Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 132

2000
‎Teoria estrukturala teoria sistemikotik eta komunikaziozko teorietatik elikatzenda, harremanak eta giza harremanetako egituren jatorrizko existentziaazpimarratuz. Baina orientazio sistemiko puruek ez bezala, orientazio mistokoekez dute gizabanakoa familia sistema baten partaide soiltzat hartzen,, azpisistema, modura baizik, bere egitura psikologiko propioarekin, beste azpisistemekin etakanpoko ingurunearekin harremanean, ikuspuntu ekologiko batez. Familiarenegituratzea hiru oinarrizko dimentsiotan finkatzen da:
‎Bereizketa honen arabera, gutxiengo nazionalek planteatzen dituzten eskakizunak bi multzotan sailka daitezke: lehenengo eskakizun multzoaren arabera, taldeak, barne desakordioak sor ditzakeen eragin ezegonkortzaileetatik babestu behar dira (esate baterako, arbasoengandik jasotako ohiturak jadanik errespetatzen ez dituzten gizabanakoek erakusten duten heterodoxia). Bigarren eskakizun multzoaren arabera, beste aldetik, gutxiengo kulturalek, kanpotik datozen eraginetatik babestu ahal izateko zenbait neurri hartu behar dituzte (esate baterako, gutxiengo kulturalak hezkuntza sistema bere hizkuntzan ezin duenean garatu).
‎Beste hitzetan esanda, zilegi den bizimodu onaren ikuskera bakarra nork bere buruari ezarritakoa da, eginkizun horretan gizabanakoaren autonomia eta indibidualtasuna irizpide bakarrak direlarik. Ondorioz, haW Jesus Casquette EHUko Teoria Politikoaren Historia Saileko irakaslea da. rreman ekonomiko, erlijioso, kultural, sexual, eta abarrek ez dituzte gizabanakoak muga jakin batzuen barruan hesitu behar; aitzitik, hauek askeak izan behar dute aipaturiko edozein harreman mota kolokan jartzeko, honek erakargarria izateari uzten dion momentu beretik. Ideia hauek osatzen dute liberalismoaren muin morala, hots, liberalismoa gainerako ideologietatik bereizten duen ezaugarria.
‎Puntu honetan, liberalen arabera, autodeterminazio indibidualaren printzipioak eguneroko eginkizun politikoetan duen ondorioetariko bat zera dela esan daiteke: estatuak neutrala izan behar duela gizabanakoek dituzten bizimodu onaren ideien aurrean. Kontuan harturik gizarte modernoetan bizimodu onaren ideiak anitzak (eta sarritan elkarren kontrakoak) direla, estatuak hobe luke indibiduoek bultzaturiko egitasmo kultural, erlijioso edota beste mota bateko helburu jakin bati ez laguntzea.
‎Gizakiaren nortasuna, hala nola honi estuki itsatsia dagoen izaera soziala, natura egoera metaforiko, imajinario batetik (Hobbes, Locke) zein" jatorrizko egoera" batetik (Rawls) ex nihi lo sortzen da. Ikuspegi" atomista" (Taylor, 1997) honen arabera, isolaturik aurkitzen den, hots, aurresoziala den eta lotura komunitariorik ez duen gizabanakoak, giza harremanetan sartu aurretik, nortasun finko eta erabat osatua dauka. Nor den, zer bizimodu jarraitu nahi duen, bere balio eta nahiak zeintzuk diren, bere bizitzan desiragarri eta arbuiagarri diren helburuak —galdera horien guztien erantzuna aldez aurretik ezagutzen du, gainerako gizartekideekin nortasun osatze horretaz" negoziatu" behar ez duelarik3 Liberalismoaren kritiko hauentzat, aldiz, ni a praktika sozial eta kultural jakin batzuetan" uztarturik" dago; bizitza onaren norabide jakin bat hartzerakoan, gizakiok kokatzen gareneko ingurune soziokulturala ezinbestekoa egiten zaigun datua da, ingurune horrek eskaintzen baitigu, azken finean, bizimodu onen zabalera eta horizontea, hala nola haietariko bakoitza perspektiban jartzeko irizpideak.
‎Liberalak eta bere kritikoak bat badatoz tesi sozialarekin, zertan datza orduan haien arteko desadostasuna? Esan daiteke desakordioa, besteak beste, estatuak jokatu behar duen paperean datzala, hau da, instituzio publikoek zein neurritan esku hartu behar duten gizabanakoen bizimodu onen aukeran4 Beste hitzetan esanda, eta guretzat dagoeneko ezaguna den terminologia erabiliz, bi autore multzo hauen arteko argumentuaren gatazka estatuaren neutraltasunaren auzian kokatzen da: liberalek, oro har, estatuaren neutraltasuna defendatzen duten bitartean, komunitaristak ideia honen aurkariak dira.
‎Halperinen ustetan eta lehen adierazi legez, eskubide politikoen murrizketak zekarren eskubide zibilak gehitzea. Portalisek, aldiz, eskubide zibilak zabalagoak nahi ditu gizabanako bakoitzarentzat. Atzerritarrei ere aitortu beharrekoak:
2001
‎Izan ere, Allard eta Landry k (1986, 1994; Landry eta Allard, 1994) hizkuntza baten ezagutzaeta erabilera azaltzeko ez dute bizitasun etnolinguistikoa eta identitate etnolinguistikoa bakarrik kontuan hartzen, autore horientzat askoz garrantzitsuagoak dirapertsonarteko kontaktu linguistikoak. Bizitasun etnolinguistiko objektiboak eragina du gizabanakoek beren talde etnikoko jendearekin izango dituzten kontaktuetan. Bizitasun etnolinguistiko objektiboa altua denean hizkuntza batean, taldeetnikoko kideekin hitz egiteko aukera handiagoa egongo da.
‎Bai elikadura konbentzionalak, bai ovolactovegetariarrak behar bezala asetzen dituzte behar organikoak, eta are gehiago jakiten da ez dela beharrezkoa egunero jatea. Ez da oztopo, bitamina horren urritasuna deskribatu da, urte askoan B12 bitamina ugari duten elikagairik ez duten gizabanakoetan, hala nola animalia jatorriko elikagai guztiak saihesten dituzten okurreetan. Barazkiak, zerealak eta ogia jatea oso ona da, baina elikagai horiek kolaminen iturri muypobreak dira.
2002
‎Jauzi mental horrekaldaketak dakarzkio eskema psikologikoari, bai botereguneekiko, bai ohiturekikoeta bai elkarbizitzeko pentsamoldeak aldatzeko premia bistaratuz. Aurrerantzean, beraz, korporazio berria bere osotasunean eta marken politika ere barneratubeharko ditu gizabanako kooperatibistak.
‎ULKak baliagarriak dira lehen mailako errenta banaketa aztertzeko ere. Soldatadunen ordainketen gorabeherek eragin handia dute gizabanakoen errenta erabilgarria finkatzeko orduan (eta kontsumo eta aurrezki erabakiak hartzeko orduan), eta soldatadunen ordainketen bilakaera horrek aurrera eraman den politika ekonomikoarekin loturik dago, konpetitibitate hazkundea gehienbat lan kostuen moderazioaren bidez bilatzearekin loturik, alegia.
‎Etxekoandrearen jarduera eta errenta maila ere erabakigarriak dira produktu horiek erosteko orduan. Hala, AECOCren arabera, etxetik kanpo lan egiten ez duen etxekoandreak kanpoan lan egiten duenak baino fruta eta barazki gehiago erosten ditu, eta errenta txikienak dituzten gizabanakoek, berriz, gehiago kontsumitzen dituzte artikulu horiek baino. Erosketa maiztasunari dagokionez, Elkartearen txostenaren arabera, kontsumitzaileen %43k dio astean behin erosten dituela frutak eta barazkiak, %31k astean bitan edo hirutan eta %9k egunero.
2003
‎2 Adingabeen epaileak eskudunak dira, halaber, erantzukizun zibilak epaitzeko, horiek sortzen badira lege hau aplikagarri duten gizabanakoen egintzak direla eta.
‎Izaera horretako zentroetan, heziketa laguntza espezializatua edo tratamendu berezia egingo da. Tratamendu horren jasotzaileak izango dira, besteak beste, anomalia edo aldakuntza psikikoak dituzten gizabanakoak, edari alkoholdunen, droga toxikoen edo gai psikotropikoen menpe daudenak edota oharmenean aldakuntza dutenak, baldin eta horien ondorioz aldakuntza larria badute errealitatearen gaineko kontzientzian. Neurri hau bera bakarrik aplika daiteke, edo, bestela, ardunak mendekotasuna gainditzeko sentikulu honetan ezarritako neurrietatik beste edozeinen osagarri gisa.
‎Aurreko lerrokadan ezarritakoa gorabehera, barneratze neurriak ezarri bazaizkio jadanik hogeita hiru urte bete dituen gizabanakoari, edo, behin neurriok ezarri eta gero, horien betetzea ez bada bukatu gazteak adin hori lortzean, adingabeen epaileak Fiskaltzari entzungo dio, eta, lege honen 14 eta 51 artikuluetan xedatutakoari kalterik egin gabe, neurri horiek espetxean betetzeko aginduko du, Espetxeen Lege Organiko Orokorrean agindutako erregimen arruntarekin bat etorriz.
‎Juan Ramón Cuadrado Politika Ekonomikoko katedradunak eta Carlos Iglesias irakasleak (biak Alcalá de Henaresko Unibertsitatekoak) zuzendu dute ikerketa, eta emaitza zehatzak eman ditu, langabeziaren eta prestakuntza akademikoaren arteko alderantzizko erlazioa ezartzen baitu: hezkuntza egiaztagiri handienak dituzten gizabanakoek langabezia tasa txikiagoak dituzte aurrez aurre. Unibertsitateko ikasleek, ikerketaren arabera, baikortasunerako arrazoiak dituzte, uste baita hurrengo hiru urteetan 500.000 eta 700.000 enplegu artean sortuko direla ziklo luzeko ikasketetako ikasleentzat (lizentziaturak, ingeniaritzak eta goi mailako arkitektura).
‎Horiek ere, bertan emango diren zuzenbide publikoko hainbat erregela jakinekotzat jotzen dute. Begi bistakoa denez, zuzenbide publikoak hurbileko harremanak ditu gizabanakoekin. Horrexegatik komeni da aurrerago agertzea horiei zuzen eta hur hurretik interesatzen zaizkien gaiak.
2004
‎Politikariek Estatuko instituzioen defentsan jardutea, euren hauteskundeinteresen gainetik, ez da sartzen teoria neoliberalen markoan; ez eta funtzionarioenlehentasuna euren lanean zerbitzu publikoa eskaintzea izatea ere; askoz gutxiagodemokrazia ekonomikoa eta elkartasuna izatea goiburutzat kooperatibistek, edoaltruismoak gidatzea bolondresen lana. Kontzepzio eta jarduera horiek ez dutelekurik neoliberalismoak duen gizabanakoaren ikuspegi utilitarista monetaristan.
‎Alkohola Alkohol gehiegi edateak aho barrunbeko, laringeko, esofagoko, koloneko eta ondesteko minbizia izateko arrisku handiagoarekin du zerikusia. Alkoholismoak eragina du gizabanakoaren nutrizio egoeran, zenbait bitamina eta mineral falta edo deplezioa eragiten du, eta gai da gure sistema immunologikoaren erantzuna aldatzeko, minbiziari aurre egiteko ahulago bihurtuz. Sukaldaritzako teknikak:
‎Arne Astrup Kopenhageko RVA Unibertsitateko ikertzaile taldeak obesitate morbidoa zuten berrogeita hamar bat laguni koipe gutxiko dieta bat eman zien, 6 hilabetez, eta beste batzuei, berriz, karbohidratoen kontsumoa mugatzen zuen beste dieta bat (Atkins eredua). Aldi hori bukatzean, Atkins dieta zuten gizabanakoek pisu gehiago galdu zuten; baina ikertzaileek ikusi zuten, jarraipena urtebetera zabaltzean, aldea nabaria zela. Astrup ek The Lancet en ondorioztatu duenez, Atkins dietak funtzionatzen du, hidratoen murriztapen ultramankuluak glukogenoa metatzea eta horri lotutako ur erreserbak ezabatzea eragiten baitu, «eta, beraz, galdutako pisua likido galera baten ondorio da nagusiki».
‎Hori dela eta, emaitza argigarrienak 2006tik aurrera ebaluatu ahal izango dira, osasuna babesteko agentziak 100.000 tonsila lagini (anginak) buruz egindako azterlan baten behin betiko emaitzak aurkezten dituenean. Lagin horiek gaixoek eta itxuraz eritasunak dituzten gizabanakoek hartu dituzte, eta horrek pentsarazten du espero den benetako aurkezpen maiztasuna nolakoa den. Sentikortasun genetikoa Animalia gaixoen prioi eraldatuekiko sentikortasuna zehazten duten giza geneak dira PrP proteina arruntaren sintesia kodetzen dutenak.
2005
‎Bestalde, Europako elkarterik garrantzitsuena Ingalaterrako Permaculture Association da; Espainian ere badira hainbat proiektu aspalditik, eta zaharrenetako bat Tarragonako “Permacultura Monsant” izenekoa da. Hain zuzen, permakultura mundu mailako sare bat da, gobernuen eta enpresen laguntzak onartzen ez dituzten gizabanakoen mugimendua, proiektu independenteak eta autofinantzatuak sor ditzaten.
‎Gaixotasuna jasateko arrisku handia duten gizabanakoei prebentzio neurri gisa aplika dakieke murrizketa.
‎IgAk ahoa, arnasbideak eta digestio traktua estaltzen duten muki mintzen infekzioen kontra babesten du. Ikertzaile estatubatuarrek gene bereko akatsen berri ere eman zuten IVC edo DIgA duten gizabanakoetan. TACI proteina kodetzen duen geneak antigorputzak sortzen dituzten zeluletako antigorputz moten arteko aktibazioan parte hartzen du.
‎" Antropologia konparatuak eskaintzen duen materialak, horrela, ez du trataera zientifiko bat onartzen ezta erabateko trataera teoriko bat ere" 40 Pertsona bakoitza" mundu ezezagun" bat da —aspaldiko aforismo batek ere individuum est inefabile dio— eta honengatik nahitaez onartu behar du antropologo orok kognitiboki ezin duela bere aztergaia erabat kontrolatu, hau da, berak ezin izango duela inoiz giza-errealitateak berez jartzen dizkion mugak gainditu. " Giza-izakia", hain zuzen," bere hitz eta ekintza guztiak eta baita bere sentimendu eta pentsamendu guztiak baino zerbait gehiago eta ezberdina da" 41 Nahiz eta batek uste duen gizabanako bat bere osotasunean ondo ezagutzen duela, egiaz ez du aukerarik ere honen agerpenen zati bat baino antzemateko, eta, beraz, gehienez gizabanako hori partzialki eta behin behinean ulertu ahal izango du. Humboldtek gizakiaren" bame indarra" deitzen duena ez dago ikerketa antropologiko baten edo bestearen esku, nahiz eta banakoari buruzko datuak asko izan eta hauen inguruko analisia ona izan.
2006
‎Jainkozkoek giza aberearen bizitzan duten esku hartze itogarria esparru politikora ere hedatzen da. Jainko eta jainkosek lotura estua dute gizabanakoen botere esparru guztiekin, erregearekin bezala Biltzarrarekin. Aldez edo moldez, Zeus subiranoa beti dago presente ekintza edo jarduera politiko garrantzitsu guztietan; jaso ere, izen ezberdinak jasotzen ditu eginkizunaren arabera58:
‎Platonen erabilpena oso zehatza da, zentzu honetan: ideien munduan, hots, zeruan du gizabanakoak lurrean burutuko duena ikusteko eta ikasteko ispilua. Platonek paradeigma hitza darabilenean gizakiaren izaera tragikoa uzten du agerian:
2007
‎(Zentsura legeen aurka idazten ari da): . Prentsa librea herriaren gogoaren [Volksgeist] begi edonon zabaldua da, herri batek bere buruan duen usteona gorputz hartua, lokarri bat hizketaria, horrek baitu gizabanakoa Estatuarekin eta munduarekin lotzen, kultura inkorporatua, zeinek ere dituen gatazka materialak gatazka izpiritualetan itxuraldatzen eta haien ekaiezko eitea idealizatzen(?). Da ispilu bat izpirituala, non ere duen herriak bere burua ikusten, eta jakinduriaren aurreneko baldintza da norbere buruaren begiratzea.
‎Herrien psikologia abian jarri zutenen ideia nagusiak bi hauetara bil ditzakegu: 1) psikologiak aintzat hartu behar ditu gizabanakoa aurkitzen den gizarte hori moldatzen duten indar historikoak eta egitura sozialak, eta 2) ez dago psikologia benetan zientifikorik hizkuntzaren zientziarik gabe? 669 Aipatu bi fundatzaileen jarraitzaile inportanteena Wundt izan da. –Wundt ek, dena dela, ez zuen onartzen psikologia esperimentala eta psikologia kolektibo edo kulturala bata bestetik banatzea.
‎8:00etan gizabanako nartzisista topatuko dugu, bere buruaren adierazpeneta gozamenak bizi duen gizabanakoa.
‎Horretan, pertsonak errealitate sozialarekin erlazionaturiko zenbait arazo (Adelson, 1971), elkarrizketa kliniko (Furth, 1980) edo dilema (Damon, 1977; Selman, 1976) ebatzi behar zituen. Zereginhoriek bakarka egin behar zituen gizabanakoak, gertakari horien esanahia berezinoren laguntzarik gabe aurkituko balu bezala (Echeita, 1988). Hala, ikerlan horienalde, soziala?
‎Adibidez, diruak erosteko balio dezake, baina bi hilabeteko haur batek ezin du hori egin. Testuinguru batean dagoen aukera multzoakzehazten du gizabanakoak testuinguru horretan egin ahal izango duena. Egondaitezkeen aukera guztien artean, bakar batzuk besterik ez dira gauzatzen, etahoriei benetakoak esaten zaie.
‎Ikuspegi horretatik, hainbat ikerketaegin ziren (Connell, 1971; Furth, 1980; Moore, Lare eta Wagner, 1985..). Ikerketahorietan, gehienetan elkarrizketa irekiak erabili zituzten, eta, horri esker, laginakosatzen zituzten gizabanakoen adin tartea zabaldu egin zen.
‎Prentsa librea herriaren izpirituaren [Volksgeist] begi edonon zabalia da, herri baten bere buruan usteona gorputz hartua, lokarri bat hizketaria, horrek baitu gizabanakoa Estatua rekin eta munduarekin lotzen, kultura inkorporatua, zeinek ere dituen gatazka materialak gatazka izpiritualetan itxuraldatzen eta haien ekaiezko eitea idealizatzen(?). Da ispilu bat izpirituala, non ere duen herriak bere burua ikusten, eta jakinduriaren aurreneko baldintza da norbere buruaren begiratzea.
‎baldin eta" hizkuntz komunitatea" eta" hizkuntza" —Porzigen hitzetan—" giza errealizazio komunen lehen premisa" eta" kulturaren aurrebaldintza" badira212, orduan gure hezkuntzak arreta bereziz kontsideratu ditu euskaldunak eta euskara. Azken batean" hizkuntzak", Menzek gogorarazten digun bezala," ez du gizakia gizabanako bezala soilik ezaugarritzen; aldiz, hizkuntzak gizakia bere existentzia nazionalean ere ezaugarritzen du" 213 Horregatik, hezkuntzak —zeinak beti eta nolanahi hizkuntzaren beharra duen— ezin du gizabanakoaren humanizazio prozesua sustatu, une berean horri dagokion komunitate linguistiko osoaren garapena bultzatzen ez badu. " Hizkuntzaren eta nazioaren formazioaren arteko loturaren fundamentazioa", honela Humboldt," berez da garrantzi handieneko zerbait eta, egiaz, hizkuntz estudioaren azken emaitza bezala izan daiteke ikusia" 214 Horrela, bada, eta bukatzeko, zera esango dugu:
2008
‎Nortasunaren garapenari eta garapen sozialari dagokienez ere, ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Berak uste zuen gizabanakoa emaitza sozial bat dela. Hau da, hark dioenez, nortasuna esperientzia sozialaren emaitza da eta, besteek egiten dituzten iradokizunen ondorioz, etengabe aldatzen da (Cairns eta Ornstein, 1986).
‎Metamorfosi horrek zuzenean eragiten du irrati kate bakoitzaren proposamenean, hortaz, estrategia bikoitz baina erlazionatu bat garatzea eskatzen du: alde batetik, orain arte bezala enpresak irrati programazio eraginkor bat mantendu behar du, entzuleria eta publizitatea?, eta, beste alde batetik, web orrialdeekin elkarreragiten duten gizabanakoentzako erakargarriak izan daitezkeen eduki gehigarriak proposatu behar ditu. Estrategia bikoitz horrekin kontsumo forma berri bat irekitzen da, non entzuleriak, irrati proposamen ororen objektibo?
‎Baina ondorio etikoez gain, mendekotasunaren mekanismoak hobeto ezagutzea da hori prebenitzeko eta tratatzeko bide bakarra. «Mendekotasunaren eredu medikoaren balioa ez da mendekotasuna duen gizabanakoaren portaera baztertzea, baizik eta hura ulertzeko eta modu eraginkorragoan tratatzeko esparrua ematea», idatzi dute Volkowek eta Lik. Horixe da, hain zuzen ere, Gennadimorren azken helburua.
‎Miguel Ángel Martínez Gonzálezek, unibertsitate horretako Medikuntza Prebentiboko irakasle eta azterlanaren zuzendariak, azaldu zuenez, “ikerketan, astean gutxienez bi ordu eta erdiko baliokidea pilatzen zutenek, hala nola korrika egiteak edo futbolean edo tenisean aritzeak,% 25 arrisku gutxiago zuten asaldura horietako bat garatzeko”. Era berean, sedentarismo maila altuenak dituzten gizabanakoek, telebistaren eta/ edo ordenagailuaren aurrean astean 42 ordu baino gehiagotan kalkulatuta,% 31 handitzen zuten arazo horiek izateko aukera, aktiboenekin alderatuta. Ikerketak zehaztu zuen, halaber, emakume ezkonduen eta erretzaileen artean izaten zirela sedentarismo tasa handienak.
‎Pertsona desberdinak dira (terminoaren zentzu zabalean eta konplexuan: aldatzen ari diren beharrak eta identitateak dituzten gizabanako eta kolektiboak), espazio berean elkarrekin bizi behar dutenak, eta, hortaz, elkar ezagutu behar dute, eta beren identitateak eta proiektuak negoziatu behar dituzte. Baina negoziazioari ekiteko, kontuan izan behar da pertsona horien artean eta pertsona horiekiko boterea dis simetrikoa dela.
2009
‎Ez ahaztu, herri informazioaren benetako protagonistakherritarrak eurak direla eta oso kontuan izan behar ditugula. Izan ere, bestemodu batean hedabideetara sarbiderik ez luketen gizabanako edo taldeei lekuaeginez, informazio orokorreko mezu bideetan agertzen ez den eta herritarreninteresekoa den informazioa herriko kazetariaren esku jartzen dute.
‎Anorexia akexiaren sindromea deitzen zaion patologiak eragina du pazientearen bizi kalitatean, eta haren biziraupenerako mehatxu larria izan daiteke. Caquexia adin handiko markatzaile ezaguna da, baina minbizi aurreratua duten gaixo gehienetan, infekzio, traumatismo, immunoeskasia (hiesa) eta gaixotasun kronikoak (biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa) dituzten gizabanakoetan ere hautematen da. Gantz erreserbei nahiz muskulu ehunekoei eragiten dieten hainbat faktore eragiten dituzte.
‎Ez du onik, besteekikoa pobretzen baitu: epopeia indibidualak xurgatua duenean gizabanakoa, bestea norbere aintzarako aitzakia baino ez da. Ez du onik, anbizio pertsonalak sekula ez baitu nahikorik, eta, ondorioz, bitxia da eragiten diguna:
‎Aitzitik gertatzen da, ordea. Halakoek ulertu behar lukete gizabanako baten ariman ahalik gehien sakonduta izaten dela dimentsio handiko fenomeno sozialak ulertzeko aukera" (Marcel Proust, À la recherche du temps perdu).
‎Literaturaren moduan, beraz, zeinak ez-ohiko indarra hartu baitzuen ordu arte imaginario bat partekatzeko tresnarik eskuratzerik izan ez zuten gizabanakoek kontsumitutako narrazioak finkatzean, kantagintza bera ere funtzio hori betetzeko ernamuinetako bat bihurtu zen aro garaikidean. Hain zuzen ere, kantagintzak literaturak baino eraginkortasun handiagoz ezagutarazi eta jendarteratu ditu atxikimendu, sinbologia eta biziberritze ideologikoko esparruak, gure lurreko parametro musikalen interpretazioaren arabera askotan, guk hemen aztertutako denbora bitartearen barruan.
2010
‎negoziatzen. Orain, aitzitik, dena zatietan erabaki eta negoziatu behar du gizabanakoak, aukera anitzen artean. Bizimodu tentsiodun horrek erresumina, babes erantzun eta erantzun oldarkorrak eragiten ditu.
‎Eta horietariko bakoitzaren kalitatea (babes maila)% 1ean handitzeko gizabanakoek batez beste adierazitako OB, hurrenez hurren, 1,39?/ urte, 0,87?/ urte, 0,68?/ urte, eta 0,63?/ urte da9 Dena den, balorazioen zifrak aldatu egingo dira ezaugarri sozioekonomiko eta kultural konkretuen baldintzapean (Hoyos et al., 2009). Alde batetik, seme alabak dituen jendearen edo mendizaleak direnen OB% 43 garaiagoa da, eta bestetik, euskal nortasun kulturala duten gizabanakoen OB% 28 garaiagoa da.
‎Hautaketa esperimentu metodoak, lehen pauso batean, NEB jakinean dauden ingurumen ondasunak «atributu» gisa definituko ditu, eta horiekin batera baita «kostua» ere atribututzat hartuko du. Ostean, ingurumen ondasunen kalitate maila ezberdinak adierazten dituzten alternatiba jakinak emango zaizkie aukeran galdetegia bete behar duten gizabanakoei. Hautatzeko dituzten balizko alternatibak egungo egoerarekiko() ezberdinak dira, eta horietariko baten alde egitea prezio jakinaren ordainean izango da («kostu» atributua, alegia).
‎Arrisku faktoreak kontrolatuta izatea eta ariketa fisikoaren programa jarraitzea dira bigarren bihotzekoak saihesteko gakoak. Dislipemiei dagokienez, zenbait saiakuntza klinikok frogatu dute, modu frogagarrian, infartu aurrekariak dituzten gizabanakoen kolesterol maila murrizteak nabarmen murrizten dituela morbilitate kardiobaskularraren zifrak, erabilitako tratamendua edozein dela ere. Bigarren mailako prebentzioaren beste zutabeetako bat tabakoa uztea da.
‎Azterketa batean, Wansink ek sakon aztertzen ditu kontsumitzaileek elikagai gehiago hartzen dituzten ingurumen faktoreak. Argudio horrekin diseinatutako emaitzek erakusten dute zenbat eta ahalegin handiagoa egin behar duen gizabanakoak janaria lortzeko, orduan eta txikiagoa dela kontsumoa. Erosotasun kontu hutsa da.
‎Gainera, bere burua klonatu dute, inbaditzaileari eraso egitea helburu duen zelulen armada sortzeko. Lan horrek erakutsi duenez, HLA B57 genea duten gizabanakoek zelula gehiago sortzen dituzte, erreakzio gurutzatukoak, eta horrek esan nahi du GIBarekin lotutako epitope bati baino gehiagori eraso diezaieketela, dagoeneko aktibatuta dauden zeluletatik ihes egiteko agertzen diren mutazioak barne. HLA B57 generik ez duten pertsonengan erreakzio gurutzatuak izateko gai diren zelulak sortzen laguntzeko txertoa diseinatzen lagun diezaiekete ikertzaileek.
‎Díezen aburuz, sare sozialei edo txatari esker, oso pertsona lotsatiak harremanetan jartzen dira, nahiz eta beren buruari buruz gezurra esan, informazioa faltsutu. “Aurrez aurre harremanak izateko zailtasun handiak dituzten gizabanakoak dira. Hala ere, Internetek ematen duen anonimatuari esker lortzen dute loturak sortzea, nahiz eta gezurren bidez izan.
‎Lanean, 1998 eta 2004 bitartean Mallorcako eta Menorcako uretan artisau arrantzaz eta jolas arrantzaz harrapatutako 400 meroren analisiaren bidez, ugalketaren garaia eta iraupena, sexu heldutasuna, ugalkortasuna eta espezie hermafrodita horretan sexu aldaketa eragiten duten mekanismoak aztertu ziren. IEOk azaldu zuenez, meroaren hermafroditismoa sekuentziala da, eta horrek esan nahi du gizabanako guztiak sexu batetik jaiotzen direla eta beren bizi zikloaren une batean bestea bihurtzen direla. Kasu horretan, mero zuria eme jaiotzen da.
‎Altuerak ongi ezagutzen den osagai genetikoa duen bezala, eta biztanleria orokorrak onartzen duen bezala, pisuaren kasuan antzekoa gertatzen da. Hau da, giza gorputzak zenbait tresna ditu gizabanako bakoitzaren “berezko” pisua mantentzen saiatzeko. Pisua irabaztean nahiz galtzean, genetikak baldintzatzen du pisu hori.
‎Ikertzaileen arreta piztu zuen esperimentuan ustekabeko aurkikuntza batek. Kopuru jakin batetik haratago joaterik ez zuten gizabanako batzuei buruzkoa izan zen aurkikuntza. Horietako bik ez zuten lortu pisua %21etik gora igotzea, eta batek ezin izan zuen gainditu hasierako pisuaren %18 Autoreek ondorioztatu zuten pertsona batzuk oso zaila, ia ezinezkoa dela kopuru jakin batetik gora gizentzea.
‎Bai gizonengan bai emakumeengan, genetikak funtsezko zeregina du muskulaturaren garapenean. Gizakiaren izaerak muga batzuk ditu gizabanako bakoitzarentzat, entrenamenduaren eta elikaduraren arabera aldatu ahal izango direnak, baina ez haratago. Ez dirudi zentzuzkoa iraupen atleta bat kulturista bihurtzen saiatzea, eta alderantziz.
2011
‎Adimen mota hori harreman sozial eta afektiboetan ondo moldatzeko garatu beharreko konpetentzia da, halabeharrez. Eta ondo landua duen gizabanakoak, inguruan dituen harresiak gainditzeko eta mamutzar eta piztiei aurre egiteko arma gehiago izanik, zoriontsuago bizitzeko aukerak izango ditu.Gure haurtzaroan (eta zeresanik ez gure gurasoen sasoietan) ez gaituzte emozioak kontrolatzeko hezi. Orain arteko heziketaren ikuspuntu arrazionalistak adimena ezagutza ugari izatearekin lotu izan du, hau da, gizabanako adimentsua liburuen artean irudikatu izan dugu.
‎Jabetza Erregistroa publikoa izango da bertan idatzohar edo inskripzioaren bidez jasotako ondasun higiezin nahiz eskubide errealen egoera zein den jakiteko, interes ezaguna duten gizabanakoentzat.
‎Kontratuak egin ezin dituzten gizabanakoek ezin izango dituzte baldintzapeko dohaintzak edo dohaintza kargadunak onartu, euren ordezkari legitimoen esku hartzerik gabe.
‎Eskizofrenia pairatzen duten pertsonen taldea oso da heterogeneoa eta beren bizi zikloan zehar aurkezten dituzten sintomak aldakorrak dira. Dena dela, nahiz eta eskizofrenia duten gizabanako guztiek ezaugarri berak ez izan, eskizofreniaren sintoma tipikoak bi multzo handitan sailkatu izan dira: sintoma positiboak eta sintoma negatiboak.
‎Saguetan, vipr2 k ere zeregin garrantzitsua du jokabide prozesuetan, eguneroko jardueren ikaskuntza eta tenporizazioa barne. Zientzialariek VIPR2 genearen adierazpena neurtu zuten pazienteen odol zeluletan, eta ikusi zuten mutazioak zituzten gizabanakoek vipr2 adierazpen handiagoa zutela eta hartzaileak aktibitate handiagoa zuela. Autoreek ondorioztatu zuten kausazko mutazioen eragina hesteetako peptido basoaktiboa seinaleztatzeko mekanismoaren bolumena igotzea dela.
‎Horri esker, infekzio sorra eta gizabanakoen gaixotasun aktiboa bereiz daitezke, Mtb rentzat espezifikoak diren T CD4+ zelula immuneen erantzunaren profilaren arabera, Giuseppe Pantaleok zuzendutako zientzialariek zehaztu dute. Eritasun latentea duten gizabanakoek T CD4+ zelula immuneen erantzunak dituzte, eta eritasun aktiboa dutenek, berriz, zelula monofuntzionalen erantzunak dituzte. Proba hori egin duen zientzialari taldeak ebakitze balio bat identifikatzen du, eta balio hori infekzioaren estatusa iragartzeko erabil daiteke.
‎Horietatik 15ek BRCA1 eta BRCA2 geneetan berrantolamendu genomiko handiak (LGRak) zituztela ohartu ziren ikertzaileak. Ikerketaren ondorioek erakusten dutenez, LGRak dituzten gizabanakoek bularreko eta obulutegiko minbiziaren garapen goiztiarrerako arriskua dute, bai eta bi BRCA motetan aldaketa murriztuak dituztenak ere. Emaitzen arabera, LGRak dituzten subjektuak fenotipo bereziak dituzten familietakoak izan ohi dira, non bi minbizi motak (obulutegikoa eta bularrekoa) batera baitaude.
‎Esentziak ez du gizabanakoaren izatea bere osotasunean adierazten; espezie bereko gainerako kideekin dituen ezaugarri komunei egiten die erreferentzia. Aristotelesek gizakia arrazoimendun animali gisa definitu zuen.
2012
‎Norentzakoa147 edo alokutorioa diogunean, esatariak mezua igortzean gogoan duen gizabanakoa adierazi nahi dugu, norentzat egiten duen bere mezua, alegia. Esatariak berariaz hautatzen du, buruan duen norentzako hipotetikoa da, izan ere.
‎Izen honetaz adierazi nahi duguna da esatariak mezua igortzean gogoan duen gizabanakoa; norentzat egiten duen bere mezua, alegia. Honekin txandakatzen ditu esatariak bere zereginak.
‎A tipoko jokabide eredua Mayre Friedman eta Ray Rosenman kardiologoek bihotz arazoak izandako subjektuen nortasunari buruz ikertu zuten, eta ondorioztatu zuten arazo horiek dituzten gizabanakoen nortasuna bereizgarria dela. Horri. A tipoko jokabide eredu?
‎Neurotizismoa: ondoez psikologikorako joera, ideia irrealak, gehiegizko suhartasuna edo irrika eta aurre egiteko erantzun ez moldagarriak dituzten gizabanakoak identifikatzen ditu.
‎Minusbaliotasunak subjektuen jarduerarako gabeziak eta mugak, eta parte hartzeko murrizketak biltzen ditu. Gainera, osasun arazoak dituen gizabanakoaren, eta haren ingurune fisiko eta sozialaren arteko elkarreraginaren alderdi negatiboak ematen ditu aditzera. Egoera horretan, haurrak estresaren eta horretarako egokitzapenaren artean murgilduta daude.
‎Baliteke osasun profesional batzuk deseroso egotea kronikotasunaren aurrean, ikusten baitute ahalmenik ez dutela sendatu nahi duen gizabanakoaren eskaeraren aurrean eta gertaera batzuen atzeraezintasuna gogorarazten dien gaixotasunaren aurrean. Ondorioz, gaixoari laguntzeko, eta hura balioetsi eta ulertzeko ahalmena murriztuta ikus dezakete; baina, erantzun hori kosta ahala kosta saihestu behar da.
‎Burgesiak askatasunaren ilusioan oinarrituriko ohiturak sendotzeko mekanismo berriak eratu zituen. Gizabanakoak modelatzeko mekanismo berri hauen bitartez gizarteak onartzen duen jokaera automatismo bilakatzea bilatzen da, horrela, gizabanakoak inposatu izan zaion jokaera gizabanako beraren kontzientziak halaxe desiratu nahi izan balu bezala sentitu behar du; gizarteak eskatzen dion jokaera jakin bat izan behar du gizabanakoak, baina betiere, bere bulkada baten ondorio izango balitz bezala. Modernitatea ez da, beraz, askatasunaren eta autonomiaren garaia, menderakuntza eta lotura psikologikoena baizik.
‎Noski, borroka horretan, egia botere tresna den neurrian, bezaketa tresna zein erresistentzia tresna gisa funtzionatu dezake. Bestela esanda, Egiarekin batera narrazio handiak zein programazio modernoak ere kolokan geratu diren arren, oraindik ere badira gizabanakoak zentzu batean edo bestean gidatu edo zuzentzea helburu duten erritu edo protokolo anitz, eta gidatuak izan (babesa) nahi duten gizabanakoak, noski?. Zentzu horretan, oraindik ere, badira ezarriak zaizkigun egia edo fedeak, erresistentzia tresna funtzionatzen duten egia edo fedeak dauden bezala.
‎Eta hala eta guztiz ere, paradoxikoki, inoiz baino lotuago egonik ere, badirudi elkar menderakuntzak ez dituela gizabanakoen arteko komunikazio bideak sendotu, ez duela interaktibitatea indartu, inter pasibotasuna baizik. Ematen du gehiengoak nahiago duela ezarritako egiari jarraitu edota besterik gabe ezer ez egin; pasiboa izan, azken finean.
‎Ureak giltzurrun funtzioa eta hidratazio maila ere neurtzen ditu. Handitu egiten da giltzurrun gutxiegitasunean, deshidratazio egoeretan eta muskulu masa handia duten gizabanakoetan. Balio normalen gainetik dauden transaminasek adierazten dute prozesu batek hantura eragiten duela Giltzurrunaren funtzio nagusietako bat ura eta elektrolitoak kentzea denez, giltzurrun funtzioaren azterketa ionogramarekin osatzen da, eta ionograma horrek zehazten ditu sodio, potasio eta kloro mailak.
2013
‎Norentzakoa diogunean honako hau adierazi nahi dugu: esatariak mezua igortzean gogoan duen gizabanakoa; norentzat egiten duen bere mezua, alegia. Honekin txandakatzen ditu esatariak bere zereginak.
‎Nutrizio desinformazioa, zergatik gertatzen da? Cooperrek eta kolaboratzaileek diotenez, albisteen iturria gai edo gertaera bat sustatu nahi duten gizabanakoak edo erakundeak dira. Prentsa komunikatu asko, besteak beste, interes taldeek, merkataritza erakundeek edo elikagai industriarako lan egiten duten harreman publikoko enpresek egiten dituzte.
2014
‎Elles sont l, origine de tout pouvoir?. Elkarbizitza soil soil eta hutsa gura duen gizabanakoen multzoaren suposizioa, eraikuntza abstraktuenean ere, franko estrainioa dela aitortu behar: –C? était supposer les hommes arrachés à leurs préjugés, à leurs traditions, à leurs vieilles habitudes, comme à leurs privilèges et à leurs intérêts spéciaux??
‎Nortasunaren garapenari eta garapen sozialari dagokienez ere, ekarpen garrantzitsuak egin zituen. Berak uste zuen gizabanakoa emaitza sozial bat dela. Hau da, hark dioenez, nortasuna esperientzia sozialaren emaitza da eta, besteek egiten dituzten iradokizunen ondorioz, etengabe aldatzen da (Cairns eta Ornstein, 1986).
‎Ikertzaileek ikertu nahi dute giza garapena zergatik gertatzen den modu horretan. Horrez gain, azaldu nahi dute gizabanako batzuk zergatik diren besteengandik desberdinak, eta, ondorioz, gizabanakoaren garapenean gertatzen diren aldaketa normatiboak azaltzen saiatzen dira (aldaketa horien sustraian dauden faktoreak, zerk sortzen eta zuzentzen dituen aldaketa horiek).
‎Eskizofrenia duten gizabanako guztiek ez dituzte ezaugarri berberak. Askotarikoak eta konplexuak dira eskizofreniaren sintomak, baina, konplexutasun hori gorabehera, eskizofreniaren sintoma tipikoak hiru multzo handitan sailkatu izan dira:
‎Gainera, OEak nahikoa izan behar du gizabanakorentzat oinarrizkoak diren beharrak betetzeko eta, aldi berean, bereizi gabe herritarren eta auzokideen artean. Beraz, edonork jaso lezake baldiltzarik bete gabe (BIEN, 2012).
‎Zerbait komunean duten gizabanakoek beren beharrak eta interesak lortzeko eta haien artean elkarri laguntzeko erakundeak sortu izan dituzte historian zehar.
2015
‎–Ez ezak txorakeriarik esan, Ezeiza, faborez. Anjelmari indar berriz zetorren erasora?. Marxismoa ez zuan Karl Marx ekin bukatu, garatu eta aberastu egin den pentsamolde bat duk, egungo gizarte kapitalistak sortu nahi duen gizabanako alienatuaren aurka borrokatzeko bide bakarra! Eta hori herri xumeak ulertzen dik, begira bestela Txilen lortu duen arrakasta!
‎bezalako klixe eta estereotipoak anti teknologistentzat, sistemaren aurkakoentzat, asmatu dira, eta horrela jarraituko du izaten. Baina inork ez du gizabanako bat masa jende bihurtzen termino bat asmatzen duelako». Ados nago eta liburuan zehar erabiltzen ditudan «etiketak»? «bohemio» barne?
‎Zer justifikatzen du estrategia horien arrakastak? Kalifornia Behereko Unibertsitateko zientzialarien hitzetan, «automonitorizazioak esan nahi du gizabanakoa, pisua edo kontsumitzen dituen elikagaiak, ariketa edo jokabideak erregistratzen ari denez, bere jokabideez jabetzen dela». Laburbilduz, pentsatzen du.
‎Modu analogoan esan dezakegu gure desertu hipermodernoan ere badirela hiru talde. ...n desertu hipermodernoan ere, modu berean, europarrak —demokrata onak, gureak, bizigabeak—, atzerritarrak —europar demokrata onen bizitza lasaiak arriskuan jartzera datozen barbaroak, bizidun zein bizigabe izan— eta gainontzekoak —hauek aurreko bi taldeetan sartzerik ez dutenak dira; izan ere, desertu honetako epaileek lehendabiziko bi talde orokor eta nagusietan sartu ohi dituzte gizabanako guztiak— bereizi ohi dira. Hau ez da dena, berriz.
‎Aspaldira arte gizabanakoak bere bizitza apaizari kontatu behar bazion barruak eta ezinegona baretzeko, egun psikologo zein psikoanalistarengana jotzeko joera dago; lehenago Ni-aren historia narratzeak deabrua uxatzea bazuen xede, orain, oroimen pertsonalaren arte berriari ekinez, barnean dabilen mamua baretzea bilatzen da. Eta horrela, sendatu nahi zuen gizabanakoak apaizaren eskuetan geratu behar zuen bezala, psikoanalisi freudarrak ere ez gai ikusten du gizabanakoa bere borondate hutsez sendatu ahal izateko. Ikuspegi pesimista honekin halabeharrez bilatu behar du laguntzaren bat gizabanako galduak adituarengan.
‎Estatua terapia psikoanalistaz eta psikologikoaz baliatzen da nahi duen gizabanako mota ekoizteko, gizarteratua izan nahi duen gizabanakoa behar bezala nahi duen lekura zuzentzeko. Helburua argia da, estatuak, egun ere, gizabanako orokor eta abstraktuak nahi ditu, despolitizatuak, erraz administratu ditzakeenak; eta, horretarako, ordenarentzat onuragarriak edo berreskuragarriak direnak birziklatu eta arriskutsua izan daitekeen gizabanako oro neutralizatu egin behar da.
‎Estatua terapia psikoanalistaz eta psikologikoaz baliatzen da nahi duen gizabanako mota ekoizteko, gizarteratua izan nahi duen gizabanakoa behar bezala nahi duen lekura zuzentzeko. Helburua argia da, estatuak, egun ere, gizabanako orokor eta abstraktuak nahi ditu, despolitizatuak, erraz administratu ditzakeenak; eta, horretarako, ordenarentzat onuragarriak edo berreskuragarriak direnak birziklatu eta arriskutsua izan daitekeen gizabanako oro neutralizatu egin behar da.
‎Modernitateko masak lekua utzi dio jada potentzialtasunik ez duen gizabanako bilduma arrunt eta hipermodernoari, orakulu hipermodernoen menpe beren buruak uzten dituzten gizabanakoen bilduma deslotuari. Ez omen dago, beraz, historia egin edota eraldatu dezakeen masarik, masa modernoa atomizatu egin baita.
‎Irudi irrealak sortzen ditu, emozioak eskaintzen ditu, erreala alde batera utz dadin. Demokrazia honek liluratu daitezkeen gizabanako orokor, abstraktu eta unibertsalak nahi ditu, mundua nahi bezala eraiki dezaketelako ilusioa bizirik duten gizabanako despolitizatuak. " Egon lasai, hau baita mundu posibleen artean hoberena!
‎Hipermodernitatean, horrezkero, gizabanako ale jakin bat ekoizten da nagusiki; malgutasuna eta aldakortasuna ezaugarri nagusi dituen gizabanako abstrakto eta orokor bat, edozein bat Agambenen hitzetan, ale bat, bizigabe bat. Gizabanako hipermodeno honek ez du identitaterik, ez du kontzeptu bakar batek ere determinatzen eta, horrexegatik, edozein izan daiteke, edozelako singulartasuna.
‎batzuetan jendeak higuindu egiten nau, halako moldez, non nekez eusten diodan oka egiteko gogoari. Ez du gizabanako zehatzekin zerikusirik; jende guztiaren kontrako zerbait da. Peter Gorria, azken batean, bost urteren buruan tximino izatetik pertsona izatera igaro zen.
2016
‎Ongizate Estatu keynestarraren ikuspuntutik, gizabanakoak babesteko bidea desmerkantilizazioa zen; merkatuaren injustizien aurrean gizabanakoen segurtasuna lortzea zuen helburu. Pentsamendu korronte liberalaren ustetan, aldiz, Estatuak merkatuko injustizia horiei erreparatu gabe eskain dezake segurtasuna (segurtasun fisikoa, nazioaren mugena, etab.). Horregatik, erantzukizun indibiduala azpimarratu eta giza kapitalean inbertitzera bultzatu nahi ditu gizabanakoak, lan merkatuan euren kabuz molda daitezen.
‎Kasu horretan, nabarmendu behar da esne osoa, erdi-gaingabetua edo esne gaingabetua aukeratzeko, norbanakoaren osasun egoeraren eta bere elikadura patroiaren araberakoa izango dela. Horrela, bada, egoera patologikoren bat duten gizabanakoek, dietaren gantza murriztea eskatzen dutenak, aukeratu lukete gantz eduki gutxiko esnea; osasun egoera onean dauden pertsonek, ordea, ez lukete zertan esnearen eduki koipetsua murriztu, baina bai gantz eta azukre ugariko esnekiak. Esne gaingabetuaren nutrizio edukia Espainiako Elikadura Kodeak (CAE) definitzen du esne naturala produktu osoa dela, ez aldatua, ez aizundua, ez eta kalostrorik gabea ere, etxeko ugaztun amildegi osasuntsu, normal, oso eta etenik gabea, eta ondo elikatuta.
‎Hori duela lau bost urte lortu da. Ni ez naiz batere historizista, baina uste dut gizabanakoon identitatea sortzeko bidean imaginario kolektiboak osatzen dituzten erreferentzia horien guztien artean iragan kolektiboaren ideiak ere badirela, kontzienteki ala inkontzienteki. Eta erreferente horiek espainiarrek edo frantziarrek dauzkaten berberak baldin badira, gu zer gara?
2017
‎Irudikapen horretan, horrela, kolektiboa nazioa, guri hemen dagokigunez gai izango litzateke bizitza indibidualak zentzuz erabat betetzeko, singulartasun horien zerizana erabat zehaztuz eta argituz. Ikuspegi postmodernistan, ordea, ez nazioak, ez beste ezein ideiak, ezin dute gizabanakoa zer den zehaztu, gizabanakoa berez izate zehatzezina baita, zer den guztiz argitzerik ez dagoena. Nazioak bizitza indibidualei zentzu betea eman diezaiekeelako ideiak, beraz, totalitarismo nabaria ezkutatzen du bere baitan, gizabanakoaren berezko zehatzezintasunari muzin egin eta bortxatu egiten baitu, ideal kolektiboaren muga hertsietara zeharo azpiratuz.208 Hau da, nazioak ez du gizabanako erabat engaiatuaren singulartasuna berreskuratzen eta atzera agerrarazten, galarazten eta desagerrarazten baizik.
‎Errituaren helburua argia da, beraz: sistemak beharrezkoak dituen gizabanako aleak ekoitzi behar ditu eskolak, errituaren bitartez heldu bilakarazi, hiritar on eta zintzoak, arazorik sortuko ez dituztenak sortzaileak edo sistema apurtzaileak errekuperatu eta sistemaren dinamikan integratu. Umetatik bezatu behar ditu eskolak, zeremonia eta ohiturak etengabe errepikatu, mantsotu eta heldu bilakatu daitezen, diseinatu den arrakasta ereduari men egin diezaioten.
‎Hezkuntzak berezko balioa izan behar du, heziketa formala —kategorikoa eta a prioristikoaizan behar du; hots, ez da belaunaldi bakoitzaren baldintzetara egokitzen ibili behar, ezta helburu jakin bat dutenentzat soilik balio behar, berez izan behar baitu zentzua. Hitz gutxitan, Gramscik esan bezala, kontzientzia kritikoa garatu eta ezjakintasunetik atera behar ditugu ume eta gazteak, testuingurua bat ala bestea izan; hots, Suchodolskiren ildotik, gizabanako baliagarriak (ez ekonomikoki) trebatu, geroak ekarri behar dituen arazo berriei ebazpen edo konponbide berriak asmatzeko gai izan behar duten gizabanako malguak: artistak.
2018
‎Burgesia nagusitutakoan finkatu den sistemak, Kapitalismoak, Ilustrazioaren umea izanik, argiro erakutsi du joera hori. Nekez onartzen den baino urrunago joan da desberdintasun oro ezabatu nahian, teorian hainbeste maite duen gizabanakoa ere ez deus bihurtu duenez. Horregatik, Liberalismoaren muin ideologikoan omen dauden askatasun indibidualak, giza banakoaren errespetua..., lasto fitsa baizik ez dira:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
duten 27 (0,18)
duen 24 (0,16)
dituzten 17 (0,11)
du 16 (0,11)
ditu 8 (0,05)
dute 8 (0,05)
dituen 6 (0,04)
zuten 6 (0,04)
zuen 4 (0,03)
zituzten 3 (0,02)
baitu 2 (0,01)
dituzte 2 (0,01)
dituela 1 (0,01)
duela 1 (0,01)
duenean 1 (0,01)
dut 1 (0,01)
duzun 1 (0,01)
lukeen 1 (0,01)
lukete 1 (0,01)
luketen 1 (0,01)
zituen 1 (0,01)
Argitaratzailea
Consumer 29 (0,19)
Pamiela 22 (0,14)
UEU 16 (0,11)
Uztaro 10 (0,07)
ELKAR 8 (0,05)
Jakin liburuak 8 (0,05)
Jakin 6 (0,04)
Deustuko Unibertsitatea 5 (0,03)
Alberdania 5 (0,03)
LANEKI 4 (0,03)
Osagaiz 4 (0,03)
Berria 3 (0,02)
Booktegi 3 (0,02)
Euskaltzaindia - Liburuak 2 (0,01)
Susa 2 (0,01)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
Euskalerria irratia 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan gizabanako bat 4 (0,03)
ukan gizabanako bakoitz 3 (0,02)
ukan gizabanako guzti 3 (0,02)
ukan gizabanako batzuk 2 (0,01)
ukan gizabanako berak 2 (0,01)
ukan gizabanako emaitza 2 (0,01)
ukan gizabanako ere 2 (0,01)
ukan gizabanako estatu 2 (0,01)
ukan gizabanako ez 2 (0,01)
ukan gizabanako hartu 2 (0,01)
ukan gizabanako neuroendekapen 2 (0,01)
ukan gizabanako urri 2 (0,01)
ukan gizabanako abstraktu 1 (0,01)
ukan gizabanako adierazi 1 (0,01)
ukan gizabanako adin 1 (0,01)
ukan gizabanako ale 1 (0,01)
ukan gizabanako alienatu 1 (0,01)
ukan gizabanako apaiz 1 (0,01)
ukan gizabanako aurkitu 1 (0,01)
ukan gizabanako behar 1 (0,01)
ukan gizabanako bilduma 1 (0,01)
ukan gizabanako bizimodu 1 (0,01)
ukan gizabanako botere 1 (0,01)
ukan gizabanako bular 1 (0,01)
ukan gizabanako despolitizatu 1 (0,01)
ukan gizabanako egintza 1 (0,01)
ukan gizabanako erakargarri 1 (0,01)
ukan gizabanako erakutsi 1 (0,01)
ukan gizabanako errenta 1 (0,01)
ukan gizabanako eskaera 1 (0,01)
ukan gizabanako ezin 1 (0,01)
ukan gizabanako familia 1 (0,01)
ukan gizabanako gai 1 (0,01)
ukan gizabanako gaixotasun 1 (0,01)
ukan gizabanako gizarte 1 (0,01)
ukan gizabanako hizkuntza 1 (0,01)
ukan gizabanako humanizazio 1 (0,01)
ukan gizabanako identifikatu 1 (0,01)
ukan gizabanako identitate 1 (0,01)
ukan gizabanako ikuspegi 1 (0,01)
ukan gizabanako jabetzadun 1 (0,01)
ukan gizabanako janari 1 (0,01)
ukan gizabanako jarraitu 1 (0,01)
ukan gizabanako kanpo 1 (0,01)
ukan gizabanako kolesterol 1 (0,01)
ukan gizabanako komunikazio 1 (0,01)
ukan gizabanako kontsumitu 1 (0,01)
ukan gizabanako kooperatibista 1 (0,01)
ukan gizabanako langabezia 1 (0,01)
ukan gizabanako lur 1 (0,01)
ukan gizabanako malgu 1 (0,01)
ukan gizabanako mota 1 (0,01)
ukan gizabanako muga 1 (0,01)
ukan gizabanako mugimendu 1 (0,01)
ukan gizabanako multzo 1 (0,01)
ukan gizabanako nortasun 1 (0,01)
ukan gizabanako nutrizio 1 (0,01)
ukan gizabanako Ob 1 (0,01)
ukan gizabanako oinarrizko 1 (0,01)
ukan gizabanako oro 1 (0,01)
ukan gizabanako pasibo 1 (0,01)
ukan gizabanako pisu 1 (0,01)
ukan gizabanako portaera 1 (0,01)
ukan gizabanako prebentzio 1 (0,01)
ukan gizabanako Rh 1 (0,01)
ukan gizabanako t 1 (0,01)
ukan gizabanako talde 1 (0,01)
ukan gizabanako testuinguru 1 (0,01)
ukan gizabanako txiki 1 (0,01)
ukan gizabanako ukan 1 (0,01)
ukan gizabanako uste 1 (0,01)
ukan gizabanako zehatz 1 (0,01)
ukan gizabanako zelula 1 (0,01)
ukan gizabanako zer 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia