|
Odolez eta boterez nagusi den jende honen topaketak eta elkarretaratzeak aski ezagutzen ditugunez, garaia da nor gehiago dagoen jakiteko, zeintzuk diren soldadu hauek, gureak, Carmo eta Trindadearen artean barreiaturik, aginduen zain, zigarro bat erreaz entretenitu ezinik, hor barna daude eseririk edo geldirik, zutik, edo lagun artean, paseoan, olibondoen itzalean, eguraldia ona izan da eta denda gutxi eraiki da, jenderik gehienak izarpean egin du lo, burua ezkutuaren gainean, gauez, denbora laburrez, lurraren beroa sentituz, eta gero haiek bere gorputzez lurra berotuz, batzuen hotza bestearen hotzarekin elkartuko diren egunera arte, eta hau berandu gerta dadila. ...rki armatuak Bond, Rambo and Companyren armategiarekin alderatuz gero, eta pisuzko arrazoia da Raimundo Silvarentzat pertsonaia izan daitekeen inor hemen aurkitzea, berau, herabea berez eta nortasunez, jendetzaren erdian ibiltzeko uzkur, Rua do Milagre de Santo Antónioko bere leihoan gelditu baitzen kalera jaisten ausartu gabe, eta gaizki egin zuen, bakarrik azaltzeko gauza ez bazen laguntza eska
|
ziezaiokeen
Maria Sara doktoreari, dagoeneko ikusi dugu zirt edo zartekoa dela, emakumea, edo bestela, bakardadearen aztarna erromantikoago edo interesgarriagoa, edo agian itsukeriaren aztarna, ekar zezala S. Crispimeko txakurra, irudi ezin ederragoa litzateke arraun bateltxoa estuario geldoa zeharkatuz, inorena ez den uraren erdian, eta zuzentzailea arraunei eraginez, bitartean txakurrak, txopan eseririk, b... Utz dezagun bakean, beraz, bere ogibidea berrikustea den arren, ikusteko oraindik erabat prest ez dagoen gizon hau, inoiz behin baizik, nahaste psikologiko iragankorraren kausaz, gauzei erreparatzen ez diena, eta bila diezaiogun berezkotasun osoz narrazioan bere tokia bete dezakeen norbait, ez hainbeste bere merezimenduengatik, beste alde batetik beti eztabaidagarriak, baizik eta predestinazio egokiarengatik, hain berez ezen gero esango baita, kasualitate begi bistako baten aurrean esaten den bezala, elkarrentzat jaio zirela.
|
|
Jakin min ez horrek hisia bezalako zerbait sorrarazi zion, Zer uste du ba, zer uste du, ez nago bukatuta, ez horixe, eta ondoren konturatu zen nolabaiteko haur haserreari ematen ari zitzaiola ahotsa, halarik ere haserrea barkagarria da, gauza jakina baita gizon guztiak, guztiak baina, haur hutsak direla, orain iraindu den gizontasunak areagotu du sumin hori, Arraren harrokeria, animaliaren harrokeria, atera zitzaion purrustadan, formularen adierazkortasun harrizkoa estimatu zuen, semantikoki eraso ezina zen. Egia esan, berezko diskrezioak azal
|
lezake
Maria Sararen jokabidea, badira besteren intimitateko ateak bortxatzeko inolaz ere gauza ez diren pertsonak, baina, ongi erreparatzen badiogu, ez da emakume honen kasua, emakume honek,, hasieratik, harremanaren uhalak hartu baititu, inolako beldurrik gabe. Azalpena, beraz, beste bat izango da, agian Maria Sarak uste zuen bere lañotasunak berez edukiko zuela ordaina, eta, hala balitz, ez litzateke burugabea izango pentsatzea beharbada emakumea, une honetan, gogoeta txarretan murgilduta legokeela, Argi ibili mintzatzen ez den gizonarekin eta zaunka egiten ez duen zakurrarekin, eta horrelakoak.
|