Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 480

2000
‎Aitona Nikolasek zerbaitekin ihardets ziezaiokeen aitaren ezkutuko mehatxuari, baina nola erdi ahiturik baitzegoen orduko, erreuma hezurrik tipienetan ere jaun eta nagusi, eta nola ohartzen baitzen ezen jauregi hark gure aitaren beharra zuela, zuhaitzak lurrarena bezainbertze, zutik iraunen bazuen, hala, isilik egoitea deliberatu zuen hartaraz gero.
‎Eta, nola erregeek bufoien ageriko nahiz ezkutuko kritikak eta haien txantxak onartzen dituzten eta haienak bakarrik, hala betetzen ote zuen osabak kargu edo betebehar hura aitaren aitzinean, nehork erraiten ez zituen gauzak erraiten zituela eta nehork egiten ez zituenak egiten? Eta, aitak osabari izan ziezaiokeen edo osabaren alde senti zezakeen estimua, beraz, ez ote zuen hatsarretik mesprezu puntu batek ukitzen, bere anaia hark buruan haizea baino ez balu bezala. Zeren eta teleskopiotik izarrei beha gauak galtzea edo txakurrak horrela bataiatzen ibiltzea edo kakategiak asmatzea ez baitzitekeen bertzerik izan...
‎Haizeak haize, abuztuko ortziral arratsalde horretako ikuskizunak depresioa sorraraz ziezaiokeen lagunik pozbera eta jostaerrazenari ere. Zerbitzari ezkibelaz aparte, bezero bakarra zegoen ni sartzean:
‎Gaiaren egoera ikusita, euskal nazionalismoaren kanpo jarduera (ikerketaren xede nagusia) aztertzeari eta baloratzeari lagun ziezaiokeen doktorego tesi bat itxuratu nuen1 Horretarako nahiko tarte kronologiko zabala aukeratu nuen, berrogeita hamar urtekoa alegia (1890etik 1939ra). Tesiaren helburu nagusia, beraz, kanpo jarduera horren alderdi teorikoak eta gauzatze praktikoa ikertzea izan da, funtsezko galdera bati erantzuteko, hots, ea euskal nazionalismoaren kanpo jarduerak eredu definiturik izan zuen zehaztutako garai horretan.
‎Hernanikoa zela azaldu zigun mutilak, eta izebari josteko makina bat ekartzera etorria zela handik Goizuetara. Izebaren etxetik irtetean autoa abian jartzerik ez zuela jabetuta, Goizuetara heltzean Hernani aldera auto stop egiten ikusi gintuela gogoratu eta guregana jotzea erabaki omen zuen, herrian ordu hartan ez baitzegoen lagun ziezaiokeen inor.
‎Eta hala ere, aise aski, imintzio lasaiak eginez berba egiten zuten. Haietako bat bestalde, Xanek aurpegia erabat ikus ziezaiokeen bakarra, Xani so gelditu zen bere begi handiez. Emakume hark, hain inprebisiblea zirudien.
2001
‎1971ko otsailean, Lurrak duen satelite gertukoenari hirugarren bisitaldia egitekotan ziren iparramerikarrak (lehenago ere joateko asmoa izan zuten, baina" Apolo XIII". ak kale egin zien). Oraingoan hutsegiterik ez zuten nahi, eta Mendebaleko komunikabideetan ez zen berri horri itzal egin ziezaiokeen beste gertakizunik. Egon zitezkeen vietnamdarrak, laostarrak, kanputxearrak, ugandarrak, hegoafrikarrak edo batek daki nongoak bereak eta bost jasaten, zeuden bezala bestalde, aipatu hedabide horiei gehiegi hunkitu gabe.
‎–Ikusmena galarazi ziezaiokeen argi distiratsu bat agian?
‎– Hurrengoan, ez ezak zalantzarik izan, ez diat hutsik egingo; hire burua puxika bezala lehertuko diat –hitzak nabarmenki tartekatuz mintzatzen zen; kordeari apenas euts ziezaiokeen seinale.
2002
‎Oraindik helduta zeukan, baina bat batean askatu egin zuen. Kosk egin ziezaiokeen sugea balitz bezala.
‎Baina Sarak ahul eta makal segitzen zuen eta, badaezpada ere, analisi batzuk egin nizkion. Globulu zuriak neurriz behera zituen, baina ez beheregi, asaldatzeko moduan ez behintzat, nahiz eta, teorian, goitik behar zituen, katarroak eragin ziezaiokeen infekzioagatik. Eta orduan esan nion:
‎Dena den, Sadam Husseinen ukatu ezinezko krudelkerien inguruan propaganda eraginkorra antolatu bazuten ere, une erabakigarrian, Estatu Batuek harenerabateko porrota saihestu zuten. Izan ere, haren diktadura bortitza ez zen inoiz esku hartzearen benetako zioa izan, eta Estatu Batuek irandar iraultzari aurre egin ziezaiokeen ezkutu baten premia zuten oraindik ere.
2003
‎Harekin ez zeukan azkar joan beharrik, dena gozoagoa zen eta ez zion axola nahiari eusteak, gero sumendiak eztanda non egin edukiz gero. Batentzat eztitasuna gordetzen zuen bitartean, bestearekin gogoak eskatzen zion gordinkeriari bidea eman ziezaiokeen . Giroak ere guztiz bestelakoak ziren.
‎Beharbada sormenaren iturburu, artearen jatorri sentitzeak hunkitzen ditu horrenbeste emakumeak. Dora Maar ek esan ziezaiokeen Picassori: zuk margotu duzu koadro hori baina ni naiz koadroan dagoena.
‎Ordu erdia pasatu eta alde egin zian, nork eta Ñoñostiarrari itzala egin ziezaiokeen bakarrak. Irlandesaren koilaratxoa eskuan utzi hinduen, altxatu eta" hurren arte" esanaz atetik auskalo nora desagertu zenean, auzoko zine foruma?
‎Egiaz, ez genekien mutil, gizaseme edo agure zen, baina on Belisarioren ondorioa zuzena iruditu zitzaidan: sasoi beteko pertsona batek baino ezin euts ziezaiokeen ordubete  tsuz halako egoera bati. Hondartzara iritsi, eta apaizak berri ona zabaldu zuen.
‎Newtonek egindakoa berriro egin beharrik ez zegoela uste zuenez gero, Lagrangek ez zuen sentitzen naturaren funtsezko berrinterpretazioei ekiteko tentaldirik. Horren ordez, bere newtondar paradigma partekatu zutenek hura utzitako lekutik ekin ziezaiokeen , paradigma horren formulazio argiagoak eta naturaren behaketekin gero eta adostasun handiagoz jarriko luketen eraketa lortzen saiatuz. Aukeratutako eredua zeharo ziurra delako uste osoa dutenek bakarrik ekiten diote lan mota horri.
‎Baina hain zuzen horregatik ikusi zuten beren burua behartuta kritikoak izatera, aurresuposatzen baita zientziak jite kritikoa izan behar duela. Eta zientzia objektiboa dela, egiarantz garamatzala eta dogma eta mitoetatik aske dagoela jendeari pentsarazi ziezaiokeen estereotipoa ez zuten luzatu nahi. Haatik, zertarako ‘jai izorratzailearen’ eginkizuna hartu?
2004
‎Hori dok, pentsatu zuen Romanek, italiano baten arnasie. Ia ia nikotinaren hatsa ere har ziezaiokeen . Romanek pentsatu zuen morroi hura ez zela ibiliko tabako gorria ala beltza aukeratzen:
‎Montsek poz pozik hartu zuen berria, eta haren aitak ere zer esanik ez: egia esan, ni ez nintzen aitaren aurrean egon honek berria jaso zuen momentuan, baina ongi ezagutzen nuen eta halako zerbait esan ziezaiokeen :
‎Garapen hau guztia, esan bezala, lege hutsune izugarri baten erdian gertatu da, gehiegi luzatu dena seguruenik baita haren arduradun nagusia izan den Alderdi Popularrarentzat ere. Izan ere, egoerak ez zion, dagoeneko, mesederik egiten telebista sistema oroko rraren garapenari —zer esanik ez telebista lokalaren eredu sozialari, baina horrekez zion PPri gehiegi axola—, eta, gainera, Localiarena bezalako garapenak kalte egin ziezaiokeen PPren interesei telebistan. Hori dela eta Madrilgo PPren Gobernuak telebistalokala ren marko juridikoa berregiteari ekin zion 2002renamaiera aldera; hori bai, berezkoa zuen modu nahasian eta helburu politikoetara makurtuta jarraituz.
‎Zientzia eta teknologia indar boteretsuak bihurtu dira gaur egun, ia ahalguztidunak, beste garai batean Jainkoa eta eliza izan zitezkeenaren parekoak zenbait aspektutan. Orduko garaietan gizakiari erlijioak eskain ziezaiokeen guztia eskain diezaiokete gaur egun haiek, baita hilezkortasunaren, edo horren ezean bizitza luzeago baten, ametsa iziotuta izatea ere. Hartara, batzuentzat, zientzia eta teknologia bihurtu dira gaur egun mito, zientziak egiten ditu mirariak, utopia handien ezean zientziak agintzen digu munduko gaitz guztien osaketa eta geroan etorriko den zoriontasuneko mundu berria, oinazerik gabekoa.
‎Bazuen, hori bai, haranaren inguruko herrian bizi zen morroi zahar zaharra, guk Bizkarroker deitzen geniona, eta enkarguak eta beste zenbait lan arin egiten zizkiona. Ordea Bizkarrokerrek laguntza eskasa eman ziezaiokeen , zeren gizon hark, guk ematen genion ezizenak adierazi bezala, bere onenaz aurrera baitzirudien ordurako, eta sarritan goiza besterik ez baitzuen egiten lanean. Bere bizikleta hartu eta herrira joaten zen bazkaltzera, poliki poliki, erortzeko beldurrez...
2005
‎Eta pentsatu egin zuen: izan ere, nola esan ziezaiokeen izeba Emilik berari. Inesi?, egun batzuk lehenago, pertsona ezer ez izatetik irits zitekeela, eta ezer ez izatetik baino ez, zerbait izatera?
‎Jende askok zion beldurra Marrori auzoan, ez bakarrik haurrek. Nik neuk ere halaxe nion; batik bat, Adelari egin ziezaiokeen kaltearen beldur nintzen. Ikara eta guzti ere, neure buruari zin egin nion baldin eta egunen batean Adelari zerbait egiten bazion, aurrez aurre izango ninduela, eta urtetan zain zeukan balaren eztena probatuko zuela.
‎Etxe hartarik aldendu zen punpan, erokeriak biderkatzen zion bere zangoen, oinen, besoen, gorputzaren kalipuaz harriturik. Zainetako gaixotasunak alabaina jendea flakatzen zuen, normalitatetik bereizten baina errealitatearen ukimen doloretsua ere eskain ziezaiokeen , jendetasunaren geruzaren azpian ttattit aiduru zegoen kabalatasunaren antzeko zerbait.
‎" Urruti aspaldikoa, egingo al didazu mesede?". Ez zekien nora jo bestela, nork lor ziezaiokeen halako dokumenturik Urruti komisarioa izan ezean. Eta Urrutik baietz, Ertzaintzak eta Nafarroako Polizia Judizialak ez dituztela harreman bereziki zintzoak, baina ahal dena egiten saiatuko zela.
2006
‎1997 urteaz geroztik, eduki berriak eta proiektu desberdinak garatu ditu ARGIAk Interneten. Baina landutako produktuak eta antolatutako zerbitzuak duela bederatzi urte aurreikusi ezinezkoak zirenez, orain arteko egiturak nekez egin ziezaiokeen aurre behar berriei. Horregatik 2005ean aldaketa sakonari ekin zitzaion.
‎«Baina, eskualde, leku eta hiribilduen kopurua handia denez, eta denak ez direnez banan banan izendatuak izan, erabakitzen dugu: idatzi gabekoak zein aipatutakoak, boto duin honetan parte har dezaten, eta, bakoitzaren botere eta ezaugarrien arabera, Donemiliagako zenobioari zentsua eman diezaioten» esaldiarekin, aipatu gabeko edozein hiribilduri botoak ordaintzea eskatu ziezaiokeen monasterioak. Hori litzateke Donemiliaga Kukullako monasterioak hiribilduekin hainbeste auzi izatearen arrazoia.
‎Eskolakoen iritzian37, intelektual batek gizarteari egin ziezaiokeen zerbitzurik ederrena marxismoaren aldeko aukera egitea zen: ekonomia politikoaren kritika.
‎Gauaren beste une batean, bere gogo torturatuak beste ideia bat xuxurlatu zion: hil aurretik, Maiderrek bere telefono zenbakia eta bere itxuraren berri eman ziezaiokeen hiltzaileari.
‎Keinu ezagunak ziren orain, bai berarentzat bai niretzat. Horrek errepikapenaren automatismoa eman ziezaiokeen ekintzari, baina nik esango nuke, hori baino gehiago, ezagutzak ematen duen intimitatea zeukala. Nik ezin nuen barrendik erretzen ninduen lotsa garaitu; berak ere ez dakit hari guztiari zerion higuina ahazterik izango zuen; baina, horren gainetik, biok betiko lotzen gintuen ekintza intimo bat partekatu genuela sentitzen nuen.
‎Tsarinak, orduan, Rasputinen aholkuei jarraiki, hautsiarazi egin zuen ezkontza hura, eta, edozein bide ixtearren, Dimitriren arinkeriak haizatu zituen, Felix Yusupovekin izandako harreman sexualak, esaterako. Hortik pentsa nolakoa izan zitekeen Dimitrik Rasputini zion gorrotoa, eta zein ederki marrazten zuen zizpoletako bala hark Felixek Errusiari –eta Dimitriri– egin ziezaiokeen mesedea.
‎Zer, gabardina zikintzeko beldurrez, ala?, Klausek, halako zerbait esan ziezaiokeen bakarrak.
‎Menelao eta Ajax —dorre moduko ezkutu mizenikoa daramana60—Akilesen eta Odiseo oldarkorrenaren kastakoak dira: Akiles ere hil arte borrokatuko zatekeen Patrokloren gorpua berreskuratzeko, jakinik kultura heroiko hartan gorpua bahitzea zela heroi bati egin ziezaiokeen laidorik gogorrena; Odiseo ere bakarka borrokatuko da Itakan asko eta indartsuak diren arerioen aurka. Menelaok, bere baitatik kanpo, araudi aristokratikoan aurkitu du bere jarrera bideratzeko maxima edo agindu objektibo bat61:
2007
‎Baina zer motor klase? Komunista batek esan ziezaiokeen gizarte naziari: " barkatu, damu naiz, prest nago aldatzeko, heil Hitler!", eta sistemak barka ziezaiokeen.
‎Komunista batek esan ziezaiokeen gizarte naziari: " barkatu, damu naiz, prest nago aldatzeko, heil Hitler!", eta sistemak barka ziezaiokeen . Gertatu ziren horrelakoak.
‎Horiek horrela: " Nork egin ziezaiokeen mina?" pentsatu genuen. Poliziak aldiz nola ikusten zuen?
‎Arrazionalki pentsatzen hasten bazara kontrako eztarritik ere pasatzen ez den aldarrikapena, digeritu ezineko leloa, baina gu ustez emakumeen defentsan ari ginen. Kontsideratzen genuen emakumeari gerta ziezaiokeen gauzarik okerrena prostituzioa zela, eta prostitutak patriarkatuaren biktimak zirela. Ez genuen bista handirik, borondatea bai sobera.
‎zentro gehienek ez dute arazoa behar bezala identifikatzen eta erabiltzaileari proposatzen dioten tratamendua gaizki azaldu eta okerrago zehazten diote.Argaltzeko hiru zentrotik batek pisu galtze azkarregiak (osasunarentzat, arriskutsuak) planteatzen ditu; proportzio hori errepikatu egiten da, bezeroa artatzeko ez espezializatutako sendagilerik eta ez nutrizio alorreko aditurik ez duten zentroez aritzean.Horien %46k, gainera, izar produktuekin (pazientearen elikatze azturak eta bizimodua aintzat hartuko dituen dieta pertsonalizatua planteatu ordez, produktu edo osagarri dietetikoekin) egin beharreko tratamenduak aholkatzen ditu.Hauxe da, beren burua pisua galtzeko paziente gisa aurkezturik, CONSUMER EROSKI ko teknikariek egin duten erradiografia kezkagarria, Espainiako 18 hiritako 103 establezimendutara bisita egin ondoren: ...n.Zentroak bisitatu zituzten 22 teknikarien erdiek ez dute argaltzeko beharrik, bostek gehiegizko pisu txikia dute (arazo estetikoa, batik bat) eta gainerako seiek maila desberdinetako obesitatea nozitzen dute.Dietetika eta nutrizio alorretako adituen laguntzaz eta sendagileen aholkularitza egokia harturik, horrelako zentro batek bezeroari era osasuntsu eta eraginkorrean pisua galtzeko aukera eman ziezaiokeen determina zezaketen irizpideak ezarri ziren.Bisita horietan ateratako ondorioek bereizgarri nagusi bat, berbera, agertzen dute: pisua galtzeko promesek eta proposatzen dituzten tratamenduek dietetika eta nutrizio alorretako adituengan mesfidantza pizten dute, dieta osasuntsuen bidez ezin erdiets daitezkeen emaitzak ezartzen dituztelako.Izen berdina, zerbitzu desberdinaCONSUMER EROSKI ko teknikariek, argaltzeko tratamendu eta gorputz estetikan espezializaturiko negozio tipologia zabalaren ordezkari diren 103 establezimendu bisitatu zituzten:
‎Definizio horren ahuleziak agerian uzteko, norbaitek galde ziezaiokeen presidenteari, ea demokrazia ez ote den gehiengoaren gobernua, prentsa askea eta alderdi askatasuna?.
‎Denei banan banan begiratu zien, harro antzean. Nekez eutsi ziezaiokeen buruari.
‎Udaletxeko atea irekita zegoen, eta auskalo barru ilun hartatik zer gehiago atera zitekeen. Bitartean, Demetriori itzal egin ziezaiokeen bakarra hurbildu zitzaion:
‎Hark bidalitakoak ziren, gainera, pankarten oihalak lurrari lotzeko erabili zituzten entziklopediako ale potolo haiek. Ea inork hartu ote zituen galdetzen bazion, esan ziezaiokeen , gezurrik esan gabe, behin behintzat eskuetan erabili zituztela. Gauza bera esango zion liburutegi xume haren beraren erabilerari buruz:
‎Hostailaren artetik ikusi zuen lagun taldea, ibai bazterrean. Urrutitik entzun ziezaiokeen Dioniri, bero bero Justino eta besteekin ika mikan. Inguruan CNTko lagunak zituen, ziurrena emanago eskusoinuaren aireei lagunak zeraman eztabaidari baino.
‎Prestige petrolio ontzia Ozeano Atlantikoaren uretan hondoratu eta astebetera, isuritako fuelak Galiziako kostaldea zelan belzten zuen ikusita, Eusko Jaurlaritzak balizko marea beltz bat euskal kostaldera hurbilduko balitz zelan aurre egin ziezaiokeen aztertzeko eta egin beharreko lanak koordinatzeko batzorde bi antolatzea erabaki zuen. Erakunde arteko Batzordean Eusko Jaurlaritzak berak, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta Donostiako Udalak hartu zuten parte.
2008
‎Nola erauzi, baina, erraietan errotutako min hura bere baitatik, edo, erauzi ezean, nola apaldu eta txikiagotu gutxienez? Protesta oihu bat egin zezakeen, edo burla egin ziezaiokeen Faustiri eta, artaburua, deitu, edo gauza gordinago bat,, urdanga?
‎Beste moja bat hasi zen, ordea, sor Klara bera?, orduantxe barrez, beste bat eta beste bat, gehienak isilka eta gutxi batzuk algaraka. Harekin batera, halere, begi multifokalak beste xehetasun bati antzeman ziezaiokeen –barrez edo barre gogoz zeudèn mojekin batera, beste talde bat baitzegoen, ugarixeagoa, beste jarrera bat erakusten zuena, jarrera simetriko bat, nolabait esatearren?, zenbat eta batzuk beren barre gogoari atxikiago egon, orduan eta haserreagotu baitziren besteak, batzuen eta besteen keinuak eta imintzioak esandakoaren erakusgarri:
‎Baina Natividaden kontzientzia ez zen, une hartan, sendotasunaren eremua; aitzitik: kaosa zen eta egonkortasun guztiz ezegonkorrean zegoen, balizko hausturak poza eragiten zion, baina baita pozaren neurriko lotsa ere, ausaz?, norabide batean zein aurkakoan mugitzen zirèn indarren eraginpean; agertoki hartan, beraz, nekez atera ziezaiokeen Natividadek zuku guztia bere pozari, horregatik aldatu zitzaion guztiz aurpegia, beharbada, pozezko sentimendua bere baitan erabat biribildu baino lehenago, burmuinen lurretan pentsamendu batek lur hartu balu bezala:
‎Beñardok lanari berrekin ziezaiokeen isilik; edo aitzakia bat asma zezakeen, aitarekiko mendekotasuna eta gutxieneko manerak erakutsiz betiere: –Barkatu, baina??.
‎Faustinaren ateraldiak barre eragin ziezaiokeen Reginari, baina honek ez zuen egin, zalantza baten itzalak hartu baitzion, antza, aurretik egotzitako iritzi biribila:
‎Harri eta zur zegoen, zinez, Zosimo: mindurik eta gaitziturik ere behar zuen, alde batetik, izan ere, nola egin ziezaiokeen hitz mutil hark, inortxo ere ez zenak eta bere semea izan zitekeenak, berdinetik berdinera, lotsarik eta konplexurik gabe, olatuaren aparretan zegoèn bera bezalako gizon bati!?, baita liluraturik ere, bestetik, konfiantza hartu zutenean, Zosimok berak aitortuko zion Nazariori ez zitzaiola bizitzan antzeko kasurik egokitu, ezta urrutitik ere?; Zosimo, beraz, Nazariori ezezko biribila ematekotan e... –Erotzat hartu zintudan lehen begi kolpean, baina bazuen zure begiradak borondatearen indarra, zure amets zoroari lurrezko edo burdinazko oinak jartzen zizkiona??
‎edo halako zerbait, bere etsipena irri batez janzten ahalegindu bazen ere, jelosiak eragindako bere min hartan atsegin amiñi bat ere aurkituko balu bezala. Ricardoren begirada etsiari, ordea, Nataliak bakarrik erantzun ziezaiokeen –baita honek berandu gabe erantzun ere:
‎Eszenari begiratuta, edonork antzeman ziezaiokeen Nazariok, hogeita hamabi urte betetzear zegoenak, bizi zuèn egoera deserosoari, hain zegoen, itxura batean, noragabe, harri eta belarri. Zer zen, bada, gizon haren hitz jarioa, ehiza galaitasunaren armekin lotzen zuena, mezuak doinuarekin, hitzak irriekin eta gatza piperrarekin, emakumeekiko harremanen nolabaiteko ideia finkatzeko?
‎Nola izan zezakeen apaizgorako bidean zegoèn mutilak hain amets likitsa! Arrazoiak esaten zion, ezin esan ziezaiokeen besterik, guztia ametsetan izan zela, eta ametsetan ez zegoela errurik, baina eszena hain iruditzen zitzaion izugarria, bestalde, non, hondarrean, eszenaren gordinak eta izugarrikeriak menderatu baitzuten.
‎Aita alabari erantzuteko moduan egon zitekeen, kargua ere har ziezaiokeen agian hargatik, neska gazte batek adulterio hitza aipatzea bera ere ez al zen, bada, gehiegitxo??, baina alabaren izena. Ernestina, errespetuaren ezaugarritzat zuelako, edo haren arrazoiak zinez konbentzitu zuelako, burua gora eta behera mugitu zuen hiru bider.
‎Bestalde, berriz, ia gutuna baino lehenago heltzea ere ez zen itxurazkoa. Ezin ziezaiokeen presaren itxurarik eman, ez eta desiratzen zegoelako aztarnarik ere. Pentsatzeko beta hartu balu bezala, Jesusen Bihotzaren egutegiari orria altxatu eta atzeratu egin zuen bidaiatzeko aukeratutako eguna.
‎Edozein kasutan, ikuspegi historiko paktista hartan, euskal herrialdeen estatusa abiapuntuko independentziatik borondatezko aliantzara igaroz finkatzen zen. Horregatik Azkuek, bere lobari 1907an idatzitako gutunean, kontraesanik gabe baiezta ziezaiokeen euskaldun­eneta espain­olenarteko alian­tza batetik, eta aldi berean elkarrekiko in­depen­den­te izaera154 Aliantza ez baitzuen independentziaren ukazio gisa ulertzen baizik independentziak ahalbideturiko aukera gisa. Hau da, Azkueren idealean, euskal herrialdeen independentzia berek mugatzen zuten, hala komeni zitzaielako, ez printzipio gisa ez zutelako independentziarako eskubiderik.
‎Azkue ondo jabeturik zegoen Aldundiko irakasle izateak eman ziezaiokeen botereaz; honela, bada, Izkindea argitaratzean ez da soilik irakaskuntzan erabiltzeko testu­liburu bat kaleratzen ari. Euskal Izkindea bizkaiera osoa arautzeko saioa da, Bizkaia osoari eskeinia, eta Bizkaiaren hizkuntz­eredu izateko asmoa duena9.
‎Oso antzeko argudioak erabili zituen 1928ko abenduan, Espainiako hizkuntza akademiako sarrera egin zuenean. Izan ere, akademiko karguak eman ziezaiokeen ospea baliatu guran, bere sarrera hitzaldiaren amaieran honako eskaria egin zuen:
‎«Echegaray, pour éviter sans doute la note de séparatisme qui facilement tombe des plumes des journalistes espagnols»39 Eta hiru urte geroago, 1909an, umezurtzen hezkuntzaz arduratuko den korporazio erlijioso euskaltzale bat sortzeko asmotan zebilenean (Zurtzain­go proiektua) 40, Azkue kezkaturik zegoen bere ospe ideologikoak proiektuari egin ziezaiokeen kalteaz, zeren «costará no poco después de mi historieja de zarzuelero [Vizcaytik Bizkaira zarzuelagatik batez ere] echar el sambenito de separatistas»41 Eta gai berberaz ari zen hurrengo gutun batean, «evitar la nota de separatista» aipatzen zuen ostera ere42.
‎Hor ulertu beharra dago izendegia baino garrantzia eta inplikazio handiagoak zituzten lanak, hala nola euskararen batasun asmoa Akademia baitan gauzatu gabe geratzea. Horregatik, Azkuek bere gipuzkera osotu asmoa Euskaltzaindian aurkeztu arren, berau bultzatzeko eta ezagutarazteko batzarrak Akademiatik kanpo egin zituen, zeren momentuz, gauzak zeuden moduan, erakunde honek ezin eman ziezaiokeen babes ofizialik. Hola ibili zen Azkue bere gipuzkera osotu egitasmoa Gipuzkoa aldeko euskaltzaleen artean,. Aitzol?
‎Beste moja bat hasi zen, ordea –sor Klara bera–, orduantxe barrez, beste bat eta beste bat, gehienak isilka eta gutxi batzuk algaraka. Harekin batera, halere, begi multifokalak beste xehetasun bati antzeman ziezaiokeen ... barrez edo barre gogoz zeudèn mojekin batera, beste talde bat baitzegoen, ugarixeagoa, beste jarrera bat erakusten zuena –jarrera simetriko bat, nolabait esatearren–, zenbat eta batzuk beren barre gogoari atxikiago egon, orduan eta haserreagotu baitziren besteak, batzuen eta besteen keinuak eta imintzioak esandakoaren erakusgarri: hantxe bi jarrerak –ikusle itsuak bakarrik uka zezakeen begi multifokalak begi bistan jarritakoa–, eta hantxe bi taldeak.
‎Harri eta zur zegoen, zinez, Zosimo: mindurik eta gaitziturik ere behar zuen, alde batetik –izan ere, nola egin ziezaiokeen hitz mutil hark, inortxo ere ez zenak eta bere semea izan zitekeenak, berdinetik berdinera, lotsarik eta konplexurik gabe, olatuaren aparretan zegoèn bera bezalako gizon bati! –, baita liluraturik ere, bestetik –konfiantza hartu zutenean, Zosimok berak aitortuko zion Nazariori ez zitzaiola bizitzan antzeko kasurik egokitu, ezta urrutitik ere–; Zosimo, beraz, Nazariori ezezko birib... " Erotzat hartu zintudan lehen begi kolpean, baina bazuen zure begiradak borondatearen indarra, zure amets zoroari lurrezko edo burdinazko oinak jartzen zizkiona" – eta halaxe galdetu zion:
‎Baina Natividaden kontzientzia ez zen, une hartan, sendotasunaren eremua; aitzitik: kaosa zen eta egonkortasun guztiz ezegonkorrean zegoen –balizko hausturak poza eragiten zion, baina baita pozaren neurriko lotsa ere, ausaz–, norabide batean zein aurkakoan mugitzen zirèn indarren eraginpean; agertoki hartan, beraz, nekez atera ziezaiokeen Natividadek zuku guztia bere pozari... horregatik aldatu zitzaion guztiz aurpegia, beharbada, pozezko sentimendua bere baitan erabat biribildu baino lehenago, burmuinen lurretan pentsamendu batek lur hartu balu bezala: " Eta zer, Gerardok eta Nataliak hautsiko ez balute eta oztopo guztien gainetik aurrera egingo balute?".
‎Nola izan zezakeen apaizgorako bidean zegoèn mutilak hain amets likitsa! Arrazoiak esaten zion –ezin esan ziezaiokeen besterik– guztia ametsetan izan zela, eta ametsetan ez zegoela errurik, baina eszena hain iruditzen zitzaion izugarria, bestalde, non, hondarrean, eszenaren gordinak eta izugarrikeriak menderatu baitzuten. Ondorioak, dena dela, ez ziren askoz hobeak izan, frai Millanek bi hilabete egin baitzituen eszena harekin larrituta, atsedenik eta ia lorik egin gabe.
‎Eszenari begiratuta, edonork antzeman ziezaiokeen Nazariok, hogeita hamabi urte betetzear zegoenak, bizi zuèn egoera deserosoari, hain zegoen, itxura batean, noragabe, harri eta belarri. Zer zen, bada, gizon haren hitz jarioa, ehiza galaitasunaren armekin lotzen zuena, mezuak doinuarekin, hitzak irriekin eta gatza piperrarekin, emakumeekiko harremanen nolabaiteko ideia finkatzeko?
‎Faustinaren ateraldiak barre eragin ziezaiokeen Reginari, baina honek ez zuen egin, zalantza baten itzalak hartu baitzion, antza, aurretik egotzitako iritzi biribila:
‎" Atsegin duzu, beraz, Gerardo..." edo halako zerbait, bere etsipena irri batez janzten ahalegindu bazen ere, jelosiak eragindako bere min hartan atsegin amiñi bat ere aurkituko balu bezala. Ricardoren begirada etsiari, ordea, Nataliak bakarrik erantzun ziezaiokeen ... baita honek berandu gabe erantzun ere: Natalia, izan ere, suminaren mende zegoen, su eta min, min eta su; bazirudien, gainera, bere su eta bere min haiek gorrotoaren eremuan aurkitzen zirela.
‎Nola erauzi, baina, erraietan errotutako min hura bere baitatik, edo, erauzi ezean, nola apaldu eta txikiagotu gutxienez? Protesta oihu bat egin zezakeen, edo burla egin ziezaiokeen Faustiri eta" artaburua" deitu, edo gauza gordinago bat," urdanga" adibidez, irainak iraina ordain. Guztia zuen, haatik, galtzeko, irainaren bideari ekinez gero:
‎Beñardok lanari berrekin ziezaiokeen isilik; edo aitzakia bat asma zezakeen, aitarekiko mendekotasuna eta gutxieneko manerak erakutsiz betiere: " Barkatu, baina...".
‎Aita alabari erantzuteko moduan egon zitekeen, kargua ere har ziezaiokeen agian hargatik –neska gazte batek adulterio hitza aipatzea bera ere ez al zen, bada, gehiegitxo? –, baina alabaren izena –Ernestina– errespetuaren ezaugarritzat zuelako, edo haren arrazoiak zinez konbentzitu zuelako, burua gora eta behera mugitu zuen hiru bider. Eta orduan, Ernestina –garaipenaren irria, ez nabarmena, baina bai esanguratsua haren ezpainetan– honela mintzatu zen:
‎Izan zituen tratu dezenteko auzo batzuk, izan zituen ezagunak herrian. Posible izaten zuen, bada, telefonoa hartu eta norbaiti deitzea elkarrekin joateko zinera edo paseatzera, baina bihotza zabal ziezaiokeen lagunik, ez zuen bakar bat ere.
2009
‎Eta gure arteko eraztunaren zigorra, zurezko koilarearena bihurtu zen Galesen: zurezko kutunaren koilarea zeukan haurrak, gaeleraz hitz egiten entzuten zuen beste haur bati pasa ziezaiokeen , eta honek berebat beste bati, eta abar; eta horretara, azkenekoz koilare hura zeraman haurra, makilatu egiten zuen eskolako maisuak. Jokabide demokratikoa omen" 14.
‎J. Buchlerrek, horregatik, bere teoriaren eta praxiaren artean inkoherentzia egotzi zion. Russellek erantzun dialektiko hoberik eman ziezaiokeen , zalantza gabe, baina ohargarria dena da, onartu egiten duela funtsean kritika hori: –I am accused of inconsistency, perhaps justly, because, although I hold ultimate ethical valuations to be subjective, I nevertheless allow myself emphatic opinions on ethical questions.
‎–Haserretu eta alde egin du, erran zuen Oskarrek. Beldurra ematen zion haserretu hitzak poliziari eragin ziezaiokeen susmoak, baina ez zitzaion azalpen hoberik bururatu.
‎–antzeko zerbait entzuna zion Adak Damasori, eta hura, beraz, bera eskolarik gabeko ergel ezjakin bat ez zela erakusteko abagunea izan zitekeen(. Kontzientziaren azpiko kontzientzia subkontzientea da? esan ziezaiokeen , adibidez), baina Adak ergel ezjakin bat bezala segitu zuen, mutu, Txopitea jaunari adi?. Bada, horretaz hitz egin dugu, barrutik hitz egin ere, egiaz:
‎bulego buruak hitzak jaurtitzen baitzituen, txakur zaunkariak balira bezala, ehiza inguratzen zutenak hitzez hitz eta zaunkaz zaunka, apalmenduaren eta beheramenduaren bide gero eta estuagotik, gero eta itsuagotik?, harik eta, bidea guztiz itsutzen zèn puntuan doi, biktima zokoratzen eta makurrarazten zuen arte, ez ihesbiderik ez itzurbiderik; zera ere ikusten zuen Domingok, ausaz, ehiztariak aurkari otzana zuela: ez basurde basati bat, berak atsegin zukeen bezala, ardi kikildu bat baizik; zer zen bera ere, baina. Domingo?, beste ardi kikildu bat baizik?; zerbait esan baitzezakeen, zerbait esan ziezaiokeen , bai, bulego buruari: bost duro ez zirela ezer, adibidez, txakur txiki bat baizik ez, hamar mila pezetako kontu batean?, baina ez zuen ezer esan; eta Domingo deseroso sentitzen hasi zen, eta lotsa?
‎ahizpak shocka izan zuenetik ez baitzuen burua altxatzen; eta, harekin ospitalera joan zenetik, hari begira bizi zen, bere burua ukatzeko gertu, Adarena berresteko asmotan; Adari bazkaltzen eta afaltzen laguntzen zion, egonarri handiz; honek ohea bustitzen zuenean, berriz, Maria Bibianak garbitu eta azpiko galtzak eta izarak aldatzen zizkion; Maria Bibianak, beraz, gogoan behar zuen Adari egindako promesa, noiz eta ahizpa halaxe mintzatu baitzitzaion, bi poloen arteko barne borroka hartan sartuta zebilèn garaian: . Ez nazazu utz, ezta min egiten badizut ere?;. Hitz ematen dizut?, erantzun zion Maria Bibianak; Adak, baina, nekez egin ziezaiokeen minik, zegoèn egoeran, nahiz eta, zegoèn egoeran zegoelako, inoiz baino min handiagoa egiten zion, Adaren gogogabezia desertu bat balitz bezala, guztiengandik erremediorik gabe bereizten zuena; hala, bada, Maria Bibianak bakardadeak jota behar zuen, eta Adarekin ibiltzeko era hura zuen, ausaz, bere bakardadearen ezaugarria, biak elkarrekin balebiltza bezala, bai, baina bakoitza bere aldetik, desertuaren alde banatan, eskuak eta besoak bereiz; horregatik Maria Bibianaren poza eta horregatik Maria Bibianaren alaitasuna, Adaren besoak berea kateatu zuenean.
‎zabalik behar zuen: Feliperen osabak, adibidez, lur bat agindu ziezaiokeen , non harriak mintzatu eta patatak printzesa sorginduak izan baitzitezkeen, eta Gabino lur hura bere egiten ahaleginduko zen ziurrenik, baita harri eta patata bildumak osatzen ere, oina mundu hartan pausatu ahala; Feliperen osabak, baina, mapen lurra agintzen zion, eta mutila mapen amaraunean harrapaturik gelditu zen:
‎–Bukatu dut ia liburua, Txaro, baina orain dela bi eguneko berria da Ana Karenina aldareetara igo dutela? esan ziezaiokeen ;. Zeeer?, galdetuko zion Txarok, eta Adak Maria Bibianarekin gertatua kontatuko zion;. Bada, zuk beste liburu bat idatzi duzu:
‎Adaren eskuinean zegoen Maria Bibiana, albo alboan: Adak, beraz, ukondoz astin zezakeen Maria Bibiana kolpe lehor batez, edo, hain nabarmen ez gelditzeko, ostiko bat jo ziezaiokeen mahai azpitik, Maria Bibianak bere mihia brida zezan, baina Adak gatzezko estatua bat zirudien, gatzezko estatua bat zen jada?, nornahik astinduz gero bertan behera desegin zitekeena: esan nahi baita zorabiatzeko puntuan zirudiela, hain geratu zitzaion azala marmol zuria bezain zurbil, eta hain norarik gabe begiak.
‎Adak kokotsa aurreratu eta nahigabezko keinu bat egin zuen, zalantzak erdibitua balego bezala; alde batetik, izan ere, halako zerbait esan ziezaiokeen ahizpari: –Jertse bat errematatzen ari naiz, eta orain ezin dut, baina esadazu esan beharrekoa, gorra ez naiz-eta!?, baina, bestetik, bere jarrera nabarmenegia ez ote zen pentsatu zuen, ausaz, Maria Bibianarenak berri txarra behar baitzuen, zinez, gezurra haren espezialitatea ez zenez gero; hala, bada, Adak atea ireki, mendazko gozoki bat ahoratu zuen, haatik?, eta Maria Bibianak esan zion:
‎–Hemen kanpotarrek dute euskara ikasteko obligazioa? erantzun ziezaiokeen amari, Feliperen osabak esanaren bidetik; edo erantzun ziezaiokeen, halaber: –Ni euskalduna naiz, eta ez naiz neure euskalduntasunaren lotsa?; edo erantzun ziezaiokeen:
‎–Hemen kanpotarrek dute euskara ikasteko obligazioa? erantzun ziezaiokeen amari, Feliperen osabak esanaren bidetik; edo erantzun ziezaiokeen , halaber: –Ni euskalduna naiz, eta ez naiz neure euskalduntasunaren lotsa?; edo erantzun ziezaiokeen:
‎erantzun ziezaiokeen amari, Feliperen osabak esanaren bidetik; edo erantzun ziezaiokeen, halaber: . Ni euskalduna naiz, eta ez naiz neure euskalduntasunaren lotsa?; edo erantzun ziezaiokeen : –Euskaraz ez dago biraorik, eta biraorik ez egitea da Jainkoaren borondatea?; buruan zituèn erantzun balizkoen artetik, ordea, buruan aspaldi bultzaka zebilkiolako, apika?, beste batek egin zion ihesi:
‎hautsi behar izan bazuen ere; semearen ezpainetatik hitz hura entzun zuenean, berriz. Euzkadi?, barrua irauli zitzaion, ikusi besterik ez zegoen zer aurpegi jarri zuen, erabateko aztoramendu batek hartu balu bezala; Reginak, izan ere, Espainia maite zuen, Espainia Handi bat, berak, hain zuzen ere, Madrilen ezagutu zuena, markes jaun andereen eta Espainiako beste handiki batzuen bidez: hainbeste maite zuen, non, hitza entzun ahala, halako lurrin on bat usaintzen baitzuen, ausaz, hitzari berari zeriona eta markesa andereak erabiltzen zuèn kolonia frantses zerutiarrari lotua egon zitekeena, aurrean ez markesa andererik ez haren koloniarik ez zuen arren, Euzkadi hitzari lurrin ito bat zerion bitartean, simaurrarena izan zitekeena (zer besterik eskain ziezaiokeen , bada, mundu txikiak mundu zabalari?), kontrastez 7; esan nahi baita auzi hari buruz Reginak izan zezakeèn iritzia haragian errotutako iritzi bat zela, aberetasunetik gizatasunetik baino hurbilago behar zuena, zer besterik da usaimena, bada, arnasaren erdiguneraino eta haragiaren muineraino sartzen den zentzumena baizik??, eta logikan oinarritutako edozein pentsamenduk baino indar handiago zuena... berriro ahoka zitezen; horregatik, beharbada, kontua ezin serioagoa zelako, Regina zelatan egon zen egun haietan, Felipe noiz etorriko
‎Baina Gabinok emandako erantzunarekin pozik geratu ez, eta anai arrebak mihitik tiraka hasi zitzaizkion, alferrik; egoera hartan, Maria Bibianak bakarrik atera ziezaiokeen Gabinori atera beharrekoa, baita helburua lortu ere, ilunabarrean, arreba Arte eta Ofizioetako eskolatik etxeratuta gero.
‎Handik aurrera, ikasleen aurrean ausart eta bihurri fama zuena, maritxu eta txibato fama hartzen hasi zen; Domingori kostatu egiten zitzaion hura eramatea, baina ez al zen bera. Domingo? txikikeria haiek bizkar gainean kargatzeko gai izango, Kristok munduko bekatu guztiak kargatu bazituen?; sufrimendu hura, gainera, Goikoari berari eskain ziezaiokeen , Kristok Gabino onerako bidean jar zezan.
‎fantasmak eta munstroak ez baitziren kontzeptu negatiboak Domingorentzat, positiboak baizik, jauregi batek, benetako jauregia izateko, derrigorrez behar zituenak; zergatik ez, beraz, Domingoren begirada kutsatu gabea bere egin edo bere egiten ahalegindu?? Ubelunez jositako haragi puskak, gainera, maitasuna behar zuen. Kristo bera ere ez al zen, bada, munstro bihurtu gurutzeko hartan, oinazearen gorputza ere beste munstro bat denez gero??, eta Domingok eman ziezaiokeen maitasun hura, maitasun garbi bezain espontaneoa, izebarena ez bezala errukiarekin zerikusirik gabea?, baldin eta berak, izeba Ernestinak. Domingok hasitako jokoa jokatzen bazuen edo jokoari jarraipena ematen?
‎Ezer ez! Muxu bat eman ziezaiokeen –zerari?, laztan bat, edozer, baina ez zuen, artean, ezertxo ere egin, ez egitezko egiteak errudun uste handi bat sorrarazten ziola; arrazonamendu kate batek agerian jartzen ziona, ordea, bere kulpa hura, konparazio batera?, beste arrazonamendu kate batek estaltzen zion: zer egin zezakeen, bada, berak, baldin eta afera haren azpian isilpeko akordio bat bazegoen, ez guztien artean espresuki hitzartua, baina bai sentitua eta onartua, eta giroak berak nolabait ezarria?, etxeko guztiak mututasunera kondenatzen zituena?
‎halaxe ikusi zuen bere burua, barre uholde berriak berarekin erruki eta erru hondar guztiak eraman balitu bezala, Felipe Gastaminza ez baitzen, azken batean, gelakoen irri bazka baizik: kalean galdutako txakur bat, ikusleen harrikadak baino merezi ez zituena; eszena hark, hortaz, nekez eragin ziezaiokeen Gabinori aldaketa sakonik: esan nahi baita eszena haren hasieran mutil xaloa eta tolesgabea zenak berdin jarraitzen zuela, apika, eszenaren amaieran, xalotasunak eta tolesgabetasunak ankerkeriaren bidean jarri bazuten ere.
‎Askatasuna duk, ordea, pertsonaren ondasunik preziatuena!? esan ziezaiokeen , adibidez; jarraian, baina, Domingoren arrazoiak ere ulertu zituelako, edo eztabaidarako gogorik ez zuelako eta hura beste memento baterako utzi zuelako, Albertok, aurpegiko giharrak lasaituta, keinua bigundu zuen, baita burua goitik behera mugitu ere bi aldiz, lauzpabost segundoren buruan.
‎Egun hartan ere, halatsu aritu ziren hirurak, bazkalorduan, isilean, baita Teofilo Maria haiei adi ere, ate atzetik zer entzungo; iristen zitzaiòn berbaroagatik, baina, gauza bakarrari antzeman ziezaiokeen : behekoak urduri zeudela?
‎une hartantxe ari zitzaion aita semeari bulego buruaren kargua berandu baino lehen hartzearen egokitasunaz?. Gaizki hasi zinen, Domingo, baina harro nago zure bilakaeraz, azken hilabeteotan; hain harro nago, non laster izendatuko baitzaitut bulego buru: hurrengo astean, beharbada??, hamar bat hilabeteko esperientziaren ondoren; Domingok ezezko biribil bezain kementsu batekin erantzun ziezaiokeen aitari, honek bere proposamena egin ahala; Domingo, aldiz, nora ezean geratu zen, zer esan jakin gabe, egoerari irri badaezpadako baten adabakia jartzen ahalegindu arren; memento hura, beraz, igaro zen, baina mementoa, zinezkoa eta minezkoa, iristear zen, zeren, aitak bere esaldia esan eta semeak bere irri badaezpadako hura egin ondoren, norbaitek jo baitzuen atea, kask kask; zuzendari laguntzailea zen, larri zetorrena:
‎besteak: begi aurrean zuenak, ondorioz, azken judizioko eguna oroitaraz ziezaiokeen Teofilo Mariari, orduan ere halatsu etorriko baitzen Jainkoa bera ere, ezpata eskuan, koroa buruan eta argi distiratsua nonahi?, bere epaia emateko asmoz, argiak hartutako dohatsuak betiko argian bizi zitezen, eta ilunak hartuak ilunean bigarren aldiz hil, hil ondoren iluntasun ilunagora piztea bi aldiz hiltzea bezalakoa baitzen, komunista jainkogabe zikin haiek bezala?
‎baita bateko borroka bateko jolas ere, azken batean? Chaplinek ildo hartatik bidera ziezaiokeen erantzuna Domingori, ezpainak ere zabaldu zituen, hitz egiteko asmotan edo:
‎Teofilo Mariak, baina, nekez antzeman ziezaiokeen aitaren barne egoerari; Teofilo Mariak, izan ere, nahikoa zuen bizkar gainean zeramàn zama astunarekin, egunetako bahiketa latzaren ondorioz; Nikolairen tratu ankerrak, izan ere, ezinbesteko marka jarri zion: zaurien marka sakona eta mendeku gosearena, prozesu dialektiko batean ulertuak, zauriak sendakizun eta mendeku gosea sendagai, sendakizunaren neurria nolako, sendagaiarena halako; hala, bada, Nikolaik Teofilo Mariaren sentiberatasunean eta haren urguiluan eragindako zauriak, jariatzen hasi orduko gorroto iturri bihurtuak, barru barrukoak ziren, eta barru barrukoa zen, ondorioz, mendeku gosea?
‎Domingok aurrerago ere egin zezakeen, apika, hiltzailetzat eta kriminaltzat zituèn konkistatzaileei egurra ematen has zitekeen, esaterako: Pizarrori eta Almagrori, Valdiviari eta Hernán Cortési, era esplizituago batean?, baina bakezko eszena bat irudikatzen zuelako edo, bere eskua aitarena eta Teofilo Mariarena estutzen, agur begirunetsu batean, agur berorik ezean?, hantxe gelditu zen; bi anaien arteko eztabaida hartan, ordea, Teofilo Mariak, anai arrebetan lehena izateko jaio zenak, Domingo makurtu bati soilik eman ziezaiokeen eskua, halako eran, non horregatik ekin baitzion, beharbada, ekin zion bezala, hitza ezpata bihurtuz, haren begiei suminaren sua zerien, eta bere ordura arteko tonu oldarkorrari eutsiz:
‎Domingok eskua lasaitu zuen, pistolari mugimendu bat eraginez, armaren ahoa bizpahiru zentimetro beherago utzi zuena: amore ematera ote zihoan, bada?; edo damu arrastoren bat piztu zitzaion?; izan ere, zer eskain ziezaiokeen berak Adari, etsaiaren aurrerabideak norberaren atzerabidea dakarrenean, hiria ere errenditzeko zorian zegoen, itxura guztien arabera?, etorkizunik gabeko etorkizuna baizik, estualdiz estualdi eta gabeziaz gabezia, bizia bera ere hari ezin meheago batetik zintzilik?; Adari ezezkoa emanez gero, bestela egon zitekeen hura etxeko epelean, garaileekin garaile; beste ikuspuntu batetik, ordea. Domingok... aitzakia harturik?; ez al zuen, bada, arrebak ere bere aukera merezi?, Ada ez baitzen haur bat, eta nahi zuena egiteko eskubidea baitzuen, berak. Domingok?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
ezan bakar 13 (0,09)
ezan guzti 10 (0,07)
ezan bera 6 (0,04)
ezan halako 6 (0,04)
ezan aita 5 (0,03)
ezan gauza 5 (0,03)
ezan zerbait 5 (0,03)
ezan Gabino 4 (0,03)
ezan aurre 4 (0,03)
ezan hori 4 (0,03)
ezan min 4 (0,03)
ezan ezer 3 (0,02)
ezan inor 3 (0,02)
ezan kalte 3 (0,02)
ezan lagun 3 (0,02)
ezan norbait 3 (0,02)
ezan Gonzalo 2 (0,01)
ezan Regina 2 (0,01)
ezan Teofilo 2 (0,01)
ezan agian 2 (0,01)
ezan ahizpa 2 (0,01)
ezan ama 2 (0,01)
ezan anaia 2 (0,01)
ezan argi 2 (0,01)
ezan aurkari 2 (0,01)
ezan bat 2 (0,01)
ezan beste 2 (0,01)
ezan buru 2 (0,01)
ezan edonor 2 (0,01)
ezan egin 2 (0,01)
ezan ekarpen 2 (0,01)
ezan erantzun 2 (0,01)
ezan erreferentzia 2 (0,01)
ezan esku 2 (0,01)
ezan etxe 2 (0,01)
ezan ez 2 (0,01)
ezan gizon 2 (0,01)
ezan herri 2 (0,01)
ezan hiltzaile 2 (0,01)
ezan hitz 2 (0,01)
ezan hura 2 (0,01)
ezan ihes 2 (0,01)
ezan isilik 2 (0,01)
ezan jakin 2 (0,01)
ezan karta 2 (0,01)
ezan konparazio 2 (0,01)
ezan mahai 2 (0,01)
ezan maitasun 2 (0,01)
ezan mesede 2 (0,01)
ezan mutil 2 (0,01)
ezan nazari 2 (0,01)
ezan on 2 (0,01)
ezan ume 2 (0,01)
ezan zer 2 (0,01)
ezan Aurora 1 (0,01)
ezan Berta 1 (0,01)
ezan Frantzia 1 (0,01)
ezan Koldobika 1 (0,01)
ezan LOMCE 1 (0,01)
ezan Maria 1 (0,01)
ezan Merkurio 1 (0,01)
ezan Nadia 1 (0,01)
ezan PP 1 (0,01)
ezan Picasso 1 (0,01)
ezan Sabin 1 (0,01)
ezan Telmo 1 (0,01)
ezan Urmeneta 1 (0,01)
ezan Xabier 1 (0,01)
ezan Zuazo 1 (0,01)
ezan abagune 1 (0,01)
ezan abaildura 1 (0,01)
ezan adiskide 1 (0,01)
ezan agintari 1 (0,01)
ezan aitaren 1 (0,01)
ezan aitzakia 1 (0,01)
ezan alderdi 1 (0,01)
ezan alferrikako 1 (0,01)
ezan antz 1 (0,01)
ezan antzezpen 1 (0,01)
ezan asebete 1 (0,01)
ezan atorra 1 (0,01)
ezan atsegin 1 (0,01)
ezan aurrekari 1 (0,01)
ezan aurrerago 1 (0,01)
ezan auzi 1 (0,01)
ezan azken 1 (0,01)
ezan aztertu 1 (0,01)
ezan babes 1 (0,01)
ezan bai 1 (0,01)
ezan baimen 1 (0,01)
ezan baino 1 (0,01)
ezan baita 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
ezan agian hargatik 2 (0,01)
ezan aita barne 2 (0,01)
ezan anaia biki 2 (0,01)
ezan bera Ada 2 (0,01)
ezan erantzun Domingo 2 (0,01)
ezan Gabino aldaketa 2 (0,01)
ezan Gabino atera 2 (0,01)
ezan hitz mutil 2 (0,01)
ezan inor ikusi 2 (0,01)
ezan karta idatzi 2 (0,01)
ezan mahai azpi 2 (0,01)
ezan maitasun hura 2 (0,01)
ezan Teofilo Maria 2 (0,01)
ezan zer barre 2 (0,01)
ezan abaildura baino 1 (0,01)
ezan adiskide hexametro 1 (0,01)
ezan agintari bat 1 (0,01)
ezan aita belarri 1 (0,01)
ezan aitaren ezkutuko 1 (0,01)
ezan aitzakia jarri 1 (0,01)
ezan alderdi bakoitz 1 (0,01)
ezan alferrikako saio 1 (0,01)
ezan antz lehen 1 (0,01)
ezan antzezpen hau 1 (0,01)
ezan argi distiratsu 1 (0,01)
ezan argi esan 1 (0,01)
ezan asebete maila 1 (0,01)
ezan atorra lepo 1 (0,01)
ezan atsegin handi 1 (0,01)
ezan aurkari zail 1 (0,01)
ezan Aurora Lurra 1 (0,01)
ezan aurre behar 1 (0,01)
ezan aurre jakituria 1 (0,01)
ezan aurre ukan 1 (0,01)
ezan aurrekari historiko 1 (0,01)
ezan azken fabore 1 (0,01)
ezan babes ofizial 1 (0,01)
ezan bai senide 1 (0,01)
ezan baino babes 1 (0,01)
ezan baita ere 1 (0,01)
ezan bakar hurbildu 1 (0,01)
ezan bakar joan 1 (0,01)
ezan bat bat 1 (0,01)
ezan bat mezulari 1 (0,01)
ezan bera bizitza 1 (0,01)
ezan bera buru 1 (0,01)
ezan bera eskubide 1 (0,01)
ezan bera handitasun 1 (0,01)
ezan Berta halako 1 (0,01)
ezan beste gertakizun 1 (0,01)
ezan beste gune 1 (0,01)
ezan buru beheiti 1 (0,01)
ezan ekarpen nagusi 1 (0,01)
ezan ekarpen urri 1 (0,01)
ezan erreferentzia momentu 1 (0,01)
ezan etxe ekarri 1 (0,01)
ezan etxe zoragarri 1 (0,01)
ezan ezer ez 1 (0,01)
ezan Frantzia darwinismo 1 (0,01)
ezan gauza bakar 1 (0,01)
ezan gauza bat 1 (0,01)
ezan gauza izugarri 1 (0,01)
ezan gauza oker 1 (0,01)
ezan gauza zakar 1 (0,01)
ezan gizon bat 1 (0,01)
ezan gizon otso 1 (0,01)
ezan guzti eduki 1 (0,01)
ezan guzti eman 1 (0,01)
ezan guzti entzun 1 (0,01)
ezan guzti eskaini 1 (0,01)
ezan guzti etxe 1 (0,01)
ezan guzti euskara 1 (0,01)
ezan halako dokumentu 1 (0,01)
ezan halako ergelkeria 1 (0,01)
ezan halako gai 1 (0,01)
ezan halako gizaseme 1 (0,01)
ezan herri nortasun 1 (0,01)
ezan herri zentro 1 (0,01)
ezan hiltzaile biktima 1 (0,01)
ezan hori mundu 1 (0,01)
ezan hura armadura 1 (0,01)
ezan hura esaldi 1 (0,01)
ezan ihes egin 1 (0,01)
ezan ihes euskaldun 1 (0,01)
ezan jakin adi 1 (0,01)
ezan kalte beldur 1 (0,01)
ezan Koldobika Jauregi 1 (0,01)
ezan lagun bakar 1 (0,01)
ezan Maria Sara 1 (0,01)
ezan Merkurio oin 1 (0,01)
ezan min kontrario 1 (0,01)
ezan Nadia bera 1 (0,01)
ezan norbait aurkitu 1 (0,01)
ezan norbait bila 1 (0,01)
ezan norbait horrelako 1 (0,01)
ezan on guzti 1 (0,01)
ezan on hartu 1 (0,01)
ezan PP interes 1 (0,01)
ezan Telmo Esnal 1 (0,01)
ezan ume bera 1 (0,01)
ezan zerbait alde 1 (0,01)
ezan zerbait bila 1 (0,01)
ezan zerbait Oihana 1 (0,01)
ezan Zuazo misterio 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia