Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.139

2000
‎zuen lehen oinarritzat. Gaiok berak esaten zuenez ,. Zuzenbidea, legez eta usadioz hornituriko herri guztietan, alde batetik berena delarik, aldiz gizaki ororena da. Horregatik, herri bakoitzean beretzat emana, propioa da, eta zuzenbide zibila deritza, hiriaren zuzenbidea balitz bezala.
‎–Pluralismoa? aldarrikatzen dutenen alderdikoa den Bizkaiko emakume batek esan zuenez , euskara ikastea zaila omen da eta gainera ez omen da hizkuntza erabilgarria(, el euskera, es difícil de aprender y de muy poca utilidad práctica?, bere hitzetan). Ez da konturatzen edo ezin da konturatu, euskaldunok Frantzia eta Espainiaren arteko muga igarotzeaz bat, anaikiro agertzen garela euskarari esker.
‎Egia da Nafarroako erresuman, Lingua Navarrorum aipatua gorabehera, bertako administrazioko erabileran, hizkuntza ofizial gisa, latina, okzitanoa eta nafar erromantzea izan zirela nagusi. Florencio Idoatek, bi funtzionariok 1415 urtean elkarri euskaraz egiten zioten gutunetariko bat azaltzean erakusten zuenez , gogozkoa eta ziurrenik ulerterrazagoa zitzaielako. Ikus,. Una carta del siglo XV en vascuence?, Fontes Linguae Vasconum studia et documenta, 2 zenbakia (1969), 287 orrialdeak.
‎Han agertzen dituen salakuntzak, Araban gertatzen zenari buruz, oso larriak dira. Liburuaren hirugarren kapituluko 16 orrialdeetan agertzen zuenez , berri onaren ordez berri txarrak dira. Hor salatzen duen garai hartako pedagogia bihurria, bere muinean antipedagogia zen.
‎ez zen izan. Eiderrek nahi zituen mutil guztiak lor zitzakeen, eta baita neskak ere bere egunerokoan ondo erakutsi zuenez . Bitakora deitzen zion, pija halakoak.
‎Eta ene izotz hartarik amari beha paratu nintzen. Eta amak, marmolaren urruntasunetik, ohi zuen hoztasunez, kantitu ere gabe, gisa honetan ihardetsi zion aitari, berorika, jendaurrean ohi zuenez :
‎edo Utopiaren alde gaude, paradisua Lurrean eraiki ahal izaiteko, edo Makiaveloren alde, infernua sortzeko...". Eta Miguelek argi zituen bere ideiak, eta sinetsirik zegoen ezen Paradisurako bidean zegoela Lurra, Kris tok gizonen arteko anaitasuna predikatu zuenez gero, eta Kristok, historiaren buruan, garaile behar zuenez gero. Baina zu ez zeunden hartan guztiz ados, ez Uto piaren kontra zeundelako, baina uste zenuelako ezen Utopiaren aldeko borroketan peril handi bat zegoela:
‎Gitarra joleak berak aitortu zuenez , Napoliko melodia bat zen hondarreko hura, aipagai zituena, bere azken estrofan, zeina errepikatu baitzuen hiruzpalau aldiz, ongi jatearen eta ongi afaltzearen abantailak... e quanno stace/ la panza chiena,/ non c’è la mínema/ melanconia,/ santa Lucia, santa Lucia...!
‎Badakizu, halaber, nola hil zitzaigun aita, bihotzekoak jorik, tigreari tiro egin ondoren, medikuak aitortu zuenez .
‎Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek bazekien ezen oihan hartarik ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora bat eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
‎Eta, neure Felisa galtzen nuela —ene haurtzain eta inude izan zena—, nola areagotu zitzaidan bertze amaren beharra —neure egiazko amarena: andere Grazianarena! —, zeren, Felisak enegan utzi zuen hutsaren betetzeko, non aurki nezakeen, bada, andere Graziana baino pertsona egokiagorik, doiagorik eta justuagorik, andere Grazianak eragin zidan urte luzeetako hutsa Felisak berak bete zuenez gero?
‎Ondoan jarri zitzaidan, tripak agerian zituen aulkito luze batez jabetuta. Ohi zuenez , ponpox antxa jantzia zegoen. Zetazko zapi denboraz kanpoko batek inguratzen zion lepoa, eta ilajea —nirea baino usuagoa, adinak adin— gibelaldera orraztua zuen eta gogortzailez oratua.
‎Zehaztasun gehiago eskaini ez zuenez , jakin gabe gelditu nintzen nor zen" gizajoa", nire lagun zendua edo ni. Muntarik ere ez zuen.
‎Ximurraren ama, seme alabak eta gainerako jendakiak, begitartea minaren, nahasmenduaren eta arinduraren artean kulunkan, eta kazetari tropa ugaria —dolu egileak adina—, pasealari kezkagabeen tankeran. Patxi, ohi zuenez , azkenputz eta presa itxuran, goizeko egitekoak burutu gaberik, bertze gertakari kitzikagarriren bat haren kameraren premian zegoelako marka. Argazkilaria begitik galtzearekin batean bihurtu nintzen karrika nagusira.
‎Funtsezko alde bakarra, iturriei zegokien: " polizia", egileak arreta handiz bi hiru bider errepikatzen zuenez . Segundo bat ere ez nintzen luzatu izen bat gogora ekarri gabe:
‎Besarkatu nuen, eta aurka egiten ez zuenez berriz ere musukatzera ausartu nintzen, mazeletan, begi artean eta lepo gurian musukatu ere. Kristinarekiko lehen urteetatik erraten ez nituen ele goxoak berritu nizkion belarrira.
‎Ez nion ganberaren apaindurari begirik eman, hango argia piztu zuelarik. Sartu eta bertzerik gabe ohe zabalaren gainean zalapart egitekoa egin zuenez , aitzindu eta neronek erantzi nizkion, jantzirik baino areago zintzilik, oraino soinean zituen atorra eta gona. Zapata takoidunak, berriz, beren horretan utzi nizkion; duela urte aunitz zineman" Cabaret" ikusi nuenetik, arropa bakartako zapata takoidunak zeramatzan emakume bat jokatzea zen nire goiz beiletako fantasietariko bat.
2001
‎Neuk prestatzen nuen jatekoa ez nion dastatzen lagatzen. Eta bera ni baino lodiagoa zenez, eta mugitzeko aukera gutxi zuenez , gosearen harra sumatzen hasi zen urdailean. Egun bat.
‎Igelak zarata batean kroaka aditzen ziren ordea, kexati. Euriari deika, gure amona zenak esaten zuenez .
‎–Bai, pentsatzen diat baietz –erantzun du Anartzek–, baina halere iruditzen zaidak gaur hiletan ez zuela negar asko egingo, ez duk horietakoa, isila duk –kokotseko bizarra hazkatu du– Gainera, Ainarak atzo esan zuenez , aurretik malko guztiak agortu omen zizkion Armendarizek.
‎Aurki han bizitzen jartzeko asmoa omen zuten biek. Arantxak, ikaslea izaki, ez zuen diru sarrera handirik baina, Tasiok jakin ahal izan zuenez , altzariak jartzen lagundu omen zuen gurasoek emandako diruarekin.
‎Telebistak piztuta jarraitzen zuenez , ez zen hain zaila izan Marcos, Maria eta Lucasen begiak pantailan iltzatzea, sofa eta telebista paraleloan jarrita zeudela kontuan hartuta.
‎Eta Marcosek jolasa guztiz zabartuta zegoela ikusten zuenez , Romak esaldia aldatzeko imintzioa egiten zuenean, borragoma sartzen zion alkandorako bi botoiren arteko zulotik.
‎Lehorrean ikusten denari eta ikusten ez denari erreparatzea nahiko zen, Juan Bautistak esan zuenez , itsasoan non geunden jakiteko.
2002
‎Ama etxean topatu ez zuenez , jauregira joan zen Pertseo zuzen zuzenean, eta, zain egonarazi gabe, erregearen aurrera eraman zuten.
2003
‎Matiasek errukia sentitzen zuen, hala ere, portaletako sofak ikusten zituenean; izaki abandonatuak iruditzen zitzaizkion portaletako sofak, inon diren abandonatuenak igual. Eta halakoetan ohi zuenez , sofan jesarri zen, konpainia apur bat egiteko baino ez bazen ere.
‎Anaien jokoan, esan zuen, kontuan hartu behar dira ordua, eguraldia eta ez dakit zenbat gauza gehiago. Jokoa oso oso txarto azaltzen ari zelako inpresioa zuenez , gauzak astiroago azaltzea erabaki zuen Mercedesek, eta esan zuen" Esan nahi dut diferente mugitzen dela pieza bat, esaterako, goizeko hamarrak eta bostean edo arratsaldeko seiak eta hogeita hamahiruan eta, ordu berbera izan arren, ez direla piezak berdin mugitzen eguzkia dagoenean, lau gradu daudenean eta haizea iparretik datorrenean". Amaitu zuen esaten deabruzko burua behar zuela joko hori asmatu zuenak, eta anaiek ez zeukatela besterik buruan.
‎Inork ez zekien oso ondo noiz zegoen pentsioan eta noiz ez. Matildek, handitasuna maite zuenez , kanpotarrak hamabi hizkuntza hitz egiten zituela esan zuen, koma bat bera ere nahastu gabe –" Zazpi" Malcok– Oso oin handiak omen zituen; sudurra minuskuloa. Ulm etik deitzen zuen eta pentsioko eskaileretan ikusten zuten deitu eta gutxira, eta batek daki non dagoen Ulm.
‎Eta entziklopediaren pisuaren ondorioz, guztiz hedatu zela txokolatea orrialdeetan zehar. Eta Jainkoak nahi izan zuenez txokolatea zeharo material opakoa izatea, entziklopediaren jabeak sekula ezin izan zuen orrialde horietako informazioa irakurri; ezin izan zuen irakurri zer den gautxo bat, nongoa zen Gauguin pintorearen ama edo nola eta ze urtetan hil zen Gaudí.
‎Obrak seme alabak bezala direla erantzuten nion nik, idatzi arte gureak direla, baina gero, idatziz gero, munduan jarri ditugularik, beren buruaz agintzen dutela, ezin ditugula katean lotu, ez hil. Erresumindurik, umore txarturik, zer suma ibili zen aldi batez, nire joan etorriak bijilatuz edo paperen artean miatuz, bere obra nagusi horren aztarnaren bat aurkituko ote zuen eta, aurkitu ez zuenez , ni desagerrarazteko asmoak ote zituen pentsatzen hasi nintzen. Tiraderetan botilatxo susmagarriak eta izenik gabeko botikak aurkitzen nituen.
‎Kolore bereko bragak eta bularretakoa erori ziren lurrera, prenda ñimiñoegiak ziren ordu batzuk lehenago neure eskuz neurtu eta oraindik gogoan nituen bere bular eta ipurmasailen neurrirako. Horiek tolestatzen asmatu ezinik ari nintzen berriro" nora joan zara?" esan zuenean, baina ahopeka ari zen, eldarnio batean bezala, iratzartzeko ahaleginik egin gabe behinik behin edo, hobeto esanda, berariaz lozorroan jarraitzeko borondatearekin, gero kontatu zuenez , ez baitzuen maindirerik egurastu nahi, nire izerdi usaina gorde nahi zuelako, bere gorputzean itsatsirik zeramala esaten zuen lehen egunetan, nahiz birritan dutxatu ez zitzaiola ezabatzen, eta lurrin garesti bat balitz bezala usaintzen zuen beso batean edo eskuetan.
‎Izenagatik beharbada, edo itxuragatik ere bai, emakumea artista erretiraturen bat izan zitekeela pentsatzen zuten auzokoek, operako kantaria edo piano jotzailea beharbada. Hiriburutik herri horretara bizitzera aldatu zirenean piano ariketa luzeak egiten omen zituen ilunabarretan, eta Schuberten pare bat pieza behintzat txukun interpretatzera iritsia omen zegoen, inguruan bizi zen irakasle batek kontatu zuenez . Pianoa eta dantza izan bide ziren emakumearen zaletasun nagusiak, bigarrena bereziki.
‎Leihoz leiho bizi ziren auzokoek ziotenez, maiz ikusten omen zuten bere gelan gorputz osoko ispiluaren aurrean bakarka dantzan, eta horretan ari zenean zoriontsu zela nabarmentzen omen zitzaion. Arin samar jantzia ibiltzen omen zen udan behinik behin etxe barruan zegoenean, jendeak esan edo pentsatu zezakeenari kasu handirik egin gabe, eta arinegi jantzia ere bai inoiz, norbaitek iragaitzez bezala bere adierazpenetan esan zuenez .
‎Eta, orain esku bat altxatzen zuela eta orain beste bat, maisua bere umetako apaiza imitatzen hasi zen, ahotsa goratu gabe baina tonu trumoitsuan, hartara ere ohitua baitzegoen Patxi, teatroa atsegin zuenez gero, hain atsegin non noiznahi antolatzen baitzituen ekitaldi laburrak gurekin, edozein aitzakia gaitzat harturik:
‎Ni baino sei urte zaharragoa, Peru ezkongabea zen. Nahi ez zuelako, berak esaten zuenez . Barre egiten genuen guk, eta mutilzaharraren defentsan ustelduko zela aurpegiratzen.
‎Sartu eta ezkerretara mostradorea zegoen, bost metroko luzera amaigabea zeukana. Antoniok esaten zuenez , denda baino gehiago taberna zirudien Bazar Lolaren barra luze hark. Eta, egia esan, mostradore haren bueltan egunero elkartzen zen fauna ikusita, edozein herritako edozein tabernatan, edozein gautan biltzen direnak baino espezie arraroagoak ikus zitezkeen amona Sararekin berriketan.
2004
‎horixe leporatzen die Oteiza, Txillida, Basterretxea, Ibarrola eta enparauei. Margolari euskaldunek, Zumetak eta Goenagak esate baterako, ez dute euskal pintura egiten, euskaldunak baitira; era berean, euskarak bizi zuenez , Arestik ez zuen euskaltasunaren mistikarik behar izan?. Euskalduntzearen argi itzalak, Berria, 2003/7/5.
‎Eta ahotsak ez du esaten Lucak eta Oscarrek badakitena, eta Ponte a Ema osoak eta Italia osoak ere badakiena: Gino Bartalik, heriotza hain hurbil izan ostean, bost etapa gehiago eman zituela karreran, eta erdi arrastaka ibili arren Pariseraino segitzeko asmoarekin zegoela, ze, berak esan zuenez , Jaungoikoak salbatu zuen eta, ondorioz, zerbait zor zion Jaungoikoari, besterik ez bazen ere Parisko Printzeen Parkera heltzea, Tourra irabazita nahiz aspaldi galduta. Horixe zela Ginoren asmoa, zorrak kitatzea, baina Duce ak agindu ziola erretiratzeko, mehatxuka ia, esanez Italiak ez duela Tourrean parte hartzen ez bada irabazteko; ze Italia ez da galtzaileen herria, eta podiumaren goi goian egon behar dutela edo, bestela, inon ez.
‎Eta erabaki zuen, Ponte a Ema ezin bazen kostaldera eraman, kostaldea eraman behar zela Ponte a Emara, arrastaka bazen ere. Eta zelan Fray Ciccillo garai hartantxe hasi zen belatzekin apur bat saiatzen eta orduak pasatzen zituenez euren mugimenduak aztertzen, eta fama pitin bat ere lortua zuenez horregatik, bada Signora Mariak eskatu zion ahalegintzeko kaioekin, ez eurekin berba egiteko edo ebanjelizatzeko, ezpada Ponte a Emara eramateko, hango jendeak goza zezan goizetan kaio artean paseatzen.
‎Ginok eskerrik asko esan zion Adrianari, eta gero kolpe bat jo zion Ciccillori bizkarrean, eta kolpeak deskuidoan harrapatu zuenez , bada, anisetara jausi zitzaion eskuan zeukan gurinezko pasta. Anis apur bat ere jausi zen alfonbrara.
‎Burundi bizikletaz jostea izan zen bere lana, eta azkena Namibia sidecarrez betetzea. Bere egunerokoan idatzi zuenez , hunkigarria izan zen abioitik ikustea, Europara bueltan zetorrela, Namibiako zelaietan milaka sidecar atzera eta aurrera, inurri beltzak bailiran; eta Burundi ere beteta, bizikletekin.
‎Eta gero, 37ko Tour malapartatu hartan, errekara jausi zuan, eta, bertan seko hiltzea bizirik segitzea baino errazagoa izan arren, ez zuan hil, eta esan zian Jaungoikoari esker zela hori, eta jendea zoratu egin zuan orduan: idoloak hori esan zuenez , mundu guztia hasi zuan mezatara joaten. Baina gaur, Coppi horrekin, denak ahaztu dituk elizarekin, ze buruan sartu ziek Italiarik onena ateoz eta gorriz betetakoa dela, bera ere horrelakoa delako, ateo ateoa.
‎Gaztaro literarioa dio ze, antza, gurasoek ez zioten uzten beranduegira arte egoten kalean, asko jota arrastiko zazpiak arte, eta mutilak zinemara nahi zuenez eta herritik urruntxo bizi zenez, ba sekula ez zen heltzen lehenengo saioaren hasierara, eta atsedenaldian sartzen zen eta erditik aurrera ikusten zuen pelikula. Orduan, amaiera bai baina hasiera jakin barik geratzen zen, eta egiten zuena zen hurrengo saioan geratu eta pelikula ikusi atsedenaldira heldu arte.
‎Txingarrontzi beltz bat begiztatu nuen, mahai bateko hanken artean erdi kukuturik, animalia arraro eta izuti baten antzera. Emakumetxoak esertzeko imintziorik egin ez zuenez , zutik iraun nuen neuk ere.
‎" Ibarra kapitaina". Bizkaitarrak berak aitortzen zuenez , kontua barregarria zen.
‎Horretarako argazki kamera bat eta Arriba España egunkariko bere adiskideek eginiko agiria besterik ez zuen behar. Bere Kodak zaharra Baionan utzi zuenez , Leika handi bat erosi zuen Koloniako alde zaharreko denda batean. Kazetariarena eginez, Del Valle zegoeneko hirutan saiatua zen plazako soldaduengandik informazioa lortzen, baina zorterik ez.
‎erregina printzeen artean bezalakoa zelako; maitaleen arteko maitaleena. Zientziaren historiak xuxurlatzen zuenez , XX. mende hasierako Marie Curie fisikari ospetsuak jan ere ez zuen kasik egiten gehiago ikastearren, gehiago ikertzearren. Behin baino gehiagotan zorabiatu zen Marie.
‎Amona bezalaxe, aita ere, gainera, Errealeko bazkide izan zen urte luzeetan, eta are luzaroagoan izango zen baldin eta lanetik bota izan ez balute, aurrerantzean tabernaren negozioari heltzen ziola. Igande arratsaldeetan jende asko biltzen baitzen gurera, eta ez baitzegoen orduan huts egiterik... aita anbiziosoa baikenuen, bestalde, eta taberna hura lehen geltokitzat baitzuen, noizbait benetako helmugara eramango zuena, Arzak edo Zuberoa bezalako jatetxe batekin amets egiten zuenez .
‎O. Jaunak etxean egiten zituen egunak, irakurtzen, baita psikiatriari buruzko liburu bat idazten ere, berak behin baino gehiagotan aitortu zuenez , baina paseatu ere egiten zuen, auzoan nahiz Donostian, nondik nekez itzultzen baitzen pelikularen bat ikusi gabe. Zinezale itsua baitzen gure gizona.
2005
‎Ez Boni Bon sugezalea zelako, baina bai hartarako bidean jar zezakeelako, telebistako aurkezle ospetsuak mundu guztiarekin harremanak zituenez. Bai, biharamunean hitz egingo zuen Boni Bonekin, biharamunean Iritzi Miritzi saiora joan behar zuenez gero.
‎Emakume bitxia zen Emili, hamazazpi urterekin ile apaindegi batean lanean hasi zena, egunerdiz, bere estudioak ordaintzeko asmotan: filosofia eta letrak ikasi nahi baitzituen, filosofia atsegin zuenez gero. Ondoren, baina, hainbeste gustatu zitzaion ile apaindegiko giroa, non goiz eta arratsaldez ekin baitzion lanari, harik eta, bospasei urte aurrerago, jantzi denda bat jartzea erabaki zuen arte, bere aurrezkiekin eta Aurrezki Kutxari eskatutako kreditu baten laguntzarekin.
‎Eta urakan bat zen, bene benetan, lehen programatik ederki erakutsi zuenez .
‎Gauza da, ikusi zuenez , ikuslegoa ere txoratzen zebilela partidarekin. Sasoi sasoiko Aimar Olaizola sentitzen zen, lotsagabe Titin lau t’erdikoan mendean hartzen.
‎Pop rock doinuak, ahots oso melodikoak atzetik heavyaren birtuosismoa darien gitarrek jantzita. B’z taldea, gero jakingo zuenez , horma batean ere itsatsita daukan mutil bikotea.
‎Eta ni beste zerbaitetaz konturatu nintzen: berak, Irantzuk, nire urtebetetze egunerako erabakita zeukan hondartzako etxearekin geldituko zela; berak ezin zuen bakarrik ordaindu, baina nik ezetz esan nionean ere argi esan zidan etxearekin jarraituko zuela, beraz, tipo hori ezagutzen zuen eta, nire ezetza sumatzen zuenez , lehendik zeukan pentsatuta nire ondotik alde egitea eta tipo harekin bizitzen jartzea, etxea bien artean ordaintzea. Ez zen nire egoskorkeriagatik izan; ez zen nire errua izan; ez nuen ezer galdu.
‎Lorik egin ezin nuen gau haietako batean, burua Irantzuren gauzetan nuen arren, zerbait etorri zitzaidan gogora: Iñigoren arrebak esan zuenez , auzune bereko ume guztiak beti batera zebiltzan, inurritegi bereko inurriak ziren, batek zekiena denek zekiten.
‎Oraindik gaztea izan arren burusoiltzen hasitako gizon garai batek hartu ninduen. Zer izan nahi nuen galdetu zidan," handitzen haizenean"; hasieran ez nion erantzun, baina, berak ekin egin zuenez , azkenik" sukaldaria" erantzun nion; ordurako gure aita Manuel Urrestirekin hitz eginda zegoen. Berak, burusoil gazteak, barre egin zuen nire erantzuna entzutean.
‎Arrebak hilarri bat agindu zuen hilobirako eta aitona amonen ezkerretara jarri zuten. Hilarria jarrita egon zenean, bakarrik joan nahi ez zuenez , neronek lagundu nuen arreba hilerrira.
‎Eskua luzatu zuen mahairantz eta zerbeza lata bat nire aurrean jarri ostean bestea bere aldera eraman zuen; gero zigarro paketetik bat atera zuen. Surik ekarri ez zuenez eta nik ere ez nuenez, ahalegin handiz berriro jaiki eta ilea eskuarekin apur bat atondu ondoren atetik desagertu zen. Itzuli zenean galdu itxura zekarren, baina zigarroa eusten zuen eskuari kea zerion.
‎Igor gaixorik zegoen eta haren ordezkoa egiteko agindu zion irakasleak. Burua estalita eraman behar zuenez , ez omen zen inor konturatuko.
‎Baina Gurrek aurpegi arraroa jarri zuenez , berriro azaldu behar izan zion Simonek zertarako nahi zuen Irlandara deitu. Azaldu zion Simonek marrazain izan nahi zuela berak errugbi partidu batean.
‎Baina 1967 hartan, negu ustel eta umela izan genuen; eta eurite aspergarriak bospasei astez iraun zuenez , lohia genuen edonon: bai gure Allikenen, eta bai non nahi.
‎Eta, bestetik, La Gaceta irakurtzen zuelako. " Ezinbestean" gure aitak azaltzen zuenez , Allikenen guk El Correo irakurtzen genuen," nor hil dan yakiteko".
‎Normalean, jendeak azaltzen zuenez , itsasoak Ekialderantz bultzatzen ditu Labartzan askatutako txanelak, hondoratutako ontziak, kortxo soka atalak, egur puskak, dena.
‎Bitartean, hotza egiten zuenez , koadrila osoa etxe barruan zegoen, sarreran, pantya buruan eta isil isilik. Arrebak barregurari eusten zion, zer gertatzen ari zen ondo jakin gabe.
2006
‎edo. Ihesa zilegi balitz?. Imanolek aukeratu zituen denak Urrats desbideratuak liburukoak dira (Amaia Iturbidek idatzi zuenez , nere poesia liburu desorekatuena); baina uste dut Imanolek abestitzak oso ongi aukeratu zituela; gaur ere ados nengoke poematxo horiekin,. Malkoak euri balira, batekin, adibidez.
‎Kantuetan, bustidura, ñabardura, lokalismoak eta horrelako beste bitxikeria asko daude. Itxaro Bordak behin oso ongi esan zuenez , Iparraldean, eta bereziki Xiberuan, jendeak erabiltzen duen euskera ez da akademiek aholkuz proposatzen digutena, ez eta Berria egunkariak erabiltzen duena ere.
‎XIX. mendetik XX.erako itzulian intelektualeria espainola –ohituraren poderioan 98ko belaunaldia deitzen jarraitu ohi dena batik bat386– biziki interesatu da Don Quixote z, 1905aren inguruan batez ere, argitalpenaren hirurehungarren urtemuga, zein ere Espainian solemnitate ofizial handienekin ospatu baita. Mantxako heroia, figura ezin unibertsalago bat izatetik sinbolo nazionaltara pasa da; obra literarioa izatetik ideologiko politikotara; eta kreazio satiriko jeinutsuan, bat batean metafisika sakonenak deskubritu dira, arima espainolaren hezur eta azal abenturari eginak, nobelan, Sobejano k susmatzen zuenez Cervantes baino Nietzsche gehiago irakurriz agian. Don Quixote aren instrumentalizazio politiko eta literario hau (elkarlotua probintzietako jai eta monumentutzar edo txoen hedakunde aldiberekoarekin), ez da arima espainolaren arazoarekin zerikusi gabekoa.
‎Gerra amaitu arte judu aberats batena izan zen, David Goldberg jaunarena, alegia –gizonak etenaldi bat egin zuen, izenak Aneren iruzkinen bat merezi zuela usteko balu bezala. Neskak isilik iraun zuenez , agureak jarraitzea erabaki zuen– Gerra piztu baino lehen, baina, Goldbergek Ameriketara alde egin eta sekula ez omen zen itzuli. Bera behintzat salbatu zen, baina gainerakoak...
‎Arratsetan irakurri, inguruko mendietako bide erdi itxietan barrena paseatu, eta erlaxatzeko ariketak egiten zituen. Iruñera itzultzeko asmorik ez zuenez , hango etxea alokatzea hausnartzen hasi zen. Ongi etorriko zitzaion diru apur bat gehiago.
‎Atea bota egin behar izan zuten agenteek. Antza, aurreko astean inork ez zuen M.R. ikusi, baina, bidaiatzeko ohitura handia zuenez , ez bizilagunak ez adiskideak ez ziren kezkatu.
‎Ez zuten hitzez aipatzen, baina hitzak baino adierazgarriagoa zen beren periodikoan atera zuten argazkia: alkatea eta zinegotziak, Miren Karmele tartean, Hankapaloren tabernaren aurrean," merkatari jazarrietako bati elkartasuna erakusten", argazki oinak argitzen zuenez .
‎Aita zaintzeko norbait behar zuten, arratsaldeetan, hiruretatik hamarretara, bere etxean bakarrik bizi nahi zuenez gero. Nitaz ondo hitz egin omen zieten, neska fina eta formala nintzela, eta horregatik jo omen zuten niregana.
‎Nahiz eta pozak, arrosak bezala, berekin izan beti bere arantza. Aloñaren kasuan, goragaleak eta halako gorabeherak ugari izan zituen, behar bezala lo egitea ere kosta egiten zitzaion, eta, lotarako pastillarik hartu nahi ez zuenez , Hankapaloren dj festak jasan beharrik ez izateko zer edo zer asmatu behar.
‎Beste aldaketa bat ere izan zen, baina kontatu beharrekoa azken hau. Izan ere, udako lan bilaketak emaitza onik ekarri ez zuenez etxean eskolak ematen nenbilen arren, kurrikulum bidalketa zaharrak bere ondorioak izan zituen azkenean eta, gabonak inguru horretan, lanpostu baterako deitu zidaten. Elkarrizketa baterako, zehatzago esanda, baina elkarrizketaren ostean lanpostua eskaini zidaten, bere kontratu, soldata eta guzti.
‎esploratzaile ona, eta edozein lan eta esfortzu egiteko kemen izugarrikoa. Qaannaqeko eta uharteko mendebaldeko hizkuntza oso ondo ezagutzen zuen, eta, ama inuita zuenez , beretartzat hartzen zuten inuitek.
‎Ruthek aspaldiko adiskide baten laguntza eskatu zuen azken gaua pasatzeko, eta, azken desioa zuenez , onartu egin zuten: pattar botila ekarri zioten.
‎grekoa, latina, filosofia, geometria, aritmetika, astronomia... Ikasteko irrika izugarria omen zuen Johnek, eta, berak gero behin baino gehiagotan aipatu zuenez , ikasle garaian egunean hemezortzi ordu eskaintzen omen zizkion ikasketari, bi ordu jatordu eta elikatze lanari, eta lau orduko lo urria arimari.
‎Bere burua edertzat zuenez , oilar eta ziur joan zen ederrez goraipatzen eta ankerrez deitoratzen zuten bihotz lakar hura bigundu eta bereganatzera. Berehala ezagutu zuten elkar, ikuste hutsez, eta Graemetarren maiorazkoari bihotza azkartu zitzaion antzinako neska beltxarana emakume eder eginda ikusi zuenean.
‎Azaldu zuenez , Lüküzeren bigarrena bidera atera zitzaien, bere nagusiaren gazteluaren inguruan. Ez zuen borrokarik nahi.
‎Lotsagorriturik eta ahalketurik gelditu zen, bai aitaordearen erranaz bai hiriko biztanle gehienen saldukeriaz. Gero jakinen zuenez , Tuterako edo Lizarrako jende onak ausartu ziren etsaiari buru ematera eta errege erreginen alde egitera. Iruñekoek, berriz, ustel eta koldar jokatu zuten, azienden pare.
‎Haren seme zaharrenak –Mariaren anaia eta Migelen osaba, beraz– hartua zuen etxearen eta ofizioaren segida. Oraino ez zuenez umerik adinean, iloba berarekin ikastun hartzeko prest zegoen, jana eta etzana sari. Migeli hezetasunak hezur mamiak ustelduko zizkion edo larruei darien laino kiratsak birikak erreko.
‎Egun madarikatuak gau madarikatua ekarri behar zuenez , guardia zibilak etorri zitzaizkigun galdezka. Ordutik, haizea dabilenean, iruditzen zait baten bat daukagula ate joka, eta lorik ere ez dut egiten, haiek direlakoan.
2007
‎Konrad Lorenzek egokiro azaldu zuenez , animaliek izari bakarreko interjekzioak jaurtitzen dituzte; gizakumeok, aldiz, bi izaritako hitzak ahoskatzen ditugu. Mintzatzen hasteko, adierazle/ adierazi bikotean topatzen dugu bikoizketarako ahalmena.
‎Sartre jenio bat izan da (berak ere, bere buruaz ari zelarik, uste zuenez –). Horra hor?
‎Rosalía etxekoandereak, 37 urte orduan, bazuen etxe hura zuzentzen makina bat lan; eta izkiriatzeko giroa dexente zailduta? Eta González Besadak esan zuenez ,, bikotea gaitasunez mukuru hornitua, maila berean zen baliabide ekonomikorik gabea?.
‎Baina Felipe II.a,, heretikoak? garaitzeko aitzakian, sarraskia prestatzen hasi zen; 1565eko urrian, Segoviatik, berragindu zuenez .
‎888 KORFF, H. A., Geist der Goethezeit, 5 bol., Darmstadt 1966 Irakurleak ohartuko zuenez , Aro Klasikoaren data muga hauek, askok Aro Erromantikoarentzat seinalatzen dituzten berak dira.
‎ez du hauteman; euren aurretiazkoekin, ez zitzaien kabitzen buruan. F. Schlegel-ek berak, adibidez, Erdi Arotik zetorren Inperio erromatar germaniarra Napoleon-ek ezabatua zuenez (1806), haren antzekoen posiblea hobetsiko du herriak biltzeko erakunde eredu gisa, alegia eliza katolikoa eta Austriako Inperioa (bera katolizismora konbertitu da eta bere irakastokia Vienara aldatu du); besteren batzuk, aldi baterako politika baztertu eta herri gogoaren altxor kultural antzinatarrak biltzen eta edertzen enplegatu dira (Brentano, von Arnim, Görres); denek, nolabait, Kant-engand... nazionalistak barik (Alemaniako kasuan, garai honetako. Herder, etc.?
‎863 CHAMBERLAIN, H. S., aip. lib., 660 Mirande-k pentsatzen zuenez , buruzagi germaniar bat euskaldunez inguratu zelarik eta armatu, sortu zen Nafarroako erresuma.
‎Arraza, esandako hiru momentuak da: biologikoa, arimazkoa eta hizkuntzazkoa, lehenespen ordena horretantxe) 720. Arrazaren eban je lioak? 721 irakasten zuenez , bada, arraza historiak erantsiriko nahasduretatik garbitu eta indarberritu behar den legetxe, ikuzi behar da hizkuntza historiak itsatsi dion hainbat orban frantses eta latinotatik. < National> berba, herri edo nazio alemana bera izendatzeko hain zuzen, frantsesegiaz beste, batez ere latinoegia zen, eta katolikoegia hortaz722, izpiritu germaniar jatorreko inork sori izateko ahotan hartzea.
‎–Norena da Elisa??. Baina inork erantzuten ez zidanez, inork zirkinik egiten ez zuenez , azkenean oihuka egiten nuen. Ez zitzaidan inporta dendan sartutakoak Diputazioko funtzionario itxura ote zuen ala Udaleko funtzionarioarena bestela.
‎Elisaren ustezko senargaia aurkitzeko saioak huts egin bazuen, ez zen nire errua izan. Nik ozenki galdetu nuen norena ote zen Elisa, eta inork erantzun ez zuenez , nirea zela erabaki nuen. Bestela pentsa dezakeenak esatea zuen bere garaian edo isiltzea du behin betiko, ez dakit.
‎Amaren hazpegiak zituen, ez nireak. Elisaren ama Kandidari arrazoi eman behar izan nion horretan, zortea izan genuela nirerik apenas zuenez ezer. Irribarrea, beharbada, nirea izango du; nik, izan ere, oso irribarre burlosoa daukat, Cantinflasena bezalakoa.
‎Titok, lehenago, jaiak igaro ondoren mesedez berarekin lanean hasteko eskatu zion Elisari, bere idazkari pertsonala izatea nahi zuela, bera gabe ezin zuela lanik egin, hitz ederrak denak. Elisak ez baietzik, ez ezetzik esaten ez zuenez , Tito belauniko jarri zitzaion.
‎Zapia busti nuen erabat malkotan, eta beste bat, beltza, utzi behar izan zidan Titok, ez galtzeko baldintzarekin. Idazteko gogorik ez zuenez , ez zen niri zapia maileguan uzteko dokumentua prestatzen hasi.
‎–Bordelekoa, mesedez?. Gizona, kartak erretiratu eta lausengu eta tximinokeria asko eskaini ondoren, sukaldean galdu zen, sukaldekoekin frantsesez hitz egitera, uste dut, gurekin egin ez zuenez .
‎Esan behar da bere lana bete zuela animaliak. Itxura beldurgarria zuenez , etxez etxe ibili ohi diren kobratzaile eta saltzaile guztiak uxatzen zituen, baita Jehovako lekuko lekurik gabeak ere.
‎Lauraren mundua berdea zen. Mundu belar bat edo mundu oliba bat bezalakoa, berak esaten zuenez .
‎–Atsedena hartzen du Leirek, bere hitzen efektua neurtzeko?. Beno, ba, Edinburgoko unibertsitateko ikerketa talde batek argitu zuenez , animalia horiek hil zituena ez zen beste animalia bat izan, ez, ezta Nessie munstroa ere, ez pentsa, baizik eta ur azpiko zooplanktona! Zooplanktona!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 776 (5,11)
ukan 363 (2,39)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
ukan gero 10 (0,07)
ukan arrisku 2 (0,01)
ukan ezer 2 (0,01)
ukan geroztik 2 (0,01)
ukan Aierbe 1 (0,01)
ukan Espainia 1 (0,01)
ukan Garcia 1 (0,01)
ukan alegazio 1 (0,01)
ukan amore 1 (0,01)
ukan arau 1 (0,01)
ukan auzitegi 1 (0,01)
ukan azken 1 (0,01)
ukan baietz 1 (0,01)
ukan begi 1 (0,01)
ukan bera 1 (0,01)
ukan berriz 1 (0,01)
ukan bost 1 (0,01)
ukan deseroso 1 (0,01)
ukan errefusatu 1 (0,01)
ukan erregina 1 (0,01)
ukan ertz 1 (0,01)
ukan ez 1 (0,01)
ukan galdegin 1 (0,01)
ukan gurin 1 (0,01)
ukan horregatik 1 (0,01)
ukan hura 1 (0,01)
ukan indar 1 (0,01)
ukan musika 1 (0,01)
ukan oin 1 (0,01)
ukan pauso 1 (0,01)
ukan txalupa 1 (0,01)
ukan ume 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia