Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 81

2000
‎Anton izeneko kankailutako batek goazen esan, eta moila aldera abiatu ginen. Ez genuen hitzik esan Kandidoren etxe aurrera iritsi ginen arte.
2001
‎Norberak du hitza esan nuen. Eta lasai egon zintezke, Berasa adiskide maitea, arestian esan didazun bezala, eguna beharrezkoa z.aio gauari, azken honek bere izaera jaso dezan eta baila gaua egunari ere, arrazoi bera delarik medio.
2002
‎Sarari, aldiz, orduantxe gailendu zitzaizkion buruan zentzua eta sen ona, kontuak jada erremediorik ez zuenean: esan nahi baita errudun sentitu zela, esan behar ez zituen hitzak esan zituelako eta urrunegi joan zelako. Izan ere, nor zen bera Sergioren fideltasuna kolokan eta zalantzan jartzeko?
2003
‎Leihoko gauak ere intimitatea ematen zuen, eta bero apur bat. Orduan zazpigarrenez pentsatu zuen Matiasek umeak ez zuela hitz bat bera esan bidaia osoan, eta hurrengo gogoeta izan zen amak ere ez zuela hitzik esan; zazpigarrenez pentsatu zuen hori ere.
‎Irribarre maltzurrez begiratzen zidan komisarioari agertu behar izan nion ez nuela lehendabiziko aldia, gehiagotan ere nahastu nindutela maitale, gaizkile edo suerte gutxiko beste hainbat jendailarekin, lehen ere inoiz kontatu niola nola behin aireportuan adiskide baten zain nengoela emakume batek besarkatu ninduen eta belarriko gingila miazkatzen zidala ulertzen ez nituen hitzak esan zizkidan, zerbait barkatzeko erregutuz bezala; nire aurpegiak ez du nonbait behar adina nortasun, arruntegia da edo trukagarria, ez du ezer bereizgarririk. Ikastola baten atarian jartzea nahikoa dut umeren batek zangotik besarkatu eta aitatxo deitzeko; mendi buelta bat egitera joaten banaiz, zakurren batek jarraituko dit atzetik, aurreko bizitzan edo oraingoan izandako jaberen baten antza dudalako (zakurrak maiz errenkarnazioak izaten dira).
‎Zor ziolako. Rakelek merezi zituen hitzak esan nahi zizkion. Zenbat maite zuen kontatu nahi zion.
2006
‎Edo bezpera gaueko nire arima biki hura agure erkindu bat zela ikusi berri banu bezala. Ez zuen hitzik esan, baina irribarrez geratu zitzaidan begira, egun on esanez bezala, edo nigan eguzki jaioberria ikusiko balu moduan.
‎Gero, goitik behera aztertu ninduen begiradarekin. Ez baitzuen hitzik esaten, nire agiriak galtzarbetik atera eta eman egin nizkion. Hartu zituen, baina ez zien begiratu:
‎izan daiteke gazteak bi ingurumari horietan ikasten zuela hitzaren artea; baina, izan daiteke, halaber, historiak, kronologiak bereiztea, hitzak esateko modu zahar bat eta hitz egiteko modu berriago bat: esate baterako, Tersites herritarrak, itxura guztiaren arabera oso berantiarra den pasarte batean117, aristokraten Biltzarrean hitza hartzeko ausardia hartzen duenean, ez ditu hitzak esaten; aitzitik, hitz egiten hasten da, argudioak eta arrazoiak ematen ditu, testuinguru epikoa alde batera utzita.
2007
‎Harridurak tokia kendu zion izuari bere begi bakarrean. Ez zuen hitzik esaten, baina buruarekin ezetz eta ezetz egiten zuen.
2008
‎Mugimenduzko afasia eferenteak eragiten du mugimendu agrafia eferentea. Hitz egiteko mekanismo zinestesikoak kaltetuta daudenez, hitza idazten hastean, hura ahoskatzen saiatzen dira, baina mugimendu arazoak dituzte eta ezin dute hitza esan. Barneko artikulazio sistema kaltetua dagoenean, zaila da ongi idaztea.
‎Kontzertu osoan ez zuen hitzik esan, musikariak aurkezteko izan ezik, eta burua makurtuz adierazi zuen esker ona. Agurrean ere, mundu osoko agertokiak zapaldu dituen artista laudatuaren irudiari Asti jaioterriko erretiroan bizi den gizon apal eta lotsatiarena gailendu zitzaion.
‎Neure bakardade honetatik irribarre egiten dizut, eta eskerrak eman aurtengo ekainean 32 urte bete ditudalako familiaz eta lagunez inguraturik; eta batez ere, mundu honetan gehien desio nuen oparia jaso nuelako berak badaki eta ez dut izenik aipatuko, baina segur aski hau ez du berak irakurriko, eta aurten maite zaitut hitzez esan ez badit ere, baldintzarik gabeko maitasuna adierazi zidan, benetako maitasuna eskaini, eta nik ere eman diot... beti maitatuko dut bera... betiko agurra hasierarik eta amaierarik gabeko maitasunari; benetan maitemindu nintzelako, eskerrik asko Olentzero!
‎Ezpainak dardaraka zituen hitzok esan zituenean, eta ez zuen ezer gehiago erantsi Tomasi buruz. Atsoaz, ordea, bai.
2009
‎ikaskideek ez bezala, zeinek. Hemen, jauna!? erantzuten baitzuten beren izenak entzun ahala, Ligoriok ez zuen hitzik esaten, noski, baina belarriak itxuragabeki tentetzen bai, Ildefonsok berak hala kontatzen zuen behinik behin, auskalo?; esan nahi baita guztiek maite zutela eta guztiek zaindu nahi zutela Ligorio, eta, jakina, nola untxia lasaia baitzen eta nola egun osoan jaten egoten baitzen, ikaragarri gizendu zen azkenean; eta orduan, gertatu beharrekoa gertatu zen, zeren, maisua ikasleei kapelupeko u... –Neska mutilak, ongi konturatuko zineten bezala, mahukapean ez dut untxirik, eta kapelupean ere ez dago??; hura esan ahala, ordea, kapeluan kabitzen ez zelako edo, untxiak kapelua astindu eta isatsa atera zuen, maisua nabarmen utziz; han izan ziren barreak eta irri karkailak!; maisuaren hitzak aintzakotzat hartuz gero, gainera, badirudi orduantxe bururatu zitzaiola Ildefonsori, estutasunetik ateratzeko edo, astebete lehenago Charles Chaplinen City Lights filma ikusi izanak ere izango zuen nolabaiteko eragina?, onddo kapela buruan jartzea eta Charlot imitatzen hastea, neska mutilen algaren artean:
‎JOANAk ezin du hitzik esan, itotzen hasi da.
‎hain untxizale bihurtu ziren hauek, non, berandu gabe, maskotatzat hartu, kaiola batean sartu eta eskolan –gelan, alegia, gela bakarreko eskola baitzen, sei eta hamalau urte bitarteko umeak hartzen zituena– zaintzera obligatu baitziren, batean batek belarra ekartzen ziola eta bestean beste batek azenario pare bat... honek kaiola garbitzen zion eta horrek ura ematen; izena ere jarri zioten –Ligorio–, baita gelako zerrendan sartu ere... eta are gehiago, zerrenda irakurtzerakoan harena ere irakurtzen zuen maisuak, untxia ikasle bat gehiago balitz bezala: ikaskideek ez bezala, zeinek" Hemen, jauna!" erantzuten baitzuten beren izenak entzun ahala, Ligoriok ez zuen hitzik esaten, noski, baina belarriak itxuragabeki tentetzen bai, Ildefonsok berak hala kontatzen zuen behinik behin, auskalo...; esan nahi baita guztiek maite zutela eta guztiek zaindu nahi zutela Ligorio, eta, jakina, nola untxia lasaia baitzen eta nola egun osoan jaten egoten baitzen, ikaragarri gizendu zen azkenean; eta orduan, gertatu beharrekoa gertatu zen, zeren, maisua ikasleei kapelupeko... " Neska mutilak, ongi konturatuko zineten bezala, mahukapean ez dut untxirik, eta kapelupean ere ez dago..."; hura esan ahala, ordea, kapeluan kabitzen ez zelako edo, untxiak kapelua astindu eta isatsa atera zuen, maisua nabarmen utziz; han izan ziren barreak eta irri karkailak!; maisuaren hitzak aintzakotzat hartuz gero, gainera, badirudi orduantxe bururatu zitzaiola Ildefonsori, estutasunetik ateratzeko edo –astebete lehenago Charles Chaplinen City Lights filma ikusi izanak ere izango zuen nolabaiteko eragina–, onddo kapela buruan jartzea eta Charlot imitatzen hastea, neska mutilen algaren artean:
2010
‎Hondakinak ez zeuden urrun, baina ezinezkoa da hara ailegatzea matxete eta gidari on batekin ez bada. Umeak ez du hitzik esan bide osoan, eskuarekin ibilbidea adierazi baino ez du egin. Azkenean, lehenengo harri aztarnak ikusi ditugu.
‎Hala saiatu zen zenbait aldiz, azkenean esan zien arte bazekiela non zeuden ezkutatuta jauregiko iheslariak, bertako nagusiaren emaztea hil zutenak, baina ez zuela hitzik esango nagusiaren aurrera eramaten ez bazuten. Ez zuten eraman Bizargorrirengana, baina bai gazteluko kapitainarengana, Ottori barrabilak moztu zizkion harexengana.
2011
‎Hamar ondorio, gazi eta gozo – Mikel Zalbide tuaren eta euskalkien artean eraturik edo eratze bidean legokeenaz). ez dugu hitzik esan, orobat, etorkizuneko zenbait eramolde sasi diglosikoz, tartean bihar edo etzi, ingelesaren aurrez aurre, izan dezakegunaz. Lionel Jolyk argiro esan duenez merezi luke zinez, besterik uste izateko joera badugu ere maizegi, barneedo endodiglosia horri ere erreparatzea27 gure gaurko diglosia esparrura mugatuz, egia al da ia batere diglosiarik gabe gelditu garela?
‎Lurrean etzanda dago oraindik. Ezin du hitzik esan, ezpainak eta eztarria josita balitu bezala. Jaikitzeko ahalegina egin du, ukondoa lurrean finkatuz, baina berriro erori da Presebal, konortea ere berriz galdurik.
‎Lehen estaian, ezpainetan ipini du hatza Mikelek, berak ere ez daki zergatik beharbada, isilik egoteko adieraziz. Mirenek ez du hitzik esaten, urduri, ametsean bezala sentitzen da. Ametsa ez bada, zer da orduan?
‎Nire kontakizuna amaitu dudanean ez du hitzik esan, eta gelan bakarrik egongo balitz bezala leihotik begira gelditu da.
2012
‎–bota zidan Olak?. Ez duzu hitzik esan, burua galdu duzula dirudi. Ea zuen aita horrek lehenbailehen alde egiten duen zure eta gure bizitzatik!
‎Franek ez zuen hitzik esan, baina burua emeki aurrerantz makurtuz erantzun zion lagunari. Beñatek berriz ekin zion:
‎Soinua entzun orduko zutitu ziren, baina hamar aldiz txundituago geratu ziren, ni aurrean jarrita, nire irudi traketsa ikusi zutenean. Ez zuten hitzik esan, eta iruditu zitzaidan ihes egiteko zorian zeudela; orduan ingelesez hitz egin nien:
‎Gauean eldarniotan hasi zen; sutan zeukan burua, aldian behin sukarrak eragindako dardarizoak goitik behera astintzen zion gorputza; ez hankarik ez bururik ez zuten hitzak esaten zituen aitari buruz, nebari buruz: mendietara itzuli nahi zuen, etxera...
‎515) delako bat, non gorputzaren eta hizkuntzaren, hizkuntzaren eta literaturaren, hizkuntzaren eta kulturaren arteko jarraitutasuna bermatuko den. Itzulpenaren poetika horretan, itzultzaileak ez du hitzek esaten dutena itzultzen, hitzek egiten dutena baizik: –Traduire ce que les mots ne disent pas, mais ce qu, ils font?
‎ABEL. (isilik, ezin du hitzik esan,, joanda, dago) Ez dut ulertzen?
2013
‎Bo, gazte horrek ez du nekerik merezi... eta ez dut uste orain Janek munduko aukerarik txikiena ere izango duenik inoiz harrapatzeko. Inork ez du hitzik esaten datorren udan Netherfieldera berriz etorriko ote diren; eta jakin lezakeen mundu guztiari egin diot galde.
‎KANDIDOk ez du hitzik esaten, mutu geratu da. NEKANEren atzetik irteten da?
‎Erretilua hartu eta pasteltxoak usaindu ondoren bata bestearen atzetik irentsi zituen, apurrei mahai gainera erortzen utziz. Ez zuen hitzik esan denak jan zituen arte. Amaitutakoan hatz mamiekin bildu zituen kondarrak, eta ahoratu haiek ere.
‎Granadan ondo ikasi zuen berak hori aragoiarrekin joan zenean. Andereak ez du hitzik esan oraindik, laster Auzako ganara helduko dira. Hango ikuspegiak harriturik utzi du, harlauzaz egindako egiturak izpiritua baretzen dio istant batez.
2014
‎Mikel Strogoffek bazekien emakume siberiar kementsuak ez zuela hitzik esango, eta hori biziaz ordainduko zuela!...
‎«Konpainiako gutun konfidentzialak irakurtzen dituzu?» galdegin nion. Ez zuen hitzik esateko. Asko dibertitu nintzen.
‎Badirudi hiztunak bere burua zuzendu duela,/ x/ hotsa duen hitza esatera iritsibaino lehen. Adineko gizonezkoa da, kasu honetan, adibidea eman diguna, bainaemakumezkoek edo beste gizarte eragileetako ezaugarriak dituen edozein hiztunek/ x/ hotsa erabiltzea posible dela uste dugu.
‎Ez dut hitzik esango poesiatik kanpo poesian gordetzen baita hitzen doinua, esanahia.
‎Zentzurik ez duten hitzak esaten dituzu arnasa egitean, arnasketa moteltzeko.
2015
‎Ez dut asmatu zuk entzun behar zenituen hitzak esaten Aizu, Sonny, ez duzu honetan hasi beharrik.
2016
‎Sorbaldak altxatu eta argia itzali zuen. Nire aurretik irten zen kanpora, ilunpean, eta ez zuen hitzik esan hesi atera iritsi arte, erdibidean Lalumìa andreak, leihotik begira, egin zion «Gabon» agurrari erantzuteko eta, hesi ate ondoan geundela, niri berarekin Giovanni n afaltzea proposatzeko izan ezik.
‎Ez zidan kasurik egin; aitzitik, gerritik heldu eta bere kontra estutu zuen nire gorputza. Aurpegian eta ezpainetan musuka hasi zitzaidan, eta haren ahotik sekula entzuterik pentsatzen ez nuen hitzak esaten zizkidan. Sagardo kiratsa zerion, eta haren aurpegiak ez zuen jada atseginetik ezer.
‎Gizakiaren handitasuna da Arendten hitzetan, hilkorra bada ere, hilezkorrak izatea merezi duten hitzak esan eta gauzak egiteko gai dela[...]. Gizakiek soilik duten hilezkortasun hori, eta lurtarra dena bakarrik, ‘ospe’ gisa ezagutzen dugu, eta bere helburua ez da soilik hitzak eta ekintzak desagerpenetik gordetzea[...], baizik eta, gainera, iraunkortasun hilezkor bat eskaintzea.
2017
‎Hitzik esan gabe entzun nion, deliberatua amorerik ez ematera, eskuizkribuaren orriak astiro inguratzen eta nire turdidura disimulatzearren txistuka. Baina Zorbak, ikusirik ez nuela hitzik esaten, leher egin zuen:
‎Ni Nati Lasa naiz. Ez dut legearen aurkako ezer egin eta ez dut hitzik esango, erantzun zuen ahots bare baina hotz batez.
2018
‎Gizon orok eskuratu dezake emakume bat sexurako, eta, horrela, saihestu egin dezake mutilzahar geratzea, zeina bi, zoritxar sozial? handietako bat baita (bestea umezurtz izatea da; Lévi Straussek ez zuen hitzik esan neskazaharren patuaz); gizon orok lor dezake emakume bat (emazte bat), dauden, ondasunetan baliotsuenetako bat,[?] hura gabe ezinezkoa baita bizitzea, edo, gehienez ere, gainbeherarik beherenera apaltzen baita bizitza?. Aurreko atalean, aipatu dut Lévi Straussek trukearen arketipotzat jotzen zuela ezkontza, eta orain argi ikusten da zergatik.
‎Kontatu nion gizona Monsieur Perrin zela, ispiluak saltzen zituela eta lan bat eskaini zidala Parisen eta bainuetxean irabazten nuenaren bikoitza ordainduko zidala. Ez zuen hitzik esan, ez orduan eta ez gero, Perrin jauna eta biak bakarrik atarian utzi eta ama eta biok sukaldera sartu ginenean ere. Leihotik ikusten genituen Monsieur Perrin hizketan eta aita tarteka txapel txikiari buelta erdi bat ematen.
Zuen hitzekin esan dizut hobeto uler dezazun, ergela!
‎Gero, bi eskuak elkartu zituen, otoitzerakoan bezala hatz puntak zerurantz. Ez zuen hitzik esan, ilehorien kopetak markatzen zituenaren izena esate hutsak ere galbidea bailekarkion.
‎Christianek itxita ditu begiak, geldi geldi geratu da Claireren barruan, Claireri baretzeko eskatuz. Ez dute hitzik esaten izaretan narrastu eta larrua jotzen duten bitartean, arnasestuak baizik ez dira entzuten. Claireren aurpegi zurbilean, betazal dardartiak erdi itxita eta Christianen burua esku artean duela, harridura agertu da, sudurra sotilki beherantz kakotuta ikusi dionean aurrenekoz, eta moko indartsu bat iruditu zaionean.
2019
‎Itxura batean, Coralineren gurasoak ez ziren batere gogoratzen elur globoaren barruan igarotako denboraz. Gutxienez, inoiz ez zuten hitzik esan horri buruz, eta Coralinek ere ez zien inoiz aipatu.
‎Ni kasik ez naiz konturatu, mutilak jator agurtu nauen arte, familiarki, Iruñean holako topaketa kasualak munduko gauza naturalena balira bezala eta horrexegatik bizitoki atsegina balitz bezala. Bidean aurrera, ohartu naiz (eta sartu zaidan euforia ezin dut hitzez esan) gizon ilehori atzerritar hori Martin Fröst zela. Paul Austerren pelikula horrible horretako protagonista bezala deitzen den klarinete jole suediar ezaguna (nik behintzat El País ekin banatu zuten Mozarten diskotik ezagutzen dut), Euskadiko Orkestrarekin jo zuena larunbatean Iruñean.
‎–galdera bitxia iritzi eta argia piztu dut, Uxueren aurpegia ikusi ahal izateko?. Gau osoa bueltaka eman duzu, eta atzo afarian ia ez zenuen hitzik esan, etena egin du, baina nik begira eta isilik jarraitu dut?. Errauts madarikatu horiek dira, ezta?
‎Manuelek ez du hitzik esaten; sentitu ere, oraindik estu eta larri duen arnasa, eta lehertzear taupaka ari zaion bihotza besterik ez du sentitzen bere barnean. Minezko imintzio bat eginez ahoa era bortxatuan zabaltzen du, birikek ahalik eta aire gehien har dezaten helburuarekin.
‎Mutila jaiki eta ohatzeko zutoinaren kontra bermatu da. Iruditu zaio ez dela gai izango esan nahi dituen hitzak esateko. Aurpegia autokontroleko maskararen atzean ezkutatua du.
‎Aita, negar egin ez bazuen ere, biziki hunkitu zen, oso. Ezin genuen hitzik esaten asmatu, hasieran. Gero, pixkanaka joan ginen lasaitzen.
‎Izugarria da, benetan aipatu nuen nik Dariori entzun ondoren. Florinak ez zuen hitzik esaten, sobra ere, hura guztia oso ezagun egiten zitzaion, mexikarra izaki.
‎Alabak ere eskerrik asko esan du halako batean, amaren oihartzuna, amak agindu izan balio bezala, oso apal biak ere. Agureak ez du hitzik esan, ez du hizkuntza jakingo seguruena, behera begira dago.
‎Emakume batek zabaldu die atea, amantala soinean, trapu batez ari da eskuak sikatzen. Ez du hitzik esan, ematen du badakiela nor diren, zer nahi duten, eta etxe barrura jarraitzeko keinua egin die. Korridoreetan areagotu egin zaie ingeles estiloaren inpresioa.
‎Erresto bakoitzean danbateko sor bat ateratzen zaio xisteraren zumitzari, eta ondoko pilotakada oihartzunaren zurrunbiloan galtzen da airean. Ikusleek ulertzen ez dituzten hitzak esaten dituzte pilotariek, hala nola eutsi, utzi, eman edo hautsi, eta, noizik behin, txapak ateratzen duen kexu metalikoa entzuten da ozenki. Orain arte Triku ari da galtzen zortzi eta hiru, jesuitak bere kontra jokatu du; beraz, oraingoz lasai dago.
‎Eta inoiz ez dut hitzik esan.
2020
‎Baina alferrik itxaron zuen noski. Harrapatu gintuen, bai, eta ezin genuen hitzik esan. Konturatu zen orduan, eta berriro goibeldu zen, nire egunetan ikusi dudan aurpegirik kezkatsu eta zoritxarrekoena jarri zigun.
‎Orroa antzeko bat bota zuen eta burua makurtu zuen besteari entzun nahietan dagoenaren antzera. Guk ez genuen hitzik esan, eta segundo pare batez isilik geratu ginen denok. Bitartean zurajearen karraska eta azpiko makinariaren burrunba besterik ez zen entzuten.
‎Bi tiro entzun ziren eta leihoa itxi zen. Ezin dut hitzez esan nolako arintasunez gertatu zen dena. Hamar segundo gehienera.
‎Lonjaren ate ondoan zain zegoen Aingeru, kanuto bat erretzen, Kasiano agertu zenean. Ez zekarren honek oso aurpegi gozoa eta ez zuen hitzik esan artez atea irekitzera hurbildu zenean.
‎Telebista nahi izanez gero, etxetik ekarri zuten. Matildek arratsalde osoan ez zuen hitzik esan, eta Teresak orduak eman zituen leihotik begira, egun batzuk barru estreinatuko zen udaberriari zantzurik hartu ezinik. Lore batzuk eramango zizkiola esanez agurtu zuen Matilde.
‎Hogei bat minutuko bidaia baten ostean, aitak aurkitu gintuen lekura heldu ginen. Han bi gizon haiek, ez genien aurpegia ikusi eta ez zuten hitzik esan, baina gorpuzkera eta erakutsi zuten indarrarengatik gizonezkoak ziren inongo zalantzarik gabe, aulki banatan lotuta eduki gintuzten hamar bat minutuz, zapi bana ahoan. Ez genekien zer gertatzen zen.
‎Gogorra izan zen lana; hanka besoak minduta bukatu zuten bi neskek, eta Mikelak ez zuen hitzik esan arratsalde osoan, Rosarioren hitz jarioan hileko entzun zuen arte.
‎–Hemendik aurrera ez duk hitzik esango, nik aginduta ez bada, aditu?
‎Aurrenekoan, ez. Duarterekin, on Dario Rocharen zaintzaile isil harekin, hitz egiten saiatu zen autoan sartzean; eskerrak eman nahi izan zizkion bere zain egoteagatik, baina gizonak ez zuen hitzik esan, autoaren barruko ispilutik begiratu zion eta irribarretzat har zitekeen keinu moduko bat egin zuen aurpegiko giharrekin, baina, jakin, ezin da seguru jakin hori zenik bere benetako asmoa. Gero, ehunka urte zituen auto handi eta eroso haren barruan lehenengo minutua pasatu eta gero, zerbait esan zuen adinari buruz, miresgarria zela 95 urte edukitzea eta on Dario bezain panpoxo eta sasoiko egotea (hitz hori atera zitzaion, panpoxo, eta bai berehala damutu ere); Duartek, ordea, ez zuen hartan ere zirkinik egin, autoaren barruko ispilutik berari begiratzeko keinu txiki bat ere ez, ezer ez, berean jarraitu zuen sor eta gor, entzun ez balio bezala.
‎Segundo batzuetan Connellek ez du hitzik esaten, eta elkarren arteko pribatutasunaren intentsitatea oso da bizia, presio ia fisiko batek hertsatzen dizkio aurpegia eta gorputza. Orduan Lorraine sukaldera itzultzen da, bufanda lepoan lotuz.
2021
‎Gogoan dut, astoarekin batera herritik ateratzen ari ginela, herriko aberats batekin topo egin genuela. Nire amari inoiz ahaztuko ez ditudan hitzak esan zizkion: ‘Segunda, iparraldera zoaz?
‎Egindako guztia txarto ateratzen zen; azkenean ez dauka garrantzirik gauzak honela edo bestela egiteak. Berak entzun nahi zituen hitzak esan besterik ez nuen, maite nuela sinetsarazteko gogoak ematen baitzidan.
2022
‎Ezohikoagoa izan zen, hala ere, lehen ministroaren gobernukideen isiltasuna. Izan ere, ministroek babesa adierazi ohi diote elkarri halako krisiren bat gertatzen denean, besterik ez bada sare sozialetan argitaratutako mezuen bidez. Oraingoan, baina, Johnsonen kabineteko kide bakar batek ere ez zuen hitzik esan haren agerraldiaren ostean, eta horrek indartu egin zituen gobernuburuaren kargugabetzearen edo dimisioaren inguruko zurrumurruak.
‎Saddamen krimenen ondorioz demografikoki aldatutako leku bat zen, eta, ezin ahaztu, petrolio zelai izugarria zeukan. Baina Turkia berehala oldartu zen, hirian bizi ziren turkmenak aitzakia gisa jarrita –Saddamek sarraskitu zituenean Ankarak ez zuen hitzik esan turkmen haien alde–, eta inbasiorako mehatxua egin zuen. Hala, Washingtonen presiopean, pexmergek Kirkuk utzi zuten ofizialki, baina bai PUKek eta bai KDPk euren bulegoak zabaldu zituzten, eta handik gutxira alkate kurdua hautatu zuten hirirako.
‎Alemanian gauza bera gertatu zen". Baina Lucilek ez zuen hitzik esan eta alai eta pozarren utzi zuen amaginarreba, hogei urte gazteturik, bainugelako sofa prestatzen. Bere koltxoiarekin, bere burukoarekin eta zeuzkan maindire onenekin, maitasunez, ohea egiten ari zen Benoît Labarierentzat.
‎Paradoxikoa bada ere, akziora eramaten den akzioaren ezina. Antzerkiak gorputzarekin osatu behar du hitzak dioena, ez luke sekula hitzak dioena ilustratu edo errepikatu behar; horretarako, idazleak lekua utzi behar dio gorputzari hitzen artean. Lanerako espazioa utzi behar du, aktore sormenerako eremu bat, ahots propioa garatzeko espazio huts bat.
2023
‎Hitz idatzia, ordea, geldia da, pertsonala, hitza burutik paperera doa eta bertan gelditzen da. Ez du hitz esanaren arintasunik, apenas dagoen bat batekotasunik, estilizaziorik, freskotasunik. Pentsamenduaren galbaheak bridatutako testuak dira idatziak, testu jasoak.
‎Iritzi berekoa da Guille Olmo kidea, hain justu ere: «Aurkikuntza ez da inportantea soilik idatzita duen hitzak esaten digunagatik. Balio izan digu ikusteko orain dela 2.100 urte dagoeneko sekulako maila zutela eskulturan».
‎«3, 2, 1», zenbatu, zintak kendu, eta aho batez oihukatu dute guztiek. Ez dute hitzik esan, baina garbi geratu da mezua.
‎Berrogei egun horrela pasatu eta gero, bati buruan dabilkio mundua zergatik erotu den hainbeste, zergatik ez den gai esateko nahikoa dela, nahikoa, uzteko behingoz. Ezin ditu hitzok esan ere egin; badirudi hitzei beldur handiagoa diela ni hemen, zementuzko haurlauza baten azpian, ikusten ari naizen honi baino.
‎Ezer gutxirekin, Petrarena erabili ezinik utzia ziguten. Adiskidea harriturik geratu zen nire autora eraman nuenean, baina ez zuen hitzik esan eta ni lehenbailehen saiatu nintzen motor hotza pizten. Halatan, apur bat kostatu arren, Nikolas eta Andreas begien bistatik galdu baino lehen, atzetik gindoazkien gu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia