|
esan nahi baita tentsioa metatuz eta metatuz joan zitzaiola Domingori, haren aurpegierak ez zuen zalantzarako tarterik uzten?, giharrak eta zelula guztiak elektrizatuz, gorputzaren berezko erresistentzia gutxiagotuz? abioia, bat batean, abian jarri zenean, gero eta azkarrago, gero eta azkarrago, lehertzera ere bazihoala iruditu zitzaion Domingori, une batez?, harik eta, hiruzpalau jauziren ondotik, hegan egin zuen arte; bazihoazen, halatan, hotsak eta harrabotsak, eta,
|
joan
zihoazen neurrian, Domingok espazio bat aurkitu zuen, non arnasa hartu baitzuen, gero eta arnasaldi beteagoetan: arnasa hartu ez ezik, korrika ere egin zezakeen, apika, mirari baten atzetik egin daitekeen moduan, zuhaitz bat airean jartzeak ez baitzuen, ausaz, beste izenik merezi!?, eta orduan, akzio bati bere neurriko erreakzioa darraiolako edo, hotsek inguratua egon zenak, adrenalina ere uholde bat zen jada, odolbideetan hedatua eta barreiatua?
|
|
Gorren arteko elkarrizketa hartatik –elkarrizketa ia gehienak, bai ostotsen artekoak eta bai isiltasunaren ertzekoak ere, bi bakarrizketa dira funtsean– urrun zegoen Domingo, itxuraz, belarriak zabalik zituèn pertsona bakarra izateaz gain, taldetik apur bat bereiz baitzegoen, besteengandik bospasei urratsera; mutilak, izan ere, betean bizi nahi zituen –su txinparta haiek, haren begiei zerizkienak...! – hegaldiaren xehetasun guztiak, pilotuaren mugimenduak eta motorraren harrabots, helizearen jirabirak eta aparatuaren aireratzea; hasteko, azantz burrunbatsuak inguratua zegoen, hots erasoaren menera guztiz deseroso, hots haiek urduritasuna eta segurtasun eza transmititu balizkiote bezala, zenbat eta hotsaldia luzeago, orduan eta ezegonkortasuna handiago; buruan sartu zitzaion orduantxe, gainera –aurretik ere buruan zeukalako, beharbada–, hots haiek beste hots handiago baten iragarpenak izan zitezkeela, eztanda ikaragarri batenak, adibidez, zeinak pilotuaren, abioiaren eta hegaldiaren hondamena izan baitzezakeen ondorio, hirurak ere zapart eginak eta mila puskatan zatikatuak; entzun eta irudikatzen zituèn hotsen artean, beraz, bihotza ere galdu egin zitzaion, beharbada, Domingori, bere taupadarik ere ez baitzuen entzuten, ausaz, azantzaren eta harrabotsaren itsasoan itota: ...z zuen zalantzarako tarterik uzten–, giharrak eta zelula guztiak elektrizatuz, gorputzaren berezko erresistentzia gutxiagotuz... abioia, bat batean, abian jarri zenean, gero eta azkarrago, gero eta azkarrago –lehertzera ere bazihoala iruditu zitzaion Domingori, une batez–, harik eta, hiruzpalau jauziren ondotik, hegan egin zuen arte; bazihoazen, halatan, hotsak eta harrabotsak, eta,
|
joan
zihoazen neurrian, Domingok espazio bat aurkitu zuen, non arnasa hartu baitzuen, gero eta arnasaldi beteagoetan: arnasa hartu ez ezik, korrika ere egin zezakeen, apika, mirari baten atzetik egin daitekeen moduan –zuhaitz bat airean jartzeak ez baitzuen, ausaz, beste izenik merezi! –, eta orduan, akzio bati bere neurriko erreakzioa darraiolako edo, hotsek inguratua egon zenak –adrenalina ere uholde bat zen jada, odolbideetan hedatua eta barreiatua– hots egin zuen... baita oihu ere –oihu luze ozena–, abioiaren atzetik abiatzen zen bitartean, giharretan pilatutako tentsioari ere ihesbidea emanez, harik eta, azken pausoa eman zuenean, ukabila jaso zuen arte, garaipen sinbolo gisa; gero, bat batean, Domingok bere bihotza aurkitu zuen, oharkabean aurkitu ere, pozezko taupadak bular kaiolan taup eta taup, airea bezain aske sentitzen zelarik, tiro hotsetatik ihes egitea lortu duen erbiaren antzera; Domingok ez zuen jada dudarik:
|