Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 153

2000
‎Argazkiko itsasoa, berunezko zerua, larreak eta harrizko txabolatxoak. Eta gogoratuko zara, Bitakoratxo, esan nizula gizon bat ere bazegoela txaboletako baten aurrean jesarrita, munduaren zentroa zela eta ez dakit zenbat txorakeria gehiago. Beno, sentitzen nuena zen, ezta?
‎Larunbatetan, berriz, mutilen taldea atari batean jesartzen zen beti, supermerkatuan erositako litronen babesean. Neskek atari bat harago pasatzen zuten arratsa, eta gure mutikoak beti aukeratzen zuen txoko bat zeinetatik neskak ere ikus baitzitzakeen.
2001
‎Izenik gabeko petril batean jesartzen zen, zorabiatuta. Ez zekien behe lainorako biderik, ezta etxerakorik ere.
‎1 Begiak neurrigabe zabaltzen dituzte, ezelako sorpresarik, ezbeharrik edo sustorik hartu barik; esate baterako, parke batean jesarrita, arratsaldeko zortziak eta hogeian, udan.
2002
‎Ilunsentia hurbiltzen ari zela, behatoki batean jesarri ginen, eguzkiaren agurra hobeto ikusteko kariaz. Ederra izan zen oso.
‎Mentxuk sortutako beirazko tilinak soilik entzuten ziren gelan. Ezinegonak bultzatu zuen morroia eskaizko besaulki zikin batean jesartzera. Mentxuk hiru kopatxo bete zituen eta gorputza jiratuta edalontzi bana eman zien.
‎Korridorean barrena egin zuen azkar. Mukitsu alaenak jadetsi zuen nerbioen dantza leher zekion, eta arao etsitu batez jesarri zen herriaren ikurra bihurtutako zubi eskegiaren argazki erraldoiaren azpian zegoen aulkian. Ahaztua zeukan atzamarrek helduta zuten zigarroa eta txabusinan topatu zituen hura isiotzeko poxpoloak.
2003
‎Txiklea mamurtzen hurbildu zen amagana, egongelara. Ama besaulki baten jesarrita zuen zain, aurpegi ilunaz. Neskatilak tua irentsi zuen, gainera zer ote zetorkion sumatu ezinik.
‎Ainhizek txalotu egin zuen, aulkitik jaustear zegoela, oreka galduta. Hots maila egokitu eta gero irakaslea besaulki eroso eta zabal baten jesarri zen. Honen eredua hartuta, Urko eta Ainara larruzko besaulki hirukoitzean jesarri eta elkarri helduta geratu ziren.
‎Baina egoera apur bat lastimosoa zen: Martina mahai batean jesarrita, bere atzean, eta Matias entziklopediari begira. Arin egin behar zen.
‎Sukaldetik irten ziren biak eta patiora eraman zuen umeak Matias. Dimas zegoen patioan, harri batean jesarrita.
‎Arriagaren aurreko kafetegiaren kanpoko mahaietako batean jesarri nintzen. Dozena erdi bat lagun ziren han nire moduan egunkaria irakurtzera etorriak.
‎Baina ezin. Orduan Bernardo hark itsas begiko horma batean jesartzeko keinua egin zidan.
‎aulki batean jesarrita balego bezala.
2004
‎Gelan zegoen algarari ihes egiteko, logela batera eraman ninduen. Plastikozko aulki baten jesarri nintzen eta bera ohe gainean. Gela nahiko txikia zen, ozta ozta kabitzen baitziren ohea, mesanotxea eta armairu txiki bat.
‎Amaia ohean etzan zen, Joseba aulki batean jesarri ondoren.
‎Autobusaren atzeko alderantz abiatu zen, leihoetatik kanpoko alde ilunera begira zeudenen albotik pasatu ondoren. Leiho alboko eserleku batean jesarri, ogitartekoa poltsikotik atera, eta libre geratutako eserlekuan utzi zuen.
‎parke ondoko kafetegi batean jesarri
2005
‎Neska gorrotagarri honi ere Amets gustatzen zaiola azal zulo guztietatik igartzen zaio eta! Kortesia osoz sartzera gonbidatua izan arren eta giroak etxean bezain eroso mugitzera deitzen badu ere, arrotz sentitzeko ahalegin osoa egin du, barra aurreko aulki altuetariko batean jesarrita. Madoka barra barrura sartu da, kea darion zopa sutatik ateratzera.
‎Madoka aulki altu batean jesarri da, nekatuta. Ez hainbeste ekarri duen pisuagatik, buruan bueltaka darabiltzan ideia mehatxagarriengatik baizik.
‎Ez du ia segundorik galdu ez galderarik egiten ez azalpenak ematen. Teklatu baten aurrean jesarri eta isilik hasi da lanean, sagu eta teklei eragin ahala pantailak bistatik galtzen ez dituela. Naroa, ostera ere, ezgauza sentitu da.
‎Orduak jateko modurik onena, jatea. Aireportu barruko jatetxea bilatu eta mahai batera jesarri da. Ingelesez bilatu du zer dagoen jateko, alemaniar jaki tipikoak.
‎Ametsek, ezer galdetu gabe, berokia kendu eta armairuan gorde du. Gero aulki altuetako batean jesarri da, zer egin ez dakiela.
‎Eta ospitalea zen oso usain arrarokoa, eta gela handi batean zegoen aita, eta ama hasi zen aitarekin hitz egiten, baina oso suabe, eta izeko Martinak ere oso suabe, eta nik ez nion hitz egin, ze begiak apur bat itxita zituen, eta aulki batean jesarri nintzen, eta albuma ipini nuen hanken gainean. Eta atzamarrekin neukan albuma helduta, baina indar handia egiten nuen atzamarrekin, eta marka batzuk egin nizkion albumari.
‎Eta ez hemorragiagatik, ez sukarragatik, bakarrik negar egin zuen berri ona lagunarekin konpartitzean. Eta ez dut gomutatzen inork hain modu bortitzean negar egin izana, ospitaleko korridorean, ohe huts batean jesarrita.
2006
‎Politena ere bai, 64 zutabek osatutako arkupeari esker besteak beste. Terraza batean jesarrita zerbait lasai hartzeko lekurik egokiena da Bilbo osoan. Ez hain lasai, baina bai zeharo gustura, Santo Tomas azokako giroaz goza daiteke bertan urtero abenduaren 21ean.
‎Azken aldietan elkartu izan garen kafetegi berberean egin dugu hitzordua, hiribide nagusitik gertu, udaletxeak oinezkoentzako esparru bihurtu duen kale horietako batean. Ama baino lehenago heldu naiz, beti bezala; kanpoko mahai batean jesarri eta gintonic bat eskatu dut, baina azkeneko unean edaria aldatzeko erregutu diot zerbitzariari, kafe hutsa ekartzeko gintonicaren ordez. Liburua atera dut esku-zorrotik, oro har, hitzorduetara beti eraman behar da liburu bat, eta are gehiago nire amarekin baldin bada?, eta lau ipuin daramatzat irakurrita bera agertu denerako.
‎Aulki hotz batean jesar nadin
‎Aulki hotz batean jesar nadin,
‎Estanko baten aurrean jesarrita, Anjelen aita ikusi du, beste agure batekin.
‎Harmaila batean jesarri da Joxan, nekeak irentsita, gertatu denak barreneko indar osoa xurgatu izan balio bezala. Hutsik.
‎– Ez dugu ohiturarik. Ipuinak maite ditugun guztiok ez gaituk idazle –bere begien geziari jarraituz sartu berria ikusi nuen barrako zoko batean jesarrita; ez zen benetan agurea, goiz aguretua baino– Ipuinak gogoan gordetzen ditiat, eta etorri ahala kontatu, kontatu behar direnean. Ipuinak idaztea ipuinak ahaztea duk.
2007
‎Tontorrean hatxak baino ez dagoz. Baten jesarri naz eta inguruan daukadanagaz ezin sinisturik nago. Mendi berdeak.
‎Uda sasoia da eta jentearen joan etorria igarten da. Moilako tabernen kanpoko mahai baten jesarri eta arrain gozo gozoa jan dogu, begien aurrean doguna ederretsi dogun bitartean. Itsasoa bare dago, olatu txikitxuakaz.
‎Ilunpetan ia, apaletako botilak baizik ez ziren ikusten ahal. Oin luzeko aulki batean jesarri eta begiak ohitu ahala, kanelaren, tabakoaren eta errautsaren koloreko bezeroak agertu zitzaizkion, gero eta nabarmenago, barraren gibeleko ispiluan.
‎Eskuak sakeletatik atera eta besaulki batean jesarri zen Migel, gauzak argitu zain. Aleidaren portaera aztertu nahi zuen nola jokatu deliberatu baino lehen.
‎Iraultzaren museoak egindako bideoa erakutsi zien segidan aitonak, eta lenteak garbitu zituen Migelek, deus ez huts egiteko. Lehenik, enbor baten gainean jesarririk pipa prestatzen agertu zitzaien Che Sierra Maestran, azukre lantegi batean zakuak garraiatzen gero, unibertsitateko ikasleen aitzinean hitzaldia ematen ere bazeuden tarte batzuk eta, azkenean, bere gorpua ikusi zuten Boliviako eskola txipi batean etzanik. Irudiak, zuri beltzean, marraz beterik zeuden, eta min ematen zuen soinuak belarrietan, baina bazuten interesa dokumentu gisa.
‎Hala ere, zorioneko txapela ikusi zuenetik, neurriz kanpoko irrika egin zitzaion. Argentinarrak eskumuturrean eraman ohi zuen Rolex beltza agindu zion Virgiliok, eta eguneko oharrak jasotzeko erabiltzen zuen blok bat, eta pipa zahar bat eskuratzeko modua ere ba omen zegoen, baina denak egokiak izanagatik, Ainhoaren asmoekin baino gehiago, bere irudimenaren ispiluari erreparatzen zion Migelek, eta hegazkinaren eskaileretan beheiti, Iruñeko espaloietan barna edo terraza batean jesarririk, Guevararen txapelaz jantzirik ikusten zuen bere irudia.
‎Ostatu batean paratu diote hitzordua eta, atea zabaltzen duelarik, mahai baten gibelean jesarririk ikusten du Julia. Egurrezko protesia darama eskuineko hankan; nazi gazte batzuen oparia, unibertsitate garaian.
2008
‎Bazter baten jesarri
‎Bere sakelako telefonoa gorde du eta Aitorrena berriz ere beronen patrikan sartu. Apur batean jesarri da. Geldi dago, pentsakor, hotz, bere buruari esango balio bezala:
‎Taberna, ezari ezarian, jendez betetzen dabil. Gari barraren ondoko mahaitxo batean jesarri da egunkaria irakurtzera. Noizean behin barrara hurbildu eta zeozer eskatzen dio Joxeani:
‎Horretan dagoela, kalearen bestaldeko kafetegiko leihoan zehar Gariren besoa agurka ikusi du. Mahai txiki batean jesarrita dago, galdetuko balu bezala: –Zeu zatoz hona ala neu noa zugana??.
‎Eta jende horrengandik ihes egin nahian treneko tabernatxora jo du. Bagoira oldarrean eta itsu samar sartu da; gero, berriz, mahaitxo batean jesarrita bestelakoa iritzi dion emakume bat ikusi du, lasai antzekoa, jendea begirada samurrez arakatzen dabilena. Emakumeak liburu bat dauka esku artean eta noizbehinka begiak liburutik ingurukoengana altxatzen ditu.
‎Astelehenean goizean goiz altxatu eta banketxera etorri gara ateak zabaldu orduko. Jadanik ikasi dugu zerbait gauzak patxadaz hartzeaz, jo leihatila batera, hark ondokora bidali, apur batean jesartzeko agindu, hantxe itxaron dugu, lasai. Abenturazale ederrak dirurik atera ezean, autoa Afrikaraino ekarri eta etxera deitu behar transferentzia egiteko.
‎ondo ezagutzen zuten alderdi hura Barbosak eta Belmontek, eta ostiral gau hartan lokal haietariko baten zeuden, ohikoena ez zuten O. Gilins Irish Pubean. Cachaça botila baten inguruan jesarrita mintzatzen ari ziren, kasu handirik egin gabe giroa berotu nahi zuen musikari talde eskasari.
‎Larruzko txamarraz jantzitako gizon beltz bat zegoen atzealdeko mahai baten, kolore bereko prostituta biri aginduak ematen. Beste bi emakume beste mahai batera jesarrita zeuden, bizkarra aulkiaren atzealdean ezarrita, denbora ematen gogaiturik. Horiez gain, indiar itxurako gizon batek prostituta batekin edaten zuen barraren eskuinaldeko muturrean, eta agian portugaldarra izango zen beste batek botila bat garagardo husten zuen, bakarrik, haiengandik ez oso urrun.
‎Horiez gain, indiar itxurako gizon batek prostituta batekin edaten zuen barraren eskuinaldeko muturrean, eta agian portugaldarra izango zen beste batek botila bat garagardo husten zuen, bakarrik, haiengandik ez oso urrun. Barbosa barrara hurbildu zen, jarleku altu baten jesarri, eta desgogara hurreratu zitzaion zerbitzari belzkoteari zuzendu zitzaion:
‎Barbosa largora ailegatu zenerako, zain zeukan, terraza baten jesarrita, Paula Azevedo, bezperan Largo do Intendente n beharrean topatu zuen polizia. Lankide ohia hurbiltzen ikustean, kafe katilua mahaian utzi eta zutitu egin zen, bere gorputzaren liraintasuna agerian utziz.
‎Parke txiki bat zegoen han, puntan amaitzen zena. Hiru akaziaren azpian egur erdi ustelezko hiru jarleku zeuden eta haietako baten jesarri zen, zain.
2009
‎Azaporru eta behi batek emoten eutsan esneaz, erregina bat bera baino be zoriontsuago bizi zan. Lanik gitxi eukan eta, ia egun guztia etxe aurrean igaroten eban aulki baten jesarrita, eguzkia hartzen.
‎Orain hasten dozak, ba, komediak. Jose Mari urun zorro baten ondoan jesarrita jetorran. Eta urunak, badakik, ba, trenaren jantzeaz praka guztiak zuri zuririk itxi jeutsaazan.
‎hitzak etorri zitzaizkidan. Bulegotarako bi etxeorratzen artean, suteetarako ur aho handi batean jesarrita, txiki, Jeronimo indioaren antza zuen gizaseme bat zegoen, diru eske. Eszena berezia iruditu zitzaidan.
‎Barrymore beste besaulki batean jesarri zen, Mr. Flechsigen aurrean.
‎Bere logelako aulki batean jesarrita zegoen miss Albret. Aurrean, beste hiru aulkitan, berari begira, Mr.
‎Sakristia epelago zegoen. Abadea besaulki batean jesarri zen. Sorak esan zuen:
‎Gogoratzen du igerilekuen kanpoaldeko banku batean jesarrita zegoela Sora, bere zain. Gogoratzen du esan ziola Sorak:
‎José Ortega Gasset en pasadizo bat ere aproposa da erdal munduaren zati esanguratsu batek euskararen munduez duen ezjakintasuna azaltzeko. Diotenez, Ortega Gasset eta bere adiskide bat Madrilgo Erretiro parkean zeuden banku batean jesarrita, kontu kontari, arratsalde pasa. Halatan, bi neska gazte pasatu omen ziren aurrealdetik, diosalik egin gabe, eta hara non filosofoaren lagunak esaten duen:
‎Bertako aulki batean jesartzen zarenean,
2011
‎Frutak baino ezin ebazan jan. Bidean, erreka baten ondoan jesarri ginanean, uretan jarri ebazan, apur bat hozteko, eta ez eutsazan, ba, danak urak eroan?
‎Gerra egunetako hormigoizko plataforma batean jesarri
‎Errudun sentitzen nintzen, baina bihotz taupadak taberna hartara ninderaman grinak eraginak ziren. Mostradoreko taburete batean jesarri nintzen eta, jesartzen ari nintzela, Juan Preciado etorri zitzaidan gogora. Nire aita, Pedro Páramo delako bat, hemen bizi zela esan zidatelako etorri nintzen Comalara.
‎Azpil bat eskuetan itzuli zen, gainean, garagardoa, gazta eta ogia zekartzala. Sofa aurrean zegoen mahai baxuan paratu zuen erretilua eta besaulkietako batean jesarri zen, whiski baso bat eskuan zuela. Keinu bat egin zidan azpila seinalatuz, ekin niezaion.
‎Hurbiltzeko keinua egin zidan irriño polisemiko batez. Mostradoreko taburete batean jesarri nintzen eta txakolin bat eskatu. Berehala damutu nintzen.
‎Etxera igo baino lehen atari ondoko tabernan sartu naiz. Mostradoreko taburete batean jesarri naiz eta Agustin, tabernako ugazaba, ez dagoenez, ez dut solasaldirik noizbehinkako enplegatu Manurekin, ez baitugu hitz egiteko ohiturarik, Agustin bera tarteko ez bada bederen. Duela urte batzuk hartu zuen taberna eta Pikota jarri zion izena.
‎Eskua hartu nion, neure eskuetan lehortu nuen igurtzika. Ibai ondoan zuztarrez gora atereak zeuden banku zahar iraulietako batean jesarri zen, malkotan. Kokoriko jarri nintzaion.
2012
‎Bi segundo geroago itxi ziren ateak. Lo seko zegoen aitona baten ondoan jesarri zen. Ezkerraldean zuen mapan hiru geltoki zenbatu zituen.
‎Erakusleihoaren ondoko mahaietako batera jesartzen da hiriko biztanleen harat honatei beha, kafesne katilu eder bat aurrean eta izkinako okindegian erositako opilak zerbitzariak propio atera dion platertxoan eskura. Berokiaren poltsiko zabaletik bi liburu, hiztegitxo bat, kaier bat eta tinta beltzeko idazluma atera eta ondoko aulkian utzi ditu.
2013
‎Horregatik, gaurkotasun handiko obra da». M mugimenduko batzar batean jesarrita egon daitezke aingeruok, bere aburuz, gauzek nola aldatu behar duten esanez. «Errealitatearen kontzeptu platoniko bat daukate, nolakoa den eta nolakoa izan behar den definituz».
‎Han ere garagardo bana eskatu, eta mahai inguru batean jesarri ziren. Zerbitzariek, agure zahar bat eta hogei bat urteko neska gaztea, haren alaba izan zitekeena?
‎Hirurak, txolindu samarrak ordurako, bakoitza edan zuenaren arabera, Dionixio besteak baino gehiago? mahai batean jesarrita zeuden, eta Dionixio, komunera joateko asmoz edo, zutitu egin zen, baita, zutitu ez beste, gorputza balantzaka nabaritu ere.
‎Elizabethek gizalege hotzez erantzun zion. Darcy apur batez jesarri zen, eta gero, berriz zutiturik, gelan gora eta behera hasi zen. Elizabeth harrituta zegoen, baina fitsik ere ez zuen esan.
‎Sekula begiztatu dudan kreaturarik xotilena da! Baina zure atzean bertan badago haren ahizpa bat jesarrita, oso polita dena, eta, baita, esango nuke, oso atsegina ere. Zure baimenarekin, eskatu egingo diot nire dantzakideari zu hari aurkezteko.
‎Bennet jaunak onartu egin zion erronka, eta neskak euren denbora pasa ezdeusetan utziz zuhur jokatzen zuela adierazi zion. Bennet andereak eta alabek gizabiderik handienaz eskatu zioten barkamena Lydiaren etenagatik, eta, liburua ber hartu nahi izanez gero, halakorik ez zela berriz gertatuko agindu zioten; Collins jauna, lehengusina gazteari arrangurarik gordetzen ez ziola eta neskatilaren jokaera inoiz ere ez zuela laidotzat hartuko ziurtatu ondoren, beste mahai batean jesarri zen Bennet jaunarekin batera, eta backgammon erako prestatu zen.
‎Elizabethen pozerako, gutunak ahal zenik eta erantzun lasterrena izan zuen. Kartaren jabe egin bezain azkar, baso txikira lehiatu zen, ondo baitzekien hori zela lekurik ziurrena inork enbarazurik ez egiteko, eta, aulkietako batean jesarri ondoren, zoriontsu izateko prestatu zen; izanez ere, gutunaren luzeak laster ziurtatu zion hor ezezkorik ez zegoela.
‎Afaltzera jeitsi nintzenean, ama eta izeba eztabaida batean zebiltzan. Ez dakit zer zioten, baina nire izena behin eta berriz errepikatzen zuten belarriak itxi eta izkina batean jesarririk denbora luze batez egon nintzen. Biharamunean esnatu nintzenean amaren falta bota nuen eta ohetik ziztu bizian altxatu nintzen.
‎Han ere garagardo bana eskatu, eta mahai inguru batean jesarri ziren. Zerbitzariek –agure zahar bat eta hogei bat urteko neska gaztea, haren alaba izan zitekeena– piztuta zuten irratia, Kanbodiako kantuak eta musika herrikoia airean.
‎Hirurak –txolindu samarrak ordurako, bakoitza edan zuenaren arabera, Dionixio besteak baino gehiago– mahai batean jesarrita zeuden, eta Dionixio, komunera joateko asmoz edo, zutitu egin zen... baita, zutitu ez beste, gorputza balantzaka nabaritu ere. Harik eta lagunek lagundu egin behar izan zioten arte.
2014
‎Estazio eternalki behin behinekozko abenida hartu dugunerako Z banku batean jesarrita neukan, zain, kaxak garraiatzeko alokatu duten furgoneta jada itzuli duela esanez haginkadatxo bat eman ostean. Oraindik etxeratu aurretik tarte bat behar dudala eta ea zergatik ez garen joaten Artium inguratzen duen plazako Oteizaren eskulturara hatsa berreskura dezadan, bertan etzan eta bizkarra apur bat hoztu arren zeru puska tangible bat eta hari dagozkion izarrak erdiets ditzakegulako, otutzen zaidala hori bera zela Oteizaren asmoa Orioko hondartzako zuloetan ezkutatzen zenean umetan61 Zer miragarria zaren begirada batekin besarkatu nau eta gorputzak pega pega eginda amaitu ditugu Mirador mirandor arte gelditzen zitzaizkigun metroak, azkenengo aldiz albotik pasa nintzenean ez zuen grafiti bat egin diote, ez dakit zer pentsatuko lukeen Oteizak horretaz; edonola ere, ziurrenik eskultura biluziegi eta gertuegi dago alde zaharretik eta ikasleen artean arrakasta handia duen62 diskotekatik eta domeketan goizean goizetik zabalik egon ohi den kafetegi handi batetik.
‎–Ez al da sekula hilko? xuxurlatu zuen, astean zehar amona zaintzen zuen ahizparekin telefonoz hitz egiten bukatu eta inor begira ez zuela uste zuenean, zoko batean, baina zerbaitek egin zuen distira, nire betaurrekoen leiarrak, besaulki batean jesarrita katua laztantzen diharduten filmetako gaiztoen likore kopa sendoek bezala.
‎–Baietz Georgek dirua irabazi, esan zuen Keyk goibel, itzulikatutako pegar batean jesartzeaz batera?. Baietz berrogeita hamar dolar irabazi astean.
‎Gero, haurtzaina bilatu beharra zegoen. Charlie agentzia ilun batean jesarri zen, eta bearnotar erretxin batekin eta nekazari bretoi bular handi batekin mintzatu zen, baina jasanezinak iruditu zitzaizkion biak. Baziren beste izangai batzuk, eta biharamunean ikusiko zituen.
‎Mahai bateko bazter batean jesarri zen hura, eta mutila errenditu zen neskaren ondoko zumezko aulki batzuetan. Tapoia kendu eta flaskoa ezpainetara eraman zuen Nancyk, eta hurrupa luze bat jo zion.
‎Tabernaria, bi edo hiru parrokiano, eta erloju faltsuak saltzen zegoen senegaldarra agurtu zituen Pitik. Gero, bi kafe eskatu eta mahai batean jesarri ginen.
‎Berehala, organoa jotzen hasi zen norbait. Ni atzeko parteko eserleku batean jesarri nintzen doinu haiek entzuteko. Organoaren notak arimaren bazter ezkutuenera iritsi zitzaizkidan.
‎Zazpi urteko neskatoa argazkikoa, petril batean jesarrita, sei urte ere eduki zitzakeen, bost ere bai beharbada, inoiz ez ditut umeen adinak ezagutu. Aurpegi arrunta, ama baino ederragoa agian.
‎Bigarrena bost urte geroago, enpresa txiki batean zegoenean, Galiziara bidali zutenean, autobusez, bakarrik, gauez. Emakume bat jesarri zitzaion aurrean, gidariaren ondo ondoan. Metalezko makulua zeraman, herrena ez zen nabarmenegia ere, ile laburrekoa, berrogeita hamar urteak inguruan, goitik ala behetik, betaurrekoak.
‎Zarata handia egin du. Enbor bati heldu eta harri baten gainean jesarri da. Aurrean dauka Jens Bodrogi.
‎Beste ziztada bat orduan, aurrekoa baino gogorragoa... Salto batean altxatu zen, ohearen izkina batean jesarri, oinak alfonbran, erretiluaren ondoan. Bigarren horretan ulertu zuen:
2015
‎Barruan egon naizenean, irteeren pantailari begiratu eta hegaldia ateratzeko oraindik bi ordu luze gelditzen zirela ikusi dut. Eserleku batean jesarri eta, asperduraren asperduraz, egunerokoa atera dut, txorakeriaren bat idazteko asmoz.
‎Nora ezean hasi ziren herritik, beraz. Ez zekiten ondoegi zer egin eta banku batean jesarri ziren errepide nagusiaren ondoan. Halako batean, euren aurrean, semaforo bati lotuta, aitaren soka urdin horietako bat ikusi zuten?
‎Loyolak ezezkoa egin zion buruarekin eta, hitzik esaten asmatu ezinik, alboko chaise longue batean jesarri zen. Juxtu haren gainean, Toulouse Lautrec en Prochainement Chat Noir margolana zegoen eskegita.
‎Ondoren, behi bati heldu dio magistratuak eta ontzi bat bete du esne freskoaz. Egurrezko mahai luzearen izkina batean jesarri da Jon Grimson bisitaria.
‎Izaskun, logelako paretaren aurka aurkitzen zen mahaitxo baten aurrean jesarria zegoen, ikara aurpegiz berari so. Mahai gainean, laukizuzen estuetan moztutako paper mordoa ageri zen, txukun prestatua.
‎Irudi horren haritik fantasia sexual bati heldu zion, bere alegiazko bideotekatik pelikula kutunenetako bat aukeratuz. Film britainiarretan azaldu ohi diren liburutegi dotore horietako batean zegoen, ilara luze bateko mahai baten aurrean jesarrita. Mahaien lerro bakoitzak beste lerro bat zeukan josita aurrez aurre, eta egurrezko hormatxo batek bereizten zituen alde biak.
‎Niri gehien gustatu zitzaidana, Mastroiannirekin eta Papasekin zegoenetako bat izan zen. Mahai baten inguruan jesarrita, hirurak ageri ziren algaraka olibondo baten azpian. Ematen zuen argazkitik kanpora gertatutako zerbaiti egiten ziotela barre hirurek.
‎pausaleku edereta atsegina opetsi dizute santurtziarrek, Andolin. Eserleku baten jesarri, eta bake halako bat sentitu dut bertan; eta gomutatu naiz, zure azken olerki liburuko lehenengo poemak. Esperantza, duela izena; eta, azkenak,. Zoriontasuna?.
‎Nekez iritsi zen, bihotzaren taupaden, arnasaren eta pausoaren artean ez baitzegoen elkar ulertze minimorik. Ohearen erpin batean jesarri eta Postariaren mendekua irakurri zuen.
‎1928koa. Kolore biziak, gizontzar bat hiru hankadun aulki batean jesarrita, bizkarra atzeko mahaian bermatuta, garagardoarena baino izan ezin den pitxarra sabel gainean. Gorputzaren jarrerak kontrakoa iradoki arren, ez du mozkorraren bisaia.
‎Zazpietan mahai borobil txiki baten inguruan jesarri ziren Odile Mores eta Sophie Clement. Antigoaleko ispilu handi bat zuten atzean, halako moldez non hizlariei begira jarri ziren ia guztien isla hartzen baitzuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia