Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎Hor dira" Ostiela!"," Putz"... garai bateko bideari jarraitzen diotenak. Baina beste modu batzuetan ere hasi da jendea lanean.
2002
‎Batzuek uste zuten doitze soila izango zela, baina erreforma sakon samarra izango da, antza denez, eta, egia esan, oso koiuntura jakineko proposamena da gainera. Alde batetik, beste herrialde batzuk ere hasiko dira kide izaten 2004 urtean, eta, ondorioz, gora egingo dute nekazaritzako gastuek. Beste aldetik, Merkataritzako Munduko Erakundearen (MME) eskakizunak daude, zeinek sektore liberatuagoa eta babes gutxiagoko nekazaritza produkzio familiarra nahi baititu, nekazaritzako industria handien mesedetan.
‎Zinea egiten hasi zinenean, zurekin batera Medem, Bajo Ulloa, Urbizu eta beste batzuk ere hasi ziren filmak egiten. Zine mota desberdina egin arren," Euskal Zine Berria" etiketa jarri zitzaizuen.
2003
‎" Kazetari batzuek esan zuten mugimendu piktoriko berria sortu nuela, beste pintore batzuk ere hasi zirela nire bidetik; gauza bera egiten zutela makina industrialen mekanismoekin. Eta beste kazetari erraldoi batek idatzi zuen" Matias Malandak malandismoa sortu du".
2008
‎Euskararen Softwarearen Katalogoan (www.ueu.org/softkat) hizkuntzaren prozesamenduarekin lotuta dauden aplikazioak 44 dira; honela daude sailkatuta: ...amendua (Bizkaieraren Fonoteka eta AhoTTS Testu Ahots Bihurgailua, Fonatari), Euskara ikasteko metodoak (Bai & Bye, BOGA eta HEZINET), Lematizatzailea eta informazioa bilatzeko tresna, datu base dokumentala (Kapsula), corpus (XX. mendekoa), eta 20 baliabide lexikal (hiztegiak, esamoldeak,...). Eusko Jaurlaritza" Euskararen IKTen inbentarioa" prestatzen ari da orain eta beste produktu batzuk ere hasi dira ikusten gune berri horretan14, baina oraindik ez dago guztiz osatuta. Bi gune horietan bilduta dagoena aztertuta, eta kontuan hartuta beste produktu batzuk gune bi horietan jasota ez daudenak, esan dezakegu, beraz, ez gaudela basamortuan, hori ez dela hutsaren hurrengoa, baina bai oso gutxi gaztelaniarako, frantseserako edo, batez ere, ingeleserako eskuragarri dauden ehunka programa eta baliabiderekin alderatzen badugu.
‎Itxura hori izan dezake momentu batean, baina argi izan behar dugu bietako hizkuntza bat galtzen ari dela. Eta, kontuz, dagoeneko ingeles batzuk ere hasi dira kezkatzen ingelesaren etorkizunarekin. Horrela esanda arraroa dirudi, baina gehiegi zabaldu diren hizkuntzak desagertu egin dira historian zehar.
2010
‎Urte haietan, Galileo hasia zegoen teleskopiotik begiratzen. Eta laster, beste astronomo batzuk ere hasi ziren halakoak erabiltzen. 1618an, Johann Cysat suitzarrak lehen aldiz behatu zuen kometa bat teleskopioz.
‎–Veinticinco años de paz? esaten zuen propaganda frankistak orain dela zazpi bat urte, baina langile batzuk ere hasi dira mugitzen, iaz Burgosko prozesuan izan genituèn istiluak erakusgarri. Hala ere, sintomatikoa izan zen Burgosko prozesuan bailarako langileen artean greba deialdiak izan zuèn erantzuna?
‎Goizean, makaldurik sentitu arren kalera gosaltzera joateko ahalegina egin dudanean, ezuste beldurgarriarekin egin dut topo: lehen ikaraturik banengoen isla daukaten gauzen aurretik pasatzeko, orain askoz txarragoa da, neure buruari ez ezik beste pertsona batzuei ere hasi bainaiz antzematen atzetik jarraitzen dieten zer horiek, giza itxura zehatzaz antzeman ere. Ez dira gehiegi, baina edozein lekutan topa daitezke, kalean nahiz ghat ean nahiz azoketan?
‎1971n gaude, eta igaro dira jada, Francok gerra irabazi zuenetik, urte batzuk: " Veinticinco años de paz" esaten zuen propaganda frankistak orain dela zazpi bat urte, baina langile batzuk ere hasi dira mugitzen, iaz Burgosko prozesuan izan genituèn istiluak erakusgarri... Hala ere, sintomatikoa izan zen Burgosko prozesuan bailarako langileen artean greba deialdiak izan zuèn erantzuna... zabala baino zabalagoa toki guztietan, orbetarron kolonian izan ezik:
2011
‎Une honetan egunero 4 sukaldaritza eskola ematen dira, erosketak egitera etortzen den jendeak produktuak prestatzen eta errezeta berriak egiten ikas dezan. Ardoa dastatzeko ikastaro berri batzuekin ere hasi gara. Badakigu erostera etortzen garela merkatura, baina ikastera ere etor gaitezke.
‎Florentinori laguntzeko Patxi Okamika gernikarra, Joxe Manuel Aizpuru eta beste batzuk hartu omen zituzten. Eta atxilotu nindutenean poliziari zer esan nion ez zekitenez, badaezpada ere beste baserri batzuk ere hasi omen ziren erabiltzen. Esan zidan Tomasek ez zekiela besterik eta hurrengo hilean ekarriko zizkidala berri gehiago.
2012
‎Beldurra ez da gurea, gurea urrats erraldoia izango da. PSEko batzuk ere hasi dira presoen hurbilpenaren inguruan solastatzen; denak dira presoak hurbiltzearen aldekoak, PP izan ezik. Posible ikusten duzu PSEko ordezkariren batzuk edo aldarrikapen horrekin bat egiten dutenak epe ertainean horrelako manifestazioekin bat egitea?
‎Beraz, Hego Euskal Herrian gertatzen dena eta bereziki normalizaziorantz egindako urrats guztiak ontzat hartu behar dira Ipar Euskal Herriarentzat ere. Militanteok aparte, kargudun batzuk ere hasi dira Hego Euskal Herriari begiratzen; horrek erakusten du momentu historiko batean garela. 4 Batetik, ezker abertzalearen barnean badira harremanak aspalditik ekonomia eta sozial arloan.
‎Berdintsu saiatzen dira on line dendak ere, aurreko gure erosketetan oinarrituta edo guk erositakoen berdinak erosi dituzten beste bezero batzuen erosketei kasu eginez. Komunikabide batzuk ere hasi dira azal ezberdina erakusten erabiltzaile bakoitzari, aurretik irakurri ditugun artikuluen informazioa erabiliz.
‎Ikastaroak doan Espainiako unibertsitateetan Doako on line ikastaroen hezkuntza eskaintza ez da mugatzen atzerriko ikastetxeetara. Espainiako unibertsitate batzuk ere hasi dira Internet bidez prestakuntza ematen, ikaslearentzat inolako kosturik gabe. UHUN irekia.
2013
‎Inguruan, jauregira sartzeko zeuden bertze batzuk ere hasi zitzaizkidan gisako erreberentziak egiten. Izana nintzen bertze noizbait pareko egoera baten lekuko, urte aunitz lehendanik.
‎Handik laster, 1914ko urrian, Jean Saint Pierre apaizaren gutun bat argitaratu zuten, frantsesez. Hilabete hartan, beste idazle batzuk ere hasi ziren beren berrien igortzen. Jean Elizalde Zerbitzari izan zen hurrengoa, eta euskaraz idazten zuen.
‎Iñaki Gaztulemendi Santiago de Compostelako turismo bulegoko kidearen iritziz, Galiziako Erkidegoak aukera handi bat huts egin zuen Mar adentroren arrakasta ez aprobetxatuta, film horrek mundu erdira zabaldu baitzuen Galiziaren irudia 2005ean ingelesezkoa ez zen film onenaren Oscar saria eskuratu eta gero. Espainiako beste hiri batzuk ere hasi dira bide horretan lanean: Madrilen, «Madrid de cine» azoka egin dute; Bilbon, Film Commission bat sortzen ari dira, lankidetzan jardungo duelakoan «turismo bulegoarekin nabarmen»; eta Gaztela Mantxan, oro har, non, Carlos Rosado Spain Film Commission en presidentearen arabera, «ibilbide bat osatuko baita Volveren eszenografia ikusteko. Pedro Almodóvarren azken filma?».
‎Baina, harekin batera, Xabi ere nire ondoan igual, are fuerteago, ongi aditzeko moduan. Hori ikusirik, bertze batzuk ere hasi ginen, erdi beldurka. Neska mutil batzuek alde egin zuten guregandik, zer gerta ere.
2014
‎«Israel geroz eta isolatuago dago nazioartean», esan du Yousefek: «Enpresari batzuk ere hasi dira bake negoziazioak eskatzen, kontratuak galtzen ari direlako».
2015
‎Sexologoek eta beste zenbait adituk urteak daramatzate jaio berritan sexu banaketa bitarrak sortzen dituen arazoak gainditu nahian. Pixkanaka, beste arlo batzuetan ere hasi dira pausoak ematen norabide horretan, eta horren adierazle da, adibidez, Nature aldizkarian argitaratu berri den Sex redefined artikulua. Bi sexuen ideia sinplekeriatzat jotzen duten genetikari eta sendagile batzuen iritzia eta proposamena biltzen ditu artikuluak.
‎Bigarrenik, aldaketa bitariko harremanetan gertatu da. Bikoteen kasuan, jakina, eta lankideen kasuan lankide batekin aldatu du ‘lagunduak’ hizkuntza, eta, gero, harreman horretan oinarrituta, beste batzuekin ere hasi da ‘lagundua’ ohiturak aldatzen. Badirudi hizkuntza ohiturak aldatzeko harreman babestua eta berezia beharrezkoa dela, intentsitate eta mai (z) tasun handikoa.
2017
‎Haiek zuten zortea. Baina beste batzuk ere hasi ziren berehala: Josetxo zena Joseba bihurtuko zen, Jose Andres berriz Ander, eta lehen Juanma zena handik aurrera Jon.
2018
‎1970ean Brigada Gorriak (BG) fabriketako arduradunen aurkako ekintzak egiten hasi ziren. Parlamentuz kanpoko ezkerreko beste talde batzuk ere hasiak ziren borroka armatuaren beharraz eztabaidatzen. 1973an Potere Operaio, nik militatzen nuen taldea, desegin egin zen, talde legal batek jarduteko esparru guztiak agortuta zeudela ikusteak eragindako kontraesanen ondorioz.
2019
‎Beste eremu batzuk ere hasiak dira lantzen. Esaterako, hitzarmen bat egin dute Balentziaga Museoarekin.
‎Sexologoek eta beste zenbait adituk urteak daramatzate jaio berritan sexu banaketa bitarrak sortzen dituen arazoak gainditu nahian. Pixkanaka, beste arlo batzuetan ere hasi dira pausoak ematen norabide horretan, eta horren adierazle da, adibidez, Nature aldizkarian argitaratu berri den" Sex redefined" artikulua. Bi sexuen ideia sinplekeriatzat jotzen duten genetikari eta sendagile batzuen iritzia eta proposamena biltzen ditu artikuluak.
2021
‎Altzairutegiak geldituak Europako beste lantegi batzuetan ere hasiak dira dagoeneko geldialdiak egiten, argindarraren prezioak eragin handiena duen ordu jakinetan. Neurriak ez du eraginik izanen Arcelor Mital altzairutegiak Euskal Herrian dituen gainerateko lau lantegietan:
‎Gogoratzen dut Hondarribia pankartaz betetzen genuela, eta lan eskerga egiten genuela, sinetsita baikeunden hori zela jorratu behar genuen bidea. Pixkanaka gero eta herritar gehiago batu zen gure tailerretara, eta beste herri batzuetan ere hasi ziren antolatzen. Hasieran olatu txiki bat zena handituz joan zen.
‎Nik mertzeria daukat, eta joera bera izan da: lehengo bezeroek etortzen jarraitu dute, eta berriren batzuk ere hasi dira etortzen. Kirolerako produktuekin gertatu den bezala, mertzerian saltzen ditugun zenbait produkturen salmentak ere igo egin dira.
‎Proiektu hori jende anitzekin landu dugu eta ez da bukatua, osatzen ari da. Baina zabaldu nahi dugu beste lurralde batzuk ere has daitezen logika berean lan egiten. Euskal Herrian dinamika berezi bat badugu eta baliatzen ahal dugu laborategi gisa, gauza berri batzuen eraikitzeko.
2022
‎Hiru urteko ospakizunak izan dira, eta hiru urte hauetan denetarik ikusi dugu. Ospakizun ofizialak nola antolatu dituzten, ze diskurtso eratu diren, diskurtso kritikoak ere nola agertu diren, eta horiei erantzunez nola beste batzuk ere hasi diren diskurtsoa moldatzen... Hori Euskal Herrian edo, hobe esanda, Euskal Erdian, hau batez ere Gipuzkoan eta pixka bat Bizkaian fokalizatuta baitago.
‎Urte hartan ere artaleak oso ongi hazita zeuden eta baita heltzen hasiak ere, horrexegatik, hain zuzen ere, Pello baserritarra seguru zegoen, handik gutxira bele nabarrak eta beste hegazti batzuk ere hasiko zirela hara joaten, beren artaleak lapurtu eta jateko, eta huraxe ez zuen inola ere nahi, horregatik egin zion proposamen hura Manexi, hark, nola edo hala, beren artasoroa zaindu eta babes zezan eskopetaren laguntzarekin.
‎Baina hori baino askoz gehiago dauka. Beste arlo batzuetan ere hasi da nabarmentzen. «Zale gehienek bizikletak egiten ikusten dute.
‎Galdeturik zergatik sortu den esperientzia hau Argentinan munduko beste leku batzuetan baino lehenago, Correak ezinbestean dio herrialde horretan identitatearen eta memoriaren arloetan egin den lana izan dutela inspirazio. Argentinako esperientzia ikusita, beste leku batzuetan ere hasi dira lan berean, euren funtsak sortzen. «Uste dut Kanadan eratu zela transen lehen artxiboa, baina beste modu batean ari dira han», azaldu du Estallesek.
‎Zorionez, ematen du bertso plaza bere onera etortzen ari dela. Pandemia garaian ia geldirik egon diren ekitaldi batzuk ere hasiak dira berriro aktibatzen: formatu txikiko saioak, bertso afariak eta halakoak.
2023
‎Ohikoa da barazki horiek jatea, batez ere Galizian, neguan eta udaberrian. Hala ere, azken urteotan Espainiako gainerako herrialdeetan zabaltzen ari da, eta, gainera, beste herrialde batzuetan ere hasi dira kontsumitzen, hala nola Italian eta Portugalen. Barazki horri nabiza ere esaten zaio, eta haren izen botanikoa Brassica rapa L. var da.
‎Musikari jarraikiz, tonua atxikitzen lanak izan dituzte bertsolariek, orain gora eta orain behera, eta publikoaren karkailak eragin. Saio erdian euri tanta batzuk ere hasi dira, inor ausartu gabe bertsolariengatik izan dela erraten.
‎MacGowanek ez zuen inoiz ezkutatu alkoholarekiko zaletasuna, eta 1980ko hamarkadaren amaieran bestelako substantzia batzuk ere hasi zen kontsumitzen. Horrek berak asko murriztu zituen haren abesteko gaitasuna eta zuzenean aritzeko ahalmena, eta, The Poguesekin beste bi disko atera ostean, taldetik kanpo utzi zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia