Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 50

2001
‎XIX. mendearen erdialdean zetaren merkataritzan buru belarri sarturiko frantziar baten bizitzaren inguruko xehetasunak agertzen dira bertan: nola hasi zen zetaren ekoizpen eta salerosketa egiten; bere herriko zeta ekoizpena gehitzeko beharrezkoak zituzten zeta haren arrautzak lortzeko egin behar izan zituenak, munduaren beste aldean irudikatzen zuen Japonia urrun eta ezezagunera joatea barne; han hartutako ezagutzekin erabili behar izan zuen trikimailua; zeta bezain leuna izaten zekien emakume misteriotsu batekin bizitzea egokitu zitzaion sexu harreman berezia, eta gertaera horrek bere ezkon harremanetan izango zuen eragina...
‎Egunean hiru pausoren luzerako zatitxo barria inkatuko deutsat, beste kolore batekoa, eta zatitxoak emoten dauen beste urrunduko naz etxetik. Halan, haundia egiten nazenean, munduaren beste alderaino joango naz, eta bueltan, dan dana batzen etorriko naz, luzera  bardineko soi  nekoa egiteko. Gero, soineko horrexegaz ezkonduko naz.
2003
‎kondenatu batek malko bat isuriko balu ehun urtetik behin, zenbat denbora litzateke itsaso handi bat egiteko? Kolibri batek basamortutik hondar ale bat jaso eta munduaren beste aldera eramango balu, itzuli eta beste ale bat hartu, munduaren beste aldera joan, itzuli... eta zenbat denbora luke basamortu osoa beste aldera eramaten. Bada, hori dena egindakoan ere, berriz hasiko litzateke basamortu osoa lehengo tokira eramaten.
‎kondenatu batek malko bat isuriko balu ehun urtetik behin, zenbat denbora litzateke itsaso handi bat egiteko? Kolibri batek basamortutik hondar ale bat jaso eta munduaren beste aldera eramango balu, itzuli eta beste ale bat hartu, munduaren beste aldera joan, itzuli... eta zenbat denbora luke basamortu osoa beste aldera eramaten. Bada, hori dena egindakoan ere, berriz hasiko litzateke basamortu osoa lehengo tokira eramaten.
2004
‎Agintariek milioika eurotako diru laguntzak bideratzen dituzte. Munduaren beste aldean, berotze globalaren ondorioz itsasoak gora egin duela eta, Pazifikoko zenbait irla dagoeneko laguntza eske ari da. Kiribati herrialde txikia dugu horren adibide.
‎–Tibeten? Europatik munduaren beste aldera eraman zuten?
2006
‎2004an, programa ikusezin bat detektatu zen ordenagailuan, web orri bat bisitatze hutsarekin. Programak teklatuaren pultsazioak erregistratzen ditu, bankuko kontuaren pasahitzak eta kreditu txartelaren zenbakiak barne, eta munduko beste aldera bidaltzen ditu ‘zibergaizkile’ bati. Eragiketa hori Internet Explorer programak zaurgarritasuna zuelako egin zen, programa gaiztoa erabiltzailearen ordenagailuan sartzea ahalbidetzen zuen segurtasun zuloa.
2007
Munduaren beste aldean, Sobietar Batasunean, Korolev ek ere misilak diseinatzen ziharduen. Han, aliaturik ezean, urrutira nola iritsi zen kezka, ozeanoa gurutzatuz Estatu Batuetaraino, adibidez, nola iritsi.
2008
‎Modu horretan, Amerikako lurralde gehienak bereganatuko zituen Gaztelak. Baina meridianoak munduaren beste aldean ere banatzen zituen lurrak. Felipe II.ak aitzakia horrekin eskatzen zuen Filipinen jabetza (eta eskuratu egin zuen, horregatik dute uharteek izen hori).
‎Intermón Oxfamek sustatu du, eta ikasturtean “Tximeleta efektua” du izena. Haren asmoa da “tximeleta baten hegaldia munduaren beste aldean sentitu daitekeen bezala, gure garapen ereduak ere ondorio garrantzitsuak dituela azpimarratzea”, azaldu zuen GKEak. Edizio berri honen bidez, egungo garapen ereduaren ondorioei buruz hausnartu nahi da; zehazki, energia ereduari eta garraioen erabilerari buruz, gizarte eta ingurumen politiketan eta kontsumo arduratsuan oinarritutako jarrera aldaketetan alternatibak proposatzeko, erakundeak zehaztu zituen.
Munduaren beste aldean, oihan sekretu bat dago. Bidea zein den ez dizuet sekula esango, bertan bizi direnek zoriontsu bizitzen jarrai dezaten.
2009
‎Zer dago? Nik munduaren beste aldea dagoela uste dut baina eskolan gauzak imajinatzen ditudala esaten didate. Beste umeek.
‎Bere asmoa ez zen arren, konbentzitu egin nau. Esadazu zer egin behar dudan nire etxea beste pertsona batzuek aukeratutakoetako bat izan dadin, eta nik oporrak hartu ahal izan ditzadan munduko beste aldean, etxe zentriko handi, igerileku eta garaje batean. Kontuan hartu behar da iragarkia jartzeagatik proposamenek ez dutela euririk egingo.
‎Jean Dujardin, Louise Monot, Alex Lutz. 100 min. OSS 117 agenteak beste misio bat izango du, oraingo honetan munduko beste aldean: Rio de Janeiron (Brasil).
2010
‎Mediterraneoko dieta bizirik dago, baina serioa da. Elikagai batzuek, batez ere Asiakoek, presioa egiten dute leku bat egiteko, baina ez dago lekurik hegazkinetan inportatutako produktuentzat, ez eta munduko beste aldetik itsasontzietan datozenentzat ere. Dieta mediterraneoa osatzen duten elikagaiak gure ingurunean landu eta ekoitzi behar dira, gure paisaian integratuta egoteaz gain.
Munduaren beste alde batzuetan ere ez ziren garai lasaiak. Urtarrilaren 4 hartan bertan inauguratu zen Estatu Batuetako ehun eta laugarren Kongresua, Bill Clinton presidentearen lehen agintaldiaren erdian; errepublikanoek gehiengoa zuten bi ganbera legegileetan azken berrogei urtean lehen aldiz.
2012
‎Ezerosotasun itxura handiz entzun zidan ugazabak, zeren eta, zalantza edo ez sinestea hain ezezagunak direnez herrialde hartan, hango jendeak ez baitaki nola jokatu horrelako egoeretan. Eta oroitzen naiz, ugazabarekin sarri hitz egiten nuelarik munduko beste alde batzuetako giza izaeraz, gezurrari eta iruzurkeriari buruz mintzatzeko aukera genuenean, oso nekez ulertzen zuela esan nahi niona, nahiz eta ezagumen zorrotzekoa izan bestela. Honela argudiatzen baitzuen:
‎Enpresa multinazionalez, komunikabide internazionalez, etengabeko elkarreraginean diharduten merkatuez osatutako mundu globalizatu honetan, zibilizazioen, tradizioen, gizarteen nahiz kulturen arteko mugak desagertzen edo behinik behin ahultzen ari dira, eta garai batean elkarrengandik ondo bereizita zeuden komunitateetako ohitura, bizimodu eta nortasunak ez dira gehiago leku horietako identitateen ikur berezi eta bakartzat ikusten, nazioarteko edozein kontsumitzaileren eskura dauden aukera anitz gisa baizik. Italiako pizzak Txinan jan daitezke, Parisko perfumeak Ameriketan erosi, Bollywood eko filmak Errusian ikusi, komiki japoniarrak munduko edozein herrixkatako kioskoan eskuratu, edo Interneten bidez munduaren beste aldean egiten ari diren jardunaldietan bideokonferentziaz zuzenean parte hartu. Edozein joera, edozein gustu, edozein moda da posible eta zilegi. Anything Goes?
‎Kontsumoaren etenik bako gurpilean sartu gara, besteen aurrean onenaren jaube garela erakusteko. Estatusa eman deuskue etxe handiak, kotxe onak, eten barik aldatzen dogun azken generazinoko telefonoak, munduaren beste aldera joan etorria egiteak, etxea garbitzeko neskamea eukiteak. Daukaguzanak eta batez be ez daukaguzanak gastau ditugu ustez ezinbestekotzat jo ditugun beharrok asetzen. Aberatsen bizi mailea sortu dugu euren dirutzea euki barik, zegaz erantzun izan barik.
2013
‎49) 104. " Lasciate ogni speranza", ahaztu ezazu itxaropena dagoenik, ahaztu ezazu izan zarena, infernua da ezartzen dizuten iragana, munduaren beste aldea (Valcarcel 2010: 52). 105
‎Orain bi hilabete eskas Pou anaiek erronka berri bati aurre egitea lortu zuten eta “munduko mendi politenetarikoa” iruditzen zaien Patagoniako Cerro Torre igo zuten izotzezko bidetik. Bertatik jaitsi eta munduko beste aldera zuzendu dute begirada, Himalaiara hain zuzen. Baina hori udazkenean izango da.
2014
‎Txanpon beraren bi aurpegi dira, oreka bilatzea elikadura osasuntsuaren abiapuntua baita eta hori lortzeko ekintza jasangarriak egiten baitira. Txinako esaera ezagun horrek “tximeleta baten hegalen aleteoa munduaren beste aldean senti daiteke” eguneroko ekintzak positiboki inspiratzeko balio du, hala nola jatea eta janaria erostea. Baita janari hori prestatzea eta hondakinak kudeatzea ere.
‎Arerio honekin gauza bera eginez gero, ez da munduaren beste aldean batailatxo bat izango.
2015
‎Azken horrek ematen du gertaeren berri: «Itsasoaren hustasun zabalean, lehorretik berrogeita bost yardara, munduaren beste aldetik heldutako flota sinesgaitza zetzan, flota zaharkitu eta zalapartaria, irakasle zaharrak goizean goizetik begiz joa zuena... Kristalaren kontra jarri zuen aurpegia, eta ikusi zuen lehen gauza besoak izan ziren...
‎–Bidarraitik diferentea zen bizitza baten bizitzeko xantza nuen, eta nahi nuen norabaiterat joan?. Parisen beti lasterka zebiltzala entzuna zuen, eta horregatik munduaren beste aldera emigratzea erabaki zuen. Sweet promised land. Urruti zegoen San Francisco, Amerika orduan gaur baino urrutiago zegoen,, far away?,, baina orduan gaur baino gazteagoa nintzen, eta gaztea zarenean ez duzu ikusten lanjerra?.
‎pentsaeran, ekonomian, nazio estatuan, kulturan... Krisia, haatik, Mendebaldeko gauza da, esan dugunez, munduko beste aldeetan ez baitago horren aztarnarik, leku batzuetan goranzko aroa ezagutzen ari direlako (Asiako, oro har); eta besteetan, behin ere ez direlako gailurrera heldu eta ezin dutelako, hortaz, krisirik jasan (Hirugarren Munduan). Mendebaldeak, ordea, bere kezkak eta arazoak orokortu nahi ditu, eta unibertsal bihurtu.
‎7 Nik aita bikarioari idatzi diot, ni ama priore izateko dauden eragozpenak adieraziz, komunitatearekin ibili ezina eta gainerakoak; egia esan, ez dit inolako penarik emango munduaren beste alderaino joateak, obedientziagatik bada; alderantziz, zenbat eta nekagarriago izan, poz handiagoa izango nuke, hainbeste zor diodan Jainko handi honengatik gauzatxoren bat, behintzat, egiteaz; batez ere, uste dut, haren zerbitzu handiagorako dela, obeditzearren soilik egiten denean; izan ere, nire Paulorekin, edozein gauza pozik egiteko nahiko zen, berari poz ematea.... Gauza asko esan ditzaket poz ematen zidatenak, baina beldur naiz gutunen kontu honengatik, batez ere arimako gauzetarako.
‎Iraultza garatzen zen bitartean Interneten agertzen ari ziren irudiak, bideoak eta testuak batzea zen proiektuaren helburua. Kameradun telefono mugikorrek, sare sozialek eta Interneteko bideo plataformek aukera ematen zuten munduaren beste aldean gertatzen ari zen gertaera bat ia zuzenean ikusteko. Eta inportanteagoa:
‎5 Edozein tokitan zer ordu den jakitea. Jakin min hutsez, edo munduaren beste aldera deitu nahi delako, eta munduaren puntu horretan zer ordu den jakiterik ez dagoelako, Siri segundo batzuetan konpon daiteke zalantza hori. 6 Moneta trukea egin.
2016
‎azaldu diot gaur egun familia mota asko dagoela? ama bakarrekoak, bi aita dituztenak, hemen guraso bi eta munduaren beste aldean beste bi guraso dituztenak?
2017
‎Mundu paraleloak iruditzen zaizkigu tren geltokiak edo aireportuak, agerian geratzen baita, beste inon baino gehiago, zein erraz aldatu daitekeen dena bide bat hartu beharrean aldamenekoa hartuz gero. Hegaldi hau hartu edo ate hura zeharkatu beharrean, hartu edo zeharkatu hurrengoa, eta munduaren beste aldean agertuko zara. Beste bizitza batean.
2018
‎Itsasoak lotzen ditu hango eta hemengo kostaldeak, itsas korronteek eramaten dituzte hemengo zuhaitz adarrak munduaren beste aldera, eta handik mezuak ekartzen dizkigute, botiletan sartuak.
‎bidea Inoiz ez zen hain erraza izan mundua ezagutzea. Kostu txikiko airelineak, ibilgailu partekatuetako ibilbideak, apartamentu turistikoak munduko beste aldean bizi den norbaiten sofan lo egiteko gela eta plataformak alokatzeko, euro bat ordaindu gabe. Bidaiatzeko tentazioari amore ematea erraza da, baina plazer horrek kostu bat du planetarentzat.
‎Hainbeste hitz egiten zitzaidan eta aldi berean abaildua bezala uzten ninduen etxeratzearen kontua. Animatu egin ninduen bere ahotsak, jakina, eta gazte talde bat martxan jartzearen proiektuak esnarazi eta hautsa, euria eta munduaren beste alderaino zeramaten bideak jasaten zituzten botak berriro janztera bultzatu ninduen. Nire hitza; nire letrak.
‎Nola definituko zenuke zure lana. Desberdina, bereizgarria dela esango nuke, inguruan ez delako askorik ikusten. Interneten ezagutu ditut horrelako lanak, Espainia hegoaldean edo munduaren beste aldean egindakoak. Autodidakta naiz.
2019
‎Ikten garaian bizi gara: badakigu munduaren beste aldean lurrikara bat izan dela hala ikusi dugulako twitterren, hitz baten esanahia ez dakigunean betiko hiztegira ez eta online hiztegietara jotzen dugu, whatsappen bidez txantxa gogaikarriak bidaltzen ditugu, sakelakoa gorputz adar berria bilakatu zaigu eta lan hau paperean ez eta bertsio digitalean irakurtzen ari zaren susmoa dut. Globalizazioaren lagun izan diren Iktek gure bizimodua arras eraldatu dute, eta, era berean, eragin nabaria izan dute hizkuntzengan:
‎Hausnarrean jarraitzen zuen, begia aldizka, Felixen eta Marianen kopetetan itsatsiz. Duela hamar bat urte Mauka izeneko emazte bat ezagutu zuen, kupulako kidea, borroka abandonatu eta munduaren beste aldera joan zena, bere bizitza propioa harilkatzera. Nehork ez zuen haren berririk.
‎Ipuin hauek oso urruti idatziak dira, munduko beste aldean kasik, Filipinetan. Hango hiri batean, Cavite deiturikoan, jaio zen testu hauen idazlea.
2020
‎Aurrekaririk gabeko hondamendi honek, Aiaraldetik oso urrun egon arren, baliogarria izan luke, hemendik aurrera planetan eragindako kalteak berraztertzeko lehentasunezko premia duten taldeburuak laguntzeko. Inork ez daki non gertatuko den hurrengo aldaketa klimatikoaren ondoriozko hondamena! Munduko beste aldean, kez inguratuta eta milaka animalia gure inguruan hiltzen ikustean, azken asteetan egiteko gai izan garen gauza bakarra negar egitea izan da.
Munduaren beste aldetik, Txina azkar mugitu da Estatu Batuek sortutako lidergo hutsune gero eta handiagoa betetzeko; AEBen lidergo hutsune hori, gainera, Errusiak elikatu egin du, gero eta desegonkortze handiago baten bidez. Txinak azken hamarkadetan gorakada handia izan badu ere, bere hazkunde ekonomikoak eta gero eta eragin handiagoak lagunduta, oraindik ikusteko dago egoera hori eta horren ondorioak Txi...
‎• Merkataritzaren globalizazioak eta nekazaritzako produktuak munduko beste aldera garraiatzeak, airearen kutsatzeaz gain, gaixotasunen hedapen global oso azkarra eragiten dute. Jada garaian, itsasontzietan elikagaien garraioak, eta, beraz, horiekin ziren arratoi batzuek, izurri beltza hedatzen lagundu zuten Europa guzian.
2021
‎Zuek Australian udazkenari ongietorria egiten ari zarete, eta Athletic, munduaren beste aldean, udaberriarekin batera etorri diren Espainiako Kopako bi finalen artean dago murgilduta. Ikusi al zenuen Realaren kontrako finala?
2022
‎Horregatik gara gu ere lapurrak neurri batean. Ez gara aberatsak, baina guk nahi dugun bizitzeko aukera izan dezagun, jende asko bizi da gaizki munduaren beste aldean. Guk arropa merkea eros dezagun jende asko esplotatzen dute han urrunean.
‎«Nire esku dagoen guztia egiten ari naiz prezioak murrizteko eta Putinek eragindako prezioen igoerari aurre egiteko», adierazi zuen, eta jarraian hau gehitu: «Zeuen familien aurrekontuek ez lukete egon diktadore batek gerra bat hasi eta munduaren beste aldean egindako genozidioaren menpe».
‎Zer egingo zenuke zuk komentu batean giltzapetu bazintuzte zure haurtxoa lapurtzeko? Munduaren beste aldera joan, denak bistatik galdu eta berriro hasi.
‎Egin ote du berak horrelako ibilbide ausartik? Ez du inork ukatzen adorea izan behar dela aldaketa horretan aurrera ateratzeko, munduaren beste aldean bizitza bat hasi eta aurrera egiteko. Eta Odisea hori berriz errepikatuko du hilabete batzuk barru aita ikustera joango denean.
‎Jaio zituen munduaren beste aldetik, lurrari helduta eta tiraka, makurtuta.
2023
‎" XX. mendearen lehen erdian, testigantzen bilketa abiatu zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, beteranoak itzuli ziren, eta jendeak jakin nahi zuen zer gertatzen zen munduaren beste aldean". Lehen lekukotzen bankua 1948an sortu zen, AEBetako Columbiako unibertsitatean, eta eztanda izan zen hortik aurrera, historia sozialaren esnatzea eta 1968aren ondoriozko" mentalitate aldaketa" tarteko.
‎Barruan, hamar bat metroko sakoneran eta burdinazko sare baten azpian, borobilean ordenatutako kutxa blindatuak, eta hauen barruan zentrala martxan zegoenean erabilitako erregai barrak, milaka gradutara. Munduaren beste alderaino iristen den tunel beltz bat dirudi.
‎Trena dute oinarri bizitza azaltzeko teoria eta metafora guztiek: Hanburgoko tren geltoki nagusiari begira, bizitza ere halakoxea zela esplikatu zion emazteari, munduaz beste aldera joan ziren batean: kaosa, ordena, joan, etorri, jaio, hil; Irun Brinkola batean ikusten dira munduko jende mota posible guztiak; batez ere, geltokiek biltzen dituzte bizitzako balio gorenak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia