Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 135

2000
‎Misione hartan ere bi kaputxino daude, eta haietarik bat ene lagun mamia da: aita Humberto, bihotz oneko indiar batzuekin lan egiten ari dena, eta zuek bezalako jendearen beharrean dagoena, bere asmoen aitzina eramaiteko. Nahi baduzue, gomendiozko karta bat skriba diezaioket... zeren, baldin hark nahi duena zuek baduzue, eta baldin zuek nahi duzuena hark badu, harri batez jo baititzakegu bi txori...
‎" Baina ama ez zen ene erabakiaz ez ene zuhurtasunaz fido, eta etxerat ninderamala, erran zidan: ...i zaitut denbora baterako, ea haren irakaspenetarik zentzatzen zaren’ Hatsarrean amaren deliberamenduaren kontra agertu nintzen —ohi bezala, alferrik, nahiz eta onartu behar dudan ezen, deliberamendu hartaz denaz bezainbatean, guztiz asmatu zuela gure amak—, zeren doña Lidia emazteki alargun bihozbera bat baitzen, buruz ongi jantzia eta bere buruaren jabea, eraman handikoa eta moja batzuekin lan egiten zuena ospitale batean, norat eramaiten baitzituen aurkientza haietariko jende printzipalak bere gaixoak eta eriak, gorputzezkoak nahiz arimazkoak. Eta ospitale hartan doña Lidia arduratzen zen batik bat arimaz eri geundenez —jendearen ustetan burutik gaizki geundenez, alegia— eta, nola bainindoan harenganat beharturik, hala, lehen egunetan, mendeku gisa, hari hitzik ez egitea pentsatu nuen... alferrik, zeren eta doña Lidiak irabazi baininduen apur bana.
2001
‎Eugenia guztiz terrenala den moduan, Victoria guztiz da ideala: jatorriz donostiarra (hau ez dakigu" ideala" den), luzea, esku luzekoa (106), dotorea argia hotza (194), Pariseko arte galeria batzuentzat lan egiten duena (133), baina, batez ere, Juan Martinen begietara" goregi" dagoena. Protagonista maskulinoa txiki sentitzen da emakume honen aurrean eta txikitasun honen adibidea biek elkarri ematen dioten muxuan legoke:
2002
‎Gure ustez, unibertsitate publikoak profesional prestatuak eta prestuakformatu behar ditu gizarteko arlo profesional zehatz batzuetan lan egiteko, etahorretarako erabiltzen dituen giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak, ahaliketa baxuenak izan behar dira. Beste hitz batzuetan esanda, enpresek dituztenoraingo eta etorkizuneko beharrak asetzeko profesionalak prestatzea, eta horilortzeko bidean ahalik eta ikasle gutxien baztertuta gelditzea.
‎Ildo horretatik, 2003ko udaberrirako osasun txartelari buruzko proposamenak aurkezteko eskatu diote liderrek Batzordeari, eta horrek pentsioen transferentzia eta gizarte segurantzaren beste onura batzuk erraztuko lituzke. Europar Batasuneko exekutiboaren datuen arabera, europarren %1, 2 bakarrik mugitu da EBko beste eskualde batzuetara lan egiteko, eta AEBko herritarren %5, 9k probintziaz aldatu dute. Langabeziaren zifrak asko aldatzen dira blokeko herrialdeen artean, Espainian %13tik Luxenburgon %2, 5era, baina burokraziak beti disuatzen ditu europarrak estatu kide batetik bestera mugitzeko orduan.
‎– Fernando testu bat idazten ari duk. Badituk urte batzuk lan egiteari utzi ziola, eta orain testu bat idaztea erabaki dik.
2004
‎Eskainiko den posta zerbitzua korporatiboa izango da, sarrera eta irteera postontziak baino ez zituen aurrekoaren aldean. Besteak beste, Norberaren posta beste baten esku utzi, gainerako erabiltzaileek duten agenda kontsultatu (bileraren bat deitzeko, adibidez), beste erabiltzaile batzuekin lan egin eta karpeta publikoak sortzeko (informazio hori beste erabiltzaile batzuek kontsulta dezaten) aukera emango du posta zerbitzu berriak. Horretaz gain, 14 ikastegitan telekomunikazio kableatua berrituko dute, EHUn kalitatezko sarea jartzeko asmoz.
2005
‎" Pribilegiatu" horiek soldata eskasak dituzte, lan prekarietatean bizi dira eta aurrerantzean igande eta jaiegunetan lan egin dute, horrela sektoreko langile orok gizarte eta familia bizitzarako duen eskubidea urratuz. Agirre sailburuak sei zifrako soldata, auto ofiziala eta zereginik gabeko asteburuak dauzka... prest egongo ote litzateke egungo lana utzi, dendari kargua hartu eta igande eta jaiegun batzuetan lan egiteko. Probokaziorik ez, mesedez.
‎Seguruenik, SF izan zen bigarren frankismoan ekintza gehien antolatu zituen Alderdiko taldea. Egoera horrek iradokitzen du jendeak ez zuela uste SFk interes politiko batzuekin lan egiten zuenik. Horren erakusle da gaur egungo Nueva Andadura elkartea, SFko kide ohiek osatutakoa, eta SFk egindako lana goraipatzen saiatzen dena.
‎Gizakia. Bai Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak, bai garapen arazo espezifikoak konpontzeko beste herrialde batzuetan lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeek gizakia, gizabanakoaren eta taldearen aldetik, garapenerako lankidetza politikaren protagonista eta hartzaile gisa onartzea defendatzen dute. Bereizkeriarik eza.
2006
‎“Hacker”, hitz ingelesa, asmamenarekin dibertitzea esan nahi du [‘cleverness’], adimena erabiltzea zerbait zaila egiteko. Ez du esan nahi bakarrik edo beste batzuekin lan egin behar denik nahitaez. Zer da?
‎Markos ez zen oso baikorra, eta erretxindu samarra zela ere esan liteke; baina bazuen ironia bat oso berea eta oso errotua eguneroko bizimoduan, eta bere sententziak ez ziren alde batera uzteko modukoak. Gainera Markos noranahikoa zen; igeltsero lanetan ibilia zen, abere esplotazio zein negutegi batzuetan lan egindakoa ere bai, etxeko elektrikako konponketak berak egiten zituen, eta halako beste mila kontu. Esan nahi baita, gizon zaildua zela, brikolaje guztietan ibilitakoa, zertaz ari den dakien horietakoa.
2007
‎Hemezortzi urte baino gutxiagoko langileek ezin izango dute egunean zortzi lanordu baino gehiago egin, benetan egindako lanean. Lanordu horietarako bakoitzarekin egindako orduak. bildu behar dira, hala denean, prestakuntzarako denbora eta, enplegatzaile batzuentzat lan eginez gero, horieta
‎Nahitaezko praktika hauek atzerrian egiteko aukera garrantzi handikoa da. Beste herrialde batzuetan lan egiteko erabiliak diren metodoak ezagutzea zinez aberasgarria da eta. Alor jakin batzuetan ikasleek daukaten ezagutza maila biribiltzeaz gain, bestelako helburuak ere lortu nahi dira horrelako ekimenetan, esaterako:
‎Sare bereko baina entitate desberdineko terminaletan ateratzeko komisioak askoz txikiagoak dira (0,45 eurotik 0,65 eurora), beste sare bateko makinetan dirua ateratzean ordaintzen direnak baino. Bankinter, Banco Santander eta CAN txartelekin dirua atera zuten aldizkari honetako teknikariek ez zuten kostu gehigarririk ordaindu behar izan sare bereko beste entitate batzuetan lan egiteagatik. Beste sare bateko kutxazainetan dirua itzultzean, komisioak aurreko kasuetan baino garestiagoak izan ziren, BBKn izan ezik, 0,50 euro kobratzen baitute, baldin eta kutxakoa ez den kutxazain batean lan egiten bada, zein saretakoa den kontuan hartu gabe.
2008
‎Likidatzaileak izan ziren Txernobilgo zentraleko sutea amatatzen eta inguruak garbitzen aritu ziren langileak. Likidatzaileen kopurua bera ere ez da segurua, txosten batzuetan 300.000 aipatzen dira eta beste batzuetan 900.000 Behargin armada hori pasatu zen hondamendi gunetik, ez jazki eta ez babesgarri egokirik gabe, ordu edo egun batzuetako lana egitera. Zenbat hil dira?
‎Halaber, sindikatu abertzaleak" beste gizarte eredu bidezkoagoaren" aldeko apustua egin du," bestelako politika soziala posible delako, baina euskal administrazio publikoek ez dute egin nahi". Eraginkortasuna hobetzearren, beste sindikatu batzuekin lan egitearen alde agertu da, politika sozial publikoak alda daitezen lortzeko.
‎Zuen soldatak diren bezalakoak dira, berrogei langile zaudete eta jende gehiegiren kargu egin behar duzue. Ez duzue jendea sendatzeko denborarik, beraz, bezero batzuk krisalida baten barruan gorde behar dituzue, beste batzuekin lan egin nahi baduzue.
‎Lan hau aldez aurretik hautatu diren hitz batzuen inguruan antolatu da eta hone tan ere beste irizpidez jokatuz beste hitz batzuen inguruan lana egin zitekean. Agian, norbaitek esan dezake Mendebaldeko euskalkien ikuspegitik bereizgarriak gertatzen diren hitzak hautatu direla.
‎Baina lanbide honetan ezegonkortasuna araua da. Hala, hilabete batzuetan lanik egiten ez den bitartean, zenbait garaitan hilabete batzuk igaro daitezke proiekturik gabe. Soldata aldatu egiten da enpresarekiko loturaren, pertsonaiak film edo serie batean parte hartzen duen aldien edo bikoizten den edukiaren elkarrizketa kopuruaren arabera.
‎Horretarako, Berkeleyko ikertzaileek nanoegitura desberdinak erabiltzen dituzte material merkea, kaltegabea eta ugaria identifikatzeko, kantitate handitan fabrikatu ahal izateko eta, hartara, eguzki energia lortzeko. Eguzki tintaren inprimagailuak “Inprima daitezkeen eguzki zelulak” dituzten materialak beste bide interesgarri bat dira ikerketa talde batzuek lan egiteko. New Jerseyko Teknologia Institutuan, “karbonozko nanohodien” konbinazioan oinarritutako material plastikoarekin esperimentatzen dute.
‎Pixkanaka pixkanaka, gaina gehitu, aldez aurretik erdi metatuta, hagatxo elektrikoekin, eta kontu handiz nahastu koilara batekin. Horrela, koilara batzuekin lan egin eta kroketa itxura ematen duen orea nahasi eta eratzea lortzen dugu. Arrain mousse hori urarekin bustitako postreko bi koilaratxorekin moldatuko dugu.
‎Zer ekarriko du horrek ondorio praktikoetarako? " Estandar ireki gisa, Microsoftek PDFrekin lan egingo du, erabiltzaileen artean onarpen handia duen formatua baita" Erakunde independenteekin eta beste fabrikatzaile batzuekin lan egitea ekarriko du, kode irekiko lehia eta komunitatea barne, bezeroentzat funtsezkoa den zerbait bermatzeko: estandarren ezarpenen arteko elkarreragingarritasuna mundu errealean.
‎20 langilez beherako enpresek 35 orenei buruzko legea betetzeko zuten epea oraino gehiago luzatu zien Frantziako Gobernuak. Horrez gain, RTT egun batzuen truke lan egiteko aukera ere eskaini zitzaien, lan ordu horiek %10 gehiago kobratuz baina ordu estretatik kanpo kontabilizatuz.
‎Guantanamera filmean bezala, Hans Burman argazki zuzendariarekin lan egin du Tabiok El cuerno de la abundancia n.. Argazki zuzendari trebea da Burman, eta oso eroso sentitzen naiz harekin lanean?, adierazi du Tabiok. . Beste pelikula batzuetan lan egin dudan jendearekin lan egitea gustatzen zait?, azaldu du zuzendariak.
‎35 urteurrena ospatzeko, baziren beste aukera batzuk. Ospe handiagoa duten beste erakunde batzuekin lan egiteko, adibidez. Orkestra sinfoniko batekin edo.
2009
‎Nire iritziz, telebistaren etorkizuna izango den media belaunaldi berri bat da. ETB aitzindaria izan da Estatuan eta esperientziarekin jarraitu ahal izatea espero dugu, beste saio mota batzuetan lan eginez: kiroletan, albistegietan, lehiaketetan...
‎eitb.com: Beste alor batzuetan lan egin izan duzu, ikus entzunezkoan edo digitalean, adibidez?
‎Erronkaren zailtasuna eta tamaina ikusita ez da oso kopuru handia, izan ere, lanen esparrua nahiko mugatu da eta makineria sartzeko zailtasun handiak izan dituzte. Zenbait kasutan makina batzuekin lan egin ahal izateko beste batzuk eremutik atera behar izan dituzte.
‎Garrantzitsua izango litzateke beste akademia batzuekin lan egitea. Baditugu gai batzuk erkide direnak, lexikografiaren ikuspegitik, gramatikaren ikuspegitik, hizkuntza minorizatuen instituzionalizazio mailan eta abar.
‎Lana topatzen zutenek baldintza oso kaxkarretan egiten omen zuten lan. Bilbon argitaratzen zen El Liberal egunkarian garbi asko esaten zen 1913ko urtarrilean; bertan aditzera ematen zen Nipe Bay Company elkarteak Kubako lur zabal batzuetan lan egiteko
‎Inongo instituzio demokratikorik gabe 40 urtetan luzatutako diktadurak kalte instituzionalak eragin dituzentzu horretan ere. Batzuetan jendeak denok ideologia berbera izan behar dugulapentsatzen du eta gai batzuetan lan egiteko ideologiatik lan egin behar dela. Nireustez ikuspuntu okerra da, ideologiatik gauza batzuk errebindikatu behar dira, ideologiatik gauza batzuk martxan jarri dira, baina gero gauzak egiterakoorduan, politika serioak egiterako orduan, eragile zientifikoak behar dira eta horideologia moteldu egin behar da, funtzioa desberdina izaten da eta hori ona da.
‎Irregulartasunak dituen sistema, Francisco Sánchez Madrilgo Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofizialeko Balioespen Batzordeko lehendakariak salatu duenez, profesional horiek" kanpoan" utzi eta" merkatu balioarekiko sentsibilitatea" galtzen du. Gainera, kontraesana iruditzen zaio arkitektoek eta ingeniariek bigarren eskuko etxebizitzen tasazioan egiten duten lanari lehentasuna ematea," etxebizitzaren benetako prezioa ezagutzen dutenak baitira, ez eskaintza prezioa, beste profesional batzuek lan egiten dutena". Jabetzaren agenteak salmentaren balioari buruzko irizpena ematean ematen du mailegua, baina, gainera, legezkotasuna betetzen dela zaintzen du, eragiketaren zehaztasuna ziurtatuz.
‎Zientzialariek onddo espezie batzuekin lan egiten dute bioerregai eraginkorragoak eta ekologikoagoak ekoizteko.
‎Angela Kearney Indonesiako Unicefen ordezkariak esan zuenez, “Haur horietako bakoitzak gaixotasun potentzial bat hartu behar du, ez du non zaindu behar, bere hezkuntzan asaldura bat du eta horrelako esperientzia bat izateak ondorio traumatikoak ditu”. Indonesiako Gobernuarekin eta Nazio Batuen beste agentzia batzuekin lan egiten du agentziak, 50.000 familiaren beharrei erantzuteko. Besteak beste, hauek egiten ditu:
‎% 8ko errendimendua du. Zientzialariek beste material batzuekin lan egiten dute, hala nola kadmio teleruroarekin edo sulfuro eta indiar seleniuroekin, aukera gehiago izateko. Eguzki plakak finkoak, teilatuetan oso ohikoak, edo dinamikoak izan daitezke, eguzki jarraitzaileei esker.
‎Finean, hausnartu daitekeen aldaketa nagusia azkeneko 40 urte hauetan, arkitektura ikasketarako izan diren erraztasunak erakarrita, lanbide liberalaren izaera galtzea izan daiteke, eta arkitektoa organigrama batzuetan lan egitera bideratu dela esan daiteke.
‎Frantziako Estatuan egina izan den hautagaitza bat da. Baina Berdeek, Europako Legebiltzarrean, beste berde batzuekin lan egiten dute, eta, hemen bezala, altermundialistekin ere ari dira, gero, Europako legebiltzarrean azkar izateko.
‎Lagun eta lankide izan zituen, esate baterako, Robert Rauschenberg eta Jasper Johns artistak. . Beste artista batzuekin lan egitean zoriaren aukerak gehitu egiten dira. Nik pentsatu ez dudana pentsatzen dute, eta egiazki, estreinaldira arte inork ez daki zer gertatuko den?, adierazi zuen Cunninghamek haren lan egiteko moduaz.
‎Niri gehiago gustatzen zait esatea umorezko saio berri bat dela. Egia da Vaya semanita n ibilitako batzuek lan egingo dugula bertan, eta Vaya semanita ko umorea, ikuspegiak eta gauzak lantzeko molde batzuk erabiliko ditugula. Baina nik ez nuke hitz egingo Espainiako Vaya semanita batez.
‎15 Zen and the Art of Motorcycle Maintenance (1974) kultuko nobelan Robert Pirsig ek dioenez, bizikleta eta beste dispositibo zehatz batzuekin lan egitea auto ezagutza eta bake espirituala lortzeko bidea izan daiteke.
2010
‎Turismo bulegora hurbildu diren bisitariei dagokionez, gehienak, %39, 26a, Durangarrak izan dira eta batez ere, Durangotik kanpoko informazioa eskatu dute, txango laburrak egiteko asmoagaz. Beste kasu batzuetan lanak egiteko edota Durangora etortzekoak ziren lagun edo senitartekoentzat hartzen zuten informazioa. Bestalde, Euskal Autonomi Erkidegotik bisitarien% 33a joan da Turismo bulegora ekintza kulturalei, interes-gune eta jatetxeei buruzko informazioa eskatzera.
‎Festa egingo bada, batzuek lan egin behar izaten dutela, alegia.
‎Artistak berak bi abesti soilik konposatu ditu. Egunen batean nire kontura egingo dut disko osoa baina, orain, beste batzuekin lan egitea oso gustuko dut. Gainera, konexioa sentitzen badut soilik abesten ditut kantuak.
‎Gaixoa eguneko zentroan dagoen bitartean zaintzaileak bere denbora libreaerabil dezake. Gaixoaren senide batzuek lana egiteko erabiliko dute denbora hori, beste batzuek berriz, aisialdiaz gozatzeko. Horrelako gaixo bat zaintzeak dakarrenzama kontuan hartuta, baliabide honek neurri handian arindu dezake egunerokolana.
‎Gcompris: GNU/ Linux, MacOSX, Windows eta Unix en beste bertsio batzuetan lan egiten duen hezkuntza software librea. 10 urte bitarteko haurrentzako 100 jarduera didaktiko baino gehiago ditu, baina Windowseko bertsioan 36 aplikazio besterik ez ditu.
‎‘El hombre de Vitrubio’, Leonardo da Vinciren marrazki ezagunenetako bat, matematika proportzioen eta oinarrizko simetriaren irudikapen artistikorik argiena da. Ikasleak aztertu eta proposatzen dituen nozio proportzional batzuen gainean lan egin dezake, hala nola gizon baten beso hedatuen luzera, bere altueraren berdina dela jotzen dena, edo kokotsaren puntatik buruaren goiko aldera, altueraren zortziren batean zenbatetsia.
‎Zuzendaritzatik gaineratu dutenez" enpresa batzordeak ez ditu neurri horiek zalantzan jarri. Baina ezin izan da akordiorik lortu haiek eta kaltetutako langile batzuk lan egiten ez duten gau eta jaiegunetako plusak kobratzen segitu nahi zutelako". Zuzendaritzak ez du hori onartu lan txanda horiek egiten dituzten langileak kontuan hartuz bidegabea delako.
‎Beste herrialde batzuetara lan egitera joateko asmoa al duzue, orduan?
2011
‎Baina ohartu gara Baiona mendebaldean eztabaida herriko bozei lotua zela, horregatik ez gara aurkeztu. Ondotik beste kantonamenduei begiratu diegu, nor aurkezten zen, batzuekin lan egin dugu, gure proiektu eta balioekin bat egiten zutenekin, hain zuzen. Hortik, Hazparneko Beñat Intxausperi, Atharratzeko Jean Pierre Iriarti eta Bastidako Leopold Darritxoni adierazi diegu sostengua.
‎«Lau argitalpen hauekin audio liburuak egin ditugu, helburu didaktikoetan eta aisialdian balio dutelako». Etorkizunean, beste egile batzuekin lan egin nahi dute.
‎Ahalegin txiki bat egin zen: multimedia koordinatzaile bat izendatu zen, berea ez zenbeste hedabide batzuetan lan egin zezaketen boluntario taldea bildu zen, egile gisakazetaritzari «plus» bat eransteko filosofia bultzatu zen, eta erreportaje sorta bat eginzen. Baina proiektua itxi egin zen (ZE1).
‎Gaur egun, alokairuko 180 nabe inguru daude. Zerbitzua bitartekarien bidez kontratatzen da, hala nola bidaia agentzia edo brokerren bidez, edo enpresa batzuek lan egiten duten aireportu nagusietan dituzten bulegoetan. Hegaldien eskaintzak Europako eta Afrikako iparraldeko 2.000 puntu baino gehiago hartzen ditu.
‎Bajak edo produkzio gehiegikeriak estaltzeko Lan batzuetan egunez edo ordu batzuetan lan egin daiteke. Hilabete amaieran diru gehiago du langileak, eta lana ematen duen enpresak behin behineko arazoak konpondu ditu.
‎Atzerrian dauden pertsona horiek PFEZren zergadun izan behar dute. Barne hartzen dira Espainiako funtzionario publikoak, Estatuko Administrazioaren zerbitzuko langileak, beste administrazio publiko batzuetarako lan egiten dutenak eta destinoa atzerrian duten enpresetako langileak. Beste langile talde batek ere ematen ditu zerbitzuak lantoki mugikor edo ibiltarietan.
‎Beste era bat ere bazen Behobia Hendaian: Espainiako zenbait tokitako gizonak hilabete batzuk lana egitea Frantzia aldean. Hauei liberetan ordaintzen zieten eta diru hura pezetetara pasatzerakoan, banketxetan, diru zati bat bertan utzi beharrean zeuden.
‎Colt eta beste etxe batzuentzat lan egin zuen Douglas McClenahan armen diseinatzaile gazteak Charter Arms Co. fundatu baino lehen.
2012
‎1973ko ekainaren 25ean argitaratu zuen Quinok azken zintatxoa. Pertsonaia berak jorratzeaz nekaturik, beste kontu batzuetan lan egiteko gogoa zuen. Ordutik, eta Unicefen haurren aldeko kanpaina batzuez salbu, artistak ez du Mafaldaren zintatxo berririk kaleratu.
‎Zenbait gauzei beste betaurrekoekin begiratu behar diegu, hau da, enplegua gauza bat da eta lana beste bat. Lana jende gehienak egiten du, batzuek enplegua dute eta kobratzen dute eta beste batzuek lana egiten dute, baina ez dute kobratzen. Lana egon badago, baina, agian, unea da kontura gaitezen zein enplegu diren beharrezkoak eta zein ez.
‎Era horretan, «mezu indartsu bat» eman zutela uste du: «Gipuzkoan esparru batzuetan lan egin nahi baduzu, jakin behar duzu euskaraz». Horretan ere bat datoz euskalgintzako kideak; izan ere, borondatea ez da aski herritarrek euskara ikas edo erabil dezaten.
‎Kontu handiz egin beharreko lana da, eta espezialistengana jo zuten horretarako: Burgosko Unibertsitatera eraman zuten, Atapuercan eta beste aztarnategi batzuetan lan egiten dutenak dauden tokira, eta Maria Cruz Ortega UCM ISIII zentroko zaharberritzailearen eskuetan utzi zuten.
‎Arazorik ez dit eman, gainera, orain arteko erabiltzaile gehienak euskaldunak direlako eta euskaraz egiten dutelako lan. Izatekotan, orain izan ditzaket arazoak beste erabiltzaile batzuekin lan egiteko itzultzeko asmoa dudalako. Arazo tekniko gehiago ematen dituzte gaztelaniak eta ingelesak tildeengatik eta antzeko gauzengatik.
‎Gerrako preso batek lan egiteko ezindua dagoela kontsideratzen badu, bere kanpamenduko mediku agintaritzaren aurrean aurkezteko baimena izango du; medikuak gomenda dezakete preso batzuk lan egitetik aske uzteko, euren iritziz zereginerako ezgaiak badira.
‎" Egoitzan diharduen pertsona taldeaz aparte, 2011n lankideen talde osoa aldatu da ordezkapenen eta lanean hasi berrien ondorioz. Aldaketa horiekin, baina, lankide horietako batzuk proiektu batetik bestera pasatzea lortu dugu eta lehenago gurekin beste proiektu batzuetan lan egindako pertsona batzuk berriz geureganatu ditugu", esan dute.
‎– Azkenean esku hutsik gelditzen banaiz, inbertsio txar bat izango da niretzat, bat gehiago, eta zuretzat denak berdin jarraitu ahal izango du, kontzientzia erabat lasai izango duzu nagusi zintzo batzuentzat lan egiten duzulako, eta munduak bere betiko harmonian segituko du. The end.
2013
‎Greba deialdia gehiengo sindikalak egin dute, ELA, LAB, ESK, STEE EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek eta 60 bat gizarte taldek, zehazki, baina CCOO eta UGT sindikatuek ez dute bat egin ekimenarekin. Hala, bi sindikatu horiek indarra duten enpresa batzuetan lana egin dute eskualdean. Zumaiako GKN eta Azpeitiko Sidenor aipatu ditu ELAko Zigor Gazpiok.
‎Polizia aldetik, denetatik egon da. Batzuek lan egin dute aferak argitzeko. Argi jakinarazi zieten epaileei zein zegoen GALen atzean.
‎Beraz, polizia batzuek lan egin dute argitzeko, baina argi ikusi dugu haiek eta epaileek izan dituzten zailtasunak. Informazio bat eskatzen ziotelarik Espainiari, ezin zuten deus lortu.
‎Irudia: ramzihashiso Langabetuentzako ikastaroak Beste bide batzuetatik lan egiten zutenek, emakume eta gizon gisa lan bila dabiltzanek, etxeko langile gisa lan egiten dutenek laguntza gehiago eskatzen dute Prestakuntza handiagoa izateak enplegua aurkitzeko aukerak areagotzen ditu. Trebetasun berriak eskuratzea edo aukerak indartzen dituztenak indartzea.
‎«Nire txakurrak zauriak eragin ditu hanketan, hondakinak aurkitu eta lurperatutako pertsona aurkitzeko». Suhiltzaileekin eta beste agente batzuekin lan egiten duten txakurrak herritarren segurtasunaz arduratzen diren beste heroi batzuk dira, eta drogak detektatzeko ezinbesteko lankide bihurtzen dira. Herritarren segurtasuna babesteko entrenatutako txakur batek bi pertsonaren bizitza salbatu zuen, eraikin bateko bigarren solairutik, lapur batzuen gainean arma bat mehatxatzen zuten lapurren gainean.
‎Gabonetako kanpainarako kontratazioak urtarrilaren erdialdera edo bukaerara arte luzatu daitezke. Gabonetan hilabete batzuetan lan egin duen enpresa baja du edo lanposturen bat bete behar du, erreferentziak dituzten eta lana ezagutzen duten pertsonengana joko du beti, enpresa guztietan nahiago baita horiekin egon diren langileak baino. Horregatik, funtsezkoa da ahalik eta gehien saiatzea eta Gabonetako lanetan onena ematea, nahiz eta «a priori» zeregin txikiak diruditen.
‎Sailkatze hirukoitz honen atzean dagoen diagnostikoak, ordea, zeharka ispilua jartzen die kultur politikaren oinarrizko apustuei eta diru banaketei. Hizkuntza biziberritzeko apustuarekin koherentzian, orain arte sendo kokatu gabeko oinarri batzuetan lan egiteko bideak irekitzeko planteamendua da.
2014
‎Berez, guk talde horiek egiten dituzten lasterketa berdinak egiten ditugu, baina gero soldatak ez dira berdinak. Txirrindulari izateaz gain, gehienok ikasten gabiltza, eta beste batzuek lan egiten dute.
‎Zergatik duzu gustukoago magia klasikoa? Edozein arte klasikotan bezala, beste oinarri eta irizpide batzuekin lan egiten delako, sendoagoak, hobeak: materialak eta teknika gehiago zainduz.
‎Egiten dudana da ikusi dudanaren nahasketa bat. Nolakoa da beste batzuentzat lan egitea. Nola antolatzen zara?
‎Komunitateko buruak, djargak, lurzoruen jabe dira, eta beren erabilera eta sortutako irabaziei buruz erabakitzen dute, edo senarrak emazte berri baten dohainak ordaintzean, azaldu du Elkartasuna Elkartasunaren aldeko GKEak. Hala gertatzen da Bissau Ginean, erakunde horrek beste toki erakunde batzuekin lan egiten baitu. Han, gizonek sarritan izaten dute zer egin lurrei buruzko guztian, eta beren komunitatetik urrunen dauden edo urrunen dauden emakumeei uzten diete.
‎Eta bestetik, emakume gazte hauen parte hartze indibiduala eta kolektiboa bultzatuz, emakume gazte hauen topaleku bat sortzea bultzatuz, desberdintasunen gainetik, batzen dituena lehenetsiz. " Diagnostiko hau egiterakoan emakume gisa kontzientzia handia duten gazte batzuekin lan egin da. Horri esker, lantaldeen ondorioetan genero ikuspegi argia egon da, aztertu diren eremu guztietan", zehaztu dute tokiko arduradunek.
2015
‎Erantzun operadoreek telekomunikazio plataforma batzuekin lan egiten dute, besteak beste flotak kudeatzeko sistemekin, eskaerari erantzuteko mobilizatu diren baliabideekin komunikatuta egoteko.
‎Emakume preso sozial gehienak zaurgarriak diren edobazterketa egoeran dauden taldeetakoak dira5, eta, horrela izanik, iruditeria kolektiboakezgauzak, ezjakinak edo abileziarik gabeak izango bailiran ikusten ditu; errealitatea osoezberdina izan arren. Hortaz, garrantzitsua da bestelako norabide batzuetan lan egitea etaagentziaren dimentsio anitzetan sakontzea.
‎Ez da desadostasunik izango bere egoitzaren aldaketari buruz, ordainketa horiek bere zerga aitorpenetan egin ahal izateko. Hala ere, kontuan izan behar da lekuz aldarazitako egoiliarrentzako pizgarri fiskalak daudela, eta beste herrialde batzuetara lan egiteko atera diren espainiar guztiak balia daitezkeela. Alde batetik, eta bederatzi hilabete baino gehiago kanpoan baldin badaude, Espainian kobratuko lituzketen kopuruetatik salbuetsita egongo dira, hau da, bi soldaten arteko aldea.
‎Hori dela eta, beste udaletxe batzuekin eta beste instituzio batzuekin lan egin nahi dugu. Adibide bezala Nerbioi ibaiaren onbideratzea daukagu Amurrion.
‎Astean aratsalde batez dira biltzen xaharretxean egitasmo artistiko xume batzuen inguruan lan egiteko.
2016
‎Bere lanak bilakaera izan duela dio. " Hasieran aurpegiak margotzen hasi nintzen eta kolore gutxi batzuekin lan egiten: zuriak eta marroiak.
‎Jean Vilarrek kalitatezko antzerkiak eman nahi zituen, denei irekiak, antzerkigintza zerbitzu publiko gisa ikusten baitzuen. Bere zuzendaritzapean aktore handi batzuek lan egin zuten, Gerard Philippe besteak beste. TNP horretan, garapen estrategia batzuen, komunikazio politika bat buruan, eta lan asko egin zuten elkarteekin eta enpresa komiteekin.
‎Gainera, elkarkideak ez daude behartuta hornitzaile zehatz batzuekin lan egitera, beste hornitzaile batzuk aukera dezakete askatasunez; adibidez, Spar.
‎Osasun kontrola egin behar zaien salgaiak (arraina, haragia, fruta?) kontrolatzeaz arduratzen da. Aduana batzuetan lan egiten dute eta kanpo osasungintzako zerbitzuak ematen ditu, eta inportazioak eta esportazioak kontrolatzen ditu, osasunaren arloan.
‎d) Lanik ez duten eta bilatzen ez duten pertsonak, horietako batzuek lan egiteko adina izan arren.
‎Tomatearen aplikazio hedatuena entsalada da. Plater erraza da, barazki eta barazkiekin edo beste osagai batzuekin lan egiteko aukera ematen duena. Hona hemen tomatea duten entsaladak (plater nagusia edo akonpainamendua):
‎“Sakanarekin antzekotasun pixka bat izan dezaketen egoera dute haiek ere: enpresa txiki eta ertain oso txikiak, bertako enpresa handi batzuendako lan egiten dute baina kanpora ateratzeko aukerarik ez zuten”. Duela urte batzuk GetGoierri Basque Country marka sortu zuten:
‎Bada, historia horiekin hain ukiturik gelditu nintzen, erabaki nuen nire aldetik Nevadara joaten nintzen ondoko batean, Mariek kurritutako tokietara hurbilduko nintzela, ene begiekin ikusi nahi bainuen nondik nora ibili zen Bankako andre hura. Eta horixe egin nuen handik hilabete batzuetara, Nevadan egun batzuez lan egitea egokitu zitzaidan lehenbiziko aukeran. Autoa alokatu eta kurri joan nintzen.
‎Eta beste batzuekin lan egin munduko erronkarik handienak ebazteko".
‎Bruno Carrere auzapezak, Pantxoa Etchegoin EKE ko zuzendariak, Filipe Lesgourgues Herri Soinuren izenean eta Max Leguem federakuntzako lehendakariak dituzte errezebitu etorriak zirenak bedera hitzaldi laburretan. Topaketa horrek helburua zuen mahain inguru batzuekin lan egitea gai batzuren inguruan: Frantzian lurraldeen erreformak zer ondorio ekar dezake eta zer aurrerapen demokratiko izan daiteke?
2017
‎Azken batean identitate finko bat da hori ere. Beste batzuekin lan egiteko moduen bila jarraitzen dugu, hala ere.
‎Emakume preso sozial gehienak zaurgarriak diren edo bazterketa egoeran dauden taldeetakoak dira5, eta, horrela izanik, iruditeria kolektiboak ezgauzak, ezjakinak edo abileziarik gabeak izango bailiran ikusten ditu; errealitatea oso ezberdina izan arren. Hortaz, garrantzitsua da bestelako norabide batzuetan lan egitea eta agentziaren dimentsio anitzetan sakontzea.
‎Tokiak sortzeko gure era aldatzen du beste leku batzuetara joateak, dela turismoa egiteko, dela lan baten bila, dela premiarik larrienak behartuta. Azpiegitura energetiko alakomunikaziozkoak deslokalizatzeak kode amankomun batzuetan lan egitera behartzen gaitu.Oinarrizko zerbitzuak milaka kilometrotara aurkitzen den pertsona baten bidez lortzeak gurearkitektura programak aldatzen ditu. Gure ingurumena kontainer ontzietan garraiatutakoproduktuez eraikitzeak arkitekturaren estandar materialak aldatzen ditu.
‎Jarrera sozialak aztertzen dituen ikertzaile orok, are gehiago testuingurua estatu totalitario edo diktatorial batean kokatuta baldin badago, nahitaez zailtasun jakin batzuekin lan egin beharra duela barneratu behar du. Alabaina, portaera sozialen berezko izaera dinamikoak, anizkoitza, aldakorra eta hein handi batean kontrajarria ere izanik, bere azterketa benetan zailtzen du.
2018
‎Nik ez nizkion orduan xehetasun gehienak harrapatzen. Nire gaztelera bera murritza zen oso, ahizpa zaharrak erakutsitakoa, hura nire aurretik bainuetxean urte batzuk lan egindakoa baitzen, orain Hotel Arozenan ari bazen ere. Negu osoa emana genuen gauetan, sukaldean lehenik eta ohean sartu ondoren gero, hizkuntza horretan ni trebatzen.
‎IDOIA ZALBIDEk (Artziniega, 1984) lanpostu egonkorra izan arren, eszedentzia eskatu zuen beste esparru batzuetan lan egiteko eta munduan zehar bidaiatzeko. Abentura horrek Ameriketara eta Asiara eraman du, besteak beste.
‎51 irakasle gaude guztira, batzuek aste barruan egiten dute lan eta gainontzekook asteburutan. Egunero, lehenengo orduan, lana banatzen dugu instruktoreen artean, guztiok ordu batzuk lan egiteko aukera izan dezagun, bertarainoko bidaia amortizatzeko haina.
‎Via Campesina, Ongi Etorri... Batzuek lana egiten dute hor, eta beste batzuk boluntarioak dira. Egun, okindegia lau errefuxiatuk eramaten dute.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia