Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 147

2000
‎Kaputxino sartzeko dei hura barrez hastekoa izango zen, baldin eta hotzikara bateragin ez balit, ikusitakoak ikusita eta entzundakoak entzunda. Aita Morlans inoizberriro ikusi gabe geratuko nintzela sumatzen hasita nengoen, berak osabarekin eginzuen bezala debekatu egingo zidatela hura ikustea, baina ez omen zegoen gaizkipentsatzeko arrazoirik.
‎Lauaxeta, berriz, 1937an atxilotu. Esaten dutenez, atxilotua zutelarik, aukera izan zuen fusilatzetik libratzeko, baina ez omen zion aukera hari heldu nahi izan. Hiltzeko ez zela sekula orduan bezain ondo prestatua izango argudiatu omen zuen.
2002
‎lurzoruan zuloak daude, belarra kenduta; higadurak egin ditu, animaliaren batek edo, elezaharrak esaten duen bezala, norbaitek egin ditu? Mariano Izetak" Baztango Kontuak" liburuan kontatzen duenez, Erratzuko baserri bateko gizon bati Autzako tontorrean urrea zegoela sartu omen zitzaion buruan, eta egunero joaten omen zen aitzur eta palarekin lurra zulatuz urre hura bilatzera, baina ez omen zen azaltzen. Arrebak eramaten omen zion jatekoa, eta han egun osoz lan egiten aritu ondoren, etxera itzultzen zen iluntzean, eta hurrengo egunean, berriro Autzako gailurrera.
‎Haragijale deitu nahi ditugun animalia horiek ez direlako guztiak haragijale. Panda hartza, esate baterako, karniboroa da baina ez omen da haragijalea, landare batekin elikatzen delako, banbuarekin hain zuzen ere. Horregatik ezin deitu haragijale.
2003
‎Gehienek diote sentimenduak euren bikotearekin dituztela, eta hau lana dela, euren gorputza alokatzea besterik ez dela, «haragi kilo batzuk saltzea». Baina ez omen da erabat egia, Carlak esan digunez: «Ezagutzen dut mundu hau eta neska askok esan dit oso gustura egon dela bezeroren batekin.
‎Arazo horien aurrean, elkartu eta ahalik eta gehien borrokatzen saiatzen dira Kenyako artzainak. Baina ez omen da erraza Gobernuak kontuan hartzea, «ez baikara artzain asko».
‎–Romain Gary naiz, bila zabiltzaten idazlea, eta zure atzetik nenbilen aspaldi honetan proposamen bat egiteko –hasi omen zitzaion, eta zeuden lekuan proposamen hitzak zentzu bakar bat izan zezakeela iruditu omen zitzaion Monikari, baina ez omen zen horregatik izutu. Emakume eder guztiei bezalaxe, gizonezkoen proposamenak erreiteratiboak eta aspergarriak iruditzen zitzaizkion baina ez izutzeko modukoak.
‎Zegoen lekuan altxatu, idazlearen ipuin liburua bularren kontra estutu eta alde egin omen zuen. Biek omen zekiten, biek sumatzen omen zuten, beharbada azken aldiz ikusten zutela elkar, baina ez omen ziren gauza izan besarkada bat elkarri emateko. Ez keinurik, ez musurik, ez eskuarekin egindako agurrik ere.
‎Etxera iritsi eta lehen orrialdetik beretik sentitu omen zuen indar izugarri baten deskarga, eta energia ikusgarri hori orduen, pazientziaren eta isileko lanaren emaitza zela ohartu omen zen. Ipuin liburu hori irakurriz jakin omen zuen Monikak Romain Gary benetan eta zinez maite zuela eta hurrengo hitzorduaren zain geratu omen zen jakinarazteko, baina ez omen zuen hurrengo hitzordurik izan.
‎Arrakasta ezagutu eta galdu duenaren itxura hartzen omen zioten baina, galtzaile gehienek ez bezala, eroapen handiz zeraman egoera, duintasunez eta kexarik gabe, inoiz ere tragediarik egin gabe. Ibiltzeko eran, esate baterako, oraindik txaloak entzuten ari den dantzari baten pausajea suma omen zekiokeen, begiradan jendearen maitasuna ezagutu duenaren beroa eta imintzioetan aktore baten dotoretasuna, baina ez omen zitzaion iragan horren hobespenik nabarmentzen, gailurretik berariaz jaitsi eta itzalean hobeto sentituko balitz bezala. Gizonezkoek, urrutikoa hobesteko dugun joerarekin, ez zirudiela hemengoa zioten eta erbestekotasun horrek erakargarriago egiten zuela.
‎Nire kasua eraman zuten abokatuetako batek jendetasunez hartu nau, baina ez omen du ezer gordetzen garai hartakoez, galdetzeko abokatu nagusiaren ondorengoei.
2004
‎Hala, salaketa bat baino gehiago zituela jarriak epaitegian, eta salaketa horien ondorioz, epaileak bere bikotekideari beregana hurbiltzeko debekua emana zuela. Entzun genuen gizarte zerbitzuetara ere joana zela baina ez omen zituela gogo onez hartzen hango gomendio, laguntza edo iradokizunak; eta berriz ere, kolpe eta irainak jasoz, gizonarekin bueltatu zela.
‎EAko sektore ofizialaren eta Gipuzkoako ildo kritikoaren arteko tirabiren gainean luzaz aritu gara Galdosekin. Berak ez ditu tirabirak ezkutatzen, baina ez omen dira horren sakonak ere. Hala ere, alderdiaren Berme Batzordeak Jose Emilio Agote Donostiako EAko lehendakaria barne karguak eta kargu publikoak urtebeterako betetzeko gaitasunik gabe utzi izana «prozesu politiko»tzat jo du gure solaskideak:
‎Horren adibide larririk ez da falta izan: euskara ikasi egin da, baina ez omen da erabiltzen; status ofiziala aldatu da legez, baina egitez eta zinez asko da irabazteke daukaguna; corpus aren garapen modernoa urrun dago oraindik dugunetik; politikan, hizkuntz administrazio esparruetan hiztungoak ez du tratu bat bera jasotzen herrialde ezberdinetan, etab.?. 176
2006
‎Abesti honi argitalpen honetarako izenburua aldatu diot. Lehengo izenburua katalanez zeraman, baina ez omen zegoen erabat ongi ere.
‎Lehenbizikoaren kasuan, arriskutsuak diren hameka kilometro lehenbailehen konpontzearen konpromisoa hartu zuten. Azpilkuetako kasuan berriz, konpontzeko asmoa du Nafarroako Gobernuak, baina ez omen da gaur egungo lehentasuna.
‎Aita erretiratu eta handik gutxira saldu egin omen zuten negozioa, eta horregatik haserretu omen zen seme alabekin. Orain etxean zegoen, inora mugitzeko gauza ez zela, baina ez omen zuen erresidentzia batera joan nahi, ezta semearen edo alabaren etxera ere. Horra ba, nik zaindu beharreko gizona, handik gutxira ezagutuko nuena.
‎Manu eta Fermin ez ziren koadrila koadrilakoak, baina bai gure ingurukoak eta konfiantzazkoak, parrandan bezala manifa eta itxialdi askotan parte hartutakoak. Bileretan eta formalago parte hartzeko gonbita egin omen zien behin Gaizkak, geroago kontatu zidanez, baina ez omen zuten beren burua lan politiko serio eta jarraituan ikusten; hori erantzun omen zioten gure sheriffari. Sheriffak ez zekiena zen ordurako beste militantzia serioago batean hasita zeudela biak ere; burnien enpresan, alegia.
2007
‎Behin baino gehiagotan ikusi omen nau zuri begira, bi begiak eta ahoa zabalik, baina ez omen zion garrantzirik ematen. Zuk ez duzu deusen errurik, Josu, baina uste dut bizi den bitartean indar guztiekin gorrotatuko zaituela.
‎Hala esan dit. Baina ez omen zitzaion horrelakorik kabitzen buruan.
‎Ezetz adierazi zion keinu batekin, eta isil isilik gelditu behar izan zuen zuzendariaren izena entzun arte. Izenburuak western baten oihartzuna zekarkion oroimenera, baina ez omen zen, eta zekorraren moduan harrapatu zuen laxoan. Migel asperturik zegoen hainbertze galderarekin, iruditzen zitzaion trufa egiten zuela bere ezjakintasunaren kontura, eta nekez eramaten ahal zuen bere amorrua disimuluz.
‎Aspaldiko diru hartan ez zen oraino Cheren aurpegia ageri, baina Arseniok bazekien nor zen, eta irri bat eskaini zion. Oinetakoak lotu gabe, ohi bezala, Kubako Banku Nazionalaren lehendakari zebilen komandantea garai hartan, baina ez omen zen, hala ere, diruarekin sobera fio.
‎Ihes egin ahal izateko desenkusa asmatzen saiatu zen; baina ez omen dago txiripa gabeko pasadizorik, eta barraren bertze muturrean, zeharka begiratuz, Aleida ezagutu zuen. Adiskide giroan ematen zuenez, Migel ez zen menturatu beregana, eta ordaintzera zihoalarik, Aleida bera hurbildu zitzaion, bakarrik ote zebilen galdez.
2008
‎Eta gauzak kontatu, kontatzen dira. Baina ez omen gara horretaz jabetzen, komikiak ihesbide soila direla uste dugulako. " Hori ez da egia.
‎Tren geltokitik Kanal Handira atera zirenean hitzik gabe geratu omen zen une luze batez, hiriaren ederrari txunditurik begira. . Ezagutzen duzula uste duzu eta aldiro harritu egiten zaitu, emakume batzuek bezala?, esan omen zuen eta, hunkiturik, eskua estutu omen zion, baina ez omen zion Nadiak inondik ere biharamunerako zituen asmoen berri igarri. Orain, heriotzak bizitzako azken uneei eman ohi dien argitasunarekin gogoratzen ditu San Marco plazan ibilaldia bukatu ondoren esan zituen hitzak.
‎Eguzkiak urre kolorez margotzen zituen Kanalaren ezker eskuin dauden jauregien harrizko hormak, izan ere ehun bat jauregi pilatzen baitira hiria bi zatitan banatzen duen urezko ibilbide horren alde banatan. Nadiak berehala ezagutu omen zuen Palazzo Vendramin Calergi, Richard Wagner bertan hil zelako 1883an, baina ez omen zuen ezer esan, halakoxea baitzen Garibaldiren lilura. –Tizianoren azken lanetan bakarrik ikus daitezke arrats beheraren kolore hauek.
‎KANDIDO: Bai, baina ez omen duk larria. Orain ondo zagok.
‎esapidea eskatzean gazteak atzo gabas baino ez du erantzun, helduak horretaz gain (zehatz esanda atzo gabin) bart ere erantzun du. Hiztun gazteak ezagutzen duela erantzun du hitz hori proposatzean, baina ez omen du inoiz erabiltzen.
‎Karmelo Balda zenaren bitartez lortu zuten frontisa altxatzea. Baina ez omen zuten behar hainbeste altxatu, Rekondoren ustez: «Berrogei urte inguru izango dira altxatu zutela, baina, nire ustez, beste bi metro gehiago behar ditu.
2009
Baina ez omen da hala izan, Gobernu espainiarrak 17 ministerioak eta Estatuaren 26 idazkaritzak mantentzeaz gain, hirugarren presidenteorde bat gaineratu duelako, oparotasun ekonomiko garaian ere aurrekaririk izan ez duen gobernu egitura eratuz.
‎Zaurituetako bat larri dago, 15 urteko neskato bat hain zuzen ere, eta Gironako Josep Trueta Ospitalera eraman dute kolpe ugari zituelako, baina ez omen dago hiltzeko arriskurik.
‎Ea noiz joango zaren bazkaltzera. Mobilera deitu omen dizu gaur ez dakit zenbat aldiz, baina ez omen diozu hartu.
‎Halako domeketariko baten, amuari tiraka sentitu omen zuen zerbait. Arraina zelakoan egin zuen indarra baina ez omen zen arraina.
‎–Eliasek idatzitakoarekin akordatu zen?. Bagdaden ere egon zen baina ez omen zen txikitako ipuinetan bezalakoa.
‎NAROA. Bai, baina ez omen da komeni. Esan didatenez, hemen gehiegi errotu ezkero, gerta liteke etxerako buelta gogorra egitea umeari.
‎Aralarrek Lesakan udaletxeak ezker abertzaleko kideekin egin omen dituen bileren ezagutza hain sakona izateak ere harritzen du PNV, “ofizialki ez baitu zinegotzirik eta guk, bostekin, ez baitugu bilera horien inguruko informaziorik eduki”. Alkatetza eta gainerako udal taldeak nahi dutenarekin eta nahi dutenean biltzen ahal dela dio PNVk, “udaletxearen funtzionamenduari eta lesakarren arteko elkarbizitzari eragiten ez dion bitartean”, baina ez omen ditu Aralarren aholkuen beharrik, “guk hartu behar dugun jarrera jakiteko”. Lesakako udalean gehiengoa duten taldeek “epaitegietara eramanen ez gaituzten erabakiak” hartzeko gai direla uste du PNVk, kontrakoa “hagitz larria” izanen bailitzateke.
‎Faltan botatzen omen ditu gure hitz aspertuak. Donostian egon omen zen abuztuan, baina ez omen ninduen ikusi.
2010
‎EAJren presidenteak agerraldian azaldu duenez, marko politiko berri bat eratzeko prozesua behar beharrezkoa dela adierazi dio lehendakariari, baina ez omen du horren konpromisorik jaso.
‎Basagoitik Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, EAJ Euskadi desegonkortzen saiatzen ari da Madrilen, EAJko batzuek PSOEk PPrekin Estatu mailan duen gatazka EAEra eraman nahi dute, baina ez omen dute lortuko.
‎Sukaldari lana topatu nahi du. Baina ez omen dago lanik eta ezkorra da, bera bezala daudenen erdiak ez duela 2010ra arte lanik aurkituko irizten dio.
‎Esther Fernandez bat dator Mandiolarekin. Espainian DGPak egiten aitzindarietako bat izan zen enbriologo honi iruditzen zaio giza enbriologian aplikazio asko izan ditzakeela metabolomikak, baina ez omen da bete betean DGParen ordezkoa izango. Azaltzen duenez, besteak beste gaixotasun larri baten eramaileak diren bikoteen enbrioietan erabiltzen da Ezarpenaren Aurreko Diagnostiko Genetikoa (DGP), bai eta gaixotasun genetiko jakinak edo asaldura kromosomikoak heredagarriak biak diagnostikatzeko ere.
‎Egigurenen ustez, hain zuzen, nazioarteko begiraleak han egoteak elkarrizketa baldintzatuko zuen esperantza zuen Batasunak. Baina ez omen zuen eragin handirik izan: –Beharbada pentsatuko zuten giro horretan gu behartuta egongo ginela lehen onartu ez genuena onartzera.
‎Indusketa geldiarazi behar zela, eta argazki makinak eta bideoak jarri behar zirela grafitoak lurretik ateratzen ziren unean dokumentatzeko. Baina ez omen zioten jaramonik egin. –Zuk Gilekin hitz egin duzu??
‎– Egoitzako laguntzaile bati telefono dei baten zain zegoela kontatu dio, osourduri, baina ez omen dio inork deitu.
‎Gaur badirudi ekaitzaren aurreko barealdia dela, baina ez omen du gehiegi iraungo.
‎Patxintxiren berri etxean betidanik izan zuela esan zidan, amaren izeba bat komentuan zegoelako gertaera hura izan zenean. Gizon estimatua zela uste zuen, baina ez omen zuen inoiz ezer argirik ulertu zorioneko gau hartan gertatu zenaz, amak inoiz natural jokatu ez zuelako. Zerbait ezkutatzen zelako susmoa izan omen zuen beti baina ez zen inoiz ausartu eman zioten informazio urria baino harago joaten, jarrera itxi samarra aurkitu izan zuelako beti.
‎Fagoagari fabore egiteagatik aztertu omen zizkion Elama aldeko meatzulo guziak, hirutan hogeita sei urteko meatzari goizuetarrak, baina ez omen ziola deus baliokorik aurkitu, eta lehen bezalaxe segi zuela, ahal zuen tokitik meatze ekartzen. Gero ikusiko meatzari zahar honen kontu gehiago.
‎Erantzun bakarra neukan, baina ez omen nintzen fidatzekoa, sinesgarritasuna lehendik galduta neukalako batez ere eguneroko kontu arruntetan, emazte ohiak baino adore gutxiago jartzen bainuen elkarbizitzako gauza txiki guztietan; izan udako oporrei buruz ilusioz mintzatzeko, zer esanik ez hiruron arropak ferekaz plantxatzeko.
2011
‎Multinazionalekin hitzarmenen bat lortzea da benetako erronka hemen ere».Aretoentzako laguntzakEzagunak ditu Morenok egokia ez den film bat bikoiztearen ondorioak. Haiek ere bikoiztu dute euskarara filmen bat edo beste Jaurlaritzaren laguntzei esker, baina ez omen da oso esperientzia ona izan. «Ez zuen arrakastarik izan.
‎Egiptoko errebolta sortzen ari zela ere ikusi zuten, baina ez omen zekiten zehazki noiz egingo zuen eztanda, dio taldeko zuzendariak, Doug Naquinek. Iragarri zuten sare sozialak Egipton bezalako tokietan erregimenarentzat mehatxua izan zitekeela, esan du elkarrizketa batean.
‎Ez da uso denboraldi hasiera ona izan eta ehiztariak ez daude sobera konfor­me. Mendian omen dabiltza, baina ez omen dute deus ere ikusi. Horrela adierazi zigun Joseba Aierdi Ehiztarien Elkarteko lehendakariordeak denboraldi hasieran.
‎Donostian Laura izeneko emakume bat ibiltzen zela horrelakoetan esan zidaten Quadrazaisen, baina ez omen zen euskalduna portugaldarra baizik:
‎Geltokian utzi genituenean, lanera joan aurretik generoa erakutsi nion Bernardori, eta Curtinaz galdetu nionean, Bilbon bizi zela esan zidan. Bueltatu zenean beste batez hitz egin zidan, baina ez omen zen oso fidagarria, eta azkenean bidaia horretan ezer saldu gabe itzuli nintzen. Arakamaren seme batek Gabierrotaraino eraman ninduen eta handik mendi bidez Xagura itzuli nintzen.
‎Asko sufritu zutela ikusten zen beren aurpegietan. Ulertzen zuten merkantziarena, baina ez omen zuten beste modurik ontzi hura ordaintzeko. Berrogeita hamar bat urtekoak ziren eta ez ziren ezertarako atera bodegatik.
2012
‎Bost kilo irabazi ditu Donostiara etorri zenetik; «ogitartekoa hartu eta kostaldeko mendietan osteratxo batzuk egin baditut ere», esan du. Jatetxean bertan herritar askok agurtu dute, baina ez omen zaio nekeza egiten: «Jendeak animo keinuak egiten dizkit, hitzik esan gabe.
‎Hert eta Margak ez dute seme alabarik. Hertek bai, seme bat dauka Holandan, Marga ezagutu aurretik bere emazte ohiarekin izandakoa, baina ez omen du asko ikusten, noizbehinka egiten ei die bisita. Alazneren umeak txikiak zirenean, eta haiek gobernatu ezinik zoratuta zebilenean, beti gogoratzen zuen Marga, eta haren askatasunaren inbidia izaten zuen.
‎Soja, erremolatxa, espinaka, esparrago, olo eta txitxirioetan agertzen dira eta defentsa efektua daukate (suge batzuen pozoian ere badaude saponinak). Pertsonengan kolesterolemia jaitsiko lukete, baina ez omen dago oso argi efektu toxikorik duten ala ez.
‎Argazkiak atera bai, baina ez omen die asko begiratzen geroko lanak hobetzeko asmoz: " Ez naiz asko begiratu zalea.
2013
‎Oholeguy argentinarra da jatorriz eta Euskal Herrira heldu denetik euskaraz hitz egiteko jendearen gaitasun ezak du harrituta. Debekuen eragina dela ondorioztatu du, baina ez omen du guztia euskaraz egiten duen inor entzun eta baserritar zaharrek ere esaldi bat euskaraz eta hurrengoa gaztelaniaz, hiru euskaraz eta laugarrengoa ele bitan egiten dutela iruditzen zaio.
‎Helduaroan literatur ekoizpen luzea idatzi zuen, Hondarribiko monjeen etxean baratzeko lanak uzten zion denbora librean. Hamahiru urterekin apaizgaitegira joan zen, baina ez omen zuen bokazio nahikorik eta utzi egin zuen. Hamabost urte beranduago, espetxetik irtenda eta garaiko giroaz nazkatuta, fraide kaputxino sartu zen.
‎Joseba Rios arkeologoaren ustez, zuhurtziaren eta ideia berritzaileen arteko mugan ibiltzera behartuta daude zientzialariak, frogatutako egien eta hipotesi ausarten arteko marraren gainean. Batzuetan oreka galdu eta alde ilunera erortzeko arriskua dutela aitortzen du, baina ez omen dute mugan ibiltzea beste aukerarik, zientziak ez luke aurrera egingo bestela. Eta halaxe ibiltzen da bera ere, ekilibristen antzera, duela milaka urte landutako harri puskatan oinarrituta.
‎Emakumeak besarkatzerakoan bakarrik apaltzen omen zuen ahotsa, eta zotinka hasteko zorian zirenekin saiatu omen zen bereziki, hitz goxoren bat esan edo losintxaren bat xuxurlatuz, lasaitzen. Bistakoa zen azken agurra antzezten ari zela, erabakita zuela jauzia egitea, baina ez omen zen inor galdetzera ausartu, sinestera iritsi. Parapentearen arnesak janzten ari zela ere, bromak egiten jarraitu omen zuen, bildu zirenek, heriotzaren lekuko izatera gonbidatu zituenek, buru makur eta uzkur jarraitzen zuten bitartean.
‎Aiherran sortu zen, baina aski laster joan zen Donibane Lohizunera bizitzera. Istripuz, zango motz bilakatua zen, baina ez omen zen geldirik egoten zen horietarikoa. Politika hurbiletik jarraitzen zuen, eta Lafitteren arabera, «zuri amorratua» zen.
‎Pentsatu omen du inoiz, egoera horretan, komunera joan eta bere burua ispiluan begiratzea, bere aurpegiko keinua zein den ikusteko. Baina ez omen du astirik hartzen horretarako ere, amorruaren amorruz zeruari begira geratzen delako, etsita," zergatik niri" galdetuz.
Baina ez omen daiteke uki. Han azaldu den Justizia jaunak bere idazkariari egin beharreko guztiak jaulkitzen dizkio banaka banaka, inori hildakoarengana hurbiltzen utzi gabe.
‎Federi deitzeko aprobetxatu nuen. Leratsu sumatu nuen, baina ez omen zegoen arazo konponezinik. Amorratu egin zen Sarak ez zuela agertokira igotzeko asmorik jakinarazi nionean.
2014
‎Biek 28 urte dituzte eta 30 metroko baratze bana tokatu zitzaien duela urtebete inguru. Hernaniko Kronikan irakurrita izan zuten ekimenaren berri, baina ez omen zen bat bateko kontua izan. " Aurrez behar da nolabaiteko kontzientzia eta gogoa", dio lehenago ere baratzea jartzeko lursail txiki baten bila ibili zen Ixiar Lujanbiok, babarrunetan eta piperminetan hazitako belar gaiztoak kentzen dituen bitartean.
‎Pentsioak ez omen dira desagertuko, hala uste du, baina ez omen dira izango gaur egungoen berdinak.
‎Ikusgarrria izango da dudarik gabe lauterdiko finala. Sarrerak 40 eta 100 euroren artean finkatuak ziren baina ez omen da gehiago lekurik gelditzen salgai. Asma daiteke, gisa hortan, partida hunek daukan arrakasta.
2015
‎Goizean goiz aurkitu omen zuen mendi buelta bat egitera ateratako gizon batek, pago baten adarretik zintzilik, betiko arropa bera jantzita, beroki beltza goraino lotuta. Errota zaharra arakatzen ere ibili omen ziren, baina ez omen zuten ezer apartekorik aurkitu, ezta tximinoaren arrastorik ere.
‎–esan zuen Ramsay andreak?. Gogora zaitez Langley jaunarekin; dozenaka bider zeharkatu zuen mundua, baina ez omen zuen inoiz sufritu nire senarrak hara eraman zuenean hainbat. Marinel ona zara, Tansley jauna?
‎Egun hartan, Maite. Argentinarra? harrapatu zuten erasoan ari zinetela, baina ez omen zintuen argazkian identifikatu. Xirriren izena ere atera omen zen, baina Madrilgo ordezkaritzan zegoen garai hartan.
‎–Kamioi batek atera zizkion tripak. Baina ez omen zuen askorik sufritu, hala ere.
‎Batzorde atal bereziko kideen ekarpenak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2008, 201 orr. bereziki. Txosten hori, hain zuzen, aipatu du Zalbidek, baina ez omen zuen" batere ase", zergatik eta Mendigurenek" [d] iglosiarik gabeko etorkizuna opa" ziolako euskarari (M. Zalbide, ‘Diglosiaren purgatorioaz... ’, 15 or.). Zalbideren burutazioa argitaratu dutenek jakingo dute zergatik, haren testuari buruz zenbait adituri bere iritzia emateko parada eskaini zieten arren, ez zioten Mendiguren Bereziarturi gizalegez zegokion e...
‎Mugimendu indigenak horren kontrako ‘kexa’ atera omen du, baina ez omen doaz harago. Mugimendu indigenaren gidaritzan dagoen kontzientzia linguistikoa oso axalekoa da.
‎Deituko nuen, baina ez omen duzu telefonoa hartzen.
‎Presidenta hola etorririk feria hortarat, badira diotenak ez ote den jadanik bozketa abiatua 2017 a gogoan. Bainan ez omen da holakorik erran behar, holako solasak arras maltzurrak direla ez da dudarik izaiten ahal alabainan...
‎Jakinaren gainean bestenaz ere, Michel Combes horren kasuan, denbora guti barne hamar mila lanpostu desagertarazi dituela Alcatel delako hortan, ez baita harritzeko langilek arrunt gaizki harturik ere despeidako diruztatze ahalgingarri hori! Gobernua ere beltzurika, minixtro batzu arras kexu, bainan ez omen da deus egiten ahal, salbu dei bat luzatu Michel Combes berari, aski bertute ukan dezan Alcatel uzteko hoinbeste sos sakelan ezarri gabe!
‎Hoinbeste asaldadura ekarri duten ixtorio horietan, baimena ez denetz ukatu galdegileak gitoak zirelakotz, gito gisa jasan araziz beraz berexkuntza bat ez dena aise onesten ahal... Bainan ez omen da hori hola, presondegietan ez omen du nehork berexkuntzarik pekatzen gitoa delakotz, beste arrazoin zerbaiten gatik omen dira baimen batzu ez emaiten. " Ez omen du..." diogu, gu ez baigira han gauzak nola iragaiten diren xuxen finkatzeko...
2016
‎Egunero jasotzen nuen deiren bat Krokodilo Urdinaren bulegotik, prozesuaren martxaz galdezka. Mamma Roma izeneko ekoiztetxe italiarrak ere adierazia zuen proiektuan parte hartzeko asmoa, baina ez omen zuten erabakirik hartuko harik eta ezer zehatzik aurkezten ez zitzaien arte. Alegia, ahaztu beharra neukala elkarrekin adostutako lasaitasunaren kontua, eta epeak laburtu egin behar genituela.
‎pattal samar aurkitu omen du Telesforo, bezperan bilera edo manifestazio edo zerbait bazuten eta ondoezik iritsi zen etxera, hoztuta edo, eta oraindik ere ez dago oso santu; hala ere, don Martinek azaldu omen dio, nola harekin Ameriketara joandako baten alaba dabilen Bergaran bera ezagutu nahita; ea emakume harekin hitz egiterik izango lukeen, eta baietz, pozarren erantzun omen dio Monzonek, eta arratsalderako hitzordua eman, beti bezain jator; ondoren, berriz, Olaso utzi eta guardia zibilenera joan omen da,. A ze kontrastea, ezta?? erantsi du, Alsinaren maletaren galera salatzera; eman omen dizkie xehetasun guztiak, baina ez omen du balio: kaltetuak berak joan behar omen du, galeraren berri ematera.
‎Georges VI hil zelarik, arras gaztea, 57 urtetan, Elixabeten aldia jin zen eta geroztik beti hor da. Artetan han edo hemen aditzen da bere seme zaharrenari uzten ahal lukeela bere kargua bainan ez omen da aparantziarik ere hortarik ari!
‎Hitzemanak zaizkioten diru laguntza batzu ez ukanik denen buru, hori alde batetik, eta bestetik saltze gutiegi baitzuen. Pena da bainan ez omen zen besterik egiten ahal.
2017
‎Ikuspuntu etiko batetik begiratuta egin dutena ez da onargarria, ikuspuntu politiko batetik ere ez akaso, baina ez omen da delitu eta ez dituzte epaituko. Yolanda Barcina eta Lourdes Goikoetxea.
‎Hirurok maite gintuela kontatu nion eta, niretzat oso gogorra izanik ere, onartu egin nuela neska gauetan partekatzea egutegi baten arabera, ez hirurok aldi berean berarekin oheratzen ginelako, saiakera hori, egin bagenuen ere, porrot erabatekoa izan baitzen, gauak banatzen genituelako baizik, baina niri egokitu zitzaizkidan gauetan ere ez nuela lortzen neskarekin harremana bideratzerik, irrika erabatekoarekin hasten bainintzaion galdeketak egiten, eta oso gainetik bada ere kontatu behar izan nion zeinen itsututa nenbilen bi morroiekin, zenbat ordu ukatzen nizkion loari hirurak elkarrekin lehen aldiz oheratu zireneko zertzeladak eta ingurumariak irudikatzen, eta xehetasun horiek kontatzen nizkion bitartean bere behatzarekin nire bekokia eta ezpaina ukitzen sumatzen nuen eta, falta ziren puntadak askatzeko aulkian eseri zelarik, hasi zen bere amari bidaltzen zizkion gutunen kontakizuna egiten. Bazekiela, esan zidan, gutunen kontu hori ez zela ondo amaituko, susmatu egiten zuela, baina ez omen zuen ama zegoen zulotik ateratzeko beste biderik ikusten. Bilduma merke batetik hartutako zigiluak erabiltzen zituzten, Italia, Malta eta Greziakoak gehienak, ingelesa zuzentzen zion adiskideak idazten zituen eskuz eta amak gutun bakoitzeko susperraldia izaten zuen.
‎Bizitza osoan une horren zain egona zela ematen omen zuen. Bertsolariak neskaren aita ezagutzen zuen, noski, eta ama eta familia guztia, adin batetik gorako euskaldungoaren zati handi bat ezagutzen baitzuen, bertsolari guztiek bezala bestalde, baina ez omen zituen aipatu ere egin, Mararen adinekoen ohiturak eta zaletasunak interesatzen baitzitzaizkion, zer musika entzuten zuten, nora joaten ziren dantzara, zer ikasten ari zen eta zer asmo zituen, eta bere ibilerak tartekatzen omen zizkion, bereak eta bere bertsokideenak, hauenak bereziki, gaitasun izugarria baitzuen besteren kontuak, ateraldiak eta pasadizoak kontatzen, batak besteari botata...
‎Herrira itzuli, beste trago bat hartu eta itsasoari begira eseri omen ziren, eta orduan hasi omen zen kontatzen bertsolari izateko erabakia noiz eta zergatik hartu zuen. ...en zen, zenbat ordu eder eman zizkion,, gaur, hemen, zurekin igarotzen ari naizen hauek bezala?, esan omen zuen halako batean, eta neskak zirrara moduko bat sentitu omen zuen sabelean, eta tarteka bere ahoari begira, bertsolariaren ahoari begira alegia, zer kontatzen ari zen ahaztu egiten zitzaiola ohartzen omen zen eta aho hori beregana gerturatzen ari zela irudikatzen eman zituen segundo batzuk, baina ez omen zitzaion gerturatu eta han jarraitu omen zuen berriketan goizeko ordu txikiak arte.
‎Inoiz ez da euskal nazioaren eta euskararen alde beraiek positiboki konprometitzeko ordua; Espainiaren alde bipilki konprometituak jardutekoa bai. Baina ez omen dira espainolistak.
‎argazkiarena eta iskanbila sortu zien atsoarena, gerrako kontu zaharrak zirela-eta. Berak ere gogoratzen zuen kasua, noski, baina ez omen zekien gauza handirik gerrako historia hartaz.
‎Kaputxino sartzeko dei hura barrez hastekoa izango zen, baldin eta hotzikara bat eragin ez balit, ikusitakoak ikusita eta entzundakoak entzunda. Aita Morlans inoiz berriro ikusi gabe geratuko nintzela sumatzen hasita nengoen, berak osabarekin egin zuen bezala debekatu egingo zidatela hura ikustea, baina ez omen zegoen gaizki pentsatzeko arrazoirik.
‎Gero, jarraitu egiten du. Berarekin hitz egiten ahalegindu direla alderditik azken egunetan, baina ez omen dute lortu. Edozein erabaki hartzen duela ere zorte ona opa dio, bihotzez.
‎" Euskaldunak ulertzerik ez dago" errepikatu du Lunak harria uzten dudan bitartean. " Zer erran nahi duzu", galdetu diot baina ez omen dit entzun. Zeharka ikusi dut nola irribarre zabal zabala marraztu zaion ezpainetan.
‎Gauerdian Artekaleko etxetik Tabirako elizaraino joaten omen ziren prozesioan, errosarioa errezatzen bata bestearen ondotik ilaran. Baina ez omen ziren elizan sartzen eta euren errosarioa ez zen katolikoen berbera.
‎Dirudienez, Homo erectus izenekoaAsiako ekialderaino hedatu omen zen, handik Europara joateko. Baina ez omen ziren gai izan klima aldaketa bortitz bati egokitzeko eta erabat desagertu ziren ondorengorik utzi gabe.
‎– Gasdun urik ba al daukazu? –galdetu zidan, mesede handi bat eskatzen duenaren larridurarekin, nahiz eta guk ez genuen halakorik edaten, jakin behar luke– Eskaner bat egingo diote badaezpada, baina ez omen dago arduratzeko motiborik. Gainera, ondoezik sentituz gero, Bixenteren arreba aitaren aldamenean bizi da, neskazaharra da.
‎Macronen aldeko dei suhar baten entzun arazten ari zen preseski, xede hortarat muntatu bilkura batean, eta bat batean erori da. Berehala altxatu dute eta SaintBrieuc hiriko ospitalerat ereman bainan ez omen zen deus egitekorik...
2018
‎Irati itzuli zen jestoriara, baina ez omen zuen giro onik topatzen bertan. Josuren aitaren lagun eta bazkide baten negozioa zelako edo, deseroso sentitzen zen Irati bertan, eta aurpegi txarrak aurkitzen zituen garaia baino beranduago sartu edo garaia baino lehenago irten beharra izaten zuenean, hau dela eta bestela dela, umearen osasunarekin zerikusia zuten kontuak betiere?
‎Iruñean jaio zen 1873an eta Veruelako Monasterioan hil, 1958an. Motorrik gabeko hegazkin bat asmatu zuen 1905ean baina ez omen zitzaion oso ongi atera eta urte batzuk geroago, 1909an, beste bertsio bat atera zuen," Kondor I". Askoz hobea omen zenez, hegan egin ahal izan zuen, eta hortik bere goitizena.
‎Gaurko kalea bera eta Gazteluko plazatik iparralderantz, udaletxeraino jaisten zen eremua larre bat zen, Txapitela edo Predikularien Larrea deiturikoa. Dena dela, udaletxea jada eraikita zegoen gaur dagoen lekuan, Jureria deituraz, baina ez omen zen oso dotorea. Udaletxe plaza dagoen lekuan, barazki eta fruta merkatua antolatzen zen hiru burguentzako.
Baina ez omen duzu ezer jakin behar.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia