Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 364

2000
‎Bi kotxe erabiltzeko aukera baduzue, oso alternatiba interesgarria izan daiteke Plentziara joan baino lehen, kotxe bat Gatikako Butroe gazteluan uztea eta guk proposatzen dugun txango zirkular hau egin beharrean, ibaian gora jarraitzea gazteluraino, Palado baserrietatik bi kilometro eta erdira baitago. Alternatiba honek gainera, Arbinako errota eta urtegia ezagutzeko aukera eskaintzen dizue.
‎Orain, berriz, itsasotik haratago nahi duk, uste dualako ezen han edirenen duala libertatearen lurra. Halarik ere, joan baino lehen, zerbait erran nahi diat: libertatea lur bat duk, bai, baina egunoroz konkistatu eta irabazi beharra dagoena, zeren irabazi orduko gal daitekek eta komunzki galtzen duk.
2001
‎Aitak erakutsi zidan irakurtzen; bost urte nituenerako Ovidio irakurria nuen, latinezko jatorrizkoan; etxeko hizkuntzak errusiera eta ingelesa baziren ere, Firenzetik propio etorritako inude batek ematen zizkidan italierazko eskolak, eta ikastetxe frantses batean ikasten nuen; buruz oso betea ez zen osaba batek irakurtzen zizkidan Bibliaren pasarterik adierazgarrienak polonieraz; sei urte nituenean buruz nekizkien Dostoievskiren nobela gehienak, errusierazko bertsioan edo galegozko itzulpenean; zortzi urte nituenean nire familiak Berlinera joan behar izan zuen, aitaren lan arazoak zirela medio, eta han, ezinbestean, alemanarekin familiarizatu nintzen; baina nire egiazko pasioa serbokroaziera zen, nire lehen amoranteak, Belgradeko opera kantari batek ohean hitz egiten zidan hizkuntza. Hori Tuaregekin bizitzera joan baino lehen izan zen; islandieraz eta moldavoz defenditzen naiz, Reyjavikeko azentu markatuegia dudala leporatzen didaten arren. Tira, inor ez da perfektua.
2002
‎Aurrera joan baino lehen, hitz batzuk esango ditut atazaren definizioaz. Esanbehar dut, didaktikaren merkatuan nik neuk hamar bat definizio aurkitu ditudala; ez ikaratu, ez ditugu hemen guztiak aipatuko eta.
‎Beraz, Internetek beste funtzio bat betetzen du: zalantzazko pertsonei izotza hausten laguntzea, medikuaren kontsultara joan baino lehen, arazoari aurre egiten. Kontuan hartzekoa – Osasun orriek familia medikuak eman behar dion informazio osagarria baino ez dute eskaintzen.
‎Karmeleri ere deitu nion, joan baino lehen, egoeraren berri emateko. Azkenean esan nion:
2003
‎Barkatu, baina joan baino lehen zugaz berba egin behar neban barruan ur hotsa isildu egin zen.
2004
‎Saskibaloian ere bai. Gu Tourrera joan baino lehen NBAkoak Frantziako Munduko Txapelketara zihoazela sekulako arazoak egon ziren. Aireportuan zeudela (New Yorken) kontrolak egingo zirela aipatu zitzaienean han geldituko zirela esan zuten.
‎Eginbide falta Bestalde, Mediterraneoko Eurobank Kaltetuen Elkarteak (Adaem) salatu du bankuak ez duela izapide horiek egiteko “behar adinako arduraz” jokatu, eta ez du baztertzen porrot egoera eskatzea, finantza erakundeak “atzerapen horiekin jarraitzen badu”. Adaem en arabera, Eurobankek bere aktiboak saldu eta zorra likidatu nahi du hitzarmena sinatu eta enkantera joan baino lehen. Banku, Kutxa eta Aseguruen Erabiltzaileen Elkartearen (Adikae) iritziz, positiboena litzateke bankuak bere kreditu zorroa eta higiezinak bertan behera uztea, hartzekodunek dirua “lehenbailehen” jaso dezaten.
‎Ezin zuela esan ezetz. Tourrik ez badago, eta Girorik ere ez, irabazteko geratzen den gauza inportante bakarra dela etorkizunik ez duen jendeari etorkizuna ematea, horrela esan zuen Ciccillok, eta Pablok barre egin zion, esanez hori egiteagatik ez dizutela muxurik ematen azafata bik, eta, berriz ere esan zion igual Ginok ez zuela askorik galtzeko, baina irabazteko ere apenas, eta pentsatzeko ondo Ginorengana joan baino lehen.
‎Bartzelonara joan baino lehen, anai Jaxintori bisita egitea erabaki nuen, bakarrik. Neure portschearekin joan nintzen, jakina.
‎Ibon Sarasola ere ‘perpaus logikaz’ mintzo da bere Euskal Hiztegia eredugarrian. Hartara, mailegu bila joan baino lehen balia gaitezen aurrenik eta behar bezala gure hizkuntzak menderen mendez eraiki duen hitz eta esapideen altxor inork uste baino aberatsagoaz. Eta terminologia kontuak alde batera utzita, gatozen gure arazo filosofikoaren mamira.
2005
‎Lehen ikusi dugu 1857an hasita argitaratu zituela Italiako dialekto batzuetara itzulitako Bibliaren zatiak, eta pentsatu behar da aspalditik zebilela itzultzaileekin harremanetan. Behar bada, 1848an Frantziara joan baino lehen.
‎Goizetan, jatetxera joan baino lehen, piercing en erreginaren pubean hartzen omen zuen kafesne bat; Mateo lotsatiak eta zerbitzari mihiluzeak osa zezaketen bikotean pentsatzeak irribarrea ekarri zidan ezpainetara.
‎Denbora igaro ahala eguraldia gozoago egiten zen. Gauetan etxera joan baino lehen pub erdi hutsetan igarotzen nituen ordu batzuk; normalean itxi arte egoten nintzen, toki erdi huts haietan edalontzi erdi huts baten aurrean.
‎Bertatik joan baino lehen, edozer gauza gertatuz gero abisuan izateko eskatu nion Mateori. Atetik irten baino lehen, berriro ikusi nuen piercing en erregina bere aurrean burua makurtzen.
‎Muturen batelean sartu genuen Tasio ezkondu zenean. Elizara joan baino lehen. Ez zuen nahi berak, baina konbentzitu guk azkenean.
2006
‎Zorionez, adin ertaineko bikote bat ate joka ikusi dut, eta haiengana inguratu bezain laster, dotore jantzitako zerbitzari batek sartzeko gonbita egin digu. Atea ixtearekin batera, aurreko emakumeak beloa kendu du, eserita zeuden lagunengana joan baino lehen. Gaurkoan, kanpoan afaltzeko gau aproposa izanda ere, ez dago jende asko lorategiko mahaietan.
‎Venezuelaren izenean, huraxe da eta nire herria. Sidneyra joan baino lehen, harrera egin zigun Chavez presidenteak. Esan zidan:
‎Ezin dut horrela lan egin. Pentsa, Etiopiara joan baino lehen astebetean egon nintzen jan gabe, ura edanez bakarrik, badaezpada, nire burua prestatzeko, egoera horretan aurkitzen baldin banintzen ere. Gero, beraiekin jaten duzunean, beraiekin lo egitean, beraiekin barre, azkenean beraiekin bat eginda zaude.
‎–Ez. Hondarribira joan baino lehen erranen nizun bestela. Hala ere, hamaika idazki eta ohartxo daude etxean.
‎Opor aurreko egoera asteko erosketak egin osteko egoerarekin alderatzen nuen. Etxera iritsi, eta gauza guztiak euren tokietan uzterakoan lortu ohi dudan bakea edo antzekoa sumatzen dut esku artean erabilitako arazoei buruzko txostenak euren tokietan uztea lortzen dudanean oporretara joan baino lehen. Oraingo honetan, ordea, ustez dena gordeta dudalakoan poltsak biltzerakoan, lehenago konturatu ez naizen zerbait aurkitu dut euretariko batean:
‎Nik zortzi urte eta beti bagenuen zer edo zer, pilota eta bestea. Eta harenera joan baino lehen, iturrira joan eta eskuak garbitzen nituen, errietan egiten zidan eta! Pilotan izerditu eta halaxe edukitzen nituen nik...
‎Zarautzen jaio eta hazi zen Imanol Urbieta, hamalau urte zituela Arantzazura joan baino lehen. Jaioterrian hasi zen dastatzen musika gure praka motx xaxpikia, etxeko pianoan eta herriko bandako klarinetean, txistu eskola, ohiko ikasketak, eliza mutil lanak eta gainerako lan, jolas eta zereginen artean.
2007
‎Bai, han hasi zen nire historia. Perura joan baino lehen baimena eman zidaten bainatzera joateko. Gero, joaterakoan arazoak izan nituen, ze adin txikikoa nintzen, eta heldu baten sinadura behar genuen Perura joateko.
‎Baina aurrera joan baino lehen, jasotako ondare kolektiboa zein den aztertubeharko genuke. Izan ere, ezberdinak dira pertsonak jaso duena eta kolektiboaksortu eta jasotzeko uzten duena (lagun denek ez dute kultura kolektiboa bereganatuko, eta gizarte modernoetan berariazko erakundeak antolatu dira oroimen eta ondare kolektiboak jasotzeko eta zaintzeko).
‎" Bizitza zigarrotik zigarrora egiten dugun ibilbidea da", esaten zion lagunari, akaso bere txepelkeria estaltze aldera. Paula saiatu zen konbentzitzen Madrilera ikasle joan baino lehen. Herri hura txiki geratuko zitzaiola esaten zion, eta hirira joan beharra zuela kultur giroa gertu gertutik biziko bazuen.
‎Goizeko zortziak. Denbora egin nahi zuen agurearen etxera joan baino lehen. Ziurrena esna egongo zen ordurako, lo hartu ezinik, bera bezala.
‎Aberastasun anitz bada, iduritzen zaizkizunak baino aise handiagokoak. Baina, urrunago joan baino lehen jakin behar zenuke zergatik Iohan Apezari horrela deitzen zaion.
‎Etorri berritan bezala, eskuko eskailera baten eran makurtu zen kilimusi egiteko bukaneroa. Joan baino lehen, Maria Josefari muxu merke bat eman gabe sikiera, goraintziak eman zizkion terminologoarendako. Ez zekien zenbat denbora eman ote zuen hoteleraino, baina oinez abiatu zen zerura begira.
2008
‎Bai, hala zen, baina alderdiek edo anarkistek eratutako zutabeetan lerrokatu ginen. Guk La Commune de Paris deituriko batailoi antzekoa osatu genuen eta hor aritu ginen Madrilen, Albacetera joan baino lehen. Geroxeago, urrian, hiri horretara hasi ziren joaten nazioarteko brigadistak eta gu ere hara joan ginen.
‎Ikerketaren iturriek azaldu dutenez, Saarik eskuz idatzitako bi ohar utzi zituen bere etxean, institutura joan baino lehen. Bertan, sarraskia 2002etik egin nahi zuela azaltzen du.
‎Ah ia ahaztu zitzaidan. Gauza bat joan baino lehen.
‎< < Davidek foka gazteak lehen aldiz uretan sartzen diren unea filmatu behar du, horiek ere Antartikara joan baino lehen.
‎1979an zen Sabarots eta Saldubeherek finala laurden hau irabazi zuten Caracotche Etchegarayen kontra, gero Buenos Aireserat joan baino lehen. Orduantsu ere, 40 joan baitzen Mattin Garat eta Saldubehere beraren arte koa.
‎KANDIDO. (mahai gaineko paperei begira) Orain ere paper pila polita daukat antolatu gabe. Hau bukatuko dut joan baino lehen?
‎Saria eskuratzeko bi hilabeteko epea izanen da eta jatetxera joan baino lehen deitzea komeni da. Saridunaren txartela otordua egin baino lehen erakutsi da.
‎Anekdota bat izanen du trukeak, irailaren 5ean Tolosak eta Miarritzek elkarren aurka jokatuko baitute. Lecoulsek, beraz, lapurtarrekin jokatuko du partida, hurrengo astelehenetik aitzina Tolosara joan baino lehen.
‎«Astean 15 orenez entrenatzen naiz, eta klasera entrenamenduen aurretik joaten naiz». Bordelera joan baino lehen, Uztaritzeko ikastolan ikasi zuen lehenik, eta Kanboko Xalbador kolegioan gero.
‎Cesarrekin bazkaltzera joan baino lehen, beste behin ikusi dut Frank. Zineman lanean ari naizela jakingo balu bezala, han agertu eta Blow Up ikustera sartu da.
‎–Hartuko al dugu Lizi bainatzera joan baino lehen, ala ez? –galdetu zuen Jeffek bigarrenez.
‎Horgo nagusi etxekandereak, Xemartin eta Maria, senar emazte xahar batzu dira, hein bat akituak ere. Horregatik dizkie nexka horrek etxeko garbitze guziak egiten, goizeko seietarik zortziak artean, ostatuko lanetarat joan baino lehen. Xaharrek maitatua dute Marie Leona beren alaba balute bezala.
2009
‎Lehen aldiz ari dira ospatzen jardunaldiak gurean; Sukarrietan (Bizkaia), bileraren bigarren eguneko ekitaldiak egin zituzten igandean, Barakaldora itzuliko dira gaur, astelehena, eta jardunaldiei Donostian emango diete amaiera asteartean, abenduaren 8an. Azken egun horretan, AEMET Estatuko Meteorologia Agentziak Igeldon duen behatokia bisitatuko dute, Donostiako Aquariumera joan baino lehen.
‎Hodeik ilea lehortua zuen eta goma bat erabiliz koleta egin zuen buruaren atzealdean. Gero komunean sartu zen; bizarra egin behar zuen lanera joan baino lehen.
‎planteatzera. Zer egin nahi duzu munduan, zer utzi, zer bukatu nahi zenuke joan baino lehen. Zer da inportantea.
‎Dena jaten du, isilik eta bare. Ohera joan baino lehen galdera bat egiten dit, pasilloan luze eta geldi, ilunpetan.
‎erreko zaituzte, bestela! Baina zerura joan baino lehen infernua probatu nahi baduzu, allá cuidaus?!
‎–Bada, gaua hirian pasatu behar baduzu, nik badut neure neba bat, hoteltxo bat duena, eta iritsitakoan esango dizut, geltokitik hurbil dago-eta. Bihar, hala ere, osaba izeben herrira joan baino lehen, katedrala bisitatu zenuke, esan zion amak.
‎Gutxi afaldu du Phineasek Bleulerren etxera joan baino lehen. Ez du telebistarik piztu, ez du irratia piztu, ez du irakurri.
‎Gaur bereziki. Bart, afarian, lanera joan baino lehen, Inmarekin izan zuen eztabaidak ukituta utzi du.
‎Colemanen aldetik oso polita izan da, eta Realari dion begirunearen adierazgarri, ez gezurra esatea, hori ohikoa baita, baizik nola biribildu duen, zein ederki eta zelako ganoraz pintatu dituen alegiazko xehetasun guztiak: esan zezakeen soilik etxea uholdeak hartu diela, eta aski zatekeen, baina begiruneak bultzaturik erantsi du garbigailua matxuratu zaiela, beheko solairuan umeak bizi direla eta uholdea bereziki arriskutsua izan zitekeela, eta horregatik nahiago izan duela prentsaurrekora joan baino lehen anabasa hura behar bezala konpondu?
‎Eta bestetik, ia egunero bere buruarentzat idazteko ohitura zuen: «Batzutan oherat joan baino lehen, izkirioz ezartzen ditut zerek ere jo baitauzkitet begiak eta hek». Dakidalarik, inork ez du Jean Etxepareren paper horiek bilatzeko lana hartu.
‎Halaber, segurtasun handiagoa izateko, harremanetan jarri behar da gertuen dauden ospitaleekin, egoera kritiko posibleen berri emateko eta haien berri emateko. Errazioen araberako elikadura plana Kanpamenduetan, egunean bost otordu egiten dira, lotara joan baino lehen gauean gutxi jateko. Janari bakoitzak karbohidratoen (HC) errazio kopuru bat dauka esleituta, haurraren beharretara egokitua.
‎Bi horien zerrendak baliogabetzeko eskaera otsaila hasieran helaraziko dio Espainiako Auzitegi Gorenari, ikertu eta gero, nahiko froga ikusten baditu ETA eta Batasunarekin lotzeko. Dagoeneko txostenak eskatu dizkio Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari, baina haratago joan baino lehen D3Mk zein Askatasunak aurkeztuko dituen zerrendak ikusi arte zain egon nahi du bitarteko subjektiboak izateko.
‎Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak eta Europako Legebiltzarrekoak igaro berriak, alderdiak udazkenean egin behar duen konferentzia politikoa prestatzeari ekin dio. Prentsarekin egindako gosari baten ondotik, eta hitzaldi bat emateko Bartzelonara joan baino lehen, erantzun die BERRIAko galderei. ETAk ez zuen oraindik hil Eduardo Puelles Espainiako Poliziaren informazio saileko inspektorea.
‎Lapurtarrek, horrenbestez, bigarren partida galdu zuten jarraian aste honetan.Agileran sasoi honetan galdutako bigarren partida izan zen atzokoa. Igandean Albira joan baino lehen, urrezko balioa hartzen du Clermonten xuri gorriek lortu zuten garaipenak. Racingek, berriz, Heineken Kopa jokatzeko aurkari sendoa dela erakutsi du.
‎–Bada, gaua hirian pasatu behar baduzu, nik badut neure neba bat, hoteltxo bat duena, eta iritsitakoan esango dizut, geltokitik hurbil dago-eta. Bihar, hala ere, osaba izeben herrira joan baino lehen, katedrala bisitatu zenuke –esan zion amak.
‎erreko zaituzte, bestela! Baina zerura joan baino lehen infernua probatu nahi baduzu, allá cuidaus...!
‎Zazpigarrena bai dela garrantzitsua, niretzat behintzat. Eta zazpigarren hori da betiko joan baino lehen amuma bisitatu nukeela azkenengo biderrez agurtzeko. Mesedez, ez hartu hau zeharkako mezutzat; ez garraztu barrurik esan dudanagatik.
‎Horrela itsurik egin genezakeela lan sukaldean eta ez dakit zenbat erretolika gehiago botako nizun; zuk, horregatik, edozein iltzetan eskegitzen zenituen kutxilloak edo txaparen aurreko burdinaren edozein aldetan ipintzen trapuak, sukaldeko beste edozein tokitan uzten ez zenituenean, kutxilloak zein trapuak, eta" maniatika bat zara zu, ama" erantzuten zenidan nik agirika egiten nizunean. Badakizu?, neuk ere zeuk egiten zenuen modu berean egiten nuen kutxilloekin eta trapuekin gaztetxoa nintzenean, doña Mercedesenera joan baino lehen, eta zuri botatzen nizkizun erretoliken antz antzekoak entzun behar izaten nituen amumarengandik. Akordatzen zara egun batean, zurekin gauza onik ezin egin eta, zure logelako mahaiaren gaineko eta tiraderetako gauza guztiak aldatu nizkizula lekuz?
‎Hondatuta geunden; guardasol bakarraren azpian biok busti ginen hezurretaraino. Nire arropak aldatzera joan baino lehen, zuretzako kamiseta bat, jertse bat eta praka batzuk hartu nituen armairutik. Usaindu egin zenituen eskuetan hartu bezain laster.
Joan baino lehen burua zapaldu dio.
2010
‎... urteak aurrera joan ziren, eta erretiratzeko garaia iritsi zitzaionean, burutazio bat izan zuen: Kosta ahala kosta, neu hemendik joan baino lehen elkartea hortik kanporatuko dut, etxeak egin eta parroki etxea salduko dut, apaizetxe bat egingo dut, edo auskalo zer. Eta horretan jarraitzen dugu, bi urte liskarrean, udalaren bitartekaritza ezereztatua.
‎Zuk pentsa Hondarribia utzi nuenean ez neukala tokirik nire koadroak uzteko, eta lagunei oparitzen ibili nintzela halabeharrez. Joan baino lehen, koadro bakarra utzi nien lagunei lehiaketa horretara bidaltzeko aginduarekin, eta bertan irabazitako 15.000 euroei esker bertan geratzea erabaki nuen. Harrigarria zaidana da han nagoenetik hemengo jendeari niganako interesa ernatu izana.
‎Esan dezadan aurrera joan baino lehen, komunikazio enpresen edo komunikabideen defendatzaile sutsua naizela. Herritarren kazetaritzaz hitz egiten denean, nola edo hala ulertu ohi da orain arteko egiturak ordezkatuko dituen eredua ezarriko zaigula, aurreko guztia ezeztatzera datorren egiteko modu berria.
‎1958 eta 1960 urteen baitan agertokietatik urrundu zen, soldadutza egin beharra izan baitzuen. Bertara joan baino lehen, ordea, salmenta errekor guztiak hautsi zituen. Gainera, lau filmetan parte hartu zuen, guztiak oso arrakastatsuak.
‎Aireportuetara joan baino lehen, airelineekin hitz egiteko gomendatu die AENAk bidaiariei. Honakoak dira telefono zenbakiak:
‎Mossoek ohartarazi dutenez, Telelaguntza Zerbitzuak langile berberak izaten ditu beti inguru berean, eta euren burua aurkezteko txartel ofiziala erakusteaz gainera, inoren etxera joan baino lehen telefonoz hitz egiten dute bizilagunekin, bisita horren berri emateko. Gainera, bisita horiek doakoak dira.
‎Bruselara joan baino lehen eta Bruselan bertan ere, Merkelek gogor kritikatu du Viviane Reding komisario europarrak gai honen harira esandakoa. Izan ere, Frantzia ijitoekin egiten ari dena Bigarren Mundu Gerran gutxiengo etnikoei egiten zizkieten jazarpenen antzekoa dela esan zuen hark.
‎Antza denez, beti berragertzen da Gernikaren itzala. Baina Otxandio, Durango eta Gernikako bonbardaketara joan baino lehen, merezi du Mussoliniren Italiak Etiopian eginiko aire eraso kimikoak berrikustea, Carl Schmitten gerra erabatekoaren historia osoa uler dadin.
‎UXUE: Arrazoi zenuen, familia berria ezagutu behar nuen Ingalaterrara joan baino lehen. Hitz egin dut hango tutorearekin, eta dena konponduta dago.
‎ABEL. (musu eta) Etxera joan baino lehen, Arraldeko txoko bat erakutsiko dizut.
‎Bakoitzak bi per­tso­nendako afaria edo baz­karia izanen du dagokion jatetxean eta bi hilabeteko epea otordua egite­ko. Joan baino lehen deitu da.
‎Horra. Burua sano samar lukeen bati, aurretiazko horiek guztiak kontuan izanik, elizbarruti batera gotzain joan baino lehen, bere burua lur azpian ezkutatzeko gogoa etorriko litzaioke kaskora. Bai ez.
‎Gurasoen solasa, aitaren autoa, familiaren etxea izandakoa... oroitzapenak trumilka datozkio Juleni, nahi ezta ere; musika jarri du etxeko CD gailuan eta aurikularrak ipini ostean bolumena igo, horrekin eta hozkailu itzalian topatu duen garagardo epelarekin burua apur bat sorgortzeko eta gorputza beste apur bat sosegatzeko, lotara joan baino lehen.
‎" Niri ondo iruditzen zait, David —esan zidan Lubisek—, baina jakinaren gainean jartzen zaitut. Honen baldarkeria ugari entzun dituzu ohera joan baino lehen."" Berdin zait. Martinekin ibili eta gero ohituta nago", esan nion.
‎Lanean jarri behar al ninduten galdetu nien, noiz eta halako festa batean. " Dantza pixka bat egin behar dugu gure andregaiok beste batzuekin joan baino lehen." Zinta gorriko mutilaren ateraldiak txalo gehiago sortu zituen. " Zein pieza nahi duzue jotzea?"" Casatschok!", esan zuten denek.
‎Ohera joan baino lehen, nire ordenagailu txuria piztu eta Josebaren mezu bat aurkitu dut posta elektronikoaren kutxan. Liburutegian irakurritako errelatoen jatorrizko bertsioak bidali dizkit.
‎Gau hartan, Etxeberriak sukaldeko ardorik onena eramateko eskatu zidanean, eta Gabino lagun andaluziarrarekin Mamousineko azken afaria egin genuenean, poz handi bat sartu zitzaidan barruan. Ohera joan baino lehen, Gernikako oroigarria josi nion barrutik nire alkandora faboritoari. Berdin zidan Carlosen iritziak.
2011
‎Gaztela eta Leonen hirugarren postua lortu nuen, eta oso gustura geratu nintzen emaitzarekin. Helburua geroko indarrak gordetzea dela jakinda, ez da erraza Girora joan baino lehen etaparen bat irabaztea edo postu onen bat lortzea. Txirrindulari batzuk oso indartsu zeuden orain dela hilabete bat edo bi, eta ikusiko dugu Giroan nola erantzuten duten.
‎Kukutzako programazioari, tailerrei eta taldeei begiratu txiki bat emango bagenie, aise ulertuko genuke zer oparitu digun. Gauza batzuk zenbatu genitzake; gehienak genituzke adierazi», agertu dute agiri baten bitartez.Eraiste makinak Kukutzara joan baino lehen eginiko agerraldian, Lutxo Egia idazleak eta Arkaitz Estiballes bertsolariak gogoratu zuten Kukutza ez dela espazio pribatu bat. «Espazio publikoaren eremuan sartzen da.
‎Segun eta non. Brusela da ni bizi izan naizen azken tokia Bartzelonara joan baino lehen, eta han bai badutela artista estatutua. Artista bezala urte eta erdian 12.000 bat euro kotizatzen baduzu, bizi osorako langabezi ordaina lortzen duzu.
‎Edadeko busturiarren artean be sinistea da, andreak umea erditzean pekatu arina, pekatu beniala, egiten ebalakoa. Eta hori dala ta, atzera eleizara joan baino lehen denporalditxo bat igaro behar eban etxetik urten barik. Lekuko batzuen ere txiz, lehenagoko denporan berrogei egun ei ziran, baina euren sasoian zortzigarren egunean egiten ei eben eleiz sartzea.
‎Behekosuaren ganeko tximinia be, negu luzearen ostean kedarrez beterik egoana, zaku bateri pisua sartu eta goiko aldetik soka bategaz loturik gora eta behera eraginez garbitzen zan. Esakune ezaguna da Busturiko zaharren artean, ezkaratza ondo garbitu behar dala gauetan ohera joan baino lehen, gauez aingeruek jantzan eitten etorten ei dira eta.
‎– Joan baino lehen, zerbait erran nahi nieke neure mutilei?
‎–Berriro dei diezaiogun joan baino lehen, berriro deitu!
‎M. C.: Dirudienez, ideia bat zuen joan baino lehen. Baina bidean argazkiak hartzen joan zen, mendiarenak, errepidearenak eta abar, eta azkenean kolore horiekin egin zuen dena.
‎(29: 55) Joan baino lehen Kapadozia ezagutu nahi nuke, hurbil gaude
‎NAIA. Goizean, eskolara joan baino lehen.
‎Egunero pixka bat irakurtzea: une lasai bat aukeratzea, lotara joan baino lehen denbora hartzea bezala, adinera egokitutako ipuin txikiak irakurtzen hasteko. Praktika horri esker, irakurketa ekintza atsegin batekin lotu eta soinuak hitzekin lotzen hasiko dira.
‎–Azken gauza bat joan baino lehen, Voget. –Hitzak ondo neurtzen ahalegindu zen?.
‎Berriro diot: hemendik joan baino lehen, poliziari deitu behar diogu; ni ez naiz lasai geldituko bestela.
‎Ez hemendik alde egiteko presarik eduki. Espainiako" zorriei" armak kendu behar dizkiegu inora joan baino lehen.
‎Listua zen Gerardo hura, sinpatikua, agradablia ere. Hala, gosia zuela erran zien eltzetzuei eta gartzelarat joan baino lehen gonbidatzen zituela zerbait jatera. Baietz.
‎Goiko gelara igo ginen afaltzera, tabernan debekatuta zegoen eta. Mitxelenatarrak lan asko egiten zuten mutilak ziren, baina jaisten zirenean ez zeukaten norekin ibili, eta joan baino lehen noizbehinka etortzeko esan nien.
‎Astebete geroago bueltatu ziren biak Brasilera, bazterrotan ibilitako MSTko gainerako kideekin batera. Joan baino lehen eurekin izan ginen jende aldratxo bat, gure txokotxo honetatik mundua zelan ikusten dugun eta eurei buruz han hemenka begiratuta zer topatu genuen azaltzeko. Eguerdi ostean zen hitzordua eta patxadaz agertu ziren, presa barik; kontraste bitxia sumatu nuen euren patxadaren eta jendaurrean berba egin behar zutelako urduri zeuden ikasleen artean.
‎—Ez zekinat, baina unibertsitate horretara joan baino lehen tragoxka bat hartu geniken, giroan sartzeko. Ez zain iruditzen?
‎—Ilunbetan hartu zintuen apaizak berak eman zigun informazioa aspaldian, zu joan baino lehen, baina ezin ginen joan hara, edo hark gutun baten bidez igorri. Denek jakingo zuten berandu baino lehen nor zen iturria.
‎Ogi guria bezain zintzoa zen gizon bat ezagutu nuen herrira sartu bezain pronto, herriko tabernara joan baino lehen. Besoak eta eskuak gihartuak zituen, lan gorriak urte askotan landaraziak.
‎Hara joan baino lehen hareazko jokaleku batean zaildu nintzen, euri egunetan lokatzezkoa bihurtzen zen zulo hartan. Danok Bat eta Begoñako taldearen aurka jarduten genuen Mallonako kanposantu zaharraren gibelean (altzairu fabrikaren arrastorik ez ordurako), marmolen artean, hilen gainean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia