2006
|
|
Gizon Handiari, hainbeste aholku eman beharrez, eta hainbeste tokitan, unibertsitate mundua, literatur mundua eta kultura mundua ongi ezagutzen zuenari, klasiko bat berrirakurtzen dela, eta berrirakurri ez, eta irakurtzen ari dela aitortzen duenari kreditu guztia erretiratzen zaiola ipso facto ederki asko zekienari, egunkariko zuzendariaren hitzak iraingarriak izan zitzaizkion; iraingarriak, sinatu gabe bazen ere, ordura arte indarrean egondako ituna urratzen zutelako, berari aldez aurretiko inolako gaztigurik egin gabe; eta iraingarriak, horrek esan nahi zuelako Idazleari lizentzia hori ere ematen zitzaiola, alegia, ematen ahal den handiena, preziatuena, esklusiboena, benetan altxor bat bezalakoa zena: bere jakintza itzelaren zuloak herabe gaberik erakustekoa, hain zuzen, ordura arte oso oso gutxiri –arestian esandako labankazokako peleatik bizirik irtendako besteren bati, gehienez ere– aitortzen zitzaiona,
|
baina
ez inola ere Gizon Handiari berari, esaterako, zen Handia izanda ere. Are, non egongo zatekeen bera, Ostrogodoff, Van Kasposen, Leibnizbarrutia, Schoppedhauer, Popafrescu edo J.J. Jodowski, demagun, bere artikuluetan aipatu zituen bakoitzean, aipuaz aparte, egile horien gaineko ezagutza erreala aitortu izan balu?
|
2014
|
|
Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau,
|
baina
ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak?
|
|
Ivan Ogareff laster ohartu zen Angara ezin zela zeharkatu Irkutsken parean, eta tropa kopuru handi bat zenbait versta ibaian behera bidali eta beste aldera igaro ziren, berariaz moldaturiko txalupa zubi batzuen bidez. Duke handia ez zen saiatu igarotze hori eragozten. Atzeratu baizik ez zuen egingo,
|
baina
ez inola ere erabat galarazi, gudako artilleriarik eskuartean izan gabe; eta Irkutsk barruan geratu zen arrazoi horregatik.
|
2015
|
|
oso argia nintzen, ingurukoak baino gehiago, baina aldi berean mozolo samarra ere bai, eta gizajotzat hartzen ote ninduten susmoa neukan, edo nik neukan neure burua gizajotzat; besteak beti ikusten nituen modernoago, askeago, interesgarriago. Nik ez neuzkan gauzak zeuzkatenekin hitz egitean (oporretako etxe bat ez dakit non, neskamea etxeko lanetarako, zernahi), inbidia apurtxo batez begiratzen niela esango nuke,
|
baina
ez inola ere gauza horiek zeuzkatelako, gauzekiko atxikimendu eskasa izan baitut beti nik, baizik eta haien bizimoduak nireak ez bezalako xarma zeukala iruditzen zitzaidalako, abentura, misterio, pizgarri eta estimulu gehiago. Gizarte klaseekin zerikusi gutxi zuen horrek ordea, beste askotan ere gauza bera sentitzen bainuen, diru konturik tartean egon gabe; neure buruarekin gustura ez egote bat egongo zen horren azpian, eta, hala ere, ez nuke esango neure burua ukatzen nuenik, besteak bezalako bihurtu nahi nuenik.
|
|
Hitza hartu eta esan omen nuen, bizitza honetan inportanteena, helburu bat eduki eta horren alde borrokatzea dela. Nik hura esan eta, Arrigainek zioenez, ondotik hitz egin zuten guztiek, hitzen bat aldatuta edo hitzez hitz, nik esandakoa errepikatu omen zuten, alegia, bizitza honetan inportanteena, helburu bat eduki eta horren alde borrokatzea dela; ez nuke esango nire hitzek inor liluratu edo konbentzitu zutenik; gaurko aldean, garai hartan banuen halako lider gaitasun bat,
|
baina
ez inola ere mimetismoak sortzeko adinako sedukzio ahalmenik; hortaz, neure erakarmenaren indarra baino gehiago, seguru asko gehienek jendaurrean zer esan jakin ez eta, aproposa irudituko zitzaien nire hitzalditxoa leku eta une hartarako; nolanahi ere, Joxerramon Arrigainek hiru urte geroago aitortu zidanez, halako mirespen eta sinpatia eduki omen zidan orduz geroztik....
|
2016
|
|
Vietnamgo gerra burura datorkigunean eta imajinaz irudikatu nahi dugunean, hainbat film etorriko zaizkigu berehala burura, nahi ezta ere: segituan Apocalipsy Now Francis Ford Copolarena; geroxeago agian Full Metal Jackett Kubrick-ena; baten batek The Deer Hunter Michael Ciminorena, besteren batek Plattoon Oliver Stonerena; denak ere film amerikarrak, borroka hartako alderdi inperialistaren ikuspegi eta sentimenak kontatzen dizkigutenak, bere kontraesan eta kontzientzia txarrarekin nahi bada,
|
baina
ez inola ere herri vietnamdar zapaldu, torturatu, txirtxilatu, birrindu eta triskilatuarena, ez neskatxa bortxatuena edo napalm opariz sakailatuena. Eta hori, film nolabait ezkertiar eta kontzientzia kritikodunak aipatuta; zer litzateke Ramboak eta bestelako rambokeriak aipatuko bagenitu?
|
|
Inoiz esan dut euskal idazleak hartu behar duen lehenengo erabakia, bere literatur ibilbideari ekitean, hizkuntzarena dela, idazle hori elebiduna bada, bistan da?. Eta horrek arazo eta dilema batzuk dakarzkiola, handiagoak edo txikiagoak,
|
baina
ez inola ere gutxiesteko modukoak. Eta inoiz erantzun didate, horren harira, pesimistegia naizela, hori ez dela jadanik kontu larria, askatasunez joka dezakeela gaur egun euskal idazleak.
|
2020
|
|
Baina nazioarte mailan izenpetu diren hitzarmen eta itun guztiek argi bai argi uzten dute, beren klausula guztietan, ez dagoela inolako eta inongo zirkunstantziarik bortxazko desagerketa bat justifikatzen duenik. Giza eskubideak unibertsalak direla, eta munduko pertsona guztiak bere baitan hartzen dituztela, eta desagertuak delituren bat egin badu, zuzenbide estatuari dagokiola horregatik atxilotu eta epaitzea,
|
baina
ez inola ere torturatu, erail eta desagerraraztea.
|
2021
|
|
Letra etzanaz emango dira izenak, betiere etenpuntuak jarrita bukaeran: izen klase lexiko bakoitza zehatza izango da,
|
baina
ez inola ere guztiz itxia. Adibideen iturri orokorrak azalduko ditugu (§2.3.2, §2.3.3, §2.3.4), baina aditzen deskripzioan hain corpus handia erabilita, nekez eman dezakegu izen bakoitzaren jatorria; gainera, agerian utzi nahi dugu hasieratik izen hauek azken batean egungo euskaldunon hizkuntz konpetentziari zor zaizkiola, eta edonon aurki daitezkeela plazaratuta.
|