|
egiten gintuen Helena eta biok jainkozko; non geratzen zen, baina, jainkoen mundu hura?; eredu erromantikoaren ikuspegitik bestelako jarrera espero bainezakeen Helenarengandik: uko egin
|
ziezaiokeen
karta idazteari, esate baterako, edo parte bati gutxienez, azken parteari: –eta are okerrago dena, ez baitakit behin ere maite izan zaitudan???, osoari egin ezean; nire heroiak, baina, lurrezkoak zituen oinak, antza!; Helenaren jokabideari buruzko susmoak nituen, garai batean itzalak baino sendotasun handiagoa ez zutenak, baina gorputza hartuz zihoazkidanak, eta azkenean gertatu beharrekoa gertatu zitzaidan, susmoak lardaskatzen baitu egia eta lohitzen ur garbia; Helenak behartua idatzi zuen gutuna, ziur?
|
|
Helenak eskuz idatzitako karta bat zen, bai, baina norbaitek behartua eta norbaitek diktatua, hori bururatu zitzaidan lehenengo gauza, eta, hala ere, sor eta lor gelditu nintzen; eta min egin zidan; batez ere, azkeneko parteak; egia da inoiz ere pasatu izan zitzaidala burutik Helenak beste helburu batzuk ere izan zitzakeela —maila sozialean gora egiteko erabil nintzakeen, adibidez, edo tuberkuloso batenganako errukiz mozorrotutako maitasuna izan zitekeen berea, hau hura baino okerrago—, baina hain nengoen itsututa nire eredu erromantikoarekin —denborarekin ikasi dut, Zapiain estimatuarekin batez ere, baditugula defentsa mekanismo batzuk, ziurtasun psikologikoarekin lotuta daudenak eta aurrera bultzatzen gaituztenak, baina ez iragana zalantzan jarriz, iraganari inoiz baino gotorrago eutsiz baizik... —, non alde batera uzten bainituen galdera amarrutsuak, inkontzientearen paperontzira botata; sinetsia nengoen gurea amodio erromantiko desinteresatuaren bikaintasunarekin lotuta zegoela, eta desinteresak eta bikaintasunak zuritzen ninduten; poeta baten bidetik nindoan —jainkoen bidetik, beraz—, eta jainkoen bideak egiten ninduen jainkozko... egiten gintuen Helena eta biok jainkozko; non geratzen zen, baina, jainkoen mundu hura?; eredu erromantikoaren ikuspegitik bestelako jarrera espero bainezakeen Helenarengandik: uko egin
|
ziezaiokeen
karta idazteari, esate baterako, edo parte bati gutxienez —azken parteari: "... eta are okerrago dena, ez baitakit behin ere maite izan zaitudan..." —, osoari egin ezean; nire heroiak, baina, lurrezkoak zituen oinak, antza!; Helenaren jokabideari buruzko susmoak nituen, garai batean itzalak baino sendotasun handiagoa ez zutenak, baina gorputza hartuz zihoazkidanak, eta azkenean gertatu beharrekoa gertatu zitzaidan, susmoak lardaskatzen baitu egia eta lohitzen ur garbia; Helenak behartua idatzi zuen gutuna, ziur... baina ez ote zihoan berak idatzitakoaren azpitik egiaren zati bat, azken batean?, baita egia osoa ere, beharbada...!, hain egin zitzaidan bat batean nabarmena Helenak ez ninduela senargai ez ezkongai aukeratuko pobre miserable birika bakar bat banintz!; non arraio nenbilen, baina, neure fantasia haiekin?; nire sentimenduen isurian ez nuen aldaketa handirik nabaritu azken egun haietan, Helenari niòn maitasunari aitaganako eta amaganako gorrotoa kontrajartzen bainion, eta hauen gorrotoari haren maitasuna:
|