Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 201

2000
‎Baina, baldin mugimenduan jartzen badugu, sor ditzake forma guztiak. Zeren puntu horrek, zeina izan daitekeen paperaren gainean darabilgun antzara edo faisai lumaren muturra, sortzen baitu lerro xuxena, baldin bertze puntu baterat xuxen irioiten badugu; sortzen du zirkunferentzia, baldin puntu finko baten inguruan biraka ipintzen badugu; eta sor dezake parabola, hiperbola... edo esfera eta oboidea eta zikloidea... forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake, eta espazio osoa sor dezake, eta, ororen buruan, mundua sor dezake, mundua sortzen du. Eta formen munduak liluratu egiten gaitu, baina baita nekatzen eta ahitzen ere, zeren, begiak eta behakoa forma batean pausatu orduko, bertze bat ari baitzaigu albotik deika:
‎Aitaren egin zuen amak, birao egin izan banu bezala. Gero, boza eta behakoa gogortasun ukitu baten inguruan lotzen zituela, erran zidan:
‎Izan ere, sartu ginen arratsaldean Santo Tomáseko pulpería batean —zeina baitzen, hobeki uler diezadazun, saltoki suerte bat, tabernatzat ere har zitekeena, non zerbitzatzen baitziren jan-edanak, mota orotako produktuak saltzeaz gain—, eta, sartu bezain fite, ikusi ez genituen, bada, bortz zaldun handinahi haiek, dadoen jokoan jo eta ke, mahai berezi baten inguruan , bertze jende batzuen artean, zeren saltoki hura jendez beterik baitzegoen!
‎Eta zalantzaren ertzetik hitz egiten zidan gero... Eta doña Lidiak eta biok geure konbertsazioneak izaiten genituen mahai baten inguruan , eta egun batean —ospitalean astebete-edo neramala izanen zen—, hala mintzatu zitzaidan: ‘Amak erran dit ezen orain dela urte pare bat koadro bateko iduri batez amorostu zinela eta orduan pentsatzen hasi zela ezen eroturik egon zintezkeela; ordea, ez zara horretan lehena eta nik bederen ez nuke erranen ezen horrengatik ero zaudela, erremediorik gabe’ Ustekabean harrapatu ninduen.
‎Moduak eta manerak aipatu dizkizut arestian, eta haiei buruzko xehetasun tipi bat baizik ez dizut emanen, hau guztia hobeki argituko dizuna, ikus dezazun zein diferentak ziren jaun Marcel eta aita Bartolome: Jaun Marcelek mahai baten inguruan emaiten zuen eskola, eta bera alde batean paratzen zen, ni bertzean; eta nahi izaiten zuen, bertzalde, nik hitz egitea eta ene zalantzen azaltzea eta guztian parte hartzea, kasik berdinetik berdinerat ariko bagina bezala; eta zuka mintzatzen ginen, eta ez zuen boza goratzeko ohiturarik. Aita Bartolomek, ordea, lehen egunetik beretik, ene mahaiaren aitzinean, bere mahai partikularra ipinarazi zuen, oholtza baten gainean —oholtza baten gainean, bai, jaun André! —, ene behakoa beheiti-goitikoa izan zedin beti ere, eta jakin nezan nor zen nor, eta hargatik eginarazten zidan, amaren kontsentimenduarekin, berorika ere, gela hartan geunden bitartean; eta bera zen, bertzalde, eskola haietan kasik beti mintzatzen zena, ozentki, halako tailuz non neke eta gaitz baitzen jakitea enekin ari zenetz, edo bere buruari aditzen ari zitzaionetz.
‎Zuri-beltzezko argazki bat. 18 -19 urteko lau mutil gazte —gorputzak mehe, ileak handi eta pikorrak ugari—, adinean halako hiru izanen zituen emakume baten inguruan , portreta egin zen garaian ere desgaraiko gertatuko zen egongela jantziegi batean. Mutilak fardel ageri ziren, keinu eta espantuka.
‎Hori, bistan da, gaueko ez dakit zenbatetik aitzina. Bazkalondoko ordu horietan, bi emakume zeuden mahai baten inguruan jarririk, ama-alabak eitez, gizonetan aritzeko itxura handirik gabeak. Horiez gain, Ximurra bakar-bakarrik, barra ondoan zutik eta mugikor urdin ñimiñoa eskutan.
‎Denda eta... Bertzela eginen zioagu, mahai baten inguruan . Aste honetan berean...
2001
‎Jendea, lurrean eserita dagoen gizon zahartxo baten inguruan dago.
2003
‎Ez zegoen beste biderik –esan nion, esku bat bere ilaje naro eta nahasian sartu eta burua nire kontra pitin bat estutuz. Lagun zahar bati edo aspaldiko andregai bati ezagutzen nuen auzi baten inguruan aholku ematen ari nintzaiola ematen zuen. Baina ez nituen ezagutzen ez auzia eta ez besarkatzen ninduen emakumea.
‎Leihotik begira jarraitzen omen zuen albuma ekarri ziotenean, eta albumeko orrialdeak behin eta berriro pasatzen ari zela deitu omen zioten senarraren gelatik. Bertaratu zenerako, etxea arakatzen ari ziren ertzain guztiak gutunazal baten inguruan bildurik omen zeuden, agerkunde baten aurrean bezala.
‎Bere azken nobelek zerbait hutsala, alferrikakoa zutela ohartu zen zuek, kritikariok, ezer esan baino lehen; bere burua imitatzen hasia zegoela eta nitasun berri bat asmatu behar zuela erabaki zuen, jendeak lehen egunean bezala irakur zezan, eta horretarako ez zuela bere burua hiltzea beste biderik. Bere aitzindariak bezalaxe, benetako Romain Garyk bezalaxe, gezur handi baten gainean, iruzur baten inguruan eraiki nahi zuen bere ahots berria: bere burua hil eta atzerritik jarraitu nahi zuen idazten, ni bere obraren eta izenaren zaindari hemen utziz.
2004
‎Atsegin handiz, lehenbiziko atea irekita bulego zabal batekin egin nuen topo. Idazmahai astun baten inguruan , metalezko bi fitxategik eta liburutegi erraldoi batek hartzen zuten gelako toki ia osoa. Astirik galdu gabe, maleta lurrean utzi, gelako leiho bakarreko errezelak itxi eta esku-argia piztu nuen.
‎–Iritzia eskatu behar dizut fisikako txosten baten inguruan .
‎Ni D.-rekin nengoen –Barçako nire adiskide mina–, eta hark ezagutzen ez nituèn pertsonen berri ematen zidan, honako hau zera da, eta harako hura zera... kanape batzuk afaltzen genituen bitartean, eta xanpain kopa batzuk edaten. Eta, gaua aurrera zihoala, kide batzuk ikusi nituen mahai baten inguruan , tartean mihi-pozoiduna eta bere neska-laguna, artean inortxok ere aurkeztu ez zidana... Eta bazeuden, orobat, beste bi aulki ere mahai hartan, hutsik.
2005
‎Parkea benetan ederra eta lasaigarria izan da, zuhaixkak eta belartza japoniarrek bakarrik dakiten kontu eta arretaz moztuak, urmael zabal baten inguruan . Madokak zamo eta dortokei jaten emateko ogia ere eraman du.
‎Umetan bertara joaten ziren jolasean, erdi erorita zegoen baseliza baten inguruan ; garai batean bidezidor estu bat baino ez zegoen bertaraino, baina urteak ziren bertatik agertzen ez zela, hamarkadak.
‎Atseden apur bat hartzera gelditu ziren golf-zelaira bidean. Zakuak semaforo baten inguruan jarri eta espaloian jesarri zen Baloi. Saguzar bat zebilen altu, etxe bateko laugarren eta bosgarren pisuen artean.
‎Txorrokopunta tabernara joan eta mahai baten inguruan eseri ginen. Karteratik laukitxoa atera nuen.
‎Nik Kixmi besarkatu eta tabernarantz eraman nuen; berak gidatzen utzi zidan. Barruan, lagunak mahai baten inguruan eserita. Ramones topera ari zen, eta inork ez zuen hitz egiten.
2006
‎Berak laster alde egin zuen, eta iraila ere joan zen, han eta hemen aditzen nituen kontuetako asko ulertzen ez nituela. Haatik, gauza baten inguruan ez nuen behar argibiderik: aberria zer zen.
2007
‎Klaudio Inperatorearen emaztea izango da hau (eta Neronen ama gero), bere sorterri germaniarra beteranoz biztandu eta Colonia Claudia ohorezko titulua emanarazi diona senarrari. Erromaren aldare baten inguruan sorturiko kaserna eta auzogunea, Administrazio erromatarreko ordezkari eta merkatariekin, beteranoekin, artisau eta ur nahiz lehorreko garraiolariekin, Ingalaterraraino komertziatzen dutenak, enporiotxo erromatar bat bilakatu da Colonia Agrippina, Erroma txiki bat probintzietan, eguneroko bizimoduan eta ohituretan urruneko hiriburuaren izpiritua eta manerak imitatzen ahalegintzen dena, Museo erro... Txundigarria da probintzietako bizierak Erromakoa zenbateraino kopiatzen zuen.
2008
‎Edo, beharbada, haiek ez ziren Fortunato López de Legazpi benetakoaren benetako hitzak, baizik eta Rufinok berak bere burmuinetan osatutako lagunaren irudiarenak, eta Rufinoren konstrukzio mental bat, azken batean, bekaitz-sentimendu batek piztutako eta bizitzan zehar sendotutako susmo baten inguruan eraikia, Fortunatok bere burua eta bere leinua Rufinorenak baino maila goragokoak ikusten ote zituen?
‎Estatuak, beraz, atzerako gure begirada zuzentzeko adinako ahalmena dauka. Gauza da iraganeko gertakarien artean interesatzen zaizkionak aukeratzeko; badaki hautatutako gertakari horiei norabidea ematen, ardatz baten inguruan biltzen eta antolatzen, eta narrazio lineal horretan sartzen ez direnak itzalpean uzten. Horrek guziak, jakina, izugarrizko murrizketa dakar historia ikertzeko orduan.
‎Izan, ez baita izan ia inon dimentsio linguistikorik edo kulturalik edo etnikorik gabeko nazio-batasunik eta leialtasun-lokarririk, ez mundu modernoan eta ez aurremodernoan. Humus egoki baten inguruan ernaldu dira munduko nazio-proiektu guztiak: bai nazio dinastikoak, bai nazio moderno liberalak, bai nazio marxistak eta bai nolanahiko nazio-ereduak.
‎Nahiko ondo ezagutzen zuten alderdi hura Barbosak eta Belmontek, eta ostiral gau hartan lokal haietariko baten zeuden, ohikoena ez zuten O. Gilins Irish Pubean. Cachaça botila baten inguruan jesarrita mintzatzen ari ziren, kasu handirik egin gabe giroa berotu nahi zuen musikari-talde eskasari.
‎Edo, beharbada, haiek ez ziren Fortunato López de Legazpi benetakoaren benetako hitzak, baizik eta Rufinok berak bere burmuinetan osatutako lagunaren irudiarenak, eta Rufinoren konstrukzio mental bat, azken batean, bekaitz-sentimendu batek piztutako eta bizitzan zehar sendotutako susmo baten inguruan eraikia, Fortunatok bere burua eta bere leinua Rufinorenak baino maila goragokoak ikusten ote zituen...
2009
‎Baina bigarren arrazoi bat ere bazuen, hagitzez ere garrantzitsuagoa, etxearen eta etxekoen funtzionamenduari begira, Reginak eta berak, baita, haiekin batera, Ernestinak ere, erabakia baitzuten etxeak ohi bezala eutsi behar ziola bere egunerokotasunari, ezer gertatu ez balitz bezala, itsasikararen ondotik: beste sei seme-alaba zituzten, eguzkia baino ederragoak, eta ez zuten bidezkotzat jotzen sei eguzki haiek ilargi beltz baten inguruan orbitan jartzea; hartarako, baina, ilargi beltza ezkutatu behar zuten, ongi ezkutatu ere, bai irudiaren eta bai hitzaren ikuspegitik ere: irudiaren planoan, balizko ikusleen begi-bistatik desagerraraziz, hargatik isolatu baitzen, baitzuten?
‎orbetarrek, izan ere, permisibitate itxurako bezain axaleko harekin batera. Reginak eta Adak noiznahi izaten zituzten gai arinak eta kaxkarinak hizpide, Nazariok eta aita kalonjeak emakumeen kontu barkagarritzat zituztenak?, Elizaren doktrinaren araberako jardun estua zuten jarraibide? are estuagoa egiten zena seme-alaben kasuan, hain zen zurruna hauek jasotzen zutèn heziketa, arautegi hertsi baten inguruan egituratutakoa. Adak bazuen, haatik, janzteko era airos bezain dotorea, amarenarekin zerikusirik ez zuena, laua, ohiko arauak bete arren ukitu pertsonal bat zuena, modernoa?, kalonje jaunaren gainbegirada zorrotzaren pean, gurasoen kontsentimenduarekin, horregatik egon zen Ada, ausaz, nora ezean hurrengo bospasei segundoetan; ekaitza pasatu eta erreakzionatzera zihoala zirudienean, ordea, ahoa ere ireki zuen pare bat aldiz, hitz egitera balihoa bezala?, Txarok, emakumea pasioz ari zen, eta pasioaren suak eragozten zion, beharbada, Adaren aldarte gorabeheratsuari behar bezala erreparatzea?
‎Musonek, hemeretzigarren teilatutik, silueta batzuk ikusi ditu berrehungarren teilatu ingurutik. Hurbilago, porturako bidean, neska talde bat dago jesarrita antena baten inguruan .
‎Baina bigarren arrazoi bat ere bazuen, hagitzez ere garrantzitsuagoa, etxearen eta etxekoen funtzionamenduari begira, Reginak eta berak, baita, haiekin batera, Ernestinak ere, erabakia baitzuten etxeak ohi bezala eutsi behar ziola bere egunerokotasunari, ezer gertatu ez balitz bezala, itsasikararen ondotik: beste sei seme-alaba zituzten, eguzkia baino ederragoak, eta ez zuten bidezkotzat jotzen sei eguzki haiek ilargi beltz baten inguruan orbitan jartzea; hartarako, baina, ilargi beltza ezkutatu behar zuten, ongi ezkutatu ere, bai irudiaren eta bai hitzaren ikuspegitik ere: irudiaren planoan, balizko ikusleen begi-bistatik desagerraraziz, hargatik isolatu baitzen –baitzuten– Ernestinarekin gela hartan, don Zoilo medikuaren diagnostiko preziaezin bezain interesatuaz baliaturik, haurrak gaixotasun sendaezin bat baitzuen, itxura batean, hain zen neurrigabea haren hipersentiberatasuna, fotofobia eta akustifobia ikaragarriak eragiten zizkiona, baita haurra baldintza berezietan mantentzera behartzen ere... ilunpean edo erdi ilunpean alde batetik, eta isiltasunean bestetik, etxekoen berbarotik eta zarata guztietatik urrun; hitzaren planoan, hitza bera bahituz eta isilduz, problemari irtenbidea emateko modurik onena problemarik aipatu ere ez egitea balitz bezala.
‎Adak berdin jarraitzen zuen –esan ere, esango zuen balizko ikusle batek neska zurbildu egin zela, ez erabat, baina bai ohartzeko moduan–: ...ek, izan ere, permisibitate itxurako bezain axaleko harekin batera –Reginak eta Adak noiznahi izaten zituzten gai arinak eta kaxkarinak hizpide, Nazariok eta aita kalonjeak emakumeen kontu barkagarritzat zituztenak–, Elizaren doktrinaren araberako jardun estua zuten jarraibide... are estuagoa egiten zena seme-alaben kasuan, hain zen zurruna hauek jasotzen zutèn heziketa, arautegi hertsi baten inguruan egituratutakoa –Adak bazuen, haatik, janzteko era airos bezain dotorea, amarenarekin zerikusirik ez zuena, laua, ohiko arauak bete arren ukitu pertsonal bat zuena, modernoa–, kalonje jaunaren gainbegirada zorrotzaren pean, gurasoen kontsentimenduarekin... horregatik egon zen Ada, ausaz, nora ezean hurrengo bospasei segundoetan; ekaitza pasatu eta erreakzionatzera zihoala zirudienean, or...
2010
‎Gero, ondorio bertsura iristen nintzen ia beti: idazleok amets bat zuten hasieran, gutizia batek moldatua edo ideal baten inguruan biribildua; eta nola errealitatea ametsaren neurrira ekarri nahi baitzuten, errealitatea ametsaren araberako bihurtzen zuten etengabe, eta hori igarri egiten zitzaien?
‎Chillida, Basterretxea, Lucio Muñoz, Eulate??, eta nire sinesteko era kontzeptu estetiko haiei ere lotua baitago ezinbestean. Oteizaren lanari bereziki?, estu baino estuago; baina zuek, don Faustok eta zuk? badakizue mugida haren berri, bioi erakutsi ez nizuen, bada, komentua goitik behera, Elorrietara etorri zinetèn hartan!; gero, gainera, 1957an-edo, irakasle berriak iritsi ziren Elorrietara, Frantzian, Belgikan eta Alemanian estudiatutakoak, eta haiekin ere izen berriak ikasi genituen, Europan egiten zèn teologiaren aire berrien adierazgarri?. Nire ideiak zentro baten inguruan dabiltza, biraka, eta, hala ere, aldatuz eta aldatuz doaz, zentroari hainbat tokitatik so egin dakioke-eta?
‎–Bekatua eta zuloa?. Definizio hura, baina, sexuen arteko antzinako beldur baten inguruan egituratua, beharbada, mundu zaharraren adierazpideetako bat ere bazen, mundu zaharrarekin batera desagertuko zena, teorian bai bederen, mundu zaharra hankaz gora jartzerakoan, bere garaian: garai hartan, baina, ez zen halakorik gertatu, adimenaren ahalaz eta nire ahaleginaren ahaleginaz munduaren zutabeak zartatzen hasi zirenean, guztiak zartatu baitziren, hura izan ezik.
‎Hirugarrenik, indar politikoez gain bestelako gizarte eragileen parte hartzea bultzatu beharko litzatekeela dio EAJko buruzagiak: . Beharrezkoa dugu indar politikoak mahai baten inguruan esertzea, baina ez bakarrik indar politikoak. Katalunian zer gertatzen ari den eredugarria da:
‎Altamirako kobazuloaren aurkikuntzak, Nag Hammadiko liburutegi gnostiko kristauarenak, Itsaso Hileko erroilu eseniarrenak edo Eblako errege artxiboenak, denek zabaldu dituzte jakintzarako eta zientziarako ordura arte erabat ezezagunak ziren eremuak. Sendotutako diziplina baten inguruan ere noizean behin agertzen dira gure ezagutza zabaldu edo aberasten duten aurkikuntzak: ikerketa paleohispanikoetan, esaterako, Espancako signarioaren dokumentua oso-oso bitxia da, edo, entzun berri dugun bezala, euskal filologiak duela gutxi aurkitu duen Lazarragaren eskuizkribu espero gabea.
‎Horren lekuko da Pompeia Valentina etxea, Eliseo Gilen Lurmen enpresaren aurkikuntzarik garrantzitsuena. Mila metro koadroko eraikin dotorea da, eta logelak eta gainontzeko gelak erdiko patio zabal baten inguruan antolatuta daude. Patioa mosaiko batez apainduta dago, eta mosaikoaren erdian impluvium-a dago, ura biltzeko putzua alegia.
‎Arkeologoen eraikuntza kuttuna izan da dudarik gabe. Etxearen zati nagusia toskaniar atari baten inguruan egituratuta dago, eta patioaren erdian mosaiko xumea ageri da, gai geometrikoz apaindua. Flaviotarren garaian eraiki zen, K.o. I. mendearen amaieran edo, eta K.o. V. mendearen erdialdera arte erabili zen.
‎Orduan ere ezin eskerrak eman. Une hartara arte, gurasoen logelan egoten ziren sobreak, komoda gaineko pitxar baten inguruan jarrita: hiru gutunazal maiztu, paperez beteak, hamaika bider birziklatutako goma batez estutuak.
‎Burger Kingen, patata barketa baten inguruan jarrita aurkitu genituen hiru japoniarrak, plastikozko sardexka txikiak eskuetan, bigarren aldi horretan guztiak mahai bakarraren bueltan. Alex gurekin etorri zen, nik hala eskatuta.
‎Gero, ondorio bertsura iristen nintzen ia beti: idazleok amets bat zuten hasieran, gutizia batek moldatua edo ideal baten inguruan biribildua; eta nola errealitatea ametsaren neurrira ekarri nahi baitzuten, errealitatea ametsaren araberako bihurtzen zuten etengabe, eta hori igarri egiten zitzaien...
‎1949tik aurrera, izan ere, sekulako mugida izan genuen Elorrietan, gure artistarik puntakoenen habia bihurtu baitzen bolada batean —Saenz de Oiza, Oteiza... ...Faustok eta zuk— badakizue mugida haren berri, bioi erakutsi ez nizuen, bada, komentua goitik behera, Elorrietara etorri zinetèn hartan!; gero, gainera, 1957an-edo, irakasle berriak iritsi ziren Elorrietara, Frantzian, Belgikan eta Alemanian estudiatutakoak, eta haiekin ere izen berriak ikasi genituen, Europan egiten zèn teologiaren aire berrien adierazgarri —" Nire ideiak zentro baten inguruan dabiltza, biraka... eta, hala ere, aldatuz eta aldatuz doaz, zentroari hainbat tokitatik so egin dakioke-eta" esaten zuen Mertonek garaitsu hartan—, esklerosiak jotako Erromako dogmakeria zurrunetik ihesi: Teilhard de Chardin, De Lubac, Guardini, Congar, Daniélou, Von Balthasar, Rahner...; aurrerago, berriz, kontzilio berria... eta aurrerago, gure jakin-minaren zerumuga are zabalagotzen genuela, Latino-Amerikara egin genuen jauzi, non espiritu askatzailearen indarrak, solidaritate ebanjelikoaren zumeaz baliatuta, askapen teologiaren sehaska txirikordatu baitzuen, munduko pariek eta baztertuek beren ahotsa izan zezaten, Medellingo sinodoan erabakitakoaren ildotik:
‎" Bekatua eta zuloa". Definizio hura, baina, sexuen arteko antzinako beldur baten inguruan egituratua, beharbada, mundu zaharraren adierazpideetako bat ere bazen, mundu zaharrarekin batera desagertuko zena, teorian bai bederen, mundu zaharra hankaz gora jartzerakoan, bere garaian: garai hartan, baina, ez zen halakorik gertatu, adimenaren ahalaz eta nire ahaleginaren ahaleginaz munduaren zutabeak zartatzen hasi zirenean, guztiak zartatu baitziren, hura izan ezik.
2011
‎Jatetxera sartu aitzin, solasean aritu dira zortzi lagunak atarian: sei, kanpoan dagoen mahai baten inguruan , eserita, eta, bizpahiru metrora, bertze bi, zutik: Jorge eta Sancho:
‎Marinel zaharra ere zutitu da, balantzaka doa aterantz, eta haren atzetik ni. Nasatik harlauza labaingarriko eskaileran gora igo gara kaperaraino, non bospasei emakume dauden kriseilu baten inguruan . Talaia gorago dago.
‎Adiskideen Taldeak estatuen edo gobernu arteko erakundeen minikoalizioak dira, ad hoc sortuak, informalak, gai espezifiko baten inguruan , gatazkak konpontzeko eta bake-akordioak inplementatzeko inplikatu eta laguntza ematen dutenak. Hori esan eta gero, zehaztu behar da desberdintasun asko daudela eratu diren taldeen artean.
‎izar baten inguruan biraka dabilena
‎Eta fruituak? Geltoki barruko saltegi baten inguruan ibili zen. Meloi bana edo?
‎–Hemen (Euskal Herrian) bada tribu bat, hizkuntza baten inguruan eraikia mende luzetako bidean, biziraupenaren bila. Desager daiteke tribu gisa, eta urtu hiritar komunitate batean.
2012
‎Eñaut Elorrietarekin nengoen Getarian, bere lokalean, irakaskuntzarako euskal kantagintzaren inguruko material baten inguruan lanean. Segapotoa dardarka hasi zen, begiratu eta 948 aurrizkia zuen zenbaki bat ikusi nuen.
‎Ilunabarrean leihoak irekitzen nituen, aurreko ibaian lamiak kantatzen entzuteko. Egun batean lamia horiek gaztelura gonbidatu nituen, eta, mahai handi baten inguruan jarrita, lamiak gure arbaso zaharren, gure jainkoen, gure patriarka guztien berri ematen hasi ziren. Kontatu zidaten arbaso horiek egun batean etorriko zirela gugana, herri honi ukitu bat ematera, behin betikoz salba zedin.
‎Karrera profesionala ia guztiz abandonaturik, indar guztiak bere obsesioa lantzera bideratuta, gero eta deskonektatuago zegoen errealitatetik, eta, bere familiaren ekimenez, denboraldi luzeak igarotzen hasi zen atseden-etxe direlako batzuetan, zeinetatik alde egiten amaitzen baitzuen beti, Kafkaren itzulpena berrartzeko. Azkeneko eskutitzetan aipamen ugari agertzen hasi ziren beraren kontrako konspirazio baten inguruan , kriptonazien azpikeria etengabeez eta Kafkaren eskuizkribuak (sic) lapurtu nahi zizkion nazioarteko konjurazio batez. Jaso nuen azkeneko eskutitza, oso laburra, Ernsten arrebarena zen, eta Suitzako erakunde ospetsu batean ospitaleratu behar izan zutela informatzen zidan bertan; medikuek isolamendu osoko tratamendu bat gomendatzen zutela.
‎Handik gutxira, sukaldean elkartu dira denak, mahai zabal baten inguruan . Bertako bi emakumeak ere eseri dira, eta ume txiki bat, urtebetekoa edo.
‎Zelai zoriontsu hartako ibiltariek bi leiho argitsutatik ikusten zituzten espirituak, tronu baten inguruan laute baten doinuaz dantzan, hantxe baitzegoen, ondo merezitako aintzaz, erreinuko nagusia.
‎Jende gaztea mahai handi baten inguruan bilduta afaltzen ari zen, eta haien artean Gruxnitski zegoen. Sartu naizenean, isilik geratu dira denak:
2013
‎Gela batean talde bat zegoen bilduta. Rasputinen lagunak eserita zeuden, mahai baten inguruan . Gelditu gabe, inor agurtu gabe, Kommissariov jeneralak aurrera jarraitu zuen, logelaraino.
‎Goizeko lau eta erdietan dozena bi andinoren artean geunden jesarrita, kafea matearekin egosten zuen marmita erraldoi baten inguruan . Jendea taldeka ari zen banatzen.
‎ehizarekin aspertu egiten zen, egia esan? ez, baina, ehiztariek mahai baten inguruan maiz sortzen zutèn giro umoretsuarekin, txantxak eta gezurrak nagusi.
‎Anai-arrebak mahai tipi baten inguruan zeuden, eta halaxe egon ziren ordu erdi batez, eguneroko konturik arruntenak mintzagai, eguraldia, lanaren goiti-beheitiak, etab.?, harik eta, bukaera aldean, Raissak aurpegia eta gaia aldatu, axolagabe zirudiena betilun jarri zen une batez, eta honela erran zion arte:
‎Gero, te baten inguruan nargilean erretzen hasi eta, ahotik orain ke-turrustak botatzen zituztela eta orain forma aldakorreko uztaiak, nor bere ondorengoen bertuteez mintzatu zen: Ibrahim, Abdel Haqqez, eta Abdul Alim, Raissaz.
‎Haren erdian nintzela, Lekandarekin egin nuen topo. Bertze armagizon batzuei ari zitzaien eskola ematen, kanoi baten inguruan . Ezta keinurik ere, elkarri.
‎Guardietariko bat hurbiltzen hasi zitzaidanean jo nuen gibelera. Magdalenako zubian, lehengo aldiko eskaleak azpian ziren, su baten inguruan . Batzuk etzanak zeuden jadanik, lo antzean, doi-doi estaliak.
‎–Duela hogei urte ez hintzen halako ostia-maneatzaile baten inguruan ibiliko. Erreformatu prestua hintzen.
‎Su baten inguruan , hainbat jende zegoen. Aurpegi horietariko batzuen ezagutza lausoa nuen.
‎Hala ere, men egin zuen Ahmetek, eta tea zerbitzatzeko eskatu zuen atzamarrekin kriskitin eginez. Mahai baxuago baten inguruan eseri ziren guztiak orduan, alfonbra eta kuxin eleganteetan jarrita. Te basotxoekin batera, shisha bat ere atera zuten zerbitzariek.
‎Gero, te baten inguruan nargilean erretzen hasi eta, ahotik orain ke-turrustak botatzen zituztela eta orain forma aldakorreko uztaiak, nor bere ondorengoen bertuteez mintzatu zen: Ibrahim, Abdel Haqqez, eta Abdul Alim, Raissaz.
‎Baina ez zuen oilagorren atzetik ibiltzea gogoko, ezta postu batean uso eta usapalen zain egotea ere: ehizarekin aspertu egiten zen, egia esan... ez, baina, ehiztariek mahai baten inguruan maiz sortzen zutèn giro umoretsuarekin, txantxak eta gezurrak nagusi.
‎Anai-arrebak mahai tipi baten inguruan zeuden, eta halaxe egon ziren ordu erdi batez, eguneroko konturik arruntenak mintzagai –eguraldia, lanaren goiti-beheitiak, etab.–, harik eta, bukaera aldean, Raissak aurpegia eta gaia aldatu –axolagabe zirudiena betilun jarri zen une batez– eta honela erran zion arte:
2014
‎haien zirrikituetatik argi-izpi ahul batzuk baino ez dira iragazten. Nire parean, mahai luze baten inguruan , erakundeko beste hamar kide daude, ni bezala aurpegia buru-berokiz estalita; horretaz ohartu naizenean, ametsa gogoratzean, edo agian baita amets egiteko unean bertan ere, ezin izan dut saihestu Tintin eta Faraoiaren Zigarroak albumeko irudiaren oroitzapena, Indiako konspiratzaile-taldearen bilerarena, eta, ziur nago, irribarre txiki batek egin dit ihes, ezpainetan segundo-ehunen batzuk iraun ...
‎eta familia germaniar bipil bat itunez elkarlotu diren egunean (besteren batzuetan X. mendera atzeratzen du jaiotza hori). Honek goiko puntan erregearentzat balio duen adina balio du beheko zabalean eskualdeentzat, hauek ere familia germaniarren baten inguruan elkartu eta antolatu omen baitira, Frantziaren historia hobeto azter dadinean agerian geratuko denez. Horixe da, bestalde, aristokrazia frantsesaren jatorria.
‎Italian kausa objektiboak elkartasunerako adina kontrariorako daude, baina sentimendu eta desira nazionala indartsua dago1633 Suitza edo Belgika bezalako kasuak gorabehera, Millek zaila ikusten du Estatu nazioanitz demokratikoa: despotismora edo nazioetako baten nagusikeriara joko dela pentsatzen du1634 Nazio handi baten inguruan nazio txikiagoak edo beste nazio bateko puskak badaude, Millek txikion fusioa nazio handian positiboki balioztatzen du, beren kasa ez omen bailukete modurik progreso modernoan parte hartzeko1635. No Bas-Breton, nor even any Alsatian, has the smallest wish at the present day to be separated from France? 1636.
‎Hiri txiki bat besterik ez da. Ikusgarri margotutako etxe zurezkoak, plaza baten inguruan pilaturik, eta, goian gailen, katedralaren kanpandorre garaia, gurutze urreztatua ñir-ñir eguzkipean.
‎Batzuetan Anderrek burua lehertuko zitzaiola pentsatzen zuen. Orduak eman zitzaketen hari buruz hizketan, baina zulo beltz baten inguruan bira egitea bezala zen. Ez zegoen iluntasun hura argitzerik, ez zegoen haren grabitateari ihes egiterik.
2015
‎Karabanen aurreko soilgunean, dozena bat ume beltzaran baloi berri samar baten inguruan elkartuta zeuden, futbol-partida ustekabean eten zuen kotxeari begira. Geldi, erne, isilik.
‎Ohe-sofaren erdi-erdian kokatua zegoen txakurra, manta berde zulatu baten inguruan kuzkurtua. Albo batera mugitu zuen pixka bat, bizkarra txikitzen ari zitzaion gizagaixo hura bertan etzanarazi ahal izateko.
‎Gela biribil bat, Bolizko Dorre biribil baten barruan. Bertan, mahai biribil baten inguruan , sei pertsonaiak daude eserita. Pinter emakumea aurkezlea da, edo, nahiago bada, moderatzailea.
‎Pucciniren Gianni Schicchi ere ohe baten inguruan hasten da. Buoso Donati hilberria da.
‎Hitz egin dezala jendeak argi. Ez mahai baten inguruan txostenak idazten aritu gaitezkeen bostok, baizik eta jendeak. Eta hor egin zitzaion aurre tabuari, borroka armatuari?.
‎–Ordura arte ikusi gabeko argazkia ikusi zen: mahai baten inguruan zeuden EAJ, HB, Ezker Batua, EA, UA... Aldiz, PSOE eta PP ez zeuden, baina garai hartan horiek guztiak hor eserita egotea berria zen?.
‎Jamesek bakarrik. Zakarra, noski? begiratu zion bekozko ilunez lanparari; eta Camek bere eskuzapia kiribildu zuen hatz baten inguruan . Orduan aitak denei gogorarazi zien farora joango zirela biharamunean.
‎Espiritua, airea, ezereza, nahiz gauez nahiz egunez aise eta seguru jostatzeko moduko zerbait izan zen Ramsay andrea, eta hark bat-batean eskua luzatu eta bihotza erdiratzen zizun. Bat-batean, salako eskailera hutsak, barruko besaulkiaren litsak, txakurkumea terrazan zilipurdika, lorategiko kulunka eta xuxurla guztiak bihurtu ziren kurben eta arabeskoen antzekoak, zentro erabat huts baten inguruan loretan.
‎Sarritan egon izan naiz lana bertan behera uztekotan, nola jarraitu jakin barik. Sarritan pentsatu izan dut ezinezkoa izango zela guztia batasun baten inguruan antolatzea, adarretatik joan gabe. Azkenean lortu nuen dena koadratzea, nire ustez behintzat.
‎mahai baten inguruan ,
‎beste mahai baten inguruan ,
‎Eguna okupatua izaten genuela esan dut, baina nik behintzat ez dut ondoegi oroitzen zertan pasatzen genuen denbora: batzuetan hitzaldiak ematen zizkiguten, beste batzuetan gai jakin baten inguruan taldetxoetan bilduta hitz egin behar genuen, edo bakarka hausnartu, edo denok bilduta eztabaidatu. Lan haiek zuzentzeko arduraduna Txutxo izeneko apaiz eskolapio bat izaten zen, bere jatortasuna frogatzeko Txutxo esaten ere uzten ziguna konfiantza giroan sartuz gero; izaten zituen laguntzaileak ere, baina ez dut haietaz deus gogoratzen.
‎beste horrenbeste Beitiari, hau ere bota berria baitute, urte askoan bere kasa erortzen eta usteltzen joan ondoren. Ondo gogoan dut noiz eraitsi zuten, egun seinalatu baten inguruan gertatu baitzen: 2001eko irailaren 11n Mediterraneo alderantz nindoan, andreak Valentzian kongresu bat zeukalako aitzakiarekin pare bat opor-egun hartuta; bazkalondoan abiatu eta irratirik piztu gabe egin genuen bidaiaren lehen partea; Zaragoza pasa eta gero, Monegroetako mortuan-edo piztuko nuen, eta harri eta zur geratu nintzen emisora hartan kontatzen ari ziren izugarrikeriekin; Orson Wellesek Munduen gerra irratian antzeztuz sortu zuen kalapita etorri zitzaidan gogora eta, antzeko zerbait izango zen errezeloarekin, diala gora eta behera hasi nintzen mugitzen:
‎Egun hauetan beste arrazoi bategatik gogoratu nok hirekin. Orain dela 10 urte egon ginttuan elkarrekin Barren dela-eta Elgetan afari baten inguruan . Ales, Imanol eta nik goguan jaukagu egun hura.
‎Niri gehien gustatu zitzaidana, Mastroiannirekin eta Papasekin zegoenetako bat izan zen. Mahai baten inguruan jesarrita, hirurak ageri ziren algaraka olibondo baten azpian. Ematen zuen argazkitik kanpora gertatutako zerbaiti egiten ziotela barre hirurek.
‎Kafe baten inguruan bildu ginen, geltokiko kafetegian bertan. Antza, oso zaila izaten da T8 izeneko, zera hori?, lortzea, batez ere nik behar beste kilo.
‎Begiak zabal-zabalik, hontza ematen du, geldi, eta giltza-uztaiaren kateari behatz baten inguruan eragiten diola, barre algaraka ikusi duzu. 1968 urte hasieran harrapatu zuten, eta hilabete batzuk zeramatzan kartzelan.
‎Lau horma sendoek bost leiho zabal zituzten, bostak lerro-lerro, ederki asko hornituak. Lau galeriek itxitura bat osatzen zuten patio ederrarekin, zuhaitzez, palmondoz eta lorez beterik, urmael liluragarri baten inguruan . Leihatila ttipiagoz apainduriko goiko galeriatik ikuskizun ezin hobea dasta zitekeen, barrura nahiz kanpora begira, galeriatik landa Toledo hiria ikusten zelako, zati batean behintzat, Tajo ibai nagusiaren ondoan; eta, galeriatik barrurantz begiratuz, bainuetxeko giro erakargarria.
‎–Kointzidentzia hutsa izan zen. Jendea elkartzen da baloi baten inguruan futbolari izateko edota gitarra baten inguruan trobadore izateko. Neuk bezala, beste gazte batzuek bazuten musikarekiko zaletasuna.
‎–Kointzidentzia hutsa izan zen. Jendea elkartzen da baloi baten inguruan futbolari izateko edota gitarra baten inguruan trobadore izateko. Neuk bezala, beste gazte batzuek bazuten musikarekiko zaletasuna.
‎Kultura-lurralde nazionalismoaz esandakoarekin koherente izanda, Euskal Herrian ezin da bilatu integrazioa kultura nagusi baten inguruan (bati zubi lana eta balio sinboliko handiagoa eman ahal bazaio ere, esan dudanez), baina euskal nazionalismo batek euskal lurraldean finkatu behar du nazio proiektua, eta ezin du, hortaz, beste nazio batekoarekin bateragarri egin. Berriro ere, definizioaren bigarren osagaiak, lurraldeak?
‎Halakoxe gauzak irakasten zizkion gaixotasunak, ezer irakastekotan. Esate baterako, mundu honetan ezer gutxi dagoela maite ditugunak mahai baten inguruan bildu eta haiei txokolate beroa eskaintzeak ematen duen pozarekin pareka daitekeenik.
‎1 Irakur itzazu arreta handiz hemen dituzun albisteak, eta aztertu elementu kimiko zehatz baten inguruan
‎Alderantziz, bariantza eta desbideratze tipiko txikiek datuak erdiko balio baten inguruan pilatuago
‎3 Lan monografiko baten helburua da gai baten inguruan hainbat iturritatik
2016
‎Eta sinetsidazu, Yorick, noiz ere horrela ez baita, gizona gezurretan ari da bere buruarekin, eta hamar aldiz saltzen ditu bere baliabideak, Naturak behin bakarrik saltzen dituen bitartean. Zoaz Duc de C***** rengana zure begirada Bastillan finkatuta duzula; lepoa egingo nuke ordu erdi baten inguruan Parisera bidaliko zaituztela eskolta eta guzti.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
bat bildu 10 (0,07)
bat eseri 9 (0,06)
bat jarri 7 (0,05)
bat egituratu 6 (0,04)
bat egon 5 (0,03)
bat ibili 5 (0,03)
bat elkartu 4 (0,03)
bat eraiki 4 (0,03)
bat sortu 4 (0,03)
bat biraka 3 (0,02)
bat gertatu 3 (0,02)
bat jesarri 3 (0,02)
bat pilatu 3 (0,02)
bat antolatu 2 (0,01)
bat biribildu 2 (0,01)
bat eman 2 (0,01)
bat hainbat 2 (0,01)
bat hasi 2 (0,01)
bat lan 2 (0,01)
bat maiz 2 (0,01)
bat nargile 2 (0,01)
bat orbita 2 (0,01)
bat Akaba 1 (0,01)
bat Paris 1 (0,01)
bat abiarazi 1 (0,01)
bat afaldu 1 (0,01)
bat aholku eman 1 (0,01)
bat altxatu 1 (0,01)
bat ardaztu 1 (0,01)
bat ari izan 1 (0,01)
bat aurrez aurre 1 (0,01)
bat batu 1 (0,01)
bat berriki 1 (0,01)
bat bilbotar 1 (0,01)
bat bira egin 1 (0,01)
bat biratu 1 (0,01)
bat borobildu 1 (0,01)
bat den 1 (0,01)
bat dir-dir egin 1 (0,01)
bat egin 1 (0,01)
bat elkartasun 1 (0,01)
bat eragin 1 (0,01)
bat ere 1 (0,01)
bat ernaldu 1 (0,01)
bat erreportaje 1 (0,01)
bat etorri 1 (0,01)
bat ez 1 (0,01)
bat ezarri 1 (0,01)
bat futbolari 1 (0,01)
bat gauza 1 (0,01)
bat gazta 1 (0,01)
bat hazi 1 (0,01)
bat hitz egin 1 (0,01)
bat istorio 1 (0,01)
bat itxi 1 (0,01)
bat itzulika 1 (0,01)
bat izan ezik 1 (0,01)
bat jirabiraka 1 (0,01)
bat kristalezko 1 (0,01)
bat kuzkurtu 1 (0,01)
bat lau 1 (0,01)
bat laute 1 (0,01)
bat lore 1 (0,01)
bat lotu 1 (0,01)
bat nazio 1 (0,01)
bat negu 1 (0,01)
bat osatu 1 (0,01)
bat pentsatu 1 (0,01)
bat putzu 1 (0,01)
bat svastika 1 (0,01)
bat taldetxo 1 (0,01)
bat trobadore 1 (0,01)
bat txosten 1 (0,01)
bat zabaldu 1 (0,01)
bat zanga-zanga 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia