Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 101

2000
‎Euskal herritarrok inora joan beharrik ez dugu giza eskubideak zer diren jakiteko. Historian zehar, bertako seme alabengandik adibide eredugarriak ez zaizkigu falta, eta horiek ikasi eta jarraitu beharrekoak iruditzen zaizkit.
‎Nor hori aintzat hartuz gero, bistan da, lehen esan legez, norbanakoarena baino gehiago, talde lana dela hori. Egileak nortzuek izan behar duten zehazteko abagunean, jakina, apartera joan beharrik ez, dagoeneko batzuk jardunbidean ari direlako: Joan Mari Torrealdairen lan eskerga, Eusko Ikaskuntza, Azkue Biblioteka edota besterik gabe sor daitekeen lan talde berria.
‎" Baina ni...", kejatu zen Leo. " Urrutira joan beharrik ez daukak", esan zuen Bonifaziok," aski duk hona berriz ez azaltzea". " Eta nora joango naiz?", esan zuen Leok.
2002
‎Joan den ekitaldian 497.000 internauta fiskal baino gehiago izan ziren. Ogasunaren ordezkaritzara edo bankura joan beharrik ez izateaz gain, hiru egunetan jasoko dute itzulketa. Ogasunaren webgunearen bidez, dagoeneko 34 autolikidazio eredu aurkez daitezke.
2004
‎Joan den mendearen zazpigarren hamarkadan beste gizarte klase bat agertu zen: lanera joan behar ez duten pertsonak, dirua eta osasun ona daukatenak, gauzak deskubritzen segitzeko kemena dutenak.
2006
‎Hartan ari ginela, etorri zen Mandi, Anselmoren anaia, tipo lasai lasai bat. Jakin zuenean zertaz ari ginen, esan zigun berak ere aditu zuela salerosi haien berri, baina, bere ustez, horretarako haraino joan beharrik ez genuela, hemen ere bazekiela berak bazegoela halako elizako aldarean inork zaintzen ez zuen gurutze barroko balio handiko bat. Hala ere, berak uste, gaur egun arte trafikoa baino animaliena errazagoa eta berdin etekin handikoa dela:
2007
‎Tila batzuk hartzeaz gain, zer egin genezakeen antsietateari aurre egiteko eta, barkatu egidazu, psikologoarengana joan beharrik ez izateko?
‎Edu, berriz, ezin kontentuago: batetik Galiziara joan beharrik ez, eta, horrez gainera, gurasoak kanpoan. –Etxe osoa niretzat bakarrik?, esaten zuen oihuka.
‎Ez. Eta horrek ez du esan nahi prentsaurrekoetara joan behar ez denik. Erakundeek sortzen duten informazioa garrantzitsua da, gizartean eragiten duelako.Nik erakundeetan sinesten dut; beste gauza bat da sistemaren aurkakoa bazara, baina ez da nire kasua.
‎Goragoko kategorietan, gainera, bizarra mozteko hortzak, dutxako txanoak edo albornoceak sartzen ziren. Hala ere, gaur egungo joerek produktu horiek guztiak eskatzen dituzte gela guztietan, baita emakumezkoentzako espezifikoak diren beste batzuk ere, hala nola makillajea kentzeko esneak, kosmetikoak, lurrinak, ezpainetakoak, konpresak… Emakumeek etxetik aldapetara joan behar ez duten guztia. Espainian, merkatu horretako hotel aitzindariak Bilboko Abba Parkea, Bartzelonako Marina Hotela eta Madrilgo Vincci Soho dira, besteak beste.
2008
‎Baina ondoren, Astarloarengan zenbait ekarpen zuzen aurkitu izanak aparteko poza («verdadero gozo») eragiten zion. Erreakzio horrekin ematen du Azkuek lasaitu ederra hartzen zuela sabindar idoloen aurka (guztiz aurka behintzat) joan behar ez izateagatik. Adierazgarria da Azkuek ontzat ematea Euskaltzaindian bertan Astarloaren erretratu bat jartzea (eta Sabino Aranaren beste bat) 74, bai eta Akademiaren babespean antolaturiko lehen Euskal Egunak Astarloaren omenez egitea Durangon75 Zentzu horretan, argi geratzen da Azkuek ez zuela bere burua Arana Goiriren eta haren eskolakoen kontrako gisa jarri gura, baizik haien alboan kokatu nahiago zuela, osagarri gisa, biak bando berean euskararen alde lanean balebiltza bezala.
‎Askoz gardenagoa den sistema da, nahi duen edonori etxetik atera gabe lan egiteko aukera ematen diona. Salmenta egiten den leku fisikora joan behar ez denez, parte hartze handiagoa lortzen da, eta, aldi berean, enkanteen, armiarmen eta balizko mehatxuen lehia desleiala eragozten da.
‎Federazio aldetik ere fundamentu gutxi egon da, kirolariok baino lehenago jakingo zuten non tokatzen zen eta beren artean konpondu behar zuten. Aurretik hitz egin behar ziren gauzak. gero oso itsusi gelditzen da gu aizkolariok joan behar ez dugula esatea».
‎Programa ofizialaren azken aurreko eguna da biharkoa. Gaur bezala, bihar ere dultzainaren hotsak izango dira hondarribiarrak lanera joan behar ez dutenak behintzat esnatuko dituztenak.
2009
‎Nabarmendu duenez, A gripeak jotako hiru lagunetatik bi haurrak dira, birusaren aurkako defentsarik ez dutelako.Gonzalezek esan du gaixotasunak hiru eta zazpi egun arteko iraupena izan ohi duela eta gutxienez sukarra desagertu eta 48 ordu igaro arte ikastetxera joan behar ez dela gogoratu du.
‎Auskalo Auzitegi Konstituzionaleko lehen aretoko sei magistratuen artean zenbat ehiztari dauden, baina badakigu botak jantzita eta eskopeta hartuta Cabeza Prieta etxalderaino joan beharrik ez dutela izan, erabaki beharrekoa zer zen jakiteko. Eta lasai, ez hasi etxafuegoak botatzen Konstituzionaleko epaileen eskopetek ustekabeko lekura egin badute tiro.
‎Bolsa edo sac: denbora luzean, dagoeneko urketa joan behar ez zuten emakume askoren izate sozialari zentzu bat eman izan diona: hain juxture, erosketak egitea.
‎Aldarrikapenak. Buruko gaitzen zerrendatik kentzea, eta endokrinologora joan aurretik psikiatrara joan behar ez izatea eskatzen dute.
‎Aurreko astean neure buruari agindutakoa bete ahal izateko, bezperatik neukan prestatuta poltsa beltz zaharra bidaiarako. Joan beharraz ez neukan inolako dudarik. Kanpotik begiratuta, ea zentzurik zeukanentz hark guztiak galde zezakeen baten batek, ea txotxolokeria ez ote zenentz, zentzugabekeria.
2010
‎Biei egiten die mesede, eta bankura joan beharrik ez dute; Interneteko atariari komisio bat ordaindu diote, hori bai.
‎Dekretu berriaren bitartez, Jaurlaritzak 59 egun baino epe motzagoko eszedentziei eskainiko die laguntza, betiere haurrek oporretan egoteagatik eskolara joan behar ez dutenean hartzen badira.
‎Berrantolatzearen oinarrizko printzipioetako bat Ertzaintza herritarrengana ahalik eta gehien hurbiltzea izango litzateke. Herritarren salaketak kalean tramitatzeko patruilak ezarri nahi ditu Sailak, herritarrak polizia etxeetara joan beharrik ez izateko.
‎Osorik edan ez banuen ere, ez zitzaidan asko falta izan. Kuluxkak neurri berekoa izan zuen eta bostak arte bulegora joan beharrik ez neukanez, ohean sartzera iritsi gabe, pijama jantzi eta butakan jarri nintzen telebistari begira. Egipto zaharrari buruzko erreportaje interesgarria ari ziren ematen, lotarako ezin aproposagoa.
‎" Zein dotore hagoen gaur, Ubanbe. Lanera joan beharrik ez?", esan nion. Normalean, mahonezko galtza urdinak eta kolore bereko alkandora ibiltzen zituen, zerrategiko langile gehienek bezala.
2011
‎Gonbidatu gabe zegoenen bat kexatu da, Federico Trillo kasu, defentsa ministro ohia, soldaduskaren amaieraren sinatzaile. Izan da zerbitzu militarraren ezabatzearen meritua bere egin duen gehiago ere, UPNko gazteak kasu.Ezin zuen bestela izan, han eta hemen, zuzendariari eskutitzetan, zutabegileen letretan, azaldu dira garaipen hori berena dela aldarrikatzera adinagatik eta hankarteagatik gizon egitera ejertzitora joatea zegokienak; gogoratu dute joan behar ez izateko ordaindu zen prezioa, altua, susmoa dut, laster inork gogoratuko ez duena, ia oroitzapen entrañable bihurturik etortzen baitzaizkit niri ere kalejira haiek, fribolo izatearen arriskuz diot, protesta dibertigarrienak ziren intsumisoenak (izateari uzten zioten arte). Kontu ezberdinak ospatzen ari ziren baina egun bera izanik ere intsumiso izandakoak eta defentsa ministroa.... Berria entzutera jarri nintzenean buruak tranpa egin zidan esan zutenean ospakizunean omenduko zituztela 200 urtetan zehar, «soldaduska amai zedin borrokatu zirenak», imajinatu nuen, «Espainiaren zerbitzura beren obligazioarekin bete zutenak» zen esaldia baina, eta Trilloren lekuan Narcis Serra egotearen argudio, ejertzito profesionala bere ideia izan zela, hain arrakastatsu.
‎Helburu horrekin euskal sozialistok aurkeztutako ekimen bat eztabaidatuko dugu Legebiltzarrean, hain zuzen ere, autogobernuaren estatutuaren sistemak ematen digun ahalmen politikoa defendatzeko eta autogobernuarekin lortu ditugun aurrerapen politiko, ekonomiko eta sozialak aintzat hartzeko.Aintzinako zentralismoa proposatzen dutenen artean eta independentismo zaharkitua eskatzen dutenen artean, autogobernu integratzailea dago, guk defendatzen duguna eta euskal gizartearen gehiengoak babesten duena. Honek ez du esan nahi hobekuntza, koordinazio eta kooperazio elementuak sartzen joan behar ez garenik, autonomia sistemak,, eta gure autogobernuak, bereziki, disfuntzioak alde batera utz ditzan eta helburu nagusian eraginkorragoa izan dadin: herritarrak zerbitzatzea, alegia.
‎Arnasguneek segurtaturik izan behar dute, nabarmenki desitxuratu eta gesalduko ez badira, hirigintzaren alorreko autorregulazio maila arrazoizko bat: bertako euskaldunek ezkontzera ezinbestean kanpora joan beharrik ez izatea (udal arauek ezinezko edo prohibitibo bihurtzen dutelako bertakoen seme alabek bertan etxeak egitea edo erostea), eta beste aldetik kanpotarren uholde masiboak kontrolatzea, arras mesedegarrizko neurriak dira, beti ere pertsonen eta gainerako instantzien erabakimen esparruak alde batera utzi gabe. hori guztia kontuan izanik ere orain arte baino ondotxoz gehiago egin liteke arna...
‎Urte bi inguru egon behar izaten zan soldadu, eta guztiz izaten zan gatxa soldadutzea egin barik estatutik kanpo beharrean joatea. Halanda be, Busturian hainbat ziran itsasora edo Ameriketara joan ziranak, soldadutzara joan beharrik ez izateko. Ama alargunen seme bakarrak izaten ziran libre geratzen ziranak, normalean.
‎Unai Sordo Euskadiko CCOOren idazkari nagusiaren aburuz, sindikatu abertzaleek urtarrilaren 27rako deitu duten greba deialdiak ez du zerikusirik pentsioekin eta negoziatzen jarraitzearen aldeko apustua egin du, grebara joan behar ez izateko.
‎Barne Ministroak gaineratu du Bilduren zerrendetan legez kanpoko Batasunarekin harremana dutenak daudela eta hauteskundeetara ez dela joango joan behar ez duenik azpimarratu du
‎Veneziara joan beharrik ez zeukan, baina, Agirre horrek, Zuberoara etortzearekin aski zuen herri baten gainbehera zer den dastatzeko, ez zitzaion asko kostako irudikatzea Zuberoa zer izan den. Euskal Herriko baserri, landetxe, jauregi eta gaztelurik dotoreenetakoak bertan dira oraindik, inondik ere?, eta orain zer den egiaztatzea, saiatzea besterik ez zeukan, Atharratzen edo Maulen bertan, afaltzeko toki baten ... Ipar Euskal Herrian 35.864 etxebizitza huts, edo bigarren (oporretako) etxe gisa erabiliak?
‎Txantxaren bat ere egin niola uste dut komertzialtasunari buruz, zeken samarrak izaten direla gaur egungo argitaletxeak, eta orri batzuk kentzeko aholkatuko ziotela. Popatik bidali ninduen, eta gogoratzeko notarioarekin esan zidan, harengana joan beharrik ez zuela izango espero zuela.
‎Zorrik gabetasunaren sentipenarekin gosaldu, inguruko guztiak epaiketa batera doazela jakinda, eta zu ez. Epaiketa batera joan behar ez izatea zorionarekin parekatu eta euren buruak engainatuz.
2012
‎Eurite garaia batzuetan luzeagoa edo motzagoa izaten zen, haizeak zekarren norabidearen arabera, baina hori zen nik egin nuen azterketa orokorra. Euria ari zuenean kanpoan egoteagatik izan nituen ondorio tamalgarriak ikusita, neurriak hartu nituen handik aurrera garai hori iristerako aldez aurretik ongi hornitua egoteko eta kanpora joan behar ez izateko, eta hilabete hezeetan barruan egoten nintzen ahal nuen gehiena.
2013
‎Gainontzekoekin batera, Azpeitiko bizilagunak hainbat joan etorri egin du Madrilera udazkenean, horrek eragiten duen" kostu ekonomiko ikaragarriarekin". Haurdun dagoenez, haren abokatuek auzitegira joan behar ez izatea eskatuko dute epaiketa hasitakoan. Sei urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak gaztearentzat, eta epaiari dagokionez, zuhur da Izagirre:
‎Aurten, Euskal Selekzioko kide izanik, beste helburu batzuk ditut. Hala ere, beste lasterketa batera joan behar ez dudan kasuetan, Euskadiko kopakoetan parte hartzeko asmoa daukat. Gorbeiako azken probara ziur joango naizela; irailean ere edukiko dut probaren batean parte hartzeko aukera.
‎Ez nabil ibilaldiari itzuri egiten. Arrazoi sendoa edukiz gero, urrun joan beharra ez da oztopo; hiru milia besterik ez. Bazkaritarako bueltan egongo naiz.
‎horiek ziren bere burua zoriontzeko lehen puntuak, hurrenez hurren; eta gero, hainbesteko lasaitasuna ematen zuen haren arreba biek Jane zenbat maite zuten pentsatzeak, eta ezkontza hori berak bezainbeste gura zutela ziur izateak. Areago, alaba gazteentzat ere guztiz itxaropen ona ematen zuen horrek, Janek halako ezkontza ederra egiteak beste gizon aberats batzuen bidean jarriko baitzituen ahizpa gazteak seguruenik; eta, azkenik, hain zen gozoa bere adinean alaba ezkongabeak ahizpa nagusiaren ardurapean ezarri ahal izatea, eta jendartera gura baino gehiagotan joan beharra ez edukitzea. Lagunarteko ibilera horiek atsegin kontutzat hartu beharra zegoen, horixe zen-eta halakoetan etiketa; baina inork ere ez zuen Bennet andereak baino gehiago estimatzen bizitzako edozein garaitan etxean egon ahal izatearen goxotasuna.
‎Museoa zabaldu berria zen, eta sarrerako neskek aharrausien artean ematen zieten ongietorria turista goiztiarrei eta eskoletako txangoei. Ume txikiak zein nerabeak, denak pozik zetozen, marrazki koadernoak eskuetan, klasera joan behar ez izateagatik kontent. Zorionez, doakoa zen sarrera museo handi hartan; beraz, erraza ematen zuen kodearen pistari jarraitzeak.
‎Botikin txiki bat prestatzea: Lanpostuan sendagai nagusiak izan daitezke (aspirinak, antitermikoak, tiritak, etab.) edozein osasun arazo edo arazo arintzeko, hala nola hotzeria, eztula, beherakoa… eta botiken bidez medikutara joan beharrik ez izatea. Gainera, baliteke enpresak zerbitzu medikoak eta botikina edukitzea instalazioetan.
‎Bai, nahiago genuke joan behar ez bazenute.
2014
‎–Hala ere, nahiago nuke joan behar ez banu... –saiatu da eskaera errefusatzen langilea.
‎2 Kanpoan ateratzen garenean, oporretan dauden kutxazainei buruzko informazioa eskuratzea komeni da, beharrezkoak ez diren gastuak saihesteko. 3 Bankuaren sukurtsaletan eskatzea hainbat egun pasatzeko behar den kopurua, kutxazainera joan beharrik ez izateko. Hala, komisio horietatik libre egongo gara.
‎Telefonoaren zikloa, ordea, bueltan etorri zaigu. Zumea kaleko zentralitara joan beharrik ez dugun arren, haur txikiaren pasartea berriz dator gure begietara:
2015
‎— Bertako euskaldunei lehentasuna ematea lanerako, kanpora bizitzera joan behar ez izateko lan kontuengatik. Lanpostu horietarako profil/ titulazio egokirik ez badute, lantegiek beren gain hartzea
‎Arrisku posiblea beharbada hurbil dago eta Martera joan beharrik ez dugu. Gure robotak eta ordenagailuak ditugu, gero eta exijenteagoak, eta horrek mesfidati bihurtzen gaitu.
‎Orduak igaro ziren eta Alberto sofatik altxatu, hozkailuan zerbait hartu eta etxebizitza isilean gora eta behera ibili zen arima galdua balitz bezala, aditzen ez ziren soinuei erne. Hamabiak jotzear zeudela etxetik alde egitea erabaki zuen, arratsaldera arte inora joan beharrik ez zuen arren.
‎6 Uste dut, ez zela eman eskatu zen guztia, gauza egokia izango baitzen urte batzuetan Erromara joan beharrik ez izatea. Beharrezkoa izango da, berehala jeneralari idaztea gertatzen dena kontatuz; gutun oso apala, berorien buruak haren mendeko eginez, bidezko denez; eta era berean idatz biezaio berorren agurgarritasunak frai Anjeli, zor baitio?
‎Sehaska kantak Brahmsen eskaintzaz gain, bideo atariek beste sehaskak ere eskaintzen dituzte negarrez dabiltzan haurrak lasaitzeko. Hainbat ordu irauten duten blokeetan editaturik, ordenagailura berriro joan beharrik ez izateko, sehaska kantak marrazkiak eta beste irudi batzuk dira, haurrentzat atseginak direnak eta horiek lasaitzeko balio dutenak. Iragarki japoniarra:
‎Tenpluan, elizan, segurtasuna sentitzen dugu, eraikuntzak berak sentimendu sakratu batera hurbiltzen gaituelako2, eta frontoian, pilotalekuan, ordea, zoriontsu ibiltzen gara, oihu eta zaraten artean? ...spiritual «serio» bat eskain balezake ere, Oteizak proposatu zigun legez, hutsik geratzen denean, bestalde, artistek edo begirada estetikoa dutenek besterik ikusten ez dutena, aitortuko dugu (pilotazaleei eta, oro har, jende dionisiako andanari bost axola kontu metafisiko hauek, partida puri purian dagoenean, gauza «sakratu» soila, apustuan jokaturiko dirua izaki?, halaber, elizara meza orduan joan behar ez den bezala bertoko artea mirestera, lotsagarria litzatekeena, otoi egitera baizik, errespetu isilean). Jokaldi osoan, parentesi sakratu bakarra, garai batean behintzat (agian gaur egun ere, nonbait?), eguerdiko hamabietan apaizek angelus delakoa errezatzeko egiten zen etenaldia izan da, eta bat batean, kantxaren erdia aldare fantasmatiko bilakatzen zen, Jainkoari eskaintza sakon bat egiten baleude bezala (Millet margolariaren Angelus mihisea gogoratu dit beti, bertako baratzean arnasten den atmosfera zerutarra, laborari xumeek oinak lurrean sendo badituzte ere).
‎Jatetxe frantsesera joan behar ez izateko.
2016
‎Baina neure burua ere behartzen nuen, noizean behin, atzerrikotasuna nire atzerriko bizitzan sartzera. Dena den, nire gauzetan baino ez pentsatzeko joaten banintzen paseoan, atzerrira joateko beharrik ez neukan. Norbere burua topatzeko atzerrira doazenenganako mesfidantza berritu zitzaidan.
‎Putzu hori hainbat aldiz zulatu dugu emakumeek ibaiaraino joan behar ez izateko.
‎Benetan Itzela da joan behar ez izana.
2017
‎Hemen muga bat egoten da profesionalki ikasten jarraitzeko, baina honako hau da gure ideia: ikasleei bertan profesionalizatzeko aukera ematea, atzerrira joan beharrik ez izateko. Ni 15 urterekin joan nintzen etxetik.
‎Garai baten oporrak hiru hilekoak ziren, eskolaren erritmoari segituta antolatzen baitziren familiak. Gurasoek ez gintuzten udalekuetara bidaltzen, eta geuk joan beharrik ez genuen, etxean beti egoten zelako norbait haurren kargu hartzeko. Ez genuen batere denborarik galtzen oporraldia non igaroko genuen pentsatzen, urteroko toki berberetara itzultzen baikinen, udako erromesok.
‎«Inongo funtziora joan beharrik ez daukak», dio Dilseyk. «Eta zu sartu eta eseri», dio.
‎Hain zuzen ere, Aritzen aita, zeratu? zen tokiraino joan behar ez izateagatik ailegatu dira hain berandu.
‎Zutundu zen anaia eta ate aldamenean zegoenean gogorarazi nion egun horretan bazkaria pixka bat lehenago izango zela, gero itasontzira presaka joan behar ez izateko. Ez zuela ahaztu esan eta ate atzean desagertu zen; minutu erdira leihotik ikusi nuen kalean, nire leihora begira eskuak sakeletan.
‎Goiz osoa libre daukanaren patxadaz hasi nuen eguna: ohetik irten gabe, sabaiari begira, eskuak buruaren atzean, oraindik komunera joateko beharrik ez izateak ematen duen pozarekin. Horrek aterako ninduen ohetik, ez beste ezerk:
‎Nire harridurarako, nire ahizpa Eiderrek, bidaiatzea gorroto duenak, ez zuen oztopo bakar bat ere jarri. Nik ordea, ahal nuen guztia egin nuen joan behar ez izateko, baina ez zuen ezertarako balio izan.
‎Gainera, inolako kanpainarik egin gabe lortu ditugu sinadura guztiak. Batez ere, kanpora joan beharrik ez izateko sinatu du jendeak. Jendea ez egotea arazo larriagoa da jendea egotea baino, eta herritarrek, bat aukeratzekotan, nahiago dute oraingo parranda lehengoa baino.
2018
‎Bihar kiroldegira joan beharrik ez.
‎–Briskot eta Pillarditengana joan beharra ez al zen, bada, azkeneko baldintza? –esan nion irribarrea saiatu, eta adeitsu agertu nahirik.
‎Ez, joan behar Ez daukagu denbora askorik.
2019
‎Oroitzapenen kutxa dira hobiak, tapa zabaldu beharrik gabe arimarekin bat egiteko balio dutenak. Izango da hilak gogoratzeko kanposantura joan beharrik ez duena edota egunero joango litzatekeena. Bada hilerrian hobiratu ez zutena edota kristaua ez den beste erlijio batekoa dena.
‎Herri batzuetan, batez ere neguan, etxez etxe joateko beharrik ez izateko toki batean biltzen dituzte maileguak eta ni hara joaten naiz bila. Luzaiden adibidez, ile apaindegian biltzen dituzte.
‎–Konta daiala hareen atzetik goazela. Guk joan behar ez badugu, irits dadila gure itzala eta euki daiela gure ardura tarte batez.
‎Raimundo Silva harrizko jarleku batean esertzen da, arratsaren itzal hotzean, paperak azken aldiz begiratzen ditu, eta ez dagoela ezer gehiago ikusteko egiaztatzen du, gaztelua nahikoa ezagutzen du, gaur, inbentarioa egiten ari izanik ere, joan behar ez izateko. Zerua zuri jartzen hasten da, agian meteorologiak agindu duen lainoaren gaztigu bat da, tenperatura bizkor jaisten da.
‎Gizarte arloan, herrian bertan osasun zerbitzuak zabaltzea da alderdiaren beste nahietako bat, beste herri batera joan beharrik ez izateko. Bestalde, gizarte laguntzen azterketa bat egingo dute, onuradunen profila ondo ezagutzeko, batez ere, emakume alargunena, haien bizi baldintzak hobetzeko.
‎Nire ilekizkur beltzei eta nire azal zuriari oso ondo doakie laranja kolorea, eta horixe erabiltzen dut hamabost urte nituenetik. Hasieran okasio berezietan bakarrik pintatzen nituen ezpainak (eta hamabost urterekin hala izaten ziren kolegiora joan beharrik ez nuen egun guztiak), eta azkenean batxilergoa amaitu eta neure unibertsitario bizitza hasi nuenean, eguneroko ohitura bihurtu zen. Nire bereizgarria huraxe izango zela erabaki nuen, haurtzarotik helduarorako urratsa.
‎Goizegi ez esnatu, lasai gosaldu, etxea bere gisara txukundu, ogia erosi eta eguneko erosketak egitera atera, bazkaria prestatu, astean bitan pilatesera joan... Goizak erruz maite zituen lanera joan behar ez zuenetik.
‎Ijito Rubioa, Eliseo, Paca..., gutxienez horiek. Esan Anari bostak baino lehen joan beharrik ez daukala. Azken kontua, last but not least.
2020
‎Bai gizonezkoak eta baita emakumezkoak ere. Ez zen lanera joan behar ez duen langabe edo jubilatu baten eguneroko janzkera. Eta... zergatik egiten zuten guztiek irribarre?
‎Gure adineko protagonistarik ez dago, baina edozein ekoizpenetan adineko sekundarioren bat beharrezkoa da, protagonisten gatazkei ile urdinak dakarren argitasuna eta lasaitasuna, edo denetarik bueltan egotearen kontrapuntu komikoa, ekartzeko. Ez naiz The Hillsera etorri erretiratua nagoelako eta egunero lanera joan behar ez dudalako. Bakarrik bizitzeari uztearen eta nire adineko gayekin batera bizitzearen ideiak erakarri ninduen.
‎Lehen ere istorio lazgarriak entzunak zituen errusiarrei buruz, eta oraingo honetan begi bistan zeuzkan. Errusiaren mende preso gelditzea nahiko zoritxarra zen, baina bere lagunetatik aparte joan beharra ez zen batere hobea.
‎Kokaguneak ezagututa, jendearen portaeraren eta mugimenduen berri izan daiteke. Jakin daiteke joan behar ez den tokietara joaten al den jendea. Beste kontu garrantzitsua testak dira:
‎Espainiako Gobernuak herritar batzuen (ekoizpen sistemaren gurpilak biratzen segiarazteko lantokira joan behar ez dutenen) konfinamendua agindu bezain laster sortu ziren han hemenka premia handiena dutenei erosketak egiten eta beste zeregin batzuetan laguntzeko herritar sareak. Horietako batzuek erakunde publikoek helburu beragaz sortutako sistemetara bideratu dituzte izena emandako boluntarioak, ez ordea Erandioko Herri Zaintzak.
‎Ez du luze joko –kafetegi bat seinalatu zidan atzamarrarekin. Aberatsak dotore joan beharrik ez dutenean doazen bezala zihoan: dotore, baina jertse gorria jaka urdinaren ordez.
‎Ostiral hartan lanera joan beharrik ez, eta gero asteburua. Hurrengo asteko astelehena, San Martzial eguna, jaieguna Irunen; eta asteartea, San Martzial bigarrena, erdi jaieguna Irunen.
‎Connellek sarritan aipatzen ditu pasaeran bezala" nahi lituzkeen" gauzak. Nahiago nuke joan beharrik ez bazenu, esaten dio Marianneri hura alde egitera doanean, edo: Nahiago nuke gauean geratu ahal bazina.
‎Autoa erosi zion Moeri lanera oinez joan behar ez izateko.
‎Mezu bat bidali dit, entrenatzaile bikaina zarela esanez zuri esker sailkatu direla, eta zuri laguntzeko Gay Jokoetara joan beharrik ez duzula.
2021
‎34.5.2.3d Baldintza irrealeko perpausean [tuko+ izan/* edun] alegiazko adizkia (etorriko balitz, ekarriko balu) erabiltzen denean, gehienetan ondore perpauseko adizkia ere era horretan eraikia da: Etorriko balitz, mesede ederra egingo liguke; Ekarriko balu, bila joan beharrik ez nuke izango. Esan beharra dago, bestalde, euskalki batzuetan alegiazko aldiko adizki sintetikoen erabilera ahuldu bezala egin dela, eta orduan, alegiazko laguntzailea duen [tuko+ izan/* edun] adizki analitikoak erabiltzen dituztela sintetikoen ordez, egoera aditzekin kontrafaktualak adieraziz:
‎–Lanera joan behar ez banu...
‎Irekia, enpatikoa eta alaia naiz. Pizzak banatzen ditut bizikletaz, eta gimnasiora joan beharrik ez horrela! Gauzen alde onarekin geratzen naiz beti!
2022
‎Bai. Denbora asko aurreztu dut jaietara joan behar ez izateagatik. Ez zaizkit gustatzen halako gauzak, nahiz eta irudi lana diren...
‎auzolana egin baino 48 ordu lehenagorako jakin behar du udalak zeinek eginen dituen lanak. Joan behar ez duenak 72 ordu lehenago jakinarazi dio udalari ez dela joanen.
‎Ordu biak laurden gutxietarako sarrailan giltza sartzen ari da eta ordu bietarako eserita dago bazkaltzen hasteko prest. Lanera joateko beharrik ez duen arren, goiza fabrikan pasatzen du. Nagusia ez dagoenean langileek lan egiteari uzten diotela iruditzen zaio, eta zokomiran ibiltzen da tornu artean.
‎Aste batzuk geroago, Estreta kalatik hurbil aparkatu eta autotik jaitsi ondoren, inguru hartako iluntasunari, zeruko urdin ilunari eta arbolen belztasunari erreparatu eta Gilen ahotsa etxolak komunik ez zuela esanez entzun zuelarik, gau guztian bainura joan beharrik ez izatea desiratu zuen Diegok kartsuki. Eta anaiak eta berak hondartzan kaka egin eta arrainek jan zutenekoa etorri zitzaion gogora.
‎" Poeta izena duk, bahekien?". Encarna, liburutegira lanak egitera joan beharrik ez zuen garaian izan zuen maistra, itzul zedin nahi zuen berak. Eta" Bai" erantzun zion, idor.
‎...kua, hasierako furia ekartzen dugu gogora, egokitasuna eta baldarkeria, bizimodua aldatzeko zailtasuna, dirurik gabe bizitzeko nekezia, nahita ere inoiz kentzen ez duzun ohitura txar hori eguneko jarduera guztietan, begi kliska bakoitzean integratua delako, makillatu, orraztu, aldakak kulunkatu eta bezeroari zakila zutiarazi, eta azkenean heriotza, dena ikusi duzun sentipena, dena aditu izanarena, joan behar ez zenuen tokira joan izanarena, hain urrun joan ere aurrera jo besterik ezin izan baituzu egin, konbinazio guztiak ahitu dituzulako irudipena, eta gero errepikatzen diren jestuen karga pisua, erreakzio beretsuak eragiten dituzten jestuak, txakur alaien intziri beretsuak, lerdea dariola dabiltzan txakurrenak, Pavloven txakurrenak, buztan automatikoa kanpaiak zutiarazia, gizon egokiaren, zak...
‎Baliteke oso urrun joan behar ez izatea adibideak sumatzeko.
‎Horra hor klak erraldoia. Hori gutxi balitz, pandemia etorri, eta noski, amamaren seme alabek lanera joan behar ez zutenez, etxeko lanetan jarduten zuen emakumea* kaleratzea erabaki zuten (konfinamenduak iraun bitarte). Nire lekua topatu ezinik geratu nintzen.
‎Germanen aldameneko ohe estuan sartu du, beste gau pare batean egin bezala. Zerraldo mozkortzen da, Eliasen portal paretik berriro bakarrik eta gauez joan beharrik ez izateko. Atari hura barrutik igarotzea eta eskaileretan gora erdi arrastaka igotzea nahiago izateraino.
2023
‎Igal Amir izeneko soldadu ohi batek. Israelgo sionismoak, teorian erlijioaren eta estatuaren arteko bereizketa onartu arren, Torah ikasteko armadara joan beharrik ez izatea ahalbideratzen du. Dena den, Amir horrek, yeshiva hesder batean, hau da mintegi militarrean egin zuen bere soldadutza elite taldeetara pasatu arte.
‎Bake epaitegira joan beharrik ez izatea «arraroa» egingo zaiola aitortu du Jose Angel Ibarzabalek. 50 urtean izan da bere herri Zumarragako bake epaile, eta laster da kargua uztekoa, 80 urterekin.
‎«Mutila da. Baina soldadutzara joan behar ez izateko, neska dela jarriko dugu». Une horrek bizitza osoa baldintzatu dit, eta oraindik ere egiten du:
‎Baimenik gabeko obrak ere klandestinoak bezala definitzen omen dira. Urrutira joan beharrik ez daukagu horrelako lanak aurkitzeko, hala nola, Aita Manuel Larramendi Ikastola eta Allurralde kiroldegiaren alturan zarataren aurkako pantailak jartzeko aurrera eramaten ari diren lanak.
‎Hagin zuri berdinduei begiratu die: dentistarengana joan beharrik ez duelako antza dute, eta dir dir egin behar dutela halako batean. Seduzitzeko joera nabarmena du Igorrek, haginekin ere bai.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia