2000
|
|
Bestalde," Virginia" untzia dinamitaz gainezka dagoela behin betiko urperatzeko, mundu guztiak alde egin du, Bederatziehunek izan ezik. Hori jakin bezain laster, Tim Tooney untzira gerturatuko da Bederatziehun handik jaitsi behar duela limurtzeko," dinamita karga
|
baten azpian
zaude eserita, altxa ipurdia hortik eta alde egin ezazu" botako dio pianojoleari.
|
|
Azkeneko behintzat, Xan irten egin zen, baldarki zutundu. Bere aurrean neska lodixko bat zeukan, ohean beste neska
|
bat
zegoen eserita, haren aldamenean, manten artean burua ikusten zitzaiola, mutil bat itxuraz. Hura, berriz, lo gogortuta zegoen.
|
2001
|
|
Batek Bernard izena du eta besteak George, eta ez dute ezer bereziki aipagarririk. T. ko parke ugarietako
|
batean
daude eserita, txori gautiarren kantuei adi. Solas lasaian ari dira, egun anonimo eta ordu ezezagun batean.
|
|
Saul eta Felipe kafetegi altzairu herdoilezinez egindako
|
batean
daude eserita, kafea hartzen. Jende gutxi dago.
|
2002
|
|
Zazpi lagunak plazako albo
|
batean
zeuden eserita, aterpean eta bizpahiru ertzainek zainduta. Zazpiak elkarren segidan zeuden, arropak urratuta eta aurpegiak, oraindik ere, zikin.
|
2004
|
|
Esnatu naizenean, itsasoari begira dauden balkoi horietako
|
batean
nengoen eserita. Baina nire begien aurrean ez zegoen ontzirik, ez Brandanorik.
|
|
Egia erran, behin bakarrik lortu zuen halakorik; herriko festetan. Plazako aulki
|
batean
zegoen eserita eta Martín hurbildu zitzaionean triste zegoela erran zion, bikotekideak utzi baitzuen. Hori jakitean, Martinek kontsolatzeko asmoz hitz goxo batzuk erran zizkion eta neskak eskua gonapera lerrarazi zion, beste kontsolazio mota baten eske.
|
2007
|
|
irinioetara bidean noala Burgi herrian egin dut geldialdia ogia erosteko. Denda ondoko atarian agure
|
bat
dago eserita, errepideari begira. Okindegitik aterata, agurtu egin nau, eta eguraldiaz galdetu.
|
|
/ Nik estetika kontuak (ON) erosotasunaren gainetik jartzen ditut. Orain, (OFF) adibidez, Londresko sofarik deserosoenetako
|
batean
gaude eserita, (ON) baina niri ez zait gustatzen nola gelditzen den sofatzar bigun harrotu horietako bat gela batean. Beraz, ez daukat horrelakorik.
|
2009
|
|
KEVIN banku
|
batean
dago eserita, aldarte txarrez. JOANA ikusi eta dei egingo dio.
|
|
GARI barrako eserleku
|
batean
dago eserita mugikorrarekin jolasten edo irribarretsu. KEVIN kanpotik barrura edalontzi batzuekin edo.
|
|
Andre jeneralak, bere amaginarrebak eusten baitzion, emakume zaharra bera, artile beltzezko ohe atorra soinean, adats grisak eta masailezurra eroria eta dardaraka zituena, bi eskuez oratzen zion dibanaren zurajeari eta ez zuen askatu nahi. Haren senarra izkina
|
batean
zegoen eserita, aulki batean, besoen artean bulldog horail ilun koloreko bat zuela. Jenerala agure txiki argal bat zen, xuria, ile gutxiko kokospekoa zuena.
|
2010
|
|
Betaurrekoen gainetik begiratu zidan. " Eta non bazkalduko duzu?" Jostundegiko leiho
|
baten ondoan
zegoen eserita, eta ezkontza soineko bat zeukan eskuetan, dena brodatuz hornitua. " Hitz egingo dut Adelarekin", esan nion.
|
2011
|
|
Eta aulki bi ere badaude, erdi ilunetan, argi haritxoak desegin eta galtzen diren aldean. Andere
|
bat
dago eserita aulkietarik batean, oinetako beltz eta gona urdinez jantzia, eta zabalik duen kazetak erabat ezkutatzen ez duen alkandora edo jertse berdexkaz. Trenbideko orratz zaindaria hurbildik iraganen balitz andere horri begira geratuko litzateke, desira lizunak gogoratuz edota nor ote den imajinatuz.
|
|
Etxe berriko logelan zeuden. Isabel aulki pintatu
|
batean
zegoen eserita; aurreko apain mahaiaren gaina kutxatila beltz eta berdez betea zegoen.
|
|
Jende multzo beltz bat zegoen kanpoan zutik. Ate ondoan emakume oso zahar
|
bat
zegoen eserita aulki batean, makuluarekin, erne begira. Egunkari baten gainean zituen oinak.
|
|
–Hondartzarako pamela zuria nuen erosia, zinta beltzaz, deigarria da, eta ziurrenik desegokia: soineko zuria jantzi nuen sandalia beltzez; toallaren detailea kontuan hartu gabe nuen hondartzara nindoala erabaki aurretik eta etxean genuen bat eraman behar izan nuen?, barre egiten du,, nire alabentzat erositako bi zeuden hondartzarako, handiak, ez ziren itsusiak ere, baina kolore gabe zeuden, eguzkitako betaurreko gorriz eguzkitan ia biluzik dagoen Mafalda handi
|
baten gainean
nengoen eserita beraz; alabek ez zuten Mafaldaren inteligentzia izpirik garatu, baina hura bezain repipiak ziren. Barregarri nengoen hondartzan, banekien, ezpainak gorriz pintaturik, eta azkazalak, hogeiak, baina horrexegatik nengoen hain gustura ere, irrigarri nengoelako, eta noizean behin begiratu egiten zidaten, eta noizean behin bakoitzean ez zitzaidan inporta, Julie Andrews; hirurogeita hamar urteren ondoren?.
|
|
Halako batean gertatu zen, ordea. Arratsalde eguzkitsua zen, eta ni, lagun talde batekin, terraza
|
batean
nengoen eserita. Gogoan dut oraindik non, Cafetería Naútico n.
|
|
KOLDO eta PERU Bogako mahai
|
batean
daude eserita, hizketan.
|
|
INES Bogako mahai
|
batean
dago eserita kafesne bat hartzen. ALIZIA inguruan da lanean eta hurbildu egingo zaio.
|
|
INES monasterioko lorategiko banku
|
batean
dago eserita, zain. Une horretan SOR PARESI (moja jantzita) hurbildu eta alboan eseriko zaio.
|
|
" Gaur ez gehiegi estutu Oskar; ia bi urte zeramatzan neska batekin ateratzen, eta ezkontzera zihoazela, neskak atzera egin omen du, beste tipo batekin alde egiteko". Egia esateko, poliziak bekozko iluna zeukan; izkina
|
batean
zegoen eserita, piperminduta, deus ikusi gabe begira bezala. Hobe zuten bakean uztea.
|
|
Ordenagailuko pantailara bueltatu zen neska; dendako txoko
|
batean
zegoen eserita, mahai baten atzean. Ciberkiller blogean sartu berria zen.
|
|
Neskak, Silvie, Anicke eta beren lagunak (horietako baten izena ikasi dut: Annie) igerilekuaren beste txoko
|
batean
zeuden eserita, guri begira, hizketan eta barrezka. Halako batean Claude joan da haiengana eta zerbait esan die (ez dakit nik zer) eta gero guregana itzuli da.
|
|
Jardinean, garaje ondoan, barbakoa bat ari zen prestatzen Jean, aitona Raymond eta Bernarden laguntzarekin. Aitona Raymond banku
|
batean
zegoen eserita, garaje ondoan, eta sua zaintzen zuen gertutik. Bere lana:
|
2012
|
|
Edukiontzi haiek hartu eta berehala hustu nituen denak; haietako hogei jakiz beteak zeuden, eta hamar, edariz; lehenengoetariko bakoitzaz bizpahiru mokadu bikain egin nituen, eta hamar lusuiletan zetorren edaria edukiontzi haietako batera hustu eta zurrutada batean edan nuen; gainerakoez ere gauza bera egin nuen gero. Enperatriza eta Odol Printze eta Printzesak, hainbat andere lagun zutela, halako tarte
|
batera
zeuden eserita beren aulkietan; Enperadorearen zaldiari gertatutakoaren ostean, zutitu eta harengana hurbildu ziren, eta hark zer itxura zuen azalduko dut orain. Gorteko beste edonor baino garaiagoa da, nire azazkalaren zabalerako aldeaz, eta besterik gabe hau nahikoa da ikusten dutenei beldurra sartzeko.
|
|
txabola zabala, zeinaren teilatuari bi zutabe kedartsuk eusten baitzioten, jendez beterik zegoen. Erdian pindarka ari zen su txiki bat, lurrean piztua, eta kea, teilatuko zirrikitu batetik sartzen zena haizeak atzera eraginik, hain laino lodian barreiatzen zen inguruetara, non puska luze batean ezin izan bainuen ezer ikusi; suaren aldamenean bi atso zahar, haur mordoa eta georgiar segail
|
bat
zeuden eserita, denak zarpail jantzita. Beste aukerarik ez geneukan; su alboan leku hartu, pipak piztu, eta teontzia xalotasunez txistuka hasi zen berehala.
|
2013
|
|
Bi plaka ofizial dauzka bertan, idazlearen aipu banarekin.Lore batzuk ere badaude, joandako jendeak poetari eskainiak. Guk paperean zerbait idatzi, eta papera bertan uztea pentsatu dugu, gure omenaldi xumearen lekuko.Jarleku bat behar idazteko, eta pareta kantoian ikusi dugu bat, eta alboan gizon edadetu
|
bat
dago eserita. Kolore gorria eta begi larriak dituen arren, gizalegez erantzun dio gure agurrari.
|
2014
|
|
Hutsak denak. Ez, denak ez, han barrenean, gizon
|
bat
zegoen eserita, kafe katilua ondoan, egunkaria irakurtzen. Konkortuta zegoen eta burua esku batean bermatua zuen.
|
|
Button jaunaren begiek hatz erakuslearen noranzkoari jarraitu zioten, eta han ikusi zuen. Tamaina handiko manta zuri batean bilduta, eta sehasketako batean erdi sartuta, hirurogeita hamar urte inguruko agure
|
bat
zegoen eserita. Ile urria urdindua zuen kasik, eta kokotsetik ke koloreko bizar luze bat erortzen zitzaion, modu irrigarrian aurrera eta atzera mugitzen zena leihotik sartzen zen haize leunarekin batera.
|
|
Bi alde
|
batean
daude eserita eta hirugarrena aurreko aulki ilaran. Gela oso txikia da.
|
|
Arratsalde batez. Hiri europar baten erdiguneko plaza
|
batean
nago eserita, arkupean. Mahaian vermentino ardo zuri botila eta eskatu ditudan bi kopa.
|
2015
|
|
Aitorpen horren ondoren lasaitu egin balitz bezala, gorputza atzera bota eta jarrera erosoagoa hartu zuen gizonak; hankak luzatu, eta beste patxada
|
batekin
zegoen eserita orain. Elejoste mutu geratu zen; burua epaimahaiak eman behar zuen prentsaurrekoan zuen.
|
|
Trient du izena herrixka honek. Erreka ertz
|
batean
nago eserita, Auguille du Tour handiaren oinetan. Bost opor egun igaro dira jada.
|
|
Memorietan ziurtatzen duenez, San Kristobalen igaro zuen bizitzaren negurik beltzena. Hirurogeita bost urte geroago, gizon apala eta jantzia erreketeen bilgune handia izandako plaza haren terraza
|
batean
zegoen eserita, kikara bat eskuan zuela; ilea eta bizarra zuriak eta luzeak, lehoi zahar hezigaitz bat bezain dotorea bera. Arreba eta biok agur egin genion elkarri han berean, batek zekien noiz arte.
|
2016
|
|
Furgoneta Matienara heldu berri, esku balazta eragin du gidariak. Gabirondo tabernako mahai
|
batean
dago eserita, bideari ekiteko prest. Bidaiari bat gehiago Bilborako bidean:
|
|
Dantzaldian alaba Fogtarren semearen ingurura eramateko eskatu zion afaltzen hasi aurretik Kelly andereak arkitektoari. Baina Fog gaztea pistatik erretiratu zen aurreko dantzan, eta mahai
|
batean
zegoen eserita Henrietta Correkin, iji eta aja. Dudarik gabe, hurrengo festan ez zen Corrtarrik egongo.
|
|
Karmelo oso tipo potoloa da. Mahai
|
batean
dago eserita. Kafe bat du aurrean eta El Correo irakurtzen dago lasai.
|
|
Irakasle mahaiaren bazter
|
baten ondoan
nengoen eserita. Handik jaiki, eta bulegoan bertan hasi naiz paseoan, inspektore batek film merkeetan egin ohi duen modu berberean.
|
2017
|
|
Gidariak begiak ireki ditu: txanoduna aurreko harri
|
batean
dago eserita, esku artean, paper multzoa dauka, eta txanoaren gainetik betaurrekoak jantzi ditu, irakurtzeko betaurrekoak behar dituelako.
|
|
Mahaiaren atzean aulki bat, eta aurrean beste bat, berdinak biak, burdina kromatuzkoak hankak eta ehun berdez tapizatutakoa bestea. Aurreko aulkian gizon
|
bat
dago eserita, horma aldera begira; atzekoan polizia, ate aldera begira.
|
|
Neskato bat, txikiagoa zen beste neskato bat eta mutiko bat ziren bagoiko bidaiariak. Umeen izeba izkina
|
batean
zegoen eserita eta, haren parean eta bagoiaren beste ertzean, beste bidaiariak ezagutzen ez zituen ezkongabeko gizon bat. Baina neskatoek eta mutikoak okupatzen zuten bagoia:
|
|
Amama aulki
|
batean
dago eserita dena begira.
|
|
Amaia Tomas grabatzen ari da. Hau herdoilduta dagoen aulkia zahar
|
batean
dago eserita.
|
|
Hustu egurra patioan, hartu arrainak eta ogia, eta sartu gaituk gelara. Tximindegi itzaliaren ondoan amona xahar
|
bat
zegoan eserita, hotzez dardaran. Zernahi zaku, zarpa eta ardi larru bazian gainean, baina guztiarekin ere gaixoa hotzak hilik.
|
|
Ideiarik ere ez zuen guk ihesbide hori ezagutzen genuela: bazekien estoldetako poliziaren patruilaldi bat gauerdiaren aurretik amaitzen zela eta hurrengoa ez zela ordubiak arte hasten; gauerdian, beraz, Martins kafetegi kaskar eta ospel
|
batean
zegoen eserita, kioskoa zuela, kafeak bata bestearen ondoan edanez. Nik utzitako pistola bat zeukan; gizon batzuk kioskotik ahalik hurbilena ezarri nituen eta estoldetako polizia gertu zegoen ordua jo orduko sarrera begiak ixteko eta estoldak miatzen hasteko hiriaren mugetatik barreneraino.
|
2018
|
|
Errepidetik goraxeago, kontrako aldean, bidezidor baten hasiera ikusten zen, zeina sastraken artean aienatzen baitzen maldan gora. Lekua markatzen zuen harri handiaren gainean, gizon argal ilezuri
|
bat
zegoen eserita, tweedezko txano bat buruan, pipa erretzen. Berriro hots egin dit, eta, beraren hitzak ongi ulertu ezin izan arren, hurbiltzeko keinuka ikusi dut.
|
|
Edy pago handienaren sustraietan esertzen da, Saioarengandik hurbil. Saioa harri zapal
|
baten gainean
dago eserita.
|
|
Elkarri musuka eta fereka aritzen ziren noizbehinka, balizko bezeroak berotu nahian. Bazterreko mahai baten aurrean, mami gutxiko gizon mehe
|
bat
zegoen eserita, trajea hamaika tokitan zulatua eta hamaika aldiz ostera ere josia, eskutitz bat idazten diru truke, idazten ez zekien marinel baten izenean. Marinela aldamenean zeukan, papereko hizkiei begira ezer ulertu barik, Calaiseko taberna batean lan egiten zuen neskame bati maitasuna adierazteko hitzak nola aurkitu ez zekiela.
|
|
Kolpe batez zabaldu ditu begiak hamar mila metro itsasoaren gainetik. Zerua oskarbi, eta alboan adineko gizon
|
bat
dago eserita esku artean liburu mardul bat duela: Thomas Mannen Mendi magikoa.
|
|
Sarak burua biratu du. Mutil gazte
|
bat
dago eserita bere alboan. Ez da konturatu ere egin.
|
2019
|
|
–Non dago beste ama? , galdetu zion beste aitari, zeina aitarenaren modu moduko idazmahai
|
baten aurrean
zegoen eserita, baina ezertan aritu gabe, ezta lorezaintzari buruzko katalogoak irakurtzen ere, aitak egiten zuen bezala lan itxuratan zegoenean.
|
|
hantxe ikus zitzakeen entsaladak eta sandwichak, intxaurrak eta fruta; eta, edateko, katilukada bete limonada, ura eta txokolate lodi lodia. Coraline zapiaren albo
|
batean
zegoen eserita, eta, gainerako aldeetan, beste hiru ume zeuden, oso arropa arraroz jantzitakoak.
|
|
Forcible eta Spink andereñoak antzezten ari ziren: Forcible andereñoa esku eskailera
|
baten gainean
zegoen eserita, eta Spink andereñoa, berriz, eskaileraren ondoan zutik.
|
|
Etxera iritsi zenean, sukalderaino sartu behar izan zuen amarekin topo egiteko. Mahaiaren mutur
|
batean
zegoen eserita. Hitzik egin gabe, berdina egiteko eskatu zion bere semeari.
|
|
Pinguinoen uhartea eleberrian ondokoa gertatzen da: . Izotz bloke baten gainean(...) hartz eme
|
bat
zegoen eserita, bere kumea besoetan zuela, eta Maelek entzun zion Virgilioren bertso hau astiro xuxurlatzen: Incipe, parve puer.
|
|
»Polizia etxera bila joan nintzaionean, ikuskizunak biziki hunkitu ninduen: Ana ziega gris
|
batean
zegoen eserita, burua hankartean, begiak malkoz gorriturik eta botaka. Total eginda zegoen.
|
|
Supermerkatuaren aurrean neska
|
bat
dago eserita, kartel batekin: " Lagundu".
|
2020
|
|
Solasean hasi naiz, gihar hauekin. Aulki
|
batean
nago eserita. Saiatu naiz bizkarra zuzen jartzen.
|
2021
|
|
Kapitainak burua zutitu zuen; paperez estalitako mahai
|
baten gibelean
zegoen eserita.
|
|
Bera ez existitzeko aukerarik bazegoen ala? Blomart andrea butaka
|
batean
zegoen eserita, zangoak tolestuta, orkatila estutzen zuen eskuaz. Oso gaztea ematen zuen oraindik.
|
|
Marra laranjaduneko denda
|
baten azpian
zeuden eserita, haurrek freskagarri arrosa eta berdeak edaten ari ziren aldameneko txosnan. Hélènek hautsez betetako postu haiek laket zituen:
|
2022
|
|
Bularretako zuria darama, eta behean ehun beltz txikia. Oso argala da eta bizkarraldea eta beso euskarriak dituen aulki
|
batean
dago eserita. Bere altueragatik saskibaloi jokalaria dela esan liteke.
|
|
Somera kalean, Asier lagunaren tabernaren ondoan, etxebizitzara sartzeko harrizko harlauzaren maila bakarrean, egunkari batzuen gainean eta gitarra jotzen, familia oneko gazte
|
bat
zegoen eserita. Bere borondatez erabaki ote zuen halako bizimodu ibiltaria eramatea edo bazitekeen derrigorrez jarraitu behar izan zuen bidea izatea, nolabait bere baitan izan zezakeen hartz arre aseezinak behartuta; batek jakin.
|
|
Arratoi txakur batek laguntzen zuen eta erabat saretua eta listua zen cowboy zapi gorri bat saman lotuta zuena. Ezer gutxi egiteko gogoekin, litroko zerbeza botila erdi huts
|
baten ondoan
zegoen eserita. Hogeita gutxiko mutila, Jesus izenekoa, oso hurbilekoek bakarrik zekitena, jende orok Pit deitzen zuena eta auzoan oso ezaguna eta preziatua zena.
|
|
Besaulki bat dago erdian, ondoan irakurketa mahai bat; horiek dira altzari guztiak. Eta besaulkian haragi multzo
|
bat
dago eserita, andre bat, metro eta erdikoa, onddoa bezain aurpegi zurikoa. Gelatxoa berea da.
|
|
Sassoko etxe asko ikusi nituen eta antz antzekoak dira denak, tuparrizko leize zuloak bata bestearen gainean eraikiak, batzuk mando eta txerriarekin eta beste batzuk ezer gabe, ohe handi bat eta santuen irudiak eta labetxo bat babekin, ez besterik. Ate baten aurrean atso
|
bat
zegoen eserita, adats urdinak sorbaldaren gainean askaturik, neskato batek orrazten zion bitartean; ate gainean" salgai" zegoen idatzirik, leize zuloa zegoen salgai; leiho txiki okertu batean pixontzi bat zegoen geranio batekin. Etxeen inguruan barreiaturiko kalezuloetan orgak zeuden lerrokaturik.
|
|
Presaka zebilenez, Jegorrek lerro bakoitza behin baino gehiagotan irakurri zuen. Taburete
|
batean
zegoen eserita, oinak mahaiaren azpian zabal zabal eginik, asebeterik, osasuntsu, papoa lodi lodi eta lepoaren atzealdea gorriturik. Huraxe zen lotsagabekeriaren pertsonifikazioa:
|
|
Distrituko beste epailea eta ohorezko epaileetako bat ordurako joanak ziren. Bertan geratzen zen ohorezko epailea –arnasa hartzea kostatzen zitzaion lodikote haragitsu bat– eta fiskalaren laguntzailea, alemaniar jatorriko katarro aurpegidun gazte bat, diban txiki
|
batean
zeuden eserita, epaimahaiburuak bere idazkia noiz amaituko zain, biak batera joateko bazkaltzera. Haien aurrean Zhilin epaitegiko idazkaria zegoen zutik; gizon txikia zen, papilota meheak zeuzkan belarrietatik oso gertu, eta aurpegian, berriz, espresio melenga bat.
|
|
Voldirev, eztultxo bat eginez, leihorantz abiatu zen. Bertan, mahai berde, tifusaren moduko orbanez beteriko baten atzean gizon gazte
|
bat
zegoen eserita, buruan lau ile solte, sudur luze zaldartsua eta soinean uniforme hitsa. Bere sudur handia paperetan murgilduta zuela, zerbait idazten ziharduen.
|
|
Hasieran ez dut ikusi: jendea, ez asko ez gutxi, elkarren ondoan ahokatutako mahaien multzo
|
baten inguruan
dago eserita, eta Rafael izkina itzaltsu batean jarrita dago, gordeta bezala. Bigarren edo hirugarren galdera egin didaten arte ez naiz ohartu han zela, eta ez diot keinurik egin, ezta berak niri ere.
|
|
Sukaldea ia dantza areto bat bezain zabala zen eta baratzera ematen zuten bi leiho handi zeuzkan, zabalik. Gizon
|
bat
zegoen eserita mahaiaren aurrean. Lucilek zilar koloreko lutxo eder bat ikusi zuen; artean bizirik, agoniako azken astinaldiak egiten ari zen; hulearen gainean utzita zegoen ogi zuri handi baten eta ardo botila erdi huts baten artean.
|
2023
|
|
Haietako
|
batean
daude eserita Mayren ama eta Xy, iloba. Jolasean dihardute amona ilobek, orain elkar uler dezaketela aprobetxatuz.
|