2000
|
|
Batak darabila nekea eta trabaillua; bertzeak aisia eta alferkeria; jakintasunak edo zientziak gerla egiten dio enorantziari nekearen eta trabailluaren bidez, harma hautaz garaitzen du. Halaber enorantziak ere aisiaren eta alferkeriaren bidez kontra egiten dio jakintasunari, trabatzen du, eta irabazten diotza hanitz izpiritu gai eder, eta batzuetan, munduan diren adimendurik haltoenak, eta gairik hoberenak;
|
batzuek
estudiatu gabez, eta bertzeak estudiatu ondoan halaber aisiari eta alferkeriari bere buruak emanez, eta ikasi zutena ahanztera utziz?.
|
|
Zuzenbidea eta Letrak Aix en Provence hirian egin ondoren Parisera aldatu zen, 1914an doktoretza egiteko. Sorbonan ez ezik beste toki
|
batzuetan
ere eskolak eman zituen. Frantziako IV. Errepublikan kontseilari izan zen, De Gaulle jeneralaren kontseilari juridikoa ere bai eta, mentalitatez hain zabala zenez, seguruenik, beregandiko ideia izan zen De Gaullek euskaldunoi euskarazko eskolak eskaintzea ere; baina, zoritxarrez, eskainitakoa betetzera ez zen iritsi.
|
|
Orduan ez zekien zer erantzun ere, eta eman zidan erantzun bakarra honako hau izan zen: Giza Eskubideen onarpena beste garai batekoa zela, haiek beste denbora
|
batzuk
zirenez gero.
|
|
Badira bestelako alderdi
|
batzuk
, pluralismoaz maiz mintzatzen direnak, eta aldi berean euskararen aurka ere bai. Beraz, hizkuntzari buruzkoan, zer da horientzat, pluralismoa??
|
|
–Antzinako Hispaniaren erlikiarik agurgarrienaren jabe zarete. Beste
|
batzuek
izan dezakete arte balio hoberik, gutiziagarri eta miresgarriagorik, baina ez da zuona bezalako garrantzia duen beste hizkuntzarik, zeren bere ikerketa sakondu gabe inoiz ere dira ezagutarazi antzinako zibilizazioaren ibilerak?.
|
|
Iruditzen zait, gure hizkuntzan, naturaren baitan bezala, ezagutzen dena baino gehiago dela oraindik ezagutzen ez dena. Horregatik, bere zoria ezin dezakegu utzi aldian aldiko politikari arin
|
batzuen
baitara.
|
|
Idazteko grafia latinarena dugu, noski. Aurretikorik ez dugu ezagutzen, ulergarri ez diren irudiera edo marra
|
batzuk
baizik. Eta duela bi mila urte Pomponius Mela-k Chorographia zeritzan III. liburuko 15 partean aipatzen zuen:
|
|
Azken urte hauetan Diario de Navarra k eztabaidarik aski sortu du Lingua Navarrorum dela eta.
|
Batzuentzat
Nafarroako erromantzea zela eta beste batzuentzat euskara. Nafarren historiaz hainbeste zekien Arturo Campión-ek ez zuen horrelako zalantzarik, baina ezer ez dakiten askok bai ordea.
|
|
Azken urte hauetan Diario de Navarra k eztabaidarik aski sortu du Lingua Navarrorum dela eta. Batzuentzat Nafarroako erromantzea zela eta beste
|
batzuentzat
euskara. Nafarren historiaz hainbeste zekien Arturo Campión-ek ez zuen horrelako zalantzarik, baina ezer ez dakiten askok bai ordea.
|
|
Euskararen ostarteak (1998) izenburuz agertu nuen liburuan agiririk aski ematen nuen nafar euskarari buruz, eta legezko zait haietako
|
batzuk
gogoratzea, oraingo liburu honetatik euskaldunek jakin ditzaten.
|
|
Kontseilu hau eratzen duen Foru Dekretuak dio: , bidezkoa ikusten da organo misto bat eratzea Administrazioaren eta gizarte nafarraren artean elkarretaratu, parte hartu eta elkarrizketatzeko foro modura, hizkuntza normalizazioaren kontzeptu berariazkoa osatzen duten alderdi
|
batzuen gainean
botere publikoei aholkua eman diezaieten?. Hala eta guztiz ere, garbi ikusten da Gobernuak ez zuela Kontseiluaren eskakizun eta aholkurik aintzat hartu nahi, eta beronen eginkizun garrantzitsuak (Foru Dekretuaren 4 artikuluan xedatzen direnak), hala nola, euskararen planifikazio, erabilera, sustapen eta normalizazioa?, saihesten aritu zela.
|
|
Euskal Autonomia Erkidegoan esan beharra dago haurtzarotik elebidun direnek gainerako hizkuntzak lasterrago ikasteko ahalmena dutela; aldiz, hizkuntza soil bat baizik ez dakitenei kaltegarri zaie beraien hertsitasuna. Gainera, hizkuntz tipologiaz elkarregandik hain desberdinak diren euskara eta gazteleran hezitzen direnek berez dute beste
|
batzuk
lasterrago ikasteko ahalmena. Eta inoiz ez ahaztu, elebakardunek beren baitan eramaten duten itsutasuna, besteena gorrotatzerainokoa dela.
|
|
Horretaz gehiago jakin nahi duenak, gogorik baldin badu behintzat, beste agiri
|
batzuen
iturriak ere aurki litzake. Adibidez, Eusko Ikaskuntza erakundeak bere sorreratik laster argitara eman zuen liburuxka interesgarri bat:
|
|
Historiagileak historia ezagutu beharra agertzen dut, zeren asko dira historian lizentziatuak, baina badira
|
batzuk
, alde guztiak irakurri gabe, lekukotasunen faltaz historia oker erabiltzen dutenak. Hortaz, adibideetariko bat jasotzen dut zenbaitek jakin dezaten.
|
|
Autoa errepidetik irten zen gero eta abiadura handiagoan. Azeleragailua askatzeko Irinak egindako saiakera guztiz alferrikakoa izan zen, eta bidetik hurbil zeuden zuhaitz
|
batzuk
gero eta azkarrago zihoazen euren enkontrura.
|
|
Beno, uste dut bietatik bat neska zela. Dena dela, autotik lasai irten ziren, boskotearengana pauso
|
batzuk
eman eta tiroka hasi ziren. Eta badakit zerbait absurdua ematen duela, ezin dela hain modu sinplean bost pertsona hil, baina holaxe izan zen.
|
|
Azkenean, beraz, Galwayn utzi zuten Txema, eta iruditu zitzaion hura zela Irlandan ikusi zuen hiririk politena eta hobe zuela hantxe geratu. Baina ez egun
|
batzuetarako
, ezpada betiko. Eta Connemarara eramango zuen taxian sartzen ari zenean ere" hobe hemen geratzea" pentsatzen zuen, baina" to the capital of Connemara, please" agindu zion taxi gidariari.
|
|
Lekua egin zidaten mutilek, niretzako aulkirik onena utzita. Euretako
|
batzuek
nahikoa estu bidaiatu zuten nire erruz.
|
|
Nik konpresak behar nituen. Euskal Herritik ekarri nituen
|
batzuk
, eta nezeserrean eramaten nituen, baina desagertu egin zitzaizkidan. Norbaitek eta, larregi pentsatu barik, ri ra hartuko zituen.
|
|
Hasieran ez nuen ulertzen Ralphek nola utzi zituen botata bere lagunak, baina aitortu zidan ez zirela hain lagunak ere. Aste
|
batzuk
lehenago ezagutu zutela elkar, drogen aurkako talde horretan bolondres sartu zirenean. Baina Ralphi ez omen zitzaion gustatzen euren arteko giroa, eta Dinglen hartu ninduten momentutik bururatu omen zitzaion nirekin egin behar zuela ihes.
|
|
Etxe partikular batean, alegia. Ralphen senide
|
batzuena
omen da, baina oporrak pasatzeko baino ez dute erabiltzen. Etxe txikia da, telebistarik edo irratirik ere ez daukana, eta hobe horrela gainera.
|
|
Liburuz eta hautsez beteta zegoen eta zerbaiten bila hasi da aspalditik ireki gabeko kutxaren barruan. Azala lizunduta duen liburu bat erreskatatu du eta eskuarekin kolpe
|
batzuk
eman dizkio. Hautsak gure aurpegiak estali ditu eta segituan batu da beheko suaren kearekin.
|
|
Mundutxo hau harrigarria da: gaur, berbarako, amildegi baten ertzetik paseatzen genbiltzan, eta bat batean txilio deigarri
|
batzuk
entzun ditugu. Malkarrera hurbildu eta, zer izango, lanperna musu deitzen diren txori berezi horien kolonia bat aurkitu dugu.
|
|
Eta noski, Duncanek eta honezkero salaketa jarriko zuten, lapurtu egin dugula eta auskalo zenbat deabrukeria gehiago. Batek daki, agian IRAkide beldurgarri
|
batzuk
garela ere esan dute bost horiek. Holaxe azaldu dit Ralphek.
|
|
" Badator, badator..." izan zen mundu berrian umeak aditu zuen lehen gauza. Hilabete
|
batzuk
lehenago, arratsaldero entzuten zituen bere amaren eta auzoko andre berri lapikoen kafetegiko txutxu mutxuak. Adarrak nork nori nola jartzen zizkion ondo ikasi zuen tripen barrutik, baita sardina berria zein garesti eta txiki heldu den aurtengoan, eta etxekoneko Lutxiren barruan ere haurtxo xarmant bat ari zela ernatzen.
|
|
Gero esku
|
batzuk
nabaritu zituen tiraka, eta errazagoa izan zitzaion kanporantz irrist egitea. Begiak itxita zituen.
|
|
Nik ondo pasatu nuen, baina gutariko
|
batzuek
ez hainbeste. Kontua da taberna batean denbora luzea egon eta gero, erabaki genuela beste batera joatea.
|
|
Ez dakit zenbat ekintza aipatu zizkidan. Hala ere, orain ez daude haurrekin; izan ere, eurak seiak duela gutxi sartu dira talde horretan, eta elkar ezagutze aldera pentsatu dute egun
|
batzuk
batera pasatzea.
|
|
Gu geunden lekutik besoak, hankak eta buruak ikusten ziren mugimenduan, zirimola itzela sortuz. Segundo
|
batzuk
behar izan nituen erreakzionatzeko, ez bainuen ulertzen zer gertatzen zen (beharbada, eta ez da broma, edan nuen guztiagatik), eta zurrunbilo hartara hurbildu nintzenerako denboratxoa zeraman bertan Duncanek, borrokan zebiltzanak banatzeko ahaleginetan. Borroka bat zen, bai, Duncanen lagunetako baten eta nireetako baten artekoa.
|
|
Ez dakit zer gertatu zen, ezta jakin nahi ere, baina gehienon mozkorraldia une horretan eten zen.
|
Batzuk
haserre, besteak lotsatuta, eta gutxi batzuk (Duncan eta ni, zehazki esateko) gertatutakoagatik elkarri barkamena eskatzen, denak bueltatu ginen aterpetxera. Lo egitea lortu badut nekeagatik izan da, baina amorrazioz beteta, hori bai.
|
|
Ez dakit zer gertatu zen, ezta jakin nahi ere, baina gehienon mozkorraldia une horretan eten zen. Batzuk haserre, besteak lotsatuta, eta gutxi
|
batzuk
(Duncan eta ni, zehazki esateko) gertatutakoagatik elkarri barkamena eskatzen, denak bueltatu ginen aterpetxera. Lo egitea lortu badut nekeagatik izan da, baina amorrazioz beteta, hori bai.
|
|
Zapatilek motxilaren zokoren batean jarraitzen zuten. Prakak, berriz, panazko lodi
|
batzuk
, euria kupelkadaka egin zuen egun baten ostean baino aldatu ez zituenak, lehor zeuden bakero batzuk janzteko. Kamixeta ere, bat eta bakarra ibili zuen soinean:
|
|
Zapatilek motxilaren zokoren batean jarraitzen zuten. Prakak, berriz, panazko lodi batzuk, euria kupelkadaka egin zuen egun baten ostean baino aldatu ez zituenak, lehor zeuden bakero
|
batzuk
janzteko. Kamixeta ere, bat eta bakarra ibili zuen soinean:
|
|
Beste garai
|
batzuetan
, berriz, gure espezie bereko animalien bila ematen ditugu egunak; haiek zaintzeko baino, beraiek zain gaitzaten. Bila esan dut, baina esan nezakeen baita ere esperoan, berreskuratu nahian, gogoratzen, hautatzen...
|
|
Clay, Fergus eta Legg iraindua karkara bizian hasi ziren, barreka eta eztulka, eta unetxo batez itsasoko arrainen abestia ere kantatu zuten oihuka. Txemak zabal zabalik zituen begiak, ulertu ezinik nola bihur zitekeen algara eta txin txin segundo
|
batzuk
lehenago irain gogorraren itxura zuena. Umore irlandarra, pentsatu zuen.
|
|
Eta zer esanik ez gauez zeruko tapaki beltza ikustean: zenbat eta zenbat insomnioren testigu ez ote da izan nire ohea, imajinazioaren poderioz izarretaraino iristen nintzenean, eta izarraren paretik igarotzen nintzenean, eta izarra metro
|
batzuk
atzean uzten nuenean, eta... klik! Ezin aurrera jarraitu.
|
|
Eta orduan, eskaintzaz beteriko urte
|
batzuen
ondoren, amaitu egin zitzaizkion opari infinitu eta mugagabeak, eta egun hartatik aurrera mendiak eta lakuak oparitzen zizkidan, eta gero zuhaitzak eta ur lasterretako bitsa; eta hodeiren bat oparituko ote zidan beldurrez nengoen garai batean, enborrean zizelatu zuen bihotz bat erakutsi zidan. Hura guztiaren bukaera zela iruditu zitzaidan, baina ez:
|
|
Hain barruraino hurrupatu zuen irla haren esentzia, hain bertakoa sentitzen zen. Pozez hartu zuen Catherine hil baino egun
|
batzuk
lehenagoko IRAren hiru egunetako su etena, baina gobernu ingelesaren jarrerak apaldu zizkion hasierako ilusioak. Eta beno, holaxe joan zitzaion azken aste hura, Catherine O’Reilly hil zeneko astea, alegia.
|
|
Ezin azaltzeko modukoa. Besapeetatik izerdi ttantta apur
|
batzuk
sortzen zaizkit egoera horretan, ez da oso erromantikoa hori kontatzea baina; eta lepotik belaunetaraino luzatzen zaidan hozkirri bat sumatzen dut segituan. Desiatzen nago bihar goizean berriro hasteko.
|
|
Ikusi gabekoak ezagutu, kale estuetan sartu, edan, paseatu... Baina minutu
|
batzuk
aski izan nituen tentazioan ez erortzeko: Dublin ez da aldatuko, ezta ehun urtetan ere, eta beti izango dut bueltatzeko aukera.
|
|
Eguneroko hau (Bitakora, alegia) Irlandako gida turistiko bihurtu nahi ez dudan arren, aipagarriak iruditzen zaizkit nire gidak azaldu dizkidan zenbait gauzatxo; behintzat hemendik urte
|
batzuetara
, eguneroko hau berriro irakurtzen dudanean, memorian fresko gorde ditzadan: lehendabizikoa, Kilkenny izena nondik datorren.
|
|
Txortan egin dutela, alegia. Aterpetxeetako jabe zein gelakideak izan dira Rocíoren atseginen lekukoetako
|
batzuk
, baina pub etan ere etekin polita atera omen die edandako zerbeza pintei eta bere abentura izpirituari.
|
|
Guk ideiarik ere ez geneukan, azken aldi honetan nahiko isolaturik bizi izan baikara, baina autobusean zihoan andre batek argitu digu militarren presentzia izugarriaren zergatia: egun
|
batzuk
lehenago IRAk atentatu bat egin omen du Errepublikan, Clare konderrian, eta egileen bila omen dabiltza. Uste dut Clare konderria Lahinch eta inguru hori dela, ez baitakit seguru.
|
|
Baina gaur ez zegoen hodeirik Belfasteko aireportuaren gainean, eta hegazkinera igotzen ari nintzela Ralph ikusten nuen, urrutian, kristal
|
batzuen
atzean. Eta hegan hasi garenean bere autoa ikusi dut, hodeirik ez zegoelako.
|
|
Bidaia amaitu den arren, ez zaitut oraindik lasai utziko, Bitakora nirea. Izan ere, Irlandan zeharreko bidaia atzean geratu da, baina denbora luzerako arrasto
|
batzuk
utzi dizkidala uste dut, eta bien bitartean nire sentipen guztiak idazteko erabiliko zaitut orain arte bezala.
|
|
Askatasunaren bila irtetearen beharra ez du inork ulertzen. Eta ez dute ulertzen norbera pozik egoteko beste
|
batzuek
min pixka bat hartu behar dutela. Nire kasua ez lukete inoiz ulertuko, ez onartuko:
|
|
Horrelako kasuak ez dituztela onartzen, eta hasiera batean ez didate sartzen utzi. Eskerrak herriko erizain bat nitaz jabetu den, berari esker lortu baitut froga berri
|
batzuk
egin ahal izatea.
|
|
Beno, pentsatu zuen Txemak, behintzat ez zen mutil batekin izan. Minutu
|
batzuk
geroago" ez txorradarik esan" bota zion bere buruari.
|
|
Inguru honetako jendea leihora irteten da agur egitera, eta
|
batzuk
bide ondora ere bai" good morning" a ematera. Etxe aurrean eserita zegoen agure batek, urrunetik agertzen ikusi nauenean, etxe barrura sartu eta berriz korrika eta estropezuka irten da kalera, eskuan tez betetako katilua zuela.
|
|
Ba, bere arropak ipintzen ditudanean ez dudalako berarekin pentsatzen. Beste
|
batzuk
izaten ditut buruan; eta horietatik asko, gainera, bera baino zatarragoak. Baina berdin dit:
|
|
Sartu eta bertan gela handi bat zegoen, sukaldea izan zitekeena. Eskailera
|
batzuetatik gora
igo nintzen gero, eta lasai bisitatu nituen etxeko txoko guztiak, dastatuz bezala. Logeletara sartu nintzen, presarik gabe.
|
|
Baina Txemak begien bistan zituen arazo guztiei alde txarra bilatuko balie, akabo Txema. Ez, askoz ere baliagarriagoa zen begien bistako gauza
|
batzuk
ukatzea. Noski, Jabik erraz esaten zuen dena.
|
|
Bitakoran egun
|
batzuk
atzera joan eta zera aurkitu dut: " Barkamena eskatuko nioke jende askori orain...".
|
|
Banekien ze arropa jantzi behar nuen, termostatoak hamar minutu behar zituela ura berotzeko, Seat zaharra estarterraren bidez jarri nuela martxan, inork errespetatzen ez duen stop seinalea ehun metro harago zegoela, bariante berria, bihurgune baten atzetik osaba Pedroren baserria. Bere ardiak ikusten banituen arratsaldean euririk egingo ez zuela ere banekien, eta gero egunero aurreratzen ninduen zoroa zegoen (kilometro
|
batzuk
lehenago edo geroago, beti erakusten zizkidan bere atzealdeko pegatinak: Pachá diskotekarena bata;" Salamanca es guay" dioena, bestea), eta banekien nor agurtu, zer esan, nondik joan eta nora heldu.
|
|
Beraz, ez nuen asmatu. Duela urte
|
batzuk
(zenbat ote. Hiru edo?) gertatutakoa kontatu nion orduan, eta Irlandan zeharreko nire ihesalditxoaren arrazoia hori zela aitortzera iritsi nintzen.
|
|
–Pentsatu dut akaso bere gelan minutu
|
batzuk
igarotzeak ez didala kalterik egingo, eta horregatik etorri naiz.
|
|
Hori bai, bazegoen zerbait Txemak Maiteri esan ziona, eta hala ere berak ere sinesten ez zuena, alegia Eiderren gelan minutu
|
batzuk
igarotzeak ez ziola kalterik egingo. Ez zekien zergatik egiten zuen, baina masokismo punttu bat ere bazegoen gela hartan minutu batzuk igaro nahian.
|
|
Hori bai, bazegoen zerbait Txemak Maiteri esan ziona, eta hala ere berak ere sinesten ez zuena, alegia Eiderren gelan minutu batzuk igarotzeak ez ziola kalterik egingo. Ez zekien zergatik egiten zuen, baina masokismo punttu bat ere bazegoen gela hartan minutu
|
batzuk
igaro nahian. Kontsolatu zen pentsatuaz beharbada instintu atabikoren bat izango ote zen:
|
|
Eta aspaldiko garai haietatik hona gauzak gutxi aldatu ziren bertan: hormako paper urdin argia, apalak liburuz josiak, argazkiak, edota hain aspaldikoa izan ez arren urte
|
batzuk
ere bazituen ordenagailua.
|
|
Ez dut denbora larregi izan hiria behar bezala ezagutzeko, etxetik ekarri dudan Irlandako gida honen arabera hamar mila leku interesgarri baitaude Dublinen, eta beraz, larrialdiko aukeraketa bat eginda, hiru edo lau tokirekin konformatu behar izan dut. O’Connel Street eko postetxe historikoa, Trinity College, Grafton kalea eta kantoiz kantoi egindako ibilbide ez oso zehatzean aurkitu dudan elizaren bat, horiek izan dira nire gidaren iritziz denboraz estu dabilen bidaiariak ikusi beharreko
|
batzuk
. Eta bai, ahalegindu naiz 1916ko altxamenduaz geroztik postetxeko hormetako zokoren batean ikusgai dauden bala aztarnak aurkitzen, nolabait ere irudikatu dut Padraig Pearse iraultzailea, independentzia oihuka aldarrikatuz postetxeko eskaileretatik; eta Trinity College imajinatu dut Oscar Wildek bere pasilloak zeharkatzen zituen garaietan.
|
|
Frogak behar dituenak, aski du kontakizuna irakurtzen hastea. Plazer hori minutu
|
batzuez
atzeratu nahi duenari, berriz, ondoren zer topatuko duen adieraziko diot hitz gutxitan, aho-gozagarri.
|
|
Hala ere, hobe izango dugu besterik ez aurreratzea. Gazte
|
batzuen
abenturen nobela duzu esku artean, gazte batek idatzia; maitasunari buruzko eleberria ere bai, mezu ironiko bezain anbiguoa duena; Irlandan zehar egindako bidaiaren kronika ere aurkituko duzu, turistarentzako amu guztiak bertan dituela: bai Connemarako ikuspegi miresgarriak, bai IRA bera; labur esanda, idazle ausart baten lehen fruitu heldua, irakurleak heltzeko prest.
|
|
Ez Eiderren damuaren arrazoia ezagutzen ez zuelako, baizik eta istant batez euren artean beti tente mantendu zen konfiantza zalantzan jarri zuelako, eta tristura eman zion horrela pentsatzeak. Gainera, pentsatu zuen, Eider horretara etorri zen hona, egun
|
batzuez
loturak apurtzera eta bera, benetako bera, izatera. Eta agian horrek egoera gogor samar batzuk ekarri zizkion, boteprontoan Eider damura eraman zutenak.
|
|
Gainera, pentsatu zuen, Eider horretara etorri zen hona, egun batzuez loturak apurtzera eta bera, benetako bera, izatera. Eta agian horrek egoera gogor samar
|
batzuk
ekarri zizkion, boteprontoan Eider damura eraman zutenak. Baina hori askatasuna bilatu nahiaren ordaina da, pentsatu zuen Txemak.
|
|
Baina hori askatasuna bilatu nahiaren ordaina da, pentsatu zuen Txemak. Ezinbestean gainera, norbera izatearen bilaketan gauza
|
batzuek
mina ematen dute. Hortik barkamena eskatzea.
|
|
Eiderren asmoak tinkoak ziren, denboraz hausnartutakoak, eta, Txemak hala uste bazuen ere, ez ziren irlandar tankerako pub batean ezustean sortuak izan. Irlandarako benetako gogoak egun
|
batzuk
lehenago sortu zitzaizkion Eiderri.
|
|
Izan ere, egun hartan, aitaren manuz bazkarirako ekarri abereak eta animaliak, batzuk ukuiluetarat eta abeldegietarat, eta bertze
|
batzuk
jauregiaren gibelaldeko oholesi tipi batzuen arterat bildu zituzten, bakoitza bere sailekoekin eta espeziekoekin, hiruzpalau morroik zaindurik eta begiraturik, aizto eta labanen orenaren goait, zeren, abere haiek bere puntuan akabatu eta larrutu beharra baitzegoen —edo lumatu, hegaztien kasuan—, kozinatzerakoan eta mahairat zerbitzatzerakoan gozoagoak eta apetitosagoak izan zitezen amor... Oholesiak lauzpabortz ziren, elkarri itsatsiak, bakoitza ate tipi edo ateska batekin, zeina aise ireki eta herts baitzitekeen, lokarriz eginikako lakio batez baliaturik.
|
|
Izan ere, egun hartan, aitaren manuz bazkarirako ekarri abereak eta animaliak, batzuk ukuiluetarat eta abeldegietarat, eta bertze batzuk jauregiaren gibelaldeko oholesi tipi
|
batzuen
arterat bildu zituzten, bakoitza bere sailekoekin eta espeziekoekin, hiruzpalau morroik zaindurik eta begiraturik, aizto eta labanen orenaren goait, zeren, abere haiek bere puntuan akabatu eta larrutu beharra baitzegoen —edo lumatu, hegaztien kasuan—, kozinatzerakoan eta mahairat zerbitzatzerakoan gozoagoak eta apetitosagoak izan zitezen amoreakatik. Oholesiak lauzpabortz ziren, elkarri itsatsiak, bakoitza ate tipi edo ateska batekin, zeina aise ireki eta herts baitzitekeen, lokarriz eginikako lakio batez baliaturik.
|
|
Eta jalgi zen oreina ate tipi hartarik, baita ni ere haren gibeletik, ezin alegerago, morroien garrasiei eta protestei entzungor egiten niela, neure buru bihotzetan biktorios... Laburra izan zen, ordea, ene garaitia, zeren oreinak, urrats
|
batzuk
kanpoan ibiliz gero, gibela egin baitzuen, oholesian berriro sartzeko. Eta urrundu egin nintzen handik, penaturik eta desliluraturik, neure baitan galtzaile, guztiz galtzaile, orein hark heriotza hautatu zuelako, nik bizitza eskaini nion arren.
|
|
—Zer nahi duk, jaun inkisidorea honat ekartzea, eta hi sutan erretzea, orain dela urte
|
batzuk
Lapurdiko sorgin haiek bezala. Hori bakarrik falta zitzaiguan, familian bertze protestant bat izaitea!
|
|
Bazkalondoan kondenatuen ziegarat eramanen haut, non egun batez egonen baihaiz, eta ogia baizik ez duk izanen janari, ura edari! —eta hitz haiekin batean, Mattin ikusi nuen, anaia, eskuek betartea estaltzen ziotela, irria atxik ezinik, ezin hobekiago erakusten zidalarik, gisa hartan, ezen
|
batzuen
zorionak bertzeen zorigaitza duela sorburu eta iturburu.
|
|
Berehala eman zizkidan osabak argibideak: " Izan ere, nik ere ez diat komunionean sinesten... zeren komunionean sinetsiko banu, antropofagoa bainintzateke", eta, haren jarraikian, nola ikusi baitzuen ez niola hitz hotsez bete hura ulertu, azaldu zidan ezen bai Afrikan, bai Indietan eta bai mundu osoan tribu
|
batzuk
zeudela, zeinetan gizonek elkar jaten baitzuten, eta katolikoak ere halakoak zirela, komunione bakoitzean Kristoren gorputza jaten zutelako eta haren odola edaten. Eta oroitzen dut irri egin niola, neure esker onaren adierazteko:
|
|
Present haiek zapi
|
batzuetan
bilduak ekartzen zizkigun, lokarriz lotu fardel iduriko batzuetan, eta guri, fardeltxoak begiztatu orduko, bihotza guztiz bizkortzen zitzaigun, eta ikusminez:
|
|
Eta nola sentitu nuen orduan odolaren irakidura neure gorputz osoan eta neure zain bakoitzean! Halako moldez, non, nigarra atxik ezinik, malko
|
batzuk
isuri baitzitzaizkidan. Eta, kolera ere atxik ezinik, hitz haiek jalgi zitzaizkidan neure baitaren baitarik:
|
|
Zientziaren Eliza hura gehiago izan zen, beraz, gure isilpeko adiskidetasunari izena emaiteko modu bat, eta konplizitate keinu bat, etxeko bertze guztienganik bereizten gintuena, eta elkartzen... nahiz eta horrek ere ez zigun eragotzi egite guti
|
batzuen
aitzinatzea, zeinetarik pare bat bederen sonatuak baino sonatuagoak izan baitziren... zeren, komunionearen kontuan izan ezik, osaba Joanikot Lutheroren guragoa eta aldekoagoa baitzen Kalvinena baino eta, ondorez, gauzak gehiegi ez lotzearen aldekoa, airearekin aire eta haizearekin haize, eta zeren halakoak ere izan baitziren gure egite haiek ere —bihurrikeriatik ere franko zutenak, bertzalde... " Baldin satorren moduan ibili behar badugu, satorren moduan ibiliko gaituk, Joanes, lurpean, baina, haiek bezala, lurra ere jo diagu noizik behin, mutturraren erakusteko bertzerik ez bada ere".
|
|
Kontatu dizut orrialde
|
batzuk
lehenago nola egun batean ama, Mattin eta hirurok joan ginen osaba Joanikoten studiorat, ilargia teleskopiotik ikusi ahal izaiteko. Eta orain bertze egun hura oroitu nahi nuke, noiz eta habia hura ikusi baikenuen, lizar lerden baten gainean zegoena.
|
|
Eta, osabak latinezko hitz haiek erranez gero, armairu baten gainerat hurbildu zen, non baitzituen harri biribil
|
batzuk
, berak errekan bilduak, eta biribilena hautatu eta mahai gainean utzi zuen, mapamundiaren ondoan. Gero, kandela bat piztu, eta hura ere mahai gainean paratu zuen, segidan leihoen estaltzeko, oihal beltz batzuk errezeltzat harturik.
|
|
Eta, osabak latinezko hitz haiek erranez gero, armairu baten gainerat hurbildu zen, non baitzituen harri biribil batzuk, berak errekan bilduak, eta biribilena hautatu eta mahai gainean utzi zuen, mapamundiaren ondoan. Gero, kandela bat piztu, eta hura ere mahai gainean paratu zuen, segidan leihoen estaltzeko, oihal beltz
|
batzuk
errezeltzat harturik.
|
|
Eta zeinen gogotik eta zeinen barrendik! Eta haren ideia
|
batzuk
jakinarazten zenizkidan... eta zein izan zen ene ustekabea, ideia haien baitan nihaur ere baitaratua eta moldatua sentitu nintzenean! Eta sinets diezadazun ezen erraiten ari natzaizuna zinez eta minez erraiten ari natzaizula, anekdota bat kontatuko dizut.
|
|
Baina, gaian sartzen naizela, jakizu ezen, XVI. mendearen erdi azken aldean, jaun Albert Etxegoienen arreba bat Dibarsorotar batekin Baionarat ezkondu zela eta haien biloba zela jaun Marcel, zeina baikenuen, halatan, geure familiako ahaide urrun bat. ...ean, ezen gure aita ahaidetasun urrun hartaz baliatu zela, hain zuzen ere, bai jaun Marcel gure prezeptore izendatzeko, harekin erlijionea eta erretorika ikas genitzan —baita musika apur bat ere, zeren eta lauta jotzen baitzekien—, eta bai Baionako merkatariekin eta negozio gizonekin harremanetan jartzeko ere, zeren dibarsorotarrak Baionako jauntxoetarik baitziren, bertze familia aberats
|
batzuekin
arnoaren monopolioa gidatzen eta irioiten zutenak, Baionako portutik Frantziako eta Europako hainbat herritako portuetarat.
|
|
Euskara, jalgi hadi plazarat... jalgi hadi mundurat. Zeren eta, poesia zalea izanik eta euskararen aldekoa, baitzekien Bernat Etxepareren berri; eta ezagun zuen, halaber, Oihenart, zeinarekin bizpahiru aldiz mintzatu izan baitzen, jaun Marcelek berak aitortu zigunez; eta haien poema
|
batzuk
ere jakinarazi zizkigun... Eta Gaztelako autoreen lanak eta liburuak gaztelaniaz irakasten bazizkigun ere, eta frantsesenak frantsesez, bertzela, gure egunorozko bizitzan euskaraz aritzen zitzaigun...
|
|
Baina Mattinekin nituen harremanetan, ni nintzen beti galtzeko, zeren, oratoria eserzizio haietan ere, oro har, hura baino trebeagoa nintzen arren, iduriz bainintzen trebeago: izan ere, gero, bizitza errealean, nik erabil nitzakeen mila hitzen aitzinean, Mattinek bakarra edo bakar
|
batzuk
erabiltzen zituen, guztiz mintzen nindutenak eta bere mihi ahalkegabeaz jaurtikitzen zizkidanak, ene hitzen kolpatzeko, desegiteko eta xehetzeko, nola okilak enborra, halako suertez, non azkenean bere hitz edo erran bakar hark ene argumentu guztiek baino gehiago balio izaiten baitzuen, nihaur haserretzen, jauzten eta enkoniatzen nintzelako, finean, ez hura...
|
|
—Ez, ez: zu, ez —ihardetsi zenidan— Hitz
|
batzuk
egin nahi nituzke zurekin, axola ez bazaizu. Eta sosega zaitez, zeren erran baitit zure ikaskide batek non zauden ostataturik, eta zeren ikaskide hura bera igorri baitut zure egoitzarat, erraiteko nagusiari ezen gaur ez zaituztela bazkaltzen izanen, zeren eta nihaurk gonbidatu baitzaitut honat, ahamen baten egiterat —eta iduritu zitzaidan ezen zu zinela han segada prestatu zuen ehiztaria, eta ni ehiza, zuk segadan atrapatua.
|
|
Ikusirik ene bizkarra, hain urratua eta hain odoldua Jainkoaren amoreakatik, saindutzat eta heroitzat hartuko ninduten bertze edozein tokitan, baina etxe hartan ez, zeren guztiek ere zorotzat eta burugabetzat jotzen baininduten, itxuraz. Luthertarren edo bertze herese suerte
|
batzuen
habia ote zen, bada, zinez, etxe hura ere...?
|
|
—Baina jan dituzue, bada, urdaiazpiko puska
|
batzuk
...
|
|
Ai, jaun André, nola adierazi hitz
|
batzuetan
nigar hura. Guztiok dakigu ezen malkoen bidez egiten dela nigar, eta malkoen ur gazia dela nigarra, baina suzkoa ere ote zen ur hura?
|
|
—Baina, erran bezala, alferrikakoak dira ipuin hauek guztiak, nor bere buruaren gainean zentzatzen ez bada —eta, zure amak urdaiazpikoaren ondoren gazta puska
|
batzuk
zekarzkigula, gaineratu zenuen—: Baina orainokoan ni bakarrik aritu natzaizu hizketan, eta zuk ere izanen duzu zer erran...
|
|
HANDIK aitzina, astean behin edo —ortzegunetan, zeren ortzegunetan ez baitzenuen eskolarik emaiten—, unibertsitatetik ateraz gero, xuxen joaiten nintzaizun etxerat, zeina gure egoitzarako bidean baitzegoen, bisita labur edo ez hain labur
|
batzuen
egiterat... eta hala bihurtu zinen ene kontzientziaren aitzindari, gidari eta argi egile —ene uste osoaren kontra, derradan bide batez, zeren, Salaman carat joan aitzin, net sinetsirik bainengoen ezen, harat iritsi bezain fite, hango jesuitekin harremanetan jarriko nintzela eta haietarik norbait izanen nuela maisu eta bide erakusle—, eta hala egin ninduzun, halaber, zeure adiskide, eta ...
|
|
Eta izen haiek lagun nituen... eta Salamancako etxeak eta suerte orotako edifizioak ere lagun nituen,
|
batzuk
stilo batean eta bertze batzuk bertze stilo batean eraikiak, zein baino zein ederragoak, bai barrendik eta bai kanpotik ere: katedral zaharra eta berria; san Martinen eta Corpus Christiren elizak, san Mar ko re na eta san Benitorena; solistarren, fonsecatarren eta maldonadotarren palazioak; ursulen eta klaratarren komentuak eta dominikoena; santa Teresaren etxea eta Maskorren Etxea; edo unibertsitatea bera...
|
|
Eta izen haiek lagun nituen... eta Salamancako etxeak eta suerte orotako edifizioak ere lagun nituen, batzuk stilo batean eta bertze
|
batzuk
bertze stilo batean eraikiak, zein baino zein ederragoak, bai barrendik eta bai kanpotik ere: katedral zaharra eta berria; san Martinen eta Corpus Christiren elizak, san Mar ko re na eta san Benitorena; solistarren, fonsecatarren eta maldonadotarren palazioak; ursulen eta klaratarren komentuak eta dominikoena; santa Teresaren etxea eta Maskorren Etxea; edo unibertsitatea bera...
|
|
Orai badirudi Euskara ahalke dela, arrotz dela, ez dela jendartean ausart, entregu, bitore eta ez trebe; zeren, are bere herrikoen artean ez baitakite
|
batzuek
nola skriba eta ez nola irakur. Baldin egin balitz euskaraz hainbat liburu nola egin baita latinez, frantsesez edo bertze erdaraz eta hizkuntzaz, haiek bezain aberats eta konplitu izanen zen Euskara ere; eta baldin hala ez bada, euskaldunek berek dute falta eta ez Euskarak.
|
|
Eta, bide hartarik, euskaraz skribatzen zuten bertze hainbat skribatzaileren berri jakin nuen: Hirigoiti, Materre, Argaignarats... eta, bere batez, Joanes Etxeberri ziburutarra, manual debozionezko bat skribatu zuena eta bertze liburuska bat, Noelak zeritzana eta poema edo kanta labur
|
batzuk
biltzen zituena.
|
|
Eta, aitzinago, noiz eta gure arteko konfiantza aita seme amoros
|
batzuen artekoa
bezalakoa egin baitzen, galdetu nizun:
|
|
Eta eman zenizkidan, lehenik, apez erreboltariaren joan jinak ezin xeheroago, baita herritar katoliko eta jauntxo protestanten arteko gorabeherak ere: haiek Mathalasen aldekoak, eta hauek errege Luis XIV.aren aldekoak, zeinak, ediktu bat bitarteko, Zuberoako herri lurrak salgai jarri baitzituen eta zeinak Trois villesko jaunari bizkonde titulua eman baitzion, honek salgai zeuden lurrak erosi ondoren, ohoinkeria harekin
|
batzuen
eta bertzeen arteko liskarra pizten zuela; jakinarazi zenizkidan, gero, auziaren xuxentzeko asmotan batzuen eta bertzeen artean izan ziren konbertsazioneak, guztiak ere alferrikakoak, batean erregeren kontseilari jaun Bernard d’Arche Paristik Zuberoarat zetorrela, bertzean Oi he nart Zuberoatik Pariserat zihoala, Zuberoako parlamentuko ordezkari gisa; aitortu zenidan, finean, ezen, zu protes...
|
|
Eta eman zenizkidan, lehenik, apez erreboltariaren joan jinak ezin xeheroago, baita herritar katoliko eta jauntxo protestanten arteko gorabeherak ere: haiek Mathalasen aldekoak, eta hauek errege Luis XIV.aren aldekoak, zeinak, ediktu bat bitarteko, Zuberoako herri lurrak salgai jarri baitzituen eta zeinak Trois villesko jaunari bizkonde titulua eman baitzion, honek salgai zeuden lurrak erosi ondoren, ohoinkeria harekin batzuen eta bertzeen arteko liskarra pizten zuela; jakinarazi zenizkidan, gero, auziaren xuxentzeko asmotan
|
batzuen
eta bertzeen artean izan ziren konbertsazioneak, guztiak ere alferrikakoak, batean erregeren kontseilari jaun Bernard d’Arche Paristik Zuberoarat zetorrela, bertzean Oi he nart Zuberoatik Pariserat zihoala, Zuberoako parlamentuko ordezkari gisa; aitortu zenidan, finean, ezen, zu protestant izan arren eta Orthezko unibertsitateko irakasle, lehengusuaren alde atera zinela, zeren eta, kontu har...
|
|
—Orthezerat itzuli ondoren, ene lagun protestant batek, zeinari Jacques de Bela baitzeritzan, gutun bat skribatu zidan, non jakinarazi baitzidan ezen berak ere gutun bat jaso zuela eta kontuz ibili beharra nuela, zeren baitzirudien, gutunak zioenaren arabera, ezen bizkondearen aldeko jende
|
batzuk
goganbehartsu zeudela nitaz, Mathalasen buruaren kontu hura zela kausa: " espainiarraz" goganbehartsu zeudela, alegia, zeren frantsesentzat espainiar bainintzen, are espainiarrago gauzak okertzen hasi zirenean —eta, behakoa iluntzen zenuela, zeure etorkizunaren berri bazeneki bezala, erantsi zenuen—:
|
|
Zeren, udazkenak aitzina egiten zuela eta neguan sartzen ginela, piztiek eta bertzelako animalia harrapariek urtero akabatzen baitzituzten abereak, etxe batekoak ez baziren bertzekoak, halako moldez, non noiznahi den entzun baitzitekeen ezen mendian galdurik zebilen behiren bat hil zuela hartzak, edo otso talderen batek ardi
|
batzuk
, edo azeriak oiloak; urte hartan, aldiz, tigrea izan zen, zeinari herritarrek" jauregiko tigrea" irizten baitzioten, gaitz ororen iturri; eta harat eta honat zabaldu zen ezen tigre hura oihanetik gauero iltkitzen zela, eta orduan egiten zituela bere makurkeriak eta maltzurkeriak, eta herritar batek baino gehiagok zin egin zuen ezen suzko begi bi ikusi izan zituela basoaren ertzean, eta ...
|
|
Zeren aitortzen baitizut, jaun André, ezen —oreinarekin edo korridako azken zezenarekin senti nezakeen urrikalmenduzko sentimendutik haratago, zeren eta haiek bertze historia
|
batzuk
izan baitziren, eta lehenagokoak— ni ere aitaren ustekoa nintzela eta halaxe sentitzen nuela sasoin hartan, gazte nintzelako, eta laket eta plazent zitzaizkidalako animalien arteko borrokak eta batzuek bertzeak meneratzeko egiten zituztèn mugimenduak, nor gehiago, eta ene mirespena zela, gehienetan, garailearen aldekoa, halako tailuz, non, egun hartan ere, tigrea izaitea gutiziatu bainuen, ... Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen.
|
|
Zeren aitortzen baitizut, jaun André, ezen —oreinarekin edo korridako azken zezenarekin senti nezakeen urrikalmenduzko sentimendutik haratago, zeren eta haiek bertze historia batzuk izan baitziren, eta lehenagokoak— ni ere aitaren ustekoa nintzela eta halaxe sentitzen nuela sasoin hartan, gazte nintzelako, eta laket eta plazent zitzaizkidalako animalien arteko borrokak eta
|
batzuek
bertzeak meneratzeko egiten zituztèn mugimenduak, nor gehiago, eta ene mirespena zela, gehienetan, garailearen aldekoa, halako tailuz, non, egun hartan ere, tigrea izaitea gutiziatu bainuen, basurdea tigrearen atzaparretan ikusi nuenean. Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen.
|
|
Zeren aitortzen baitizut, jaun André, ezen —oreinarekin edo korridako azken zezenarekin senti nezakeen urrikalmenduzko sentimendutik haratago, zeren eta haiek bertze historia batzuk izan baitziren, eta lehenagokoak— ni ere aitaren ustekoa nintzela eta halaxe sentitzen nuela sasoin hartan, gazte nintzelako, eta laket eta plazent zitzaizkidalako animalien arteko borrokak eta batzuek bertzeak meneratzeko egiten zituztèn mugimenduak, nor gehiago, eta ene mirespena zela, gehienetan, garailearen aldekoa, halako tailuz, non, egun hartan ere, tigrea izaitea gutiziatu bainuen, basurdea tigrearen atzaparretan ikusi nuenean. Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu
|
batzuen
arragoan urtzen. Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean.
|