Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 152

2000
‎Goizaldeko hirurak inguruan, despedidako tragoa kalean hartzera jaitsi eta Bodega tabernan sartu ginen. Total eginda nengoen ordurako, ez nintzen lagunekin berriketan jarraitzeko gauza, eta bazter batean eserita geratu nintzen," Ardoa eta gizona" kantatzen;" Ardoa eta gizona" kantatzen ahalegintzen, hobeto esanda, ezin bainituen hitzak gogoratu. Bazter hartatik Egunkaria ko bi kazetari ikusi nituen barra ondoan.
‎" ez", esan zuen," ridikuloa da". " Ez!", esan zuen Xanek, haren gerria besarkatuz; hura zatekeen Raissak espero zuen hitza, desio zuen tendresiazko laztana; une hartan, hain bolublea zirudien; Xan sukartuta zegoen;" Raissa...", xuxurlatu zuen; baina ja Raissa apur bat urrundu zen, ja bereizi zen, ja bazihoan bere besoen artetik. " Ez", esan zuen Raissak, irribarre maxkal bat eginez; ja suak utzi zuen, ja baretu zen; aldi berean triste eta alegera zegoen;" ezin dut", esan zuen.
‎" ikusi zaitudanean, pentsatu dut harengatik etorria zintezkeela...". " Ez behintzat", esan zuen Xanek; kafeari eraginik, begi erdiz Eliri begiratu, lepo zerrenda bat ikusi zion; apur bat aztoratu zen; zerbait esan nahi izan zuen; alta, bere ahotik berak espero ez zituen hitzak atera ziren: " lagun baten bila etorri naiz".
2001
‎Ardien kontatzen zebilela, tanpez, lurrera erori zenetik hil aitzineko urteak halaz, ohean etzanik gastatu zituen. Ez zuen hitz egiteko ahalik, semeari terrentan eskatzen ziona salbu:
‎Seguru seguru jakin nuenean keinua niretzat zela, hurbildu egin nintzen, nahikoa harriturik, algodoi fardelak eta errinozeroen adarrak garraiatzen zituzten morroiak bazterrera bultzatuz. Indigenak atea zarratu zuen bere gorputz handiaz, eta batere ulertu ez nituen hitz batzuk jaurti zituen. Ez det zure mintzaje barbaroa entendiuten, esan niyon.
‎Nik ez nuen hitz egiteko gogorik. Mantxolarekin behintzat ez.
‎Buru makurtze bat egin eta egongelara joan zen. Ez zuen hitz egiteko gogorik eta nik ulertu egin nuen. Ez genuen mokadurik ere jan.
‎Jokinek grinaz, bihotza ahoan zuela hitz egiten zuen. Nik zigarro bat utzi nuen erortzen ezpain ertzetik eta, asperduraz, piztu egin nuen.
‎Urrezko belarritakoek adatsaren kixkurrekin bat egiten zuten eta ilargi erdi itxurako lepoko bat bularren arteko erretenean murgildurik, arnasarekin bat jostari mugitzen zitzaion. Louisek ez zuen hitz erditxo bat ere esan otordu guztian, eta behin eta berriz oinaze imintzioak egiten zituen. Zuri zuria zegoen eta izerdi tantak emaro irristatzen zitzaizkion bekokitik behera.
‎Bere aulkiaren hankari ostikoz jo, lurrera eraitsi, eta botila pusketa lepoaren kontra indarrez ezarri nion. Stevek ez zuen hitz erditxo bat ere esan, baina arnasa nabarmenkiro larritu zitzaion. Odol xirripa mehe bat hasi zitzaion kristala zegoen tokitik behera jarioan.
‎Ñañarroak ez zuen hitz erditxorik ere esan eta burumakur egon zen lipar batez. Segidan, burua poliki poliki jiratu zuen niregana.
‎Burua, lepoa eta bizkarra trenbidearen gainean astintzeari utzi gabe bota nituen hitzok. Saihetseko mina gero eta handiagoa zen.
‎Zigarroa piztu nuen. Ez nuen hitz egiteko gogorik. Xaho Xaho interesaturik ez ezik, kasuan erabat sartuta zirudien.
‎Denok dugu hitz bat gutxiago
2002
‎minegi ditut hitzak sentipenok deszifratzen hasteko.
2003
‎Berriro Urrutikoetxeak du hitza. Sexu krimen bat dela uste dugu.
2004
‎Ez zuen ulertu. Zer esan nahi zuten hitz horiek. Eta batez ere, zergatik paratu zituen.
‎Feli ondoezik sofan jesarrita zegoen eta haren alboetan alaba biak, Saioak eskuan ur baso bat zuela hitz laztanak esanez eta Anek esku bat amaren eskuan eta beste besoarekin haurra bularrera eutsiz, Aldai leiho ondoan mobiletik hizketan ari zen eta Dimas haren aldean eskuak poltsikoetan eta begiak arrunt irekita zegoen, bitartean osaba Esteban hezur hutsa eta bere emazte Antonia pintarratua azaldu ziren eta Feli haiei esplikazioak ematen ari zitzaien.
2005
‎" Horren gauza nabarmena". Herrian bazuten hitz bat horretarako, baina ahaztua du.
‎Taldeetan, denen aurrean, eruditua ematen zuen, eruditua eman nahi zuen behintzat. Bazuen hitz egiteko era jasoa, hitzak eta adierak etengabe aukeratzen. Musikaz, filosofiaz, teologiaz hitz egiten zuen.
‎Ez dakien jaunak, galeretan zain arraunak! Eta hirugarrenari dagokionez, fraternité, inoiz ez dut jakin oso ondo zer esan nahi duen hitz horrek.
‎Ez, baina nahi baduzu hitz egin medikuarekin.
‎Patrika bakoitzean eskularru bat, aparatosoak baitira eskularru hauek. Nire amak erabili ohi du hitz hori: aparatosoa.
‎Judutarra izan ez balitz ere berdin berdin hilko zen, hori egia da. Baina zirujauak aita judutarra zuelako hitz egin genuen Hollywoodeko urrezko urteez eta urte horietan judutarrek izan zuten garrantziaz, oraindik ere duten indarraz, etxera bidean.
‎Ederki dakizu. Lotsarazi ere egiten zuten zeu zaren gizonezkoak bota zituen hitz haiek. Ez zitzaion iruditzen bera bezalako emakumea era hartan hartua izan zitekeenik inola, gaur bai eta bihar ez, haragi merkea bailitzan.
‎Ikasia zion ederrik, hilabetean. Bazekien zer esan nahi zuen hitz hark," kamarada", bazekien komunismorako ari zirela lanean lanari utzi ziotenean.
‎Orro lokaztua egin zuen zoruan buelta erdia emanik, bere kapitain gazteari beha gelditu zen lehen ofiziala, ahalgeturik. Ezin zuen hitzik, otarrean hiltzen ari den urraburua ematen zuen, ezpainka.
2006
‎korroka honek izan nahi luke hitza
‎Larunbat horretan nire txanda zen izeba Matilderen etxean, eta bazkalostean, goizeko egitekoak buruturik, lo kuluxka bat egitera erretiratu nintzen. Ostiral gauean berandu arte egona nintzen lagun batzuekin afaltzen eta solasean, trago batzuk edaten genituela, eta tragoek berandu arte iraun zuten, logale nengoen, eta nekatuta; izeba Matilde, ordurako, azkenetan zegoen, eta ez zen ezer egiteko gauza; ezin zuen hitz egin, ezin zen mugitu, jaten ere tutu baten bidez eman behar zitzaion, eta, kasik, gero eta maizago matrailetik behera egiten zioten negar tantek baizik ez ziguten erakusten bizirik zegoela. Gogor egin behar izaten zen lan, izeba ez ezik etxea ere gobernatzen.
‎Justin Gould gizon isila da. Bada, paradoxikoa ematen duen arren, gogoko du hitz egitea, eta egin egiten du. Zuhurra da, ostera.
‎munduak behar dituen hitz gozoak
2007
‎ez duela inon ikasi, iruditu egiten zaiola. Iruditu, horixe du hitzik maiteena erdi mutu horrek, iruditu egiten zaiola perretxiko mota horrek hala behar duela, apenas zartaginean kolpe bat eta prest.
‎Ez dakit zer den okerragoa. Bi aste hauetan ez diot ia ezer kontatu, kezka arinen bat besterik ez, eutsi egin diet nire hitzei, eta aipatu diodan larritasun bakoitzeko Pedrok itxaroteko erantzun dit beti, emaitzak jakin arte ez duela hitz egitea merezi; eta orain, emaitzak iritsi direnean, ez du oroitzen.
‎– Begiak badituzte, eta ez dute ikusten, belarriak badituzte eta ez dute aditzen, oinak badituzte eta ez dira aitzinatzen, mihiak badituzte eta ez dute hitzik erratekorik. Madarikatuak bitez.
‎Elkarrekin irten ziren dendatik eta, diskrezioz badaezpada, ehun pezetako bat eta lau edo bortz txanpon eman zizkion eskura. Olerkariak ez zuen hitz egokirik topatzen zenbat estimatzen zion erakusteko, eta hori, kubatar baten kasuan, arraro samarra ez ezik kezkagarria ere izaten ahal zen; horrela, bada, neurriz kanpoko eskerrak alde batera utzi eta presaka zebilela erran ondoren, Newtonen bila abiatu zen aldapan beheiti.
‎– Gaur ez dut hitz egiteko gogorik.
2009
‎– Ez, ez, ez. Ez nauk zuen hitz potolo bedeinkatu horiez ari, gauza zehatzekin ari nauk, gauza sinpleekin.
‎Okzitanieraz kantatzen zuten trobadoreek. Orain, berriz, nork uste duzu hitz egiten duela orain. Nork uste duzu kantatzen duela okzitanieraz?
‎Zu halakoa eta ni halakoa bota zion, ezagutu zuen berak ere," Ama negarrez dakau!", haren begi urtsuei behatuz. Ez zuen hitzik atera," Pika!" esan zion mahaikide batek, eta jiratu egin zen ostera. " Eh!" egin zion eskua bizkarrean tinkatuz oraingoan, baina atzera bultzatu zuen txangurruaren atzaparra zirudien beso iletsu harekin.
‎Ez lanean, moilako trenbidea luzatzen, ez etxean, ardotan bustitako ogi koskorra haren postrea, zuen hitzik aterako. Zail ohitutako gizona zen, etxekotu egin zen oso.
2010
‎Horregatik dut hitz horiek, izen nagusien antzera, hizki larriz idazteko joera.
‎Ez dugu hitz egiteko ohiturarik. Nik ez diot galderarik egiten eta berak ez du niri buruzko interes berezirik azaltzen.
‎Senarraren zabarkeriak aspaldi igaroa zuen hitzen bidezko erasoen marra. Hasierako irainak noizean behineko bultzadekin laguntzen hasi zen, ustekabean emandako zaplaztekoekin.
‎Hogei urte ditut berriro. Ezin dugu hitz egin, dezibelioz puztuta baitago lokala. Berdin dio, oihuka dihardugu, onomatopeiak onomatopeiei josiz.
2011
‎ihesera eta sasira. Nolanahi ere, irakurri egin behar diagu, osagai guztiak eskuan ditugula hitz egin ahal izateko.
‎Etxera igo baino lehen atari ondoko tabernan sartu naiz. Mostradoreko taburete batean jesarri naiz eta Agustin, tabernako ugazaba, ez dagoenez, ez dut solasaldirik noizbehinkako enplegatu Manurekin, ez baitugu hitz egiteko ohiturarik, Agustin bera tarteko ez bada bederen. Duela urte batzuk hartu zuen taberna eta Pikota jarri zion izena.
‎Portu honetarik ehunka miliatara egon nahi nuen, mahatsa biltzen frantsesa hobetzen tulipanak drogatzen japoniera ikasten, euskaldunik topatuko ez nuen edonon batean, gutaz haraindiko jendea ezagutzeko premia neukan, Marcuserekin hitz egin, beste nonbaiteko poliziak harrikatu, harri berriak ikasi, Marilurekin etzan pintatu hezeko belarretan. Bai, Rikardok nora hoa marmarrean galdetu zidanean huraxe deskubritu nuen, momentu hartan geure buruaren aurkako borroka armatua zela politika zuzena egitea, tiro bana belaunean bihotzean garunean sinesmena behar zuten hitz guztiei. Kontu batzuk ahantzi, gorputza hebaindu, lo egin, bestelako eguzkitan itzarri, maitasunaren barne sintaxiaz jabetu:
‎Haserre guregana jendea, bestek jasan behar lukeen hitzik egiteko eskubiderik ez geneukala adieraztearren, nahikoa dugu dakarzuen kiratsarekin zuek zurruta eginik zatozte.
‎Ados ziren horretan. Baina behar genituen hitz batzuk elkar ulertzeko, ala. Cristina jabetua zen Diegoren ezinegonaz; lehengo hariari heldu zion ostera ere, Lazkanorekin errukiturik, nork daki.
‎Batzuei, hitz batetik besterako tartea nabarmena izatea gustatzen zitzaien eta hizki batetik besterakoa txikia, oso garbi uztea non hasten zen eta non amaitzen hitz bakoitza, garbiegi Federen gusturako. Irakurlearen inteligentziari egindako iraina zen beretzat hitzak eta hizkiak modu horretara banatzea, nahiago zuen hitz batetik besterako tartea mantendu arren, hizkiak bata bestearen gainean hain pilatuta ez ikusi, arnasa pixka bat har zezaten.
‎Besaulki bat harago, senarra behar duenari hitz batzuk zuzendu dizkionean, ahots hura ezagun zaiolako atentzioa emanik altxatu du begirada Lazkanok, eta arnasarik gabe geratu da lipar batez nor den ikusi duenean. Tximista baten kolpearekin aurreikusi du gertatzera zihoana," Lazkano, aspaldikoa", esanez hautsiko du bere durduzadura hogeitaka urte ikusi gabe daraman emakumezkoak, hortzadura perfektua, begi berde atxarolatuak, ilea tunel zuri baten marko beltz beltza Anaren aurpegi zurbilean, muxu emango diote elkarri, deserosotasunez, dispentsatuz baino gehiago muxua emanez, atseginetik edo desatseginetik zenbat duen neurtzea zaila den sorpresa benetakoz bere senarra aurkeztuko dio," hau Fidel da", edo" Fernando", edo auskalo zein izen absurdo izango duen halako emakume ezinezkoarentzat dudarik gabe terrenalegia eta neurriz beherakoa datekeen senar gorrotagarriak, bakarrik etorri ote den galdetuko dio, eta berak patetikoki baietz," bakarrik etorri naiz", bakarrik etorri dela erantzun dio, agerian utziz, ez bere autonomia bakartia, bere bohemia lubakitu interesgarria, baizik eta bere bakardade penagarriaren azpildura oro bere biluzian;" hogeitaka urte pasatu dira eta ez daukat teatrora nor ekarri, horra elkar ikusi gabe igaro diren bi hamarkada luzeen laburpen erdiragarria", esku programari batere begiratzeko premiarik gabe egindako sinopsia.
2012
‎Unibertsitatean zer ikasi nahi lukeen kontatzen ari zaio. Herrerak biziki maite du hitz horien doinua, aspaldiko amets gozo baten musika dira. Bat batean etena.
‎Etxebek ez du hitz egiteko asmorik. Distantzia motzean gutxienez hiru metroko aldea atera die beste biei eta igogailuaren botoiari sakatu dio.
‎Ez dakit zer erantzun zidan, ametsetik errealitatetik baino gehiago zuten hitz ulertezin batzuekin. Eta nire besoez bildu nuen bere gorputza, koala ume batek bere amari heltzen dion modu berean.
‎Gogoeta egin zuen: modu hartan uztartu behar zituen bere ipuineko elementu guztiak, azken emaitzaren mesedetan jarri behar zuen hitz bakoitza, koma bakoitza.
‎Ez zen posible, ezin zuen hitz bat aukeratu burura etortzen zitzaion lehena izateagatik, eta horren aurka egiteko modu onenaren bila hasi zen. Azkenean, lasai utziko zuen modu bakarraren alde egin zuen:
‎Washington: zer soinu polita duen hitz honek.
‎Leihorantz noala ezkerrera, karrajurantz eskuinera, mahai gaineko egunkariari begiratzen diot, artikuluari. Distantzia honetatik ezin ditut hitzak bereizi, soilik esaldi bat zirkulu gorri baten erdian, suzko gezi batentzako itu.
‎Nondik dute hitz idatziek gure baitan margo hots sentimenduak sortzeko gaitasuna. Gure bizitza aldatzeko botere ahalguztiduna?
‎gontz bat aldaketan hurbildu enborra hanketara sudurra belaunetara eroso giharrak tenk min goxoa behar du kontuz berrogeita... mantendu jarrera edo postura minutu batez, beti ere arnasa lasai hartuz. Gero, desegin jarrera eta erlaxatu giharrak ez pentsatu ezertan hustu burua kontzentratu egiten ari haizen horretan ez utzi gogoa noragabe berrogeita... bederatzi bizkarrezurra irudikatzen saiatu hankak zuzen al dituk non nabari duk tenkadura zortzietan jarri dugu amaitu osteko hitzordua ez dugu hitz egiterik izango leihotik leihora neketsua da zarata handiegia dago berrogeita hamahiru maskuriari hertsatze mesedegarria eragiten dio eta gizonengan prostatarentzat berrogeita hemeretzi mesedegarria da ere.
‎Ganbarako liburutegian antolatu dut kanpaleku nagusia. Orduak eman ditut itxialdia ahanzteko ihesbide bakartzat dudan hitz esaldi paragrafo hormatuen aurrean hasieran zutik oin puntetan gero makurtuta kokoriko hankak antxumatuta liburuen, gehienak literatura frantsesez gutxi batzuk politika gaztelaniaz, bizkarrak besterik ez hatzekin lagunduz burua okertuta irakurriz.
‎Maite ditudan hitzak,
‎desfile batean. Gure musikek ez dute hitzik.
‎beste bikoteekin ditugun hitz trukeetan.
2013
‎Hobeki esplikatu zidan," Bazkalondun Eugenio eta Xiburu elkarrekin harrapatu ditik, bi biak ohatze berean, eta jesukriston jaleoa armatu izan behar dik!". Ez nuen harrapatu kontesta emateko balio zuen hitzik. Lagunei deus kontatu gabe, denei adio erran eta etxera joan nintzen segituan.
‎" Gonbesiua" konbertsazioa dela deskubritu berria nuen, eta" ainxtin" arestian eskribitzen zela. Harrigarria zen buruko zokoetan ditugun hitzak paperean nola gelditzen ziren ikustea. Irakasle izateko ere erran zidaten, ez baitzen jenderik aski.
‎hauxe duzu hitz gordeen azken mirakulua:
‎– Idazle eskasak zarete, narrasak, utziak! Noren errespetua nahi duzue hitz horien truke. Begiratu zuen ipurdiak, bularrak, bisaiak.
‎Erretilua hartu eta pasteltxoak usaindu ondoren bata bestearen atzetik irentsi zituen, apurrei mahai gainera erortzen utziz. Ez zuen hitzik esan denak jan zituen arte. Amaitutakoan hatz mamiekin bildu zituen kondarrak, eta ahoratu haiek ere.
‎aski dut hitz erdiz
‎Granadan ondo ikasi zuen berak hori aragoiarrekin joan zenean. Andereak ez du hitzik esan oraindik, laster Auzako ganara helduko dira. Hango ikuspegiak harriturik utzi du, harlauzaz egindako egiturak izpiritua baretzen dio istant batez.
2014
‎Euskadi, gudaria, polizia, errefuxiatua, erbestea... helduen mundua egunez egun osatu beharreko mapa desertua zen, eta puntu batetik bestera joateko hitz gakoak ageri zitzaizkion Xabiri. Baina ez ziren bere mapa propioa osatzeko behar zituen hitzak baino garrantzitsuagoak, ezpada bere mapa propio hura osatzeko eragozpenak eta mehatxuak. Emango al zizkion Euskadik zapata berri batzuk?
‎Berehala ohartu zen Xabi bi ahizpetako batek ez zuela hitz egiten, keinuka eta espantuka jarduten zuela, eztarritik zarata modukoak eginez, eta beldur zen bere harridura ez ote zen kanpotik igarriko, begiratua iltzatuta geratzen baitzitzaion neskatilaren auhen horietan. Orduan beste neskak egoera deserosoa desegin nahi izan zuen eta, sabaitik zintzilik zegoen soka bati tiratuz, ganbarara igotzeko behar zuten eskailera jaitsi zuen.
‎Disko jogailutik ulertzen ez zituen hitzak zetozkion, eta kateatuta geratzen zitzaizkion belarri zuloetan, eta bular zatiaren ikuskizunaz aldentzen zuten lipar batez: " gringo"," gatxupino"," rastaman"," estupa"," burokratas"," lehendakaria"," kataklismoa"," burrundaie"," pardillo"," txupa"," sandinista", baina berehala itzultzen zen bere sentimendu klandestinoen amaraunera.
‎Nolanahi dela, bazituen hitzak baino premia handiagoak, esate baterako eskuen premia: neska ukitzekoa.
‎Galde eta galde, euskaldunik ez dela tarteko jakin du Lurok, ez 49 erreximenduko nehor ere, nahiz Paueko 18 erreximendu horrek 36 dibisioa osatzen duen 49.eko soldaduekin. Giroa arrarotua da soldaduen artean, nehork ez du hitz argirik erraten, saihesten dute afera, edo lurrerat behatzen, burua hazkatzen kaskoaren pean, edo" Ufa!" egiten gehienez ere. Jean Salaberri baino ez zaio ausartu ahapeka zerbait erratera gau batez, gerizpean, eta kaporala itzulia egiterat atera delarik:
‎altxamenduaren buruzagi guziak preso atxiki eta epaitu dituztela, eta hiru bederen hiltzera kondenatu. Nork edo nork Craonneko kantua izeneko bat ere sortu duela, Adieu la vie, adieu l' amour, adieu toutes les femmes, c' est pas fini, c' est pour toujours de cette guerre infâme dioen bat, aitzindariek kantatzea ere debekatu dutena hiltzeko mehatxu eginez, eta soldaduak izutuak direla, nehork ez duela hitzik erran nahi, zurrumurruak baizik ez direla heltzen. Errusian ere tsarrak abdikatu ote duen, bazter nahastaile batzuek hango gobernamendua uzkailiko ote duten, sozialisten jukutria bat ote den guzia, Frantzia Alemaniaren meneko ezartzeko eta Errepublikak gerla galtzeko, bi aldeak hitzartuak ote diren nehoiz gerlarik ez bururatzeko...
‎Baina kuraiatu da Janpierra, Thysek ere Baionan hirugarren egin zuela oroitaraziz adiskideei. Henrik ez du hitza alferrik galdu, ordea, hiruretarik hirugarren egin duela oroitarazteko Janpierrari. " Ohorezko postua, egiaz!".
‎nahi dut hitz egin asko galdu dutenez
‎Une batean, ordea, gizonak ulertu zuen Irenek ez zuela asko hitz egingo, ezin zuela beharbada, aztoratuegi zegoela, gauzak ulertu behar zituela hitz egiten hasi baino lehenago. Gelara itzultzeko baimena eman zion orduan, baina Zergatik Ruanda, galdetu zion berriz aretotik irten aurretik.
2015
‎Odile Moresek ez zekien Romanek egiten zituen keinu batzuk ote ziren, baziren-eta atzerantz eragiten zioten bat edo bi. Ez zekien erabiltzen zituen hitzen batzuk izan zitezkeen, esaterako gauza bat esango dizut errepikatzea. Larunbat hartan lehenengoz entzun zionean oroitu zuen gaztetan makina bat aldiz entzundako lau hitz haiek sortzen zioten desasosegua.
‎Eta traumaren errepika zenaren ordez, amesgaizto errepikari berri bat pairatzen hasiko da Martin, letrei lotua. Ezaguna zaigun arren, merezi du hitzez hitz kopiatzea: " Idatzitako testua letraz letra isurbide batetik abiada bizian desagertzen ikusten du hitz bat bera ere identifikatzeko astirik gabe, eta lortzen duen aldi bakanetan hitzek ez diote deus adierazten.
‎Saizarbitoriak hitza eta logika bereizten ditu. Gizakia hiztuna den bitartean, animaliak ez du hitzik, baina logika handia du, eta beraz ez du sexu arazorik. Arazo gabezia horrek aspergarri egiten du animalien sexualitatea, gizakiarenaren aldean.
‎Berbetan ere, ez duela askorik eginen jakinarazi die. Horretan ez dago arazorik, gelan badituzte hitza hartu eta uzten ez duten batzuk.
‎Senar ohien adiskideak edo senideak topatzen dituelarik, soberako zurikeria sumatzen du beti Lorea Gernikak. Kutsu hipokrita hartzen die entzun behar dituen hitzei. Esaten diotenaren iruntzira pentsatzen dutela denek iruditzen zaio, denek, ansolatarrek, subizatarrek, arbonatarrek.
‎Jakina. Hori duk hitza. Zenbatgarrena bost urtean?
2016
‎– Hauxe –esan zuen hitz bakoitza ondo ebakiz ahoskatzeko eginahalak eginez eta haien indarra hatz muturren kolpeez azpimarratuz–: Thursby bere hotelaren sarreran zuk Burritt Streetetik alde egin eta handik hogeita hamabost minutura hil dute.
‎bidean ez zuen hitzik egin eta epaitegian eduki genuen bitartean ez zuen urik eskatu
‎Beste zaindariek ez dute hitzik egiten, aginduak ematen dizkidate, isilik egoten dira eta noizean behin Ez zaukaat ezer hire aurka, baina ihes egiten saiatzen bahaiz arrafaga batekin frijituko haut. Kaputxa kentzeko imintziorik txikiena ikusten badiat, frijitu eginen haut berdin. Edo burla.
‎esan zuen euskaraz, barre txipi bat egiten zidala animoa ematearren. Beste biek ez zuten hitzik atera, ez zioten isiltzeko agindu. Bero hartan lurruntzen hasi zitzaizkidan betaurrekoak.
‎Isilera egin du, norbait hurbildu zaigulako. Ulertu ez ditudan hitz batzuk egin dituzte, euskara edo hori. Hau Xabier da, erantzun dio gaztelaniaz.
2017
‎“Erreportajea bukatzear dago. Zuk baduzu hitz egiteko asmorik? ” galdetu dio Cachok.
‎Gaztelera ere dotorea zuen ordea, hiztegi zehatza, egoki esaldi orotan, euskaldunek zuten hitz zakuak erabiltzeko joeraz bestela. “Askatasun eremua”, “Gu, EHGAM Bizkaia”, “Espero dugu... ”, “Ongi pasa baina batez ere izan aske! ”.
‎“Ez dugu hitz egin. Berak esaten du beste gauza batzuk bizi nahi dituela eta nik ere egiteko beste gauza batzuk.
‎Istripua gertatu zenetik ibiltzera ateratzen diren aldiro Axi atzean gelditzen zaio, ez berak abiadura handiegia hartzen duelakoz –geldotasun masterra egiten ari dela pentsatu du noizbait– baizik eta Axi, atzean gelditzen delako, bien arteko denborak bat ez baletoz bezala, eta neurologo andreari galdetu ondoren sorbalden altxatze bat baino ez zuen jaso. Saiatu da haren martxari egokitzen, arnasa hartuz, hanken mugimenduetan kontzentratuz, urratsa Axiren urratsari lotzen, baina lortu ahala Axik atzean gelditzekoa egiten du, eta gelditu egiten da oraindik aztertu ez duen auskaloko zein mekanismorengatik, trikimailua ezin baita izan, trikimailuak asmo edo norabide edo helburu bat behar baitu, eta azkeneko hilabeteetan Axik ez du hitz horien arrastorik.
‎Eta oraingoan ere Iñigok ez zuen hitzez erantzun, begien baiezko keinu batekin nahikoa iruditu zitzaion, eta Axik pentsatu zuen, beharbada, horixe zela harengandik erakarri zuena, erantzunak urre gorria balitz bezala gordetzea. Armairua laburtuko zion Josebak kontatu izan balio.
‎ez du hitz erabakigarririk
‎– Baina honi buruz ezin duk hitz egin oraindik.
‎Azkenean chicha pixka bat onartu zuen. Bitartean, ron botila hustu ahala, Euskal Herriko egoera politikoaz aritu ginen hizketan Ramon, Fernan eta hirurok, egoera hartan soinu erabat erridikulua zuten hitzak harilkatuz: hitzarmena, negoziazioa, prozesua, konponbidea...
‎Adiskidetasuna garrantzitsuegia zela beretzat. Baina ezin zuen hitzik egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zuen 25 (0,16)
du 22 (0,14)
dut 8 (0,05)
zuten 8 (0,05)
zituen 7 (0,05)
ditugun 5 (0,03)
dugu 5 (0,03)
dute 5 (0,03)
ditut 4 (0,03)
duela 4 (0,03)
duen 4 (0,03)
duten 4 (0,03)
zuela 4 (0,03)
dituen 3 (0,02)
duzu 3 (0,02)
baduzu 2 (0,01)
ditudan 2 (0,01)
dituzten 2 (0,01)
duk 2 (0,01)
nituen 2 (0,01)
nuen 2 (0,01)
Bazuen 1 (0,01)
badituzte 1 (0,01)
badun 1 (0,01)
bainituen 1 (0,01)
baitugu 1 (0,01)
baitute 1 (0,01)
balu bezala 1 (0,01)
bazituen 1 (0,01)
bazuten 1 (0,01)
ditu 1 (0,01)
ditudalako 1 (0,01)
ditugu 1 (0,01)
ditugula 1 (0,01)
dituzu 1 (0,01)
dudan 1 (0,01)
duenaren 1 (0,01)
duenari 1 (0,01)
dutela 1 (0,01)
duzue 1 (0,01)
duzuela 1 (0,01)
genituen 1 (0,01)
genuen 1 (0,01)
luke 1 (0,01)
lukeen 1 (0,01)
nuelako 1 (0,01)
zaitut 1 (0,01)
zituela 1 (0,01)
zuelako 1 (0,01)
zukeela 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia