2000
|
|
Aita Vitoriaren Salamancako irakaskuntza haiek, Hugo Grocio holandarrak sistematizaturik jarri zituenetik, mundu guztian ospe handia
|
hartu
zuten giza eskubideen alde. Geroztik, zehaztasunez, argi eta garbi eratu dira gizakion eskubiderako.
|
|
Arartekotzan nengoenlarik, 1993ko urriaren 27tik 30era bitartean, Europako Ombudsmanen hitzaldiak antolatu genituen Gasteizen, eta une ona bezain egokia iruditu zitzaidan aldi berean Aita Frantzisko Vitoriakoa omentzeko, pertsonaia hau bertakoek zein erbestekoek hobeto ezagutu zezaten. Etorri ziren ombudsmanik gehienek bazekiten nor zen eta giza eskubideen alde zer lan burutu zuen; baina ordurarte gutxik zekiten jatorriz hemengoa zela eta guztiek oso pozik
|
hartu
zuten hainbesteko merezimenduz eskaini genion omenaldi hura.
|
|
Gero, 1567 urtean, Erromara jo zuen eta, Vatikanoko Tribunal nagusiko kide izendatu zutenez, aukera egokia lortu ere bai, zeren Pio V.ak, Gregorio XIII.ak eta Sixto V.ak beren kontseilaritzat
|
hartu
eta ohore handien jabe egin zuten. Eta, han ere, bertako antolakuntza eta egitarauen hobekuntzaz arduratu zen.
|
|
Gero, 1936 urtean militarrak altxatu eta Franco buru jarri zenetik, gizaki soil bakoitzaren eskubideak kontuan
|
hartu
gabe, berrogei urteko diktadurak iraun zuen, katolikotasunaren izenean kristautasunaren printzipioei jaramonik egin gabe. Ikus bestela Unión Internacional de Malinas erakundeko C. Martí Martí eta R.
|
|
Cadiz-ko Konstituzioaren (1812) asmoetariko bat zen feudalismo harekin bukatzea. Baina, Hirurteko Liberalak(), batasunaren izenean federalismoa baztertuz, zentralismo aldera jokatu zuen, zenbait herrialderen berezko nortasuna aintzat
|
hartu
gabe. Eta ez zen geldituko gure probintzietako Batzar Nagusiekin bukatu artio.
|
|
Dagoeneko kontatu dugun bezala (ikus 54 orrialdea, eta bertan aipaturiko Henriette Walter-en liburua), Frantziako Estatuaren barnean XVI. mende hasieran erabaki zen pertsona bakoitza bere hizkuntzan epaitu beharra. Bazirudien behingoz bide egokia
|
hartu
zela, baina ez zuen asko iraun, eta geroztik hango hertsitasuna nabarmenagoa izan da.
|
|
Harantzago joanaz nioen, nik gazteleraren aurka ez nuela ezer, nire bigarren hizkuntza nuela eta maite ez ezik beharrezko; hala ere, etorkizunari begira, hirugarren baten premian geundela zientzia, teknika eta harreman zabalagoetarako, eta beharrezko ikusten nuela ingelesa, noski. Aurretik Quebec aipatu nionez eta ondotik ingelesaren baliapen hobea, nire erantzuna ez zuen hain gogoz
|
hartu
.
|
|
9 artikulua. Inor da arrazoirik gabe atxilotu, preso
|
hartu
edo erbesteratu.
|
|
Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi abertzaleei ere aditzera eman behar diegu, administrazio postuetarako euskara jakitearen puntuazioa ezinezkoa dela, lehenik abertzaleek beraiek euskara goi mailako karguetarako kontuan
|
hartu
gabe. Euskarari eta euskaldunei begira, guretzat ulertezina baita Jaurlaritzako zein Diputazioetako goi karguetan elebidunak ez jartzea.
|
|
Hizkuntzaren ofizialtasunari buruzkoan ordea, kon tuan
|
hartu
eta ezagutarazi beharrekoa iruditzen zait, euskarak lehen aldiz izan zuen ofizialtasuna, Nafarroako erresumaz gainera, Iparraldean gertatu zela, Frantziako Estatuaren barnean XVI. mende hasieran. Bazirudien bide egokia hartu zutela, baina laster aldatu ziren irizpideak eta, gerorantz, hango hertsitasuna na bar menagoa izan da.
|
|
Hizkuntzaren ofizialtasunari buruzkoan ordea, kon tuan hartu eta ezagutarazi beharrekoa iruditzen zait, euskarak lehen aldiz izan zuen ofizialtasuna, Nafarroako erresumaz gainera, Iparraldean gertatu zela, Frantziako Estatuaren barnean XVI. mende hasieran. Bazirudien bide egokia
|
hartu
zutela, baina laster aldatu ziren irizpideak eta, gerorantz, hango hertsitasuna na bar menagoa izan da.
|
|
Bukatzeko, oroitu beharrekoa iruditzen zait, iragan otsailean Baionan aurkeztu nuen. Jagon Sailaren ardurapeko lehen lanari buruz? 2 txostenean azaldu nituela gure antolaketarako eta ekintzetarako zenbait aburu, eta kontuan
|
hartu
beharrezkotzat jotzen ditudala, orain hemen azaltzen dudanari ekintzarako lotura emateko. Euskaltzaindia ezin daiteke lo egon egungo egoeraren aurrean.
|
|
Nork pentsa zezakeen bertako Legebiltzarrean nafar sozialistek ere aurka jarriz ukatu behar zutenik? Erdi Aroan nafarrek Orreagan Erroldan menperatu zuten eta hogeigarren mende bukaeran beste Erroldan batek bere gerra zikinez eta lapurketaz mendekua
|
hartu
zuen nonbait, eta oraindik ere hor datozkigu ausarti bere jarraitzaileak. Alajaina!
|
|
Fernando Katolikoaren aginduz Albako dukeak 1512an Nafarroa
|
hartu
eta Gaztelaren menpeko jarri zuen, Albret errege erreginak koroarik gabe utziz. (Horren lekukotasun zehatzetarako, ikus Nafarroako artxibozain zen José Yanguas y Mirandaren Historia de la conquista del Reino de Navarra por el Duque de Alba, general del ejército del rey Fernando el Católico, Iruñea, 1843).
|
|
Kontseilu hau eratzen duen Foru Dekretuak dio: , bidezkoa ikusten da organo misto bat eratzea Administrazioaren eta gizarte nafarraren artean elkarretaratu, parte
|
hartu
eta elkarrizketatzeko foro modura, hizkuntza normalizazioaren kontzeptu berariazkoa osatzen duten alderdi batzuen gainean botere publikoei aholkua eman diezaieten?. Hala eta guztiz ere, garbi ikusten da Gobernuak ez zuela Kontseiluaren eskakizun eta aholkurik aintzat hartu nahi, eta beronen eginkizun garrantzitsuak (Foru Dekretuaren 4 artikuluan xedatzen direnak), hala nola, euskararen planifikazio, erabilera, sustapen eta normalizazioa?, saihesten aritu zela.
|
|
–bidezkoa ikusten da organo misto bat eratzea Administrazioaren eta gizarte nafarraren artean elkarretaratu, parte hartu eta elkarrizketatzeko foro modura, hizkuntza normalizazioaren kontzeptu berariazkoa osatzen duten alderdi batzuen gainean botere publikoei aholkua eman diezaieten?. Hala eta guztiz ere, garbi ikusten da Gobernuak ez zuela Kontseiluaren eskakizun eta aholkurik aintzat
|
hartu
nahi, eta beronen eginkizun garrantzitsuak (Foru Dekretuaren 4 artikuluan xedatzen direnak), hala nola, euskararen planifikazio, erabilera, sustapen eta normalizazioa?, saihesten aritu zela.
|
|
Eta guraso edo Kurak direnean, nola ongi premia den bezala, beren Etxe edo Hergoienetan (Herri txikiei honela Araban deitzen diete) Dotrina erakatsi, eta konfesatuko dute? Nola beren familietako
|
hartu
emanak, eta beste behar diren gauzak ondo aditu, eta zuzenduko dituzte. Ikusten duguna da:
|
|
" Do you remember?" deitzen zen. Ondo gogoratzen zuen, bien arteko isilune batean Collins jaunak
|
hartu
zuelako gela osoaren jabetza," do you remember, do you remember?" galdetuz eta, bide batez, Txemaren amorrazioa piztuz. Buruan sartuta geratzen diren lelokeriatxo horiek dira, baina eguna izorra dezaketenak dudarik gabe.
|
|
Trena, autoak, iratzargailuak, zurrungak eta munduan sor zitekeen zarata oro. Herriko beste oilarrek, adibidez, txanda
|
hartu
behar izaten zuten gure oilarraren ostean kantatzeko. Alferrikako lana egiten zuten, ordea, une horretarako bizilagun guztiak itzarrik egoten ginen eta.
|
|
Txemak ez zuen arnasarik ere
|
hartu
nahi, zarata guztiak isilduko zituzkeen Fergusek esango zuena behar bezala ulertzeko, eta Eiderren inguruan gertatutako pasadizo hura Eider ez zen beste norbaiten ahotik entzuteko. Izan ere, Txemak jokatuko luke atentatu txiki haren egileak Ipar Irlandako sei tipo haiek izan zirela.
|
|
" Gertatu zena da IRAk jakin zuela, nola edo hala, kontaktu hori gertatuko zela, eta ondorioz justizia bere esku
|
hartu
zuen: bost hildako egon ziren Lahinchen gertatutako tiroketan, denak protestanteak.
|
|
Malkar itzelaren ertzean zegoen arren, Txemak arnasa
|
hartu
zuen; oraindik ere harago eman zuen pausotxo bat, eta hanken puntatxoek lurrik ukitzen ez zutela ohartu zen. Hortxe zegoen:
|
|
" Eskerrak aurrerantz jausi ez zaren. Malkarraren ertzean geratu zara, bizkarrean itzelezko kolpea
|
hartu
eta gero".
|
|
Motorraren zurrumurruarekin, gidariaren hizjarioarekin eta oraindik harmonikaren intziriak belarrietatik ondo kendu gabe zituelako, Txemak lo
|
hartu
zuen Connemarako zelai, laku eta mendixkak igarotzen zituzten bitartean.
|
|
Handik gutxira konpresak erosita genituen eta prest geunden Lahinchera bueltatzeko. Baina (eta hemen hasten da kontatzeko zailena, hain zuzen ere zoragarriena delako) Ralphek ez zuen Lahincheko bidea
|
hartu
, Galwaykoa baino. Izugarri beldurtu nintzen; erabat paralizatuta nengoen eta oihuka hasiko nintzatekeen Ralphek furgoneta bide ertzean geratu eta hain ezti berba egin ez balit.
|
|
Aste batzuk lehenago ezagutu zutela elkar, drogen aurkako talde horretan bolondres sartu zirenean. Baina Ralphi ez omen zitzaion gustatzen euren arteko giroa, eta Dinglen
|
hartu
ninduten momentutik bururatu omen zitzaion nirekin egin behar zuela ihes. Bestela ere alde egingo zuela, bakar bakarrik baina.
|
|
Baina barre goxo bat baizik ez diot egin, eta eskuetan
|
hartu
dut berak emandako liburua. " Connemara in our heart" du izena, Elijah U. Oann izeneko norbaitek idatzia.
|
|
Bidaiaren hasieran, Bitakora honetan idatzi nuen distantzia apur bat nahi nuela, herrira bueltatzerakoan nire eguneroko gauzak gehiago apreziatzeko. Agian distantzia handiegia
|
hartu
dut, eta perspektiba zabalegia beraz. Ametsetik esnatzea beti izaten da gogorra.
|
|
Ospitalera eraman dute. Eta Txemak, oraindik amets hartan, sekulako desilusioa
|
hartu
zuen. Autoen burdin nahaspila ikaragarrian ez zegoen Eiderren gorpu hilik.
|
|
Esnatzean, berriz, erru sentsazio handi batek
|
hartu
zuen Txema. Izan ere, ametseko desilusio hura supituan desegin baitzitzaion, esnatu eta konturatu zenean Eider hilda zegoela, ez zuela zertan kezkatu.
|
|
Pinguinoen kontu horrekin apur bat erretxindu zen, bai, baina askoz ere handiagoa zen Txemaren barruko poza, ikusita Eider zela orain ezeren ideiarik ere ez zuena. Eider, hain aurrerakoia zen hura, Irlandara joatearen erabakia atentatu baten gorabeheran
|
hartu
zuen hura, egunero egunkaria" Mundua" ataletik hasten zuen hura, IRA eta INLAren arteko banaketari buruzko tesia egin zezakeen hura; Eider alegia, ez zela konturatu IRAko kide baten zakila ari zela jaten.
|
|
Umeei zerbait esan eta denak bildu ziren euren nagusiaren inguruan, argazkirako prest. Segundo gutxiren buruan papertxo bat azaltzen hasi zen kameraren azpitik, eta papertxoari haize apur bat eman eta gero, irudiak itxura konkretua
|
hartu
zuen. Argazkia tropa txikiari erakutsi ondoren, txintxeta batez josi zuen horman harrerako neskak.
|
|
Ostatu
|
hartu
dudan aterpetxeko ohe gainean utzi dut motxila, eta presaka irten naiz berriro kalera. Hona iristean, bizkarrean neraman pisuak ez dit laga herritxo honetako portuaz gozatzen.
|
|
Bidean aurrera eginez, gaelikoa entzun dut nire bizitzan lehenengoz, izenik gogoratzen ez dudan herri batean. Zelako poza
|
hartu
dudan belarrira harria baino gogorragoa egin zaidan hizkuntza hura entzutean! Alemaniera ematen zuen!
|
|
Lahincheko aterpetxeen zerrenda laburra
|
hartu
zuen eskutan. Bere aterpetxearen izena tekleatu bezain pronto ezezko borobila eman zion traste zaharrak.
|
|
Txemari otu zitzaion hura Eiderren azpikeria berri baten hasiera izan zitekeela. Alegia, ez zela sekula Lahinchen egon, edo tertulia hartan ezagututako mutilen batekin pasatu zituela egunak eta beraz mutil horren izena
|
hartu
zuela gakotzat, edo Ipar Irlandako putakume haietako baten izena. Duncan.
|
|
" Neuk!", bota zuen Txemak dudazko une baten ondoren, esandakoa laster zuzenduko zioten susmoaz. Hiru irlandarrek txundiduraz begiratu zioten Txemari, txakur bat arraunean ikusten duenak bezala, eta Clay bibotedunak
|
hartu
zuen berriro hitza: " Mozkorti bi hauek badakite, eta ez zait ardura beste batek ere jakitea.
|
|
hondartzan geundela gertatu zitzaidan lehenengoz, handik aurrera sarritan errepikatuko zela oraindik ez nekienean. Txemak itsasoa eskaini zidan, eta nire gaztetasunean ilusioz
|
hartu
nituen bere hitzak. Baina gero izarrak etorri ziren, eta zenbait opari are eskuraezinago.
|
|
Lo egin zuen ohe berean etzan beharra zegoen. Ez hainbeste azpian izan zuen koltxoiak zer nolako fereka egin zion jakiteko, lo
|
hartu
baino lehen Eiderrek ikusi zuen sabaia ezagutzeko baizik.
|
|
Hain barruraino hurrupatu zuen irla haren esentzia, hain bertakoa sentitzen zen. Pozez
|
hartu
zuen Catherine hil baino egun batzuk lehenagoko IRAren hiru egunetako su etena, baina gobernu ingelesaren jarrerak apaldu zizkion hasierako ilusioak. Eta beno, holaxe joan zitzaion azken aste hura, Catherine O’Reilly hil zeneko astea, alegia.
|
|
Izkiriatutako azken orrialdean ireki zuen. Boligrafoa
|
hartu
eta, maitearekin gurutzatutako hitzak ahaztu ezinik, zera idatzi zuen:
|
|
Hori bera esan diot nik, bizitzaren onenean aurkitzen dela, eta aprobetxatzeko; baina aho zabalik gelditu zait begira eta nire adinaz galdetu dit. Erantzun diodanean, 28 ditudala alegia, lasaitu ederra
|
hartu
du, eta algaraka hasi zait, txantxetako zaplastekoak jotzen zizkidan bitartean. Neurriz gaineko konfiantza iruditu zait hasiera batean, baina gustatu zait, ze arraio!
|
|
Gainera, Txemak onar zezakeen (kostata, minduta edo nahi den bezala, baina onar zezakeen) Eiderrek ez maitatzea, baina amorru berri bat piztu zitzaion konturatzean lagun bezala ere ezin izan ziola bere arazoen berri eman. Dena azaltzeko adorea
|
hartu
(moduren batean edo bestean amaitu zen euren harremana, lehenago edo beranduago), egindakoa onartu eta mesedez laguntza eskatu. Eta orain, egia esan behar bada, Txemak poz txiki bat sentitzen zuen barruan, Eider ez zelako hori guztia egiteko kapaz izan, Txema baino hauskorragoa izan zelako, nolabait beldurra eman ziolako laguntza eskatzeak.
|
|
Askatasunaren bila irtetearen beharra ez du inork ulertzen. Eta ez dute ulertzen norbera pozik egoteko beste batzuek min pixka bat
|
hartu
behar dutela. Nire kasua ez lukete inoiz ulertuko, ez onartuko:
|
|
erabakita zegoen. Gero, abioia
|
hartu
eta etxera, bere pisura. Pertsianak igoko zituen argia sar zedin, eta oroitzapenez kutsatutako gelak berrituko zituen.
|
|
ez zaitez horra joan, mesedez, ez du merezi. Eta autobusaren zaratak dena estali du, eta Dublinerako bidea
|
hartu
du, eta Rocíoren eskua ikusi dut leihatilatik ozta ozta irteten, ezezko keinua eginez."
|
|
iraganari begiratuta, esan zitekeen aspaldiko aje guztiak berpizten ari zitzaizkiola. Baina, hala ere, ezin zion inori kargu
|
hartu
, eta Eiderren izena behin eta berriro bururatzen bazitzaion ere, izandakoa kanposantuko G12 kalean zegoen hilda, ezkerretik hasita seigarren hormako lehen zuloaren barrenean. Txemaren malko guztiekin sartu zuten bertara, eta zulo ilunera begira geratu zen, apurka apurka adreiluz estaltzen ari ziren zulora begira, betiko, betiko eta betiko Eiderren irudia gorde nahi izan balu bezala.
|
|
Literatik jaitsi eta, azpiko oheko neskari begiratu ere egin barik, komunean sartu zen Txema. Ez zuen erabat tente, ezta antzik ere, baina argi zegoen zakil talotxoak gorunzko joera
|
hartu
nahi zuela. Rocío García de Mainuetaren irudia hartu zuen gogoan, bere titi mardulak, berarekin oheratzeko izan zuen aukera hura.
|
|
Ez zuen erabat tente, ezta antzik ere, baina argi zegoen zakil talotxoak gorunzko joera hartu nahi zuela. Rocío García de Mainuetaren irudia
|
hartu
zuen gogoan, bere titi mardulak, berarekin oheratzeko izan zuen aukera hura. Oraindik ere bazuen aukerarik.
|
|
Kanposantura ere hurbildu nintzen. Hilarriren batek edo bestek baino ez zirauen zutik, eta apenas
|
hartu
nuen astirik hildakoak nortzuk ziren irakurtzeko.
|
|
Bai Casheletik Corkerako bidean (zeinetan egun oso bat eta hiru auto erabili zituen), bai Corketik Killarneyrakoan (bost auto egun osoan zehar). Luze egiten zitzaizkion, beti berdina
|
hartu
ohi zutelako hizketagai eta, nola ez, Txema nazkatzen hasia zelako lehenengo eguneko bigarren autoan.
|
|
Baina ez, ez zegoen batere gaizki, kontuan izanda ez zela hiriko auzorik liluragarriena ere. Eta askoz ere pisu politagoa izango zen Eider berarekin bizitzera joan izan balitz, baina ez zuen urrats hori ez bat ez bi eman nahi, eta Txemak ere ez zuen txarto
|
hartu
erabaki probisional hura. Zeren probisionala zela ulertzen zuen, argi baitzegoen denboratxo bat igaro ondoren Eiderrek maletak egingo zituela euren maitasun habiara joateko.
|
|
Kostata baina, azkenean adinean sartutako bikote batek
|
hartu
gaitu. Motxila biak maletategian sartu eta Cork hirirantz abiatu gara Fiesta gorri zaharrak uzten zuen abiadan, edo, zehazkiago, bolantean zihoan atsoak (bai, bai, emakumea zen gidaria) komenigarri ikusten zituen 30 MPHetan.
|
|
adarra jo eta baiezkoa eman. Eta nahiko berandu zenez berriro errepideratu eta hatz potoloa luzatzeko, autobusa
|
hartu
dugu Killarneyra heltzeko.
|
|
Banekien gertatu behar zuela. Eskerrak bi oheko gela bat
|
hartu
genuen, bestela Rocío gauza baita hamabiko batean ere berdina egiteko.
|
|
Bere motxila hemen dago, beraz itzuliko da. Nik, bitartean," jai"
|
hartu
dut gaurko, eta aterpetxean sartuta emango dut egun euritsu hau, Sanferminetatik urrun.
|
|
Ohean jesarrita inguruari begiratzeari ekin zion, lapurrek ere udako etxe hutsetan izaten duten aukera bera erabiliaz. Edredoiaren gainetik leun, eskuak hauts pilatuaren lekua
|
hartu
zuen ferekaz, eta isilean Eider ekarriko zioten memoriaren pausalekuen bila hasi zen. Ohe gaineko liburuetatik hasi zen, eta bere eskuetatik pasatako asko aurkitu zituen, guztiak elkarren ondoan.
|
|
Txemak arnasa
|
hartu
zuen, sakon. Bigarren artxiboa irekitzen ahalegindu zen, baina ezer ez," Archivo protegido con contraseña" agertzen zitzaion behin eta berriz.
|
|
Azkenean, uztak hondatu zizkiguten elurte, uholde, haize eta txingorrei esker, amak eskutik
|
hartu
gintuen; eta makurturik, bere eta gure aurpegiak parean jarririk, esan zigun bagindoazela, eta otoitz egiteko gure etorkizunak toki hobe batean egin zezan habia. Aurpegi tristea jarri genuen, sukaldera bueltatzeko gure gelako atea zeharkatu zuen arte.
|
|
Urtea izango zen, hilen bat gorabehera, Eiderrek ere antzeko zalantzak pairatu ondoren Irlandara bidea
|
hartu
zuela. Ondo gogoan zuen, bai.
|
|
Hortik barkamena eskatzea. Txemak lasai
|
hartu
zuen arnasa.
|
|
—Halakoa da guti batzuetan amorioa —eta, hitz haiek erranik, halako tristura eta halako malenkonia batekin so egin zidan amak, su tipi batek, ustekabean, marmolaren bihotza
|
hartu
eta bere begi haiei lurruna balerie bezala, eta adierazi nahi izan balit bezala, halatan, ezen ez zela hura bere kasua, nahiz eta amestu behin baino gehiagotan egin izan zuen.
|
|
Banekien, bai, norekin konparatzen ninduen aitak, eta banekien ezen bere erran harekin heresetzat
|
hartu
ninduela, nihaur banintz bezala, jaun Esteban Etxegoienen ondotik, etxeko bigarren protestanta. Baina ez, orduan ere oker nenbilen...
|
|
Gero, jauregia berreraiki zutenean, espazio ilun hura birmoldatu, eta bi partetan partitu zuten: bata sototzat eta etxeko upelategitzat
|
hartu
zuten, berdintsu eta orobatsu utzi zutelarik bertzea, norat igortzen eta zigortzen baitzituen aitak —edo amak, bakanago— egun baterako, bitarako edo berak zuzen irizten zion aldirako, gaizki portatzen ziren sehiak eta zerbitzariak, haien hutsen eta falten arabera, eta gure gurasoen aldartearen. Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako.
|
|
Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. ...ik, erranez ezen gartzela hartarat aspaldi kondenatuak izan zirenen nigarrak eta intziriak —gaizkileenak, nahastekarienak eta gainerako jendailarenak— aditu zituela han barruan, eta amets batean bezala ikusi zituela haiek guztiak —ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik
|
hartu
zuen ziega ilun hark fama are ilunago hura, jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin; eta ez hauek erran ziotelako sinesten ziotela, baina bai isilik geratu zirelako, irririk eta trufarik egin gabe morroi mozkorrari gai hartaz solasten zenean, erakusten zutelarik, gisa hartan, ezen sinestetik hurbilago zeudela ez sinestetik baino. Eta Mattin eta biok ere halatsu geunden, zeren eta artean umeak baikinen, imajinazinoaren edozein fantasia sinesteko prest.
|
|
Eta jaun Albert Etxegoienen anaia hura egun batean Maulerat ezkondu, eta badirudi ezen bere ondasunen garraioan kutxatxoa gurditik erori zitzaiola, eta halaxe galdu zuela gutuna. Eta Henrikek
|
hartu
desgustua izugarria izan zuan, zeren bera ere protestant baitzen, eta zeren, halatan, biziki estimatzen baitzuen karta hura, halako moldez, non bere morroietarik batekin itzuli eta gibelatu baitzen, haren bila... alferrik. Baina goazen apurka...
|
|
Nola ez zitzaizkion, osaba Joanikot bezalako gizon bati, hitz haiek buru buruan sartuko, eta nola ez zituen, bada, bere bizitzaren ardatz bihurtuko? Eta nola ez zuen amets eginen kartari zerion spiritu franko eta liberal harekin, baita hiru anaiek sinboliza zezaketèn Nafarroa harekin eta aro harekin ere, halako moldez, non azkenean idealizatu eta Nafarroako historiaren urrezko arotzat
|
hartu
baitzuen, bere baitarako bai behintzat...?
|
|
Eta, hargatik, Pirinioetako Bakearen sasoinean aita ezin alegerago sartu zenean etxerat, erranez ezen Villagrandeko dukearekin konfiantza
|
hartu
zuela eta hura inportant izan zitekeela bere negozioentzat, dukea eragin handiko pertsona zenez gero, aitona Nikolasek erran zion, ezin seriosago:
|
|
Biharamunean
|
hartu
zuen erabakia, bazkalorduan.
|
|
...egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak eta keinuak, eta egiten zituen komentarioak, kasik oharkabean egiten zituela, zeren eta hark ez baitzuen nehori ere kontu eman beharrik, azken finean, eta bai
|
hartu
bertzeei, etxeko jauna izanik; baina oharkabetasunak ez gaitu bertzeei min egitetik libratzen, kulpatik libra bagaitzake ere, zeren ohartasuna zein oharkabetasuna, biak ere berdintsu eta orobatsu izan baitaitezke, bertzeei eragin minaren eta kaltearen kausa. Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
|
|
Baina, erran bezala, ez guztiz. Izan ere, bekaitzak eragin lehen dezepzionearen ondotik, sosegatzen nintzen, behatzen nion aitak egin presentari, eta ohartzen nintzen ezen hobe zela etxe hartan bigarren izaitea hirugarrena baino, nola baitziren gure etxeko morroi neskame ezkonduen haurrak, haietarik nehork ere ez baitzuen halako jostailurik, guztiak ere hutsaren hurrengo; eta jostailua eskuan
|
hartu
, eta haur haienganat joaiten nintzen, ni haiekin nahastea amak laket ez bazuen ere, ikusterat nola zabaltzen zitzaizkien begiak, ez dakit inbidiaz edo harriduraz, eta sentitzerat nola haiek zabaldu begiek ditxaren hegiak zabaltzen zizkidaten niri.
|
|
Nik harri eta zur behatzen nion osabari, zeinak, deblauki, apal batetik labana luze bat
|
hartu
eta hala erran baitzidan:
|
|
Zeren, atzo nire baitakoa ez zena, gaur bada, baina bihar ez da izanen. Eta hats hartzen dut gaur, konparazione, eta airea hartzen dut, baina aire hori bertze batek
|
hartu
zuen atzo, eta bertze batek hartuko du bihar. Eta ni hemen nago, zu hor zaude eta hura han dago, eta aireak bereizten gaitu, baina baita aireak elkartzen ere, zeren aire beretik hats hartzen dugun.
|
|
Eta nola, beraz, kontradikzioneak, hartaraz gero, itxurazkoagotzat jotzen ditudan egiazkoagotzat baino, zer gertatuko litzateke, baldin, zuk gutunean erraiten zenidan bezala, Giordano Brunoren ideiak aintzakotzat
|
hartu
eta are urrunago joanen bagina. Izan ere, mundu honetaz eta bertzeaz mintzatzen gara franko, baina zer, mundu hau eta bertzea bat eta bera balira?
|
|
Baina osaba Joanikotez eta haren astronomi eskolaz ari nintzaizun, oker ez banago. Eta erraiten ari nintzaizun ezen osabak uharri biribil bat
|
hartu
zuela eta mapamundiaren ondoan paratu zuela, neuri azaltzeko eta erakusteko nola argitzen zuen eguzkiak ilargia.
|
|
" Hemen duzue erlojua, Holandatik ekarria". Eta osabak erlojua eskuetan
|
hartu
, zutik jarri, eta erlojua hasi zen: diiin daaan, diiin daaan...
|
|
Erretorika eta oratoria emaiten zigunean, mihiaren trebatzeko eta geure arrazoinen aitzinatzeko, anaia eta biok eztabaidan ipintzen gintuen jaun Mar celek, erabiltzen eta manaiatzen zituela, hartarakotz, edo Fedro edo Esoporen fabularen bat, bi animalia edo bi pertsonaia antagonikoren solasa biltzen zuena —txirrita eta inurriarena, konparazione— eta guk harrointzat
|
hartu
behar izaiten genuena, nork bere arrazoinak defenda zitzan bertzearen aitzinean, jakinik ezen emanaldi haiek bigarren parte bat zutela, zeren lehenengoan txirrita iduri egin zuenak inurri iduri egin behar baitzuen bigarrenean, eta inurri iduri egin zuenak txirrita iduri. Baina, hartan hasi aitzin, jaun Marcelek oroitarazten zigun ezen biok anaiak ginela, eta, nork berea atxiki behar zuen arren, ez genuela koleratu behar, eta bai dibertitu... eta behartzen ere gintuen kortesiazko salutantziaren egiterat, hala hastean nola akabatzean, adierazi nahi baligu bezala ezen gure arteko solas haiek jostetatik gehiago zutela zinezko polemikatik baino.
|
|
...tu egin behar zintudala, baldin, igurikitzen nuen bezala, luthertarra zinela demostratzen banuen; eta bururatu zitzaidan, ondotik, ezen Jainkoa bere garaziaz eta ontasunaz baliatu zela, ene bizitzan bertze okasino baten ipintzeko —bigarrena—, Jainkoaren eta gizonen arteko hautuan Jainkoaren alde egin nezan amoreakatik; eta bururatu zitzaidan, azkenik, ezen segada bat prestatu eta segadan
|
hartu
eta atrapatu behar zintudala, Jainkoaren tribunalen aitzinerat eramaiteko.
|
|
Izan ere, beldur nintzen alde batetik zeren perilean jar bainintekeen, edozein begiluzeren aitzinean... eta, beldur nintzelako, hala nabaritu nuen bihotza, bularretik iltki izan balitzait bezala, baterat eta bertzerat so egiten nuela, disimuluz, papera atepetik sartu nuenean; bertzetik, plazer apur bat ere igarri nuen, zeren, etxea guztiz hertsirik zenuela sartu bainintzaizun, eta horrek ahaltsu egin ninduen, ipuinetako iratxoak, intxisuak eta gainerako spirituak bezainbat. Baina, oro har, urduri nengoen, eskua dar dar, eta, gutuna bigarren ahaleginean sartu ondoren, sekulako sosegua
|
hartu
nuen.
|
|
Eta, liburua apaletik
|
hartu
, eta zegokion orritik zabaltzen zenuela, irakurtzen hasi, eta hala jakin nuen nola Korintioko herrian bazen, Aulo Gelioren erranetan, Lais zeritzan emazte eder bat, famatua, amoltsua eta plazer egilea, bere ofizioaren baliatzen ongi zekiena, eta nola, egun batez Demostenes filosofo handi hura emazteki haren aldetik iragaiten zela, kilikatu zen, ernatu zen, linburtzen hasi zen, eta galdegin zion L... Eta, batean liburuari eta bertzean neuri so egiten zenidala, hala jakin nuen, orobat, nola Laisek, usterik ezen ehiza sarean zuen, suma handi bat eskatu zion, gehiago bortz ehun ezkutu baino, eta nola Demos te nesek, aditu zuenean ema mutiriaren demanda, ihardetsi zion ezen hark ez zuela damua hain garesti erosten.
|
|
...gero Portugalerat joan zen, non Coim brako unibertsitatean aritu baitzen, luzaroan han ere; nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola hargatik gogotik sufritu behar izan zuen, halako tailuz, non etxean preso eduki baitzuten denbora batez, errege Filipe II.aren manuz; nola Erromak, ondoren, Toledoko artzapezpikuaren kasua bere gain
|
hartu
zuen, eta nola Mar tinek, halatan, Erromarat joan behar izan zuen, non aita saindu Pio V.ak kardinal izendatu nahi izan baitzuen bi aldiz, nahiz eta bere xedea ez zuen bete ahal izan, errege Filipe II.ak hatsarretik beretik eragotzi ziolako, zeren lau akusazino baitzituen doktore nafarraren kontra: lehena, ez zuela onartzen Espainiak Nafa rroa bereganatu izana; bigarrena, Martinek erraiten zuela ezen erregek gorrotatzen zuela eta hargatik ez zuela haren Gorteetan kargurik; hirugarrena, nafarra zela eta Albre ten aldeko familia bateko kide eta partaide; laugarrena, Franziaren laguna zela eta Frantziako kulturakoa; eta kontatu zenidan, finean, nola Mar tinek ospitale batez dotatu eta hornitu zuen bere jaioterria, Barasoain, hil ondoren.
|
|
Ez zenekien, ez, zuk orduan ezen antzeko zerbait gertatuko zitzaizula zuri ere, jaun André! Zeren, nola Bidarrain jaio arren, Urdazubin bizi izan baitzinen umetan, hala
|
hartu
zintuzten frantsesek espainiartzat, noiz eta zutaz goganbehartsu eta fidantzia gabeko agertu baitzitzaizkizun, Mathalasen kontu harekin... eta espainiarrek frantsestzat, noiz eta Salamancan gauzak okertzen hasi baitzizaizkizun, Paristik igorri zenidan lehen gutunean kontatu bezala.
|
|
Aitak eta Mattinek
|
hartu
zuten pena eta nahigabea alimalekoa izan zen, zeren nehork baino gehiago miresten baitzuten animalia eder hura. Ni, berriz, ez nintzen hainbertze atsekabetu ez goibeldu, zeren, orduko, tigrearen libertatea miresten bainuen tigrea bera bezainbat.
|
|
Eta osaba Joanikotek erraiten zuen hura ezinezkoa zela, zeren eta tigre bezatzaile andaluzak argi eta garbi adierazi baitzuen ezen tigrea ez zela etxeko abereen eta kabaleen kontra oldartzen, nola guztiek frogatu ahal izan baitzuten, piztiaren bi urteko gatibualdian. Harik eta urbiaindarren artean bertze berri hura zabaltzen hasi zen arte, zeren baitzirudien ezen, berri haren arabera, piztiak Pagabasoko leizea
|
hartu
zuela habiatzat.
|
|
Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen. Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia
|
hartu
nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen ... Baina, salbuespenak salbuespen, zalantzarik ez dago ezen landareen mundua guztiz bertzelakoa dela.
|
|
Eskola emaiten zidanenan disimulatzerat entseiatzen zen, baina ni garbi ohartzen nintzen ezen hura ez zela nik ordu arte ezagutu nuen jaun Marcel bera. Eta, batzuetan, hizketan eta eleketan ari zitzaidala, isildu egiten zen, hutsuneren batek guztiz
|
hartu
balu bezala... eta, egun batean, isilaldiaren ondotik hitza berreskuratzen zuela, erran zidan:
|
|
Eta bertze egun batean, ustekabean, lauta
|
hartu
, eta bere kanta hura kantatzen hasi zen, Oihenarten poema baten gainean sortu zuena, zeinak baitzioen bere lehen estrofan:
|
|
Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan. Nik ez dakit ba ote zuen hartan zer ikusirik pulpiturat eramaiten zuen burezurrak, huraxe zelako, hain zuzen ere, haren ohitura, baina baietz erranen nuke, zeren eta batzuetan burezurra bi eskuz
|
hartu
eta oihuka erraiten baitzuen: " Hona hemen, hona hemen bai, zuen etorkizuna, eta damu zaitezte, bada...!", erakusten zuelarik modu hartan ezen ezin hobeki mugitzen zituela teatroaren hariak, nola baitzegokion, hezkuntzaz eta ikaskuntzaz, jesuita bati.
|
|
...aintzen eta begiratzen geratu behar izaiten zutèn sehiak salbu, herrirat jaisten ginen igande goizetan gainerako bizilagunok, meza entzuterat, baina gero, noiz eta amaren eraginagatik aitak jauregian kapera egin baitzuen eta aita jesuita jauregirat ekartzea erdietsi —erran behar dizut, arestian aipatuaren alderakotzat, ezen, gauzak hala gerta zitezen, erabakigarria izan zela, nik uste, aitak
|
hartu
zuen deliberamendua, karitatezko obrei esleiturik zizkièn ondasunen parterik handiena Iruñako jesuiten esku uztekoa—, jauregian berean geratzen hasi ginen, aita Bartolome izaiten genuela meza emaile.
|
|
Eta koleratu zen orduan osaba, mudatu zen kolorez haren begitartea, odola masailetan bor bor jarri arteraino. Eta kanporako bidea
|
hartu
zuen. Baina, kanporat egin aitzin, atea irekitzerat zihoanean, jiratu egin zen, eta, erdi nigarrez, baina baita amorru biziz ere, erran zuen:
|
|
Eta, noiz eta biharamuneko hil elizkizunetan gure aita izan zenaren panegirikoa egin baitzuen, heroitzat eta saindutzat
|
hartu
zuen hura: batetik, bere aitatasunari zegozkion obligazinoekin konplitu zuelako, semea zauritu eta eritu zuen piztiaren kontra abiatuz eta bizia galtzeko perilean jarriz; bertzetik, biktorios atera zelako tigrez mozorroturikako deabruaren aurkako borrokan, zeren eta deabruak jaun Martin Etxegoien igorri nahi izan baitzuen leizean beheiti, infernuko zulorat, eta azkenean jaun Martin Etxegoien izan baitzen deabrua leizean beheiti igorri zuena.
|
|
Eta hura erran zuen eta bertze anitz gauza erran zituen... eta erran zuen, konparazione, ezen tigre hura koska hartan geratzea ez zela kasualitate hutsa izan, baina Jainkoaren probidentziak bideratu eta xuxendu garazia eta faborea, Urbiaingo hainbat herritarrek ere parte
|
hartu
ahal izan zezan deabruaren kontrako garaitian; eta erran zuen, halaber, ezen jauregiko jauna konfesatu egin zela harat joan aitzin, eta bonabentura eta betiko bozkarioa zirela konfesione on baten ondore eta sari ezin hobeak.
|
|
Amak irriz
|
hartu
zuen aita Tommék errana, eta iduri zuen ezen mintzatzerat zihoala, baina aita Tommék eskuaz geldiarazi eta, niri beha jarririk, eratxiki zuen:
|
|
Kolpe ederra
|
hartu
zuen buruan, alabaina, hura bai handia!
|
|
Kolpe izugarria izan zen hura aitarentzat, hain izugarria, non handik egun gutirat oinaze handi bat jarri baitzitzaion bularraren erdian. Eta etorri zen medikua eta erran zion ezen egun batzuetan atseden
|
hartu
behar zuela eta bihotza zaindu behar zuela, eta bularrean azafrai enplastoak jartzeko eta baleriana ura hartzeko.
|
|
Kontatu dizut bertze nonbait zer pena
|
hartu
zuten aitak eta Mattinek, tigreak oihanerat egin zuenean, eta kontatu dizut, halaber, nola sortu zen leienda. Zeren, udazkenak aitzina egiten zuela eta neguan sartzen ginela, piztiek eta bertzelako animalia harrapariek urtero akabatzen baitzituzten abereak, etxe batekoak ez baziren bertzekoak, eta, hala, noiznahi den entzun zitekeen ezen mendian galdurik zebilen behiren bat hil zuela hartzak, edo otso talderen batek ardi batzuk, edo azeriak oiloak; urte hartan, baina, tigrea izan zen, zeinari herritarrek jauregiko tigrea deitzen baitzioten, gaitz ororen iturri; eta harat eta honat zabaldu zen ezen tigre hura deabrua zela, Pagabasoko leizean bizi zela eta oihanetik gauero iltkitzen zela, eta orduan egiten zituela bere makurkeriak eta maltzurkeriak, eta herritar batek baino gehiagok zin ere egin zuen ezen suzko begi bi ikusi izan zituela baso bazterrean, eta begi haiek tigrearenak baizik ezin zitezkeela izan.
|
|
Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... ...enetarik ikasi nuela ez zitzaiela ipuinei kasu handirik egin behar, eta ongi frogaturik nuela, halaber, ezen, puntu hartaz denaz bezainbatean, arrazoin zuela... eta zeren argi eta garbi erran baitzigun tigre bezatzaileak, bertzalde, ezen suerte hartako tigreek egunez ehizatzen zutela, nekez gauez; aita eta Mattin, haatik, zernahi sinesteko prest zeuden, baita ipuin hura ere, harik eta ipuinak biak
|
hartu
zituen arte.
|
|
Mattin
|
hartu
zuen lehenik.
|
|
Eta, gaitzetik gaitzagorat egiten zuela, urratuak eta zauriak guztiz zornaturik, sukar izugarri batek
|
hartu
zuen handik egun batzuetarat Mattin, eta kopetan zapi heze batzuk ipintzen genizkion, kasik deus ere egiten ez ziotenak, zeren haren buruak ontzi bat baitzirudien, berun goria zeukana.
|
|
Eta egun haietarik batean berriro
|
hartu
zuen oinaze handi batek aitaren bularra, nahiz eta berehala iragan zitzaion.
|