Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2002
‎Eragiketa erraz honekin hortentsia urdin eder batzuk agertuko dira. Kontuan izan behar da, halaber, hortentsiek ez dutela oso ongi jasaten hotza; beraz, komeni da airetik babestuta dagoen leku batean landatzea. ahal dela, eguzkiak ere eremu horretan jotzen badu.
2007
‎Berezko immunitate sistemaren erasoak mikrobiotari kalterik ez egiteko, ornogabeek mikrobiota babesten dute. Ikertzaileek ez dituzte oso ongi ezagutzen, baina hiru babes estrategia posible identifikatu dituzte.
2008
‎" Irlanda bezalako herri txikiei erreparatu diegu beti. Gurea baino populazio txikiagoa duten arren oso ongi moldatu dira azken urteotan. Horrek, eta waloniarrekin akordio batera iristeko ezintasunak, begi asko ireki ditu gurean azken urteotan".
‎Bai, hor ondo egongo da. Ederki, uste dut oso ongi dagoela hor Simon.
‎Lan eremu berri bat probatzeko aukera izan dut. Ate berriak irekitzeko balio badu oso ongi; eta, bestela, berriz, Vaya Semanita ra gustura itzuliko naiz.
2009
‎San Telmo museoko hartan, ez dakit ikusleak" jantziagoak" ziren, beharbada, artista izango ziren asko, Artisten elkartea eraikin hartan bertan baitzegoen. Ez dut oso ongi oroitzen baina uste dut ikusleek nahiko jarrera pasiboa izan zutela. Baina hortik gutxira Bilbora joan ginen eta hura beste kontu bat izan zen.
‎Ikasleentzat idazmena da trebetasunik nekoso eta desatseginena. Zer idatzi eta nola idatzi behar duten oso ongi ez dakitelako eta beldur direlako. Idazteak beldurra eragiten du?
‎Bagenekien aukera handia genuela; aurreko bi saioak, finalera heltzeko saioak ondo egin genituen, oso ondo abestu genuen, eta gustura aritu ginen bertsotan. Aldi berean, bagenekien iaz oso txapelketa ona egin genuela, baina finalean urduri jarri ginela, eta ez genuela oso ongi abestu, aipatu du Vidalek.
‎–Gure lehia Aston Martin edo Lolaren gisako taldeen aurka izango zela uste nuen, automobilismoan iragan oparoagoa dutelako, baina ez da hala izan. Ez dut oso ongi ulertzen egin duten aukeraketa, USF1 taldea kenduta, horrekin 1 Formula AEBetara itzultzeko dagoen interesa erakusten du?. Villadelprat, halere, itxaropentsu da.
2010
‎Arin arin erantzun zien Pirinioetatik Espainiarantz ihes egin zuelako berria izan zuela eta beranduago Portboun bere buruaz beste egin edo baten batek hil zuela. Hala ere, jarraian, gaineratu zuen ez zuela oso ongi ezagutzen Benjaminen lana, ezta historiaren filosofiaren tesiak ere, historiaren interpretazioan behin betiko pentsalaria Spengler izan zelako. Jüngerrek ez zuen Klee eta Benjaminen historiaren aingeru judua topatu nahi izan.
‎KLAUDIA: Ba nik uste dut oso ongi moldatuko dela bera bakarrik.
‎Baina azkenean, jubilatuzenean, eta eguna etxean pasatzen zuenean, emazteak zerbait benetan gaizkizihoala pentsatu zuen. Batzuetan, logelan aurkitzen zuen arropak eskuan edo erdijantzita zituela nola jarraitu behar zuen oso ongi jakin gabe. Beste batzuetan, esaldi baten erdian gelditzen zen edo ez zen gauza bizitza guztiko lagun batenizena esateko.
‎zuek hiru haur dituzue, ala? Baina zuena bakarra… Askotan, gehienetan, ez da gaiztakeriaz esana izaten, baina ez dut oso ongi ulertzen gaur egun nola egin litezkeen horrelako bereizketa txatxuak. Gainera, pertsona gazteek egiten dute askotan kontsiderazio atzerakoi hori.
2013
‎Eta bestetik, haurra bere amarekin elkartzeko bi protagonistek egiten duten ibilbidea. «Oso datu gutxi dakizkigu amari buruz, badirudi haurrak ere ez duela oso ongi gogoratzen ama, baina haren gutun bat zeraman eta hura galtzean egiten du topo gerora bidelagun izango duen gizonarekin. Hark ama bilatzen lagunduko dio, baina nahiko modu xelebrean», kontatu du Gorrotxategik.
‎Lanak kokatzen dik gizona gizarteko bere paperan —zioen maiz aitonak, eta Tzurdiok ez zuen oso ongi ulertzen perpaus zail horrek esan nahi zuen guztia, baina tioso garrantzitsua iruditzen zitzaion eta aitonari azalpenak eskatu zizkion batean ere ez zen asko argitu. Gizartea sarea bezala duk erantzun baitzion aitonaketa lanak jartzen dik gizaki bakoitza giza sarean dagokion gune eta korapiloan, ulertzen?
2014
‎Espero dut oso ongi egotea.
2015
‎Lanbide heziketa oso ona eskaintzen du. Gabeziak baditu, eta hobetu beharreko gauzak ere bai, baina profesionalizatu nahi duenarentzat oso ongi egokituta daude ikasketak».«Ikasketa baliagarriak»Ados daude beste hirurak ere. Ikasketak oso baliagarriak izan zaizkie.
‎haien zurikeria, haien manipulatzeko era. Hamabi urte eginak nituen ikastetxe erlijiosoetan, esana dut behin baino gehiagotan, eta apaiz eta fraideen artean hainbeste urte pasa dituenak oso ongi garatuak eta zorroztuak izaten ditu manipulazio saio bati antzemateko antenak; ni behintzat aski trebatua nintzen zeregin horretan, gainera. Hirugarren mailako letretako gure taldean, ordea, lortu egiten zuten ikasleak limurtu eta manipulatzea; argi eta garbi ikusten nituen nik haien zurikeriak eta manipulazioak, baina, nire harridurarako, zanga zanga irensten zuten dena ikasle batzuek, ikasle askok, irakasle haiek sartu nahi zieten guztia sinesteaz gain idolatratu ere egiten baitzituzten, haien ahotik jainkoaren hitza aterako balitz bezala.
‎2 Egoitza hauek Erregea dagoen lekura gehiago hurbiltzen direnez gero, handia da haien edertasuna eta ikusteko eta ulertzeko hain gauza finak daude, non adimena ez baita gai, esperientziarik ez dutenentzat guztiz ilun ez geratzeko adinako egokitasunez esateko moduari antzik emateko ere; esperientzia duenak oso ongi ulertuko du, batez ere handia badu.
‎Baimena lortzeko ahaleginetan gara honezkero. Presa handiz jardun nahi nuke, eta laster ematen badigute, uste dut oso ongi izango dela. Gauza asko esan nahiko nizkieke ene Beatriz andereari eta ene kondesa andereei.
‎Gizon ona da; egoki izango da poz hor ematea. Almodóvarren ongi izango litzateke, nik uste, janari faltarik ez baitute; eta aita priorea han ez dagoenez gero, ordezkoren bat egoki etorriko litzateke; frai Gregorio gera liteke haren lekuan eta nik uste dut oso ongi joango liratekeela gauza guztiak; izan ere, aita honekin zenbat eta harreman handiagoa izan, hobea iruditzen zait. Beroriek ikusiko dute.
‎Jainkoak erremedia beza guztia eta balia bedi nik berorren aitatasunarekin hainbat gauzaz astiro hitz egiteaz. Uste dut oso ongi doakiola aita Joserekin. Hori da kontua.
‎2 Nola amaitu den zehatz mehatz ez badakit ere, uste dut oso ongi amaituko dela; Jaunak probintzia ikusten uzten badigu behintzat, Espainian ez zegoen zertan eginik hainbesteko agintez eta probaz; horrek aditzera ematen digu, oinutsak uste dugun baino gauza handiagoetarako nahi gaituela Jaunak. Haren Maiestateak gorde beza urte askotarako Paulo, goza dezan eta lan egin dezan, nik zerutik ikusiko baitut, leku hau merezi badut.
2016
‎Taldeak urteotan aldaketa batzuk izan ditu partaideen artean, eta abeslaria eta gitarra jotzailea dira hasieratik ari direnak. Entseguz entsegu, emanaldiz emanaldi, kantuz kantu eta diskoz disko beren doinua eraiki dute eta doinu hori fintzen eta hobetzen ari dira, zer egin nahi duten oso ongi baitakite.
2017
‎Noiztik dator mesfidantza edo herra hori. Nafarroako tradizio eta elite eskuindarren artean oso zabalduta dagoen joera da, autogorrotoarena?, eta zoritxarrez aspalditik dator joera hori. Nik neuk ez dut oso ongi ulertzen nola den posible gure izaera askotariko eta aberatsaren parte diren elementu batzuk (euskara, euskal folklorea, euskal kultura...) gorrotatzea eta azalpen bakarra aurkitzen diot: ezjakintasuna.
2018
‎Edozein kasutan, uste dut oso ongi egokituta datorrela euskal gizarteak egun dituen ezaugarrietara eta bereziki urte luzez euskarazko gaitasuna hedatzen egin dugun inbertsioa erabileran kapitalizatzen laguntzeko. Bereziki ulermena (euskaldunak+ ia euskaldunak) gehitzeko egin den ahalegin historikoa (ikus Argia aldizkariak argitaratutako ulermenaren mapa, 2.543 zenbakia, 2017/04/26) erabileran kanalizatzen laguntzeko giltza nagusietako bat izan daiteke.
‎Uste dut oso ongi beteko duzula.
2019
‎Ez hainbeste, baina oihartzun handia izan dute sexuari loturiko obrek. Gainera, proiektu konplexuak iruditzen zaizkit, ez dudalako oso ongi ulertzen jendeak hartzen duen dinamika. Galeria batean ohean biluzik jarri naizenean izugarria da zenbat jende etorri den nitaz abusatzera, erasotzera… Jendeari askatasuna ematen diozunean," egin nahi duzuna nirekin eta nire gorputzarekin", izugarria da zertarako prest dauden; gainera elkar kutsatzen dira, batek halako egiten badu hurrengoak gehiago egin behar du; ikerketa soziologikorako ematen du.
‎Oraindik ere ez dut oso ongi ulertu nola gertatu zitzaigun, ez niri ez beste guztioi. Ez naiz ulertzen saiatzen ere, bestalde.
‎Berriako gaurko kritikan, dena den, ez dute oso ongi jartzen (Bilboko edo ez dakit nongo interpretazioa); baliteke, nik ez dut gehiegi ulertzen. Agian nire entusiasmoan (benetan oso Sibelius zalea atera nintzelako) alde jokatu zuen dohainik joateak.
‎Oso mutila izan naiz, eta gainera kirolaria..., eta gero bat batean emakumea zara eta titiak hazten zaizkizu. Ez dut oso ongi oroitzen, baina agian interpretazioa egiten... arrotz sentitu nintzen eta urrunago nebengandik, eta beste mutilengandik; beste talde batean zaude, ez zaude hain nahastuta lehen bezala. Ni futbolean ibiltzen nintzen mutilekin, beste neska batzuekin ere bai; eta kolpetik ez...
2020
‎(...) Ez da naikoa, niretzat, nai duenak nai duenerako eskubide duela esatea. (...) Nik, marxista izan gabe ez ditut oso ongi konprenitzen obligazioen luze zabala berdintzen ez dituzten eskubideak. Kapritxoak sortzen dituen –edo oiñarritu, nai bada– eskubideak ez dute batere balio, bearrak sortzen ditu eskubide giardunak benetakoak.167
‎Askoz gehiago”. Izan ere, irakasleendako ere plataforma berria zen eta ez zutela oso ongi kontrolatzen esan du Ongyak. “Nik aspaldi ikastaro batzuk egin nituen, baina ez baduzu erabiltzen, dena ahaztu egiten da”.
‎Gogoan dut oso ongi zenbiltzala zaldiz.
2021
‎Nire pentsamoldearen oinarrian beti egon da kontsumo arduratsua. Arroparen industria oso kutsakorra denez eta kontsumoarekin izugarrizko eromena dagoenez, beti ibili naiz jendea kontzientziatzen esanez ez dugula arropa pila erosi behar, aukeratu behar dugula oso ongi zer eta zertarako erosten dugun eta kontuan hartu behar dugula non eta nola dagoen egina. Gertatzen dena da jendeak horren merke erosten duenez, pentsatzen duela jantzi bat bitan jartzearekin amortizatua duela.
‎Esango nuke aurrekontuen tramitazioan baietz, erosoago gaudela, kontu politikoak guretzat garrantzitsuak direlako eta modua ematen duelako koalizioa batuta joateko bukaerara arte. Iaz, ez zen erraza bi posizio izatea, ez zen guk nahi genuen zerbait; uste dut oso ongi kudeatu genuela, koalizio barruan hala adostu genuela elkarri min ez egiteko, beste alderdiaren posizioa errespetatuz. Baina egia da posizio komun batean erosoago gaudela.
‎Tira, neska, nahikoa dugu nere gaineko matraka honekin; nahiago dut alkarrekin bageunde bezela segi, soldaduskako konturik gabe. Kartetan diozunez, ez duzu oso ongi pasatzen igandeetan, baina ez dut uste egi egia izango denik, ze zu ere dibertituko zara ahal den neurrian, ni bezela. Gustatzen ez zaidana da ni hemen nagoelako zuk ongi pasa ezin izatea.
2022
‎Musulmanak izateko asko gustatzen zaizue ardoa eta Armainaka Habusek ez zuen oso ongi ulertu musulman txarra deitzea eta aurpegian nabaritu zitzaion. Antsok berak, bere hanka sartzeaz ohartuta sekretua zena kontatu behar izan zion.
‎Ama, Manexek tripak ez dituela oso ongi eta arrautza osoa nik jan ahal dudala esan dit, nahi baldin badut, behintzat. Geroxeago etorriko omen da kamamila edatera; ez larritzeko!
‎XX. mendean ezagutu dugu hori. Eraldaketa guk kontrolatzen badugu, ez dugu oso ongi egingo, kolpe batzuk hartuko ditugu... baina bidera dezakegu; bestela, ahal duena salba dadila. Klima krisia bazetorrela duela 30 urtetik esaten ari ginen, eta gaur egun hemen bizitzen ari gara, eta galdera da:
‎Usain berezia da. Dagoeneko ez du oso ongi gogoratzen, baina gustatzen zitzaiola ederki akordatzen da.
2023
‎Oihalezko poltsa batetik egur zati bat atera zuen gero, esan zidan zer zen, pagoa, gerezia... ez dut oso ongi oroitzen; irtenguneak zeuzkan, baina gasta gasta egina zegoen, sarritan igurtzi edo laztandu izan balute bezala, eta horixe egiteko eskatu zidan niri ere, eta begiak ixteko hala nahi izanez gero. " Imajinatu egurra zure arima dela", ez zidan besterik esan eta nik ez nion besterik galdetu, ez dakit, beharbada energia txarra kanporatzen ari nintzen.
‎Badirudi haurrek lau urteak bete arte ez dutela oso ongi bereizten zer den “lehen” eta zer “gero”… Politikariei berdin gertatzen zaie hauteskunde aldi bakoitzean. Kasualitatea da legegintzaldiek gurean lau urte irautea?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia