Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 97

2000
‎Ondo jatea eta atseden osoa hartzea ziren orduan tuberkulosiaren kontrako erremedioak. Atseden hartzekotan ezin zenuen lanik egin, eta lanik egin ezean ezin zenuen jan, ez ondo ez gaizki. Beraz, aukera bakarra zen lanean jarraitzea, eta halaxe egin nuen, erabat jota geratu nintzen arte.
2002
‎Hori gertatu da, euskarazko matrikulazioa oztopatu delako, ongi jakinarengainean eginik, gainera. Jardunbide antolatu horrek ostrazismora daramatza euskaldunak, horixe baita helburua?, irakasleek ezin dute lanik egin, eta ikasleakezin dira haien eskoletara joan.
2003
‎Hogei urte edo berrogei urte izatea ez omen da gauza bera. Hamabost urte hauetako bizialdi latzek arrasto sakonak utzi dizkiote gorputzean, osasunez makal dago eta ezin du lanik egin.
‎Istripuak, hornitzaile batek ekarri behar zigun pieza atzeratzea, eguraldi txarragatik ezin lanik egitea, gauden ikerketa-proiektuan egindako frogen ondorioz hautatutako ikerketa-bidean atzera egin behar izatea, beste proiektu edota lanak tartekatzeagatik hainbat baliabide pertsonal eta material ezin baliatzea eta ondorioz gure lanak atzeratzea… adibide baino ez dira kasuistika amaigabearen artean. Kasuistika horri erreparatuz gero, gizakiaren bizitzarekin lotutakoak direla ikus dezakegu eta beraietatik ihes egitea alferrikakoa dela.
‎Pobre estrukturalak: Hauek ezin zuten lanik egin adinagatik, gaixotasunagatik baliogabeak izateagatik edo alferkeriagatik. Populazioaren %4 eta %8a bitartean izango ziratekeen, eta eskaleak ziren edo benefizentziaren menpean zeuden.
‎Ontzi bat hondoratzeko arriskuan dagoela, eta ontzi hori salbatzeko helburuarekin, ontziaren zama arintzen bada merkatu -gai batzuk itsasora jaurtiz, salbatu diren merkatu -gaien jabeak kalte-ordaina eman beharko du itsasora jaurti direnen ondorioz; salbatutakoen balioa zenbatekoa izan eta horren araberakoa izango da kalte-ordaina. Norbait gizartean ondasunik gabe badago eta ezin bada lanik egin bere biziraupena ziurtatzeko, gainerakoen betebeharra da harenganako maitasuna izatea, eta hari ondasun batzuk ematea. Izan ere, hark ere eskubidea du ondasunon gainean, gizartean dagoen gizaki orok bertan irauteko eskubidea duelako.
2006
‎gaiztoa izatea, denetik izatea, lanik ez egitea». Begiak ireki zizkioten, curriculumak bidaltzen hasi zen eta paperekin lagundu zioten, «paperik gabe ezin duzulako lanik egin eta lanik gabe ezin duzu paperik lortu, desesperagarria da».
‎Halaber, nobedade gehien dituen kapitulua alarguntza-pentsioei buruzkoa da. Atal honen sarreran, Espainiako gizarteak azken urteetan izandako aldaketak aipatzen dira, eta gogorarazten da aurreko mendean emakume ezkonduek ezin zutela lanik egin, ezta dibortziorik ere. Hori dela eta, prestazio honek ordezkapen errenta izaera berreskuratzea eta hildako langileak familia mantentzen laguntzen zuen egoeretarako gordetzea nahi da.
2007
‎Ederki afaldu genuen eta mahats aleak irentsi ondoren, jan bainoago, Titok eta Eulogiok alde egin behar zutela esan zuten, lehen mailako festa batera gonbidatu baitzituzten. Titok, lehenago, jaiak igaro ondoren mesedez berarekin lanean hasteko eskatu zion Elisari, bere idazkari pertsonala izatea nahi zuela, bera gabe ezin zuela lanik egin, hitz ederrak denak. Elisak ez baietzik, ez ezetzik esaten ez zuenez, Tito belauniko jarri zitzaion.
‎– Etxe argitsuago bat ari naiz bilatzen, hemen ezin da lanik egin –esan du Anak, emakumeen naturaltasunak bere onetik aterata– Egun osoa ematen dut hemen sartuta.
2008
‎" Senarra Kolonbian hil eta handik gutxira iritsi zen Ekuadorrera, bi seme-alabarekin. Ez zuten errefuxiatutzat hartu, eta ondorioz ezin zuen lanik egin. Gainera, bazekien Ekuadorren lanean harrapatuz gero erbesteratu egingo zutela.
‎hasieran anaiak hartu zuen berean eta duela hilabete batzuetatik neska-lagunarekin bizi da, azken honen etxean. Hezurretako gaitz baten erruz bajan egon da denbora luzez eta orain enpresatik bota dute, ezin duelako lanik egin. Ondorioz, pentsioa eta hipoteka ordaintzeko arazoak ditu.
‎Txakur zaharrekin egindako azterketa batean, osagarritasunaren ondorioak, hala nola adinarekin lotutako gainbehera kognitiboaren ahultzea, arinago agertu ziren. Egun edo aste batzuetan, txakurrek beren adinagatik egin ezin zituzten lanak egiteko gaitasuna hobetu zuten. Aurkikuntza horiek pentsarazi zuten karnitina eta lipoia nahasteak antzera joka zezakeela gizakiei, garuneko zelulen funtzionamendurako gaitasuna hobetuz.
‎Etxerik egiten ez denez, sukalderik ere ez da muntatzen, eta gure lantegian sukalderako plakak egiten ditugu. Eskaririk ez dagoenez, ezin dugu lanik egin. Arduratuta zegoen laguna, baina, hala ere, gauzak alde onetik ikusten ahalegintzen zen, gazteak ginenean bezala.
2009
‎Ezgaitasunaren aurreko erreserbak Kontulariak, ekonomialariak, abokatuak, kudeatzaileak, psikologoak, kazetariak, programatzaileak, zerbitzariak, garbitzaileak, lorezainak… Izan ere, ezgaitasunen bat duen pertsona batek ezin du lanik egin, eta gainerako biztanleen eraginkortasun bera du. Horretaz gain, enpresek abantaila fiskalak eta lanekoak lor ditzakete langile ezinduak erabiltzen badituzte.
‎ArgudioakAurrekontuei ezezkoa emateko arrazoi gehiegi daudela esan dute sozialistek. Azaldu dutenez, plantilla organikoa azalduko balitz haren kontrako boza ere emanen lukete," udal honetan euskaraz jakin gabe ezin baita lanik egin, inolaz ere. Edo eraikuntza edo lur salmentagatik kobratzen den zerga, urte bukaerarako kobratzea ezinezkoa dela talde politiko guztiak dakigu.
2010
‎Laguntza hau jasotzen dutenen% 60k ezin dute lanik egin pentsiodunak direlako edo gizartean oso baztertuta daudelako, baina besteek bai. Ia 2.400k enplegu programetan daude dagoeneko.
‎Izterreko hezurra birrindu eta ia odolustu egin zen. Oraindik ezin du lanik egin. Israeldarra libre geratu zen:
‎Horretarako, askok beren egoerarekin bateragarria den lana bilatu behar dute. Printzipioz, erretiratutako pertsona batek ezin du lanik egin pentsiorako eskubidea galdu gabe, baina badira horretarako bide ematen duten formula batzuk: Jardunean jarraitu.
2011
‎Zu baldin bazoaz, ordea, lehenengo edo bigarren saioan sentitu duzunetik abiatu behar duzu. Izan daiteke terapeutarik onena, baina harremanak ez badu funtzionatzen ezin da lanik egin, horregatik psikologoek ere batzuetan" ezin zaitut hartu" esan behar izaten diegu bezero batzuei. Guk ere ez ditugu bezero guztiak onartzen.
‎Psikologo kognitibo konduktualek ez dute halako arazorik, haiek ez dira emozioetatik abiatzen, konduktak eraldatzen dituzte eta kitto. Baina gure kasuan, harremanak, atxikimenduak funtzionatzen ez badu ezin dugu lanik egin.
‎Egoera horretan, zirkuitu biegonkorrak SR sarreretatik jasotzen dituen aginduak betetzen ditu, bere egia-taulan edo egoera-taulan agertzen den moduan. Sinkronizazio-sarrera desaktibatuta dagoenean, biegonkorrak ezin du lanik egin, eta, beraz, irteeran zuen azkena gelditzen zaio memorizatuta.
‎Gazte bat hil da lanean 10 metroko garaieratik eroritaGazte bat hil zen atzo lanean hamar metroko garaieratik erori ondoren.Biktimak 20 urte zituen, eta lehen laneguna zuen. Trebakuntza-kontratu batekin ari zen lanean.Sindikatuek diote istripu hori irregulartasunen pilaketa baten eta lan-arriskuen prebentzioan gutxieneko arloak bete ez izanaren ondorio dela.Hildako langilea trebakuntza-kontratu batekin ari zen lanean, eta horrenbestez, ezin zuen lanik egin garaieran.
‎Odol jarioak ere izaten ditu, infekzioak izateko arriskua dauka –gibel eta giltzurrunetakoak, esaterako–, eta baita leuzemia izatekoa ere. Ondorioz, ezin du bizimodu normalik egin; ezin du lanik egin, kirolik egin...
2012
‎Gaztelania non ikasi genezakeen galdetu genuen. Senarra gaixo jarri zen eta ez zeukan paperik operatzeko eta ezin zuen lanik egin. Beharrezkoa izan zen ni eskera joatea.
‎Eta benetako heroia izateko, ezinbesteko baldintza da hori. Diru laguntzen poltsatik zerbait jasotzen duen arren, ezin du lanik egin, eta ez zaio bizitzeko eta sendatzeko adina iristen. Aseguru etxeek detektibe pribatuak kontratatu dituzte gaixorik ez daudela «nolabait» frogatzeko, eta haien beldur bizi da Marta.
‎François (Frantzia) ikasle moduan dago New Yorken. Legez ezin du lanik egin. Horretarako, Sotial Security deituriko txartel zenbakiduna beharko luke.
‎PAEk adierazi du ezen, gaixotasun erreumatiko, ortopediko eta onkologikoak onartzen dituzten talde askok eta askok onartzen dituztela gaitzaren onarpena eta tratamendu egokia; aldiz, min kronikoa, gaixotasun gisa, nahiko entitate ezezaguna dela, bai osasun-profesionalentzat, bai gizartearentzat oro har. Europako biztanleen %21ek ezin du lanik egin. Gainerako %79tik, %61ek eguneroko bizitza aldatu diote.
2013
‎Ingeniaritzaren ikuspuntutik, zera da muskuluen diseinu-akatsik nabarmenena: uzkurtuz ez bada, ezin dutela lanik egin; bestelaesanda, muskuluek tira egin dezakete, baina bultzarik ez. [ZIO, Giza gorputza lanean, John Lenihan/ Irene Aldasoro (EHU, 2006) Orr.:
‎Antolatzeko gaitasuna izatea Funtsezko ezaugarria da. Antolamendurik gabe, ezin da lanik egin, eta ezinbestekoa da hainbeste lan dagoenean kontrola ez galtzeko, hala nola egoera geldiarazten edo mugimendu gutxiago egiten denean. Oso konstantea izatea Autoenplegatua ere ez da falta izan behar, jarraikitasuna.
‎Eta, gainera, gizartean buru-nahaste bat duten pertsona gehiago egongo lirateke. Gezurra da ezin dutela lanik egin. Lanean hasi direnek ez dute lanik galdu.
‎Gu gabe, ezin da lanik egin.
2014
‎" Drama bat da, oso ongi prestatutako jendea da, baina hemen egoera kaskarrean daude eta ez dute titulua balioztatzeko ikasten hasteko indarrik. Eta hori gabe, ikasketarik ez bazenu bezala da, ezin dute lanik egin ikasitako horretan; ikasketa gutxi dituen migratzailearen estereotipoa sortzen du horrek". Dena den, aitortu du gurera unibertsitate ikasketadun emakume gutxi heltzen direla, kolonizazioen ondorioz harreman gehiago dutelako Frantzia edo Erresuma Batuarekin, eta hara edo Ipar Amerikara joan ohi direla.
‎Egia esan, egun naizenaren zati handi bat Euskal Herriari zor diot, eta Gasteizko Udalari bereziki, asko lagundu zidan-eta hasieran. Iritsi nintzenean ofizialki ezin nuen lanik egin, paperak egin arte. Gogorra izan zen.
‎–Ez, orkatila eta ubeldura batzuk. Baina ezin du lanik egin, eta akituta dago. Makuluak beharko ditu aldi batean.
‎Gurasoekin bizi nintzen, ama langilea, jatorra, eredugarria, asko sufritutakoa, txikitan umezurtz geratu baitzen, eta bakarrik hazi zen; horregatik esan daiteke, mizke hazitakoa naizela, nahi izan dudan guztia eman didatela. Aitak hiru urte eman zituen lanik egin gabe, istripua izan, elbarritu eta ezin baitzuen lanik egin. Diruz larri ibili ginen.
‎Horixe egin zuen amak, galdetu zion aitorleari ea baimena ematen zion igandetan, hain zuzen aste osoko festa egun bakarrean, enpresa txiki bateko kontuak eramateko, Nerecanen irabazten zuen soldata ez zitzaigulako aski. Apaizak ezetz erantzun zion, igandetan ezin zela lanik egin, igandea jainkoari eskaini behar zitzaiola, ez dirua irabazteari. Amak, noski, kasu egin zion.
Ezin dut lanik egin!
2015
‎Zenbait baserritan 0,15 baino ez zaie ordaindu! Horrela ezin da lanik egin, ateak ixten ari dira. Esnetarako behia desagertu egin daiteke, enplegurik sortu ez, landa eremuak abandonatu, eta ingurumena galbidean jartzeraino.
‎Erabaki bitartean, gure artera etorri denak ez du egoera samurra bizi: ezin du lanik egin eskaera prozedura hasi eta sei hilabete pasa arte. " Praktikan-gehitu du Barcelonak-, sei hilabete horien ostean ere zailtasun handiak dituzte, enpresa eta partikularrek sarri ez baitute haien dokumentazioa ulertzen, behin-behinekoa dela ikusten dute.
‎Gutxieneko adina izatea: 16 urtetik beherakoek ezin dute lanik egin. Eta 16 eta 18 urte bitartekoek, berriz, gurasoen baimena edukita baino ezin dute lan egin.
‎Urteak daramatzate elkarrekin bikote moduan kantatzen. " Ondo moldatzen gara taularen gainean, horretarako ezinbestekoa da bizitzan ondo eramatea, etsaiarekin ezin da lanik egin; nik ez behintzat" dio Zubiriak eta zera gaineratu du: " Edortak badu bere taldea, Guajiroak, bertsioak egiten dituen Nafarroako taldea, eta horiekin gustura jarduten du, musikari profesionalen zurrunbiloan murgiltzeko asmo handirik barik.
2016
‎Gauez baino ez dago ur hori, egunsentiarekin batera lurruntzen baita. Beraz, eta Curiosity-k gauez ezin duenez lanik egin, planeta gorrian gauez dauden tenperatura baxuegiak dira horretarako?, ezin izan dute zuzenean ikusi. Bai, ordea, haren zantzuak.
‎– Gure sindikatuko arauen arabera, ez badigute hogeita lau ordu lehenago abisatu, ezin dugu lanik egin gure txanda bukatu ondoren. Ez dakit zer egin behar dugun era honetako kasu batean –zapataren puntarekin seinalatu zuen ohatila, kalean topatutako gauza balitz bezala.
2017
‎Bertan egon ez zirenek esan zuten euskaldunak, errepublikazaleak eta gorriak izan zirela Gernika erre zutenak. Jakina, ez ziren bertan egon, Alemaniako lagunak bidali zituztelako eurek egin ezin zuten lana egitera. Eta 75 urte pasatu diren arren, egon ez zirenen baina zapaldu gintuztenen seme-alaben seme-alabek oraindik ere ez dute bertsio ofiziala aldatu.
‎–Jendea ez da zain geratzen. Hemen ezin badu lanik egin, bada, beste nonbait saiatzen da. Motibo bat zegoen etortzeko, eta motibo bat dago berriz ere joateko.
‎Sortzez kubatarra naiz, eta bakarrik bizi naiz hemen. Hainbat gaixotasun ditut, eta ezin dut lanik egin. Hori da nire egoera.
‎Osasuna nuen, gauzak ondo zihoazkidan. Gaur egun, ordea, ezin dut lanik egin. Gaitz asko ditut:
‎Emozioak: emozioetara iristea, zergatik ezin den lana egin. Zehaztasuna:
‎Hala ere, ez da egia, Gizajoek ezin baitute lanik egin
‎Neska aukeratu arte taldeak ezin du lanik egin.
‎Legez ezin lanik egin eta, migratzaileek onartzen dute beltzean aritzea. Kalabreko lurraldean sasoiko fruitu bilketarako brauki baliatzen dituzte paga ezdeusean truk.
2018
‎Hemengo akabua, indibiduala eta kolektiboa, amore ematea litzateke, baina beldur naiz oraintxe, baflean daukadan neure botikin sekretu eta guzti ere (txikia, baina konpletoa), ezingo dudala oinazea jasan. Luze-luze etzanik, ukondoetan zurkaiztu behar dut, bularrak libratzeko, baina horrela ezin da lanik egin, hain gutxi, ahalik azkarren?. Eskuak zulo-lanera luzatzean, nahitaez paparrean bermatu behar naiz, eta hor neure bular minberak daude.
2019
‎Internetek oztopatuko ez nauen leku batera, neure buruarekin bestelako elkarrizketa bat edukitzeko. Gainera, internet ez edukitzeak lana egin ahal izateko aukera mugatzen dit, eta mugaketa horren beharra daukat ezin dudala lanik egin justifikatu ahal izateko. Neure buruari justifikatzeaz ari naiz.
‎Joder. Burua trumilka daukat, espero zitekeen arren indarraren indarrez harritzen zaituen enbataren gisara, eta ezin lanik egin. Horrek ez du nire egoera fitsik hobetzen.
‎Kanalaren monetizazioa. Joko gisa hartzen dute, baina, egia esan, haurrek enplegu gisa ikus dezakete beren jarduera, baina ez modu ofizialean, legez 16 urte arte ezin dutelako lanik egin. Horregatik bai YouTubeko kanala monetizatzen dute eta publizitatea eransten diote, diru-sarrera batzuk gurasoek kudeatu beharko dituzte.
‎Zer egiten du produktu honek hemen? ” Eta ekuazioan hornitzaileak sartu ditu: “hornitzailea edo fabrikatzailea desleiala bada eta nire prezioak errespetatzen ez dituen prezioak Interneten baditu, nik horrekin ezin dut lanik egin. Zeren bezeroa nire dendara etorri aurretik begiratu du.
‎Zorionez, gauez ezin duzu lanik egin.
2020
‎Guk ez dakigu beste era batera lan egiten. XXI. mendeko gizartean gobernu batek gobernantza modu honekin lan egin behar du edo ezin du lanik egin. Ez dut imajinatzen euskalgintzari bizkarra emanda lan egin dezakedanik.
‎Langileen artean ere, haur eskoletako eta zerbitzuetako langileak: jantokia, garraioa, garbiketa eta zaintza; orokorrean lanpostu feminizatuak eta lan baldintza prekarioagoak dituztenak, kaltetuago atera dira ezin dutelako lanik egin: ERTEak, orduak errekuperatu behar, ziurtasun-gabezia…Balioan jarri behar da zalantzarik gabe ikasle zein irakasleak, norberaren etxeko egoera edozein izanda ere, egoera honi aurre egiteko egiten ari diren lan izugarria.
‎ariketa, ariketa eta ariketa", dio Gorka Belaskok," horrek balio du mito bat hausteko, batzuetan adin honetako ikasleek aipatzen dutena: inspirazioa etorri ezean ezin dutela lanik egin. Tira, honelako ekimenek balio dute norberak begien aurrean duena paperera eramateko, moduren batean edo bestean, eta gero, agian, beste zerbait sortzeko abiapuntua izango da hori".
‎Eraikuntzan, gainera, euria egiten zuenean ezin zen lanik egin, eta beraz, soldatarik ez. Aitak kontatu zidanez, lanik egingo ote zuen jakiteko, egun argitzean zerura begira ibiltzen ziren.
‎Baina ia ezin du lanik egin buruko minagatik.
2021
‎Orduko zaharrak eskean ibiltzen ziren. Ezin bazenuen lanik egin, ez zenuen ezer kobratzen. Irudi bat iltzatuta daukat buruan, oso irudi tristea:
‎Horrek bi kalte nagusi sortzen zituen: batetik, Urumean gora bizi eta izokinen arrantzan aritzen ziren familiek ezin zutela lanik egin. Bestetik, izokina itsasotik erriorako bidean zihoala harrapatzen zutenez, arrainek ez zituztela arrautzak jarriko Urumeako goiko erreketan eta, hala, etorkizunean ez zela izokinik izango Urumean.
‎Horrela, mikroorganismoek harreman sinbiotikoa dute gurekin: bizitzeko leku bat uzten diegu eta behar dituzten elikagaiak ematen dizkiegu (etxea eta janaria ematen diegu, esan genezake); trukean, guk geuk egin ezin ditugun lanak egiten dituzte: Funtzio metabolikoa Digestioari laguntzen diote, jan ezin diren elikagaiak hartzitzean.
‎Eta, nire kasuan, esan zuen: ' Honek ezin du lanik egin'. Denak harrituta.
‎Gaixoaren osasuna eta bizi kalitatea nabarmen apaltzen ditu COVID iraunkorrak, eta ondorio sozioekonomikoak ere ekartzen ditu. Izan ere, paziente askok urtebete baino gehiago daramate gaixorik, eta ezin dute lanik egin. Batzuek lanpostua ere galdu dute.
‎-adatsa atzera bota eta buelta eman zuen aulkian-. Nik ezin dut lanik egin hemen. Ez dut baimenik.
‎Antzera batean jarraituko dugu. Neurri horiek guztiak beteta ezin da lanik egin.
2022
‎“Urte eta erdi eman nuen oso egoera txarrean: deprimituta sentitzen nintzen eta ezin nuen lanik egin. Negar eta oihu besterik ez zuen egiten.
‎Eta ohartarazi du Meatzeen Kodea errespetatu egiten dutela: «Haurdun badaude, ezin dute lanik egin, eta, ume txikiak badituzte, haiekin zer egin dezakegun aztertzen dugu, andreek lan egin ahal izateko». Baina meatzeen batzordeko buruak inguruan dauzkan emakumeen aurpegiek dena gezurra dela diote.
‎Khatera Dadfer ere nesken eta emakumeen eskubideen defentsan aritu izanak jarri zuen talibanen jopuntuan: «Afganistanen neskek ezin dute ikasi, eta emakumeek ezin dute lanik egin. Talibanek ez dute eskubiderik eman nahi:
‎Garraioaren kostuak tarifetan kontuan hartzea «beti da zaila», Hiruren arabera, baina onartu du martxoko gatazkaren ondoren «bultzada» bat izan zutela tarifak igotzeko akordioek. «Garbi dugu ezin dugula lana egin dirua galtzeko; kostuak estaltzen ez dituzten lanak ez egiteko aholkatzen diegu gure kideei». 800 garraiolari autonomo inguru ordezkatzen ditu Hiruk.
‎Ezarri duten 60 urtetik gorakoentzako salbuespenak ere tranpa dauka, tarte horretan langilerik ezin baituzu kontratatu. Langilerik ez baduzu salbuetsita zaude, bai, baina zer egin behar duzu gaixorik jartzen bazara eta ezin baduzu lanik egin. Horrek esan nahi du enpresa ixtera doazenentzat bakarrik balio duela neurri horrek; hori badaki Ogasunak, eta ez zaio axola.
‎13 urtetarako lanean hasi nintzen. Baina 14 urteak bete arte ez zuten asegururik egiten, eta ezin nuen lanik egin". Bere ahizpa gazteago baten andereñoak bere etxean lanean hasteko eskaintza egin zion, eta hara joan zen.
‎–Horrela ezin dut lanik egin. Aizak, Semion –epaileak oihuka–, eraman ezak hau hemendik!
‎Egun ederra. Ezin lanik egin, eskolarik ere ez. Ogitara herrira oinez joan ziren ama-alabak, aita egurretan utzita.
Ezin dut lanik egin, ez gizarte-segurantzarik ez diru-laguntzarik.
Ezin badut lanik egin, nola egingo dugu aurrera?
‎Badakizu ezin dudala lanik egin?
2023
‎Hego Euskal Herrira bizileku eta lan bila, Europaz kanpotik jin migratzaile gehienak bizi duten korapiloa: lanik gabe ezin da paperik lortu eta paperik gabe ezin lanik egin. Espainiako Atzerritarren Legearen oinarrian dagoen kontra erran handia da.
‎Lanerako pinturak lortu behar zituen eta pinturak berriak lortzeko, lehengoak ordaindu behar zituen lehenengo. 1885ko apirilaren 1ean (397) Nuenendik idatzitako gutuna izan zen aitaren bat bateko heriotzaren ondoren Vincentek Theori idatzitako lehen gutuna; heriotzaren osteko lehen egunetan ohiko moduan ezin zuela lanik egin esaten zion Vincentek, aurrez Theok Vincenti esan zion modu berean; bizitza ez zela luzea inorentzat eta bizitzarekin zerbait egitea zela kontua; lanean gogor jarraitzeko asmoa zuela, baina horretarako koloreen faktura lehenbailehen ordaindu beharra zuela; Theok esan omen zion, Nuenen-en egon zenean, egunen batean tokiz aldatu beharko zuela, baina Vincentek zioen estudio ona zuela eta...
‎Are gehiago, Gutierrezen ustez, “adingabe orok” du zaurgarritasun puntu bat: “Adingabeek ezin dute lanik egin. Askotan, haien iritzia ez da kontuan hartzen; isilik geratu behar dute egoera askotan, eta zenbait eskubide ez zaizkie bermatzen”.
‎Migratzaile askok uko egiten diote AEBak ez diren beste herrialde batean asiloa eskatzeari, batetik, seguruago sentitzen direlako Estatu Batuetan, eta, bestetik, askok familia dutelako han. Horrez gain, Amerika hegoaldeko herrialde askok hilabeteak behar izaten dituzte asilo eskaerei erantzuteko, eta, bitarte horretan, migratzaileek ezin dute lanik egin, eta, askotan, bizitzeko toki bat aurkitzeko ere arazoak dituzte. Hori dela eta, askok Mexiko iparraldeko muga ezkutuan igarotzeko hautua egiten dute.
‎«Paperik gabe, ezin dut lanik egin, arriskutsua baita»
‎Bi urtez bertan erroldatua egon dela frogatuz gero, errenta bermatua eska baitezake. Ezin du lanik egin, baina. «Hiru urte behar dituzu paperak eskatzeko.
‎Oumar: «Paperik gabe, ezin dut lanik egin, arriskutsua baita»
‎Oumar: «Paperik gabe, ezin dut lanik egin, arriskutsua baita»
‎Lanik gabe ezin da paperik lortu, eta paperik gabe ezin lanik egin. Espainiako Atzerritarren Legearen oinarrian dagoen kontraesan handia da, eta Hego Euskal Herrira bizileku eta lan baimen bila Europatik kanpotik iritsitako migratzaile gehienak itotzen dituen korapiloa.
‎Oumar: «Paperik gabe, ezin dut lanik egin, arriskutsua baita»
‎«Horrelako gauzak dira pertsona migratuen eta arrazializatuen bizitza duintasunez bizi ahal izatea oztopatzen dutenak». Atzerritarren Legearen arabera, migrazio proiektuko lehenengo urteetan pertsonek ezin dute lanik egin, «ez zaielako bertan bizitzeko eta lan egiteko baimenik ematen». Horrek egoera zaurgarrian uzten ditu migratzaileak.
‎Fariseismo hutsa. Alde batetik, gure lantegi eta bulegoetan horrelakorik eskatuko baligute «horrela ezin da lanik egin!» izango baitzen nahitaezko aldarria. Bestetik, bekatariok, eskola orduak bukatzen direnean gure seme-alabekin nahi duguna egiten dugulako, maiz ikasgelan irakatsitakoa pikutara botaz.
‎Guk jakin badakigu greba eguna langileen lan baldintzak defendatzeko eta aldarrikatzeko eguna dela, baina guk ezin diogu lana egiteari utzi, pertsonak arriskuan jar daitezkeelako, eta hori ez ezik, ardura guztia gure lankideengan gelditzen delako.
‎Ahots kordak amore emanda baleude bezala esnatu zirela goiz hartan: ezin kantatu; ezin lanik egin.
‎Hasieran oso zaila egin zitzaien lana: eskuak harramazkaz beterik zeuzkaten, batik bat Rozinak, hatzak odoletan izaten baitzituen baso handiaren ertzetan biltzen zituen arkakaratsengatik, baina gero hori guztia beltzen esku utzi zuen; beldurra zioten beltzek, baina aldi berean maite zuten beren erara, jatekoarekin ez baitzen batere zekena; jan, agintzen zien, gosez ezin da lanik egin, eta ontzietan hainbeste janari ateratzen zien non ezin izaten baitzuten amaitu; ez baduzu ezer ematen ezin ezer jaso, esaten zion Brinovc-i, zeina ez baitzen sartzen janari-banaketan; eta beltzak, ondo janda eta edanda, lanean kantari hasten ziren, eta Rozina belarria zorrozturik haiekin kantari hasten zen bere ahots ozenarekin. Larunbatetan, ataria eta etxe inguru guztia garbiarazten zien, arratsalderako etxe tzarra kanpotik eta barrutik garbi-garbi ager zedin; etxera bihurgune ederrak osatuz zetorren bideko legarra erratzez garbitua egoten zen, inolako zakarrik gabe, segalariaren saskitik eroritako belar izpirik gabe; kontuz belarra kortara zeramala pixar bat erortzearekin; izpiz izpi jaso beharko zuen eta bidea txukun-txukun utzi.
‎Eginbehar publikoa betetzeagatik langileak ezin duenean lanik egin, 3 hilabeteko epean lanorduen 100eko 20an baino gehiagoz, enpresak langile hori derrigorreko eszedentzia-egoeran utzi ahal izango du (ikusi LELTBren 46.1 artikulua; infra 2.3.A).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ezin du 15 (0,10)
ezin da 10 (0,07)
ezin dute 10 (0,07)
ezin dut 9 (0,06)
ezin 6 (0,04)
ezin dugu 3 (0,02)
ezin dutela 3 (0,02)
ezin nuen 3 (0,02)
ezin zuen 3 (0,02)
Ezin dut 2 (0,01)
ezin dudala 2 (0,01)
ezin dutelako 2 (0,01)
ezin zuela 2 (0,01)
ezin zutela 2 (0,01)
ezin zuten 2 (0,01)
Ezin 1 (0,01)
Ezin badut 1 (0,01)
Ezin bazenuen 1 (0,01)
Ezin du 1 (0,01)
ezin bada 1 (0,01)
ezin badu 1 (0,01)
ezin baduzu 1 (0,01)
ezin baita 1 (0,01)
ezin baitute 1 (0,01)
ezin baitzuen 1 (0,01)
ezin den 1 (0,01)
ezin diogu 1 (0,01)
ezin ditugun 1 (0,01)
ezin duelako 1 (0,01)
ezin duenean 1 (0,01)
ezin duenez 1 (0,01)
ezin dugula 1 (0,01)
ezin duzu 1 (0,01)
ezin duzulako 1 (0,01)
ezin zela 1 (0,01)
ezin zen 1 (0,01)
ezin zenuen 1 (0,01)
ezin zituzten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia