2000
|
|
Bereizketa honen arabera, gutxiengo nazionalek planteatzen dituzten eskakizunak bi multzotan sailka daitezke: lehenengo eskakizun multzoaren arabera, taldeak, barne desakordioak sor ditzakeen eragin ezegonkortzaileetatik babestu behar dira (esate baterako, arbasoengandik jasotako ohiturak jadanik errespetatzen ez
|
dituzten
gizabanakoek erakusten duten heterodoxia). Bigarren eskakizun multzoaren arabera, beste aldetik, gutxiengo kulturalek, kanpotik datozen eraginetatik babestu ahal izateko zenbait neurri hartu behar dituzte (esate baterako, gutxiengo kulturalak hezkuntza sistema bere hizkuntzan ezin duenean garatu).
|
|
Beste hitzetan esanda, zilegi den bizimodu onaren ikuskera bakarra nork bere buruari ezarritakoa da, eginkizun horretan gizabanakoaren autonomia eta indibidualtasuna irizpide bakarrak direlarik. Ondorioz, haW Jesus Casquette EHUko Teoria Politikoaren Historia Saileko irakaslea da. rreman ekonomiko, erlijioso, kultural, sexual, eta abarrek ez
|
dituzte
gizabanakoak muga jakin batzuen barruan hesitu behar; aitzitik, hauek askeak izan behar dute aipaturiko edozein harreman mota kolokan jartzeko, honek erakargarria izateari uzten dion momentu beretik. Ideia hauek osatzen dute liberalismoaren muin morala, hots, liberalismoa gainerako ideologietatik bereizten duen ezaugarria.
|
|
Puntu honetan, liberalen arabera, autodeterminazio indibidualaren printzipioak eguneroko eginkizun politikoetan duen ondorioetariko bat zera dela esan daiteke: estatuak neutrala izan behar
|
duela
gizabanakoek dituzten bizimodu onaren ideien aurrean. Kontuan harturik gizarte modernoetan bizimodu onaren ideiak anitzak (eta sarritan elkarren kontrakoak) direla, estatuak hobe luke indibiduoek bultzaturiko egitasmo kultural, erlijioso edota beste mota bateko helburu jakin bati ez laguntzea.
|
|
Gizakiaren nortasuna, hala nola honi estuki itsatsia dagoen izaera soziala, natura egoera metaforiko, imajinario batetik (Hobbes, Locke) zein" jatorrizko egoera" batetik (Rawls) ex nihi lo sortzen da. Ikuspegi" atomista" (Taylor, 1997) honen arabera, isolaturik aurkitzen den, hots, aurresoziala den eta lotura komunitariorik ez
|
duen
gizabanakoak, giza harremanetan sartu aurretik, nortasun finko eta erabat osatua dauka. Nor den, zer bizimodu jarraitu nahi duen, bere balio eta nahiak zeintzuk diren, bere bizitzan desiragarri eta arbuiagarri diren helburuak —galdera horien guztien erantzuna aldez aurretik ezagutzen du, gainerako gizartekideekin nortasun osatze horretaz" negoziatu" behar ez duelarik3 Liberalismoaren kritiko hauentzat, aldiz, ni a praktika sozial eta kultural jakin batzuetan" uztarturik" dago; bizitza onaren norabide jakin bat hartzerakoan, gizakiok kokatzen gareneko ingurune soziokulturala ezinbestekoa egiten zaigun datua da, ingurune horrek eskaintzen baitigu, azken finean, bizimodu onen zabalera eta horizontea, hala nola haietariko bakoitza perspektiban jartzeko irizpideak.
|
|
Liberalak eta bere kritikoak bat badatoz tesi sozialarekin, zertan datza orduan haien arteko desadostasuna? Esan daiteke desakordioa, besteak beste, estatuak jokatu behar duen paperean datzala, hau da, instituzio publikoek zein neurritan esku hartu behar
|
duten
gizabanakoen bizimodu onen aukeran4 Beste hitzetan esanda, eta guretzat dagoeneko ezaguna den terminologia erabiliz, bi autore multzo hauen arteko argumentuaren gatazka estatuaren neutraltasunaren auzian kokatzen da: liberalek, oro har, estatuaren neutraltasuna defendatzen duten bitartean, komunitaristak ideia honen aurkariak dira.
|
2008
|
|
Pertsona desberdinak dira (terminoaren zentzu zabalean eta konplexuan: aldatzen ari diren beharrak eta identitateak
|
dituzten
gizabanako eta kolektiboak), espazio berean elkarrekin bizi behar dutenak, eta, hortaz, elkar ezagutu behar dute, eta beren identitateak eta proiektuak negoziatu behar dituzte. Baina negoziazioari ekiteko, kontuan izan behar da pertsona horien artean eta pertsona horiekiko boterea dis simetrikoa dela.
|