2000
|
|
Sagardogileak ordea, sagar garratzak, gaziak eta gozoak behar ditu. Larrañagak bere
|
buruari
zera galdetzen dio: " Euskal Herrian sagar mota nahikoa izango bagenu sagardoa bertako sagarrekin egingo zen?" Erantzuna zera da:
|
|
Baina hori nola egiten da euskalkia etxetik ateratzen ez baduzu? Neure
|
buruari
sarritan galdetzen diot jende aurrean nola hitz egin behar dudan eta uste dut askok izaten ditugula halako kezkak. Azkenean, erabaki nuen Iparraldean ezik gainerako lekuetan bizkaiera egingo nuela; etxean ondarrutarra egiten dut eta kalean ere bizkaiera egitea erabaki nuen, hori bai, bizkaiera osatua, horrela jendeak ikusi ahal izango du, dotore edo trajez jantzita dagoenak ere egiten duela bizkaieraz.
|
|
Idazterakoan ez dakit, bai. Agian idazterakoan ere bai, baina ez diot nere
|
buruari
horrelakorik esaten. Iruditzen zait batek idazten duela denarekin, eta dena da:
|
|
Orain ez naiz hain bakarka sentitzen. Nik ez nion nire
|
buruari
galdetu zein sexu dudan. Suertatu nintzen talde baten barruan, eta taldearen barruan mirari bat suertatu zen, geroztik errepikatu ez dena:
|
|
Neurri hau guztiz egokia jo tzen dute, alde batetik, langabezian dagozen gazteentzat lan bideak errazten dituelako eta bestetik, gazteek dakarzkiten preparazio eta teknologi berriak lantegietan sartzen dituelako. Hori guztia, ederki dago honela, baina harrigarri dena zera da, administrazioak hain onuragarria jotzen duen sistema (besteentzat), bere
|
buruari
ez ezartzea.
|
|
Eta ez naiz harritzen, bere
|
buruari
bueltak emateko, daukan diskurtso antolatua edukitzeko eta hizketarako duen gaitasuna kontutan harturik. Duela urte dexentetatik hona ordaindu egiten diote gainera, komentarista eta artikulugile izateagatik.
|
|
Izenburu tremendistegia izango da agian baina, Zarautzen ospaturiko Poeta Gazteen Egunean (2000ko martxoaren 25ean) lagun gutxi samar bildu izanak, belaunaldi berririk ez datorrenaren susmoa utzi zigun. " Hain gutxi ote gara?" errepikatu genion behin baino gehiagotan geure
|
buruari
. Hain eremu urria hartzen al du gazteengan literaturak?
|
|
Rosnay irakasleak espazio denbora berrira sartzeko arriskuari aurre hartu behar zaiola esanez erantzuten dio bere
|
buruari
, izan ere biziraupenerako baldintzak tartean direla, bi eredu ekonomikoek europarrak eta amerikarrak dituzten ezaugarri onuragarriak elkarlotzen saiatu behar baitugu. Utopikotzat jotzen ez duen hirugarren bide bat ere aurreratzen du:
|
|
Horren guztiaren atzean badago kontu garrantzitsu bat, geure
|
buruari
lora gehiegirik bota barik, bertsolaritza gustatzen dela eta gauzak serio eta txukun egiten direla elkartean. Jaialdiak behera joan dira eta hurbilpena da orain helburua, bertsolariak badagoz eta alde guztietan jendea suspertu behar dugu, inplikatu, beste era batera saioetara joango ez litzatekeen jendea hurbildu
|
|
Harkaitzek esan duen bezala, ni ere garai batean obsesionatu egin nintzen profesionaltasunarekin. Gero,
|
buruari
buelta pare bat eman eta hori ahaztu egiten duzu.
|
|
Datu hauek ezagutu ondoren galdera bat egin behar diogu gure
|
buruari
. Errealitatea izanik Nafarroako populazioaren bi herenek elebitasunaren aldeko apustua egiten duela, zergatik aurkitzen dugu euskararen kontrako jarrera bortitza?
|
|
Orain, neuk jartzen dizkiot baldintzak eta debekuak nire
|
buruari
: " Abiatzeko bideak ez dik orube partikularrik zeharkatu behar... ehiza sasoian ez diagu ehiztarien ondotik ibili behar... todoterrenoen pistetatik ez dik merezi, dena hautsa eta zarata baita... poliziak zaintzen dituen errepetidoretatik urrun, mesedez... giriek maite dituzten kasko famatuetan hago lasai, euskaraz entzunik atzerritar bezala tratatzen bahaute ere... lagunen txaboletan ez ezak sua aipa... erdara hutsezko seinaleak erauzi baino lehen, kontuz, begira inor ez dagoen...".
|
|
Handik egun gutxitara, hilaren 19an zehazki, jaso behar zuen ezustekoa gainditzeko balioko ote zion. Izan ere, Munduko Pilota Txapelketa inauguratzera joan eta, ez zitzaion, bada, euskaldun bat, Joseba Elosegi jelkidea, bere
|
buruari
su eman eta ia ia gainera etorri?
|
|
Gauzak entzuten dituzunean, albisteak irakurtzen dituzunean... Normala da zeure
|
buruari
galdetzea: hau nola kontatuko nuke?
|
|
" Neretzat kontrariorik txarrenak hainbeste denbora bertsoa hasteko egiten dutenak dira. Hor hago erbia noiz ertengo zain eta... ez ote dik honek hasteko asmorik, galdetzen diok eure
|
buruari
. Nekatu egiten naiz holakotan.
|
|
Sufritu bai, sufritzen du. Etxerakoan, autoan," zer pintatzen nuen nik gaur hor?" galdera egingo dio sarri bere
|
buruari
.
|
|
Nahikoa autoebaluazio egiten al du bertsolariak bere jardunaz? Horrelako mila galdera egin behar lizkioke bertsolariak bere
|
buruari
, paisajearen aitzakian geldialdi bat egiten duenero.
|
|
" Inoiz entzun ote da egun auetan ainbat aldiz uri horren izena?" galdetzen zion aldizkariak bere
|
buruari
. " Eta ba ote da irakurtzen dakianik, goizero edo astero eskura datorkion izparringian izen ori aurkitu ez duanik?".
|
|
1983ko Eguberrietako amarauna poeman bertan zertarakoa are gordinagoa zen: " Baina zertarako egin poesia aro gaitz hauetan?" (33 or.). Sarrionandiak ez daki," baina ekin behar da zeren hobe da burrukatu eta galtzea/ galera aurrez onartzea baino" (52 or.). 1987ko Marinel zaharrak liburuan ere galdera bera da hitzaurrean" Zertarako poesia hondamen aro hauetan?" (8 or.). Oraingoan ordea, sasoi guztiak ez ote diren makalak galdetzen dio bere
|
buruari
, haatik ezinbestekoa dela pertsonarentzat kantatzea, itsasontziarentzat nabigatzea bezala. Bere kasuan, gainera, Coleridgeren marinel zaharrak bezala, inork entzuteko trenta handirik hartu nahi ez duen moduko kontuak esan behar ditu.
|
|
bikoteen arteko adar-jotzeak, gaizki ulertuak, jelosiak, gorrotoa, maitasuna, adiskidetasuna Askotan harreman horiek pertsonaien ilusio iturri bakarra izango dira. Honela, ilusioaren beharra dela-eta, askotan gizakiek gure
|
buruari
iruzur egiteko dugun gaitasuna islatuko da, eta batzuetan ilusio horien bilaketan pertsonaiak erotu ere egingo dira. Haatik, harremanak joko modura irudikatzen ditu, eta hainbat huskeria besterik ez diruditenak pertsonaia batzuentzat hil ala bizikoak bihurtuko dira.
|
|
Honela, narratzailea eta narratarioaren ahotsek askotan bat egiten dute: Migel bere
|
buruari
mintzo zaiola baitirudi.
|
|
autopertzepzioa gara dadin eta ondorio sozialak izan ditzan.Nortasun guztien eraikuntzan bezalaxe (taldekoak izan zein banakoak izan), ezinbestekoa da nortasunaren subjektuak bere izatearen pertzepzioa edukitzea. . Ni neu naiz, esaten dudanean, honela neure
|
buruari
nortasuna aitortuz, neure osotasunaren(, batnaiz?) eta denboran zeharreko neure jarraikortasunaren(, atzokoa naiz, eta bihar erehalakoa izango naiz?) pertzepzioan oinarritzen naiz1 Pertzepzio hori gabe, neureosotasun fisikoak zein denboran zehar bat bera iraun izanak ez dute, berez eta eramekanikoan, nire nortasuna sortzen. Berdin gertatzen da talde nortasunekin:
|
|
Honaino iritsita, hain oinarri ezberdinetatik eraikitzen diren nortasunak berdinakote diren galde geniezaioke geure
|
buruari
. Esan nahi baita, banakoen mailan zein gizartearen mailan inplikazio bera ote dute hizkuntza, jatorri edo historiagatik euskaldunsentitzeak edo atxikimendu politiko edo are administratibo hutsagatik euskal herritar (euskal hiritar litzateke, agian, hemen termino egokiena, demokrazia liberalarenzentzuan) sentitzeak?
|
|
Frantsesez esaten den, maitasunean erortzea? ez da errealitatean lurrera erortzea, baizik eta, zalantzarik gabe, nork bere
|
buruari
izate osoan kitzikadura etaemoziozko uhin indartsuak sentitzen uztea. Bihotza eta gogoa presio indartsu horren mendean leher ez daitezen, zangoak nahiko malgu eta sustraituta eduki behardira, eta, pozaren pozaz salto egiten?
|
|
Erretroflektatzen ditugunak, nagusiki, sentimendu ezkorrak dira, eta zentzuhonetan, autozigortze mekanismoa da: zapaldu ninduenarekin haserretu ordez, leku hartan egotea aurpegiratzen diot neure
|
buruari
, zapalketei lotuta egoteagatik.Somatizazioak ere erretroflexio moduan uler ditzakegu, zeren inguruneari erantzunordez, gorputzari ezarririko kalteak baitira: ni deprimi naiteke, eta urdaileko ultzerabat garatu, etengabe kaltetzen nauen egoera horri aurre egin ordez.
|
|
kontzeptuak maila desberdinak hartzen ditu psikoanalisian (Laplanche eta Pontalis, 1983): hasieran, batik bat egunez egindako ametsak, eszenak, episodioak, eleberriak, subjektuak ezin lorik egin eta bere
|
buruari
eginarazi etakontatutako fikzioak dira fantasiak.
|
|
Duela urtebete, kalean geldiarazi ninduten, Errenterian. Ni bertako hizkuntzalarihandi bati buruzko zerbait idatzia nintzen arin eta bromoso, Koldo esaten zitzaiolaorain, berak bere
|
buruari
beti Luis esaten zionari. Ba, hartaz galdetu zidaten hainzuzen ere, ea zer esan nahi nuen harekin.
|
|
Orain gogoratu, bakar batzuk baino ez ditut gogoratzen (Alejandro Handia, Bismarck, Darwin, Gandhi, Garibaldi, Amundsen, Kafka, Escriva de Balaguer, Lord Byron, Beethoven, Bakunin...) baina gazte idealista baten irudimena eta abentura gosea pizteko, biografiahaien eragina erabatekoa izan zen, eta liburua itxi ondoren luze mantentzen zirenbertan irakurritako hitzak eta, hitzei esker, nork bere koloreek irudikaturiko imajinakgogoan zintzilikaturik. Liburuaren helburua, ulertuko denez, hauxe zen, alegia, norberak bere
|
buruari
esan ziezaiola: –beraiek egin badute, nik zergatik ez??.
|
|
Kondaira mitiko bat entzutean, gehienetan, berehala ezagutzen dugu zer tipokoaden eta zelan bururatuko den; bakar batzuetan soilik aurkitzen ditugu garrantzizkoaldaketak, baina handiak direnean, gerta liteke deusik ez ulertzea, haria galduta etahapax baten aurrean gaudela uste izatea. Eulaliren ahotik horrelako batzuk aditzekozori ona izan dut, hari esker pausatu bainion galdera neure
|
buruari
. Laburturik emangoditut haren kontu zenbait, gero tradizioarekin alderatzeko.
|
|
Herri batek bere
|
buruari
historian zehar emandako arautegia da herri horrenelkartasun kodea, gene guztiak ordenatzen dituena.
|
|
Askotan euskaltzale batzuek, haiek ere, beren
|
buruari
galderak egiten dizkioteberezko kulturaren izateari buruz. Honelako kasuetan, ordea, galdera egileak kezkabaino gehiago nahasmena du bere buruan.
|
|
Honelako kasuetan, ordea, galdera egileak kezkabaino gehiago nahasmena du bere buruan. Alde batetik, konturatu gabe euskaltzaleokzapaltzaileen diskurtsoa geureganatu dugula ematen du; bestetik, guda galtzailearenedo porrotaren morala izenda dezakegun hori sumatzen da; eta azkenik, laburbilduta, besteak baino gutxiago izatearen konplexua agerian gelditzen da (espainiar frantziarbatek ez dio galdera hori egiten bere
|
buruari
, ez modu existentzial horretan behinikbehin; eta orokorrean ez du onartzen bere izatearen ukapena). Gainera, gure izateariburuzko zalantza horiek ezjakintasuna edo planteamendu metodologiko okerra uztendute agerian.
|
|
ebaki, aurreikuspen, memorandum eta oroigarriak, kronologikoki, urteka, hilabeteka eta egunkako karpetetan bilduak. Agenda edo artxibo hauek parada ematen diote erredaktoretza
|
buruari
erredaktore bakoitzari eguneko informazioak banatzeko. Zerbitzu hau hobetuz, ez da ideia txarra, esaterako, urtekari eta almanakeetatik plastikatutako fitxa iraunkorrak egitea, hondatu gabe baliatuak izateko.
|
|
Hortaz, irratitik ematen ditugun kopuru gehienak biribilak izan behar dira, zehatzak izan ordez. Kontua ez da zenbaki guztiak aipatzea, zeren horrek lan asko eragingo bailioke entzulearen
|
buruari
. Gakoa kopuruen ondoko ohiko esamoldeetan datza, hala nola:
|
|
Geroago, 1906ko urtean hain zuzen, Londres-en asmakaria patentatu eta serieka igorgailuak eta hargailuak ekoizten hasi zen, txakada batez, lipar batez, ziztu bizian Morseren soinuak igorriko zituztenak, uhin hertziarrak ziren ibiligailu azkarrek garraiaturik. Fessenden bere
|
buruari
galdetzen hasi zen uhin misteriotsu haiek gauza izango ote ziren Morse ren kakara zakarra baino soinu gozoagoak garraiatzeko; eta baiezko ondorioa atera zuen. Musika eta giza ahotsaren modulazioak ere igor zitezkeen.
|
|
Adrenalina gehiago jariotzen zaigu, arrisku sentsazio bat nagusitzen da gutaz (txarto aterako ote? galdetzen diogu geure
|
buruari
). Urduri edo artega jartzen garenean, arnasketa diafragmatikoa ondo egitea kostatu egiten zaigu; orduan bular kaiolaz egiten den arnasketa da erabiltzen duguna, eta konturatu gabe lepoak eta bularreko giharreak jasotzen ditugu, arnasa egiteko daukagun ahalmen osoa martxan ipintzen ez dugularik.
|
|
Irrati hertziar zaharrak hartuko dituen norabideak ezagutu ondoren, hedabide honetan interesaturik dauden pertsona eta adituek beren
|
buruari
egiten dizkioten galderak mota honetakoak dira: zer nolako joerak egongo dira programazioan?
|
|
Bertan behera utzi. Eider gabe bizitzen ikasi behar duzu, esaten zion bere
|
buruari
. Ez sakatu return tekla.
|
|
Batzuetan galdetzen zion bere
|
buruari
zer ote zegoen motxilaren hondo hondoan, arropazko sakontasun hartan. Memoriari gogor eraginda ere ez zuen oroitzen zer izan zen hara barrura lehenen amildu zena:
|
|
Egiteko gutxi eta
|
buruari
eragiteko lartxo. Ohean etzanda alferrik zegoela jakin zuen Txemak.
|
|
Horrela esan diot, baina egiaz nahiago nuke oporretara joango balitz, berdin Asturias edo Malawira. Gutxienez ez nioke horrenbeste eragingo
|
buruari
. Baina beno, ezetz esan du, berak nirekin egon nahi duela, denbora asko dela batera ez gaudela.
|
|
Ez pentsa alferrik eman ditudanik azken hilabete hauek:
|
buruari
majo eragin diot, beti ondorio berdinera iristeko: ez daukat ezer Txema kenduta.
|
|
Beno, pentsatu zuen Txemak, behintzat ez zen mutil batekin izan. Minutu batzuk geroago" ez txorradarik esan" bota zion bere
|
buruari
.
|
|
Noski, Jabik erraz esaten zuen dena. Jabik aise egiten baitzuen bere
|
buruari
proposatzen zion guztia: pisua erosi eta Tereren ama limurtu (batek daki zelako amarruak eta hitz ederrak erabili zituen horretarako), lagunak aurkitu mozkortzeko gogoa zuenean, eta, azken batean, bere bizitzaren jabe izateko balio zuten hariak gogokoen zuen eran mugitu.
|
|
Gau hartan ez baina hurrengo goizean hasi zen
|
buruari
bueltak ematen, iragan gaueko kontu haiek zenbat ote zuten egiatik eta zenbat mozkorretik. Dena dela, ondo zekien zuhurtziaz jokatu behar zuela:
|
|
Eta nik neure egoitzarat joan behar nuen, bai, baina ez nuen jada joan nahi, hain bainengoen, zinez, zurekin arrai eta neure gogara. Eta dudos nengoen berriro, Jainkoak apez izaiteko deitu ote ninduen, zeren eta nik uste bainuen ezen, apez izaiteko, gozorik ez duen ate estua iragan behar zela eta nork bere
|
buruari
uko egin behar ziola, baita lizifrinaz eta zilizioez baliaturik ere, hala behar izanez gero; ordea, zure hitzetarik bertze mundu bat igar nezakeen, zeina baitzen zabalagoa eta gozoagoa, eta zeinak erakarri baininduen hatsarretik beretik... Eta mudantza haren seinaleak neure baitaren baitan sentitzen nituen jada, zeren eta goiz hartan, etxetik jalgi eta unibertsitaterako bidean jarri nintzenean, segur bainengoen Jainkoaren deiaz, eta arratsaldeko lehen ordu hartan, aldiz, zure etxetik jalgitzerat nindoanean, ez hain segur, barrenean zerbait hautsi izan balitzait bezala.
|
|
Baina zu ez zeunden hartan guztiz ados, ez Uto piaren kontra zeundelako, baina uste zenuelako ezen Utopiaren aldeko borroketan peril handi bat zegoela: bihotza
|
buruari
gainditzekoa eta ametsa zentzuari, eta bururik gabe eta zentzurik gabe ez zegoela gauza haietan aitzina egiterik: ez bederen estatuetan edo komunitate handietan, nahiz eta komunitate tipietan errazagoa zen.
|
|
" Joanes: Felisaren ipuinak sinesteari utzi eta apez horren ipuinak sinesten hasi behar al duk orain...?", baina jakinik, halaber, alferrikakoa gertatuko zitzaidala ihardeste hura, zeren eta, nik osabari buruaz ezetz erran niezaiokeen arren, ez nituela ipuin haiek sinesten, neure
|
buruari
galdezka segituko bainuen: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?", ene zalantzen argibidea beldurrak edo eraginikako bertze zalantza hura balitz bezala.
|
|
—Mundu honetan ez dago libertaterik, Joanes —erraiten zidan aita Bartolomek—, edo, hobeki, Jainkoaren hitza betetzea eta nork bere
|
buruari
uko egitea da libertatea, zeren eta, Kristok erran zuen bezala, zerurat nahi duenak ate meharra baitu ireki beharra, ez zabala.
|
|
ene anaiaren irri sardonikoarena, zeina baita, bertze hitz batzuetan, oinazearen irria. Zeren, ote dakizu zenbat sufritu zuen anaiak, hark bere
|
buruari
egin zizkion zaurien gaizkoaduraren ondorez. Eta, halarik ere, bere irri harekin ikusten genuen beti, edo bere irri iduriko harekin, hobeki, zeren eta irri hura ez baitzen arraitasunarena, baina nigarrarena eta tristurarena, penarik penagarrienarena eta hortz haginen karraskotsena; eta trufarik krudelenaren irria zen, azpian eta bere maskarapean oinaze neurriz gaineko hura gordetzen zuelako, bizi bizia...
|
|
Baina, nola gorputza eta arima bereiztezinak diren, non eta heriotzak banatzen ez dituen, eta, nola lurgainetik ez denean, lurpetik lotzen eta estekatzen diren, hala egiten zuen atseginaren iduri hark, lurpetik, gorputzaren aurkientzatik arimaren aurkientzarat, eta imajinatzen nuen orduan ezen Kristoren galtzoinak esku eme misteriotsu bat ezkutatzen zuela, guztiz ikustezina, eta atseginaren atseginez hiltzen ari zela gurutzefikatua, ez oinazez; eta Kalbarioko hura teatroa zela: ez tragedia, komedia hutsa baizik; eta neure
|
buruari
ezetz eta ezetz erraiten nion arren, iduri hark, bertzerik gabe, kutsatzen ninduen eta sentiarazten ninduen munduko gizonik lohitsuena eta narriotsuena.
|
|
Eta aita tigrea maradikatzen hasi zen... eta nik orduan erran nion ezen atzaparkada haiek ez zirela tigreak eginak, baina Mattinek bere
|
buruari
... Ordea, aitaren errepuesta berehalakoa izan zen:
|
|
—Mattinek dituen atzaparkadak, ordea, ez dira tigreak eraginak, eta bai Mattinek berak bere
|
buruari
...
|
|
Ordea, izenetarik eta hotsetarik haratago biziko bagina, izenik ez duen Hura edirenen genuke, izenik ez duelako berez dena eta izen guztiak bere baitan biltzen dituena, eta edirenen genuke, halaber, agian, geure zinezko izana... Horregatik, hartaraz gero, noiz eta neure
|
buruari
galdetzen baitiot zer naizen, katoliko edo protestant, ihardespen bera emaiten diot: bietarik ere zerbait naizelarik, ez naiz ez bata eta ez bertzea.
|
|
Eta han ez zitzaizkidan Fortunaz mintzatu, baina Probidentziaz. Bai, badakit ezen solasaldi hura ulermolde zabalago batean hartu beharra nuela, eta enea zela hobena, ez zurea, baina jakin badakizu ezen gizon bakoitzak buruan duela bere gartzela, eta nik neure
|
buruari
Iruñako kolejioan ipini nizkion burdinak ez ziren nolanahikoak. Eta buruan preso nuen usoa —libertatearen usoa— ezin zitekeen buruko kaiola hartarik jalgi, ez hegalda.
|
|
—Heure buruaz urrikaltzen haiz, heure
|
buruari
irri egin beharrean, eta hori ez duk ona... Eta erori egin hintzen eta heure erortze horretan aurkitu duk heure justifikazinoa, munduan bertze nehor erori ez balitz bezala...
|
|
Halaxe erran nion, bai, eta esplikazionea ere eman dizut, baina badakit ezen nik eman esplikazionea motza eta laburra geratzen dela. Anitzetan galdetzen diot neure
|
buruari
nola atera zitzaizkidan hitz haiek, eta oraino ere neke eta gaitz egiten zait bertze argibide baten edireitea... baina bai erraiten ahal dizudala ezen, hitz haiek trenkatu orduko, bi sentimendu errotu zitzaizkidala, biak ere kontrakarrean zeudenak, zeren sentitu bainuen, batetik, halako kezka bat, osabari modu hartan trufa egiteagatik eta zor nion begirunearen hausteagatik, berak napolitarrari zo... Edo, ez al zen arrazoin printzipalena izanen ezen maisu ezin hobea nuela osaba, eta harenganik eta haren injeniotik gero eta gehiago ikasten ari nintzela, zeren eta nik osabari eman ihardespena, osabak berak egina izan baitzitekeen bertze zirkunstantzia batzuetan?
|
|
Baina, Louis XIV.aren mirailen inguruan zuk zeure
|
buruari
egiten zenizkion galderen ildotik... zer erran nahi ote zuten aitaren ehiza trofeo haiek, sala nagusiaren apaintzeko eta dekoratzeko erabili zituenek. Zer ezkutatzen zuen, edo zer agertzen zuen aitaren jokabide eta jokamolde hark, iduriotarik haratago?
|
|
Gaur egun bezala, guti gorabehera, zeren gauzak ez baitira franko aldatu horretan ordutik hona. Baina Pedro argia eta berezia zuan eta ez zegoan bertzeei beha, bere
|
buruari
baizik. Eta aitari bere asmoen berri emaiten zioan, pintorea izan nahi zuela eta pintorea izan nahi zuela, eta aitak beti berdin ihardesten zioan, letratua izan behar zuela eta letratua izan behar zuela, letratuarena pintorearena baino ofizio duinagoa zelako, ikusi bertzerik ez zegoan pintorearen ofizioak jendearen baitan zuen estimu eskasa.
|
|
Ai, zenbatetan oroitarazten zidan osaba Jaonikoten zaldi zuriak ipuineko deabrua!, eta oraino ere galdetzen diot neure
|
buruari
ez ote zuen zaldi hura apropos, sineste hari irri egin nahi balio bezala... zeren eta horrela mintzatu baitzitzaidan, noiz eta ipuin hartaz aritu baikinen:
|
|
Descartesek errana egia bada, badirudi ezen gorputz osoa dela arimaren egoitza, eta garuna —edo garunaren erdiko guruina, zehatzago— egoitza horren gelarik inportantena, nondik giharretarat eta organoetarat hedatzen baitira sareak osatzen dituzten hodi tipi batzuk —nerbioak—, zeinek beren baitan eta beren barrenean animalien spirituen airea edo haize mehea gordetzen duten, eta zeinek odolaren osagairik meheenare kin bat egiten duten. Eta, batzuetan galdetzen diot neure
|
buruari
, Descartesen teoriak gogoan, ez ote nintzen ni, neure nerbioen aldetik denaz bezainbatean, akatsen batekin munduratu, hodi batzuek zerbaiten traba zutela, konparazione, eta ez ote ziren spiritu batzuk ere, ondorez, hantxe trabatuko... eta ez ote nintzen hargatik ez mutu baina kasik mutu jaio, harik eta, kolpearen eraginagatik, traba guztiak destrabatu eta spirituek beren bidea ediren zuten arte..... Horrelako zerbait gertatu ote zitzaidan, jaun André?
|
|
Baina, don Kixote ko apezarekin baino gehiago, Sancho Panzarekin konparatu nahi nizuke don Frantzisko, arestian bezala, eta, horrela, derradan ezen, don Ki xote Mantxa koa ren ezkutariak bezala, gure apezak ere bere astoa zuela, eta, hark bezala ere, bere ateraldi zorrotzak zituela, erran komunez eta errefrauez hornituak eta errekaitatuak; baina, aldiz, frankoago eta eskuzabalago zen eta, zuenarekin kontentatzen zelarik, aitzurraren berdin nahian dabilen jorraia ez bezala, ez zuen beregainezko eta ezinezko insulekin amesten: erran nahi baita ezen gehiago bizi zela eliztarrei beha bere
|
buruari
baino, ebanjelioko parabolako artzain onaren molderat. Eta okasinoa zuenean golos samarra zen arren eta gularat apur bat emana, ez zen Kixoteren ezkutaria bezainbat.
|
|
Kontatu dizut zer nolakoak eta zein gisakoak izan ziren jaun Marcelek jauregian iragan azken egunak, eta ohartuko zinen, haren erranetarik, ezen bazuela bere
|
buruari
irri egiteko ahalik eta gaitasunik aski; aita Bartolomerentzat, aldiz, guztiak zuen harriaren zurruntasuna eta txantxak nekez edirenen zuen haren mihian mintzabiderik.
|
|
Jaun Marcelek mahai baten inguruan emaiten zuen eskola, eta bera alde batean paratzen zen, ni bertzean; eta nahi izaiten zuen, bertzalde, nik hitz egitea eta ene zalantzen azaltzea eta guztian parte hartzea, kasik berdinetik berdinerat ariko bagina bezala; eta zuka mintzatzen ginen, eta ez zuen boza goratzeko ohiturarik. ...ainean —oholtza baten gainean, bai, jaun André! —, ene behakoa beheiti goitikoa izan zedin beti ere, eta jakin nezan nor zen nor, eta hargatik eginarazten zidan, amaren kontsentimenduarekin, berorika ere, gela hartan geunden bitartean; eta bera zen, bertzalde, eskola haietan kasik beti mintzatzen zena, ozentki, halako tailuz non neke eta gaitz baitzen jakitea enekin ari zenetz, edo bere
|
buruari
aditzen ari zitzaionetz.
|
|
Libertateak, ordea, lur mugikorretarik ninderaman, zalantzaz zalantza, eta nik, batzuetan, zalantza egiten nuen zalantzaz, zeren zalantzak nekatzen zaitu, unatzen zaitu eta erdibitzen zaitu. Eta guti batzuetan pentsatzen nuen ez ote zen hobe arau guztien ontzat hartzea eta nork bere
|
buruari
uko egitea, nola erraiten baitzuen aita Bartolomek, guztiari amen erranez, amen, amen eta amen.
|
|
noiz heure buruaren jabe...?", alferrik. Harik eta, erromesaldi honi lotu aitzin —hogeita bortz urte bete nituenean doi—, neure
|
buruari
zin egin nion arte, guztiz serios, ezen entseiatu beharra nuela neure urguiluaren jabe izaiterat, neure zentzuen, eta neure buruaren. Zeren, zure osabak erran duen bezala...
|
|
Eta hartan nebilela, gogorat etorri zitzaizkidan, bat batean, aita Bartolo mek noiznahi den errepikatzen zizkidan hitzak, san Inaziok Xabierko Frantzis kori erranak: " Zertarako zeureganatu mundu osoa, baldin arima galtzen baduzu?" Eta galdegite haren gibeletik, bertze galdegite hura etorri zitzaidan, neure
|
buruari
behin baino gehiagotan egin izan niona, nahiz eta azken bolada hartan ez, zeren eta, Elbiraz amorosturik nengoela, ez bainuen buruan bertzerik: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta nahi nuelarik ezen aita Bartolomek zioena egia izan zedila... eta zerbait sinetsi ere egiten nuelarik —zeren eta, anitzetan erran dizudan bezala, pizten denean desiraren argia itzaltzen baita arrazoinarena—, ihardespen ezin zentzuzkoagoa eta ezin doiagoa ediren nion neure galdegite hari... zeren eta ez al zituen Jainkoak, aita Bartolomek ere erran zidan bezala, bekatu haiengatik Sodoma eta Gomorra sutan sutu?
|
|
Izan ere, gertatua gertatu ondoren, osaba Joanikotekin egon nahi nuen, laguntza eske... zeren, neure
|
buruari
erraiten nion arren ezen lasai egon behar nuela, ez bainengoen lasai... kontzientzian har bat piztu balitzait bezala, horzkaka eta ausikika ari zitzaidana eta erraiten zidana ezen neure burua engainatzen ari nintzela, zeren estali nahi bainuen anaiaren aurkako mendekua eginbehar eta obligazino moral iduriko baten desenkusarekin... Eta, neure engainamenduaren baliatzeko, behar nuen, guztiz ere, osabaren hitza, hitz hark erran ziezadan ezen zuzen jokatu nuela; eta behar nuen haren boza, harraren mututzeko eta isilarazteko; eta behar nuen, finean, haren aprobazionea, eta, beraz, haren iritzia ene aldekoa izaitea, edo, aldekoa ez bazen ere, nik neure alde ipintzea eta makurraraztea, nola pisuak balantza.
|
|
Eta, nigarrarekin batean, jauregitik eta osaba Joanikotenganik ihes egiteko gogoa izeki zitzaidan, jaundu eta nagusitu. Eta jaso nituen begiak eta hodei hura ikusi nuen, gurdi bat zirudiena, haizearen zaldiek tiratua, eta neure burua haren gainean idurikatu nuen, Urbiaindik urrun ninderamala, gero eta urrunago; idurikatu nuen gero ezen Italian ezagutu nuen napolitarra etxe ondotik iragan zitekeela bere Donejakuerako bidean, eta harat joan nintekeela ni ere harekin, neure
|
buruari
galderarik egin gabe, gitarra musikaren hatsarekin bat eginik, eta behatu ere egin nuen bidean goiti, ea ba ote zetorren... Baina zer nenbilen ni, ezinezko amets hartan denbora alferrik galtzen?
|
|
Eta, nola spirala beso bat ere baden, infinituraino luzatzen dena, hala, mundu osoa eta unibertso osoa beregana zezakeen ma rraskiloak, spiralaren aterpetik. Eta, pentsu horrekin neure arima ere zabaltzen eta zabaltzen igartzen nuela, hala galdetu diot neure
|
buruari
: " Eta spiral bat balitz gure bizitza, deusezetik osorat, zeren post tenebras spero lucem? 36 Eta nago ezen iduri hau egiazkoagoa dela; izan ere, ez ote garamatza amorioak azken marratik eta azken mugetarik harat eta ez ote garamatza amoriozko bizitzak, halatan, etorkiko puntu ezdeusetik infinituaren bihotzerat, eta denborazko denboratik denborarik gabeko denborarat eta sekula fin gabekorat...?
|
|
—Anitzetan pentsatu izan dut —segitu zuen amak— zenbatetan galdegin ez ote zenion zeure
|
buruari
zergatik ez zaitudan bertze edozein amak bezala tratatu, hurbiltasunez eta xamurtasunez... eta hori azaltzea, alde batetik, mingarria izanen bazait ere, bertzetik, ez dut hori baizik gutiziatzen, zeren eta korapilo izugarri batek hersten eta itotzen bainau barrendik, eta ez dut korapilo hori laxatuko neure barrenaldea hustu arte eta jakin beharrekoak zuri jakinarazi arte.
|
|
fruitu debekatua nuela osaba Joanikot... Baina, orduan, neure
|
buruari
uko eginik, pentsatu nuen ezen, enetzat debeku izan zitekeena, ene ahizpa Emilianirentzat ez, eta hartarat entseiatu nintzen hartaraz gero: osaba Joanikot Emilianirenganat erakartzerat, guztiz alferrik...
|
|
osaba Joanikot Emilianirenganat erakartzerat, guztiz alferrik... Eta, hargatik edo, osabaren alde senti nezakeèn amorioa eta estima, aldatuz joan zitzaidan apur bana... eta, aitzinago, neure
|
buruari
galdezka hasi nintzaion nola egon ahal izan nintzen gizon hartaz, isilean eta ezkutuan izan bazen ere, amorosturik, ikusirik haren hainbat jokamolde: haren umekeriak eta haren burugabekeriak, konparazione...
|
|
Sententzia hartan guk ere izan genuen geure partea, zu ongi ohartu zinen bezala, zeren jaun inkisidorearekin genituèn harremanak ezin hobeak baitziren, eta hala joan zen sententziaren exekuzionea ere modu ezin bereziago hartan, aita Bartolomeren esku luzea bitarteko. Eta ikuskizun hartan... ai, nola gozatu nuen borreroak osaba Joanikoti zigorkada haiek eman zizkionean, baita txakurra erre eta xispildu zutenean ere, hura infernuko deabrua balitz bezala, neure
|
buruari
erraiten niola: " Merezia, guztiz merezia!" Zeren Jainkoaren izenean baitzen hura, eta hura zen gure eginkizuna eta obligazinoa, Jainkoaren amoreakatik.
|
|
" Urbiainek ez du konponbiderik izanen, Pagabasoko leizea estali arte!"; eta prozesionea Pagabasoko leizearen ertzerat heldu eta don Laureanoren manuz harri jaurtikika hasi ginen, leizearen kontra, deabrua meneratzeko asmotan... Eta nik bi erran haiek nituen buruan... eta berriro galdetu nion neure
|
buruari
: " zertarako nahi duzu mundu guztia...?" Eta bat batean neure mundua ikusi nuen:
|
|
jauregia, zeina baitzegoen mila harri handiz osatua... Eta orduan, orduantxe egin zitzaidan argi hura, neure
|
buruari
galdetzen niola: " Zertarako nahi dut jauregia eta zertarako neure mundua, baldin jauregiaren harriez estal badezaket Pagabasoko leizea, zeina baita deabruak Urbiainen duen egoitza, eta baldin urbiaindarrak izurri orotarik libra baditzaket gisa horretan...?" Eta nola sinetsi nuen istant hartan ezen aita Barto lo me ezin arraiago eta ezin harroago ageriko zitzaidala, neure erabakiaren berri jakin bezain fite!
|
|
" Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean. ...e erraiterat zihoakidaan, baina nik ere hartua nian neure erabakia orduko, zeren, hasteko, itsasoa utzi nuenetik bortz hilabete baineramatzan lehorrean, gogait gaixto eginik, halako suertez, non itsasorat berriro itzultzeko asmotan bainengoen, eta zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko... eta zeren erakutsi nahi bainion neure
|
buruari
ezen ez nengoela artean ahiturik, adinean sartua egon arren; eta, hala, arrazoin haiek guztiak buruan nituela, erran nioan hire amari: " Andere Graziana, berorren semea ene semea ere izan zen, borzpasei urtez, Itsasoko Aman izan nuen bitartean, eta nihaur joanen naiz haren bila..."
|
|
Eta emazteki harenganik atsegin izaiten nuen, halaber, haren umorea ere, zeren bere
|
buruari
ere irri egiteko gai baitzen, halako moldez, non noiznahi den erraiten baitzigun ezen, alargundu ondoren, hiru gizonek eskatu ziotela eskua, baina haiek guztiak gibelat bihurtu zitzaizkiola, noiz eta jakin baitzuten ezen etxea eta etxeko errentak miserikordietako obrentzat zituela, zeren hura izan baitzen haren senarraren —zeinari jaun Ricardo Meneses baitzeritzan— azken nahia, eta bera... Eta gero, txantxetan eta irria ezpainetan, solasaldi haietan biltzen ginenoi beha, erraiten zigun:
|
|
...n, halako moldez, non noiznahi den erraiten baitzigun ezen, alargundu ondoren, hiru gizonek eskatu ziotela eskua, baina haiek guztiak gibelat bihurtu zitzaizkiola, noiz eta jakin baitzuten ezen etxea eta etxeko errentak miserikordietako obrentzat zituela, zeren hura izan baitzen haren senarraren —zeinari jaun Ricardo Meneses baitzeritzan— azken nahia, eta berak zin egin baitzion bai bere
|
buruari
eta bai bere senar izan zenari ere ezen bete eginen zuela haren hitza. Eta gero, txantxetan eta irria ezpainetan, solasaldi haietan biltzen ginenoi beha, erraiten zigun:
|
|
Eta nik galdetzen diot neure
|
buruari
eta galdetzen dizut zuri, jaun André: baldin indiar gorriak han bizi baziren eta gu hemen, eta baldin guztiak ere beldur berak lotzen bagintuen, ez ote zen eta ez ote da guztiak ere gizon garelako, gizon zuria edo indiar gorria izan aitzin, eta funtsean eta azken finean berdin samarrak garelako?
|
|
Amoriozko kanta bat zen hura, oso ere atsegin nuena, nahiz eta neure
|
buruari
ez nion artean amorio konturik trazatu, zeren eta amorioa ez baitzen artean ene beharra eta nezesitatea, zientziaren eta filosofiaren mundurat ninderamaten jaun Marcelen eta osaba Joanikoten irakaspenak aski eta sobera balitzaizkit bezala.
|
|
Baina, orduan, anitzetan gertatu ohi izan zaidan bezala, bertze zalantza bat etorri zitzaidan, eta zalantza hark bere izarak zabaldu zizkidan burutik bihotzerat. Eta, nola uste bainuen, bertzalde, ezen hobe zela, geure harremanen alderakotzat, gauzak hatsarretik garbi eta aratz edukitzea, bihotzak
|
buruari
leku eginik, garbi eta aratz solastatu nintzaion:
|
|
Eta neure
|
buruari
galdegin nion zertarat nindoan orduan Indietarat Paradisuaren bila, baldin, kapitainak erraiten zuen bezala, irabazi orduko galduko banuen...
|
|
bere itsasaldietan libururen bat edo bertze eramaitekoa. Eta egun batean Utopiaz mintzo ziren liburu haiek haren eskuetarat heldu —Tomas Mororena bereziki eta beregainki—, haiek buru bihotzetan sartu, eta zin egin zion bere
|
buruari
ezen lur haren bila abiatuko zela, ahal zezanean. Eta orduan ahal zezakeen, zeren zazpi bat urte lehenago aita hil baitzitzaion, eta zeren, nik ezagutu nuenean, hil berria baitzuen ama... eta zeren haren asmoa gibelaezina baitzen guztiz.
|
|
" Ezkontzan sinetsiko banu, zu nahi zintuzket senar eta amorante...!" Ofizio batekin aski izanen ez nuelakoan, bi eskaintzen zizkidala, alegia...! Eta nik, zirkunstantzia haietan, nola erranen nion, bada, ezetz, zeren edozertarako prest bainengoen, baita neure
|
buruari
adarrak jartzeko ere, orain amorante eta orain senar, haren zerbitzaririk tipiena eta obligatuena banintz bezala...! Zeren eta Mi gno nen azala —kriseiluaren argi tipi misteriotsuak jantzia, urrezko izara bat iduri— ezin izan baitzitekeen jainkosa eta dibinitate batena baizen, eta zeren nik azal hura eta gorputz hura bainuen bazka eta gozotasun, Fortunaren present eta atsegin sari!
|
|
ordea, bertzeetan ez bezala, iduri hura bertze iduri batek irentsi zuen segidan, zeren orain bainekien zertarat joaiten zen osaba Joanikot Iruñarat, Donibane Lohizunerat edo Baionarat Pazko Mendekosteetan, urteroko konfesionearen aitzakiaz bekatu bat gehiago egiten zuela eta bekatu bat gehiagorekin itzultzen. Eta, gogoan bertze iduri hura nuela, galdetu nion neure
|
buruari
ez ote nuen nik ere Pazko Mendekosteekin konplituki konplitzeko eskubiderik, nola izan baitzuen osabak, gero gerokoak. Eta, ondotik, zure hitzak etorri zitzaizkidan, jaun André, noiz eta Salamancan nengoela gomendatzen baitzenidan plazerren neurriz dastatzea, nahiz eta ohartarazten zenidan, haren jarraikian, ezen alferrikakoa zela nehori kontseiluen emaitea, gazteei bere batez, nor bere buruaren gainean baizik zentzatzen ez zelako...
|
|
Eta, ondotik, zure hitzak etorri zitzaizkidan, jaun André, noiz eta Salamancan nengoela gomendatzen baitzenidan plazerren neurriz dastatzea, nahiz eta ohartarazten zenidan, haren jarraikian, ezen alferrikakoa zela nehori kontseiluen emaitea, gazteei bere batez, nor bere buruaren gainean baizik zentzatzen ez zelako... Eta, zure hitz haiek gogoan nituela, galdetu nion neure
|
buruari
zergatik egin behar nuen nik deus berezirik guztia alferrikakoa zenean, gero gerokoak. Eta kapitainaren irakaspenak nituen, finean, haizea bezalakoa izaiterat bulkatzen nindutenak, baina haizeak ez zuen araurik, eta nik, ordu arte izan nituèn arauen gainetik ibili nahi nuen engoitik, gero gerokoak...
|
|
Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen apez don Frantziskok filosofotzat hartu ninduela, bederatzi urte baizik ez nituenean, eta handik aitzina guztiek hartu nindutela filosofotzat, baita jaun Marcelek ere, don Frantziskoren ordez etxeratu zitzaigunean. Eta uste dut ezen ez zutela arrazoin faltarik, zeren, neure
|
buruari
atsedenik emaiten ez niola, noiznahi den hasten bainintzen eskolan ikasi lezioneak handik eta hemendik ukitzen, nahasten eta asmatzen, eta iduriz argi zegoenari itzalak bilatzen. Eta don Frantziskok bere denboran erran zidan:
|
|
Eta hartzak Mattin hil zezan nahi izan nuen mementu batez, baina deabrua baino gaixtoagoa izan behar nuen sentimendu hari men egiteko, eta ezetz erran nion neure
|
buruari
, ezetz eta ezetz, eta, hala, otoitz egin nion san Migel arkaingeruari, Mattinek hartza akaba zezan eta bete zedin, halatan, Ubarneko damatxoaren profezia.
|
|
Eta egunak argitzerat egin zuen, eta Bucciok galtzoinak ikusi zituen ohaburuan, leihoa zabaldu bezain fite. Eta, usterik ezen bereak zirela, eskuan hartu zituen, janzteko asmotan... baina, gero, paratu zen bere beztimenden kutxari beha eta, ikusi zuenean han bertze pare bat, pentsakor geratu zen, bere
|
buruari
erraiten ziola:
|
|
Eta, oharturik ezen galtzoin haiek ez zirela bereak, bertze kutxa batean gorde zituen. Eta, galdetzen ziolarik bere
|
buruari
behin eta berriro norenak ote ziren galtzoin haiek, zeinak jigant batenak izan baitzitezkeen neurriaren arauaz, malenkonia handi batean sartu zen, hain handia, non jateari ere utzi baitzion.
|
|
Ezetz eta ezetz erran nion neure
|
buruari
.
|
|
Biharamunean, berriz, trabailari batzuk etorri ziren —Ofizio Sainduaren erranetarat haiek ere—, gurdi batean taulak eta oholak zekartzatela, baita iltzeak, uhalak eta lokarriak ere, zeinekin eraiki baitzuten, dorretxearen aitzinean, txabola bat: galdetu nion trabailari
|
buruari
ea zertarako ari ziren txabola hura egiten, eta hark ihardetsi zidan ezen bera eta bere trabailariak bertze batzuen manuko zirela eta haien manuen betetzerat etorri zirela, eta ez zekitela bertze deus ere. Eta orduan pentsatu nuen ezen hura sorpresarekin lotua egon zitekeela, eta, halatan, mila burutazio izan nituen, guztiak ere alferrikakoak, zeren eta handik astebeterat etxeko kanoi zaharra —ehundabatgarrena— jaitsi baitzuten jauregitik, dorretxeari beha ipintzeko.
|
|
Zeren, ez al zen, bada, osaba Joanikot heresea, eta ez al zen, halatan, izurri ororen izurri eta iturri, hobendunen hobendun eta kulpanten kulpant? Eta ez al zen zilegi, hartaraz gero, edozein gauza, eta ez al zuten hargatik ikusleek osaba hatzez seinalatzen eta beren hatza fletxa bihurtzen, beren baitako gaitz guztiak jaurtikitzen zizkiotela, zeren zinez baita errazago geure miserien eta geure itsuskerien kulpa eta ho bena bertzeei egoztea eta leporatzea geure
|
buruari
baino, eta erraiten ziotela ana thema sit, haren aldean on eta onest senti zitezen, nola senti baitziren?
|
|
Hotzikara batek hartu ninduen goiti beheiti, zeren hura ez zen ama, edo ez zen bederen nik buruan nuena edo imajinatu nuena, gauza guztien gainetik zegoena eta, bere borondatearen ezartzeko, hitz batekin edo keinu bakar batekin aski zuena... eta, halarik ere, neure
|
buruari
gogor egiten niola, ahalik eta gozoen, erran nion:
|
|
—Zeren, ihes eginen banu, neure
|
buruari
eginen bainioke ihes, eta hori ere ez nikek nahi... —eta, sutan erretzen ari ziren skribuei beha, erantsi zuen—:
|
|
Hogei lagun gintuan, eta ez gintuan bertze marinel bat eta biok baizik salbatu, kostaraino igeri eginik. Eta, orduan, nola hain bainengoen malurak eta desditxak jorik, zin egin nioan neure
|
buruari
ezen ez nintzela berriro itsasoratuko, eta, hala, Baztango basoetan aritu ninduan lanean aldi batez. Baina han urte erdia baizik ez nian egin, zeren itsasoak urrunetik berdintsu egiten baitzidan dei.
|
|
Osabaren hitzak oroitzen nituen, ordea: " Zeren, ihes eginen banu, neure
|
buruari
eginen bainioke ihes, eta hori ere ez nikek nahi..." Baina orain ez zegoen bakarrik, Maddalenekin baizik, eta nola amorioak mirakuluak ere egin ditzakeen, bizi berri bati ekin ziezaioketen, han Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan... edo haratago, Frantzian, Urbiaingo desterrutik ihesi...
|
|
Eta ez, ez uste ezen burua galdurik dudala eta neure buru galdutik ari natzaiala, zeren baitakit zer ari naizen erraiten eta nola, eta zeren, buru bihotzek ez baitute, benturaz, elkarren etsai izan behar, erremediorik gabe, nola uste izan baita komunzki... eta zeren, nagoen estatuan nagoela, buruak baitiotso bihotzari: " Izan zaitez ene gogoeten galbahe", eta bihotzak
|
buruari
, berdintsu eta orobatsu: " Izan zaitez ene amorioen galbahe".
|
|
BIZI berri baterat jaio nahi nuen eta erabakia nuen guztiz, zeren eta ohartzen bainintzen, neure
|
buruari
so eginik, ezen neure kontzientzia hertsiaren menerat bizi izan nintzela ordu arte, eta hertsikeriak bizitzaren azken zokorat eraman ninduela, eta zoko hartan bizi izan nintzela, gogoa ere herdoiltzen hasi zitzaidan arte; ordea, nik ez nuen zokoan zetzan altzairu herdoildua izan nahi, baina altzairu distiratsua, nonahi den eta noiznahi den erabil daitekeena; eta ez nuen erabiltzen ez den harria e... Eta kontzientziaren baitan ostataturik nuen harra nahi nuen ostikatu eta handik igorri, zeren eta har penatzaile eta zehatzaile hark ez baitzuen enetzat, urte luzeetan, hitz gozorik izan, gaixto nintzenean gaixto nintzelako eta on nintzenean hobe ez nintzelako...
|