrean bideratzen ditugun jarreretara ere zabalduko da maila batean edo bestean. Aski dugu pentsatzen jarri eta gogoan hartuko bagenu zein iritzi giro nagusituko zatekeen Espainiako Estatu osoan irrati, telebista eta egunkari guztiek Lizarra Garazi Akordioa eta haren ondoko gertaerak horren modu sektarioan tratatu ez balituzte, gatazkari irtenbidea zabaldu nahi zion aukera politiko sozial maioritariotzat hartu izan balute; editorialetan fronte kutsuko terminoak alboratu izan balituzte; zurrumurruak eta egiazko gertaerak bereizi izan balira eta gertaeren berri egiazko garrantziaren arabera eman izan balitz... kritikari edo Akordio horren indar sinatzaileekin zituzten desadostasunen gaineko eztabaidari uko egin gabe, horrela portatu izan balira.
‎Atxagaren olerkiaren arabera honek hogeita zazpi hitz trakets baino ez zitzakeen ahora. Ele apur horiekin hargatik mundua ezagutu desiraz hanpatua zebilen. Nolabait Axularren sagarroiaren eredua zen halaber, ene potreta kapetut, aditz hain pobre eta eskasak ezpainetan anitzetan landerrean nengoela.
2002
‎" Gu nafarrak gara" erantzun genion gure buruari, eta nafar izatea Iruñea zen, euskara zen... Hor hasi ginen piska bat euskal mundua ezagutzen, hutsune bat betetzeko alde batean.
‎Horrelako zentroetan baserri mundua ezagutzen hasiko da kalekumea: behia jezten edota oiloei arrautzak biltzen ikasiko dute, baratzea prestatuko dute, ogia eta gailetak egingo dituzte, etab.
‎Gazte hark ondo ezagutzen zuen mundua, horretan ez zegoen zalantzarik, eta benetan ez dago, Pertseo bezalako gazte ausart batentzat, hori baino gauza atseginagorik: mundua ezagutzen duen norbaiten adiskide egitea, eta haren ezagutzak dastatzeko eta gozatzeko aukera edukitzea. Pertseok arreta eta antsia handiz entzuten zuen besteak esaten zion guztia, seguru baitzegoen entzuten zuenarekin zabaldu egingo zituela bere adimena eta ezagutza.
‎3 Zinema sobietarrak propaganda politikoa helarazi behar zion herriari. 4 Zinema sobietarrak artista sobietarren lanak eta artekontzeptzioak aireratu behar zituen, munduak ezagut zitzan. Agintari sobietarren eskuetan, zinema hedabide, arte eta propaganda aparatu bihurtu zen.
‎Niri grazia handia egiten zidan Sokrates izen horrek. Filosofian doktore naiz eta Sokrates beti iruditu zait munduak ezagutu duen pentsalaririk handienetako bat. Gainera, maitasun berezia diot bere heriotza dela-eta.
‎Unibertsitatea ezezaguna da gizarte eragileentzat, bai. Baina gauza bera esan daiteke unibertsitarioei dagokienez; hau da, unibertsitateko irakasleek ez dute enpresa mundua ezagutzen, ez eta unibertsitateak ez diren beste eratako erakundeak ere. Horren ondorioz, unibertsitateko irakasleek ez dituzte erraz barneratzen edo onartzen enpresa munduaren logika eta balioak.
‎Islama, zibilazio guztiak bezala, bere iraganak oso sakon baldintzatzen du. Erdi Aroaren amaieratik ez da ia egokitu munduak ezagutu dituen izugarrizko aldaketetara. Horregatik, kontzeptu gehienak iraganean bezala formulatzen ditu, eta arazorik gehienak Islam sortu berriaren garaietan bezalaxe konpondu nahi ditu.
2003
‎Greenpeace erakundeak arestian eginiko azterketa zientifikoen arabera, munduan ezagutzen diren arrain espezieen %20, gutxienez, desagertzeko zorian daude; bestetik, Europan gehiegizko arrantza argi gorriak pizten hasia da: zenbaitetan %60tako kuotetara iristen da.
‎GARAPENAElikagaiakArropakOsasunaLanaEtxebizitza2 bizitza txaletaHeziketa kulturaOporrak+ bidaiakAutoa motoaItsasontziaKirola aisia (ehiza, mundua ezagutu.)
‎Australiako ingurumen agintariek iragarri dute “Mingaloo” babesteko gailu bat jarriko dutela martxan. Munduan ezagutzen den jorobada albina balea bakarra da, eta larunbatean zauritu egin zen ontzi batek jo zuenean. Printzipioz, bere mugimenduei jarraitzeko irrati monitore bat jartzeko asmoa dute.
‎Gurasoen joko bikoitza AEFJk txosten eta dokumentu batzuetan (aditu eta irakasle askok parte hartzen dute horietan) aztertzen ditu gurasoek eta irakasleek jolasa hezkuntza baliabide bihur dezaten kontuan hartu beharreko gai garrantzitsuenak; izan ere, horiek funtsezko zeregina dute: haurren jolas beharren behatzaile direnez, haiek gidatuko dituzte inguruko mundua ezagutzeko. Gloria Medrano Zaragozako Unibertsitateko Psikologia Ebolutiboko katedradunaren ustez, helduaren funtzioa, jolasaren animatzaile gisa, bikoitza izan daiteke:
‎Baina, bestetik, estreinako aldiz nire bizitzaren kapitain izango nintzen. Eta mundua ezagutzeko aukera neukan. Nire herritik aterako nintzen, bakarrik.
‎Dena bekaturako aitzakia besterik ez da: kristau onak ez du zertan bere herritik irten, eliz aholkulari zintzoekin gehiago ikasiko du bizitza zuzenaz, bidaiatu eta mundua ezagutzen baino. Isolamendua nekazariaren lagungarri da, zentzu guztietan.
‎Zergatik sinetsi behar dugu mendebaldeko zientzi tradizioa dela mundua ezagutu eta maneiatzeko modu hoberena. Feyerabenden aburuz, ez dago sinetsi beharrik, are gutxiago zientzi adituek gure agintari eta gidari izan behar dutenik.
‎Gizakiak gara ditzakeen jarduerak ugari badira ere, gu modu anitzetan inguratzen gaituen eta bizi garen mundua ezagutzearena nabarmen azpimarra genezake. Izan ere, mundua zer den nahi dugu ezagutu, nolakoa den, nola dabilen, nola alda genezakeen.
‎uste du bi mundu ezagutzen dituela,
‎bi mundu ezagutu zituen pertsona jakintsua.
2004
‎Horra «Nairobitarra: Mundua ezagutzeko jolasa» eta «Munduko ipuinak», bidaiatuz ikasteko bi modu berri.
‎Ez duzue antzinako lapurtar klasiko gehiegirik aurkituko, baina, hau ez da helburua, plazera eta ongi pasatzea baizik. Gazteek, bereziki Ipar Euskal Herrikoek erraxki ulertuko duten hizkuntzan, Hegoaldekoentzat parada ederra gure hitz egiteko manera, gure haserreen agertzeko erak, gure munduaren ezagutzeko aukera paregabea. Euskarak bizi dituen berrikuntzen jarraitzeko tresna egokia dugu, eskualde desberdinetako euskaldunen arteko ezagutzaren sakontzeko aukera ona.
‎Baina zer esan nahi dugu horrekin? Mundua ezagutzeak hizkuntzaren presentzia eskatzen duela, hau da, errealitatearen ezagutza hizkuntzaren bitartez egiten dela. Eta hizkuntza orduan tresna soil bat ez ezik, ezagumenaren beraren ahaltasun baldintzetariko bat ere bilakatzen zaigu.
‎536 Kulturaren eta hizkuntzaren arteko lotura hori era honetara azaltzen digu Andres Urrutiak lege mundua gai hartuta: . Interpreteak euskararen mundua ezagutzen badu, interpretazioak ere beste parametro batzuetan egingo ditu. Interpreteak euskara ezagutzen badu, bere interpretazioa juridikoa izanda ere, modu ezberdin batean aterako da.
‎Giro horretan, bi esperientzia azpimarratu nahi nituzke: alde batetik, bere mundu idealetik errealitate sozialaren benetako arragoan sartu zen eta beraz bestelako munduan ezagutu zituen. Hauteskundeetan sartzea, gizartearen ikuspegi zabalagoa hartu zuen.
‎Horrela, gizakiak bere baitanosotasunerako eta azpiko errealitaterako ezagueraren giltza ditu. Mundua ezagutzeko gizakiakbere barrenaren sakontasunean begiratu behar du. Aldaketa baino ez da existitzen, bainaaldaketa hori sostengatzen duen zerbait egon behar da, hau da,, azpiko?
‎Izan ere, indar hutsa zen Lantza, indar itzela, ongirako zein gaizkirako erabil zitekeen energia. Eta Lantzaren Ahotsak ez zuen hitzik erraten, ez behintzat Munduak ezaguturiko ezein hizkuntzatakorik, baina hitz egin zidanean, nire ama hizkuntzaz mintzatu balitzait bezain ongi ulertu nuen.
‎Jendearen behaketa ez da, ordea, ezaugarri fisiko hutsetara mugatzen. Begi, ile, azal kolore, gorpuzkera nahiz janzkerari buruzko xehetasunez gainera, behaketa sakona egiten du, azaleko ezaugarri horiek gordetzen duten eta iradoki dezaketen barne mundua ezagutzen ahalegintzen da. Pertsona orok" mundu sekretu bat darama berarekin"(" Trein Honen Drangadan", 1983) eta mundu horretan, erresumaho rretan barna bidaiatzea maite du poetak.
‎Carlosen lagunak aurrean zituela, jada erremediorik ez zegoenean zetorkion ikasgaia, harena izandako mundua ezagutzea. Behin baino gehiagotan eskatu zion hegazkinez ordubetera zegoen gaztaro, amets, iraultza nahi, jakin min pizgarri toki hartara eraman zezan, baina" Zertarako joan nahi duzu hara!?" erantzuten zion.
2005
‎Halako batean, ordea, Kultur Etxean giltzaperatuta aurkituko dira. Handik ateratzeko laguntza eman diezaiekeen bakarra nahitaez irakurtzera derrigortuko dituen iratxo bat izango denez, uste ez dutela, batek piraten mundua ezagutuko du, besteak detektibeena, hirugarrenak sorgin berezi bat eta laugarrenak maitasuna.
‎Beharbada hori da pintura ulertzeko klabeetako bat: nahiko analfabetoak garela gure barne mundua ezagutzeko unean.
‎Hamalau hilabete bete nituenerako jartzeko gai izan nintzanean, orduantxe hasi jatazan arazoak, lehenengo muturrez lur joteak, nire hankatxoak ez ziran mundua ezagutzeko neban jakinminaren esaneko eta. Nengoan lekuan nengoala bairudian guztia niretzako oztopo eta trabaz beteta egoala eta deskuidorik txikienean be, egia esanda deskuidoren beharrizanik ez baneban be, nire hankatxoen ibilkera bera nahikoa zan eta horretarako, hantxe aurkituko ninduen, lurrean jausita eta aurpegia negar anpuluz beteta.
‎Subsidentzia hitzak adierazten du denbora tarte nahiko zabalean arro sedimentario baten (ez da zertan itsas arro bat izanik) hondoaren hondoratze progresibo erregular edo ez erregularra. Ertz egonkorretan kontinenteetako higaduraren ondorioz sortutako metakinak jatorri biologikoko sedimentu ugariekin nahasten dira, munduan ezagutzen diren sedimentu pilaketa lodienak (10 km) sortuz.
‎Luis Mari Gurrutxaga, Nuarbeko presidentea, ez da inoiz tiralaria izan baina 1984tik" beti saltsan ibili naiz", dio. 54 urteko frantses eta euskarako irakasle hau harro dago Nuarbeko sokatilarari galaktikoekin, eta sokatirarekiko esker onekoa bada ere," mundua ezagutzeko aukera eman baitit", ez du momentuz sokatira kirol olinpiko iusten," ezta Madril 2012an ere".
‎Horrela, bada, era honetan gizakiaren dimentsio linguistikoaz eta hizkuntzaren dimentsio antropologikoaz jabetzen delarik, ahalegin serioa egiten du bere jatorrizko" giza-teoria" orokorra, hemendik aurrera," hizkuntz teoria" sakon eta zabal baten bidez eta bitartez garatzeko. Gizakia etengabeko formazio prozesu batean dago eta, bertan, hizkuntza indar eragile garrantzitsuena da, alegia, hizkuntzari esker bakarrik ahal dezake gizakiak bere burua osatuz eta aberastuz joan, eta baita berau inguratzen duen mundua ezagutuz eta bereganatuz ere. Kontua da hizkuntza, gizakiarekin gertatzen den moduan, aniztasun historiko batean bakarrik dela erreala, alegia, giza-talde ezberdinen mintzaira propioetan edota pertsona ezberdinen hizketa ekintza singularretan.
‎–Peterrek trufa zuen lehia, erantsi aitzin–: Uste nuen ez zenutela mundua ezagutzen.
‎Ez zuen zurrutik egiten, eta moila gainean konpontzeko egoten ziren sareen artean moldatu behar izan zuen ohatzea. Mundua ezagutu nahi omen zuen zamako batean ontziratuta, halako asmoa zerabilen berarekin hitz egin nuen azken aldian. Zoritxarrez, izurdeak hiltzeko arpoia beste armarik ezagutzen ez genuenon artean laster agertu ziren pistolak eta fusilak Gorriarandik heldutako samalda baten eskuetan, kapitain jauna, grebara behartzen gintuztenean bezala etorriak, Beorlegi koronelaren tropei aurre egiteko nahikoa adorerik ez eta atzeguardako jende beharginari erasotzen.
2006
‎" Galdera bat hartu genuen ardatz: zer da Euskal Herrian bizi den pertsona kulturadun batek Euskal Herriaz eta munduaz ezagutu behar duena eta egiten jakin behar duena, eta zer nolako baloreak eduki behar ditu?".
‎aleutiar kultura dela, ziur asko, munduak ezagutu duen
‎Euskal gizartea horrelako azoketara nola hurbiltzen den ikustea hunkigarria da. Jendeak baserri giroa ezagutu nahi du, batez ere gaztaren mundua ezagutu nahi du. Eta herriaren ezagutza hori funtsezkoa da ekoizleentzat.
‎Mendebaldeko gizarteak munduaren ulermen modernoa garatu du, beste edozein gizartek baino nabarmenago. Alde batera geratu dira mitoak eta mundua ezagutzeko bestelako bideak, baina, prozesu horretan arrazionaltasuna distortsionatu egin du, aspektu kognitibo instrumentalen hipertrofia bat gertatu baita.
‎Modernitatea kuestionatzen duten askok arrazionaltasuna mundua ezagutzeko modu bat dela adieraziko dute, bat beste askoren artean. Ikuspegi erlatibista horretatik, ezagutzeko modu arrazionala ez dago magiaren gainetik.
‎• Zer da Euskal Herrian bizi den pertsona kultu batek Euskal Herriaz eta munduaz ezagutu behar duena, egiten jakin behar duena eta bereganatu lituzkeen balioak eta jarrerak? (Bizitza guztirako kultur ibilbidea).
‎Kantek Parmenidesi eta Spinozari leporatu zien unibertsoa gizakiaren kaskotik aterarazi izana, magoak untxia nola. Kanten ustez, aldiz, gizakiak, adimen aktiboa badu ere, mundua ezagutzekotan, datuak jaso egin behar ditu, edukiak (anitza beti ere) emana (gegeben) behar du, beste nonbaitetik etorria. Ez da aski gizakiak pentsatzea, egiazko ezagutza erdiesteko; beharrezkoa da orobat gizakiak gogoan harturiko objektuak berezko existentzia izatea, gogoan hartze horretatik berex.
2007
‎Beti kritikatzen aritu izan gara baina, akaso, kritikatzeko baino gehiago dago aldarrikatzeko. Lehen mundua aldatu nahi genuen, orain konturatu naiz mundua ezagutu egin behar dela, mundu honetan denetik baitago, ezagutzea da kontua.
‎Programazioetan une hauek txertatzea, praktika jardueretan bezala, gehienetan hizkuntza lantzeko beharrezko estrategia modura ulertu izan da, jariotasunari begira batez ere, baina euskaltegia horrela euskara erabiltzeko gune ere bihurtu da kasu askotan, euskara erabili zein euskal mundua ezagutzekoa. Jarreretan zein harreman sareetan nolabaiteko eragina eduki dela ezin da ukatu horrenbestez.
‎Aeronautika arinean ikusi dute aurrera egiteko bidea, eta Aeris Naviter beren enpresan produktu propioa lantzeari ekin diote. Gu haiekin izan gara, aeronautika arinaren mundua ezagutzeko asmoz.
‎Gure bulegoan lan egin ohi du eta hortik halako laguntza bat eskaintzen diogu ideia garatzeko. Gabonetako gure urteko bazkaria aprobetxaturik, eta arabar biltzaile talde hau eurek sortu zutenez eta produktuak zuzen merkaturatzen eta sustatzen eurak ere hasi zirenez, denok pentsatu genuen oso abagune ona zela gure urteko bilera egiteko, haiek bisitatzea eta boilurraren mundua ezagutzea, eta bide batez, boilurra dastatzeko ere aprobetxatzea. Jendea oso ongi pasatzen ari da; denok jakingura handia daukagu ikusteko boilurraren mundua nolakoa den, txakurrak lanean nola aritzen diren, eta produktuaren kalitate gastronomikoa zein den.
‎7 Hedabideen mundua ezagutu: jakin bakoitzak zer ardura daukan.Hedabideetan halako konbultsioak izaten dira noizbehinka.
‎Familian norberaren nahizbeste pertsonen eta erlazioen ezagutza lortzeko ezinbesteko direnlehen eragin trukeak garatzen dira. Halaber, familian sortutako erlazioakkalitatezkoak badira, gizabanakoak atxikimendu ziurra garatzen du, eta horri eskergizarte mundua ezagutzeko aurrerapauso handiak ematen ditu. Batetik, mundufisikoa zein soziala esploratzeko eta horiei buruzko ezagutza eskuratzeko beharrezkoak zaizkion autonomia eta konfiantza garatzen ditu.
‎Baina zer esan nahi dugu horrekin? Mundua ezagutzeak hizkuntzaren presentzia eskatzen duela, hau da, errealitatearen ezagutza hizkuntzaren
‎Ikusmolde hau arras gainazpikatzen da Descartes eta Moderniarekin. Kanpoko ezer ba ote den ezbaikatu eta gero, ziurki baden bakartzat ego pentsatzailea finkatua dagoenean (res edo substantzia pentsatzailea), subjektu horren atributuen bitartez bakarrik (ideiak) ahal izango da mundua ezagutu, hots, izango du errealitaterik munduak. Lehen modernitate guztian. Locke, Leibniz, Berkeley, Hume?
‎errealitate ez ni oro niaren kreazioa da, niaren itzulpen, kanporaketa soila hortaz, mundua niaren ispilu (nia munduarena ordez). Munduaren ezagutzea niaren buru
‎Noranahi begiratu, pentsamenduak ez du ikusten lotura eta korapiloa baino. «Agerkizun banakako eta puskatuen masa izugarrizko hori osoko banatubako eta organizatu bihurtzea da» eginahal intelektualaren azken jomuga526 Munduaren osoko banatubako eta organizatu hori hizkuntza artikulatua da, mundu beregain bat bera, non ere mundu ezagutzekoa eta subjektu ezagutzailea biak bat bilakatzen diren527, horregatik artikulazio bikoitzekoa dena, batetik hotsezko unitate edo fonemena, bestetik esanahiezko unitate edo monemena528, biok ez baitira bi entitate, baizik eta bat bera, bi begikalde bereiztea onartzen duena. Biok bat egiten duten begikaldeon arteko analogia edo proportzioaz galdetzen du Humboldt-ek.
‎Hizkuntzak pentsatzen ditu. Mundu ezagutuaren eta ezagutzailearen munduaren artean, hizkuntza hirugarren mundu bat da, bitarteko mundu bat haien bien artean, biak biltzen dituena. Mundua hizkuntzan dago.
‎Jakin minak bultzatzen duen Baroja. Mundua ezagutu nahi duen Baroja. Mina zer den badakien Baroja eta mina dutenengana iristen den Baroja.
‎Hiritar kazetaritza egiten zuen batek idatzita, Korrikako fotoak argitaratu berri genituenoi publikatzeko baimena aukera eskaini eta eskatu zigun. Eta berak albistea egin zuen han, hirian nowpublic.com izeneko metagunean, gureari buruz, gureaz, munduan ezagutzera emateko moduan. Eta milaka eta milaka sortzaile, kazetari, irakurle, hartzaile dituen Interneten Korrika race to save basque language dela ikasi genuen euskaldunok, ikusi zuten munduan.
Mundua ezagutzen eta munduak konparatzen hasi zen giza abereak, ikusten zituen gauzak —modu modernoan— narratzeko beharra sentitu zuen: horrela jaio zen historia —istorh edo ikerketa, lehen adiera batean378—:
Mundua ezagutu nahi zuten lehen filosofoek, eta, hartara, bi jomuga jarri zituzten: kosmologia —kosmogonia baino gehiago— eta ezagutzaren teoria45 Helburu hori du zientziak, hain zuzen, Popperren ustez, mundua ezagutzea:
‎Mundua ezagutu nahi zuten lehen filosofoek, eta, hartara, bi jomuga jarri zituzten: kosmologia —kosmogonia baino gehiago— eta ezagutzaren teoria45 Helburu hori du zientziak, hain zuzen, Popperren ustez, mundua ezagutzea: horrenbestez, zientzia berez da kosmologia bat46 Talesek, esaterako, kosmosaren arkitektura —egitura, planoak, materia— deskribatu nahi du47 Anaximandrok, beste aldetik, aldaketa esplikatu nahi du ia mekanikoki:
2008
‎Longwood garden parkea toki perfektua da, erromantizismoaren bihotza: loreen usain gozo gozoa, belar freskoa etzateko, eta niniak mundua ezagutzen, eta oihanaren puntan aizkolari bat, amodio etxola bat eraikitzen zuentzat. Maleruski, etxola ez zen oraindik prest gurentzat.
‎Biek batera egin zezaketen lan baten bila zebiltzan Stijn eta Gudrun. Bidaiatzea eta mundua ezagutzea gustuko dute, gidatzea ere bai, eta arrazoi horiengatik animatu ziren lan horretara. Beraien ustez, lan horren abantaila nagusia da aldi berean bidaiatu eta dirua irabaz daitekeela:
‎Biharamunean, isilik abiatu dira bordatik gora, lehen eguzki izpiek mundua ezagutu aitzin. Piau, Géla eta Gerbats menditzarrak dauzkate zelatari, zein baino zein.
‎«Nik bai nire herria maite, baina hark ni batere ez», idatzi zuen noizbait bere Eskoziako lur euritsuak gogoan. Hegoaldera ez ezik, Ipar Ameriketara ere joan zen, Atlantikoa hirugarren mailako bidaiari bezala zeharkatuz; gero emigrante tren batean ganadu buruen modura pilatuta gurutzatu zituen Estatu Batuak, ekialdetik mendebaldera; Monterreyen, berriz, miseria gorrian bizi izan zen; San Franciscon, Barbary Coasteko azpi mundua ezagutu zuen. Datu harrigarriak denak, kontuan hartzen bada bere obra gehienak ohean idatzi zituen egile baten biografiari dagozkiola.
‎Xamanen eta espirituen mundua ezagutu nahi baduzu, zuk zeuk xaman egin behar duzu. Geuk prestatuko zaitugu.
‎eskolan sartzeak haurrak jaiotzen direnetik mugitzera ohituta dauden ingurunea zabaldu eta dibertsifikatu egiten du. Horregatik, haurrak beren burua ezagutzeaz gain, haurrek inguruko mundua ezagutzen eta identifikatzen ikasi behar dute, bertan errazago sar daitezen. Arlo honetako ezagutza multzoen artean daude, batetik, naturara hurbiltzea, izaki bizidunak eta materia bizigabea identifikatuz edo ingurune naturaleko fenomenoak behatuz; bestetik, ingurune fisikoa aztertzea (kuantifikazioa, denborazkotasuna, espazioaren pertzepzioa) eta kulturan eta gizartean sartzea, familia harremanetatik hasi eta ingurunean dauden beste kultura batzuk identifikatzen dituzten elementuak edo seinaleak ulertu arte.
Mundua ezagutzen zuenari mundu bat azaldu zitzaion.
‎Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan egiten dira udalekuak. Lautik 11 urte bitarteko haurrentzat dira, eta, irauten dituen bi asteetan, jolasen bitartez musikaren mundua ezagutu, ulertu eta bizitzeko aukera dute haurrek. Musikaren bitartez, ikasleen sentiberatasun artistikoa eta musikarako jakin nahia garatu nahi da.
‎«15.000 lagun inguruk hitz egiten dute, Pirinietako ibarretan gordeta. Baina, esaten diguenean zertarako?' guk erantzuten dugu hori dela mundua ezagutzeko dugun hizkuntza».
‎Lan horretan ere, oso presente dago Sarrionandiaren lan osoan garrantzi berezia duen gaia. Harentzat, Barandiaranen ustetan, literatura mundua ezagutzeko bidea da, gehiago ikasteko eta gehiago jakiteko bitartekoa. «Munduari, euskal pentsamendua eta literaturari legez, osatu bakoa deritzo Sarrionandiak, eta literatura hutsune hori betetzeko harri koskorretako bat izan daitekeela uste du.
‎Dantzaz eta kolorez beteriko mundua ezagutzen
‎Lehen hiru kapituluak gnoseologikoak dira batez ere, kontzientziari dagozkion heinean. Kontzientziak beregandik kanpo den mundua ezagutzen du. Laugarren kapitulua, aldiz, antropologikoa da, autokontzientziari edo bere buruaren kontzientzia hartzen duen gizakiari dagokion heinean.
2009
‎Bertan, hilabeteen euskarazko izenak, urtaroak, eta antzeko gauzak ikusten genituen, baina ez genuen komunikatzen ikasten. Hala ere, talde on bat egin genuen hor, eta horrela, euskal mundua ezagutu genuen. Lagun bat egin nuen, berarekin segitu nuen beti euskaraz, baita Baionako lizeo garaian ere.
‎1878an izan zen, Marcelino Soroari esker. Eta euskal munduan ezagutu den antzerki mugimendurik garrantzitsuena sortu zuten Soroak berak, Toribio Alzagak, Avelino Barriolak eta beste antzerkizale hainbatek. Euskal Iztundea.
‎Boiseko (AEB) enpresari polifazetikoak, ez du denbora eta diru galtzerik  publizitate kanpainak antolatuz bere produktuak munduan ezagutzera emateko. Halere, Jason Crawforthek badaki zeintzuk diren bere bezero potentzialak eta zer egin behar duen haiengana heltzeko.
‎Parisen kontserbatorioan iragan nituen 4 urte belauneko zauri bat ukan arte... Ez dakit utziko nukeen ene alaba joaten gaur egun, egia esan, dantza mundua ezagutu eta oso bortitza da eta. Goi mailako eskola horiek suposatzen dute konkurrentzia anitz eta gero irakaslea bera fisikoarekin oso bortitza zen, irakasle nahiko zaharra, lehengo erara ohitua...
‎Marisolek, aldiz, hasiera nagia izaten du beti, baina kilometroak egin ahala, bizitu egiten da bere ibilia. Badajozkoak dira biak eta telebista mundua ezagutzen dutenak.
‎haietako bat Ada eta Maria Bibianarekin noizean behin irteten zèn lagun ilehori bat, Diana; Madrildik itzuli zenetik, armada halabeharrez utzita, Domingok ez zien neskei begia gainetik kentzen, egia esan, gehienei ikusten baitzien merezi zuèn zerbait, itxura batean: honi bi zeru begien urdintasunean, horri marrubi zelai bat ezpainen gorritasunean, eta hari arriskuz jositako bihurguneak, eskua luzatzeko irrika pizten ziotenak; beste mila lur eta beste mila mundu ezagutzeko asmoarekin joan zen, bai, Domingo, baina lur eme haiek, gozo bezain eztiak behar zutenak, antza, probatu bitartean ezin esan, etortzen zitzaizkion behin eta berriz burura, beste lurrik ez balego bezala; edo bai, baziren beste lur batzuk, inoiz urratu ez zituenak:
‎Domingo, beraz, mila lur eta beste mila mundu ezagutzeko asmoarekin joan zen, bai, baina, egun gutxi batzuen buruan, ikusteko moduan zegoen ezen, lurra utzi zuen arren, aurrean eta atzean ura, eskuinean eta ezkerrean berdin?, ez zuela lurra utzi: are gehiago, itsasaldi hartan marinelen eta enkargatuaren artean sortu zèn eztabaida gogor bakarrean, marinelak bazkariaz kexatzen ziren, hain atera zitzaizkion okaztagarriak sukaldariari dilistak, zomorroak janda, antza?, Domingori iruditu zitzaion zamaontzia bera ere fabrika txiki ibiltari bat zela, aitarena baino txikiagoa, baina aitarena bezalakoa funtsean, bere mila kontraesanekin eta gizonen arteko ezinikusiekin:
Munduan ezagutzen den lehen kirol argitalpena XIX. mendearen erdialdeanagertu zen Erresuma Batuan (Londresen): Sportsman zuen izena, gerora Sportinglife izenarekin ezagunagoa egin zena.
‎20:30ean abiatuko dute gaualdia. Munduan zehar ezagutu lagunekin antolatu ikuskizuna ikusteko azken aukera izanen da Lapurdiko emanaldia.
‎Gazte askorentzat, eta ez haientzat bakarrik, trikitia gauza zaharkitua dela jakin badaki Lajak, baina trikitiaren mundua ezagutzera animatu nahiko lituzke. Gazteei esango nieke hurbiltzeko trikitiaren soinura.
‎12:00etan, ezti dastatze gidatua izango da, Antonio Gomez Pajuelorekin. Erleen mundua ezagutzeko, beirazko kaxa antzeko batzuk erabiliz, erleek erlauntzaren barruan izaten duten bizitza ikusi ahal izango dute bisitariek. Gainera, erlezaintzaren munduan erabiltzen diren tresnen erakusketa ere jarriko dute.
‎Itsasoratutako emakumezko arrantzale biren abenturak azalduko dituzte. Lamina batekin topo egingo dute, eta hegan egiten duen itsasontzi batean abiatuko dira elkarrekin, ohikeriatik ihesi, mundua ezagutzera.
‎Gu, izan ere, ganbaran geratu baikinen naiz eta hori ez den sekulan mugitzeko eta mundua ezagutzeko eta indio ernegatuak bereizteko oztopo izan.
‎–Liburu bat zabaltzea askatasunari leiho bat irekitzea da?. Liburuek mundua ezagutzen laguntzen dutelakoan dago Pinilla. –Munduaren onena eta txarrena ezagutarazten digute; liburuen bidez, gizon eta emakumeekin mintzatzen gara, beren onena eta txarrena erakusten digute, eta horrela ikasten dugu gure kabuz pentsatzen?.
‎“Eraberritzailea izateko” helburuarekin, sukaldaritzaren mundua ezagutzera bultzatu nahi dituzte mutilak eta, horretarako, ikastaro berezia antolatu dute maiatzerako, “La Sarten de Cordeleria” dendan. Bertan, oinarrizko teknikak eta plater arin eta errezetak prestatzen ikasiko dute gazteek.
‎Musika klasikoaren beste enkontruen artean, Hendaiako Hirugarren Musika Topaketetarako, Vanessa Ugarte biolin jotzaileak Hendaiako San Bixente elizan finkatua du ordua, larunbatean, 21:00etan. Ugarte bera biolin jotzaile nagusia, artista gisa munduan zehar ezagutu dituen hamabi musikariekin elkartzekoa da. Vivaldiren sasoiak dituzte interpretatuko.
‎Akusatuaren arabera, 1991 urtetik hona 2.000 bat emakume izan dira zigortuak galtzak janzteagatik. . Horietako inor ez da gertakariak publikoki azaltzeko gai izan, eta inork ez daki hemen jazotzen dena?, adierazi du kazetariak, eta gehitu du bere kasua munduak ezagut dezan nahi duela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
mundua 263 (1,73)
munduan 32 (0,21)
Mundua 29 (0,19)
munduak 12 (0,08)
mundu 9 (0,06)
munduaren 9 (0,06)
munduan zehar 5 (0,03)
Munduak 4 (0,03)
Munduan 4 (0,03)
munduaz 4 (0,03)
MUNDUAREN 2 (0,01)
mundurik 2 (0,01)
mundutik 2 (0,01)
MUNDUA 1 (0,01)
Mundu 1 (0,01)
Munduan zehar 1 (0,01)
Munduaren 1 (0,01)
munduan barna 1 (0,01)
munduan gaindi 1 (0,01)
munduari 1 (0,01)
mundukoa 1 (0,01)
mundukoak 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
mundu ezagutu aukera 15 (0,10)
mundu ezagutu nahi 14 (0,09)
mundu ezagutu eman 12 (0,08)
mundu ezagutu ez 10 (0,07)
mundu ezagutu behar 7 (0,05)
mundu ezagutu asmo 6 (0,04)
mundu ezagutu ezan 6 (0,04)
mundu ezagutu modu 6 (0,04)
mundu ezagutu joan 5 (0,03)
mundu ezagutu egin 4 (0,03)
mundu ezagutu gogo 4 (0,03)
mundu ezagutu irrika 4 (0,03)
mundu ezagutu bide 3 (0,02)
mundu ezagutu hasi 3 (0,02)
mundu ezagutu grina 2 (0,01)
mundu ezagutu hizkuntza 2 (0,01)
mundu ezagutu ibili 2 (0,01)
mundu ezagutu lagundu 2 (0,01)
mundu ezagutu ni 2 (0,01)
mundu ezagutu parada 2 (0,01)
mundu ezagutu tresna 2 (0,01)
mundu ezagutu ukan 2 (0,01)
mundu ezagutu ahal 1 (0,01)
mundu ezagutu ahalegindu 1 (0,01)
mundu ezagutu aitzin 1 (0,01)
mundu ezagutu alternatiba 1 (0,01)
mundu ezagutu animatu 1 (0,01)
mundu ezagutu ari 1 (0,01)
mundu ezagutu aurrerapauso 1 (0,01)
mundu ezagutu baino 1 (0,01)
mundu ezagutu bat 1 (0,01)
mundu ezagutu bera 1 (0,01)
mundu ezagutu bertsolaritza 1 (0,01)
mundu ezagutu bestelako 1 (0,01)
mundu ezagutu beti 1 (0,01)
mundu ezagutu bisita 1 (0,01)
mundu ezagutu bultzatu 1 (0,01)
mundu ezagutu desira 1 (0,01)
mundu ezagutu doan 1 (0,01)
mundu ezagutu egon 1 (0,01)
mundu ezagutu elkartasun 1 (0,01)
mundu ezagutu erabili 1 (0,01)
mundu ezagutu ere 1 (0,01)
mundu ezagutu esperientzia 1 (0,01)
mundu ezagutu esplorazio 1 (0,01)
mundu ezagutu ETA 1 (0,01)
mundu ezagutu ezein 1 (0,01)
mundu ezagutu gauza 1 (0,01)
mundu ezagutu gose 1 (0,01)
mundu ezagutu gustuko 1 (0,01)
mundu ezagutu hi 1 (0,01)
mundu ezagutu hiru 1 (0,01)
mundu ezagutu ibilbide 1 (0,01)
mundu ezagutu ikertu 1 (0,01)
mundu ezagutu inplosio 1 (0,01)
mundu ezagutu irten 1 (0,01)
mundu ezagutu izaera 1 (0,01)
mundu ezagutu jakin 1 (0,01)
mundu ezagutu jarduera 1 (0,01)
mundu ezagutu kontinente 1 (0,01)
mundu ezagutu lagun 1 (0,01)
mundu ezagutu lagungarri 1 (0,01)
mundu ezagutu leiho 1 (0,01)
mundu ezagutu merezi 1 (0,01)
mundu ezagutu nabarmen 1 (0,01)
mundu ezagutu neba 1 (0,01)
mundu ezagutu opor 1 (0,01)
mundu ezagutu ordu 1 (0,01)
mundu ezagutu oso 1 (0,01)
mundu ezagutu oztopatu 1 (0,01)
mundu ezagutu printzipio 1 (0,01)
mundu ezagutu soldadu 1 (0,01)
mundu ezagutu ta 1 (0,01)
mundu ezagutu tailer 1 (0,01)
mundu ezagutu testu 1 (0,01)
mundu ezagutu une 1 (0,01)
mundu ezagutu xede 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia