Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2004
‎Eta Bazterrek askotan erantzunen zion ez zuela ezer pentsatu, une garrantzitsuetan burua hustu egiten zaigula, edo ergelkeriez bete, edo ezdeuskerietan pausatu, baina nekez izaten garela gure bizitzako une garrantzitsuetan une garrantzitsuak bizitzen ari garenaz jakitun. Kristalaren beste aldean ageri zitzaizkion kale eta joan etorri haiei xor, Lekunberri Aranazekiko kateamendua berritu zitzaion, eta atzean utzitakoaz oldozka damutu zitzaion lehendabizikoz eta azkenekoz ihes egin eta ezagutzen ez zuen kale zaratatsu haietara etorri izana.
2006
‎Jende asko ezagutu nuen joan etorri haietan, baina istorio gutxi. Askotan, arrisku latzak pasatu genituen elkarrekin.
2009
‎(?) Maria Bibiana neska zintzoa zen; Maria Bibianak, baina, bazuen berezko joeratxo bat, berez zintzoa zena are zintzoago izatera bultzatzen zuena; zintzotasun egarri gehiegizkoak, ordea, arazoak ikusarazten zizkion arazorik ez zegoèn lekuetan, edo eskrupuluak sorrarazten zizkion, bestela esanda; esan nahi baita Maria Bibianaren psikea joan etorri haietan zebilela, eskrupuluetatik zintzotasun egarri gehiegizkora, eta zintzotasun egarri gehiegizkotik eskrupuluetara, gero eta zirkulu estuagoetan, halako eran, non noiznahi garbitzen baitzituen eskuak, egunean hogeita hamar aldiz bai, batean eskuaz zerbait ukitzen zuelako, bestean zerbaitek eskua ukitu ziolako, eta hurrengoan baziloak airean imajinatzen zituelako, eskuetarako bidean....
‎hutsaldi eta utzialdi haietan ere ez zuen etsiko, bai baitzekien, edo hala uste zuen bederen, haiek guztiak Jainkoak ipinitako probak zirela, arimak gainditu beharrekoak, are gorago egin zezan, oztopoz oztopo eta zailtasunez zailtasun, Jainkoagan konfiantza osoa jarriz betiere, pentsamendu hura zuen Ernestinak bere ideien ardatz?, gertaera guztien bilakaera, etorkizuna? konfiantza haren mende baitzegoen, azken batean; sentimenduen joan etorri haietan eta barne borroka haietan, gainera, argiak eta itzalak elkarren jarraian?, bere berea zuen borondatearen indarra, beti norabide berean jar zezakeena, haragiaren ilunaldian Kristoren adibidea eta Kristoren argia iparrizar, egin eta egon, egon eta egin.
‎...baitzekien, edo hala uste zuen bederen, haiek guztiak Jainkoak ipinitako probak zirela, arimak gainditu beharrekoak, are gorago egin zezan, oztopoz oztopo eta zailtasunez zailtasun, Jainkoagan konfiantza osoa jarriz betiere –pentsamendu hura zuen Ernestinak bere ideien ardatz–, gertaera guztien bilakaera –etorkizuna– konfiantza haren mende baitzegoen, azken batean; sentimenduen joan etorri haietan eta barne borroka haietan, gainera –argiak eta itzalak elkarren jarraian–, bere berea zuen borondatearen indarra, beti norabide berean jar zezakeena, haragiaren ilunaldian Kristoren adibidea eta Kristoren argia iparrizar, egin eta egon, egon eta egin.
‎(•) Maria Bibiana neska zintzoa zen; Maria Bibianak, baina, bazuen berezko joeratxo bat, berez zintzoa zena are zintzoago izatera bultzatzen zuena; zintzotasun egarri gehiegizkoak, ordea, arazoak ikusarazten zizkion arazorik ez zegoèn lekuetan, edo eskrupuluak sorrarazten zizkion, bestela esanda; esan nahi baita Maria Bibianaren psikea joan etorri haietan zebilela, eskrupuluetatik zintzotasun egarri gehiegizkora, eta zintzotasun egarri gehiegizkotik eskrupuluetara, gero eta zirkulu estuagoetan, halako eran, non noiznahi garbitzen baitzituen eskuak, egunean hogeita hamar aldiz bai, batean eskuaz zerbait ukitzen zuelako, bestean zerbaitek eskua ukitu ziolako, eta hurrengoan baziloak airean imajinatzen zituelako, eskuetarako bidean....
2010
‎–Oso ondo gelditzen da, baina ez da horrela?. Jesus Egiguren PSE EEren Donostiako egoitzako bulegoetako batean ari da hizketan, 2009ko uztailean, Genevara joan etorri haiek egin zituenetik lau urte joan direnean. Bizkarra eta sorbaldetako bat atzerantz botata, gogo handirik gabe bezala mintzo da, ez gogorik gabe ari delako, hitz egiteko modua hori duelako baizik?, gertaerak erdizka baino gogoratuko ez balitu bezala.
‎Fanon txitean pitean joaten zen Baionara, errefuxiaturik zeuden ETAko lagunekin bildu, Frantziako ezkerreko mugimenduen aldizkariak erosi edo euskarazko diskoak eskuratzera. Joan etorri haietako batean Errobi taldearen Gure lekukotasuna diskoa ekarri zigun.
2011
‎Euskarazko berbak ere gogoko ditu. Esan ohi didanez, artean ezkongai zela, sarri joaten ei zen Sevillatik Veneziara gurasoakaz eta, joan etorri haietan, berbeta asko entzuten ei zituen igarotzen ziren herrietan. Desberdinak ei ziren, baina guztietan ei zeuden antzeko berbak.
‎Bigarren Mundu Gerran mugalari buru izan zen ihesaldiak antolatzen zituen sare batean eta makina bat hegazkinlariri muga pasatzen lagundu zien. Era berean, mugaz bi aldeetako joan etorri haiek aprobetxatuz, kontrabando munduko hainbat bizipen kontatzen ditu. Eta bere memoriak bukatzeko kontatzen digu nola utzi zuen azkenean bizimodu klandestino hura lan munduan sartzeko.
‎Don Emilioren sukaldean ezagutu nuen halaber Xabier Amuriza, 1966ko udan, nik uste, Euskal Herrira maiz egiten nituen joan etorri haietako batean (ia beti Don Emilioren eta beraren neskame Balentinaren etxeko gonbidatu izaten nintzen garaian). Xabier berriki izendatua zuten Gizaburuagako abade, ondoko herrixka batean, beraz.
2012
‎Isturitz aitak eta bi anaiek, Julianek eta Borjak, Santa Klara irlara eramaten dute jendea euren ontzi urdinetan. Kaitik irlarako joan etorria haiek baino hobeto ezagutzen duenik ez da Donostian. «Orduerdiro ateratzen da ontzi bat; zerbitzu eraginkorra eta merkea eskaintzen dugu, baina aurten turistak sosik gabe etorri zaizkigu Donostiara», dio imintzio argi batez.
‎" berrehun", dio. Altxa egiten da, eta, hain justu, berrehun joan etorri haietako bati ekiten dio.
2013
Joan etorri haietan, zenbatetan irentsi ote zituen Paulak, jendetasun arauen izenean, burura etengabe etortzen zitzaizkiòn berbak:
Joan etorri haietan, zenbatetan irentsi ote zituen Paulak –jendetasun arauen izenean– burura etengabe etortzen zitzaizkiòn berbak: " Gutxiagorekin bizi gaitun Guatemalan!".
2014
‎Erantzunik ez dugu espero galdera hori egitean, gaur oroimenari deitzea irri zehaztugabe bat sorrarazteko modua baizik ez da. Denboraren poderioz ikasi dugu joan etorri haien helburua gure oroitzapenen etxola eraikitzea zela.
‎Gu ez ginen pobreak izango, baina izeba Maria Luisa aberatsa zen, horretan ez genuen zalantzarik. Uste dut aitak ez zuela txango horien berri izaten, baina amak ez zidan sekulan esan joan etorri haiek isildu behar genituenik. Besterik gabe, aitari garrantzi handiko kontuak kontatzen zitzaizkion, ez gainerako huskeriak.
2015
‎Halaxe gogoratzen zituen ospitalera egindako alferreko joan etorri haiek. Zenbaitetan, injekzioa jarri beharrik ez eta, gaixoak nolabaiteko lasaitua hartzen zuela irudi zezakeen; ordea, begi bistakoa zen gaixoa kezkatuta ateratzen zela kontsultatik doktorearen epai hura entzuten zuen bakoitzean:
‎Tropen mugimendu handia zegoen han, badakizu, batzuk joan bestetzuk etorri. Beti zeuden joan etorri haiek ikustera inguratzen ziren kuriosoak, batez ere presoen lekualdaketek erakarritako jende begiluze hura. Gorriak ikustea funtzioaren ekitaldi nagusia zen.
2016
‎Autoak alokatzeko agentzia baten kudeatzaileak erantzun zion. Enpresa Alacant hirian zegoen, eta Asiaini berehala bururatu zitzaion agian Edurne Iriartek auto bat alokatu zuela Mediterraneo aldeko joan etorri haietako batean.
‎–Ez dakit. Badakit arraroa dela, baina garbi zegoen berak ez zuela xehetasun handirik eman nahi joan etorri haietaz.
2017
‎Aitaren tinkotasunaren eta aita ordearen aldarte onaren arteko konbinazioa zen Madalen, eta Ixabeli kosta egiten zitzaion fisikotik aparteko bere aztarnarik aurkitzea alabarengan. Uda osoa zeraman Ramonen otordu, mediku bisita eta irudikatu ezin zituen bestelako zaintza lanez arduratzen, baina Ixabelek ez zion marmar txikiena ere aditu; joan etorri haien berri zekiten apurrek mirespenez begiratzen zioten arren, berak kezka zuen menperatua izateari plazera hartzen ari ote zitzaion.
2018
‎Gogoan dudanez, gau batean, gauerdi ondoren izango zen?, egongelara joateko deia jaso nuen, nire nagusia han bildua baitzen beste hiru jaunekin, afalondoan. Aurretik ere, behin baino gehiagotan deitua zidaten egongelara gau hartan bertan, jan edanak eramateko galdea eginez, eta joan etorri haietan jabetu nintzen erabat murgilduta zeudela munta handiko gaietan. Azkenekoz egongelara sartu nintzelarik, jaun guztiak isildu, eta begira geratu zitzaizkidan.
‎Ospitalera egin zituen joan etorri haietan, Jean Marcen gurasoak han zebiltzala jakin zuen. Haiengana joatea izan zuen Iratik lehen pentsamendua, nor zen esan, haiek besarkatu eta haiekin batera negar egiteko, haiekin batera Jean Marci laguntzen saiatzeko.
2019
‎Ez zuen aintzat hartu, ordea, inguruko labarren aurka lehertzen ziren olatuen indarra. Harantz zihoazen uhinek, izan ere, harresi menderaezin haien aurka jo ondoren bueltan zetozenekin egiten zuten talka, eta, joan etorri haiek sortzen zuten zurrunbiloan, Gorgontxo gobernaezin bilakatu zen.
‎Behin Bordelera joan ziren partidu bat jokatzera, eta gero, Bordelekoak Donostiara. Joan etorri haietan bera baino sei bat urte nagusiagoa zen neska bat ezagutu zuen, eta haren eskutik iritsi zen Frantziako literaturara, klasikoetara eta ez hain klasikoetara. Arantxa liluratuta gelditu zen neska harekin:
2021
‎Hasieran, okerrena herritik geltokira jaistea eta bueltakoan herrira igotzea izaten zen, belaunak ziztada izugarriak ematen baitzizkidan, gerra denboran neure hanka herrena hozkiaren hozkiaz ahalik eta gutxien erabilia nuelako edo; hala ere, egunero ibilbide hura egin ahala eta gorputza hazi ahala, zainek eta hezurrek beren lekua hartu zuten, zailduz joan nintzen, minak aienatu egin ziren, eta eroso samar moldatzen nintzen, herrenka betiere. Gertaera bitxi bat bizi izan nuen joan etorri haietako batean, tranbiatik jaitsi eta zubira sartzera nindoala. Agaraitz auzunean bizi zen neskatila bat ikusi nuen, nire adintsukoa, sastraka batzuen atzean; burua baino ez zitzaion ageri.
2022
‎Haietako bat habiak bilatzea izaten zen. Joan etorri haietan mota askotako habiak aurkitzen zituen gainera, konparazio batera, birigarro, karnaba, txepetx, hormatxori, zozo, galeper habiak eta abar. Baina, gure gaztetxoa ez zen horrekin konformatzen, ez, aurkitu eta ikusteaz gain oso gogoko izaten baitzuen topatutako habiaren jarraipen xehea egitea, hau da, esate baterako, habia nolakoa zen, arrautzak zein koloretakoak ziren, txorikumeek zer itxura zuten, zenbat ziren, zenbat denbora kostatzen zitzaien haztea eta hegaldatzea, eta bat eta beste; hori guztia jakitea gustatzen zitzaion.
‎Haurrak eskas diren herri batean, bat batean bi etortzea, ulertuko duzu abuztuko festak baino gertaera handiagoa dela. Esaten dute etxe batetik besterako joan etorri haiek itsasotik basorako bidaiak bezalakoak zirela, eta gure etxean sartu eta gurasoak begirada galduko Nora bati eusten ikusteak basoan pentsatzeak sortzen zien sentsazio bera sortzen ziela, aurpegitxo haren artetik otalurretako leizea ikusi ahal balute bezala. Eta esaten dute Javier ikustea txekor indartsu bizi bat ikustea bezala zela, oraindik bizi izan gabe ere gosearen berri baleki bezala amaren titiburuari heltzen ziona, itsaso bizi eta alai bat bezala.
2023
‎Murgilaldi haietako batean, haien arnasa sentitu ere egin zuen Ansak une batez. «Nire joan etorri haietako batean, Cadier anaietako baten biloba ezagutu nuen. Hitzaldi bat eman zuen herrian, eta, ondoren, bere etxera eraman gintuen; Cadier anaien jaiotetxera, alegia.
‎Unai ohartu ez arren, joan etorri haietako batean, norbaitek urrutitik jarraitu zituen bere urratsak, begirik kendu gabe.
‎Hori dela eta, aldian behin baserritik kalera jaisten ziren gurasoak, behi esnea etxez etxe saltzeko eta sos batzuk ateratzeko. Esne marmita beteak aldean joan etorri haiek egiten zituztenean, ez zitzaien burutik pasatu ere egiten, laster behin betiko jaitsi genuela baserritik kalera. Izan ere, kanpotik lanera etorritakoei aterpea emateko eta, horrenbestez, haientzat etxeak eraikitzeko aitzakiarekin, gure baserria eta lurrak bost xentimoren truke desjabetu eta kale gorrian utziko gintuzten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia