2023
|
|
Zerga-bilketako prozeduraren barruan, zorduna kaudimengabea dela adieraztean-eta kreditua kobraezina dela kalifikatzean-, kontuetan kredituaren baja ematea arautu da,
|
ezin
daitekeelako kreditua kobratu premiamenduzko administrazio-prozeduran.
|
|
Kaudimengabeziaren adierazpenaren bidez, Administrazioak badu titulua ordainketaren erantzukizuna erantzule subsidiarioaren gainean zabaltzeko. Horrenbestez, prozeduran erantzule subsidiarioa ere kaudimengabea dela adierazi ezik,
|
ezin
daiteke esan kreditu kobraezina dela.
|
|
Ildo horretatik, eztabaida guztiz ebatzi arte, egintzaren zuzeneko eragingarritasuna aldi batean atzeratzeko neurriak hartu behar dira, batik bat, prozesuaren objektua galtzeko arriskuagatik babes horretarako eskubidea kolokan jar badaiteke.
|
Ezin dugu
ahaztu, arau orokorrari jarraiki, errekurtsoa jartzeagatik egintzaren betearazpena ez dela eteten, horrela berariaz adierazi ezean, gero azalduko dugunez.
|
|
73 Akats horiek bat datoz, etorri ere, APApELren 47 artikuluak ezarritakoekin, administrazio-egintza gehienentzat. dira bereizten eskubideak adierazten dituen egintza eta norbanakoentzat mesedegarri ez den egintza, Administrazio zuzenbidean gertatu aldera; eta, azkenik, tramite egintzak ere aurkara daitezke, hots, ez da behin betiko egintza eman arte itxaron behar. Egintzaren deuseztasun-kari guztiak
|
ezin dira
erabili Administrazioaren ofiziozko berrikuspenean, ezpada TFAOek (edo Legeak) berariaz zehazturiko kari horiek bakarrik, zerrenda itxia baita.
|
|
Administrazioak
|
ezin
deusezta ditzake bere egintza eta ebazpenak interesdunen kaltetan bada, Zuzenbide osoko deuseztasun edo oker material zein egitezkoak direnean izan ezik (Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 225 artikulua eta Bizkaiko TFAOren 226 artikulua). Horrela, egintza edo ebazpena kaltegarriak direla adieraz dezake baldin eta antolamendu juridikoaren aurkakoak badira, eta gero horien aurkako errekurtsoa jar dezake auzitegietan.
|
|
Horrela, egintza edo ebazpena kaltegarriak direla adieraz dezake baldin eta antolamendu juridikoaren aurkakoak badira, eta gero horien aurkako errekurtsoa jar dezake auzitegietan. Kaltegarritasun-adierazpena
|
ezin
daiteke hartu behin lau urte igaro direnean administrazio-egintza jakinarazi zenetik zenbatzen hasita.
|
|
a) ordenamendu juridikoa modu nabarian hausten dutela uste duenean; b) norbanakoaren egoera juridikoari eragiten dioten eratorritako inguruabarrek agerian uzten dutenean emandako egintzaren desegokitasuna; c) prozeduraren izapidean interesdunen babesik eza gertatu denean. Errebokazioa gerta daiteke preskripzio-epea (edota iraungitze-epea Bizkaian) igaro ez den bitartean, eta egintzak ez badira bide ekonomiko-administratiboan berretsi izan
|
ezin baita
organo ekonomiko-administratiboek emandako ebazpenik edota prozedura amaitzeko erabakirik errebokatu.
|
|
Berraztertze-errekurtsoa borondatezkoa da, eta erreklamazio ekonomiko-administratiboa aurkeztu aurretik jarri behar da. Ildo horretatik, egintza baten aurka
|
ezin
daiteke erreklamazio ekonomiko-administratiborik jarri berraztertze-errekurtsoa ebatzi arte edo isiltasunagatik ezetsi arte. Errekurtso biak jarriz gero, lehendabizi jarritakoa izapidetuko da, eta biak batera jarriz gero, berraztertze-errekurtsoa.
|
|
Dena dela, urtean zehar betearazpenaren arazoa onespenarena baino konplexuagoa da: gerta daiteke ekitaldiaren barruan sortutako betebeharrak
|
ezin
burutu izatea ekitaldi berean.
|
|
Printzipio horren arabera, Parlamentuak
|
ezin ditu
gastuak orokorrean baimendu, muga batzuk kontuan hartu behar baitira; aitzitik, kreditu bakoitzerako gastu zehatza baimendu behar du. Horren ondorioz, gastu jakin baterako baimendutako kreditua, beraz, gastu horrexetarako bakarrik erabil daiteke.
|
|
Espezialitate kuantitatiboa edo zenbatekoa dela bide, gastu programetan baimendutako kredituak kreditu mugatuak dira, eta, horrenbestez,
|
ezin
daiteke hartu gastuen orrian baimendutako gastuen zenbatekoa gainditzen duen gastu-konpromisorik (AFAOren 52 artikulua eta ALOren 46 artikulua).
|
|
Egoera hori goitik behera aldatu da, Europar Batasuneko Tratatuak 104 C eta 109 J artikuluek aginduta, estatu-kideek gehiegizko defizit publikoak saihesteko konpromisoa hartu dutelako. Hortaz, Administrazio publikoen defizit bateratuak
|
ezin du
urtean Estatuko Barne Produktu Gordinaren %3 gainditu.
|
|
2011n Konstituzioaren 135 artikulua aldatu zen, konstituzio-aginduen artean Administrazio publiko guztiek aurrekontu-egonkortasuna zaintzeko agindua sartu zen, hots, Europar Batasunak zehaztutako defizitik gora
|
ezin
gainditzea. Agindu hori garatzeko Lege Organikoa behar zen.
|
|
Halaber, finantza-jasangarritasun izenarekin, Legeak behartzen du aurrekontu publikoak prestatzera eta onestera epe erdian aurrekontu-egonkortasuna bete nahian eta gerta daitezkeen desbideraketak zuzendu nahian. Azkenik, gastu-erregela gehitu da; horren arabera, Administrazio publikoen gastua
|
ezin da
igo BPGren hazkunde-tasatik gora, Herri-zorraren interesak ordaintzeko ez bada. Horiek horrela, aurrekontuetan jasotakotik gora lor daitezkeen sarrerak oso-osorik erabili behar dira Herri-zorraren kopurua gutxitzera.
|
|
Nolanahi den ere, Konstituzioak berariaz hala agintzen duelako, zenbait kredituren kasuan, Gorte Nagusiek
|
ezin
dezakete egin inolako zuzenketa edo aldaketarik. Ulerbidez, Herri-zorraren inguruko kredituekin gertatzen da hori (interesak eta kapitala).
|
|
Konstituzio Auzitegiak, urtarrilaren 16an emandako 3/ 2003 epaian, Eusko Legebiltzarreko 1/ 2002 Legea Konstituzioaren aurkakoa zela adierazi zuen lege horrek aurrekontuaren luzapena zati batean aldatu zuelako. Aurrekontu luzatua
|
ezin
daiteke zati batean aldatu, ezpada aurrekontuaren kredituak eguneratzeko arauekin (funtzionarioak, Herri-zorra, pentsioak).
|
|
Argitalpen hau, zatiz edo osorik,
|
ezin
kopia daiteke, sistema informatiko batera ezin sar daiteke, ez eta bildu edo igorri inola ere, dela elektrikaz, dela mekanikaz, dela fotokopiaz, dela grabazio magnetikoz, dela bestelako informazio biltze eta berreskuratze sistemaz, baldin eta lehendaurrez egileen eta argitaratzailearen baimenik ez badu. Aipatutako eskubideak hautsiz gero, jabetza intelektualaren aurkako delitua (Zigor Kodearen 270 artikulua eta hurrengoak) gauzatu daiekte.
|
|
Argitalpen hau, zatiz edo osorik, ezin kopia daiteke, sistema informatiko batera
|
ezin
sar daiteke, ez eta bildu edo igorri inola ere, dela elektrikaz, dela mekanikaz, dela fotokopiaz, dela grabazio magnetikoz, dela bestelako informazio biltze eta berreskuratze sistemaz, baldin eta lehendaurrez egileen eta argitaratzailearen baimenik ez badu. Aipatutako eskubideak hautsiz gero, jabetza intelektualaren aurkako delitua (Zigor Kodearen 270 artikulua eta hurrengoak) gauzatu daiekte.
|
|
Ikasteko gogoa, jakina. Baina hori
|
ezin
eskuliburuak eman, nork berea baitu. Hasi ere, hortxe hasten da amodiozko aldia ikaslearen eta eskuliburuaren artean, irailetik abendura edo otsailetik maiatzera irauten duena.
|
|
Istorioaren amaiera, dena den,
|
ezin
bera izan guztiontzat. Azterketaren neke-lorretan igaro ondoren, eta ikasgaia gaindituz gero, eskuliburuarentzat abandonua eta bazterketa dator.
|
|
Orokortasunaren kasuan gertatzen zen moduan, berdina izateak ere zuzeneko zerikusia dauka ekonomia-ahalbidearekin. Berdintasun-printzipioaren aplikazioak
|
ezin
ekar dezake tratamendu bera ematea egoera desberdinetan dauden edo ekonomia-ahalbide desberdina duten pertsonentzat. Haatik, berdintasun formal horren ordez, berdintasun materiala hartu behar da abiapuntutzat; horrek esan nahi du tributuen alorrean norbanakoen errentak eta egoera ekonomikoa aintzat hartu behar direla, baita bestelako arrazoiak ere (egokitasuna, gizarte-justizia, guztion onura).
|
|
Portugaleko Errepublikaren Azore Uharteetako tributu-sistemaren gainean bi urte lehenago emandako aurrekarian oinarrituta, Epaiak adierazi zuenez, tributu-sistema hautakorra ez izateko eta, ondorioz, Europar Batasuneko Tratatuekin bateraezina den Estatu-laguntza ez izateko, sistema horrek erakunde-autonomia, prozedura-autonomia eta autonomia ekonomikoa izan behar ditu, sistema hori Estatu baten eskualde batean soilik aplika daitekeen ala ez garrantzirik ez duela. Epaiaren esanetan, Euskadik erakunde-autonomia betetzen du, prozeduraautonomia betetzen du, baita autonomia ekonomikoa ere; izan ere,
|
ezin
daiteke frogatu Estatuak zuzenean konpentsatzen dituela euskal zergen beherakadak. Ildo horretatik, Estatuaren transferentzia orok ez du autonomia ekonomiko hori ezabatzen, ezpada zuzeneko transferentziak, pizgarriak eragindako zerga-bilketaren beherakada benetan konpentsatzen duen zuzeneko transferentziak.
|
|
Nolanahi den ere, desadostasuna baldin bada zergadunaren eta bere ustez eskuduna den Administrazioaren artean, zergadunak
|
ezin du
Arbitraje-batzordera jo. Horren ordez, berrikuspen-prozedura arruntak erabili beharko ditu, berraztertze-errekurtsoa edota erreklamazio ekonomiko-administratiboa bezalakoak; eta gero, halako aukera izango balu, Administrazioarekiko auzibideen auzitegietara jo ahal izango luke.
|
|
i) Administratuek derrigorrean hartu edo eskatzea jarduketa nahiz zerbitzuok. Ondore horietarako, ulertzen da administratuek ez dutela jarduketa borondatez hartzen edo eskatzen lege edota erregelamenduko xedapenak agintzen duenean jarduketa hori, edota ondasun, jarduketa zein zerbitzuak nahitaezkoak direnean eskatzailearen bizitza pribatu zein gizarte-bizitzarako. ii) Arlo pribatuak jarduketa eta zerbitzu horiek
|
ezin
gauzatu edo eman izatea, indarreko legeriak zerbitzu horien ematea arlo publikoari erreserbatzen dion ala ez. Zuzenbide publikoko araubidea dago, administrazio-legeek ezarritako moduak erabiliz gero zerbitzu publikoen kudeaketa egiteko edota zerbitzu eta jarduketa erakunde publikoaren titulartasunpekoa bada.
|
|
Hurrengo zerbitzuok emateagatik
|
ezin
daiteke tasarik eskatu (ezta prezio publikorik ere): iturri publikoetara ura ekartzea; bide publikoetan argiak jartzea; jagoletza publikoa orokorrean gauzatzea; babes zibila eskaintzea; bide publikoa garbitu eta nahitaezko mailetako hezkuntza ematea.
|
|
Tasaren zenbatekoa
|
ezin da
administrazio-jarduketaren edo zerbitzuaren benetako kostua baino handiagoa izan. Kostu horrek bere barne hartzen ditu zuzeneko eta zeharkako gastuak, finantza-gastuak, gastu orokorrak eta ibilgetuaren amortizazioa.
|
|
Horregatik, ordainarazpen parafiskalek Zuzenbidezko Estatuaren haustura larria dakarte. Arean bere, tributuen ohiko printzipioak urratzeaz gain (hala nola, lege-erreserba, ekonomia-ahalbidea...), ordainarazpen parafiskalek segurtasun juridikoaren printzipioa ere hausten dute; izan ere, herritarrak tributuak ordaintzen ditu, baina gero
|
ezin du
tributu-likidazioen administrazio-egintzen aurka egin.
|
|
Horren harira, Konstituzio Auzitegiaren 63/ 2019 epaiak adierazi duenez, tarifak izaera publikoko ondare-prestazio ez tributarioak dira, eta zerbitzu publikoen finantzaketa tributuen bidez nahiz tarifen bidez egin daiteke. Arazoa dator figura berri horren ezaugarri nagusiekin, lege-erretserba eta hertsagarritasuna,
|
ezin
daitezkeelako bereiztu ondare-prestazio ez tributarioak eta tributuak (tasak, gehienbat). Konstituzio Auzitegiak, gainera, ez du azaldu zergatik ezinbesteko zerbitzu publiko bera (ura edo mendekoen gizarte-zerbitzuak) tributuen bidez edota izaera publikoko ondare-prestazio ez tributarioen bidez finantzatu daitekeenik zerbitzua kudeatzeko moduaren arabera.
|
|
Horrenbestez, zerga-egitateak barneratu behar ditu ekonomia-ahalbidearen zein justiziaren irizpideak; irizpide horiei esker, legegileak prestazioa ezar dezake, norbanakoak egitatea gauzatu duenean. Tributua da legean oinarritutako betebehar edo eginbeharra, azken horrek ordaintze-ahalbidearen printzipioa errespetatu behar duela; hortik, ordea,
|
ezin
ondoriozta daiteke ekonomia-ahalbidea zerga-egitatearen karia denik. Argiago esateko, zerga-egitatea gauzatzeak ez du tributu-betebeharra sortzen, baina gauzatze horrek Administrazioak tributu-prestazioa eskuratzea justifikatzen du, sarrera edo eskuratze hori lortzeko erabili behar diren prozedurak gorabehera.
|
|
— Amaitzeko, zeharkako negozio juridikoei
|
ezin zaienean
14 artikulua aplikatu, zabalik dago TFAOen 12 artikuluaren (eta TLOren 13 artikuluaren) aukera (tributua eskatuko da egindako negozio, egintza edo egitatearen izaera juridikoa kontuan hartuta).
|
|
Hasteko, tributu-iruzurra edo tributu-betebeharraren ez-betetze kasuak aztertuko ditugu. Bi kasuotan iruzurrari buruz ari bagara ere,
|
ezin dira
nahastu lege-iruzurra eta tributu-betebeharra ez betetzea. Ez-betetzearen kasuan, zerga-egitatea gauzatu eta tributu-betebeharra sortu da, baina zergadunak ez du zergarik ordaindu.
|
|
Simulazioa dagoela adierazten denean edota itzurpenaren aurkako klausula aplikatzen denean, tributuen arloko erabakiak dira eta ez dute ondoriorik sortuko arlo zibilean alderdien artean; negozioak baliozkoak dira epaile zibilak kontrakoa adierazi ezik. Aurreko adibidean, neba-arrebaren dohaintzak dohaintza-emailearen senipartea ukituko balitz, jaraunsleek
|
ezin
dezakete dohaintza errebokatu ez-ofiziosoa izateagatik salerosketa jaso zelako eskrituran, epailearengana jo ezean salerosketa deuseztatzeko.
|
|
Simulazioaren eta beste negozio juridiko anomaloen arteko aldea oso mehea denez, Tributu-administrazioak, auzitegiek sarritan lagunduta, arauen aplikazioaren inguruko eztabaida guztiak simulaziotzat jo ohi ditu, eta ez ditu zuzentzen, ordea, kalifikazioa (TFAOen 12 artikulua eta TLOren 13 artikulua) edo tributu-araua aplikatzeko gatazka nahiz itzurpenaren aurkako klausula (TFAOen 14 artikulua eta TLOren 15 artikulua) aplikatuz. Nolanahi den ere, jurisprudentziak sendotu duen irizpideari jarraituz, iruzurraren aurka egiteko tresna guztiak (kalifikazioa, simulazioa eta itzurpenaren aurkako klausula)
|
ezin dira
elkarren artean trukatu, ezpada tresna bakoitzak dituen betekizunak daudenean soilik aplika daitezke (Auzitegi Gorenaren 904 eta 905 epaiak, 2020ko uztailaren 2koak, 1429/ 2018 eta 1433/ 2018 errekurtsokoak). Horrela, neba-arreben arteko gezurrezko salerosketaren kasuan, salmenta euro batengatik izan balitz, ez da simulazioa izango ez delako preziorik ez dagoelako itxura egiten; ezta itzurpenaren aurkako klausula aplikatuko ere ez dagoelako ezer artifizial; hortaz, kalifikazioaren esparruan egongo ginateke.
|
|
Bereizketa, aldiz, honexetan datza: zergak aurrezteko aukeran, alderdiek
|
ezin dute
erabili ohikoa ez den formarik, eurek bilatzen duten helburua lortzeko. Horrenbestez, lege-iruzurraren kasuan gertatu aldera, negoziogileak ez du jokabide saiheslerik gauzatzen, ez du abusatzen negozioak itxuratzeko erabil ditzakeen bide juridikoez.
|
|
Argi dago finantza-autonomia hori lortzeko finantza-baliabide nahikoak izan behar direla. Aldi berean, alabaina, finantza-baliabide gehienak Estatutik datozkio autonomia-erkidegoari, hots, Estatuak lagatako tributuetatik eta Estatuaren sarreretan parte hartzeagatik; hortaz, alor honetako erabakiak
|
ezin dira
aldebakarrez hartu, ezpada Estatuarekin eta gainerako autonomia-erkidegoekin koordinatuta. Horrenbestez, eta ekainaren 28ko 31/ 2010 Konstituzio Auzitegiaren Epaiaren arabera, Estatuaren eskumen esklusiboa da finantzaeta tributu-sistemaren koordinazio orokorra.
|
|
Baliabideen finantza-esparru hertsian, Konstituzioaren 133.2 artikuluak aitortu dienez, autonomia-erkidegoek tributuak ezar eta galda ditzakete. Tributuen arloko lege-erreserbaren printzipioaren arabera,
|
ezin
ahatz daiteke, autonomia-erkidegoetako parlamentuek lege-lerruneko xedapenak eman ditzaketela. Autonomia-erkidegoek tributuak sortzeko ahalmen hori mugatuta dago, Konstituzioak ez ezik, Estatuko lege arruntek eta organikoek mugatzen dutelako, jarraian ikusiko dugun moduan.
|
|
Antzeman ere, gogoratu behar da, tributuzko arau-hausteak behin baino gehiagotan gauzatu diren ala ez ikusteko, hots, graduazio-irizpide hori gertatu den antzemateko, artikulu horietan guztietan jasotako arau-hausteak izaera berekoak direla uste da.
|
Ezin
daiteke bi jokabideak lokabe zehatzea baldin eta itzulketa bidegabe lortzearekin batera autolikidazioa aurkeztu bada zorra ordaindu gabe. Esan bezala, halako kasuetan, Araban eta
|
|
Berehalako kalte ekonomikorik sortu ez denez, artikulu honetako zehapenak bateraezinak dira zorra ez ordaintzeagatiko zehapenarekin (aitorpen edo autolikidazioa ez delako aurkeztu ala aurkeztu dena akastuna bada); kalte ekonomikorik izanez gero, zorra ez ordaintzeagatiko zehapenak soilik aplikatuko lirateke. Halaber,
|
ezin
daiteke zigortu jokabide bakarra nahiz eta arau-haustearen bi tipotan sar daitekeen-itzulketak bidegabe lortzea eta onura edo pizgarri fiskalak bidegabe lortzea-, ezta artikulu honetako arau-haustearen bidez eta jarraian jorratuko dugun arau-haustearen bidez ere.
|
|
Kasu honetan urratzailea Aldi Baterako Enpresa-elkartea eta Ekonomia-intereseko Elkartea da, nahiz eta Sozietateen gaineko Zerga ordaindu behar duena bazkide egoiliarra izan, errenta egotziak Zergaren bere zerga-oinarrian sartuz. Hori dela-eta, erakundea zigortu badute autolikidazioa edo aitorpena aurkeztean zorra ez ordaintzeagatik edota itzulketak bidegabe lortzeagatik,
|
ezin du
artikulu honetako arau-haustea gauzatu halako zehapenak erakarri duten zerga-oinarriaren edo emaitzen zatiari begira.
|
|
Arau-hauste mota hau 2017an indarrean jarri arte, eta beste negozio anomaloekin gertatu aldera-simulazioa, kasu-, TFAOren 14 artikuluko itzurpenaren aurkako klausulan sar zitezkeen jokabideak
|
ezin ziren
zehatu, ez zegoelako isunik kasu horietarako. Gaur egun, eta foru-arau aldatu bada ere, irizpide orokor horri eutsi zaio baina arau-hauste berezia sortu da itzurpenaren aurkako klausularen zenbait kasutan.
|
|
Aurrekoaz gain, arau-haustea emaitzakoa da, bestelakoa
|
ezin baita
izan (itzurpenaren aurkako klausula definitzean 14 artikuluak jaso duenez, klausula dago zerga-egitatea ez bada osorik edo zati batean gauzatzen edota oinarri zein tributu-zorra gutxitzen bada, egintza eta negozio artifiziosoen bidez aurrezpen fiskala lortzeko asmo bakarrekin). Arau-haustea gauzatzeko, beraz, honako egoeraren bat dagoela egiaztatu behar da:
|
|
Jakina denez, aurreko lerrokadetan parentesi artean aipatu ditugun arau-hausteak gauzatuz gero zehapenik ezarri bada, jokabide hori
|
ezin da
berriro zehatu artikulu honetan xedatutakoaren arabera. Horrenbestez, arau orokorra da itzurpenaren aurkako klausularen kasuan betebeharpekoaren jokabidea ezin daitekeela zigortu.
|
|
Jakina denez, aurreko lerrokadetan parentesi artean aipatu ditugun arau-hausteak gauzatuz gero zehapenik ezarri bada, jokabide hori ezin da berriro zehatu artikulu honetan xedatutakoaren arabera. Horrenbestez, arau orokorra da itzurpenaren aurkako klausularen kasuan betebeharpekoaren jokabidea
|
ezin
daitekeela zigortu. Salbuespenez, betebeharpekoaren jokabidea izan bada zorra ez ordaintzekoa, tributuaren arauketaren ondoriozko itzulketa bidegabe lortzea, itzulketa edota onura edo pizgarri fiskala eskatzea, konpentsatzeko edo kentzeko tributu-kredituak edo partidak bidegabe egiaztatzea, orduan halako jokabideak zehatu daitezke, beti ere artikulu honetan aipatzen diren gainerako betekizunak betetzen badira, batik bat, aurretiaz administrazio-irizpidea badago, jokabidearekin bat datorrena, eta irizpide hori aurretiaz ere plazaratu bada.
|
|
Lehenengo arau-haustea, beraz, aitorpenak eta autolikidazioak garaiz ez aurkeztea da, baldin eta halako agiriak aurkeztu ezean egungo edo etorkizuneko kalte ekonomikorik ez badakar. Bestela esanda,
|
ezin da
izan aurreko 2.3.1 puntuan tipifikatutako jokabidea.
|
|
Nolanahi den ere, Bizkaian aurreko idatz-zatiko b) eta c) letren kasuan, eta kasu guztietarako Araban eta Gipuzkoan, aitorpenak edo autolikidazioak epez kanpo aurkeztu badira Tributu-administrazioak aurretiaz inolako errekerimendurik egin gabe, zehapena eta gutxieneko zein gehieneko mugak aurreikusitakoen erdia izango dira (ez baitago ordaindu gabeko kopururik, eta ondorioz,
|
ezin baita
errekargurik ezarri-ez betearazpen-aldikorik ezta epez kanpo aurkezteagatik ere-).
|
|
a) Fakturatzeko betebeharra arautzen duen arauketaren betekizunak betetzen ez badira, arau-haustea eragin duten eragiketen zenbateko osoaren %1eko proportziozko diruzko isuna jarriko da. b) Fakturak edo egiaztagiriak luzatu, bidali, eman edo kontserbatu ez badira, arau-haustea eragin duten eragiketen zenbateko osoaren %2ko diruzko isun proportziozkoa jarriko da.
|
Ezin denean
jakin zein den arau-hausteari dagozkion eragiketen zenbatekoa, zehapena 600 eurokoa izango da, faktura edo dokumentua luzatu edo kontserbatu ez den eragiketa bakoitzeko. Administrazioak egiaztatzen badu faktura ez dela luzatu, bidali eta ez dela eman eta inguruabar hori egiaztapena egiten den unean amaitu barik dagoen zergaldian gertatu dela, diruzko isun finkoa jarriko da, hain zuzen, Araban eta Bizkaian 600 euroko isuna faktura egin eta eman ez den eragiketa bakoitzeko, eta Gipuzkoan 1.000 eurokoa. c) Fakturak datu faltsuekin edo faltsutuekin luzatu badira, arau-haustea eragin duten eragiketen zenbateko osoaren %100eko diruzko isun proportziozkoa jarriko da Araban eta Bizkaian, eta Gipuzkoan %75ekoa.
|
|
Halaber, TFAOek ezarri dutenez, ez-betetzeak fakturatu beharreko eragiketen zenbatekoaren %20 baino gehiagori eragiten dionean (egiaztatu edo ikuskatu nahi den tributuari edo tributu-betebeharrari zein epeari dagokienez), edo ez-betetze horren ondorioz Administrazioak
|
ezin duenean
jakin zein diren fakturatu beharreko zenbatekoak, orduan, zehapenaren zenbatekoa %100 gehituko da.
|
|
Atxikitzaileek eta konturako ordainketak egin behar dituztenek datuak isilpean edukitzeko beharra dute Arabako eta Gipuzkoako TFAOen 92 artikuluaren arabera, eta Bizkaiko TFAOren 94 artikuluaren arabera. Artikulu horretan bertan dionez, atxikitzaileek eta konturako sarrerak egin behar dituztenek konturako ordainketak egiteko baizik
|
ezin dituzte
erabili beste betebeharpeko batzuei buruzko datuak, txostenak eta aurrekariak, hau da, datuok, txostenak eta aurrekariak isilpekoak dira. Osterantzean, jokabidea zehatuko da 600 euroko diruzko isun finkoaren bidez (300 eurokoa Gipuzkoan), pertsona edo erakunderen bati buruz bidegabe jakinarazi den datu nahiz datu-multzo bakoitzeko.
|
|
Arau-hauste hau beti gauzatu ahal da tributuen kudeaketak eratorritako edozein betebehar betetzen ez denean. Zernahi gisaz, orokortasun hori
|
ezin
daiteke bateratu tipikotasun-printzipioarekin, tipo irekia ezarri duelako foru-arauak.
|
|
35 Zerga-bilketari kalte egin dakiokeen arau-hausteen kasuan likidaziorik gabeko zehapenik
|
ezin
daitekeenik eman onartuz gero, ezerk ez gu galarazten zehapen-prozedura hastea zehapen horren sorburu den likidazioa jakinarazi aurretik. Auzitegi Gorenaren 2020ko uztailaren 23ko Epaia (Errek.1993/ 2019). alegazioak egiteko eskubidea ere ebazpenaren aurkako alegazio-aldia geroago ezarri ezik.
|
|
6 hilekoa prozedura hasteko likidazioa jakinarazi denetik zenbatuta, eta 6 hilabete gehiago ebazpena emateko behin prozedura hasi eta gero. Berriro ere, prozedura hasteko epearekin gertatu bezala, sei hilabeteak igaroz gero prozeduraren berariazko ebazpenik gabe, Tributu-administrazioak
|
ezin
dezake gauzatutako arau-haustea zehatu.
|
|
Interesdunak
|
ezin duenean
bide ekonomiko-administratiboan aurkaratutako egintza automatikoki eteteko beharrezkoa den besteko bermerik eman, etetea erabaki daiteke, organo eskudunak nahikotzat jotzen dituen
|
|
TFAOen 242 artikuluak berrikuspenaren norainokoa zehaztean dionez, Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboak edo Organismo Juridiko-Administratiboak espedientetik datozen egitezko zein zuzenbideko arazo guztiak ezagutzeko eskumena badu ere, interesdunak halakoak azaldu dituen ala ez, reformatio in peius printzipioari jarraiki, erreklamazioak
|
ezin
dezake, inolaz ere, errekurtsogilearen hasierako egoera txartu.
|
|
Legeak (TFAOen 242.3 artikulua eta TLOren 237.3 artikulua) organo ekonomiko-administratiboei eskumena aitortu badie ere arazo prejudizialak Europar Batasuneko Auzitegiaren aurrean aurkezteko (EBFTren 267 artikulua), praktikan, 2020ko urtarrilaren 21eko Europar Batasuneko Auzitegiaren epaiaren ondoren (Banco Santander, C -274/ 14 auzia), aukera hori
|
ezin
daiteke erabili organo ekonomiko-administratiboak ez direlako organo jurisdikzionaltzat jotzen ondorio horietarako.
|
|
Frogari dagokionez, frogak ofizioz ala interesdunak hala eskatuta burutuko dira. Interesdunak eskatuz gero, Organismoak edo Auzitegiak halako frogak aurretiaz onartu behar ditu, eta bere ebazpenaren aurka
|
ezin da
errekurtsorik jarri izapide-egintza hutsa delako; hori bai, erreklamazioaren gaineko ebazpenaren aurka egitean ukatutako frogak berriro eska daitezke. Nolanahi den ere, frogabide nagusia agiriko froga izan ohi da eta erreklamazioa jartzeko idazkiarekin batera edo alegazioen idazkiarekin batera proposatu ohi da.
|
|
Halaber, ebazpena erreklamazio-egilearen uziak baiestekoa edo ezestekoa izan daiteke, edo erreklamazioa ez onartzekoa. TFAOen 244.4 artikuluak jaso ditu erreklamazioak ez onartzeko arrazoi tasatuak, besteak beste, erreklamazio ekonomiko-administratibo
|
ezin denean
jarri, erreklamazioa epez kanpo aurkezten denean, eskaerak aurkaratutako egintzarekin zerikusirik ez duenean, edo legitimazio aktiborik ez dagoenean.
|
|
Bizkaian, ostera, ez da halakorik gertatzen, deuseztatzeerrekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa eta ebazteko epea hiru hilekoa baitira; horiek horrela, hala nahi izanez gero, bi errekurtsoak, deuseztatze-errekurtsoa eta Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, batera jarri beharko lirateke.
|
Ezin dugu
ahaztu araubide horren zergatia: berrikuspen-prozedura hau ez da arrunta; hala ere, jarraian aipatuko ditugun arrazoiak tarteko, errekurtso biak bateragarriak izango balira, ez genuke alperrik auzitegietara jo behar deuseztatze-errekurtsoa erabiliz gero.
|
|
Interesduna ebazpena betearazteko emandako egintzekin ados ez dagoenean, betearazpenaren aurkako errekurtsoa aurkeztu ahal izango du. Baieztapen hori ikusita, badirudi
|
ezin dela
errekurtsoa erabili Administrazioaren jarduterik ez dagoenean edota ebazpena ez denean betearazi, Administrazioak ebazpena betearazteko egintzak hilabeteko epean jakinarazi behar dituela (TFAOen 244.3 artikulua) dakigun arren, ebazpena hori Administrazioaren erregistroan sartu denetik aurrera.
|
|
Gainera, kautelazko neurriek kalteak eragin baditzakete, bestelako bermerik eska dezake auzitegiak; hortaz, egintzaren etetea ez da zuzenean gertatuko bide ekonomiko-administratiboan gertatu aldera. Prozesuaren objektua ez da aurkaraturiko egintza, ezpada demandaren eta horren aurkakoaren uziak;
|
ezin dira
arrazoi edo argudio berriak erabili, hots, aurretiaz jarri diren administrazio-errekurtso eta-erreklamazioetan erabili behar izan dira.
|
|
Europako arauketak aginduta, preskripzioaren erregela bereziak sartu dira TFAOen 259 artikuluan (eta TLOren 262 artikuluan). Nabarmendu behar da hamar urteko epean preskribatuko dela berreskuratze-erabakia soilik betearaztearen ondoriozko tributu-zorra zehaztu eta haren ordainketa eskatzeko Tributu-administrazioak duen ahala; beraz,
|
ezin dira
preskripzio-epe orokorrak aplikatu berreskuratze-erabakia dela-eta soilik sortutako tributu-zorraren gainean. Era berean, nabarmendu behar da Bizkaian ez dela aplikatzekoa izango Tributu-administrazioak kasuan kasuko likidazioaren bidez tributu-zorra zehazteko ahalaren iraungitzea.
|
|
Aurrerago esan dugunez, betebehar horiek itxi berri den aurrekontuari egozten zaizkio. Aitortuta daudenez,
|
ezin
daitezke deuseztatu horiei aurre egiteko aurreikusita dauden kredituak. Dena dela, aurrekontua ixteak honako ondorio hau dakar:
|
|
Aurrekoen artean daudela ulertuko ez balitz ere, Arabako eta Gipuzkoako TFAOek gehitu dutenez, erregularizatu behar diren justifikatu gabeko ondare-irabaziak ere aztertu daitezke. c) Tributu-arauketan eskatzen diren liburuak, erregistroak eta gainerako agiriak aztertu, bai eta merkataritzako kontabilitatearen kopia ere, eta liburu, erregistro eta agiri horietan adierazitako eragiketak frogatzen dituzten fakturak edo agiriak miatu. d) Hirugarrenei errekerimenduak egin, hornidura bidez (ez bilketa bidez) informazioa emateko betebehar orokorraren arabera, edo aurkeztu diren aitorpenetan jasotako informazioaren frogagiri egokien bidez informazio hori berresteko. Hirugarrenei inolaz ere
|
ezin zaie
egin finantza-mugimenduei buruzko informazioaren errekerimendurik; hala ere, betebeharpekoei tributu-betebeharren oinarrian edo kuotan eragina duten finantza-eragiketen frogagiriak aurkezteko eskatu ahal izango zaie.
|
|
Egiaztapen mugatuko jarduketak
|
ezin
daitezke gauzatu Tributu-administrazioaren bulegoetatik kanpo. Muga hori eta gainerako mugak gainditzeko, ikuskapen-prozedura batera jo beharko da kasuan-kasuan.
|
|
Modu horretara, BEZaren karga-tasa zehatza aplikatzeari buruzko eztabaida enpresariaren eta bezeroaren artean erreklamatzeko modukoa izango da, edota faktura igortzeko beharrari buruzkoa ere; gauza bera, lan-prestaziotik datozen lanaren etekinen gainean aplikatu beharreko atxikipen-tasari buruzko eztabaida langilearen eta enplegu-emailearen artean.
|
Ezin
daitezke erreklamatu, ostera, kobratu ez den BEZ eskatzeko erreklamazioak edota Ogasunari ordaindutako atxikipenei buruzko eztabaidak atxikipen hori alokairutik kendu ez bada, eztabaida horiek guztiak jurisdikzio arruntean konpondu behar direlako.
|
|
Organismoaren edo Auzitegiaren ebazpenen aurka jar daitezkeen errekurtsoak ere ezagutuko dituzte, baita ebazpenak betearaztean sor daitezkeen auziak ere. Foru-lurraldetan ez dago Auzitegi Zentral Ekonomiko-Administratiboaren antzeko organorik, hots, bigarren auzialdian errekurtsoak ebazteko ahalarekin; hortaz,
|
ezin
daiteke foru-auzitegi ekonomiko-administratiboen ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri bide arruntean.
|
|
ondasunak eta eskubideak adjudikatu aurretik, edozein unetan, betebeharpekoak kuota, interesak, zehapenak eta kostuak ordainduko balitu, ondasun enbargatuak askatuko lirateke. Edozein kasutan ere, Administrazioak
|
ezin
ditzake ondasunak eta eskubideak besterendu likidazio-egintza irmoa izan arte, ezinbesteko kasuetan (ondasun galkorrak edo balioa berehala galtzeko arriskua duten ondasunak) eta betebeharpekoak besterentzeko eskatzen duenean izan ezik.
|
|
Ez dauka beste modurik. Emandako kapitala
|
ezin
daitekeenez berreskuratu, erakunde publikoak interesak ordaindu beharko ditu etengabe, denbora-mugarik gabe.
|
|
2011ko irailaren 27tik aurrera indarrean dago Espainiako Konstituzioaren 135 artikuluaren eraldaketa. Artikulu horren arabera, aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa ezarri zaie Estatuari eta Autonomia-erkidegoei, eta orekaren printzipioa Toki Korporazioei-orekak esan nahi du udalek
|
ezin dutela
zorrik jaulki eguneroko gastuak finantzatzeko, aldi baterako diruzko beharrizanak ordaintzeko izan ezik-. Administrazio publiko guztien herri-zorraren kopuruak ezin du gainditu Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuak ezarritako balioa, barne produktu gordinari begira (Konstituzioaren 135.3 artikulua).
|
|
Artikulu horren arabera, aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa ezarri zaie Estatuari eta Autonomia-erkidegoei, eta orekaren printzipioa Toki Korporazioei-orekak esan nahi du udalek ezin dutela zorrik jaulki eguneroko gastuak finantzatzeko, aldi baterako diruzko beharrizanak ordaintzeko izan ezik-. Administrazio publiko guztien herri-zorraren kopuruak
|
ezin du
gainditu Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuak ezarritako balioa, barne produktu gordinari begira (Konstituzioaren 135.3 artikulua). Horiek horrela, Euroaren guneko herrialdeetan herri-zorrak ezin da barne produktu gordinaren %60 baino handiagoa izan.
|
|
Administrazio publiko guztien herri-zorraren kopuruak ezin du gainditu Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuak ezarritako balioa, barne produktu gordinari begira (Konstituzioaren 135.3 artikulua). Horiek horrela, Euroaren guneko herrialdeetan herri-zorrak
|
ezin da
barne produktu gordinaren %60 baino handiagoa izan. Hala ere, krisi ekonomikoaren eta zati batean pandemiaren eta nazioarteko gatazka edo guden ondorioz, une honetan Espainiak muga horiek gainditzen ditu eta herri-zorra barne produktu gordinaren %113tik gorakoa da, gutxi gorabehera.
|
|
Horren ildotik, Aurrekontuen Legeak muga bat jarri ohi du. Bizkaiari dagokionez, abenduaren 3ko 5/ 2013 Foru Arauak, 119 artikuluan, xedatu duenez, Aurrekontuen Foru Arauak epe luzeko zorpeketaren gehieneko muga ezarriko dute; eta 118 artikuluak dionez, ekitaldiaren amaieran zor bizia
|
ezin da
ohiko sarreren aurrekontua baino 1,5 bider handiagoa izan.
|
|
Hariari segituz,
|
ezin
ahantz daiteke Europar Erkidegoei atxikitzeko tratatua, baita geroago Espainiak hitzartu dituen tratatuak Europar Batasuneko kide bezala. Kasu horretan, eskumen legegileak lagatzen zaizkionez nazioz gaindiko erakunde bati, Lege Organikoaren bidez onartu behar da tratatuon edozein aldarazpen edo indargabetze, Konstituzioaren 93 artikuluaren arabera.
|
|
Azken kasu horretan, interesgarria izan daiteke Tributuen Zuzendaritza Nagusiak 2009ko abenduaren 23an emandako Ebazpena. Ebazpen horretan zioenez," BEZ multzoa" izeneko zuzentarauak
|
ezin zirenez
2010eko urtarrilaren 1ean antolamendu juridikoan sartu, ebazpenak onartu zuen zuzentarau horiek zuzenean aplikatuko zirela Estatuko antolamendura sartu bitartean (eta hori martxoaren 1eko 2/ 2010 Legea onetsi arte ez zen gertatu).
|
|
Lege horien izaera juridikoari dagokionez, ituna zein hitzarmena lege arruntak ez ezik, itundutako legeak ere badira, hots, lege horiek aldatzeko, prozedura berezia behar da. Ildo bertsutik, alderdi guztien adostasuna behar-beharrezkoa da Ituna edo Hitzarmena eraldatzeko, hau da, alderdietarik batek
|
ezin ditu
bere kabuz legeok aldarazi.
|
|
Bestalde ere, eta arauen arteko hierarkiari begira,
|
ezin
esan daiteke Ekonomia Ituna edo Nafarroako Ekonomia Hitzarmena Estatuko legeen gainetik edo azpitik daudenik; arean bere, Estatuaren eta autonomia-erkidegoen legeen artean ez dago hierarkia-harremanik, eskumen-harremanak baizik.
|
|
Estatuko legeez gain,
|
ezin
ahantz daiteke autonomia-erkidegoek euren eskumenen barruan zerga berriak sor ditzaketela, edo Estatuaren zergen gaineko errekargua ezar dezaketela legearen bidez; berbarako, zenbait autonomia-erkidegok Bingo Jokoaren gaineko Zerga ezarri dute Bingo —Asturias Balear Uharteak—, eta beste batzuk Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan gutxieneko kuoten gaineko errekarguak jarri dituzte —...
|
|
Lege-dekretu deritzonaren bitartez ere, Gobernuak lege-lerruneko arauak eman ditzake, baina ez Parlamentuak eginiko eskuordetzan oinarrituta, ezpada benetako larrialdiaren edo presazko beharrizanaren ondorioz (EKren 86.1 artikulua). Beste alde batetik, bada Lege-dekretuaren bitartez arautu
|
ezin
daitekeen gairik. 86.1 artikuluak berak dionez, lege-dekretuek ezingo dituzte honako arlo hauek ukitu:
|
|
Konstituzioaren 86.1 artikulua zergak ordaintzeko eginbeharrarekin lotu behar da (31.1 artikulua); beraz,
|
ezin
daiteke lege-dekretuz xedatu eginbehar horren oinarrizko edukia, baina onargarria izango litzateke, adibidez, lege-dekretuz zerga baten tarifa inflazioari egokitzea. Bestela esateko, Lege-dekretuak banan-banan aztertu behar dira, bertan ezarritako neurriek zergak ordaintzeko eginbeharrean duten eragina modu orokorrean aztertzeko:
|
|
Bada, otsailaren 19ko 1/ 2010 Lege Organikoa onetsi zenetik, Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoa, Botere Judizialaren Lege Organikoa eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea aldatu dira. Foru-arauen lerruna aldatu gabe, foru-arau fiskalak
|
ezin dira
auzitegi arrunten aurrean aurkaratu, eta Konstituzio Auzitegiaren aurrean soilik aurkara daitezke. Halako arauketari esan omen zaio Ekonomia Itunaren" blindajea".
|
|
EKren 97 artikuluaren arabera, Gobernuak bakarrik egin ditzake erregelamenduak, eta Auzitegi Gorenak gogoratu duenez, ahalmen hori
|
ezin
dakieke ministroei eskuordetu. Zernahi gisaz, ministroek Gobernuaren erregelamenduak betearazteko arauak egin ditzakete, baita ministerio barruko zein antolakuntzarako arauak ere.
|
|
Ildo bertsutik, erregelamenduak
|
ezin
uki dezake legeari erreserbaturiko gairik. Erregelamenduen berezko edukia da legearen betearazpen eta garapena; hortaz, hierarkiak ezarritako mugak ezin dituenez gainditu, erregelamenduak forma, kudeaketa eta prozedurei buruzko gaiak jorratuko ditu.
|
|
Ildo bertsutik, erregelamenduak ezin uki dezake legeari erreserbaturiko gairik. Erregelamenduen berezko edukia da legearen betearazpen eta garapena; hortaz, hierarkiak ezarritako mugak
|
ezin dituenez
gainditu, erregelamenduak forma, kudeaketa eta prozedurei buruzko gaiak jorratuko ditu. Zerga nagusiei begiratuz gero, zerga bakoitzak izango du bere Legea edo bere Foru Araua, baina aldi berean, halako araua erregelamendu baten bidez osatuko da:
|
|
Badirudi legeak aipatzen duen Zuzenbide erkide hori Zuzenbide zibila dela, baina jurisprudentziak argiro azaldu du ondokoa: Tributu-zuzenbidearen arauekin zein Administrazio-zuzenbidearen arau orokorrekin lege-hutsunea bete
|
ezin
daitekeenean bakarrik aplikatu ahal da Kode Zibila. Bestalde ere, ezin ahantz daiteke zenbait kasutan Zuzenbide erkide hori Merkataritzako zuzenbidea edo Lan-zuzenbidea bera izan daitekeela.
|
|
Tributu-zuzenbidearen arauekin zein Administrazio-zuzenbidearen arau orokorrekin lege-hutsunea bete ezin daitekeenean bakarrik aplikatu ahal da Kode Zibila. Bestalde ere,
|
ezin
ahantz daiteke zenbait kasutan Zuzenbide erkide hori Merkataritzako zuzenbidea edo Lan-zuzenbidea bera izan daitekeela.
|
|
Tributu-sistemaren azterketa juridikoa
|
ezin
egin daiteke printzipio eragingarri horiek kontuan hartu gabe.
|
|
Esanahi horretan, baliokidetasun-printzipioan oinarritutako tributu batzuk zerbitzu publikoaren kostea estaltzeko bestekoak dira; horiei zerbitzu zatigarri deritze. Edu berean, beste zerbitzu publiko batzuk zergen bitartez baino
|
ezin dira
finantzatu eta zerbitzu zatiezin deritze. Horren ildotik, Konstituzio Auzitegiak berak adierazi duenez," Konstituzioarekin bat dator Estatuak edo autonomia-erkidegoek ekonomia-ahalbideaz besteko ekonomianahiz gizarte-printzipioak gogoan izatea zenbait tributu ezartzean".
|
|
Kasu horietan, tributua helburu estrafiskalak lortzeko erabiltzen da eta, tributu hori bidezkoa izan dadin, Konstituzioarekin bat etorri behar da gainerako aldeetan. Alderantzizko desbideraketa, ordea, ez da onartzen, alegia,
|
ezin
daiteke zergaduna behartu berari dagokiona baino gehiago ordaintzera, azken finean hori konfiskazioa izango litzatekeelako.
|
|
4) Ekonomia-ahalbideak mugatzen du baliokidetasun-printzipioaren aplikazioa. Oinarrizko zerbitzuak erabiltzeko tasak ordaindu behar badira,
|
ezin
daitezke oinarrizko zerbitzuaren erabilera horretatik kanpo gelditu tasa ordaintzeko ekonomia-ahalbiderik ez duten subjektuak.
|
|
Lehenengoak antolamendu juridiko osoaren balio nagusien artean aipatzen du berdintasun-printzipioa. Bigarrenari helduta," Espainiarrak legearen arabera berdinak dira, eta
|
ezin da
inolako bereizkeriarik egin, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi nahiz bestelako inguruabar edo egoera pertsonal zein sozialak aintzat hartuta". Bi artikulu horietan berdintasuna printzipio orokor gisa agertzen da, alegia, antolamendu juridikoaren edozein arlotan aplikatu beharreko printzipio gisa.
|
|
Baina, horrez landara, berdintasunaren eskakizuna tributu bakoitzean ere aplikatu behar da. Tributu batek
|
ezin du
arrazoirik gabeko edo debekaturiko bereizkeriarik egin, alegia, tributuaren egiturarekin bat ez datorren bereizkeriarik. Tratamendu desberdina irizpide objektibo eta arrazoizkoetan oinarrituz gero, berdintasun-printzipioarekin bat dator hiru baldintza betez gero:
|
|
artikulu horrek ez du esan nahi ekonomia-ahalbide bera duten subjektuek tributu-kuota berbera ordaindu behar dutenik lurralde osoan. Hori lurralde-erakundeen autonomiaren aurka jotzea izango litzateke, eta Konstituzioaren printzipio batek
|
ezin
dezake beste bat urratu. Izan ere, 139.1 artikulu horren ariora, autonomia-erkidego bakoitzeko erakunde eskudunak, zergak ezartzean, ezin du bereizkeria larririk sortarazi beste autonomia-erkidegoetan egindakoarekin konparatuz.
|
|
Hori lurralde-erakundeen autonomiaren aurka jotzea izango litzateke, eta Konstituzioaren printzipio batek ezin dezake beste bat urratu. Izan ere, 139.1 artikulu horren ariora, autonomia-erkidego bakoitzeko erakunde eskudunak, zergak ezartzean,
|
ezin du
bereizkeria larririk sortarazi beste autonomia-erkidegoetan egindakoarekin konparatuz.
|
|
Oinarriak ekonomia-ahalbidearen agerpen partziala islatzen badu, ostera, desegokitzeak sortuko dira, ahalbide eta berdintasun-printzipioak urratuz. Horregatik, Konstituzioaren arabera
|
ezin
daitezke progresiboak izan ekoizpenaren gaineko zergak, kontsumoaren gaineko zeharkako zergak edo ondarearen zati baten gainekoak.
|
|
Argi dago Konstituzioaren 31.1 artikuluak aipatzen duen konfiskazioa
|
ezin dela
horrela interpretatu. Konfiskazioa lotu behar da jarauntsia eskuratzeko eskubidearekin eta jabetza pribaturako eskubidearekin (EKren 33 art.). Horren ildotik, zergek jabetza pribaturako eskubidea edo jarauntsia eskuratzeko eskubidea muga dezakete, baina ezin dituzte eskubideok ezabatu, inolako kontraprestaziorik eman gabe.
|
|
Argi dago Konstituzioaren 31.1 artikuluak aipatzen duen konfiskazioa ezin dela horrela interpretatu. Konfiskazioa lotu behar da jarauntsia eskuratzeko eskubidearekin eta jabetza pribaturako eskubidearekin (EKren 33 art.). Horren ildotik, zergek jabetza pribaturako eskubidea edo jarauntsia eskuratzeko eskubidea muga dezakete, baina
|
ezin dituzte
eskubideok ezabatu, inolako kontraprestaziorik eman gabe. Konfiskaezintasunaren printzipioak debekatzen ditu jabetza eskubidearen funtsezko edukiari tributuen bitartez eginiko erasoak (berbarako, aurreztu eta inbertitzeko ahalbidea kentzea).
|
|
Edozein kasutan ere, zergak ondore konfiskagarriak dituen ala ez aztertzeko, ikusi behar da kasuan kasuko subjektuak duen ekonomia-ahalbidea; bestela esanik, zergak
|
ezin dio
pertsona bati kendu horrek bizitzeko behar duen gutxienekoa (%50eko karga-tasa konfiskagarria izan zitekeen lanbideen arteko gutxieneko alokairua kobratzen duenarentzat, baina ez errenta altua duen pertsonarentzat5). Horren harira, lurralde erkideko PFEZren arauketa bizitzeko behar den gutxienekoa ezarri da; horren arabera, zergak ordaintzeko betebeharretik at geratu dira, gizakiak bere beharrizanik funtsezkoenak asetzeko behar dituen ondasun eta errentak.
|
|
Bestalde, aurrekontuetako legeen bidez uki daitezke tributuak, baina lege horien edukia mugatuta dago 134.7 artikuluan. Horren ariora," Aurrekontuen legeak
|
ezin
dezake tributurik sor. Halakoak alda ditzake, ordea, tributuaren lege substantiboak horixe onartzen duenean".
|
|
Europa barruan merkatu bakarraren sorrera. Helburu horretarako, estatu-kideek
|
ezin dituzte
merkatu horren sorrera edo funtzionamendua oztopatzeko neurriak hartu, euren tributu-ahalmena erabilita. Ikuspegi horretatik, Tratatuek debekuak ezarri dituzte, batetik, eta estatuen tributu-legeriak harmonizatzeko neurriak, bestetik.
|
|
Bestalde ere, noizean behin tributu-arauek Estatuko Aldizkarian argitaratu baino lehen ondorioak sortzen dituzte, hots, araua indarrean jarri aurretik gertatutako egitateen gainean ondorioak dituztenean; horrela gerta daiteke lege proiektua Gorte Nagusien Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean. Teknika hori Konstituzioaren aurkakoa izan ez arren,
|
ezin
daiteke usuegi erabili, konstituzio-printzipioak hauts daitezkeelako (esaterako, ekonomia-ahalbidearen printzipioa) eta, batik bat, herritarren eta botere publikoen artean egon beharreko konfiantza apur daitekeelako. Nolanahi den ere, arazo hori sakonago jorratuko dugu atzeraeragina aipatzen dugunean.
|
|
Bestalde ere, legeen bat konstituzioaren aurkakoa dela adierazten denetan, Konstituzioaren kontrakoa ez den zatiak bakarrik iraungo du indarrean (EKren 164 art.). Horrenbestez, konstituzio-aurkakotasunaren adierazpena ere legeen indarraldia amaitzeko beste modu bat izango litzateke. Zernahi gisaz,
|
ezin ditugu
parekatu konstituzio-aurkakotasunaren ziozko deuseztasuna eta indargabetze arrunta, deuseztasunak ondorio askoz zabalagoak erakartzen dituelako. Hala ere, 1989ko otsailaren 20an emandako 45/ 1989 epaian Konstituzio Auzitegiak adierazi zuen orduko Errentaren gaineko Zergaren Legeak jasotako artikulu batzuk Konstituzioaren aurkakoak zirela.
|