Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 141

2015
‎Oi, ene Jainkoa! ...o gauzez pentsatu nahi ez izatea, hemen egin ohi zuenez), eta ia oraindik gozatzen hasi ere ez zela egin zeritzanetik bere burua aldendua ikusten duenean (eta arrazoiz, biziarekin batera amaitzen dena, unetxo bat baizik ez baita), eta lagunarte itxuragabe eta errukigabe hartaz inguratua; lagunarte harekin sufritu duela beti, sugez beteriko aintzira kirasdun hartan sartua, eta haietatik gehien ahal duenak hozkadarik handiena egingo diola; zorigaiztoko ilunpe hartan ez dute ikusiko oinaze eta mina emango dizkiena baino besterik; ez dute ikusiko sugar beltz baten argia baino besterik! Oi, bera denerako zein motel azaldua doan!
‎Nola jarraitzen diote hain pobrea denari, zeruko aberastasunetatik bota baitzuten? Zer eman dezake berarentzat ezer ez duenak , zorigaitz ikaragarria baino besterik. Zer da hau, ene Jainkoa?, zer da hau, ene Kreatzailea?
‎Nahi izan, Jauna, nahi izan, ezereza banaiz ere, bene benetan sinesten dut ahal duzula nahi duzuna, eta zure miragarri handienak entzunik eta oraindik handiagoak egin ahal dituzula uste izanik, sendoago bihurtzen da nire fedea eta ziurrago sinesten dut egingo duzula Zuk. Eta zer du harritzekorik Ahalguztidunak egiten duenak –Ongi dakizu Zuk, ene Jainko, neure miseria guztien artean ere, ez naizela izan inoiz ere zure ahalmen eta erruki handia ezagutu gabe.
‎Oi ene Jesus!, hain da handia gizakien seme alabei diezun maitasuna, non guk Zuri egin diezazukegun zerbitzurik handiena haien maitasun eta irabaziagatik Zu uztea bailitzateke, eta orduan geure bihotzekoago zintuzkegu; izan ere, borondatea hainbeste asetzen ez bada ere, arima gozatzen dago Zuri poz ematen dizula ikustean, eta ikusten du lurreko pozak ez direla ziurrak, mundu honetan bizi garen bitartean, Zuk emanak badirudite ere, lagun hurkoaganako maitasunarekin batera ez badoaz. Lagun hurkoa maite ez duenak ez zaitu Zu maitatzen, ene Jauna; izan ere, hainbeste odolez frogatua ikusten dugu Adamen seme alabei diezun maitasuna.
‎Zoriontsuak une beldurgarri hartan Zurekin pozten direnak, ene Jaun eta Jainkoa! Zuk jaso duzunak, une bateko atsegin bat lortzearren era doilorrean galdu zela konturatu denak eta beti Zu pozteko erabakia hartua duenak , zure laguntzaz (ez baitiezu huts egiten, ene arimaren on horrek, maite zaituztenei, ezta erantzun gabe uzten ere deitzen dizutenei), gero bizi izateko, zer erremedio izango luke, Jauna, hain on handia galdu izanaren oroipenaz, hau da, bataioaz gero geratu zen errugabetasuna galdu izanaren oroipenaz, hilez joatea baino besterik. Izan dezakeen bizitzarik hoberena, sentimendu honekin beti hilez joatea du.
‎Oi, ez gara konturatzen bekatua geure zentzumen eta arimako ahalmen guztiekin Jainkoaren kontrako gerra latz bat dela! Gehien ahal duenak , azpikeria handiagoak asmatzen ditu bere Erregearen aurka. Badakizu, ene Jauna, askotan gehiago beldurtzen ninduela azken epaiketako egun ikaragarri honetan zure jainkozko aurpegia nire aurka haserre ikusiko ote nuen gogoratzeak, irudimenean agertzen zitzaizkidan infernuko oinaze eta sumin guztiak baino; eta zure errukiak gorde nintzala niretzat hain gauza erdiragarria denetik eskatzen nizun, eta orain ere halaxe eskatzen dizut, ene Jauna.
‎arima oso beldurti ikusten duenez gero, beronen gogoz kontra, neke handiak ematen dizkio, eta irabaziaz ateratzen du; eta gero, arima horretaz konturatzen denean, galdu egiten du beldurra, Hari bere burua gogotsuago eskaintzeko. Gutxi dela esan nahi nuen, asmoak eta hitzak egintzekin batera konparatuz, eta guztia batera ezin duenak egin dezala apurka apurka; bere borondatea makurraraziz joan dadila, otoitzetik ezer onik atera nahi badu: baztertxo hauetan aukera onik asko izango baituzue hori egin ahal izateko.
‎Lotara joan daitezen ote da? Ez, ez, ez!, haiekin sufritzen zegoenean baino gerra handiagoa egiten baitie handik, ezer egin gabe egon ez daitezen ahalmenak eta zentzumenak eta gorputzezkoa den oro; izan ere, orduan ez zen konturatzen zein irabazi handia ziren nekeak, beharbada, haiek izango baitziren Jainkoak arima haraino ekartzeko bideak, eta nola lagun duenak ematen dizkion inoiz baino askoz ere indar handiagoak. Izan ere, hemen santuekin santuak izango garela badio Davidek, ez da izan behar zalantzarik:
‎Beragatik eskatzen dizuet, ene ahizpak, Haren Maiestateak mesede hauek edo antzekoak egin dizkizuenoi, ez zaiteztela axolagabeak izan hartu besterik ez eginez. Kontu izan asko zor duenak , asko ordaindu behar duela.
‎8 Beste batzuetan, arimako begiekin ikusten dituen gauzekin batera, adimenezko ikuskari bidez beste batzuk irudikatzen zaizkio, batez ere aingeru aldra handia Jauna beraiekin dela; eta gorputzeko begiekin ezer ikusi gabe, nik esaten ez dakidan ezagutza miragarri baten bidez, diodana irudikatzen zaio eta baita esatekoak ez diren beste gauza asko ere. Haietatik igaro denak eta nik baino trebetasun handiagoa duenak , beharbada, jakingo du aditzera ematen, oso zaila baderitzot ere. Hau guztiau gorputzean dela gertatzen den ala ez, nik ez dakit esaten; ez nuke, behintzat, gorputzean dagoenik zin egingo, ezta gorputza arimarik gabe dagoenik ere.
‎Baina nik uste dut, dituela ezarri ariman pena honek ematen dituen baretasuna eta bakea, harekin batera grinaren bat piztuz baizik, munduko gauzengatik penaren bat dugunean gertatzen den bezala. Hala ere, bataren eta bestearen esperientziarik ez duenak , du ulertu, eta bata delakoan, ahal duena egingo du horri laguntzeko, eta kalte handia egingo lioke osasunari: izan ere, pena hau etengabekoa da, edota oso ohikoa.
‎12 Oi bai zorigaiztoko garaiak direla eta bai bizitza dohakabea dela orain gu bizi garena, eta dohatsuak hortik kanpo izateko zoria izan dutenak. Batzuetan aparteko poza hartzen dut, elkarrekin gaudela, ahizpa hauek duten barruko poz handia ikustean, gehien ahal duenak gehiago goresten baitu gure Jauna, bere burua monasterioan ikustearen pozez; izan ere, argi ikusten da gorespen aldarri haiek arimaren barrutik irteten direla. Hau, ene ahizpak, sarri egin dezazuela nahiko nuke, bat horretan hasten denean beste guztiak iratzartzen baititu.
‎5 Baita irudituko zaizue, beharbada, hain gauza gorenez gozatzen duenak ez duela Jesu Kristo gure Jaunaren Gizatasun guztiz santuaren misterioez meditatu beharrik, dagoeneko maitasunean ari delako oso osoan. –Hau beste leku batean luze eta zabal idatzi izan dudan gaia da, eta hartan kontra egin didaten eta ez dudala ulertzen esan didaten arren:
‎Bakardade bitxi bat sumatzen du. Lurreko inolako kreaturak ez lioke lagun egingo, eta ez dut uste zerukoek ere egingo lioketenik, maite duenak izan ezik; alderantziz, oinaze ematen diote denak. Bere burua airean zintzilik ikusten duen pertsona bat bezala da, lurreko ezertan finkatu gabe, eta zerura ere igo ezin dela; egarri honek ito beharrean dago, eta ezin da uretara iritsi; eta ez da sufri dezakeen egarria; halako egarria luke ase ezta nahi ere, gure Jaunak Samaritarrari esan zionaz baino beste inolako urez, eta hori ez diote ematen.
‎Jaunaren laguntzaz ongi esaten asmatzen badut, esango ditut batzuen eta besteen artean dauden ezaugarriak eta noiz diren hizketa hauek arriskutsuak. Izan ere, arima asko dira otoitzari emanda dauden jendeen artean sumatzen dituztenak, eta nahi nuke, ene ahizpak, ez dezazuela uste izan gaizki egiten duzuenik haiei sinesterik ez ematean, ezta sinestea ematean ere zuentzat direnean soilik, gozotasunezkoak nahiz zuen hutsegiteetan abisu ematekoak, esaten duenak esaten duela, nahiz irudipena izan, horrek ez baitu garrantzi handirik. Gauza batez ohartarazten dizuet, ez dezazuela uste izan, Jainkoarenak badira ere, horregatik hobeak izango zaretenik, fariseuei ere asko hitz egin baitzien, eta on guztia honetan datza:
‎Gerta daiteke zuetako batzuek ez ulertzea zer den ikuskaria, batez ere adimenezko ikuskaria. Azalduko dut nik bere garaian, horretarako ahalmena duenak agindu didalako; eta harira ez datorrela badirudi ere, baliteke arima batzuentzat onuragarri izatea.
‎Deabruarena balitz, guztiz kontrakoa izango litzateke. Eta argi argi Jainkoak emana den gauza denez gero, horrela sentitzeko ez bailitzateke nahiko izango giza industriarik, hori duenak inola ere ezin har dezake bere ondasuntzat, Jainkoaren eskuak emandakotzat baizik. Eta, nire iritziz, esanda daudenetako mesede batzuk goragoko mailakoak izan arren, honek Jainkoaren ezagutza berezia dakar berarekin, eta etengabeko laguntza honetatik sortzen da Haren Maiestatearekin maitasun samur samurra eta norbere burua erabat haren zerbitzurako eskaintzeko oraindik esanda daudenak baino ere desira handiagoak, eta kontzientziako garbitasun handi, bere ondoan dakarren presentziaz ohartarazten duelako; izan ere, egiten dugun guztian Jainkoa hantxe dagoela jakin arren, gure izaera halakoxea da-eta, ez dugu hori pentsatzeko ardurarik hartzen:
‎9 Horregatik, ez etsi, aurrera joaten saiatzeari uzteko, noizbait erori arren; erortze horretatik ere Jainkoak ona aterako du, triaka saltzen duenak egin ohi duen bezala, aurretik berak edaten baitu pozoia ona den jakiteko. Berriro geure baitan biltzeko, igarokorra den erasoaldi honetan izan ezik beste ezertan ikusiko ez bagenitu geure ezereza eta barreiaturik ibiltzeak egiten digun kalte handia, nahikoa litzateke.
‎Hala bada, ene Jainko, hil gaitezen Zurekin, san Tomasek esan zuen bezala, Zu gabe bizi izatea eta Zu betiko galtzea gerta daitekeelako beldur hauekin, sarri sarri hiltzea baita. Horregatik diot, ene alabak, eskatu behar dugun zoriontasuna dohatsuekin oraintxe hasita ziurtasunean egotea dela; beldur hauekin zer poz izan dezake bere poz guztia Jainkoa poztea duenak –Eta izan gogoan horrelako beldurra, eta are handiagoa, izan zutela bekatu astunetan erori ziren santu batzuek; eta ez gaude ziur Jainkoak haietatik irten eta haiek egin zuten penitentzia egiteko eskua luzatuko digun ala ez (berariazko laguntza ematea esan nahi da).
‎8 Guri begitanduko zaigu, erlijioko abitua soinean daramagunok eta geure borondatez hartu genuenok eta Beragatik munduko gauza guztiak eta geneukana alde batera utzi genuenok (san Pedroren sareak badira ere, daukana ematen duenak nahiko ematen duela uste izango du), horrekin dena eginda dagoela. –Jarrera ona da oso, hartan irauten badu eta lehen egonlekuetako zomorro artean berriro sartzen ez bada, gurariz baizik izan ez arren; ez baitago zalantzarik biluztasun honetan eta guztia alde batera uztean irauten badu, lortuko duela nahi duena.
‎2 Egoitza hauek Erregea dagoen lekura gehiago hurbiltzen direnez gero, handia da haien edertasuna eta ikusteko eta ulertzeko hain gauza finak daude, non adimena ez baita gai, esperientziarik ez dutenentzat guztiz ilun ez geratzeko adinako egokitasunez esateko moduari antzik emateko ere; esperientzia duenak oso ongi ulertuko du, batez ere handia badu.
‎Esperientzia handia duenari nahiko zaio hau, batetik bestera dagoen aldea ikusteko. Halako esperientziarik ez duenak , berriz, gehiago behar du. Esanak dauden pozek ez dute zabaltzen bihotza; bestera:
‎...atseden handi handia eta gure barru barrutiko gozotasuna sorrarazten ditu, nik ez dakit norantz eta nola, ezta poz eta atsegin hura hemengoak bezala bihotzean sentitzen den ala ez ere, bere hasieran esan nahi dut, gero dena asetzen denean?, ur hau egoitza eta ahalmen guztietara zabalduz gorputzeraino iritsi arte; horregatik esan nuen Jainkoagandik hasten dela eta gugan amaitzen; egia esan, probatu duenak ikusiko duenez, gizakiaren kanpoalde osoak gozatzen du gozotasun eta leuntasun honetaz.
‎8 Borondateak, nolabait, Jainkoaren borondatearekin bat eginik egon behar duela uste dut; baina otoitzeko egiak ondorioetan eta geroko egintzetan ezagutzen dira, hori baino arrago hoberik ez baita probatzeko. Gure Jaunaren mesede nahiko handia da, hartzen duenak ezagutzea, eta handi handia atzera ez itzultzea.
‎7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak , gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
‎5 Lehenengoa, espirituzko zeregin honetan gutxien pentsatu eta egin nahi duenak , hark egiten du gehien; egin behar duguna da eskatu, pobre behartsuek enperadore handi eta aberatsaren aurrean egiten duten bezala, eta horren ondoren begiak jaitsi eta itxaron apal apalik. Hark bere bide ezkutuetatik entzuten digula dirudienean, orduan ona da isilik egotea, beragandik hurbil egoten utzi baitigu, eta ez da txarra izango adimenaren bidez lanik ez egiten saiatzea, ahal badugu, diot?.
‎7 Nik uste dut, Jaunak egoitza honetara sartzea nahi izan duen arimari gehien egitea komeni zaiona, esandakoa dela, eta inolako indarrik eta zaratarik gabe saia dadila adimenaren hausnarketa eragozten, baina ez adimena ezta pentsamendua ere baztertzen, gauza egokia baita Jainkoaren aurrean dagoela eta Jainko hau nor den gogoratzea. Sentitzen duenak berak [sentimenduak] liluratzen badu, ongi da; baina ez dadila saia hori zer den ulertzen, borondatez emana baita; utz diezaiola gozatzen, maitasunezko hitz batzuekin baino beste ahaleginik gabe; izan ere, hemen ezer pentsatu gabe egoten saiatzen ez bagara ere, halaxe egoten gara sarri, baina denbora laburrez.
‎Ondasunetatik zer handiagorik nahi du? . Ez dakit; badakit erraietaraino iristen zaiola min hau, eta zauritzen duenak gezia ateratzen duenean, egiaz erraiak beraren ondoren daramatzala dirudi, hain da handia sumatzen duen maitasun sentimendua! Buruan nerabilen oraintxe nire Jainkoa den sutontzi isioturiko su honetatik txinparten batek jauzi egin eta ariman jotzen ote duen, era horretara su isiotua sentiturik, eta arima erretzeko nahiko ez eta bera hain atsegingarria izanik, min harekin geratzen da eta ukitzean ekintza hura gauzatzen du; eta uste dut hauxe dela asmatu ahal izan dudan konparaziorik egokiena.
‎8 Honetaz esperientzia handi handia dut, eta baita badut erdi letradun izukor batzuez ere, oso garesti irten baitzaizkit. Behintzat uste dut, Jainkoak askoz ere gehiago egin dezakeela eta batzuetan kreaturekin komunikatzea nahi izan duela eta nahi duela sinesten ez duenak , guztiz itxirik daukala haiek hartzeko atea. Horregatik, ene ahizpak, ez dakizuela halakorik gerta zuei, baizik eta sinetsi Jainkoagan gehiago eta gehiago, eta ez begiratu mesedeak egiten dizkiona kaskarra den ala ona den, Haren Maiestateak baitaki hori, esan dizuedanez; guk ez dugu zertan sarturik horretan, tolesgabetasun eta apaltasunez Haren Maiestatea zerbitzatu eta beraren egintza eta harrigarriengatik goretsi baizik.
‎10 Zenbait unetan atsegin zait arima batzuei erreparatzea; otoitzean ari direnean, iruditzen zaie, Jainkoagatik eraitsiak eta agerian gaitzetsiak izatea nahi luketela, eta gero beren hutsegite txiki bat ere estali egingo lukete ahal izanez gero, edota halakorik egin ez eta egozten badiote, Jainkoak gorde gaitzala. Bada, hau jasan ezin duenak begira biezaio ongi bere buruari, bere iritzira, bakarrean hartu zuen erabakiari jaramonik ez egiteko; benetan ez zelako izan borondatearen erabakia, benetan borondate hau dagoenean beste gauza bat izaten baita; irudimenaren zerbait izango zen, honen bidez deabruak erasoak egin eta ziriak sartzen dituelako; eta emakumeei eta letrarik gabeko jendeari, beharbada, gehiago, ez dakigulako bereizten ah... Ene ahizpak, zein argi antzematen den lagun hurkoaganako maitasuna zuetako nortzuengan dagoen benetan, eta nortzuengan ez dagoen hain perfekzio handian!
‎10 Azken batean, ez dagoela erremediorik ekaitzaldi honetan, Jainkoaren errukiaren zain egotea baino besterik; honek, bat batean, bere hitz bakar batez edota beharbada gertatu zen aukera batez, laster batean kentzen du guztia, eta eguzkiz eta pozez betea geratzen da, arima hartan hodei beltzik izan ez zelako irudipena izateraino; eta gudu arriskutsu batetik, garaipena lorturik, ihes egin duenak bezala, Jauna goresten geratzen da, Hura izan baitzen garaipena lortzeko borroka egin zuena; izan ere, argi ikusten du arimak berak ez zuela borroka egin; bere burua babesteko izan zitezkeen arma guztiak bere etsaiaren eskutan ikusten dituela iruditzen baitzaio, eta horrela, argi ikusten du bere ezereza eta geurez oso gutxi egin dezakegula Jaunak eskutik utziko bagintu.
‎Irakurri zidan guztia jainkozko letren eta santuen doktrinen araberako egia katolikoa dela sentitzen eta epaitzen dut. Santuen doktrina irakurri duenak , esaterako, santa Jertrudisen liburuan, santa Katalina Sienakoren idazlanetan, santa Brijidaren eta beste santuen lanetan eta liburu espiritualetan, argi ikusiko du ama Teresa Jesusenaren espiritu hau egi egiazkoa dela, santuengan izan ziren ondorio berberak gertatzen baitira berarengan. Eta hau sentitzen eta uste dudala egia delako, neure izenaz sinatzen dut gaur, 1582ko otsailaren 22an.
‎Hau nagusitasun handia da arimarentzat; hain handia, non ez baitakit berau duenak izan ezik beste inork ulertuko duen; izan ere, norberagandik eta berez askatzea da, gure lanik gabe egiten delako; Jainkoak egiten du guztia, Haren Maiestateak agertzen baititu egia hauek eta josita geratzen baitira, guk era hartara eta hain tarte laburrean ezin ditugula lortu argi ikusteko eran.
‎Hain gorentasun handia Ostia bat bezalako gauza txikian ezkutaturik ikusten dudanean, miretsi egiten nau hain jakinduria handiak, eta ez dakit Jaunak nola ematen dizkidan adorea eta indarra Beragana iristeko; Berak, hain mesede handiak egin eta egiten dizkidanak, adorea eta indarra emango ez balizkit, litzateke disimulatu ezta hain gauza miragarriak oihuka aldarrikatu gabe utzi ere. Bada, zer sentituko du ni bezalako errukarri batek, gauza higuingarriez beterik dagoenak eta bere bizitza Jainkoaren beldur gutxi gutxirekin igaro duenak , hain gorentasun handiko Jaun honengana iristean Hark nire arimak ikustea nahi duenean. Nola bat egin Jaunaren aurka hainbeste hitz esandako ahoa gorputz aintzatsu harekin, garbitasunez eta errukiz betea den harekin?
‎Mila aldiz izutzen naiz eta hamar mila aldiz nahi nuke negarretan ase eta oihu egin guztiei, neure itsumen eta gaiztakeria adierazteko; izan ere, probetxugarri balitz behintzat haiek begiak ireki ditzaten. Ireki diezazkiela ahal duenak , bere ontasunagatik, eta ez dezala utz berriro itsutu dakizkidan niri. Amen.
‎Jaunak nahi beza, nik azaltzen asma nezala esan dudan honetan. Badakit esperientzia duenak ulertuko duela eta ikusiko duela asmatu dudala zerbait esaten; esperientziarik ez duenak ez naiz batere harritzen guztia zentzugabekotzat jotzen badu. da nik esatea errugabe geratzeko; nik ere ez diot errurik egotziko esaten duenari.
‎Jaunak nahi beza, nik azaltzen asma nezala esan dudan honetan. Badakit esperientzia duenak ulertuko duela eta ikusiko duela asmatu dudala zerbait esaten; esperientziarik ez duenak ez naiz batere harritzen guztia zentzugabekotzat jotzen badu. da nik esatea errugabe geratzeko; nik ere ez diot errurik egotziko esaten duenari.
‎hiru edo lau aldiz. Hain gauza desberdinadelarik, uste dut, gelditasunezko otoitza soilik izan duenak ere ulertuko duela esanda geratu diren hizkeretako ondorioetatik. Gauza ezaguna da eta, arimak engainatzen utzi nahi ez badu, ez dut uste engainatuko duenik, apaltasunez eta xalotasunez badabil.
‎Gauza ezaguna da eta, arimak engainatzen utzi nahi ez badu, ez dut uste engainatuko duenik, apaltasunez eta xalotasunez badabil. Jainkoaren benetako ikuskaria izan duenak berehala igarriko du; izan ere, atseginez eta gozotasunez hasten bada ere, arimak arbuiatu egiten du; eta gainera, nire iritziz, gozotasuna desberdinada; eta ez du erakusten maitasun huts eta garbiaren itxurarik. Laster batean aditzera ematen du nor den.
‎3 Nik uste dut, pertsona bat Jainkoari maitasun eta begiramen handiz gauza bat gomendatzen aritzen denean, beteko den ala ez den pixka bat ulertu duela iruditzen zaiola, eta hala izan daiteke; baina beste era honetara ulertu duenak , argi ikusiko du zer den, alde handia dagoelako batetik bestera, eta adimenak berak sortzen duena bada, denik eta zorrotzena izan arren, badaki berak eratzen duela zerbait eta hitz egiten duela; hori norberak hizketaldia eratzea, edo besteak esaten diona entzutea besterik ez da; eta adimenak ikusiko du une hartan ez duela entzuten, hitz egiten baizik; eta berak sortzen dituen hitzak zentzugabe et... Eta hemen gure esku dago bai arreta beste gauzetara aldatzea, bai hizketan ari garenean isiltzea; beste hartan ez dago horrela jokatzerik.
‎Uzten duen apaltasuna faltsua da, asaldatua eta leuntasunik gabea. Uste dut espiritu onaren esperientzia duenak ulertuko duela.
‎9 Hau horrelaxe da, eta esperientzia duenak ikusiko du letraz letra horrelaxe dela esan dudan guztia. Jainkoa goresten dut horrela esaten jakin dudalako.
‎Probatu duenak ulertuko du honetaz zerbait, ez baitago argiago esaterik, han gertatzen dena hain iluna izanik. Hau esan dezaket soilik:
‎Bada, gauza bat da Jaunak mesedea egitea, beste bat zer mesede eta zer grazia den ulertzea, eta beste bat nolakoa den esaten eta azaltzen jakitea. Eta lehenbizikoa besterik ez dela behar badirudi ere, arima nahasirik eta beldurti ibili ez dadin eta munduko gauza guztiak mende hartuta Jaunaren bidetik kementsuago joan dadin, ona da eta mesedegarria ulertzea; egoki da halako bakoitzarengatik Jauna biziki gorestea grazia hori duenak eta ez duenak, Haren Maiestateak bizi direnetako norbaiti eman diolako gu guztion onerako.
‎Bada, gauza bat da Jaunak mesedea egitea, beste bat zer mesede eta zer grazia den ulertzea, eta beste bat nolakoa den esaten eta azaltzen jakitea. Eta lehenbizikoa besterik ez dela behar badirudi ere, arima nahasirik eta beldurti ibili ez dadin eta munduko gauza guztiak mende hartuta Jaunaren bidetik kementsuago joan dadin, ona da eta mesedegarria ulertzea; egoki da halako bakoitzarengatik Jauna biziki gorestea grazia hori duenak eta ez duenak , Haren Maiestateak bizi direnetako norbaiti eman diolako gu guztion onerako.
‎Jainkoak guk geuk baino ardura handiagoa du eta badaki zertarako garen gutariko bakoitza. Zertarako da norbere burua gobernatzea Jainkoari bere borondatea emana duenak
‎15 Gauza bat galdetu nahi nioke berorri: Jauna arima bati mesedeak egiten hasten denean, goi mailako kontenplazioan jartzea bezalako mesedeak, arrazoizkoa litzateke arimak perfekzioa erabatlortzea (arrazoizkoa, izan ere, halako mesede handia hartzen duenak ez bailuke izan behar lurreko kontsolazioen desirarik); orduan, zergatik liluramenduetan eta arima mesede handiak hartzera ohitua denean, berekin hain ondorio handiak dakartzala ematen du, eta zenbat eta handiagoak, hainbat askatuago dagoela, bada, Jauna iristen den unetxo batean santutua utz badezake, gero, denboraren joanean, Jaunak berak bertuteen perfekzioan uzten duen bezala?
‎...ta hala diote eta hala izan behar zuen, beren giza egoerak eta batzuek perfekzio bidea hasi zutenez geroko urteak asko izateak eskatzen dutelako; baina arima honek ongi ezagutzen du, oso urrunetik ezagutu ere, zein diren hitz hutsezkoak, edota hitzak egintzekin berresten dituztenak; izan ere, jakinean dago batzuek egiten duten probetxu eskasa eta besteek egiten duten probetxu ona, eta esperientzia duenak oso argi ikusten duen gauza da.
‎Gutxi laguntzen dit horretarako asti gutxi izateak, eta horrela Haren Maiestateak egin behar izaten du; izan ere, komunitatearekin ibili beharra dut eta beste zeregin askotan (orain hasieratan dagoen etxean bainago, gero ikusiko denez), eta honela sosegu gabe idazten dut, tarteka marteka, eta hau nahiko nuke, Jaunak espiritua ematen duenean, erraz eta hobeki jartzen baita: badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere. Eta honela, uste dut, abantaila handi handia dela hura idazten dudanean hartan egotea; izan ere, argi ikusten dut ez naizela ni esaten duena, ez baitut ordenatzen adimenaz ezta ez baitakit gero nola asmatu nuen esaten ere.
‎10 Bada, zer egingo du hemen egun asko igaro ondoren lehortasuna eta nahigabe eta bihozmina eta ura ateratzera etortzeko gogorik eza besterik ez dela ikusten duenak –Baratzearen jabeari atsegin eta zerbitzu egiten diola gogoratuko ez balu eta ordura arte eginikoa eta aurrerantzean ontzia hainbestetan putzuan sartu eta hutsik ateratzean hartzen duen lan neketsutik irabazia lortzeko duen itxaropenari kontu egin ezik, guztia bertan behera utziko lukeenak?
‎11 Beren nekea dute lan hauek, haietan urte asko eman duenak bezala (zorioneko putzu honetatik ur tanta bat ateratzen nuenean Jainkoak mesede egiten zidala pentsatzen nuen), badakit oso handiak direla eta uste dut munduko beste lan batzuetarako baino adore handiagoa behar dela. Hala ere ikusi dut Jainkoak ez duela sari handirik gabe uzten, ezta bizitza honetan ere; izan ere, gauza ziurra da Jaunak Beretik eman didan ordubeteko atseginaz ongi ordainduak iruditzen zaizkidala otoitzean irauteko luzaroan igaro ditudan atsekabe larri guztiak.
‎13 Oso kontuan hartzekoa da, eta esperientziaz dakidalako diot? gogoetazko otoitzaren bide honi erabaki sendoaz ekiten dion arimak eta atsegin eta samurtasun hauek falta direlako edota Jaunak ematen dituelako kasu handirik ez egitea eta horregatik ez poztea ezta atsekabetzea ere lortzen duenak , bidearen zati handi bat egina duela. Eta ez bedi atzera egitearen beldur izan, behin eta berriro estropezu egin arren, eraikina oinarri sendoaren gainean egiten hasia baitago.
‎5 Bada, nik diodan hau, ez igo Jainkoak igoarazi ezik?, autore espiritualen hitz egiteko era da. Horren esperientzia duenak ulertuko dit, nik ez baitakit esaten honelaulertzen ez bada. Azaltzen hasi nintzen teologia mistikoan adimenak bere jarduera galtzen du, Jainkoak etenda uzten baitu, gero adieraziko dudanez, ahal badut eta Berak horretarako mesedea egiten badit.
‎Eta berriro diot, ulertzen ez bada ere, ez da apaltasun handikoa; errurik izan ez arren, pena bai, alferrikako lana baita, eta arima halako nahigabetxo batekin geratzen da, jauzi egitera joan eta atzetik heltzen diotenaren antzera, indarra erabili duela dirudi, baina haren bidez egin nahi zuena egin gabe ikusten du bere burua; eta geratzen den irabazi urrian ikusiko du begiratu nahi duenak esan dudan apaltasun faltaren zertxobait. Izan ere, bertute honek hauxe du ona, ez dagoela bera lagun dela buruturiko egintzarik, arima nahigabeturikutziko duenik.
‎21 Honetaz hitz egitean handiustea duenak , meza debozioz entzutean ere izango du, ikusten baldin badute, eta, kristau ez izatearen pean, egin behar dituen, eta handiustearen beldurrez egin gabe utzi behar ez dituen beste gauza batzuk egitean ere bai.
‎Batez ere otoitzari emanak daudenek haren maitale izan lukete; ez dakit nola pentsa daitekeen aingeruen Erreginarengan Jesus Haurrarekin hainbeste neke eraman zituen garaian, haietan hain ongi lagundu zien San Joseri eskerrak eman gabe. Otoitza nola egin irakatsiko dion maisurik aurkitzen ez duenak , har beza Santu aintzatsu hau maisutzat eta ez da okerreko bidetik ibiliko. Jaunak nahi beza nik okerrik ez egitea hartaz hitz egitera ausartzeaz; izan ere, haren maitalea naizela agerian esan arren, hura zerbitzatzean eta imitatzean huts egin izan dut beti.
‎arimak izualdi hura izatea, eta zenbat eta handiagoa izan, helburua lortuz gero, sari handiago eta gozoagoa izango da gero. Bizitza honetan bertan ere ordaintzen du Jaunak, hartaz gozatzen duenak soilik ulertzen duen bidetik. Hau neuk ikusita dakit, esan dudanez, hainbat gauza aski larritan.
‎8 Egoera horretan dauden pertsonei kontzientzia garbiagoa komeni zaie adimenaren laguntzaz joka dezaketenei baino. Izan ere, mundua zer den eta Jainkoari zenbat zor dion eta zenbat sufritu zuen eta zein gutxi zerbitzatzen dueneta Jaunak maite duenari ematen diona, gogoeta egiten duenak doktrina ateratzen du pentsamenduetatik eta erorbide eta arriskuetatik babesteko. Baina honetaz baliatu ezin denak, arrisku handiagoa du eta irakurtzeari ongi lotzea komeni zaio, bere aldetik ezin baitu inolako doktrinarik atera.
‎Jokaera hau hain nekagarria izanik, irakasten duen maisuak behartzen badu irakurketarik gabe otoitz egitera, irakurketak asko laguntzen baitu norbere baitan biltzen (horrela jokatzen duenak beharrezkoa du, irakurtzen duena gutxi bada ere, ezin eduki duen gogoetazko otoitzaren ordez); laguntza hau gabe, diot, otoitzean luzaro egotera behartzen badute, ezinezkoa gertatuko da hartan luze irautea eta lehiatzen bada gaitz egingo dio osasunari, oso nekagarria baita.
‎Izan ere, perfekzioa ez da epe laburrean lortzen, Jaunak aparteko pribilegioz norbaitimesede hau egin nahi izan dionean izan ezik. Munduak, hasten ikusi orduko, nahi luke perfektua, eta mila legoara ikusten du hutsegite bat, beharbada, harengan bertutea dena, baina hura kondenatzen duenak biziotzat du eta bestearengan ere hala ikusten du. Ez da onartzen ez jaterik, ez lo egiterik, ezta arnasa hartzerik ere, esaten den bezala; eta zenbat eta iritzi handiagotan duten, hainbat gehiago ahazten dute oraindik gorputzean daudela, arima perfektua badute ere.
‎–ez daukat zertan, ezta gertatu ere ez zait gertatzen?. . Nik uste dut Jaunak ez duela nahi izango erabaki hau duenak gal dezan hain ondasun handirik. Haren Maiestateak eratuko ditu bertute hau lortzeko hainbat gauza.
‎espiriturik izan gabe espirituak ezagutu nahi izatean. Ez diot espiriturik ez duenak , jakintsua baldin bada, espiritua duena gidatu behar ez duenik; baina kanpokoari eta barrukoari dagokienez, adimenaren eraginez bide naturalaren arabera doan ala ez begiratu behar da, eta naturaz gaindikoari dagokionez, Eskritura Santuaren arabera doan ala ez. Gainerakoan ez beza har neke gehiegirik, ez beza pentsa ulertzen ez duena ulertzen duenik, ezta ez beza ito espiriturik ere, behin hara ezkero, beste Jaun goragoko batek gidatzen dituelako, eta ez daudelako nagusirik gabe.
‎Zein estimu handitan izan behar genukeen eta Jaunari eskatu utz dezala bizitza honetan! Maitasun bera duenak , ahal izanez gero, arima hauen ondorik ibili luke.
‎Batez ere, Jaunagandik ohikoa ez den mesederen bat hartu dutenean edota ikuskariren bat ikusi dutenean, arimak beti hura ikusten ari dela uste izango du, eta ez da horrela, behin baino gehiagotan ez baitzen izan. Liluraldi honetan egun askoan bere burua ikusten duenak , burua beste gogoeta batzuetara aldatzen saiatu behar du; Jainkoaren gauzak badira, ez da eragozpenik izango gogoa gauza batean nahiz bestean izateko, haren gauzetan erabiliz gero; eta batzuetan, Kreatzailearengan beragan pentsatzean bezainbeste gozatuko du haren kreaturetan eta haiek sortzean izan zuen ahalmenaz pentsatzean.
‎Graciánek iruzkin hau dakar: . Espiritu hau ikusi nahi duenak –Ama Teresa Jesusenarekiko harremanetan aurkituko du haren liburuetan sumatzen den bezain otoitz gorena, eta arimen aldeko gar bizia, mila aldiz desira baitzuen gizonezkoek dituzten askatasun, dohain eta ofizioak izatea, arimak Jainkoagana ekartzeko, predikuak eginez, aitortzak entzunez eta jentilak konbertituz, Kristogatik odola isurtzeraino; eta egundo ez zidan besterik azpimarratzen, predikatzeari ez uzteko baizik; eta horretarako, abisu eta aholku ugari ematen zizkidan, eta Jainkoaren aurkako irainak eragozteko eta arimak zerurantz bideratzeko ekintzetan parte har nezala esanez, nekez maitatuko zuela Jesu Kristo gurutziltzatua eta arimengatik hila, infernura nola doazen ikusten duenak, eta espirituzko baretasun pixka bat lortzearren itxirik geldi dagoenak?
‎–Espiritu hau ikusi nahi duenak? ...a jentilak konbertituz, Kristogatik odola isurtzeraino; eta egundo ez zidan besterik azpimarratzen, predikatzeari ez uzteko baizik; eta horretarako, abisu eta aholku ugari ematen zizkidan, eta Jainkoaren aurkako irainak eragozteko eta arimak zerurantz bideratzeko ekintzetan parte har nezala esanez, nekez maitatuko zuela Jesu Kristo gurutziltzatua eta arimengatik hila, infernura nola doazen ikusten duenak , eta espirituzko baretasun pixka bat lortzearren itxirik geldi dagoenak? (Scholias y adiciones?
‎10 Horrela izango zen hemen ere, horri esker eman baitio Jainkoak aita frai Jeronimo Jainkoaren Amarenari argi bizi bizia obedientziazko gauzetan bere agindupekoei irakasteko, hura lantzean hain hasiera ona izan duenak bezala. Eta esperientzia faltarik izan ez zezan, profesa egin baino hiru hilabete lehenago, tentaldi oso latzak izan zituen.
‎Min hau ez da zentzumenean, zauri materiala ere ez da, arimaren barruan baizik, eta gorputzeko minaren antzik ez du; dena dela, konparazioen bitartez izan ezik aditzera eman ezin denez gero, zehaztasunik gabeko hauek jartzen dira, hura zer den kontuan izanik halakoak baitira, baina ez dakit nik beste era batera esaten. Horregatik, ez dira gauza hauek idazteko ezta esateko ere, ezinezkoa baita ulertzea esperimentatu duenak izan ezik. Noraino iristen den min hau diot, espirituaren minak hemengoetatik oso bestelakoak direlako.
‎9 Jainkoa ez iraintzeko, era arinez ere ez iraintzeko, erabaki oso sendoa etorri zait, neuk dakidala, halakorik egin baino lehenago igaroko nituzke mila heriotza. Nire ardura duenak eta ni gidatzen nuenak esanda, hoberena dela eta gure Jaunari zerbitzu handiagoa egingo niokeela uste dudan gauza, sentitzen dudana sentitzen dudala, inolako altxorrengatik ere egin gabe ez uzteko erabakia. Eta kontrakoa egingo banu, ez nuke izango aurpegirik Jainko gure Jaunari ezer eskatzeko, ezta otoitzari ekiteko ere, gauza honetan guztian hutsegite eta inperfekzio ugari izan arren.
‎27 Dena dela, pentsa dezaket noizbait deabrua nahas daitekeela, eta hau hala da, esan dudan eta ikusi dudanez?, baina bestelako ondorioak ekartzen ditu, eta esperientzia duena ez du engainatuko, nire iritziz. Hala ere diot, Jainkoa dela neure baitan ziur banago ere, nik ez nukeela inolako gauzarik egingo ezergatik ere, nire ardura duenak gure Jaunaren zerbitzu handiagorako dela ez baderitzo; eta egundo ez dut ulertzen esana egin dezadala baino besterik eta ez dezadala esan gabe ezer gorde, hau baita komeni zaidana.
‎4 Berriro diot, gaitz hau izan duten pertsona asko ikusi eta tratatu duenak bezala, ez dagoela harentzat ahal duzuen bide eta era guztietatik lotzea baino beste erremediorik. Hitzak nahiko ez badira, erabil zigorrak; zigor txikiak nahiko ez badira, handiak; hilabete kartzelan edukitzea nahiko ez bada, lau hilabete:
‎8 Ez dut esaten ordubetean ezta egun batean ere gauza asko pentsatzekorik, hori, beharbada, ezertaz ere ongi ez gozatzea litzatekeelako; izan ere, hain gauza meheak direnez gero, ez nuke nahi pentsa dezazuen esateko asmorik ez nuena, ezta gauza bat ulertu beharrean bestea uler dezazuen ere. Egia da, kapitulu hau ongi ulertzea hain garrantzitsua izanik, idazteko nekagarria bada ere, ez dut neke hori hartuaren damurik, ezta ez nuke nahi behin irakurrita ulertzen ez duenak , askotan irakurri izanaren damurik izan dezan ere, batez ere ez dezatela damurik izan ahizpak otoitz bidean gidatu behar dituzten ama prioreek eta nobizien maistrek. Izan ere, hasieran kontuz ez badabiltza, ikusiko dute zenbat denbora behar izango den gero halako ahultasunei erremedioa jartzeko.
‎2 Asko poztu naiz berorri gogoko gertatu zaiolako?, horretaz ez baitu gozatuko zein gozoa den Jauna pixka bat ulertu duenak izan ezik. Jaunak gorde dezala urte askoan ahizpa hauen onerako.
‎Eta hainbeste izatea Jainkoa gorestekoa da. Otoitza duenak , esaterako, ez du besterik nahi, etxe hauek baizik, eta haietako inon ere hamahiru baino gehiago ez dira; izan ere, guretzat ez da eskatzen, konstituziokoa da?, eta tornura ekartzen digutena jaten dugu, eta sobera izaten da; horregatik ez da komeni asko izatea. Uste dut biziki poztuko dela etxe hauek ikusterakoan.
‎4 Monasterio egiteko tokia ematen duenak astero meza bat ematea nahi luke eta sei gela eder osatuko direla. Nik esan dut berorren aitatasunak ez duela onartuko.
‎Garaiz kanpo doa; hala ere, ez utzi irakurri gabe, etxe hori alde batera uzteko tentaldi hain zentzugaberik izan ez dezaten. Sentitzen dut ahizpa horrekin izango duten neke handia, eta gaixoak sufritzen duenak erruki ematen dit. Jainkoak erremedia beza.
‎Berorrentzat luze idazteko gogoa bizia nuen; tristuraz eta malenkoniaz beterik idatzi zidan gutun hari erantzun nahi nioke, baina on egin dit beste horiek etortzea, eta honezkero burua ezin da katamarka ibili. Gainean helbidea jar biezaio nuntzioari, oker jarriko ote nuen beldurrez ez baitiot jarri; andere horietako batek jarriko dio, letran nirearen trazarik handiena duenak .
‎Zorioneko nekeak, handienak badira ere, justiziatik ezertan okertzen ez dutenean. Ez naiz harritzen berorren aitatasuna maite duenak arriskuetatik askaturik ikusi nahi izateaz eta horretarako bideak bilatzeaz, Andre Mariaren Ordena uztea hain premia handiko garaian bide ona ez bada ere. Bai nekez esango ziola eta onartuko horrelakorik Joana andereak!
‎...Dena dela, gure Jaunak asko estutu gaitu duela urte eta erdiz honantz; baina nik uste osoa dut, Haren Maiestatea bere zerbitzari fraide eta mojen alde irtengo dela, eta argituko direla deabruak etxe horretan jarri dituen nahaspilak, eta San Jose aintzatsuak egia argitara aterako duela eta nolakoak diren hemendik joan ziren moja horiek, hangoak ez baititut ezagutzen, baina badakit haiekin harremana duenak haiei gehiago sinesten diela, gauza askotarako kalte handia eraginik.
‎Guztiek deritzote gaizki fraideak bidaltzeari, batez ere nire nebak, nola tratatzen dituzten ikusirik oso hunkiturik baita. Hemen uste dugu, negozio horretarako eskabidea egin duenak joan behar duela; batez ere nire nebak, gauza horietaz asko dakielako; hark dio, garrantzi handikoa dela berorri idatzi ohi zion pertsonagana guztia bideratua izatea. Rueda doktoreak konfiantza osoa du harengan eta ez dagoela hara joateko inolako premiarik uste du.
‎Valladolidekoari dagokionez, orain idatziko diot aita Nicolaori bidal diezazkidala agiriak, Ávilakoa amaitzean Palentziako fundaziora joateko aginduko didatela uste baitut, bertotik ere joan nuen oraintsu?, eta ikusiko dut zerbait egin daitekeen. Baina orain presa handiagoa emango du zaintzaile ardura duenak . Berorren agurgarritasunak begira beza nola ordainduko den; eta moja on baten aukera balego, ez legoke gaizki hartzea honetarako eta berorren agurgarritasunak Erromako gauzetarako ematen duen laguntzarako.
‎Eta toki honetan Godoy lizentziadunak esan zidan Ávilako korrejidorea izan zenak esan ziola, eta hemen beste pertsona batzuek esan dute, eta, beraz, honezkero ageriko gauza da. Izan behar duenak ez du ezkutuan zertan egonik, eta egia dela dakitenean, guztiak isilduko dira. Nire ustez, ez dago hura asko axola izateko eran.
‎3 Orain Casademonte jaunak idazten dit, eskumena duenak agindua duela, ez zaiola utzi behar Tostadorioinutsei dagozkien ezertan esku hartzen; oso ona da. Harrigarria da, berorren adiskide honek duen ardura handia, guri edozein berri on eta gauza guztiez emateko.
‎Sinets dezake, asko igaro direla, baina inoiz ez dudala izan berori eta etxe hori hain gogoan, gure Jaunari gomendatzeko eta baita berorren sufrimenduengatik erruki hartzeko ere. Izan bedi Bera bedeinkatua, mundura sufritzera baizik ez baitzen etorri; eta honetan, aginduak betez hobekien imitatzen duenak , aintzarik handiena izango duela konturatzen naizenez gero, biziki pozten naiz; hala ere, poz handiagoa izango nuke nik neuk sufritzeaz eta berorrek saria izateaz, edota berorrekin harreman handiagoa izan nezakeen lekuan izateaz; baina, Jaunak beste gauza bat agintzen duenez gero, izan bedi guztiagatik bedeinkatua.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Gutun hau eraman behar duenak presa handia du, horregatik ezin diot esan ongi nagoela eta atzo oso berandu aita Mariano etorri zela baino besterik. Atsegin handia hartu nuen berorren agurgarritasunaren gutunaz.
‎15 Sakristietatik elizara ematen duten ateak holtzaz ixten dira; handik ez da sekula irteten, eskumikua baitauka, motu proprio, aren indarrez, ezta kaleko atea ixtera ere. Egitura berezia duten tokietan, emakumea barruan geratzen da eta kanpotik eta barrutik irekitzen eta ixten du; hemen halakorik ez dagoenez gero, sarraila bat egin dugu kanpotik eta barrutik ireki nahiz ixtekoa; eta zerbitzua egiten duenak ixten du, eta goizean irekitzen, eta beste giltza bat guk daukagu, zerbait gertatuko balitz, irten ahal izateko. Eliza oso txukun ez egoteak min ematen du, baina hala du.
‎Berak dio ez duela berak errurik, ahoak baizik, eta egia dio. Teresak gorpuzkeran eta denean duen grazia ikusi duenak , gehiago igarriko du aldea, eta hala egiten dute hemen, baina nik ez dut hori agerian esaten, berari bai isilean. Ez biezaio esan berorrek inori, baina atseginez ikusiko luke nola ipinarazten diodan ahoa.
‎4 Asko dela uste badute eta zergatik ez duten ematen etxe guztiek, erantzungo diet, etxe bakoitzak dituen ahalbideen arabera egiten duela, eta, ezer eman ezin duenak , honek bezala, ez du ezer ematen. Horregatik janzten dugu guztiok abitu bera, elkarri lagun diezaiogun, batena dena guztiena baita, eta ahal duen guztia ematen duenak aski ematen baitu; are gehiago, gastuak harritzerainokoak direnean (ahizpa Katalina Jesusenak esan dezake), eta, etxeek eman ezik, nik ezin dut irabazi, besomotz bainago; gehiago sentitzen dut dirua biltzen eta eske aritzea.
‎4 Asko dela uste badute eta zergatik ez duten ematen etxe guztiek, erantzungo diet, etxe bakoitzak dituen ahalbideen arabera egiten duela, eta, ezer eman ezin duenak, honek bezala, ez du ezer ematen. Horregatik janzten dugu guztiok abitu bera, elkarri lagun diezaiogun, batena dena guztiena baita, eta ahal duen guztia ematen duenak aski ematen baitu; are gehiago, gastuak harritzerainokoak direnean (ahizpa Katalina Jesusenak esan dezake), eta, etxeek eman ezik, nik ezin dut irabazi, besomotz bainago; gehiago sentitzen dut dirua biltzen eta eske aritzea. Egiaz oinazegarri zait, Jainkoagatik soilik eraman daitekeena.
‎Ken biezaie berorren aitatasunak, hobe baitute berorrengana jotzea; eta sinets biezat, ene aita, orain ez baitut tentaldirik, zein kontuz jokatzen duen berorren aitatasunak ikusirik, poz pozik kenduko naizela hortik ni. Orain gauzak dauden bezala, ordena hobea egon daiteke; dena dela, ezer ez zenetik fundatzeko, batzuen eta besteen beharra izan duenak , haiek pixka bat poztu beharra izan behar.
‎Nik ez nuke desiratuko bertuteetan haztera eramango nauen otoitza baino besterik. Tentaldi handiekin eta lehortasun eta sufrimenduekin bada eta horrek apalago izatera banarama, otoitz ontzat izango nuke hori; izan ere, Jainkoari atseginago zaiona otoitz hobetzat izango nuke; ez da pentsatu behar sufritzen duenak ez duela otoitz egiten, Jainkoari eskaintzen ari baita; eta askotan bakarrean burua hausten ari denak baino hobeki egingo du, azken honek malkoren batzuk isuri dituela eta hori otoitza dela uste izan arren.
‎Orain, harekin zuena bezainbestekoa ez bada ere, soseguz eta pozik dago, eta arima haren esana egitera jarria dago, hori harentzat bihotz altxagarri handi handia baita; izan ere, bizi osoan horretara ohitua izanik, Paulo ondoan izan gabe, egiten duen ezerk ez du kontentu uzten, ez zuen uste ezertan asmatzen zuenik, eta nahi bazuen ere ezin zuen beste inoren mende jarri. Sinets beza, bata egin duenak bestea ere egin duela; bera ere izuak harturik dagoela berritasun honekin, aita priorea zebilen bezala loturik baitzegoen nahi zuena egin ezinik.
‎Debozioa eman zidan berorrek hartaz Sevillara idatzi zuenak, hona bidali baitzizkidaten gutunak?, ez zuten gutxi gozatu ahizpek, jostaldian irakurri bainizkien, eta nik neuk bakarrean ere bai. Nire neba galai izatetik atera nahi duenak , bizia kenduta baizik ez du lortuko, eta santekin denez gero ongi deritza guztiari, eta nik uste dut moja hauek santak direla. Edozein unetan haienganako mirespena pizten zait.
‎Idazten duenak : Ana San Bartolomerenak.
‎Jainkoa benetan maite duenak gutxitzat izan behar dituela bizia eta ohorea.
‎2 Letrak dituztela berekin dioen horri dagokionez, nahiko zoritxar litzateke hain letra gutxi behar izatea falta hori agerian sumatzeko. Hain agudo hori agertzen duenak hobe luke batere ez izatea. Berorren agurgarritasunak ez dezala uste izan, gobernuaren gakoa beti norbere hutsak aitortzean dagoenik; izan ere, askotan norbere buruaz ahaztu beharra dago eta bere ofizioa betetzean Jainkoaren ordez dagoela gogoratu beharra, Hark emango baitio falta zaiona, guztiekin egin ohi duenez (ez baitago inor guztiz perfektua denik), eta ez beza berorren burua beldurti egin ezta ez utzi zer iritzi duen gure aitari idatzi gabe ere.
‎8 Koplak eta erantzuna Lorenzo Cepeda jaunarenak direnez gero, eskerrak ematen dizkiogu bihotzez. Ulertzen duen baino gehiago esan badu ere, haien bidez eman digun jostaldiagatik barkatzen diogu bere erantzunean agertzen duen bezalako goi goiko gaietan sartuz erakutsi duen apaltasun falta; eta inork eskatu gabe, gelditasunezko otoitza izateko ematen duen aholkuagatik (norbere esku balego bezala), badaki zer zigor izango duen hori egiten duenak . Jainkoak nahi beza, eztiaren ondoan egonaren egonez zerbait itsats dakiola berari; asko pozten nau horrek, lotsatzeko bazuela nahiko arrazoi ikusten badut ere.
‎lagun zituela, erronka papera bidali zien Gizakundeko monasterioko mojei. Hauek eutsi egin zioten erronkari eta guduan sartzeko prest daudela erantzuten diote, baina aurrez zenbait baldintza jarriz; esaterako, taktikazko arma trukaketa eta erronka jo duenak atzera ez egitea, eta beraiek dauden gudu zelaira jaistea.
‎3 Baldintza bat ezarri behar da: erronka jo duenak atzera ez egitea, eta beraiek dauden gudu zelaira jaistea. Bere burua beti gerra artean ikusirik, armak alde batera uzterik ez dela, inoiz deskuidatu gabe, seguru atseden hartzeko tarterik gabe, gerta daiteke ez egotea hain amorru bizian; izan ere, alde handia dago batetik bestera, eta hitz egitetik ekintzara, honetan dagoen aldeaz pixka bat badakigu-eta.
‎Beraz, aitortzen dut oso ados nagoela eta neure gogo betean ordaindua eta emana izan zaidala. ...eta iruzurrik ez dela egon ziurtatzekoari eta honetaz zuzenbidean hitz egiten duten gainerako legeei; horietako batek dio, eskribauak eta gutunaren lekukoek ikusi egin behar dutela nola entregatzen diren diruak, urre nahiz zilarretan edota haien balio bereko gauzatan; eta beste legeak dio, gizon oro behartua dagoela egiten duen ordainketa egiaztatzera, bi urteko epearen barruan, baldin eta hartzen duenak halako eskubideei uko egiten ez badie. Eta, honela, nik uko egiten diet, eta berariaz hitzematen dut uko egitea?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia