2000
|
|
Baina, horiek guztiok bideratzeko asmoz, azkenik gazteleraz eta euskaraz aurkezten dut 1948an Nazio Batuen Erakundeak agerrarazi zuen. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala?. Hori baitugu arrazoi biderako tresna egokia, eta horretan oinarriturik
|
joan
ezinik ez dugu.
|
|
13 artikulua. 1 Pertsona orok du
|
joan
eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten lurraldean bizilekua aukeratzekoa.
|
|
Baina ez da gutxi, zeren otoi eta oroi horiek mundu zabalerako gomendagarri ematean Frantzia bera ere sinatzaileen artean partaide izan zela eta hortik sortzen zaiola erantzun beharra. Eta horretarako, adibidez, Europaren Batasunean bertan ereduak aurkitu ezinik ez dugu, besteak beste Aosta eta Tirol; beharbada Suitza dugu adibide hobea eta lehenagokoa, Helvetiar federakuntzak bertako lau hizkuntzak ofizialak izan zitezen,
|
joan
zen mendearen lehen partetik, Konstituzioan jarri zituen arau egokiak direla eta. Beraz, Frantzian lana nolabait bideratzeko ere ez zaigu falta ez argudiorik ezta ahalmenik ere.
|
|
Pirinio mendien bi hegaletan Kataluniaraino agertzen dira euskarazko toki izenak. Eta Erdi Aroan, lehenik guztiok Nafar erresumaren eskutik
|
joan
ginen, latinez ziotenaren arabera Lingua Navarrorum mintzatuz, 1200 urtean Gaztelako Alfonso VIII.a sartu arte. Geroztik, Yon Etxaide zenak ongi zioen bezala, ez dugu bakerik ezagutu.
|
|
Euskal herritarrok inora
|
joan
beharrik ez dugu giza eskubideak zer diren jakiteko. Historian zehar, bertako seme alabengandik adibide eredugarriak ez zaizkigu falta, eta horiek ikasi eta jarraitu beharrekoak iruditzen zaizkit.
|
|
Alde horietatik begiraturik doa honako liburu honetan biltzen dudana, uste dudalarik zentzuzko arrazoirik aski badugula edonon aurkezteko, hilketarik gabe eta indarkeriarik gabe noski, zeren gauza guztien gainetik, lehen lehenik gizakia jarri behar dugu, edonongo gizakia. Eta ideia kontuak, Aita Vitoriak ongi zioen bezala, itsutasunik gabe, elkarrizketaz bideratzeko ahaleginak eginaz aurrera
|
joan
gintezke.
|
|
Neska, zeinaren izena ez baitzekien Txemak, biluztuz
|
joan
zen erotismoak merezi ez duen azkartasun bitxi batez. Hobe horrela, pentsatu zuen, arinago amaituko dugu.
|
|
Nigatik izango balitz, geratuko nintzateke. Baina ezin dut, hegazkineko txartela
|
joan
etorrikoa da –Txemaren erantzuna, Euskal Herrira bueltatzeko gogo izugarria ezkutatu nahian.
|
|
–Bihar Belfastera
|
joan
nahi nuke, hegazkina hartzera. Eramango nauzu, mesedez?
|
|
Turista yankiek, elkartasun ahalegin izugarri baten ondoren, galdetu zioten ea asmorik ba ote zuen kostaldean gora egiteko, Galway aldera edo. Ze, hala bazen, eurekin
|
joan
zitekeen autobusean, eramango zutela bere norabidea iparrerakoa bazen, eta ez lotsatzeko, abesti typical xarmangarriak kantatzen zituztela errepidean zihoazenean, eta asmakizunetan jolasten zirela gasik gabeko Coca Colak edaten zituzten bitartean.
|
|
Txemak, esker onez, baiezkoa eman zien: Galwayra ez baina pittintxo bat harago
|
joan
nahi zuela, Connemarara, baina zinez eskertzen ziela gutxienez Galway hirira eramatea.
|
|
Eta bide bazter horretan, azkenik, irribarre txikitxo bat eskaini zidan eta, eskuak bolanteari lotuta zituela," Connemarara
|
joan
nahi duzu, Eider?", galdetu zidan. Ez dakit galdera horretatik zein zatik irauli zizkidan tripak hain modu zoragarrian:
|
|
Gaur goizean bere gelara
|
joan
naiz isil isilka (argi dago, beraz, gaurko gaua ere ez dugula batera pasatu), eta ikustean oraindik lotan zegoela, ba berari begira geratu naiz momentu batez. Eta Jabi gogorarazi dit.
|
|
Ralph eta biok Clifdenera
|
joan
gara paseatzera. Handik postal bat bidali diot Jabiri.
|
|
Izan ere, lurra amaitzen den honetan, aurrerago
|
joan
ezin daitekeen toki honetan, zer ez da amaitzen edo hiltzen Connemara honetan. Gauza asko ari zaizkit hiltzen barruan, bai.
|
|
Eta azkenik etorkizuna, edozein pauso, edozein ñabardura irrigarri Eiderren gezurrekin (edo egia ezarekin) erlazionatuko zuen etorkizuna. Herrira
|
joan
eta betiko lagunekin aurkitzea(" zer, Txema. Eiderren oroitzapena piztu al dizu Irlandako bidaiak?"), pisua, argazkiak, liburuak, kaleak, musuak, laztanak.
|
|
Arratseko lehen orduetan, beste egitekorik ez nuenez, ditxosozko izurdea ikustera
|
joan
naiz. Lehengoan ere esan nuen Dingleko uretan izurde bat bizi dela, eta txalupak irteten direla bera ikusteko asmoa dutenentzat.
|
|
Bi egunetik behin. Zeren, finean, bera ez baitzen Irlanda hartara modelotxoak luzitzera
|
joan
, ezpada Eider, bere neska, bere laguna, bere bizitza, bere izateko arrazoia aurkitzeko nahiaz.
|
|
Horregatik diot ez ninduzula sekula engainatu, nik ez baitut inoiz engainurik sumatu. Aldiz, neu izan naiz maitatua izatearen gogoari heldu eta itsu itsuan aurrerantz
|
joan
naizena. Begiak itxi nituen nahiago izan nuelako sinestea, amestea, itxaropenari gogor oratzea... errealitate puta honi aurrez begiratzea baino.
|
|
Begiak itxi nituen nahiago izan nuelako sinestea, amestea, itxaropenari gogor oratzea... errealitate puta honi aurrez begiratzea baino. Eta orain, Irlandan eta disket hotz bati esker, G12 kalera eraman duzun egia osoa ari zait agertzen, eta nahi izan arren ezin dut burutik kendu zu zeu zarela kontatzen didana Rocío harekin enrollatu zinela, Jabirekin izandako aferak uste zenuena baino garrantzi handiagoa izan zuela azkenean, eta oraindik ere" Connemara" aipatzen duzu, eta toki horretara zeure bila
|
joan
nahi duzula. Oraindik ez duzu zure burua aurkitu ala?
|
|
Txema sukaldera
|
joan
zen, une hartan hutsik zegoelako eta ez zuelako gogorik ordenagailuko pantailan azalduko zitzaizkion hitzak (eta gutxiago hitz horiek sortuko zioten ohiko zirrara) inorekin konpartitzeko. Jakinda, gainera, Eiderren krudelkeria ikaragarria ari zela izaten, eta horren ondorioz Txema sarritan hasten zitzaiola maldizioka neskalagunari, mekauenka hormak eta mahaiak kolpatuz.
|
|
Pozez hartu zuen Catherine hil baino egun batzuk lehenagoko IRAren hiru egunetako su etena, baina gobernu ingelesaren jarrerak apaldu zizkion hasierako ilusioak. Eta beno, holaxe
|
joan
zitzaion azken aste hura, Catherine O’Reilly hil zeneko astea, alegia.
|
|
Eskolako neskatila hura pasilloetatik ikusten zuen egunero, bere lagunekin hizketan eta barrezka, eta berak, mutikoak, komunera
|
joan
behar izaten zuen, ileak ondo zituen egiaztatzera, eta berriz ere (etxean hainbestetan egin arren) Bogart en keinu autosufizientea entseiatzera.
|
|
Minutuak eta orenak erlojuari begiratu orduko
|
joan
ziren, eta baita gaua ere, tabernaz taberna, eta guztietan agur txiki bat bere bihotzeko taupaden errudunari, agur iheskorrak, herabeak. Batzuetan ikusteko esperantzarik ez zuen taberna batean azaltzen zitzaion, eta beste agur bat.
|
|
Antza, nik uste nuena baino nekatuago nengoen hegazkineko bidaiaren ostean, eta goizean lotan segitu nuen goxo goxo nire literan. Entzuten nituen, noski, nire gelakideen
|
joan
etorriak, eta kanpoko trafikoaren hotsak, sirena eta klaxonez hornituta. Baina nik lasai segitu nuen ohetxoaren babes epelean.
|
|
Gero tabernaria ere batu zitzaigun elkarrizketan, eta azkenean barkatzeko esan behar izan nien, oraindik ez nekiela aterpetxean tokirik izango nuen, eta bertara
|
joan
behar nuela, ez banuen kalean lo egin nahi. Gonbidatu ninduenak barrezka erantzun zidan ezetz, tokirik ez banu bere etxera joango nintzela lotara, eta telefonoan txanponak sartzearen keinua egin zuen bere emazteari deitzeko, afari berezia presta zezan agintzeko.
|
|
Horrela
|
joan
zaigu arratsalde partea, bakoitzaren penak eta loriak aireratuz. Rocío honek harritzen nau, esaten dituen guztietan.
|
|
Errazagoa zatekeen berarentzat, Dublinen egin bezala, kontrazeinua aurkitzeko ahalegina egitea, esate baterako" O’Brien’s" sartzea, eta gero" Abbey" hitzarekin saiatzea, eta azkenean Eiderrek aukeratutako hitza" Holiday" zela deskubritzea. Eta hori jakinda, izen bereko aterpetxera
|
joan
eta logelaren lasaitasunean hirugarren artxiboa irekitzea. Baina ez, behin artxiboa irekita zuela, ezin izan zion jakin minari eutsi, eta turismo bulegoko eskaileretan bertan hasi zen Eiderren egunerokoa irakurtzen.
|
|
Halaxe
|
joan
zen arratsaldea, eta 93koen ostean 94ko egunkariak eskuratu zituen, etsi etsian. Ez zuen berri pozgarririk topatzerik espero, liburutegia ixteko minutu gutxi geratzen zirenean 1994ko apirilaren 9ko egunkarian zerbait aurkitu zuen arte.
|
|
Hantxe zegoen Ralph. Horretan ere, izenean ere, Eider engainatuta
|
joan
zen kanposantura. Baina Eiderrek arrazoi zuen:
|
|
Azken finean, bera ere atentatuaren lekuan egon zen, konplizea zen legearen ikuspegitik. Eta bere bila
|
joan
zitezkeen, bai indar polizialak eta bai paramilitar unionistak. Apirilaren 21ean hil zen Eider, presio hori ezin jasanda, beraz.
|
|
Baina egunkariek ez zioten poz hori oparitu nahi eta orduak
|
joan
zitzaizkion paper zaharren artean. Atzamarrak belztuak zituen jada, egunkarietako titularrak irakurtzeaz nazkatzen hasia zen, eta gehiago oraindik ingeleseko testuak erdipurdika ulertzeaz.
|
|
Furgoneta Donegal en abandonatu dugu, Sligon uztea pentsatuta bagenuen ere. Handik aurrera, autobusez
|
joan
gara.
|
|
Gaua Belfasten pasatuko dugu, bihar aireportura goiz
|
joan
behar dugulako. Ez dut lorik egin nahi.
|
|
Gero bazkaltzera eraman nahi ninduela aitortu zidan, harrerak bere pisuan jarraipena izan zezan, gaua luzatzeko asmoz. Baina ezetz esan nion, eskerrik asko baina ez, oso nekatuta nengoela eta nahiago nuela etxera
|
joan
eta atseden hartzea.
|
|
Nire kasua ez lukete inoiz ulertuko, ez onartuko: ni neu izatera
|
joan
nintzen, aske izatera, eta horren ondorioz jende askoren askatasun mugak hautsi ditut. Putatzat hartuko naute.
|
|
Lanera bidean ez dut ardirik ikusi bere baserrian, eta arratsaldean euria egin du. Bisitatzera
|
joan
naiz, baina lasaigarria eman diote eta lotan pasatu ditu ez dakit zenbat ordu.
|
|
Aireportura
|
joan
naiz Ralphekin. Amaitu zaio hemengo egonaldia.
|
|
Testa egin dut eta baiezkoa irten zait. Gero, badaezpadan, ospitaleko larrialdietara
|
joan
naiz. Horrelako kasuak ez dituztela onartzen, eta hasiera batean ez didate sartzen utzi.
|
|
Eta hala, 498 haietatik erdia baino gehiago etorritako bidetik bueltatu ziren kartzelara. Ez zuten nora
|
joan
, ez zekiten laguntza nori eskatu. Konfiantzazko inortxo ere ez zuten.
|
|
Barre egin zuen leihatilaren atzeko Connemara urruntzen zihoan heinean. Autobusaren abiadura berean
|
joan
ziren desagertzen laku eta zelai berdeak, itsasoa eta ardiak bidearen erdian. Eta erabaki zuen, artean mendeku gosez, Derryko aterpetxean neskatila bat aurkitu behar zuela, Eiderrekin ez baina Rocío García de Mainuetarekin gogoratuta txortan egiteko.
|
|
Jakiteko nork kendu zion Eider. Kartzelan ote zegoen edo, bestela, bere bila
|
joan
zitekeen jakiteko. Gogoa zuen, bai; modu horretan Eiderren oroipenarekin batera sutara botatzeko.
|
|
Goizean, gosaltzera
|
joan
garenean, mutil talde bati agur egin dio Rocíok. Jangelako urruneko mahai batean zeuden jarrita bost edo sei mutil gazte, eta algaraka ari ziren hizketan, edonork entzuteko moduan.
|
|
Gero parke nazional zoragarri batera
|
joan
gara. Pena euriarena, baina bestela itzela izan da.
|
|
Rocíok leihatila txikia ireki du, eta azken musu bat bidali dit. Eider, itaundu nahi izan dit gero, nora
|
joan
behar duzu Killarneytik alde egin ondoren. Eta nik erantzun oihuka:
|
|
Eta berak: ez zaitez horra
|
joan
, mesedez, ez du merezi. Eta autobusaren zaratak dena estali du, eta Dublinerako bidea hartu du, eta Rocíoren eskua ikusi dut leihatilatik ozta ozta irteten, ezezko keinua eginez."
|
|
Eta orain, zer? Nora
|
joan
–Zentzurik ba al zeukan bidaiarekin jarraitzeak?
|
|
Ikusi zuen azken egunaz oroitu zen. Tabernatik
|
joan
zen egun hartatik ez zuen gehiago ikusi, ezta haragizko arroila sortzen zuen eskote hura ere, begien zoritxarrerako.
|
|
Ez nuen horrelakorik espero eta barkatzeko esan nion, banindoala. Baina lurretik altxatu eta eskuarekin ezezko keinu bat egin zidan, ez zuela inporta adierazteko, edo bera zela
|
joan
beharra zuena esateko, ez dakit.
|
|
Harrigarria zen urtebete lehenago, 1993an, zenbat gauza gertatu zen Txemaren bizitzan. ...en bere aitari, martxoan pisua erosi zuen, apirilean Londres hankaz gora utzi zuen IRAren bonba batek, eta beraz Irlanda ernaldu zitzaion bihotzean Eiderri, eta garagardo botila altxatu zuen; maiatzean bakarrik, oso bakarrik sentitu zen; ekainaren 30ean Rocío García de Mainueta azaldu zen urte askoren ondoren; uztailean Eider hegazkinean desagertzen ikusi zuen, eta 26 egun bata bestearen atzetik
|
joan
zitzaizkion (astiro, berunezko, mantso, bero); abuztuan, irailean, urrian, azaroan, abenduan ez zuen gogoratzen, ezerk ez zuen erlieberik hilabete horietan.
|
|
Pisua ez zegoen gaizki. Egia esateko, ikusi zituzten pisuetako bat ere ez zitzaion txarra iruditu Txemari, hain handia zen bere gogoa gurasoen etxetik
|
joan
eta Eiderrekin bizitzen hasteko. Baita zubi erromaniko baten azpian ere, botatzen zuen sarritan Txemak.
|
|
Baina ez, ez zegoen batere gaizki, kontuan izanda ez zela hiriko auzorik liluragarriena ere. Eta askoz ere pisu politagoa izango zen Eider berarekin bizitzera
|
joan
izan balitz, baina ez zuen urrats hori ez bat ez bi eman nahi, eta Txemak ere ez zuen txarto hartu erabaki probisional hura. Zeren probisionala zela ulertzen zuen, argi baitzegoen denboratxo bat igaro ondoren Eiderrek maletak egingo zituela euren maitasun habiara joateko.
|
|
Kontua da martxoa ez ezik apirila ere ziztuan
|
joan
zela, eta noski, maiatzean oso gutxitan azaldu zen Eider pisutik, Irlandako bidaiaren prestaketetan baitzegoen buru belarri murgilduta, eta Irlanda ez zen beste edozer bigarren mailara pasatzen zuen automatikoki.
|
|
Holakoetan ez zitzaion pentsamendu positiboegirik etortzen. Jakin bazekien Eider bat bateko bidaia hura prestatzen ari zela, baina gonbidatu ere ez zuen egin, ezta hitz laurden bat ere, berarekin
|
joan
nahi zuen galdetzeko. Ezertxo ere ez.
|
|
Artxibo berri bat ireki behar zuen toki bakoitzera iristean egiten zuen lehen gauza zen hori: turismo bulegora
|
joan
eta bertako aterpetxeen zerrenda eskatu. Ondoren, altxorraren giltza zerrendako izenen bat izateak ematen duen ziurtasunaz, banan banan ahalegintzen zen:
|
|
Atzokoaren ostean, hainbeste orduz hizketan jardun ondoren, guztiz
|
joan
zitzaidan (zitzaigun, Rocío ere nire antzera despistatu zelako) gaur igandea zela. Eta igandeetan zailagoa da stopa egitea, familiek txangoak egiten dituztelako eta autoak beterik doazelako.
|
|
Pertsianaren zirrikituetatik sartzen ziren izpi dardartiek esnatu naute. Begiak bortxaz ireki ditut, konturatu barik
|
joan
zaidalako gaua, eta harritu egin nauelako eguna hain arin heltzeak. Labirintoaren irteera aurkitu duenaren duda aurpegia izango nuen akaso, zeren metro bat harago, bere ohean esna, Rocíoren algaratxoak nire bisaia xelebrea salatu baitu.
|
|
Ondorengo guztia zurrunbilo bat izan da: gertatutako gauza bakoitza zein ordenatan
|
joan
den ziurtatzerik ez dut, kontrolik gabeko jai batean zuritoa ala kubata, bietatik lehena zein izan zen jakiterik ez dagoen legez. Badakit adibidea ez dela zorrotzegia izan.
|
|
Ondo esan nuen, bai, ezagutu nuen egunean, Rocío arriskutsua zela. Inoiz ez bezalako zirrara nabaritu dut, lepotik hasita hanken puntetaraino
|
joan
zaidana, gure sabelek elkar ezagutu dutenean. Baina hori hasiera baino ez da izan, azkar inguratu bainau bere hankekin, eta pubisaren korapiloetatik lotuta geratu gara, bakoitzak bere ondokoa besoekin ahoraino erakartzen zuen bitartean.
|
|
Bitakoran egun batzuk atzera
|
joan
eta zera aurkitu dut: " Barkamena eskatuko nioke jende askori orain...".
|
|
Bere ardiak ikusten banituen arratsaldean euririk egingo ez zuela ere banekien, eta gero egunero aurreratzen ninduen zoroa zegoen (kilometro batzuk lehenago edo geroago, beti erakusten zizkidan bere atzealdeko pegatinak: Pachá diskotekarena bata;" Salamanca es guay" dioena, bestea), eta banekien nor agurtu, zer esan, nondik
|
joan
eta nora heldu. Egunerokotasun horri aurre egiteko beharra nuela esan nizun, Bitakora.
|
|
Ordenagailura
|
joan
zen zuzenean. Arraroena zen disket hura beste guztiekin batera ez aurkitzea, eskutitzez beteriko kutxa batean baino.
|
|
Benetan, pentsatu pixka bat: Eiderren etxera
|
joan
zara, bere gauzen artean begiratu duzu. Joder, bere kuleroak ere usainduko zenituen noski!
|
|
Asko jota tenperaturen berri izan zezakeen, baina zertarako. Irlandako tenperaturak nahiz River Plate ko ordezko atezainaren izenak berdintsu axola behar bailioke esmeralda koloreko irlara
|
joan
nahi duen edozeini. Zerbait entzuna zuen Txemak, eguraldia senetik irtenda bizi dela bertan, eta kasu horretan motxila goraino betetzea zela irtenbide bakarra.
|
|
Baina egia da Txemak ez ziola kasu gehiegirik egin Eiderrek, beste ezer gabe," nik Irlandara
|
joan
nahi dut" esan zuenean. Aitzitik, airean altxatutako garagardo botila brindis baterako gonbita zela ulertu zuen Txemak eta, berak ere berea altxatuz, txin txinka hasi zen inguruko beste lagun guztiekin.
|
|
Baina ez gaitezen adarretatik
|
joan
: esan dut Dublin go jendea dela hemengo ikuskizunik handiena, euren begiratze iheskorrekin telepatiaz laguntzeko prest baleude bezala; edota ia nahi gabe zintzilikatzen duten irribarrearekin, zuregatik gehiago egingo luketela aditzera eman nahian, baina zoritxarrez ezin dutela, eskuak poltsaz beteta dituztelako.
|
|
Eta hori guztia idaztean burura etorri zaidan beste zerbait aipatu gabe ez nuke ohera (edo, hobeto esanda, ohearen gaineko lo zakura)
|
joan
nahi. Hasierako garaiak etorri zaizkit gogora handitasunaren kontu horiek aipatzean, Txemarekin ibiltzen hasi nintzeneko garaia alegia.
|
|
Astean hirutan joaten ginen eta joaten ziren, noski, mutil biak ere; eta astean hirutan Jabiri begira igarotzen genuen klaseak irauten zuen ordu eta erdia, beti erdi jolasean eta intsinuazioz gainezka. Baina akademiara
|
joan
behar nuen egun batean, kasualitatea, katarrotu egin nintzen eta, ezin joanda, etxean geratu behar izan nuen. Ba, justu egun horretan Terek Jabi ligatu zuen.
|
|
Noski, ondorengo asteak jasangaitzak izan ziren. Bereziki niretzat, zeren Tere bere konkistaren ondoan jesartzen baitzen, eta jada niri ingelesa ikasteko gogoak ere
|
joan
zitzaizkidan. Eta gainera gero, etxera bueltatzean, parejatxoarekin joan behar izaten nuen, nire amorraziorako.
|
|
Bereziki niretzat, zeren Tere bere konkistaren ondoan jesartzen baitzen, eta jada niri ingelesa ikasteko gogoak ere joan zitzaizkidan. Eta gainera gero, etxera bueltatzean, parejatxoarekin
|
joan
behar izaten nuen, nire amorraziorako. Beno, gure amorraziorako, zeren Txemak ere bide bera egiten baitzuen.
|
|
Gero eta hurbilago nabaritzen zituen, era berean, Eiderren keinuak, irriak, hitz egiteko erak. Egunerokoa irakurtzearen esperientzia zoragarria bezain mingarria egiten zitzaion. Alde batetik Eider ikusten laguntzen ziolako, bizirik, Irlandara
|
joan
zeneko ilusio handiarekin; eta iruditzen zitzaion Eider bera ari zela hizketan egunerokoaren barrutik, eta horrek gehiago laguntzen zion Txemari oroitzen, xehetasun ia ahantzietan barneratzen, eta gero eszena konkretuagoetara jotzen, eta egun osoak gogoratzen. Beste alde batetik, ordea, pozteko balio zioten arrazoi berberek izugarri mintzen zuten Txema, zeren Eider hilda baitzegoen, ederki bota zionez bere neska izandakoaren amak.
|
|
Burutik pasatu ere, pasatu zitzaion Eider bezain hilda zegoela bera. Edo agian gehiago, hilago alegia, zeren Eiderrek behintzat bidaia harekin majo disfrutatu baitzuen(
|
joan
baino lehenago ilusioz gainezka zegoen, eta bueltatzean pozez zoratzen), eta bere nahia bete zuen, eta libre izan zen bere gustura edozer egiteko. Eta Txema ez.
|
|
Eider ez zegoen etxean. Maiteri, bere amari, enkargua utzia zion norbaitek deituz gero Irlandako kontsulatura
|
joan
zela esateko.
|
|
zirraragarria iruditu zitzaion segundo txiki bateko tartean National Westminster Bank zaborraren parean nola utzi zuten ikustea, eta kapitalaren jabe ziren adreilu eta kristalezko kaiola handiak hondakinez nola bete ziren konturatzea. Baina zirrarak askoz bortitzagoak izan ziren telebistako irudi haietatik haratago
|
joan
eta lehergailuaren zergatia ulertzen saiatu zenean. Egun horretara arte Irlandako kasua egunkarietako hizki beltzetara mugatzen zuen Eiderrek, orriak pasatu eta ekonomia, kirolak eta abarrak ere hitzezko anabasa hartan galduko ziren modu berean.
|
|
Eta Eiderrek erabaki zuen ezetz, hizkien atzeko bizitzak ezin zituela usteltzen utzi, eta ordutik aurrera bere irlari buruz idatzita aurkitzen zuen guztia irakurtzen hasi zen. Eta pilatuz
|
joan
zitzaizkion ametsak Eiderri (benetako ametsak, zeren lehergailu hark Txemaren itsaso eta ilargiak ere betiko desegin baitzituen), bai pentsamenduan, bai logelako apaletan: liburuak, aldizkariak...
|
|
Eta, nola guardiak kezkaturik baitzirudien, osabak erran zion: " Lasai, Kosme, zeren etxeko jauna ehizarat
|
joan
duk, eta ez duk berant arte itzuliko. Badakik, bertzalde, ezen deus ere gertatuko balitz, nihaur nintzatekeela kulpant bakarra.
|
|
Kontatu dizut orrialde batzuk lehenago nola egun batean ama, Mattin eta hirurok
|
joan
ginen osaba Joanikoten studiorat, ilargia teleskopiotik ikusi ahal izaiteko. Eta orain bertze egun hura oroitu nahi nuke, noiz eta habia hura ikusi baikenuen, lizar lerden baten gainean zegoena.
|
|
Zeren ni ni bainintzen, eta lurra lurra, eta hura han zegoen eta ni hemen, eta nik etsai nuen lurra. Lehengo astean, berriz, zelai hartarat
|
joan
nintzen paseoan, eta, gaztaroko pasadizo hura gogoratzen nuela, leku bertsuan etzan nintzen. Eguzki ederra zegoen, eta, eguzkiaren berotasunean, jarri nintzen ahozpez, besarkatu nuen lurra, eman nion musu, eta erran nion belarrirat:
|
|
" Denborak ez dik sekereturik izanen hemendik aitzina, zeren, orain bai, kasik prezisione osoz neur baitaiteke". Eta, penduluaren
|
joan
jinei beha paraturik, erantsi zuen: " Entzuten al duzue...?
|
|
Gure jauregian lau urte eta zertxobait gehiago egin zituen, hiru lehenak Mattin eta biok ikasle gintuela —nahiz eta Mattinek eskola haietarat ere anitzetan huts egiten zuen—, eta azkena ni bakarrik, zeren eta, hamabortz hamasei bat urte zituela, Mattinek Villagrandeko dukearen etxerat egin baitzuen, dukeak berak gonbidaturik, Madrilgo dantza eta eskrima eskolak eta gorterako
|
joan
jinak ikasbide egokiagoak izan zitezkeelakoan, Urbiainen irakasten zitzaizkionak baino.
|
|
Halako suertez, non batzuetan neure borondatez joaiten bainintzen sukalderat, haren zirikatzerat. Eta, hala,
|
joan
nintzaion egun batean txakur tipi haietarik batekin, zeinari Demostenes baitzeritzan, aditu zuen Felisak haren izena, zabaldu zituen begiak ez dakit noraino... eta halaxe galdetu zidan ondotik:
|
|
Baina erraiten ari nintzaizun ezen osabak maiz galdetzen zigula ea zer irakasten zigun jaun Marcelek goizetik... eta, guk ihardetsiaren arabera akort zegoela edo ez zegoela adierazteko, burua goiti beheiti higitzen zuen edo muturra okertzen. Eta orduan ere —uste dut ezen arratsalde hartan ere Mattin jaun administratzailearekin
|
joan
zela, ez dakit etxeko kontuen ikasterat edo zaldiz ibiltzerat eta ezpatarekin trebatzerat—, osaba Joanikotek ohiko galdera egin zidan:
|
|
Eta, gelan nengoela, ezin kendu izan nituen burutazio haiek. Zure hitzaldiko arrazoinak, zure aipu haietan zimendatuak, banaka harturik, ur xortak bezalakoak ziren, bakoitza bere aldetik
|
joan
zitekeena, nehongo kalterik eragin gabe, baina ene bekatuarekiko hisiak ubide berean ipinarazten zituen, finean, ur xorta haiek guztiak, eta uholde baterat biltzen, zeinak baininderaman goiti beheiti arrastaka.
|
|
—Ni ere banoa —erran nizun, jantziz gero, ene ahalkeari eta ene beldurrari ihesbidea eta itzurbidea ediren nahirik— Egoitzarat
|
joan
beharra dut, zeren bazkalordua baita.
|
|
Eta, burutazio haiek nerabiltzala, sukalderat
|
joan
zen zure ama, urdaiazpikoaren pikatzerat, eta biok bakarrik geratu ginen bisitagelan.
|
|
Eta nik neure egoitzarat
|
joan
behar nuen, bai, baina ez nuen jada joan nahi, hain bainengoen, zinez, zurekin arrai eta neure gogara. Eta dudos nengoen berriro, Jainkoak apez izaiteko deitu ote ninduen, zeren eta nik uste bainuen ezen, apez izaiteko, gozorik ez duen ate estua iragan behar zela eta nork bere buruari uko egin behar ziola, baita lizifrinaz eta zilizioez baliaturik ere, hala behar izanez gero; ordea, zure hitzetarik bertze mundu bat igar nezakeen, zeina baitzen zabalagoa eta gozoagoa, eta zeinak erakarri baininduen hatsarretik beretik...
|
|
Eta nik neure egoitzarat joan behar nuen, bai, baina ez nuen jada
|
joan
nahi, hain bainengoen, zinez, zurekin arrai eta neure gogara. Eta dudos nengoen berriro, Jainkoak apez izaiteko deitu ote ninduen, zeren eta nik uste bainuen ezen, apez izaiteko, gozorik ez duen ate estua iragan behar zela eta nork bere buruari uko egin behar ziola, baita lizifrinaz eta zilizioez baliaturik ere, hala behar izanez gero; ordea, zure hitzetarik bertze mundu bat igar nezakeen, zeina baitzen zabalagoa eta gozoagoa, eta zeinak erakarri baininduen hatsarretik beretik...
|
|
...stean behin edo —ortzegunetan, zeren ortzegunetan ez baitzenuen eskolarik emaiten—, unibertsitatetik ateraz gero, xuxen joaiten nintzaizun etxerat, zeina gure egoitzarako bidean baitzegoen, bisita labur edo ez hain labur batzuen egiterat... eta hala bihurtu zinen ene kontzientziaren aitzindari, gidari eta argi egile —ene uste osoaren kontra, derradan bide batez, zeren, Salaman carat
|
joan
aitzin, net sinetsirik bainengoen ezen, harat iritsi bezain fite, hango jesuitekin harremanetan jarriko nintzela eta haietarik norbait izanen nuela maisu eta bide erakusle—, eta hala egin ninduzun, halaber, zeure adiskide, eta adiskidetasun horrek ohoratu izan nau, geroztik, bizitza osoan.
|
|
...e Carranza artzapezpikuarenarekin baterat, zerbait gehiago jakin nahi izan nuen, eta orduan kontatu zenidan nola Barasoaingo doktoreak Fernando Katolikoaren indar armatuetarik ihesi ibili behar izan zuen, haren familiakoak Nafarroako errege legitimoaren aldekoak zirelako; nola apez ordenatu ondoren urte luzeetan Salamancan irakasle izan zen, Frantzisko Vitoriakoarekin batean, eta gero Portugalerat
|
joan
zen, non Coim brako unibertsitatean aritu baitzen, luzaroan han ere; nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola hargatik gogotik sufritu behar izan zuen, halako tailuz, non etxean preso eduki baitzuten denbora batez, errege Filipe II.aren manuz; nola Erromak, ondoren, Toledoko artzapezpikuaren kasua bere gain hartu zuen, eta nola M... lehena, ez zuela onartzen Espainiak Nafa rroa bereganatu izana; bigarrena, Martinek erraiten zuela ezen erregek gorrotatzen zuela eta hargatik ez zuela haren Gorteetan kargurik; hirugarrena, nafarra zela eta Albre ten aldeko familia bateko kide eta partaide; laugarrena, Franziaren laguna zela eta Frantziako kulturakoa; eta kontatu zenidan, finean, nola Mar tinek ospitale batez dotatu eta hornitu zuen bere jaioterria, Barasoain, hil ondoren.
|
|
...sitatean aritu baitzen, luzaroan han ere; nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola hargatik gogotik sufritu behar izan zuen, halako tailuz, non etxean preso eduki baitzuten denbora batez, errege Filipe II.aren manuz; nola Erromak, ondoren, Toledoko artzapezpikuaren kasua bere gain hartu zuen, eta nola Mar tinek, halatan, Erromarat
|
joan
behar izan zuen, non aita saindu Pio V.ak kardinal izendatu nahi izan baitzuen bi aldiz, nahiz eta bere xedea ez zuen bete ahal izan, errege Filipe II.ak hatsarretik beretik eragotzi ziolako, zeren lau akusazino baitzituen doktore nafarraren kontra: lehena, ez zuela onartzen Espainiak Nafa rroa bereganatu izana; bigarrena, Martinek erraiten zuela ezen erregek gorrotatzen zuela eta hargatik ez zuela haren Gorteetan kargurik; hirugarrena, nafarra zela eta Albre ten aldeko familia bateko kide eta partaide; laugarrena, Franziaren laguna zela eta Frantziako kulturakoa; eta kontatu zenidan, finean, nola Mar tinek ospitale batez dotatu eta hornitu zuen bere jaioterria, Barasoain, hil ondoren.
|
|
Eta, burua eta bihotza suturik nituela, zenbatetan amestu nuen nik ere handik aitzina ezen bertze Utopia bat bihur zitekeela Urbiain, eta Utopia hartan bere zentzua izan zezakeela ni apez izaiteak, inguru haietan guztiok anai arrebak bezala bizi ahal izan gintezen, jauregiko ondasunak gure artean hobeki partiturik, Jainkoaren laguntzarekin! Gainerat, komunitate tipi bat zen Urbiain, eta han gauzak errazago
|
joan
zitezkeen, zuhaurk ere erraiten zenuen bezala, Jainkoaren laguntzarekin. Eta, inguruetako gaixo eta erien begiratzeko, ospitale bat ere eraiki genezakeen komarka hartan, nola egin baitzuen Azpilkuetako Martinek bere herrian... baina, hark ez bezala, bizirik nengoela egin behar nuen nik hura, zeren jauregi aberats bateko seme eta gizonezko bakarra bainintzen, aita anaiak hil ondoren, eta baliabide guztiak izan nitzakeen, neure xedearen betetzeko, Jainkoaren laguntzarekin.
|
|
Eta eman zenizkidan, lehenik, apez erreboltariaren
|
joan
jinak ezin xeheroago, baita herritar katoliko eta jauntxo protestanten arteko gorabeherak ere: haiek Mathalasen aldekoak, eta hauek errege Luis XIV.aren aldekoak, zeinak, ediktu bat bitarteko, Zuberoako herri lurrak salgai jarri baitzituen eta zeinak Trois villesko jaunari bizkonde titulua eman baitzion, honek salgai zeuden lurrak erosi ondoren, ohoinkeria harekin batzuen eta bertzeen arteko liskarra pizten zuela; jakinarazi zenizkidan, gero, auziaren xuxentzeko asmotan batzuen eta bertzeen artean izan ziren konbertsazioneak, guztiak ere alferrikakoak, batean erregeren kontseilari jaun Bernard d’Arche Paristik Zuberoarat zetorrela, bertzean Oi he nart Zuberoatik Pariserat zihoala, Zuberoako parlamentuko ordezkari gisa; aitortu zenidan, finean, ezen, zu protestant izan arren eta Orthezko unibertsitateko irakasle, lehengusuaren alde atera zinela, zeren eta, kontu hartaz denaz bezainbatean, haren aldekoa baitzinen; eta akabatu zenuen:
|
|
nola espainiarrentzat izanen bainaiz frantses hemen Salamancan gauzak okertzen bazaizkit, zaude segur, Jainkoak ez dezala nahi, Doctor Navarrus ekin gertatu zen bezala. Eta horrela, bada —segitu zenuen—, nola bainekien ezen Miguel de Sandoval Salamancan zegoela, zeren kartazko harremanak bainituen harekin, hura Bordeleko unibertsitatetik Espainiarat itzuli zenetik, eta nola geratua bainintzen harekin ezen elkarri lagunduko geniola edozein hersturaren aitzinean, hala, Espainiarako bidea hartzen nuela, haren etxerat
|
joan
nintzen, non egin bainuen denbora bat, harik eta, Miguel de Sandovalen beraren esku luzeari esker, unibertsitateko latin irakasle izaiteko zortea izan nuen arte.
|
|
Zeren aitortzen baitizut, jaun André, ezen —oreinarekin edo korridako azken zezenarekin senti nezakeen urrikalmenduzko sentimendutik haratago, zeren eta haiek bertze historia batzuk izan baitziren, eta lehenagokoak— ni ere aitaren ustekoa nintzela eta halaxe sentitzen nuela sasoin hartan, gazte nintzelako, eta laket eta plazent zitzaizkidalako animalien arteko borrokak eta batzuek bertzeak meneratzeko egiten zituztèn mugimenduak, nor gehiago, eta ene mirespena zela, gehienetan, garailearen aldekoa, halako tailuz, non, egun hartan ere, tigrea izaitea gutiziatu bainuen, basurdea tigrearen atzaparretan ikusi nuenean. Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala
|
joan
zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen. Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean.
|
|
Harik eta jaun Marcelek berak erabaki zuen arte Baionarat
|
joan
nahi zuela, bere sortetxerat.
|
|
HURRENGO urteko garizuman, osaba eta biok Italiarat
|
joan
aitzin, aita Bartolome Ziaurrizkoa predikari ezagunak bere misioneak eman zituen Urbiaingo elizan: prediku nagusiak hiru egunetan, ortzegunetik larunbaterat; igandean, berriz, egun haiei azkena emaiteko, meza saindua eta komunionea.
|
|
Eta, horrela, anitz izan ziren urbiaindarrak, egun haietako sermoietarat eta bertzelako ofizioetarat
|
joan
zirenak. Jauregitik ere guztiak joan ginen, etxea begiratu behar zuten borzpasei morroi neskame izan ezik... eta osaba Joanikot izan ezik, jakina.
|
|
Eta, horrela, anitz izan ziren urbiaindarrak, egun haietako sermoietarat eta bertzelako ofizioetarat joan zirenak. Jauregitik ere guztiak
|
joan
ginen, etxea begiratu behar zuten borzpasei morroi neskame izan ezik... eta osaba Joanikot izan ezik, jakina.
|
|
Baina ama ez ezik, ni ere hunkiturik atera nintzen, partikularzki biharamuneko sermoian, ortziralekoan, kontatu zuenean ezen bazela etxe batean zortzi urteko mutil bat, bekatu mortalean hil eta infernurat
|
joan
zena. Eta nola kontatu zituen ume bekatariaren sufrimendu lazgarriak xehetasun oroz, zatiz zati eta puskaz puska, oinetako azazkaletarik hasi eta buruko azken ileraino...!
|
|
" Imajina ezazue ezen mutila infernurat doan mementuan inurri bat ateratzen dela Urbiaindik Iruñarat —erran zigun, elizako itzalen artean bere iduri berez handia are handiagoa egiten zela, ipuineko jigant baten eredurat—; edo, hobeki, imajina ezazue ezen inurriak badakiela igerian, eta Urbiaindik mundu berrirantz abiatzen dela, Indietarat, orain oinez, orain igeri... Eta
|
joan
eta etorri egiten dela, etorri eta joan, behin, bi aldiz, mila aldiz... Hori ote da eternitatea, eta hortxe akabatuko ote da haurraren oinazea?
|