2000
|
|
Hitzaurregile zen J. Allende Salazarrek zioenez, Llorente kalonje eta historiagileak asmo txarrez baztertu zituen Landazuriren agiri horiek, egiazkoak ez balira bezala,
|
baina
ez dira zalantzan jartzekoak, eta horri buruzko zenbait adierazpen eskaini zizkigun.
|
|
Dagoeneko kontatu dugun bezala (ikus 54 orrialdea, eta bertan aipaturiko Henriette Walter-en liburua), Frantziako Estatuaren barnean XVI. mende hasieran erabaki zen pertsona bakoitza bere hizkuntzan epaitu beharra. Bazirudien behingoz bide egokia hartu zela,
|
baina
ez zuen asko iraun, eta geroztik hango hertsitasuna nabarmenagoa izan da.
|
|
–Antzinako Hispaniaren erlikiarik agurgarrienaren jabe zarete. Beste batzuek izan dezakete arte balio hoberik, gutiziagarri eta miresgarriagorik,
|
baina
ez da zuona bezalako garrantzia duen beste hizkuntzarik, zeren bere ikerketa sakondu gabe inoiz ere dira ezagutarazi antzinako zibilizazioaren ibilerak?.
|
|
Trentoko Kontziliotik irten ziren aginduen arabera bideratu zen auzia,
|
baina
ez zenbait eragozpen sortu gabe. Nafarroan 1584ko Pastoral bisitek erakusten dutenez, Allingo Eulz herrixkakoek euskararik ez zekien apeza jarri zitzaielako sortu zituzten eztabaidak hor daude, aipatu dudan Goñi Gaztambideren obra horretan, 479 orrialdeetan.
|
|
Sargori zegoen, giroan bezainbat buruan. Sukaldera jo zuen garagardo bat lapurtzeko asmoz,
|
baina
ez zuen batere aurkitu. Beste norbait sartu zen sukaldera eta galdetu zion ea zertan zebilen bereak ez ziren poltsetan bilatzen.
|
|
Barrara hurbildu, edatekoa eskatu eta ez zen ordu laurdena ere igaro esku bat nabaritu zuenean bere lepoan. Burua jiratu zuen zerbeza beltza barran utzirik,
|
baina
ez zuen eskuaren jabearen aurpegia ikusterik izan, begietara zuzen zetorkion argi batek zeharo itsutu baitzuen Txema. Mozkorren bat seguru asko.
|
|
Eta orduan, eskaintzaz beteriko urte batzuen ondoren, amaitu egin zitzaizkion opari infinitu eta mugagabeak, eta egun hartatik aurrera mendiak eta lakuak oparitzen zizkidan, eta gero zuhaitzak eta ur lasterretako bitsa; eta hodeiren bat oparituko ote zidan beldurrez nengoen garai batean, enborrean zizelatu zuen bihotz bat erakutsi zidan. Hura guztiaren bukaera zela iruditu zitzaidan,
|
baina
ez: Txemak promesa horien guztien gainetik maite ninduen, eta nau.
|
|
Ze, hara: zuk arantzazko koroa duzu, eta ezin da esan oso jarrera erosoan ipini zaituztenik,
|
baina
ez duzu kexatzeko arrazoirik: mundu guztiak gurtzen zaitu.
|
|
Ni azkenetakoa heldu naiz, baina hala ere beste gehienak baino lehenago irten naiz handik. Besteak begira geratu zaizkit auto elegante batek nire aurrean frenatu duenean,
|
baina
ez da nire errua gidariek aukeratzeko posibilitatea badute.
|
|
bihotz bakarra gara, bihotz bakarra gara. Sentitzen dut, Txema,
|
baina
ez gara.
|
|
Gero bazkaltzera eraman nahi ninduela aitortu zidan, harrerak bere pisuan jarraipena izan zezan, gaua luzatzeko asmoz. Baina ezetz esan nion, eskerrik asko
|
baina
ez, oso nekatuta nengoela eta nahiago nuela etxera joan eta atseden hartzea.
|
|
Eta zinez, ahaleginak egiten ditut gure bikotea ere beste guztiak bezain bizia izan dadin; alaia, batua eta... Maitasunez betetakoa esan behar nuen,
|
baina
ez. Batzuetan pentsatzen dut nire errua dela guztia, eta apurtu dudan bezala konpontzen ere jakin behar dudala, eta orduan ahalegintxoa egiten dut.
|
|
Jabi agertu da, enegarren aldiz, baserrian. Ralph barruan zegoen,
|
baina
ez dute elkar ikusi. Ez diot sartzen utzi, eta esan diot ez etortzeko gehiago.
|
|
Baina ez, ez zegoen batere gaizki, kontuan izanda ez zela hiriko auzorik liluragarriena ere. Eta askoz ere pisu politagoa izango zen Eider berarekin bizitzera joan izan balitz,
|
baina
ez zuen urrats hori ez bat ez bi eman nahi, eta Txemak ere ez zuen txarto hartu erabaki probisional hura. Zeren probisionala zela ulertzen zuen, argi baitzegoen denboratxo bat igaro ondoren Eiderrek maletak egingo zituela euren maitasun habiara joateko.
|
|
Bai, hurbiltzen ari naiz. Hau ez da nahi dudan Irlanda birjina,
|
baina
ez nago urrun.
|
|
Dena dela, ondo zekien zuhurtziaz jokatu behar zuela: Eiderren etxera deituko zuen,
|
baina
ez zion Irlandari buruzko ezer aipatuko, ezta zeharka ere, bestela akaso bidaiatzeko bat bateko grina hura berpiztu egingo zitzaion-eta. Beranduegi hala ere.
|
|
Eta batzuetan irabazten du batak, bertzeetan bertzeak. Eta bertze batzuetan badirudi ezen batak irabazi duela,
|
baina
ez, zeren ustekabean lasterraldia apur bat luzatzen baita, eta irabazle zirudiena —bere ahaleginean leherturik eta ezin aitzina eginik— galtzaile gertatzen baita hondarrean. Eta egun hartan ere, horixe gertatu zitzaidan, zeren, erran nahi nuena erranik, noiz eta baitzirudien ezen ausartziaren zaldiak beldurrarena garaitu zuela, aldiz, nola ez bainuen nik erabakitzen noiz akabatzen zen lasterraldia baina bertze bazkaldar guztien usteak eta aburuak, eta nola susmatzen bainuen ezen aburu hura ez zela ene aldeko izanen, aitzinatu zitzaidan beldurraren zaldia, eta jaundu zen hura nitaz, finean.
|
|
Baina ez, orduan ere oker nenbilen... Zeren eta, hau nekien, hura nekien,
|
baina
ez nekien ezen neure bizitzako ustekabekorik ustekabetsuenaren aitzinean nengoela. Izan ere, ni ezin nintekeen familiako bigarren protestanta izan, nola idaroki baitzidan aitak, zeren leku hura beterik baitzegoen jada... eta, izaitekotan, etxeko hirugarren protestanta baizik ezin izan nintekeen, edo laugarrena, benturaz, edo auskalo zenbatgarrena...!
|
|
Erran dizut, hasteko, nola aitak igorri ninduen" kondenatuen ziegarat",
|
baina
ez dizut erran nola, ni han sarturik nengoenean, osaba Joanikot etorri zitzaidan, isilpean, bisita egiterat...
|
|
Lehenengoan pentsatu nuen zaintzailea izanen zela, bere zaintze lanetan, aitak manatu beza la... Eta, zinez, zaintzailea zen,
|
baina
ez zetorren aitaren partez, zeren osaba Joaniko te kin baitzetorren.
|
|
ERRAN berri dizut ezen osaba Joanikotek etxeko historia haiek idealizatu zituela,
|
baina
ez ote zuen hark arrazoin apur bat ere, jaun André. Ez ote dugu aski, arrazoin horren frogatzeko, Nafarroako erregina Margaritaren Heptameron eta Axularren Gero elkarren ondoan ipintzea eta konparatzea, ikusteko zein denborak ziren batarenak eta zein bertzearenak?
|
|
ERRAN dizut osaba eta biok elkargo sekeretu bat fundatu genuela, edo eliza bat —Zientziaren Eliza—,
|
baina
ez zenuke pentsatu behar ezen gurea, stricto sensu, eliza bat izan zela, bere arauak eta bere egunorozko errituak zituena, edo gure xedea eta helburua atergabeko lana eta azpilana egitea zela, urbiaindarren artean gure sinesteen eta gure ideien hedatzeko eta propagatzeko... zeren eta osaba ez baitzen hain inozenta, ikusirik zein zen, erlijioneaz denaz bezainbatean, Urbiaingo eta Nafarroa osoko gi... gure elizak eta gure untzi tipiak, halatan, gehiago zuten, alde horretarik, izenetik izanetik baino...
|
|
Baina zuk ere oroituko duzu ikasle hura, beharbada. Burgoskoa zen,
|
baina
ez dakit nola zeritzan... Edo bai...
|
|
—Barkatzen dizut, Joanes —erran zenidan, irritsu—, eta penitentzia ere eman berri dizut...
|
baina
ez ahantz ezen bizitza osorako duzula hoben ordaina.
|
|
Irri zabala egin zenidan, erran nizunean baietz,
|
baina
ez nuela artean haren liburu famatua zatika baizen irakurri, hura Urbiaingo etxean banuen ere, ene prezeptore jaun Mar cel Dibarsoro zenak present gisa emanik; eta erran nizun, halaber, ezen zure mintzamolde pausatuak jaun Marcelena oroitarazten zidala, hain zuzen ere; eta erran nizun, finean, ezen jaun Mar celek Gero ko pasarteak diktatzen zizkigula aldian behin, euskaraz ere zerbait jakin genez...
|
|
...nuela artean haren liburu famatua zatika baizen irakurri, hura Urbiaingo etxean banuen ere, ene prezeptore jaun Mar cel Dibarsoro zenak present gisa emanik; eta erran nizun, halaber, ezen zure mintzamolde pausatuak jaun Marcelena oroitarazten zidala, hain zuzen ere; eta erran nizun, finean, ezen jaun Mar celek Gero ko pasarteak diktatzen zizkigula aldian behin, euskaraz ere zerbait jakin genezan,
|
baina
ez nuela oroitzen Demostenesen konturik kontatu zigunik...
|
|
Eta nik neure egoitzarat joan behar nuen, bai,
|
baina
ez nuen jada joan nahi, hain bainengoen, zinez, zurekin arrai eta neure gogara. Eta dudos nengoen berriro, Jainkoak apez izaiteko deitu ote ninduen, zeren eta nik uste bainuen ezen, apez izaiteko, gozorik ez duen ate estua iragan behar zela eta nork bere buruari uko egin behar ziola, baita lizifrinaz eta zilizioez baliaturik ere, hala behar izanez gero; ordea, zure hitzetarik bertze mundu bat igar nezakeen, zeina baitzen zabalagoa eta gozoagoa, eta zeinak erakarri baininduen hatsarretik beretik...
|
|
Neure arima hustu ondoren, hutsik sentitzen nintzen...
|
baina
ez hain hutsik ere, zeren zure hitz haiek zalantzaren haziak baitziren, arrazoinaren haizeak ene hustasunaren alorretarat zekartzanak.
|
|
Eta ni, nola jaun Marcelen eraginagatik edo biziki maite bainituen erretorika eta oratoria, gogara egoiten nintzen haien diskusioneak eta ateraldiak entzuten... edo, hobeki, gogara egoiten nintzen alde batetik,
|
baina
ez bertzetik, zeren eta, anitzetan, erdibitua bezala sentitzen bainintzen. Eta ez noren alde egin ez nekielako, zeren eta hamarretik bederatzitan osaba Joanikoten aldeko izaiten bainintzen, baina ama ikusten nuelako guztiz aita Bartolomeren alde, haren hitz neurtuak —neurriz beti ere gure ama! — eta haren keinu iheskorrak —zeinetaz arras jabetzen bainintzen ni, ez dakit bertzeak— testigu eta lekuko...
|
|
—Odolez bai, zure anaia zen,
|
baina
ez ohorez, zeren eta aspaldi ez baituzu oinik jarri ohorearen etxean...
|
|
Eta gauza haiek erran zituen aita jesuitak eta bertze anitz gauza ere bai, zeren sermoi hura hagitz luzea izan baitzen,
|
baina
ez zintuzket gogaitu nahi, jaun André, eta horrela utziko ditugu kontuak, sermoi hartaz denaz bezainbatean.
|
|
Hoa hemendik lehenbailehen, bastart ingrat hori, ezpata oraintxe bertan hartzea nahi ez baduk eta azala oihal brodatua baino zulatuago uztea! Zeren eta orainokoan babestu haut
|
baina
ez haut gehiago babestuko!
|
|
—Goia eta behea ezin direla nahastu uste duk hik, Martin, eta zuk ere halatsu, Graziana, eta hori dela araua...
|
baina
ez al zen Jesu Kristo ere goiak eta beheak nahasterat etorri. Eta ez al zen Kristo bera ere bertze Maddalen baten laguna izan?
|
|
Eta behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza, urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak, ahultzen eta flakatzen gara, galtzen dute humoreek beren berritzeko eta suspertzeko ahala, aitzinatzen zaigu heriotza, eta hala egiten dugu azkenean fin gaitza, behar baino lehenago eta legokigukeena baino fitezago. Zeren osasuna Jainkoaren eskuetan baitago, zalantzarik ez...
|
baina
ez ote dago gure eskuetan ere, eta ez ote ginateke, halatan, luzeago eta lasaiago biziko, baldin asmatzen ditugunak asmatuko ez bagenitu, beldurraren beldurrez. Eta ez ote da beldurra, ondorez, gure baitan bizi den munstro bat, lau humoreen iturrietarik osasuna atergabe eta etengabe hurrupatzen eta ebasten diguna?
|
|
20 Gizona irakurriz egiten da jakintsu,
|
baina
ez bi aldiz irakurriz, etengabe baizen.
|
|
Zeren uste baitut ezen Hiponakoaren aipu bakarra egin zenuela: haren mila aipu egin zenitzakeen, balantzaren apur bat orekatzeko,
|
baina
ez, zeren etsenplu hura hautatu baitzenuen, soka berekoa hura ere: In dubiis libertas.18 Akinokoa, berriz, ezta aipatu ere.
|
|
Eklesiastikoan ez ezik Erran Zaharretan eta Salmoetan ere azaltzen denaz ari natzaizu: Initium sapientiae timor Domini,
|
baina
ez, ez zirudien ezen Jainkoaren beldurra zela jakintasunaren haste eta printzipio, sostengu eta lehen harri. Eta nik jakintasunaren betikotasunarekin amesten banuen ere, berehala ohartarazi zenigun ezen behin behinekotasuna zela jakintasunaren ezaugarri nagusia, Plautoren erran hura aipatzen zenuela, haren frogatzeko eta egiaztatzeko:
|
|
Ongi duk. Joanen nauk...
|
baina
ez nikek garantiarik gabe eta zuei segurantzarik eman gabe joan nahi. Eta, horretarakotz, koadro bat pintatu nahi nikek Urbiainerat joan aitzin, gutieneko mugaren gainetik ote nagoen jakiteko, zeren pintzelak ez baititut aspaldidanik hartu, eta Jainkoak zekik nekièn guti hura ere ahantzi ez ote dudan.
|
|
ETA, hondarrean, gure erromesaldi iduriko hartan, Florentziatik Pisarat joan ginen, bisita berezi haren egiterat, Galileoren ohorez eta haren omenez, iritsi eta ostatua hartu bezain fite bertako dorre famaturat igaiten ginela, non osaba Joanikotekin izan bainuen solas hura, bertze nonbait aipatu eta iragarri dizudana,
|
baina
ez kontatu.
|
|
Uda zen eta udako eguzki ederra genuen,
|
baina
ez zuen bero handirik egiten. Eta airea garbi garbi zegoen, beiraz egina balego bezala.
|
|
—Bai, beharrezkoak izan litezkek,
|
baina
ez funtsezko, zeren eta, arestian erran diadan bezala, Jainkoak bere unibertsoarekin sortu zuen tenplua haien gainetik baitago, eta zeren hura baita funtsezko. Izan ere, gizonak egiten duen oro gizonak kutsatua duk, Jainkoaren izenean bada ere, gizona berez eta izaitez kutsaturik dagoenez gero; ordea, Jainkoak xuxenean egina kutsaezina duk, Hura kutsaezina delako.
|
|
Izan ere, ba al dakik Galileok behin batean Bolognako hogei irakasle gonbidatu zituela, Jupiterren lau sateliteak ikus zitzaten amoreakatik, eta nehork ere ez zituela ikusi? Eta gizon haiek ez zituan gure jauregiko sehi analfabetoak, Pagabasoko beleak deabrutzat zituztenak, baina gizon jakintsuak, zeinenganik iguriki baitzitekeen ezen ez zirela haiek bezain itsuak izanen,
|
baina
ez... Pierre Gassendiren erranetan, berriz, bazegoan Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat —Galileoren laguna, nahiz eta ideietan etsai eta izterbegi—, teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena, sinesten zuèn mundua irauli eta uzkailiko ote zitzaion beldur.
|
|
Hortik aitzina, zer erran diezazuket nik osabak Galileori buruz pentsatzen zuenaz, ez bada harekin akort nagoela eta halatsu ulertzen dudala nik ere Galileo? Zeren zientzilari italiarrak uko itsu batekin ihardets baitziezaiokeen tribunalari, eta hala egin izan balu, goretsiko nuen; aldiz, makurtu egin zen,
|
baina
ez arras, eta arras makurtu ez zelako ez dut gaitzesten.
|
|
Eta aitortzen dut, bertzalde, ezen batzuetan ez dagoela gibelatzerik eta, hala rik ere, gibelat bihurtzen garela, baina orduan ere ez nuke nehoren juje izan nahi, zeren eta, nor da nor bertzeei kontu hartzeko eta juzkatzeko, tartean erabaki gordin bezain izugarri horiek daudenean, zeinetan bizia jokoan dagoen? Eta bai, ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako,
|
baina
ez arras umiliatua; belaunikatua, baina ez arras belaunikatua; makurtua, baina ez arras makurtua, zeren, tribunalak deliberatu bazuen ere ezen lurra ez zela mugitzen, mugitu mugitzen zen: Samosko Aristarkok mugitu zuen, Kopernikok mugitu zuen... eta Ga li leok berak ere mugitu zuen, eta are, bere baitaren baitarik mugitzen segitu zuen gero ere, zeren, sinatu nahi ez zuena sinatu behar izan bazuen ere eta halatan sentitu ezen, gorputza salbatzearen truke, itzalperat kondenatu zuela arima —eskua eta luma, alegia—, aldiz, itzalpe hartarik skribatzen eta bere skribu haiekin Lurra bulkatzen segitu zuen, eta argi berri batekin argitzen:
|
|
Eta aitortzen dut, bertzalde, ezen batzuetan ez dagoela gibelatzerik eta, hala rik ere, gibelat bihurtzen garela, baina orduan ere ez nuke nehoren juje izan nahi, zeren eta, nor da nor bertzeei kontu hartzeko eta juzkatzeko, tartean erabaki gordin bezain izugarri horiek daudenean, zeinetan bizia jokoan dagoen? Eta bai, ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako, baina ez arras umiliatua; belaunikatua,
|
baina
ez arras belaunikatua; makurtua, baina ez arras makurtua, zeren, tribunalak deliberatu bazuen ere ezen lurra ez zela mugitzen, mugitu mugitzen zen: Samosko Aristarkok mugitu zuen, Kopernikok mugitu zuen... eta Ga li leok berak ere mugitu zuen, eta are, bere baitaren baitarik mugitzen segitu zuen gero ere, zeren, sinatu nahi ez zuena sinatu behar izan bazuen ere eta halatan sentitu ezen, gorputza salbatzearen truke, itzalperat kondenatu zuela arima —eskua eta luma, alegia—, aldiz, itzalpe hartarik skribatzen eta bere skribu haiekin Lurra bulkatzen segitu zuen, eta argi berri batekin argitzen:
|
|
Eta aitortzen dut, bertzalde, ezen batzuetan ez dagoela gibelatzerik eta, hala rik ere, gibelat bihurtzen garela, baina orduan ere ez nuke nehoren juje izan nahi, zeren eta, nor da nor bertzeei kontu hartzeko eta juzkatzeko, tartean erabaki gordin bezain izugarri horiek daudenean, zeinetan bizia jokoan dagoen? Eta bai, ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako, baina ez arras umiliatua; belaunikatua, baina ez arras belaunikatua; makurtua,
|
baina
ez arras makurtua, zeren, tribunalak deliberatu bazuen ere ezen lurra ez zela mugitzen, mugitu mugitzen zen: Samosko Aristarkok mugitu zuen, Kopernikok mugitu zuen... eta Ga li leok berak ere mugitu zuen, eta are, bere baitaren baitarik mugitzen segitu zuen gero ere, zeren, sinatu nahi ez zuena sinatu behar izan bazuen ere eta halatan sentitu ezen, gorputza salbatzearen truke, itzalperat kondenatu zuela arima —eskua eta luma, alegia—, aldiz, itzalpe hartarik skribatzen eta bere skribu haiekin Lurra bulkatzen segitu zuen, eta argi berri batekin argitzen:
|
|
Orain arte aditzerat eman dizudanagatik kontsidera eta estima dezakezu ezen jendeak arlotetzat eta erdi txepeltzat hartzen zuela bere apeza,
|
baina
ez, zeren, egia bada ere eliztarrek harekin irri egiten zutela —eta ez guti—, egia da, halaber, ez ziotela hari irri egiten; eta nola, bertzalde, ateraldi haietarik haratago, gizon seriosa baitzen, herritarren zerbitzuan bizi zena, haien behar spiritualei buru egiteko edo baserri urrunenetako eriei ere astoaren gainean bisita egiteko disposizionean beti ere, hala, don Frantziskok aldeko...
|
|
—Badakit zer ari den pentsatzen berori, jaun Nikolas,
|
baina
ez dut neure erabakia gibelat uzteko asmorik. Zeren berori ene jaun eta nagusi izan daiteke, baina berorrek ere badaki ezen, erran komunak dioen bezala, apezak duela azken hitza bere... eta zeren Jainkoak bakoitza bere lekuan nahi baikaitu:
|
|
Hura ez baitzen bere desirkundeetan ihartzen eta iraungitzen zen gizona, baina lehiatuki lehiatzen zena eta bere gogoa gogor atxikitzen zuena, azkeneraino. Eta, bitartean, haren inguruan ez zen bake handirik izanen, halako moldez, non, bere xede eta helburuen erdiesteko eta bidean aitzina egiteko, zernahiz eta nornahiz baliaturik, bide eragozkarri guztiez libratuko baitzen,
|
baina
ez nolanahika, zeren baitzekien ezen gizartea goiti beheiti moldaturikako edifizio bat zela, bere mailak eta graduak zituena, eta edifizio hartan lege eta arau batzuk bete beharra zegoela, eta horrela izan zen tipiagoen oinkatzaile bezain handiagoen meneko eta manuko.
|
|
—Jainkoak hala egin zuen mundua —erraiten zuten bai batak eta bai bertzeak ostinatuki— Egin zuen bata jaun, eta bertzea morroi; egin zuen bata andere eta bertzea neskame; eta elkarrekin bizitzeko egin zituen,
|
baina
ez nahasturik.
|
|
" Eta ba al duzu bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion: " Bai, badut bertzerik,
|
baina
ez dakit erran ote niokeen ala ez, zeren eta ez baitakit erakusteko modukoa den". Eta dukeak erran zion:
|
|
Hirugarren egunean, finean, afalorduan, historia harrigarri hura gertatu zitzaigun... zezen ikuskizunaren gibeletik kontatuko dizudana, baina orain zerbaitean aitzinatu nahi nizukeena, erranez ezen historia hura ere eskrementuekin loturik zegoela,
|
baina
ez nolanahiko eskrementuekin, berehala ohartuko zaren bezala.
|
|
Lehen erran dizut ezen aitari guztia sinetsi niola, noiz eta afirmatu baitzidan ezen hain zirela dukeak, kondeak eta gainerako handikiak arraza berezikoak eta ohiz kanpokoak, non kaka ere urrezkoa egiten baitzuten...
|
baina
ez dakit, bada, hamaika urterekin hain inozent ote nintzen... Baina ene haurtzain izan zenari ipuin sinestezinagoak sinetsi izan nizkion, bertzalde, baita sasoin hartan ere —nahiz eta Platonen ideien edo Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin gibelak buruz nekizkien orduko—, eta itsu sinesten segituko nuen, baldin osaba Joanikotekin inkontratu izan ez banintz...
|
|
Eta nik erraiten nioan: " Nik ez diat itzurbiderik, zeren eta hegaldatu egin nahi bainuke, bai,
|
baina
ez zekiat norat. Eta, nola ez baitakit, aitaren manua diat obligantza eta eginbide, zeren eta, arrazoin garbirik ezean, nola entseiatuko naiz, bada, haren iritziaren aldatzerat?
|
|
Hatsarrean, halarik ere, txantxetan ari zitzaidala pentsatu nuen,
|
baina
ez, zeren eta, osaba eta biok han geundela, aita iragan baitzen aldamenetik, zaltegietarat edo zihoala. Eta osabak aitari deitu eta bere asmoak agertu zizkion.
|
|
Zer erranen dizut nik obra hartaz, ez bada ezen anitz ibili izan naizela ni harat eta honat,
|
baina
ez ditudala haiek bezalako kakategiak munduan ikusi?
|
|
Eta burua goitik behera higitu nuen, adierazteko ezen ulertzen niola... eta sosegatzerat ere egin nuen,
|
baina
ez gehiegi, zeren eta egun osoan ezin kendu izan bainuen burutik bertze galdegite hura: " Eta, baldin kasualitatez gertatuko balitz, orduan zer...?"
|
|
Eta, hala, biharamunean esperimentuaren bigarren partea egiterat prestatu ziren. Iparreko haize konstant bat zebilen, indartsu samarra
|
baina
ez zakarra eta, noiz eta Alessandrok eta osabak deliberatu baitzuten ezen haize hura egokia izan zitekeela esperimenturako, marinel bat zakuarekin mastarat igan, eta osaba, prometatu bezala, zirkulutik urrats baterat paratu zen, hari bizkar emanik, bere buruaz ezin segurago.
|
|
Aitak erran zion: ‘Rafael, Ucello eta haien parekoa izan nahi baduk, joan hadi,
|
baina
ez itzul etxerat pintore kaskar bat bihurturik: ez nikek bertze jauntxoen irrigarri izan nahi... ’ Eta Pedrok ihardetsi zion:
|
|
Don Frantzisko den bezalakoa da, eta ez dago garia eskatzerik zumarrari. Erran nahi baita ezen don Frantzisko apez ezin hobea izan daitekeela herriarendako,
|
baina
ez jauregiarendako, zeren, barka biezat berorrek segidan erranen diodana: zaldunen neurria zaldia da, ez astoa... eta gu zaldunak gara.
|
|
—Barka biezat berorrek, jaun Nikolas, baldin, puntu honetaz denaz bezainbatean, senarrarekin akortago banago berorrekin baino... zeren eta berorren lizentziarekin erran nahi bainioke ezen don Frantzisko gizon ona izan daitekeela,
|
baina
ez mintzalari trebea... eta gure mutil horiek, baldin berorri entzuna egia bada, oratorian eta erretorikan landu lukete mintzoa, zenbat eta hizkuntza gehiagotan, hobeki... eta don Frantziskok frantsesez ez daki.
|
|
Ustekabean, nigar batean jarri zitzaigun Pedro, hitz haiek entzun bezain fite. Lehenengoan, esker oneko malkoak iduritu zitzaizkidan,
|
baina
ez: Pedroren malko haiek ez ziren molde hartakoak, barren oinaze batek eraginak baizik.
|
|
Izan ere, kontatuaren arabera, pentsa dezakezu ezen hatsarretik gorrotatu nuela nik aita Bartolome,
|
baina
ez da egia; edo, beharbada, egia da, baina, hala izan bazen ere, apezari nion beldurrak eta gehiegizko begiruneak estaltzen zuten gorroto hura. Eta bertze galdera hura nuelako buruan sartua:
|
|
Handik alde egin nuenean, itzal bat ikusi nuen zuhaitz batzuen artetik ihesi,
|
baina
ez nion kasu handirik egin, hain bainengoen arestian ikusiak liluraturik...
|
|
Zeren letra bertze gauza bat da: poesia edo bertze zerbait izan daiteke,
|
baina
ez musika. Musikak ez du soberako apaingarririk behar.
|
|
ez nuen osabaren jokabidea laket izan. Eta ezetz erraiteko gogoa etorri zitzaidan,
|
baina
ez nintzen ausartu. Eta nik ez dakit bera ere oso pozik ote zegoen, zeren, eskaileretan goiti gindoazela ere, bere burua zuritu bertzerik ez baitzuen egin:
|
|
Galdua nengoen, beraz, zeren, hamalau urte nituen arren eta hamabortz egiteko puntuan, lur berriak ziren haiek enetzat, guztiz berriak: ...ren entzuteak, mundu hartarat bulkatu eta harat eraman beharrean, ixtitu eta gibelatu egin ninduen, ezin iguriki nezakeelako deus onik amaren dezepzionea zekarren mundu batetik; bai, egia da, halaber, ezen jaun Marcelek amoriozko kantarik ere kantatzen zigula noizik behin, baina amorio haiek, artean, urrun geratzen eta urrunago gertatzen zitzaizkidan, bertze mundu bateko gorabeherak balira bezala;
|
baina
ez, mundu hura ez zen bertze mundu bat, zeren neure baitakoa ere bazen, eta napolitarraren hitzek jarri zidaten agerian.
|
|
Halarik ere, eman egin nahi nion,
|
baina
ez nekien zer estakuru asmatu, harik eta bihotzean bat batean zerbait sentitu, eta bihotzari hitz egiten utzi nion arte, neure mihitik:
|
|
Arrai eta alegera joan nintzen oherat,
|
baina
ez guztiz, zeren ragazza ren kontu hark, noiz eta napolitarrak galdetu baitzidan zer zen Italiatik gehien gustatu zitzaidana, halako atsekabea utzi baitzidan, haren aitzinean neure buruaren jabe izan ez nintzelako, odola masailetan bor bor: ustekabeko galdegiteari ustekabeko ihardespena emaitea nuen kinka larri hartarik airos eta biktorios ateratzeko modu bakarra; aldiz, ihardeste merke hura eman nion:
|
|
frantsesa zen eta Erromatik zetorren Pariserako bidean. Eta harekin ere, nola osaba eta biok baikinen ostatuan frantsesez genekien pertsona bakarrak, solas joria eta atsegina izan genuen afalorduan...
|
baina
ez nuke hartan luzatu nahi, eta soilki erranen dizut ezen Erromaz mintzatu zitzaigula, Vatikanoaz bere batez: ez ordea aita sainduaz, baina hainbat pintore, eskultore eta arkitektoren arteaz, zeren haien artelanek harriturik utzi baitzuten.
|
|
Eta sumisionea eta obedientzia zor didazue, bertzalde; zuk ere bai, aita Bartolome... eta hala behartzen eta obligatzen zaituztet ene anaiaren ez salatzerat, zeren inkisizionea honetan nahastea kaltegarri izanen bailitzateke bai jauregiaren izen onarentzat eta bai, ondorez, ene negozioentzat ere... eta zeren hobe baita etxeko sua etxeko hautsaz estaltzea ezen ez kanpokoaz —eta, aita Bartolomeren aitzinean buruz buru paratzen zela, erran zion—: Eta zu jaun inkisidorearen laguna zara,
|
baina
ez ahantz ezen Inkisizioneak behin eta berriro pertsegitu zuela san Inazio eta halatan egon zenukeela, zure fundatzailearen bizitzaren eredurat, pertsegitua izaiterat prestago pertsegitzerat baino...
|
|
Eta banindoan, banindoan... eta mementu batean osaba Joanikoti lotzen ninduen zina oroitu nuen, ohorezko eta odolezko zina; ordea, osabaren bozaren gainetik bertze boz hura —guztiz enea— lehertu zen ene baitan, odolaren boza, ene esku eta ene begien boza, ene erraien boza eta gorputz osoaren boza, eta boz hark erran zidan ezen ene ohorea —zinezkoa eta minezkoa, eta ez txantxetakoa— jokoan zegoela eta zina hausteko eta hausteko, zeren eta ez bainengoen zinaren betetzerat behartua, zinezko ohorea ohorezko zinaren gainetik zegoenean; eta erraiten zidan, bertze hitz batzuekin, ezen gizon jokatu behar nuela eta ezin jar nezakeela neure gizontasuna kolokan eta kordokan, nihaur ere gizon nintzenez gero, eta hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela, eta ez memelo eta lolo ezdeus bat bezala geratu, besoak uztarturik; eta erran zidan, azkenik, ezen osaba Joanikotek guztiz ulertuko zuela ene jokabidea, segur baietz, zeren hura ere gizon baitzen, eta amorosturik zegoen gainerat, ni bezala, eta ulertu behar zituen gizon baten obligantzak eta eginbeharrak, amorosiaz denaz bezainbatean. Eta joan nintzen aitaren langelarat,
|
baina
ez nuen ediren; eta baterat eta bertzerat joan nintzen, eta hura nehon ez... Harik eta jakin nuen arte ezen herrirat jaitsi zela, ez dakit zeren egiterat.
|
|
—Beti gabiltzak geure bekatuak estali nahian,
|
baina
ez zagok bekatu bat bekatu handiago batekin estaltzerik. Error non corrigitur per errorem!
|
|
Eta, ai, nola eskertu nion amari egun haietan ene ondoan egon izana! Zeren osaba Joanikotek bakarrik utzi baininduen,
|
baina
ez nengoen bakarrik bizitzan, han berean bainuen, neure alboan, ama. Eta, sukarra zertxobait jaitsi zitzaidàn goiz haietarik batean, geure jaun Jesu Kristoz oroitu nintzen, noiz eta apostoluek bakarrik utzi baitzuten, hura hil hurran zegoela... baina ez, ez zuten guztiek, halarik ere, bakarrik utzi, zeren han berean baitzuen gurutzearen azpian ama Maria, semearen sufrimenduarekin bat eginik!
|
|
Zeren osaba Joanikotek bakarrik utzi baininduen, baina ez nengoen bakarrik bizitzan, han berean bainuen, neure alboan, ama. Eta, sukarra zertxobait jaitsi zitzaidàn goiz haietarik batean, geure jaun Jesu Kristoz oroitu nintzen, noiz eta apostoluek bakarrik utzi baitzuten, hura hil hurran zegoela...
|
baina
ez, ez zuten guztiek, halarik ere, bakarrik utzi, zeren han berean baitzuen gurutzearen azpian ama Maria, semearen sufrimenduarekin bat eginik! Eta bi idurien idurikotasuna —Jesu Kristorena eta haren amarena, eta enea eta ene amarena— konfirmatzerat etorri zitzaidan —edo hala uste izan nuen nik bederen istant hartan, edo sinetsi nahi izan nuen— ezen, Jesu Kristo jarraibide harturik, apez egin behar nuela; izan ere, ez al zen hura nik sagastian ustekabean hartu nuen erabaki zentzugabeari bere zentzu ezkutua eta egiazkoa edireiteko modua?
|
|
Eta niri xuxen xuxen etorri zitzaizkidan Felisari maiz entzun izan nizkion hitz haiek mihirat: " Zozoak beleari ipurbeltz",
|
baina
ez nion deus erran...
|
|
Gisa horretan, bertzalde, erran zaharrak ez bezala, zeinak baitio: " Lan lasterra, lan alferra", sosegu onean egonik hobeki deliberatu ahal izanen duzue deliberatu beharreko guztia, baita behatzaren mutilatzeko prest dagokeen gizonaren auzia ere... zeren indiarrek arima izan baitezakete, bai,
|
baina
ez balute bezala bizi dira: erran nahi baita ezen haien behatzak deus guti balio duela, eta bertze norbaiten behatza genukeela, halatan.
|
|
Eta, ildo beretik, Salamancan xuxendu zenizkidan hitz haiek gogoan, noiz eta erran baitzenidan ezen, katoliko edo protestant, bietarik ere zerbait zinela,
|
baina
ez zinela ez bata eta ez bertzea sentitzen, berdinzki erran dezaket nihaurk ere ez dudala ulertzen nola erran dezaketen katolikoek ezen ez dagoela elizatik kanpoan salbazionerik... are gutiago Indietako oihanetan bizi izan nintzenetik indiar gorri haiekin, zeinak baitziren, karitateari zegozkion kontuetan, giristinoak baino giristinoagoak eta jenerosoagoak, guztia guztien artean partitzen zutenak...
|
|
Eta bortzak joan zitzaizkidan begi bistatik,
|
baina
ez gogotik eta ez bihotzetik.
|
|
Eta orduan ere pentsatu nuen ezen mementu ezin egokiagoa izan zitekeela hura edabearen hartzeko eta neure hatsaren eteteko, neure hatsaren gainean nengoelarik, bertzalde: halarik ere, hain gogara nengoen neure estatu hartan eta neure alfertasunean —zeren ene alfertasun hura ez baitzen gauza gaixtoa, perilosa eta nork bereganik egoztekoa, baina guztiz kontrakoa—, non deliberatu bainuen ezen merezi zuela bertze egun baten igurikitzea, biharamuneko eguzkiaren zain; ez, ordea, antsiak harturik,
|
baina
ez antsiak eta nagiak, denboraz ohartu ere gabe, denboraren jabe.... Eta heldu zen biharamuna, eta biharamun hark bertze biharamun baterat eraman ninduen, eta eguzki batek bertze eguzki baterat...
|
|
Eta ni ere halaxe ibili izan natzaizu, lurrez lur, eta hala nabilkizu oraino ere, nahiz eta batzuetan adinak eta erreumak gogogabeturik naukaten eta etsirik be zala...
|
baina
ez guztiz: izan ere, guti batzuetan suspertu bezala egiten naiz eta orduan ohartzen naiz ezen geratzen zaizkidala bertze lur batzuk —bertze mila lur—, neure oinek oraino ukitu eta aurizki gabeak baina ukitu eta aurizki nahi nituzkeenak, eta ohartzen naiz, halaber, ezen, inguratzen nauten objektuei eta izakiei so egiten diedan bakoitzean, deus guti dakidala haiei buruz, bizitza kasik osoa haiei beha eman dudan arren... eta jartzen naiz haien aprendizkoan berriro, ea arrazoinaren edo bihotzaren begiz sekeretutxo berriren bat igartzen eta ebasten diedan, lehen eskolarat joan banu bezala, ileak urdindurik ditudan arren.
|
|
odol gehiagorik ez. Hirurogei gizon eskas ditiat neure menean eta guztiak erabil zitzakeat, setiatu gaituzten tropei buru egiteko eta Urbiaingo gaztelu tipi hau Massada berri baten edo Numantzia berri baten bihurtzeko,
|
baina
ez ditiat erabiliko, zeren odolik onena beti ere baita isurtzen ez dena, noiz eta haren isurtzeko arrazoinik ez baitago. Eta orain ez zagok.
|
|
Eta, hitz haien ondotik, amak irri hura egin zidan, zeina baitzen aterbe bat, norat egin bainuen segidan,
|
baina
ez baldintasun bat ipini gabe:
|
|
Eta, geroztik hemen bizi izan naiz... bakarrik,
|
baina
ez enetzat bakarrik, zeren eta behin baino gehiagotan egokitu izan baitzait inguruotan erromes edo bidaiari galduren bat, eta haiekin partitu izan ditut etxea eta ogia, beharrezkoa izan denean.
|
|
Eta, presondegitik urrun geundenean, zakutik atera ninduten, eta handik borzpasei egunetarat, don Venancio Roblesen etxalekuetarik hurbil geundenean, berriro sartu. Eta bide guztian Nenbo izan nuen buruan, eta morroiei ere galdetzekotan egon nintzen nola ote zegoen ene zisne beltza,
|
baina
ez nintzen ausartu, ez dakit hartarat herabe nintzelako edo beldur nintzelako berri gaixtoren bat emanen ote zidaten... Eta, behin harat heldurik, morroien konbertsazioneetarik jakin nuen ezen haietarik bat don Venancioren bila joan zela... eta, hala, itzuli zen hura handik gutirat, hartu ninduten bi morroiek beren besoetan, ireki zuten ate bat, eraman ninduten eskailera batzuetan goiti, ireki zuten bertze ate bat, atera ninduten zakutik... eta don Venancioren aitzinean aurkitu nintzen, bekoz beko, haren gelan.
|
|
Eta tigreak orro egin zuen, eta paralizaturik eta odol hozturik geratu ginen han geundenak,
|
baina
ez guztiak, zeren eta altxatu baitziren lauzpabortz indiar, arkuak teinkatzeko prest; altxatu zen, halaber, Joxe Aberasturi ezpataz hari buru egiteko; eta altxatu zen Antonio, zeinak, bertze guztiei eskuaren keinu batez aitzinatzen zitzaiela eta deliberamendu hura deliberatuki hartzen zuela, erran baitzuen:
|
|
Eta oroitu nuen nola Gorukik erran zidan, noiz eta galdetu bainion zer nolakoak ziren indiarren arteko harremanak, ezen beti izan zirela disputak eta borrokak indiar horien eta gorrien artean,
|
baina
ez hain handiak nola baitziren azken aldi hartakoak, zeren, gizon zuriak haien lagun egin zirenetik, berretu, emendatu eta areagotu egin baitziren borroka haiek, gizon zuriek bulkaturik.
|
|
Eta ez, indiar gorri haiek ez zuten Pitagorasen teorema ezagutzen, ez zuten itsasorratzik ezagutzen,
|
baina
ez zebiltzan, halarik ere, ditxaren eta felizitatearen bidetik desbideraturik...
|
|
Eta galdegite hura zen ene egoerari buruzkoa, zeren jakin nahi baitzuen zer egiten nuen nik Indietan eta zertarat etorri nintzen. Eta orduan asmatu nuen nola Nafarroan nengoela Antonio Ibarbia zeritzan kapitain ohi bat ezagutu nuen, El Doradoko mapa bat zuena, eta hargatik etorri nintzela harekin Indietarat, eta hargatik egin genuela Gorukik eta biok iragan berri genuèn oihan hartan barrena,
|
baina
ez genuela deus ere aurkitu ez irabazi... eta, are okerrago, zeren, batetik, kapitain ohia eritu eta sukar izugarri baten ondorez hil baitzen, eta zeren baitzirudien, bertzetik, ezen oihanean galdu ginela Santo Tomáserat itzultze asmotan ginenean, nahiz eta azkenean zorte apur bat ere izan genuen... edo zorte handia, hobeki, ez baitzen ahuntzaren gauerdiko eztula paraje haietan fama oneko bertze...
|
|
‘Hobeki pentsatu dut, eta uste dut nahiago dudala egunorozko ogia, egunorozko miseria baino’ Zer min eman zidaten haren hitzek, zeren zaldizainak promes egin baitzidan egun guti batzuk lehenago ezen zernahi egiteko prest zegoela, baita untzia hartu eta Espainiarat ihes egiteko ere, mila sakrifizio eta bertze hainbat buruhausteren artean, baldin zirkunstantziek hartarat bulkatzen bagintuzten! Ordea, ikusten duzu zertan geratu zen haren hitza eta haren promesa, eta asma dezakezu, halaber, nolakoa izan zitekeen ene dezepzinoa... halako moldez, non deliberatu bainuen ezen zuhurragoa izan behar nuela handik aitzina eta ezin gal nezakeela neure burua gizon bategatik... zeren pertsona bat behin eror baitaiteke traba edo behaztopa baten aitzinean, eror daiteke bi aldiz,
|
baina
ez hiru, eta ni hirugarrenerako bidean nintzen jada".
|
|
Eta bakarrik nengoen,
|
baina
ez nengoen jada bakarrik, zeren eta, aita Bartolomek ene imajinazinotik alde egin bezain fite, neska beltz hura hurbildu baitzitzaidan, Nenbo zeritzana eta Gunberen arreba zena... Eta Nenbok dei egin zidan bere sufrimendutik eta bere bizigogotik, baita bere gorputz zati bakoitzetik ere... eta gero eskua luzatu zidan, eta nik ez nion ezezkorik erran, zeren ez bainuen urka bilur batez ito nahi haren alde sentitzen ari nintzen amorioa... eta zeren ene lehen manamendua —lehenetan lehena— bertzeen maitatzea baitzen, nork bere burua bezainbat.
|
|
Nenbok enekin etorri nahi izan zuen,
|
baina
ez zioten utzi...
|
|
Hamaika pena eta sufrimendu iragana nintzen ni orduko,
|
baina
ez nuen nehoiz gibela egin: ez osaba Joanikot bere kalbario hartarat kondenatu zutenean; ez Amsterdamen eritu, eta frantsesen edo napolitarren gaitza harrapatu ote nuen beldur izan nintzenean; ez Alain Coup d’Œil itsas lapurrarekin herstura ezin hertsiagoan egon nintzenean; ez oihanean indiar gorriekin triskantza hura ikusi nuenean, eta ez don Fidelen plantazionean ikusi nituen izugarrikerien aitzinean ere; aldiz, gartzela hartan behin baino gehiagotan egon nintzen gibela egiteko puntuan, eta han sentitu nuen lehen aldiz neure burua hiltzeko posibilitatea ere, ez dakit sentsazio krudel bat bezala edo tentagarri ezin eztiago bat bezala.
|
|
Baina, aitzinatu gabe utzi ditudan bertze gai batzuekin bezala, honekin ere bertze liburu bat skriba nezakeen, zeren eta halakoak baitziren han ezagutu nituen presoak ere —arraza guztietakoak: beltzak eta indiarrak gehienak, baina baita zuri guti batzuk ere—,
|
baina
ez da hori oraingo kontua, adarretarik galdu nahi ez badut bederen... nahiz eta ez nukeen preso haietarik bat ahantzi nahi: preso indiar bat, Ixaru zeritzana.
|
|
—Otoitz egin diezaiogun Jainkoari eta ez gaitezen antsia, zeren bere buruaz antsiatzen denak burua galtzen baitu... eta zeren Jainkoaren bideak hertsiak eta meharrak izan baitaitezke, malkarrak eta perilez beteak,
|
baina
ez itsuak, eta, halatan, nik ez diat oraino galdu esperantza: Jainko Salbatzaileak Utopiako lurren ikusterat ekarri nindian Mundu Zaharretik, eta ez diat uste lur haiek ikusi gabe partituko naizela mundualdi honetarik.
|
|
Baina haien mundua eta mundu haren mugak ere perilean eta etengabeko mehatxupean zeuden, zeren, galdegin nionean Gorukiri zer nolakoak ziren indiarren arteko harremanak, ihardetsi baitzidan ezen beti izan zirela disputak eta borrokak indiar horien eta gorrien artean,
|
baina
ez hain handiak nola baitziren azken aldi hartakoak, zeren, gizon zuriak indiar horien lagun egin zirenetik, berretu, emendatu eta areagotu egin baitziren borroka haiek, gizon zuriek bulkaturik, eta hargatik jartzen zituztela zentinelak eta begiraleak gauez ere.
|
|
—Barka iezadak herorrek, Antonio, zeren uste bainuen ezen gizontasuna ere galdurik huela,
|
baina
ez... Eta dei iezadak, nahi baduk, anaia Joxe, zeren ukabilez berreskuratu baituk, lehengoan ezpataz galdu huen ohorea.
|
|
Zeren heriotza hark, zinez, sosegua kendu baitzidan, bakea kendu zidan eta bertze mila gauza kendu zizkidan, eta hala hil nintzen ni ere mila aldiz, kentze haietarik bakoitzak heriotza berri bat kausatu balit bezala... eta zeren kendu baitzidan, partikularzki, eguzki epel hura, gure amorioaren ezkoa beratzen zuena,
|
baina
ez kiskaltzen, eta gure jakintasunaren lurrak sendatzen eta sendotzen zituena, baina ez zurruntzen eta artesiatzen.
|
|
...eren heriotza hark, zinez, sosegua kendu baitzidan, bakea kendu zidan eta bertze mila gauza kendu zizkidan, eta hala hil nintzen ni ere mila aldiz, kentze haietarik bakoitzak heriotza berri bat kausatu balit bezala... eta zeren kendu baitzidan, partikularzki, eguzki epel hura, gure amorioaren ezkoa beratzen zuena, baina ez kiskaltzen, eta gure jakintasunaren lurrak sendatzen eta sendotzen zituena,
|
baina
ez zurruntzen eta artesiatzen.
|
|
Aitortzen dizut, jaun André: soinekoen kontu hark ustekabean harrapatu ninduen... zeren eta nik bainekien ezen don Fidelek, aldarte gaixtoan zegoenean, bere emaztekiak jotzen zituela,
|
baina
ez nekien ezen, haien jotzeaz apart, bazerabilela eta bazerakusala, bere desiren asetzeko, bertze modu eta bertze mundu partikular bat, hagitzez ere finagoa, baita adimendutsuagoa eta kilikagarriagoa ere, nik uste...
|