Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2000
‎Norbaitengandik xehetasun eskeren bat espero balu bezala egin zuen etena. Charlyk, ordea, estatua bat zirudien, Jainko gupidagabe batek bekatu ezezagun batengatik gatzitua.
2002
‎Nahi duguna, nahi dugunean eta nahi dugun bezala egiteko eskubidea aitortzen zaigunean, sortuko da, Euskal Herrian, Bakea. Lehen pausoa, abertzaleen arteko konpontzea izanik.
‎Ohart nintzen ni entretenitzeko ahaleginaz, baina ez nuen bazkari hasieran bezalako atseginik hartzen. Hala ere, interesa banu bezala egin nuen. Halako batean, hainbestetan entzuna nion amuarrainetako pasartea kontatzen hasi zitzaidan barre zantzoka.
2005
‎Xaboia ileak tente jartzeko. Irudiak aurrean balitu bezala egin du barre Sid Viciousen itxura zuenekoa oroitzerakoan. Zenbat gangar elkartzen ote zen garai hartan Barrenkalen, Kaixo eta Aitortxu artean.
2006
‎Ez zen guduketa gogorrik izan ibai zabalaren inguruan. Lüküzek, Etxauzek, Domintxainek, Armendaritzek eta bertzeek, ikasi zuten erreginaren armada heldu zela, eta deabrua ondotik balute bezala egin zuten eskapo, batzuek Frantziako erregeren eta bertzeek Espainiakoaren meneko eskualdeetara. Zenbait hilabete geroago, Joanak barkamena eman behar izan zien guztiei, Karlos IX.a Frantziakoaren larderiari amore emanda.
‎Esku ahurrari begiratu zion, han markatuak balitu bezala egin beharreko pausoen seinaleak. Une hartan konturatu nintzen ama ez zela etorri aitarengatik barkamena eskatzera.
2007
‎Berriro eutsi zien Gretak Gardelen tangoaren azken notei, eta pauso irmoak eman zituen, belaunburuak elkarrekin gurutzatuz eta bira bakoitzean zangosagarrak agertuz soinekoaren azpitik. Zapata berdeak porlanetan iltzatu nahi balitu bezala egin zuen dantza paretatik lurrera botatako koadroaren gainean. Damu zuen New Yorken berdina egin ez izana.
2008
‎Erantzun hauen artean hautatu behar zuten: a) beti batuan, b) batzuetan batuan eta beste batzuetan herrikoan (zer motatakoa den lana), c) beti herrikoan, d) ez dago zehaztua eta bakoitzak nahi edo ahal duen bezala egiten du, e) beste modu batean (esan zein).
‎Ahozkoan, ordea, multzorik ugarienak erantzun biren inguruan ditugu: , ez dago zehaztua, bakoitzak ahal duen edo nahi duen bezala egiten du, eta, batzuetan batua eta beste batzuetan herrikoa, nolabaiteko nahastean?.
‎Asko gustatzen zait Eiderren begirada zorrotza, hoztasun ia krudel hori. Liburuaren azalean azaltzen den oinaren juanikoteak zapata estuegien barruan traba egin behar duen bezala egiten dute traba Eiderren istorioek: hor daudelako egiten dute traba, hor daudelako denbora guztian zapataren kontra.
2009
‎–Ahaztu itzak penak, Ugarte. Begira, Carverrek esan ohi zuen bezala egin behar duk aurrera: itxaropenik gabe, baina etsipenik gabe.
‎Herritarren ordezkariak izan arren, ordezkatu eta ordezkarien arteko interes desberdinak argi ikusten dira. Badirudi lau urterako txeke zuritzat hartzen dutela beraien erantzukizun politikoa, nahi dutena eta nahi duten bezala egiteko.
‎Frantziako idazleen lan egoerari buruz argitaratu berri den inkesta bat aipatu du, eta hangoak Herrialde Katalanetakoen antzera daudela gaineratu: Han ere gutxiengo bat dago diru mordo bat irabazten duena, zeinak irakurle jakin batekin bat egiteko, literatura mota jakin bat idazten duen; gero, beste gutxiengo bat dago goi mailako literatura egiten duena; eta gainerako %95ek ahal duten bezala egiten dute aurrera, oso liburu gutxi saltzen baitituzte.
‎Minak min, gurago nuela etxean hil erantzun nion. Neuk gura nituen bezala egingo zirela gauzak esan zidan. Agurtzeko momentuaren bila ibili izan zen aita egunetan.
2010
‎El que no sabe castellano es un borono" Horrelakoak esaten zizkioten baserritarrari, mesprezioz, euskaraz egitea debekatzeraino! Ez zenFrancoren denboran oraindik. [...] Bizkaia barrualdetik zetozen mutikoek ez zuten jakin erdaraz eta ahal zuten bezala egiten zuten berba. Guk, euskaldunok ere, burla egiten genien," arlote" esaten genien.
2011
‎Marie Darrieussecq idazle frantziarrak esaten duen bezala" izorratu egiten nau krema poto bat ireki eta nola eman behar dudan esaten didatenean, bazkaltzera joan eta dieta bat jartzen didatenean, gauza guztietarako instrukzioak ematen dizkidatenean". Utz diezagutela gauzak nahi dugun bezala egiten, hanka sartzen eta ateratzen, persona helduak eta osoak gara eta. Edo ama izatera goazenean!
‎Argazki bildumako estreinako erretratuan bi pertsona ageri dira, hiru, gizasemeak altzoan duen haur etxeratu berria aintzat hartuz gero?: bata, silla dotore batean jarrita, etxeko nagusia da, brusa beltza soinean eta txapela buruan, haurtxo jaio berria besoetan duela harro, deiturari segida emango diokeena baita, inondik ere, ume txilindun mainontzi hura; eta bestea, aldamenean zutik eta eskua gizonaren bizkar gainean pausaturik, etxekoandre bena, ikaragarri handia ez izanagatik, gauzak berak nahi duen bezala egin ezean etsitzen ez duen emakume larderiatsua (haren hazpegiak ikusi besterik ez dago hori horrela dena antzemateko). Behia ukuiluan marruz utzita jaitsi behar izan dute kalera, ume eginean da honezkero?, fotografoarekin aurrez adostutako eguna baitzen gaurkoa (goxoa dagoke etxekoandrea, etxeko lanak utzi eta horretarako etorri beharrak amorrarazita!).
‎Eta El Mundo isiltzen bada, ni naiz isiltzen dena, El País, ni, la COPE ni, Isabel San Sebastián, ni;. Rubalcaba!? estrategia da, edo gu edo GAL. Amesgaizto bat ematen du, nintzenaren gomutagarri, nintzen guztiarena, eta orain, ezin dut guztiz ez izan, ulertu behar lidake ados egon gabe ere, ulertu, baina zergatik, nik ere egiten ez banuen, ez ulertzea beharrezkoa bazen Miguel Angel Blancok merezi balu bezala egin behar bagenuen, nola egiten da hori ulertzen baduzu, nola jartzen da bat senidea bahitu diotenaren aurrean kontzentraturik Euskal Herria bakean utz dezaten oihukatzen dien kartelaz, ez beste nonbaiti, ez, justo senidea eraman diotenari.
‎Ez errugabea izanik isildu denaren eran, hiltzailea zu izan bazina bezala baizik? Hirurok konpartitzen genuen territorioa eta garaia, hirurok, baina guk merezi balu bezala egin genuen, betiko garai hartara loturik geratzea merezi balu bezala, aitarik gabe geratuko zelako, aitak merezi zuelako, zein zen ere ez genekien arren, eta jakinik ere, baina ez genekien, eta orain bere aurrean bere aita hil zeneko neure buruaz oroitzen banaiz, ezin dut sinpatika izan, abisatu behar banio bezala bere aita hil zutenean gu zertan genbiltzan, ez ezer deliktiboa eginez, bai...
‎KANDIDO. Ados. Zuk nahi duzun bezala egingo dugu.
‎Anaia bat iritsi dela opari gisa iragarri behar da, hori baita kontua, eta bistan da gurasoek eman behar diotela berri onaren berri, pozez eta naturaltasunez, eta jostailu bat erostean harritzeko hartzen duen prestakuntza besterik ez du. Nahi dutenean eta nahi duten bezala egin dezakete, baina naturalena da ez atzeratzea, harik eta haurrak berak aurkitu arte amaren egoera, eta ez zaio behin eta berriz esan behar zenbat maite duen. Normalena iragarkia ez atzeratzea da, harik eta haurrak bere kabuz jakin arte.
2012
‎Guk administrazio publikoei eskatzen diegu merkatua zain dezatela, baina esaten digute baliabide gutxi daudela eta eskumenak autonomia erkidegoek dauzkatela, eta horietan, nahi duen bezala egiten du bakoitzak.
2013
‎«Oroitzapen onak ditut orain. Esperientzia bikaina izan zen, baina halako toki batean filmatzea eta guk nahi genuen bezala egitea, gainera, infernua izan zen». Bildutakoa muntatzen ari da orain.
‎Erabakitzeko eskubidearen aldeko frontera PSC erakartzeko ahal zuten guztia egin dutela esan zuen Duran i Lleidak: «Gauzak beraiek nahi zuten bezala egiten saiatu gara, baina trenetik salto egin dute».
‎Denetarik egin behar da. Ahal duzun bezala egin behar duzu. Daukagun azken aukera da, eta gainera egunero ematen dizkigute argudioak idazten jarraitzeko.
2014
‎Zulora gero eta gehiago eramaten gaituztenak. Ildo berean, lana ahal duen bezala egiten duen Toñi Moreno aurkezleak saioko kobratzen zuen dirutzarekin. El Confidencial en arabera, Morenok 1.400 euro kobratzen zituen programa bakoitzeko.
2015
‎Gutxi laguntzen dit horretarako asti gutxi izateak, eta horrela Haren Maiestateak egin behar izaten du; izan ere, komunitatearekin ibili beharra dut eta beste zeregin askotan (orain hasieratan dagoen etxean bainago, gero ikusiko denez), eta honela sosegu gabe idazten dut, tarteka marteka, eta hau nahiko nuke, Jaunak espiritua ematen duenean, erraz eta hobeki jartzen baita: badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere. Eta honela, uste dut, abantaila handi handia dela hura idazten dudanean hartan egotea; izan ere, argi ikusten dut ez naizela ni esaten duena, ez baitut ordenatzen adimenaz ezta ez baitakit gero nola asmatu nuen esaten ere.
‎Jainkoak nahi beza hala gertatzea. Nik aurretiaz jakin ez banu bezala egin nuen. Biziki pozten dela dio, eta bai hala izango da.
‎Jaso ditut berorren gutunak eta haiekin batera poz handia. Sukalde eta jantokiari dagokienez, benetan poztuko nintzateke hala egingo balitz, baina hor ikusten dute hobeki; nahi duten bezala egin dezatela.
2016
‎Gosearen garaia da orain, ezin duzulako askorik eskaini. Saskiak ahal dugun bezala egiten ditugu». Ricardo Anton Lasterrak horrela azaldu du udaberriko egoera.
‎Behinola, gaztea zela, antzezlan bat egin zuen eta oraindik ere tarteka lokamuts horrekin esnatzen da, agertokian dagoela oihala altxatzen hasi direlako. Eleberri bat aurkeztu edo irakurle talderen batekin egon behar duenean, egun batzuk aurretik hasten da larritzen, eta hitzordura doanean gerrara edo espetxera joan behar balu bezala egiten ditu despedidak. Gutxi falta izaten omen zaio bere azken borondateak zein diren agertzen hasteko.
‎–Bai, e? , esaten du Joanesek, konfiantza balute bezala eginez?. Eta non erosi daiteke hau?
‎Ardi ilea erosten dute Añaren amaren Gaec an eta Ihitiko baserrian, Auverniarat igortzen dute garbitzeko, gero ongi harrotu eta sartzen dute tresna handiaren alde batean eta bertzetik ateratzen da sare mehe bat bezala. Jakinez zer egin behar duten, sare horiek elgarretaratzen dituzte loditasunean, matalaz edo gosnarentzat, gosnak kilo bat eterdi, bi kilo pisuenak, eta matalazak 300g metro kardatuan etxe berotuentzat eta 500g bertzentzat, jendeek nolakoa nahi duten bezala eginen dituzte. Xehetasun gehiago jakiteko deitu 06 79 08 26 42, suerte on zueri Aña eta Aitor.
‎Erradikalizatzen ari dira jendeak diozesa huntan. Edo bakotxak ahal duen bezala egiten du, bere xokoan, hala nola ekaitzarekin bizkarra borobiltzen den, halaber gogoa ilun eta bihotza hits bakotxa doa. Edo haunditzen ari da haserrea, beharria eta begia hetsiak dituzteneri bihozmin hori nola adiarazi jakin gabe.
2017
‎Saio motzak eskaini dituzu orain arte; Dabadaban 25 minutukoa eta BBK Liven 45 minutukoa. Nahikoa al da saioa nahi duzun bezala egiteko?
‎hau da, goizetik gauera euskaraz bizi nahi izatearren. Hasieratik dakigu honen aurretik egon zela beste bat itxi egin zutena, eta orain ere, gauzak ez baditugu haiek nahi duten bezala egiten, daukagun euskarazko egunkari bakarra itxi egin dezaketela. Hasieratik espero genuen Euskaldunon Egunkaria frogarik gabe ixteak ez ziela ondoriorik ekarriko, baina barkamenik ere ez dute eskatu.
‎Amaia grabatzen hasten da. Amaiak pisu gehiago balu bezela egiteko adierazten dio.
‎Berriki ireki dute bertako eskola, bost familiarekin, eta heldu den ikasturtean beste hiru familia batuko zaizkio proiektuari. «Eskola txikiek ahal duten bezala egiten dute aurrera. Argitaratzen diren albiste guziak izaten dira eskola txiki bat itxi dela esateko.
‎galtzari eustekoa, orratz takoiak, titiak nabarmenarazteko bularretakoak edo ezpainetako gorria. Horren berri ez bagenu bezala egiten dugu errukiz begiratzen diegunean telebistako emakume objektuei, titi birmoldatudun ilehori kaskarinei, mari purtzil anorexiko berreginei. Baina ahulezia gizonen aldean dago gehienbat.
‎Berez, adin honetan, ez gara maitemintzen dena guk atsegin dugun bezala egiten dutenekin, ez da hori nahi duguna, nahi izango genukeena izan zitekeen arren. Lehenengo aldietan, bai:
‎Ixabelek ukondotik oratu zionean, ate aldamenetik eszena barrandatzen ziharduen Oso marmarka hasi zen eta Ramonek besoa astindu zuen aska ziezaion. Eskiak jantzita balitu bezala egin zuen egongelarainoko bidea, han, telebista pareko besaulki etzangarrian eseri zen, burusi eskoziar bat magalean jarrita. Zakurra oinetan etzan zitzaion, mingaina ahotik kanpo utzita.
2018
‎2017tik %1eko igoerarekin gaude; urtarrilaz geroztik ez da izan igoerarik; eta, aldi berean, bizimodua garestituz doa. Ahal duten bezala egiten diote aurre egoerari, baina gaizki pasatzen ari dira.
2019
‎Edonola ere, euriak ez zuen barkatu, azken finean, berdin zipatua gelditzen da bat itsasoan erori edo norberaren herrixkako errekan erori, honekin esan nahi dena da Raimundo Silva ibilbidea oinez egin izan balu ez zatekeela dagoena baino gehiago bustiko, zipa zipa eginik dago. ...diot liburu bat idazteko, eta guztiz nahasirik gelditu da, are, erantzun dit Lisboako Setioaren Historia hartan Ez hura idaztea burua asaldaturik edukitzearen ondorio izan zela, pentsa, Hagitz komikoa da gizona, beti egurrezko aurpegi hori du mintzatzen denean, lanean ona da, ordea, aitortu behar da, eta zuzendari literarioak, erruki eta justiziazko ekintza hau egin ondoren, dena libre duela uste duenak bezala egin ere, afera bukatutzat eman eta benetan interesatzen zaizkion gaietara pasatzen da, Aizu, Maria Sara, zer moduz hauetako egun batean afaltzera bagoaz, gero norabait joan gintezke, dantza egitera, kopa bat edatera. Kale kantoiari buelta ematean haize kolpe doilor batek batekoz bestera jarri zuen euritakoa, zerutik erortzen zen ur guztiak Raimundo Silvaren aurpegiaren kontra jo zuen, haizea zikloia zen, maelström, urakana, segundo gutxiko kontua izan zen, baina amorru eta agoniazko segundoak izan ziren, liburua baizik ez zen salbatu, jakaren eta atorraren artean zegoelako.
‎Egoera horren aurrean, espiritu ebanjelikoarekin, bai, baina erabaki horrekiko erabateko desadostasuna irmo adieraziz, gure mina adierazi nahi dugu, gure ekarpenei erakutsitako interes faltagatik, eta gu aintzat ez hartzeagatik, eta erakutsitako sentsibilitate faltagatik kristau komunitateari bere erabakien partaide izaten ez uzteagatik, eta, batik bat, gardentasun faltagatik. Ez dugu onartzen gotzainak nahi duena eta nahi duen bezala egitea guri halabeharrez eragiten diguten gaietan. Are gutxiago azken 10 urteetan Arrasatera bisita pastoral bakar bat ere egin ez duelarik.
2020
‎uste dut gure moja lagun guztiak lo daudela gu ezik; begira dezagun baratzean ea inor dagoen, eta inor ez badago, aski izanen da mutila eskutik hartu eta horrako etxola horretara eramatea, non bera euritik babesten den, eta han gutako bat harekin barnean dagoela, besteak guardia eginen du. Mutila tontoa da erabat eta nahi dugun bezala eginen du.
‎Joxe Marik ez. Niri begira jarri eta hitzik aurkitu ezin balu bezala egiten zituen, ez dut esango orduak, baina bai tarte luzeak. Beharbada euskal hitzen baten bila zebilen, eta euskarak ez du seguru asko hitzik Kubako emakume bat definitzeko.
‎Hutsetik hasi ginen, ideiarik ere izan gabe. Lokala guk eraiki genuen gure eskuekin, oso lokal zaharra zen, beraz, ahal genuen bezala egiten genuen. Hasieran ez genuen argirik ere eszenatokian, eta aurrera egiten genuen heinean, gauzak erosten eta hobetzen joan ginen.
2021
‎ez deiogu jenteari erran nahi" hola behar da mintzatu eta ez beste gisaz"... bai aldiz guk eta gure gizaldikoek bai aitzinekoek euskararen ahozkatzea nola ikasi dugun entzunarazi. Gero, bakoitxak nahi duan bezala eginen du..."
‎Aznari, Kordoban inork ez du arabiar klasikoa egiten. Idazkiak ulertzen hasi zara baina irakurketa ongi egiteaz aparte, inork ez du ahozko hizkuntza zuk egin nahi duzun bezala egiten. Aski eta sobera duzu hemengo arabiera arrunta eginez.
‎" Nik esaten dudana nahitaez bete da. Nahi dugun tokian eta nahi dugun bezala egin dezakegu eraso. Prozesua hausten bada, hau Vietnam izango da.
2022
‎Bost egilek parte hartu dute. Bakoitzak nahi zuen bezala egin du berea. " Bost labur dira, ez dutenak deus ikusterik ez estiloan ez gaian.
‎«Sindikatuetara ohituta ez dagoen enpresa bat da. Uste dute nahi dutena, nahi dutenean eta nahi duten bezala egin dezaketela», aurpegiratu dio Ortegak enpresari. Erantzunik jaso ezean, greba egun gehiago ezartzeko prest daude.
2023
‎Eta leiho ertzetik behera begiratu nuen eta sekulako jauzia zegoen lurrera. Eta hutsera saltatu, ez saltatu, zalantzan nengoela, Bidasoko mugan huts egindako saltoaz gogoratu nintzen bat batean, hanka bihurritu eta ia ito nintzen uretan erreka madarikatu hura zeharkatzen ari ginela, eta zaindariak ikusi zuelarik kirioak dantzan nengoela, ahopetik esan zidan inork ez dakiela jaiotzetik hegan egiten, hegaztiek ere ikasi egin behar izaten dutela, eta bakoitzak ahal duen bezala egiten duela hegan. Eta nik sinetsi.
‎Bakoitzak ahal duen bezala egiten du hegan
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia