Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎Biharamunean, berriz, trabailari batzuk etorri ziren —Ofizio Sainduaren erranetarat haiek ere—, gurdi batean taulak eta oholak zekartzatela, baita iltzeak, uhalak eta lokarriak ere, zeinekin eraiki baitzuten, dorretxearen aitzinean, txabola bat: galdetu nion trabailari buruari ea zertarako ari ziren txabola hura egiten, eta hark ihardetsi zidan ezen bera eta bere trabailariak bertze batzuen manuko zirela eta haien manuen betetzerat etorri zirela, eta ez zekitela bertze deus ere. Eta orduan pentsatu nuen ezen hura sorpresarekin lotua egon zitekeela, eta, halatan, mila burutazio izan nituen, guztiak ere alferrikakoak, zeren eta handik astebeterat etxeko kanoi zaharra —ehundabatgarrena— jaitsi baitzuten jauregitik, dorretxeari beha ipintzeko.
2001
‎Abalak lortu eta martxan ipini genuen, haren buru Jesus Elosegi jarriz. Handik gutxira etorri zitzaidan burura ea «Zeruko Argia»rekin ez al genuen beste horrenbeste egiterik.
‎Sindikatu hauei beren ertzainkideek bizi duten drama gogorra ulertuta ere barne sailburuarekiko erakutsitako jarrera kritiko hori, ea gizarteak haiengandik espero duena ote den, gogoeta dezaten eskatuko nieke. Galde diezaioten beren buruari ea beren jarrera horrekin Ertzaintzaren benetako maila ematen duten.
‎Honexek garbitu behar lituzke, itxura duenez, euskalariak zenbaitek egozten dien bekatu astunetik. Gure artean, izan ere, XIX. mendeko Errusian gertatzen zen arabera, maiz galdatu ohi diote gazteek beren buruari ea zilegi ote den, mende luzeen lasaikeriak honenbeste eginkizun bizkarreratu digun garaian, premiazko ez diren huskerietan denbora ematea. Erabateko erantzun garbirik ez dago; zenbait xehetasun halaz ere, argi daudelakoan nago.
2002
‎Ez da seriotasunez jokatzen, eta gero oso" alai" hitz egiten dugu besteek uste dutenaz. Nik adibidez nire ikuspegia dut Erriberaz, baina galdetu behar diot nere buruari ea nire ikuspegia, edo guk hemen eduki dezakeguna, interesgarria den esateko" hau da Erribera".
2004
‎Lasai zirudien. Ke ufada sabairaino botatzeak hori esan nahi du, lasaia dela zure bizitza, bestelako problemarik ez duzula, lehiaketa egiten duzula zure buruarekin ea noraino botatzen duzun kea oraingoan.
2005
‎Kaputxinoek nire kargu utzi zuten Pan Pin, umeentzako aldizkaria. Handik gutxira etorri zitzaidan burura ea Zeruko ARGIArekin ez al genuen beste horrenbeste egiterik.
‎Zapaterok esan zuen bera bukaeraraino joateko prest zegoela eta guk galdetzen diogu gure buruari ea ba ote dakien bukaeraraino joatea zer den. Gobernuak eta ezker abertzaleak beste batzuekin batera bake prozesu bat ireki behar badute, dinamika horretan elkar elikatu dugu.
‎Horrek izugarri pobretzen du emakumezkoen literaturaren irudia. Emakume literatura existitzen den ala ez eztabaidatzean guztiek galdetzen diote beren buruari ea emakumezkoek sortutako eleberriak desberdinak diren ala ez. Eta literatura ez da eleberrigintza bakarrik.
‎Eta, noski, puntu honterara helduta, galdera egiten diogu geure buruari ea ez ote den eduki pobreko testua izango horrelako ezaugarriekin idatzitakoa, ez ote den aspergarria bihurtuko esaterarko orduan esaldi nagusiak bat bestearen ondoan jarrita egindako testua. Manu Arrasatek ezetz dio.
2006
‎Etengabe ari gara ondokoa zigortzen, agurra ukatuz, beragatik gaizki hitz eginez, edo fisikoki zigortuz. Batzuetan galdetzen diot nire buruari ea jarrera hori unibertsala ote den, eta susmoa dut kultura katolikoarena dela. Gu sufritzera etorriak gara mundura, eta zerura iristean askatuko gara, bitartean sufritzea tokatzen zaigu.
2007
‎Hori guztia kontuan izanik, askok galdetzen diote beren buruari ea jolashoriek onuragarriak ala kaltegarriak diren. Telebistarekin gertatzen den bezalaxe, galdera horri erantzuteko, bi gauza hartu behar dira kontuan:
2009
‎Ananda, esna zaitez behingoz: zure aita beste gizon guztiak bezalakoa zen, bazituen grinak, ahuleziak, denok bezalako egoa, besteok ez bezala mozorrotua agian, inozoak liluratu eta bereganatzen baitzituen; galdetu al diozu inoiz zeure buruari ea benetan hilik ote duzun ama, ez ote zuen ihes egin senarraren etengabeko desleialtasun" mistikoak" jasan ezinik, beharbada Aurovillen ere efeboak eta dontzeila samurrak limurtzen ibiliko zen yoghi zintzoa. Gogamen lohia duzu, Sara, ez zara konturatzen haizeak nondik jotzen duen ere, zertarako landu ditugu hainbeste yoga liburu, honetarako?, ez duzu zipitzik ere ulertu; zeu zara, Ananda, ezer ulertzen ez duena, yoga liburuek ezin dituzte ezabatu sentimenduak eta giza grinak; horixe da, ordea, kontua, Sara, egoaren uholdeei eusteko sortua baita yoga; baina, Ananda, nola sinets ditzakezu oraindik horrelako asmakeriak, gertatu den guztia gertatu eta gero, zer uste duzu, liburu horiek maitagarrien ipuinak direla?, eta zure aita sentimendu ororen nagusi, ipotxen errege balitz bezala?; berriro iraintzen nauzu, Sara, eta nire aita ere bai, hura gizon betea zen, behin eta berriz erakutsi zuen hori; ez dizut esaten hala ez zenik, Ananda, baina hark ere zakil tentekorra zuen, ar gehienek bezala, eta neska eta mutil gaztetxoak atsegin zituen, pederastiaren mugaraino, eta ez dakit zuon bion arteko harremana bera ere oso sanoa izan ote zen, intzestuaren usaina hartzen diot...; urde halakoa, zerria, zerria, zure gogoa gorotzez beterik dago, berriro iradokitzen baduzu aitak bortxatu egiten ninduela, hil egingo zaitut; nik ez dut halakorik esan, Ananda; hil egingo zaitut, Sara, jainkoa, zer gertatu zaigu, hain ondo zihoan dena; ez mehatxurik niri, gero, Ananda, dena ondo zihoan nik guztiari men egiten nion bitartean, baina ni neu izan nahi dut orain, eta begira zer esango dizudan, prest nago yogaren bidean sakontzeko eta Iñigok eta Xabierrek proposatzen duten zorakeria hori ere errespetatuko dut, muga bateraino behintzat, baina aldi berean ni neu izan nahi dut, jende guztiak bezala gozatu sexuaz, larrua aurretik eta atzetik jotzen didazula sentitu, zergatik da hori zikina, orgasmoak izatea, gozamenez eztanda egitea, zure sabelaren gainean lokartzea eta esnatzean zakila miazkatu eta berriro gure gaztetasunaren sua berpiztea, ekin, bizi, eta ez soilik zure zakila barruan dudala geldirik iraun, tantra meditazioan, otoitzean, eta garbiketa praktika amaigabeak eginez larrutan egin behar dugun bakoitzean, pentsatuz ez dakit zer eroriko zaigula zerutik, gauzarik ederrena balitz ere ez leukake zertan ito gure grina eta gure egoa, bai, egoa, Ananda, ni neu izan nahi dut, ego hutsa; zu zeu, Sara, zu zeu, zeurekeria horretan itoko zara, ez duzu ikusten lakioan erortzen ari zarela, ez duzu ikusten liluramenduaren infernura arrastatzen nauzula; eta gustura asko irristatzen zara nirekin batera, memelo alaena, baina onartu egin behar duzu, obsesionaturik bizi zara, naturalago jokatu behar dugu, normalago, Ananda, hainbeste nahasmen mistikorik gabe; nahasmen mistikoa diozu, milaka urtean milaka pertsona zintzok eta hainbat santuk ondutako jakintzari nahasmen mistikoa deritzozu; beharbada ez dira irakaspen okerrak, Ananda, agian dena egia da, baina gu hemen eta orain bizi gara, geure gurari eta ametsekin, eta ezin dugu amildegian behera bota geure nortasuna, ez iezadazu eskatu ni neu izateari uko egiteko, hori inoiz ez, izan ere modu ezkutu bat baino ez da emakumearen zapalkuntza puta hau luzatzeko, ulertzen, polit horrek?; zeu zara, Sara, ezer ulertzen ez duena, emakumearen zapalkuntza diozu benetako askatasun osoa eskaintzen ari natzaizularik, bai baitakit nora noan, behin izan nintzen-eta hantxe, Kailas mendian, nire izatearen gailurrik gorenean, nortasun oroz harago, eta gailur hura bion artean iraunkor bihur dezakegu, hantxe geratu betiko, eta handik euskal arraza berria hedatu mundura, eguzkiaren errainuen antzera, fida zaitez nitaz; erabili egin nahi nauzu, Ananda, igo zaitez zeu bakarrik mendi arraro horretara, behin han izan bazara berriro ere igoko zara, nahi duzun denbora guztian geratu, lagunduko dizute Iñigo eta besteek euskal zera horretan, eta ni hemen behean zain geratuko natzaizu, bihotz zabalik, ez zaitut gorroto, Ananda, nire bizitzako gauzarik onena zara, baina ezin dizut jarraitu amildegira; amildegi deitzen diozu gailurrari,
‎Jolas intelektuala egiteko, besterik gabe, galde diezaiokegu gure buruari ea hizkuntza guztietan izango nukeen pentsatzera bultzatzen nauen bizi larritasun hura, eta beraz izatera bultzatzen nauena... Izan ere, Descartesen definizioan munduaren aurrean dugun bizi larritasunak pentsatzera bultzatzen gaitu, eta pentsatze horretan datza bizi izatearen muina.
‎Politikaz eta kulturaz ari garela, galdetu genioke gure buruari ea zenbaterainoko garrantzia duen erakundearen koloreak euskalgintzaren egunerokotasunean; ea gobernu jeltzalea edukitzeak onura handiagoa ekartzen dion euskalgintzari gobernu sozialistak baino.
2010
‎Maiorga Ramirezek adierazi duenez Ezker Abertzalea NaBai n sartzeko hipotesia ez dago mahai gainean Ezker abertzaleen lehentasuna bere zerrendak eta bizi duten antidemokratikotasuna gainditzea da. Bestalde Maiorgak ez du bere burua EAtik baztertuta ikusten EAren barne arazoak sortu nahi dituztenak ikusiko dute nola gure alderdiak beti eztabaidan oinarritzen dituen bere erabakiak. Horrek batasun sendoa ematen du.Batasunarekin izandako akordio honen ondorioz Etxalarreko hiru zinegotziez aritu da Ramirez,  " Etxalarreko zinegotziak EAren barruan jarraitzen dute.
‎1 Materialismo kulturala, eta konkretuki ekonomiaren gorabehera, hartu dugunean hipotesis bezala historiaren filosofia bat desarroilatu dugu, zeinak universalki guztia ez badu esplikatzen behintzat oso fenomeno importanteak baditu argitzen, historia ekonomikoa kasu (orain arte, nik ondorioztatzen dut, izan gara gorabehera ekonomikoen jostailu, jakin gabe, ordua da ekonomia gobernatzen ikasten hasi gaitezen). Baina orain, filosofia hori oinarri harturik, galdetzen diogu geure buruari ea zer demontre egin, eta erabaki, daitekeen. Eta zientzia praktikoaren lurraldean sartzen gara bete betean, zeren, a posteriori jakin badezakegu, hutsuneak ditugun arren, garbi baitago ezen a priori ez dakigula, ez dugulako historiaren ezagutza universalik horretarako.
‎Literatura idaztea bonbardaketen pean lehertutako Grozniko kaletan kaniketan jolasten aritzea zatekeen. Nahiz eta batzuetan galdegin izan diodan neure buruari ea ez ote nenbilen aitzaki maitzaki, aitak zeregin zaila zela ohartarazi zidan honi itzuri egiten, bete betean heltzeko beldurrez.
2011
‎Orduan, gertatzen diren gauzei buruz lerratzen zait gogoa, eta ematen diot buruari ea Gure Jaunak ezagutzen duen fortunatzen den guztia, ea bere proiektua den eta bere guraria gertatzen diren gauzak hala gerta daitezen. Eta banoa larre malkartsuetan barrena sartalderantz, eguzkia doan gisan egunero Finis Terrae aldera, salbu eta bera fraide gaixo hau baino arinago doala, eta ez dela akitzen, ez eta zalantzan gelditzen.
‎Gauero gauero milaka bira ematen nizkion buruari ea zer gertatu zitzaigun, ez nuen ulertzen zerk bultzatzen zuen ni horrela apartatzeak, ez baitzen gure artean ezer txarrik gertatu. Beti arrazoitu nahi izaten nuen neure burua nerabeen umore aldaketak zirela-eta, baina nik ezin nuen gehiago, eztanda egin beharra neukan, ez nekien nola atera nire buruan zegoen eta lo egiten uzten ez zidan arantza hura.
‎Bukatu nuenean poztu nintzen izugarri, negar asko egin nuen, eta azkenean, irakurri nuen behin eta berriz eta berriz. Galdetzen nion neure buruari ea zilegi zen horrelako gauzak idaztea poesia liburu batean, zeren nolabait egiten dut halako biluzte bat bezala, eta horrek beti ematen dizu pudorea edo lotsakizun pixka bat. Baina pentsatu nuen esan behar nuela, eta horrek, lasaitu ez baina nik uste goxatu nauela pixka bat.
2013
‎" Bisita bakoitzaren kostua ikaragarria da. Kartzela barrutik, behin baino gehiagotan galdetzen diozu zure buruari ea zenbateraino ari zaren baldintzatzen zure familiaren bizitza".
‎Elizabethek apenas behar izan zuen ikusmiran egotea gauzen arrazoibideak bere zalantza guztiak garbi zitzan: Lydia eta Wickhamen ihesa gehiago burutu zen neskaren maitasunaren indarraz, gizonarenaz baino; eta harriduraz galdetuko zion bere buruari ea zergatik hautatu ote zuen gizonak Lydiarekin ihes egitea neskarekin zoratuta egon barik, baldin eta ziur egon ez balitz egoeren estutasunak bultzatu zuela gizona hanka jokoa egitera; eta, gauzak hala baldin baziren, Wickham ez zen konpainia edukitzeko aukerari muzin egiteko mutila.
‎Eta horri, nahiz eta ez duen ezer konpontzen, zirkularidadean erortzen delako, eta lehen galderaren formulazio berbera da, horri, jarraituz, deitu izan zaio filosofia perennea. Baina hor geratzea, erran dut arestian, lehen galderan geratzea da, eta galdetzen diogu geure buruari ea nola demontre konprenitzen ahal den kosmos hau.
‎Gure hirian ingurumenarekin zerikusia duten doako edo oso ekonomia jarduerak bilatu (eta erakundeei eskatu, halakorik ez badago), liburutegira joan, Interneten bilatu, eta lagun eta senideekin ingurumenari buruzko liburuak, filmak edo dokumentalak partekatu (ingurumen GKEren batekin elkarlanean aritu, hegaztiak ikusi, etab.). Kontsumo produktuak Kontsumo arduratsuaren eta ekologikoaren estrategia aurrera eramateak diru asko aurreztuko digu, hain zoriontsuak ez bagara: zerbait erosi aurretik galdetu behar diogu geure buruari ea benetan behar dugun, ez utzi moden edo publizitate erasokorren bidez, konpara itzazu produktuak prezio kalitate erlaziorik onena, konpara itzazu produktuak prezio kalitate erlaziorik onena, etxean duguna ahalik eta gehien berrerabili, etab. Lana Irizpide ekologikoak eta erantzukizun sozial korporatiboko jardunbide egokiak onartzen dituzten enpresek eta langileek beren lehiakortasuna eta emaitz... Material guztia aprobetxatzea, tresnak berrerabiltzea eta partekatzea; inprimagailuetako tinta kartutxoak kargatzea; uraren edo energiaren kontsumoan eraginkorragoak izatea; edo telelaneko sistemak sartzea, garraioaren erabilera murrizteko.
‎Ordudanik ez zioat neure gogoa mailukatzeari utzi, gau eta egun, ene aita laztana nola iraulkatzen zuan gogoratuz. Behin baino gehiagotan galdetu izan zioat neure buruari ea oroitzapenak edo amesgaiztoak zituan, baina esadak hik, anaia maitea, nola galdetu zerbait zoratuta dagoen buru bati?
‎Geroago esan zenidan lehenagotik erreparatu zenidala zuk bainua hartzen, irakurtzen edo paperen bat zirriborratzen. Galdetua zeniola zeure buruari ea zer litzatekeen ni bezalako emakume batekin amodioa egitea. Zer zen" ni bezalako emakume bat"?
‎Galdetzen diot nire buruari ea bera hor dagoen oraindik.
2015
‎Honezkero, askok galdetuko zenioten zeuen buruari ea zelan demontre den posible andreek ere prostata edukitzea eta horren berri inon ez agertzea. Egia esatera, horri buruz badago zerbait idatzia, bestelako izenez esaten bazaio ere:
‎Ni prest nago, behintzat, edozertarako.Zer pentsa sortzen al dizu hain gutxi jokatzeak. Bai. Norberak beti galdetzen dio bere buruari ea zergatik ote den. Joan den sasoian Javi Rosi antzeko zerbait gertatu zitzaion, eta jada ez dago Realean.
‎Ez dakit barrenak eskatu zidan, edo pixka bat gertatu egin zen. Nolabait ere eskatuko zidan barrenak; Josh [Cheatham] eta biok kantuak sortzean, hasiera batean ez nuen diskoa egiteko ideia, baina gero kaleratuko zen edo ez erabakitzean galdetu behar izan nion neure buruari ea nahi nuen jendeak ni kantatzen entzutea. Hori pentsatzean ikara handia sentitu nuen, baina aurrera egin nuen.Nola gainditu zenuen ikara hori. M. L.:
‎Bien bitartean, jarrai dezagun lanean? Galdetzen nion neure buruari ea badakizuen zertara bildu garen hemen, zertarako, zergatik zuek. Esadazue!
‎Immigrazio legeria aztertu ondoren, galdetu behar diogu geure buruari ea lortzen diren helburu horiek.
‎Xabier txikia dakarkit gogora, bere izaera ausart eta adoretsu horrekin. Behin baino gehiagotan galdetzen diot neure buruari ea zer egiten duen horrelako mutil koskor batek itsasoaren erdian. Beragana hurbiltzen saiatzen naiz eta, egia esan, eguna pozten dit txantxa artean, inoiz izan ez dudan seme zaharra balitz bezala.
2016
‎Vichas doktorea haserrarazten du Atenasko aurreko gobernuei beren erruak barkatu gabe Troikak greziarrei ezarritako memorandumak, xehetasun osoz azaltzen baititu osasun sistema publikoan egin beharreko murrizketak. " Sarritan galdetu diot nire buruari ea zergatik bortxatzen gaituzten gastuak murriztera, honekin Greziaren zorra handiagotzea baizik lortzen ez dutela jakinda. Azkenean ondorio honetara iritsi naiz:
‎Mandoa putinka ari zen urduri, eta agure frantsesa etxerantz itzuli zen, tapakiaren barrenean bil bil eginda. Kanpoan, eguzkiak bete betean jotzen zuen, eta elur bota berrian egiten zuen distirak begiak erdi itxiarazi zizkidan, nire buruari ea zer arraio gertatzen zen galdezka ari nintzela.
‎Handik gutxira marraztuko duzu burmuinean irainen mapa, jakingo duzu non eta zer egoeretan gertatzen den hori maizen eta modu automatikoan saihestuko dituzu leku horiek, gutxienez burdinazko armadura sendoa fabrikatu arte. Aldatuko duzu leku arriskutsuetan dagoen arrandegia edo janari denda, hartuko dituzu laster ohitura bilakatuko diren ibilbide berriak, ahaleginduko zara esparru garbiak aurkitzen, etxetik atera aurretik galdetuko diozu zeure buruari ea benetan premiazkoa den mandatu hori, paseoak herritik kanpo egingo dituzu.
‎Jonek begiko zuen Miren, eta elkarrekin ere egoten ziren maiz, eta gurasoek galdetzen zioten beren buruari ea lagunak baino zerbait gehiago ziren, Jon Venezuelara joan zelarik, argi geratu zena bestalde, Mirenek maiteminak jota ematen zuen-eta, garai bateko neska alaia, goibel.
2017
‎Zure lekualdatzearen gibeletik. Aspaldi da zure buruari ea zergatik zauden hor galdetzen ez diozula. Aspaldi da nor zaren ere ez dakizula.
‎sotana luzeak jantzita ibili dira, gurutzea eskuan, aurpegia estalita, oinutsik. Beti galdetu diot neure buruari ea zergatik erabiltzen duten beldurra fedea zabaltzeko: Jainkoak zigortuko zaitu, bizkarrezurra okertuko zaizu... eta pentsatzen dut kontua dela lehenengo beldurrak sortzen dizkigutela, eta gero, eurek sortutako beldurren irtenbide gisa, zerua eskaintzen digutela.
‎68). Dena den, egile honek ez dio galdetu bere buruari ea familiarteko edo komunitate arteko harremanik bazen; esate baterako, halako lotura bat aurkitu zuen Le Roy Laduriek Cevennesen, 17 alde batetik, 1476tik 1525era botere feudalaren aurka armak eskuetan etengabe altxatu ziren milaka nekazariren (gordinki garaitu zituzten) eta, bestetik, eskualde eta herri berean bi hamarkada beranduago sutan erre zituzten dozenaka emakumeren artean.... Hala ere, imajina dezakegu alemaniar printzeek abiarazitako errepresio lan gordinaren eta ehunka eta milaka nekazari gurutziltzatu, burugabetu edo sutan erretzearen ondorioz, gorroto ase ezinak eta mendeku hartzeko ezkutuko planak pilatuko zirela, batez ere emakume zaharrenen artean; izan ere, ikusi egin zuten haiek zer gertatu zen, gogoan zuten, eta joera handiagoa zuten tokiko eliteekiko etsaitasuna hainbat modutara adierazteko.
‎Badakit badaudela horrelako pertsonak. Ari naiz poliki poliki ikas bidaiako egitaraua zirriborratzen eta etengabe galdetzen diot neure buruari ea Goldsmithi gustatuko ote zaion eta neskak barrerik egingo ote duen. Lehen egunean Bilboko itsasadarrari itzulia eman eta Guggenheim bisitatuko dugu.
‎Baina nik esango nuke berehala kutsatu ginela guztiok. Zerbait zegoen hegaz egiten mahai gainetik, ezin ukatu, eta behin eta berriro galdetu nion neure buruari ea deserosotasun hura nondik zetorren, hilaren ala bizidunengandik.
‎Bazterreko gutxiengo batek baino ez omen zuen babesten plataforma antisistema hura, emigrazioaren eta langabeziaren zerbitzura zegoena. Areago, zutaberen batean galdetzen zion bere buruari ea Telleria eta gero, zer, plataformaren helburua ez ote zen Baztan subjektu politiko eta sozialaren zatiketa eta desagerpena.
‎Urduri pasa zuen gau osoa, loak hartu ezinik. Behin eta berriz errepikatzen zion bere buruari ea nola sartu zen saltsa hartan. Nola konbentzitu zuen Babak ring gainera igotzeko.
2018
‎Gizontasunaz gainera, gizonkeria dago, eta gizonkeria horren adierazpide gorena da bortxaketa. Gizonezko orok galdetu dio noizbait bere buruari ea norbait (bereziki emakume bat) bortxatzeko gauza izango litzatekeen ala ez. Baina kontuz:
‎Eta, ondoren, argitaratzea: uda oro bezala, hiriko egunkaritik, kortesia hutsez, ipuin bat eskatu zioten aro horretako gehigarrirako, eta M. k hasiera batean proposamenari uko egin zion arren, aurreko urteetan egin bezala?, atzera idatzi zion kultura saileko buruari ea oraindik posible zitzaion ipuina bertan argitaratzea; arazorik ez zela erantzun zion mezu elektronikoaren bueltan. Arduradunaren hitzetan sorpresa poxi bat sumatu ahal zela iruditu zitzaion.
‎Neuretzat hain zaila denean, ezin imajinatu zazpi urteko umearentzat zer izango den. Galdetzen diot neure buruari ea justua den neskato gaixoari hori egitea, bi hilabetez aparretan edukitzea gero bere errealitate gordinera itzuli behar badu. Orduan, iritsi zen eguneko argazkiari begiratzen diot:
‎Eguzkipeko herri hura bizikleta, behi, auto, gamelu, bele eta jainko besoanitzen nahasmendu ikaragarria zen. Hori ikusirik, maiz galdetu egiten nion neure buruari ea posible ote zen herri zurrunbilotsu eta kiskalgarri hartan barne bakearen bila ibiltzea. Eta hala ere, Ana eta Biktorren gutunek horixe zioten, eta nik gauero gauero irakurtzen nituen, gauak eskaintzen zizkidan freskotasun une bakan haietan.
2019
‎ezin loak hartu, nekatuta bizi, kafea edan, loa berriro galdu, lasaigarria hartu, urduritu, diafragma tenkatu, arnasketa bularraldean soilik zentratu, korapiloa tripan, gosea galdu eta abar. " Inork galdetu dio bere buruari ea nola egiten duen arnas?". Emozioek arnasarekin lotura zuzena duela adierazi du eta yoga dela hori lantzeko aukera bat.
‎Galdera honek askotan mugiarazi dizkigu barrenak euskaldunoi. Zuk zeuk, irakurle, ez al diozu inoiz galdetu zeure buruari ea euskararena bide onetik edo txarretik doan. Non bizi garen, analisia noiztik hasten garen egiten, gure esperientzia eta ibilbide linguistiko pertsonala nolakoa izan den, edo zelako aurreikuspenak genituen, oso erantzun desberdinak eman ditzakegu.
‎Zerk piztu zizun futbolera bueltatzeko gogoa? Beste gauza batzuk egiten ibili naiz eta denbora pasa denean galdetu diot neure buruari ea gustuko dudan zer egin dezakedan. Argi nuen erosoen futbolean nengoela eta erabaki nuen probatzea.
‎Eta hau idazten nagoela, galdetzen diot neure buruari ea ez ote gauden euskal gizartean ere ‘akats berean jausten’, ustez aurrerakoia den taktika bat baliatzen, behin eta berriro jartzen ari baikara (ama) maitasuna giza, gizarte eta herri eskubideen ‘aurretik’, edo, hobe esanda, (ama) maitasuna gehiegi baliatzen. Esate baterako, preso politikoen eta euren senideen egoera tamalgarriaren gainean arreta publikoa deitzeko, ama maitasuna edo amen beharra nabarmentzen dugu behin eta berriro.
‎Guk denok esan behar diogu gure buruari ea pixka bat txiroago izan gaitezkeen.
‎Ez diozu galdetu zure buruari ea xarmari eusten diozun?
2020
‎Begi berdeak ditu lankideak. Orain deskubritu dizkiot, eta galdetu diot neure buruari ea nora begira egon ote naizen begietara begiratu izan diodanetan.
‎Hasiera on bat izan daitekeela otu zaio. Baina berriro ere galdetu dio bere buruari ea komeni den alderatze hori egitea, ez ote den egokiagoa ipuingintzaz izaki guztiz independente batez bezala aritzea: ea ez duen esaldi horrek erakusten nobelagintzarekiko mendekotasun amiñi bat lotsaemangarria, abiapuntutik bertatik, hain zuzen ere ipuingintzaren berezkotasuna eta autonomia aldarrikatu lukeen testu batean, liburu hartarako enkargatu dioten balizko hitzaurrean.
‎Begi berdeak ditu lankideak. Orain deskubritu dizkiot, eta galdetu diot neure buruari ea nora begira egon ote naizen begietara begiratu izan diodanetan.
‎186), baina aske definitzen dugu geure burua, nahiz eta baldintzapean egon; gizakia horrela delako gizaki, gizartekoa eta erlazionala den heinean. Horregatik galdetzen diogu geure buruari ea sufrimenduaren baldintzapean egotea ez ote den baldintza horietako bat besterik, eta, horrenbestez, nahikoa ote den bere buruaz beste egiten duenari askatasun gabetzat jotzeko.
‎Arratsalde euritsu batean agertuko nintzatekeen paraje ezin berdeago eta ezin hezeago hartan. Estalkia kentzeko besoak sartzerakoan, galdetuko niokeen neure buruari ea Beñat Lergak putakumeen zerrendan sartua ninduen. Traidoreenean bai agian; edo, gradu bat jaitsiz gero, jende epelarenean, landako gizandiari zenbait ahapaldiak idaztearekin bere burua zuritzen duten horietakoan.
‎Batzuetan galdetzen nion neure buruari ea horregatik Geoffreyri Sentitzen dut, ez dakit zer on egin dezakeen.
2021
‎Ez nuen Laurarengandik espero eta ez nuen merezi hain erantzun zakarra. Tira ba, geure arteko ageriko adin eta klase ezberdintasunak kontutan hartuta ez dakit zenbat aldiz esan diodan nire buruari ea zer demontre egiten dudan nik bera bezalako señorita larrusendo batekin tratuetan badirudi noiz edo noiz errieta izan behar genuela, nahiz eta hamaika aldiz gure artekoa hain kitzikagarria, hain bikaina, hain behin behinekoa zela elkarri esan. Dena dela, ageri da atzo arratsaldean egotzi egin nion zerbaitegatik asaldatu zela, hots, kezka zuela nik esan niezaiokeena, ez ninduela ohaide begiko eta berbalapiko bat baino izaten.
‎argazki orokorrari erreparatu ordez, gehiegi tematu da puzzlearen pieza bakoitza fintzen, eta, azkenerako, altxor preziatuak esku artetik ihes egin dio. Ikusle andanak galdetuko dio bere buruari ea zer moduzko telesaila izango ote litzatekeen atal indibidualetan agerturiko Hollywoodeko izarrak istorio berean elkartuta ikusiko balitu.
‎Harriak eman dizkigu historiak, eta guk zer egin dugu? Ba," zer nahiago duzu, erre ala ito" galdetzen duten haurrek bezala, guk galdetu diogu geure buruari ea zein ote den gizon batek lehertu baino lehen altxa dezakeen harririk handiena eta zenbat aldiz altxa dezakeen harri hori. Eta erabaki dugu ez bakarrik galderari erantzuna bilatzea, baizik eta erantzun tekniko bat ematea eta erantzun horrekin kirol bat sortzea eta astapotroen kirol hori –astapotroen kirol hori– XXI. menderaino mantentzea –XXI. menderaino, lagunok, herrikideok, astapotrook– Eta egin dugu, normal normal, iruditu zaigulako halako zerbait egitea gauza normal bat egitea dela, eta beharbada bada, ez dakit; Iñaki Perurena zer da, normala edo harrigarria?
‎Haren antzezlanetan sekuentziak akzioa hasi baino lehen edo gero abiatzen ziren, eta pertsonaiek hitz egin baino ez zuten egiten. Pentsa antishakespeare moduko bat, eta gero galdetu zeuen buruari ea nola lortu zuen idazle batek 175 teatro lan egitea bere sasoian eta Nobel sari bat irabaztea, hain produkzio txarra izanik. Erantzuna haren ideologia politikoan topatuko duzue, beti egon baitzen Benavente gobernuan zegoen edonoren alde egiteko prest, baita faxismoaren alde ere.
‎Bastian Baltasar Bux umeak bainu magikoa hartzen du, amesgaizto bihurtu zaion lurralde fantastikoaren uretan murgiltzerakoan dagoeneko ahaztuta zeukan sentimendua berreskuratzen du, eta sentimendu hori, sakonean, maitatzeko dugun gaitasunaren ondorioa dela ulertzen du. Luzaroan galdetu nion neure buruari ea Michael Endek arrazoi ote zuen, eta ez dut uste gehiegi ekibokatu zenik: maitasunak zorionaren ura dakar, zorionak maitasunarena.
‎–Batzuetan atzekoz aurrera kontatzen zituen ipuinak, bukaeraren arabera kontatzen zituen hasierak. Askotan galdetu diot neure buruari ea aitak, hilko zutela baldin bazekien, zergatik ez zituen aldatu zenbait erabaki.
2022
‎Egunero galdetzen diot neure buruari ea zer nola ote zauden, eta erantzuna jaso arteko onik ez dut izango, ene maite atsegin hori. Mezkita urdina baino ederragoa zara, alaia bertze inor ez bezala, eta zure irribarreak gehiago balio du Otomandar inperioko urre eta zilar guztiek baino.
‎Efemerideek gogoratzeko eta eztabaidatzeko balio izaten dute. Gaur egun, jende askok galdetzen dio bere buruari ea Galizia hobeto prestatuta dagoen horrelako egoera bati aurre egiteko. Zer deritzozu zuk?
‎Gure buruari ea proiektuak benetan leialak diren eskualdeko suspertze sozioekonomikoarekin eta enplegu sorrerarekin galdetzen diogu. Zeintzuk dira oraingo eta etorkizuneko apustuak?
‎Onaindiako adokinezgero, torloju batzuen salbuespenaz, umezurtz baita udalaxpea halako kontuetan. Hipotesiak trukatu genituen eta alkimia etxeko lanak jarri genizkion gure buruari ea zerbait okurritzen zitzaigun.
‎Hasiera on bat izan daitekeela otu zaio. Baina berriro ere galdetu dio bere buruari ea komeni den alderatze hori egitea, ez ote den egokiagoa ipuingintzaz izaki guztiz independente batez bezala aritzea: ea ez duen esaldi horrek erakusten nobelagintzarekiko mendekotasun amiñi bat lotsaemangarria, abiapuntutik bertatik, hain zuzen ere ipuingintzaren berezkotasuna eta autonomia aldarrikatu lukeen testu batean, liburu hartarako enkargatu dioten balizko hitzostean.
‎Nire adierazpen batzuen harira norbaitek bota dit muturraren erdira hiri torloju bat falta zaik edo torloju bat galdu duk halako zerbait behintzat eta ni harri eta zur gelditu naiz ezin nuen sinistu eta jarraian etxerako bide ttikia hartu dut eta konturatu naiz aldakak eskuin hankak huts egiten zidala joan egiten zitzaidala bere kasa eta esan diot neure buruari ea ba hori ote den ea ba hori ote den baina gero lepoa izan da solte errotik irtena bezala eta apurño batez balantza batzuk egin ditut zerbait psikosomatikoa ez dago dudarik lasaitzekoak egin ditut psikosomatikoaren kontuari eutsiz baina orduan zergatik esan dit tipo horrek torloju bat falta dudala ea orain lehengoan bezala desmuntatzen naizen mekagoenlaputa Harokoa oraintxe bertan aterako ditut...
‎Nik ere bai. Egunero galdetzen diot neure buruari ea zertara etorri naizen bizitza honetara. Aurrekoan, Nina Simoneren dokumentala ikusi nuen eta argi geratzen zen Nina lehen pianista profesionala bilakatuko zen emakume beltza izateko jaio zela.
2023
‎Elkarrizketa horietako batean, Martinezek galdetzen dio Enrique Garcia Castaño Guardia Zibilaren komisario eta UCOko buruari ea badituen «gauzatxoak Bilduren kontseilariaz». Eta horrek erantzun:
‎Ez dakit autoa saltzea lortu zuen, baina harrezkero beti pentsatzen dut ea nondik nora nabilen kotxean. Hamar mila kilometro egiten ditudan aldiro galdetzen diot neure buruari ea noraino iritsi naizen. Ez dit auto barruan ordu asko egitearen sentipena kentzen, baina ez nuke nik ere Ilargirainoko distantzia Muxika eta Gernika artean bete nahi.
‎Guraso izan eta semearekin hitz egiten hasi nintzen unetik galdetu izan diot neure buruari ea umeak zer adinekin hasten ote diren hika hitz egiten egiten beren artean. Sorionekuak gu, egun, gure herrian prozesu horrek bizi bizirik eta naturaltasunez dirauelako; hitanoak arnasa hartzen duelako, oraindik ere.
‎Haiekin nago. Jakin nahi nuke ea haiek ere, nik bezala, galdetu ote dioten beren buruari ea eutsiko zioten, ea izango ote ziren borrokaren mailan. Galdetu ote diote beren buruari, nik bezala, zenbat iraungo zuen borrokak eta ea ondoren bat izango ote zen gero?
‎" Seme alabak ziztuan hazi dira, ia haiekin gozatzeke. Beti lan eta lan, galdetzen diot neure buruari ea ama eskasa izan ote naizen. Horregatik bilatu zuen Jokinek beste baten hegapea?
‎Nik beti galdetu izan diot neure buruari ea noiz irabaziko dugun guk, badakizu. Orain zerbait sumatzen ari naiz, Bixintxo, usain desberdina dagoela esanen nuke.
‎Horra iristeak errespetu handia ematen dit eta planteatzen diot neure buruari ea gai izango naizen hori egiteko. Orduan sartzen zait urduritasuna, edo adibidez, kristoren logura.
‎Bikoiztasun hura modu jarraituan egoten da, beti, denetan, eta ez eskolan bakarrik; izan ere normalean kasik egunero gertatzen zaio frantses orori Frantziarentzat eta Frantziaren ikuspuntutik pentsatzea egunkaria irakurtzean edo politikaz solastatzen denean familian edo tabernan; momentu horretatik beretik eta harik eta bere pertsona pribatura itzultzen den artio, ez da gehiago oroitzen bertute pribatuez zeinen beharrezkotasuna berarentzat sentitzen duen modu guti edo aski lausoan. Guhaurez edo gure familiez ari garela, guti edo aski onartua da ez dela sobera espanturik egin behar eta gure iritziez mesfidatu behar garela juje eta jujatu orobat garenean; galdatu behar diogula gure buruari ea besteek ez duten gure kontra hein batean arrazoi; ez garela sobera aintzinean jarri behar eta ez dugula gure alde bakarrik pentsatu behar; hots gure egoismoa eta urguilua mugatu behar ditugula. Alabaina egoismo nazionala, urguilu nazionala praktikatzen ditugunean, ez dugu bakarrik mugarik gabeko zilegitasuna, baina obligazioa antzeko zerbaitek hori maila gorenean ere praktikatzea inposatzen digu; egoera horretan, besteen alderako begirunea, erru pertsonalen aitortza, umiltasuna, desioak nahita mugatzea krimen eta sakrilejio bilakatzen dira.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
buruari 78 (0,51)
burura 2 (0,01)
burua 1 (0,01)
buruarekin 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia